Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 228

2001
‎Gertakari haietatik 25 urte igaro direnean, garai hari eta gaur egungo egoerari begiratu ondoren, oso jarrera ezkorra errealista, erakusten du hura bezalako beste borroka bat gauzatu ahal izateko aukeraz. Imanol Olabarriak duela 25 urteko Gasteizko greban esku hartu zuen, eta hori dela eta, beste kide batzuekin batera atxilotua izan zen. 63 urte ditu, ezkondua dago, seme bat du eta Gasteizko enpresa batean jarraitzen du lanean.
‎Bai. Baina argi dago Jesus Egigurenek eskubide historikoei buruz egiten duen irakurketa eta alderdiko beste kide batzuek egiten dutena ez dela bera. Nik, jakina, Egigurenek egiten duen interpretazioarekin bat egiten dut.
2003
‎Esperimentu horren bidez, gizakiak “preserbatibo ikusezin” gisa sailkatzen dutena erabil dezake, “Nature Medicine” aldizkariak argitaratu duenez. Cornell Unibertsitateko John Moore zientzialariek (New York), Tulanako Unibertsitateko Ronald Veazey (Louisiana) eta Estatu Batuetako eta Britainia Handiko beste kide batzuek gelatina bat sortu zuten, organismoak berez sortzen dituen antigorputzak erabiliz, hiesak (GIB) eragiten duen birusetik babesteko. Zientzialariek tximinoak erabili zituzten (ez dute hiesik harrapatzen) birusaren ordezko bat probatzeko, GIBaren eta VIS izeneko primate bertsioaren konbinazioaren bidez. Gelatina edo antigorputzak dituen gatz soluzio bat 12 emeko baginan sartu zuten, eta bi ordu geroago birusa sartu zieten, sexu kutsatze bat simulatuz.
‎Berberiako pantera, desagertutzat jotzen zen bitxitasun handiko lehoinabar modukoa, Alacanteko Unibertsitateko zoologo batek aurkitu du, Atlas Medioko mendietan, Marokoko eta Espainiako beste kide batzuekin batera. Biologoen iritziz, Afrikako naturaren kontserbazioaren aurkikuntza garrantzitsu eta harrigarriena da.
2004
‎FACAPT Lan Jazarpenaren Aurkako Elkarteko (ACAL) Manuel Hernández izango da buru, eta Lan Jazarpenaren Aurkako Euskal Elkarteko (AVAL) Blanca Ruiz izango da lehendakariordea. Batzordeko beste kide batzuk honako hauek dira: Valentziako Lan Jazarpenaren Aurkako Elkartea, Mobbing NO Elkartea, SOS Mobbing Lan Jazarpenaren Aurkako Elkartea, Laneko Jazarpen Iko Moralaren aurkako Nafarroako Elkartea, Madrilgo Hegoaldeko Mobbing Alto Ya Elkartea, Telefónica Anti Mobel Asturiana Elkarteko Langileen Plataforma.
‎Bera izan da urtetan alardeko protagonistetako bat, kapitainaren papera egin du eta. Berarekin eta elkarteko beste kide batzuekin batera, egueneko aurkezpen ekitaldian izango dira, besteak beste, Udaleko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzako kultura ondarearen zuzendari Arantxa Artzamendi eta Foru Aldundiko ondarearen teknikari Gabriela Vives.
2005
‎Ildo horretatik, elkarteko lehendakariak zahartzearen aurkako medikuntzaren garrantzia nabarmendu du, bizi itxaropena handitu egin baita. Bizi kalitatea Era berean, elkarteko beste kide batzuekin batera, zahartzearen aurkako medikuntza “bizi kalitatearen medikuntza da” eta, gainera, haren ezagutza elementuak bikoiztu egin dira hiru urte eta erdian. Bestalde, gogorarazi du medikuntza hori kirurgia plastikoarekin edo estetikoarekin nahasten dela, baina elikaduran, ariketa fisikoan eta estresaren kontrolean oinarritutako arreta baten osagarria baino ez dela.
‎Izan ere, Batzordearen Komunikazioak erantzun zuen, eta printzipio hori, besteak beste, justifikatutako jarrera bat kudeatzeko modua izan zuen. Abiapuntu gisa, Erkidegoak, MMAko beste kide batzuek bezala, egokitzat jotzen duen babes maila ezartzeko eskubidea du, batez ere, ingurumenari eta gizakien, animalien edo landareen osasunari dagokienez. Europako Batasuneko agintariek ez dute ezkutatzen zuhurtasun printzipioaren aplikazioa beren politikaren funtsezko printzipioa dela, eta hori kontuan hartu behar da arriskuen analisiaren planteamendu egituratuaren esparruan, arriskua ebaluatu, kudeatu eta jakinarazteko hiru elementuekin.
2006
‎Polizia judizialeko kideek Segurtasun Indar eta Kidegoetako beste kide batzuei laguntza eskatuko diete, hori beharrezkoa denean, lege honen arabera eurei agindu zaizkien eginkizunak betetzeko.
‎Alfonso de Otazuren ustez, berriz, ahaide nagusien arteko gatazkaren gakoa lurralde garaietan bizi ziren herri artzain eta abeltzainen (oñaztarren) eta kostaldeko herri merkatari eta marinelen (ganboarrak) arteko liskarrak dira, Euskal Herriko ahaide nagusien borrokek jaunen eta nekazarien arteko borroka estaltzen zutelarik. E. Fernández de Pinedoren ustez, borroka haiek zerikusia zuten zailtasun ekonomikoak zituen garai hark, Errekonkistaren gelditasunak edo diruaren debaluazioak nekazariengan, elizgizonengan edo jaunen klaseko beste kide batzuengan sortua zuen gabeziarekin. Izan ere, ahaide nagusien arteko borrokak areagotu egin ziren nagusi zen taldearen zailtasunak larritu egin zirenean, euskal nobleziako familia taldeen errenta mailak behera egin zuenean eta gizarte osoak XIV. mendeko beheraldiaren ondoriak jasan zituenean.
‎Ikerren aita den Luis Mari Arejolaleibarren esanetan taldea indartzea gurako lukete beste kide batzuk sartuta: " Datorren urteko txapelketara begira kide berriren bat izango dugu taldean seguru asko".
2007
‎Transexualak ere ezagutu genituen, eta haietako batzuek prostituzioan egiten zuten lan. Pixkanaka mugimendu feministako beste kide batzuekin mundu horretara hurbiltzen joan ginen, eta prostituzioari buruzko beste ikuspegi bat hartu genuen. Horrela, 1995ean, Hetaira kolektiboa sortu genuen, prostituten eskubideen aldeko taldea.
‎2 Elkarteen Sektorekako Kontseiluak osatuko dituzte administrazioetako eta elkarteetako ordezkariek, eta izenda daitezkeen beste kide batzuek. Azken horiek izendatuko dira euren esperientzia edo jakintza baldintzengatik, gai bakoitzean dagoen eskumen banaketa kontuan hartuta.
‎Otsailean, lantaldea aurkeztutako zuzenketa guztiak aztertzen hasi zen, lantaldearen txostena prestatzeko, eta horretarako, kideak Gredoseko paradorera joan ziren egun batzuetarako. Martxoaren hasieran, Gregorio PecesBarba Grupo Socialista alderdiko ordezkariak batzordea utzi zuen beste kide batzuekin desadostasunak zituelako gai batzuetan (adibidez, oinarrizko eskubideei zegokienez, eta bereziki, hezkuntzarako eskubideari zegokionez). Martxoaren erdialdean, lantaldeak lanak amaitu zituen, Peces Barba sozialista tartean ez zegoela.
‎II. tituluan erregio boterearen antolaketa ezarri zen, hurrengo hauek oinarri zituena: ...a hiru urterako, eta horretan atzerrian bizi baina espainiar izaera galdu ez zuten galiziarren ordezkaritza onartzen zen), erregioko lehendakaria (erregioaren ordezkaria eta Estatuaren ordezkaria Estatuak zuzenean betearazi behar zituen eginkizunetan, herritarren zuzeneko bozketaren bidez hautatua lau urterako, berriz hautatzeko aukerarekin), eta Galiziako Gobernua edo Xunta, lehendakari batek eta beste kide batzuek osatua. Xuntako lehendakaria erregioko lehendakariak izendatu eta askatasunez banantzen zuen, eta Xuntako gainerako kideak Erregioko lehendakariak izendatzen zituen Xuntako lehendakariak proposatuta.
‎Nork orain 7an daude. Infusioa azken hilabeteetako baliabideei esker, Savoye bost programatzaile lanaldi osoan, eta Europan zehar bidaiatzea taldeko beste kide batzuk fitxatzea. “Laster ikusiko ditugu lehenengoak “Gnash” duten gailu mugikorrak, esan zuen Gillmore duela gutxi Berlinen.
‎Epe luzera, artsenikoa hartzeak biriketako, maskuriko edo azaleko minbizia eragin dezake”, azaldu du Fundazioak. Baina artsenikoarekin pozoitzeko arazoak ez dira fisikoak soilik, arsenikosiak jotako gaixoek gizarte diskriminazioa jasaten dute, komunitateko beste kide batzuek gaixotasun kutsakorra dela uste baitute. Babur Jaigah ren erdian, GKEak komunitate honetako eta inguruko lau herrietako 400 familia artatzen ditu doan.
‎Horietako bakoitza “kasu indizea” deiturikotik abiatuta: kolesterola altua duelako susmoa duen pertsona bat, familiako beste kide batzuen kolesterol aurrekariak dituelako, edo berak edo bere senideren batek garaiz aurreko kardiopatia iskemikoa duelako. Emaitza positiboa bada, lehen eta bigarren graduko ahaideen baheketa eginen da, erdiak ukituko baitira.
‎Ez da honelako zerbitzua: FON enpresa, ‘FON sareko’ erabiltzaileek zure sarbidera sartzeko aukera ematen du WiFi konexioa ‘club’ eko beste kide batzuekin, independenteki Interneten sartzeko duten hornitzailearena (ISP). Telefonicakoa operadore hau duten bezeroentzat bakarrik da.
‎" gu" (euskal herritarrak edo espainolak, kasuan kasuan) eta" haiek" (espainolak edo euskal herritarrak, kasuan kasuan) berberak direla. Beste talde kontzientzia batzuek ez bezala, Nafarroako bi nortasunetariko bakoitzak ez du" kanpoko" balizko etsai batzuen kontra jotzen, talde bera osatzen duten beste kide batzuen nortasunaren kontra baizik.
2008
‎Fishmanek adierazi zuen komunitate bizitzaren lotura hori oinarri funtsezkoena eta beharrezkoena dela hizkuntzak eta kulturak bizirik iraun ahal izateko. Gu ere ados gaude Fishmanekin, hau da, guk ere uste dugu familiartean H1erabiltzea eta auzokideekin eta komunitate taldeko beste kide batzuekin harremanak H1 hizkuntzan izatea maiz kultura autonomiaren eta talde bizindarraren oinarria dela. Osagai horri" hurbiltasun sozial" izena eman diogu, oinarrizko sozializazioa gutxiengodun taldearen hizkuntzan (H1) egiten dela adierazten duelako, eta oinarrizko sozializazioa behar beharrezkoa da hizkuntza eta kultura belaunaldi batetik bestera transmititzeko, bai eta hizkuntza taldearen identitatea garatzeko ere.
‎H1erabiltzea eta auzokideekin eta komunitate taldeko beste kide batzuekin harremanak H1 hizkuntzan izatea maiz kultura autonomiaren eta talde bizindarraren oinarria dela. Osagai horri" hurbiltasun sozial" izena eman diogu. dituzten gutxiengo nazionalek (esaterako, Kanadako jatorrizko biztanleen taldeak eta bi herrialde fundatzaileak) eskubide gehiago izango lituzkete autogobernua lortzeko eta, hortaz, kultura autonomia eta babes instituzional handiagoa lortzeko, azken urteetako immigrazioaren ondorioz sortu diren beste talde kultural batzuk baino.
‎Ondoren, interesak, kezkak, nahiak edo beharrak partekatzeko kideak bilatu ditu. Era berean, sareko beste kide batzuek partaide berria aurkitu ahal izango dute zehazturiko gustu, datu edo xedearen arabera. Hortik aurrera, lagunak, lan egiteko kideak, bazkideak edo beren bihotzeko azukre koskorra aurki dezakete, helburuaren arabera.
‎Eta besteekin gurutzatu liteke, gainerako kideak elkarrekin gurutzatzen diren bezala. Horrenbestez, baliteke ustez txarra zen banakoaren ezaugarria hurrengo belaunaldian azaltzea, beste kide batzuetan.
‎Ez da hagitz emankorra. Gaurko hiztunak aise ago jotzen du beste kide batzuetara. Ez du hitz eraturik osatzen; hortaz, ez du muga arazorik sortzen.
‎Hola bada gerra garairaino segitu bide zen lanean hiztegia prestatzen, Azkue, Gorostiaga eta beste kide batzuen kargura batez ere84 Hiztegiaren luzapen hau batetik Akademiaren lan gaitasun mugatuen ondorio zen (eskura zeuden baliabideekin soilik hiru pertsonako batzorde bat aritzen baitzen berariaz hiztegigintza lanean). Baina azken finean proiektu honen aldeko babes instituzional, ekonomiko eta sozial nahikorik ezak eragiten zuen lana hainbeste atzeratzea:
‎Hola 1919 urte amaieran Azkue Rafael Pikabea gipuzkoar enpresariarekin (Donostiako El Pueblo Vasco egunkariaren zuzendari zenarekin) harremanetan ibili zen euskarazko egunkaria sortzeko496 Azkuek Broussain ere inplikatu zuen, honen gutunean ikus daitekeenez: «Je vais répondre à votre désir en écrivant aujourd, hui même à Rafael Picavea[...] pour l, encourager à fonder à St Sébastien un journal exclusivement basque»497 Euskal Esnale inguruko beste kide batzuk ere mugitu zituen bilbotarrak proiektua abian jartzeko eta hartarako batzorde bat ere osatu zuela dirudi, nahiz emaitza handirik gabe. Euskal Esnaleko zuzendariari, Gregorio Muxikari, hola idatzi zion Azkuek
‎Hiztegi hori gauzatzeko, 1926 urtetik batzorde bat sortu zen, Azkue, Nikolas Ormaetxea. Orixe? () eta beste kide batzuk bilduz. Proiektuak aurrera egin zezan, diru gutxi zegoenez, Akademiaren ohiko batzar kopurua murriztu ere egin zen40.
‎Elkarrizketa prestatzea: gurasoek argi izan behar dute ez dutela soilik entzungo, baizik eta tutoretza informazio trukea dela; beraz, komeni da idatziz jasotzea irakaslearekin landu nahi dituzten gaiak eta irakaslearentzat garrantzitsua izan daitekeen informazioa, bai errendimenduari buruzkoa (aurkitzen dituen zereginetan edo zailtasunetan ematen duen denbora), bai etxeko ohiturei buruzkoa (familiako beste kide batzuekiko harremanak edo aisialdiko jarduerak). Gurasoen arteko adostasuna:
‎Zer gomendatzen dute adituek egoera horren aurrean nagusi batek egin behar duenari buruz? Konparazioak errespetatzea Taldeak bere aurreko ahaidea ondo baloratzen badu, lehenengo hilabeteetan maiz konparatuko dute, bai taldeko kideek bai enpresako beste kide batzuek. Egoera horren aurrean, nagusiak prest egon behar du konparazio horiek ondo onartzeko.
‎Zergadunari dirua itzultzera ateratzen bazaio, egokiena aitorpena aurkeztea da. Taldeko beste kide batzuek, printzipioz legez aitortzeko obligaziorik ez dutenek, lanaren etekinei, kapitalaren errentei edo ondare irabaziei dagokienez ezarritako mugak betetzen dituzte, baina desgrabazioa jasotzeko eskubidea erabili nahi dute. Aurkeztu egin behar dute, baina beren onerako bakarrik.
‎Poliziaren eskuetan zineten bitartean, Batasuneko beste kide batzuek prentsaurrekoa eman zuten, eta, besteak beste, erran zuten autonomia proiektuaren alde daramazuen kanpaina geldiarazteko egina izan dela operazio hori.
2009
‎1966an, Mendiburuk, beste kide batzuekin batera, margolari gipuzkoarren Gaur taldea sortu zuen. Bere lana, funtsean, informalistatzat har daiteke, batez ere materiarekiko daukan interesagatik eta, hein handi batean, Parisen ezagutu zuen informalismoa erabiltzeagatik.
‎EAJk bat egin du sindikatu nazionalistak deitutako martxarekin. Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, Euskal Herriko lurraldeetan dituen bost zuzendaritzetako presidenteak joango dira manifestaziora, Euzkadi Buru Batzarreko beste kide batzuez gain.
‎Ohar baten bidez jakinarazi dutenez, Euskal Herriko lurraldeetan dituen bost zuzendaritzetako presidenteak joango dira manifestaziora, Euzkadi Buru Batzarreko beste kide batzuez gain.Zehazki, ondoko hauek dira mobilizazioan parte hartuko dutenak: Iñaki Gerenabarrena Arabako exekutibako presidentea, Andoni Ortuzar Bizkaitik, Joseba Egibar Gipuzkoatik, Txaro Goikolea Ipar Euskal Herriko exekutibaren izenean eta Jose Angel Agirrebengoa Nafarroako EAJren zuzendaritzatik.
‎Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak, Robrto Bilbao BIOEF Ikerkuntzarako Institutuko koordinatzailea, Javier Marco Lehen Mailako Arreta mediku eta kardiologian adituak eta Conchi Roussel Bihotz Bizi Corazón Vivo elkarteko ordezkariak. Horrez gain, ekitaldian Bihotz Biziko beste kide batzuk ere egon dira eta baita ATCORE Euskadiko Bihotz eta Birika Gaixoen eta Transplantatuen Elkarteko kideak ere.
‎(off) Zeruan ikusten ditugun laino gehienak (on) esperimentuan aztertu dugun prozesu honen ondorioz sortzen dira. Orain, dena den, beste kide batzuek gure lanen aurrean ze erreakzio duten ikusi dugu. Interesgarria izango da, gure lana nola hartzen duten ikustea.
‎172). Horren erantzunez beste kide batzuek goraipamenak bota zituzten, esaterako Frantzisko Errakin nafarrak, hurrengo zenbakian agertu zen moduan:
‎Emakumeek honako hauek sentitzen dituzte: gainbehera, amaierarik gabeko tristura, nekea, egoerei aurre egiteko ezintasuna, erruduntasun sentimendua haurra ez maitatzeagatik, suminkortasuna, negar egiteko gogoa, umearekiko edo bikotekidearekiko etsaitasuna edo axolagabetasuna, sexuarekiko interesa galtzea, modu erregularrean lo egiteko zailtasuna, antsietatea edo umearen edo beste kide batzuen osasunari buruzko beldur obsesiboak. Erditze ondoko depresioak, halaber, apetitua edo jateko gaitasuna galtzea eragin dezake; izu erasoak palpitazioekin, izerditutako eskuekin eta gaixotasun sentimenduekin; sintoma fisikoak, hala nola urdaileko mina, buruko mina eta ikusmen lausoa; eta, are, heriotzari buruzko pentsamenduak.
‎Profilei buruzko datuak ezabatzeari dagokionez, Tuentik AEPDrekin erabaki zuen datuok kentzea, argazkiak barne, erabiltzaileak bere kontuan baja eskatzen duenean. Azkenik, Datuak Babesteko Sailak adierazi du ez dagoela ados publizitate sustapenetan izena eman duten Tuentiko erabiltzaileak (babestutako ekitaldiak deitzen zaie) sareko beste kide batzuek ikus ditzaten egoera horren berri eman gabe.
‎Kontsumitu ondoren erreakzio alergikoak dokumentatu dira, besteak beste, eztarriko hanturak eta arnasa hartzeko zailtasunak. Ondorio horiek anari edo bromeliazeoen familiako beste kide batzuei alergia dieten pertsonengan ere gerta daitezke. Albo ondorioak ere hauteman dira:
‎Joan den urtean gauza berbera egin zuen EHAK eta EAE ANVrekin Espainiako Gorteetako hauteskundeen atarian. Bata zein bestearen kide batzuk inputatu gisa deklaratzera deitu zituen, eta kanpaina hasteko bi aste falta zirela haien jarduera eten zuen soilik txosten polizialetan oinarrituz.
‎Preso zeukaten tokian hilobiratu zuten Geronimo, Fort Stillen (Oklahoma), baina baliteke bere gorpua jada ez han egotea. George Bush presidente ohiaren aitonari, Prescott Bushi, egozten diote azken borrokalari indioaren burezurra lapurtu izana; 1918an, Skull and Bones elkarte sekretuko beste kide batzuekin batera. Alexandra Robbins idazlearen arabera, Yale Unibertsitateko (Connectica) elkarte horretan erritualak egiteko erabiltzen zituzten hezurrak, amerikar inperioaren etsaien garaikurrak, hain zuzen (Pancho Villaren burua tarteko).
‎Halere, esan behar dut mingarria egin zaidala BERRIA egunkarian eginiko elkarrizketan II HE zerrendaren inguruan egin dituzun aipuak irakurtzea. Ez nuen usteko, bai zu eta bai Aralarreko beste kide batzuk ezagututa, horrelako politikeria kaxkarrerako bidea hartuko zenutenik. Zinez diotsut pena handiz hartzen dudala jardunbide hori, eta aspaldidanik zuen bidea EEren gero eta antzekoagoa dela dioten lagunei aurre egiteko gero eta arrazoi gutxiago dudala onartu beharra dut.
‎–Genozidio frankistaren? oroimen historikoa berreskuratzeko oroitarrietan egindako, txikizio basatiak?, GALen biktima izandako Lasa eta Zabaleren oroitarriari egindakoa eta oroimen historikoaren militanteek zein ezker abertzaleko eta gizarte mugimenduetako beste kide batzuek jasotako mehatxuak izan dituzte gogoan. Alderdi eta erakundeei eskatu diete ekintza horiek guztiak salatzeko eta ikerketak abiatzeko.
‎Bi mediku egon gara auzian eskuz esku lanean, Sergio Sotelo eta neu. Baina beste kide batzuen laguntza ere izan dugu; izan ere, bost jaurtigai aurkitu genituen Jararen gorpuan, eta aztertzera bidali genituen. 90 orri inguru dituen txosten batean su armaz eragindako heriotza bortitz bat dela diogu.
2010
‎Haien balizko boto emaileak bere artean egiten du nolatan ez diren konturatzen haien arerio nagusia ez direla botere faktiko katalanak, baizik eta Reagrupament zaleen eta Solidaridat zaleen arteko desadostasunak. Egia da ez dagoela Joan Carreteroren eta Joan Laportaren arteko desadostasun pertsonalik, baizik eta beste kide batzuen artekoak; ondorioak, baina, kaltegarriak dira, berdin berdin. Pentsa dezagun gizarte zibilak erakutsi duen ilusio apartekoak eta antolakuntzarako gaitasunak hango klase politikoa bera ere harri eta zur utzi baitute, gobernu espainola gaindituta eta nazioarteko komunikabideetan jakin mina piztuta ezin duela emaitza gisa ekarri independentismoak ordezkaritza sinbolikoa izatea hauteskundeetan.
‎Normalean 90 kiloren bueltan ibiltzen den pilotari batentzat bada aldea, baina gehiago dirudite. Aldagelan ikusten duten enpresako beste kide batzuek ere esaten dute, inoiz baino argalago dago. Lau t' erdirako prestaketa zorrotza egin du, eta aurpegi eta lepo aldeak findu zaizkio.
‎Otegiren antzeko karguak dituzten beste kide batzuk kalean daude.
‎Euskara ikastetxean ikasi nuen, nire gurasook ez dakitelako, aita erriberakoa da eta amaren familia andaluziarra, hala ere, etxean euskal kultura nahiko sartuta egon da. Gaur euskara leku akademikoa eta soziala okupatzen du(...) Etxean ia ez du tokirik bakarrik arrebarekin, eta ez beti, baina familiako beste kide batzuekin lehengusu lehengusinekin bai erabiltzen dut, dakitenekin noski.
‎EPPK-k duela gutxi abiarazi duen borroka ekimenarekin batera iritsi da Langraiz Okako presoen erabakia. Espainiako eta Frantziako estatuetako presondegietan gose grebak hasi dituzte, eta Arnaldo Otegi eta Batasuneko beste kide batzuk egin dute bat protestekin.
‎Rafa Diez ezker abertzaleko kide eta LABen idazkari nagusi ohia libre geratu da 30.000 euroko bermea ordaindu ostean, bere ama zaintzeko ardura baitu, sindikatu abertzaleak jakinarazi duenez. 2009ko urriaren 13an atxilotu zuten ezker abertzaleko beste kide batzuekin batera, Arnaldo Otegi tarteko, Batasuna berregituratzea leporatuta.
‎Anza Frantziako hegoaldean desagertu zen, 2009ko apirilaren 18an eta bere gorpua martxoaren 12an aurkitu zuten Tolosako ospitale bateko gorputegian. ETAko kidea bertara joan zen beste kide batzuekin biltzeko.
‎Garrantzitsua da hitzak bakarrik aldatzea baino, Frantziako agintarien portaera ere aldatzea, nabarmendu du Viviane Redingek. Lotsagarria da Frantziako Gobernuko kide batzuk hona gauza bat esanez etortzea, eta beste kide batzuk Parisen nahi dutena egitea, kexatu da.
‎Joseba Agirrek, Agirre lehendakariaren semeak, sendiko beste kide batzuekin batera, plaka oroigarri bat jaso du.
‎Joseba Agirrek, Agirre lehendakariaren semeak, sendiko beste kide batzuekin batera, plaka oroigarri bat jaso du Columbiako Unibertsitateko Europar Ikaskuntzen Institutuko zuzendari Victoria De Grazia andrearen eta Ikaskuntza Latinoamerikarren eta Migrazioari buruzko Foroko zuzendari José C. Moya jaunaren eskutik. Plaka ematea, AL50 Batzordeak, Barnard Collegeren Migrazioari buruzko Foroarekin eta Columbiako Unibertsitateko Europar Ikaskuntzen Institutuarekin elkarlanean antolaturiko ekitaldi akademiko baten atarikoan izan da.
‎Hala, bada, Gerharden bizitza, une jakin batetik aurrera, Rosa Luxemburgen historia gorabeheratsuari lotuta egon zen, halako moldez, non, Rosa Luxemburg, beste kide batzuekin batera, SPDtik atera zenean,. Abuztuaren 5a, taldea sortzeko, 1916ko urtarrilaren 1ean Liga Espartakista bihurtuko zena, Gerhard aldeko agertu baitzitzaion; Rosa Luxemburg, 1917an, espetxean zegoela, beraz?, USPDra afiliatu zenean, Kautskyk fundatutako partidura, Gerhard ere afiliatu egin zen?
‎...ten ondorio bada, neurri horien artean dela haurren guraso bat edo bi gurasoak nahiz haurrak eurak atxilotzea, espetxeratzea, erbesteratzea, deportatzea edo hiltzea (barnean dela edozein arrazoirengatik gertatutako heriotza, pertsona estatuaren zaintzaren mende dagoen bitartean), orduan estatu alderdiak informazioa emango die, hala eskatzen zaionean, gurasoei, haurrei edo, bidezkoa bada, familiako beste kide batzuei, absente dagoen familiakoaren edo absente dauden familiakoen gainean, betiere, hori ez bada kaltegarria haurren ongizaterako.Estatu alderdiek egiaztatuko dute, halaber, eskari hori aurkezteak ez dituela berarekin ekarriko mesedegarri ez diren ondorioak pertsona interesdunentzat.
‎2.Horretarako, estatu alderdiak lankidetzan arituko dira, egokitzat jotzen duten moduan, Nazio Batuek eta gobernuen arteko gainerako erakunde eskudunek, eta gobernuz kanpoko erakundeek, halakoek Nazio Batuekin lankidetzan dihardutenean, egiten dituzten ahalegin guztietan, haur errefuxiatu guztiak babestu eta haur horiei laguntzeko, eta euren gurasoak edo familiako beste kide batzuk bilatzeko, helburu izanik beharrezko informazioa lortzea, haurrak familiarekin elkar daitezen.Gurasoak edo familiako kideetarik inor ezin denean bilatu, haurrei emango zaie edozein arrazoirengatik modu iraunkorrean edo aldi baterako familia ingurunetik kanpo dauden haurrei ematen zaien babes bera, konbentzio honetan xedatutakoaren arabera.
‎Jean Haristchelarrek esan duenez, liburua Juan Mariren gustukoa izango zen, hor parte hartu dugunok gure ikerketaren emaitza eskaintzen diogulako berari. Pello Esnalek, azkenik, Juan Mari Lekuona ez ezik, azken urteotan hil diren beste kide batzuk ere ekarri ditu gogora: Alfontso Irigoien, Joxe Mari Aranalde eta Antonio Zavala, horiek guztiak gurekin daude esan du euren barruko kezkak, egitasmoak eta proiektuak ere gurekin daudelako
‎Senideek eta hurbileko beste kide batzuek beren erabakiak hartzeko eta bizimodu normalizatua izateko behar adinako independentzia maila lor dezaten lagundu behar dute.
‎Ez bakarrik hezkuntza jasotzen delako —beste kasu batzuetan, elikagaiak—, baizik eta, batez ere, babes sistemaz baliatzen direlako. Bereziki neskek kanpamenduetako edo kanpokoetako beste kide batzuen erasoetatik babestu behar dute. Gehienak beren familiekin topo egiten dute, baina gertatzen ez denean, jazarpenaren biktima izateko aukerak areagotzen dituzte.
‎Duela aste batzuk, Gabi Basañez eta Askapena erakunde internazionalistako beste kide batzuk atxilotu eta espetxeratu zituzten. Gabik Sopelarekin lotura handia du.
‎Hala, bada, Gerharden bizitza, une jakin batetik aurrera, Rosa Luxemburgen historia gorabeheratsuari lotuta egon zen, halako moldez, non, Rosa Luxemburg, beste kide batzuekin batera, SPDtik atera zenean, ‘Abuztuaren 5a’ taldea sortzeko, 1916ko urtarrilaren 1ean Liga Espartakista bihurtuko zena, Gerhard aldeko agertu baitzitzaion; Rosa Luxemburg, 1917an —espetxean zegoela, beraz—, USPDra afiliatu zenean, Kautskyk fundatutako partidura, Gerhard ere afiliatu egin zen... baita eskolak emateari utzi ere, partiduaren antolaketa lanetan mug... Gerhardek, hortaz, iraultzarekiko konpromiso maila gero eta handiagoa hartu zuen.
‎Lehenengoa da, manu zuzena mendeko bakarrari jarri ahal zaiola, bai guztion onerako jartzen denean, baita erkidegoari zein bertako kide bakoitzari agintzeko ahalmena erabiltzen denean ere. Beraz, manu hori erkidegoko beste kide batzuei edo kide guztiei jarritako antzeko manuen modukoa izango da. Horrenbestez, benetako legea da.
‎Javier Martinez Lazaro epaimahaikidearen oniritziarekin, 46 urte eta zortzi hileko espetxe zigorra ezarri dio Zurutuzari, 1982 urtean Enrique Cuesta Telefonicak Gipuzkoan zuen ordezkaria eta haren bizkartzain Antonio Gomez polizia tiroz hil izana egotzita. Epaileen arabera, ETAren Komando Autonomo Antikapitalistako kide zela hil zituen biak Zurutuzak, taldeko beste kide batzuen laguntzarekin.
‎Hamaika lan ditu eginak erromanikoaren inguruan. Irakasle eta ikertzailea ere bada, eta, beste kide batzurekin batera, iberiar penintsulako erromanikoari buruzko lana du orain esku artean. Hainbat zertzelada eman ditu Euskal Herrian Done Jakue bideak utzitako arrastoen inguruan.
‎Aurreikusi bezala, bigarren komandoa kamioian abiatu zen; Irgun eko beste kide batzuek, hauek ere mozorroturik, zazpi esneontzi zeramatzaten, esneontzi bakoitzak 50 kilo leherkariz beterik. Jerusalemgo kale estuetan zehar hotelaren parera heldu arteko bidea oso luzea egin zitzaien, baina, azkenik, heldu ziren.
2011
‎Soziolinguistika eremuan ibilbide luzea egin du, besteak beste, 1989tik 1994ra kaleratu zen Jazten soziolinguistika aldizkariaren zuzendari 1990eko hamarkadan, bai eta Adorezko Atseginez mintegiaren zuzendari. 1997 urtean eMuN kooperatibaren sortzaileetako bat izan zen beste kide batzuekin batera. 1996tik 2005era bitartean ulibarri programaren aholkularitzan ere aholkulari lanetan ibili da. ondoren, Jacqueline urla dugu. kansas en jaioa, kultur antropologian doktorea da Berkeleyko unibertsitatean.
‎Ezker abertzalearekin lotuta, zita garrantzitsuak daude epaitegietan: urtarrilean Arnaldo Otegi eta Batasuneko beste kide batzuk epaituko dituzte eta udaberrian herriko tabernen auzia deiturikoa epaituko dute.
‎Epaitegiaren arabera, auzipetuek gainditu egin dituzte adierazpen eta parte hartze politikorako eskubideak eta horrekin, bere egiturako beste kide batzuek indarkeria eta borroka armatua erabiltzea ahalbidetu dute.
‎Patxi Lopez Juan Jose Ibarretxerin ere bildu da baina honek ez du adierazpenik egin nahi izan.Demokraziak izan zuen lehenengo lehendakariak, premiazko neurri batzukproposatu dizkio Lopezeri Euskadin terrorismoaren amaiera bermatzekoxedez. ...amaiera iragarri ostean Lopezek ordezkari politikoekin, gizarte ordezkariekin eta ordezkari sindikalekin bilduko da aste honetan zehar.Tartean, presoen sakabanatzearekin eta Parot doktrinarekin amaitzea eta abusu polizialak jasan dituztenak kaltetuak direla aitortzea eskatu du Garaikoetxeak.Bestalde, zentzuzko neurrien artean Arnaldo Otegi eta Bateragune auziagatik kondenatutako ezker abertzaleko beste kide batzuk kartzelatik ateratzeko beharra aipatu du.Ardanza:   ETAk bere porrota onartu behar duOrdubeteko bilera egin dute Lopezek eta Ardanzak. Lehendakari ohiak esan duenez, orain ETAk, porrot egin duela onartu behar du?, baina, bere ustez,, ez dago zertan irabazlerik eta galtzailerik egon behar?. Garai berri hau kudeatzea gustuko lukeela esan dio Ardanzak Lopezi, azkenik bakea heldu delako.Ezin da iruzurrik egin eta basakeriaz betetako 34 urteak ahaztuorain independenteagoak eta demokratagoak garela dioen pankarta jartzeko.
‎Fiskalaren eskariarekin 15 hilabeteko instrukzioa amaituko da. Aitor Telleriaren bulegoaren miaketarekin hasi zen instrukzioa, Arabako EAJko beste kide batzuen kontra funtzionarioak erosteagatik hasitako ikerketaren harira.
‎Oso larri egon nintzen, ospitalean, eta denbora dezente pasatu zen osatu nintzen arte. Beraz, ezin izan nintzen Berlinera joan; nire taldeko beste kide batzuk joan ziren.
‎Liberiarako bigarren Harreman Taldea 2002 urtearen bukaera aldera sortu zen. Hori Estatu Batuek Taylor-en Liberia inguruko ezegonkortasunaren iturburu nagusitzat hartu zutelako gertatu zen, eta ondorioz beste kide batzuk bultzatu zituzten, eskualdeko ekaitz begiari, zuzen zuzenean aurre egiteko.
‎Familiaren topaguneak. Adingabea haren zaintza ez duen guraso bat edo familiako beste kide batzuekin elkartzea errazten duten gune neutroak dira; hala, haurrak bere bi gurasoekin harremana izateko duen eskubidea bermatzen da, modu seguruan eta ezarrita egon daitekeen bisita erregimena betetzea ahalbidetuz.
‎a) Familian gertatzen den indarkeria fisiko, sexuala eta psikologikoa, tratu txarrak barne, etxean neskatoei egindako sexu abusua, ezkonsariarekin lotura duen indarkeria, senarrak eginiko bortxaketa, emakumearen genitalak moztea eta emakumearentzat kaltegarriak diren beste tradiziozko eginerak, familiako beste kide batzuek gauzatutako indarkeria egintzak eta ustiaketarekin lotutako indarkeria;
‎47.Aholkua ematen die estatuei berma ditzatela, gutxiengo nazional edo etniko, erlijio edo hizkuntza gutxiengoaren partaide diren pertsonen eskubideak, banan banan edo euren taldeetako beste kide batzuekin erkidegoan, euren kultura gozatzeko, berezko erlijioa praktikatzeko eta berezko hizkuntza erabiltzeko, era pribatuan zein publikoan, askatasunez eta inoren esku hartzerik gabe, eta, modu berean, bizi diren herrialdeko kultura, gizarte, ekonomia bizitzan eta bizitza politikoan parte hartzeko, horrekin lortu nahi dela euren burua babestea, jasaten duten edo jasan dezaketen arrazismoa...
‎Eskatzen die estatuei legeak betearazteaz arduratzen diren erakundeak barne, politika eta programa eragingarriak egin eta zentzutasunez aplika ditzatela, polizia funtzionarioen eta ordena indarren beste kide batzuen falta larriak saihestu eta antzemateko, falta horien arrazoia arrazismoa, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak direnean, eta falta horien egileak auzipetu ditzatela; Eskatzen die estatuei, arraza profilen ezarpena, bezala ezagutzen den fenomenoa ezabatzeko neurri eragingarriak erabaki, aplikatu eta betearaz ditzatela, horrek polizia agente eta legea betearaztearen ardura duten beste funtzionario batzuen eginerak barneratzen baititu, horiek beraien egintzak oinarritzen dituztela, maila batean edo bestean, arraza, kolorea, nazio edo etnia jatorrian, hain zuzen ere, zio hori pertsonak ikertzeko arrazoi gisa hartzen dutenean edo pertsona batek delitu egintzak gauzatzen dituen zehazteko arrazoi gisa; Eskatzen die estatuei, neurriak har ditzatela, genetika ikerketa edo horren aplikazioak arrazismoa, arraza bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak sustatzeko erabil daitezela eragozteko, pertsonen genetika kodean dagoen informazioaren isil gordea babesteko eta informazio hori helburu diskriminatzaile edo arrazistekin erabiltzea saihesteko;
‎Aitortzen dugu gutxiengo etniko, erlijioso edo hizkuntzaren aldeko kide den haur bati edo indigena den haur bati, ezin zaiola ukatu bere kultura propioa gozatzeko duen eskubidea, ez eta bere erlijio propioa praktikatzekoa ere, edota bere hizkuntza erabiltzeko eskubidea, bakarka zein bere taldeko beste kide batzuekin batera;
‎Zin egiten zutenak, besteak beste, konprometitzen ziren unibertsitate mailako euskarazko materiala prestatzera. Loiolatik Oñara eta gero Marneffe ra joan zen (Akademiako beste kide batzuk bezalaxe) bere ikasketak osatzera. Baina Larrañagak, Zaitegi edo Ibiñagabeitia ez bezala, ez zuen ordena sekula utzi.
‎Udako ikastaroen eskaintza zabalpen horren isla da. Halaber, Elhuyar taldeko beste kide batzuek (M. Zalbide, L. M. Bandres...), erabateko garrantzia izan zuten UEUren hasierako Udako Ikastaroen antolaketa orokorrean, ez bakarrik ikastaro jakinetan.
‎Hiztegi Modernoaren ostean, Hiztegia 80 kaleratu zuen Kintanak, beste kide batzuekin batera. Ordurako jada albo batera geratu zen Hiztegi Modernoko ortografia esperimentala eta, euskara gaztelaniarako oinarrizko hiztegi bilakatu zen.
‎kanpoko distrazioetatik urrun dagoen ikastegi bat funtsezkoa da lanak eraginkortasunez egin daitezen. Gurasoek saihestu egin behar dute familiako beste kide batzuek ikaslea etetea eta azterketan eragin dezaketen elementuak urruntzea. Beren denbora programatzen laguntzea:
‎Ikaslearen zailtasun edo behar berariazkoak atzeman eta konpontzea. Hezkuntza komunitateko beste kide batzuekin (ikasleak, irakasleak edo zuzendaritza) gatazkak edo gorabeherak konpontzea. Ikasleari bere ibilbide akademikoari edo etorkizun profesionalari buruzko orientazioa eta aholkuak ematea.
‎Mendiko lasterkari elgetarra, gainera, Europako txapelduna eta Espainiako Kopako eta Txapelketako garailea ere izan da; eta Jabi Olabarriak brontzezko domina eskuratu du Munduko Kopan. Emaitza horiekin eta taldeko beste kide batzuk lortutakoekin, Euskal Selekzioa Munduko Txapelketako bigarren taldea da eta Espainiako Txapelketako lehen selekzio autonomikoa gizonezkoetan eta bigarrena emakumezkoetan. Forum Sportekin batera taldea laguntzen duen Ternuaren Arrasateko instalazioetan aurkeztu dituzte emaitzok.
‎Laguntza eskatu nahi zieten, hiltzaile batzuk haien atzetik zetozela esan... baina arriskutsuegia zen. TomᨠNovák poliziaren arduraduna zen, eta beharbada sektako beste kide batzuek ere goi karguak betetzen zituzten armadan, gobernuan, epailetzan edo auskalo non. Une hartan oso litekeena zen Txekiako polizia guztiak haien bila izatea; Janen hilketa ere haiei leporatuko zieten agian.
‎Dena den, aberatsa izan arren, 1945 urtetik Alderdi Komunistako kidea izan zen eta, 1970 urtean, GAP taldea sortu zuen (Gruppi d' Azione Partigiana). 1972ko martxoaren 14an, beste kide batzuekin sabotaje ekintza bat prestatzen ari zelarik, eskuan zerabilen lehergailuak eztanda egin eta bertan hil zen. Hilabete bat geroago Roberto Quintanilla Boliviako kontsula erail zuten Alemanian.
2012
‎Fernandez Diazek Espainiako Gobernuaren kontrol saioan eginiko adierazpen batzuen harira esan ditu hitzok Permachek. Fernandez Diazek berak eta PPko beste kide batzuek, baina, ezeztatu egin dute «ezker abertzaleak egin duen interpretazioa», eta Espainiako Gobernuaren jarreran ez dela aldaketarik egon nabarmendu dute. «ETAren dimentsio politikoa» onartu zuen Barne ministroak herenegun eginiko agerraldian, eta nabarmendu zuen «ETAren arazoa» ez dela soilik poliziala.
‎Andaluziako gertaerek ere zer pentsatu eman dute. Juan Manuel Sanchez Gordillok eta beste kide batzuek supermerkatu batzuetan janaria ostu eta sekulako eskandalua sortu da. Ez dut nik defendatuko lapurreta niretzat, gainera, hori ez da lapurreta eta gutxiago biolentzia, baina" eraso" horiek guztiz koherenteak iruditu zaizkit.
‎Prozesua aurtengo abuztuaren hasieran hasi zen, eta 38 akusatuetariko hiru Lularen garaiko ministro ohiak dira, enpresari eta maila apalagoko politikariez gain. Garrantzi berezia dauka, ordea, Dirceuren aurkako epaia eman izanak, PTko erreferentzia nagusienetarikoa izan baita 1980 urtean sortu zuenetik, beste kide batzuekin batera. Bere errugabetasuna aldarrikatu du beti.
‎2008a zen. Bidea urratzen hasi zen, beste kide batzuekin batera, eta «eztabaidari ofizialtasuna» 2009ko martxoko prentsaurreko batean eman zioten. Euskal Herri independentea eta sozialista lortzeko helburuarekin bakea eta normalizazio politikoa izateko bidean, nagusiki hauek ziren haien ondorioak:
‎Sozialista ministro ohia eta unibertsitateko irakaslea duela 12 urte hil zuen ETAk, eta, haren omenaldia egin dute asteazken honetan, Bartzelonako Unibertsitatean. Barrenak bertan parte hartu du, ezker abertzaleko beste kide batzuekin batera, besteak beste, Txelui Morenorekin. Juan Maria Uriarte Donostiako apezpiku ohiak ireki du jardunaldia, eta bakeak egiteaz hitz egin du.
‎Ana Agirre ordura arte Industria Sailean «itzalean», protagonismorik gabe aritu zela lanean, baina aurrerantzean beste maila bateko ardura hartuko zuela esan ondoren, «eta zu, orain, bozeramaile», edo antzeko zerbait esan zidan. Ajuria Eneatik atera eta Josu Jon Imazekin joan nintzen bazkaltzera; Lehendakaritzako beste kide batzuk topatu genituen jatetxe berean; zurbil omen nengoen, orratza sartuta ere ez omen zitzaidan odol tantarik aterako. Baina gaur ere gogoan ditut ordura arteko bozeramaileak eman zizkidan bi aholkuak, hurrengo urteetan oso kontuan izan nituenak:
‎Eskolako kidegoaren parte hartze organoa da ikastetxearen gobernuan. Zuzendariaz gain, zeina organoaren lehendakari izango baita, zuzendaritza taldeko beste kide batzuek, irakasle hezitzaileen ordezkaritzak, gurasoen ordezkaritzak, ez irakasleen ordezkari batek eta udaleko beste batek osatzen dute. Edonola ere, eskola bakoitzaren egoera partikular edo berezitasunetara egokitu ahal izateko lege aukerak ere badaude.
‎c) langile horiek argiro bereizi ahal izatea indar armatuetako beste kide batzuetatik, babes zibileko nazioarteko ikur bereizgarria tamaina egokian agerian erakusten dutelarik, eta beraien izaera bermatzeko Protokolo honetako I. Eranskineko V. Kapituluan aipatzen den nortasun txartela eraman dezatela;
‎Baina adiskidetasun berri bat ere aurki daiteke, edo antzeko gaiei buruzko elkarrizketa izateko pertsona bat. Profil bat zenbat eta zabalagoa izan, orduan eta errazagoa izango da sare sozialeko beste kide batzuekin kidetasunak aurkitzea. Mota honetako funtzionamendua zerbitzuen arlokoa da erabiltzailearen profila:
‎gehien maite dituzten gauzak eta munduan gehien gorrotatzen dutenak, bai objektuak generikoak: ohiturak, ohiturak, etab. Garun gomendatzailea sistemak bat datozen beste kide batzuk bilatu eta aurkezten ditu. Zer da?
‎LinkedIn gizarte sareak, “pirata” informatikoek erabiltzaileen milioika pasahitz aurkeztu ondoren, bere zerbitzuaren segurtasun desegokia kritikatu ondoren, joan den larunbatean, ekainaren 9an, kaltetutako kontu guztiak desaktibatu zituela eta ez zuela uste beste kide batzuk arriskuan egongo zirenik. Enpresak, negozio profesionalentzako gizarte sare batek, hitz eman zuen segurtasuna handituko zuela, sei milioi erabiltzaile pasahitz baino gehiago “pirata informatikoz” betetako web klandestinoetan agertu ondoren.
‎" Utzi genuen ontzia eta muinoan gora abiatu ginen denok —idatzi zuen kronikari ekinez— Aurrena, bidea zabalduz, gastadoreak zihoazen, eta jarraian Richardson beteranoa eta Force Publiqueko beste kide batzuk. Haien orpotik, askari talde bat beren kapelu gorriekin; gero, gotzaina, apaiz laguntzaileak, Lalande Biran kapitaina, eta ni neu, kazetaria; segizioaren bukaeran, Samangako meza hartan bataiatuko zituzten afrikarrak, Ama Birjinaren irudia zeramatenak, eta bigarren askari taldea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia