Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 69

2003
‎Tunel luze bat igaro genian ondoren, auto barrua argitu egin zuan bat batean, baina elkarri begiratu beharrean begirada errepideko lerroetatik aldendu gabe jarraitu genian, bera kanta baten doinua tarareatuz eta ni bolantearen gainean erritmoa markatuz, ez aspertzeko, bidaia luzea baitzen. Herrixka baten argi konstelazioa utzi genian alde batera, uharte bat ilunaren baitan, herrixkaren izenaz gogoratu ninduan baina ez nian esan, emakumea beste zerbaitetan pentsatzen ari zela baitzirudien. Zubi batetik barrena airean gindoazenean eraman zian bere eskua nire kokotera, nirekin lehen zihoan emakumeak egingo zukeen bezalaxe, keinu makinal bat besterik ez zuan, nire ilearekin jolas egitea gustatzen zitzaioan, baina nire ondoan zegoen emakumeak ez zian ilea bere behatzetan kiribildu, izuturik apartatu eta txilio bat egin zian.
2004
‎–E? –jiratu zuen gizonak burua, beste zerbaitetan pentsatzen egon eta gero.
‎Ni, berriz, futbol profesionalean murgildu berria nintzen arren, ongi bai ongi ohartzen nintzen futbolak bere aldiak eta bere mugak dituela. Karrera laburra baitzen futbolariarena, jende guztiaren esanetan, eta beste zerbaitean pentsatu beharra baitzegoen, etorkizunari begira. Ordudanik pentsatu beharra zegoen, gainera:
2005
‎–Eta zure gurasoak? –galdetu du beste zerbaitez pentsatzeko.
2008
‎Ez. Baina jendeak beste zerbait pentsa dezan, ez dut eman nahi ez dudan irudia. Ez dut denetan jator eta sinpatika agertu nahi.
‎Beharbada norbaiten eskuak irudikatzen zituen bere gorputzean, beharbada bezperan gaizki ulertu baten ondorioz ezagutu zuen gizonarengan ari zen pentsatzen, baina nik ez nuen sekula jakingo. Nik ere begiak itxi nituen eta beste zerbaitetan pentsatzen saiatu nintzen, ur ertzetik urruntzen nintzen bitartean.
2009
‎Phineasek ere gauza bera uste du, baina beste zerbaiten inguruan pentsatu nahi du: pentsatu nahi du Sorari buruz hitz egingo dela azken grabazioan, Bornasek zerbait esango duela Soraz.
‎Hori ez badugu zaintzen, nork nahiko du epaile izan? Semeak esaten badit epaile izan nahi duela, ilusioa egingo dit, baina beste zerbaitetan pentsatzeko esango diot. Telebistan ateratzen garen gehienetan txarrerako izaten da.
2010
‎ez da praktikoa. Beste zerbaitetan pentsatzen ari naiz.
‎Zer uste zenuen, ba? Orain beste zerbaitetan pentsatzen ari zinen. Egia?
‎Arrazoia izango zuen amak, beharbada. Hobe beste zerbaitetan pentsatu. Hobe etengabe burura etortzen zitzaizkion irudi horiek uxatu:
‎Kontra jarrita, eztuk ezertxo ere lortuko. Beste zerbait pentsatu behar diagu.
‎Esku ezkerra atrofiatua du emakumeak; eskua bakarrik ez, besoa erkindua du ukondotik behera, abar ihar baten gisan; ukondotik behera zuzenean, eskumuturrik gabe, piztia baten atzaparraren antzekoa aterako balitzaio bezala, muturrean bizpahiru hatz itxuragabe dituena, falangerik eta azazkalik gabeko luzakin moduko batzuk, kolorez arroxak eta ilerik gabeak. Beste zerbaitetan pentsatu lukeela diotso Julenek bere buruari, baina ezin, halakoxea baita higuinarekin batera besamotx horren ikusteak eragiten dion sorgintzea, lilura iluna.
‎Proposamena ikaragarri gustatu zitzaion baina ez zen hasieratik aitortzeko gauza izan, lehentxeago gure artean zegoen konfiantzaz esan zidanarena konplitu gabe. Nik beste zerbait pentsatua izango nuela, agian ez zela niri gehien gustatzen zitzaidan koadroa izango, ez ninduela kondizionatu nahi, agian niretzat prezioaren erdia ere gehiegizkoa izango zela gastatzeko asmoa neukanarekin konparatuta... esaldi hutsalak, ordea, bazekielako bere onarpena jasotzen banuen, aurrera egingo genuela. Azkenean, niretzako mesedea izan zitekeela esan nion, bestela ez nuelako jakingo zer oparitu eta azkenean Sukruren lan bat opariko niela, etxean denetatik zutela ikusi eta gero.
2011
‎Bil bil eginda zeuden, artilezko mataza txiki bat mugimenduan, eta bizkor eragiten zieten makila antzeko hanka meheei, hotzak eta isilak beldurtuta bezala. Atzetik, artzain zakur zahar bat, hankak hareaz estalita blai, lasterka, muturra lurrari begira, baina axolagabe, beste zerbaitetan pentsatzen bezala.
‎Kontuan hartu behar dugu ez dakigula Heinrich hori benetan Frankfurten bizi den, ala beste tokiren batekoa izanik hegazkina bertan hartu zuen. Beste zerbait pentsatu dugu.
‎•Burgosko epaiketan auzipetu zintuzteten gero. Akusazioan jasotzen zenez, ETAk 1968tik 1969ko maiatzera izandako jarduera epaitzea zuten helburu, baina akusatuen multzoan garai eta leku desberdinetan atxilotutako hamasei lagun sartu izanak beste zerbait pentsatzera eramaten gaitu. Zer epaitu zuten Burgosko prozesuan?
2012
‎Joanekoan, Sporting kanporatu zuen multzoa erabili zuen, baina ez dago horren garbi gaurko zer planteatuko duen. Markagailua irauli nahi badu, beste zerbaitetan pentsatu beharrean da derrigor, eta Victor, Castro, Perera, Nsue eta enparauei tokia egin. Hala izan ezean, zaila dirudi Reala ezustean harrapatzea.
‎Dena den, beste batzuetan eszenaren eta hondoaren arteko antzekotasuna ikus daiteke: biek ematen dute despistatuta daudela, beste zerbaitetan pentsatzen egongo balira bezala, alde egin nahiko balute bezala, edo imajinazioarekin lotuta egongo balira bezala. Horretarako espazio ezberdinak erabiltzen ditu artistak, Bilboko Areatza kasu, Bilbao (la bilbaina) lanean (mihise gaineko olio pintura, 162 X 195 cm-ko neurriak dituena eta Bilboko bilduma partikular batean gordea dagoena gaur egun), edota El Arenal al fondon (mihise gaineko olio pintura, 162 X 262 cm-ko neurriak dituena eta kasu honetan Bilboko Arte Ederren Museoan gordea dagoena 2002 urtetik) agertzen dena, 1990 eta 1999 urteetan eginiko lanak direnak.
‎Livoren alabak gauza gogorren bat sentituko zuen mastekatzerakoan, eta xakarren bat zelakoan ahotik ateratzean bitxiarekin egokituko zen. Beste zerbait pentsatu beharra zeukan, eta lehenbailehen. Ordu gutxi geratzen zitzaizkion altxorra gordetzeko.
‎Ez zaio gustatu Josu delako horren jite berritsua. Beste zerbaitetan pentsatzen ahalegindu da. Begiak bildu ezinik, sabaia beltz, zuzendariarentzako txostena buruz idazten aritu da.
2013
‎Jode! Beste zerbaitetan pentsa banezake sikiera! Baina ez!
2014
‎Mediku zaharrak pultsua hartu zidan, beste zerbaitetan pentsatzen ari zela, bistan da. «Ongi, hara joateko ongi» ahapeka esan, eta gero halako irrika batez galdegin zidan ea burezurra neurtzen utziko nion.
‎Guhauren bizia egin behar dugu. Etxeak tipixe dira denak, denen buruetan da hemen ere dela beste zerbait pentsatu sosaren sarrarazteko orain bezala bizitzeko. Hor dira plazara jausten Errekart bezalakoak, hor Lur Berri ateratzen, gara hemen Parisen bezala da hauen programa.
‎Askotan gertatzen zitzaion: gerra hitza entzun eta handik aurrera beste zerbaitetan pentsatzen hasten zen.
‎Telefonoa hartu baino lehenago beste zerbait pentsatzeko astia ere izan zuen. Harrezkero askotan pentsatu izan zuen gauza bera, indarkeriari begira hasi zenetik burutik kendu ezinda ibili zuena.
2015
‎–Hum... ez dakit. Zure hankarteko laguntxoak beste zerbait pentsatzen duela esango nuke.
‎Bularretakoak askatzeko betarik hartu gabe beragana erakarri zuen Erre ordea, zakiletik tiraka. Esnea bertan ez isurtzeko ahaleginetan, beste zerbaitetan pentsatzen saiatu zen Erre. Non zeuzkan kondoiak?
‎Arkauten ikasi bezala, kirioak baretzeko arnasa sakon hartu eta beste zerbaitetan pentsatzen ahalegindu zen Karmele. Gorriaren irudia berritu zuen, handik gertu gau pare bat lehenago topatu zutenean.
‎jakin beharreko guztia ikasia nauk dagoeneko. Beste zerbait pentsatu diagu, beraz... Bazekiat:
‎SAIOA: Burua deslaitzea besterik ez dun, beste zerbaitetan pentsatzea.
‎Beraz, mesedez, eman opil bat eta beste zerbait pentsatuko dut.
2016
‎Gertatuak gertatu, Enararekin izandako harreman toxikoan, poz ohia gailentzen zitzaion pozoiari eta, itxuran behintzat, ez zitzaizun minik azaleratu harengan pentsatzean. Minaren ordez, azkura edo ezerosotasun apur bat igarri nizun, eta beste zerbaitetan pentsatzeko ahalegina. Sofatik jaiki eta musika kaxara hurbildu zinen, altzariko ehunka CDen artean arakatzera.
‎Ez galdu ere egia erran! Beste zerbait pentsatu behar orai, bere minixtro lan pisuen artetik, bazterrak nahi baditu zinez harrotu. Bere alde harrotu bixtan da!
2017
‎Ez dut kale gorrian hotzak akatzen egote rik nahi! Beste zerbait pentsatu da. Saxofoia, nire jana, bizi osoa da eta.
‎Agian egia da azken hiruzpalau urteetan antolakuntzan ez dela ezer berririk sortu, aurten Kontxarako zortzi lekuak kenduta. Zaila da pauso bat ematea, telebistatik desagertzeko beldurra ere badagoelako, baina agian Euskotren eta Gipuzkoako ligak bereiziak egitetik beste zerbaitetan pentsatu behar da.
‎«Beharbada poliki gidatuko banu», esan zuen. «Beharbada poliki gidatuko banu, beste zerbaitetan pentsatuz...»
‎Bi makarra horiek ez hituela ikusi esaten baduk, ez hituela ikusi sinesten diat. Baina beste zenbait lagunek beste zerbait pentsa zezaketek, ez Ken. Bi makarra horien gorpuak noizpait han edo hemen azalduko balira, denek hik hil dituala pentsatuko liketek.
‎Bi makarra horien gorpuak noizpait han edo hemen azalduko balira, denek hik hil dituala pentsatuko liketek. Gauzak dauden bezala beste zerbait pentsatzea zaila izango huke.
‎Burua zapartatzeko heinean neukan. Uste nuen lasterka ibiliz, beste zerbaitetan pentsatuko nuela, edo hobeki, burua erabat hustuko zitzaidala. Ba pentsa!
‎Esan dezakegu telesail famatu bateko pertsonaia nerabea telebistan agertzen bada larunbatetan askarirako lekurik onena McDonald, s dela, oso zaila izango dela gaztetxoek beste zerbait pentsatzea.
2018
‎Hantxe eserita geratu zen, irmo, buztinezko edo egurrezko estatua baten pare, gizonak labakitzeari utzi zion arte. Erretenaren ertzean gerriko grisaxka bat bezala luzatzen zen lur zati estu bat baino ez zitzaion geratzen iraultzeko, baina, ordurako leher eginda, beste zerbaitetan pentsatzen hasia zen.
‎Irribarre egin du Agnetak berriz. Beste zerbaitetan pentsatzen jarri da, oroitzapenak beharbada. Oharkabean, tximinia gainean dagoen argazki bat hartu du esku artean.
Beste zerbait pentsatu genuke.
2019
‎Eta zer adierazten digu horrek? Gizakion gozatzeko sortua den eta plazer eta maitasun iturri den sexua lan gisa egin behar den zerbait, betebehar bat bihurtu dela emakume horientzat, eta horretan ari diren bitartean beste zerbaitetan pentsatu behar dute, edo alkohola edan edo beste izen bat erabili edo beste estrategiaren bat, beren burua jardun horretatik babesteko. Eta oso tristea da hori.
‎Izebak hura entzuten zuenean, emango zion belarrondokoarekin, hortza pikotara bidaliko zion. Ez, ez, beste zerbait pentsatu beharra zegoen. Halako batetan, bururakizun bat izan zuen.
Beste zerbaitetan pentsatu nahian, plater zikinak jaso eta sukaldera eraman zituen.
‎—Ez dizu kasurik egiten, Celso esan zuen Calocok. Beste zerbaitetan pentsatzen ari da.
‎—Azkenaldi honetan, beti ari da beste zerbaitetan pentsatzen.
‎Mundua zabala eta arraroa da. Eta gero beste zerbait pentsatu dut. Eta gero beste zeozer.
‎Jan ez da jaitsiko; emazteari handik goitik begiratuko dio, egunero begiratzen zion bezala, baina ez da jaitsiko. Beste zerbait pentsatu du Jan jaitsarazteko.
Beste zerbait pentsatu dut.
2020
‎Beti esan izan dut, akaso bihar beste zerbait pentsatuko dudan arren, ez dudala beharrik sentitzen formatu bat besteen gainetik jartzeko eta erosoen sentitzen naizen kodea aukeratzeko. Edozein koderen bidez istorio bat kontatzea da erronka ederra.
‎Buruak pisuko zaku batzuetan sartu genituen itsasoak hondartzarantz eraman ez zitzan eta beltzen esku erori ez zitezen. Bost atxilotuak marinel bezala hartu nituen baina eurak beste zerbait pentsatu zuten. Unerik egokiena aurkitu zutenean uretara bota zuten euren burua.
‎Pixa ere dutxan egin nezakeen, baina libratzeko beste zerbait pentsatu behar. Komun ontziaren estalkia altxatu eta hormara begira eseri nintzen.
‎Poemak idazteko, fabrika oso ondo dago. Lana monotonoa da, beste zerbaitetan pentsatzeko aukera dago, eta makinek duten erritmo erregularrak bertsoak taxutzen laguntzen du. Nire tiraderan, orri paper bat eta arkatz bat ditut.
‎Kolpe emozionala handia izan zen, eta askok sentitu zuten munduaren zama handitzen. Askok behartuko zuten beren burua beste zerbaitetan pentsatzera zama extra hori pairatu ezinik.
2021
‎Erabaki eskasegiak batzuen gustuko, sobera latzak beste askoren arabera. Heldu den aste hortan ikusi behar omen bide hortarik behar den segitu ala beste zerbait pentsatu.
‎Begira ondorengo adibideari: Bihar eguraldi ona egiten badu, hondartzara joango gara; baina ez diot itxura handirik ikusten, eta ziurrenera beste zerbait pentsatu dugu. Adibide honetan orainaldiko adizkiak erabiltzen dira baldintzazko perpausean, eta hipotesia nahiko gertakorra izan zitekeen, baina perpausari ematen zaion jarraipenean, gertakortasunari buruzko itxaropenak erraz aldatzen dira.
‎Bere ama gaixoa ez zegoen horrelako gastuetarako, eta berak, langabezian egonik, ez zuen aurreztutako sosarik. Beraz, beste zerbait pentsatu. Horietako egun aspergarri batean norbaitek telefonoz dei egin zion.
‎Nik oso gustura idazten dut, iruditzen zaidalako oso inportantea dela. Gero, irakurleek agian beste zerbait pentsatuko dute, baina nik gustura idazten dut. Gu horretan saiatzen gara.
‎Horregatik bota dio Düsseldorfera joatearena, nahiz eta badakien norbaitek ezetz esango diola, bera ez bada departamentu buruak. Beste zerbaitetan pentsatzera eramango duen amu bat besterik ez du izan nahi. Ondo ezagutzen du Anjelek.
‎Burura etorri zaizkio Sarari erlajatzen zarenean geldituko zara haurdun esan dioten aldi guztiak, batzuk lagunek esanda, beste batzuk familian ozenki botata. Hori eta homeopatia hartzeko gomendioak, meditazioan hasteko aholkuak, gaia ahazteko eta beste zerbaitetan pentsatzeko exijentziak. Gertatu ez bada, izan behar ez zuen seinale esaten dioten beste horiei, bestalde, galdetuko lieke ea haurdun gelditu nahi ez zuten eta abortatzeko aukerarik izan ez zutenen haurdunaldiak izan behar ote ziren.
‎Horrela hasten dira gaizki ulertze asko, behar ez den unean norbaiti gauza serio bat esaten diozulako begietara so eginaz. Pareko etxera so eginez esaten baduzu, kasik beste zerbaitetan pentsatzen ariko bazina bezala, askoz neutralago geratzen da. Badakizue zertaz ari naizen.
‎Apaiz gaztea hara eta hona zebilen bera bakarrik. Otoitz bat xuxurlatzen ari zen, baina, praktikak trebatuta, gai zen otoitz egin eta aldi berean beste zerbaitetan pentsatzeko. " Eliza polit askoa egon liteke hor behean –pentsatu zuen– Pobretasunik ez hor, usainik ez, buruhausterik ez.
2022
‎–Ideia ona zen –hasperen egin zuen Isabelek–, baina beste zerbait pentsatu dugu... Agian egunkariak ere bisitatu genituzke, bahitzailea prentsako argazkilaria izan liteke.
2023
‎Klubeko ordezkari guztiak zuhur mintzatu dira. Helburu nagusia mailari eustea da, edo beste zerbaitetan pentsa daiteke?
‎Ohitura hartzen dut irakaslea esplikaziotan hasi orduko arreta galtzekoa; lau urtean, ez dut eskola bakar bat ere osorik entzuten hasi eta buka, eta gero etxean saiatzen naiz liburuekin egunean jartzen. Maistra batzuek diktatu egiten dituzte ikasgaiak, eta hori nekosoagoa da, baina praktika apur batekin lortzen dut idatzi ahala beste zerbaitetan pentsatzea: mutilengan, amodiozko istorio asmatuetan, abestietan, desioetan...
‎Lehen aldia da familiarekin beste zerbait pentsatu zezaketena erbesteratu zirenetik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia