Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 164

2000
‎Oro har, ekintza hauek, historia, etorkin etniko zein sozial, genero, erlijio edota talde kultural batekoa izateagatik beraien buruak antzinatik bazterturik ikusi dituzten gizabanakoak gizartearen patu kolektiboan benetan parte har dezaten dute helburutzat. Beste hitzetan esanda, gizartekideak hiritartasunaren idealera hurbildu daitezen kontsideratu behar zaie, ez indibiduo abstraktuak, isolatuak bezala, baizik eta giza talde ezberdinekin lotura estuak dituzten indibiduoak bezala. Estatuak esku hartu behar du aipaturiko talde horiek orohartzaileak direnean, defentsa premia larrian daudenean eta, aldi berean, bere kideen askatasuna eta errespetua babesten dutenean.
‎Pentsalari hauen ustez, orduan, gizaki baten bizimoduak garapen egokia dauka baldin eta bere baitatik sorturiko baloreen arabera gidatua bada, inoiz ez kanpotik ezarritakoen arabera. Beste hitzetan esanda, zilegi den bizimodu onaren ikuskera bakarra nork bere buruari ezarritakoa da, eginkizun horretan gizabanakoaren autonomia eta indibidualtasuna irizpide bakarrak direlarik. Ondorioz, haW Jesus Casquette EHUko Teoria Politikoaren Historia Saileko irakaslea da. rreman ekonomiko, erlijioso, kultural, sexual, eta abarrek ez dituzte gizabanakoak muga jakin batzuen barruan hesitu behar; aitzitik, hauek askeak izan behar dute aipaturiko edozein harreman mota kolokan jartzeko, honek erakargarria izateari uzten dion momentu beretik.
‎Liberalak eta bere kritikoak bat badatoz tesi sozialarekin, zertan datza orduan haien arteko desadostasuna? Esan daiteke desakordioa, besteak beste, estatuak jokatu behar duen paperean datzala, hau da, instituzio publikoek zein neurritan esku hartu behar duten gizabanakoen bizimodu onen aukeran4 Beste hitzetan esanda, eta guretzat dagoeneko ezaguna den terminologia erabiliz, bi autore multzo hauen arteko argumentuaren gatazka estatuaren neutraltasunaren auzian kokatzen da: liberalek, oro har, estatuaren neutraltasuna defendatzen duten bitartean, komunitaristak ideia honen aurkariak dira.
‎Xede hori abiapuntutzat hartuta, estatuak esku hartu luke gizabanako guztien autodeterminazioa praktikan bermatzeko, eta ez soilik dagoeneko merkatu soziokulturalaren aldetik babesturik dagoen talde kulturaletako kideena. Autore hauen ustez, esparru politiko beraren barruan eta elkarren ondoan edota elkarrekin nahastuta bizi diren talde kulturaletako kideek( beste hitzetan esanda, multinazionalak diren estatuetako edota multikulturalak diren gizarteetako kideek) eskubidea daukate beraien kulturek botere publikoaren babesa izan dezaten6.
‎Ez zen, agian, neska guztiz inozentea; bazuen, agian, posizio bat sasipeko borrokan. Ez zuten beste hitzik esan. Bigarrenez burua aklaratu ziolarik, Elik ileak pixka bat lehortu, salara eraman zuen; korridorean zebilen mutikoari:
‎Gero Pititak Xanek entenditu ez zuen beste zerbait esan zuen. Handik goiti ez zuen beste hitzik esan: arin arin, ordoki txiki batera heldu zirenean, gero malda behera gozoan, Xanek, mainguka bada ere, lortu zuen hari pixka bat hurbiltzea, Pititak ordea, erritmoa moteldu, edo zeramanari eutsi gabe, biziago ekin ote zion.
2001
‎Eta harridura hori ezinezkoa litzateke baldin eta nobela honek bertan aurkezten diren gertakizunen interpretazio biribila eskainiko baligu. Azken finean, leku guztietara hedatzen den foko horrek heriotzaren inguruko guztia azaldu besterik ez du egiten eta puntu horretatik aurrerakoa gure hausnarketa pertsonala izango litzateke, edo beste hitzetan esateko, 100 metro ren etengabeko berridazketa.
‎Ondorioak izan ziren: irakurlearen funtzio sortzailea aldarrikatzen duen literatura gailendu zen, edo beste hitzekin esateko, Harreraren Estetikan oinarritzen den poetika nagusitu zela esango genuke.
‎Tartean, nobelaren garrantzi sinboliko eta narratibo guztia daraman gertakizunaren inguruko kontaketa daukagu: Daniel Zabalegiren, Anjel Otaegiren, afusilaketa, edo beste hitzetan esateko, HERIOTZA. Narratzaileak esplizitoki esaten du heriotza honek duela garrantzi nagusia, eta ez garaiaz egin diezagukeen testigantza historikoak:
Beste hitzetan esanda, uste da, ikasleek ikasiko badute, ikasgelako markoanberen bide propioa aurkitu dutela, eta, halaber, marko hori eraikitzen etaaldatzen parte hartze aktiboa izan behar dutela.
‎Euskararen egoerasoziolinguistikoa ez da ikaragarri aldatu 1980 eta 1989 urteen artean; baina bai, ordea, euskararen egoera sinbolikoa. Euskara, Atxagari esker, literarizatu egin da; beste hitzetan esanda, hizkuntza literario bilakatu da munduaren aurrean. Honekguztiak konfiantza ematen dio euskal irakurleari, normalizatu egiten du euskal obrenirakurketa, militantzia kulturalaren zirkulu mugatuetatik atera egiten du euskarazekoitzitako obren irakurketa.
‎Kortazarrek Lasagabasterren ikuspegia atzerakoitzat jo dezake, eta ez zaio arrazoirik faltako, hauxe argudiatuz, alegia, eleberriaren ikuspegi marxista eta estuaren menpe jarraitzen duela etaliteratura literaturatik at dauden printzipio batzuen menpean jartzen duela. Beste hitzetan esateko, teorizatzaile sobietikoen errealismo sozial beldurgarria berpiztu nahi izatea leporatzen dio Kortazarrek Lasagabasterri. Izan ere, egia da Marx-ekin hasi eta Lukacs, Sartre zein Bakhtin ekin garatuzen kritika literario ezkertiarraren arabera, ororen buru eleberriak munduarekiko lotura mimetikoaduela eta soineko sinbolizatua onartzen zaion errepresentazio mimetiko horren egiatasuna edoperfekzioa dela idazlearen helburu.
‎irakurleari eman dio hitza, eta irakurleak bere abotsa jartzea derrigorrezko egiten duten testuak eskaini dizkigu. Beste hitzetan esateko, geuk eta geurepartehartzeak osatzen dugu bere testuen muina. Izan ere, irakurleok bete beharrekozuloz edota hutsunez eratuta daude testuok.
‎zorpeko herrialdeak (H) ez soilik jadanik eratutako bere kanpoko irabazi netoen gutxitzea jasaten du zeina truismoarekin bat, baizik eta bere kanpoko irabazi netoen eratzean bertan ere gutxitzea jasaten du. Beste hitzetan esanda, bere kanpo hartzekodunei zerbitzatzeko zorpeko herrialdeak bere kanpoko irabazien bere merkataritza soberakinetik datozenak zati bat sakrifikatzen duen aldiunean, bere erakabiak erretroaktikoki erabat deuseztaturik gelditzen diren irabazi horien eratzeari eragiten dio. Errepika dezagun ezen irabaziaren eratzea dela arazoan dagoena, eta ez (truismoaren arabera) irabazia bera.
‎Izatez, logikaren arabera, beren egoiliarren zorpetzearen gainean nazioak ezin direla zordunduak izan frogaturik egonda, badirudi ezen, gaur egungo nazioarteko ordainketen ez sistemaren menpean egonik, herrialdeek beren garapen ekonomikoa erabat baldintzaten duten gehiegizko kanpo zorra metatu dutela. Beste hitzez esanda, zorpeko herrialdeek etengabeko galera sufritzen dute, beren zama bikoizten duen sistema baten azpian beren zorra zerbitzatu behar dutenean.
‎Zor krisia ez da truke tasen ez-egonkortasunaren ondorioa, beraren definizioaren alde bat baizik. Beste hitzez esanda, zor krisiak truke tasen fluktuazioen bidez erakusten du bere burua. Nazioarteko ordainketen sistema kanpo zorren zerbitzu neutralarekin bateragarria izanen balitz (baita nazioarteko diruaren funtzionamendu neutralarekin ere), truke tasak egonkor egonen lirateke, agintari monetarioen berrorekatzaile ofizialaren beharrik izan gabe.
‎Gertakari horren ondorioa kaltegarria da A herrialdearentzat, zeinak beste esportazioa bat es3A= 10 $ gauzatu behar duen, daukan konpromisoa kitatzeko. Beste hitzetan esanda, interesen nazioarteko multiplikatzailea 2 zenbakia da.
‎Eta hala, Borges heroia baldin bada behartsu, lurrean kondenatu eta pobreen begietara, Ministroarentzat erabateko etsaia da; eta alderantziz, Ministroa ordena bermatzen duen heroia baldin bada, Borgesentzat akabatu beharreko deabrua da. Alabaina nik, obra honen idazlea naizen aldetik, heroi bakarra behar dut, eta heroiaren aukerak nire jarrera markatuko du aldez aurretik; hau da, beste hitzetan esanda, jarrera, posizio bat hartu behar dut liburuari buruz, aldez aurretik. Bon, honek hainbat gauetako loa galarazi zidan arren, azkenean posizioa hartu nuen, Ministroaren alde.
2002
‎Euskarari dagokionez, 1989 urtean UPV/EHUn hasitako lehenengo euskalduntze planak aurreikusten zuenez, bost urteren buruan medikuntza ikasketetakolehenengo zikloa, preklinikoa deitzen dena edo, beste hitzetan esanda, lehenengohiru urteak, guztiz euskaratua egongo zen.
2003
‎Gero kalera, Casa Ariasa, edo, beste hitzekin esateko, auzoko bar batera.
‎CONSUMER ek egin zuen ikerlan honetan, bisitaturiko hamahiru turismo bulegoetatik zortzik ez zuten proba gainditu edo, beste hitzetan esateko, denen %38k bakarrik ematen diote kontsumitzaileari asetzeko moduko zerbitzua.
‎Basarte/ Gizarte oposizioak, hortaz, Natura/ Kultura bereizketa erakusten du. Beste hitzetan esateko, Peru" Naturaren Unibertsitate" ko jakituna da, eta euskararen bidez jaso du jakinduria hori. Gizaki naturala, baserritarra; lege naturala, Jainkoaren legea; hizkun  tza naturala, euskara.
2004
‎A eta B formulak baliokide semantikoak direla esango dugu, eta sinbolikoki A= Bidatziko, baldin eta bakarrik baldin A eta B k egia taula bera badute. Beste hitzetan esanda: A B ren ondorio semantikoa baldin bada eta B A rena. Bi formulak baliokideak badira, semantikoki propietate berdinak izango dituzte.
Beste hitzez esateko: gizarteko mintzakerari gagozkiola, tratamenduen sailleko eremuei gagozkiela, euskeraren barne moldea edo" estruktura", eta erderena, ez dira eremu berdiñekoak.
Beste hitzetan esanda, ikusleak egiten du zinema eta, era berean," Euskal Zinema" delako hori egileek bezainbeste ikusleek egingo lukete edo, zehazkiago adierazita, egile eta ikusleen arteko loturak egin egingo luke gure zinema, egitekotan.
2005
‎–... Kohesio mekanismoak testualizazio mekanismoak ditugu, eta beren funtzio nagusia gaiaren garapena eta azpigaien artikulazioa gauzatzea da. Beste hitzetan esanda, testuaren harilkatzea gauzatzea... Bereziki hurrengo alderdiak zainduko ditugu
‎Informatiboki hasi eta publizitate arloko testua osatzeraino. Genero bakoitzak ezaugarri komunak ditu; beste hitzetan esanda, osotasunezko tolesdura linguistiko semantikoa emango dio testuari, genero batekoa edo bestekoa definitu arte. Huertas eta Perona k osotasunezko koherentzia semantikoa deitu eta horrelako ezaugarriz sailkatu dituzte bost genero testuok:
‎Sabel arnasketa edo arnasketa diafragmatikoa alde batetik, sahiets aldeko arnasketa edo erdikoa bestetik, eta arnasketa klabikularra edo goikoa hirugarrenik. Beste hitzetan esanda, tripako arnasa, birikietakoa eta lepokoa dira, hurrenez hurren. Ondorengo hitzok ez zaizkigu gaizki etorriko lanean, aplika ditzagun teknikak justu testua grabatu aurretik, entzuleari esaten diogun unea lasai hartze aldera.
‎arrazoiak eta ondorioak esplikatzeko esfortzu handiagoa egitea komeni dela, entzuleek eta ikus entzuleek informazioa jaso dezaten, hobeto jaso dezaten. Beste hitzetan esanda, interpretazio lana errazagoa egin dakien.
‎(konpetentzia) hitzaren definizioa dakargu hona, interpretazio lan honi dagozkion lerroei amaiera emateko. Hartzaileak kodigo multzoa erabiltzen du jendetza baten ezagupide komunak direnak eta mezuak deskodifikatzeko edo, beste hitzetan esateko,, ulertzeko, erabiltzen dituenak.
2007
‎alde batetik, gobernuek argi eta garbi onartzendute linealtasuna gainditu eta berrikuntzak konplexutasunean aritu beharra; bestetik, ordea, konplexutasun horren zedarritzean gobernuek lehenesten dituztenpolitikak oraindik ere agerikoagoak dira. Beste hitzetan esateko, testuinguruhonetan ekimen desberdinek berretsiko lituzkete gobernu politiken asmoak.Berrikuntza sustatzea eta hor konpromiso publikoa kontsideratzea bateragarria da, modu integratu batean ulerturik, berrikuntzaz gobernuek adierazten dutenarekin; ez, ordea, gobernuen politika errealekin. Ezagutzaren politikek ipintzen dituzkeerronka hauek agerian, zientzia politika ikertzetik harago joz gero soilik lortuahalko duguna.
‎Kasu horretan, alokairuen ordainketarakogastaturiko errentak ezin du finantzatu ondasun merkatuan eskatzen diren kontsumo ondasunen erosketa. Beste hitzez esanda, banku kontabilitatean departamentufinantzarioa eta kapitalaren departamentua bereizirik ez daudenean, inbertsioakerrenta erreal bat errenta nominal huts batekin ordezkatzera darama. Kapital metaketaren prozesuaren maila goiztiarrean hori gertatzen denean, gehitze nominalakinflazioa inplikatzen du soilik.
‎Herrialde bakoitzak gauzaturiko erreformarik ezean, interes ordainketakA rako zama bakarra suposatuko luke soilik baldin eta nazioarteko konpentsaziosistema batek herrialdeei ahalbidetuko balie beren barneko moneten konbertsiolibretik profitatzea. Beste hitzez esanda, interes ordainketa normala izanenlitzateke baldin eta bera herrialdeen arteko elkarrekiko transakzioen sistema bateanintegraturik balego.
‎Horietan ondo sakonduz gero, irudiluke politika zientifikoa (europarra eta estatala) ardatz harturik, horrekikoportaerak neurtu nahi direla. Beste hitzetan esateko, politika zientifiko jakinbatekiko portaerak ezagutu eta politika zientifiko hori sustatzeko neurriak diragogoan. Labur esateko, ezagutzaren neurketarako emaitzak politika zientifikoenlegitimazio mailarekin parekatuko lirateke, korrelazio baten gisara; halaber, aurrekontu publikoak justifikatzeko, zientzialarien autonomia bermatzeko eta baldintzasoziopolitikoak ezartzeko bitarteko lirateke (Hilgartner, 1990) 57 Lehenengoarenondotik, bigarren zehaztapenari helduz, Eurobarometroan ezagutza da adierazleindependentea, horren nolakoaren menpe direlarik herritarren portaerak.
‎Nireustez, gizarte zientzietako ikerketak garatzeko parada atzeman liteke lau kritikahorietan. Beste hitzetan esateko, Zientzia Ikerketetara mugatu eta bere ahuleziakgeureganatu ordez, proposamen baterako ahalegina ere egin ahal dugu. Jarraian, horretan ahaleginduko naiz:
Beste hitzez esateko: gizarteko mintzakerari gagozkiola [eguraldiko fenomenoei edo koloreei gagozkienean bezalaxe], euskararen barne moldea edo «estruktura», eta erderena, ez dira eremu berdinekoak.
‎Koalizio kontrairaultzailearen laguntzarekin, 1930eko hamarkadako krisialdia gaindituz, kapitalismoa bere indarra adierazten ari zen 1950eko hamarkadan, nolabait erakutsiz gauza zela ordura arte bere alde zeuden hainbat talderen gainetik merkatu legeak inposatzeko. Beste hitzekin esanda, eragile ekonomiko kapitalistek ezin bazuten bere jarduera aurrera eraman, Estatuak bere interbentzionismoarekin merkatua trabatzen zuelako, Estatua bera jartzen zen kolokan, defizit izugarria jasanez eta frankismoaren oinarri sozial garrantzitsu batzuk galtzeko arriskua izanez. Nolabait Estatuko instituzioak salbu uzteko onartu behar izan zuen Gobernuak berak politika ekonomiko berria, eta esparru ekonomikoan politika liberalagoa aldarrikatuz industrializazioaren prozesua defendatu behar izan zuen derrigorrez.
Beste hitzetan esan dezakegu, aurrekoa zehaztuz, gizakiaren humanizazio prozesuak suposatzen dituen —eta elkarren osagarri diren—" munduaren" zabaltzea (kanpora begira) eta" ni" aren sakontzea (barrura begira) ezin daitezkeela kontsideratu ere egin hizkuntzarik gabe. Horregatik esan dezakegu" formazioa hizkuntzan eta formazio gizatiarra", Menzeren hitzak gure eginez," modu bereiztezinean datozela bat":
2008
‎Lege horren 32 art.aren arabera, Estatuaren Aurrekontu Orokorra da Estatuko sektore publikoa osatzen duten erakunde eta organo bakoitzak ekitaldian zehar likidatu behar dituen eskubide eta betebeharren adierazpen zifratu, bateratu eta sistematikoa. Beste hitzetan esanda, Aurrekontuek hurrengoak zehaztuko dituzte: Estatuak gehienez aitor ditzakeen betebehar ekonomikoak; ekitaldi ekonomikoan aitortu beharreko eskubideak; enpresa sektore publikoak eta fundazio sektore publikoak izango dituen finantza gastu, finantza sarrera eta inbertsio eragiketak; ekitaldian lortu beharreko helburuak; eta estatuko tributuak ukitzen dituzten onura fiskalak.
‎Ekonomia administraziozko ebazpen irmoak, tributuak aplikatzeko egintzen eta zehapena ezartzeko egintzen gaineko ekonomia administraziozko ebazpenak, ezin dira administrazio bidean berrikusi, horretarako arrazoia zein den gorabehera, salbu eta Zuzenbide osoko deuseztasuna, okerren zuzenketa eta berrikuspen prozedura berezia erabiltzen denean. Beste hitzetan esateko, kari horiez landa, Administrazioak ezin dezake bere egintzarik deuseztatu. Halakoa egin nahi izanez gero, Administrazioak lehenik eta behin kaltegarritasun adierazpena egin eta, ondoren, Administrazioarekiko auzietara jo behar du.
Beste hitzetan esanda, New Yorkeko egonaldia Canok errito iniziatiko bat bailitzan pentsatu du, idazle dela segurta liezaiokeen erritoa hain zuzen. Hori, bidaiaren jatorria eta prestakuntza aipatzen zaizkigunean geratzen da agerian.
‎Noiz da alde> hitz, eta noiz atzizki? Beste hitzetan esanik, noraino du alde k autonomia lexikal osoa, lexe ma soil eta beregain gisa jarduteko aukera ematen diona. Aldiz nondik aurrera hitz egin behar da, autonomia galeraren norabide jakinean ba rrena goazelarik, alde> atzizki lexikogenetiko soilaz, behinolako autonomia lexikala erabat galdutako eratorpen morfema hutsaz alegia?
Beste hitzez esanik, euskalkiak baino lehen, eta horien azpitik edo gainetik nahi den bezala, hor da euskara batu hori. Beraz, euskara batua erabat hizkera artifiziala eta asmatua delako uste hori, ez da uste zuzena.
2009
‎Ikusten dute ETAko militantea txori bat balitz bezala, ez dute ikusten zakur. Beste hitzez esateko, Demo mugimenduaren uhin horretakoa bezalako jendeak aurkitu ditut, eman didate bizipoza eta uste dut horientzako merezi duela nork bere bizia kontatzeak. Amonaren paperean sartzeak.
Beste hitzik esan gabe, elkar agurtu gabe, bi arrotz bezala bereizi ziren. Walter autoan joan zen eta Joseba, hotza uxatzeko arinki ibiliz, autobuseratu egin zen.
‎Biak batera, ^ eta $, erabiltzen ditugunean adierazpenak bat egin behar du string aren hasiera eta amaierarekin. Beste hitzetan esanda, patroiak string osoarekin bat egin behar du.
‎Kasu horretan, $hitza patroiaren agerpen bakoitza string hutsarekin ordezkatuko luke Perl ek. Beste hitzetan esanda, patroiaren agerpen guztiak ezabatuko lituzke testuan.
‎Instituzioek badakite informazio erreala, osoa eta askotarikoa jendarteari gerturatzeak maila sozialeko eta instituzionaleko afera bat irekitzen duela, auzitan dagoena, hain zuzen ere, bizitza modua delako, beste hitzetan esateko, jendartea eta komunitate bizitza ulertzeko modua, erabaki-guneetan herritarren rola eta erabaki gaitasuna ulertzeko modua. Laburtuz:
‎Esandakoaren bidetik, beraz, eskolari hizkuntza helburuak jartzerakoan, hots, Euskararen Legeak dioen" bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko adina ezagutzea" hizkuntza helburu bidez zehazterakoan?, oso kontuan hartu behar dira gaur egungo eta datozen 15 urtetako gazte elebidunen ezaugarriak [71], ezaugarri horietatik ondorioztatzen diren mugak eta eskolaren esku jarriko diren baliabideen eraginkortasuna, horiek denak aintzakotzat hartuta finkatu baitira haur eta gazte ikasle gehienentzako hizkuntza helburuak. Beste hitzetan esanda, euskalduntzeko hizkuntza helburua finkatzerakoan kontuan izan behar dira, besteak beste, hezkuntza sistemaren ahalbideak, euskararen pisu demografikoa eta bizi indar soziala, eta egoera soziolinguistiko anizkoitza.
‎Printzipio horien guztien arrazoizko uztarketa egitea da konponbidea, inola ere ez eremu pribatuko ateak hizkuntza politikari erabat ixtea. Beste hitzetan esanda, gure iritzian, bidezkoa da ahulezian dagoen hizkuntzaren sustapena bermatzeko neurri arautuak hartzea eremu pribatuan ere, beti ere hizkuntza hori erabiltzera inor behartu gabe eta beste hizkuntzak erabiltzea eragotzi gabe. Laprast egiteko arriskua bistakoa denez, zuhurtasun handiz eta ahalik eta adostasunik zabalenaz jokatzea beste inon baino gomendagarriagoa da eremu pribatuan.
Beste hitzetan esanda, dekretuaren aplikazio esparruan sartzen diren enpresa eta establezimenduak behartuta daude informazio idatzia eta publiko zabalari zuzendutako ahozko informazioa euskaraz eta gaztelaniaz ematera, eta behartuta daude bezeroari zuzeneko arreta ematera, edozein delarik bezeroak erabiltzen duen hizkuntza ofiziala, baina arreta emaileak nahi duen hizkuntzan, euskaraz edo gaztelaniaz, ... Salbuespen bakarra da arreta emailea enpresa publikoa denean; kasu horretan arreta emailea beharturik dago kontsumitzaileak aukeraturiko hizkuntza bera erabiltzera.
‎Horrexegatik litzateke arrazoizkoa nahitaezkotasun printzipioaren aplikazio proportzionala herri erakunde bakoitzaren Euskararen Erabilera Planari erabat loturik egitea. Beste hitzetan esanda, lanpostuan erabili nahi eta behar denaren arabera finkatu behar da zein lanpostutan lukeen euskararen ezagutzak nahitaezko eta zeinetan merezimendu huts. Ez baita nahikoa euskararen ezagutza eskatzea, erabiltzea denez helburua.
‎hobeak eta aurreratuagoak garelako". Beste hitzetan esanda: modu horretara ulertutako tolerantziak berezkoa du beste gizakiekiko eta haien hizkuntz (ar) ekiko norberaren nagusitasun eta gailentasun posizio aldez aurretiko bat.
‎zenbait lanpostutan beharrezkoa izatea euskararen ezagutza, eta nahitaezkoa ez duten guztietan merezimenduzkoa izatea. Beste hitzetan esanda, administrazio publikoetako lanpostu guztietan euskararen ezagutza gutxienez merezimendu gisa baloratu behar da, eta zenbaitetan nahitaezkoa izan behar du. Hori da, ofizialtasuna interpretatzerakoan, Auzitegi Konstituzionalaren doktrinak dioena.
‎Hezkuntza sistema izan da neurri handi batean, eta maila apalagoan baita euskaltegiak ere, urteotako elebitasun hazkundearen makulu nagusia. Datu horiek argi erakusten dutenez, ordea, soilik hezkuntzaren bidez ezin da; edo beste hitzetan esanda, ahal izan, neurri (bikain) bateraino ahal da, ez ordea gehiago. Izan ere, gure gizartearen luze zabalean nagusiki hezkuntzaren bidez egindako berreuskalduntze prozesuak era honetako mugak baititu ezinbestean, eta gizarte bizitzan presentzia minoritarioa duen hizkuntza baten erabilera areagotzea ezin baita bete betean egin goizetik gauera edo belaunaldi batetik bestera.
Beste hitzetan esango dugu. Hiztunak dira hizkuntzaren jabe, hiztunen ahotan lortzen du izatea hizkuntzak, hiztunik gabe berez ezdeusa baita.
‎Horra bakean uzten ez gaituen galdera. Gure iritzian, bistan da orain duena baino atxikimendu handiagoa behar duela euskarak hain indartsua den hizkuntza baten ondoan eta globalizazioaren testuinguruan bizirauteko ez ezik hazten eta indarberritzen jarraitzeko, edo beste hitzekin esanda," behar besteko tokia" aurkitzeko. Atxikimendu handiago hori gogoari lotzen zaio bete betean, eta gogoak erakargarritasunean soilik har dezake indarra, euskararen pisu sozial eta ekonomiko mugatua kontuan harturik.
‎Halaber, hari mutur berari tiraka jartzen bagara, arrazoizkoa dirudi uste izatea Europa batua (pluraltasunean oinarrituriko Europa batua esan nahi da) edo Espainia plurala bezalako aldarrikapenak ez datozela inondik ere bat kontinenteko erakunde politikoek Europako hizkuntza pluraltasunaren kudeaketa ia soilik Estatu bakoitzaren esku uztearekin edota Estatuko erakunde politikoek Espainiako hizkuntza pluraltasunaren kudeaketari bizkarra erakustearekin, gaztelania ez beste hizkuntza propioren bat duten autonomia erkidegoen egiteko esklusiboa bailitzan. Izan ere, beste hitzetan esanda, kohesio sozialaren eta hizkuntza aniztasunaren interesaren ikuspegitik begiratuta, ez baita osasungarria, ez eta onargarria ere, Europako eta espainiar Estatuko erakunde politikoak bere eremuko hizkuntza aniztasunaren aurrean nolabaiteko behatzaile neutralak balira bezala jardutea; izan, argi eta garbi, protagonista eta agente eragile erabakigarriak baitira, onerako bezala txarre...
‎Irudipena dugu, ordea, hizkuntza pluraltasunaren gainean munduan zehar hain errotuak dauden aurreiritzietan dutela oinarria Hizkuntzen Euroituneko minoritaire/ minoritaria hitzek. Izan ere, hizkuntza bat txiki edo minoritario izendatzen baita Estatua erreferentzia nagusitzat hartuta; beste hitzetan esanda, Estatuan aitortua duten lege estatusaren arabera aitortzen dira txiki edo handi hizkuntzak; inoiz ez, ordea, Estatu barruko beren lurraldeetan duten pisuaren arabera, ez eta hiztun kopuruaren arabera ere. Horrela, bada, maltera edo estoniera estatu hizkuntzak izate hutsagatik hizkuntza handiak edo ez txikiak dira; katalana Espainian (ez hala Andorran, estatu hizkuntza baita han) edo euskara Espainian eta Frantzian, berriz, hizkuntza txikiak dira, estatu hizkuntzak ez direlako, ez beste ezergatik, horregatik bakarrik, nahiz eta malterak edo estonierak baino hiztun gehiago dituzten.
‎Jada behar bezain argi ez balego, inork okerreko interpretaziorik egin ez dezan argitu dezagun ez eraginkortzat jotzen duguna zera dela," guztia itzuli beharra" edo hizkuntza ofizial guztiak nahitaez neurri berean lan hizkuntzatzat ere finkatzea. Beste hitzetan esanda, ezegoki ikusten duguna da Europako erakundeetan" hizkuntza ofiziala= erabateko lan hizkuntza" identifikazioa nahitaezkotzat ematea. Ezegoki eraginkortasunaren ikuspegitik, eta ezegoki praktikan ameskeria baino ez delako.
‎Aipaturiko azken ebaluazio txostenaren arabera, es el Gobierno español el que tiene la responsabilidad general y final de velar por la aplicación práctica de la misma (de la Carta). Beste hitzetan esanda: oihartzun handia duten hainbat indar politikok eta mediatikok aldarrikatzen dutenaren kontra eta Estatuko administrazioek hogeita hamar urteotan egin duten praktika elebakarraren beste muturrean jarrita, Europako Kontseiluak dio Espainiako eleaniztasuna babestu eta sustatzeko ardura autonomia erkidegoei ez ezik espainiar Gobernuari ere badagokiola, hain zuzen ere espainiar Gobernuari dagokiolako Hizkuntzen Euroitunaren aplikazioa Espainia osoan bermatzea.
‎Hizkuntza kontuetan anizkoitzak diren gizarteek, irekiak eta askeak izango badira, nahitaez behar dituzte integrazioa eta oreka hauspotu, eta bazterketak eta setakeriak gaindituko dituzten politikak. Beste hitzetan esanda, bidezkoak (legitimoak, alegia) eta aukera berdintasunerako eraginkorrak izango diren hizkuntza politikak behar dituzte. Hizkuntza baten biziraupenarekin jokoan dagoena hizkuntza horren hiztun erkidegoaren eta hizkuntza hori bere ondaretzat eta autoidentifikazio erreferentziatzat hartu duen gizataldearen elkargune bat da, eta, beraz, horrexegatik beragatik, gizarte bizikidetza bera da jokoan dagoena, hizkuntza baten biziraupenarekin eta hizkuntzen arteko oreka edo desorekarekin batera.
‎Elebakartasuna da arraroa. Beste hitzetan esanda, gustukoa izan ala ez, mundu modernoan elebakartasuna da salbuespena eta eleaniztasuna araua, estatu nazioak aniztasun hori suntsitu eta bakoitza bere barruti soziala hizkuntza bakar baten altzoan eraikitzen saiatu diren arren. Araua betetzen duen errealitatea da Espainiako hizkuntza errealitatea ere.
2010
‎Ingurumen hori da, izan, adar adaska biziak eman ditzakeen enbor naturala. Hizkuntza ahula indarberritu nahi duen erakunde, elkarte edo mugimendu orok berariaz ahalegindu behar du, beste hitzetan esanik, bere jendearentzako arnasgune horiek mantentzen edo sortzen. Mantentzea ez da aski:
‎belaunaldi zaharrenak ziren euskaldunenak joan zen mendeko 70ko hamarkadan, eta belaunaldi gazteenak dira euskaldunenak gaur egun. baina aldaketa argitsu horrek baditu itzalguneak ere, eta berekin dakarzkigu beste erronka batzuk ere, besteak beste gaur egungo gazte elebidun gehienek, atzokoek ez bezala, bigarren hizkuntza baitute euskara (ondorioz, askok euskaraz gaztelaniaz baino gaitasun murritzagoa dute) eta, beste zenbait arrazoi ere tarteko, euskararen erabilera mugatuagoa baitute. uste izatekoa da, etorkizunean ibilbide bertsua urratuz gero, beste hogeita hamar urte barru, erdaldun elebakarrak gutxiengoa izango direla gure artean, eta salbuespen bitxia baino ez gazteen artean. horrek sekulako garrantzia izango du euskararen etorkizunerako. izan ere, elebidunak, 1981ean biztanleriaren gutxiengoa izatetik, 2031n gehiengo zabala izatera pasatuko baita gizartea. esandakoaren argitan uste izatekoa da, euskal gizarteko eliteak elebidunak izango direla. egoera berri hori gizarte berdinkideagoa eta kohesionatuagoa eraikitzeko lagungarri izango da, nahiz eta ikuskizun geratzen den horrek guztiorrek zenbaterainoko eragina izango duen euskararen erabileran. eta hau ez da bigarren mailako kontua, lehen muturreko kezka baizik, euskararen biziindarrak arduratzen gaituenontzat. elebakartasunak gero eta toki gutxiago du euskal gizartean. elebitasuna zabaltzeko joera gorantz doa etengabe. baina elebitasuna ez da homogeneoa —euskal gizarteak dituen ezaugarriak izanda, eginahalak eginda ere, ezin bestela izan—: ...ehen hizkuntza. errotik aldatu da hori urte gutxian. egungo elebidun gehienak hamar mila biztanletik gorako hiriguneetan eta hiriburuetan bizi dira, euskara erabiltzeko aukera gutxiago dituzten herrietan, eta, arestian esan bezala, hogeita hamabost urtez behetiko elebidun gehienek gaztelania dute lehen hizkuntza. horrek guztiorrek zuzenean eta modu erabakigarrian eragiten du euskararen erabileran. beste hitzetan esanda: hazkundea behar du euskarak, masa kritikoa handitu beharrean da, baina hazkunde sozial orok saihetsezina du hazkunde krisia. euskararik gabe bizitzea nagusiki euskaraz bizitzea baino askoz errazagoa den gizarte batean, ezinezkoa da elebidun guztiak —euskaldun zaharrak bezala euskaldun berriak— neurri berean izatea elebidun eta denek euskara gaztelania bezainbeste edo gehiago menderatzea eta, gainera, naturaltasunez erabiltzea. zirkunstantzia hauetan —ez dago besterik— urtea joan eta urtea etorri, hazi eta hazi, deskantsurik gabe hazten jardun, eta, gainera, primeran eta inolako urradurarik eta ahuleziarik gabe haztea, aukera irreala da, ezinezkoa erabat. aurrerago jorratuko dugun euskararen erabileraren gakoetariko bat da hau, ez txikiena. bestalde, jakina da familia bidezko transmisio hutsaz ezin dela hizkuntza baten bizi indarra gizartean areagotu, baina neurri berean da jakina, halaber, familian transmititzen ez den hizkuntza galbidean jarritako hizkuntza dela.
‎eracusaldietako sermoiak enuntziazio baldintza sozio historiko jakinei lotuak daudela erakustea. Beste hitzetan esanik, komunikazio egoera jakin batek enuntziazioaren egitura harrapatzen duela, eta mugatzen (linguistikoki eta diskurtsiboki).
‎Mikro-egitura hori aztertzeko, ezinbesteko da hitzen esanahia ezagutzea, baina hori ez da nahikoa, zeren eta hitz horiek proposizio ere bai baitira, hots, argumentuak eta predikatuak dira, eta rol semantikoak atzeman ahal dizkiegu, baita nolabaiteko ilokuzio indarra edo balio pragmatikoa ere. Beste hitzetan esanda, proposiziook ideia> bat adierazten dute. Horrela, proposizioerrepresentazioak azpi-egituretan biltzen dira, hots, mikro-egiturak osatzen dituzte.
‎Horrela gauzak, aurkezpen fasean Sakramentuen gaineko instrukzioa edo irakaspena beharrizan> moduan planteatzen da. Beste hitzetan esanda, eguneko Eracus> alea gai egoki eta garrantzitsu bezala ezartzen da.
‎Kontrara, bereiztu ditugun barruti horietako batera lerratzen da, B barrutira esklusiboki. Beste hitzetan esanda, hizkuntza elementuek presentzia desberdina dute enuntziaziobarrutien arabera.
Beste hitzetan esanik, arkitektura jakina du EEN legeak: hizkuntza eskubidea hiritarrak du.
‎Beraiei dagokie, eskola hizkuntza nagusia euskara ala gaztelania izango duten aukeratzea. 1982ko EEN legeari eusten dio hortaz 1/ 93 Legeak, puntu horretan ere100 Beste hitzetan esanik, oinarrizko arkitektura jurilinguistikoari dagokionez 1982ko EENren ildotik doa1993ko EEP.
Beste hitzetan esanik, irakasle erdaldun elebakarrak zaharrago dira adinez, oro har. Ikus ondoko irudiak:
‎Gustatu ala ez hanka biko legea da EEN, ez hanka bakarrekoa. Konpromiso bikoitzeko formula da, beste hitzetan esanik, 1982an EAEko gizarteak (ordura arte ez bezala) demokrazia arauz bere buruari ezarri ziona. Konpromiso biak, ez bat edo beste, dira kontuan hartu beharrekok.
‎Oro har, ez da alde handirik izan esparru horretan (eta esparru hori da, jakina denez, hezkuntza alorreko gastu iturri nagusia). Beste hitzetan esanik, hezkuntza kostu nagusien alorrean euskara ez da berariazko gainkostu faktore. Erdarazko irakaslearen soldata bera irabazten du euskarazkoak, eta klase ordu kopuru bera ematen du oro har.
‎Zientziaren kulturak talkan daude, motibo eta helburu desberdinei erantzuten diete zientziaren kultura enpresarialak, burokratikoak, akademikoak eta zibikoak. Beste hitzetan esateko, ikus liteke dimentsio afektiboa garrantzitsua dela herritarren iritziak osatzerakoan, alegia, sustatzaileen borondatearekiko, horien konpromiso sozialarekiko eta inpartzialtasunarekiko pertzepzioa direla iritzi sozialak egituratzen dituzten aldagai sendoenetakoak, eta ez hainbeste adituen konpetentzia teknikoa. Interes bereziko zehaztapena izan liteke, izan ere, sarritan adituek, instituzioek eta aholkulariek dimentsio teknikoa (ezagutza zientifikoa, arriskua erregulatzeko konpetentzia) azpimarratzen dituzten aldi berean, herritarrengan konfiantza eza eragiten duena dimentsio afektiboa (zintzotasuna, leialtasuna, zuzentasuna, inpartzialtasuna, kezka soziala) izaten da.
‎Hala ere, hori arrazoitzeko diote bizitza kalitatea, ongizate soziala eta jasangarritasuna direla beren ustez printzipio gida inportanteenak, eta eransten dute hori posible izateko bestelako diziplina zientifiko eta teknologikoak ere aintzakotzat hartu behar direla. Beste hitzetan esateko, alorrak bainoago, herritarrek azken helburuak dituzte hizpide, eta beraz ez da diziplina batzuk aintzatetsi eta besteak diskriminatzea proposatzen. Aitzitik, arrazoitzen dute ardurak, erantzukizunak, gizarteko beharren premiek izan luketela ikerketa lerroak eta aplikazio teknologikoak lehenesteko motibazioa eta iparra.
‎Arriskuaren pertzepzio sozialetan adituen mugak, aurreikuspenerako zailtasun hazkorra, erregulazio politiken eragiletza, edota ondorio kaltegarrien eta oro har ingurumenaren gutxiestea dira indar esplikatzaile nabarmena dutenak. Herritarren iritzietan arriskuaren garrantzia marjinala da, teknologia baten propietate negatiboak eta inpaktuen probabilitateak garrantzi urria dute; ostera, herritarren kezka guneak dira teknologiaren ordezkagarritasuna eta erabilgarritasuna, efektu ezezagunak eta ziurgabetasunak, eta teknologiak naturarekin duen harremana, beste hitzetan esateko, teknologiaren ondorioak, berrikuntza sustatzeko iparra eta interesdunaren motiboak, alternatiben kontsiderazioa, aldaketa teknologikoarekin eskutik hartuta datorren soziala, ekonomikoa zein politikoa. Kezka eta beraz auzi horien gaineko ezagutza (falta) da herritarren iritzietan eragina duena.
Beste hitzez esan dezakegu, ere, hizkuntza antropologiaren garapenak berak ekarri duela sozio-linguistikaren sorrera, erdibide horretan jada aipatutako" komunikazioaren etnografia" nabarmentzen delarik154 Horren haritik, bada, interesgarria dirudi ikustea nola bereizten dituen Durantik bi diziplinak:
2011
‎Ferguson-en 1959ko artikulua, Word en argitara emana eta dell hymes ek, handik bost urtera, Language in Culture and Society ezagunean berrargitaratua. diglosia terminoaz ari garelarik, hori da aurreko eta ondoko fasealdiak markatzen dituen unea: diglosiari buruzko azterbide soziolinguistikoan aurrera egin nahi dugunok ondo kontuan hartu behar izaten ditugu, beste hitzetan esanik, Ferguson-en 1959 aurreko lanak, batetik, eta 1959 ondokoak bestetik. Aurreko lanak, orain arte hanka punttaka pasatu ohi genituenak, Mauro Fernández-en ildotik atentzio handiagoz irakurri dira, antza denez:
‎" euskara erdarak hemen izango dira etorkizunean, euskara bizirik ateratzen bada, eta beraz hizkuntza bakoitzak espazio fisiko territorialaren, sozio funtzionalaren edo bien zati bana bere mende izan duela onartu dugu. hots, hizkuntza bien (eta, beste maila batean, ingelesaren) konpartimentazio egonkor samar bat diseinatu, gizartean adostu, inplementatu eta egonkortu beharra daukagula. Beste hitzetan esanik, eta inor gutxi poztuko dudala ongi aski badakit ere, diglosiazko formulazio berritu bat hil ala biziko eginkizuna dugu. hori gabe jai du euskarak, hasi berria den mende honetan. Behar beharrezkoa dugu konpartimentazio hori, handiak txikia jango ez badu.
‎Teoriatik tiraka – Mikel Zalbide horra, irakurle lagun, euskara indarberritzeko orduan diglosia zergatik den hain garrantzitsu. diglosia da, halakorik onartu nahi izaten ez badugu ere sarri, bene benetako erronka. euskara erdarak seguruenik hemen izango dira etorkizunean, euskara bizirik ateratzen bada, eta beraz hizkuntza bakoitzak espazio fisiko territorialaren, sozio funtzionalaren edo bien zati bana bere mende izan du. horretara iristeko, berriz, hizkuntza bien (eta, beste maila batean, ingelesaren) konpartimentazio egonkor samar bat diseinatu, gizartean adostu, inplementatu eta egonkortu da. Beste hitzetan esanik, diglosiazko formulazio berritu bat eratu da. hori gabe jai du euskarak, hasi berria den mende honetan. Behar beharrezkoa dugu konpartimentazio hori, handiak txikia jango ez badu.
‎gizakion uste aburu sinesmenek ezin ukatuzko indar ahalmena dute gizarte osoaren jarduera sozioekonomikoan (eta horren bidelagun diren botere harremanetan) eragiteko. Beste hitzetan esanik, Ak Bn eragiten duen bezala Bk ere An eragin dezake eta, hainbatetan, eragiten du. horrexegatik dugu euskaldunok eta mundu zabaleko beste hainbat hiztun herri beregainek, mila arazo eta mila kezka-biderekin batera, itxaropenerako oinarri razionalik ere. guztia ez da, zorionez, transformazio bide lineal eta unifaktoriala. konplikatuagoa eta konplexuagoa da etorkizuna:... guri dagokigu konplexutasun horretaz jabetzea eta, horren baitan, irtenbide argi, baliagarri eta gizabidezkoa aurkitzea. diglosia berri baten moldaera lanabes egokia izan liteke horretarako:
‎gizakion usteaburu sinesmenek ezin ukatuzko indar ahalmena dute gizarte osoaren jarduera sozioekonomikoan (eta horren bidelagun diren botereharremanetan) eragiteko. Beste hitzetan esanik, Ak Bn eragiten duen bezala Bk ere An eragin dezake eta, hainbatetan, eragiten du.
‎Hots, zenbat dialekto hainbat eten dira enborrarekiko eta etenok inoiz ere ez dira altuera berean jazoak: beste hitzez esateko, IE hizkuntzalaritzan (eta austronesioan, semitikoan, bantuan, uralikoan?) adarreztatze bikoitza aurkitzen dugu, ez zortzikoitza, seikoitza edo n koitza. Hemendik jarraitzen da dialektoek zeinek bere data duela eta bik, are gutxiago gehiagok edo guztiek?
‎LURDES barrez hasiko da eta beste hitzik esan gabe elkar musukatuko dute pasioz.
‎Gehienok —edo batzuek bai behintzat— aurrerago jakin dugunez, horren eramangaitza zaiguna, berez edozein gizakumeri dagokion zerbait baino ez da. Beste hitzetan esanda, edozeinen baitan batera bizi diren" jakitearen subjektua" eta" esperientziarena" alegia; nonbaiteko antzinateren batean logikaren bitartez kudeatzen zena bata, eta tradizio erritualen bitartez bestea. Klasikoen eta erromantikoen imajinazioa zen zubi lana egiten saiatzen zena, erabat arrazionalizatu ezin zitekeen esperientziaren eta jakintzaren munduaren artean.
2012
‎Laburpena. hedabideak zergatik dira garrantzitsuak hizkuntzaren transmisiorako? Beste hitzekin esanda, zergatik dira garrantzitsuak euskararen berreskurapenerako, zere eransten diote irakaskuntzaren asmo orokortzaileari, kultur sormenaren ukitu sentiberari, hiztunen barne kemenari, administrazioaren bulkadari?
‎Galdera errazek erantzun zaila dute batzuetan. hedabideak zergatik dira garrantzitsuak hizkuntzaren transmisiorako? Beste hitzekin esanda, zergatik dira garrantzitsuak euskararen berreskurapenerako, zer eransten diote irakaskuntzaren asmo orokortzaileari, kultur sormenaren ukitu sentiberari, hiztunen barne kemenari, administrazioaren bulkadari?
‎Hain zuzen ere, isiltze horrek kontsumitzaileen portaera ekonomikoa aldatu behar du edo aproposa izan behar du aldatzeko, nahiz eta azkenean ez aldatu. Beste hitzetan esanda, isildutako beharrezko informazioa ezagutzeak kontsumitzailearen erosteko erabakia aldatu behar du edo egokia izan behar du aldatzeko.
‎izan ere," herria disolbatzea eta beste bat aukeratzea", alderdi iraultzaile baten betebehar bat dela betebeharra hain zuzenageri agerian onartu behar baita. Beste hitzetan esanda: herri" zahar" oportunistaren transubstantziazioa gertarazi [behar da].
2013
‎Naturaltasunez onartu behar du gaztelaniaren hautua euskaldun euskaltzaleak, eta euskararik erabiltzen ez dutenek ere (herritarren% 70ek) naturaltasunez onartu behar dute euskaldunek euskaraz bizitzeko egiten duten hautua, eta ohartu lukete euskararen hautua egiazki baliatuko badute ezinbestez behar dituztela euskaldunak inguruan(" zein nekeza den euskaldun izatea"). Beste hitzetan esanda, bizikidetzarako baldintza da herritar elebidunez osaturiko gizartea, euskara ere gaztelania bezala sasoizko duen gizartea. Eta osasuntsu izango bada, euskarak, beste ezein hizkuntzak bezala, gune partekatuez gain, behar ditu, jakina, bera" nagusi" den erabilera guneak ere.
‎Lehenik, oso argi geratzen da ez dela gauza bera euskaraz hitz egitea eta euskalduna izatea. Beste hitzetan esanda, euskaraz hitz egiteak ez du automatikoki eta halabeharrez pertsona bat euskaldun egiten. Gainera, esan daiteke euskaldun adierak baduela hizkuntza identitatearen bustidura nabarmena.
beste hitzetan esanda
‎Arren eta arren eskatu zien Aitak bakean uzteko, eta segituan alde egingo zuela misiotik. " Orain ez zoaz lurreko inora, Aita, orain zerura zoaz." Aitak ez zuen beste hitzik esan. Fraidearen ondora iristerik ez zeukaten batzuek errieta egiten zieten besteei, gehiegi hitz egiteagatik, eta hiltzeko behingoz eskatzen zuten.
2014
‎(.) Zure fantasiek positiboak izan behar dute, dio Valledoktoreak. Beste hitzetan esanda, Harrison Fordekin ametsetan ari bazara ez imajinatuhura zure izterrei kritikoki begira dagoela. Ez sentitu errudun.
2015
‎Rafak amorruz begiratzen die haizeak lurrera bota dituen errautsei, eta gorroto zapuztu batez X eta Mi. Gero, bat batean, beste hitzik esan gabe, buelta eman eta alde egin du pauso bizkorrez.
‎–Behiak ere ez direla denak mantsoak. Beote baserriko behi batek kilima zeukaan; beste hitzetan esanda, errapeak minbera zitian eta ez zian erraz iraina eraisten. Maria jarduten zuan jeneralean behiak biltzen eta atzeko hankak lotu gabe ez zuan hasten lanean behi harekin.
‎Eta, korrelatiboki, bere adin eta bere eskolatze mailako batezbesteko hiztunaren mailarekin pareka daitekeen halako hizkuntza egokitasuneko maila bat ezin baldin badu lortu, zaila dela bere motibazio konpartimentua nahikotasun mailaraino betetzea. Beste hitzetan esateko: ez da iristen sarrera hizkuntzarekiko behar hainbateko motibazioa edukitzera, zein ere den hizkuntza hori?, eta horregatik motibazio hutsune bat ematen da bere baitan, beste hizkuntza batekin bete daitekeena, horrela ordezkapen prozesu bati ekinez.
2016
‎Nola egin liteke hori? Bide batezko euskalgintzaz edo bide batezko hizkuntza plangintzaz, berariazkoaz bezainbat edo gehiago416 Euskarazko zerbitzu eskaintza eratu behar da hor, halakorik behar, nahi edo onartzen duten euskaldunentzat417 Beste hitzetan esanik auzo laguntza, auzolangintza edo zerbitzugintza dugu baliabide hoberena: euskaraz eratu eta" eredu" moduan eskaini behar zaio, horren beharra edo gogoa duen euskaldun jendeari, bizimodu normalean beharrezko den hainbat zerbitzu:
‎Egia, zilarrezkoa da. Eta, guk beste hitzik esan gabe, mahaian etzanda dagoen gizaseme handia agondu, zutitu, hesteak eta apur bat txukundu, buruarekin esker onezko keinu bat egin, eta kalera irten da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia