2007
|
|
Eta hola egina izan zen. Xano hartu zuten, esku zangoak estekatu, garbitu ere hain zen zikina eta bereber utzia aspaldi
|
hartan
, eta herri beherean zen etxe zahar batetako borda erdi lurreratu batean zerratu zuten, janari gisa arto edo ogi bihiz ohatutako talo meta bat emanez ondoan. Eta Xanok, horiek guzien artean, ttiuttiuka eta hixtuz segitzen zuen, beti atxikiz ezpain xokoan, bere irri ezti eta umila.
|
|
Alkatea, burgoi eta papo hantuz laudatzen zutena ordu artean, ahaparkatua izan zen, laidostatua, mehatxatua, eta zerbaiten egiterat manatua. Orduan bildu zituen berriz bere herriko eta nihunezko jende aditu guziak, bai emazte, bai gizon, erranez eliza aintzinean eginen zutela biltzar orokor bat, nun bakoitzak emanen zuen bere pentsa-moldea, guzien izenean hartuko delibero bat, eta azkenean, xori haurra harrapatu eta,
|
haren
kasua konponduko ahal bezain garbi eta laster.
|
|
Nehork ez zuen errantzun, denek zakitelakotz alde batetik, aitatxi tuta bezain elkorra zela aspaldi
|
hartan
, eta, bestaldetik, era hortan gauza guttiren ulertzeko gai ez zela.
|
|
Kaiet bera, xutitu zen asalduraren gordetzeko alde batetik eta bestalde, aspaldian baitzakien Xanaren aitak hastiatzen zuela borda madarikatu
|
hura
salarazi zeion denboraz geroztik. Alta, tutik ez zuen balio borda tzar hark, bazakien hori Mañexek arras ongi, halere zer herra bere suhiarentzat!
|
|
Kaiet bera, xutitu zen asalduraren gordetzeko alde batetik eta bestalde, aspaldian baitzakien Xanaren aitak hastiatzen zuela borda madarikatu hura salarazi zeion denboraz geroztik. Alta, tutik ez zuen balio borda tzar
|
hark
, bazakien hori Mañexek arras ongi, halere zer herra bere suhiarentzat! Eta atera zen airearen hartzera, zionaz...
|
|
Zonbait egun pasatu ziren, uztailaren erditsutan ginen eta gaitzeko beroen gatik ala beste zerbaitetaz, Mañex zaharra gero ta gibelago zoan, ganbaratik ez zen gehiago ateratzen ere, ohean pasatzen zuela denbora guzia eta, nahi dena erranik, Xana eta Kaietek atearen gontza kurrinka
|
hura
falta zuten nunbait. Haurrak izan zizkion ikusten duela zonbait egun, bainan hauek ere ez zuten jakin zertako gonbidatu zituen, tutik ez baitzuen entzun arazi.
|
|
Gisa hortan desertur ekarria izan zena. Geroztik nehork ez zuen
|
haren
berririk ukan sekulan. Eta horrela, jandarmek erran zuten ere, bietarik bihi bat gehiago ez bizi izanez, inkesta abiatzeko ez zutela xederik.
|
|
Horien guzien ondotik, hezurkin ixtorio
|
hura
ezeztatu zen berez, nehor ez zelakotz gehiago hortaz axolatzen, Señanen fama txarra ezaguna zen eta denak jakinean zauden haren karatera tzarraz eta gaizki egin nahiaz. Hainbeste nun, nehork ere ez zuen galdegin nolaz haren hezurrak Marletako bordan agertu ziren.
|
|
Horien guzien ondotik, hezurkin ixtorio hura ezeztatu zen berez, nehor ez zelakotz gehiago hortaz axolatzen, Señanen fama txarra ezaguna zen eta denak jakinean zauden
|
haren
karatera tzarraz eta gaizki egin nahiaz. Hainbeste nun, nehork ere ez zuen galdegin nolaz haren hezurrak Marletako bordan agertu ziren.
|
|
Horien guzien ondotik, hezurkin ixtorio hura ezeztatu zen berez, nehor ez zelakotz gehiago hortaz axolatzen, Señanen fama txarra ezaguna zen eta denak jakinean zauden haren karatera tzarraz eta gaizki egin nahiaz. Hainbeste nun, nehork ere ez zuen galdegin nolaz
|
haren
hezurrak Marletako bordan agertu ziren.
|
|
" — 1940co oustallaren emesortsia osteouna egoun ni Magnes Marletacoa Chegnan Lohidoyecin dispoutatou nouc Maytecha Espelacoa gaisqui tratatou diela eran datac eta nahi datala borchaz hartou armadalat jouan gabe garbitou diat enetas troufatou delacoan eta
|
haren
gorpoutsa bordaco mourou silo batian ehorsi diat asqui sian es holacoric eguitia bere falta dic Amen. "
|
|
Jenden ongi etorriak, herabea izan gatik, bazuen ere beste arrazoin bat: karrosaz ibiltzen zen famili
|
hartan
bazen emazte zahar bat, Maritza deitua eta famatua iragarkile edo azti bezala. Europa ekialdeko erresuma eslaboetarik zetorren omen, han ainhitz aztiantza ikasirik, bai eskuetako marretan geroaren irakurtzen, bai ezbehar edo eritasun xume zonbaiten sendatzen, otoitz bitxiak murmurikatuz, hango mintzaira eta egin moldeak nahastuz.
|
|
Arñot ttipia, bere hamar urterekin, errumes edo erromanixel tropa
|
hartako
haur gehiena zen, bost anai zituelarik, bi emazte eta lau gizonezkoez osatutako familia hartan. Famak zionaz, haur ebatsi bat omen zen, denek baitakigu buhame kasta horrek ez duela gaiztakeriaz besterik egiten, bainan fama zen bakarrik, zeren eta nehor ez baitzen egundaino menturatu horren segurtatzeko galderarik egitera.
|
|
Arñot ttipia, bere hamar urterekin, errumes edo erromanixel tropa hartako haur gehiena zen, bost anai zituelarik, bi emazte eta lau gizonezkoez osatutako familia
|
hartan
. Famak zionaz, haur ebatsi bat omen zen, denek baitakigu buhame kasta horrek ez duela gaiztakeriaz besterik egiten, bainan fama zen bakarrik, zeren eta nehor ez baitzen egundaino menturatu horren segurtatzeko galderarik egitera.
|
|
Bere haurtzaroa osoki bere ugazama Maritzarekin iragana zuen eta, eskolarat joateko partez, irakaskuntza ezin hobea egiten zuen sorgin zaharrarekin. Maritzak, gure putikoa biltzen zuen berekin karabanaren barnerat, mutil ttipi gisa, hau edo
|
hura
eginaraziz, bere eskupean atxikiz, xerbitxu ainitzen eskaera asebete zezaion. Eta" konsulta" denbora guzian han egoiten zen, xoko batean erdi gordea, ez baitzen entzunak eta ikusiak galtzerat uztekotan.
|
|
" zer zinukete desiratzen gehienik", eta errantzuna entzun bezain laster" hala bedi! " motz batez gelditzen zuen bere kontsulta, hamar libera eskatzen bere" akiduraren" gatik eta kuaderno batean idazten egun
|
hartako
bisitaren ondorioa.
|
|
Eta hola, emeki emeki, Maritza aztiak, gaitzeko fama bildu zuen gure eskualdetan ere, iragarkuntza ezin sinetsizko horren gatik: sekulan nehork ez du jakin nola, ezin pentsatutako gauza hortan, segurtatzen ahal zuen hau edo
|
hura
izanen zenik. Mundu guzitik zetorzkion emazteak bakarrrik edo beren senhar edo lagunekin, baita ere ezkont gai neska gazte edo adindu zonbait, beti pagatuz bixtan dena, jakiteko zer ukanen zuten bederatzi hilabeteren buruan.
|
|
... atzo artino bederen, zeren eta bere ezjakinaren kezka ezin atxikia zuelarik, Maritza karabanatik urunxka zelata, kaier famatu
|
hura
zabaldu zuen hobeki ikusteko bere ugazamak zer demontre idazten ahal zuen orrialde hetan, pentsatuz segurki sekretuaren giltza han zagola. Bainan, deus, ez zuen deus bitxirik kausitu, orrialde bakoitzetan idatziak ziren sei zutabetan:
|
|
— Ezin diat jakin, eta kitto, haurra! Bakarrik dakitana duk burraso guzien kezka beroena dela norbaitek aipatzea zer izanen duten eta itxaropenez beterik entzutea
|
hura
izanen dela. Bainan, errantzun hori emaiten delarik, jakin behar duk" huts edo kausi" errantzun bat dela.
|
|
Eta, hori ikusiz, ez badira ere arras ziur, idatziaren indarra ez die ukatzen, eta beren buruari emanen die ogena. Orai, ulertzen duk zer den ene sekretu famatu
|
hura
!
|
|
Goiz goizean merkaturat heldu ginen eta, lehen jende saldoa lekuen hartzen ari zen, bakoitzak behi, ardi edo zerri tropa bat estekatzen zuela burdinezko kadenetan, bertze batzuk aldiz saski edo zareetan zituzten mozkinak lurrean hedatzen denek ikusteko gisan, aitak aldiz zaldia uzten zuela bere karrosarekin merkatuaren erdian zegoen platana erraldoi baten azpian eta giderrak enborrari estekiz — zaudezte hor biak, itzalean izanen zirezte sarri — eta, bere karrosan zuen zaku gotor eta beltzaran bat platanako abar bateri lotuta dilingo, laster joan zen kurri, kabala hau kunki, beste huni so, jende ainhitz agurtuz, irriz batzutan, erdi kexu bezala bestetan, eta, ni, harritua, ahoa xabal xabala, ez jakin norat ez nori so egin, erdi burxoratua hainbeste azantz eta oihu entzuten baitzen plaza guzian, han egon nintzen tente potente, aitaren makila eskuan, hain ohorezko lana manatu baizautan. Goiza joan zautan kasik ohartu gabean jendez mukurru zen plaza
|
hartan
, eta ordukotz begiak klikaka hasiak nituen akidura eta lo eskasa gatik, azkenean jarri bainintzen karrosaren alkian, handik bederen goradanik ikusten nintuela merkatuko harat hunatak, emazte, gizon, kabala, erhauts eta kearen artean, aments batean bezala.
|
|
Hauxe zen ixtorioa! Hainbeste denbora gutiz hainbeste gauza bitxi gertatzen zen ene begien bixtan eta lotsadura edo harridurak harturik, deus ezin erran ez egin, nigarrak kasik begietan nintuen, ahalge, beldur, zerbaitetan huts egiten nuela eta nik dakita zer sendimendu nahasten baitzauzkitan barnean, abantxu dolutua zertarako debru merkaturat jin nintzan, daldaran zaldiari lotu nintzan,
|
hura
bederen ez zautala berekin emanen — nor debru da gizon zikin eta itsusi hori, zer behar du gure karrosan sarturik... — enbeiak tiraka aihertzen ninduen ostaturat aitaren ikusteko lehiarekin, bederen zerbaitetaz ohartaraziko nuela — eta sekulan zaldia ere ereman baleza!
|
|
Gero, orhoitzen naizen gauza bakarra zen, merkatutik etxerat eta atzartu nintzen artean, biharamun goiz artino lo egin nuela, amak ohean ezarria baininduen nihaurek ibiltzeko gai ez nintzanez. Jeiki nintzelarik gauza guziak beren lekuan kausitu nintuen, aita, ama eta ni ginauden bakarrik etxean, zaldia behortegian zen eta gainerat, aitaren zaku beltz famatu
|
hura
dilingo zagon usatuzko lekuan, sukaldeko borta sahetsean den lotgailuan emana. Eta kasik segur izan naiz, geroztik eta oraiko denbora guzian, aments bat egin nuela merkatu ixtorio horrekin, ez aitak, ez amak ez zuelakotz gehiago ateraldi horren berri eman, nun ez zen — sobera ttipia hintzen zerbaitetaz orhoitzeko — eta nakielakotz bat edo bestea aski tematuak zirela egiaren gordetzeko beharrean, baita zerbaiten gezur batez beztitzeko bortxatuak baziren, ez nuen gehiagoko kasurik eman orduko ibilera heier.
|
|
Nundik dator, zure ustez, botiga tzar hori? — eta orduan, irriz hasi zen — ez nian horri pentsatzen, bainan, banakian egun batez egiak berriz agertzea zukela, haugi, mintzatuko gaituk — sukalderat itzuli ginen — pausa ordua duk berdin, balia dezagun — eta ama deiturik, biek betan hau kondatu zidaten — mila bederatzi ehun eta berrogoita hiruan, gerla zukan, gu merkatuan izan ginen egun
|
hartan
, manaturik joan nindian," erreziztenziak" manaturik. Aintzin bezperan, beren" maquisard" leial bat arrestatua izan zian, Donapaleuko presondegirat ekarria eta, gaua zelata, eskapatu ahal izan zian.
|
|
Aise, denek uste zutelarik iheslariak karrika guziak lasterka zeharkatu zituela hiritik ihes egiteko ahal bezain laster, aski abila eta ausarta izan zian merkatuko plazan den platana handi baten hostotzaren barnean gordetzeko, bakarrik plaza hartako komersant batek ikusi baitzuen. Beharrik hau aldekoa zitean, eta hola gauerdiri buruz, ukan nian Donapaleurat joateko manua, eta
|
haren
ekartzeko" demarkazioneko" alde librorat, gure etxerat behin — horiek zinituen beraz... gure mutil berria... eta ere... zure semea...!
|
|
Edozoin gisaz, mendi madarikatu hau, etxe madarikatu hau eta emazte madarikatu hau utziko ditut ahal bezain laster. Jesus berak,
|
hura
karlos bizi izan baita irriskurik ez hartzeko, konprenituko nau, oi zortea!"
|
|
Batere ez. Pettan etxearen inguruan hasi zen urhatska, hemen so egin,
|
hura
hunki, hau zehez izartuz, bestea besatraka neurtuz, karkulatuz nun haizea, iguzkia, euria eta bururatu zuen:
|
|
Biharamunean, berriz bere arnesak harturik, baratze berriaren lantzen hasi zen, bainan aldi huntan landareak hor zituen eta egunean egunekoa, sasoinean sasoinekoa, porru, aza, tomate, piper, marrubi eta jainkoak daki zer agertu ziren, Maddi, Kaiet, Luixa eta Xemarken plazerrarentzat, nahitaez. Ez zen guti harro gure Pettan, errana eginik, eta ordutik etxeko bizia ere lasaitu zen pixka bat, Maddik ez zeiolakotz gehiago so bortitz
|
hura
egiten, uste gabean berak ere erran baitzuen:
|
|
Jakin behar duzu, irakurle maitea, ene zakur bizia iragaiten dutala bi hankadun eme eta arra batzuen artean, bata gizona deituko dutana eta bestea anderea, ene nagusi eta jabedun baitira, jakinez geroz, gu zakurrak, betidanik izaki kasta horren menpean garela gure otso izaera aldatu zenez geroztik, eta hori mila ta mila belaunaldiren bilakaeraren ondorioz. Gizona, beraz, da ene lehen nagusia eta horregatik,
|
harekin
pasazen ditut eguneko oren gehienak. Hala nahiago dut funtsean, alde batetik, arra baita ni bezala, botzez sendoagoa, bortitza bada ere batzutan, nahiz badakien eztiki eta amultsuki hitz egiten, bereziki nitaz kontent iduri duelarik.
|
|
Ez ditu ardiak atera, bainan dilingo zen makila beltz bat hartu du, zaku handi bat bizkarretik ereman eta joan gira biak oihanari buruz. Nekez segitzen nizaiola, bi hankaduna aintzinean bazoan, burua apal eta haritzondo baten albora helduta, han plantatu da, niri buruz itzuli eta orduan dut ikusi, espaldari kontra emaiten zuen makila luze eta beltz
|
harek
bi begi zulo bazituela, beltzak heiek ere, eni so zirela azkar, eta handik, su, pindar eta danbadak
|
|
Sekulan ez nintzen, goiz
|
hartan
bezala, hain zalu eta erne jeiki, amak deitu ninduelarik — Eñaut... — jautzian ohetik ateratu, galtzerdi motxak trabeska ezarriz — ez, ez horiek ez, egun... — beste pare bat," igandetakoak" eman zauzkitalarik — badakik norat ari hizan egun, ez? — jaunzten nintuela ahal bezain laster, beldurrez ez nintzela aski fite preparatuko — ba, ama, merkaturat...
|
|
Gehiago zena, kasetako idazkariak aipatzen zuen ere Maddiren amari bisita bat egin ziola, bere" paperraren" bukatzeko xehetasun zonbaiten bila, iduritzen baizitzaion erahilketa harek eta ixtorio hunek lotura zerbait bazutela. ...rezebitu zuela arnegatuz bere alabaren berririk ez zuela sekulan ukan, deusetaz ez zela jakinean, nigarrez hiltzera zoala bere malurra ezin jasainez", bainan momentu batez aitortu ziola ere" erdi irriz, erdi serios, ama bat baitzen oroz gainetik" nola, Lastagaren erahilketaren ondotik, Bizkarttoko etxe ttipi haren husteko xedez azken puskak biltzen ari zelata, Lastagaren kofre zahar
|
hura
ez zuela nihun ere aurkitu, eta hori ez zuela sekulan nehori salatu" nahiago baitzuen pentsatu bere alaba urkabian dilingo baino hobeki zitakela nunbait bizirik, desagertua bazen ere". Eta kasetalariak bururatzen zuen aitortuz susmorik baizik ez zuela aintzinatzen ahal afera hortan eta, bere ustez, ordu arte desagertu ziren guziak, bai jende, bai altxor, baita ere egia, sekulakotz hala zitazkela.
|
|
Arrats
|
hartan
, Maddi sartu zen sukaldean, aitatxi Pettan gau on batez agurtzeko xedearekin. Atea zabaldu bezain laster, erre usain zakar batek hartu zion sudurra eta ikusi zuen supazterreko ikatz mordoaren gainean, araugabeko gauza bat:
|
|
Mila zortzi ehun eta hogoita bederatziko auziaren txostenak dionaz, Maddi Korobil anhitz haurrez osatutako familia batean sortua zen, Arkaitz herrian, eta Auier Korobilen alaba zen, hau Sarjant deitua baitzen, Harispe marexalaren batalloneko soldado izana, Espainiako kanpainaren ondotik eskualde
|
hartan
kokatua. Gertakarien denboran, Maddiren ama zegoen familiaren etxaldeko jabe bezala, alarguntsa aspaldixka hartan, zazpi haur hazi behar izan gatik eramaiten zuena, berak hogoita hamazazpi urte zituela oraino eta Maddik aldiz, hemezortziak ez konplituak.
|
|
Mila zortzi ehun eta hogoita bederatziko auziaren txostenak dionaz, Maddi Korobil anhitz haurrez osatutako familia batean sortua zen, Arkaitz herrian, eta Auier Korobilen alaba zen, hau Sarjant deitua baitzen, Harispe marexalaren batalloneko soldado izana, Espainiako kanpainaren ondotik eskualde hartan kokatua. Gertakarien denboran, Maddiren ama zegoen familiaren etxaldeko jabe bezala, alarguntsa aspaldixka
|
hartan
, zazpi haur hazi behar izan gatik eramaiten zuena, berak hogoita hamazazpi urte zituela oraino eta Maddik aldiz, hemezortziak ez konplituak.
|
|
Kalapiten erroa" Lastagaren jeloskeria Maddiri buruz" omen zen, herriko eiherazainaren lekukotasunaren arabera" bere senharrak erasiak egiten zizkion egunez egun sekulan ez zuelarik harrapatu hutsean". Eta holako egitateak oro idatziak direnez auziko paperretan, irakurtzen ahal da orrialdearen azpian nork eta nun baieztatzen zuen hauek edo
|
harek
errana, izenpedurarik ez bada agertzen ere, zeren eta denbora hetan, horren egiten zakienik gutti baitzen herri guzian.
|
|
Dena den, Eguberri gau bezperan, mila zortzi ehun eta hogoitazortzian, soldado bat, Olate deitua, etorri zitzaien han, sasoi
|
hartan
eta bake denbora zenez ohizkoa baitzen armadako xerbitxari bat aterbetzea, lan egite edo diru mordo baten truk. Dozierretan deus ez bada agertzen ere, uste dugu bederen Maddi eta Lastagak holako gauza bat onhartu zuketela pentsatuz laguntza pixka bat bilduko zutela bai diru aldetik, bai lanen egiteagatik.
|
|
Noiz eta nola deliberatu zuten geroko ekintza, nehork ez daki eta auzoek diotenez, errejistroetan ikusi dugun bezala," laster hasi ziren Lastagaren goaitatzen edo elgarri keinuka ere beraren bixtan, hunek ez baitzuen deus entzuten ez ikusten, alta hainbeste duda zuelarik Olate jin aintzin". Zalantzak ere izan zituztela erraiten ahal da, zeren eta bi sasitar amorosek, paperretan emanak diren lekukotasunen arabera," denbora eman zuten ekintzaren burutzeko, aspaldi
|
hartan
ari ziren, kasik gorde gabe, beren lanaren prestatzen".
|
|
Auziko txostena irakurtuz, ohartzen gira Olatek berak xehetasun gutti eman zuela, dudarik gabe beldurrez horregatik irriskuak hartzen zituela, bainan aitortu zuen, egia edo ez," ez nuen nahi nik hortaratu, Maddik nau enganatu", eta" zertako ez duzu errefusatu" galdegin ziolarik jujeak," ez nakien zertan nintzen eta nun nintzen.." errantzun omen zuen. Bainan, beherago, eiherazainaren lekukotasuna agertzen da berriz eta
|
harek
dio" Olatek du Maddi enganatu, hori ez bazuen egiten, berak ere etxe hartarik kanpoa zuken, eta norat joanen zen?". Gutienez, dudak baziren beraz jakiteko nor zen lan horren gomendazalea eta egilea, edo berdin biak batean.
|
|
Auziko txostena irakurtuz, ohartzen gira Olatek berak xehetasun gutti eman zuela, dudarik gabe beldurrez horregatik irriskuak hartzen zituela, bainan aitortu zuen, egia edo ez," ez nuen nahi nik hortaratu, Maddik nau enganatu", eta" zertako ez duzu errefusatu" galdegin ziolarik jujeak," ez nakien zertan nintzen eta nun nintzen.." errantzun omen zuen. Bainan, beherago, eiherazainaren lekukotasuna agertzen da berriz eta harek dio" Olatek du Maddi enganatu, hori ez bazuen egiten, berak ere etxe
|
hartarik
kanpoa zuken, eta norat joanen zen?". Gutienez, dudak baziren beraz jakiteko nor zen lan horren gomendazalea eta egilea, edo berdin biak batean.
|
|
Urtarilaren hastapenean iduriz, mila zortzi ehun eta hogoita bederatzian, deliberoa hartu zuten zerbaiten gisaz Lastagaren desgertaraztea. Modu bat edo gehiago zalantzan ezarri zutenez ez dakigu, bakarrik eiherazainak zionez" ainhitz lekutan ikusten ziren Maddi eta Olate, ixilka, ikerka, hau ikus
|
hura
hunki, hunat so egin, harat behatuz, nabari zen ez zakiteka oraino..."" zer?" erran zuen jujeak, eta" nik ez dakit, ez nintzan heiekin" eta" nolaz dakizu beraz zertan ari ziren?", eta paperrean ez da deus gehiago idatzirik. Beste auzo batzuen ganik jakiten da ere" usutan kalapitak ezagun ziren azkar, baita ere oihu, sakre eta beste", eta inkestak agertuko duen bezala, bi gizonak papotik loturik ere egon omen ziren egun batean, oihesturik, batak bestea kriminel izenaz akusatzen zuela.
|
|
Bainan gauza harrigarriena izan zen, Maddi ez zutela nehork ez nihun kausitu, ez ondoko egunetan ez etare sekulan. Leku guziak ikertu zituzten, herritarrak galdezketatu, gordagi izaten ahal ziren xokoak miatu eta dei afitxak hedatu eskualdeko herriko plaza guzietan; nehork ez zuen sekulan jakin nun eta zer bilakatu zen emazte gazte
|
hura
, eta hola errexago konprenitzen dugu zertako auziak ez duen nihun ere bera aipatzen. Hura ere Olatek garbitu ote zuen?
|
|
Leku guziak ikertu zituzten, herritarrak galdezketatu, gordagi izaten ahal ziren xokoak miatu eta dei afitxak hedatu eskualdeko herriko plaza guzietan; nehork ez zuen sekulan jakin nun eta zer bilakatu zen emazte gazte hura, eta hola errexago konprenitzen dugu zertako auziak ez duen nihun ere bera aipatzen.
|
Hura
ere Olatek garbitu ote zuen? " ez, jauna, ez nuen horretarako arrazoinik, biek elgarrekin bizi berri baten muntatzea ginuen hitzartua" zion jujearen galdeeri.
|
|
Auzitegiko paperretan ez dugu gehiagokorik kausitu, Maddiren ezin konprenituzko desagertze
|
hura
mixterio bat bilakatu zen. Izugarriko famak kurritu ziren ordu hetan, hala nola ito zitakela berdin doluturik putzura berriz etorri eta, Olatek etxe zolako zulo batean lurrez estali zuela, bere amak despeditu zuela herritik kanpo, soldado zonbaitek mendekioz bordel batetan sakatu zutela, bere buruaz beste egin zuela mendiko leize batean behera jauzi eginez, muga pasatuz doluminez erremita bat bezala bizi zela eta hanbat eta hanbat erran, bainan egia ez zen sekulan azaldu.
|
|
Artaño deitu soldado bat kondenatua izan zela agorrila erditsutan eginikako ohointza baten gatik, Joseph Dumoulin deitu lagun batekin (gure Lastaga famatua, iduriz) lapurketa bat obratu zutelakotz Bordeleko notario lukurari baten etxean, eta, hau garbitu eta, urrezko luis eta harri bizi mordo bat arrobatu. Galdezketa larriak (eta bortitzak?) jasan izan gatik, Artañok beti ukatu zuela altxorraren jabe zenik, biek ekintza egin eta Dumoulinek zuela nunbait gorde, eta ez zakiela ez hau ez
|
hura
nun ziren. Azkenik, Artaño armen puntan pasatua izan zela gerla denborako ebasketa egitea gatik eta armadako arduradunek, emeki emeki afera utzi zutela ixiltzera, Dumoulin hura ordukotz desagertua baitzen eta beren paperretan desertur ekarria.
|
|
Galdezketa larriak (eta bortitzak?) jasan izan gatik, Artañok beti ukatu zuela altxorraren jabe zenik, biek ekintza egin eta Dumoulinek zuela nunbait gorde, eta ez zakiela ez hau ez hura nun ziren. Azkenik, Artaño armen puntan pasatua izan zela gerla denborako ebasketa egitea gatik eta armadako arduradunek, emeki emeki afera utzi zutela ixiltzera, Dumoulin
|
hura
ordukotz desagertua baitzen eta beren paperretan desertur ekarria.
|
|
Gehiago zena, kasetako idazkariak aipatzen zuen ere Maddiren amari bisita bat egin ziola, bere" paperraren" bukatzeko xehetasun zonbaiten bila, iduritzen baizitzaion erahilketa
|
harek
eta ixtorio hunek lotura zerbait bazutela. Eta segitzen du erranez" Maddiren amak errezebitu zuela arnegatuz bere alabaren berririk ez zuela sekulan ukan, deusetaz ez zela jakinean, nigarrez hiltzera zoala bere malurra ezin jasainez", bainan momentu batez aitortu ziola ere" erdi irriz, erdi serios, ama bat baitzen oroz gainetik" nola, Lastagaren erahilketaren ondotik, Bizkarttoko etxe ttipi haren husteko xedez azken puskak biltzen ari zelata, Lastagaren kofre zahar hura ez zuela nihun ere aurkitu, eta hori ez zuela sekulan nehori salatu" nahiago baitzuen pentsatu bere alaba urkabian dilingo baino hobeki zitakela nunbait bizirik, desagertua bazen ere".
|
|
Gehiago zena, kasetako idazkariak aipatzen zuen ere Maddiren amari bisita bat egin ziola, bere" paperraren" bukatzeko xehetasun zonbaiten bila, iduritzen baizitzaion erahilketa harek eta ixtorio hunek lotura zerbait bazutela. Eta segitzen du erranez" Maddiren amak errezebitu zuela arnegatuz bere alabaren berririk ez zuela sekulan ukan, deusetaz ez zela jakinean, nigarrez hiltzera zoala bere malurra ezin jasainez", bainan momentu batez aitortu ziola ere" erdi irriz, erdi serios, ama bat baitzen oroz gainetik" nola, Lastagaren erahilketaren ondotik, Bizkarttoko etxe ttipi
|
haren
husteko xedez azken puskak biltzen ari zelata, Lastagaren kofre zahar hura ez zuela nihun ere aurkitu, eta hori ez zuela sekulan nehori salatu" nahiago baitzuen pentsatu bere alaba urkabian dilingo baino hobeki zitakela nunbait bizirik, desagertua bazen ere". Eta kasetalariak bururatzen zuen aitortuz susmorik baizik ez zuela aintzinatzen ahal afera hortan eta, bere ustez, ordu arte desagertu ziren guziak, bai jende, bai altxor, baita ere egia, sekulakotz hala zitazkela.
|
|
|
Haren
ezagutzak egin ginituen gure etxean, apez xaharraren medioz bixtan dena. Hau, baginakien nor zen, aspaldi hartan gure herriko artaldearen artzaina, berrogoita hamar urteak lerdenki ekartzen zituena, sabelez anple eta kolore gorritsuak izana gatik.
|
|
Haren ezagutzak egin ginituen gure etxean, apez xaharraren medioz bixtan dena. Hau, baginakien nor zen, aspaldi
|
hartan
gure herriko artaldearen artzaina, berrogoita hamar urteak lerdenki ekartzen zituena, sabelez anple eta kolore gorritsuak izana gatik. Herriko ehorzketa, bataio, ezkontza, komunione, absoluzione, katexima, edo elizako ofizio guziak airean eremaiten zituen, baita ere, denbora berean, nortsu zen mezarat heldu goaitatzen, ilherrietako belardia tapikatzen zuten haurrak erasiatzen, horiek guziak ondorio eraginkor bainan irudimen gabeko jokabide batean.
|
|
Apez xaharrak zehaztu zuen, halere, berriak ez zuela inundik ere bera ordainduko, bainan elizan ibiltzen ez ziren gazteetaz artatuko zela eta, ez bazen errana izan ere, hola apez lana ikasiko zuela. Ikusiz apez berriaren aurpegi fin eta xuhaila, gaztaroa oraino utzia ez zuen
|
haren
gorputz mendrea, argi zegoen praktika luze baten beharra ukanen zuela herri huntako eliztarrekin bizitzen ikasteko. Hala ere, gure apez gazteak, doi bat musikari baitzen, ongi aplikatu zen astezken arrastiritan," Taize ko izpirituaren berme" zionaz, deus egitekorik ez zuten gazte zonbaiten biltzeko, korala baten muntatzeko estakuruan.
|
|
Hauxe da berria! Beharrik arreba bat banuen, zerbait ikasi nuela egun
|
hartan
segur nintzen eta, gainerat, zerbait izugarririk.
|
|
Apezpikutegitik manuak etorri ziren eta apez gaztea desagertu zen erabat, apez xaharrak ez baitzuen hain malerus iduri bere lagunak holako hutsa eginik. Azken batean, hamabost urtez berak buru eman zuen herri
|
hartan
eta ez zuen laguntza baten beharrik, bereziki hainbeste ahuleziaz hornitua zen apez gazte jilufri baten ganik. Bixtan dena, koralak sofritu zuen eta kasik gelditu ere, bainan ene arrebak bere lekua berriz hartu zuen eta eliza guzian berriz ezagun ziren" te deum" eta beste litaniak, hauek gure apez xaharra loriatzen baizuten, bere beharri tutek ez bazuten ere deus ezagutzen musika mailan, bederen igandetako oilaskoaren berri izanen zuela berriz handik goiti.
|
|
Ene arreba" lanera" badalia izan zen, penitentzia gisa, gure apez xaharraren kontseiluen bidez, kostakaldeko familia handi batetara, errotik katolikoa, aberatsa izana gatik, Miaritzeko auzo gune batetan zuten gaztelu kozkor bezain apaindu batetan bizi zena. Famili
|
hartako
jabek eskutan zuten kostako" villa" ederrenetarik bat, itsasoa alde batetik, mendia bestetik, bide zarratatsuetarik urrun, nihunezko arbola, lore eta edergailuz inguratua, parabisu ttipi baten antzako leku hartan. Gainera, oraiko josta eta aisaldi errextasunak oro plantatuak zituzten beren zazpi haurren (lau mutiko gazte eta hiru nexka) gero irus eta goxo baten menturan atxikitzeko etxetik sobera urrun joan gabe, hala nola, pizina, tenisa, barneko kirol eta nik dakita zer oraino, zerbait baizitaken horien guzien erabiltzea.
|
|
Ene arreba" lanera" badalia izan zen, penitentzia gisa, gure apez xaharraren kontseiluen bidez, kostakaldeko familia handi batetara, errotik katolikoa, aberatsa izana gatik, Miaritzeko auzo gune batetan zuten gaztelu kozkor bezain apaindu batetan bizi zena. Famili hartako jabek eskutan zuten kostako" villa" ederrenetarik bat, itsasoa alde batetik, mendia bestetik, bide zarratatsuetarik urrun, nihunezko arbola, lore eta edergailuz inguratua, parabisu ttipi baten antzako leku
|
hartan
. Gainera, oraiko josta eta aisaldi errextasunak oro plantatuak zituzten beren zazpi haurren (lau mutiko gazte eta hiru nexka) gero irus eta goxo baten menturan atxikitzeko etxetik sobera urrun joan gabe, hala nola, pizina, tenisa, barneko kirol eta nik dakita zer oraino, zerbait baizitaken horien guzien erabiltzea.
|
|
Horrela, ene anai bat esku batean eta ni bestean, ongi inguraturik, gure ama presentatu zen igande aratsalde batez, gazteluko portale erraldoiaren aintzinean, ezkila joz herabeki bainan azkar eta harri xintxolaz emukatutako bidexka segituz," villa" eder
|
haren
ate aurrean plantatu beha. Bat batean, ikusi ginuen, Xantiana, etxetik ateratzen tarrapatan, xuriz bezti, buru gainean lorez apaindutako xapela bat soinean, irriz karkailaka bizpahiru mutiko gaztek jarraitzen zutela, heiek ere farrez, dauztika pittika batzuen antza.
|
|
Eta hauek berri ezin sinetsizkoak ziren, pentsa zazue: famili
|
hartako
gazte guziak, bai nexka bai mutikoak, xoraturik zegoela Xantianaren xotiltasunaz, nexkakide xarmantagorik ez zela heiekin ondartzara joaiteko, tenizean aritzeko, berdin xake jokoan ere hau ikasi baitzuen inomineko ixtantean, eta zinemako ateraldiak ere egiten zituztela elgarrekin. Adios lisatze, kozina egite, buketa hedatze eta beste lan murriztu eta etorkin gabeko horiek, ez dira beretzat, Xantiana bezain gisako neska batek beste gero baten mentura behar zuela" aterako da segurki, badaki zer ari den".
|
|
Ez bagine gu, bi anaiak, bere eskuetatik lotuak izan, badut beldurra ama lurraren barnean sartuko zen. " Ez milesker" erran ondoan, aintzinean zuen inguma bat iruditzen zitzaion emazte
|
hura
agurtu zuen eta etxerateko bidea tuntik atera gabe egin ginuen, sekulan ez baitut jakin zer pentsamendu modutan kurritzen zen bere gogoa. Bakarrik orhoitzen naiz aurpegia goibeltsu zuela bainan, despitatua baldin bazen ere, bazuen aski urgulu bere sendimenduen ez agertzeko.
|
|
Gaua etorri zenean, ohe estalgien zoko zokoan gorde nintzan eta ikusten nuen Xantiana bizi zegoen mila ta gau batetako palazio
|
hura
, ene arrebak Elhurxuriren itxura zuela, kirol zapetak soinean eta gona motxarekin bai, bainan, printzesa baten antzarekin, mundu guzia eramanez mago ziriaren puntan. Eta ni, ttipia nintzenez, haren zazpi ñañoetarik bat nintzen...
|
|
Gaua etorri zenean, ohe estalgien zoko zokoan gorde nintzan eta ikusten nuen Xantiana bizi zegoen mila ta gau batetako palazio hura, ene arrebak Elhurxuriren itxura zuela, kirol zapetak soinean eta gona motxarekin bai, bainan, printzesa baten antzarekin, mundu guzia eramanez mago ziriaren puntan. Eta ni, ttipia nintzenez,
|
haren
zazpi ñañoetarik bat nintzen...
|
|
Jadanik guttik segitzen zuten igandetako ofizioa, eta nabari zen mezarat heldu ziren bakarrak, erlijionez beste arrangurarekin heldu zirela, hala nola, beren buruaren erakusteko edo gero mus baten egiteko hitzordua elizan zutelakotz, edo beharbada ere, famaren lotsaz. Horregatik zuten, apezpikutegian, deliberatu Santesteban apez gaztea herri
|
hartara
igortzea, pentsatuz bere gaztetasunaren gatik gauzak berraldatuko zirela eta elizatiarrak bereskuratuko zituela.
|
|
Dudak bazituen, izanikan ere sineskor sendoa eta apezpikuak, hortaz oharturik, erran zion orduan apal apala" hau gure artean dagola, nehork jakin ez dezan sekula: gure Jaunaren biden zabaltzeko eta
|
haren
Hitzak trabarik ez dezan jasan zuganat heltzeko, bada Dohain Berezia deitzen den gauza bat. Hau da nik emanen dauzutan kontseilu bat, sekretuzkoa baina eraginkorra izan ditekena, nihaurek frogatu baitut zure adin bertsuan nintzelata.
|
|
Eta hau gertatu zen orduan: Dohain Bereziari esker ala mirakuilu zonbaiten eragina, Santestebanek meza laburra bainan alegera eman zuen, kantu eta alaitasunez betetako giroan, prediku luze bezain airos bat eginez nun, denek gogoan dute oraino elizatiarrek eskaini txaloak meza bukatzean, sekulan ez baitzen holakorik ikusi ez entzun eliza
|
hartan
.
|
|
15 Erhia luzaturik erakutsi duzun aldare gibeleko" arropa gorriz jauntzitako kabroi zahar
|
hura
", ni nintzen.
|
|
— Segur ez, baina gisa
|
hartako
izen bat zian, edo... kamelua... kameleoia... edo nik dakita zer!
|
|
— Sendagile?
|
Hura
–Ez diat pentsatzen ere, bere ile luzeekin, atorra berde loretsu batez jauntzirik, galtzerdi zilo eta petatxatuekin, oinetan espartin zahar pare bat baizik erabiliz uda ala negu!
|
|
— Zuk entzun duzu gure auzoko mutil gazte
|
hura
zertako kartzelatu duten goiz huntan?
|
|
Irakur eta berriz irakur, besterik ez da, hila da, hala diote bederen ehorzketa abisuetan. Ez da tronpatzerik,
|
hura
da: "... abisatzen zaitugu Domingo Irrizar, berrogeita hamaika urtekoa, zendu zaigula batbatean, Gorpua Donapaleuko ehorztetxean kausituko duzue.
|
|
Bere aurpegia ez dut hain garbi ikusten, lainotsu baizik. Edozein gisaz, ez dakit zertako horrela mintzo naizen, futitzen naiz azkenean, lehenago nuen
|
haren
beharra, orain hobe dut ahanztea eta hark ere ni.
|
|
Bere aurpegia ez dut hain garbi ikusten, lainotsu baizik. Edozein gisaz, ez dakit zertako horrela mintzo naizen, futitzen naiz azkenean, lehenago nuen haren beharra, orain hobe dut ahanztea eta
|
hark
ere ni.
|
|
Orduan naiz ohartu emazte
|
haren ondoan
zagola hamar bat urtetako mutiko bat eta eskutik harturik erraten zion: " Ale, goazen etxearat Ion, orain bukatua da".
|
|
—... begozte, urrun dituk oraino. ...urtiki arrano baten luma hezurrarekin egina duk, hautatua, leundua, zulatua eta ufatuz soinu bereziak ateratzen ikasi diat... xarmagarriko soinuak... hegaztien pareko histuak... beraz, honekin egiten ditiat ene eskariak, baina ere uros naizelarik Abaren oroitzapena jautsarazten diat suaren eta kearen eraginez, harpe zuloetan enetzat agertzen balitz bezala, histu soinu batez jauzten laguntzen diat,
|
haren
berotasunak hartzen nik, nik harena hartzen diat...
|
|
... baina, azken gauza bat egiteko gelditzen zaitak, eta utzi behar nauk bakarrik, hixtu soinua jo behar diat, hitzemana nioan, zeru gorenetan airean dabilen hegazti basari agur bat egin behar diat, ene senide arraren arima berekin daramala,
|
haren
gogoa goiko hodeietan zehar aira dadin, kearen lanbroen eta lainoen artean murgil dadin... igitu behar diat... ene gorputza mugitu... eskuak gora, ileak harro... suaren itzalak egin mugimenduak jarraiki behar ditiat...
|
|
Marka hauek utziak izan ziren zurrunbilo azkarreko ibai batengandik, eta oraino ageri dira plafonean. Izan ditaike ere delako ibai
|
harek
uholde baten medioz barnealde hau kurritu zuen ondotik eta mekanika eta higatze jokoen eraginez eraikia izan zen zutabe hau. Orain hetsia dago lur lehertze batengatik, baina iruditu behar zaizue gela hau argiz emokatua historiaurreko denbora heietan, eta orduko gizonek bizitegitzat erabiltzen zuketeena, orain erabat ilunpean balin bada ere.
|
|
Ene aita,
|
hura
ere alarguna, amodio mindu zen ene emaztearen alaba gazte harekin eta ezkondu ziren. Beraz, ene aita ene suhi bilakatu zen eta ene alabaordea, ene aitaren emaztea zelako, ene ama.
|
|
Ene aita, hura ere alarguna, amodio mindu zen ene emaztearen alaba gazte
|
harekin
eta ezkondu ziren. Beraz, ene aita ene suhi bilakatu zen eta ene alabaordea, ene aitaren emaztea zelako, ene ama.
|
|
Ondorioz, ene emaztea ene amatxi da, ene alabaordearen ama delako eta ni ene emaztearen senarra naiz, baina ere bertan,
|
haren
arrasemea.
|
|
Eta nola norbaiten amatxiren senarra
|
haren
aitatxi den, nihauren aitatxi naiz!
|
|
Denak urruntzen ari dituk, ene etxetik eta herrirako bidea doblatu duk, eta gainera lehenago sekulan ikusi ez nituen patar batzuetaz ere gehitua izan duk. Eta izugarri dena, autobusa hartu behar dudanean, beti presan duk, lasterka joan behar diat
|
haren
kausitzeko, usaian ni heltzen nintzelarik baino goizago abiatzen zidak.
|
|
—... badakik, errana deiat jadanik. Hilotz lurperatu ginian duela bi elurte, basa idi batek adarkatu zuela eta, behereko arpean datza lurrez eta harkaitzez estalirik, bere senideen ondorat joana behar bada... ene ar kide maitea...
|
haren
eskasa sentitzen diat barne barnean... lepoan dudan koilarrea, katamotzaren hortz luze eta haginekin egin zidan berak, bai berak hil katamotzarekin, enetzat bakarrik, beste anitz eme zelarik gure tribuan.. ni nindian hautatu eme kide... ni bakarrik...
|
|
—... begozte, urrun dituk oraino. ...in egina duk, hautatua, leundua, zulatua eta ufatuz soinu bereziak ateratzen ikasi diat... xarmagarriko soinuak... hegaztien pareko histuak... beraz, honekin egiten ditiat ene eskariak, baina ere uros naizelarik Abaren oroitzapena jautsarazten diat suaren eta kearen eraginez, harpe zuloetan enetzat agertzen balitz bezala, histu soinu batez jauzten laguntzen diat, haren berotasunak hartzen nik, nik
|
harena
hartzen diat...
|
|
... eta
|
haren
sukaldea... argi argia, goizeko iguzkitarat itzulia... bero eta freskoa eta zer jaki usaina!...
|
|
Ez duk holakorik! Nik pena eta
|
hark
probetxua, he... Zer ez da ba ikusi behar oraiko munduan!
|
|
Anttonek, une
|
hartako
momentu gozo eta ezustezkoa gogoan zuen. Hargatik, damuz ikusi zuen joaiten eta, ahal zuen bezain guziz, leku beretarat heldu zen Josefinaren gorputz zabal eta emankorra topatu esperoan.
|
|
Egia erran, Xano ilargian bizi zen goizetik arrats, begiak galdu eran borobilduak, bazter guzitarik zetorzkion arrabots eta oihuak ez baitzituen entzuten ere. Begitarte harritu
|
hartan
sudurra ere zen ohargarria, hain zuen luzea, zuzena bainan luzea! Horregatik jasan izan behar zuen beste izengaitiko bat:
|
|
Eta Ximun aldiz irriz karkailaka, kostak atxikiz, itzul eta" ziiiit, pataplast!",
|
hura
ere lurrean: orduan biak han ziren elgarri so, ez jakin zer egin, nigar, irri, intziri ala kantu!
|
|
— Balio zian ba hire ideiak, debru astoa, segur nindian ez ginela urrun joanen manera
|
hartan
!
|
|
— Ez zakala beti dena beltz ikus, gaizo mutikoa! Irri egin ere badiauk ba, bigarrren pentze
|
hura
hartu dularik, gure gibeletik hixtuka ari zen ihiztari zozo hua lekian gainean utzi diauk, ba ala ez?
|
|
— Ba ba bixtan duk, zolako erreka
|
hartan
sartu eta urak ez bagintu urruntxago eman, xahu gintian ba! Eta ze trenpaldia!
|
|
— Bo, bo, bo pesimista hiz to! Untutsik ere ez zian ez hain gaizki eta berdin lerratzen gintian ba Olaberriko trefla
|
hartan
, lodi lodia baitzen beharrik! Hori zian hori goxo, ipurdiaren gainean lerratzea, ala ahantzia duk ze irri partida egin dun ordian?
|
|
— Hori to! Hori diat ezin konpreni, apeza ze debru ari zen bide zola
|
hartan
! Norbaitek salatu gitik ba miakuiluz!
|
|
Joanesen behiek egina zakotela hain segur, abisatu din eta hunek aldiz bere alanbre sarea ere xehaturik atzeman din. Beraz holako desmasiak ikusik, joan tun biak, herriko goardiaren ganat eta
|
harek
inkesta bat nahi izan din egin. Pentze sahetserat jin delarik ikusi ditin bi buhame edo nik dakita zer, akuriko eta karkailaka lerraka abiatzen pentzeari behera, urean sartzen eta frist desagertzen!
|
|
Goiz
|
hartan
, Kukulategiko etxeko jaunandereak bitxikeria zerbait entzunik iratzartu ziren tenorea gabe, xakurra xanpaka ari zela ta, leiho artetik iguzki iñhar zurpail bat doi doia agertzen zela ganbara ezin argituz. Etxean ixiltasuna zagon, erloiuaren tikitakaren erritmo eztia ezagun, eta halere" hor bauk zerbait joan ez denik" pentsatu zuen Pettanek, ingurumenak gogoratzen zaizkiola," nundik debru heldu zian burdin azantz hori?
|
|
mila debria sar balakio!" bazter guziak ikertuz" bertza falta diauk! hori zian azantz bitxi
|
hura
! norbait izan duk hemen eta bertza joan daukuk!
|
|
Bertza falta dugula, ba! eta goiz huntako azantz
|
hura
gure ebaslearen azantza zunan! segur nindunan!
|
|
Ihintza ugari zen goiz
|
hartan
eta itzuli zonbait eginik etxe inguruan, ohartu zen gibeleko pentzeari goiti hexa zerbait ageri zela" to hemen pasatu dukek", orduan harat buruz abiatu zen so hunat, so harat, hea zerbait edo norbait ikusiko zuen. Joanago eta segurrago zen hexa hek eremanen zutela auzorat, Katxoteneko etxalderat" zer ostia zikina Battitta hori!
|
|
Hortan Battitta nigarrez hipaka hasten da, denak harriturik daudela," biktima bat naiz, nehork ez nau maite, mundu guzia kontra dut, ai ei ai, hilen naute" eta beste. Pettani ere dolua sartzen ari zitzaion," eta futxo badakiat bertza
|
harek
diela nunbait, jandarma zozo horiek ez badute hatzeman ere, izigarri duk ba hola ikustea... aski zatan berak itzultzia eta kitto...
|
|
— Pettanek dio
|
haren
bertza ebatsi diozula, iragan irailaren hogoi ta bostean, goizeko seiak eta erdiak hirian...
|
|
— Ez... ez da posible! Tenore
|
hartan
ez nintzan jeikia ere!
|
|
... holako xantza izanik (denek hala baizioten), mutil ttipi jarri nindutean hasteko (eta betiko ere hain xuxen, bainan ez nakian oino!) etxalde handi batetan, abere kundiaz artatzeko, hartako bederen on nintzela, pestia eta ixila ere, nausiak mana zer egin eta nik" bai nausia", bai nausiaz besterik ez diat sekulan erran: " askal aintzin behiak uztarzkik"" bai nausia"," oherat joan aintzin arnesak bilzkik"" bai nausia", beti ixil ixila, botza altxatu gabe eta etxekandereari berdin (edo hobekiago, zeren emazte bat zian
|
hura
!); ene zorteaz frango kontent nindian, kanpoan ere izaiten ahal nintzelarik bakarrik, nehoren laguntza gabe, nihaun egitearen jabe, bai segur kontent nindian nausia baitzen plantakoa, ez baitzen ahatik obligatia ene hartzeaz...
|