Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 571

2000
‎Batzutan pentsatzen dut tarteka idazten duen etxekoandre bat naizela; beste batzuetan pentsatzen dut etxekoandre kazetari bat naizela; beste batzuetan idazle ez dakit zer; segun eta zein momentutan. Batzutan ama izatea da gehien bereizten nauena, denbora gehien hartzen didana, baina beste bolada batzuetan alaba naiz beste ezer baino. Uste dut trebea naizela batetik bestera pasatzen, bai, lortu dut hori.
‎Ozen esan beharrekoa da liburuko testuak" testuak" direla beste ezer baino lehen, eta irratian esan bazituen ere, horixe direla, literatura. Literatura hori argitaratzea aberasgarri ikusten dut nik.
‎Aita, behintzat, gerrara joana zen etxeko eskopetarekin. Hala ere, Ordiziatik martxa egin genuenekoa gogoratzen dut nik beste ezer baino gehiago. Ordurako mataderia ondoan bizi ginen, eta etxe osteko mendietan bonbak erortzen ari ziren, egundoko eztandak eginez.
‎Buruzagitza, eraketa, ahalmena eta dena gainditu zituen gizarteak. Jakina da ikasle mugimendua sindikatu eta alderdi politikoekin elkartu zela, edo alderantziz nahi baduzu, gainera zetorkien eta uholde ikaragarriaren moduan jaikitzen ari zen indar erraldoi hura gerarazteko ziur aski, gerarazi edo kontrolatzeko beste ezertarako baino gehiago. Egunak igaro ahala masa indar erraldoia bilakatu zen.
2001
‎ETA REKIN zerikusirik izan dezaketen polizia operazioen ageriko lehen helburua komandoak desegitea da; sarri bestelako helburuak ere izaten dira, ordea, eta Arrasateko operazioak hori adierazten du, kasu honetan bertako Herriko Tabernan egindako miaketagarik batez ere. Ordubeteko miaketa lan' eskasa' k eta bertatik eramandako materialeak ikusita kareta zuriak, etxafuegoak, latex eskularruak... beste ezer baino helburua elkartea miatu zutela ezagutaraztea izan zela aditzera ematen du. ETA, Ekin eta Herriko Tabernak bat direla baieztatzeko gero Mariano Rajoy barne ministroak egindako adierazpenek ere aipatu susmoa berrindartzen dute.
‎lukete honetan, baina barruko hausnarketa garrantzitsuagoa da beste ezer baino.
‎Euskal liburuaren babes sozialari dagokionez ere bada zeregina: Liburutegi Nazionalak lehentasunezko egitasmoa izan behar du; liburutegi publikoetan, berriz, euskal liburu guztien presentzia bermatu behar da, liburu erosketa publiko eta legezko baten bidez; eskola publiko eta hitzarmenezkoetan, gutxienez, irakurzaletasuna sustatu behar da, beste ezer baino lehen, irakasleengandik hasita; eta, era berean, hedabideetan eta gizartean liburuaren presentzia areagotzea ezinbestekoa da.
‎87 urte horietan Oriok 30 aldiz irabazi du bandera. Bandera horiek erakusten dute, beste ezerk baino hobeto denboraren iragana: kataluniarren senyeraren itxura du lehen bandera hark, geroztik hiru koloreko bi bandera errepublikar, Francok emandako hainbat bandera espainol eta azken urteetako bandera txuriek osatu dute ondarea.
‎Esaldiak denboraren jarioan, hitzen segidan, jarraipenean, errenkadan eman behar ditu begiak une batez batu duen guztia. Horretarako baliatzen da" eta" guztion erabilpen anaforikoaz, pilaketa beste ezer baino lehenago akumulazioa errenkadan emateko formula baita.
‎Maitearekiko komunikazioa komunio da beste ezer baino gehiago eta besteak erabat ulertzen gaituen sentimenduaren ondorioz, hitzen beharrik ez dela eta segurtasun osoa sentitzen du maiteminduak.
‎Horregatik, beste ezertan baino gehiago, segurtasunean ezinbestekoa da kontsumitzaileek zorrotz jokatu eta sentsibilizaturik egotea.
‎Zerk oztopatu du, bada, hain luzazeuskal eleberrigintzaren bitarteko errealitatearen errepresentazio edota sinbolizazioa? Beste ezerk baino gehiago, gure hizkuntzaren muga soziolinguistikoek.Atxagak berak hauxe aitortu zuen Gizona bere bakardadean argitaratu eta denborabatera:
‎Goizeko seietan, egundo hutsegin gabe eta atzeratu ezinik, Padre Solanak txirrina jotzen zuen. Ohea berehala utzi behar genuen, hotzez dardaraka, ernegaturik eta, komunetara joan eta janzteko ordu laurden izan ondoren, komedorera jaisten ginen eta han, beste ezer baino lehen, padrenuestro errezatu behar genuen. Nik, otoitz egiten zeharo ahaztuta, ezpainak mugitu besterik ez nuen egiten.
‎Euskaltzaindiak, 1968an, Arantzazuko biltzarretan agertu zuen bere jokabidea, egin zitekeen batasunaren aitzin lan bezala. Ezin gutxiago egin, jaio eta berrogeita hamar urtera, horretarako beste ezertarako baino areago sortu zen erakundeak. Beharrak eraginda, ez gutiziak edo kasketaldiak, beldurrez edo abiatu behar izan zuen bide horretatik.
‎Ezin fida daiteke, zenbaitek, areago erosokeriaz beste ezertaz baino, egiten duen bezala, dekretuaren ondorio miresgarrietan40, ezta ofizialkidetasun nahiz ofizialtasunezko aitorpenetan ere.
‎Esaerek, ohiturazko" esaera zaharrek", bere gisako saila osatzen dute eta, bere gisakoa izateaz gainera, aski ñabarra, mamiz nahiz azalez. Ahoz  koetarik, gainera, ederki gorde zaizkigu honelakoak, beste ezer baino ederkiago. Ez naiz hemen horien formaz (axaleko eta barrengo formaz, Humboldt-en harako innere Form hura ere kontutan hartzen dugularik) hasiko hizketan, ez bainuke berehalako batean bukatuko.
2002
‎Mugimendua, ordu arte, protestako mugimendua zen beste ezer baino gehiago. Orduz geroztik, ordea, posibletzat jo zuten etapa ideologikoago batera pasatzea, jokabide ausartago batera.
‎Haienberbetan, sekuentzia didaktikoan landuko den irakurketa ozena, testu baten faltanaurkitzen diren entzuleei irakurleak testu horren forma edo eduki testualen komunikatzearen lana hartzen duen ekintza da. Irakurleak, irakurtzen duena ulertarazteko, beste ezer baino lehen, prestaketa lana egin behar du: testua aurkeztuko duentestuingurua, testuaren forma eta edukien analisia, eta baita ahoskerari dagozkionaukerak ere; hau da, testuaren interpretazioa, nolabait esatearren.
‎Hedabideek boterea laguntzen dute gizartearen antolamendua goitik behera egin dadin. Hedabideetarako sarrera, nagusia behintzat, klase agintarientzakoa da, gaur egun. Hartara, hedabideek, beste ezer baino, klase agintarien ikuspuntutiko errealitatea erakusten dute. Orokorrean esanda, hedabideak, gaur egun, ez dira askatzaileak, menderatzaileak baino.
‎Baina, hala batean nola bestean Eumenesek indar handiagoz ziharduen erromatarrekin zuen itunari esker. Horregatik Hanibalek, beste ezer baino gehiago hura zanpatzea nahi zuen, pentsatuz gainerakoak errezagoak izango litzaizkiokeela, behin hura atzerazi ondoren. Hura hiltzeko asmoz honelako egitasmoa eratu zuen:
‎Zesar politika gizona eta militarra da beste ezer baino lehen. K.a. 60an, Ponpeio eta Krasorekin baterako triumviratoan hasten da benetako garrantzia hartzen eta K.a. 59ko kontsulatuaren ondoren, Galia konkistatzea (K.a.
‎Keinu egiten didate, ireki berri duten atea zeharka dezadan. Gorria da, eta beste ezer baino garbiago ikus dezaket. Baina ez zait laket.
‎Bi farol nekatuk argi ahulez bustitzen zuten lekua. Itzalak ziren han, beste ezer baino areago, jaun eta jabe.
2003
‎I. ARRATIBEL. Azkenean udaleko kirol ordezkaria, beste ezer baino gehiago instalazioak administratzeaz arduratzen da. Askotan kirolera zuzendutako aurrekontua instalazioak mantentzera mugatzen da.
‎Gure Aita Santuak, esan deutsuedan dei horretan, Eleizea bera dauko, batez be, begien aurrean; eta, beste ezer baino lehenago, Eleizearen barru barruko bakea lortu nahi leuke.
‎Luzeegia, beharbada, egindako, baina ez ete deuskuz beronek argitzen, beste ezerk baino hobeto, zure izakerea, olerti bideak, asmoak eta ekintzak. Zure poesia lana aztertzerakoan, zure ikuspegi hau be kontuan euki beharrekoa da.
‎Izan be, eurok bultz eginda, hamaika jakitunek (erbestekoak gehienak) burua hausi dabe, erantzun egoki bat bilatu gurarik; baina oraindino behintzat, ez dabe argitasun haundirik lortu. Aitatu daiguzan hemen, beste ezer baino lehenago, jakitun batzuen izenak, merezidu be ba dabe ta: erbestekoen artean, Humboldt, Luis Luziano Bonaparte printzipea, Schuchardt, Karl Bouda, René Lafon, A. Tovar, Uhlenbeck, Meyer Lübke, R.
‎Eta ez hori bakarrik: kasurik txarrenean, H eta Yrekin dauka beste ezerekin baino zerikusi handiagoa D arbitrario horrek. Eta horrela narrasten dira munduko hainbat langileren arratsalde asko, goiz asko eta iluntze asko.
‎Bakarrik zeuden sukaldean. Nekorak idazten jakin izan balu," Bero hau ez da natural naturala" idatziko zuen eta" Nekorak beti izan gara gorriak" idatziko zuen, lapikoaren hormetan, spray batez, ingelesez noski; izan ere, ingelesa ikasten dute nekorek beste ezer baino lehen. Matematika baino lehen eta Fisika edo Filosofia baino lehen.
‎Bere Ford gorri zaharrean kargatu genituen maletak (nire Volkswagen berria libre edukita), neguko arropa ere sartu zuen abuztu erdia izanik, eta tartean nire saiakera bat, Maitaleak euskal literaturan izenekoa, itxura guztien arabera Monikak aurreko bidaian irakurria. Euskal idazleek, bereziki nobelan, proiektatu dituzten maitaleen perfilak aztertzen nituen; gure literatura gazteei hurbiltzeko trikimailu didaktikoa gehiago zen beste ezer baino, baina Monikari asko gustatzen zitzaion. " Hurrengo edizio batean neu ere sartu behar nindukezu", esan ohi zuen bere bularrak hanpatu, eskuak aldaketan jarri eta gerriari lizunki eraginez.
‎une hartan beste ezer baino
2004
‎Faktura asko dago ordaintzeko gatazkaren alde guztietan, eta bakoitzak berea kobratu nahi badu beste ezer baino lehen ez gara inora iritsiko elkarrekin. Hobe dugu fakturak kajoian gorde eta adiskidetzen hastea.
Beste ezer baino lehen, infernuraino doan autokritika egin behar dut. Eskuinari egozten zaizkion akats asko ezkerrarenak dira.
beste ezerk baino areago, honek pertsonari deseroso, desegoki edota ergel sentiarazten dio.
‎Ez da egilearen baitarik sortutako jakituriaren eta irudimenaren emaitza. Izatez, betelanetik gehiago du honek beste ezertatik baino, besteren esanetan eta idatzietan oinarritu bainaiz paratu dudan liburua paratzeko. Nahi baduzu, noiz edo noiz, neure zakutik ere atera ditut iritzi eta burubide batzuk, baina, nolanahi ere, zaku nagusiaren esanetara jardun dut gehienbat.
‎Kontuak kontu, beste ezertara baino lehen, bidezkoa izango da Mitxelenaren mezu labur eta zehatz hori testuinguru zabalagoan kokatzea. Nola ikusten zuen, bada, hori eta horrenbestez, Euskal Herriaren hizkuntzazko jatorria edo?
‎(...)?. 63 Luze joko luke gorabehera guztiak kontatzea, gertakarien kate aldrebesa osorik ematea, harik eta gurasoen nahia neurri batean betea izan zen arte. Baina bada gauzatxo bat, tirabira horretan barrena sortua, nolako kultura demokratikoan bizi garen beste ezerk baino hobeto adierazten duena. Halako batean, ziplo, horra zer aditu behar izan zuten gurasoek:
‎Asmo hori gidari, Agurtzane Elorduiren aipu mardul hau hautatu dut horretarako: . Indar politikoek, ekonomikoek eta kulturalek baldintzatzen dute beste ezerk baino gehiago hizkuntza baten hedatzea edo galtzea. Gutxiengoen hizkuntza era biltzeari uztea bultzatzen duten eragile soziologikoen artean menpekotasun politikoa, ekonomikoa eta kulturala izaten dira nagusi.
‎Funtsezko ildoari jarraiki lot gakizkion beste adar bati, funtsezko hariaren batasunak ez du-eta axaleko ñabardura eragozten. Beste ñabardura baten xerka, Leitza aldera goaz beste ezertara baino lehen. Pentsamenduaren erakustaldietan harria jasotzen bezain zolia den Iñaki Perurenak zera dio:
‎Hortaz, hizkuntzaren tasunak ezaugarritzen du euskal idazlearen izaera beste ezerk baino areago. Eta zer?
‎Lotsaz esan du, ematen ez badu ere. Galdera zirudien, beste ezer baino gehiago.
‎Oso urduri ematen zuen. Haren aurpegiko makillajea ere hala moduzko geruza desitxuratua zen, beste ezer baino gehiago.
2005
‎Neskato beltzak lurrean uzkurtuta jarraitzen du, bere ondoan putre erraldoi bat duela, putre zuri beltz handia. Argazkilaria arretaz mugitu da, putrea ez uxatzea nahi du beste ezer baino gehiago, eta poliki poliki hurbildu da. Klik, klik, klik.
‎Euskal Herriaren Hegoaldeko eta Bizkaiko Golkoaren ertzeko gainerako lekuetako kofradiek uste dute Lapurdiko arrantzaleek ez dutela urrats hori emango. Haien iritziz, beste ezer baino gehiago, Parisko gobernuari presioa egiteko modua da. Gainera, ziurtatzen dute ezen, baldin orain, udaberriko antxoaren arrantza aldian, itsasora aterako balira, hautsirik geratuko litzatekeela Arcachongo hitzarmena eta hausteko biderik laburrena litzatekeela.
‎Lau mahaikideen artean hitz egiten lehena Paula Kasares izan zen eta beste ezer baino lehen, gogorarazi zuen Iparraldeko ordezkaririk ez zela mahaian eta pena zela. Lau hizlariek beren txostenetako jarduna laburbildu zuten eta aurrera egiteko moduak baditugula azpimarratu bazuten ere, garbi adierazi zuten datozen 20 urteotan ez dugula euskararen erabateko normalizaziorik ezagutuko.
‎Horrela, zoritxarrez, Espainia Espainia da eta ez dago ez bere azpian, ez parean, bere mendeko ez den errealitaterik. Zertarako gogoratu gaztelerazko literatur tradizioan nazio hitza gaur Espainia deitzen den errealitate horretako lurralde eta giza komunitate askori egotzi zaiola, edo hitzak kontzeptu politikoaren konnotazio nabarmenak izan arren jatorriarekin zer ikusi gehiago duela beste ezerekin baino. Bai, bai, ados, jaiotzea dela seguruena gure ekintza politikorik garrantzitsuena.
‎Jarlekuak ez daude dagoeneko estetikaren mende, eta beste ezer baino lehen, erosoak izan behar dute, bidaidearen segurtasuna areagotzen baita horrela; kontrol panelak argia izan behar du; maletategiak nasaia baina era berean betetzeko erraza izan behar du.
‎Publizitateak beste ezerk baino hobeto islatzen du mendebaldeko gizarte aberatsen izaera. Komunikabideek gure etxe barneraino sartzeko gaitasuna izan duten heinean, iragarkiak gure bizitzako eremu guztietan hedatu dira (Hamelink, 1994).
‎Erlijioarentzat askatasun osoa, bereziki eskoletan, hori da hautagai xuriek hauteskundeetan lehen lehenik aldarrikatzen dutena. Gure kazetaria ere hun­ kitzenago du barne muinetatik erlijioa eskolatik kentzen duen lege horrek beste ezerk baino, zeren
‎Berrikuntza, aldiz, maila konkretu eta mugatukoaldaketa bat da. Beste ezer baino gehiago hezkuntza praktikan zentratutako izango litzateke».
‎Ez bere buruan eskarmentua hartuta, Ametsek gurasoekin duen harremanean ikusita baizik. Beste ezerk baino gehiago, lehengusuak behin baino gehiagotan kontatzen zion bezala, horrek bultzatu zuen etxea erosi eta gurasoengandik aldentzera. Harreman ona gordetzeko hobe zilbor hestea moztu eta elkarrenganako errespetuan finkatutako beste tratu bati hasiera ematea.
‎Tira, orain dela sei hilabete ikusi nuen, baina ohean zegoela, makina izugarri horri lotuta, hain bare eta amataturik... Hilotza ematen zuen beste ezer baino gehiago. Espero dut itxura ez zitzaiola gehiegi aldatuko, batez ere begi berde horiek.
Beste ezer baino lehen neure buruari errieta egin nion hain ergela izateagatik. Mila aldiz begiratu nuen esaldia; beste hizkuntza batean egon zitekeela pentsatu nuen lehendabizi, eta hogeitik gora probatu nituen liburutegiko hiztegiekin; letra batzuk beste batzuen tokian egon zitezkeela gero, eta horrekin ere orduak eman nituen; baina gauzarik arruntena, ume jolasa, ez zitzaidan burutik pasatu ere.
‎–Zorionak beste ezer baino lehen.
‎Horrela, erregio zein toki mailako erakundeekiko eta gizarte zibilarekiko elkarrekintza sendotu nahi da. Informazioa eta jakintza eskuragarriak dira, ulerterrazak eta kalitatezkoak, baliabide mota bat azken batean beste ezer baino gehiago. Osterantzean, informazioa prestatzea eta zabaltzea herri administrazioei dagokie, bai legez bai duten ahalmenagatik.
‎Berrehun inguru badira behar bezala egindakoak, japoniarren antzera, xehetasun guztiekin, baina, esango nuke, Lakoizketak ez zuela eduki behar bezala marrazten ibiltzeko astirik. Bere nahia, inguru hauetan sortzen diren landare guztien katalogoa egitea izan zela, beste ezer baino lehen. Harrapatu egin nahi zuela landaredia bere bizitzarekin.
‎Baina, nola esan, zeharo errealista ere ez zen lan hura. Gehiago zeukan iradokizunetik, beste ezertatik baino.
‎Tira, ez dut kexu agertu nahi lehenengo lerro hauetan. Ez hago hilda Damian, esan nuke pozarren, beste ezer baino lehen. Ez duk gutxi.
2006
‎Bego sexu galdua unibertsoko zulo beltzen auzoan. Baina, nago, bizi dugun une politikoan beste ezer baino beharrezkoagoa izango dugula gerria, txukun samar aritzekotan.
‎Halako ikasgai bat existitzeak adierazten digu, beste ezerk baino hobeto, zinemako musikak zenbateraino duen berezko izaera musika ororekin alderatuta. Xalabarderrek, behinik behin, ez dauka inolako zalantzarik horretaz.
Beste ezer baino lehen, ikustazu kartonaje eder hau: momia
‎Lurraren errotazioak eragin itzela du Lurreko puntuetan. Errotazio ardatzarekiko posizio erlatiboak finkatzen du, beste ezerk baino gehiago, leku baten klima, adibidez. Beraz, guztiz naturala da koordenatu sistemaren ardaztzat Lurraren errotazio ardatza bera hartzea.
‎Adituek behin eta berriro adierazi dute publizitatea, beste ezer baino lehen, komunikazioa dela (De la Cuesta, 2002: 27; Santaella, 2003:
‎Horregatik esaten da Zuzenbidea dela bidea marka dezakeen bakarra; eta bide horretatik kanpo egiten den publizitatea ez da bidezkoa izango, arau juridikoen interpretazio prozesu zorrotz baten arabera. Egia da epaimahaiak ezin duela bere gain hartu legezko arauen aplikazio zuzena, baina esan dezake indarrean dauden arau juridikoak urratzea publizitatearen etikaren aurkako jokabidea dela, zeren, iragarki bat etikotzat jotzeko, iragarki hori hedatzen duen herrialdean indarrean dagoen legedia bete baita beste ezer baino lehen. Beraz, publizitatea egiteko eskubideari mugak jartzea ere arau etikoak interpretatzeko prozesu baten barruan sar daiteke, eta printzipio etikoen mailara igo daiteke legezko aginduak eta Konstituzioaren balioak errespetatzeko eta betetzeko eskaera.
‎nondik norakoaz, eguraldiaz, kale batean edo bestean egiten ari ziren konponketa lanez... eta hitz juxtuekin normalean. Kalean geldiarazten zuten ezagunekin beste pixka bat hitz egingo zuen, baina jendetasunez beste ezer baino gehiago, aukeran nahiago izaten baitzuen gure joan etorria honelako topaldirik gabe burutzen bagenuen.
‎Paseatu, telebista ikusi... Juliani konpainia egitea, beste ezer baino gehiago. Lanaren parterik delikatuena, zerbait esatekotan, gizona oheratzea izaten zen.
‎Hala ere, sinesten ote nuen nik salaketa hura? Berez, ez zen gaiztoz eta izorratzearren asmatutako istorioa; burutazio bat izan zen beste ezer baino gehiago, bat batean piztutako argi baten antzera, baina onartu beharra dut atzean ez zuela inolako oinarri sendorik, nire mesfidantza izan ezik. Eta mesfidantza hura, berriz, ez ote zen inbidiaren eta erresuminaren umea, Zunbeltz txikia Aloña eta biona zen bezala?
‎Gutun hau idatzi ez dizkizudan guztien ordezkotzat har dezakezu, edo denbora luzean astero eta hutsik egin gabe bidali dizkidazun guztien erantzuntzat. Halakotzat hartzea daukazu, berben balantza horretan kitatu beharreko zor bat dudala iruditzen bazaizu, baina nik esango nuke neure burua argitzeko ahalegin bat dela beste ezer baino gehiago, azken urte honetako gertakariak sailkatu eta sentimenduak haztatzeko saio bat, haztatze horren ostean ondoriorik iritsiko dudan ez badakit ere. Inportanteena ez dira ondorioak ere, beharbada, ezpada, etorri ahala kontzientziaren zakuan pilatzen joan naizen guztiak argitara atera eta ordenan paratzea.
‎Eskolan bukatu eta institutura joatea bezala; inork ez dizu galdetzen ea neskek edo gizonek berotzen zaituzten, etorrian baletor bezala. Baina esan zenuen, eta baina hori beste ezer baino hobeto gogoratzen dut, gizonak gustatzea desberdina da, esatea bezala ez duzula institutura joan nahi. Erabakia zela esan zenidan, une baten neuk hartu nuen erabakia.
‎Lehendabiziko lerroa bukatu aurretik ere alferrikakoa iruditu zitzaidan ahalegina. Hala ere, denbora dezente egin nuen hitz egokienak paperera ekartzen, hasieran Elsbethi idatzi nahi niolako eta gero diziplinaz gehiago beste ezergatik baino. Ezin nuen eta ezin nuen.
‎Eramangaitza egiten zitzaidan hizketan hasi orduko zalantza ikustea aurrean nuenaren begiradan. Susmagarri bat, horixe nintzen beste ezer baino lehen.
‎Esan dezadan, beste ezer baino lehen, oraindik ez dagoela guztiz argi Iruña Veleiako aurkikundeak guztiz egiazkoak izatea. Adibidez, euskaltzainen artean ere iritziak banatuta daude:
‎Gerrarien herritzat definitzen dute euren burua Quanah Mathegonek eta, nahiz dela honela zuzenean hitz egitean, nahiz dela bestela ere, euron web orrialdean ikus daitekeenaren arabera. Hori horrela, harrigarri egin zait antropologo gazteak aspaldiko gerra hura aipatzea beste ezer baino lehen. Gogoa Bigarren Karlistadara joan zait.
2007
‎Bizitzako gorabeherak belaunek orokorki eta hauetako funtsezko elementu diren meniskoek, bereziki, nozitzen dituzte beste ezerk baino areago.
‎Ez litzateke isildu behar, bestalde, herria autorearen ideia erromantikoa( beste ezer baino gehiago, agian autoretzaren kontzeptu indefinitu bat dena) lehen momentutik izan dela auzikatua: A. W.
‎Inoizko Euskal Herri baten irudiak beste ezerk baino areago definitzen dugure herriaren lurraldetasuna; dirudienez, definizio horretan ez bide da hautematenegungo Euskal Herria. Hau gordinegia da nonbait, arroztuegia, alienatuegia, batezere euskaldunen irudimenerako.
‎Baina, kontra baliabide moduan ere erabil daiteke balioen aipamena. Hizlari batek balio bat jartzen baldin badu bere argudioaren lehen oinarri gisa, argudio oso hori jar daiteke arriskuan, esanez, batetik, balizko balio hori ez dela hainbesteko balioa, eta, bestetik, aurkariak goraipatu duen hori baino lehenbizikoagoak direla beste balio batzuk eta, hartara, abiapuntuko balizko balio horrek men egin liekeela horiei, beste ezer baino lehen; eta are gehiago, esanez ezen men egiten ez badie, ez dela kontuan hartzeko modukoa izango.
Beste ezer baino lehenago, konbentzio bat da artea. Izan ere, oinarri oinarrian, artetzat hartzen duguna esperientziatik eratorritako arauen bilduma da, eta artea, oinarrizko esperientzia naturalaz harago, hausnartutako arauen bilduma ere bada, zenbait kasutan etorkizuna begi begietan duena.
‎Guri ez zaigu axola, Pinker ek ez omen dituela irakurri ere egin Whorf-en idazlanak berak, eta haren eskuizkribu argitaragabeez ideiarik ere ez omen duela1546 Aldiz, hizkuntzak pentsamenduan eragina duelako tesiari aurkatzen dizkion objekzioak, gehienak isekak badira ere beste ezer baino gehiago, ez da ganorabakoa hizkuntza eta pentsamendua gaiaren inguruan berak popularizatu duen tratamendua (Sapir Whorf-en ukoa izateke nahitaez). Aiko pasarte bat, hor objekzioa eta kontrapropo sapena eskutik baitoaz:
‎Arrakasta hori, bistan da, fenomeno turistiko edo ekonomikoa da beste ezer baino gehiago. Ez du ematen euskal herritarrok arte garaikidearekiko ezagutza edo estimazio askoz gehiago dugunik, eta honetan oinarritzen dira kritikoak.
‎Orson oso zegoen magiari emana egun haietan, itxurakeria zuen maite beste ezer baino gehiago. Hori ere bai baitzeukan Orsonek:
2008
‎" Belaunaldi berriak gure ohiturak berreskuratzen ari dira, gero eta gehiago joaten dira sinagogara, erlijio ezkontzak egiten dituzte eta zenbait urtean urrunduta egon ostean, mundu judua berpizten ari da. Jakina, beste ezer baino lehen, turkoak gara gu, eta ondoren juduak, ez dago inolako zalantzarik. Eta noski, Errepublika sortu zenetik integrazioa handiagoa izan da.
‎Hori da, ni ijitoa naiz beste ezer baino lehen. Ijito izateaz gain euskalduna ere banaiz, gizarte honen parte naizelako.
‎Gatza daukate beste ezer baino gehiago,% 7 eta% 1,1 artean, eta horrek garbi erakusten du zein elikadura balio gutxikoak diren salda hauek.
‎Seminci ri dagokionez, niri Valladolideko ikusleak ardura zaizkit beste ezer baino gehiago.
‎hala eta guztiz ere, errealak zirenik ere ezin esan! Hiru izaki haiek gehiago iruditu baitzitzaizkion Reginari, artean ere, amets batek hartuak, beste ezer baino. Edo onartu egingo behar ote zuen munduan bazegoela beste errealitate bat ere, berak ordura arte ezagutu zuèn egunerokotasunetik kanpo eta gizakia, emakumea, batez ere?
Beste ezer baino lehen, nik nire aldetik Zabaletaren hitzok azpimarratu nahi nituzke: –Hizkuntza nazionalak nazionalizatu egiten du?.
‎Ez da ageri ez Paul Bowles ez enparau mendebaldarrik, eta Tahar Ben Jelloun en herri koloretsua ere urrun sumatzen dugu egun gris honetan. Menturaz, Mohamed Choukri idazlearen dekadentzia dagokio beste ezer baino hobeto hiriari. Ogi biluzia Protektoratuaren sasoian kokatutako eleberri gogorra da.
Beste ezer baino harroago erakutsi digute palma olioa ateratzeko erabiltzen duten makina. Etxolatik irtendakoan, ordea, handik metro gutxira ohiko irudia dago:
‎Orain hobeto ulertzen dut sanemek zergatik ez duten hemendik alde egin gura, nahiz ta pozik bizi ez. ... Medikuntza tradizionala bizi bizirik dago sanemen gizartean; eta xamanak, beste ezer baino lehenago, sendatzaileak dira. Ume txikia gaixotu egin da, eta xamanak gaixotasuna eragin duten espiritu gaiztoak bota behar ditu.
‎XXI. mendean, testua, beste ezer baino gehiago, testu digitala izango da, eta izaera digital teknologiko horrek ere baditu hizkuntzaren izaeran eragin zuzenak. Dagoeneko, paperean argitaratuta ikusten ditugun ia testu guztiak digitalki ekoiztuak izan dira, ordenagailuetan.
‎Nire alaba kuttuna, munduan beste ezer baino maiteago zaitudana hasi zitzaion esaten Leonardo dogoa, eta ondoren azaldu zion bere belaunetan eseri ohi zen neskatila emakume bihurturik zegoela ordurako... eta horrenbestez jarraitu zuen esaten, zure sexukoei berez dagozkizuen eginbeharretan sartzeko adinean.
‎Miguel Sanzek aipatu du itun hori «oso ona» dela krisi ekonomikoa gainditzeko. Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiaren aburuz, berriz, «disfuntzioak borondatearekin eta bien arteko bokazioarekin gainditu dira, Nafarroaren egonkortasuna beste ezer baino garrantzitsuago delako».
‎Piratak jende gogorra ziren, borrokan ohituak eta odolaren beldurrik gabeak, odola berena nahiz besterena izan; erruki handirik gabe egingo zieten lepoa goletako marinel eta bidaiari guztiei, baina hori negozioaren kalterako izan zitekeen, eta piraten lanbidea, beste ezer baino lehenago, negozio bat zen, itsasotik ahalik eta zukurik gehiena ateratzen zuena.
‎Hala ere, bihar hasiko den Alderdi Demokrataren Denverko Konferentzian ezagutuko dituzte bai demokratek eta baita herritarrek ere Illinoisko senatariaren presidentetzarako asmoak. Izan ere, demokraten konferentzia, beste ezer baino gehiago, oholtza bat da, lau egunez komunikabideen arreta osoa hautagai demokratarengana erakarriko duena. «Konbentzioak nazio osoaren arreta bereganatzeko aukera ematen die bi hautagaiei, baita oholtza gainean egotekoa ere hautesleak begira daudenean», azaldu du demokraten aholkulari Chris Kofinisek.
‎Itxuraz, kritiko eta sakontasun handikoak ageri zaizkigu, horretarako baitaude marketin kanpainak. Horren atzean egoten dena, baina, zerikusi handiago du Coca Colaren iragarki sorta batekin beste ezerekin baino.
‎Alferrik. Entzun nahi ez dutena esaten dien herritar bakoitza traidore moduan seinalatu eta ustez beste ezer baino gehiago maite duten herritik botatzen dute. Bat gutxiago herrian baina gu oraindik herriaren hobe beharrez gabiltza.
‎Eta hala ere... hala eta guztiz ere, errealak zirenik ere ezin esan! Hiru izaki haiek gehiago iruditu baitzitzaizkion Reginari, artean ere, amets batek hartuak, beste ezer baino. Edo onartu egingo behar ote zuen munduan bazegoela beste errealitate bat ere, berak ordura arte ezagutu zuèn egunerokotasunetik kanpo eta gizakia –emakumea, batez ere– itzal bat izatera kondenatzen zuèn errealitate grisetik haratago?
‎Galdera hori gaztetatik edo umetatik hasi behar da egiten, etsi etsian egonez erantzunik gabeko galdera dela. Galdera horri erantzun bat bilatu (nahi) izanak zatartu du mundu hau beste ezerk baino gehiago.
‎Egia esateak hiltzeraino nekatuko balu bezala. Nik uste nuen gezurrak eta gezurretan ibiltzeak nekatzen zutela beste ezerk baino gehiago, eta, batik bat, horregatik ez nintzela neu jardunean gehiegi nekatzen. Hau da desengainua eta hau da nokierokoa!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia