Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 3.393

2000
‎Alderdi batzuk behera egingo dute: eztarria, oroimena... baina bizi duzun hura landu egiten da. Nik bertsolari gazteengan ikusten ditut molde edo neurri berri batzuk eta arreta pizten didate.
‎Izatekotan, Iparraldeko borrokaren agerlea izan da Guk taldea, besterik ez. Ez genuen harentzat edo bestearentzat abesten edo hitz egiten, Iparraldeko bertako borroka molde bati abesten genion, bakoitza bere bizilekuan borrokatzera deitzen genuen. Ez dakit «normal» hitza zuzena ote den?
‎Bistan da berezkoa behar duela. Praktikatu eta ikasi bai, ikasi egingo da, baina berezkorik ez badu hura ez da bertsolari ona izango.
‎talde armatuaren izaera eta torturen egitatea. Baina Gorenaren ausardiatik gehiegitxo itxarotea izango da orain Entzutegi Nazionalak, kiribilak eginez bederen, estimatu ez duena hark gero onartzea. Beti ere" inplikazio politikoei" zeharbegiraka zertzen diren epaiak dira hauek denak; Peroteren dokumentuarekin eta Gomez Nieto kapitainarekin gertatzen dena begiratu besterik ez dago.
‎Material bilketan ari den idazlearen itxura hartu diot. Sony k eta Aiwa k ez dute haren ahotsaren bolumen kontrolik kaleratu oraino, eta MacArthur edo Truman en bila hasi behar dut aurki, urduri jartzen bainau. Beno, lotara noa:
‎Francoren gorabeherak ez ziren, ordea, garai hartako ZERUKO ARGIAren kezka nagusiak (itxuraz behintzat, zentsuraren begia luzea zen-eta). " Donostiako Euskal Jaietan" nahiago zuen harek murgildu, nahiz era berean triste agertu, baina" François Mauriac hil zaigu" lako. Antza denez, gure aldizkariaren orduko arduradunek asko maite zuten idazle frantziarra, haien ustez" irurogei urte ontan, izan dugun nobelista eta idazlerik onenetakoa, dudarik gabe", eta horixe adierazten zuten azalean.
‎ERRAN berri dizut ezen osaba Joanikotek etxeko historia haiek idealizatu zituela, baina ez ote zuen hark arrazoin apur bat ere, jaun André. Ez ote dugu aski, arrazoin horren frogatzeko, Nafarroako erregina Margaritaren Heptameron eta Axularren Gero elkarren ondoan ipintzea eta konparatzea, ikusteko zein denborak ziren batarenak eta zein bertzearenak?
‎Eta, adarretarik ibili gabe, kontatu zidan nola Leon X. aita sainduak Tetzel monjea igorri zuen Alemaniarat indulgentzien saltzeko, eta bekatuen barkamenduaren desenkusarekin diru egiteko, azken finean, eta Lutherok ez zuela hura jasan ez pairatu, eta orduantxe erreboltatu zela.
‎ZER gehiago erran diezazuket jaun Marcelez, jaun André? Oroit dezaket, konparazione, nola irakatsi zigun latineko dikzionarioa erabiltzen eta nola egun haietan erran zigun ezen dikzionarioa hitzen logela zela, eta hantxe genuela hura, guk noiz zabalduko zain, hitzek ezkutatzen zituzten ametsak eskura genitzan. Eta erran zigun, halaber, ezen dikzionarioa baso bat ere bazela, non pagorik lerdenenaren iduriko hitzak aurki genitzakeen edo belarrik xumeenaren idurikoak; eta zerurat beha zeuden hitzak zeudela, eta lurrari beha zeudenak eta lurrean sartzen zirenak, bertze hitzen ongarri bihurtzeko; eta hitz gozoa, komunzki eta eskuarki, ederra zela, eta hitz garratza eta pozointsua, itsusia; baina bazirela hitz gozoak, gozoaren gozoaz gibela eragin ziezaguketenak, okaztagarri egin arteraino, nola izan ohi baitziren usu gorteko poeten hitzak, kapare eta handikien zerbitzuetarat zeudenenak eta haien faboreen eskertzeko skribatzen eta deklamatzen zutenenak, eta bazirela hitz garratzak eta pozointsuak ere, garratzaren garratzaz eta pozoinaren pozoinaz eder bihur zitezkeenak, nola gertatzen baitzen osaba Joanikotek hain atsegin zituen Rabelaisen edo Quevedoren luma satirikoetan...
‎Eta, haren izena ezagun egiten bazitzaidan ere, zeren jaun Marcel prezeptorearen ezpainetarik noizbait aditua bainuen, Bartolomé de Carranza artzapezpikuarenarekin baterat, zerbait gehiago jakin nahi izan nuen, eta orduan kontatu zenidan nola Barasoaingo doktoreak Fernando Katolikoaren indar armatuetarik ihesi ibili behar izan zuen, haren familiakoak Nafarroako errege legitimoaren aldekoak zirelako; nola apez ordenatu ondoren urte luzeetan Salamancan irakasle izan zen, Frantzisko Vitoriakoarekin batean, eta gero Portugalerat joan zen, non Coim brako unibertsitatean aritu baitzen, luzaroan han ere; nola, gero, Carranza artzapezpikuaren defendatzaile izan zen, Europa osoan sonatua izan zen auzian, eta nola hargatik gogotik sufritu behar izan zuen, halako tailuz, non etxean preso eduki baitzuten denbora batez, errege Filipe II.aren manuz; nola Erromak, ondoren, Toledoko artzapezpikuaren kasua bere gain hartu zuen, eta nola Mar tinek, halatan, Erromarat joan behar izan zuen, non aita saindu Pio V.ak kardinal izendatu nahi izan baitzuen bi aldiz, nahiz eta bere xedea ez zuen bete ahal izan, errege Filipe II.ak hatsarretik beretik eragotzi ziolako, zeren lau akusazino baitzituen doktore nafarraren kontra: lehena, ez zuela onartzen Espainiak Nafa rroa bereganatu izana; bigarrena, Martinek erraiten zuela ezen erregek gorrotatzen zuela eta hargatik ez zuela haren Gorteetan kargurik; hirugarrena, nafarra zela eta Albre ten aldeko familia bateko kide eta partaide; laugarrena, Franziaren laguna zela eta Frantziako kulturakoa; eta kontatu zenidan, finean, nola Mar tinek ospitale batez dotatu eta hornitu zuen bere jaioterria, Barasoain, hil ondoren.
‎nola espainiarrentzat izanen bainaiz frantses hemen Salamancan gauzak okertzen bazaizkit, zaude segur, Jainkoak ez dezala nahi, Doctor Navarrus ekin gertatu zen bezala. Eta horrela, bada —segitu zenuen—, nola bainekien ezen Miguel de Sandoval Salamancan zegoela, zeren kartazko harremanak bainituen harekin, hura Bordeleko unibertsitatetik Espainiarat itzuli zenetik, eta nola geratua bainintzen harekin ezen elkarri lagunduko geniola edozein hersturaren aitzinean, hala, Espainiarako bidea hartzen nuela, haren etxerat joan nintzen, non egin bainuen denbora bat, harik eta, Miguel de Sandovalen beraren esku luzeari esker, unibertsitateko latin irakasle izaiteko zortea izan nuen arte....
‎Eta, halako batean, geure izenaren hotsak itsutzen gaitu, eta zernahi egiteko prest izaiten gara, baita geure izenaren izenean bertzeena estaltzeko eta zanpatzeko ere. Ordea, izenetarik eta hotsetarik haratago biziko bagina, izenik ez duen Hura edirenen genuke, izenik ez duelako berez dena eta izen guztiak bere baitan biltzen dituena, eta edirenen genuke, halaber, agian, geure zinezko izana... Horregatik, hartaraz gero, noiz eta neure buruari galdetzen baitiot zer naizen, katoliko edo protestant, ihardespen bera emaiten diot:
‎Eta osaba Joanikotek erraiten zuen hura ezinezkoa zela, zeren eta tigre bezatzaile andaluzak argi eta garbi adierazi baitzuen ezen tigrea ez zela etxeko abereen eta kabaleen kontra oldartzen, nola guztiek frogatu ahal izan baitzuten, piztiaren bi urteko gatibualdian. Harik eta urbiaindarren artean bertze berri hura zabaltzen hasi zen arte, zeren baitzirudien ezen, berri haren arabera, piztiak Pagabasoko leizea hartu zuela habiatzat.
‎Halarik ere, erran behar dizut guztiz sinetsia nagoela ezen Nafarroa osoa apurka gaztelaniaren alde jarri genukeela, nola egin baitute jada Nafarroako handikiek eta noble gehienek, guztiek ez erraiteagatik, zeren eta gaztelania baita Espainiako inperioaren hizkuntza, mundu zaharra eta mundu berria uztartzen dituena. Berdinzki erran diezazuket ezen Kristok manatu zigula mundu zabalerat eraman behar genuela haren dotrina, eta, nola gaur egun gaztelaniaz den mundu zabala, eta gaztelania bera ere den mundu zabala, ez euskara, hala, gaztelaniaren alde egoitea da Jainkoaren alde egoitea, mundu osoaren ebanjelizatzeko.
‎Geratzen ez zen bakarra osaba Joanikot izaiten zen, zeinak bere usantzarekin segitu baitzuen: Urbiaingo elizarat aldika joaitekoa... eta hark garbi erakutsi zuen hatsarretik ezen osaba Joanikotek ez zuela aita Bartolome atsegin, nola honek ez baitzuen hura.
‎Baina erran dut, halaber, ezen, ondo zegoenean, betiko Mattin genuela hura, bihoztuna eta ausarta, halako tailuz, non egun batean erran baitzuen, tigrearen kontu hura zela kausa:
‎Izan ere, osaba ez bezala, guztiz gogara nengoen ni. Eta gogara nengoen, zeren napolitarraren solasaldia ikasbide ezin hobea bainuen Italiako lengoaian abantza nendin eta aitzina egin nezan; eta gogara nengoen, halaber, zeren mutil hura atsegin bainuen, traza ona hartzen niolako eta iduritzen zitzaidalako ezen zinez eta minez ari zela, eta ez zutela haren begiek gezurrik erraiten. Eta, nola gainerat desegokitzat eta bidegabekotzat jo bainuen osabaren partehartze hura, gonbidatuari zor zion errespetuari eta begiruneari faltatzeagatik, hala, hargatik edo, erran nion:
‎Jauregirat bildu zen jende hartarik, jaun André, hiru gizon aipatu eta bereiziko nituzke: haietarik bat kalonje bat zen, don Claudio izenekoa, dukearen konfesorea zena eta dukeak bidaia guztietan eramaiten zuena, badaezpada, zeren nehork ez baitaki zein izan daitekeen Jainkoaren nahia eta borondatea, eta dukeak bere ondoan nahi zuen hura heriotzako orenean; bertze biak, berriz, bi toreatzaile haiek ziren, Curro Banderas eta Paco Corrales zeriztenak: azken honek torero ausart bezain adoretsuaren fama zuen —ongi irabazia, bertzalde, kontatzen ziren erdiak egia izaitekotan—, zeren erraiten baitzen, konparazione, ezen, ehun zezenez goiti toreatu eta lau adarkada larri izan zituela, eta ehunez goitiko haien artean hiru zezen hil zituela, haiek toriletik atera bezain sarri, paratzen zelarik, hartarakotz, toriletik beretik hamar bat urratserat, hanka bat belauniko, lantza eskuan tinko... eta harekin egiten ziola buru zezenari, zeina, bere lasterraldian, lantza topatu eta ziplo eroriko baitzen, toreroak bere" lantzean" asmatzekotan, noski; edo, huts eginik, toreroa bera harrapatu eta adarkatuko zuen zezenak, inarrosiko zuen airean itzulipurdika, hilko zuen segurki.
‎Baina lehendik erran nizuke, benturaz, nola iragaiten genituen gauak osabak eta biok, ostatu edo benta bateko gela berean komunzki, nor bere ohean eta Arkimedes zoko batean, ene hainbat jokabideren ulertzeko inportant izan daitekeelakoan. Izan ere, osabak zurrunga egiteko ohitura zuen, eta, nahiz eta gehienetan ez nituen haren zurrungak aditzen, loak ni hura baino lehenago hartzen ninduelako eta behin loak hartuz gero nekez itzartzen nintzelako, halarik ere, guti batzuetan, astean behin edo, hura ni baino lehenago lokartzen zen, eta halakoetan ez nuen gozorik izaiten, zeren urduri jartzen bainintzen eta nekez hartzen ninduen loak eta nekez egiten nuen lo handik aitzina eta, egiten nuenean ere, urduri egiten nuen,... Eta urduritasunak ezinegona ekartzen du, eta ezinegonak ez ohiko jokabidea...
‎Eta behatu nion berriro Pedro Huiziri, eta irri harro urrun bat egiten sumatu nuen oraingoan, osabari aditzerat eman nahi balio bezala ezen ez zuela haren aburua aintzakotzat hartzen; bertze jauntxo guztiak, berriz, harri eginik zeuden, norat beha ez zekitela... eta haietarik bat ere ikusi nuen eskua bekokirat zeramala, iduri zuelarik ezen zeinatzerat eta aitaren egiterat zihoala; eta, haien artean, aita bakarrik izan zen garbiki irri egin zuena.
‎aita Humberto, bihotz oneko indiar batzuekin lan egiten ari dena, eta zuek bezalako jendearen beharrean dagoena, bere asmoen aitzina eramaiteko. Nahi baduzue, gomendiozko karta bat skriba diezaioket... zeren, baldin hark nahi duena zuek baduzue, eta baldin zuek nahi duzuena hark badu, harri batez jo baititzakegu bi txori...
‎Joxe Aberasturiri berdin zitzaizkion kontsiderazione haiek, zeren gogaiturik baikenuen hura orduko, geure iritziekin eta geure ideiekin, eta zeren haren asmoa misionearen ondoan zeuden etxalde haietarik batean enplegatzea baitzen... edo handik Potosirat joaitea, baldin gauzak okertzen hasten bazitzaizkion.
‎Adi egon, bada, zeren kontatuko baitizuet nola sendatu zuen Avilako Teresak gure aita —eta ikusirik ezen guztiek kasu egiten zidatela, nahiz eta zaldunek, artean, mesfidantzaz behatu, aitzina segitu nuen, hiztun onen antzera, hitzaren jabe—: ...ren begiak martiri batenak ziren, haren hatsa hauspo hautsi batena zen... eta han eta hemen garau gorri zornetsu batzuk bihitu zitzaizkion, guztioi goragalea eragiten zigutenak; eta ez zegoen, ez, hilik, baina, hilik ez zegoen arren, hila baino hilagoa zirudien, hatsa eta kiratsa zeriola; eta, hala, aita sendatzeko asmotan, etorri ziren hango eta hemengo medikuak, iragan ziren gure etxetik, eta ez zuten hura sendatzerik erdietsi; eta, hala eta halatan, lurraz eta lurreko faboreez etsirik geundèn egun batean, Urbiaindik iragan zen gizon bat —benedika dezala Jainkoak egin zigunagatik! —, erlikiontzi hau lepotik dilindaka zeramana; gizonak erraiten zuen ezen erlikiontzi hark santaren behatzezurrez zeuzkala —ezker oineko hatz lodikotearenak—, eta erran zigun ezen egun baten buru... " Mutila, ez didazu sinesten, baina erradazu:
‎Eta neure begien aitzinean hilotz bat nuen, zeina baitzen jaun Lorenzo Cortés zeritzan zaldunarena, eta nik, halarik ere, ezin kendu nuen burutik bertze iduri hura, aipatu berri dizudan nagusiaren alabarena, zeinak urtebete baitarama ohean eri... Zeren geure artean erran behar baitizut ezen Lorenzo munduko putakumerik putakumeena zela, bihotzaren inguruan bipera bat zuena, eta ez zuela haren alde, halatan, ez hatzik ez azazkalik emaiterik merezi... —eta, boza eztitzen zuela, erran zuen—:
‎—Emazteki onest hau sor Klara duzu, ene neskame leiala, Uraitzeko komentutik etorria... Edo, hobeki, ni nauzu haren neskame, zeren arrazoin baitzenuen, Joanes: goiti da beheiti eta beheiti da goiti.
‎...etan, usterik ezen paradisu hura noiznahi den fina zitekeela eta akaba... zeren eta Gorukik aipatu zigùn mehatxu hura baikenuen, bertzalde, bi tokitatik iristen ahal zitzaiguna, indiar gorrien aurkako borrokan indiar horiak eta gizon zuriak bat eginik zeudenez gero; eta gizon zurien artean jaun Santiago de Tapioles y Vi llarrín nuen nik gogoan, zeren, jaun hartaz denaz bezainbatean, ezin ahantzi bainituen haren erranetarat trabailatzen zen zaldunaren hitzak, jaun Julián Arévalorenak, noiz eta gomendatu baitzigun ezen ez geniezaiola Calatravako gurutzea zuen gizon printzipal hari ihes egin, erraiten zigula: " Eta, halarik ere, jakizue ezen, ihes eginen bazenute ere, guztia alferrikakoa litzaizuekeela, zeren jaun Santiago de Tapioles y Villarrínen osabetarik bat inkisidorea izan baitzen, eta ene nagusia haren eskolakoa da, eta ez luke, halatan, zuek atrapatu arte etsiko..." Eta bazegoen, finean, bertze mehatxu bat ere, zeren armadako arduradunak ere gure xerka ibil baitzitezkeen, bi soldadu haiek akabatu ondoren...
‎Eta gehienak oihuka hasi eta ibaiertzerantz abiatu ziren, hauek jauzika, haiek igeri, kaimanarenganik ihesi; eta guti batzuk perlesiak joak bezala geratu ginen... baita bizkaitarra ere, zeina baitzen, bertzenaz, ausartzia eta eskudantzia handiko gizona. Eta kaimanak aitzina egin zuen, neskatxa indiar batenganat, zeina baitzen besoa ezindua zuen hura, Italiako bertze neskatxa hura oroitarazten zidana, eta zeina bere lagunenganik apur bat ixtiturik eta gibelaturik geratu baitzen... Eta neskatxak fin gaitz egiterat zihoala zirudien, noiz eta Antonio Ibarbia gipuzkoarrak —nola baitzen urrikalmendua haren bertuterik bertutetsuena— oihu egin baitzion, indiarren mintzamoldean, adierazten ziolarik ezen sosega zedila, zeren berak salbatuko baitzuen.
‎Baina zer egin nezakeen nik, disimulatu baizen? Zeren, alde batetik, nola gizon hura baitzegoen itsuturik eta guztiz hertsirik, ezin egin bainezakeen indiarren defentsa eta apologia garbia, sugeen putzuan akabatu zutèn indiar haiek bezala akabatu nahi ez banuen bederen, eta zeren, bertzetik, ez bainuen buruan Gorukiren iduria baizen, pentsaturik ezen zerbait egin behar nuela haren alde, neure burua galtzerat utzi gabe.
‎Koadroarekin eta bertze fardel haiekin batean, gutun bat zetorren —oinordekoak eta etxeko jaun berriak skribatua, jaun don Pedro de Osorio zeritzanak, zeina baitzen ene aita defunktuaren anaia—, non jaun hil berriaren azken borondatea azaltzen baitzen... Gutun hartan, ordea, ez zen agertzen koadroko protagonistaren izenik eta, nola, bertzalde, koadroak berak ere ez baitzuen haren berri emaiten, hala, jakinminaren, galdegin nion amari: ‘Nor ote da mutil hori? ’ ‘Ez dakit —ihardetsi zidan— Adinagatik, zure lehengusuren bat izan daiteke... ’ Handik aitzina, zenbat ordu ez ote nituen egin koadroko neure lehengusu ustezkoaren aitzinean!
‎...ren gutizian, baina egia da, halaber, ezen, halarik ere, urrezko aro batean bezala bizi zirela, zeren deus guti behar baitzuten bizitzeko eta zeren haietarik nornahi baitzegoen prest, baita bere buruaren ukatzeko ere, baldin hura guztien onerako bazen, nola manatzen baitu ebanjelioak, nahiz eta haiek ez zuten artean Kristoren hitzaren berri... eta, aitzitik, guk gizon zuriok bai, nahiz eta gero ez dugun haren hitzik betetzen, zeren ipintzen baitugu bat bedera eta bat bederaren probetxua bertzeenaren gainetik.
‎Baina Joxek ez zuen hura jasan eta ihardetsi zion:
‎Haatik, zer zen haren finezia hura, arestian erran zizkidan munstrokeria haien ondoan? Eta nik ezin ahantzi nituen haren munstrokeriak, eta ezin ahantzi nuen Goruki, zeren eta hango indiarrak, beltzak eta gainerako miserableak zinez baitziren esklaboak, eta halatan aritzen ziren egun osoan egiteko batetik bertze egiteko baterat, azukre kanaberen artean, atsedenik gabe, kapatazek eta guardiek makilaz zein zigorrez zafratzen zituztela...
‎Eta nola sentitu nuen harenganat hurbiltzeko gogoa eta ene besoekin babestekoa eta musu emaitekoa...! Eta nola sentitu nuen istant batez ezen hura zela ene ama, eta ez nuela haren ausentzia ene amaorde Felisaren presentziaz bete ahal izanen handik aitzina, nola bete ahal izan bainuen ordu arte, zeren eta ama jainkosa bat izan baitzitekeen, baina jainkosa hauskor bat, eta jainkosaren ahuleziak eta haren hauskortasunak erakartzen ninduten erremediorik gabe! Eta zeren haren urruntasun hura urtu nahi bainuen jada neure bihotzaren arragoan, nola urtu ahal izan bainuen istant labur hartan, eta zeren neure mundurat ekarri nahi bainuen mundurat ekarri ninduena...
‎—Ba al dakizue ezen erregeren eta infantaren eztei zirimoniarako bertze ate bat eginarazi dutela Donibane Lohizuneko elizan eta zigiluz hertsi dutela hura, errege eta infanta bertatik iragan orduko.... Bada baldinba, nihaurk ere orobat eginen dut Villagrandeko dukearekin eta haren emaztearekin, eta, halatan, jauregian ate berri handi bat eginaraziko dut, haiek iragan orduko zigilatuko dudana.
‎Orga hartan tigre bezatzaile bat zetorren, Cádizko andaluz hitzontzi bat, gauzen erraiteko laketago zituena bide luzeak —bertze hamaika bidez eta kontrabidez osatuak—, bide laburrak eta xuxenak baino. Eta gizon hark, handik harat, hilabete osoa egin zuen gure etxean, aitari, Mattini eta etxeko morroiei erakusteko eta irakasteko zer zen eta zer ohitura zituen piztiak eta nola baliatu eta erabili behar genuen hura, ehizan egiteko.
‎—Loreak beren koloreetarik mintzatzen zaizkio Jainkoari eta beren koloreetarik dute Hura goratzen eta laudatzen, txoriek beren kantetarik, eta guk geure hitzarekin laudatu genuke, nola egiten baitute munduan diren poeta onek eta nola egin baitezakegu guhaurk ere haien skribu ederren irakurtzerakoan.
‎Jauregiaren aitzinean bazegoen menditik xuxenean zetorren iturri bat, gure osaba Bernabek egokitu zuena, hartarako pareta bat eraikiz eta paretan lehoi buru bat ipiniz, ahoa zabalik zuena, nondik ateratzen baitzen ura zurrusta hotsandi batean, aska errektangular zabal samar baterat isurtzeko. ...ta, eta, jakina, nola laurak ere ez baikinen geldi egoiteko mutilak, hala hasten ginen elkarri kilika, zirika eta zipriztinka... baita borrokan ere handik gutirat, anaiak anaien kontra beti ere —Markos eta Fabian, Mattin eta bion kontra—, harik eta, mila oihu eta bertze hainbat irriren artean, laurok uretan blai akabatzen genuen arte, jakin genekien arren ezen ez amak eta ez osaba izebek zutela hura laket eta hargatik debekatu zigutela elkar bustitzen ibiltzea, erraiten zutelako ezen ura azal xuloetarik sartu eta eragin gaixtoa izan zezakeela gure humoreen funtzionamenduan, nola baita medikuen eta bertze anitz jakintsuren sinestea egun ere. Ordea, borroka haiek, arestian erran bezala, mila oihu eta bertze hainbat irriren artekoak izaiten ziren, eta horrek ederki erakusten dizu ezen gehiago zutela idurizkotik zinezkotik baino.
‎—Aitortzen dut ezen osabak bekatu egin zuela eta gaztigua merezi duela, baina ez nuke hura sutan ikusi nahi... eta horregatik natorkizu, ama, zuk aita Bar tolomerengan izan dezakezun itzala eta eragina baliatu ahal izan ditzazun... —erran nion.
‎—Ama, osabari orain dela guti erran diodana erranen dizut zuri: maite zaitut zu, mundurat ekarri ninduzulako, eta maite dut hura, mundu honen barrenean bertze mila mundu daudela erakutsi zidalako. Eta biak maite nahi zaituztet eta biak maitatzerat entseiatuko naiz, zeren eta lehen giristinoak ere amorioan bizi izan baitziren, Paradisua lurrean eraikitzen zutela —eta, pausa labur bat egin eta behakoa zorrozten niola, erantsi nuen—:
‎Zeren egia bada ere, alde batetik, ezen amorosia erotasuna dela, ez ote dit amorosiak ere erakutsi bihotzaren egia, numeroetarik harat eta froga orotarik harat, eta ez ote du, halatan, bihotzaren egiak bere lengoaia propiala, eta ez ote da poesia lengoaia hori...? Zeren, zer sentitzen dut nik, eta norat eta noraino zabaltzen da ene mundua, Maddalenek amoriozko koplak kantatzen dizkidanean, eta zer dute haren hitzek, lurrean egonik izarretaraino bainaramate. Eta ez, ez uste ezen burua galdurik dudala eta neure buru galdutik ari natzaiala, zeren baitakit zer ari naizen erraiten eta nola, eta zeren, buru bihotzek ez baitute, benturaz, elkarren etsai izan behar, erremediorik gabe, nola uste izan baita komunzki... eta zeren, nagoen estatuan nagoela, buruak baitiotso bihotzari:
‎Hasieran gaizki bizi nuen ez dakit zenbatgarren emaztekia izatea hemengo buelta egiten, eta ez naiz, bistan da, Josefinaz ari. Lehenagotik banuen haren aferen aditzea administrari eta bulegariekin. Gero ohituz joan naiz, larrututa ere hotel batera eramanen ez ninduela etsita.
‎Edurnek pomada bat atera zuen bere botikinetik. Banuen haren ezagutza; gure ezkontetxean ez zen inoiz haren faltarik. Kristinak erosten zuen, Unairen kaskarreko ugarien sendabide.
‎—Ez nauk haren mando zaharraz bakarrik ari. Paratxutista ilaje eta jakanarru beltz horiekin museoren bateko beira arasa baten gibelean egon litekek bera ere.
‎Ez naiz inoiz haurkoi izan. Oraino aita amenean bizi nintzen, arreba Marixak, burutan hartzen dituen langintza orotan bezain lehiatsu, seme alabak munduratzeari eman ziolarik, eta, orduan ere, bide malkartsua nuen haren sabeleko fruitu negartien ikuspegian osaba berri bati omen dagozkion lilura eta zirrara agertzea. Duela zortzi urte, Kristinari emalegeak eten eta, farmaziatik itzulirik, haurra nahi zuela jakinarazi zidanean, kasik konortea galtzeraino zorabiatu nintzen.
‎—Ez epaitu hain arinki, baduk harengandik zer ikasia.
‎Potzolok baizik ez zuen zuzenbidean ematen ahal bizi nuen oker aditua. Ordainean, banuen harendako informazio balios antza. Gogorapen horrek arinaldia ekarri zidan eta arinaldiak, berriz, erretzeko gogoa.
‎Proba guztiak zauzkaagu, bakar bakarrik haren aitorpena falta. Hik alde eginda, lehen saioa egitekoa nauk harekin.
‎Argitzen ahal nion ez nuela haren gibelaldea bilatzen, gibelez aitzin egitea baizik, baina luzeegi joko zukeen. Eskutik ninderaman, korridorean barna zealdoka.
‎Nik, nolanahi ere, ez nuen ikusleen asaldura edo izualdi edo erruki berantiar harekin bat egin; ez. Nik, ezjakintasunez ez ezik borondate on guztiarekin, txalo egin nion jaurti  tzaile burugabetuari, zinez uste baitut horixe espero zuela hark gugandik: loriazko azken segundo ahaztezin batzuk, betikotasuneranz  ko bidaia betiere ezezagunean lagungarri izango zituenak.
‎Medikuntzara. ...ela, arretaz baina trakets, itxaropen eskasez, eta aurkitu zituen argibideek ez zuten argitik deus askorik, eta terminologia arrotza ilustratzeko azaltzen ziren argazkiak ere ez zitzaizkion batere baliagarriak iruditu, batik bat han azaltzen ziren azazkal gehienetan izugarri belztuek suz erreta ba  tzuk, izoztuta beste batzuk, mailuz jota ez gutxi, era askotariko horzkadez desitxuratuta ugari ez zutelako haren zerarekin inolako zerikusirik. Ez?
‎Lehengusina sugea iritsi zen bere botila ardorekin. Izarren argia ezkuta  tzen zuten haren begiek, eta tik tak azkar batean sumatzen nituen haren bularrak.
‎Baina Adela eta Esther dutxatu, apaindu eta behera jaitsi direnean (nik uste bezala, Adelak oraindik ez du apustua irabaztea lortu, zeren Estherrek behin eta berriro gogorarazi baitio San Frantziskotik gero eta hurbilago geundela eta, donuts ak alde batera utzirik, berealdiko afaria egiteko gutizia zuela haren kontura), gelaren eta komunaren bakardadean patxadaz berrirakurri dut Dabiden mezua: " Rakel, laztana.
‎Halako jakinduriaz non esan bailiteke gure ruralismo guztiak deskubritu ezin izan zuen Naturaren kantore handi bat dugula bere obra. Ez ordea jarrera ideologiko edo aldeaurreko hautu baten ondorioz; ez dugu haren lanetan deus aurkituko elaborazio hutsez egina, dena ematen zaigu lehenagoko hausnartze zuhur baten ostean —hitzaren adiera jatorrean," auzmartze" baten ostean, berak esanen lukeen gisan—, Perurena zentzumenen poeta delako lehenik: berezko dohain garesti horixe dauka.
‎Aufbau a, beraz, ez prozesatuak ez analizatuak izan ez diren hautemate datuen oinarri batetik abiatuz, gure kontzeptu esanahidunak eraikitzeko moduaren lagina besterik ez zen. Kontuan izan behar dugu hura izan zela Vienako Zirkuluaren tesi nagusienetakoa. Hortaz eta oro har, alde batetik, enpirismoak soilik sentimen hautematea onartzen zuen eta, bestetik, logika; biak ezagutzaren iturri gisa ulertuz.
‎Filosofoak, zientzialariak legez, errealitateari buruz mintzatu nahi izatean oinarritzen zuten Zirkulukideek filosofiari halako hertsitasuna eskatzea. Einsteinek esan legez, Hume eta Machen printzipioak nahitaezkoak izan baziren fisikan, hau da, filosofiak fisikaren gain eragina izan bazuen, eta honek egiaztagarritasun printzipioa onartzen badu, orduan, filosofiak zergatik ez du hura onartu behar, errealitateari buruz mintzatzen omen bada. Zergatik izan behar du filosofoak apriorizko ezagutzaren abantaila?
‎Egiaz, azken hau ez da gutxi gorabehera kasualitatez gertatuko, baizik eta jendeari erakutsia izango zaio. Agian inork ez du hura ukitzeko baimenik, baina agian guztiek ukitu behar dute. Pentsatu Schubert hil ondoren anaiak haren partiturak zati txikitan puskatu zituela eta konpas gutxiz betetako zati hauek dizipulu maitatuenei eman zizkiela.
‎Txakur haien artean buru egiten zuenetako bat ikusi nuen, ni ninderamanari esaten geroxeago ostera eraman nintzala hara, bere aurrera. Keinu adierazgarria egin zion buru egiten zuen hark, eta keinu hura geratu zitzaidan buruan. Eta, jakina, ostera noiz deituko eta piztia mozkor haiengana noiz eramango ote ninduten zain eman nuen gau osoa, erabat urduri eta egonezinean.
‎ahoan irribarrea zuen hura.
‎Tolosara jo ezazu aurren aurrena, Mutitegi baserritik gora Urkizu auzora bidean Lizardiren omenez ezarria dagoen monumentuaren ondora, badakit-eta oso gustuko tokia duzula hura. Ez nauzu ni han aurkituko, baina beharbada aurkituko duzu nik utzitako arrastoren bat.
‎Xanek kale zahar, luze bati ekin zion gora. Gazteluko bidea izan behar zuen hark. Pentsioa auzo hartan, aski goian zegoela esan zion Elik.
‎Bi mutilek ere beste atitude bat hartu zuten: biak ere serioago, Lupok zigarro bat piztu zuen, Belek berriz, bere irria moderatuz, gizon portatzen ahalegindu zen; ez zuen hura, hala ere, bere berezko modua; ez zegoen oso eroso. Bederen bederen, giroan tentsio punta bat zegoen.
‎" Hori ba", esan zuen Bonifaziok; bere perspikaziaz harro, irribarre egin zuen, hortz zuri zuriak erakutsiz; Xani begira, esku bateko hatzekin bibotexkak lixatzen zituela, pentsakor gelditu zen; haren kopetan zimur batzuk agertu ziren; sudurretatik hats aldi bat botaz, interpretatzen gaitza zena: " nik hi... lehendik ezagutzen haut, ezta?", galdetu zion; Xanek lepoa apur bat luzatu, sorbaldak apur bat kixkurtu zituen;" hi ez al hintzen hemen aritu... denbora batean?", galdetu zion; Xanek ezezkoa egin zuen; Bonifazio purutxo bat piztuz entretenitu zen; haren eskuan eraztun batek diz diz egin zuen; Xani Raissa gogoratu zitzaion; ez ote zuen hura zela ta Bonifaziok hara eraman; inondik inora jakin ote zuen, bere etxean izan zela?; ez zen probablea; eta, Bonifazio hori jakin gabe zegoela, Xan lasaiago zegoen: nahiz hura enpresako buruzagietarik izan, eta nahiz bera orain, era batera, haren menekoa zen, haren emaztea... nolabait, une batez, berea izan zuen;" eta", esan zuen Bonifaziok," hire lehenbiziko egunaz zer balantze egiten duk?".
‎" Hi", esan zuen," Henriren auzokoa omen haiz". " Henri?", esan zuen Lazarok;" karrika berekoa"; beste zerbait esan zuen; Xanek ordea, ez zuen hura aditu; ez aditze aurpegia paratu zuen eta, Lazarok orduan, eskutzarra Xanen lepoan ezarrita, bere belarriaren gainera makurtuz: " Henri eta biok...", hasi zen.
‎Xanek arretaz begiratu zuen. Tantai hura Lazaro bera zen noski; baloia zuen hura... " Baloia duena", esan zuen Lazarok.
‎Xan ostatuaren bila balebil bezala zebilen. Poltsikoak hutsik zituen-eta, ez zuen hura atzemateko interes partikularrik; hala ere, hura zen ohitura. Eta, edari iragarki txiki bat zuen etxe aurre batean gelditu zenez, painuelodun emakume batek:
2001
‎Ez zaio atsegin gehiegi agertzea eta nabarmentzea eta nahiago luke bere argazkirik ez argitaratzea. Gertakari haietatik 25 urte pasatu direnean, ezkor ageri da langileen eta herritarren sektoreen batzarrak indarra zuen hura bezalako beste borroka baten aukeraz eta gaur egungo langile mugimenduaren egoeraz.
‎Izan ere," Arrantzaleak" irakur zitekeen, urrutitik ere, aldizkariaren lehenengo orrialdean. Euskaldun oharkabetuenaren atentzioa deitzeko modukoak ziren izenburu deigarri hura eta azpian zeraman argazkia, eta apika batek baino gehiagok usteko zuen hura irakurriz itsasgizon izukaitzen bizimodu bitxiaz zer edo zer gehiago ikasiko zuela edo. Baina Z. ARGIA eskuetan hartu eta letra xeheek ziotena irakurtzen hasi orduko, herritar kementsuenaren begitarte alaia ere goibeltzen joango zen duda gabe.
‎Salaketa itxura zuen hark, baina datuak mahaigaineratzea besterik ez izaki. " Zertarako, ordea, lanera?" galdetzen zuen gero.
‎" Nork ez du Mujika' tar Plazido jesuslagunaren entzuterik?" galdetzen zion bere buruari Gaztañagak, irakurle guztiak jakinaren gainean egongo zirela onartuz bezala. Baina ez zuen hura hain ziurtzat emango, jarraian jakin beharreko guztiak eskaintzeari ekiten zion-eta: " Hogei ta bost urtez jardun zan A. Mujika lantegi ortan.
‎Oso nardatsa eta era askotakoa zen... Bateren batek zuzendu behar zuen hura! Eta ez balizko idazleen euskara bakarrik, inprentako gorabeherak ere bai!
‎Zorionez, badugu hari gabeko sarea sortzeko aski formula merkea: FM instalazio txiki bat osatzea; horrela, ordenagailuak erreproduzitzen duen musika etxeko edozein bazterretatik entzun ahal izango dugu.
‎Animalia opari moduan jaso badugu, ziurtagiria eskatu behar dugu haren jatorria egiaztatzeko, baita apoarmatu txiki txiki bat edo kaiolako txori bat izanda ere.
‎Ez dut haren beharrik... Bikote bikaina osatzen dugu saria irabazteko!
‎Usaina hartzen ari garela, gero eta kontzentrazio handiagoak behar ditugu hura sentitzeko, eta askotan ohitu ere ohitzen gara
‎«Kontua ez da nik usainik ez edukitzea, izaki orok baitu berea. Neure usaina ezin hartzearen arrazoia, sortze beretik etengabe hartu izana da, eta sudurra itxia dut harentzat. Neure buruarengandik banatuko banintz, erabat edo apur bat bederen, eta aldi batez deskantsatu ondoren atzera saiatu, ondo hartuko nuke neure usaina, eta beraz, neure burua usaintzeko aukera izango nuke».
‎Jakinarazpen horrek hainbat forma eta tamainatako flotagailu puzgarri batzuei eragiten zien, eta horien ezaugarri komuna da bi zuloko hondo bat izatea haurren hankak pasatzeko. Hain zuzen ere, flotagailuen diseinuak berak “zailtasun handiak” ditu hura askatzeko eta irauliz gero azalera ateratzen uzteko. Prentsa ohar baten bidez emandako baieztapen horiekin, Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Zuzendaritzak berriro gomendatu du asentu flotagailuak ez erabiltzeko, ustekabean irauliz gero itotzeko arriskua baitago.
‎Haren iritziz, levonorgestreleko DIUk “apetatsu eta aurreikusi ezin den zerbait bihurtzen du emakumezkoen zikloa, mendebaldeko edozein emakumerentzat gogaikarria. Gainera, erregela galtzen dutenak ere batzuetan sendatzen dira, eta horrek kezkatu egiten du, ezusteko galera horiek kisteei, arazoei lotzen zaizkielako beti", erantsi du Gurreak, pazienteei ez dielako metodoa gomendatzen “ez dudalako harez fidatzen”. Ginekologoak bi eragozpen jartzen dizkio antisorgailu hormonal horri:
‎haragia, gibela, arraina, arrautzak eta elikagai horien eratorriak. Landare jatorriko elikagaietatik datorrena askoz ere okerrago xurgatzen da, baldin eta elikadura konbinazio batzuk egiten ez baditugu haren aprobetxamendua hobetzeko.C bitaminarekin batera hartuz gero, landare elikagaiek burdina gehiago xurgatzen dute. Adibidez:
‎Ez dakit zergatik eskatu nion horrelakorik. Beharbada, uste nuelako haren azala ukitzeko azken aukera izango nuela. Agian bihotza txikitzen zidaten puntaparisak ateratzeko modu bakarra nuelako.
‎Gustuko zituelako Oscarren musuak. Gustuko zituelako haren ezpain eszitatuak, lodiak, silikonaz puztuak bezala, desioz kargatuak.
‎Ez dut azkenean Borgesen libururik hartu; jakituria entziklopedikoegia zuen hark ere.
‎Eta Goienkaleko mamuak gogoratu nituen eta, leihoan, ni ere mamua nintzen. Inguruan gertatzen zenaren lekukoa, zakil monumentaleko gizon sufrituaren moduan, barrikaren ahotik burua atera eta mundua erdi harriturik eta erdi burloi erdikusten zuen hura bezala.
‎Zubietako zubiaren gainean gelditu nintzen eta ezezagunaren bizitasuna zuen hark niretzat. Zubia errekaren gainean altua eta mehea zen, arkua ematen zuen geziren bat jaurtitzeko tentsioan; baina tinko eta lasai zegoen, bazter biak batzeko baizik ez zela.
‎‘Itsasoan ito zen, zu jaio baino hiru hilabete lehenago, ’ erantzun zuen amak. ‘Horregatik duzu haren izena.’
‎Bigundu eta samurtu beharrean, gogortzen hasi zitzaigun, gero eta gogorrago, nahiz eta horretarako inoiz higuindu zituenak berak onetsi behar bazituen ere. Nahiago zuen hark zaharzale agertu berrizaleen aldian; lehengo bateko berrizaleak bezain berrizale, ordea, zaharzaleak eta herrizaleak gailenduxe zaizkigun garaian.
‎Azpian ginduzkan itzala luzatzen ari da eta mehetzen: orain hartu behar genituzke haren luze laburraren neurri zehatzak. Horretarako, argitara ditzagun argitara gabeak eta ikusmira ditzagun astiroago argitaratuak.
‎Guztiok dakigu Euskal Herria, euskaldunen hizkuntzan landatua eta sustraitua, suharki maite zuela, orduan zabaltzen ari zen inprenta mires  ten zuen adina, eta honen bitartez jaso nahi eta uste zuela hura. Euskaldunok gaurko gisatsuan ohoretan eduki arren edonon, ez baitzeukaten arrotzek horrenbesteko estimutan gure hizkuntza gu, zabarkeria zela medio, plazara ateratzen ausartzen ez ginelako.
‎Ez behin ere Etxaidek iruzur egin diolako: ez ditu haren esanak, erraztasuna dela eta, itzulinguruka aldatzen. Bada, ordea, barojazaleek maite duten zerbait, gogoetak, hitzak eta esaerak baino barrenago datzan zerbait (lurrin arina bezain iheskorra, egia), eta zerbait hori, dena den, ez da beti ageri itzulpenean.
‎Iluntzen zihoan bitartean, norbaitekin mintzatu behar nuela errepikatzen niolarik, hil edo bizikoa zela erantsiz, biltzarrera eraman ninduen kideak irriz ihardesten zidan. Ulertu nitzakeen arren, ez nituen haren algarak jasaten ahal, sentitzen zuen pozaren eta neure dolore desesperatuaren artean, distantzia hedatzen zuelako. Lagunaren behako malgua gurutzatzen nuen baina ez zidan sosegurik ekartzen:
2002
‎Ikasturteko lehendabiziko egunean, sorpresa polita izango dute Nereak eta Maitanek, beren ikasgelan bi mutil berri ikusterakoan, eta haiek ezagutzeko ahaleginetan hasiko dira. Itxura batean, Isuskorekin harremanetan jartzeko arazo berezirik ez dute izango, izaera nahasgarria bezain erakargarria duen mutil ausarta baita; baina Iban beste kupel bateko sagardoa izaki, oso isila, eta nesketako bat lehen unetik atsegin gertatu bazaio ere, bere lotsa gainditu ordez, nahiago du hark ordenagailuen munduan buru belarri aritzea, mundu horretan edozein gauza egiteko gai den hacker horietakoa baita. Hala ere, oso harreman berezia sortuko da lauren artean, batik bat ustekabeko misterio batean murgiltzea egokitzen zaienetik.
‎Egungo egoeran, biolentzia arbuiatu eta aniztasuna bermatu behar da, eta hori islatu nahi du agiriak. Horren aurrean, PP hauteskunde klabean ari da jokatzen honekin guztiarekin, PSOEk ez du haren albotik ihes egiteko indarrik eta Batasunak ez ditu zinegotzien hilketak arbuiatzen. Hori da egoera, eta azkenean herritarrek esan dute aukera horietatik zeini heltzen dioten.
‎Entzuleari errespetua zor zaio, baina norberarekiko leiala izatea ere ez dago gaizki. Ez da kantatu behar jendeak entzun nahi duen hura, zuk hala sentitzen ez baduzu. Gainera, Xalbadorri txapelketan egin ziotenarekin garbi geratu zen, entzuleak une batetik bestera jartzen zaituela infernuan eta hurrena zeruan.
‎orduko haren ondorioz, enpresa ugari itxi ziren, beste hainbatek batu egin behar izan zuten... eta, guztiaren buruan, ehunka lanpostu galdu ziren. Denek nahi eta desira dute hura behialako historia izatea; berriro ez errepikatzea. Ordea, egoera den bezalakoa da, eta kezkaren harra barruan darabilte
‎Haien artean, Jon Mirande handia dago, bere garaian indarrean zeuden moral zentzua, politika eredua eta gizarte ohiturei muzin egin eta bere mundu propioa sortzen ahalegindu zen idazlea. Orduko euskal nazionalismo motzari aurre egingo zion beste euskaltasun bat nahi zuen hark. Aintzinako euskal sinesmenen aitorle, paganismoaren aldarrikatzaile, euskal sorgin, azti eta belagileei eskaini zizkien bere poemak; eta sexuari dagokionean ere erabat hausle, pedofilia, lesbianismoa eta oro onartuko zituen sexualia kantatu zuen.
‎Hara langille artean bat diat oso okerra, txit bihurria. Gañontzekoak nahasten, mutilla duk hura!
‎Kafe ehoari aplikatzen zaion legeriak xedatuak ditu haren hezetasunaren, errautsen, ur hondarreko solido disolbagarrien eta kafeina edukiaren behe eta goreneko mugak.
‎Arropa merkea erosten duzunean jakin behar duzu haren bizitza laburra izango dela.
‎Pertseok eskuan zeukan Hiru Emakume Urdinen begi bakarra, eta ez zuen hura askatzeko inolako asmorik, hizkera adeitsu eta zertxobait handi ustekoarekin galdetu zienean hiru ahizpei Ninfak non aurki zitzakeen.
‎Eta Pertseok, jakin nahi zuen hura esan bezain laster, errespetu handiarekin, begia hiru ahizpetako baten begi zuloan jarri zuen. Gero, eskerrik beroenak eman zizkien hirurei, hain adeitsu izan zirelako, eta, joan aurretik, agurtu egin zituen.
‎Euskarazko publizitatea erakartzeko zailtasuna. Entzuleria euskalduna murritza zela eta, enpresa handiek ez zuten harentzako publizitate propioa egiten, errentagarria ez zelako, eta guztiek gaztelania ulertzen zutela zioten, hizkunta maioritarioa erabiltzeko aitzakiatzat. Tokiko iragarkiak soilik agertzen ziren euskaraz, eta normalean euskarazko saioetan tartekatuta, oso zaila baitzen horrelakorik entzutea programazio konbentzional erdaldunetan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
ukan 3.393 (22,34)
Lehen forma
zuen 641 (4,22)
du 454 (2,99)
dut 282 (1,86)
dute 186 (1,22)
zuten 146 (0,96)
zuela 105 (0,69)
dugu 104 (0,68)
zituen 83 (0,55)
duen 76 (0,50)
ditu 64 (0,42)
duzu 60 (0,39)
baitzuen 51 (0,34)
genuen 51 (0,34)
duela 47 (0,31)
nuen 46 (0,30)
nuela 38 (0,25)
duk 31 (0,20)
badu 30 (0,20)
ditut 30 (0,20)
dituzte 28 (0,18)
duten 28 (0,18)
bazuen 25 (0,16)
dugun 25 (0,16)
nituen 25 (0,16)
baitu 22 (0,14)
luke 22 (0,14)
ditugu 19 (0,13)
dutela 19 (0,13)
zutela 19 (0,13)
banuen 16 (0,11)
nuke 16 (0,11)
duzun 14 (0,09)
baitut 13 (0,09)
bazuten 13 (0,09)
dituen 13 (0,09)
dudala 13 (0,09)
duzue 13 (0,09)
zenuen 13 (0,09)
dun 12 (0,08)
duzula 12 (0,08)
zituzten 12 (0,08)
zuelako 12 (0,08)
baitute 11 (0,07)
duenak 11 (0,07)
badugu 10 (0,07)
badute 10 (0,07)
baitzuten 10 (0,07)
bazuela 10 (0,07)
dugula 10 (0,07)
dituzu 9 (0,06)
Baduzu 8 (0,05)
baitzituen 8 (0,05)
duelako 8 (0,05)
genuela 8 (0,05)
nauk 8 (0,05)
zituela 8 (0,05)
baitugu 7 (0,05)
dituk 7 (0,05)
Banuen 6 (0,04)
baditu 6 (0,04)
duena 6 (0,04)
zutelako 6 (0,04)
Bazuen 5 (0,03)
baikenuen 5 (0,03)
bainituen 5 (0,03)
bazituen 5 (0,03)
dudalako 5 (0,03)
dutelako 5 (0,03)
dutenek 5 (0,03)
nuelako 5 (0,03)
zenuke 5 (0,03)
zenuten 5 (0,03)
baditut 4 (0,03)
badut 4 (0,03)
balu 4 (0,03)
dituela 4 (0,03)
lukete 4 (0,03)
nauzu 4 (0,03)
nukeen 4 (0,03)
zukeen 4 (0,03)
zutenek 4 (0,03)
Badu 3 (0,02)
baditugu 3 (0,02)
baininduen 3 (0,02)
baititu 3 (0,02)
bazenuen 3 (0,02)
ditun 3 (0,02)
dudan 3 (0,02)
duenean 3 (0,02)
hau 3 (0,02)
lukeela 3 (0,02)
zaitut 3 (0,02)
zenuela 3 (0,02)
zuen arren 3 (0,02)
Badut 2 (0,01)
Baduzue 2 (0,01)
baduk 2 (0,01)
baduzu 2 (0,01)
baduzula 2 (0,01)
bagenuen 2 (0,01)
Argitaratzailea
ELKAR 988 (6,50)
Berria 439 (2,89)
Booktegi 253 (1,67)
Alberdania 238 (1,57)
Susa 207 (1,36)
Pamiela 206 (1,36)
Consumer 135 (0,89)
Karmel Argitaletxea 112 (0,74)
Argia 103 (0,68)
UEU 72 (0,47)
Open Data Euskadi 61 (0,40)
Euskaltzaindia - Liburuak 55 (0,36)
Maiatz liburuak 52 (0,34)
Herria - Euskal astekaria 42 (0,28)
LANEKI 39 (0,26)
Jakin 34 (0,22)
Jakin liburuak 30 (0,20)
Goenkale 27 (0,18)
Labayru 22 (0,14)
Hitza 22 (0,14)
Erlea 20 (0,13)
Urola kostako GUKA 20 (0,13)
Uztaro 16 (0,11)
EITB - Sarea 15 (0,10)
Karmel aldizkaria 14 (0,09)
goiena.eus 13 (0,09)
Elhuyar Zientzia eta Teknologia 10 (0,07)
Ikaselkar 10 (0,07)
Bertsolari aldizkaria 10 (0,07)
Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa - Euskaltzaindia 9 (0,06)
Uztarria 9 (0,06)
Euskaltzaindia - EHU 8 (0,05)
Euskera Ikerketa Aldizkaria 8 (0,05)
Guaixe 8 (0,05)
Deustuko Unibertsitatea 7 (0,05)
aiurri.eus 7 (0,05)
Ikas 6 (0,04)
Euskaltzaindia - Sarea 5 (0,03)
Zarauzko hitza 5 (0,03)
Bat Soziolinguistika Aldizkaria 5 (0,03)
ETB dokumentalak 4 (0,03)
alea.eus 4 (0,03)
Maxixatzen 4 (0,03)
ETB serieak 3 (0,02)
AVD-ZEA liburuak 3 (0,02)
ETB marrazki bizidunak 3 (0,02)
erran.eus 3 (0,02)
Euskalerria irratia 3 (0,02)
plaentxia.eus 3 (0,02)
Anboto 3 (0,02)
Euskaltzaindia - Sabino Arana Kultur Elkargoa 2 (0,01)
aiaraldea.eus 2 (0,01)
Karkara 2 (0,01)
Noaua 2 (0,01)
uriola.eus 2 (0,01)
AVD-ZEA - Editorial Dykinson 2 (0,01)
Aizu! 1 (0,01)
HABE 1 (0,01)
Aldiri 1 (0,01)
aikor.eus 1 (0,01)
hiruka 1 (0,01)
Txintxarri 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
ukan hura berri 112 (0,74)
ukan hura ere 75 (0,49)
ukan hura hitz 43 (0,28)
ukan hura begi 30 (0,20)
ukan hura izen 28 (0,18)
ukan hura ez 26 (0,17)
ukan hura lan 26 (0,17)
ukan hura ikusi 25 (0,16)
ukan hura behar 24 (0,16)
ukan hura egin 23 (0,15)
ukan hura maiestate 23 (0,15)
ukan hura baino 18 (0,12)
ukan hura ezer 17 (0,11)
ukan hura aurpegi 16 (0,11)
ukan hura begirada 16 (0,11)
ukan hura egon 15 (0,10)
ukan hura esan 15 (0,10)
ukan hura bera 13 (0,09)
ukan hura irudi 13 (0,09)
ukan hura antz 12 (0,08)
ukan hura buru 12 (0,08)
ukan hura esku 12 (0,08)
ukan hura etxe 12 (0,08)
ukan hura zerikusi 12 (0,08)
ukan hura ahots 11 (0,07)
ukan hura arrasto 11 (0,07)
ukan hura leku 11 (0,07)
ukan hura falta 10 (0,07)
ukan hura ukan 10 (0,07)
ukan hura aditu 9 (0,06)
ukan hura harreman 9 (0,06)
ukan hura izaera 9 (0,06)
ukan hura joan 9 (0,06)
ukan hura lagun 9 (0,06)
ukan hura liburu 9 (0,06)
ukan hura lortu 9 (0,06)
ukan hura ni 9 (0,06)
ukan hura osasun 9 (0,06)
ukan hura aurkitu 8 (0,05)
ukan hura bezain 8 (0,05)
ukan hura bezalako 8 (0,05)
ukan hura eduki 8 (0,05)
ukan hura iritzi 8 (0,05)
ukan hura kargu 8 (0,05)
ukan hura toki 8 (0,05)
ukan hura utzi 8 (0,05)
ukan hura bezala 7 (0,05)
ukan hura bila 7 (0,05)
ukan hura bizi 7 (0,05)
ukan hura eman 7 (0,05)
ukan hura entzun 7 (0,05)
ukan hura erantzun 7 (0,05)
ukan hura garapen 7 (0,05)
ukan hura gorputz 7 (0,05)
ukan hura heriotza 7 (0,05)
ukan hura ibilbide 7 (0,05)
ukan hura ulertu 7 (0,05)
ukan hura zaindu 7 (0,05)
ukan hura zer 7 (0,05)
ukan hura aita 6 (0,04)
ukan hura ardura 6 (0,04)
ukan hura argazki 6 (0,04)
ukan hura babes 6 (0,04)
ukan hura beste 6 (0,04)
ukan hura biografia 6 (0,04)
ukan hura bizitza 6 (0,04)
ukan hura erabili 6 (0,04)
ukan hura ezagutu 6 (0,04)
ukan hura ezagutza 6 (0,04)
ukan hura gainditu 6 (0,04)
ukan hura gorpu 6 (0,04)
ukan hura gu 6 (0,04)
ukan hura hartu 6 (0,04)
ukan hura idatzi 6 (0,04)
ukan hura inolako 6 (0,04)
ukan hura konpondu 6 (0,04)
ukan hura obra 6 (0,04)
ukan hura onartu 6 (0,04)
ukan hura ondorio 6 (0,04)
ukan hura ordezkatu 6 (0,04)
ukan hura oroitzapen 6 (0,04)
ukan hura zerbitzu 6 (0,04)
ukan hura aldatu 5 (0,03)
ukan hura azken 5 (0,03)
ukan hura bisita 5 (0,03)
ukan hura erabilera 5 (0,03)
ukan hura espero 5 (0,03)
ukan hura gauza 5 (0,03)
ukan hura gertatu 5 (0,03)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia