Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 978

2000
‎Gernikako Estatutuak bizikidetza bermatzeaz gain, Euskadirako inoiz izan ez den autogobernu maila ekarri du. Azkenaldian, ordea, beste bide bat urratzeko erabakia hartu du EAJk. Bere azken biltzarreko ebazpenen arabera, herri hau independentziara eramango lukeen bide subirano batetik nahi du aurrera egin, Konstituzioak eta Estatutuak dituzten aukera guztiak esploratzeari utziz.
‎EGIA esan, badago beste bide bat eta hau aurreko hirurak fasetzat hartzetik dator; hortaz, lehenbizi haserretu egin dugu geure artean, baina aldi berean merkatuan bizi ahal izateko konpetitu egin dugu eta azkenik, euskara eta Euskal Herria zerbait izango badira, aliantza puntualak hasieran, estrategikoak geroxeago, bilatu ditugu.
‎Orain gutxi, Hollywoodeko akademiak interneten estreinatutako filmak ez dituela estreinaldi bezala onartuko esan du, ez duelako dirurik uzten. Gure esku dago, ez badugu zirkuitu komertzialetan ibili nahi, beste bide bat bilatu behar dugu.
‎Ikastolako beste haurrei ahalik eta muturrekorik galantena ematen saiatu, hasteko. Baina nola zuk ere nahi baino egur gehiago jasotzen duzun, beste bide bat aurkitu duzu. " Egge" rik ez duten esaldiak soilik erabiliko dituzu, hara!
‎3 Herriaren borondatea da botere publikoaren agintearen oinarria; borondate hori aldian aldian egingo diren be netako hauteskundeetan adieraziko da. Hauteskundeok bozketa orokor eta berdinez eta isilpeko boto bidez egingo dira, edo boto askatasuna bermatzen duen beste bide batez.
‎Eskema hau, lehen begiratuan sinplea badirudi ere, dexente korapilatu da azken hamar urteotan. Laurogeiko hamarkadaren amaieran eta laurogeita hamarrekoaren hasieran, Nafarroako Gobernuak plantilak bere horretan utzi zituenez, zenbait herritan liburutegia zabaltzeko beste bide bat jorratu zen: langileak kontratatzeko prest zeuden udalek Liburutegi Publikoa irekitzeko aukera zuten, Sareko Liburutegien onura guztiekin.
‎Badakite geldirik ezin dutela iraun, horrek beren amaiera suposatuko lukeelako. Batek bide bat aukeratzen du senez; beste batek beste bide bat, zantzu bat dela-eta; hirugarren bat metodikoagoa da eta, zin zinez, ebentualtasun guztiak hartzen ditu kontuan, argumentu eta kontraargumentu denak neurtu eta, desegokiak direla ez dakien premisa batzuen arabera, ibilbide batetik bideratzen da hura zuzena delakoan, erabat harro eta fidakor arazoa maneiatzeko izan duen moduagatik. Laugarrenak, azkenik, hirugarrenak egin lez, aukera guztiak metodikoki eta arretatsu analizatu ondoren, denak oso ahulak direla onartzen du.
‎Angiozarren geratu gabe, zuzenean egin nuen behera, Bergara aldera. Beste bide bat bazen arren, basoan zehar, nahiago izan nuen errepidetik jaitsi, bide zuzenaren bila duda mudatan ibili beharrik ez izatearren. Espaloirik gabeko bideetan, oinezkoak diosala zor dio parean edo inguruan egokitzen zaion oinezkoari; gizalegeak hala agintzen du.
2001
‎Alde Zahar gehiena zeharkatu ostean Amaia plazara iristen gara, eta bertan ezkerrerantz hain zuzen, Itzurun hondartza garbi eta ederreraino eramango gaituen bidea hasten da. Ondoko beste bide batetik berriz, barrualde ederra duen eta begiratoki aparta den San Telmo baselizaraino iritsi gaitezke (XVIII.eko erretaula errokokoa). Beste aukera bat plazaren ondotik, Urola itsasoratu arte laguntzea da, beste aldean padura ikusgarria eta pixka bat aurrerago bere atzeko Santiago hondartza fina behatzen ditugun bitartean.
‎Fikzioa gaztelaniaz sartu zen ETBn, bikoizketak beharrezkoak ziren eta ez zegoen bertoko ekoizpenik," azkenean beste bide bat lantzeko erabakia hartu behar izan zuten, bikoizketak hotzak ziren eta fikzioa euskaratu beharra zegoen".
‎Baina gaur egun beste bide batean sartzen hasi da eta globalizazioari, liberalizazioari eta errentagarritasunari loturiko ideia nagusiak bereganatu beharraren eraginez, bere hasierako ezaugarriak desitxuratzen ari dira.
‎Phoolan Devi Loreen Jainkosa (horixe esan nahi du izenak), bandoleroen erregina deitua, kasta marjinatu baten familian sortua, hamaika urterekin Puttillal higuingarriari saldua, hamaika aldiz bortxatu eta torturatua, behin baino gehiagotan kartzelaratua, pobreen alde gaiztakeria asko egina, han ari da orain Indian, diputatu parlamentuan, beste bide bat hartu eta marjinatuen alde gogor lanean.
‎Azterketa ebaluazioaren ardatza ezin izan zitekeela ikusi genuen, eta alternatiba bat bilatu behar geniola, azterketen ordez, beste bide bat bilatuz. Gure ustez, eguneroko jardueran arreta jarri behar genuen, ikasleen aurrerapena neurtzeko etahorren inguruko informazioa aurkitzeko.
‎Roa Bastos en Yo, el Supremo nobelak historiagileek han hemenkabildutako tirania ugarien deskribapen eta azterketa guztien ezaugarri nagusiak, tirania guztietan errepikatzen direnak eta errepikatuko direnak, bildu zituen. Filosofoek ez bezala( beste bide batetik, alegia) narratu zuen Cervantes-ek idealismoaren eta erralismoaren arteko lehia.
‎Atxaga eta J. Sarrionandia, esate baterako? beste bide bat hartu zuen: abenturaren, poetikotasunaren, narrazioaren etapoesiaren bidea, bi hitzetan esateko.
‎Honezkero jakin genuke, gu garela mundu honetan inoiz kontzepturik zailenetan aldrebestuenak pertsonatik pertsonara transmititzeko gai. Baina askotan, badirudi zenbaitek birtute hau ahantzi egiten dutela, eta beste bide bat erabiltzen dute, ziurrenez beste animaliena baino mespreziagarriagoa, indarkeria deitzen dugun hori, hain zuzen ere. Diozunaren arabera behinik behin, zure herri horretan bada halakorik, ez al da hala?
‎Baina batzuetan kale egiten du, ez baita zopa oinetaraino iristen, eta are babesgabetuago geratzen naiz. Badago oinak berotzeko beste bide bat ordea: Biblia irakurtzea.
‎Bere kale iluna itxi den lekuetan, izotzausleak maniobrak egin ditu beste bide bat zabaltzeko.
‎Familia bat ageri zen maletaz karga karga eginda. Neuk ere beste bide bat hartu izan banu familia-buru nintekeen. Ume tropa bat ibiliko zitzaidan aitatxo, aitatxo deika eta neu eredu izango nintzaien seguruenera.
2002
‎EAJko askok oraingo marko instituzionala gainditu nahi du eta Batasunako askok ere borroka molde berriak landu nahi ditu. EAJren eta Batasunaren ikuspegi nagusien artean badago jende multzo zabal bat beste bide bat urratzeko, teorian bederen. Beste gauza bat da teoria praktikara eramatea.
‎Gauza horiek guztiak utzi eta guk mendira jo dugu, Ibantelliren gailur aldea ezkutatzen duen laino artera. Idoiako lepotik ekarri dugun pistan ibili lehenengo metroak eta berehala, eskuinera hartu dugu beste bide bat, maldan gora. Garo zelaietatik igo gara, muga lerroan barna, bi gailur banatzen dituen leporaino, Lepoaundi (602 m).
‎Lurraldetasunaren arazoa? Norbaitek erakusten baldin badit ez helburua horretan bat gatoz eta baizik eta horretara hurbiltzeko beste bide bat... Baionan eta Ablitasen aldi berean hauteskundeak egiteko proposamen hura baino zerbait errealistagoa du.
‎Eta umeak eskolara ihesi joan ziran, aldapan gora barik beste bide baten zehar, barre ta barre, lehengusua be han urrunean bere lagunei kontetan atseginez ibiliko zala uste izanik.
‎Aukera honek eragozpen bat dauka: ezin dela etxebizitza eskuratu epaia irmoa izan arte eta, beraz, itxaroteak etxebizitzaren erosleari kalteak eragiten badizkio, ezartzen zaizkion gastuak ordaindu eta gero horiek erreklamatzeko epaitegietara joatea izan daiteke beste bide bat.
‎Azken batez, zientzia ez da ezagumenduaren sortze hutsa, ezagumendu hori zabaltzea, eztabaidatzea, eta horretan aurreratzea baizik, etahorretarako ezinbestekoa dugu geure emaitzak mundu osoko zientzialarien kritikapean uztea. Noski, horrek ez du esan nahi zientziaren dibulgazioa ere ingelesezegin behar denik, dibulgazioan bezeroen eskakizunak beste bide batetik joanbaitaitezke. Esate baterako, Euskal Herrian euskarazko hitzaldi, artikulu, mahai inguru eta abarren eskaera handia dago, baina ia beti maila dibulgatibo batean.
‎Baina kontua da norberaren errutinan izaten diren aldaketa txikiek ondorio izugarriak izan ditzaketela (etaizaten dituztela, izan ere). Behin beste bide bat aukeratu etxera joateko, eta, bertan, istripu lazgarria. Gure solaskideak ezagutzen ez duen berba edo egitura bat erabili, eta ondorio izugarriak jasoko ditugu komunikazioaren aldetik.
‎Ikaslearentzat 20 minutu hizketan telefonoan aritzea oso lan zaila eta neketsua da, eta hasierako saioak benetan gogorrak izaten dira: ez ahozko hizkuntza, aurpegiko espresioa, keinuak eta eskuak ezin ditu erabili konpentsatzeko estrategiabezala, baina laguntza beste bide batetik datorkio: aurrean lasai eduki dezakeprestatu duen guztia.
‎Gortearen inguruko klientela guztiak ikertzeko, azkenaldi honetan beraren egituraketa aztertu da, goiko aldetik zuzenduriko begirada baten bitartez. Gorteari buruz eginiko ikerketetan, lehenago ikuspegi kultural eta antropologikoa antzematen bazen ere, azkenaldian beste bide batetik zuzendu dute azterketa; alegia, batez ere ezaugarri politikoak aztertuz, hau da, gortea indar klientelarren multzo gisa hartuz. Hasteko, esandugun bezala, boterearen erdigune nagusi bihurtu zen gortea.
‎Horrez gain, entzuleek ordaintzen zuten, disko bat eskaintzearen edota pertsona bat zoriontzearen truke. Publierreportajeak ziren dirua lortzeko beste bide bat (Ibidem: 27).
‎Bidea amaitu eta ezin aurrera jo. Goialdean beste bide bat ikusi dut eta harantz jo dut. Sasian sartu naiz.
‎Probidentziak jarritako oztopoa izan baitzitekeen porrot hura, baina ez betiko erortzeko, baizik eta are gorago igotzeko. Bai, oztopo hura beste bide bati ekiteko seinalea izan zitekeen, gorago egiteko abiapuntua. Orain garbi ikusten zuen.
‎Anaia Dabitek zer esan nuen galdetu zidanean, uzkur geratu nintzen, bihotzaren taupadak burmuinean lehertzen sentituz. Besteen aurrean ez zidala hitzik aterako etsi zuenean, beste bide batetik saiatu zen, eta esan berri nuena paper batean idazteko agindu zidan. Baina, hartarako ere erabakirik hartzen ez nuela ikusirik, eskola amaitutakoan bertan geratu behar nuela  jakinarazi zidan, eta mehatxatu egin ninduen, esanez, ezen, agindutakoa bete arte, ez nuela etxera joaterik izango.
‎Ez diat deus kontatuko, ez huke zipitzik ere ulertuko. Hala, bada, nitaz eta nire oroitzapenez hitz egin ordez, pazientzia bildu, eta beste bide bati ekin nion: gizonezko askok haustura garaietan  bizitzen dutena melankolia dela eta ez bakardadea; melankoliak, iraungo badu, galdu den zerbaiti buruzko bazka etengabea behar duela; melankoliak bere berea duen bazka  horren baitan ulertu behar dela gizonezkoei normalean sartzen zaien seme alaben zaintzarekiko larritasuna ere; baina galdutakoa ordezkatu bezain agudo, bukatu dela melankolia, eta seme alabekiko kezka ere bai.
‎Beste hiru bat minutuz ibili gara elkarren ondoan. Halako batean, ordea, niri agur esan gabe, beste bide bat hartzen du eta, errepidea gurutzaturik, taberna batean sartzen da.
‎Nik hola ikusten ditut gauza hauek. Zure esku dago orain, jakina, guk borondaterik hoberenarekin utzi dizugun honekin aurrera egitea, edo beste bide bat hartzea, ñabardura gutxiagoko bidea hartzea, denak berdintsu ibiltzea, erosoagoa ere beharbada, baina pobreagoa alde horretatik. Guk pentsatu izan dugu euskara dela gure hizkuntza, eta horregatik aukeratu genuen aukeratu genuen bidea.
‎Lankidetzak arlo eta esparru desberdinak jorratu behar ditu; errazenak testugintza, materialen prestaketa eta irakasleen form azioa ditugu. Badago zailtasun handiegirik gabe jorra daitekeen beste bide bat: graduondoko irakaskuntza (UEU hasi da lanean bide horretan).
2003
‎izan ere, ideia batzuk garatzen joan eta ipuin izatera heldu dira. Baliteke ipuinak liburu batean sartzeko beste bide bat izatea «Van' t Hoff», sugandilarik txikienak ere ez baitu sinesten generoak existitzen direnik.
‎l Kotizazioen erosketaren kontuan, Gizarte Segurantzako kotizazioa osatu nahi duten langileek hamabi hiruhileko" erosteko" aukera izango dute hemendik aurrera. Horixe izango da, beraz, beherapenik gabeko erretiroa eskuratzeko beste bide bat. Ikasketak edo bestelako arrazoiak tarteko, berandu kotizatzen hasten direnei bereziki interesatzen zaien neurria da hori.
‎nekazari aimarek zuzenean salduko duten herrietako merkatuak indartuz, edo hirietarako garraioa kolektibizatuz eta koordinatuz. Produktu landuak egiten hastea da beste bide bat: haragia izoztua saltzea, eta larrua lantzea.
‎Epaitegietara jotzeko beste bide bat, benetan kontratatzen ari zenaz informaziorik eman ez izana salatzea da.
Beste bideetako bat da eskaintza automatikoa ezartzea, hau da, gehieneko kopurua finkatzen du parte hartzaileak, enkante prozesuaren gainean etengabe ez jardutearren.
‎1981etik 1983ra bitartean, UEU EHUn integratzeko ahaleginak porrot egin ondoren, beste bide bat jorratu zen, UEU instituzionalizatzeko eta diru-laguntzak ziurtatzeko: EHUren euskarazko udako ikastaroen antolatzailea izatea.
‎Arrak ere erakargarriagoak izan ziren emeentzat. Ikertzaile frantsesek beste bide bat hartu zuten azterlanean, eta behien puntaren kolorearekin lotutako karotenoide oinarriko lerro batetik abiatu ziren. Behatxuloen immunitate sistemaren gaineko presioak jasan zituenean, erpinen koloreak distira galdu zuen, karotenoide maila jaitsi zelako.
‎Ez dira aurreratzetzat hartzen talde bereko txirrindularien artean sortutakoak. –Bizikletek lehentasuna izango dute ibilgailu motordunen aldean, beste bide batean sartzeko, eskuinera edo ezkerrera biratzean; gurutzeetan, taldeko lehen txirrindulariak hasitakoan, biribilguneetan eta bidegorrian zirkulatzean. –Hiriarteko bide batetik zirkulatzen dutenean eta argiak nahitaez erabili behar direnean, bizikleta gidariek arropa islatzailea eraman dute, gainerako erabiltzaileek 150 metroko tartea izan dezaten.
‎Osasunak huts egin zion arte, Patxi izan genuen Azpilgo maisu, eta horrek erakusten du don Justiniano ez zela hura kargutik botatzera ausartu, neurri hura ere taktikoki komeni ez zitzaiolako. Hartarako beste bide bat aurkitu behar zuen, itxuratiagoa eta praktikoagoa. Baita aurkitu ere.
‎1839ko Bergarako Akordioan, Esparterok Gorteetara foruak gordetzeko eta moldatzeko proposamena eramango zuela hitz eman zuen, eta urriko legeak hala bermatu zituen foruak," sin perjuicio de la unidad constitucional de la monarquÃa". Gerrari amaiera emateko modu hori berotasunez jaso zen Euskal Herrian; laster, ordea, gertakariek beste bide bat hartu zuten. Azken finean, zera gertatu zen:
‎Jan ondoren, liseriketa abortatzearen modukoa da produktu euskalduna begi publikoaren bistatik kentzea. Euskara kioskotik, begi publikoetatik, ezabatzeko beste bide bat da kripto ekoizpena.
2004
‎Literatura orokorrean, eta euskalduna zehazki sustatzeko tresna baliagarria dela aitortzen du, baina" Internetek ez du besteek baino abantaila gehiago eskaintzen. Plataforma garrantzitsua da, baina ez da euskara salbatzeko giltzarria; beste bide bat besterik ez da".
‎Francoren altxamendua hasieran askok uste zuten Gil Roblesen eta Kristau Demokraziaren altxamendua ere bazela, baina laster ikusiko zen gauzak beste bide batetik zihoazela. Gure aitak erregimen berriarekin lehen arazoa Teruelen gertatuarekin izan zuen.
‎Kirurgia konbentzionalera jotzen da kasu larrienetan edo bestelako tratamenduek porrot egin dutenean (botikak, laser bidezko kirurgia, etc.): trabekulektomia izeneko ebakuntza horren funtsa, humorea kanporatzeko beste bide bat sortzea da.
‎Azkuek, ordea, gaztaroan «aranismo» askoren asmatzailea izan ondoren, beste bide bat hartu zuen, gure hizkuntzaren aberastasunak eskainiz, jakiteko
‎Etxebizitza arazoei aurre egiteko beste bideetariko bat apopilotza izan zen. Apopilotzak fenomeno gisara irakurketa ugari izan ditzake.
‎Historiari loturik dago bere pentsamendua eta horrenarabera idazten du Les deux sources de ia morale et de la religion, 1932an (Bergson, Morala eta erlijioaren bi iiurriak, Bilbo, Klasikoak, 2002). Beharbada, horren bi bidcek, bata mistikoa eta bestea historikoa, ez dute garbi erakusten oinarrian dagoen erlijio arazoa, baina pentsamendua aztertzeko argibide berriak eskaintzen dizkigute, zalantzarik gabe.Bada beste bide bat, oso beharrezkoa gainera, nahiz eta hemen ezin gehiegi aztertu: erlijio fenomenoari lehentasuna cmatea eta hura intcrpretatzcko filosofiaz baliatzea. Egun, pentsamoklc horri hermeneutika esaten zaio, eta horren cgitckoa testua barren barrendikinlerprctal/. ea da.Ildo honi janaituz lan egin duen Hcnry Dumery egiie ospetsuaren eta harcn metodologiaren bcrri cmango dugu orain.
‎Gaur egungo helburu zientifiko handienetako bat da bularreko minbizia prebenitzea, onkologiako tumore ohikoenetako bat. Estatu Batuetan egindako azterlan berri batek berretsi egin du, lehen esan bezala, minbizia bideratzeko beste bide bat, familiaren aurrekaririk ez dagoenean. Kaliforniako Osasun Zerbitzuen Departamentuko Peggy Reynolds-ek esaten duen bezala, “bide” hori tabakoa da.
‎Hori dela eta, adituek zenbait datu eman dituzte, eta datu horiek erakusten dute zenbateraino izan behar lukeen “mugikortasun jasangarriak” guztientzako helburu erabilgarria. Lehenik eta behin, egunero autoz egiten diren joan etorrien herenak 2 kilometro baino gutxiago dira; beraz, oinez edo kutsatzen ez duen beste bide baten bidez egin daitezke. Ibilgailuak dira hiri handietako kutsadura akustikoaren iturri nagusia.
‎2 Euskal itzez eta sufijoez baliaturik, itz berriak eratu, euskeraren sena aldrebestu gabe. Auxe izan da ere Orixe’ren beste bide bat, eta bestea baño segurago iruditzen zait, euskeratik beretik irten gabe, itz asko sor diteke. Baña sortutako itz oiek adiera edo sentidu berezirik ez ba dute, eta gaiena onartuta, ez dugu ezer aurreratu.
‎3 Erderatiko itzak. Ona beste bide bat; eta, egia esan, iruetan segurena. Zer ajola guri itz kultoen jatorria?
‎Bihar beste bide bat gehiago
‎Gizakiaren askatasuna ez da askatasun idiliko bat, idealismo batzuek pentsarazi izan duten bezala; baina aldi eta alde orotan gizakiak erakutsi du gai dela naturak, gizarteak edota bere egoerak ezartzen dizkioten mugei eta baldintzapenei aurre egiteko. Horretan datza gizakiaren askatasuna, besteak beste. c) Eudaimonismoaren zein enpirismoaren (positibismoaren aitaren) ikuspegi partzialak gainditu asmoz, etikaren historiak beste bide bat jorratu du Kanten eskutik. Kanten arabera gizakiaren hautuek beste oinarri bat behar dute hartu, benetako hautu etikoak izango badira.
2005
‎Adibidez, traktoreak errepide berritik joanen ote diren galdeturik: " Ez, traktoreentzako beste bide bat izanen da", erraiten du. Hirugarren bide bat?
‎Testuan zehar Bibliako pasarte asko sartu ditu, haren argitan zoriona zer datekeen argitzen laguntzeko. Baina gaur egungo errealitatea beste bide batetik doa; zoriontsu izateko gauzak edukitzeari ematen diogu gehienok baliorik gorena, norberarentzat nahi dugun duintasuna besteei kentzearen truke bada ere. Gizarte arazoak, egoera ekonomikoen arteko aldeak, herrialderik herrialde zein balorek daukan garrantzia, zein Jainko gurtzen den, mendebaldeko gizartean gaur egun ditugun bitartekoak zelan erabiltzen eta baliatzen ditugun... eta halako beste hainbat gai darabiltza gogoeta Xipri Arbelbidek hemen.
‎Bainan Vatikanoko harresien gibelean, ikusmolde bakarreko munduan dago oraino Eliza bat. Iduri zuen Paulo VI.a beste bide batetatik zoala Roy kardenaleari 1971an idatzi zion gutunean14: " herri bakoitzeko egoera desberdinari bere aterabidea".
‎2003 urtean apez berri bihirik ez da izan Frantziako 44 diozesatan. Lehenago apezez aberats zen Aveyron departamenduan, 13 urtez 207 apez ehortzi dituzte eta bost ordenatu! 164 Hamar urtez goiti badu ez dutela apez berririk horietarik zenbaitetan.165 Urtean ehun bat apez berri baizik ez da Frantzian, eta horietarik hamar batek beste bide bat hartzen du zenbeit urteren buruan. 2003ko sartzean, apezgai bihirik ez zen bi diozesatan, bakar bat bederatzitan, bi seitan!
‎Aldian aldiko erregistratzailearen kasuan, horrek titularraren izena duten karpetak erabil ditzake, baina zigilu baten bidez edo beste bideren bat erabilita, agiria luzatzen duen erregistratzailearen izen abizenak agerraraziko ditu.
‎Edo Maoren Liburu Gorritik ikasitako esaldiren bat errezitatuko zion? Baina ez, esloganak behin eta berriro errepikatzeak kontrako ondorioak ekartzen baitzituen, antza, eta ttanttaka jakinarazi behar baitzion Inesi jakinarazi beharrekoa, eta hala, buruan zituenak buruko zulotik bideratzen zituela, beste bide bati ekin zion:
‎Azkenean, ez zuen kinielarik asmatu. Zorte ona, baina, beste bide batetik iritsi zitzaion. Izan ere, Kontxiren aitak bazuen ezkondu gabeko anaia bat, bat batean hil zena, bihotzekoak jota.
‎nola, bada, hi ere sutan bahengoen, kabroi ostia hori! , baina hitz guztiak motz geratzen zitzaizkion Teresari, Tomasi adierazi nahi ziona adierazteko, eta orduan, bere baitan bildutako amorruak beste bide bat hartzen zuela, esan zien?: Zoazte popatik hartzera!
‎Beraz, praktikan beste bideren batetik abiatu da, irizpide errazagoak bilatuz. Irizpide horiek irizpide morfologikoak izaten dira, zeintzuk errazenak baitira behatzeko eta kontserbatzeko.
‎Baina beste aldetik erantzun onik lortzen ez bada, kontsumitzaileen elkarte batera edo kontsumo administraziora jotzea komeni da. Azkenik, auzibidera joko dugu edo beste bide bat hartuko dugu, arbitraje bidea.
‎Bilatzaileak engainatzea Internautak web tranpa horietara bideratzeko modu asko daude. Phishing aren kasuan, banku elektronikoko bezeroak ehizatzeko, iruzurrezko mezuak masiboki bidaltzen dira; izan ere, zaila da erabiltzailea web faltsuan beste bide batetik sartzea. Mugikorrak kargatzeko, ordea, spamaz gain, bilaketa emaitzetan orriak ondo koka daitezen saiatu behar da, internautak ikusten ez dituen baina bilaketa robota ikusten ez duen hitz ezkutuak jarrita.
‎Etsi ez, hala ere. Beste bide bat zerbait jakiteko... cookiak! Zerbait diotson izenen bat agertuko balitz, behintzat...
‎–Bai, Joantxo. Gauzak beste bide batetik joango zirela pentsatzen nuen.
‎Zer beste egin nezakeen? Beharbada, baneukan beste aukeraren bat, baina nik ez nuen ikusten, edo ez nuen adorerik beste bide batetik abiatzeko. Langabezia gogorraren garaia iritsia zen, demokraziaren etorrerarekin batera.
‎Elkarrizketak beste bide bat hartu zuen, ordea; Albertok esan zuen lehen munduan bizi garenok hirugarren mundukoei gutxienez laguntza soziala zor diegula, hasteko; ebanjelioaren irakaspen nagusia behartsuei laguntzea dela, eta erretolika hori guztia.
‎Gauzak, ordea, beste bide batetik joan ziren.
beste bide bat hartzeko akaso,
‎50 Lan honetan aliantza berria erabiltzen dut hauxe esateko: ezin da beste bide batetik jakin zer den zilegi kristauentzat. Nik hori zuzenbide naturaletik bereizten dut, beste askok egiten dutenaren kontra.
‎Hizkuntzaren esentziara hurbiltzeko beste bide bat, zehazki, Humboldtek lantzen eta eskaintzen duen kontzepzio linguistiko berriaren eskutik datorkigu, funtsezko bi ideia nagusitan laburtu eta azaldu daitekeena. Horietako batek, lehenengoak, hizkuntzak bi dimentsio dituela edota berau bi perspektibatatik kontsideratua izan daitekeela dio, ideia hau azaltzeko hark" ergon eta energeia" kontzeptu pare ezaguna erabiltzen duelarik:
2006
‎Hori ez zait batere gustatzen. Horregatik, bakarkako lana beste bide batean abiatu dut, baina beti trikitixarekin.
‎H. M. de San Vicente. Bai, eta askotan zuk zure ahotik esan nahi duzun hori beste bide batetik esatea askoz eraginkorragoa da, eta pelikulan adibidez askotan hori erabili dugu, beste herrien ahotsetik hitz egin dugu.
‎Jauntxoek segituan jo zuten indarkeriara, nekazarien, elizgizonen, hiribilduen eta beren parekoen kontrako indarkeriara. Leinuen eta nobleen alderdien arteko borroka, oñaztarren eta ganboarren artekoa, beren klasekoei ondasunak kentze hura, alegia, ez zen, beraz, interpretazio horretan, beren errenten jaitsiera konpontzeko beste bide bat baizik, beste katebegi bat besterik ez gizartean zuten nagusitasunari eusteko sortu zituzten borroken katean58 Gertakizun odoltsuen katea Euskal Herrian zehar zabaldu zen, haran bakoitzera, eskualde bakoitzera, lurralde bakoitzera, eta batez ere, Gipuzkoara eta Bizkaira. Borroka horiek, batzuetan, aurrez aurreko guduak izaten ziren, baina gehienetan, matxinadak, iskanbilak eta zigorrezko edo mendekuzko erasoak izaten ziren, erreketak, lapurretak eta hilketak egiteko helburua zutenak eta talde txikiek eginak; borroka horiek izaten ziren, gainera, odoltsuenak.
‎Kasu honetan dena delakoagatik bikotekiderik ez duten baina seme alabakizanik familia sortu nahi duten pertsonak aurkituko ditugu. Emakumezkoen kasuan, adopzioa helburu hori lortzeko beste bideetako bat besterik ez da izango, lagundutako ugalketarako metodoen artean ere aukera baitezakete; gizonezkoen kasuan, ordea, adopzioa izango da erabil dezaketen bide legal bakarra. Gaur egun, eskuarki, gizonezko baino emakumezko gehiago aurki genitzake adoptatzeko prest, horrekseguru asko gure gizartean gizonezko eta emakumezkoen rol tradizionalen iraunkortasunarekin du harremana.
‎Kontrola lortzeko beste bide bat izan daiteke dituzten gainerako amets edodesiren jarraipena egitea; hala nola, heziketa maila altuagoa lortzea, etxebizitza baterostea, edo laneko promozioa onartzea. Horretarako, laguntza talde batera deribatzea edo ikasketa material egokiak banatzea ere lagungarria izan daiteke.
‎Muñozenean, bortxakeria jasaten duten, beste, pertsonaia batzuen mina. Ikuspegi etiko honek beste bide bati eman dio leku.Gatazkaren kanpoko azterketari. Gatazkarekin edo gatazkak inguratuta bizi direnpertsonaien unibertsoa da orain nagusi.
‎Egoera larriari aurre egiteko beste bide bat, mendiaren ustiakuntzaren jabegoa lortzea izan zitekeen eta, horren bidez, diru sarrera berriak eskuratzea.
Beste bide batek aberastasun oparoagoak emango dizkizuela erakusten badizue Jainkoak (zuen eta besteen arima kaltetu gabe) eta hori arbuiatzen baduzue aberastasun gutxiago emango dizkizuena aukeratzeko, zuen bokazioaren (calling) helburuetako bati oztopoak ezartzen dizkiozue eta Jainkoaren administratzaile (steward) izateari eta bere dohainak (Berak eska diezazuekeen unean Bere zerbitzuetan baliatzeko)... Lan egin dezakezue aberasteko helburuz; ez aberastasuna zeuen sentsualitatearen eta zeuen bekatuen zerbitzura jartzeko, baizik eta Jainkoa goresteko (Weber, 2001:
‎Noble askoren tragedia horretan datza: portaera molde jakin bati eutsi zioten, arrazionaltasun jakin bati alegia, gizarteko arau nagusiak beste bide batetik zihoazen bitartean.
‎150). Hori kontuan izanik, PLO LDLren printzipioen arabera interpretatzea litzateke arazo hori konpontzeko beste bide bat. Gainera, LDLren 7 artikuluak jasotzen duen balizko kasua PLOren 4 eta 6 artikuluena baino hobea izan arren, 38/ 2002ko Legeak agerian utzi du ez zuela PLO indargabetu; beraz, PLO LDLren arauen arabera interpretatzea da konponbide bakarra (De la Cuesta, 2002:
‎Babes horrek ez du bat egiten publizitate sorkuntzarekin, sorkuntza horren funtzioa publizitate mezua era konbentzigarrian ematea baita. Horrenbestez, beharrezko egiten da publizitate sorkuntza babesteko beste bide bat aurkitzea, hala nola, egile eskubidea.
‎Europar Batasuneko Araudiak kanpo uzten ditu nekazaritza eta abeltzaintzako produktuak (belarki laboreak, ardoa, oliba olioa, frutak eta barazkiak, lupulua, esnea eta esnekiak, behi eta txahal haragia, ardi haragia, ahuntz haragia eta eztia), haientzat berariaz ezarritako kontrol sistema baitago. Araua betetzea Arau berriek pentsuei eta elikagaiei buruzko legeria zabala bateratzen dute, eta kontsumitzaileak babesteko beste bide bat dira. Elikagai eta pentsu enpresen ustiatzaileek izan behar duten funtsezko betebeharretako bat da oinarrizkoena, pentsuei eta elikagaiei buruz indarrean dagoen legeria behar bezala betetzea.
‎Britainia Handiko ikerketa talde batek beste bide bat aurkitu du erasotzeko, mundu osoko arroz laboreetarako onddo kaltegarrienetako bat baita Magnaporthe grisea. Uste da onddo horrek, arrozaren onddoak, urtero suntsitzen duela 60 milioi pertsona elikatzeko moduko produktuaren bolumena.
‎Eta are gutxiago biktima baten semeari. Beste bideren bat egon behar zuen. Azkenean, egia erratea erabaki zuen... ahal zuen neurrian, behintzat.
‎Qaannaqetik irten eta uhartea aldenik alde gurutzatu zuten mendebaldetik ekialderaino, Kalaallit Nunaat gaineko izotz eternalak –inlandsisa, poloetako lurraldeetako glaziar erraldoia, kontinente edo lur-sail handian hedatzen dena eta erliebea osoki estaltzen duena– lehen aldiz zeharkatuz. Gero, eta beste bide batetik, ekialdeko itsasertzetik mendebaldeko Qaannaaq maitera itzuli ziren.
‎Gaztaro guztian eta baita gizon heldu egin eta gero ere, Akinosukek kera horretako ipuinak kontatu zituen hiri eta herrietan, mendi nahiz zelaietako jauregi eta etxaldeetan, eta ospe handia bildu zuen; denborarekin, ordea, biwajolearen istorioak beste bide bat hartzen joan ziren. Akiro Mitamurak fantasia mitologikoaren garaia deitzen dio bigarren etapa honi, eta kondairak lehen pertsonan kontatutako ipuin mitologikoak izan ohi dira, fenomeno edo gertakizun zenbait argitzeko asmatutakoak.
‎handiegia zen denon indarrez ere mugitzeko. Atzera egin herriraino eta beste bide bat hartzea izango ote zen gure irtenbide bakarra?
‎Azken batean, gure diruak agintarien eskuetan jartzen baditugu (beste erremediorik ez badugu ere), agintari horiek ahalik eta hoberen banatuko dituztela uste dugulako da, ala ez? Eskuzabala izanik, liburuak erosteko txekeak ere eskain ditzakete, beste bide bat da.
‎Hala bada, Nevadako laku nagusi biak elkarri ibaiaren bidez loturik direnik, zalantzarik ez; lurpeko beste bideren batez ere lotuak diren, auskalo. Hori horrela den ez den, militarrek badakitelakoan nago.
2007
‎Ameriketaratu zenez gero esnezale izan zenari gaztetako zaletasuna etorri zitzaion berriro bizitzaren azkenaldian, eta herri arrotz batean, euskara gero eta jende gutxiagorekin hitz egiteko aukera zuenean, lehengo bertsolaria berriro jaio zen. Eta bertsoekin batera, euskaltasuna sentitzeko beste bide bat ere ireki zitzaion.
Beste bide bat kontsumitzailearen esku ez dagoena, ordea, espezie bakanen eta, nola ez, mehatxupean dauden espezieen edukitze edo harrapatzea gorestean oinarritzen den merkataritza arautzeko modu berriak bilatzea.
‎Izapidetzak presa eta lehentasuna du, eta demanda ezarri behar da sindikatu askatasunari egindako lesioa eragin duten jokabide edo egintzetarako ezarritako epean. Epaileak edo auzitegiak prozedura berezi horren araberako izapidetza izan ezin duten demandak erabat baztertu ditzake, eta kasu horretan demanda egileari akzioa prozesuko beste bide bat, kasuarekin bat datorrena, erabiliz susta dezakeela adieraziko dio. Demanda jartzeko egintza berean, demandatzaileak aurkaratutako egintzaren ondoreak etetea eska dezake hautagaiek hauteskunde prozesuan parte hartzea eragozten duten ustezko lesioak badira, negoziazio kolektiboan sindikatu eginkizuna gauzatzeari, plantillak berregituratzeari edo langileen interes orokorra ukitu eta konpondu ezin diren kalteak eragin ditzaketen garrantzi handiko arazoei dagokienez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
beste 884 (5,82)
Beste 91 (0,60)
besteei 1 (0,01)
besteetan 1 (0,01)
besteren 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia