Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 474

2000
‎Connemarara, alegia. Beste garai batean, XIX. mendearen erdialdean, Irlandak Gosete Handia deritzona jasan behar izan zuen: patata uztak hondatu egin ziren eta ondorioz jendetza izugarriak hil ziren, edo uhartetik alde egin behar izan zuten, gehienak Estatu Batuetara.
‎Edukin zerbait baduela antzematea zaila da, zinez beste garai bateko kazeta baten tankerakoa baita" Le Miroir". Tamaina handikoa, herrietako berri arruntez (sortzeak, heriotzak, ezteiak eta abar...), eztei argazkiz eta kiroletako albistez osatuta gehien batez.
‎Orain beste garai batean gaudela ikusten da eta justu kontrakoa gertatzen dela: bertsolariak dira literaturara eta beste alorretara ekarpenak egiten ari direnak.
‎Orduan ez zekien zer erantzun ere, eta eman zidan erantzun bakarra honako hau izan zen: Giza Eskubideen onarpena beste garai batekoa zela, haiek beste denbora batzuk zirenez gero.
‎Gaur egunean, komentarista iruzkinaren egilea bera da, bere testua irakurriko duena. Beste garai batekoa da artikulugile edo informatzaile ospetsuak idazten zuenekoa, gero, hizlari batek irakurria izan zedin.
‎Atzerriratuen ikuspuntutik hori bigarren mailako helburu bihurtu zen orduan, nagusia Franco botatzea baitzen. Dena dela, datu horiek, salbuespen guztiekin, beste garai bateko espresioak dira, artikulu honen mugak gainditzen dituztenak.
Beste garai batean, gizabanakoen banantzeak zekarren ondasunen banantzea, baina ondasun banantzeak sekula ere ez gorputzena.
‎Horrexegatik ez ditugu onartu, lege arrazoien artean, heriotza zibila —naturalaren antzekoa— eta ezkontide batek bestea salatzeko moduko delituak. Ez dugu zuzen ikusi dibortzioak onargarriagoa izan behar duenik, beste garai batean banantzeak ziren bezainbestekoak, behinik behin.
2001
‎Barruan ere, itxura informalez jantzitako hainbeste jenderen artean versallestar itxurako gela erraldoiaren luxua aurkituko dugu, geure buruari gaur egungo bizimodurako gehiegitxo ez ote den galdetzen diogularik. Noski, kontrasteak azaltzeko eraikina beste garai bateko noblezia eta burgesia dirutsuarengan pentsaturik egin zela esan behar da, eta ordutik hona bainuetxeen munduan ere gauzak asko aldatu direla.
‎Baina hori alemanentzat gauza txikia zen, beharrik ez ziren SSak! Hala ere, beste garai batean gehiago eginen zuten, baina orain aliatuak Parisera bidean ziren, Provencetik ere sartu ziren...
‎Hori bai, lehenago beste mendi bat ere igotzeko asmoa dugu, Okabe alegia, honek ere sekulako paisajeak erakutsikodizkigulako, baina, batez ere, aintzinatik gordetzen jakin izan dituen harrespila magikoak ederki gordetzen dituelako, beste garai bateko gizakiaren aztarna gisa. Bitartean, nola ez, Irati handiosoa ikusgarriro agertzen joango zaigu, bertako mirariak bata bestearen atzetik erakutsiko dizkigula.
‎Stephen Cummings Oheburukoa duela gutxi arte dekorazioa definitzeko arazo batzuk zituen eremua da. Beste garai batean, oro har, gurutze batekin, santu baten irudiarekin edo beste erlijio ikono batekin betetzen zen eremu hori. Gaur egun hori ez da hain arrunta, eta beste elementu batzuekin bete behar da.
‎Batzuetan komentarioak ordurako oso ulergarri ez ziren hitzei buruzkoak ziren: beste garai bateko hitzak, zaharkituriko esanahi eta batere erabili gabeak; beste batzuetan gerra egiteko teknikei buruzkoak izaten ziren, edota janzkerei buruzkoak. Baina beraien komentarioak ez ziren aurreko hauetara mugatzen, errezitatzen zutenaren zentzu intelektual, moral eta historikoaz ere arduratzen baitziren.
2002
‎«Intelligentsia» hitza zehaztetik abiatu gara: «Lehenik ere erabilia izan da hitz hau, Paulo Iztuetak badu liburu bat euskal intelligentsiaren inguruan. Paulok baina, Orixe eta beste garai bateko intelektualak izan zituen gogoan, nik, berriz, oraingoak izan ditut hizpide. Kontzeptu hau oso zabala da, eta ez du, nahitaez, intelektuala zentzu hertsian hartzen, euskalgintzan diharduten eragile guztiak bildu daitezke berean, andereñoak edota irakasleak, besteak beste.
‎Horrela, Euskal Herriko ekipamenduko ondasunen sektorea, funtsean, Bizkaian kokatutako bi enpresa handitan dago oinarritua: bata Mecanica de la Peña (Mecapeña), Urdulizen kokatua, eta bestea garai bateko BW, orain multinazional aleman baten eskuetan (Babcock Borsig), eta Trapagaranen kokatua, Ezkerraldean. Bi enpresek orain baino askoz enplegu gehiago izan dute beren historia luzean, baina krisiek, pixkana, enplegua kendu egin dute.
‎Horrekin guztiarekin batera, eleberriaren literatur edo kultur erreferentziek (liburuaren entziklopediak, Ecok esango lukeen bezala) garaiko poetika eta pentsamendu korronteei egiten diete erreferentzia: Gauguin (65), Kafka eta Amiel (74), Gide (89), Valéry (115), San Agustin (123), Unamuno (131), Lizardi (132), etab. Horizonte literario hori guztia eleberriaren modernitatearen adibidea da, beste garai bateko mundu idilikoetatik urrun, mundu hurbilago, sinesgarri eta, jakina, batere manierista ez dena erakusten baitigu.
‎Geroztik, beste garai batean sartu dira irrati askeak. Alde batetik, antolaketaren inguruan, profesionalagoak direla esan liteke; hau da, borondatezko lanean oianarritzen diren arren, beharrezkotzat jotzen dute formakuntza.
‎Martzialek errealitatearen irrimarrak egiten bazituen, Juvenalek eszena osoagoak marrazten eta margotzen ditu, erretorikan ikasitako baliabideak erabiliz. Baina askotan beste garai batekoak balira bezala aurkezten ditu (batik bat bederatzigarren liburutik aurrera), balio orokortzailea emanez.
‎–Belarriak zorroztuz gero –adierazi zuen Alaznek–, beste garai bateko hasperenak aditzen direla ematen dik. Entzun.
‎Izan behar zuen. Arantxari ez zitzaion jada gelditzen, egia esateko, beste garai bateko kirolari traza gehiegirik. Aurpegian hemezortzi urte zeuzkaneko tankera bazuen ere, gizentzen hasita baino gehiago zegoen.
2003
‎Belaunaldi berriak Gizarte Gaien kanpainak bezalako kanpainek eragiten duten eszeptizismoaren aurrean, adituek gurasoen belaunaldi berrietan jartzen dute indarra. “Gazte gehienek ez dute eztabaidarik egiten, beste garai batekoa dela uste baitute. Gero, bizitzaren errealitatearekin aztoratuko dira”, gogoratzen du Carmen Rodríguezek.
‎Orduan idazleak, behatz erakuslearen eta luzearen artean billete bat zuela, eskuarekin keinu inperatiboa egin omen zion gizonari, aurrera jarrai zezan isilik. Monikari hantustekoa iruditu zitzaion imintzioa, beste garai batekoa," filmen batean ikusia edo" esapidea zerabilela uste dut komisarian egin zituen adierazpenetan;" nazkagarri baten imintzioa" pentsatu nuen nirekiko, gorrotatu egiten baitut dirua hain modu agerian erabiltzen duen jendea. Monikari, ordea, jakin mina piztu omen zion eta isilik jarraitu omen zuen, isilik jarraitu omen zuten, leihatila banatatik kale esnatu berriei begira, bikote aldendu samartuak joan ohi diren eran.
‎Hala ere, lekua lehengo bera zen, baina denbora ez. Beste garai batean nintzen, oso bestelakoan.
‎Urte batzuk lehenago hango eta hemengo aldizkarietan atera hinduten. Askorentzat hi eredu izatea nahi zitean, beste garai batean Inazio bezalakoentzat eredu izan hintzen bezala. Argazki puta horrek dena izorratu zian, ordea.
‎Aitzitik, historialaria sarritan honetaz kontura daiteke: zientzialari komunitate batek paradigma zaharrago bat beste garai batekotzat jotzen duenean edo eskola aurre paradigmatiko batzuen planteamendua baztertzen duenean, era horretan zientzi ikuspuntu garrantzitsu baten ernamuina baztertzen du eta beranduago berriro ere bertara itzuli du. Haatik, ez dago oso garbi horrela jokatzean komunitateak zientzi garapena atzeratzen duenik.
2004
‎Inoiz txaloka hasi dira denak leihoetatik, Nero indartsu heldu bada aldatsaren amaierara, beste garai batean beraz, hiru minutu eskas behar izan zituen hartan. Lucak, zinema itxi eta etxera doanean, ordu erditik behera ez du inoiz egiten, farolen azpian geratzen delako neskekin berba egiten.
‎Horrexegatik eta Hitlerri dion fideltasun gaixotiagatik eusten dio karguari. Halako gizon batek, bestelako egoera batean, beste garai batean, ez zukeen inolako kalterik eginen. Tipo xelebrea besterik ez zen izanen.
‎Izan ere, arrazoiak egon badaude, eta ugariak gainera, gure oinarrizko ideiak eta gure munduaren ikuskera zuztarretatik auzitan jartzeko. Zientzia eta teknologia indar boteretsuak bihurtu dira gaur egun, ia ahalguztidunak, beste garai batean Jainkoa eta eliza izan zitezkeenaren parekoak zenbait aspektutan. Orduko garaietan gizakiari erlijioak eskain ziezaiokeen guztia eskain diezaiokete gaur egun haiek, baita hilezkortasunaren, edo horren ezean bizitza luzeago baten, ametsa iziotuta izatea ere.
2005
‎Lizarra Garaziko garaian ezker abertzalean kontsulta bakarraz hitz egiten zen, Euskal Herri osorako eratu beharreko legebiltzarraz... Pentsatu behar da halakoak beste garai bateko planteamenduak direla?
‎Ez, ez dira beste garai bateko kontuak. Guk ideia berberekin jarraitzen dugu, baina gauza bat da Batasunak Bide Eginezen zer proiektu proposatzen duen, eta beste bat euskal herritarrok zer erabakitzen dugun.
Beste garai batean, Karlos Felix nire ondoan egongo zen, biok barrez Asisko eta Markoren margoekin gozatzen, aurpegi haiek imitatzen, haien esaldiak geureganatzen... Orduan, ordea, bazirudien nahiago zuela Lurdisekin tirabiraka ibiltzea:
‎banekien une hartaz beti oroituko nintzela, eta beti nostalgiaz. Amak, behin, txikitako nire argazki bat atera zuen albumetik –pijamaz jantzita ageri nintzen, sehaskan, aurpegia txokolatez zikinduta–, biziki gustatzen omen zitzaiolako, beste garai baten ederra gogora zekarkiolako, eta marko bat ipini eta egongelako horman eskegi zuen. Nik ere huraxe egingo nukeen:
‎Sergiok arrazoi zuen. Ibilbide luzeko trenek hauts gehiago eta neke gehiago zuten gainean, lurralde ezberdinetan zahartu denaren txapa azala, beste garai bateko ukitu bat, herdoilera iristen ez den distira ez bat, diktadoreak erortzen ziren bitartean garai berriaren etorrerak tren haiek martxan harrapatu izan balitu bezala, trenak enteratu ez bailiran erregimen aldaketaz. Eta diktadurak gera daitezke, baina martxan datozen trenak ez.
‎Eta diktadurak gera daitezke, baina martxan datozen trenak ez. Beste garai bateko auskalo zer bat zuten ibilbide luzeko trenek.
‎Eta ezinezkoa dela dakizun arren, Apezetxeari egokitu zaion bizitza zenukeela nahiago zeuretzat, daukazun hau baino. Aitor ezazu zenbateraino zaituen liluratzen izadiaren eta gizakiaren arteko beste garai bateko harreman estuak. Munduaren neurriak oinez ibiltzeak markatzen zituen aroak dituzula amets.
2006
‎Gaur egun badirudi feminismoa itzalean dagoela, ez al da ikusten beste garai bateko mugimendu erradikal gisa. Zer egin du gaizki feminismoak jendea erakartzeko hain gaitasun gutxi izateko?
‎Sinesten duzu, beste garai bateko baskoien jentilitate barbaroa, zenbat odol sakratu isuri zuen akats krudelak. Uste duzu biktimen arimak Jainkoarengana eramanak izan zirela berriz?
‎Behin adopzio eskaeraluzaturik, bete beharreko baldintza garrantzitsuenetako bat ebaluazio psikosozialbat egitea izango da, aurrerago ikusiko dugun bezala, oro har, modu nahiko ezkorreanbizi izaten dena. Ziurgabetasunez josiriko beste garai bat, itxarotearena izango da, behin ebaluazio psikosoziala gainditurik eta, egokitasun ziurtagiria, lortzen deneanhasten dena, etorkizuneko gurasoei neurri handiago edo txikiagoan eragingo diena.
‎hala, esneko arkumeak jaten dituzten ardiek elikatzen dira larre freskoak. Horrela, arkumeen haragia leunagoa da, samurra eta urteko beste garai batean baino koipe gutxiagokoa. Beraz, udaberriko hilabeteetan pieza hobeak eros daitezke prezio ona eta haragia izoztu, beste une batean jateko.
‎Baina bistan da horrela gertatu izanak ondorio positiboa ekarri zuela. Hizkera asko galdu den arren, beste askok bizirik eutsi diote erasoari, eta, historiako beste garai batean, berriz bildu eta bat egiteko parada ere egokitu da; euskara batuaren sorreraz ari gara, noski. Indar sakabanatuak berriz bildu eta, desagertu gabe, bat egin.
‎Maite ditut, nola ez, bada? Fernando, Iñaki... beste garai bat zen hura eta beste izaera bat genuen orduan.
‎Eta entzuleek hizlariaren aurkako irudipena izango balute —irudipena zentzugabekoa izan arren—, hizlariak aintzat hartu luke desabantaila hori; gaian bete betean sartu baino lehen, haien nahitasuna lortu eta haien oniritziak eskuratzen saiatu luke. Hizlari horren diskurtsoaren analisia egin lukeen beste garai bateko edo beste nazio bateko kritikariak zirkunstantzia horiek guztiak kontuan hartu lituzke, eta bere burua entzuleriaren kokapen berean jarri luke diskurtsoaren gaineko judizio egiazko bat eratze aldera. Antzera, lan bat publikoarengana zuzentzen denean, nahiz eta ni egilearen adiskidea edo etsaia izan, egoera hori ez dut kontuan hartu behar; aintzat hartu behar dut neure burua, baina gizaki gisa, zentzu orokorrean ulertuta, eta ahal den neurrian ahantzi behar ditut nire izate partikularra eta nire zirkunstantziak.
‎Musika eta kea tabernaren jabe. Beste garai baten oroitzapenak ekarri ditu akordura, inguru horretan ibiltzen zenekoak. Baina janzkerak eta betondoetako zimurrek bestelakoa esan diote, jadanik ederto dakiena, ez dela, zentzu batean behintzat, hemengoa.
‎zer bilakatu ziren! Orain, mundua zen bezala onartzen zuten bi lagun ziren, diruari atxikiak, eta beste garai bateko burgesiaren bertuteen jabe ere ez zirenak; eraikuntzaren bi txapuzero, ez zoriz elkarren sozio bilakatutakoak, eta, noski, elkarri ziria sakatzen lehiatzen zirenak.
‎Sai bat. Egia zen saien populazioa biderkatu zela urteotan, beste garai batean ezinezkoa litzateke sai bat hirian bertan ikustea. Baina bere iritzirako, kalte baino, onura ekartzen zuten saiek.
‎badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak ...ina guk ere indarra daukagu, manifestazio bat egingo dugu, hasteko, ezin gaituzte part botata utzi, konpromisoak dauzkate gurekin, ederki asko aberastu dira gure kontura, azken hamabost urteetan, borroka egingo dugu, negoziatu dute, negoziatzera behartuko ditugu, langileria berriro karrikaren jabe, beren ikur zaharrekin, jendea trumilka bildurik, Poliziaren karga bat edo beste, atxilotu batzuk, ez beste garai batean bezainbeste, hala ere, ez kargak eta ez atxilotuak, eta patronala eseri da sindikatuekin negoziatzera, ikusten, Goio, esaten zuen Armanik, ikusten, orain, albiste on horrekin batera badut beste bat txarra, urte on batzuen ondoren Elektrikak jaisten ari dituk, baina lanpostuei eutsi egingo zieagu, bai horixe, negoziazioak gogorrak izango dituk, negoziazioak gogorrak izaten ari dira, l...
2007
‎Kontratua indarrean dagoela, langileak ezin badu lan zerbitzurik eman, enpresaburua lana ematean atzeratzen delako, enpresaburuari berari egotz dakizkiokeen eragozpenen ondorioz, langileak eutsi egingo dio alokairua jasotzeko eskubideari, eta egin gabeko lana ezin izango da konpentsatu beste garai batean egindako lanarekin.
‎6urtetik 8 urtera bitartekoa, eta 8 urtetik pubertarora artekoa. 6 urtetik 8 urterabitartean, oraindik haurra bera da bere buruaren deskribapenen ardatz nagusia.Adin horretako haurren deskribapenak batez ere denboraren araberako konparazioetan oinarritzen dira; hau da, beste garai bateko Niarekiko konparazioetan (Harter, 1998). Konparazio horietan haurrek, dena/ ezer ez?
‎Edo itsu edo gor mutu? Edo garai honetan jaio beharrean beste garai batean jaio bagina. Antzina, esaterako.
‎Nekea eta guzti, agureak ez zuen esertzeko kezkarik erakusten. Begiak petrileko gazte jendeari lotzen zizkion, baina gogoa, antza, beste garai batean alderrai zebilkion.
2008
‎Aldatzeko aukera ere emango ligukete, eta beste lekuren batean hartu ahal izango genuke etxea, edo beste garairen batean, baina kuota bat ordainduta urtero, eta beste gastu batzuei ere aurre egin genieke: aldaketarako paperak eta egiteagatik, apartamenduko mantentze lanengatik, altzariengatik.
‎Ez dut inoiz beste batekin nahasten, itxura oso berezia du, baina nortasun finkatu gabea duela esango nuke, beste leku batean egon nahi lukeela, beste garai batean bizi, beste norbait izan. Soinean daraman beroki luze astunak, ile urdindu baina oraindik kalparrez beteak eta eskuan dilindan daraman larruzko kartera maiztuak poeta baten itxura ematen diote, baina poeta txukun batena nolanahi ere.
‎–Ez du bere burua onartzen. Beste leku batean, beste garai batean hobeto legokeela irizten dio beti. Beharbada horregatik ari da taldez eta alderdiz etengabe aldatzen.
‎Goian ekarri aipuan ikus daitekeen bezala, Michelek eta Vinsonek Rabelais ekin alderatu baitzuten Echepare, kontra jarri zitzaien Mitxelena, eta beste garai bateko autore batekilako konparantza bat ekarri zuen: J Ruiz eki lakoa, hain zuzen, honek ere, Echeparek baino bi mende lehenago, bere idaz lanetan gai erlijiozkoak eta giza maitasunezkoak juntatu baitzituen bere idaz lanetan:
‎Menturaz, ohar interesgarrienak XX garren mende ari buruz egiten ditu, batez ere Euskal ikerketak aipatzen dituelarik sorkun tzarekin batean. Euskal ikerketen garapena eta literaturaren indartzea elkarri lotzean garbiki erakusten du beste garai batean sartua dela euskal literatura. Ez da ahantzi behar horren berri bazuela orduan, goi maileko euskalzaleen mugi mendu horretan parte hartzen baitzuen buru belarri.
‎Beraz Réveil> garai batez apaiz euskalzaleen madarikazio guztiekin zokora tua izan da. Ideologia eta politika aitzakiak ulergarriak ziratekeen beste garai batean: hain katolikoak baitziren euskaldunak (boza gorri ematen zutenak ere bai), hain hertsiki estekatuak elkarri elizgizonak eta euskara, eta halako guduak III. Errepublikan non halabeharrez euskarazko kazeta gorriak eta xuriak sortu beharrak baitziren elkarren kontra borrokatzeko.
‎Iruñeko sanferminek beste garai batera salto egingo dute gaur; zehazki, 1960ko hamarkadara, garai hartako talde ospetsuenaren eskutik: The Beatles.
‎Bizikleta garraioetan izarra izan zen Europako iparraldetik hegoaldera historiako beste garai batean, bai, antzina; amona eta aitona bizikletaz joaten ziren fabrikara lanera. Baina horrek ez du bizikleta tresna arkaiko bihurtzen.
‎Esan bezala, baina, gaur egungo pilotan hirugarren partidak jokatzen dituzten pilotariak ere maila onekoak dira, eta ondo prestatzen dute euren burua. Atzokoa bezalako partidetan agerian gelditzen da tankera horretako desafioak beste garai bateko kontua direla. Galarzak bi oihu nahikoa izan zituen partidaren norabidea aldatzeko.
‎gaur egungo irizpide estetikoen arabera politenak diren kantuak bildu eta jendearen eskutan, belarrietan eta ahoan jartzea. Baina inolaz ere ez da sortzaile modernoen eginkizun nagusia beste garai bateko gauzak adoratzea. Baizik eta guk geuk sortzea gauza berriak.
‎Soinuak egiteko eta grabatzeko dauden aparailu mota guztiak ditu gelan. Batzuk tamaina oso txikikoak eta zilar kolorekoak dira, baina badaude beste batzuk, beste garai batekoak diruditenak. Denbora nahastuta dago.
‎Ez derrigorrez, behintzat. Baina gazte askoren ustez, 36ko gerra karlistaldiak bezain urrun dago, beste garai bateko gertakariak dira. Protagonistak, ezezagunak ez ezik, arrotzak zaizkie.
2009
‎Horrez gain, hildakoen donazioak ere jeitsi egin dira azken boladan, horregatik adituek diote donazioen beste garai baten aurrean gaudela.
‎Burgoseko Guardia Zibilaren kuarteleko bizilagunek azaldu dutenez, zauritu gehiago izango ziren atentatua urteko beste garai batean izan balitz, guardia zibil asko oporretan baitaude egunotan.
‎–Baina horiek beste garai bateko kontuak dira! Neskak mutilen zain egote hori oso desfasatuta dago.
‎Ordura arte sekula entzun gabeko herria zen, mapetan kostata topatzen zena, ezdeusa, beste garai batekoa. Internet bidez bilatu behar izan zituzten hara ailegatzeko argibideak.
‎Guk beste garai batean ezagutu genuen taberna ordea. Kuartela herriaren beste muturrera eramana zuten ordurako eta Euskalduna taberna zahar zikin samar bat baino ez zenean.
‎Auschwitzeko Amical Elkarteak lan handia egin zuen gerra amaitu eta hurrengo urteetan, kontzentrazio eremuei buruzko datuak argitze aldera, eta Delboren taldeak haren laguntzaz lortu zituen zenbait deportaturi buruzko datuak. Gaur egun, hala ere, ez du beste garai bateko kemenik. Amical eko asko erbesteratuak edo erbesteratuen senide zuzenak ziren, eta, hiltzen joan diren heinean, Elkartearen jarduna ere moteltzen joan da.
‎Seguruenik, aldaketarik adierazgarriena mailegatutako kapitalaren mugetan gertatu da. Agur %100 inguruko hipotekei, edo are higiezinaren tasazio balioa gainditzen zutenei… Bizitza hobea izatera pasatu ziren kontzeptu horiek, eta beste garai batekoa da. Martxoan hipoteka bakoitzeko batez besteko zenbatekoa 142.753 eurokoa zen, aurreko urteko hilabete berekoa baino %13 txikiagoa.
‎Egungo egoera gainditu eta aukera politiko guztiek lekua izango duten aro berria abiatu behar dela esan du, egungo jokabide politikoen gainean gogoeta egiteko eskatu ondoren. Elkarrizketaren bidez, akordio politiko bat iritsi behar dugu, eta akordio horren bidez, alferrikako blokeo aldi honi amaiera eman eta beste garai baterako ateak zabaldu behin betiko, adierazi du Bilboko Deustuko Unibertsitatean eginiko hitzaldi batean. Garai berri horretan denok ikusi behar dugu gure asmo eta jomugek badutela lekua.
‎PSE EEren arabera, bileratik ondorioztatu du Euskal Autonomia Erkidegoko egoera ulertzeko bi ikuspuntu daudela uneotan mahai gainean: Batetik, azken hamar urtean ezagutu ditugun politikekin aurrera jarraitzeko EAJko lehendakari bati eutsi nahi diotenen ikuspuntua; bestetik, herrialdea batu, pluraltasuna defenditu eta gauzak beste modu batera egiteko asmoz, beste lidergo batekin beste garai bat ireki nahi dugunona.
‎Era horietako ikuskizunetako hizkuntza indarkeriaz beteta dago. Beste garai batean akaso pentsaezina zen, baina egun ozen egindako gogoeten mertzenarioak daude.
‎Esaldi batekin ez gatoz bat gaur egun. Bidean gelditu zirenen omenez, herriak ez du barkatuko. Esaldi hori beste garai batekoa dela iruditzen zaigu. Ez dugu politikoki eragin nahi.
Beste garai bat
‎Irakurketa ezberdin bat. Beste garai bat eta, finean, bestelako mundu posible bat. Kapital ihes antolatuaren amaiera.
‎Duela bi urte utzi zion jendaurrean kantatzeari, baina lagunartean aritzen zen oraindik. Baina bazekien beste garai batekoa zela.Behin ohartarazi zioten, Aian, aspaldiko saio batean. Sotiltasun harrigarriz erantzun zuen sumatzen zuela, bai, urteen epaia.
‎Hiru bideo motzeko instalazioa da, eta pantaila bakoitzean musikaren idolo baten irudia ikus daiteke, irudi pixelatu eta zirriborratuan zenbaitetan: Kurt Cobain, Ian Curtis eta Michael Jackson haien handitasun oso ezagunaren beste garai batetik agertzen zaizkigu, ospea eta tragedia irudi sinple eta lapurtuen bidez erakutsiz ez dira artistek grabatutakoak, baizik eta hedabideetatik zuzenki hartutakoak.
‎Berak aipamen txikiak, gerrari buruzko lekukotza batzuk baino gehiago ez dituela jaso nabarmendu du. Hau da, eleberriaren bizkarrezurra osatzen duen istorio nagusia beste garai batean eta beste abagune batean kokatu duela: 90eko hamarkadako Euskal Herriko auzo batean.
‎Baina, tira, zuk aurkariak zerbait egiten kale egin zezakeela pentsa zenezakeen, eta justu finalean horretan asmatu?. Belokik beste garai bat bizi izan zuen, eta ezagutza onaren beste aldea gogoratzen du. –Aurkaria pilotekin amorratzen saiatzen ginen.
‎Lasai, ez nator nire gorputzak adinarengatik jadanik hasia duen prozesu ebitaezin horren ondorioz aurpegian dauzkadan zimurrak justifikatzera, ez eta inondik ederrak direnik konbentzitzera. Beste garai batean, beste mundu batean preziatuak izango ziren agian, eta gazteak desiratzen ariko ziren, heldutasunaren arrastoak behingoz agertzeko irrikan. Zimur bat bizipen bat, hamaika zimur...
‎–Antza, ez gara behar beste ohartu zergatik eta zertarako ireki genuen prozesu demokratikoa. Ez gara jabetu ez zela urrats batzuk egiteko, eta, besterik gabe, beste garai baterako oinarri batzuk jartzeko. Aldaketa politikoa bideratzeko garaian gaudela eta horrek aldatzera behartzen gaituela ez dugu behar beste barneratu?.
Beste garai batekoak eta beste esparru politikoetakoak izan arren, Joxe Iriarterekin komuneko hainbat kezka dugu. Besteak beste praktika eta teoria uztartzeko kezka.
‎Urruti dugu Lemoiz garaiko erantzun indartsu hura. Beste garai bat zen, baina iritsi genuke konfrontazio maila haietara.
‎Deskalifikatu baino, gure interesen aurkako diren horiek oholtzatik jaitsi nahi ditugu. Beste garai batekoek barre egingo lukete, Noa edo Keren Ann sionistak direlako haienganako boikota deitu izan balitz (esan dezakegu, noski, kantari frantsesaren Il ny a pas damour heureux kantuaren bertsioa ez zaigula gustatzen). Gure bibliografian eta diskografian zuzentasun politikotik at sortu dutenak kentzen hasiko bagina, maisulan aipagarrienak kenduko genituzke.
‎Clarak ez zion gonbidatu bati ere begiratzen. Beste garai batean hainbestetan izan zituen aldamenean eserita gizon aberats eta eragin handikoak, idazleak, estatu politikariak, eta are mediku garrantzitsuak (horiek mespretxatu egiten zuten txerpolaria... baina ez haren mahai bikaina: larrutuko zuten, bai, handik irtetean), jakin minik ere ez baitzioten pizten honezkero.
‎halako batean, arimaren hondakin lotsagarriak, ez aitari, ezta lagunik onenari ere aitortuko ez genizkiokeen horiek, erakustea. Bitxia da, baina, beste garai batean, Sylvie zen bakarra, gisa bertsuan konfidentziak aterarazten zizkidana... Baina gero gorrotoa hartu nion".
‎Lortuko dut diru hori zuri ehuneko hamarrean aurreratzea, ondo onartzeko moduko interesean. Beste kontu horri dagokionez, pertsona batek fabore gisa eskatu dit zuri haren izena gogorarazteko, esateko lagundu zizula beste garai batean eta berriro lagunduko lizukeela, baldin eta kontu jakin batzuk zure gain hartuko bazenitu, proiektu jakin batzuk bultzatuko bazenitu.
‎Gurdi atzean, buztinezko ontziak zeramatzan, azokaren batean saltzeko ziurrenik. Ireneri beste garai batetik aterea iruditu zitzaion gizon hura, eta ezin izan zuen saihestu harekiko begirunea, isilik eta inori minik eman gabe bereari eutsiz bizi denari zor zaiona, hain zuzen. Gasolindegi bat alde batera utzi bezain laster, bihurgunetik ateratzean, etxez jositako muino bat ikusi zuen.
‎Kronskyk kapela jantzi eta erreberentzia moduko bat egin zuen kafetegiko atetik galdu aurretik. Beste garai bateko gizasemea zirudien. Janzkera ere halakoxea zuen, traje beix koloreko bat, dotorea baino klasikoegia, modaz pasea zegoen marradun gorbata zurrun bat eta after shave usaina alkoholarekin nahasian.
‎Eskema soziokognitibo konpartituak behar ditugu, informazio oldeak prozesatu aldera. Hots, gaur askatzailea da taldetasuna, beste garai batean norbanakoa taldetasunetik askatzea izan zen antzera. Egunero ohetik altxatzea ekintza erreflexiboa bihurtu den honetan, are askatzaileagoak dira gutasunak eskaintzen dituen automatismoak.
‎Euskal musikariek, kasurako: ez dute beste garai bateko erakarpen indarrik, ez dute beste sasoi bateko ahalmen integratzailerik, ez dute behialako identitate efekturik.
‎Andreak eta gizonak fabrikatzeko molde finagoak darabiltzagu gaur, molde sumagaitzagoak. Beste garai batekoak baino prezisio handiagoko piezak gara, kulturak uste baino finago eta sakonago zizelka baitezake. Sarri oharkabean darabiltzagun hitz garraiatzaileei esker, besteak beste.
‎Euskal Herrian, garai industrialari funtzionala zitzaion nuklearrak utzi dio XXI. mende hasiera honetan gehiengo izateari, beste garai batean hedatuak utzi zion bezalaxe. Euskal etxeen erdietan baino gehiagotan bestelako familiak bizi dira gaur, aniztasuna nagusi:
‎Ez da inor barrez lehertuko txiste ezagun horrekin, baina iradoki nahi luke zerbait: gaurko famili erretratuak ez dira beste garai batekoak eta, besteak beste, kasu batzuetan gaur zinez zaila izan daiteke zuhaitz genealogikoa osatzea.
‎– Beste garai batekoa naiz ni, jauna. Beste mende batekoa...
2010
‎Nik onartzen dut Gonzalezek ondo gidatu duela saioa. Baina orain beste garai batean gaude, eta ekarpen berriak egiten joango gara. Aurreneko jardunaldian, adibidez, mikro bat jarri genion Racingeko entrenatzaileari.
‎Eta inork ezin du beti asmatu mundua, bere zabalean, hartzen denean jokalekutzat. Beste garai bateko idazle paradigmaren azken adibidea izan da, idazle modernoarena, hala esan nahi bada. Paradigma horren arabera, idazlea boterearekin kritikoa da, baina sistemaren mugak gainditu gabe.
‎" Beti ametsetan gaudela diote, gure ametsak beste garai batekoak direla...". Zuek, baina, atzera eta aurrera, bietara, begiratzen duzue…
‎Igande arratsaldeetan zinemara joatea aukera ederra izaten zen oraintsu arte familia, lagun eta bikote askorentzat, baina esan liteke beste garai bateko kontua dela hori.
‎Ainitz ibili gira eta ainitz diska saldu dugu. Beste garai bat zen. Nola erran!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia