2000
|
|
Halaxe, Arrasate telebista aitzindariaren lorratza jarraituz, 1991n otsailean sortu zuten, bestelako egoera batek bultzatuta baina. Esperientzia piloto baten baitan gauzatu
|
baitzuten
, Cabledis kable bidezko enpresak herrian kablea bota zuenean, hain zuzen. 30 katetik gorako eskaintza ordainpekoa zelarik, amu gisa herri telebista bat sartzea otu zitzaien.
|
|
1998\. urtea nahiko txarra izan zen, bai baserrian eta baita inguruko sagastietan ere, sagar gutxi eman
|
baitzuten
sagarrondoek. Sagardogile askok (inoiz baino gehiago) kanpoan erosi behar izan zuen sagarra.
|
|
Haiek bakearen prozesua beti oztopatuz, aldez edo moldez, ibili direlako lurraren jabeak bailiran, Onaindia eta bere lagunak baztertuta eta isolatuta utzi ondoren. Indar nazionalistek, beti muturkeria eta zirriparrekin, ez dituzte kontuan hartzen beste guztiak, gatazka asmatu
|
baitzuten
bere onurarako, zein den ez dakigun arren.
|
|
Lehen taldea hamahiru haur eta irakasle batez osatua zegoen. Hastapenak gogorrak izan ziren, ez
|
baitzuten
instituzioen inolako laguntzarik. Hala ere, ikastolak aurrera egin zuen gurasoen militantzia eta ilusioari esker, soldatak beraiek ordaintzen zituzten eta garbiketa eta konponketez arduratzen ziren.
|
|
Norgehiagoka San Mamesen jokatu zen eta 4 0eko emaitzak euskal jokalarien nagusitasuna erakutsi zuen. Hurrengo partidarako beste bi urte itxaron behar izan ziren, oraingoan Errumaniaren aurka jokatzeko, baina arazoak beste behin ere taldeetatik etorri ziren, hauek jokalariak uzteko oztopo bat baino gehiago erakusten
|
baitzuten
. Askotan gertatzen den moduan, Euskal Selekzioaren aldeko hitzak hortxe geratzen ziren, hitzetan.
|
|
Dena den, nik garrantzia 25 urte horiei eman diet. Imanol Muruak idatzi du liburuaren hitzaurrea, 1976an, aurreneko edizioa antolatzen ibilia zen-eta. Nolako gorabeherak izan zituzten kontatzen du, traba franko izan
|
baitzuten
.
|
|
Baina arerioak ere bazituen, bere agintaldi laburrean Cochinos badiako porrotean, ia Hirugarren Mundu Gerra batean eta Vietnamgo gerran bere herria sartu zuen gizonak. Eta etsai horiek ez ziren nolanahikoak izango, duela 37 urte hil
|
baitzuten
tiroz Dallasen, eta oraindik garbi jakiteke baikaude nor zegoen hilketa haren atzean: mafia, CIA, eskuindarrak, komunistak, bere emazte Jackierekin gerora ezkonduko zen Onassis...?
|
|
Agian talde potenteren baten beharrean daude, Hegoaldean gogor joko duena eta besteak bultzaraziko dituena, bertako eszenari sinisgarritasuna eman diezaion. Egia da ez dituztela hegoaldekoek dituzten baliabide eta aukerak, ezin izan
|
baitzuten
80 hamarkadako eztandan parte hartu. Muga uste baino sendoagoa da.
|
|
Internet Asmoak geroeta garbiago daude. Garai bateko informaziorako superautobideak, zeinek oso azpiegitura garestia erabiltzen
|
baitzuten
(estatuek borondate onez ordainduta), informazioa garraiatzeko eta erabateko komunikazioa ezartzeko omen ziren. Baina superautobideak supermerkatu bihurtzen ari dira.
|
|
1963an Hazparnera itzuli zen Txillardegi, ez egoitzaz, baina lanagatik: BenitoDel Valle-k eta Madariaga-k sortu
|
baitzuten
heipe metalikoen egiteko lantegi bat, inguruko baserritarren zerbitzuko, planoak marrazkitzen zituen Jose Luis AlvarezEnparantza k (azkenean ager dezadala Txillardegiren abizena). Gainera 1964 65ikasturtean, gure Laborantza Eskolan irakasle sartu zen, matematiken sailean.
|
|
Hori 1967an gertatu zen. Hamar bat urte geroago, ikusiko genuen berriz ere, JoseLuis ezkerreko abertzaleen artean, beharrik!?, zeinetatik hainbatek eta hainbatek argieta garbi aldarrikatzen
|
baitzuten
berenak egiten zituztela Marx-en ideiak eta bideak.
|
|
Eufemismoen parekoak ohi dira beti gerren hondamendia eta giza triskantzak adierazteko erabiltzen diren kalifikatiboak, eta eufemismo ahulen pareko lirateke, halaber, euskal gizarteak 1936ko gerran eta gerra ondoren jasan izan zituenak definitzeko erabili genituzkeenak oro, zeharo zapuzturik utzi
|
baitzuten
Euskal Herria sarraskiek eta pentsaezinezko errepresioak. Eta horrela, hiru urte lehenago. Errepublikagaraian, hain zuzen?
|
|
Zeren, geldoak balira, hobe genuke uso mezulariak edukitzea.? Sor eta lor geratu ziren uhin hertziarrak zaldia baino, trena baino, hurakan haizea baino, errebolber baten bala baino arinagoak zirela entzun
|
baitzuten
. –Distantzia laburretan, lurrekoak bezalakoetan?
|
|
Horrela, XIII. mendearen erdialdean hain zen handia nekazaritzaren garrantzia, uzta txar batek gosete izugarria eragin zezakeela. Eta horixe izan zen hain zuzen mende horretan gertatu zena, goseteak eta izurriteak gogor jo
|
baitzuten
; eta horrek guztiak krisi ekonomiko larria eragin zuen.
|
|
XVI. mendearen bukaeran Amerikatik ekarritako artoak eragin handia izan zuen Euskal Herri osoan, artoak ordura arte landatutako gaiek baino askoz etekin handiagoa eskaintzen baitzuen. Irabaziak ikusita eta indianoek ekarritako diruari esker, XVII. eta XVIII. mendeetan zehar, baserriak auzoetatik urrundu eta leku aldapatsuetan eraikitzen hasi ziren, landaketa berriek lur horiei etekin ona ateratzea ahalbidetzen
|
baitzuten
. Nekazari gehienak maizterrak ziren eta errentak dirutan ordaindu beharrean, nekazaritza produktuetan ordaintzen zituzten maiz.
|
|
Lehen Karlistada 1833 urtean hasi zen, Fernando VII.a hildakoan, eta zazpi urte luze iraun zuen. Urte horietan arruntak izan ziren Karrantzako eta Sobako herritarren arteko gatazkak, sobatarrek Castañedo liberalaren agindura eta karrantzarrek, berriz, Andetxaga karlistaren esanetara borrokatu
|
baitzuten
.
|
|
behar du izan, aire korronteen eza beharrezkoa da eta ur emariak tantaketarik gabekoa eta egunean cm3 gutxi batzukoa izan behar du. Munduan ezagutzen diren kobazuloen artean, Pozalagua da estalaktita eszentriko gehien dituena; horren arrazoia, dolomita eta kaltzitak egitura desberdina izatea izan liteke, edo baita ere, ezagutu arte kobazuloak izan zituen kondizio mikroklimatikoak, urte luzez baldintzek aldatu gabe iraun
|
baitzuten
.
|
|
Gaua azkar igaro zen. Denbora aprobetxatzen maisuak ziren (larunbatero laupabost ordutan mozkortu eta desmozkortu egin behar
|
baitzuten
, etxera onik bueltatzeko), eta gauerdirako lurretik arrastaka zebiltzan jada. Likore eta konbinatuak ziren euren bazka gau hartan, H ordua iristean behar bezala ekiteko nesken erronkari.
|
|
Bagoiek handiagoak ziruditen kanpotik. Ez ordea jarlekuek, egur xaflaz egindako eskeleto haiek guk baino bi buru gehiago neurtzen
|
baitzuten
gutxienez. Trenak eguneroko minutu pare laburra iraungo zuen estazioan geldi ziurrenera, baina guk eternitatea zer zen ikasi genuen jarlekuetan jesarririk eta hankak dingilizka genituela.
|
|
Berehala eman zizkidan osabak argibideak: " Izan ere, nik ere ez diat komunionean sinesten... zeren komunionean sinetsiko banu, antropofagoa bainintzateke", eta, haren jarraikian, nola ikusi baitzuen ez niola hitz hotsez bete hura ulertu, azaldu zidan ezen bai Afrikan, bai Indietan eta bai mundu osoan tribu batzuk zeudela, zeinetan gizonek elkar jaten
|
baitzuten
, eta katolikoak ere halakoak zirela, komunione bakoitzean Kristoren gorputza jaten zutelako eta haren odola edaten. Eta oroitzen dut irri egin niola, neure esker onaren adierazteko:
|
|
Eta hala erran dezaket ezen, handik harat, osaba Joanikotek imajinazinoa erabilitzen zuela ez hitzari eusteko eta hitza atxikitzeko, baina hura hankaz gora jartzeko, nola erabiltzen
|
baitzuten
hainbatetan Quevedok eta Rabelaisek, zeinak baitziren osaba Joanikotek gogokoen zituen skribatzaileak.
|
|
Nehon ere ez! Bertze gauza bat da nola eraman zuen sufrimendu hura guztia, noiz eta hiltzerat kondenatu
|
baitzuten
... Izan ere, Jesu Kristok ez zuen oinazea bilatu; aitzitik, ihesi ibili zen, eta hargatik erran zuen:
|
|
...zirelako; nola apez ordenatu ondoren urte luzeetan Salamancan irakasle izan zen, Frantzisko Vitoriakoarekin batean, eta gero Portugalerat joan zen, non Coim brako unibertsitatean aritu baitzen, luzaroan han ere; nola, gero, Carranza artzapezpikuaren defendatzaile izan zen, Europa osoan sonatua izan zen auzian, eta nola hargatik gogotik sufritu behar izan zuen, halako tailuz, non etxean preso eduki
|
baitzuten
denbora batez, errege Filipe II.aren manuz; nola Erromak, ondoren, Toledoko artzapezpikuaren kasua bere gain hartu zuen, eta nola Mar tinek, halatan, Erromarat joan behar izan zuen, non aita saindu Pio V.ak kardinal izendatu nahi izan baitzuen bi aldiz, nahiz eta bere xedea ez zuen bete ahal izan, errege Filipe II.ak hatsarretik beretik eragotzi ziolako, zeren lau akusazino baitzituen doktore naf... lehena, ez zuela onartzen Espainiak Nafa rroa bereganatu izana; bigarrena, Martinek erraiten zuela ezen erregek gorrotatzen zuela eta hargatik ez zuela haren Gorteetan kargurik; hirugarrena, nafarra zela eta Albre ten aldeko familia bateko kide eta partaide; laugarrena, Franziaren laguna zela eta Frantziako kulturakoa; eta kontatu zenidan, finean, nola Mar tinek ospitale batez dotatu eta hornitu zuen bere jaioterria, Barasoain, hil ondoren.
|
|
Eta, halatan, bada, iritsi ziren Tolosatik erregeren tropak justiziaren izenean injustiziaren ezartzerat, eta horrela hil ziren bortz bat mila pertsona Mathalasen jarraitzaileen artean. Eta buruzagiaren patua ere ez zen anitzez hobea izan, zeren, lau partetan partitu
|
baitzuten
haren goputza, eta haren burua, berriz, Mauleko murrailetako itsu leihotik eseki, non hilabeteetan egon baitzen, harik eta gau batean bertatik desagertu zen arte —eta, barren barreneraino hats hartzen zenuela, begiak dir dir, ordu arte gorde gorderik izan zenuen sekeretuaren berri eman zenidan—: Ni izan nintzen Urte Zahar egunean burua handik kendu, eta herriko kanposantuan isil gordean ehortzi zuena, lur sakratuaren magalean.
|
|
Aitak eta Mattinek hartu zuten pena eta nahigabea alimalekoa izan zen, zeren nehork baino gehiago miresten
|
baitzuten
animalia eder hura. Ni, berriz, ez nintzen hainbertze atsekabetu ez goibeldu, zeren, orduko, tigrearen libertatea miresten bainuen tigrea bera bezainbat.
|
|
Eta osaba Joanikotek erraiten zuen hura ezinezkoa zela, zeren eta tigre bezatzaile andaluzak argi eta garbi adierazi baitzuen ezen tigrea ez zela etxeko abereen eta kabaleen kontra oldartzen, nola guztiek frogatu ahal izan
|
baitzuten
, piztiaren bi urteko gatibualdian. Harik eta urbiaindarren artean bertze berri hura zabaltzen hasi zen arte, zeren baitzirudien ezen, berri haren arabera, piztiak Pagabasoko leizea hartu zuela habiatzat.
|
|
Zeren aitortzen baitizut, jaun André, ezen —oreinarekin edo korridako azken zezenarekin senti nezakeen urrikalmenduzko sentimendutik haratago, zeren eta haiek bertze historia batzuk izan baitziren, eta lehenagokoak— ni ere aitaren ustekoa nintzela eta halaxe sentitzen nuela sasoin hartan, gazte nintzelako, eta laket eta plazent zitzaizkidalako animalien arteko borrokak eta batzuek bertzeak meneratzeko egiten zituztèn mugimenduak, nor gehiago, eta ene mirespena zela, gehienetan, garailearen aldekoa, halako tailuz, non, egun hartan ere, tigrea izaitea gutiziatu bainuen, basurdea tigrearen atzaparretan ikusi nuenean. Baina, alde batetik, nola borroka haiek ederretik bezainbat izaiten
|
baitzuten
izugarritik, eta nola izugarriak eta ikaragarriak gero eta gehiago gogaitzen nauen, unatzen eta eneatzen, eta, bertzetik, nola bizitzan anitzetan egokitu izan zaidan galtzea eta badakidan ezen garailearen bozkarioa dela galtzailearen pena eta nigarra, hala joan zitzaidan mirespen hura tipitzen eta bertze pentsamendu batzuen arragoan urtzen. Eta hala miresten dut, egun, landareen mundua animaliena baino gehiago... nahiz eta aitortu behar dudan ezen ustekabeko handia hartu nuela, noiz eta neure Indietarako bidaian landare haragijale haiek ikusi bainituen, ibai Orinocoren ertzetako oihanetan, zeren landare haiek zurtoin bat baitzuten, eta zurtoinaren muturrean bi hosto, bi esku tipi bezalakoak, zabaldu eta hertsi egin zitezkeenak, eta beren zabaltze eta herste hartan intsekturen bat edo bertze harrapa zezaketenak, intsektua hosto tipi zabalduetarik batean pausatzen zenean.
|
|
Baina, alde batetik, nola borroka haiek ederretik bezainbat izaiten baitzuten izugarritik, eta nola izugarriak eta ikaragarriak gero eta gehiago gogaitzen nauen, unatzen eta eneatzen, eta, bertzetik, nola bizitzan anitzetan egokitu izan zaidan galtzea eta badakidan ezen garailearen bozkarioa dela galtzailearen pena eta nigarra, hala joan zitzaidan mirespen hura tipitzen eta bertze pentsamendu batzuen arragoan urtzen. Eta hala miresten dut, egun, landareen mundua animaliena baino gehiago... nahiz eta aitortu behar dudan ezen ustekabeko handia hartu nuela, noiz eta neure Indietarako bidaian landare haragijale haiek ikusi bainituen, ibai Orinocoren ertzetako oihanetan, zeren landare haiek zurtoin bat
|
baitzuten
, eta zurtoinaren muturrean bi hosto, bi esku tipi bezalakoak, zabaldu eta hertsi egin zitezkeenak, eta beren zabaltze eta herste hartan intsekturen bat edo bertze harrapa zezaketenak, intsektua hosto tipi zabalduetarik batean pausatzen zenean. Baina, salbuespenak salbuespen, zalantzarik ez dago ezen landareen mundua guztiz bertzelakoa dela.
|
|
Egun hartako irakurraldietarik batean, Aaronen eta Faraoiren sazerdoteen arteko auzia kontagai duen Bibliako pasartea oroitarazi ziguten: pasarte hura, zeinean aditzerat emaiten baitzaigu nola Aaronek erdietsi zuen, Jehovaren garaziaz, eskuan zeramàn makila suge bihurtzea, baina baita nola egiptoarren Jainkoa ez zen gutiago izan, halako suertez, non bertze hainbertze erdietsi
|
baitzuten
haren sazerdoteek ere beren eskumakilekin, harik eta sugeak borrokan hasi eta Aaronenak egiptoarrenak irentsi zituen arte, frogatzen zelarik, gisa hartan, ezen israeldarren Jainkoa zela egiazko eta zin zinezko, eta ez egiptoarrena.
|
|
Eta ekin diezaiodan bertze zerbaiti, eta derradan, horrela, ezen mundu ezin hertsiago hartan studioak izan nituela sosegu eta atseden, eta alor hartan berehala nabarmendu nintzela. Eta derradan, bide batez, ezen, hainbertze fortuna gaixtoren artean, zortea neure alde eta fabore ere izan nuela azkenean, noiz eta lehen urtearen akabantzan aita Leokadio nobizio maisu kargutik kendu
|
baitzuten
eta igorri, haren orde, aita Tommé baxenafartarra, zeina baitzen latineko irakaslea ere. Eta, ikusi zuenean aita Tommék ezen ikasle ona nintzela eta latinean aitzina eta aitzina egiten nuela, eta ikusi zuenean, halaber, ezen, studioetarik harat, kontzientziaren harat honatekin hagitz sufritzen nuela, egun batean erran zidan:
|
|
Baina, liluraturik banengoen ere, hats har nezakeen oraino, uretan dagoen arrainak bezala. Zeren, eskola akabatuz gero etxerat nindoala —San Martín del Mercado ko Plazako ikasleen egoitza hartarat, non ediren bainituen enea bezalako egoeran zeudèn hainbat eta hainbat estudiante, apezteko edo ordenatzeko asmotan haiek ere, ordena batean zein bertzean, zeren, jesuitak Salamancan eraikitzen ari ziren edifizio bikain famatua, non
|
baitzuten
kolejioa, ez baitzen enetako tokia, han irakasten ziren gaiak, trivium a eta quadrivium a, Iruñako kolejioan ikasi nituenez gero—, sareetarik libratu nahian lehorrerat jauzi egiten duen arraina bezala, hatsik gabe geratu bainintzen ni ere bat batean. Izan ere, nik uste nuen ezen jakintasunak —zinezko eta minezkoak— gorputz sendo eta gotor bat zuela eta, aldi berean, airosa, Burgosko katedralaren antzekoa.
|
|
Eta oroitzen nuelarik Italiarat joan aitzin izan nuen amesgaiztoa, zeinean bidelapur batzuek osaba, Alessandro de Novara kapitaina eta hirurok akometatzen gintuzten, hain fortuna gaixtoarekin, non tiroz hil
|
baitzuten
kapitain italiarra; oroitzen nuelarik, halaber, osaba Joanikoten kontseilua, erran zidanean ezen ametsek ez zutela logikarik, eta logikarik ez duten kontuak ez direla logikoki gertatzen; eta oroitzen nuelarik, finean, ezen egun batzuk lehenago tigreak gure morroietarik bat atzaparkatu zuela, honek ehiza eskatu zionean; anaia eskutik atxiki eta, esku hartan izerdiaren hotza nabaritzen nuela, erran...
|
|
...Aita Bartolome Ziaurrizkoa zeritzan misionest ezaguna —zeina izan baitzen don Frantziskoren eta jaun Marcelen ondotik izan nuen hurrengo prezeptorea, azkena, eta zeinaz aitzinago luze solastatzeko parada izanen baitugu— Urbiainerat etorri lehen aldian, hunkiturik utzi zituen eliztarrak bere sermoi distiratsu haiekin, halako tailuz, non, konfesioneen eguna iritsi zenean, harekin nahi izan
|
baitzuten
urbiaindar guztiek, don Frantzisko bazter uzten zutela; zeren bi errenkada zeuden han: bata, aita Bartolomerekin aitortu nahi zutenena, luzea, inurriena baino luzeagoa; bertzea, don Frantziskorena, laburra, jondone Pedro Ermitauak bere haitzuloan hartzen zituen bisitariena baino laburragoa; ordea, ikusirik zein betilun ateratzen ziren aita Bartolomerekin konfesatzen zirenak, berehala iragan ziren errenkada luzean zeudenak don Frantziskorenerat, luze zena labur egiten zelarik, eta labur zena luze, minutu guti batzuen buruan.
|
|
Osaba Joanikoten erranetan, aitak Parisen ikasi zuen ikasi beharreko guztia: kontabilitateari eta ekonomiari zetxezkion hainbat gai, alde batetik, zeren finantzen munduan sartzea baitzen haren asmoa eta gutizia, diru egiteko eta aparrak bezala goiti egiteko; eta, bertzetik, estatuko handikiekin eta jende printzipalarekin erabili beharreko tratua, formak eta moldeak, zeinek ez
|
baitzuten
zerikusirik Urbiaingo jauregiko bizilagunen ohitura eta usantza landugabeekin. Izan ere, Paris berezia zen hartan, eta Paris berezi hark bereganatu zuen aita hatsarretik.
|
|
Korrida egin ahal izaiteko, inguratu zuten oholesi batez Urbiaingo Erreboteko Plaza, non jokatzen
|
baitzuten
herritarrek pilotan igandeetan eta jaiegunetan, edo, noizik behin, merkatuak eta feriak prestatzen eta organizatzen, eta ohol batzuk jaso zituzten han eta hemen, jende xehearentzat, baita tribuna bat ere, bere jarlekuekin eta eserlekuekin, handikientzat eta jende printzipalarentzat. Harea edo lur hautsa ere ekarri zuten, plaza zolan barreiatzeko eta haren estaltzeko.
|
|
...plazan goait eta begira zeudenak bertzetik, aise izanen ginen milaz goiti han juntatuak, bertakoak hauek, inguruko herrietarik erdutuak haiek, urrunekoak ere aleka batzuk, Iruñatik —munduaren azkenetik kasik, urbiaindar gehienentzat— bizpahiru... guztiak festarako prestik eta iratzarririk, haietarik anitz makila edo akuiluren bat eskuan zutela, edo hagatxoren bat edo labana, zeren erran
|
baitzuten
ezen zezen haietarik bat edo bertze ikusleen esku utzi eta beraiek sastatu eta akabatu zutela.
|
|
Lehen erran dizut ezen aitari guztia sinetsi niola, noiz eta afirmatu baitzidan ezen hain zirela dukeak, kondeak eta gainerako handikiak arraza berezikoak eta ohiz kanpokoak, non kaka ere urrezkoa egiten
|
baitzuten
... baina ez dakit, bada, hamaika urterekin hain inozent ote nintzen... Baina ene haurtzain izan zenari ipuin sinestezinagoak sinetsi izan nizkion, bertzalde, baita sasoin hartan ere —nahiz eta Platonen ideien edo Aristotelesen teoria hilemorfikoaren aitzin gibelak buruz nekizkien orduko—, eta itsu sinesten segituko nuen, baldin osaba Joanikotekin inkontratu izan ez banintz...
|
|
Eta hala frogatu zian, studio batzuen ondorez, ezen planeten orbitak eliptikoak zirela eta ez zirkularrak. Eta orbita haiek, beren sinpletasunean eta beren xumetasunean, guztia esplikatzen zitean, epizikloetarat eta eszentriketarat jo gabe, nola jo behar izan
|
baitzuten
bai Ptolomeok eta bai Kopernikok berak ere...
|
|
Eta, hala, biharamunean esperimentuaren bigarren partea egiterat prestatu ziren. Iparreko haize konstant bat zebilen, indartsu samarra baina ez zakarra eta, noiz eta Alessandrok eta osabak deliberatu
|
baitzuten
ezen haize hura egokia izan zitekeela esperimenturako, marinel bat zakuarekin mastarat igan, eta osaba, prometatu bezala, zirkulutik urrats baterat paratu zen, hari bizkar emanik, bere buruaz ezin segurago.
|
|
Eta gau batean erlijioneaz eta zientziaz aritu ziren: erlijioneaz denaz bezainbatean, hura izan zen sozzinitarren berri izan nuen lehen aldia, Leliorena eta Faustorena, zeinak, Marcoren erranetan, osaba ilobak baitziren, eta zeinek Trinitatearen dogmaren kontrako dotrina zabaldu
|
baitzuten
harat eta honat, aitortzen zutelarik ezen Kristo ez zela Jainkoa baina salbazionearen bitartekari hutsa; zientziaz denaz bezainbatean, berriz, Evangelista Torricelli zeritzan zientzilariaz aritu zitzaigun, zeinak agerian jarri baitzuen airearen presioaren existentzia, zeinak esplikatzen baitzuen, aldi berean, zergatik ezin zen ura jaso eta igan, ponpa xurgatzaile baten bidez, hogei cubitumetarik ...
|
|
Finean, nola aitona Nikolasek printzipalki frantsesez ikasi baitzuen, eta nola behin batean, bere izebetarik bat, Parisko handiki baten etxerat ezkondu behar zuela eta, Parisen egon baitzen eta Parisko handitasunarekin liluraturik itzuli baitzen, hala miresten zituen Paristik eta Frantziatik zetozen kasik gauza guztiak, eta hala nahi izan zuen eta hala erdietsi ere zuen, erregeordearen fabore berezi baten bidez, bere bi semeek —gure aitak eta osaba Joanikotek— Parisen ikas zezaten, Filipe II.ak bere denboran ezarri legearen gainetik, zeinak bere menekoei kanpoan ikastea eragozten baitzien. Eta, hala eta halatan, Parisko izebaren eta haren senarraren ahaleginei esker bete ahal izan zuen aitonak bere semeak ongi hazteko eta hezteko ametsa, igortzen zituelarik bai bata eta bai bertzea ere Parisko Collège de France rat, gure aita lehenik, eta osaba Joanikot ondotik, zeren eta haiek ere hiru urteren aldea
|
baitzuten
beren artean, Mattinek eta biok gure artean bezalaxe.
|
|
Hori ez! Zeren haiek beren egitekoa egin
|
baitzuten
bere denboran. Ordea, denborak eta denborak zaudek, eta haiek denbora hartan egin zutena guk denbora honetan egin nahi izaitea denboraren kontra joaitea izanen lukek...
|
|
Eta bagenituen, nola ez baitzitekeen izan bertzela, geure azienda eta geure abereak ere, zeinek, gaztelu zaharraren denboran, behe solairua izan
|
baitzuten
ukuilu eta establia, eta zeinek, jauregi berria eraiki zenean, kanporako bidea hartu baitzuten, abere bakoitza bere kideekin eta espeziekoekin, halako suertez, non halatan baikenituen, haien zaintzeko eta babesteko, etxola batzuk —behitegi bat, zaltegia, oilotegia, baita txakurtegi bat ere, etxeko ehiza txakurren ostatu eta bizileku—, jauregitik laurehun bostehun bat urratserat zeudenak...
|
|
Eta bagenituen, nola ez baitzitekeen izan bertzela, geure azienda eta geure abereak ere, zeinek, gaztelu zaharraren denboran, behe solairua izan baitzuten ukuilu eta establia, eta zeinek, jauregi berria eraiki zenean, kanporako bidea hartu
|
baitzuten
, abere bakoitza bere kideekin eta espeziekoekin, halako suertez, non halatan baikenituen, haien zaintzeko eta babesteko, etxola batzuk —behitegi bat, zaltegia, oilotegia, baita txakurtegi bat ere, etxeko ehiza txakurren ostatu eta bizileku—, jauregitik laurehun bostehun bat urratserat zeudenak, Urbiaingo senar emazte bikote batzuen —hiru familia orotarat— ardurapean.
|
|
Eta, euria goian behean ari zuela, mendi landetan bazkan ari ziren komarkako behi guztiak hurbildu ziren, halako batez, eliz ingururat. Behar ote zuten urbiaindarrek hura baino seinale garbiagorik, jakiteko ezen san Mamerto kendu behar zutela aldare nagusitik eta santa Klara jarri haren orde, nola egin
|
baitzuten
herritarrek handik egun gutirat, artisau bati santa Klararen iduria egiteko mandatua emaiten ziotela...?
|
|
—Mundu bat dira letrak, bertze bat numeroak, eta mutilek goizean mundu bat landu lukete, arratsaldean bertzea, nola egin
|
baitzuten
Martinek eta Joanikotek bere mementuan, Pariserat joan aitzin.
|
|
—eta, isilune baten ondoren, segitu zuen—: Izan ere, iaz ama eritu eta gaizkitu zitzaigun, eta, nola medikuek ez
|
baitzuten
sendatzen, hala, promes egin nion san Jenarori ezen, ama sendatzen bazuen, munduaren azkeneraino joanen nintzela, erromes, etxetik sosik hartu gabe; eta sendatu zen ama, eta halaxe nauzue orain, Donejakuerako bidean, neure oinak eta gitarra lagun bakar ditudala.
|
|
Eta harekin ere, nola osaba eta biok baikinen ostatuan frantsesez genekien pertsona bakarrak, solas joria eta atsegina izan genuen afalorduan... baina ez nuke hartan luzatu nahi, eta soilki erranen dizut ezen Erromaz mintzatu zitzaigula, Vatikanoaz bere batez: ez ordea aita sainduaz, baina hainbat pintore, eskultore eta arkitektoren arteaz, zeren haien artelanek harriturik utzi
|
baitzuten
.
|
|
Zeren osaba Joanikotek bakarrik utzi baininduen, baina ez nengoen bakarrik bizitzan, han berean bainuen, neure alboan, ama. Eta, sukarra zertxobait jaitsi zitzaidàn goiz haietarik batean, geure jaun Jesu Kristoz oroitu nintzen, noiz eta apostoluek bakarrik utzi
|
baitzuten
, hura hil hurran zegoela... baina ez, ez zuten guztiek, halarik ere, bakarrik utzi, zeren han berean baitzuen gurutzearen azpian ama Maria, semearen sufrimenduarekin bat eginik! Eta bi idurien idurikotasuna —Jesu Kristorena eta haren amarena, eta enea eta ene amarena— konfirmatzerat etorri zitzaidan —edo hala uste izan nuen nik bederen istant hartan, edo sinetsi nahi izan nuen— ezen, Jesu Kristo jarraibide harturik, apez egin behar nuela; izan ere, ez al zen hura nik sagastian ustekabean hartu nuen erabaki zentzugabeari bere zentzu ezkutua eta egiazkoa edireiteko modua?
|
|
Eta jakin zuenean noren partetik gindoazen eta zertarat, bere etxerat gonbidatu gintuen. ...i luze baten gainean, atera zigun emazteki indiarrak guaiaba zukua, eta solasean hasi ginen; eta erran genionean don Anselmori ezen kaputxinoen misionerat joaiteko asmoa genuela eta aita Zacaríasen gomendiozko karta bat generamala, ihardetsi zigun ezen lagun zituela berak ere misioneko indiarrez arduratzen ziren kaputxinoak; baita bertze muturrean zeuden frantziskotarrak ere, zeinek fundatu berri
|
baitzuten
bertze misione bat. Eta, noiz eta hango eta hemengo indiarrez galdetu baikenion, erran zigun, Fernando Pachecok bezala, ezen bi indiar suerte zirela inguru haietan:
|
|
Eta berdin mintza nintekeen don Venancioren plantazioneetan ezagutu nituen gizon eta emazteki beltz haietaz, zeinek beren kanta dantzetarik adoratzen
|
baitzuten
Jainkoa...
|
|
Eta nik osaba Joanikot eta Maddalen oroitzen nituen, noiz eta haiek edabe bana hartu
|
baitzuten
, bertze mundurat egiteko, amets gozo batean bezala... eta, orduan, barren barrendik eskatzen nion Jainkoari, neure zalantzen erditik, zeren Hark ez baininduen sinesbera egin, ezen eraman zezala ama ere, noizbait, bertze amets gozo batean: Jainkoak entzun egin zidan, ustez bai behintzat, zeren ohean lotan zegoela izan baitzuen hark bere egunen fina eta akabantza, handik bi urterat.
|
|
—Aitzinago zu Salamancarat joan zinen... baita hurrengo urtean itzuli ere, izurriak Urbiain hartua zuenean. ...erraiten hasi zen ezen Pagabasoko leizea zinez zela infernuko ahoa, zeren, ba ote zen froga argiagorik eta ebidentagorik, han berean zure aitari tigrearekin gertatu zitzaiona baino?; eta erran zuen, halaber, ezen infernuko aho hartarik jalgi zela Luthero, deabruen printze berria, urbiaindarren etsaia eta galgarria, izen bereko osaba Joanikoten txakurraren baitarat egiteko, zeren deabruek ahal hori
|
baitzuten
, gizonen baitan edo animalien baitan sartzekoa eta itxuraldatzekoa, nola ikus baitzitekeen ebanjelioan ere, hainbat etsenplutan. Gero, badakizu zer gertatu zen osaba Joani ko ten eta don Bartolomeren artean, noiz eta aita jesuitak txakurra eskatu baitzion osabari, bere izenean eta herritarrenean, eta noiz eta txakurrak bere menerat hartu baitzuen aita jesuita.
|
|
Handik ordu batzuetarat, berriz, zuhaur etorri zintzaizkidan jauregirat, erraiteko ezen osaba Joanikotek eta Maddalenek beren buruaz bertze egin zutela eta haien gorputzak suak erraustu zituela... Eta nola sinetsi nuen istant hartan ezen egiten ari ginen guztia zuzena zela, zeren haien gorputzek bordako sutan akabatu
|
baitzuten
, eta haien arimek ere berdintsu eta orobatsu behar zuten, infernuko garren artean, bekatu mortalean hil zirelako! Eta, berria eman ondoren, osaba Joanikoten karta bat eman zenidan... baita zure koadro hura ere.
|
|
Eta poema haien letrak eta estrofak harri eta horma batzuk bezalakoak ziren, etxetxo bat eraikiz joan zirenak, non, finean, gure gogo arimek ostatu hartu
|
baitzuten
.
|
|
Eta emazteki harenganik atsegin izaiten nuen, halaber, haren umorea ere, zeren bere buruari ere irri egiteko gai baitzen, halako moldez, non noiznahi den erraiten baitzigun ezen, alargundu ondoren, hiru gizonek eskatu ziotela eskua, baina haiek guztiak gibelat bihurtu zitzaizkiola, noiz eta jakin
|
baitzuten
ezen etxea eta etxeko errentak miserikordietako obrentzat zituela, zeren hura izan baitzen haren senarraren —zeinari jaun Ricardo Meneses baitzeritzan— azken nahia, eta berak zin egin baitzion bai bere buruari eta bai bere senar izan zenari ere ezen bete eginen zuela haren hitza. Eta gero, txantxetan eta irria ezpainetan, solasaldi haietan biltzen ginenoi beha, erraiten zigun:
|
|
Eta Iriyamak eta Iriyumok, bertzalde, ezin hobeki dantzatzen zuten, don Venancioren plantazionean trabailatzen ziren chaimek bezala, Sugearen Dantza, zeren indiar haiek uste
|
baitzuten
ezen lurpean suge batzuk zeudela, han eta hemen lurrikarak sor zitzaketenak beren mugimenduekin, eta uste zuten, halaber, ezen dantza harekin sugeak sosega zitzaketela... eta uste zuten, finean, ezen laku guztien hondoan suge jigant bat zetzala, aldian behin lakutik iltkitzen zena, eta halaxe sortzen zirela ortzadarrak.
|
|
Zeren, ilargi beteko gauetan, festa bat egiten
|
baitzuten
jende haiek, eta kanta eta dantza egiten zuten gau osoan.
|
|
Italiako bidaian jakin nuenez, Veronako jendeek ere infernua zuten aipagai, noiz eta ikusten
|
baitzuten
Dante handia Veronako karriketarik, erraiten zutela: ¡ Eccovi l’uomo ch’è stato all’Inferno!
|
|
Orain artean agertu ez badizut ere, banekien nik, bai, nor zen Uduxa: don Fidel Urdanburu zen, Iruñako nafar hura, bere esklabo indiarrak ezin okerrago tratatzen zituena, halako suertez, non hauek, ordainean, izen indiar harekin —zeina baitzen spiritu gaizkinen gaizkina, indiar haien sinesteen arabera— bataiatu
|
baitzuten
nagusi eta jaun bihozgabea. Eta, handik aitzina kontu kontari hasten zitzaidala, zein goibel jarri nintzen, noiz eta Ixaruk jakinarazi baitzidan ezen sugeen putzurat egotzi zuela jaun nafarrak, indiar emazteki bateganik izan zuèn haur jaioberria, sakrifizio hura probetxuzkoa izanen zitzaiolakoan bere semeari, purgatorioko penen erridimitzeko, eta zein arrai eta alegera jarri nintzen, aldiz, jakin nuenean ezen plantazionean altxamendu bat izan zela haren ondorez, Gorukik eta biok ihes egin eta handik urtebeterat, eta altxamendu hartan biktoria erdietsi zutela, eta gaztigu berarekin ordaindu behar izan zuela azkenean nafar krudel hark, zeren eta asaldatuek sugeen arterat egotzi baitzuten hura ere...!
|
|
don Fidel Urdanburu zen, Iruñako nafar hura, bere esklabo indiarrak ezin okerrago tratatzen zituena, halako suertez, non hauek, ordainean, izen indiar harekin —zeina baitzen spiritu gaizkinen gaizkina, indiar haien sinesteen arabera— bataiatu baitzuten nagusi eta jaun bihozgabea. ...itzaiolakoan bere semeari, purgatorioko penen erridimitzeko, eta zein arrai eta alegera jarri nintzen, aldiz, jakin nuenean ezen plantazionean altxamendu bat izan zela haren ondorez, Gorukik eta biok ihes egin eta handik urtebeterat, eta altxamendu hartan biktoria erdietsi zutela, eta gaztigu berarekin ordaindu behar izan zuela azkenean nafar krudel hark, zeren eta asaldatuek sugeen arterat egotzi
|
baitzuten
hura ere...! Eta Ixaru ere biktoria hartan laketzen zen, harik eta ustekabeko iluntasunak haren betargia hartu zuen arte, erraiten zidala:
|
|
Eta egia da ez zebiltzala urrearen gutizian, baina egia da, halaber, ezen, halarik ere, urrezko aro batean bezala bizi zirela, zeren deus guti behar
|
baitzuten
bizitzeko eta zeren haietarik nornahi baitzegoen prest, baita bere buruaren ukatzeko ere, baldin hura guztien onerako bazen, nola manatzen baitu ebanjelioak, nahiz eta haiek ez zuten artean Kristoren hitzaren berri... eta, aitzitik, guk gizon zuriok bai, nahiz eta gero ez dugun haren hitzik betetzen, zeren ipintzen baitugu bat bedera eta bat bederaren probetxua bertzeenaren gainetik.
|
|
Baina, baldin haien paradisua ez osoa ez guztizkoa bazen, zeren, ororen buruan, lurrean egina lurrak kutsatua baita, halarik ere, haien bizimoldeak, hainbat alorretan, bekatuaren aitzineko paradisukoa oroitaraz zezakeen, eta, ondorez, nola indiar haiek deus ere ez
|
baitzuten
eta deus guti behar zuten bizitzeko, hala, nehork ez zuen bertzeen eritasunik edo heriotzarik desiratzen, heredentzia baten koberatzeko pentsuan, konparazione, gure artean gertatu ohi den moduan.
|
|
Eta neguaren erdian eguberriak izaiten ziren, eta festaburu hartarako, amak hala manaturik, etxean jaiotza ipintzeko usantza hartu genuen, zeren eta amaren sortetxean ere, han Ezpeldoin, usantza hura
|
baitzuten
. Eta jaiotza ezin ederrago hartan lurrezko iduriak jartzen genituen, bazelako Urbiainen baxeragile eta tupinagile bat, baxerak eta tupinak ez ezik lurrezko eta buztinezko bertze mila ontzi ere egiten zituena eta trebetasun handia zuena bai material haiek eskuz lantzeko eta bai idurien egiteko ere, halako tailuz, non harenak izaiten baitziren jaiotzan jartzen genituen iduri haiek guztiak:
|
|
Eta halatsu ibili nintzen denbora batez, eta halatsu jokatu nuen, denbora hartan sortuz joan zitzaizkidan bertze ezbai guztiekin ere. Zeren eta ez bainuen ulertzen, konparazione, nola obrarik gabeko fedeak zerurako bidean jar gintzakeen, nola erraiten
|
baitzuten
protestantek, nahiz eta osaba Joanikotek erraiten zidan ezen obren bidetik obratu zituztela katolikoek bekaturik handienak, eta obrarik ez egitea zela, halatan, obra zezaketen obrarik jainkozkoena, hobe zelako, ororen buruan, alfer egoitea ezen ez gaizki egitea; baina ez nuen ulertzen, halaber, nola aita sainduak erabaki zezakeen Erromako eliztarren sinestea eta pentsua goitik behera, nola errait... Eta batean baten alde egiten nuen, bertzean bertzearen.
|
|
Eta halatsu ibili nintzen denbora batez, eta halatsu jokatu nuen, denbora hartan sortuz joan zitzaizkidan bertze ezbai guztiekin ere. ...hiz eta osaba Joanikotek erraiten zidan ezen obren bidetik obratu zituztela katolikoek bekaturik handienak, eta obrarik ez egitea zela, halatan, obra zezaketen obrarik jainkozkoena, hobe zelako, ororen buruan, alfer egoitea ezen ez gaizki egitea; baina ez nuen ulertzen, halaber, nola aita sainduak erabaki zezakeen Erromako eliztarren sinestea eta pentsua goitik behera, nola erraiten eta afirmatzen
|
baitzuten
katolikoek, nahiz eta jaun Marcelek erraiten zidan ezen artalde batek artzain bat behar zuela, ardien ez barreiatzeko eta ez galtzeko, eta artzainak erabaki behar zuela, halatan, artaldearen norabidea. Eta batean baten alde egiten nuen, bertzean bertzearen.
|
|
Ordea, bere onetik ateratzen zenean ere, ama ez zen keinuka ibiltzen —zeren barrengo sentimenduak sobera adieraztea lekuz kanpoko izan baitzitekeen, bere kasuan eta bere karguan—, erabakiak eta deliberamendu deliberatuak berehala hartuko bazituen ere, makur zegoena artez jartzeko. Eta, beraz, nola amak nekez bete baitzitzakeen bihotzetik iragaiten zitzaizkion ametsak eta fantasiak, zeren haren baitan etxeak eta etxeko ordenak
|
baitzuten
balantzaren pisurik pisuena, hala nahi izan ote zituen amets haiek zeharka bete, bere ahizpa gaztearen bidez —Emilianiren bidez, alegia—, eta hargatik permatu eta entseiatu ote zen urteetan osaba Joanikot harenganat erakartzerat?
|
|
—Zeren gu ez baikinen Panurgoren aharien kofradiakoak izaiteko jaio... —eta segidan ahari haietaz aritu zitzaidan, zeinek Rabelaisen lumatik hartu
|
baitzuten
lehen hatsa, eta zeinak artaldean bizitzeko ohiturik baitzeuden, komoditateak, menekotasunak eta imajinazinoaren eskasak hartaraturik.
|
|
Eta, hala, uda hasi berriko egun batean —anaia itzuli berria zen, Madrilen lehen urtea eginez gero— piztia hura heldu zitzaigun jauregirat, zaldi bik tiraturikako orga berezi batean, zeinak kaiola baten karantza baitzuen. Tigre hura ehizarako hazia eta hezia izan zen umetarik han Afrikan, nondik ekarri
|
baitzuten
Pasaiaraino untziz, Pasaiatik Urbiaineraino gurdiz.
|
|
Eta, noiz eta kopak altxatu eta topa egin
|
baitzuten
, Villagrandeko dukeak hitz ezin adierazgarriago haiek eratxiki zituen, begiak distiratsu, Madeirako arnoaren eraginagatik edo:
|
|
LIBERTATEA: ...tzen bertze lur haren bila, zeina urezkoa baitzen eta itsaso zeritzan; baina bazegoen itsasoaren bertzaldean bertze leku bat, non libertatearen bertze lur bat eskura baitzitekeen, eta lur hura Indietako lurra zen, zeren, baldin egia bazen, Americo Vespuciok erraiten zuen moduan, baita Bartolomé de las Casasek berak ere, ezen hango herriek urrea mesprezatzen eta arbuiatzen zutela, zinez izan behar
|
baitzuten
haiek herri libreak; eta zeren, baldin egia bazen, Vasco de Quirogak erraiten zuen moduan, ezen Mundu Berria berri zela, ez aurkitu berri zutelako, baina guztiz berri zelako bai jendeetan eta bai bertze guztian, halako suertez non beldur handirik gabe segura baitzitekeen ezen jende berri haiek Paradisuan bizi zirela —eta Historiaren urrezko lehen aro hartan, beraz, ez burdinazkoan, nola bizi...
|
|
Eta buruzagia oilarrei buruz ari zen, baina nik gogoan nituen bertze hitz haiek, buruzagiak berak lehenago erranak eta adierazten zidatenak ezen esklabo batek bezala egin nuela lan, zeren esklabo gisa salduko baininduten, segurtki eta gertuki, berant baino lehen. ...o gobernariarenganat txalupa batean, non baitzeuden untzikideen buruak; eta kontatu zigun, halaber, ezen bertze egun batean Maracaibo bereganatu zuela eta sekulako triskantza egin zuela han ere, gizonak hilez eta haien emazteak bortxatuz; eta kontatu zigun, finean, ezen haren menekoek, usterik azkenean ezen zorte txarreko gizona zela, uharte batean utzi zutela, non indiar batzuek harrapatu eta jan
|
baitzuten
, haren gorputza mila zati egin ondoren, nola ezin izan baitzitekeen bertzela, Jainkoaren justiziaren arauaz.
|
|
Eta, behin desterruan, Lapurditik Nafarroa Behererat eta Nafarroa Beheretik Lapurdirat ibili behar izan zuten, aldi batez, baita Biarnoko lurretarat ere, hainbat bider, gure arbaso haiek, lagun handiki batzuen etxetik bertze lagun batzuen etxerat, harik eta, Indietarako asmotan zegoen etxejaun bati etxea eta lurrak erosi zizkioten arte, non habia berria moldatu
|
baitzuten
, Lapurdi eta Nafarroa Behereko mugan. Desterru hura, beraz, distantzian eta legoatan ez zen luzea ez neurtezina, baina nola amorante batzuei gorputzen urruntzerik tipienak arimen urruntze guztizkoa dakarkien, hala egiten zitzaien gure odoleko gizon emazteki haiei eskumenean zirudiena eskuragaitz, desterrua kasik jasanezin egin arteraino.
|
|
erran nahi baita ezen lur haiek herri lur zirela orduko, Leringo kondearen zerbitzuan aritu zen Burgosko kapitain lagun batenak izan ondoren, zeren, gerla maradikatu haiek galduz gero, kapitain hark bereganatu baitzituen etxegoiendarren lurrak, kondeari eskaini zizkion zerbitzuen ordain, eta zeren, handik urte gutirat, urbiaindarrei saldu baitzizkien kapitainak jauregia eta lur haiek guztiak, Burgostik urrun geratzen zitzaizkiolako eta bere bizitzako mementu batean zorretan sartu zelako. Eta hargatik agertzen zituan herritarrak mesfidati eta gibel beldurti, ez
|
baitzuten
sinesten balizko olaren balizko irabaziak lurraren jabetasunetik jaso izan zituztenak baino handiagoak izan zitezkeenik, nahiz eta gure aitak behin eta berriz aitortu zien baietz eta baietz, Urbiaingo elizaren aitzinean zelebratu zen juntan, norat etorri baitzen erregeordearen mandataria ere. Gogoan ditiat oraino haren hondar hitzak:
|
|
Eta, segidan, osabak bizpahiru mila hitzetako dikzionario bat erakutsi zidan, osabak berak Collège de France n italianoz eta frantsesez skribatua, lagun izan zuelarik, hartarakotz, ikaskide italiar bat, bolognarra, Marco Conti zeritzana. Zeren Parisen irakurri baitzituen, Gassendiren kontseiluz, zientzilari pisatarraren De motu, latinez, baina baita Il Saggiatore, Dialogo sopra i due massimi sistemi del mondo, tolemaico e copernicano eta haren Discorsi ak, zeinek Italiako lengoaiaren ikasterat eta gogoz ikasterat bulkatu
|
baitzuten
.
|
|
—Esmeralda harri preziatu ederra da, baina haren edertasuna ez zen gizonarentzat piztu, harik eta poeta baten begiek miretsi eta poeta baten hitzak izena eman zion arte... eta poeta baten kantak kantatu zuen arte... Zeren eta poetaren hitzak eta behakoak egin
|
baitzuten
—eta egiten baitute— harri preziatua eder.
|
|
Maddalenek —zeina osabaren erranetarat ari baitzen, nik orduan ez banekien ere— afariko saltsa bati baino gehiagori egotzi purgak edo haiei nahastu belar urak ere izanen zuten hartan zer erranik, zeren Maddalenek, kozinari aparta zen neurrian, baitzekien jan edanei nahastu beharreko belarren eta espezien berri, baina segur nago ezen bertzela ere berdintsu eta orobatsu gertatuko zela. Izan ere, ez ote gara, bada, halakoak, jaun André, Adan eta Ebaren denboratik, zeren zuhaitzetik ez jateko debekua jaso zutenean piztu baitzitzaien haiei ere hartarako gogoa eta desira, halako suertez, non egin behar ez zutena egin
|
baitzuten
hondarrean. Eta afaldarrei ere bertze hainbertze, zeren, nola baitzekiten ezin joan zitezkeela kakategi hartarat, uste zutelako ezen sugegorriek habiatzat hartu zutela, hala etorri zitzaien guztiei, handik berehala, harat joaiteko gogoa, baina nola ezin joan baitziren, haurdun geratzeko perilean jarri nahi ez bazuten bederen, hala barreiatu eta sakabanatu ziren jauregiaren gibelaldeko landetarat, hertze aharratuen kolerari bide baten emaiterat osaba Joanikotek haiei guztiei oihuka adierazten zien bitartean egin zezatela egin beharrekoa lasai, zeren segur baitzen ezen gauaren hotzak kikiltzen zituela kanpoko sugeak eta behartzen beren gordelekuetan egoiterat.
|
|
Halarik ere, zerbait berezia behar zuen opil hark: gozoa behar zuen, konparazione, duke batek egina izaiteko... eta ezti itxura ere hartu nion istant batez... harik eta, azken mirakuluaren igurikitzan, hatza harat eraman nuen arte, igurtzi nuen —edo busti, hobeki, zeren soberakin haiek arinetik eta urtsutik gehiago
|
baitzuten
gogorretik baino—, mana hura sudurperat eraman...
|
|
Villagrandeko dukea ere umoretsu jaiki zen, irri batean... ez, aldiz, haren emaztea, ezta Mantillanako kondearena ere, zeinek ez
|
baitzuten
gosaldu ere egin, tripak apur bat nahasturik zituztelako desenkusarekin... nahiz eta aitortu beharra dagoen ezen haiek ere, bertze guztiak bezala, ordu batzuk lehenago baino hagitzez hobeki zeudela, zeren guztioi zerbitzatu baitzitzaigun, afalondoko hondamenduaren ondotik, ura, dukearen medikuaren kontsentimenduarekin Maddalenek prestatua, eta zeren baitzirudien ezen erremedio hark guztioi on egi...
|
|
Edo ez ote dakik ezen gure arbasoen memoria lohitu behar duala, baldin ehundabatgarren kanoia Amaiurri beha paratzen baduk? Ordea, ez ote genuen guk ere haiek bezala jokatuko, haien kasuan bagina, nola haiek ere guk bezala jokatuko
|
baitzuten
, gure kasuan baleude. Zeren eta ulertzen baitut haien jokabidea, noiz eta Gaztelaren aurka aritu baitziren, eta ulertzen diat gure aitarena, noiz eta Nafarroako erregeordearekin solastu baitzen, gure jauregiaren berreskuratzeko asmotan; haatik, hirea ez diat ulertzen, zeren eta gure arbaso haiek aspaldi hil baitziren, eta bake sainduan utzi genitiztek...
|
|
Maleruski! Eta, maleruski diot, zeren handik aitzinako ene buruhausteek eta larrialdiek sententzia hura izan
|
baitzuten
sorburu eta abiapuntu. Izan ere, baldin egia bat eta bakarra bazen, nola aitortzen baitzuen mundu guztiak, baita osaba Joanikotek eta jaun Marcelek ere, edo protestant izan behar zuen edo katoliko.
|
|
Baina, balantza osaba Joanikoten alderat egiten ikusten banuen ere, eta permatu eta entseiatu banintzen ere jaun Marcelen irakaspenen ahanzterat eta ahanzturaren lurretan ehorzterat, halaz ere, ezin izaiten nuen, zeren, anitzetan, ehortzi bezain sarri egiten
|
baitzuten
haiek lur gainerat, horzkatzen eta haginkatzen zizkidaten burmuinak, eta sentiarazten ninduten infernuaren ahoan banengo bezala.
|
|
Giltzaren hotsak aditu zituenean, fraidea jaiki egin zen, eta, nola baitzen zuhurra eta arduratsua, hartu zituen galtzoinak ez bertze beztimenda guztiak, eta karrikarat jotzen zuèn behe leihotik iltki zen, eta aienatu zen ezin arintkiago. Eta Bucciok gelan barrena egin zuen, eta ohe sagaratu berri hartan sartu eta pausatu zen, atseden egiteko asmotan; gero, lotan geratu ziren, bai bera eta bai haren emaztea ere, zeren biek ala biek nezesitate handia
|
baitzuten
, batek guardiako gau emanaldiagatik, eta bertzeak ohe kontuetako nekeagatik. Eta egunak argitzerat egin zuen, eta Bucciok galtzoinak ikusi zituen ohaburuan, leihoa zabaldu bezain fite.
|
|
Eta joan ziren Buccioren xerka, hain fortuna handiz, non berehala aurkitu
|
baitzuten
; salutatu zuen frai Domenicok Buccio, atxiki zuen eskutik, eta, aurpegirat so egiten ziola, erran zion:
|
|
Eta Buccio hantxe geratu zen, finean, bere emaztea noizbait haurdun ikusiko zuen igurikitzan. Eta bizitza osoan iguriki zezakeen, baina alferrik, zeren eta frai Antonioren eta Catalinaren entseiu eta ahalegin guztiek ez
|
baitzuten
fruiturik eman. Eta, handik harat, badakizue:
|
|
Pedro Huizik, Italiatik itzuli ondoren, amaren etxean egin zituen lehen egunak, baina, gero, ikusirik, alde batetik, ezen haren Ubarneko etxea Urbiaingo jauregitik urrun samar zegoela eta, beraz, trabailatzeko leku deserosoa izan zitekeela hura, batik bat zalantza baten aitzinean kontsultaren bat egin behar izaiten zuenean, edo koadroen batetik bertzerat garraiatzeko orduan; ikusirik, bertzetik, ezen osaba Joanikotek lehendabizikotik erakutsi zuela gaztetako lagun zaharra dorretxean hartzeko nahia eta desira, ez soilik hari lagundu nahi ziolako, baina pentsatzen zuelako ere modu ezin hobea izan zitekeela hura bere asmoen aitzinatzeko; eta ikusirik, finean, ezen Pedro Huizi bera ere akort zegoela, hatsarre hartan bai bederen, osabak pentsatzen zuenarekin; biak ala biak deliberatu ziren azkenean elkarrekin bizitzen jartzerat, osabaren dorretxean. Osabak goian zuen bere studioa orduko, eta Pedro Huizirena beheko solairuko gela handian egokitu zuten, zeina goiti beheiti berritu
|
baitzuten
, Pedro lanari taxuz lot ahal zekion: han oholak eta mihiseak juntatu eta pilatu zituen; hemen astokoa eta eskailera bat; alde batean lurrezko ontzi batzuk, koadroetan erabili beharreko pinturen egin ahal izaiteko, hautsak, pigmentoak eta olioa nahasgai eta osagai; bertzean pintzelak, ikatz ziriak, ganibeta, eta bertzelako tresnak, hiru argimutil eta kandela batzuk ere bai; zoko batean, berriz, ohe bat, lo egiteko.
|
|
Laudorioak eta alabantzak, alabantzak eta laudorioak, Pedro Huizik jaso zituenak, bai ene gurasoenganik, bai aita Bartolomerenganik, eta bai inguruneko bertze jauntxoenganik ere, noiz eta koadroa igande haietarik batean jauregiko sala nagusian eseki
|
baitzuten
, bazterrak inarrosten zituen larrazkeneko egun epel batean! Zuhaurk ere imajina ditzakezu laudorio haiek, eta, halatan, ez dizkizut orain honat ekarriko, jaun André.
|
|
Eta kontu egizu, bertzalde, ezen, enegatik izan ez balitz, galeretarat kondenatuko zutela... eta haren etxea desegin, eta haren lurrak gatzez idortuko zituztela, nola izan ohi baita ohitura eta usantza halakoetan; eta ez kexatu, zeren, zigorretik desterrurat xuxen eraman beharrean, hilabeteko atsedenaldia emanen baitzaio, zaurietarik sendaturik joan ahal izan dadin harat... Ez kexatu, ez, zeren, Ofizio Saindua orain dela urte batzuetakoa izan balitz, ene zerbitzuek ez
|
baitzuten
deusetarako ere balio izanen, eta erre eta xispilduko zuten hura goiti beheiti.
|
|
Biharamunean, berriz, trabailari batzuk etorri ziren —Ofizio Sainduaren erranetarat haiek ere—, gurdi batean taulak eta oholak zekartzatela, baita iltzeak, uhalak eta lokarriak ere, zeinekin eraiki
|
baitzuten
, dorretxearen aitzinean, txabola bat: galdetu nion trabailari buruari ea zertarako ari ziren txabola hura egiten, eta hark ihardetsi zidan ezen bera eta bere trabailariak bertze batzuen manuko zirela eta haien manuen betetzerat etorri zirela, eta ez zekitela bertze deus ere.
|
|
galdetu nion trabailari buruari ea zertarako ari ziren txabola hura egiten, eta hark ihardetsi zidan ezen bera eta bere trabailariak bertze batzuen manuko zirela eta haien manuen betetzerat etorri zirela, eta ez zekitela bertze deus ere. Eta orduan pentsatu nuen ezen hura sorpresarekin lotua egon zitekeela, eta, halatan, mila burutazio izan nituen, guztiak ere alferrikakoak, zeren eta handik astebeterat etxeko kanoi zaharra —ehundabatgarrena— jaitsi
|
baitzuten
jauregitik, dorretxeari beha ipintzeko.
|
|
Izan ere, nik uste nuen ezen, etxeko tigrearekin gertatuaren ondotik, ez zeudela etxekoak ezta Urbiaingo herritarrak ere ipuin berrietarako, baina ez, zeren baitzirudien ezen Lutheroren baitan piztu zela piztitzarra, aita Bartolomeren aburuz bai bederen. Eta, baldin zalantzaren bat banuen, ongi bai ongi aditu nion nik aita jesuitari hurrengo igandeetako sermoietan, erraiten eta errepikatzen zuelarik behin eta berriro ezen mastin zuri handi haren baitan inkarnatu eta mozorrotu zela Eislebengo heresea, zeina deabruen printze izendatu
|
baitzuten
han infernuan, Pagabasoko leizean, alegia, eta kalte eta gaitz izugarriak ekarri zizkiela urbiaindarrei, izurri hura lekuko, eta are gehiago ekarriko zizkiela, baldin neurriren bat hartzen ez bazuten. Eta gauza haiek guztiak Urbiaingo parrokiako pulpitutik erraiten zituen igande oroz, Urbiango elizako erretore don Laureano, gizon ezin koldarragoa zena, haren erranetarat zegoenez gero.
|
|
Zeren, zeruaren izenean ekarri
|
baitzuten
, zinez, infernua lurrerat, Joanes(...)"
|
|
Baina izan zen, halarik ere, ditxazko ditxa hartan hala holako egun bat: osaba etxerat ekarri eta handik aste pare baterat izan zen, noiz eta Maddalenek eta osabak beren artean iharduki
|
baitzuten
; eta, hala, diskusionearen ondorez edo, Maddalen tristura oso batean sartu zen, zeina irakur baitzitekeen haren begien lausoan; osaba, bere aldetik, haserre zegoen, Maddalenekin ez ezik bere buruarekin ere. Baina, osabaren arratsaldeko ibilalditxoan, zeina bi guardiak zaindurik egiten baitzuen, juntatu eta elkartu zitzaion Maddalen... egin zuten lizar baten ge rizpean geldialdi bat, ikusi nituen biak solasean —guardien begi bistan beti ere, baina ez haiek entzuteko puntuan—, eta adiskideturik edo itzuli ziren handik, biok ere irritsu.
|
|
Sukalderat joan nintzen, eta bortz guardiak ikusi nituen, aulkietarat gogortki lotuak eta uzkalduak —zangoak zangoetarat, eta eskuak gibelat—, bisai buruak poltsa edo zaku tipi batean sarturik eta ahoa estalgarri batez inguraturik; eta haietarik bat edo bertze kexu zen; bertzeren bat, artean, lotan edo erdi lotan. Lastategirat joan nintzen, non morroiek egiten
|
baitzuten
lo, baina han ere ez nuen arimarik ikusi. Zaltegirat joan nintzen, eta osaba eta Madda le nen zaldiak falta ziren.
|
|
Eta, nola buruan ez bainuen bertze egiteko hura baizen, eta nola, ondorez, ezin baztertu bainituen neure pentsuetarik portuak eta portuetako tabernak eta neskatxak, hala joan zitzaizkidan bortz sei urte haiek gisa hartan, plazer haien ehizan, neskatxak eta jan edana trabailu eta festa banitu bezala, orain kandelak eta kandelak pizten, zeren eta kandelen iraupenaren arabera neurtzen
|
baitzuten
neskatxa haiek plazerraren denbora, eta orain zurrutari emanez, garagarraren mamatik haragiaren mamirat, zenbatenaz bianda haien jaleago, hainbatenaz gurago eta zaleago...
|
|
Eta zeren, neure bide hartan barrena, lehenbizian batik bat, deliberatu bainintzen, denbora galdua reskatatu nahi banu bezala, neure buruarekin franko eta liberal izaiterat, ardi bat banintz bezala, goizeko guti jana —zeren eta ordu arte abstinentziak eta barauak izan bainituen arau— arratsaldeko betealdiaz berdin zezakeena. Eta hala abiatu nintzen, neure bakardadetik ihesi, bertze gorputz batzuen bila, zeren arau haiek hesiz hesi eta herstegiz herstegi inguratu izan
|
baitzuten
urte luzeetan ene kontzientzia eta nik hesietarik harat egin beharra nuen, ez itotzeko. Zeren, Montaigne mintzo zen bezala, baldin gorputzari atseginaren bide guztiak hertsi behar bazitzaizkion, nola erraiten baitzuten eliz gizonek eta kontseilu emaileek, zergatik ez genion aireari berari ere uko egiten eta hari bidea behaztopatzen eta hersten, zeren hats egitea ere bertze plazer bat baita?
|
|
Eta hala abiatu nintzen, neure bakardadetik ihesi, bertze gorputz batzuen bila, zeren arau haiek hesiz hesi eta herstegiz herstegi inguratu izan baitzuten urte luzeetan ene kontzientzia eta nik hesietarik harat egin beharra nuen, ez itotzeko. Zeren, Montaigne mintzo zen bezala, baldin gorputzari atseginaren bide guztiak hertsi behar bazitzaizkion, nola erraiten
|
baitzuten
eliz gizonek eta kontseilu emaileek, zergatik ez genion aireari berari ere uko egiten eta hari bidea behaztopatzen eta hersten, zeren hats egitea ere bertze plazer bat baita. Eta, hala, haren antzeko argumentuez baliatzen nintzela, gorputz haiek erosi, ukitu... eta libertatezko sentimendu handi bat neureganatzen nuen, gorputz haiek ukitu orduko libertatearen lurrak ukitu banitu bezala.
|
|
Gutitan sentitu izan naiz hain tipi eta hain irrigarri, hain on behar eta guti balio, eta hain ahalkez beterik, nola istant larri haietan, behar nuen beharrezkoenaz gabeturik! Zeren ene gihar hezurrek ez
|
baitzuten
orduan, zin zinez, ardit bat ere balio, eta zeren falta eta gabezia hura baitzen kalte guztien gaineko kaltea eta gaitzik gaitzena eta galgarriena, bertze guztiak xitzen eta ahanztarazten zituena, eta egozten ninduena itzal galduen desertu fingabekorat eta ezdeustasunaren hondar gabeko leizerat. Han zegoen, konparazione, ene atseginaren iturria, arestian hain harroa eta hain emankorra, eta orain hain eskastua eta hain eroria, bare bera bat iduri, artean hazi xorta galduren bat zeriola...!
|
|
edo ez genituen puta haiek salatzen, zeren ezein salatzailek ez baitzuen nehor salatzeko eskubiderik, baldin berak ere salatua izaitea merezi bazuen, nola izan baitzen gure kasuan, etxe galdu hartan fornikatzen harrapatu gintuztelako; edo, egitekotan, uko egin genion nork bere poltsaren jabetasunari, puta haiek ezin pobreagoak zirenez gero, beren seme alabei jaten emaiteko sos erdirik ere ez zutenak, eta hargatik ebatsi zizkigutenez gero, hain zuzen ere, diru poltsak, nezesitate handian zeudelako. Eta, puntu hartarat iristen zela, guardia buruak erran zigun are boz sendoagoaz ezen kontent ere egon gintezkeela, zeren, alde batetik, hagitzez ere hobe baitzen gure diru haiek bide onetik bideratzea, nola egin
|
baitzuten
puta haiek, beren ohoinkeriaren fruitua karitatezko edo miserikordiazko obretan enplegatzen zutela, beren seme alaben mantenuan, gizalegeak eta Jainkoaren legeak manatuaren arabera; ezen ez bide gaixtotik, nola izan baitzen gure asmo ezin lizunagoa; eta zeren, bertzetik, puta haiei zorren ordaina barkatzea izan baitzitekeen gure bekatuaren kulpa eta hobena ordaintzeko modurik egokiena; eta akabat... gaur izen bat dute, bihar bertze bat; gaur iduri bat dute, bihar bertze bat..."
|
|
Taldeak berantiarrenak izan ziren. Ni baino zaharragoko bi gizon gordini beren beharrez haratago konplitzeko aholkua eman nien, ez sobera zakar, nire autoaren gurpiletara pixa egin nahi
|
baitzuten
. Ezari ezarian, aparkalekua hustuz joan zen, eta halaber jatetxeko aitzindegi hanpatua argiztatzen zuten fokoak itzaltzen.
|