Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 132

2003
‎Inpartzialtasuna ziurtatzea izan litzateke aukeraketarako helburuetako bat. Gai honetan esan behar dut ez dudala ulertzen zergatik Jaurlaritzak behin eta berriz unibertsitatea baztertzen duen horrelako gauzak egiterako orduan.
‎–Ez dut ulertzen zergatik. Garrantzia kentzeko, akaso?
2004
‎Martini eta Liberi ez zitzaien buruan kabitzen zer egiten zuen beltz batek han, eta beltzak ezin zuen ulertu zer egiten zuen ostruka batek han, Afrikatik hain urrun, eta belauniko segitu zuen Cariberen kaiolaren aurrean.
‎Baina hori onartuz gero, bere sistema osoaren oinarria hautsita geratuko litzateke zeharo, eta hori egin aurretik nahiago du autoinkulpazioaren bidetik jo: nik ez badut ulertzen zergatik egiten duen Jainkoak egiten duena ez da bere errua izango, nirea baino, neu bainaiz akastuna, nire ezagutza da mugatua, neu naiz ezerezaren partaidea eta ez bera. Onartu behar dugu honek guztiak gogor astintzen duela Descartesen egiari buruzko adiera, berak nahiko lukeena baino gehiago astindu ere.
2005
‎Zinezko ekaitza dela hori. Orain denek nahi dutela ulertu zer gertatu den. Zauri horrek airean uzten duela, erratera menturatzen ez garen gauza bat.
‎Neurri batean ulertzen dut, jendeak bizi behar duelako, artzainok ere industria behar dugu, esaterako; baina hori konpentsatzeko horren ordezkoa genuke sari moduan. Behin baino gehiagotan adierazi diet politikariei ez dudala ulertzen zergatik ez diren utzita dauden baserriak prestatzen eta artzain gazteei ematen. Badira gazteak hartuko lituzketenak.
‎Ezin dut ulertu zerk bultzatu zintuen bi bizitza eramatera. Edo bigarren harremana ezkutatzera.
2007
‎Dena den, kontu honetan ez nago inondik ere ados harekin. Amaiak ezin du ulertu zer den txirrindularitza Ibon eta biontzat, eta horregatik dago oker. Amaiak dioenaren kontra, nik Ibon txirrindulari nahi dut berriro, hortzak estututa aldapan gora tropela atzean uzten.
‎Oraindik ezin dut ulertu zergatik egiten zaizkion Landerri hain erakargarri burdinazko kanika zahar horiek. Ezin dut ulertu zergatik ematen dieten hainbesteko garrantzia Joxeanen familiakoek.
‎Oraindik ezin dut ulertu zergatik egiten zaizkion Landerri hain erakargarri burdinazko kanika zahar horiek. Ezin dut ulertu zergatik ematen dieten hainbesteko garrantzia Joxeanen familiakoek. Gabonetan bakarrik ateratzen ditu amonak, bere gelako mesanotxean duen egurrezko kutxa batetik.
‎Bestela esanda, This ek dio hobe dela arrautzarik ez gehitzea: «Ez dut ulertzen zergatik erabiltzen dituzten chefek arrautzak. Garestia eta alferrikakoa da».
‎Filia berezia nirea, dudarik ez. Oraindik ezin dut ulertu zer dela eta onartu nuen lanbide hau. Maitasun beharra dela onartzea higuingarria zait.
2008
‎Hala da. Ezin zuen ulertu zergatik etxe berria egiten hasi eta 300 urte zaharragoaren itxura eman behar zitzaion. Diru gehiago gastatu zahar itxura emateko?
‎Izan ere, iaz Trentinoko Giroan positibo eman zuen, nandrolonarekin, eta, kontranalisiaren zain, Euskaltel Euskadik taldetik kanporatu zuen Italiako Giroa lehiatzen ari zela. «Kolpe handia» jaso zuela eta ez zuela ulertzen zer gertatu zen esan zuen, behin eta berriz, Peñak. Eta kontranalisiak arrazoia eman dio, negatibo eman baitu Aketza Peñaren bigarren lagin horrek.
‎«Ez dut ulertzen zergatik egin diguten hau georgiarroi, ez dut aurkitzen arrazoirik osetiarrei egin dietena ulertzeko. Herrialde bizilagunak gara, kristauak, eta ez dugu ezer banatzen gaituenik, ez dugu ezer eztabaidatzeko.
‎Jendeak ezin du ulertu zergatik erran duten gizarte segurantzarentzat edo erretretentzat ez dela dirurik, eta bat batean milioika euro aurkitu duten bankuetan ezartzeko. Nahitara dauzkate gizarte segurantzako eta erretretako kutxak zorpean, langileei errateko gerrikoa beti eta gehiago estutu behar dutela, eta soldata ezin dietela igo azaltzeko.
‎Zabalik utzi du beheko atea. S.I. k ezin du ulertu zergatik gizon horrek uste duen bera atzetik joango zaiola.
2009
‎" Konta dezaket diosku bere begi orain urdin orain berdoztak josten dizkigun bitartean ez nuela ulertzen zer egiten nuen ohe hartan, zer gertatzen zitzaidan, eta galdurik sentitzen nintzela, eta besteen mendean nengoela guztiz, baina ezin nuela ezer galdegin". ZIUko box hartan Platonen leize mitikoan bezalaxe sentitzen zen Leire, isla eta itzal argien artean.
‎UNAI. Ezin dut ulertu zergatik bizi izan garen gezur batean. Horren erraza izan zitekeen dena!
‎Amorratuta hitz egin zuen herenegun Mikel Astarlozak. Ez duela ulertzen zer gertatu den. Ez dela posible.
‎–Ez dut ulertzen zergatik sartzen zaren elizan, ez errezatzeko –eta nola izebak halako keinu harridurazko bat egin baitzion, mutilak gehitu zuen–: Ez dituzu ezpainak mugitu...
‎Ez nuen lotzen kartzelarekin, eta esan egin nion, ez nuela ulertzen zer lotura zuen horrek guztiak kartzelarekin.
2010
‎Ematen zuen haietako asko lehendik ere ezagutzen zituela, besarkadaren bat edo beste eman zuelako. Ingelesez ari zen gehienekin eta Amaiak ezin zuen ulertu zertaz ari ziren, baina amak jartzen zuen aurpegi serioagatik hilketari buruz ari zirela igarri zuen. Gainera, autopsy eta killer bezalako hitzak harrapatu zituen.
‎AITOR. Jakina ez dela kasu bera. Egia esateko ezin dut ulertu zer egiten duen Neda bezalako neska batek Tximista bezalako batekin...
‎Bidaian Aerolinearen mostradorean agertu behar da eta arazoa konpontzeko aukerak eskatu. Enpresak ez badu ulertzen zer gertatu den, gogorarazi behar zaio bidaiariaren eskubideak beti bete behar direla eta hegaldia atzeratu edo bertan behera uzteak eragindako gastuen faktura guztiak gorde behar dituela. Garrantzitsua da erreklamazio orriak eskatzea konpainiaren aurrean eta AENAren aurrean kexa formala egiteko.
‎Adiskidearen silueta hauteman zuen azkenean, tontortxoetako baten atzealdetik burua beldurturik ateratzen. Baina ezin zuen ulertu zer gertatzen ari zitzaion dortokari, zergatik egiten zuen laster hark ere, inoiz egin ez zuen moduan gainera, zer edabe edo ukendu eman ote zioten haren oin labur eta traketsei, zerk eginarazten zion jauzi piztia izutu baten moduan.
‎Guk benetakoa bizi nahi dugu. Gainera, inoiz ez dugu ulertzen zer nolako gogoa, zer nolako beharra daukaten maite ez duen hori erakartzeko. Hori lurralde atzeratuetan baino ez dute egiten, antza, eta Espainia ez da horrelakoa, ezta?
‎—Ez dut ulertzen zer esan nahi duzun.
‎G. Zer adierazten du gau honetako ametsak. Ametsaren bidez errezebitzen ditunan irakaspenek, hiri dun ulertzea zer adierazten duten.
2011
‎hura. Aritz, ezin dut ulertu zergatik orduan bai eta oraingoan ez den sinesgarri. Non dago aldea?
‎Ezin dut ulertu zer gertatu zen.
‎Ezin dut ulertu zer jazo den.
‎onerako da, gainera. Ezin dut ulertu zergatik ez duzun bete dagokizuna.
2012
‎Heriotza zigorra kendu zioten, eta preso arrunt baten eskubideak ditu egun, baina bizi osorako zigorrarekin jarraitzen du oraindik ere, batzuek ala besteek erabaki bat hartuko zain. «Ez dugu ulertzen zer egiten duen oraindik ere preso, denek baitakite errugabea dela. Injustiziak bere horretan jarraitzen du oraindik ere», diote senideek.
‎Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, berriz, Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiari «argi eta garbi gaitzesteko» eskatu dio. Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramaileak jakinarazi du ezker abertzaleak ez duela zerikusirik horrelako gertakariekin, eta esan du ez duela ulertzen zergatik tematzen den Eusko Jaurlaritza ezker abertzalearengana jotzen halakoak gertatzen diren bakoitzean. Aralarrek ere «errotik» gaitzetsi du edukiontziak erre izana.
‎Inondik ere, askoz lehenago garbitu behar zuen ergel hura. Ezin zuen ulertu zerk bultzatu zuen Moureri lana ematera Securcomen. Errukiak?
‎Gainera, jantziak eta oinetakoak laster izango nituela higatuta pentsatzen nuen, menstuta baitzeuden jadanik, eta yahooen edo beste animaliaren batzuen larruz egindako asmakizunen batez ordezkatu nituela; orduan, jakin egingo zen nire sekretu osoa; beraz, esan nion ugazabari nire sorterrian nire espeziekoek beti estaltzen zituztela gorputzak trebetasunez landutako zenbait animaliaren larruz, bai lotsaz bai eguraldiaren gorabeheretatik, hotz nahiz berotik, babesteko; eta neuri zegokidanez, horren froga berehala emango niola, horrela agintzeari ederresten bazion, baina Naturak ezkutatzen erakutsi digun parte haiek ez erakustea barkatzeko erregutzen niola bakarrik. Nik esandako guztia oso arraroa zela aitortu zidan, azken zatia batez ere; ezin baitzuen ulertu zergatik erakutsi behar zigun Naturak berak emandakoa ezkutatzen; ez bera ezta etxekoak ere ez zirela gorputzeko ezein parteren lotsa, baina, edonola ere, nik nahi nuena egin nezakeela. Ondoren, kasaka askatu eta erantzi egin nuen.
‎Poltsa bat urre atera poltsikotik eta oparitu egin nion apaltasunez. Bere eskuzabalean hartu zuen, gero begira hurbildu zer zen ikusteko, eta mahukatik atera zuen orratz baten puntaz zenbait buelta eman zizkion, baina ezin zuen ulertu zer zen. Orduan, eskua lurrean jar zezan keinu egin nion.
‎Printze nahiz ministroengan, edonolako misterio, errefinamendu eta azpikeria nardagarri eta mespretxagarri zitzaizkiola aitortu zuen. Ezin zuen ulertu zer esan nahi nion Estatu sekretuak aipatzean, ez bazegoen areriorik edo nazio etsairik kasuan inplikatuta. Gobernatzen jakitea oso muga estuetara murrizten zuen:
‎Eduki berriez gain, MigraVentura.net ek, Espainiako Atzerrirako Herritartasun Zuzendaritza Nagusiaren (MTIN) diru-laguntzarekin, bere irudia berritu du, informazioa ikusgarriago egiteko eta atarian nabigatzea eta Espainiako emigrazioarekin lotutako txostenak, dokumentu ofizialak eta liburuak bezalako dokumentaziorako sarbidea errazteko. MigraVentura.net eko arduradunentzat, Espainiako iraganeko emigrantearen esperientziak balio behar du ulertzeko zer esan nahi duen “emigratzeko abenturak”, eta “gaur egun Espainiara datozen etorkinekiko bazterketa eta axolagabekeria arriskuaren aurkako antidotorik onena aurkitzeko”. Web gunean, Espainiatik Amerikarako emigrazioari buruzko erakusketa birtualak eskaintzen dira, bai eta laguntza eta ezagutza material batzuk ere (liburuak, ikus entzunezkoak eta multimedia), gai horri buruzkoak, eta gure historiari bizia ematea helburu duen kultura proposamen bat (hiriz hiri egindako ibilbideak).
‎Horrek azaltzen du berak aukeratzen duela bizikleta, lau hankako lagunarekin Madrilgo hirira joan behar duenean. «Ez dut ulertzen zergatik ezin duen hezitzaile batek garraio publikoan bidaiatu», hausnartu du Mazak. Herri barruko autobusean jende gutxiago ibiltzen den herrixka jakin batzuetara joateko orduak murriztea, animaliak lasai eta eragozpenik gabe bidaiatzeko aukera izan liteke.
2013
‎Oholtzara ia biluzik igotzen baita; bi fokuk besterik ez dute argitzen artistaren, kontalariaren, jendaurreko bakardadea. «Jendeak askotan ezin du ulertu zer egiten duen pertsona batek bakar bakarrik agertokian». Beste misterio bat, kontatutako ipuina bezalakoa.
‎KANDIDO: Ezin dut ulertu zergatik defenditzen dituzun Axun eta Xabin horrenbeste derrepente?
‎Halako liburua egiteak sortaraziko zizkizueten galdera gehiago, ikertzeko gogo handiagoa? X.Z. Mitxelenak esaten zuen euskararen gaineko misterio nagusia ez zegokiola jatorriari, baizik eta iraupenari; eta apaltasunez aitortu behar dut oraindik ez dugula ulertzen zergatik iraun zuen euskarak inguruko hizkuntza guztiak desagertu zirenean. Erantzun koherente eta bakarra falta zaigu.
‎Linda, ezin dut ulertu zer egiten duzun berarekin.
2014
‎Bada Sareko kideak harrituta dituen beste zerbait ere: «Ez dugu ulertzen zergatik jarraitu nahi duten orain arte bezala, elkarbizitzarako bidean harriak jartzen eta gauzak zuri beltzean ikusi nahian, Nodoa balitz bezala, argi dagoenean euskal gizarte osoak aurrera egin nahi duela». Elkarbizitzarako deia egin dute.
‎Herriz herri ari izan garelarik denboran antzeztu dugu sala huts batzuen aitzinean. Antolatzaileak, hauek oso fede onekoak, ez zutelarik ulertzen zergatik lehen parropiako sala betetzen zen eta orain nehor ez hurbiltzen. Ez natzaie sekulan ausartu erratera ez zela jende hori antzerkiko heldu.
‎Ezin zuen ulertu zer zela-eta ez zen aita Oreretan bakarrik geratzen, kontua ikasturtea amaitzea bazen. Eta ezin zuen ulertu nolatan onar zezakeen amak haurrak aste osoa etxetik urrun pasatu beharra.
‎Jainkoak berak ez duela ulertzen zergatik sortu zuen mundua.
2015
‎pentsatu zuten. Cassini eta Rmer azalpen baten bila zebiltzan; ezin baitzuten ulertu zergatik Ioren eklipseak batzuetan espero baino lehenago gertatzen ziren, eta besteetan beranduago. Eta argiaren kontu horrek azal zezakeen.
‎pentsatu zuten. Cassini eta Rmer azalpen baten bila zebiltzan; ezin baitzuten ulertu zergatik Ioren eklipseak batzuetan espero baino lehenago gertatzen ziren, eta besteetan beranduago. Eta argiaren kontu horrek azal zezakeen.
‎Shock egoeran zegoelako izango zen, bezperan hartutako kolpeak zentzua galarazi ziolako erabat. Izatez, ordubete lehenago norbait biltegiko atea jo eta jo hasi eta zaratak siesta astun bezain sakonetik esnarazi zuenean, ezin zuen ulertu zer egiten zuen goizeko mutil hark elurpean bere zain.
‎Ez ote zion ezer esango? Ez ote zuen ulertzen zer nahi zuen. Farora joan nahi izateko arrazoi berezi bat zeukala esan zuen orduan.
‎Aitak ezin zuen ulertu zer egiten zuten lau gizaseme haiek lurrean odola zeriela, baina orduan konturatu zen zertara eraman zuten bera toki hartara. Fusildunek ez zuten, nonbait, fusilatu berri zituzten gizonei lur emateko asmorik.
‎Zutitu eta bibaka ari zaizkio denak, atertu gabe. Haurrak, ordea, uzkur segitzen du bere eserlekuan, haserre antzean, eta amak ezin du ulertu zergatik.
‎Halaxe esaten dute batzuek: , errealitatearekin izan lezakeen antzik txikiena ere kointzidentzia hutsa da?, eta maitasunaz, gorrotoaz, bizitzaz eta heriotzaz jarduten dute, eta nik ezin dut ulertu zer esan nahi duten, errealitatearekin izan lezakeen antzik txikiena ere kointzidentzia hutsa dela diotenean.
‎Bezero batek adierazi du ez duela ulertzen zergatik egoten den goizean dendara sartzean lurrin usaina,
‎Honi adimenezko ikuskaria deitzen diote, ez dakit nik zergatik. Jainkoak mesede hori egin zion pertsona hau ikusi nuen, geroago esango ditudan beste batzuekin, hasiera batean oso nekatua, ezin zuelako ulertu zer zen, ez baitzuen ikusten; eta era hartara agertzen zitzaiona Jesu Kristo gure Jauna zela hain ziur zegoen, non ezin baitzuen zalantzarik izan, hau da, hantxe zegoen ikuskari hura; Jainkoagandikoa ote zen ala ez, hala zela ulertarazteko ondorio handiak berekin batera bazekartzan ere, oraindik beldurrez zebilen, eta berak sekula ere ez zuen entzun adimenezko ikuskariaren izenik, eta hala...
‎6 Bertsora itzuliz berriro, nire ustez, hemen on egin diezadakeena, zabaltze hura da; horrela dirudi, diodan iturburu honetatik, hau da, gure sakonetik zerutar ur hura sortzen hasten denez gero, gure barrualde osoa hedatuz eta zabalduz doala dirudi eta ezin esanezko ondasunak sortzen ditu, arimak berak ere ezin du ulertu zer ematen zaion han. Lurrin gozo bat sumatzen du, nolabait esateko?
‎3 Nik ezin dut ulertu zer dela-eta berorren gorentasunak utzi dion nik agindurikoa Ávila maisuari bidaltzeari. Ez beza hori egin, Jainkoarren, mezulari baten bidez bidali baizik, egunbeteko bidea baizik ez dagoela esan baitidate.
‎Ezin dut ulertu zer arraio egiten duzun.
2016
‎Bahitzaileek Alvaro Artundori bidali zioten paketeaz galdetu nionean, Castells urduritu egin zen. Ezin dut ulertu zergatik.
‎Jazzaldian erositako elastiko beltza jantzi eta zakuan sartu zen. Ez zituen begiak itxi nahi, Irati itzultzen zenean asko sentitzen zuela esan ahal izateko, mesedez ahazteko, barkamena eskatzeko, arrazoi zuela, noski, ezin zuela ulertu zergatik erreakzionatu zuen hain ergelki. Baina oso nekatuta zegoen, eta Irati iritsi baino lehen hartu zuen loak.
‎Bezero batek adierazi du ez duela ulertzen zergatik egoten den goizean dendara sartzean lurrin usaina, ontzi guztiak itxita egon badira. Hori argitzeko, webgunean albiste bat idaztea pentsatu duzu, honako izenburu honekin:
‎Antzeko gisan, ezin dut ulertu zergatik tematzen diren esatari asko, azpeitiar batzuk tartean, Azpeitiako esaten Azpeitiko esan ordez, Euskaltzaindiari ez ezik beren berezko joerari eta erabilera zabalduenari ere uko eginez, auskalo noren aginduari men eginez. Urrrrrteak daramatzate horrela.
‎Askotan entzun eta irakurri ditugu Alardearen kutsu militarra nabarmentzen eta kritikatzen duten ahotsak. Esaten dute, adibidez, ez dutela ulertzen zer egiten dugun armada baten itxura duen ekitaldi batean parte hartu nahian, zeren bila ari garen kapitain, teniente eta abarren artean. Ondoren, ohiko diskurtso antimilitarista etorri ohi da.
‎Askotan esan didate, Gaintxurizketa baino haratago, ez dutela ulertzen zer gertatzen den Hondarribian Alardearen inguruan, ez zaiela buruan sartzen. Gehiagotan esan dio hondarribiar batek bertako ez den norbaiti alferrikakoak direla arazoa ulertzeko ahaleginak, hori bertakoek bakarrik uler dezaketela, are gehiago, Alarde baztertzailearen aldeko ez diren bertakoek ere ez dutela ulertzen.
2017
‎] eta orduan esan egin behar duzu · egon behar da une bat ados jartzeko esateko" bale" · orduan une batzuetan ezagutzen ez ez zaituztenean eta orduan · ea badaude une batzuk nik esfortzua egiten dudana aldatzeko baina batzuetan pentsatzen dut: begira ez banauzu ulertzen zer nahi duzu nik esatea[?] zergatik ez duzu zuk aldatzen eta zuk ere kat hitz egin hau da jende horrekin baldin badakit ez duela hitz egiten nik esfortzua egiten dut ez zait batere axola beraz, zentzuzkoa da pentsatzea katalana mantentzen dutenek nabarmen areagotzen dutela jatorriz gaztelania hiztunak direnek katalana praktikatzeko duten aukera, horrela egiteko prest edo motibatuta daud...
‎Gainera, oraindik ezin dut ulertu zer dela eta ez dioten literatura Nobel saria
‎Hori ez da Hegoaldean gertatzen. Hemen ere badira iraganak, baina aitortu ditugu, eta diogu bide bat egin behar dugula ulertzeko zergatik egon diren iragan horiek?.
‎– Inoiz ez dut ulertzen zergatik ingles jendeari tea gustatzen zaion.
‎Ezin dut imajinatu ere egin nola azalduko naizen lagun artera, amarenera, lantokira, hegaldi bat galdu duen hori izaten. Ezin baitute ulertu zer esan nahi duen horrek nigan, eta are tristeago, ez baitut nahi jakin dezaten ere. Lagunen bat poztu egingo da ziurrenik, behingoagatik humanoei gertatzen zaizkien gauzak gertatu zaizkidalako niri ere, esango didate, bizirik nagoela?
‎BEGOÑA, barrez. ZUZENek du ulertzen zergatik.
2018
‎Aurre aurrean eseririk, ataute zuriari begirik kentzen ez ziola, soinean zuriz eta eskuetan dalia lore zuriz jantzirik, hotz zen bera ere. Ez zuela ulertzen zertan zeuden han denak pentsatzen hasi zen, eta ez zuela ulertzen ere azkenean zergatik onartu zuen haurra ikuskizun hartara eramatea. Guztiak zeuden aiduru putreen antzera, bere ezbeharrarekin elikatzen.
‎–Inoiz ez dut ulertuko zergatik galtzen duzun denbora jendilaje horrekin, leporatu zion Charcotek?. Sendatu beharreko horrenbeste gaixo izanik, kriminalen portaera eta psikologia aztertzen ibiltzea ere...
‎Ezin dut ulertu zergatik esan duzun horri buruzko gezurra.
2019
‎Han pasa zituen gau hartako orduak, amorrazioz beterik eta bere harrokeria ezin bareturik. Ezin zuen ulertu zer gertatzen zen. Zer nahi zuten ezezagun haiek?
‎Zorionez, ez dirudi ebakia infektaturik dagoenik. Ezin dugu ulertu zerk egin ote dion hori. Albaitariak dio bere ustez animaliaren bat izan dela, baina ez dakiela zeinek.
‎Oinordetzan jaso zituzten Coralineren amonaren altzariak, bai eta kaferako egurrezko mahai bat, mahai osagarri bat, kristalezko hautsontzi astun bat eta frutaz betetako ontzi baten margolana ere. Coralinek ezin zuen ulertu zergatik pintatu behar izan zuen norbaitek frutaz betetako ontzi bat. Horretaz aparte, gela hura hutsik zegoen:
‎–Prastic etik nator, berorren maiestatea zerbitzatzera. Hala du izena gure etxaldeak; Chotebor etik hurbil dago, Caslau barrutian, adierazi zion Bubna konde gazteak, ezin baitzuen ulertu zer gertatzen ari zen eta zergatik ari zitzaion enperadorea hain zakar.
‎I do n, t want to hear about it.ez dut ulertzen zergatik egin duen hau zu tzat, < izen>, ez dut ahaztuko
‎Seme alabekin hitz egiteko zailtasuna gainditzea Gure seme alaben gustuei eta online jarduerari buruz gehiago jakiteko elkarrizketa bat hastea ez da erraza, batez ere nerabezaroan, gazteek beren autonomia eta «gurasorik gabeko» espazioa bilatzen dutenean, eta guk mundu digitalak gainditu ditzakeenean. «Ez dakit zer egiten duen nire semeak mugikorrarekin», «Ez dut ulertzen zergatik gustatzen zaizkizun hainbeste pantailak», baita ere «Nire semeak ez dit ezer kontatzen» esamoldeak, gurasoak INCIBEko Zibersegurtasuneko laguntza lerroan zehar eramaten dituztenak. Agian, lehen urratsa da aztertzea zer puntutan sortzen diren komunikazio arazoak gailuak eta Internet erabiltzeari dagokionez.
‎Txistuaren eta atabalaren transmisioarekiko ikuspegi ezkor samar horrekin lotuta, badaukate zer kritikatua Andoainen musikaren arloan hamarkadetan gertatzen ari den egoerarekin. “Ez dugu ulertzen zer dela eta txistua eta atabala ez diren Udal Musika Eskolan irakasten, ezta Euskal Herrian errotutako beste hainbat musika tresna (alboka, trikitixa, txalaparta...). Txistulari elkarteko kide den Fernando Gonzalez sei bat gaztetxorekin ahalegintzen ari da, eta nahikoa egiten du.
‎Ezin dut ulertu zer arraio nahi duen. Nik ere ez.
2020
‎Borisovek Turkiaren alde egin du migratzaileen auzian, eta «hitza ez betetzea» egotzi dio Bruselari. «Ez dut ulertzen zergatik ez dioten diru laguntza ematen Turkiari, mugen zaintza partekatzea izanik EBren oinarrietako bat».
‎Haren hitzetan, bilkura atzeratu egin litzateke, edo telematikoki egin. «Ez dugu ulertzen zergatik eragotzi duen Navarra Sumak. Politikoki erabili nahi izan dute gaia Nafarroako Gobernuari eraso egiteko».
‎Torrari aurpegiratu zion ez ziola ezer galdetu ERCri hauteskundeak aurreratzeaz. «Ez dut ulertzen zergatik bultzatu den haustura, jakinik bozen ondoren elkar ulertu dugula berriz», gaineratu zuen. ERCk baztertu egin du hiruko pakturik egitea beste alderdiekin.
‎Urtin behin ardik eramiten ttuzte hara, Erronkaritik tortzen dire bidaia luzin... Inoiz ez dut ulertu zer jango zuten ardiek hor. Lur soil hortan ez dago deus.
‎–Ez dut ulertzen zertarako behar duzuen nire telefonoa. Ez da beharrezkoa, ez nion inori deitu.
‎Handik minutu pare batera atearen beste aldean Saioaren oihuak eta aitaren hitzak entzun ziren. Eserita zeuden lekuetatik ezin zuten ulertu zer esaten ari ziren baina doinuengatik argi zegoen Saioa sutan zegoela eta aita lasaitzen saiatzen ari zela.
‎Baina nahi gabe, eta egin gabe ere, min egiten zioten. Haiek baino gutxiago sentitzen zen, haiek idazleen izenak aipatzen zituztelako eta bertsoak, esaldi ospetsuak eta latinezko hitzak esaten zituztelako; izugarri dibertitzen ziren haiekin, eta berak ezin zuen ulertu zergatik, eta urteekin gero eta indar handiagorekin gorrotatu zituen kultura usaineko kontu haiek.
‎ankerkeriez. Doktoreak ez ditu bereak ezagutzen, ezin du imajinatu zein den bere delitua, zein den bere jarrera izugarria, halako zigor basatia merezi izateko berak eta Anak, bere alaba desagertuak orain dela aste batzuetatik, gerra hasi zenetik; ezin du ulertu zergatik sufritzen ari diren halako kastigua basapiztia haien eskuetatik, ia janaririk gabe, ia urik gabe, hilzorian.
‎Gertatu dena badakit, zergatia jakitea falta zait". Manuelak ezin zuen ulertu zergatik utzi zuten Sebastian bere ardurapean eta nola inor ez zen izan gauza berari egia aitortzeko. " Anaia Pedrorekin bihozberagoa izango naiz, ze Sebastian utzi zidatenean komentura sartu berria zen.
‎Ezin dut ulertu zer pasatzen ari zaren baina ziur nago zarela uste duzuna baino gehiago komunitate horrentzat.
‎Ezin zuen ulertu zergatik ez zuen jarraitu nahi Fredek familiaren negozioarekin bere aitak bezala.
‎Ezin dut ulertu zergatik egin zuen.
2021
‎Urteetan zehar, murgil tze sistema onartua izaiteko izan diren lege desberdinak azaldu ditu, aitzinamendu batzuk izan badira ere, oztopoak gogorarazi ditu, sail horretan" teknokrata batzuk ikuspegi totalitarioa" dutela gehitzen zuen. Ohartzen da, jendarteak hizkuntzen gaia bereganatua duela eta ez duela ulertzen zergatik ez diren onar tuak. " Defendatu dudan legea, urrats horretarik heldu da, ene hizkuntzaren militante iraganak, arazoak nun ziren ikustera era man nau".
‎Badirudi ere hona iritsi zenez geroztik gozatzen ari den aurreneko bizipen kitzikagarria dela. Bestela ezin dut ulertu zergatik hain pozik, kalakari eta ia kantari ere doan berari berez bost axola behar dion asunto baten kontura. Nik uste hona iritsi zenetik bere burua baliagarri nabarmentzen duen aurreneko aldia ere dela.
‎Lore hibridoa n diozu: «Ez dute ulertzen zergatik onartzen dituen/ ur hilak eta zuri zikinak/ eta arrotza bailitzan zabukatzen dute// Hala ere, lore hibridoak/ bere bideari jarraitzen dio».
‎Berrogei minutuan egon naiz autobusaren zain, eta ezin dut ulertu zergatik iritsi den hain berandu eta hain beteta. Ikasleen taldekoak bi bakarrik datoz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia