2004
|
|
Balantzategiko inguru honetan behintzat ez. Eta, inondik ere, horixe da Eztenasek eta
|
besteek
Balantzategiri egiten dioten zelataren arrazoia.
|
|
Eta, hain zuzen, ia ordubete egon nintzen isilik eta lore kanposantuko hiru gurutzeei begira: Genovevaren gizona; haren lagun bat; haren
|
beste
lagun bat. Hiru lagun hilik.
|
|
Nik banekien non egongo zen La Vache, Antiaju Berde eta errotako hortzaundiak zaintzen alegia, eta bisita bat egin behar niola pentsatzen nuen egunero; ordea azkenean Balantzategiko lokatz eztian sartuta gelditzen zitzaizkidan lau hankak. Era berean, gogoratu egiten nuen biok kanposantu ttikian edukitako hizketaldia, eta gerra kontu haiekin jarraitu egin genukeela esaten nion neure buruari, baina batzuetan goizegi eta
|
besteetan
beranduegi iruditzen zitzaidan arazo haietaz arduratzeko, eta hurrengo egunerako uzten nuen dena. Esaera zaharrak dioen bezala:
|
|
Ez, ni ere ez nintzen errotako sorora heltzen, eta lagunik gabe gelditzeko arriskuan nengoen. Benetako laguna galtzeko arriskuan, esan nahi dut, zeren La Vache ez eta
|
beste
behiak, behi makalak, ez bainituen sekula lagun izan; adiskide, belazekide edo ganbelakide bai, baina lagun ez.
|
|
Guztiarekin, nik Balantzategin aurkitzen nuen eztia ez zuten behi makalek bakarrik egiten. Banuen
|
beste
arrazoi bat etxe inguruetan geratzeko, eta hori Genoveva zen, gerran gizona galdutako gure nagusia.
|
|
Gaurko egunetik begiratuta, bizitzak eman didan esperientziarekin, Pauline Bernardetteren kontrako izpiritua zela iruditzen zait. Izanez ere, nire mojatxoak zera ematen du, bihotz baten partez hamar bihotz ttiki ttiki dituela handik eta hemendik partituak, hamar bihotz ttiki katuen txintxarriak bezalakoak, eta beraietan mugimendu handia dabilela beti, alai edukitzen dituela esate baterako hiru, goibel eta mutu bi, eta
|
beste
bat zartatua, eta beste lau haserre eta soinu txarrarekin. Horregatik erantzuten dit erantzuten didan bezala, eguna komentutik kanpora pasatzen duenean:
|
|
Gaurko egunetik begiratuta, bizitzak eman didan esperientziarekin, Pauline Bernardetteren kontrako izpiritua zela iruditzen zait. Izanez ere, nire mojatxoak zera ematen du, bihotz baten partez hamar bihotz ttiki ttiki dituela handik eta hemendik partituak, hamar bihotz ttiki katuen txintxarriak bezalakoak, eta beraietan mugimendu handia dabilela beti, alai edukitzen dituela esate baterako hiru, goibel eta mutu bi, eta beste bat zartatua, eta
|
beste
lau haserre eta soinu txarrarekin. Horregatik erantzuten dit erantzuten didan bezala, eguna komentutik kanpora pasatzen duenean:
|
|
Ordea, zerbaitek kolpe gogorren bat ematen bazion, orduan bere zintzarriak soinu latz eta iluna aterako zuen, zintzarria bera pitzatzeko gauza zena. Eta, hain zuzen ere, andre haren bihotzak pitzatua zirudien senarra eta
|
beste
bi lagunen fusilamendu hartaz geroz.
|
|
Genovevak ia inoren laguntzarik gabe antolatzen zuen Balantzategiko bizimodua. Bazuen, hori bai, haranaren inguruko herrian bizi zen morroi zahar zaharra, guk Bizkarroker deitzen geniona, eta enkarguak eta
|
beste
zenbait lan arin egiten zizkiona. Ordea Bizkarrokerrek laguntza eskasa eman ziezaiokeen, zeren gizon hark, guk ematen genion ezizenak adierazi bezala, bere onenaz aurrera baitzirudien ordurako, eta sarritan goiza besterik ez baitzuen egiten lanean.
|
|
Etxe hartako arrarotasunetako bat zen Bizkarroker.
|
Bestea
zen txakur eza, Balantzategin ez zegoela txakurrik. Ezta oilo, ardi edo txerririk ere, inolako abererik ez behiaz gainera.
|
|
Udazkena zen bankete hartara aurreneko aldiz hots egin zidatenean. Basoan nengoen
|
beste
behiekin bertako orbel bigunaren gainean etzanda, eta bat batean Genoveva eta Bizkarroker azaldu zitzaizkigun txistuka eta oihu eginez:
|
|
Baina, azkenean, bidatzurrari atxiki eta etxerantz jo genuen. Ukuiluaren aurrean zain zegoen
|
beste
behi taldearekin bildu ginenean, Bizkarrokerrek kontatzeari ekin zion:
|
|
—hots egin zuen Rubiok. Taldeko
|
beste
neska mutilei izugarrizko grazia egin zien ateraldi hark.
|
|
Arnasarik gabe zegoen. Eta Rubiok segi burla mingarriekin, eta
|
beste
mutilek ere berdin, eta neskek ere berdin.
|
|
" Mo, heldu da
|
beste
hezur pare bat hausteko ordua", esan nion neure buruari. Pauline Bernardette hala tratatzea ezin zen ametitu.
|
|
—Non da
|
beste
beltz babo hori? —galdetu zuen ukuiluko atarian geundenak kontatu ondoren.
|
|
Hik badakik hor barruan daukaana —esan zion ukuiluko atea zabalduz. Inbitazioa onartu eta barrura sartu zen La Vache, eta haren atzetik abiatu ginen
|
beste
sei beltzok; guretzat baitzen egun hartako banketea, ez gorrienzat. Baldin eta Bidanik edo beste gorriren batek sartzekoa egiten bazuen, Bizkarrokerrek makilazo bat ematen zion beste alde batera bidaliaz.
|
|
Inbitazioa onartu eta barrura sartu zen La Vache, eta haren atzetik abiatu ginen beste sei beltzok; guretzat baitzen egun hartako banketea, ez gorrienzat. Baldin eta Bidanik edo
|
beste
gorriren batek sartzekoa egiten bazuen, Bizkarrokerrek makilazo bat ematen zion beste alde batera bidaliaz.
|
|
Lau gurpilen gainean ibiltzen zen Chevrolet hura bezain berria, bide batez esanda, zeren motorrak ere arraroak baitziren gure haranean. La Vachek aipatzen zuen abioi erori harena, eta kitto,
|
beste
motor arrastorik ez inguruetan.
|
|
Belar kontuetan ez behintzat, eta are gutxiago behioi gehien komeni zitzaigun elikaduran. Nabari zen, hori bai, eta
|
beste
arrazoiengatik bazen ere, nire Setatsua bezain urduri zegoela, zeren diskoen arteko isiluneak desohizko zaratatxoez narrasten baitziren maiz: fuertegi itxitako ate baten kolpearekin edo lurrera eroritako antoxina baten kinketakoekin.
|
|
Zaldiak, bospasei, beharbada zazpi, ukuilu atarian gelditu ziren, eta ondorenean
|
beste
pauso batzuk sumatu nituen, gizonenak. Edo zehatzago esanda, gizon gazte eta zailduenak.
|
|
Jateko, aurrena lana egin beharra dagoela. Baina hasi egin dugu, bai —atera zen lehengo gizona, eta
|
beste
batzuek barre ttikiak egin zituzten. Sei bat izango ziren denetara, baina ezin nor edo nolakoak ziren jakin.
|
|
Zeren eta joaiten beinintzen sonura eta denek nahi beitzien enekin dantzatu. Ez baizik eta Altzurukukoek, baina baita Urdinarbe, Kakoeta eta
|
beste
leku anitzetakoek ere. Baina nik ez neiezun dantzaren egiteko akordatzen.
|
|
" Hara, hemen naun, ez dun ezer gertatu. Antiaju Berde eta
|
beste
bi hortzaundiak zertan ari diren kontatu behar didan". Ez, horrela ezin da.
|
|
Erraiteko, mihi batek blu argia zizun, elizattoan dugun Andre Dena Mariaren mantuak duen kolorekoa.
|
Beste
mihi batek berde nakaratua; ondokoa, urre idurikoa. Eta bazituzun mihi gehiago ere, thai gabe elkarrekin nahastekatzen zirenak.
|
|
Mendiko boladari buruz halaxe pasatzen zait, zoriontsu izan nintzela eta laino batean bezala gelditu zaidala buruan. Gogoratzen dut, hori bai, gehientsuenetan ibili egiten ginela, alde batera eta
|
bestera
.
|
|
—esaten zuen biotako batek, eta hurrengo mementoan bagindoazen, bagindoazen biok martxa politean baso hartarantz, bagindoazen trostan. Horixe, trostan ez genuen zaldiek bezain dotore egiten, baina bai munduko
|
beste
edozein behik baino hobeto. Beharbada horregatik izan ginen zoriontsu, behi errariak izan ginelako.
|
|
Hotzagatik kobazulo batean sartu ginen egunean gertatu zen. Sartu eta segituan ohartu nintzen, norbaitek hartua zigula aurrea,
|
beste
animaliaren bat zegoela babes hartan. Aurreratu nintzen hobeto ikusteko, eta hantxe zeuden:
|
|
Bat batean baretu eta usainka hasi zen berarekin. Eta aurreneko hark egindakoa,
|
beste
laurek berritu zuten. Azkenean, lekua egin eta basurde bezala onartu zuten La Vache.
|
|
Negu bukaera hartan, gainera,
|
beste
kezka bat ere izan nuen. Behin eta berriro, La Vachek botatako sententzia hura gogoratzen zitzaidan:
|
|
Eta gerra orduantxe bukatu zela ere bai. Zeren behi barruan zeudenek, itxoin gauera arte eta, gordelekutik ateraz, hiriko ateak zabaldu baitzizkieten
|
beste
gerlariei. Horra Troiako Behiaren istorioa.
|
|
" Mendian behera abiatuko naiz, eta gero gerokoak", esan nion neure buruari, eta bidatzurrez betetako parajeetaraino jaitsi nintzen. Orduan, bidatzur haietako bati jarraituz, beste bidatzur lodiago bat aurkitu nuen, eta horren hurrena are eta lodiagoa zen
|
beste
bat. Azken horren buruan, berriz, bide sendo eta zabala abiatzen zen, herri bateraino zihoana.
|
|
neska polit eta moztaka bat, oso segalari onaren itxura zeukana.
|
Beste
hitz batzuetan esateko, Pauline Bernardette.
|
|
Esan nezake
|
beste
modu batera ere: Denboraren Gurpila geratzen denean, Sekretuen Gurpilak jarraitu egiten du jiraka eta erantzunak emanez.
|
|
Denboraren Gurpila geratzen denean, Sekretuen Gurpilak jarraitu egiten du jiraka eta erantzunak emanez. Agian erantzun hori jaso egingo du norbaitek, agian galdu egingo da
|
beste
edozein gurpilen lokatz izpia bezala: baina, batera edo bestera, antzu ala emankor, Sekretuen Gurpilak bizitza luzea du.
|
|
zuzendu, orraztu eta txukundu egingo nuen nire bizitzaren lehen partekoa. Egunen batean, premia sortuz gero, jarraituko nuen
|
beste
parteekin. Eta gaur arte.
|
|
—Eta esaten duzun
|
beste
kontu hori, katu izan nahiko zenukeela, ez dakit bada, lagun, ez dakit bada. Ni ez naiz nor katuen bizimoduan sartzeko, baina niri iruditzen zait asko sufritzen dutela eta oso gaizki konpontzen direla elkarrekin, batez ere otsailean eta abuztuan.
|
|
Ez dakit zenbat gauza ikus daitezkeen batera, hamar ikus daitezkeen edo hamabost edo berrogeita bost, baina nik behintzat basotik errota zaharreraino jaitsi eta ikaragarri gauza pila ikusi nituen. Ilargia ikusi nuen arratseko zeru garbian, eta mendi handi bat urruti, ordurako erdi itzaletan zegoena; eta mendi horren aurrean,
|
beste
bat, ttikiagoa; eta mendi ttikiago horren aurrean, beste bat, are eta ttikiagoa; eta mendi are eta ttikiago horren aurrean, muino lerro luze bat. Ordea ez nuen hura bakarrik ikusi.
|
|
Ez dakit zenbat gauza ikus daitezkeen batera, hamar ikus daitezkeen edo hamabost edo berrogeita bost, baina nik behintzat basotik errota zaharreraino jaitsi eta ikaragarri gauza pila ikusi nituen. Ilargia ikusi nuen arratseko zeru garbian, eta mendi handi bat urruti, ordurako erdi itzaletan zegoena; eta mendi horren aurrean, beste bat, ttikiagoa; eta mendi ttikiago horren aurrean,
|
beste
bat, are eta ttikiagoa; eta mendi are eta ttikiago horren aurrean, muino lerro luze bat. Ordea ez nuen hura bakarrik ikusi.
|
|
Ordea ez nuen hura bakarrik ikusi. Ilargi, zeru eta mendi haiekin guztiekin batera, ni jaiotako harana ikusi nuen bere baso, belaze eta etxeekin; etxe bat errekaren ezkerraldean,
|
beste
bat eskuineko aldean, Balantzategi hurbilago, eta are eta hurbilago errota. Ordea, ilargi, zeru, mendi, haran, baso, belaze, etxe eta errotarekin batera, nire begiek beste lau izaki ere ikusi zituzten aurrez aurre.
|
|
Ilargi, zeru eta mendi haiekin guztiekin batera, ni jaiotako harana ikusi nuen bere baso, belaze eta etxeekin; etxe bat errekaren ezkerraldean, beste bat eskuineko aldean, Balantzategi hurbilago, eta are eta hurbilago errota. Ordea, ilargi, zeru, mendi, haran, baso, belaze, etxe eta errotarekin batera, nire begiek
|
beste
lau izaki ere ikusi zituzten aurrez aurre. Lehenengoa, zaldi gorri bat, oso fina, oso dotorea, kopetan lauki txuri baten antzeko mantxa zeukana; bigarrena, gizon gazte eta hortzaundi bat, igeltseroa edo, errotaren teilatuan lanean ari zena; hirugarrena, aurrekoaren anaia bixkia zen beste hortzaundi bat, hori ere teilatuan; laugarrena, Antiaju Berde.
|
|
Zeren, jakina, zer gertatzen zen Jainkoak hizkuntzak nahastu eta bakoitzari berea eman zionean? Bada, batek" pasa egidak pala" esaten ziola
|
besteari
, eta honek aitzurra pasatzen ziola. Eta alderantziz.
|
|
Eta alderantziz. Hurrengoan, berriz," hartzak aitzurra eta egintzak masa", eta, bai zera,
|
besteak
ez ulertu ezer ere eta pikatxoiarekin kolpeka hasi. Eta, jakina, hola ezin da lan egin.
|
|
Harrapa ezak! —esaten zion anaia batek
|
besteari
.
|
|
—Etor hadi hona, ttiki, bankete on bat egin behar diagu hire kontura —esaten zidan
|
besteak
bere hortz guztiak erakutsiz.
|
|
Jira beste aldera eta errotarantz abiatu nahi izan zuten korrika, baina alfer alferrik, La Vache qui Ritek ez baitzien ezertarako betarik eman. Burua makurtu eta adarrak aurreratuz, ziztu batean zuzendu zitzaien, eta luze gabe lurrean zilipurdika botea zeukan bata eta uxatua
|
bestea
.
|
|
—Banketeak, bai. Batzuetan gorriei, eta
|
besteetan
guri, beltzoi. Baina guri askozaz ere gehiagotan.
|
|
Esaiozu agur edukazio guztiarekin eta zoaz lo goxoa egitera. Gainera, ezagutu egin behar dituzu Balantzategiko
|
beste
behiak.
|
|
—Bada ea
|
beste
mordoxka bat hausten duzun. Mundu honetatik hogei hogeita bost hezur hautsi gabe joaten den behia, behi makala!
|
|
—Lagun on ona —sartu zen Setatsua— Ondo dago lagunak egitea, baina ez dago ondo ezagutzen den aurrenekoarekin itsutzea. Balantzategiko ukuiluan
|
beste
hamaika adiskide dauzkazu zain, eta ezagutzera eman zenieke zeure burua.
|
|
Une hartan, eta nengoen egoeragatik, nire barrutik zetorren kontseilua aztoragarria zitzaidan. Mugitu eta
|
beste
modu batean etzan nintzen.
|
|
Ni isilik gelditu nintzen. Alde batera, ezinezkoa ematen zuen, baina
|
bestera
La Vacheri baso usaina antzematen zitzaion, behi batek oso gutxitan izaten duen gauza. Beharbada, horregatik iruditzen zitzaien eroxko Antiaju Berderen bi morroi hortzaundiei.
|
|
—Zeozer bada —komentatu zuen. Baina, berriro ere, bere burua beste norabaitera joan zitzaion, eta isildu egin zen— Oso jende gaiztoa, errotako jende hori —hasi zen gero, buruan zein pentsamendu zerabiltzan erakutsiz— Gaiztoak hortzaundiak, eta askozaz ere gaiztoagoa
|
beste
zahar hori, antiaju berdeekikoa. Nire barruko ahotsak berak, den borrokazalearekin, zahar horrengandik apartatzeko esaten dit.
|
|
Hortik atera kontuak.
|
Beste
bixki horiekin, nahi dudana, zeren bixkiok hemen nekazari naxkante horietakoak baitira, eta besterik ez. Baina zaharrarekin, kontuz.
|
|
Baina benetako nagusia, orain, zahar hori da. Duela hilabete edo hasi zen errotara bisitak egiten, eta dagoeneko obra eginarazi die
|
beste
biei.
|
|
—Bada, hori, orain dela gutxi arte hemen gerra ibili dela —ekin zion ostera— Alde bateko soldaduak eta
|
beste
aldekoak. Eta soldadu batzuk hil egin ziren.
|
|
Gure arteko arazoak, edo nola bereizi edo apartatu ginen elkarrengandik. Hizketaldi serioa daukat Setatsuarekin Indiaz, Pakistanez eta
|
beste
leku batzuez.
|
|
Bai, ondo portatu zen aldi hartan Setatsua. Eta hori esan dudala,
|
beste
gauza bat aitortzea ere gustatuko litzaidake. Eta aitortu egingo dut.
|
|
Ezezaguna egiten zitzaigun auzo batekin egokitu ginen aurrena, eta bide mehe batek malda gaineko etxe bakartira eraman gintuen. Handik ateratzen zen
|
beste
meheago batek, berriz, baso batera. Gelditu, eta jan egin genuen pittin bat:
|
|
—Gerra bukatzear zegoela —jarraitu zuen—, bere senarra eta
|
beste
bi soldadu fusilatu zituzten. Ikusi nahi al dituzu hilobiak?
|
|
Nolanahi ere, sinistu edo ez sinistu, nire barruko Ahots hura hantxe egoten zen beti, eta bere errealitatea onartzea beste erremediorik ez neukan. Deituko nion Aingeru Guardako, deituko nion Izpiritu, Mintzo, Ahots edo nahi dena, baina izen batekin nola
|
bestearekin
, hura beti nire barruan, nire mihia bera bezala edo oraindik hurbilago.
|
|
Harkaitz beltza eta elurra, han ez zegoen besterik. Ni jaten aritutako belazea txuri zegoen; eta txuri hurrengoa; eta txuri
|
beste
guztiak ere. Belaze haiek guztiak zeharkatu eta etxerantz joaten zen bidea, berriz, ez zen inondik ageri, zuritasunean galdua zegoen.
|
|
Huraxe zen jakin nahi nuena, zehazki non nengoen eta nondik etxera nintekeen. Baina Setatsua
|
beste
kontu batzuekin zebilen.
|
|
Ardia eta behia, bata makala eta
|
bestea
nagia.
|
|
Zu bakarrik, lagun. Edo
|
beste
hitz batzuetan esateko, behia dago. Behia, eta ez, esate baterako, sator bakar bat ere.
|
|
Eta txindurriak? Eta
|
beste
zomorroak. Ez daude inon, zeren ihes egin baitute, lur barrurantz ihes, gero eta barrurago ihes, eta auskalo non dauden honezkero koldar horiek guztiak, apika lurraren erdi erdian.
|
|
Guztiarekin, gauza bat da ikara eta
|
bestea
oso desberdina asperkeria. Eta bai, ikarari egiten nion aurre, baina ez hala asperkeriari:
|
|
Artean ez zuen gauerdia ere izan behar, ilargia eta izarrak puska baterako zeuden zeruan. Azkenean, gogoz
|
bestera
nire harrotasuna mintzen zuelako, eskura neukan adiskide bakarrari hots egin nion.
|
|
Lehentxoago arte elurra eta harkaitz beltza bakarrik egondako tokian, orain elurra, harkaitz beltza eta koxkorra zeuden. Luze gabe,
|
beste
bi koxkor beltz azaldu ziren: elurra, harkaitz beltza eta hiru koxkor.
|
|
Setatsuak arrazoi zuela konprenituz, nagitasunez mugitzeari ekin nion, eta hiru pauso eman eta gelditu egin nintzen. Pixka bat itxoin, eta
|
beste
bi pauso. Hiru pauso.
|
|
koxkor guztiak elurraren gainean zeuden orain; hamasei bat ziren, denak belarridunak. Pauso bat eman nuen, belarridunek
|
beste
bat. Nik hiru, haiek hiru.
|
|
Aldian behin, uhurika hasten zen bat, eta haren atzetik uhurika hasten ziren denak. Agian irudipena izan zen, baina une hartan halaxe esan zion otso batek
|
besteari
:
|
|
Zeren urtu egin baitziren, eta haiekin batera gure gaztetasuna ere urtu egin baitzen. Denak ere gazte geunden orduan, gazte ni, gazte Setatsua, gazte otsoak, gazte nire etxeko
|
beste
behiak. Eta mendea bera ere gaztea zen orduan, 1940an geunden eta; orain, berriz, mendea bukatzen ari da.
|
|
—Bada, harritzen naiz, zeren gauza bera esan baitzenuen herriko festa batzuetan izan zinenean, eta baita etxetik alde egin zenuenean ere. Eta
|
beste
aldi askotan. Beste konturik ez zenuen, memoriak idatziko zenituela eta memoriak idatziko zenituela.
|
|
—Ez segatu, Soeur Pauline Bernardette,
|
beste
behiek ere zerbait jan dute eta —eskatzen diot orduan. Zeren moja hau, ttikia bai, baina halere oso sendoa baita, moztaka eta sendoa, segalari paregabea.
|
|
Zenbat gogoratzen naizen zurekin! Zuregatik esandakoak entzunda askok esango dute, batek ezpada
|
besteak
, zein exageratuak diren animaliak eta batez ere behiak! Baina zuk badakizu, ene etxe!
|
|
Pentsatzen nuena ziurtatzeko, pausoak ematen nituen batera eta
|
bestera
, zenbaitetan gelditu eta azpian egokitutakoa zapalduz. Eta beti beti, zerbait biguna egokitzen zitzaidan.
|
|
Noizbait bukatu omen zen gizonaren denbora kontu hura, eta aurrera segi omen zuen partiketak. Eta txindurriek, erleek, tximirrikek, txepetxek, kaioek, zapelatzek, dortokek, gameluek, amuarrainek, lehoiek, tigreek, kanguroek, haiek guztiek eta
|
beste
animalia askok jakin egin omen zuten zenbat denbora edukiko zuten munduan. Azkenean, dena bukatutzat jo eta erretiratzera omen zihoan Denbora partitzailea.
|
|
" Mo, hainbeste kontu zorioneko errota horrekin, eta oraindik ez duzu bertatik aztertu Antiaju Berde eta
|
besteak
egiten ari direna. Zergatik ez dituzu hango bazterrak miatzen?".
|
|
Hortzaundiek ez ninduten ezagutu, agian oso handitua nengoelako lehengoaren aldean, eta ez zidaten batere jaramonik egin. Iritsi nintzen une hartan, bata errotaren atarian zegoen, silla txuri batean eserita eta egunkaria irakurtzen;
|
bestea
berriz, teilatuko leiho berri hartan eta —hauxe bai zela gauza berria— katalexu luze batetik begiratzen. Antiaju Berde ez zen inon ageri.
|
|
Oro har, denbora asko behar izaten zuten hostoek adarretik airera, eta airetik lurrera erortzeko. Aurrena mantxa hori bat ateratzen zitzaien berdean, eta segidan
|
beste
mantxa bat, horiagoa eta handiagoa; hurrena, berriz, den dena hori gelditzen ziren, baina mantxa marroi batekin. Kolore marroia erabat zabaltzen zenean, puntu gorri batzuk azaltzen zitzaizkien, eta erori bezperan zeuden.
|
|
Kolore marroia erabat zabaltzen zenean, puntu gorri batzuk azaltzen zitzaizkien, eta erori bezperan zeuden. Eta, bitarte horretan guztian, nik apustuak egiten nituen neure buruarekin, baietz gaur arratsalderako
|
beste
mantxa bat atera, edo baietz bihar goizean erori. Egia esan behar badut, asko entretenitzen nintzen horrela, ahaztu egiten zitzaizkidan arazoak.
|
|
Nik ikusitako La Vache qui Rit hura ez zen egiazko behia, baizik eta haluzinazio baten ondorio. Sahara, Gobi eta
|
beste
desertuetako behi edo gameluek espejismoak ikusten dituzten bezala, eta espejismoetan beraiek gehiena desio dutena, ur putzua edo palmondoen itzala, Bakardade bezalako desertuetan ibiltzen diren izakiek lagunak ikusten dituzte. Horixe gertatu zitzaidan niri arrats hartan:
|
|
—Lagun on ona —entzun nuen orduan, eta aspaldiko partez entzun ere— Orain arte ez dizut ezer esan nahi izan, zeren uste baitut zure bizitza osoa markatu, kutsatu eta bideratuko duen bolada honetan zeuk egin behar duzula aurrera, zeure ahalez, inoren laguntzarik gabe. Baina hainbeste proba pasa eta gero, eta kontuan harturik, gainera, negua korrika ttikian datorrela,
|
beste
denbora pasa bat proposatu nahi dizut. Eta estudioa da hori.
|
|
Begira hor goian, begira aurren aurrena atera den izar gorrizta hori. Artizarra duzu, edo
|
beste
modu batera esanez, Venus.
|
|
—hots egin zuen Bizkarrokerrek. Laukoan abiatu nintzen orduan, eta, morroia zeharo haserretu baino pixka bat lehenago, Balantzategiko ukuilu aurrean zeuden
|
beste
hamaika behiekin bildu nintzen.
|
|
—Aparta paretik! —esan nien Vidaniri eta
|
beste
gorriei, enbarazu egiten baitzuten. Eta den denek obeditu egin zidaten.
|
|
Eta jakin genuen, horixe jakin genuela, eta uste baino azkarrago gainera, zeren negu hura,
|
beste
lekuetan isila eta geldia bezala, builosoa gertatu baitzen Balantzategin. Iduri izan zuen gurpil handi bat, ordu arte lokatzetan frenatuta egondako gurdi gurpila, libratu egin zela eta jiraka hasi, eta gero eta abantada handiagoan.
|
|
—Galdera horiek erantzuten asmatuko bagenu, bukatuta Balantzategiko sekretuak —esan zidan berak. Eta ukuiluaren atera iristear geundenez— Baina isil gaitezen orain, segituko dugu
|
beste
behiok lotan daudenean. Kontuz ibili behar dugu makal jendearekin.
|
|
Behi harroa zen, basurde bihotza zeukan, eta, berriro, nire laguna ere bazen. Egina nuen, ia ohartu gabe, desertuaren azken zatia, heldua nintzen
|
beste
ertzera.
|
|
—Ez zait iruditzen, lagun. Nire ustez arroza eta
|
beste
antzeko jakiak mendiko jende horrek eramaten ditu zaldietan kargatuta. Mendian izango da noski janari premia, batez ere orain, negu gorrian gaudela.
|
|
—Alde batera, zer pena behi izatea! —jarraitu zuen berak, burua niregana mugituz— Basurde, zapelatz edo mendiko
|
beste
edozein jende izango bagina, borroka egin genuke jateko. Baina nahi bezala ibiliko ginateke.
|
|
Izanez ere, eta neguko arratsalde hartan erdi ateratako eguzki zurbilari esker, hortzaundien katalexuko kristala ikusten nuen; katalexuaren kristalak noizbehinka egiten zuen keinua, zehatzago esateko. Hortzaundietako batek batera eta
|
bestera
zerabilen tresna eguzkiari buruz jartzen zenean, txinparta moduko zerbait sortzen zen errotaren teilatuan.
|
|
Kontu haiek geroago ikasi nituen, muga pasa eta Pauline Bernardette ezagutu ondoren. Eta hori, moja ttikiak, Europako
|
beste
gerra hartan, maquis entzat lan egin zuelako; errenditu nahi ez zuten batailoientzat, alegia. Apaiz bat etorri zitzaion komentura, Pere Larzabal esaten ziotena, eta Pauline Bernardetteri paper mordoa eman eta halaxe eskatu zion:
|
|
Zergatik ez dituzte harrapatzen? Hor daude hortzaundiak beren katalexuarekin, egun osoan bazterrak miatzen, haran honetako mugimendu ttikiena ere zaintzen... eta halere, heltzen da halako gau bat, jaisten dira mendikoak beren zaldiekin, kargatzen dituzte jan zakuak, eta agur,
|
beste
sikario horiek ezta ideiarik ere.
|
|
Gurpilaren lehenengo buelta udaberriarekin batera etorri zen, basoa berdatzen hasi zenean. Genovevaren ohizko abistua entzun genuen, banketerako deia, eta bai La Vache, bai ni eta bai
|
beste
hamar behiak presaka joan ginen ukuiluko atarira. Gu beltzok ate parean eta sartzeko prest jarri ginen, zeren aspaldi hartan gu izaten baikinen beti banketerako aukeratuak.
|
|
|
Beste
behi beltzak, beren makalean ezer ulertzen ez zutenak, egoskor jarri ziren ukuilura sartzeko eskubidea zela-eta, eta Bizkarrokerri eta Genovevari asko kosta zitzaien haiek denak etxe aurreko belaze hesitura sartzea. Baina, azkenean, han geunden zazpiok.
|
|
Baina, azkenean, han geunden zazpiok. Eta han zeuden halaber, belar artean gordeta, udaberriak ekarritako zomorro eta zomorrondo guztiak, eltxoak, liztorrak, erleak, zizareak, txindurriak, barraskiloak, harrak, armiarmak, bareak, amona mantangorriak, euliak, ezparak, ipurtargiak eta
|
beste
ziento bat jende alfa, benetan oso alfa. Eta han zeuden, nola ez, belar artean aurrena jaiotzen diren lore hori, makal eta alfak ere.
|
|
Eta han zeuden, nola ez, belar artean aurrena jaiotzen diren lore hori, makal eta alfak ere. Halako batean, eta aurretik egun osoa geneukala ikusiz, belar, lore eta zomorro pila bat zapaltzea erabaki nuen, edo
|
beste
hitz batzuetan esateko, etzatea.
|
|
Bitartean,
|
beste
gurpil batek ere, Denborarenak, aurrera egiten zuen, eta udaberriko eguzkiak gero eta gehiago berotzen zituen bazterrak. Den dena bizi bizirik zegoen, eta lehen euli bat, zizare bat edo barraskilo bat egondako lekuan, ehun euli, ehun zizare edo ehun barraskilo ikus eta zapal zitezkeen orain.
|