2000
|
|
Eta haren jarraikian erran zidan: " Bitartean, disimulatzerat eta iduri egiterat ohitu duk, Joanes, zeren zuhurtzia baita itzalen artean bizi behar
|
duenak
bertze itzal bat izan dezan babes..." Hura, bai, mementuan ulertu nion, zeren huraxe baitzen nik bezperan ikasi lezionea ere, aitak eman zaflakoaren ondoren, nik hari eman errepuestagatik, komunionea zela kausa! Horregatik, aita ziegan sartu zitzaidanean, ni handik ateratzeko asmoz, eta galdetu zidanean, irri urduri bat betartean:
|
|
—Eta orain, banoa lasterka hemendik, zeren neure begira
|
ditudan
bertze hiruzpalau eri ere —eta, eskuak azpil batean garbitzen hasten zela, medikuak erran zidan—: Jantz atorra eta gainerako beztimendak, eta ez egin hurrengoan ha lakorik...
|
|
—Zergatik bilatu, bada, oinazea, zergatik eta zertarako, baldin badakigu ezen oinazea gure bila dabilela dagoeneko eta, nahi badugu eta nahi ez badugu ere, orain ez bada gero, edozein kale kantoitan edirenen gaituela? Eta zergatik, bitartean, oinazearen beldur izan, baldin beldur horrek oinazea areagotzen badigu, alde batetik, eta baldin badakigu, bertzetik, zer errepuesta eman zion Kristok nekeari eta sufrimenduari, eta guk haren etsenplua atxiki behar dugula, eta ez
|
dugula
bertze aterabiderik. Eta noiz ikasi behar dugu ezen, atseginari sufrimendua darraion bezala, sufrimenduari atsegina darraiola, eta zilegi dela, zilegi eta desiragarri, atseginari atseginez ihardestea, eta lurreko gure bizimodu hau ere apur bat maitatzea?
|
|
—Lehen erran dizut ezen zerbait utzi dugula bertze egun baterako... Zeren zinez ikusi nahi
|
baitzintuzket
bertze egunen batean, horrela, buruz buru, lasai, edo gehiagotan ere bai, zergatik ez... eta zeren neure egitekoak baititut orain, biharko eta aste osoko eskolak prestatu behar ditudanez gero —eta, aulkitik altxatzen zinela, kontsolamenduzko bertze hitz haiek xuxendu zenizkidan, erraiten zenidala—: Ez nigar egin mudantza honetan gal dezakezunagatik, Joanes, eta arrai zaitez irabaz dezakezunagatik...
|
|
Eta, bide hartarik, euskaraz skribatzen
|
zuten
bertze hainbat skribatzaileren berri jakin nuen: Hirigoiti, Materre, Argaignarats... eta, bere batez, Joanes Etxeberri ziburutarra, manual debozionezko bat skribatu zuena eta bertze liburuska bat, Noelak zeritzana eta poema edo kanta labur batzuk biltzen zituena.
|
|
Eta ez landareen artean gerlarik eta borrokarik ez dagoelako, zeren eta haiek ere berdintsu eta orobatsu baitabiltza, nor gehiago, hatsarrean batik bat, errotzeko behar duten lur puskaren bereganatzeko; ordea, borroka haiek ez dira hain nabarmenak eta odola ez da nehoiz ere isurtzen, eta, gainerat, noiz eta landare edo zuhaitzen bat bere lur puskan errotzen den eta fintkatzen, bakean uzten ditu aldamenekoak. Horregatik ote nago, jaun André, mundu begetalaren kanon estetikoetarik gero eta hurbilago, halako suertez, non, bertze erlijione batekoa banintz eta arimen transmigrazionean sinetsiko banu, zuhaitz baten baitan piztu nahi
|
bainuke
bertze munduan, eta ez tigre baten baitan. Izan ere, ba ote zuhaitzarena baino bizi beteagorik, frankoagorik eta liberalagorik?
|
|
—Ez
|
nuke
bertze egun hartako eztabaidarat itzuli nahi, noiz eta mintzatu baikinen Eskrituretako hitzaz eta hitzaren spirituaz... Dena den, zu sinestun sutsua zaitugu, aita Bartolome, eta, baldin Mendaitzeko Harkaitza mugitzeko gai bazina, esperimentuaren egiteko paradan egon gintezke, ez dakit...
|
|
Bigarrenean, berriz, goizetik, osaba Joanikotek jaso zuen dukearen mirespena, osabak bere esperimentuen berri eman zionean, jakinarazten ziola nola oilaloka bat zuen, lau ahate arrautza txitatu zizkiona, bertze nonbait erran dizudan bezala, eta nola oiloak eta ahattoek elkar ongi hartzen zuten, oiloak ahattoak bere kumetzat balitu bezala, eta ahattoek oiloa amatzat; gero, dukea bere studiorat zeramala, bertze esperimentu haren berri eman zion —ohol luze batetik erortzerat uzten zuen brontzezko bolarena—, eta segidan fosilak eta erromatarren denborako monedak erakutsi zizkion, hamaika gogoetaren artean, dukea aho zabalik uzten zuela; eta, osabaren studiotik jalgi eta eskaileretan beheiti gindoazela, dukeak galdetu zion: " Eta ba al
|
duzu
bertzerik?" Eta osabak ihardetsi zion: " Bai, badut bertzerik, baina ez dakit erran ote niokeen ala ez, zeren eta ez baitakit erakusteko modukoa den".
|
|
" Eta ba al duzu bertzerik?" Eta osabak ihardetsi zion: " Bai,
|
badut
bertzerik, baina ez dakit erran ote niokeen ala ez, zeren eta ez baitakit erakusteko modukoa den". Eta dukeak erran zion:
|
|
Eta, jendearen txaloek eta oihuek airean bat egiten zutela, turutots bat aditu zen. Haren jarraikian, galaz jantzi bi algoazil tribunarantz abiatu ziren, emeki, gibeletik Mantillanako kondea zutela eta festa hartan parte hartu behar
|
zuten
bertze bi toreatzaileak, bakoitza bere zaldiarekin eta bere peoiekin eta morroiekin. Eta, azkenik, aita zihoan, bere zaldi beltzean, eskuan arkabuza zuela.
|
|
Eta tabakoa erre eta ahotik kea egotzi, ez
|
zuen
bertze atseginik ez bertze dibertimendurik... eta don Frantziskorekin xakean aritzea, edo bera bakarrik, hura etortzen ez zitzaionean. Egun haietarik batean, finean, Villagrandeko dukea etorri baino astebete lehenagoko igandean, aitona Nikolas nehoiz baino eriago eta erreumak joago jaiki zen, halako moldez, non etxeko sehietarik bati manatu baitzion ezen gaztiga ziezaiola, mezatarakoan, don Frantziskori, zeren konfesatu egin nahi baitzuen.
|
|
Halako moldez, non anitz baitziren sala nagusiko paretetan jarriak zituen orein burezurrak eta orein adarrak, gehienak apal batzuen gainean. Eta
|
bazituen
bertze burezur batzuk ere: otsoenak lau; hartzarenak bi; eta han berean paratu zuen, halaber, leku printzipal batean, etxeko burdinazko armarriaren gainean, berak akabatu zuen zezenaren burezur hura, adar eta guzti.
|
|
Eta aitona Nikolas gurekin hala ibiltzen zen, eta bere bi semeekin ere —ene aitarekin eta osaba Joanikotekin, alegia— halatsu ibili izan omen zen, noiz eta aitona Nikolasek hartarako beta izaiten baitzuen, zeren, Urbiaingo eta Olabeko olen ardura bere gain zuela, nekez izaiten
|
baitzuen
bertze deusetarako astirik. Eta, harreman haien berri emaiten zidala, osaba Joanikotek behin batean erran zidan:
|
|
Aizak, nolakoa da ene lehengusina, amak jaso zuena eta ni honat etortzerakoan jaio berria zena? Ez ahal
|
duk
bertze gabrielitar bat izanen, hura ere Gabriela den arren...!
|
|
Ene bozkarioa, Elbira jauregitik modu hartan alde egiten ikusi nuenean, apaldua eta zapaldua!, zeren iduritzen baitzitzaidan ezen bihotza hautsi eta arrobatu zidala, eta haren traizioneak ez
|
zuela
bertze pagamendurik merezi; baina zer pena hartu nuen, aldi berean, zeren bainekien ezen jaio orduko ihartu eta hostogabetu zitzaidala Elbiraren begietako leihoetarik atzeman eta usaindu nuèn udaberri ezin ederrago hura...! Eta ene eskuei behatu nien lehenik, eta imajinazinoak lumarik gabeko bi usakume ekarri zizkidan haietarat, biak hatsik gabe; eta ene bihotzari behatu nion gero, eta barrenaldea harrak janik ediren nuen.
|
|
Eta, ene hitzak aditu bezain fite, hurbildu zizkidan begietako bi erreka haiek, ipini zidan esku bat masailean, goratu zituen ezpainak, eta pot egin zidan bekokian. Eta, on zeriztanak eta hain maiteki maite
|
ninduenak
bertze irri bat egiten zidala, jiratu, eta lasterka alde egin zuen.
|
|
—Bai, hori ere ez dago gaizki pentsatua. Izan ere, Santo Tomásetik hiruzpalau egunetarat, iparrerako eta setentrionerako bidean beti ere, inguru haietako etxaldeak dauden tokian doi,
|
badugu
bertze misione bat, eta han ere aurki dezakezue nahi duzuena. Misione hartan ere bi kaputxino daude, eta haietarik bat ene lagun mamia da:
|
|
gizon ezin printzipalago harena, zeina izan baitzen mairuen kontrako borroketan mairuen izurria eta ondikoa, Calatañazorko gerlan kapitain bi aldiz zauritua, zaldunen artean zalduna... —eta segitu zuen honat ekarriko ez
|
ditudan
bertze mila titulurekin, eta hartu zuen gero, nekeak hartaraturik, jakina, atseden; eta, erabiltzen zuelarik atseden hura mihia kanporat ateratzeko eta ezpain lehorren hezatzeko, eni beha paraturik, eratxiki zuen—: Aitor dizut ezen arestian ustekabean harrapatu gaituzula, zeren, alde batetik, nola Avilakoa naizen, debozione berezia baitiot gure santari, eta zeren, bertzetik, zure aitaren sendatze mirakulutsuak neure nagusiaren alaba eriaganat eraman bainau...
|
|
Eta orduan ere pentsatu nuen ezen mementu ezin egokiagoa izan zitekeela hura edabearen hartzeko eta neure hatsaren eteteko, neure hatsaren gainean nengoelarik, bertzalde: halarik ere, hain gogara nengoen neure estatu hartan eta neure alfertasunean —zeren ene alfertasun hura ez baitzen gauza gaixtoa, perilosa eta nork bereganik egoztekoa, baina guztiz kontrakoa—, non deliberatu bainuen ezen merezi
|
zuela
bertze egun baten igurikitzea, biharamuneko eguzkiaren zain; ez, ordea, antsiak harturik, baina ez antsiak eta nagiak, denboraz ohartu ere gabe, denboraren jabe.... Eta heldu zen biharamuna, eta biharamun hark bertze biharamun baterat eraman ninduen, eta eguzki batek bertze eguzki baterat...
|
|
Baina don Luziorekin
|
banuen
bertze kontu bat gehiago, zeren bainekien ezen elizak konfiskatu zizkiola osaba Joanikoti, honek Inksizionearekin izan zuen auziaren ondotik, dorretxea eta bertze ondasun guztiak, halako moldez, non dorretxe hura baitzuen apez hark bizileku, baita sakristauak —zeina baitzen apezaren anaia—, eta sakristauaren familiak ere... eta zeren nik bainuen ingurune hartan, bertzalde, kutxa lurrez ...
|
|
Eta ustezkoa diot, zeren bainago ezen Axularren jakintasuna ez zela egiazkoa hainbat alorretan: izan ere, ez ote gintuzke jakintasunak libre egin behar —beldurraren atzaparretarik libre, bereziki—, eta harenak ez ote ditu, aldiz, giristinoak legez lege eta arauez arau lotzen, baliatzen delarik, haien zuritzeko eta justifikatzeko, hainbat konparazinoz, zeinek ez
|
baitute
bertze asmorik ez bertze xederik beldurraren sortzea eta erroetaraino sartzea baizen. Eta lotzen gaitu handik eta hemendik, eta lotzen digu eta hersten digu azkenean ahoa bera ere, erran ez dezagun libre egin gaitzakeen hitza.
|
|
Erran diezadakezu, halarik ere, ezen skribatu ez
|
zuen
bertze liburu batez mintzatu zitzaigula Sarakoa eta, hala, ezin jujatu dugula hura, skribatu ez zuen liburu haren berri jakin gabe. Ordea, ikusirik lehenaren fruituak, zalantzarik ote duzu ezen Axularren balizko liburu hark ere bertze koadro ilun bat erakutsiko zigula ezinbertzez?
|
|
—Eta seigarrena eta zazpigarrena! —erran
|
zuen
bertzeak.
|
|
Urteak neramatzan nik urtaroen berri jakin gabe, zeren, ni ibili nintzen lurretan, hezea eta beroa ziren nagusi, eta urtaro bakarra zen klima haren fruitu eta ondore, uda eta udaberri artekoa zirudiena, eta batetik
|
zuena
bertzetik bezainbat... Eta larrazkena ere han zegoen, egia erran, baina ezkutuan, uda udaberri iduriko bertze urtaro haren baitan urturik eta ezabaturik, zeren, klima hartan, larrazkenak landareei eragiten zizkièn zauriak, eragin orduko sendatzen eta orbantzen baitzizkien uda udaberri iduriko urtaro hark.
|
|
—Anitzetan pentsatu izan dut —segitu zuen amak— zenbatetan galdegin ez ote zenion zeure buruari zergatik ez
|
zaitudan
bertze edozein amak bezala tratatu, hurbiltasunez eta xamurtasunez... eta hori azaltzea, alde batetik, mingarria izanen bazait ere, bertzetik, ez dut hori baizik gutiziatzen, zeren eta korapilo izugarri batek hersten eta itotzen bainau barrendik, eta ez dut korapilo hori laxatuko neure barrenaldea hustu arte eta jakin beharrekoak zuri jakinarazi arte.
|
|
—Joanes, hire amaren partez natorkik, zeren hura guztiz aldaturik baitago, eta zeren hark ez
|
baitu
bertze desirarik hi ikustea eta hirekin hitz egitea baizik.
|
|
Zeren haien paradisua, nola baitzen lurrekoa eta lurrean eraikia, eta nola lurrean deus ez baita deusen beldur ez denik, hala, ez zen osoa ez guztizkoa, eta zeren haiek ere beren beldurrak baitzituzten... Eta gizon zuriaren beldur ziren batik bat... gizon zuri gehienak deabrutzat zituztenez gero, hauek haien lurrak inbaditu, eta sarraski bat baino gehiago egin zutenetik; baina, beldur hartaz gain,
|
bazituzten
bertze beldur suerte batzuk ere, hala nola arestian aipatu piztiei zietena, edo eritasunari eta heriotzari...
|
|
BAINA ez
|
nuke
bertze plantazionean egin nuen egonaldiarekin ere luzatu nahi, eta soilki erranen dizut ezen hango nagusiak ere ezin krudelago tratatzen zituela beltzak eta indiarrak.
|
|
Eta ez uste ezen trabailariak errege erreginak bezala tratatzen zituenik, zeren, lanaz eta lanaren errendimenduaz denaz bezainbatean, bertze bezain zorrotza baitzen, baina plantazione hartako beltz eta indiar haiek
|
bazituzten
bertze plantazione batzuetan ez zituzten abantailak, halako tailuz, non, hasteko, mailen eta graduen alderakotzat, etxeko txakurren gainetik baitzeuden, bai jan edanari zegozkion kontuetan eta bai bertze guztian ere; hark, bertzalde, mediku bat zuen bere erranetarat, eriez arduratzen zena, plantazione hartan erien lehen eginbeharra atseden hartzea zenez gero, lehenbailehen sendatu ahal izaiteko; ...
|
|
Baina kontu haiek guztiz aldatu ziren, handik urte erdirat edo zazpi bat hilabeterat, jaun Marcelen etortzearekin. Zeren eta jaun Marcelek
|
baitzuen
bertzeen bihotzen ukitzeko zenbait antze eta trebetasun. Eta enekin ere ongi baino hobeki baliatu zen bere trebetasun hartaz.
|
|
—Halaxe, duk, bai, Joanes: zertarako ipuinak eta bertze mundu bat asmatzen ibil, baldin begien aitzinean
|
duguna
bertze mirakulu bat bada?
|
|
Eta buruzagia oilarrei buruz ari zen, baina nik gogoan
|
nituen
bertze hitz haiek, buruzagiak berak lehenago erranak eta adierazten zidatenak ezen esklabo batek bezala egin nuela lan, zeren esklabo gisa salduko baininduten, segurtki eta gertuki, berant baino lehen. Eta gogoan nituen, halaber, untzian ordu arte entzunak, zeren eta kontatu baitzigun, konparazione, gurekin Sibilian itsasoratu zèn kapitain espainiar batek, zeina ekaitzaren ondorez hil baitzen, itsas kolpe batek eramanik, ezen izugarriak zirela bukaneroak, filibusteroak eta suerte hartako jendeak, gehienek ere La Tortugako uhartea gordelekutzat zutenak; halako moldez non erraiten baitzuen ezen bazegoela filibustero bat, Jean David Nau zeritzana, Frantziako Olonnen jaioa eta hargatik L’Olonnais deitua, zeinak egun batean bere egin baitzuen La Habanako gobernariak haren kontra igorri zuen untzia, baita untzian zihoazen laurogeita hamar gizonak ere; eta, kontu kontari, kontatu zigun ezen, mendeku gisa, guztiei trenkatu ziela burua, lekat haietarik bati, zeina baitzen untziko borreroa eta zeina igorri baitzuen La Habanako gobernariarenganat txalupa batean, non baitzeuden untzikideen buruak; eta kontatu zigun, halaber, ezen bertze egun batean Maracaibo bereganatu zuela eta sekulako triskantza egin zuela han ere, gizonak hilez eta haien emazteak bortxatuz; eta kontatu zigun, finean, ezen haren menekoek, usterik azkenean ezen zorte txarreko gizona zela, uharte batean utzi zutela, non indiar batzuek harrapatu eta jan baitzuten, haren gorputza mila zati egin ondoren, nola ezin izan baitzitekeen bertzela, Jainkoaren justiziaren arauaz.
|
|
TIERRA de Graciako golkoan barrena gindoazen, bada, Antonio, Joxe eta hirurok, ibai Orinocoren ahoraino gidatu behar
|
gintuen
bertze txalupa baten gibeletik, zeren hura izan baitzen Alain Coup d’Œil en nahia eta borondatea.
|
|
Eta oroitzen dut ezen Antoniok egin zuen lehen gauza, edo lehenetakoa — kortsario buruak hiru euskaldunok laxatu bezain fite—, bainu bat hartzea izan zela Tierra de Graciako golkoko ur gezetan, oihu eta irrintzien artean, haur bat iduri. Eta gorputzarekin
|
zituen
bertze hainbat betebehar ere bete zituen... eta, nola golkoko ur ezin gardenagoetan ez baitzegoen sekereturik gordetzerik, Joxe Aberasturik erran zion:
|
|
Baina kapitaina egun hartan gai hartaz luze solastatu bazitzaidan ere, marinelek ere ez
|
zuten
bertze konturik erabili itsasaldi osoan, neskak eta ema mutiriak goiti eta neskak eta ema mutiriak beheiti, halako suertez, non ez baininduten bakean utzi beren hitzekin eta beren txantxekin. Eta, hitz eta txantxa haiei, hatsarrean, neure ahalkeak eraginikako isiltasunaz edo ihardespen ezin laburragoez buru egin banien ere, nihaur ere irri egiten hasi nintzen azkenean.
|
|
Eta, ohitura edo arau haietan zimendaturik, berak bere jokoa jokatzen zuen, eta entseiatzen zen, halatan, bere lekuan egoiterat: ...o hartan berak ez zuela nehoiz ere desagertzeraino eta aienatzeraino egiten, bere jokamolde harekin mezu eta mandatu bikoitz bat zabaldu nahiko balu bezala, zeren eta urruntasun hark, alde batetik, arras bereizten baitzuen ama bertzeenganik, kasik jainkosa helezin eta eskuraezin bat bilakatzeraino, guztiak zekizkiena eta guztiak zekuskiena, eta zeren, bertzetik, nola berezia denak baizik pizten ez
|
duen
bertzeen arreta eta, halatan berretzen eta areagotzen baitzuen bere presentzia. Eta hala bizi izan zen gure ama bertzeon baitan, bere ausentzia iduriko hartan, zeina baitzen, aldi berean, etengabeko presentzia, eta hala ezartzen zituen bertzeen aitzinean bere autoritatea eta bere eragina urruntasun hartarik.
|
|
Zergatik ez hitza numeroaren alde jarri, eta numeroa hitzaren alde? Zeren esmeraldak be rezko edertasuna du, begietarik sartzen zaiguna, baina hitzak ere bere edertasuna du, izen airos baten soinuan edo poema baten errezitaldian belarritik sar dakigukeena, eta ez dago begia belarriaren aurka jarri beharrik..." Baina jaun Marcel eta osaba Joanikot burutsuak ziren eta hitz errazekoak, eta Jainkoak bakarrik daki ez ote
|
zuten
bertze zerbait asmatuko, nork bere ikusmoldearen atxikitzeko, eta hegi batetik —eta bat bederaren egiatik— bertzearen egia ukatzeko...
|
|
" Nik, ikusi eta sinetsi..." —eta boza apaldu, eta belarrirat ahapeka hasten zitzaidala, erran zidan—: Baina
|
baduk
bertze zerbait ere: izan ere, zalantzarik ba al daukak noren aurka erabiliko dituzten kanoiak eta fusilak?
|
|
—Ez. Lehengoan mintzatu gintuan horretaz eta arrazoin batzuk eman nizkian —erran zidan bere bihotz hautsitik— Baina
|
baduk
bertze arrazoin bat, inportantagoa, benturaz...
|
|
Eta lagunek, bitartean, hitz egiten zidaten, eta nik baietz edo ezetz ihardesten nien, jakin gabe garbi zer erraiten zidaten eta zer erraiten nien, zeren bistaren gibeletik
|
bainituen
bertze zentzu guztiak, begiak harat eta honat, kale kantoietako emazteki haiei beha... harik eta, halako batean, Manexen boza aditu nuen arte:
|
|
Derradan behingoz: ez
|
nuen
bertze nora jorik. Ospitalean nire falta sumatzen hasiak izan behar zuten honezkero, Josuren ondoan, eta hutsune hori are barkagaitzagoa eginen zen, han izanen zirenek —Edurne, ama, arreba Marixa— jakitean anaia gertatua zela nik hartu beharreko kolpeen petzero.
|
|
Zerbait bazen, bikote biziaz hain ardura guti zuen batendako. Lehenagotik, haren maiteño izandako aunitz ikusiak
|
zituzkeen
bertze baten besotik kateatuak, eta ez hargatik urraturik bihotzean.
|
|
Aldiz, berari zegozkionetan, isil gordekeria setatia
|
zuen
bertzeen gaineko jakin gose ezin asearen gehigarria. Beti izan zen Ttipi bat itzalez eta oihartzunez baizik ezagutuko ez genuena.
|
|
—Bada, ederra egin diguk, ederra! Kristoren ostikoa eman zigutek alu hauek —Josurenean zegoen konpetentziakoen ale berdina inarrosi zuen esku batekin, bertzearekin OSTIKOA hitza idazten zuen bizkitartean— Atzoz geroztik, irratiak ez
|
dituk
bertzerik errepikatzen ari, guzti guztietan albistearen iturria aipatzen dutela. Sekulako desastrea, eta dena, hire errua!
|
|
Edo etxeko telefonoaren ordez, gurasoenaz baliatzen dira, edo amorantearenaz, edo osaba apezaren etxekoaz. Bertze batzuek beren sortegunaren datarekin osatzen dute pasa hitza, edo beren seme alabarenarekin, edo senar emaztearenarekin, non ez
|
duten
bertze egun gogoangarriren bat probesten, Solferinoko bataila edo Neguko Jauregia hartu zenekoa. Aldiz, letrak hobesten dituztenek jende izenak hautatzen dituzte maizenik, norberarena, lagunarena edo etxeko zakurrarena.
|
2001
|
|
Atrebentzia aundiyarekin eskribitzen dizut, emen nerekin ‘tambo’ edo beitegi berian aritzen den zuen osaba Fernandok permisoa emanta. Nolanahi ere, momentu hartan berak ere ez
|
zuen
bertze inor inguruan, eta onartu zuen sartzea harremanaren jokoan. Nere bakardadean egoten naizelarikan, begiak itxi eta nere laguna izan nai luken emakume pollit baten begiak billatzen ditut buruko nere utsean.
|
|
–
|
Badugu
bertze anai bat. Ttiki ttikia da.
|
|
–
|
Baduzue
bertze anaia bat! Muttiko ttiki ttiki bat!
|
2002
|
|
Bai. Ez
|
nauk
bertze deus egiteko lain. Oraindik orain, hi haiz ene gogoeta guztien sorburua.
|
2004
|
|
heiagoraegin
|
du
bertze emakumebatek eta Txindokikomaldetatikiritsigaitukherriarenmen dekuanlaguntzeko. Felixa nauk.
|
2005
|
|
Oro har, sorkuntza horiek guziek erakustera ematen dute euskal kulturaren berritzeko nahia, bakoitzak bere gisara, eta opa
|
dut
bertze horrelako anitz obra dadin ondoko hilabete eta urteetan.
|
2006
|
|
Bai, orain baditut berrogeita zazpi urte eta
|
baditut
bertze lanak egiteko. Aizkora gogorra da.
|
|
Joan baldin badira, zertan ari dira batzuk, hutsari kolpeka? Joan ez badira, zer zilegitasun
|
dugu
bertze batzuek, haien kontraaritzen direnak larrutzeko. Bai eta ez, ez eta bai lotu eta korapilatu gara urtehauetan, euskal literatura lekuko.
|
|
Migel Mailuk muzin egin zion graziari. "
|
Banuen
bertze lanik, gure makilatzailearen esku pozoitsua milikatzera beheratu gabe!". Berrogei urte geroago, entzunaren entzunez, buruz berritzen ahal dut aitatxiren purrustada.
|
|
Enekotek eta Migelek erresuma ezberdinetan zuten bizilekua, batak Garrüzen eta bertzeak Maulen, eta hala ere, elkarren auzo ziren abantzu. Gazteluzainak
|
bazuen
bertzearen entzutea. Ez, aldiz, iritzi onik.
|
|
Egia, eta egia eztabaidaezina, Gilenen Arberatzeko osaba izeben edo Ariako jendakien hein berean. Aro ederrean gazteluko dorreko ikuspegitik harata munduak segida
|
zuelako
bertze baieztapen bat gehiago zen, inolako bihotz minik sorrarazten ez ziguna. Hark, behin baizik ez zituen ikusiak bere ahaide arberaztarrak, Garrüzeko ferian, eta behin ere ez ariatarrak.
|
|
Ez
|
nuen
bertze lanik!
|
|
–Uste
|
duk
bertzeak baino gehiago haizela, baina bastart bat baizik ez haiz. Oroit beti horretaz.
|
|
Mertzenario bihozgabeenen artean ere ez zen ongi ikusia izanen inor" Nabarrenkoxeko zezenkoa" estutzen aritzea. Arrazoi horrek huts egiten baldin bazuen,
|
banuen
bertze bat pisuagoa: pistola aldean eramaten nuen beti.
|
2007
|
|
Nafarroako kasu bakarra da erabilera datua ezagutzaren anitzez ere gainetik duena9 Areago ere, Tuterak baino ezagutza datu hobeak
|
dituzten
bertze udalerri batzuetan (Tafallan, Iruñean, Atarrabian, Zizur Nagusian eta Agoitzen) erabilera datu apalagoak neurtu dira. Gainera, azken bortz urteotan izan diren aldaketa demografikoengatik Tuterako biztanleen% 12,1 Europako Batasunetik kanpoko atzerritarrak dira10 eta jakinda Tutera lege aldetik eremu ez euskaldun delakoan dagoela eta euskara hezkuntza sistema publikotik kanpo dagoela, pentsa dezakegu egungo datu demolinguistikoak 2 taulan jaso diren 2001eko erroldakoak baina apalagoak direla euskararen ezagutzari dagokiola.
|
|
Hasiera batean abendura bitarteko egitasmoa zen, baina Eguberrietako oporrak pasatu bezain laster, urtarrilaren 8tik aitzinera, ludotekak martxan izanen dira berriz. Urritik honat bertan parte hartu duten neska mutikoez gain, interesa eta gogoa izaten ahal
|
duten
bertze guztiek ere izen ematen ahal dute, betiere arestian errandako adin muga kontuan hartuta.
|
|
Etorkizunera begira
|
baduzue
bertze egitasmorik?
|
|
Bikote bakoitzak gasazko sukaldea, lapikoa, zartagaia eta behar
|
dituen
bertze tresnak eraman ditu. Antolakuntzak, berriz, olioa, baratxuriak eta gatza jarriko ditu bikote bakoitzarendako.
|
|
Futbol saioak Lesakako belar artifizialeko futbol zelaien garatuko dira eta Irain eskolan hartuko dute ostatu. Kanpusaren zuzendaria Chus Rodriguez izango da eta irakasleen artean, futboleko teknikari espezializatuak eta ekintza honekin lotura
|
duten
bertze diziplinetakoak daude.
|
|
Hala bada ere, idatziaren bukaeran, argi uzten dute, zerbitzua hobetzeko lan egiten segitu nahi dutela, baina Lehen Arretarako zuzendaritzarekin eta Osasunbideko gerentziarekin bildu nahi dute lehen bai lehen egoera hobetzen hasteko. Lortzen ez
|
badute
bertze erreklamazio manerak erabiltzea ez dute baztertzen.
|
|
Pilotan hasten diren haur aunitzen ametsa izaten da profesionaletan aritzea. Hori bete du Larraldek eta etorkizunerako ez
|
du
bertze amets berezirik: «Pixkanaka hobetu eta ahalik eta goitiena ailegatu nahi nuke.
|
|
Bat batean, guregana jiteko orde, ohartu ginen ontzia eskuinera zihoala, herri ttipi honek Â
|
duen
bertze portura.
|
|
Azala horia dik eta haren egurra den azkarrenetarik duk. Inguruko ehun miletan ez
|
duk
bertze zuhaitzik aurkituko, salbu alde batetik, alde horretarik, hamar miletan bat aurkituko duk. Zaharrek ziotek horko zelai horretan zela Alexandro eta Dariuzen arteko gudua gertatu.
|
|
Akura hitzarturik zeukala errana zion; beraz, maizter berria izaten ahal zen, eta mila bider madarikatu zuen bere burua telefonoz dei ez egiteagatik. Inondik inora espero ez
|
zuen
bertze norbait zen hala ere, eta bigarren aldiz egin zion jauzi bihotzak. Alberto Jose agertu zitzaion toalla gerrian loturik.
|
|
Hamaika ordu kendu eta ongi atera zitzaizkion kontuak. Aitzinean, zirkulazioari erne, txoferrak
|
bazuen
bertze lanik, baina bezeroak eskumuturrean zeraman kronometroaren gutizia egin zitzaion noski, hari erreparatzen baitzion aldian behin gibelera jiratuz. Ez zuen mila durotik goiti balio.
|
|
Iruñean
|
bazuen
bertze bat, eta gidaria deus gabe zebilen oraino.
|
2008
|
|
Lorpenak beretako izanen dira; porrotak PSNren bizkar uzten saiatuko da. Bere eskuin aldetik zama arinduta, bidelagun
|
dituen
bertze bi alderdien boto emaileen eremua xurgatzeko esperantza du Sanzek. CDN desagerraraziko luke horrela, eta PSN ahuldu.
|
|
Canfranc-ekoa. Euskal mendizaleak etxeko
|
duen
bertze zoko batekoa. Iraultza mexikarrean borrokatua zen, baita lehen mundu gerlan ere.
|
|
Alta, sintaxian ere izaten dira ñabardurak eta desberdintasunak. Batzuetan, esamoldeak berdinak ez baitira(, bazkaltzera joan gara/ joan gara bazkaltzen?;, utzi diogu egiten/ utzi diogu egitera (t))?, eta abar, eta bertze batzuetan, berriz, badirelako hizkera batean adierazpide batzuk pareko gar birik ez
|
dutenak
bertze hizkera jakin batean.
|
|
Motxanea> (Eguarats), Motxarena> (Ihabar). Azkenik,
|
baditugu
bertze bi lekuko forma txiki garri hori, ko> hipokoristikoarekin osatua: Moxkorena> (Lizaso, Narbarte), Moxkotena> (Igantzi).
|
|
zer zuk galde baitagizu, den konplitu guzia, eta zure eskutik
|
duten
berze orok grazia
|
|
Jesusen ebanjelioko mezu nagusia Jaungoikoa Maitasuna dela bada, euskaldun kontzienteak ez du hori sinistuko mezu hori ez bazaio euskaraz adierazten. Sinistun horri ez zaio behar bezala erantzuten Jaungoikoak euskaldunak ere maite
|
dituela
bertze hizkuntza batean erranez gero. Euskara bertze hizkuntzen mailan onartu behar da, herri honen nortasunaren adierazle, eta bertze herrien errespetuaren ikur.
|
|
Baina nabarmendu du adierazpenak ez duela alde bateko irakurketarik onartzen. «Zuretzat balio
|
duenak
bertzeentzat ere». Eusko Jaurlaritzako lehendakariak «giza eskubide guzti guztienak» defendatzeko konpromisoa hartu du, alde batera utziz norberaren ideiak, erlijioa edo jatorria.
|
|
Izengoitiak ematen ere ikasiko dugu noizbait herri honetan. Bataiatzaileek indiotasuna nabarmendu nahi bazuten basatasuna, basakeria eta hori guztia hobe
|
zuten
bertze gerla izen bat hautatu. Garai bateko westernak behar bezala aztertu balituzte, jakinen zuten txerokiak Estatu Batuetako hegoaldeko «tribu zibilizatuetariko» bat zirela, alfabeto bat izan zuten bakarrenetarik.
|
2009
|
|
–Jauna, Nafarroako erregina nekatua da egun. Hobe
|
duzu
bertze batean etorri.
|
|
Pomme de Pin. Sarrera ondoko oihal ilupatuan, hala ere, ez zen pinabururik ageri, katu beltz bat baizik. Beharbada, leku horrek bertze izen bat izana
|
zuen
bertze garai batean. Tokia Cité izeneko uhartearen erdian zegoen, rue de la Juiverie n, Sainte Madeleine elizaren parean.
|
|
–Bide bat urratu behar duenarendako nor gidari hobea, bide hori bera urratua
|
duen
bertze norbait baino? –erran omen zuen.
|
|
–Uste
|
duk
bertzeak baino gehiago haizela, baina bastart bat baizik ez haiz. Oroit beti horretaz.
|
|
Ministroen ardura gure arima zen; administrariena, eskura izatea bidaia egunez egun posible egiteko beharrezko dirua. Horiekin batera, bidaztien premiak asetzeko lana
|
zuen
bertze jendetza batek: lekaioak, jauregi mutilak, neskatoak, printzesaren damak eta dontzeilak, ofizio desberdinetako maisu eta laguntzaileak, sukaldariak, harakinak, okinak, arotzak...
|
|
Bixkiak izan dituzue uda n, eta lehendik
|
bazenuten
bertze haur bat. Zenbateko laguntza emanen dizuete. Bi diferente daude.
|
|
Gustura egoteko moduan da, beraz, Kanflanka. Leitzarrak aurten ez
|
du
bertze saiorik jokatu, Nafarroan ez baita txapelketarik jokatzen. Hala ere, podiumera igotzea lortu du aurten.
|
|
Beraz, argi gelditu da zuek legea urratu zenutela, eta baduzuela horren berri, Gobernuak jakinarazi zizuelako. Akatsa onartu beharrean, gai honekin zerikusirik ez
|
duten
bertze gaiekin nahasi duzue kontua. Gai honi buruz jendaurrean hitz egin eta hedabideren batean idazten duzuenean, zuen baieztapenek zenbaterainoko sinesgarritasuna izan dezaketen adierazten du honek guztiak.
|
|
Bertze batzuetan, aldiz, oso bat zoragarri eta eder aurki dezakegu eta hari gure maitasun osoa libreki eskaini. Eskaini eta gero, beharbada, ez
|
dugu
bertze osoaren maitasuna jasotzen eta bertze oso batekin joaten da gure maitasunez kargaturik hari eskaintzera.
|
|
–Ezin
|
ditugu
bertze garai bateko fitxaketak egin?
|
|
Hori anitz da, eta, noski, egoera horrek badu eragin zuzena jokalariak fitxatzeko orduan. Ezin
|
dugu
bertze garai batean egiten genituen fitxaketak egin, ezin dugu Balice, Richardson eta antzeko jokalaririk ekarri. Bertze gisa bateko jokalariak bilatu behar ditugu; taldearen alde lan eginen duten jokalariak, noski, baina hainbertze diru gastatu gabe.
|
|
barnealdeko basamortu demografikoko hainbat trenbide linea itxi, periferien artekoak areagotu, autobide eta autopista sare ez horren erradiala ontzat hartu behar... Paraleloki, Franco ostean, periferiako zonalde batzuetako bizitza sozial, kultural eta politiko bereziagoak aitortu behar izan zituzten eta bideak ireki mapa politiko desberdinetara, gehien bat espainiar nazionalismotik aldendu nahi
|
zuten
bertze alderdi nazionalistak toleratuz. Baina beti ere espainiar nazionalismo zaharrari eusteari utzi gabe:
|
|
Ministroen ardura gure arima zen; administrariena, eskura izatea bidaia egunez egun posible egiteko beharrezko dirua. Horiekin batera, bidaztien premiak asetzeko lana
|
zuen
bertze jendetza batek: lekaioak, jauregi mutilak, neskatoak, printzesaren damak eta dontzeilak, ofizio desberdinetako maisu eta laguntzaileak, sukaldariak, harakinak, okinak, arotzak...
|
|
Bada, gauza horiek, eta aipatu ez
|
dudan
bertze hamaika, nahikoak izaten dira pertsona anitzek haien euskaltzaletasunaren iturria hausnar dezaten. Areago, makina bat lagunentzat bihotzari loturiko arrazoiren bat, iraganari atxikiriko sustraia haien abertzaletasunaren abiapuntu izaten da.
|
|
Hirurek onartzen dute ezagutza egon dadin, gizakiak mundua eta bere burua ezagutu dezan, apriorizko, innato, beharrezko eta derrigorrezkoa den zerbait beharrezkoa zaigula aldez aurretik. Ezin
|
dugula
bertze era batean funtzionatu ez indibiduo ez espezie bezala. Noski behar dugula!
|
|
Eta hori jasangaitza da, jasangaitza egiten zaie, zaio. Hain da handia eta jasangaitza desesperazioa, ze puntu batekin nahikoa
|
baitu
bertze guzia hautsi eta berria den zerbait eraikitzeko.
|
|
Ez da kontziente berak eraikitako Jainkoa bertzearen guztiz alderantzizkoa dela, oposaketazkoa. Halarik ere, berak Jainkoa" aurkitzen"
|
duenean
bertze Jainkoa dela uste du, hots, biak bat bera direla. Ez du ikusten zein den ondorengo belaunaldiei igortzen dien arazoa.
|
|
Tragedia. Biek arrazoia dute izateko, eta batak ez
|
du
bertzeak baino gehiago.
|
|
Dena dela, orain astelehena hurbil da. Alegretzen naiz, ez
|
dut
bertzerik buruan, apartamendua nola antolatuko dugun, zer gisetako mubleak erosiko ditugun eta holako.
|
|
Paretetarako nik eramango dut hemendik kadru bat irrio bat erakusten duena, gabez, illargi azpian, bazterrean arbol uker ostorik gabekoarekin, eta ur lopen erdian hiru harri kozkor, gaueko argiz urdinduak. Eta Arantxak
|
badu
bertze bat, asko maite duena liburu ideki bat eta lore erramo bat ekarki duena, mahain zahar baten gainean. Horiek denekin gure gela ttikia aitz agradablia geldituko da, goxoa eta pollita.
|
|
Jelostasunak hartzen duen muturra batean eta bertzean. Nik lagun bat asko maite baldin badut, aitz ongi soportatzen ahal
|
dut
bertze lagunen artean hura ikustia. Elkarrekin hartzen dugun plazerra ez da exklusiboa, eta bertzeekin partitzea ametitzen dut aisa.
|