Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 86

2000
‎Estiloa ere sortu duela esango genuke. Juan Luis Zabala, Bukowski, garai bateko Montoia, Enrico Brizzi eta beste batzuk datozkigu burura, Iturriagaren lehen nobela hau alderatzerakoan, baina ez da erraza antzekorik topatzea. (Gara)
2001
‎" Euskal Aditza bizkaieraz". Horren ondotik beste batzuk etorri ziren, besteak beste," Oletako euskal aditza" eta" Aitortu... zer dala ta" (itzulpena). Euskal kulturaren alde lan handia egindakoa izaki, Urrezko Luma saria jaso zuen eta ohorezko itzultzaile izendatua izan zen.
2002
‎Egia da, horregatik ikusten ditut Primo de Riveraren diktaduraren garaiarekiko antzekotasunak, orduan ere abertzale batzuk eta sozialistak, esate baterako, legalitatean egon ziren eta Aberri guztiz ezabatua. Momentuz gu gara, eta gero beste batzuk etorriko dira, eta ez EAJ, haiek dioten bezala, hori zelofanaren diskurtsoa da. Salbuespen egoeran gaude bai, Arzalluzek dioen bezala, baina horra galdera:
2004
‎Eguzki haizea neurtzeko, kometaren nukleoak kanporatzen dituzten ioiak detektatzeko, lurrazaletik igorritako fotoelektroiak neurtzeko eta ioiak beren isatsera nola erakartzen diren zehazteko diseinatuta dago IES. BHIko arduradunek ziurtatzen dute tresna hori eta beste batzuk datozen hamar urteetan jarduteko prestatuta dagoen “Rosetta” ontzian, lagungarri izango direla “aurrerapen garrantzitsuak” lortzeko kometak eta eguzki sistemaren jatorria ezagutzeko.
2006
‎– Diskurtso gogoangarria, Numagarena. " Zuriak harea aleen parekoak dituk, ugari baino ugariagoak; ezin konta ahala ale dituk munduan; guk oraingo hauek akabatuta ere, beste batzuk etorriko dituk, eta horiek akabatuta ere, berriro gehiago, eta gehiago; azkenean eurek akabatuko gaitiztek gu". Ez zuan hala izan, baina kasik.
2007
‎Aldiz, aurrean estatua daukagu: bata nekatzen dela, bestea erretzen, eta beste batzuk datoz haien ordez, soldata ederrarekin, gure kontra. Kanabera bat hartu eta blindatu baten kontra oldartzea bezala da hori.
‎Martin Rivadavia 1891n hona etorri zan arrantza kalen bila. Beraren atzetik beste batzuk etorri ziran. Herrian ez egoan urik, eta ur bila ebilzala petrolioa aurkitu eben.
‎Gero beste talde bat etorri da, perutarrak dirala esan dabe. Entzuleen artean, batzuk joan, beste batzuk etorri. Gizon bat euki dot aurrean, edariak latatan saltzen.
2008
‎Lehenengo kolpeak leloturik utzi zuen arlotea, eta bigarrenak lurrera bota zuen. Beste batzuk etorriko ziren gero. Eta azkenean, etxebakoa batere mugitzen ez zela egiaztatutakoan, erasotzaileak gorputza altxatu, barandaren kontra ezarri eta beste aldeko amildegitik bota zuen, buruz behera.
‎Eta Euskal Herrian aritu zen aurrenetariko intelektuala izan zen, euskaraz segurki lehena. Bere atzetik beste batzuk etorri ziren, adibidez Euskal­Esnaleko Gregorio Muxika, edo perfil politizatuagoa (beraz ez hain intelektuala) zuen. Kirikiño?, eragin esparru mugatuagoaz (Hegoaldera begira edo are soilik Bizkaira orientatu baitziren).
2009
‎Bidaiatzea aisiarekin eta plazerarekin uztartzen baditugu, bidaiariak ez, joankin eta etorkin baizik. Sail berriak kolonizatu behar horretan, batzuk joan eta beste batzuk etortzeko garraiobide anitz darabilte landareek fruitu artean.
‎Zutabe horien ondoren, eta Espainiako gerrate zibilaren ondoren batez ere, beste batzuk etorriko dira arlo honetara. Besteak beste, Aita Jorge Riezu, Jesus M. Leizaola, Angel Irigarai, eta horiekin lotuta gure arteraino heldu direnak:
‎KOLDO. Ez pentsa? batzuk joan orduko, beste batzuk etorri.
‎Enpresa horietan lan egiteko jendea unibertsitatetik etengabe irteten delako. «Batzuk joango dira ilusioa galduta, baina atzetik beste batzuk datoz, beraz, hor badu unibertsitateak erantzukizuna»44.
‎Horrelakoa da zientzia. Ziurrenez ideia baten inguruan akordio bat lortuko da eta gero beste batzuk etorriko dira hori eraistera. Datu batzuk zehatzak izaten dira, baina interpretazioak alda daitezke.
‎Kanpaina horren ostean beste batzuk etorriko dira, horiek guztiak Gobernu taldeak merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko duen helburuari lotuta," gure udalerriarentzat aberastasuna sortzeko helburuarekin", alegia. Izan ere, Getxoko txikizkako merkataritza dinamizatzea da Planaren helburu nagusia, Getxo erosketa, astialdi eta auzokideen eta bisitarien arteko harreman sozialerako erreferente bihurtu aldera, tokiko arduradunen hitzetan.
‎Denboraldi batetik bestera aldaketa dezente izaten da klubetan. Arraunlari batzuk joan egiten dira, eta beste batzuk etorri. Baina Castron ez zen hori gertatu duela urtebete.
2010
‎Bide beretik beste batzuk etorriko direlakoan, atxiki dezagun orri hauen edukia, onuragarri izango baitzaigu.
‎Faktore nagusia biktimaren urteko diru sarrera garbiak dira, ezbeharra izan aurretik" dirua egiteko" duen gaitasunaren arabera aldatuko baita kalte ordaina. Horren atzetik beste batzuk datoz, hala nola istripua gertatu aurretik ezgaitasunen bat izatea, harrapatzearen ondorioz haurra haurdunaldian galtzea, pentsioa jasotzeko eskubidea duen pertsona banandua izatea edo biktimaren lanbidea. Azken faktore hori kalte ordain bat handitzeko argudio gisa erabil daiteke.
‎Sariak egindako lanaren aitorpena dira. Lana egin, eta beste batzuk etorri eta saritzen badute, guk egiten dugun lan hori gustukoa den seinale da. Lanean segitzeko balio dute, eta aurrera egiteko ilusioa ematen dute.
‎Batzuk horixkak dira, edo gorrixkak, beste batzuk berdexkak, urdinxkak ere bai, batzuek telebistarekin ñir ñir egiten dute, eta gaur egun proiektoreekin ere bai. Zabaldu eta itxi egiten diren begien antzera, batzuk badoaz, beste batzuk badatoz. Klis klas.
‎Ezagutzen diogun obra esan dut, zeren bera eta bere obra erabat ahaztuta ibili ziren luzaroan harik eta beste Sarasolatar batek, ez familiakoak ordea, begiak dirdira berezia zerien olerki ezezagun batzuen gainean paratu zituen arte. Ibon Sarasolari zor diogu Lotsatiren lehenbiziko lorratza aurkitu izana, ostean beste batzuk etorri dira Lotsatiren bizitzaz eta lanaz arduratu nahian. Horien artean Lotsatiren iloba Gurutz Olaskoaga, Jon Arano, Xabier Mendiguren Elizegi, Iñaki Segurola, Koldo Izagirre eta Anjel Lertxundi idazleak nabarmendu dira itsasondoarra inguratzen zuen ahanztura beltzetik ateratzen.
‎Lehenengo neska taldea izan zen. Gero beste batzuk etorri ziren, euripean denak," paseatzeko asmoz" denak. " Oso gaiztoa ere ez zara izango, David.
‎izaeran integraturik dakarren duintasunagatik eta kultura osoagatik.1228 Immigrante bakoitza bere hizkuntza edo hizkuntzekin dator. Batzuek datozen herrietako hizkuntza ofiziala hitz egiten dute, beste batzuek datozen herrietan ofiziala ez den hizkuntza. Batzuk gustura mintzo dira dakarten hizkuntza ez ofizial txikian, beste batzuek ezkutatu egiten dute.1229
2011
‎Nik nahi izan dut zulo beltz horretara argi bat bideratu, eta erakutsi hor ere badaudela gauzak. Orain, nahiko nuke beste batzuk etortzea atzetik argi indartsuagoekin, gauza gehiago erakustera». Hitz horiekin amaitu zuen atzo Pako Sudupek (Azkoitia, 1959) 50eko hamarkadako euskal literatura osatzen duten hiru liburukien aurkezpena (Utriusque Vasconiae). Doktoretza tesirako egindako ikerketa du oinarri liburuak.
‎Eskerrak eman dizkie biei berarentzat ametsa dena betetzeko erraztasunak emateagatik. Gasteizen egindako bi urteak bere bizitza guztian ahaztu duen oroitzapena izanen direla ere esan du Huertasek.Bat joan, eta beste batzuk etorri. Nor, baina?
‎Lehendakariak dio beste bat erabiliko dela eta berau eztabaidatuko dela, onartu edo ez onartu: " Ni orain etorri naiz, lehenago beste batzuk etorri ziren, eta etorkizunean ere beste batzuk etorriko dira" dio Espainiako Kongresuan. Esan nahi baitu:
‎Lehendakariak dio beste bat erabiliko dela eta berau eztabaidatuko dela, onartu edo ez onartu: " Ni orain etorri naiz, lehenago beste batzuk etorri ziren, eta etorkizunean ere beste batzuk etorriko dira" dio Espainiako Kongresuan. Esan nahi baitu:
‎Hurrengo goizera arte? Bai, batzuk jute (n) sien, beste batzuk etorri, beti jentie, gaubelie beti... Esan itxen oingules sarratu atiek eta bakarrik itxi.
‎Iñaki Bereziartua, Iñaki Bastarrika eta Imanol Urbietarekin batera, Jakin aldizkaria sortu zuen taldekidea. Gero beste batzuk etorri ziren: Joseba Intxausti, Joxe Azurmendi, Zurutuza, Joan Mari Torrealdai, eta horiek atera zuten aurrera aldizkaria.
‎Esate baterako, 1955 urtean Irungo lasalletarrek Nora? Irun, go Salletarren Nobiziaduko illeroko aldizkaria157 atera zuten, eta denbora gutxian beste batzuk etorri ziren: Jakin (1956), Arnas (1959), Laiaketan (1959), Erein (1960)...
‎1966an kaleratu zuen A banda eleberria. Bere ondoren beste batzuk etorri dira: Fazenda Modelo, Estorvo edo Budapeste/ Budapest.
‎Laster amaituko dira oporrak eta etxera itzultzeko garaia helduko zaigu. Batzuk joan eta beste batzuk etorri. Batzuk etorri eta beste batzuk joan.
‎Eta bahituak garbitu egin du barrutik ere zuloa, lixibaz eta urez ondo igurtzi, han erreskadan dabiltzan inurriak amorruz akabatu, gehiago etorriko ez direlakoan. Eta haiek ez, baina beste batzuk etorri dira. Aurrekoak baino handiagoak iruditu zaizkio Lazkanori, baina ziur aski ez dira izango:
2012
‎Eta arratsean sartzen ziren beren etxeetara. Hurrengo egunean beste batzuk etorriko ziren, eta haiek ere behar ziren antolatu.
‎Batzuentzat urteak joan egiten dira, eta beste batzuentzat etorri eta bizkar gainean metatu.
‎“Tresna honi esker, gurasoek ezagut ditzaketen koloneko minbiziari buruzko prebentzio mezuak zabaldu ahal izango dira”, nabarmendu du Argemik. Lehenengo gai garrantzitsu honen atzetik beste batzuk datoz. Haurtzaroan ohitura osasungarriei buruz hezteak eragin handia du helduen ongizatean.
2013
‎Dantzaren bidez istorio zabal bat kontatzea du helburu ikuskizunak, eta horretarako zenbait egoera planteatzen dira: " Ikusle bakoitzak bere interpretazioa emango die gero; batzuek hemendik joan zirenak ikusiko dituzte, beste batzuek etorri zirenak, eta beste zenbaitek euren burua ikusiko dute migratzen, edo gerra ostean gurasoak bizimodu bila etorri zirenekoa etorriko zaie gogora...".
‎Gaurkoa ere nahikoa mingarri izanagatik. Eta gogoeta horiek baztertzean, beste batzuk etortzen zitzaizkion, hemen sortuko ziren kezka eta arazoei zegozkienak; Nagusiena k, berak aurre egin zien hauei guztiei, halabeharrak hala eskatzen ziolako. Emaztea eta bi seme aski ez eta, beste mutiko bat orain, ase beharreko bat gehiago.
‎Soldaduak lasaitzeko ekartzen zituzten, atseden hartzeko, eta gero Errusiara berriro. Batzuek alde egiten zuten eta beste batzuk etorri. Errotazioa zegoen.
‎Oso poliki gindoazenez, denok segitu ahal izateko, zazpi egun luzatu zen ibilaldia. Gero beste batzuk etorri ziren atzetik, kopuru handitan. Oso gutxi falta dira, eta beraz misioa lehengora itzulita dago.
2014
‎Itxuraz betidanik kausa horrekin bat egin dutenen autokontsumorako zerbait da, baina zarata ateratzen du. Segidan beste batzuk datoz herriz herri. Eta kontsulta bakoitza ez da galdeketa sinbolikoa bakarrik:
‎Zerbitzu berriak Plataforma aitzindaria Lending Club izan zen, 2005ean Estatu Batuetan sortua. Gaur egun, partikularren artean ehunka milioi dolar mugitzen ditu, baina horien atzetik beste batzuk datoz, adibidez, Zopa Ingalaterran edo Europako Erkidegoan. Azken horri, orain, Zank izeneko ekimen berri bat gehitzen zaio:
‎Gehienak prest daude dagoeneko eta banatzen ere hasiak dira asko. Beste batzuk datozen egunetan iritsiko dira etxeetara.
2015
‎" Batzuk bagoaz eta inor ez dator". Bada, 30eko hamarkadan Iruñeko Euskal Eskolaren sorrera ezagutu eta" Batzuk bagoaz, baina beste batzuk datoz" esan zuen. Gerra aurreko urteetan ere, beraz, euskaltzale batzuek argi ikusi zuten euskararen etorkizuna eskolan jokatzen zela.
‎Ez zen deus faltatu. «Batzuek hanka egin eta beste batzuk badatozela ospatu nahi genuen», azaldu zuen Manoli Robles garinoaindarrak botoa eman ondoren.Goizeko bederatzietan txukun txukun utzi zuten dena garbiketa txandakoek. Herria lasai lasai zegoen eguerdian.
‎«Martin, emaguk giltza!», burla eginez bezala. «Iritsi duk guri giltza emateko garaia.» Handik hiru bat egunera beste batzuk etorri zitzaizkidan, giltza eske: «Nahi baduk bertan administratzaile geratu?».
‎4 Bertan gaudenok kontu handiz ibili genuke, guri on egiten eta etsenplu ona ematen saiatzen direnei kalterik ez egiteko. Eta ohartuko bagina ohitura txar bat hastean egiten den kalte handiaz, nahiago izango genuke hiltzea haren eragilea izatea baino; izan ere, gorputzaren heriotza da, arimetan egiten diren galerak, ordea, galera handiak dira eta badirudi sekula ez dutela azkenik; izan ere, batzuk hil ondoren beste batzuk datoz, eta inondik ere guztiek hartuko dute gehiago ezarri genuen ohitura txar batetik, bertute askotatik baino; ohitura txarrei deabruak ez dielako uzten galtzen, bertuteak, berriz, berezko argaltasunak daramatza galtzera.
‎Gura dugu alkatetza aldaketa ondo egitea; mahai gainean dauden gauzak azaldu, zalantzak argitu; azken finean, gauzak normal egin. Batzuk bagoaz eta beste batzuk badatoz, egin dezagun erreleboa natural. Dagoeneko harremanetan jarri gara EH Bildukoekin hori ondo gauzatzeko.
‎Oroitu nintzen predikatzen ziren ereduetatik baino intuizioetatik eraiki nuela, hauek berak beste batzuenetarik zetozelarik, sinestez, indarrez eta lagun arteko irri karkaila artetik.
2016
‎Hau futbola da, eta futbol profesionalean eguneroko ogia da halako gauzak gertatzea. Ni Realean egon naiz, bigarren taldean ia beti, eta epe hori bukatzear dago, beste batzuk etorri direlako. Ez diot ezer leporatzen Realari, nire bizitzako parte inportantea izan da. Lehen esan duzu ekainean zer gertatuko den ez dakizula.
‎Ez badugu horrela ikusten Lianek aurrera jarraituko du baina beste batzuk etorriko dira.
2017
‎etengabe zeuden aldaketak: joan egiten ziren musikari batzuk, eta beste batzuk etorri haien ordez, nire irudimenari hauspoaren hatsa ematen zioten izen eta irudi berriak. 90ean agertu zena, ordea, besteak ez bezalakoa zen, edo halaxe iruditu zitzaidan niri behintzat.
‎Orduan erresistentzia baso eta mendietan antolatzen hasi zen. Lehen taldea Luzaideko Galduroz apaizarena izan zen; ondoren beste batzuk etorriko ziren: Kasimiro Iruxo erretorearena Uxuen, Andres Eguaguirreren Batallon de Escopeteros Voluntarios de Navarra udara aldean Lizarra inguruan nafarrei frantsesei beste kalte egin zienaeta, negua baino lehen, Gambra anaiena Erronkarin.
‎Auryrekin batera Minaren Estatu Nagusiko Ruuth kondea ere joan zen. Desertzio horiek min handia eman zioten Minari, eta ez ziren gertatuko zitzaizkion bakarrak izango, harrezkero, beste batzuk etorriko zitzaizkion eta. Ruuthek utzitako hutsunea Suitzako Maylefer maiorrak bete zuen.
2018
‎Atzera begiratu, eta joanikoa joanda!. Batzuk joan, beste batzuk etorri; horrelaxe da mundu honetako kontua".
‎Entzuten ari dena egiantzekoegia da asmakeria izateko, eta sinesgaitzegia, norbaitek irudimenez sortu eta sinestarazi nahi izateko. Kontakizunak iradokitzen duena ikaragarria da, zirrara batean dago Lorea, ideia entzun berriak eta horiek eragindako sentipenak asimilatu baino lehen, beste batzuk datoz, eta mila galdera egin nahi dizkio Y andreari, baina ez dio moztu nahi, ez dio mozten. Denbora aurrera doa.
‎Iluntzean, eta gero eta lehenago iluntzen du, leihoak argiztatu egiten dira. Zabaldu eta itxi egiten diren begiak; batzuk badoaz, beste batzuk badatoz. Dirdira ahula erakusten du Añesen leihoak.
‎Manuel L. Abellanek bere garaian inkesta bat egin zien hainbat idazleri eta bakoitzak azaltzen zuen nola idazten zuten: batzuetan, beraiek ziren hasieratik autozentsoreak, beste batzuk etorri ahala idazten zuten, eta, gero, bukaeran gainbegiratzen zuten eta zer kendu erabaki. Horrez gain, mezuan ere, idazle eta irakurlearen arteko mezu zuzena egiteko kode jakin batzuekin funtzionatu ohi zen.
2019
‎Urte batetik bestera aldatu egiten da taldea: batzuk badoaz eta beste batzuk etortzen dira. Ondorioz, hein handi batean, urtero hasieratik ekin behar izaten dute:
‎" Zeinen ondo, maiaz egiten duzu! Beste batzuk etorri dira, espainieraz egin dute, eta ez diegu ezer ulertu!". Haiek bezalakoa zarela eta haiekin zaudela sentitzen dute.
‎Belarrietako bat burezurretik erdi askaturik zeukala ere ikusi nion, hartatik bi ezpain zimurtu eta zornaturen artetik igarotzen zitzaion arrakala odoltsu batek bereizirik. Itzalak balira bezala igaro ziren biak, baina beste batzuk zetozkien atzetik. Oinek ehun kilo pisatzen zutela iruditu zitzaidan, eta ezerk ez nindukeen behartuko pauso bat egitera.
‎lana aitortu dezatela; eta aitortza diruan ikusten da ondoen.40 urte dira helduen euskalduntzea hasi zela Arabako Errioxan.Seguruenik, lehenengoak Gasteiztik etorriko ziren, oso modu soltean. Gerora, beste batzuk etorri ziren AEKren izenean, eta IKAk bidea hasi zuen ni heldu baino apur bat lehenago, 1989an. Gaur egun, bost lagun jardun osoz ari gara, eta beste batek ordukako laguntza ematen digu.
‎Argitaletxeko eraikuntzako atarian, Raimundo Silvak, umore txarrez, zuhaitzen adar artean ageri zen zeruari begiratzen zion, baina zerua hodei astuna zen, hodei bakarra, urdinezko pitzadurarik gabea, eta ernegatzeko moduko erregulartasunez erortzen zen euria, ez gehiago, ez gutxiago. Ez dugu beste egunik edukiko, murmurikatu zuen, meteorologia praktikoetara ohituriko jendearen esaera zaharra errepikatuz, erabat sinesgarria ez dena, ordea, zeren egun haren ondoren beste batzuk etorri baitziren, eta Raimundo Silvarentzat hau ez baita azkena. Eguraldia hobetuko ote zen aiduru zegoen bitartean, langileak bazkaltzera irteten hasi ziren, ordu bata baino beranduago zen, elkarrizketa luzexka izan zen.
‎Batzuk badoaz eta beste batzuk badatoz: Ane Eslava kazetari irunberriarra batuko da lan taldera, albistegiak indartzeko, joan den denboraldian Haritz Pascualek egin zuen bezala.
‎Lizarrako Gaiteroen ekarpenaren ondoren beste batzuk etorriko dira, tartean argazki artxibo garrantzitsua, Nafarroako Artxiboa dohaintza emaileekin egun lantzen ari dena.
‎Eta beste batzuk etor daitezke auskalo nondik eta borrokara batu.
2020
‎Leku guztietan bezala, Elkar ekineko kideen artean ere mugimendua izan dela azaldu dute: " Batzuk joan dira eta beste batzuk etorri". Dena dela, nabarmendu dute jendea elkartera batzea komeni zaiela.
‎Bailarako jatetxe handiek ateak itxita izan dituzte martxoaz geroztik, eta euren jarduna eten behar izanak" kalte ekonomiko handiak" eragin dizkie guztiei. Konfinamendua arintzeko planaren baitan, zabaltzen ari dira berriro, pixkanaka; batzuek azken egunetan ireki dituzte ateak eta beste batzuk datozen asteetan irekitzeko ari dira prestatzen.
‎Bost lagun haiek eta beste batzuk izan ezik, han zeuden guztiek alde egin zuten eta espaloiak hutsik geratu ziren. Gero, beste batzuk etorri ziren andanaka eta espaloiak bete zituzten guztiz bat batean. Alai urrutiratu ziren alarde baten aldekoak, eta alai hurbildu ziren bestearen aldekoak.
‎Hilkutxa hobian sartu aurretik, Daniel Irigarai apaiz gazteak senideen nahigabearen aringarri dio: " Batzuk badoaz, beste batzuk etorriko dira", institutuan begiz jota zeukan neskari zeharka begira. Teresak irribarre lagunkoi bat egin dio eskua sabelaldera eramanez.
‎" Nire kokotzaren azpiko bizarraren azpian egon du Oiartzungo herriak". Beraz, orain, nik uste dut, hasiko naiz, gero beste batzuk etorriko dira, batzuk bizarrarekin eta besteak gabe, baina denok, [Jose Ramon] Belokik esan duen bezala, jakin behar dugu gau honetan, tokatzen den kokotzaren bizarraren azpia errespetatzen eta gauzak bere neurrian egiten. Zuek badakizue nahiko zail izango zaigula gaur hemen kantatzen.
‎Jakin 235 da falta. Batzuk badoaz, Berri Txarrak lez, eta beste batzuk badatoz. Eta joera eta galdera berriak ere bai:
2021
‎Atzera begiratu zuen gibelean zeukan harresi garai eta gaindiezinera –gaindiezina leun leun igeltsuztaturik zegoelako, ate zulo askorekin hala ere–, bila zetozkion gizonen lerroa hurbiltzen ari baitzen. Haien atzetik beste batzuk zetozen orain, etxeen arteko kaletik.
‎Baina irudiok saihesten ere ikasten hasia nintzen pixkanaka, Fridarekin lotutako beste batzuk zetozkidalako ordainetan (haren pikodun jertsearen malgutasunarekin zerikusi zuzena zutenak usu), eta halako indarrez, ezen nire hankarteko lokartua aspaldiko partez berpozteko gaitasuna izaten ari baitziren. Nagoreren hanka luzeek ere erdietsi ez zuten balentria.
‎Baina herri senak ere garbi ikusten zuen helburu zibilak erasotzea ez zela egokia herria defendatzeko. Bilboko ekintza antzeko beste batzuen gibelean etorri zen; bakoitzak Erakundeari ematen ahal ziokeen parada kalteak neurtzeko eta bidean geldi geratzeko, mota horretako ekintzak bazterturik.
2022
‎Hiriaren paisaia betidanik aldatu da horrela, interes publikoaren eta etekin ekonomikoaren oreka zailean, bota eta berregin, eraikin batzuk joan eta beste batzuk etorri. Arkitektoentzako lana.
‎Adituek diotenez, Jean Etxepareren Beribilez da euskarazko lehen bidaia liburua. Geroago beste batzuk etorri dira, itzulpenak ere bai, baina ez asko. Espero dezagun Booktegiko liburu honek merezi duen arrakasta izatea eta proiektu berrien hazia izatea.
‎Jokalari asko joango dira, eta beste batzuk etorri. Entrenatzaile taldeak jarraituko duela pentsatzen dut.
‎–oihukatu zuen Erkudenek. Telmo supituan geratu zen– Badakizu zeren bila gabiltzan, Pantxika, eta guk eramaten ez badugu, beste batzuk etorriko dira bila. Haiek ez dute guk bezain zintzo jokatuko zurekin.
‎Proiektu handinahi hau uler daiteke eskuizkribuan hainbat orrialde betetzen dituzten oharren argitan. Ohar horietako batzuk jadanik idatzia dagoenari dagozkio; beste batzuk etortzeko dauden atalen gaineko iruzkin programatikoak dira. Oro har, esan daiteke oharpen horiek manifestu poetiko bat osatzen dutela eta berorren arabera gauzatzen direla egileak sartzen dituen aldaketak.
‎Lucile amaginarrebaren gelara joan zen gauza erabakita zegoela esatera, agindua jaso zutela eta alemanak gau hartan bertan zihoazela. Beste batzuk etorri baino lehen, espero izatekoa zen zenbait ordu behintzat izango zituztela, eta aprobetxatu beharra zegoen Benoîti ihes egiten laguntzeko. Ezin zezaketen etxean ezkutatu gerra amaitu arte, ez eta berera bidali ere herrialdea okupaturik zegoen bitartean.
‎Hegoaldeko lehen idazlea urratsak eman darabilena Txillardegi da Peru Leartza’kon (1960), nahiz eta urte batzuk geroago, 1981ean, urratsak eginerabili zuen. Gero beste batzuk datoz: Etxaide Gorrotoa legen (1964) Letamendi (1979).
‎Goiz osoan berdin: batzuk deika, beste batzuk etorri egin dira Denek nahi dute batzar bat.
2023
‎Neska, hona hemen zor ninana, agindu bezala; orain ez dinat ezer eskatzen, ez dinat ezer behar, denetik zeukanat eta gehiago izango dinat Ameriketatik itzultzean. ...dak egiten zituen, gari lastozko txirikorda urreztatu leunak; berarenak ziren ederrenak, berdin berdinak, fin finak, lastozko hasierak eta amaierak ia ez ziren nabaritzen, hain ondo ezkutaturik geratzen ziren txirikorda mehe leunen artean; parpaila ere egiten zion the start deitzen zitzaion sonbreiruaren hasierari; beti eskuz egiten zuen lana; esloveniarrak saiatuak eta zorrotzak ziren, baina gero beste batzuk etortzen ziren beste herrialde batzuetatik, haiei ez zitzaien batere axola produktuaren edertasuna, dirua besterik ez zitzaien axola; zer ez zien esaten Rozinak lastozko sonbreiru gaizki egina ikusten zuenean, parpaila edo ez zeukalako eskuz ondo egina; gaixoa hala jokatzen zuen emakumea Rozinaren eskuetan erortzen bazen. Urte haietan, Ameriketan lan egindako urteei esker, Lehen Mundu Gerraren aurretik egindakoak gehituta, erretiro saria irabazi zuen; hain txirikorda ederrak egiten zituen, non gerenterik handienak baino dolar gehiago irabazten baitzituen; oso jende gutxik egiten zuen lan hura, oraindik ere Carniola ko lastoa josten dakiten adituen bila ibiltzen dira, orduan ere bai noski, areago gainera, zeren orain baino gehiago erabiltzen baitziren lastoz egindako sonbreiruak.
‎Baieztatzen dudanean jakintza ez dela beren ondorioa izanen duten egintza jakin batzuen hasiera edo haietatik haratago dagoen zerbait lortzeko baliabide hutsa, baizik eta den hori delako bilatu behar den xede bat, gerora hartan irauteko aukera ematen diguna, ez naiz inolako paradoxarik formulatzen ari, berez ulergarria den zerbait esaten ari bainaiz[...]. Ez dut inola ere ukatzen ondasun jakin batzuk beste batzuetatik datozkigula eta haien ondorio direla jakintza beretik haratago eta haren gainetik (v, § 2).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia