Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 5.746

2000
‎Gainera beti sortzen dira gauza berriak: garai hartan ez zuen inork pentsatuko «Aizak hi mutil maiñontzi» doinuan edo «Habanera»n kantatzea, hau berria da oso. Orduan lau neurri erabiltzen ziren:
‎Gaur kartzela batean aurkitu daitezke preso politikoak, lagunarterako jende jatorra dena. Baina garai hartan ez zen horrelakorik. Garai hartan lapur jendea eta litxarreritan hasitako jendea zen eta tristea zen haien artean egotea.
‎» amets hura. Eta bistan da, hura ez genuen gustuko inola ere. Guk hori ez genuen eta ez dugu sekula sinistu izan.
‎Emazteak telegrama bat bidali zion Castellongo espetxera ebakuntza bat egin behar ziotela esanez. Telegrama hura ez zuen eskuratu, ordea. Emaztearen heriotza Jone Goirizelaia bere abokatuak eman zion telefonoz.
‎Bistan da berezkoa behar duela. Praktikatu eta ikasi bai, ikasi egingo da, baina berezkorik ez badu hura ez da bertsolari ona izango.
‎Ondoren Tanttakan hasi ginen. Garai hartan ez nuen inoiz pentsatuko lanbide bat izan zitekeenik, baina hara! Pribilegiatua naiz alde horretatik.
‎Garai batean Donostiako zezen plaza lepo betetzen zen aizkora apustuak ikusteko. Garai hura ez da berriro biziko, baina galdu... galdu, ez dut uste galduko denik, jende berria ateratzen ari delako, Bizkaia aldean batez ere. Jakina, gu bezalako" kasta" izango duenik ez da izango, sufrimendu eta sakrifizioa eskatzen du-eta.
‎Nik ez diot beharbada inportantzia handirik eman, nahiz eta inportantea izan. Txapela irabaztean, ospatzen duzu, pozik gelditzen zara, baina automatikoki pentsatzen hasten nintzen harekin ez zegoela jaterik, eta tira aurrera eta beste baten bila joaten nintzen. Nik pentsatu izan banu 3, 4 edo 5 txapeletik aurrera nahikoa zela, ez nintzen sekula hamaika txapelekin izango.
‎Bandresek giro ona izan zuen, hura ez baitzen inorekin haserretzen. Arregik akats bat izan zuen:
‎Egun, sozialki horrela ez bada ere, ideologikoki eta politikoki behintzat etenda dago gainontzeko indarrekiko. Garai hartan ez zen horrela.
‎Francoren Gobernuak bahitu zuen, hitzaurrearen aitzakiaz. Baina hitzaurre hark ez zekarren ezer giza eskubideen testuan ez zegoenik.
‎Nork pentsa zezakean Zuzenbide Politikoko katedradunagan halakorik? Hitzaurre hark ez zekarren legezko ez zenik, baina Francoren diktadurak ezin holakorik onar.
‎Hain zuzen ere, ikerketa hura ez zegoen subjektu psikoneurotikoentzatpentsatuta, lan mota hauetarako egokiak ez zirela uste baitzen. Gaixosomatikoentzat bakarrik zegoen pentsatuta (egileen arabera).
‎UEUk 1999ko uztailean antolatu zion omenaldian aztoraturik ibili zen; ustekabean harrapatu genuen eta, gainera, piano hark ez zuen pedalik. Hala ere, pianoajo zuen.
‎Oraingo honetan, ordea, bera irakasle eta ni ikasle izatea suertatu zitzaigun, Deustuko Unibertsitateak eskaini zituen doktorego ikastaroetan, euskaraz lehenengoz.Beraz, hiru hilabetez, ikastaro bat eman zigun ikasle bakar batzuei. Gutxi ginen, baina (orain konturatzen naiz hobeto) ikasle talde hark ez zuen ahuntzaren gauerdiko eztulazinolako zerikusirik.
‎Tropa polita eta atsegina zen. Orduan, ez hark ez nik ezgenekien zenbait urte geroago barriro topo eginen genuela, bainan arrunt bertze alorbatean: EKIN erakunde berria elkarrekin sortzeko (1952), bai eta, geroago, ETAantolatu ere; eta, horrela, batera ari izana urte mordo batean zehar.
‎passim),, oharkabeko? hizkuntz politika hura ez zenizan halakoa (Intxausti 1978: 19, 26..).
‎Egia da, ordea, abenduaren 17ko hura ez zela heldu aurretik saio apalagoren batizan gabe. Gogora daiteke, hamarkada batzuk lehenago, norabide bereko ahaleginikizan zela Espainian bezala Frantzian (Intxausti 1990:
‎–Irina? –unetxo batez Txemari bururatu zitzaion txiste txar bat egitea, alegia titiak ukitu zizkionean taloa egiteko orea sentitu zuela esku artean, baina laster jakin zuen Europako ekialdeko neska hark ez zuela txistea ulertuko. Taloak zer diren jakingo balu sikiera..., baina txekiar hauek txistorra zer den ere ez dakite.
‎Alkandora aurpegitik kentzea lortu zuen, baina haizeak ez zuen etsi nahi eta basapiztia bailitzan estaltzen zion behin eta berriz aurpegia. Kauendios, bota zuen, eta supituan konturatu zen oinen ehuneko ehuna lurrean jartzea zela onena, haize harekin ez zegoela funanbulu jokotan ibiltzerik. Atzeranzko pauso bat emateko ahalegina egin zuen baina azken haize kolpe hura gogorregia izan zen, eta ostia ostia... ikusi zuen gorputzak ez ziola behar bezala erantzun, eta ezinbestean erortzen hasia zela.
‎Onartu beharra zuen: lurralde hark ez zuen inola ere liluratu. Emozio pittin bat sentitu bazuen ez zen izan hango paisaiengatik, baizik eta Eiderrek ibilitako bide eta txokoak ezagutzeagatik.
‎Gau hartan ez baina hurrengo goizean hasi zen buruari bueltak ematen, iragan gaueko kontu haiek zenbat ote zuten egiatik eta zenbat mozkorretik. Dena dela, ondo zekien zuhurtziaz jokatu behar zuela:
‎Eta bertze batzuetan badirudi ezen batak irabazi duela, baina ez, zeren ustekabean lasterraldia apur bat luzatzen baita, eta irabazle zirudiena —bere ahaleginean leherturik eta ezin aitzina eginik— galtzaile gertatzen baita hondarrean. Eta egun hartan ere, horixe gertatu zitzaidan, zeren, erran nahi nuena erranik, noiz eta baitzirudien ezen ausartziaren zaldiak beldurrarena garaitu zuela, aldiz, nola ez bainuen nik erabakitzen noiz akabatzen zen lasterraldia baina bertze bazkaldar guztien usteak eta aburuak, eta nola susmatzen bainuen ezen aburu hura ez zela ene aldeko izanen, aitzinatu zitzaidan beldurraren zaldia, eta jaundu zen hura nitaz, finean. Eta, eskuak bururat eramanik, bekoz beko nuèn don Frantziskoren begi kanporatuei beha geratu nintzen, ekaitza eta tormenta noiz lehertuko, zeren bainekien ezen munduan ez zegoela ekaitz hura geldiaraziko zuen santabarbararik...
‎Handik harat, behin baino gehiagotan aditu ahal izan nion osabari erran misteriotsu hura: " Baina giro hertsi honetan beldur nauk erdirat egin dezanak ere muturrerat eginen ez ote duen...", eta, nahiz eta mementu hartan ez nion ulertu, aitzinago izanen nuen, bai, hitz haien argiak eta itzalak bereizteko parada: edo, ez al da egia ezen mutur batean itsuturik dagoenak halaxe ikusten ohi duela erdigunea bera ere, bertze muturrarekin bat eginik?
‎Eta hura urduri eta sosegugabe ikusi nuelako edo bihozkada bat izan nuelako edo nik al dakit zergatik, kontua duk ezen mihiak labain egin zidala: ‘Gutun hura ez zen galdu, eta berorrek ongi daki hori! ’ Ustekabean harrapatu nian, hain ustekabean, non ihardesteko betarik gabe utzi bainuen. Eta, nik are aitzinago egiten nuela, hitzak aldapa beheiti, erran nioan:
‎...ba Joanikoten— aitzinean, eta aitona Nikolasek eurekin egin zuena egiten ari zela bera ere gurekin —Mattinekin eta biokin—, eta aitak, beraz, garbi zituela gauzak lehenbizikotik, eta etxearen eta leinuaren jarraipenak kezkatzen zuela oroz gain; eta badakit, hargatik, ezen erabiltzen zituen hitzak eta keinuak, eta egiten zituen komentarioak, kasik oharkabean egiten zituela, zeren eta hark ez baitzuen nehori ere kontu eman beharrik, azken finean, eta bai hartu bertzeei, etxeko jauna izanik; baina oharkabetasunak ez gaitu bertzeei min egitetik libratzen, kulpatik libra bagaitzake ere, zeren ohartasuna zein oharkabetasuna, biak ere berdintsu eta orobatsu izan baitaitezke, bertzeei eragin minaren eta kaltearen kausa. Eta ni mindurik sentitzen nintzen maiz aitaren jokamolde harekin eta deus guti egin nezakeen haren kontra.
‎...14edo hamar bete berriak nituenean izanen zen, ausaz, eta Mattinek hamahiru, zeren, oker ez banago, aita Frantzia eta Espainiako errege infanten arteko ezkontza sonatu hartarik itzuli zenean izan baitzen... bai, orduan izan zen, segur, zeren oroitzen baitut nola aitak, okasino hartan ere, bere ondoreak atera zituen gertaki hartarik, azpimarratzen zigularik ezen Eliza katolikoak bedeinkatu ezkontza hura ez zela soilik bi pertsonaren artekoa, Espainia eta Frantziaren artekoa ere bai, eta ezkontza hark bi estatuen eta bi erresumen arteko urte luzeetako gerlak eta guduak itzali, eta bakealdi sendoa ekarriko zuela, zeina ezin egokiagoa gerta baitzitekeen, bertzalde, bai frantsesen eta bai espainiarren prosperitatearentzat ere—; sasoin hartan, bada, jaun André, bertze bi presentekin heldu zitza... Begi bistakoa zen ezen present haiek ez zirela, ohi bezala, berdinak, zeren fardeltxo bat luzea eta astuna zen, eta bertzea tipia eta arina.
‎Studioetarako ona zen Mattin, ni bezain ona bai, nahiz eta ez zuen nik nuen memoria, baina hark ez zuen studioetarako nik nuen ardura, zeren buruan ehiza bertzerik ez baitzuen... eta ezpata... eta austriarren arrano inperiala, etxeko armarriaren gainean zegoena... eta zeren uste baitzuen ezen Zenonen dortoka deus guti izan zitekeela arrano inperialaren atzaparretan. Baina haren jokamoldea, bertzalde, ez zen guztiz arrotza gure etxean, aitak anitzez ere gehiago miresten zituenez gero Mattinek egozten zituen oilagorrak, basurdeak eta oreinak, nik studioetan ehizatzen ahal nituen ahate filosofikoak baino, osaba Joanikotek erraiten zuen bezala, konparazione.
‎Kontatu dizut nola osaba Joanikoten kasuan ez zitzaidan kontzientzia alhatu, hura salatu ez nuelako, zeren aitzinekoa bainuen harekin egin nuen zina, hura ez salatzerat behartzen ninduena; ordea, zurekin nuen kontua guztiz bertzelakoa zen, zuganat deusek ere lotzen ez ninduelako... eta hala bururatu zitzaidan orduan ezen salatu egin behar zintudala, baldin, igurikitzen nuen bezala, luthertarra zinela demostratzen banuen; eta bururatu zitzaidan, ondotik, ezen Jainkoa bere garaziaz eta ontasunaz baliatu zela, ene bizitzan bertze okasino baten ipintze...
‎Ikusirik ene bizkarra, hain urratua eta hain odoldua Jainkoaren amoreakatik, saindutzat eta heroitzat hartuko ninduten bertze edozein tokitan, baina etxe hartan ez, zeren guztiek ere zorotzat eta burugabetzat jotzen baininduten, itxuraz. Luthertarren edo bertze herese suerte batzuen habia ote zen, bada, zinez, etxe hura ere...?
‎Uko egin niezazukeen hiru bider, jondone Petrik bezala, eta paper batean frogatu ezen hura ez zela ene letra: ordea, nigarrez hasi nintzen; eta nehoiz ez bezala egin nuen nigar, barren barrendik eta neure baitaren baitarik.
‎Eta, liburua apaletik hartu, eta zegokion orritik zabaltzen zenuela, irakurtzen hasi, eta hala jakin nuen nola Korintioko herrian bazen, Aulo Gelioren erranetan, Lais zeritzan emazte eder bat, famatua, amoltsua eta plazer egilea, bere ofizioaren baliatzen ongi zekiena, eta nola, egun batez Demostenes filosofo handi hura emazteki haren aldetik iragaiten zela, kilikatu zen, ernatu zen, linburtzen hasi zen, eta galdegin zion Laisi berari ea zenbana saltzen zuen fruitua, zer balio zuen merkatalgoak. Eta, batean liburuari eta bertzean neuri so egiten zenidala, hala jakin nuen, orobat, nola Laisek, usterik ezen ehiza sarean zuen, suma handi bat eskatu zion, gehiago bortz ehun ezkutu baino, eta nola Demos te nesek, aditu zuenean ema mutiriaren demanda, ihardetsi zion ezen hark ez zuela damua hain garesti erosten.
‎Gainerat, komunitate tipi bat zen Urbiain, eta han gauzak errazago joan zitezkeen, zuhaurk ere erraiten zenuen bezala, Jainkoaren laguntzarekin. Eta, inguruetako gaixo eta erien begiratzeko, ospitale bat ere eraiki genezakeen komarka hartan, nola egin baitzuen Azpilkuetako Martinek bere herrian... baina, hark ez bezala, bizirik nengoela egin behar nuen nik hura, zeren jauregi aberats bateko seme eta gizonezko bakarra bainintzen, aita anaiak hil ondoren, eta baliabide guztiak izan nitzakeen, neure xedearen betetzeko, Jainkoaren laguntzarekin. Eta, entseiu hartan neure arartekotasunaz baliatzen nintzela, osaba Joanikot eta ama elkarrenganat biltzea erdietsiko nuen, eta haien eragina erabiliko nuen herriko jende guztien batzeko eta zoriontsu izaiteko, Jainkoaren laguntzarekin...
‎nola espainiarrentzat izanen bainaiz frantses hemen Salamancan gauzak okertzen bazaizkit, zaude segur, Jainkoak ez dezala nahi, Doctor Navarrus ekin gertatu zen bezala. Eta horrela, bada —segitu zenuen—, nola bainekien ezen Miguel de Sandoval Salamancan zegoela, zeren kartazko harremanak bainituen harekin, hura Bordeleko unibertsitatetik Espainiarat itzuli zenetik, eta nola geratua bainintzen harekin ezen elkarri lagunduko geniola edozein hersturaren aitzinean, hala, Espainiarako bidea hartzen nuela, haren etxerat joan nintzen, non egin bainuen denbora bat, harik eta, Miguel de Sandovalen beraren esku luzeari esker, unibertsitateko latin irakasle izaiteko zortea izan nuen arte.
‎Eskola emaiten zidanenan disimulatzerat entseiatzen zen, baina ni garbi ohartzen nintzen ezen hura ez zela nik ordu arte ezagutu nuen jaun Marcel bera. Eta, batzuetan, hizketan eta eleketan ari zitzaidala, isildu egiten zen, hutsuneren batek guztiz hartu balu bezala... eta, egun batean, isilaldiaren ondotik hitza berreskuratzen zuela, erran zidan:
‎Nik ez dakit ba ote zuen hartan zer ikusirik pulpiturat eramaiten zuen burezurrak, huraxe zelako, hain zuzen ere, haren ohitura, baina baietz erranen nuke, zeren eta batzuetan burezurra bi eskuz hartu eta oihuka erraiten baitzuen: " Hona hemen, hona hemen bai, zuen etorkizuna, eta damu zaitezte, bada...!", erakusten zuelarik modu hartan ezen ezin hobeki mugitzen zituela teatroaren hariak, nola baitzegokion, hezkuntzaz eta ikaskuntzaz, jesuita bati. Eta, sermoi luzeak egiten zituen arren, ez zen aise marrantatzen eta erlasten zen predikaria, eta, hala berean, nekez adituko zen bere sermoi haietan eliztarren xuxurlarik, zeren eta haiek guztiak izaiten baitzituen berari adi, hitzarekin ez ezik bozarekin ere liluratuko balitu bezala, bozaren sekeretu guztien jaun eta jabe.
‎Etxerakoan, sehi batek erran zidan: " Jaun Joanes, berorren aitak morroi baten bidez igorri didan abisuaren arabera, bihar bertan helduko da jauregirat", baina berri hark ez ninduen, egia erran, gehiegi hunkitu; gero, osaba Joanikot ikusi nuen, zeinak, ikusi bezain fite, galdetu baitzidan: " Zer erran du misionest ezagunak?"" Betiko kontuak", erran nion, jakinik ezen, neure zalantzen berri eman izan banio, ihardetsiko zidala:
‎Apur bat sosegatu nintzen arren, gau hartan ez nuen ongi lo egin, amesgaiztoz amesgaizto, infernuko garretarat kondenaturikako zortzi urteko mutil hura gogoan...
‎Zeren, ote dakizu zenbat sufritu zuen anaiak, hark bere buruari egin zizkion zaurien gaizkoaduraren ondorez? Eta, halarik ere, bere irri harekin ikusten genuen beti, edo bere irri iduriko harekin, hobeki, zeren eta irri hura ez baitzen arraitasunarena, baina nigarrarena eta tristurarena, penarik penagarrienarena eta hortz haginen karraskotsena; eta trufarik krudelenaren irria zen, azpian eta bere maskarapean oinaze neurriz gaineko hura gordetzen zuelako, bizi bizia... Eta hura hala zen eta halatan egiten zigun oinaze oinazetsuak, finean, Mattinen betartetik bi aldiz irri.
‎Haatik, egun hartan ez zen Mattin itzarri, ezta bigarrenean ere...
‎Eta gure etxetik berriro iragan ziren etxeko medikua eta Uraitzeko barbera, baita bertze bizpahiru mediku eta sasi-mediku ere, anaiari sendabelarrak, edariak, enplastoak, ukenduak, pilulak, medizinak eta kontseiluak emaiten zizkiotenak, probetxu handirik gabe... zeren eta gaitz hura ez baitzen sendagai, ez sendakizun.
‎Eta hark ez zuen jada erremediorik, mirakuluz edo baizen, eta Mattin heriotzako hersturan jarri zen.
‎Eta, honegatik edo hargatik aitaz ordu arte kexu izan banintzen ere, mementu hartan ez, zeren ezin eskuzabalago jokatzerat baitzihoan, bere bizia ere Mattinenaren faboretan jarririk... eta zeren hura ezin izan baitzitekeen buruan dirua baizik ez duen merkatari baten obra, baina zinezko heroi batena. Eta kontsiderazino haiek ene beldurraren areagotzea ekarri zuten, zeren eta istant hartan nabaritu bainuen ezen bihotzez maite nuela aita ere, luzaroan mesprezatu eta arbuiatu izan nuen arren.
‎Eta zeren, bertze deusen gainetik, eskutoki bat behar bainuen nik mementu hartan, eta ama nuen eskutoki eta helduleku. Eta helduleku hura ez zen etxe aitzinetik iraganikako lehen haize zoroa, zeren eta harri haustezinez baitzen egina. Eta hala zen hura harri, eta hala zen hura harroin.
‎Soilik dakit ezen goiz osoan urduri egon nintzela, osaba Joanikot noiz agertuko, bere ezpatarekin edo bere eskopetarekin, zeren eta huraxe izan baitzitekeen haien erabiltzeko mementua, bertzenaz kasik nehoiz erabiltzen ez bazituen ere... Baina hura ez zen agertu. Ez goizetik, ez arratsaldetik.
‎Eta aitak, bere aldetik, ez zuen deus ere erraiten egoera haren aitzinean. Eta amak irri egiten zidan, baina irri hark ez zuen nehongo kezkarik edo buruhausterik gordetzen eta bai adierazten sosegua eta bozkariorako deia eta gonbita, irri hartarik ezkutuko garaiti batez mintzo balitzait bezala.
Hura ez zen aita aitonak gai hartaz mintzatzen ziren lehen aldia, zeren eta aitak bere ideia propialak baitzituen, kosta ahala kosta aitzina eraman nahi izaiten zituenak; aldiz, negozioen mundu hartan, aitona Nikolasen jokamolde gero eta koldarragoa eta uzkurragoa zuen bere asmo handinahien trabazko traba eta behaztopa. Eta horregatik zirikatzen zuen hura gero eta gehiago...
‎Nik ezin segura diezazuket nolakoak izan ziren aitaren negozio haiek: sal-erosi nahasiak izan ote ziren edo sal-erosi garbiak, lukurreriazko tratu gaixto engainamenduz beteak edo egainamendu gabeak, baina bai segura diezazuket ezen probetxu handikoak gertatu zitzaizkiola guztiak ere, halako suertez, non oker handirik gabe erran baitzitekeen gizon hartaz ezen nekez ereinen zuela bihirik buru beterik emanen ez zionik... Eta, hala, bide hartarik bideratu eta biribildu ahal izan zuen hurrengo hamabi hamahiru urteetan —bizi izan zen artean, beraz— mirakulu iduriko hura Urbiainen, zeren Euskal Herria pobretzen eta jendez hustutzen ari zela eta gainbehera zetorrela erdietsi baitzuen jauregiaren eta jauregi inguruaren jasotzea eta nehoiz baino goitiago edukitzea, diru irabaziak urtez urte berretzen eta gurentzen zituela.
‎Eta, muga bat hautsi orduko, aitzina eginen zuen, bertze muga baten hausteko gutizian. Hura ez baitzen bere desirkundeetan ihartzen eta iraungitzen zen gizona, baina lehiatuki lehiatzen zena eta bere gogoa gogor atxikitzen zuena, azkeneraino. Eta, bitartean, haren inguruan ez zen bake handirik izanen, halako moldez, non, bere xede eta helburuen erdiesteko eta bidean aitzina egiteko, zernahiz eta nornahiz baliaturik, bide eragozkarri guztiez libratuko baitzen, baina ez nolanahika, zeren baitzekien ezen gizartea goiti beheiti moldaturikako edifizio bat zela, bere mailak eta graduak zituena, eta edifizio hartan lege eta arau batzuk bete beharra zegoela, eta horrela izan zen tipiagoen oinkatzaile bezain handiagoen meneko eta manuko.
‎Hura ez baitzen bere desirkundeetan ihartzen eta iraungitzen zen gizona, baina lehiatuki lehiatzen zena eta bere gogoa gogor atxikitzen zuena, azkeneraino. Eta, bitartean, haren inguruan ez zen bake handirik izanen, halako moldez, non, bere xede eta helburuen erdiesteko eta bidean aitzina egiteko, zernahiz eta nornahiz baliaturik, bide eragozkarri guztiez libratuko baitzen, baina ez nolanahika, zeren baitzekien ezen gizartea goiti beheiti moldaturikako edifizio bat zela, bere mailak eta graduak zituena, eta edifizio hartan lege eta arau batzuk bete beharra zegoela, eta horrela iz...
‎Izan ere, ez ote zuen gure aitak berdin samar jokatu... nahiz eta hark ez zituen mirailak kolekzionatu, baina bai burezurrak eta adarrak, berak ehizatzen zituen animalienak. Halako moldez, non anitz baitziren sala nagusiko paretetan jarriak zituen orein burezurrak eta orein adarrak, gehienak apal batzuen gainean.
‎—Baina unibertso hark ez zian guztia esplikatzen, eta hala etorri zuan lehenik Hiparko, eta gero Ptolomeo, bere teoriekin.
‎Baina azantz eta abarrots harekin ez geunden, ez, trantze hartarik ezkutuan iragaiteko moduan!, eta, horrela, handik berehala hurbildu zitzaizkigun bi emazteki, haietarik batek eskuan kriseilua zekarrela: bata ama zen, eta bertzea Hi po lita, haren ohorezko dama, osabaren ahalkerako.
‎Eta ni ere haiekin nindoan hatsarrean, baina maite nuen osaba, bertzalde, eta bihotz bihotzez maite nuen gainerat, bizia zelako eta ezin originalagoa, eta sekeretu bat genuelako, are gehiago lotzen gintuena... Eta maitasun sentimendu hark eraginik edo, ahalketu nintzen, halako batean, hura bakarrik uzteagatik eta harengan ez sinesteagatik. Eta gelditu, eta gibela egin nuen isilik eta emeki, latzikaraturik artean.
‎Orain, berriz, ez hago geldi... Etxe aitzineko kanoiarekin hasi hintzen, eta ikusten diat ezen hura ez zela egun bakarreko haizea izan... zeren eta orain heure gain hartu nahi baituk koadroen ardura ere. Baina erradak, axola ez bazaik, zer darabilan buruan...
‎Eta solasean hasten gara, eta ni sagar batez ari naiz eta zuk bertze sagar bat ulertzen didazu, eta hala bihurtzen da hizkuntza bakoitza ere babel dorre bat eta hala erran liteke ezen Bibliako dorre hura ez zela bakarra izan eta zenbat hizkuntza, hainbat babel dorre direla munduan. Eta osaba eta Alessandro ere hala ibiliko ziren, segur, italianoaren babel dorrean... eta nik, zer erranik ez, zeren, haien konbertsazionetik ez bainituen hitz solte batzuk baizik ulertzen.
‎Pedroren hitz etsi haiek osaba mindu zuten, baina min hark ez zuen osaba Joanikot lagun zaharraz urrikaltzerat bulkatu, baina haren narritatzerat eta zirikatzerat, zeren osabak garbi baitzuen zein zen bere asmoa eta xedea kontu hartan, eta ez zion Pedrori hatsarretik abantailik eman nahi:
‎Ostatua ordaintzeko hainbat diru bederen emaiten ziguan, eta zertxobait gehiago ere bai. Domenicok bazian bertze laguntzaile bat, Luca zeritzana, lagun min izan nuena eta oraino ere lagun dudana, zeren, harengatik ez balitz eta jendearen erremusinengatik ez balitz, ostaturik gabe bainengoke mementu honetan, gaueko izar hotzak ene loaren begirale... Eta Lucak behin batean erran zidaan:
‎Hogei urte gehiegi dira, izan ere, semerik ikusi gabe... Eta okerrena izan zen ezen, Pedro Italiarat joan zenetik zazpi urte baizik iragan ez zirenean, bat batean hil zitzaidala senarra, baita handik gutirat Pedroren bertze anaia ere, Timoteo —izan ditzala Jainkoak biak ere zeruan—, eta semeari skribatu niola itzultzeko, zeren egoera hark ez baitzuen jada zentzurik, etxean bakarrik geratu nintzelako eta Pedro zelako, Timoteo hil ondoren, gure etxearen eta gure ondasunen heredero legitimoa. Eta hark ihardetsi zidan:
‎Eta, nola hura ez baitzetorren eta nola burutik ezin bazter bainezakeen zertan ari ote zitekeen, hala, neure jakin nahiak bentzuturik, goiti beheiti jantzi, kanporat jalgi, eta ni ere, enigmaren argitzeko, ezkutuka eta itzalgaizka ibili nintzen harat eta honat, Mattinen xerka.
‎Ordea, tentamenduaren dei hartan ez nuen kontzientziaren ezbairik izan, zeren, nola osaba baitzen, artean, nik munduan gehien maitatzen eta miresten nuen pertsona, hala, berehala xitu zuen eta estali osabaren bozak aitarena.
‎Galdua nengoen, beraz, zeren, hamalau urte nituen arren eta hamabortz egiteko puntuan, lur berriak ziren haiek enetzat, guztiz berriak: ...undu hartarat bulkatu eta harat eraman beharrean, ixtitu eta gibelatu egin ninduen, ezin iguriki nezakeelako deus onik amaren dezepzionea zekarren mundu batetik; bai, egia da, halaber, ezen jaun Marcelek amoriozko kantarik ere kantatzen zigula noizik behin, baina amorio haiek, artean, urrun geratzen eta urrunago gertatzen zitzaizkidan, bertze mundu bateko gorabeherak balira bezala; baina ez, mundu hura ez zen bertze mundu bat, zeren neure baitakoa ere bazen, eta napolitarraren hitzek jarri zidaten agerian.
‎Eta hartan nebilela, gogorat etorri zitzaizkidan, bat batean, aita Bartolo mek noiznahi den errepikatzen zizkidan hitzak, san Inaziok Xabierko Frantzis kori erranak: " Zertarako zeureganatu mundu osoa, baldin arima galtzen baduzu?" Eta galdegite haren gibeletik, bertze galdegite hura etorri zitzaidan, neure buruari behin baino gehiagotan egin izan niona, nahiz eta azken bolada hartan ez, zeren eta, Elbiraz amorosturik nengoela, ez bainuen buruan bertzerik: " Eta aita Bartolomek dioena egia balitz eta ez metafora edo ipuin hutsa...?" Eta nahi nuelarik ezen aita Bartolomek zioena egia izan zedila... eta zerbait sinetsi ere egiten nuelarik —zeren eta, anitzetan erran dizudan bezala, pizten denean desiraren argia itzaltzen baita arrazoinarena—, ihardespen ezin zentzuzkoagoa eta ezin doiagoa ediren nion neure galdegite hari... zeren eta ez al zituen Jainkoak, aita Bartolomek ere erran zidan bezala, bekatu haiengatik Sodoma eta Gomorra sutan sutu?
‎Baina osaba konbentzitzeko gai ote nintzen eta ene argumentuak hain pisuak ote ziren? Zeren, hasteko, bazkalorduan —hantxe genituen egun hartan osaba Joanikot eta Pedro Huizi ere, zeinak, bertze nonbait erran dizudan bezala, haserre antzean baitzebiltzan sasoin hartan, eta zeinak, egun hartan ez ezik, bertze anitzetan ere etortzen baitziren bazkaltzerat, aitak hala nahi izaiten zuelako, hura etxean egoiten zenean—; bazkalordu hartan, bada, ez zen bertze mintzagairik izan, Mattin eta Elbiraren artean gertatua baizen. Baina, aitak, amak eta aita Bartolomek ateratzen zituzten arrazoinen aitzinean, osaba, ohi ez bezala, isil isilik egon zen denbora guztian, atsekabetua eta desgogara.
‎...uregiko aitzin paretaren kontra paratu nintzen, kanpoko jarleku luzean, beheko solairuko egongelarat jotzen zuen leihoaren ondoan, hartu nuen erabakiaz damu, zeren imajinatzen bainituen osaba Joanikotekin jauregi inguruan izan nitzakeen inkontruak, hain gaitzak eta hain nekeak —entseiaturik bakoitza bertzearen begien ekiditerat, elkarri hitz egin gabe—, non bururatzen baitzitzaidan ezen, harekin ez inkontratzeagatik, benedizionetzat ere hartuko nuela neure burua pareten artean hersteko kondena. Eta gogogaizten hasia nintzen jada... baina egongelako leihoa zabalik zegoen, eta gurasoen xuxurlak hautsi zituen ene gogoeta ilun haiek:
‎Baina ez nion galdetu. Izan ere, hura ez zen galderen ez hitzen ordua, zeren neure begien aitzinean bainituen Elbiraren malko haiek, dolore ezkutu batek biribilduak, eta, eskuak aitzinaturik, malko guztiak xukatu nizkion, ferekaz fereka.
‎Egia ote zen, bada, anaiak erran berri zidana? Ez, ezinezkoa zen, zeren Elbirak bekokian eman zidan musu hura ez al zen, bada, bere baiezkoaren espresionerik samurrena eta amorioaren adierazpenik garbiena. Eta zer izan zen, bada, haren keinua, noiz eta ezpainak hurbildu bainizkion, hark ere bere ezpainak hurbiltzen zizkidala, nahiz eta musu hura ez zen bere osoan biribildu...?
‎Ez, ezinezkoa zen, zeren Elbirak bekokian eman zidan musu hura ez al zen, bada, bere baiezkoaren espresionerik samurrena eta amorioaren adierazpenik garbiena? Eta zer izan zen, bada, haren keinua, noiz eta ezpainak hurbildu bainizkion, hark ere bere ezpainak hurbiltzen zizkidala, nahiz eta musu hura ez zen bere osoan biribildu.... Halarik ere, ezinezkoa iduritzen zitzaidan arren, behin eta berriro etortzen zitzaidan bururat hil edo biziko galdera hura, burmuinetan iltzaturik banu bezala:
‎Eta begien hertsi ireki batean pulpería jendez hustu eta, beren arteko diferentzien deliberatzeko, borrokan hasi ziren Joxe Aberasturi, zeina baitzen, hainbatetan erran bezala, ezpatari ezin trebeagoa, eta zaldun gaztelau hura, zeinari Lorenzo Cortés baitzeritzan... Ordea, borroka hark ez zuen historia luzerik izan, zeren, hasi bezain sarri, lehenengo entseiuan zauritu eta akabatu baitzuen Joxe Aberasturik, eta hala gelditu zen eskarnio egin ustea eskarniatua eta odol isurle ustezkoa odolustua, lurrean etzanik, bere kapelu hegal zabala —baita ile-ordea ere— burutik kanpoan eta bere iduri irrigarri harekin, zeren halakoa baitzen haren begitarterat bildurikako keinua, e... Eta joan ziren zaldunaren lagunak lurrean zetzan kidearen laguntzan, eta ikusi zuenean haietarik batek ezen hura hilik zetzala, ezpata maginatik deblauki atera eta bizkaitarraren aitzinean paraturik, erran zion ezen koldar bat zela, jaun Lorenzo Cortési kasik denborarik eman ez ziolako bere lekuan jartzeko eta konbaterako behar bezala prestatzeko; baina bizkaitarra ez zen isiltzekoa, eta ihardetsi zion ezen hura gezurra zela eta bere ohorearen kontrako falta, gezurti deitzen ari zitzaiolako eta koldar, eta erran zion, halaber, ezen, baldin gizona bazen, egin zezala urrats bat aitzina berak ere, zeren munduko denbora guztia emanen baitzion bai bere lekuan jartzeko eta bai bertze prestakuntza guztien egiteko ere, nahiz eta aitzinetik jakinarazten zion ezen bere lekua, handik gutirat, hilen lekua izanen zela eta bere lagun hil berriaren lekua.
‎Adi egon, bada, zeren kontatuko baitizuet nola sendatu zuen Avilako Teresak gure aita —eta ikusirik ezen guztiek kasu egiten zidatela, nahiz eta zaldunek, artean, mesfidantzaz behatu, aitzina segitu nuen, hiztun onen antzera, hitzaren jabe—: ...ikiontzi hark santaren behatzezurrez zeuzkala —ezker oineko hatz lodikotearenak—, eta erran zigun ezen egun baten buruan sendatuko zuela berak aita, baldin harekin bakarrik uzten bazuten, bere erlikia harekin eta bere orazinoekin; hura entzun nuenean, ez nion sinetsi, zeren baitakizue nolakoak izaiten diren gauza hauek, eta zenbat gezurti eta engainati dagoen mundu honetan; eta, ikusirik hark ezen sinesgaitz agertzen nintzaiola, galdegin zidan: " Mutila, ez didazu sinesten, baina erradazu:
‎—Ez al litzateke hagitzez ere hobea zure nagusiak gai honi buruz izan dezakeen iritziaren berri jakitea, deusetan hasi baino lehen, zeren hura ez baita Avilakoa eta, dakizun bezala, giristandadean ere mundu guztia ez da erlikien aldeko itsu.... Edo, ez ote duzu pentsatu zer gertatuko litzatekeen, baldin zure nagusia akort ez balego eta iraintzat hartuko balu zure asmo ona, hain gai minberan...?
‎Zinez ote gara, bada, Marianak erraiten zuen moduan gente de suyo grosera, feroz y agreste, eta zinez ote da gure lengoaia lenguaje grosero y bárbaro y que no recibe elegancia? Ordea, ez ote dakigu biok ezen Axularrek ongi baino hobeki frogatu zigula bere Gero hartan ezen euskara latina, frantsesa, gaztelania edo bertze erdara eta hizkuntza bezain urrun irits zitekeela... eta arrazoin zuela, halatan, noiz eta erran baitzuen ezen euskaldunona zela falta, ez euskararena. Edo, Graciánek dioen bezalakoak ote gara, noiz eta baitio El criticón en:
‎Eta orduan ere pentsatu nuen ezen mementu ezin egokiagoa izan zitekeela hura edabearen hartzeko eta neure hatsaren eteteko, neure hatsaren gainean nengoelarik, bertzalde: halarik ere, hain gogara nengoen neure estatu hartan eta neure alfertasunean —zeren ene alfertasun hura ez baitzen gauza gaixtoa, perilosa eta nork bereganik egoztekoa, baina guztiz kontrakoa—, non deliberatu bainuen ezen merezi zuela bertze egun baten igurikitzea, biharamuneko eguzkiaren zain; ez, ordea, antsiak harturik, baina ez antsiak eta nagiak, denboraz ohartu ere gabe, denboraren jabe.... Eta heldu zen biharamuna, eta biharamun hark bertze biharamun baterat eraman ninduen, eta eguzki batek bertze eguzki baterat...
‎Eta nik osaba Joanikot eta Maddalen oroitzen nituen, noiz eta haiek edabe bana hartu baitzuten, bertze mundurat egiteko, amets gozo batean bezala... eta, orduan, barren barrendik eskatzen nion Jainkoari, neure zalantzen erditik, zeren Hark ez baininduen sinesbera egin, ezen eraman zezala ama ere, noizbait, bertze amets gozo batean: Jainkoak entzun egin zidan, ustez bai behintzat, zeren ohean lotan zegoela izan baitzuen hark bere egunen fina eta akabantza, handik bi urterat.
‎Eta ustezkoa diot, zeren bainago ezen Axularren jakintasuna ez zela egiazkoa hainbat alorretan: izan ere, ez ote gintuzke jakintasunak libre egin behar —beldurraren atzaparretarik libre, bereziki—, eta harenak ez ote ditu, aldiz, giristinoak legez lege eta arauez arau lotzen, baliatzen delarik, haien zuritzeko eta justifikatzeko, hainbat konparazinoz, zeinek ez baitute bertze asmorik ez bertze xederik beldurraren sortzea eta erroetaraino sartzea baizen. Eta lotzen gaitu handik eta hemendik, eta lotzen digu eta hersten digu azkenean ahoa bera ere, erran ez dezagun libre egin gaitzakeen hitza.
‎Eta larrazkena zen eta, larrazken orotan bezala, arin zihoan denbora goiti beheiti, baina mementu hartan ez, zeren atseden hartua baitzen denboragabetasunaren magalean.
‎Handik ordu batzuetarat, berriz, zuhaur etorri zintzaizkidan jauregirat, erraiteko ezen osaba Joanikotek eta Maddalenek beren buruaz bertze egin zutela eta haien gorputzak suak erraustu zituela... Eta nola sinetsi nuen istant hartan ezen egiten ari ginen guztia zuzena zela, zeren haien gorputzek bordako sutan akabatu baitzuten, eta haien arimek ere berdintsu eta orobatsu behar zuten, infernuko garren artean, bekatu mortalean hil zirelako! Eta, berria eman ondoren, osaba Joanikoten karta bat eman zenidan... baita zure koadro hura ere.
‎Haatik, iduri hura begibistatik urrundu nuen arren, ez zen neure buruan eta neure memorian ezabatu, uroski, eta osaba Joanikotek handik egin izan dit egunoroz oihu, aldez edo moldez. Eta kartarekin ere koadroarekin bezala egin nuen... edo are okerrago, zeren hura ez bainuen irakurri ere egin, infernuko sutarat kondenaturik zegoen gizon baten kartak ez zuelako nehoren begirunerik merezi...
‎Eta orduan, orduantxe egin zitzaidan argi hura, neure buruari galdetzen niola: " Zertarako nahi dut jauregia eta zertarako neure mundua, baldin jauregiaren harriez estal badezaket Pagabasoko leizea, zeina baita deabruak Urbiainen duen egoitza, eta baldin urbiaindarrak izurri orotarik libra baditzaket gisa horretan...?" Eta nola sinetsi nuen istant hartan ezen aita Barto lo me ezin arraiago eta ezin harroago ageriko zitzaidala, neure erabakiaren berri jakin bezain fite! Zeren, ba ote zegoen demonio gaixtoaren egoitza hura estaltzea baino egite egitekotsuagorik eta ederragorik, apez jaun Bartolomek berak erran zuen bezala?
‎—Joanes, hire amaren partez natorkik, zeren hura guztiz aldaturik baitago, eta zeren hark ez baitu bertze desirarik hi ikustea eta hirekin hitz egitea baizik.
‎Baina, hura aditu bezain fite, tristeturik bezala geratu zuan hire ama, erraiten zidala: " Ordea, Indiak urrunegi daude ni harat joaiteko... eta hura ez da eneganat etorriko nehork erraiten ez badio, zeren zinez bainago harekin izan nuen jokabideaz damu, eta harekin mintzatu nahi bainuke, hil aitzin..." Haatik, bat batean argi bat piztu balitzaio bezala, erantsi zian: " Halarik ere, gutun bat skriba diezaioket Villagrandeko dukeari, zergatik ez?, zeren haren eskua, bai, luzea baita, eta zeren dukea zorretan baitago etxegoiendarren leinuarekin"; eta, handik aitzina, hire amak kontatu zidaan nola prometatu zion dukeak zuen aitari ezen markes titulua emanen ziola eta Urbiaingo herria markeserri izendatuko zuela, hire aitak kanoi eta fusilen tratua bete ondoren, baina ezin izan zuela bere hitza bete, zeren, dukea azken urratsa emaiteko puntuan zenean, ahakartu baitzen aldi batez, bertze kontu batzuengatik, erregeren balidoarekin, zeinak ukatu baitzizkion, hartaraz gero, zor zizkion fabore, garazia eta abantail guztiak, aitaren markes titulua tartean.
‎Eta, nola ez bainuen ulertzen zergatik izan behar zuen Antoniok historia haren biktima, zeren, Antonioren beraren erranetan, paradisu bakoitzak bere biktima behar baitzuen, eta bera hartarako disposizionean zegoen, hala, Antoniori berari ideia haiek burutik kendu nahian, paradisu haren alde itsusiak eta marketsak aipatzen nizkion, indiar gorrien hainbat sineste eta ipuin, konparazione, adimenduaren ikuspegitik ezin irrigarriagoak egiten zitzaizkidanak, baina Antoniok orduan erraiten zuen ezen, nola historian barrena izan baitira gizataldeak, zeinetarik azpimarratzen baitzizkidan tenplarioak eta alkimistak, ezkutuko jakintasuna gordetzen zutenak, hala, ipuin haiek ere ezkutuko zerbait gordetzen zutela, eta kontua ez zela ipuin haiek adimenduarentzat irrigarriak zirenetz, baina adimendua zorroztu beharra zegoela, ipuin haien erranahi gordearen ulertzeko eta endelegatzeko. Ezetz, alegia, hura ez zegoela gibela egiteko puntuan, zeren ordu arte iraun eta pertseberatu baitzuen bere fedean, eta azken fineraino iraun eta pertseberatu nahi zuen...!
‎Zeren gerla hartan ez baitzen eperik ez tregoarik, eta zeren zinez baitzirudien ezen gaitzari gaitzagoa zerraiola, fortuna gaixtoaren inurriari hegalak sortu balitzaizkio bezala.
‎Baina ez ote ninduten kanta haiek atrapatu eta bereganatu, oihu bat nuelako lotan —Rosaren heriotzaren aurkako oihua— eta oihu hari ez niolako artean biderik eman, etsiaren etsiaz, nola eman baitzion, konparazione, Jobek, bere kinka larri hartan eta bere desditxaren erdian...?
‎Eta haren azal beltzari so egiten nion eta azal hark ez ninduen gibelarazten, baina gero eta gehiago erakartzen, zeren ni gizon bainintzen, eta gizona gaua baita bere batez.
‎, 32 eta, orduan, Urbiaingo karriketan ikusten nuen neure burua, eta imajinatzen nuen ezen halakoa izan zitekeela urbiaindarren komentarioa ere, baldin egun batean harat itzultzen banintzen, eta baldin ziega krudel haietarik iragana nintzela bazekiten: " Horra hor infernuan egon den gizona!" Baina ene ameskeriak ziren haiek, zeren eta, nola itzuliko nintzen ni, bada, Urbiainerat, baldin infernu hartan ez bazen reskat posiblerik ez libramendurik, Heriok presooi eskain ziezagukeena baino, eta baldin ene etorkizuna, halatan, lurrean eginikako zulo bat bazen, ene gorputzaren neurrikoa, norat egotzi eta non ehortziko baininduten berant baino lehen, presondegi hartan guztia jasangaitza zelako: nola gaueko hotza hala eguneko beroa, nola gelen iluna hala sartzen zèn hezetasuna, nola eltxoak, euliak eta mandeuliak hala zorriak eta tximitxak, nola guardien tratua hala alimentazionearen eskasa, nola burdinak hala kateak, loturik eta uzkaldurik nindukatenak...?
‎ARESTIAN erran dizut ezen presondegi hartan ez genuela bisitarik, baina egun batean... edo gau batean, hobeki...
‎Laugarrenean, ordea, noiz eta mirakuluaren goait bainengoen, ez nuen deus ere entzun, harako erran luze hura ez bazen, burutik egina zirudien preso gaztelau gartzelan sartu berriak behin eta berriro errepikatzen zuena, ondoko gelatik: Una hora duerme el gallo/ dos el caballo/ tres el santo/ cuatro el que no es tanto/ cinco el capuchino/ seis el agustino/ siete el caminante/ ocho el estudiante/ nueve el pollino/ diez el gorrino/ once el muchacho/ doce el borracho/ y el perro y el gato/ duermen cada rato.33
‎...hitzeko beldur nintzelako; edo azken urteen ondotik, zeinetan plazerraren plazerrez nardatu eta gogaitu bainintzen, bertze bide batzuk —spiritualagoak, nolabait erraitearren— urratu nahi nituelako, eta Jainkoari promes hura egin niolako, zeina Antonio Ibarbiarekin batean berritu bainuen, biok zin egiten geniola elkarri ezen guztiz entseiatuko ginela, han geundeneino, mundu ustez lohigabe haren ez kutsatzerat, ez likisterat, eta ez hidoiztatzerat; halatan, bada, ez nuen emazteki haietarik bat bera ere ukitu, haiekin iragan nituen hiru urte luze haietan.
‎Baina aita kaputxino hura ez zegoen han bakarrik, eta bertze lagun bat zuen, Zacarías López de Rojas zeritzana, handik ordu pare baterat edo etorri zena, komarka hartako tribu bateko indiarrak bisitatu ondoren, eta ezin hobeki hartu gintuena. Eta guk hari mapa erakutsi, eta jakin zuenean zertarat gindoazen, halaxe eleztatu zitzaigun hura, abegikortasunez, bai, baina baita engainamendurik gabe ere:
‎Eta nik erraiten nion ezetz, urrun zuela hondar orena, zeren, artean, emazteki ederra baitzen... eta hark ihardesten zidan bere etsipen gozo hartarik ezen hobe zela arbolatik fruitu heldu bat bezala erortzea ezen ez fruitu ustel bat bezala.
‎Baina joko hura gaizki atera zitzaion, eta badakizu nola akabatu zuen azkenean, asasinaturik eta lau zati eginik, munduko traidorerik handientzat hartzen zutela —eta, berriro hats hartzen zuela eta behakoa gogortzen, erran zuen—: Baina hura ez zen traidorea izan: ez horregatik bederen!
‎Ez, jaun André, ez nuen harekin deus ere egin, zeren promes egin bainion Jain koari ezen ez nuela bortz sei urtetan emaztekirik hartuko, eta epe hura ez zen artean konplitu, eta zeren bertze asmo batzuk bainerabiltzan nik istant haietan, hagitzez ere inportantagoak eta hil edo bizikoagoak.
‎Eta hitz batzuk bildu eta, neure arrazoinaren eta neure adimenduaren orratzaz, haien josterat entseiatzen naiz, amets dudan habia eta ene kezken eta buruhausteen gozalekua egiteko asmotan: ordea, noiz eta habia prest dudala uste baitut, ohartzen naiz ezen erdi egina eta akabatu gabe dagoela, eta are, hura ez dagoela akabatzerik. Eta lekuz aldatu, eta hasten naiz bertze habia batekin, eta berdin.
‎" Eta aingerua hala mintzatu zitzaion san Joseri: ‘Hartu hartu beharrekoa eta zoaz Egiptorat’ Eta san Josek ihardetsi zion..." Baina mementu hartan ez aitzin ez gibel geratu zen apeza, burua hutsik; eta, nola zerbait erran behar baitzuen, azkenean erran zuen: " Barkatu, eliztarrok:
‎Eta amets hura arroda bat zen jada, eta arroda jira-biraka hasi zen bidean aitzina, eta hura ez zen ametsa konplitu arte geldituko... eta, hala, are nabariagoa izan zen hurrengo urtekoa, zeren, Frantziako errege Luis XIV.aren eta Espainiako infanta Maria Teresaren arteko ezkontzan, zeinak, dakizun bezala, bi ekitaldi izan baitzituen, lehena —ezkontza ofiziala— Hondarribian, eta bigarrena Donibane Lohizuneko elizan, sei egun geroago, 1660ko ekainaren 9an, aitak Villagrandeko duk...
‎Eta zer egin ez nekiela, zeren, alde batetik, gaitz hark ez baitzuen ez medizinarik ez sendagarririk guztiz ematu eta sendatuko zuenik, eta zeren, bertzetik, ahalke bainintzen, jakinik ezen, baldin marinelei erraiten banien, irri eginen zidatela, edo, okerrago, ospitaleren baterat igorriko nindutela, gaitza kutsakorra zelako, bizpahiru egunetan utzi nuen auzia bere kasa, ea orban narriotsu haiek kentzen eta desagertzen zitzaizkidan.
‎—Eta, nola medikua paracelsozalea baitzen, merkurioa kontseilatu ziguan... Baina hire osabak, orduan, bat batean, ezetz erran zioan, ezetz eta ezetz, hura ez zela posible. Eta eratxiki zian:
‎Eta elkarri adio egin, eta Antonio bere untzirat joan zen, eta ni neurerat, non lanez gainezka aurkitu bainuen kapitaina, Donibane Lohizunerat itzultzeko prestakuntzetan. Eta, nola hura ez baitzen, beraz, filosofatzen hasteko mementua, egun batzuk geroago jakinarazi nion neure deliberamenduaren berri, jada etxerako bidean geundela:
‎Baina gu han geunden, eta hark ez zuen erremediorik... eta frantses untzi haren menerat geunden, zeina hurbildu baitzitzaigun gure kapitainak bandera zuria mastaratu bezain fite, harik eta parean jarri zitzaigun arte.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
hura 5.710 (37,59)
ha 36 (0,24)
Lehen forma
hura 2.330 (15,34)
hark 1.167 (7,68)
hartan 1.040 (6,85)
Hura 385 (2,53)
Hark 218 (1,44)
harekin 106 (0,70)
hari 105 (0,69)
harentzat 26 (0,17)
Harentzat 24 (0,16)
harek 23 (0,15)
hura gabe 22 (0,14)
Harekin 19 (0,13)
harena 16 (0,11)
hartarik 15 (0,10)
Hari 13 (0,09)
haren 12 (0,08)
haretan 12 (0,08)
Harengatik 11 (0,07)
haren kontra 11 (0,07)
harengatik 11 (0,07)
Hura gabe 10 (0,07)
harenak 9 (0,06)
harengan 9 (0,06)
haren aurrean 8 (0,05)
haren azpian 8 (0,05)
harengana 8 (0,05)
Harena 7 (0,05)
haren gainean 7 (0,05)
hartatik 7 (0,05)
HARK 6 (0,04)
haren inguruan 6 (0,04)
hari buruz 6 (0,04)
haren baitan 5 (0,03)
HURA 4 (0,03)
Harengandik 4 (0,03)
harengandik 4 (0,03)
haren ondotik 3 (0,02)
hari esker 3 (0,02)
Haren kontra 2 (0,01)
Harengana 2 (0,01)
haren alde 2 (0,01)
haren aurka 2 (0,01)
haren aurretik 2 (0,01)
haren buruan 2 (0,01)
haren esku 2 (0,01)
haren mende 2 (0,01)
haren mendekoak 2 (0,01)
haren ondoan 2 (0,01)
hartaz 2 (0,01)
HAREN 1 (0,01)
HAREN baitan 1 (0,01)
HARENA 1 (0,01)
HARTAN 1 (0,01)
Haren arabera 1 (0,01)
Haren aurka 1 (0,01)
Haren aurrean 1 (0,01)
Haren inguruan 1 (0,01)
Haren lepotik 1 (0,01)
Haren ordez 1 (0,01)
Harenak 1 (0,01)
Harenean 1 (0,01)
Harengan 1 (0,01)
Hari esker 1 (0,01)
Hartarik 1 (0,01)
Hura barik 1 (0,01)
haregaz 1 (0,01)
harekikoa 1 (0,01)
haren arabera 1 (0,01)
haren azpitik 1 (0,01)
haren barrenean 1 (0,01)
haren bidez 1 (0,01)
haren bitartez 1 (0,01)
haren gainekoak 1 (0,01)
haren gainera 1 (0,01)
haren gibelean 1 (0,01)
haren gisakorik 1 (0,01)
haren ingurukoak 1 (0,01)
haren ingurukoetan 1 (0,01)
haren lekuan 1 (0,01)
haren ondora 1 (0,01)
haren ordez 1 (0,01)
haren ordezkoak 1 (0,01)
haren pare 1 (0,01)
haren parekoak 1 (0,01)
haren truke 1 (0,01)
harendako 1 (0,01)
harenganaino 1 (0,01)
harengandikoa 1 (0,01)
harenik 1 (0,01)
harez 1 (0,01)
hartakoak 1 (0,01)
hartara 1 (0,01)
hartatik behera 1 (0,01)
Argitaratzailea
ELKAR 2.222 (14,63)
Alberdania 604 (3,98)
Pamiela 473 (3,11)
Booktegi 418 (2,75)
Berria 392 (2,58)
Susa 387 (2,55)
Argia 178 (1,17)
Maiatz liburuak 95 (0,63)
Euskaltzaindia - Liburuak 93 (0,61)
Karmel Argitaletxea 92 (0,61)
Consumer 67 (0,44)
UEU 67 (0,44)
Open Data Euskadi 67 (0,44)
Jakin 62 (0,41)
Labayru 43 (0,28)
Herria - Euskal astekaria 38 (0,25)
Elhuyar Zientzia eta Teknologia 35 (0,23)
Erlea 34 (0,22)
Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa - Euskaltzaindia 28 (0,18)
Bertsolari aldizkaria 24 (0,16)
Jakin liburuak 21 (0,14)
Uztarria 20 (0,13)
ETB dokumentalak 19 (0,13)
aiurri.eus 19 (0,13)
EITB - Sarea 17 (0,11)
Uztaro 17 (0,11)
goiena.eus 14 (0,09)
LANEKI 14 (0,09)
Hitza 14 (0,09)
Urola kostako GUKA 12 (0,08)
Goenkale 11 (0,07)
Karmel aldizkaria 10 (0,07)
Maxixatzen 10 (0,07)
Bat Soziolinguistika Aldizkaria 10 (0,07)
Euskera Ikerketa Aldizkaria 9 (0,06)
ETB serieak 8 (0,05)
Ikaselkar 8 (0,05)
erran.eus 7 (0,05)
hiruka 7 (0,05)
Ikas 7 (0,05)
Anboto 6 (0,04)
Euskaltzaindia - EHU 5 (0,03)
uriola.eus 5 (0,03)
Txintxarri 5 (0,03)
Aizu! 4 (0,03)
Deustuko Unibertsitatea 4 (0,03)
Euskaltzaindia - Sabino Arana Kultur Elkargoa 4 (0,03)
Kondaira 4 (0,03)
alea.eus 4 (0,03)
Karkara 4 (0,03)
Zarauzko hitza 4 (0,03)
Sustraia 3 (0,02)
barren.eus 3 (0,02)
Euskalerria irratia 3 (0,02)
Guaixe 3 (0,02)
Noaua 2 (0,01)
AVD-ZEA - Editorial Dykinson 2 (0,01)
Osagaiz 1 (0,01)
JADO aldizkaria 1 (0,01)
HABE 1 (0,01)
Aldiri 1 (0,01)
Chiloé 1 (0,01)
ETB marrazki bizidunak 1 (0,01)
aiaraldea.eus 1 (0,01)
Euskaltzaindia – Sü Azia 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
hura ez ukan 646 (4,25)
hura ez egon 198 (1,30)
hura ez jakin 155 (1,02)
hura ez eduki 108 (0,71)
hura ez bezala 64 (0,42)
hura ez ote 64 (0,42)
hura ez al 29 (0,19)
hura ez nu 27 (0,18)
hura ez etorri 26 (0,17)
hura ez ikusi 25 (0,16)
hura ez omen 24 (0,16)
hura ez esan 18 (0,12)
hura ez ezan 18 (0,12)
hura ez ibili 18 (0,12)
hura ez joan 18 (0,12)
hura ez ez 17 (0,11)
hura ez iruditu 15 (0,10)
hura ez baita 12 (0,08)
hura ez oso 12 (0,08)
hura ez galdu 11 (0,07)
hura ez egin 9 (0,06)
hura ez beste 8 (0,05)
hura ez eman 8 (0,05)
hura ez eraman 8 (0,05)
hura ez baina 7 (0,05)
hura ez bainu 7 (0,05)
hura ez bete 7 (0,05)
hura ez bide 7 (0,05)
hura ez delako 7 (0,05)
hura ez entzun 7 (0,05)
hura ez erabili 7 (0,05)
hura ez ezagutu 7 (0,05)
hura ez iraindu 7 (0,05)
hura ez onartu 7 (0,05)
hura ez bezalako 6 (0,04)
hura ez bera 5 (0,03)
hura ez bertze 5 (0,03)
hura ez ni 5 (0,03)
hura ez ahaztu 4 (0,03)
hura ez bat 4 (0,03)
hura ez ekarri 4 (0,03)
hura ez hartu 4 (0,03)
hura ez haserretu 4 (0,03)
hura ez hurbildu 4 (0,03)
hura ez irakurri 4 (0,03)
hura ez jarri 4 (0,03)
hura ez maitatu 4 (0,03)
hura ez ukitu 4 (0,03)
hura ez zuek 4 (0,03)
hura ez agertu 3 (0,02)
hura ez aita 3 (0,02)
hura ez bada 3 (0,02)
hura ez baldin 3 (0,02)
hura ez hain 3 (0,02)
hura ez hura 3 (0,02)
hura ez jarraitu 3 (0,02)
hura ez lagundu 3 (0,02)
hura ez lehiatu 3 (0,02)
hura ez ohartu 3 (0,02)
hura ez pasatu 3 (0,02)
hura ez sartu 3 (0,02)
hura ez topatu 3 (0,02)
hura ez aipatu 2 (0,01)
hura ez antzeko 2 (0,01)
hura ez aurreko 2 (0,01)
hura ez babestu 2 (0,01)
hura ez baizik 2 (0,01)
hura ez bederen 2 (0,01)
hura ez behintzat 2 (0,01)
hura ez besta 2 (0,01)
hura ez bizi 2 (0,01)
hura ez de 2 (0,01)
hura ez deitu 2 (0,01)
hura ez diol 2 (0,01)
hura ez eki 2 (0,01)
hura ez ekin 2 (0,01)
hura ez errepikatu 2 (0,01)
hura ez erretiratu 2 (0,01)
hura ez ezarian 2 (0,01)
hura ez ezkondu 2 (0,01)
hura ez gurutzatu 2 (0,01)
hura ez haserrearazi 2 (0,01)
hura ez hitz 2 (0,01)
hura ez hondatu 2 (0,01)
hura ez idatzi 2 (0,01)
hura ez iritsi 2 (0,01)
hura ez isildu 2 (0,01)
hura ez izendatu 2 (0,01)
hura ez jantzi 2 (0,01)
hura ez jo 2 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia