Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 105

2000
‎Ez, ezinezkoa zen, zeren Elbirak bekokian eman zidan musu hura ez al zen, bada, bere baiezkoaren espresionerik samurrena eta amorioaren adierazpenik garbiena? Eta zer izan zen, bada, haren keinua, noiz eta ezpainak hurbildu bainizkion, hark ere bere ezpainak hurbiltzen zizkidala, nahiz eta musu hura ez zen bere osoan biribildu.... Halarik ere, ezinezkoa iduritzen zitzaidan arren, behin eta berriro etortzen zitzaidan bururat hil edo biziko galdera hura, burmuinetan iltzaturik banu bezala:
‎Kinka larri hartan, dukearen medikuaren baitan egon zitekeen salbabidea, eta erran ere zigun guztioi la lasaitzeko eta la la lasaitzeko, hura erran bezain fite kanporako bidean jarri bazen ere, eskuak galtzetarat eramanik. Ez dakit Uraitzeko jauntxoak erran ez ote zuen ezen bera ez zela sugegorrien beldur eta osabaren kakategirat zihoala, baina gainerako zaldunek berehala jakinarazi zioten ezen zaldunen lehen araua eta eginbeharra beren damen babestea zela, eta nola dama guztiak kanporat baitzihoazen, hala joan zen hura ere bere emaztearen gibeletik, finean.
‎Horregatik ere, ateko txirrina aditu genuelarik, dardaririk ere ez nuen egin nire lekutik. Edurne zen hurbilena sukaldeko irteeratik, baina hura ere bere lekuan gelditu zen. Josuk hartu behar izan zuen bere gain bertzeek nahi eztako lana.
2001
‎Haatik, hura ere bere testuinguruan agertzeko beharra sentitu zuen On Manuelek: «XVI Gizaldian Bernat Decheparek' Euskara:
‎Egongelara joan zen gero, hura ere bere mundua zelako, artean. Sofan eseri eta orduan bai, orduan telebista zen, telebista zeukan aurrez aurre, telebistak inbaditzen zion bere mundu txikia eta zabaldu egiten zuen apur bat.
‎Anarkista zela erraten zuten. Harena ere berari kobratzeko erran zion Sadabak Barandallari.
2002
‎Sara, berriz, bere oposizioekin zebilen. Inorekin kontatu gabe –ez Karmelerekin eta ez enekin–, berak bere buruari ezartzen zion lehen ardura eta lehen apustu benazkoa zen hura, eta hargatik, beharbada, gogor hartu zuen hark ere bere egitekoa. Bere buruarekin konfiantza hartuz baitzihoan, eta gutxieneko indarrarekin sentitzen baitzen hartarako.
‎Hau beraren herria duk, parajea  ondo ezagutzen dik, eta laguntasunik ez zaiok faltako. Besteak nora joko zuen ez zekiat, baina, pentsatzekoa duk, hura ere beraren herrian utziko zutela.
2004
‎Millek Dianne ikusi zuen, Bocattaseko kristalaren bestaldean. Hura ere berari begira. Dianne zuten helburu, ohartu zen.
‎Amak, berriz, nahiko lan izaten zuen sukaldearekin, baita etxean sekula bukatzen ez diren beste mila kontutxorekin ere –erosketak eta hornidurak; etxe tabernen itxura eta mantenua; neskameari eman beharreko aginduak eta haren lanei egin beharreko segizioa... –, eta, beraz, nahiz eta nire eskari apetatsuei behin baino ge hiagotan esaten zien ezetz, azkenean baietz esatera behartzen nuen, hark ere bere osasuna zaindu behar zuen eta: izan ere, gauzak muturreraino eramaten nituenean, sekulako txilioak egiten nituen, Oscar ipotxak ere miretsiko lizkidakeenak, Günter Grassen Latorrizko danborra ren protagonistak:
2005
‎–Zure lanpostuak Tomasen soldata eta nirea ditu oinarri: Tomasena, gainera, ez da nolanahiko soldata, eta hark ere bere ardurak hartu ditu auzi honetan, Ines ikusi nahi badu? –eta, betartea goibeltzen zitzaiola, erantsi zuen?:
2006
‎Helburu horrekin, Hezkuntzaren aldeko Gizarte Ekintzaren Astea hasten da gure herrialdean. Aste hori Ayuda en Acción, Intermón Oxfam eta Entreculturasek sustatzen dute, eta hark ere bere gain hartzen du astearen koordinazioa. Lankidetzan aritzen diren beste erakunde batzuk CCOO Irakaskuntza Federazioa, Irakaskuntzako Langileen Sindikatuen Konfederazioa eta Espainiako Langileen Federazioa dira.
‎Ur tantaz beteta dagoen leihoari begira dago etengabe. Isil isilik, hark ere bere alaba Piliren hitz zaparrada entzungo ez balu bezala. Berak ere burua zuri beltzezko argazki baten barruan izango balu bezala.
2007
‎Baina gero ez, inor ez. Orain bai, Gasteizen dago bat, baina hark ere bere klasera egiten ditu. Ni berriz jubilatuta hasi nintzen albokak egiten.
2008
‎Asaldura jasan duen eremuak denbora asko du asaldura gertatu aurreko egoerara iristeko (inoiz iritsiko bada). Ordurako, basoaren beste eremuren batean beste asalduraren bat gertatuko da, eta hark ere bere eboluzioa izango du.
‎Han, ordea, inortxo ere ez zen ohartzen, osaba ere ez, jakina? Nazariori barruan gertatzen zitzaionaz, mila bider aitortuko zuen Nazariok xehetasun hura ere bere bizitzan?, honi burua joan egiten baitzitzaion sarri askotan, bere arima suaren besoetan kulunkatzen zuela: gizonak bezatu eta hezitutako su hura, errealitate gordina ematzen eta eztitzen ziona, sua bera balitz bezala sutondoko suaren inguruan kontatzen zirèn ipuin guztien protagonista nagusi.
‎Senarrak arrazoi zuela pentsatzearekin, bigarren saialdi bati ekin zion, odolkiek bezala jolas hark ere bere piperra bazuela-eta.
‎Nazariok atsegin baitzituen memento haiek, gauaren izarak baserriaz eta inguruaz jabetu eta izeba Ursula –ipuinlari aparta zen, buruan ipuin entziklopedia bat zeukana– kontu kontari hasten zenean, etxeko mutilek inguratuta. Han, ordea, inortxo ere ez zen ohartzen –osaba ere ez, jakina– Nazariori barruan gertatzen zitzaionaz –mila bider aitortuko zuen Nazariok xehetasun hura ere bere bizitzan–, honi burua joan egiten baitzitzaion sarri askotan, bere arima suaren besoetan kulunkatzen zuela: gizonak bezatu eta hezitutako su hura, errealitate gordina ematzen eta eztitzen ziona, sua bera balitz bezala sutondoko suaren inguruan kontatzen zirèn ipuin guztien protagonista nagusi.
2009
‎Saltzaileari eskatu behar genioke hark ere bere argudioak jar ditzala eta sina dezala.
‎Josebak hona ekarri zuen lehenengo aldian (urtebete izango da aurki, ene!) argi utzi nahi izan zion hura ere bere etxea zela. Bi etxe izango zituela handik aurrera, eta bietan eroso eta lasai egon zitekeela.
‎Ugarte bera ez zen aurkakorik esatera ausartu. Ezagutzen zuen hark ere bere ama, noski. Horregatik, bere etxeko ezkaratzean sartu ginenetik ez genuen hitzik ere egin ia, eta lapurren gisan sartu nintzen haren ganbaran.
‎perspektiba hark, bestalde, egoeraren gainetik jartzen laguntzen zion, zer hobe hartarako fedezko aldarri bat baino, arazo larriari neurriko erantzuna eman ziezaiokeena!,. Jainkoaren laguntzarekin? sendatu egingo zela esan baitzion mediku jaunak eta Hura ere bere alde jarri behar baitzuen kosta ahala kosta?, egoeraren azpian egon zitekeen arren; barruan egosten nabaritzen zituèn sentimendu haiei forma emateko, baina, esaldi distiratsu bat behar zuen, ebanjelioko esaldi ezagun bat, adibidez, berak. Gabinok, bere ukitu propioa eman ziezaiokeena, eta orduan esan zuen:
‎–Horrela segitzen baduzu, arkitekto aparta izango zara, seme! ...ereganatzeko gertu, objektiboki errudun ez zen arren; Gabino, izan ere, ume bat zen, eta halaxe ibili izan zen urteetan, ongiaren eta gaizkiaren gainetik balego bezala, baina bukatu zen aro hura, itxura batean, Gabinok, azkenean, gaizki egin baitzuen, nabarmen egin ere, aitaren begietako ispiluan egiazta zezakeenez?, gaizki ari zela jakin ez arren, nahiz eta, gauzak zeudèn puntuan egonda, argudio hura ere bere kontra bihur zitekeen, ezjakintasuna inguruabar salbueslea izan beharrean astungarria ere izan baitzitekeen: izango ez zen, bada, artean hamaika urteko umea bazen, gauza haietaz ohartzen hasi beharra zuena, eta ez bost urteko ume-mokoa!
‎Jakin, badaki ezin duela estuegi hartu Israelgo Gobernua, horrek arazoak ekarriko lizkiokeelako Washingtonen indar handia duten erakunde juduekin; baina horrek ez du esan nahi ezer egin ezin duenik. Agian, Netanyahu ez da buruzagi egokiena palestinarrekin bake akordioa lortzeko, baina hark ere bere burua boteretik at ikus dezake Washington haserrearazten badu, Etxe Zuriaren laguntzarik gabe Israel galduta legokeelako.
‎Irujok ere zuzendu du okertu zitzaiona. Hark ere bere esku dauka finalera pasatzea: Titini irabaztea.
‎Luze eta zabal jardun du hark ere bere ibilbideaz, eta haren bi pasadizo behintzat kontatu behar, azpeitiarrekin zerikusirik badutelako.
‎burbuila lehertu eta mundura jaiotzea erabaki zuenetik egongo ez zen, bada!; esan nahi baita, urduri zegoen arren –bizia jokoan zuen, azken batean! –, bazuela sorgortasun hala moduzko bat, beldurraren aurkako autodefentsa inkontziente bat izateaz gain, beste perspektiba bat ematen ziona, adimenaren labana hotzak landua: perspektiba hark, bestalde, egoeraren gainetik jartzen laguntzen zion –zer hobe hartarako fedezko aldarri bat baino, arazo larriari neurriko erantzuna eman ziezaiokeena!," Jainkoaren laguntzarekin" sendatu egingo zela esan baitzion mediku jaunak eta Hura ere bere alde jarri behar baitzuen kosta ahala kosta–, egoeraren azpian egon zitekeen arren; barruan egosten nabaritzen zituèn sentimendu haiei forma emateko, baina, esaldi distiratsu bat behar zuen, ebanjelioko esaldi ezagun bat, adibidez, berak –Gabinok– bere ukitu propioa eman ziezaiokeena, eta orduan esan zuen:
‎" Horrela segitzen baduzu, arkitekto aparta izango zara, seme! ...ko gertu, objektiboki errudun ez zen arren; Gabino, izan ere, ume bat zen, eta halaxe ibili izan zen urteetan, ongiaren eta gaizkiaren gainetik balego bezala, baina bukatu zen aro hura, itxura batean, Gabinok, azkenean, gaizki egin baitzuen –nabarmen egin ere, aitaren begietako ispiluan egiazta zezakeenez–, gaizki ari zela jakin ez arren, nahiz eta, gauzak zeudèn puntuan egonda, argudio hura ere bere kontra bihur zitekeen, ezjakintasuna inguruabar salbueslea izan beharrean astungarria ere izan baitzitekeen: izango ez zen, bada, artean hamaika urteko umea bazen, gauza haietaz ohartzen hasi beharra zuena, eta ez bost urteko ume-mokoa!
2010
‎Bukaeran perrexila xehetuta gehitu. Amaitzeko, erretilu batera atera, eta, azken ukitu gisa, txorrotada bat oliba olio botako diegu barazkiei, hark ere bere ukitua emango baitie barazkiei zaporean.
‎Izebak, baina, arrosarioa errezatzeko era berezia zuen. Berari, hasteko, ez zitzaion arrosarioa gidatzea gustatzen, baina hartarako zuen gure ama, honi bai, izugarri gustatzen baitzitzaion protagonismo hura ere bere gain hartzea. Etxekook behin arrosarioari ekinez gero, berriz, agurmarien erritmo monotonoan kulunkatzen zen izeba, esan ere, esan zidan behin batean halako zerbait?, hitzei ere gehiegirik erreparatu gabe, harik eta, erritmoaren eraginagatik edo, hutsune batean bezala sartzen zen arte, jainkozko bake batek guztiz hartzen zuela?
‎Izebak, baina, arrosarioa errezatzeko era berezia zuen. Berari, hasteko, ez zitzaion arrosarioa gidatzea gustatzen, baina hartarako zuen gure ama, honi bai, izugarri gustatzen baitzitzaion protagonismo hura ere bere gain hartzea. Etxekook behin arrosarioari ekinez gero, berriz, agurmarien erritmo monotonoan kulunkatzen zen izeba —esan ere, esan zidan behin batean halako zerbait—, hitzei ere gehiegirik erreparatu gabe, harik eta, erritmoaren eraginagatik edo, hutsune batean bezala sartzen zen arte, jainkozko bake batek guztiz hartzen zuela...
2011
‎Gauza jakina da, ordea, zer eman dezakeen maisu ahul batek eskola batean, non elkarrekin bildutako haurrek piztiaren eredua baitute jarraibide: halaxe joan zitzaion hari ere bere ikasleekin, sekulakoak egin ez zizkioten, bada!
‎Bertzenaz, gizon ona eta apala zen, eraman handikoa? nahiz eta, pazientzia akabatzen zitzaionean, dantzan jartzen zuen hark ere bere erregela, heziketa moldeak halakoak ziren-eta, denbora haietan, inguru hartan bederen. Astinaldi edo zigorraldi haietan inor negarrez uzten bazuen, berriz, erran zaharrean aurkitzen zuen justifikazioa:
‎mundu guztiak, izan ere, ontzat ematen zuen apezak pulpitutik zabaldutako historia, zikoinei lotua, baina zer, hura gezurra balitz?? Historia hark ere bere froga behar baitzuen, beharbada, eta Atilanok zerbait egin behar baitzuen?
‎Nork erranen zion Leoni, orduan, barra hark ere bere historia izanen zuela, Onofrek ematen ziòn erabileraz landara??
‎ez katoliko ez marxista ez zen arren, guztiz kontsekuentea zen gizon hura, bai horixe?! Halako eran, non hark ere bere himnoa baitzuen, marxista ortodoxoek Internazionala izan dezaketen bezala, eta katoliko ultramontanoek Salve Regina.
‎Gero konturatu nintzen oker nenbilela. Hark ere bere soinu inguru berezia zuen.
‎Bagdadeko morroiarena ezaguna da. Birjiliorena ez nuen ezagutzen, baina hark ere bere lana amaitzeko behar zuen denbora guztia lortu zuelakoan nago. Badago Herio engainatzerik, edo konbentzitzerik.
‎Badaiteke ez den satorra anitzek dioten bezain gaixto, ez eta ere bertze batzuer iduri zaien bezain on. Bertze askoek bezala, badituzke harek ere bere alderdi onak eta makurrak: ez baitaiteke erran, ez buruz dugula, ez alde, ez etsai, ez adiskide.
‎Bai: bi, hiru, lau aldiz lotuta, oso lotuta, hagitz lotuta, orkatiletan hogei urte geroago min emateko moduan lotuta, gertatu zaizuna inori kontatuz gero hark ere bere orkatilak lotuta sentitzeko moduan lotuta). Sastraka hauetan barrena eraman zintuztenean peiotearen abantailetan pentsatuko zenuen agian.
2012
‎Bai eta baieztatu ere. Emaitzak Mexikoko Gobernuari helarazi zizkion, eta hark ere bere ikerketa egin zuen, emaitza berarekin.
‎Arrebari teleskopio bat eman zion Williamek, hark ere bere behaketak egin zitzan. Baina Carolinek ez zuen nahi adina denbora aurkitzen horretarako.
‎Hori ere, ordea, antzinako heroi tragikoen lege bezain, bizitza tai gabe literaturizatzera garamatzan bulkada betierekoaren isla ere bada noski: galduak galdu eta etsiak etsi, gure bertsioak iraun dezala (Fortinbras da kontrafigura, eta hark ere berea du: gudari ohoreak emango dizkio Hamleti).
2013
‎Denborarekin, baina, haren seme Abdel Haqq Musallem ez zen aita baino gutiago izan, hark ere bere arbasoek Al Andalusen bizi izandakoak hartu baitzituen erreferentzia funtsezkotzat?
‎Allahk alegia, Zyriab bitartekari. Abdel Haqqek hori sinesten zuen bederen, hura ere bere buruari egindako engainu mengainu bat izan zitekeen arren?
‎Erran nahi baita berant gabe etorri zitzaiola Hamzari hura ere bertatik bertara egiaztatzeko modua, lur haietara iritsi orduko ohartu zen, konparazio batera, ez zirela guti talibanak, xiitak heretikotzat hartu eta hutsaren hurrengotzat zituztenak?, halako moldez, non, lagunaren hitzak aintzakotzat harturik, tentuz ibiltzera xedatu baitzen, disimuluaren uretan murgilduta maiz, arriskuan jar zezaketèn kontuak isiltzen zituela, bai, baina eguneroko solasak ahantzi gabe, hitz jario handiko solasturia baitzen, ipuin kontalari aparta izateaz gain; are gehiago:
‎baina zertarako gura zuen argitasun hura, baldin eta obsesioaren mende jarraitzen bazuen! Ondorioz, berbak arinago eta ugariago zetozkion gogora, bai, baina hura ere bere kaltetan ote zen, arestian hamar bat itauneko zerrenda zena ehunekoa bihurtu baitzitzaion, ehun itaunak ere ezkortasunaren ardatzaren inguruan harilkatuak.
‎agintzen bazuen etxe hartan! Hark ere bere fama baitzuen, Mâred baino are erradikalagoa ote zen?
‎Denborarekin, baina, haren seme Abdel Haqq Musallem ez zen aita baino gutiago izan, hark ere bere arbasoek Al Andalusen bizi izandakoak hartu baitzituen erreferentzia funtsezkotzat...
‎Erran nahi baita berant gabe etorri zitzaiola Hamzari hura ere bertatik bertara egiaztatzeko modua –lur haietara iritsi orduko ohartu zen, konparazio batera, ez zirela guti talibanak, xiitak heretikotzat hartu eta hutsaren hurrengotzat zituztenak–, halako moldez, non, lagunaren hitzak aintzakotzat harturik, tentuz ibiltzera xedatu baitzen, disimuluaren uretan murgilduta maiz... arriskuan jar zezaketèn kontuak isiltzen zituela, bai, baina egune... nola baitzen, ikuspegi militar batetik begiratuta, mutil zuzena, hala, hitzean eta zintzotasunean oinarritu zuen urte haietako bizimodua, prestigio iturri ere izan zena bai mujahidin gisa aritu zenean, bai gero komandante gisa.
‎Allahk alegia, Zyriab bitartekari. Abdel Haqqek hori sinesten zuen bederen, hura ere bere buruari egindako engainu mengainu bat izan zitekeen arren...
‎Nola joanen zen, ordea, Mâreden etxera, baldin eta, gurasoak hil ondoren, Mâreden anaia zaharrenak –ezkondu eta bi seme tipi zituenak– agintzen bazuen etxe hartan! Hark ere bere fama baitzuen, Mâred baino are erradikalagoa ote zen...
‎Aspirinaren eraginez edo, burua aspaldi ez bezala argitu zitzaion... baina zertarako gura zuen argitasun hura, baldin eta obsesioaren mende jarraitzen bazuen! Ondorioz, berbak arinago eta ugariago zetozkion gogora, bai, baina hura ere bere kaltetan ote zen... arestian hamar bat itauneko zerrenda zena ehunekoa bihurtu baitzitzaion, ehun itaunak ere ezkortasunaren ardatzaren inguruan harilkatuak. Horrekin batera, bizpahiru orduko izerdialdia izan zuen, momentu batetik aurrera –pijama ere, goitik behera bustia– jasanezin egin zitzaiona, ohetik bizpahiru aldiz jaikiaraziz.
2014
‎Iruzurra erabat gauzatu zenean, gaztelu honetara etorri nintzen, Ludovicengana. Hark ere bere heriotza antzeztu zuen (desagerpenarena asmakeria hutsa zen!), eta harrezkero hemen bizi izan gara biok, ezkutuan baina zoriontsu.
‎Josuk ere ez du faltan botako biharamunera arte. Hura ere bere lagunekin irten baita. Eta poliziari deitzen badio, gura ez dituen galderei erantzun die.
2015
‎Hori guztia dela eta, eta lotuta geundela kontuan harturik, ez nuen ihes egin, baina esan nion, hori bai, ez niola ametitzen utzikeria hura, etsipen marikoi hura, eta nirekin jarraitu nahi bazuen, errotik aldatu zuela jokabidez eta gogoz, ya me tienes hasta los mismísimos. Potroei eutsita esan nuen hasta los mismísimos, mimika apur bat eginez, adierazi nahi nuena indartze aldera, jakina, eta orduan Oto, ez bat eta ez bi, barrez lehertu zen, hark ere bere potroei eutsiz, baina nik baino zantarrago, zantarki esan nahi nuke, edozein poeta satiriko baino okerrago, paketeari gora eta behera eraginez, lotsagarri. Hitza ahora inguratzen ez zitzaidala gelditu nintzen, ahoan gurutze, eta Otok, nire ondoeza ikusirik, koska bat gora egiteko probestu zuen egoera:
‎Elkarrekin igaro zituzten bi neskatoek uda ugari, jolasean eta solasean, saltoka eta korrika. Umetako urte zoriontsuen ondoren, gaztetxo bat besterik ez zela, Ragnheidurren etxea utzi eta umezurztegira itzultzea erabaki zuen Rakelek, umeak zaintzen laguntzera, eta haren bidez heldu zen Hura ere bertara.
‎Kostata, baina apustu hura ere bere aldera ekarri zuen Piok. Orduan lortu zituen Jexuxek soinu berria erosteko behar zituen xoxak.
‎Horrek poz handia eman dit, nire nekeak nolabait arintzearren Jainkoak ekarri duela horra uste dudalako; nik diotsot berorri joan zen abuztutik honantz urtebetean sufrimendu ugari eta era askotakoak izan direla; horregatik, atseden handia litzateke niretzat berorrekin egotea batzuk kontatuz asaskatzeko, denak kontatzea ezinezkoa baita. Hori gutxi balitz, orain gutun hau eramango dionak esango dion eran gaude; elkar maite dugulako hark ere bere partea du eta bete betean fida gaitezkeen pertsona da.
‎Zenbat? Ez dute inoiz halakorik jakinarazi, baina egun batzuez urtero ekonomia munduko adituak Iruñera erakartzeko antsia hark ere bere faktura utzi du.
2016
‎Lehen agur hitzak egin zituztenean, gasolindegiko neskak haurra kotxetik atera, eta besoetan hartu zuen. Muxu handi bat eman, eta han aritu zitzaion hari ere bere irribarre zabalarekin hitz batzuk esaten. Gero beso baten gainean jarri, eta gora eta behera ibili zuen.
‎Cervera auziak eztanda egin zuenean, El País egunkari espainiarrak luze eta zabal jorratu zuen gaia. Elkarrizketa egin zioten PPko buruzagi nafarrari, eta, informazioa zabaltzeko asmoz, Jose Antonio Asiain Nafarroako Kutxako presidentearekin hitz egin nahi izan zuten, hark ere bere bertsioa eman zezan. Kazetariak CANen bulego nagusira deitu eta Asiainez galdetu zuenean, ordea, beste telefono zenbaki bat eman zioten.
‎Atzematen du lamina bat ari dela gari jorran. Galdegiten dio zer ari den han eta erantzuna ematen dio ari dela gari jorran haren laguntzeko, hura ere bera ari dela. Laminak erraten dio lagundu egin nahi diela garia jorratu arte, baina arratsean urin broskak nahiko zituela" (Cerquand, 1881).
2017
‎Bada, uste duzu zure dirua edo hazienda, zuk zeure ondokoari zeure zorra eta obligazioa pagatzeko uzten diozuna ez zaiola zure ondoko hari ere zuri bezain on, gozo eta eder irudituko? Ez duzu uste, ez duzu pentsatzen, zuk bezala, hark ere bere denboran gozatu nahiko duela. Eta esango ere bai bere baitan:
‎Hala eta guztiz ere, egoera hura ulergarri bilakatu nahi zuen eta ikuspuntu erromantikoa eman nahi zion: Sara mozkortuta zegoen, aspalditik ezagutzen zuten elkar, hura ere berarekin maiteminduta egongo zen akaso eta gau horretara arte ez zen ausartu bere benetako sentimenduak adierazten. Bihotzak baietz esaten zion, buruak ezetz.
‎" Bertze eskualdun bakhar bat, hura ere bere gain, heien aldean kokatzera doa. Bertze zenbeit hurbiltzearekin, bigarren Eskual herri bat hanchet [Kanadan] egin balezate?
‎Joseba zaputzak hartu zuen, gogoaren zolan –gogoak bihotzaren moduan zola izateraz, jakina– esperantza handiak zituen asteburu hartarako, ez zekien, Axirekin errutina bihurtzen ari zitzaion harremanaren hegaka haste bat edo, eta zola zolan azkeneko bi hilabetean ernetzen joan zitzaion desira lauso bat, denborarekin zehazten Kennethen gorputzean gauzatu zena. Ikustearekin bat gustatu zitzaion, berehala ohartu baino areago nabaritu zuelako gorputzak hari ere bera gustatu zitzaiola, desioa ispiluarekin indarturik nartzisismo ariketan barneratuz.
2018
‎Sabrina neskameari egindako elkarrizketa ekarri zuen gogora. Emakume hark, ordea, ez zuen inoiz jaso Aldundiaren prestakuntza eta, beraz, hark ere bere senak agindutakoaren arabera jokatu zuen seme alabak zaintzerakoan. Partxea ez zen eraginkorra izan, bistan zenez.
‎Maddik lo hartu du jada. Hura ere bere onetik kanpo zegoen, gaixoa. Jantzita zeukan batoia kendu du Karlosek eta Maddiren gainean ipini, alaba gauez hoztu ez dadin.
‎Entregatu egin nahi nioke Hélène Lagonelle gizon hari, nire gainean beste hori egiten duenari, haren gainean ere egin lezan. Ni bertan izanik, nire desioei jarraiki egin dezan, nik neure gorputza entregatzen dudan lekuan entrega dezan hark ere berea. Hélène Lagonelleren gorputza inguratuz, haren gorputza zeharkatuz, halaxe erdietsiko nuke bestearen, maitalearen plazera, gisa horretan erabatekoa.
2019
‎Bertsolaria ere bada Pagola, eta lagunartean hika aritzeaz gain, bertsolariekin ere hizkuntza ohiturak aldatzen ari da. Hark ere bere bizitzako bi esparru horietan nokarekin izan duen esperientziaren berri emango du biharko mahai inguruan. Saioa bukatzeko, noka indartzeak duen garrantziaren inguruan egiten duten hausnarketak plazaratuko dituzte biek ala biek.
‎Eskualdeko kontuekin ari naiz, baina Eusko Jaurlaritzak hemengo turismoa sustatzen du nazioartean. Hark ere beretik egin du, orain behintzat ez dio gure ildoari jarraitzen. Guk ere badugu lana, udalak konbentzitu behar ditugu, eta agian, herritarrentzat ere sentsibilizazio kanpainak prestatu behar ditugu.
‎Zeren, gaur egun, bataren egoera eta bestearena ez baitira parekoak; gizona beste den figura batean agertzen da, baina bera da oraindik ere, eta bere nortasunaren osotasunean txertatzen du bere aurpegi berria. Emakumearentzat halaxe izateko, hark ere bere buruarentzat gisa existitu behar luke funtsean; horrek esan nahi luke independentzia ekonomikoa izango lukeela, bere xede propioetarantz proiektatu eta kolektibitaterantz joko lukeela, bitartekaririk gabe. Horrela posible dira berdintasunezko amodioak, hala nola Kyoren eta Mayren artekoa, Malrauxek deskribatua.
‎Bakea izan bedi zuekin, egin zuen diosala juduen modura, sartu ahala. Ez zuen enperadorea ezagutu, ezta hark ere bera.
‎–Badakizu, argitu zion?, eta neuk ere esana dizut ezen astrologia, jende zentzugabe askok hainbeste goraipatzen duen hori, astronomia goitarraren alaba gaizto errebesa dela. Nik neuk ez dut maite, baina, neskatxa galdu ugarik egiten duten moduan, hark ere bere xarma lilurekin mantentzen du ama, beste guztiek ahantzia.
‎Ondoan, berriz, emaztea zihoan. Higinia?, bandera txuri gorri bat astintzen, bere aldeko leihatila zabaldutik. Bazkalondoan, berriz, ahoan purua zuela irten zen Telmoren aita balkoira, nondik ikusi baitzuen Txefe, hura ere bere etxeko balkoira aterea. Eta, egoera ere halakoa baitzen, alde aldekoa?, sekulako gerra oihua jaurti zion Maurixiok:
‎Donato ere, pentsatu zuen, eskuzabala zen, arduratu egiten zen lagun hurkoaz. Hari esker, lana edukiko zuen soldadutza bukatu eta segituan, okin eta txofer Ugarte izeneko herrian, bizimodu ona artzainarenarekin konparatuz gero; baina aldaketa onuragarri hark ere bere atzera kolpea, bere ostikoa izango zuen, eskopetak bezala. Agur esan zien bere betiko lankideari, Basiliori, eta Paca bere lagunari.
‎Kontu honetxekin bukatzen da 108 zenbakian, hain juxtu bordari jabeen zerrenda 1726ko apeo honetan. ...ak ipini zituztela beuren nagusiek, baina, bistan da, hasierako urteetan behintzat, jabeak berak izan zirela bordetan bizitzera atera zirenak, beren herriko etxeetan maizterrak ipiniz, apeo honetako 48 kasutan ederki ikusi bezala; seguru aski ere Ameriketatik sartutako arto berriaren ilusioagatik eta baita landetako alor pusketak baino askoz haundiagoko artalur berriak liluraturik ere; nahiz gero, hark ere bere nekeak bazituela ikustean, berriz atzera herriko sortetxera jeitsi, eta maizterren esku utzi bordetako lan nekoso guziak, kolpe zorririk jo gabe, urteko laboreen erdiak etxeratze aldera. Ez baitzen hutsetik sortua nekazari edo nekazale hitza, hasiera hartan bietara erabili zena.
‎Ikus II. 1722 GORRITINE ETA MALKORRA EZKONTZA KONTRATUAN kapituluan ere aipatua. Nik uste, behin bordak eraki eta artalurrak martxan jarrixe ondoan, hark ere bere nekeak bazituela ikustean, ondasun iturri haien mantenuak zekarren eskulan zakarra maizterrei utzi eta, errenta truke, erdia beregana zezaketela ikusi zutelakotz; herrian askoz ere guriago biziz, kasik kolpe zorririk jo gabe, eta askotan gainera, herriko landako alor pusketen lan pizarrak ere maizter bordariei eraginez. Eta ez bedi ahaztu, jarrera aldaketa honek, berarekin ekarri zuela ondotik segidan, ardiborden sorrera ere.
2020
‎Jon Juaristi konbentzituta egon zen euskara bere kontura ikasten ari zen pertsona bakarra zela munduan, urte batzuk geroago Aresti ezagutu zuen arte. Ondoren Krutwigekin egin zuen topo, eta hark ere bere gisara garatutako euskara bat hitz egiten zuen, nahiz eta euskalki bitxi horrek oinarrian lapurtar klasikoa izan zezakeen. Xabier Kintanak, aldiz, euskalki guztiz definitu eta garbia omen zuen, nahiz eta euskara molde hori ere bere etxean bakarrik hitz egiten zen.
‎Iruzur egitea egozten diote. 12.490 euro ere eskatzen dizkiote, Gilekin batera ordaindu lituzkeenak, akusazioaren arabera, hark ere bere partea jaso baitzuen.
Hark ere bere merkatu azterketa egin zuen, nonbait, eta zera erantzun zidan:
‎–Ez! –gogorregi erantzun ez ote zidan ohartuta edo, samurtu zuen hark ere bere jarioa– Ez dut harekin inolako harremanik izan nahi.
‎Ramon ere umezurtza zen, baina aitaren eta amaren aldetik. Amona batek hazi zuen, Maria andreak, eta hura ere berak zortzi urte zituenean hil zen, Darioren aita bezala, gripeak egundoko triskantza egin zuen urte tamalgarri hartan. Doktoreak Pazoan hartu zituen bi umezurtz haiek, lurraren, soroen, behien eta abere gorotzen bi seme haiek, buruan letrarik ez zuten bi aker txiki haiek.
‎Alboko ilaran, Juanin bilatzen dut begiradaz. Hura ere bere begiez konplizitate apur bat eskainiko dioten beste bi begiren bila ari da, eta normalean nireak aurkitzen ditu beti. Keinu bat egiten diot eta nire praken eskuin aldeko patrika erakusten diot, bete beteta baitago.
‎Jo zuten, beraz, eta egurra eman ere bai, hainbestekoa non gazte kubatarrak beren onetik ateratzeko zorian jarri ziren, builaka eta. Hartan, komisario politiko bat azaldu zen, hura ere bere onetik aterata, eta kable elektriko guztiak deskonektatu zituen. Argirik ez, soinurik ez.
‎—Hondarrean ren eredua, hura ere bere osotasunean, adoptatu zenuten.
‎Aurreko jabeen semea zela esan zidan, Jon izena zuela, eta kontatu zidan ama hil eta pare bat hilabetera anaiak etxea saltzeko proposamena egin ziola. Anaiak ez zuen nonbait interes handirik etxe harekin segitzeko; gainera, hark ere bere proiektuak zituen, eta dirua behar zuen. Berak ez zuen salmenta konturik entzun ere egin nahi, baina zer egin behar zuen?
‎Emakume hark bizi izandakoak imajinatzen hasi nintzen, burura etortzen zitzaizkidanei fantasiaren ateak zabaltzen, eta senarrak beste batengatik utzi eta banandu aurreko emakume hura ikusi nuen, gizona nola urruntzen zitzaion sentitzen, haren hoztasun emozionala pairatzen. Une batez neure senarraren aurpegia jarri nion haren gizonari, eta hura ere bere brikolajeko tresnekin entretenituta irudikatu nuen, emaztea non eta zertan zebilen ardurarik gabe bere kontuetan murgilduta.
2021
‎Bixenek esandakoa ez nuen ondo ulertu, baina sakona zen itxura hartu nion. Hark ere bere orria txuria zuen sentsazioa eman zidan. Agian, hori esan balit..., berak ere bere orria betetzen jarraitzen zuela...
‎" Hau jarraitu zuen Robles jeneralak bere ahots ozenaz mutiko batek eman dio eskutik eskura, Kuartel Nagusian, zentinela bati; hura ere bere pentsatzen ariko zen, nonbait, zeren konturatu denerako mutikoa desagertua baitzen merkatuko jendearen artean, eta orain zin egiten du ezin ezagutuko zukeela, bere bizia salbatzeko ere.
‎Oso ona; saiatzen gara ahal dugun guztietan elkartzen. Baina egia da gu asko entrenatzen garela, eta hura ere bere bizitza egiten ari dela. Iaz, biak bakarrik ginen snowboardean.
‎Emakumea lehenengoz ezkontzekotan zelarik laga genion eguneko honi, eta haraxe egingo dut irudimenaz. Hura ere bere berrogeialdian bizi zen, senargaiaren gutunak ez ezik haren bisitak ere hartzen zituelarik baina. Ezkontzaren egunaren zain.
‎Gizonetako batek eskua mugitu zuenean ohartu zen gizon hark Anderren antz handia zuela. Lehenago anaia bezala hura ere bera zen baina zaharrago. Bokaleko barandan bermatu zen hesteak eroriko zitzaizkion beldurrez.
‎Etika eta erlijio kontuetan integrista hutsa. Izango zituen hark ere bere itzalguneak, baina haren portaera zurruna eta estua zen benetan, bere buruarekin behintzat, eta seme alabokin ere bai. Zorren bat zeukanean, hura kitatu arteko onik ez zuen izaten.
‎130 Tomas Goikoetxea Flanagan, hernaniarra, 2011n hila. Hark ere bere bidea egin zuen, lehen PCEtik EKABera (Euskal Komunista Abertzaleen Batasuna), gero berriz EIAtik Ezker Batuari eta azkenean komunistei hurbiltzeko. Idazle eta esteta bezala ezaguna:
2022
‎Nire amak dependentzia handia du orain, eta ni saiatzen naiz nire nebari azaltzen, ikusten ea nola sentitzen den... Hura ere bere ibilbide emozionala egiten ari da amaren gaixotasunean zehar, gainontzeko anai arrebak bezala. Asko entzunez kudeatu behar dira halako kontuak, lekua emanez beren zalantzak eta beldurrak adieraz ditzaten; guztiok ditugun zalantzak eta beldurrak, bide batez.
‎Biok zutik, hark leihoari lepoa emanez ipurdia sukaltarrian eusten eta begietan finko nireetan konektaturik, bildutako elektrizitate karga hura guztia sukaldean bertan hustuko zitzaidala sentitu nuen. Hark ere bere aldetik beste karga bat zuela gogoan hartu gabe. Koarto txiki haietako batera eroan ninduen.
‎Ele egokiak eta hizkera egiatia erabiltzen ditu supazterreko kontalariak, entzuleen biltzeko eta sinestarazteko bera izan zela abenturako heroia. Nahiz eta aitari aditua dion, eta hark ere bere aititari... (euskaratua, Xaho 1979:
‎“Eskolatik irtetean bi gurasook egoteko egin dugu hori. Perthesen gaixotasunagatik, Ekainen gainean egon behar dugu, baina anaia txikiago bat ere badu, orain 4 urte dituena, eta hark ere bere beharrak ditu”.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia