Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 135

2000
‎Eta Estebanek ez zian nahi, uste zuelako bere heriotza aski izan zitekeela auziaren erabakitzeko, jauregia gaztelau soldaduek setiaturik zegoenez gero, itxuraz, bere erranetarat zituèn hirurogei bat soldadu agramondarrak alferrik sakrifikatzerat utzi gabe... menerat zituen zortzi beaumondar preso laxatzen zituela, aldi berean. Eta, bide hartarik bere deliberamendu hura aitzina zeramala, bere buruaz bertze egin zian, ezpata bihotzean sarturik, eta pentsaturik ezen zeruan bilduko zela bere bi anaienganat —Eusebioganat eta Pedroganat—, zeinak, bera ez bezala, katolikoak baitziren, baldin bere bi anaia haiek hilik bazeutzan, Noaingo guduaren ondotik...
‎—Zuen mutila apala ez balitz, Urbiaingo andere beneragarri hori, ez nituzke orain erranen ditudanak haren aitzinean erranen, baina mutila duzuen bezalakoa duzue, etxegoiendar guztiak bezala ezpal onekoa, eta ez dugu horretaz zertan kezkatu ez arduratu.
‎Baina amak ez zuen etsi eta, haren aitzinean belaunikaturik, eskatu eta erregutu zion, arren eta arren, aitorraren egiteko...
‎Baina, beldurrak gehienetan gibelat bihurtzen bagaitu ere, ez beti, zeren, guti batzuetan, aitzina baikaramatza, geure baitarik eta beldurraren beraren baitarik ihesi, nola eraman baininduen ni orduantxe, ausartzia ez den ausartzia iduriko batean, eta, horrela, iritzirik ezen erokeria haren aitzinean ezin utz nezakeela aita bakarrik, erran nion:
‎Eta, nola ura, irakiten duenean, lehertzen den mila burbuiletan, zeinak egin orduko desegiten diren bertze mila burbuila sortzeko, hala lehertzen eta berritzen zitzaizkidan neuri galderak burmuinetan. Eta aitak, bere aldetik, ez zuen deus ere erraiten egoera haren aitzinean. Eta amak irri egiten zidan, baina irri hark ez zuen nehongo kezkarik edo buruhausterik gordetzen eta bai adierazten sosegua eta bozkariorako deia eta gonbita, irri hartarik ezkutuko garaiti batez mintzo balitzait bezala.
‎Lasaitu ederra hartu nuen Donibanerat onik iritsi ginenean, jaun André... nahiz eta handik gutirat urduritasunak berriro hartu ninduen... Ordea, urduritasun hark gehiago zuen alegrantziatik kezkatik baino, zinez bainengoen bozkarioz gainezka, neure lehen itsasaldi haren aitzinean! Eta, noiz eta biharamuneko goiz eguzkitsuan haizeak untziaren belak hantu eta hanpatu, eta portutik jalgi baikinen, Kolon tipi bat bezala sentitu nintzen, mundu berri baten konkistatzerat zihoana, untziak ur urreztatuen artean aitzina egiten zuela.
‎Eta ni ere, paradoxa haren aitzinean, zurturik bezala geratu nintzen... Ordea, urteak aitzina doazkidan neurrian, ongi bai ongi ohitu behar izan dut paradoxa horretarat, zeren eritasunean eta zorigaiztoan ikasi baitut ezen badirela huts hura baino hutsagoak diren hutsak, espazioa ez ezik denbora bera ere eta bizitza bera ere bete dezaketenak eta betetzen dutenak.
‎Eta mirakulu hura bertze mila mirakuluz osatua zegoan, zeren iduri bakoitza zuan mirakulu bat. Eta hura titan baten lanaren fruitua zuan, eta guztia zuan su-mendi baten eztanda... eta, su-mendi haren aitzinean, ene indarra euli batena zuan, eta ene argia ipurtargi batena. Eta iduri haiek haize bortitz bat bezala sartu zituan ene baitarat, eta haize hark nik ordu arte imajinatu eta eraiki nituen bertze iduri guztiak errotik edeki eta ezabatu zitian.
‎Zeren Michelangelok bete baitzuen neurria, eta sobera ere bete gainerat, edertasunaren ontzia gainezka utzirik, eta nik ez nioan, halatan, artearen munduari zer emanik ez zer eratxikirik, xorta bat bera ere ez. Eta, muga haren aitzinean, paralizaturik bezala geratu ninduan, urrats bat eman ezinik... zeren, erranak dioen bezala, Non progredi est regredi... Eta, halako batean, hain tipi sentitu ninduan Domenicok manatzen zizkigun gauza haien artean, non ezin hartu izan bainituen pintzelak...
‎Arrazoin haren aitzinean, gibelat bihurtu zen ama eta isildu.
‎—Aritmetika eta geometria dira, ordea, mirakuluen mirakulu den Mirakulua: horrela, maiuskulaz skribatua —erran zuen osaba Joanikotek, airean M bat egiten zuela—; eta haren aitzinean bertze mirakulu guztiak iraungi egiten dira, nola iraungitzen den izarren argia eguzkiarenaren parean. Edo, ezkoaren argiz argitu nahi ote duzu orain eguzkia...?
‎Arrai eta alegera joan nintzen oherat, baina ez guztiz, zeren ragazza ren kontu hark, noiz eta napolitarrak galdetu baitzidan zer zen Italiatik gehien gustatu zitzaidana, halako atsekabea utzi baitzidan, haren aitzinean neure buruaren jabe izan ez nintzelako, odola masailetan bor bor: ustekabeko galdegiteari ustekabeko ihardespena emaitea nuen kinka larri hartarik airos eta biktorios ateratzeko modu bakarra; aldiz, ihardeste merke hura eman nion:
Haren aitzinean paratu nintzen, mahaiaren bertzaldean, eta hari beha. Alferrik.
‎Eta, ohartu ginenerako, osabaren altzorat egin zuen Lutherok. Eta osabak txakurtxoa ferekatu, eta jauntxoek irri egin zuten, ikuskizun haren aitzinean.
‎—Halarik ere, ezin fermuago azaldu genuke haren aitzinean, ikusarazteko ezen guztiz desgogara gaudela, egin duena egin duelako... eta, hala, denbora luze batean kasurik ere ez genioke egin behar, gero gerokoak...
‎—Gutitan liluratu izan nau gizon batek nola erotu eta liluratu baininduen aita Bartolomek, halako moldez, non ergel bat bezala sentitzen bainintzen haren aitzinean, borondaterik gabeko jostailu bat haren eskuetan... zeren aita Bartolome gizon sendoa baitzen eta nik haren sendotasuna behar bainuen, neure hutsaren estaltzeko; gizon sutsua zen eta nik haren sua behar nuen neure zalantzen erretzeko eta deusezteko. Eta aita Bartolome jauregirat etorri eta, handik gutirat, osaba Joanikotekin Italiarako bidaiatik itzuliz gero, apez izaiteko erabakia hartu zenuen zuk, Joanes, eta orduan are itsuago sinetsi nuen, zu jaio ondoren izan nuen ametseko hitz ustez profetikoetan, zeren Jain koak zinez nahi baitzintuen berarentzat... eta sinetsi nuen, halaber, ezen Jainkoak probidentzialki jarri zizula aita Bartolome, zeure xedearen erdiesteko izan zenezakeen gidaririk argiena.
‎...balebil bezala, Antonio Ibarbiak zorrotz so egin zidan; eta nik, usterik ezen ezin ginela urruneko intxaurren xerka ibili hurbilagokoen berri jakin gabe, are gutiago Utopiako lur urrunetarako bidaia hain perilos izan zitekeenean, eta akaba genezakeenean, aita Zacaríasek erranaren arabera, hainbat tributako indiarren atzaparretan, gorputza puskaturik eta mila zati eginik; oharturik ezen, etorkizun haren aitzinean, hagitzez ere laketago eta desiragarriago zitzaidala —baita ikusmolde estetiko batetik ere— neure haragi hezurren osotasunari atxikitzea haien puskei eta hondarrei baino; iritzirik, bertzalde, ezen, neure organoen eta neure menbroen alderakotzat, aspaldi ordaindu niola Jainko guztiahaldunari, giristino gisa, zor nion zerga, neure behatz ebakiaren sakrifizioarekin eta oblazinoa... Eta Antoniok, orduan, erran zuen:
‎Eta ulertzekoa zen: izan ere, nola gauak luzeak izaiten diren eta bakardadeak are luzeagoak egiten dituen, honelatan bada, nola ez zituen amorioaren atseginak eta amorioaren xamurrak, modu batean edo bertzean, amaren buru bihotzak ukituko!, nahiz eta amorio haren aitzinean kulpant eta hobenduri senti zitekeen, bertzalde, amorio suerte hura bere printzipioen kontra xuxen zihoalako, baita amak hain estimu handian zuen ordenaren kontra ere, ondorez.
‎Zeren emazteki haren gorputza abaraska bat zen eta lepoa olioa baino leunagoa zuen, eta zeren, Mignon ez bezala, perfumatu egiten baitzen, joriki eta largoki, Sabako erregina iduri... Eta nik, jakina, presentzia haren aitzinean liluraturik, Sabarat egin nuen supituki eta deblauki, Sabako erreginarekin bat egiteko: erran na hi baita ezen gau osoa eman nuela emazteki hari itsatsirik, eskuak eskuetan eta zangoak zangoetan, begiak begietan eta ezpainak ezpainetan, gure azalak lekedaz eta biskaz josiak baleude bezala, perfume hura betean usaindurik...
‎Hartarat deliberatu nintzen, bai, baina nola eraman deliberamendu hura aitzina. Nola jokatu garbi, gauzak hain garbi ikusten ez nituenean?
‎Beraz, anaiak garbi izan zuen hatsarretik buru izaiteko eta nagusi izaiteko jaio zela, eta piramidearen gailurrean egoiteko... Eta ni, berriz, egoera haren aitzinean, inkomodaturik sentitzen nintzen anitzetan. Baina, nola zuhaitz berekoak baikinen, bertzalde, hala, sentimendu horrek elkartzen gintuen, batik bat bertze etxe edo bertze jauregietako jendearen aitzinean, hala nola Ezpeldoiko jauregirat joaiten ginenean.
‎Izan ere, ez al genion aita Bartolomeri behin baino gehiagotan aditu ezen jaun inkisidorearen laguna zela, eta ez ote zezakeen, edo ez ote zuen izanen aitzinago, ondorez, bere eragintxoa haren baitan eta haren deliberamenduetan? Bai, egia zen ezen aita Bartolome, bertzalde, jesuita zela eta jesuitek san Inazio zutela patroin, Ofizio Sainduak pertsegitu zuèn gizona, baina egia zen, halaber, ezen, kontradikzione iduriko haren aitzinean, ama erabil zezakeela lekuko gisa, edo Urbiaingo bertze edozein eliztar, osaba Joanikot salatzeko, eta berdin mugi zitzakeela judizioaren hariak itzaletik, jaun inkisidorearen adiskidetasuna profitatuz. Zeren, hala balitz, nihaurk ere profita bainezakeen amak aita Bartolomerengan izan zezakeen eragina...
‎Eta, iduri haren aitzinean —kanoia dorreari beha destaturik— amaren hitzak oroitu nituen: "... eta ez kexatu, zeren, zigorretik desterrurat xuxen eraman beharrean, hilabeteko atsedenaldia emanen baitzaio, zaurietarik sendaturik joan ahal izan dadin harat..." Eta, hala, elizaren liberaltasunaz eta eskuzabaltasunaz mintzatzen zitzaidan ama —Erromako eliza beti hain liberala eta eskuzabala, jaun An dré...! —, baina ez nuen dudarik egiten ezen kanoiaren kontu hura ere ongi studiatua eta hobeki kalkulatua zegoela, liberaltasun iduri haren azpian bertze iduri bat ezkutatzen zelako, umiliazionearen iduria, zeren eta objektiboen umi liatzeko edo haien deusezteko jartzen baitira armak objektiboei beha; eta iduri hura zen, halaber, urbiaindar guztiendako mehatxua, jakin zezaten lehenengo behakotik —zeren eta halakoa baitzen iduria, itzalik gabea eta lehen behakoan guztiz ulertzeko modukoa— zein izan zitekeen heresian erortzen ziren gizon emaztekien fortuna gaixtoa.
‎Eta gau eta egun tormentatu izan ninduèn tiranoaren boza isildu behar nuen, neure kontzientziaz hain denbora luzez jabetu zen tiranoarena, hau bekatu da eta guztia da bekatu, Beati qui se castraverunt propter regnum Dei... 21 Ez! Zeren ez bainuen iragana jada sostengu eta eskutoki, baina iraganarekiko haustura, eta zeren haustura hartan aitzina egin nahi bainuen, eta hartarako nuen gogo, hartarako borondate.
‎Baina etsenplu batekin hobeki ulertuko didak, benturaz: pentsa ezak ezen badoala karrikatik emazteki eder bat, eta haren aitzinean bi gizon iragaiten direla, eta batek behatzen diola eta bertzeak ez... Eta nik orain galdeginen diat:
‎Eta zein ederra egiten zitzaidan gure untzi hura aitzina egiten ikustea...! Eta, zenbatenaz behatzenago nion, hainbatenaz iduritzenago zitzaidan ezen untzia kapitainak bere kontakizunetan aipatu balea izugarri haietarik bat zela, gorputzaren hezur mamiak zurezkoak zituena eta arimaren bela hedatuak haizezko.
‎—Ez diat erranen moko-finendako tokia denik —azaltzen hasi zitzaidan, betaurreko ilunak kendu gabe, ni haren aitzinean jarrita—, baina arrazoizko prezioa egiten zidatek egunero bazkari afariengatik, eta tratua etxekoa bezalakoa duk. Parean bizi nauk, eta sukaldean aritzeko astirik ez gogorik ez diat izaten.
2001
‎Kexuaren arintzeko psikoanalista on baten beharra neukala kolpatzen nuen nirekiko, etsia. Eman nuen denbora alabaina, bilo frisatu berriez harro zegoen emaztea, santsana eta bere nortasunaz ni bezain ahalke zela ulertzeko eta frantses egoki haren aitzinean baliatzen ninduela, ihalozka eroaten ninduen arkaismoaren lohitik atera zela frogatzeko. Norbera baino inutilagoen premia bada beti.
2005
‎Harrezkero, Poternan iratzartzen zirenean, Julesen makinan Bozkarioari Himnoa bataiaturiko zatia ezartzen zuten; aditzearen bortxaz Philippek bihotzean bizi-nahi berria txertatzen zitzaiola sinesten zuen. Melodia hura aitzinean pasatzen zitzaizkion jendeei eskaintzen zien, flauta dudakorraz. Alkoholak eta kanpoko hotzak eriak malgortzen zizkiola, musika ez zen diskokoa bezain ederra.
2007
‎Euskal Herriak zazpi probintzia zituela azaldu zion, eta hortik goiti aitzakia pare bat, hala nola ez zuela hainbateko ohorea merezi, eta neurriz kanpoko erantzukizuna zela berarendako. Azken batean, atzerritar ezezagun hutsa bertzerik ez zen haren aitzinean, eta ez zuen konprenitzen nola paratzen ahal zuen horrelako konfiantza berarengan.
2009
‎Zeremonia horretako apezak zerbait sumatu baldin bazuen, ez zuen deus adierazi. Puntu hartatik aitzina ez nintzen hain biluzik sentitu.
‎Lau egun zituen euririk egin gabe eta hala ere lokatzez gainezka egin genuen gure lerroen bukaerarainoko tartea. Puntu hartatik aitzina, 60 urrats ziren harresietaraino. Ederki nekien, neronek ere behin edo behin zeharkatuak bainituen hiriaren kontra egindako hainbat asalto hutseginetan.
Haren aitzinean, ezkontzaren onarpena egin zuten senar emazte izatekoek, plaza betetzen zuten milaka eta milaka lagunek entzuteko maneran. Gero, Anjouko dukeak hartu zuen Henrikeren lekua Margaritaren ondoan.
‎Oroitu nintzen noiz: lehengo urtean, Coligny zauritu berritan, harrokerietan ibili nintzen haren aitzinean. Higanoten mendekua ere iragarri nion, San Bartolome bezperan berean.
‎Guztietan, halako hoztasun urrun batez hartua ninduen. Egun hartatik aitzina bere jarrera bertzelakoa izanen zen niretako, nolabait ere zordun izan eta nirekin. Bera deitzen hasi zitzaidan, lehengusu?, bertze inor baino lehenago.
‎Frantziako Iraultzak prentsa askatasunaren aldeko jarrera erakutsi zuen beti, nahiz eta behin Iraultza gauzatuta gobernu berriak beraren aldeko prentsa baino askatu ez. XVIII. mende amaiera hartatik aitzina aurrerapen teknologiko ugari gertatu ziren, eta baliabide berri horiek posible egin zuten abiadura handiko prentsa. Burgesiak, kinka berri horretan, bere helburu politikoak lortzeko tresna gisara erabili zuen prentsa.
Haren aitzinean joan nintzen sukalde parterat, beharbada, balantza egiazki beharrezkoa baino gehixiago eskainiz, oinutxik eta nere itxurez espantu. Ez da deus gizon baten begiratzea baino obetorik emazte baten gorputza zuzendazteko, eta edertasuna atzarrazteko, bizi bizia.
2010
‎Thierry goizean goiz jaikirik abiatzen zen Qraraquia hartara, ardurenean haur batzuk gibeletik, monsiu eta sinor erraten ziotelarik dirham bedera erdiesteko esperantzarekin. Gain hartatik itsasoari so egon ondotik, hiri zaharrean barrena menturatzen zen, orotara so, karrika meharrek hedatu sarean galdu eta xoko ikusgarrietatik bat pintatzen hasi arte; ezen, haren aitzinean kaleidoskopio ezin koloretsuagoa lehertzen ohi zen: urdin, gorri, berde edo horiz pintaturik zeuden etxe zurietako ate eta leiho oholek, itzalek, zolako harlauzetako distirak, bada, hori oro, zeruaren urdina lagun, mosaiko koloretsua bezalakoa zen, Thierry-rendako pintagai.
‎Egun hartan berean, Muqtadir en anaia Musa ri aitortu zitzaion sultan izateko zuzena. Leinu buruek, erlijio jakinduriek eta zalditeriako ofizialek haren aitzinean belaunikatu eta" lurrari pot egin zioten".
‎Zelatariok kontatu zuten ezen, gazta zatiak edo fruituak haren aitzinean jarriagatik ere, saguak, haietaz kasu guti eginez, dantzan segitzen zuela.
HAREN aitzinean hire burua apal ezan!
‎Haren gorputz ttipia oraino ahula da, baina Zerua eta lurra haren aitzinean ikaran daude. Bularretik edaten duen esnea Arimaren indarra da.
HAREN aitzinean, ttipia denik ez dun.
‎Zuen ekintza bakoitza, gogoeta bakoitza, HAREN aitzinean, lore irekia bezala izan bitez!
‎Onespen keinu bat tanpez eginez: HAREN aitzinean, beste gauza guziak gezurrak ditun eta desohoregarriak.
‎.. Adam HAREN aitzinean gorde zen. Bidea galdu zuen...
HAREN aitzinean, zuen jantzi bakarra, zuen" ni a", heda ezazue.
2011
‎Macario Iraizoz eta Rebeca Jimenezen etxean, berriz, etorkizun beltz haren aitzinean, senarra hartu zuèn suzko amorruak ez zuen itzalera egin, baizik eta gero eta suagotzera, su hartan kiskali zen arte?, berri on bakarra Feliperen itzulera izan zen, baita Pedrorena ere, hurrengo urtean?, biak ala biak soldadutza luzea eginda gero. Suerte handiagoa izan zuen Tomásek, Lugasteko jesuiten barnetegitik itzulia zenak, apez izateko ametsa bazter utzirik:
‎Baina hurrengoa izan zen, hain zuzen ere, okerrena, semea auskalo zenbat mila pezetako kontuarekin etorri baitzitzaion, jokoak kasinoan eragindako galeren ondorioz. Eta auzi haren aitzinean, edo aitak ordaindu, edo kartzelara joan, Jaimek ez zuen bertze aukerarik izan. Eta aitak ordaindu egin zion, baina ez errieta edo mehatxu hutsal baten truke, nola gertatu baitzen ordura artekoan, berak ere bere erabakia hartuz baizik:
‎Erreakzio haren aitzinean, nora ezean bezala geratu zinen zu, harik eta Penanok oihu egin zizun arte:
‎Bazkalondoa zen, eta, panorama haren aitzinean, Estanis eta Sancho bakarrik falta zitzaizkigun han, erasoari behar bezala ekiteko, hitz egoki bezain dotore batzuekin: –Ene lagun Sancho, ez erran niri gero, parez pare dugun erraldoia ipotxa denik, zeren, hala balitz ere, enkantamendu baten ondorioz izanen bailitzateke??.
‎Eta, kontsiderazio haren aitzinean, norbaitek galdetzen zion:
‎Haren izengoitia Agur izan zen. Zenbait larderia ukanak ditugu harekin, zeren eta lerratzen baginen frantsesera haren aitzinean, sekulakoak entzuten genituen.
‎Ba" prestatu gabekoa, saiorik hoberena" leloarekin batera, inori ez esan arren begi bistakoa zen beste bat zeukalako: agintariarena da arrazoia, eta haren aitzinean belaunikatzea kazetariaren lana.
‎Gongorak esana bagenekien dirua botere handiko zalduna izanik, haren aitzinean guztiok apaldu egiten garela. Hitako artzipresteak ere argi idatzi zuen diruaren eraginaz:
2012
‎Gero, belarri puntak zikin xamarrak zituela oharturik, berehala dei egin zuen ur beroaren eske eta garbitu egin zuen, aldatu zizkion zapiak, galtzerdiak, oinetakoak, osasunari buruz mila galdera egin zuen, bidaia batetik itzultzean bezalaxe, eta, azkenik, berriz ere musukatuz eta negar murritz bat eginez, berriro neskamearen besoetan ipini zuen, zeina txunditurik baitzegoen gehiegizko samurtasun haren aitzinean.
‎Emmak pilpira egiten zuen haren oin hotsetara: gero, haren aitzinean, pirpira erori egiten zen, eta ondoren ez zitzaion geratzen tristuran bukatzen zen harridura eskerga bat besterik.
‎Egun hura aitzin, bizpahiru aldiz, neskatilak bixkotxa zatia mahai gainean atzeman zuen, amakbeti ohar bera uzten ziola: –Tea edatera joan naizKattalinen etxera?.
‎Egun hartatik aitzina Carlos Adalberto ardura joanen zen aldamatarren egoitzetara, bai eta Merceditasekin La Habanan gaindi karrozan ibiliko ere, gazte bion lagungoak guztiak bozkariatu zituelarik.
‎Gotorleku tokietara joanik, Weyler kontent egon zen eraikuntzak abantailaturik ikustearekin. Umore onean zeudela, Kapitain Orokorra eta jeneral Rivas irriz zihoazen bohio haren aitzinetik iragan zirenean; atarian, kadira xanku batean eseria, atso beltz bat zegoen, haren larru simaurrak are beltzago zirudiela ile urdinduaren ariora; ahoan kanaberazko pipa bat zuen, ke hari mehe bat jalgitzen zitzaiona; ondoan, belauniko eta adartxo zenbaitekin jolasean, mutiko bat zegoen, zazpi edo zortzi urte zituzkeena, bera ere ezinago beltza," urdin" deitzen dituzten haieta...
‎Hori izango zen sistemaren alderdiek nahi dutena; eta ez da arrunt bazter daitekeen gauza. Bat baino gehiagori entzun izan diot lehertuko den krisia hilkorra izanen dela, haren aitzinean inongo neurririk ez delako hartua izan. Nire ustez, ikuspegi sobera ezkorra da.
2013
‎Eta Hamza, arrazoi haren aitzinean, harria baino mutuago geratu zen.
‎Nebarekiko jarrera aldaketarekin batera, funtsezkoa gertatu zitzaion Raissari dantza, bere bide berri hartan aitzina egiteko, askatasuna eta barne bakea amets?
‎–Lagun interesgarria. Zure adiskide Abaurreri eskatu zenioke haren aitzinera agerrarazteko.
‎–Gixuneko kondesa, makurtu nintzen haren aitzinean.
‎Henrike, mahai batera jarrita. Ni, haren aitzinean zutik. Kopa bat zuen parean, eta sukaldaria lehian zegoen harendako zerbait prestatu beharrez.
‎Barberarengana eraman ninduten, zitadela barnean. Haren aitzinean jarrarazi eta esku trebez bipildu ninduen papar erdirainoko bizarraz eta besagainerainoko adatsaz. Galdera aunitz egin zidan.
‎Eta Hamza, arrazoi haren aitzinean, harria baino mutuago geratu zen.
‎Nebarekiko jarrera aldaketarekin batera, funtsezkoa gertatu zitzaion Raissari dantza, bere bide berri hartan aitzina egiteko, askatasuna eta barne bakea amets...
‎Ez zakien nora joan eta gelditu zen herri barnean, Gorri senitartearen etxea non zegoen jakiteko. Hor, pilota plazan, gizon zahar bat bazen zuhaitzen pean, itzalean eserita; haren aitzinean bi haur pilotan ari ziren zinki. Lore hurbildu zitzaion eta galdatu zion. Jauna egun on.
‎Lorek baztertu zuen aulkitxoa eta eseri zen. Paper puska bazen haren aitzinean. Hartu zuen eta irakurri zituen idatziak ziren hitzak" maite haut Lore".
2014
‎Sustoaren ondoren, ordea, irri karkaraka hasi zen bat batean. Erreakzio haren aitzinean, nora ezean geratu zen Anbroxio, baita porrot sentsazio batekin ere, erridikulurik handiena egin ote zuen. Juxtu une hartan, baina, Felisak begiak itxi eta ezpainak bildu zituen ezusteko keinu ezin adierazgarriagoan.
‎Juxtu une hartan, baina, Felisak begiak itxi eta ezpainak bildu zituen ezusteko keinu ezin adierazgarriagoan. Emakumearen erreakzio haren aitzinean, haatik, are galduago sentitu zen Anbroxio. Bazirudien, izan ere, maitasunaren munduak, bat batean, labirinto baten egitura hartu zuela.
‎(Koleran) Zertako ez dautak erran zozo buru handia? To orai pollita behar diat haren aintzinean!. Oraiko haurrek bururik ez dute.
‎Larzabalen Etxahun antzerkian bi amoranteak ikusten ditugularik sukaldean elkarri eman hitza aipatzen, beraz, euskal legetik justifikatzen bere amodioak esku daukala elizako zinaren aitzinetik. Hori bera zen gertatzen parrokiako antzokietan diskurtso ezkertiarra atxikitzen zelarik eta mera eskarniatzen haren aitzinean. Toberaren eremuan sartzen gara hor eta ohartzen ez dela antzerkia ekitaldi gisakoa.
2015
‎Izan ere, literatura egiteko idazmoldeari buruzko eztabaidak sarriak izan ziren euskal literaturan, berpizkundean bertan Lauaxeta eta Aitzolek izandako eztabaida (euskara jasoa eta euskara herrikoia) esaterako. Ez ziren bakanak garai hartan aitzin solasean irakurlearen lagungarri paratutako hiztegitxoak adibidez. Horrek, honenbestez, muga tinkoak ipintzen zituen literaturaren hurbilpen hertsiki estetiko bat aldarrikatzeko.
‎haren beso zangoak txori batenak bezain mendreak ziren eta, ondorioz, haien erdian konkortzen ziren giltzadurek harrigarriro hanpatuak ziruditen. Baina zer axola zitzaizkidan niri hezur luzeak, aurpegi zerutiar hura ikusita; zer neskaren gorputzeko atal guztiak josten zituzten urratu eta ubeldurak, elurrak eguzkipean bezalako erlantza zabaltzen zuen ile fin haren aitzinean; zer aurpegi haren betazpi hitsak, begi urdin zoragarri haiek inguratzen bazuten?
‎Jadanik ez nintzen Maximilian plazan, karrika extu eta ilun batean baizik: zuela eternitate bat Angelak erakutsitako leihatila mehar haren aitzinean, Bavariako sotora ematen zuenekoan.
‎1969ko uztail hura aitzin, espazioa arakatzeko en­tseguak ja ugariak izanak ziren, bistan denez. Doi bat markatu ninduten oroitzapen batzuk iratzarri ditut.
‎Estafetan zezenetako batek aurrera egin du, eta tarte handi samarra atera die gainontzeko adardunei. Haren aitzinean lasterraldi eder bezain laburrak ikusi ditugu, abiada horri luze eutsiko dion hankabikorik ez baita.
‎Ni tente eta lurrera begira. Deabru gorri puta hau burua altxatu ezinda haur haren aitzinean. Hori da dena.
‎Isilik zain gaude, gure arma barregarriekin aurrerantz makurturik. Berriz eskuan daukat burdina, duela ordu batzuk landetxe haren aitzinean bezain tinko, zakurretako baten burua jotzeko prest. Orain, ordea, amaiera izanen da.
‎Egun malerus hartatik aitzina, aldiz, uko egin zidaten eta, marrazo perilosari bezala, ihes.
‎Aitzitik, badirudi horrek ernatu zuela non, egun hartatik aitzina, Peluo berriz hasi baitzen Pombitorekin ohiko arrantzan eta bere tentura bihurtzen. Gorotz urrina, ordea, nekez baizik ez zuen garbitu, hartaz trufatzen ziren denak, emaztea aker urrinak erakarria zuela erraten ziotela.
‎Aita Echesarrek Espainiatik ekarria zuen Andre dena Mariaren irudi baten aitzinean sablea maginatik atereaz, Lezkanok Orocheri zin eginarazi zion egun hartatik aitzina beti izanen zela Espainiako Erregeren meneko fidel eta etorkorra, bai eta are, herrixka erditan landaturik zegoen kurutzearen aitzinera joanik, egunoroz eginen ziotela Pater Noster otoitza.
‎Beba haren aitzinean iltzatu zen belauniko, goiz osoa hola egon ere, Orlanditok eta Juniorrek hareatik erauzi zuten arte.
‎Oroimen onak utzi dituk. Pentsatzen diat gure Jainkoak irri pollit batekin onetsiko hiela haren aitzinean arralleria batekin agertuko haizanean.
2016
‎Orduan, dafaila xahuaren gainean, izena eta izana berreskuratzen ditu eta Ginebra erregina ageri da berriro guzien aitzinean koroa buruan —zitroi, izotz eta pindar— eta Lancelot ez ezik Mahai Biribileko bertze zaldunak oro —are ezkutari xaloenak eta zamariak ere— liluraturik makurtzen gara haren aitzinean, haren oinetarat erortzen.
‎Behako batez norbait hautatzea L Haurrak borobilean dira, parez pare, isilik. Irakasleak izendatu haurrak behako batez kide bat hautatzen du, harengana joaten da, haren aitzinean gelditzen, kideari begiratzeko denbora hartzen du, eta haren gibelean ezartzen da. Azken horrek lagun bat hautatzen du, behako batez.
‎Bertze egun batez, orai dela zenbait urte, euskal kantari batek gomita luzatu zaigun, plazaratu berri zuen diskaz eta emango zituen kontzertuez informatzeko. Hitzordura joanik, kazetari bakarra izan nintzen haren aitzinera agertu zena. Handik oren baten buruan eta handik hurbil hurbila beste prentsaurreko bat bazen.
‎Suitza behartua izanik bere bankuetan dituen kanpotarren kontuen berri emaitera, kontu horien jabe frantsesek aitzinetik engaiatu dituzte solasak buxeteko ministerioarekin, egin duten hutsa ez plaza publikoan agertzera uzteko, horrela Buxeteko ministroa uste baino aberatsago gertatuko da urte bukaeran. Sapin II legeak solas horiek doi bat ordenatzen ditu, gehituz juje bat izan dela solas horien lekuko, eta enpresak engaiatu direla haren aitzinean neurriak hartzera engaiatu ez dadin berriz enganiorik gerta.
2017
‎Hala, patriarka Jakobek ere, bere anaiarekin gaizki zenean, igorri zizkion bere anaia hari aitzinetik presenteak, esaten zuela (Has 32: 21):
‎Uzten ditut plazer haren aitzin gibelak anarterainoko eta ondoko egitekoak eta atsekabeak handiak baitira, baina hartan zareneko bereko plazeraz mintzo naiz, eta diot ezen orduan ere, hartan zarenean ere, eskastasunen bat, nahigaberen bat izaten duzula; eta hura dela kausa, orduan ere guztiak ongi kontatzera, plazer baino atsekabe gehiago izaten duzula.
‎Iduritzen zait, uste dut, axolagabekeria zela harentzat huts bakarra. Iduritzen zitzaion, uste dut, ezaxolakeriak, eta ez gaizkiak, hautsiak zituela haren aitzinean agertzen ziren emazte eta gizonak. Gizon eta emazte galdu hauen aitzinean bazen Dreyfus jauna buru belarri behatzen zituena.
‎Deabrua aipatzeak deabrua ekarri ohi du: lokatza berretu zen puntu hartatik aitzina. Botei itsasten hasi zitzaien, eta oinetako karga handitzen.
‎Anaiz Funosasek aitortu du denek sentitu zutela, halako beldur bat? data jakitean,, baina pasatzen zen egun bat, eta beste bat, eta bazihoan hura aitzina. Bakegileek jokaldi jeniala egin zuten data publiko egitean, gauza jada atzeraezin bilakatu zelako?.
‎Argudio haren aitzinean hordagoa bota zuen Aurorak, era infantil batean kasik.
‎Egun hartatik aitzina, egunkaria egunero irakurtzeko ohitura hartu zuen Lurrak, ea Telleria jauregiaren inguruko berriren bat agertzen zen.
‎Bira bat eman zuen jendeari parez pare agertzeko, hanka eta beso zabalduak. Haren aitzinean mutil mozkor batzuk erotzen ari ziren eta saiatu ziren emaztearen hunkitzera, tauladaren gainera igan nahiz. Borreroak haizatu zituen gogorki azotekadak emanez.
‎Arratsaldean, Maider etorri zen polizia etxera. Joan zen berehala Frantxoaren bulegora eta jarri zen haren aitzinean. Frantxoak utzi zuen bere lana eta elkarrizketa hasi zen. Ongi lo egin duna. Bai, segur, behar gorria nian. Zer eginen dun orain. Segituko diat nire ikerketa, ez da oraindik bukatua. Nola hori, hire ikerketa. Eta bai, oroit hadi ahuntza naizela. Erotuko naun!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
haren 89 (0,59)
Haren 16 (0,11)
hartatik 11 (0,07)
hura 8 (0,05)
HAREN 6 (0,04)
hartan 4 (0,03)
hari 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
hura aitzin egin 4 (0,03)
hura aitzin belaunikatu 3 (0,02)
hura aitzin agertu 2 (0,01)
hura aitzin bera 2 (0,01)
hura aitzin bi 2 (0,01)
hura aitzin eraman 2 (0,01)
hura aitzin erran 2 (0,01)
hura aitzin ez 2 (0,01)
hura aitzin gelditu 2 (0,01)
hura aitzin jarri 2 (0,01)
hura aitzin zutik 2 (0,01)
hura aitzin agerrarazi 1 (0,01)
hura aitzin aurrerapen 1 (0,01)
hura aitzin baliatu 1 (0,01)
hura aitzin bertze 1 (0,01)
hura aitzin beti 1 (0,01)
hura aitzin bezain 1 (0,01)
hura aitzin biharko 1 (0,01)
hura aitzin Carlos 1 (0,01)
hura aitzin defentsa 1 (0,01)
hura aitzin enbor 1 (0,01)
hura aitzin ezin 1 (0,01)
hura aitzin gibel 1 (0,01)
hura aitzin gorde 1 (0,01)
hura aitzin guzti 1 (0,01)
hura aitzin hi 1 (0,01)
hura aitzin hordago 1 (0,01)
hura aitzin ibai 1 (0,01)
hura aitzin ikaran 1 (0,01)
hura aitzin iltzatu 1 (0,01)
hura aitzin inongo 1 (0,01)
hura aitzin iragan 1 (0,01)
hura aitzin iragate 1 (0,01)
hura aitzin jarrarazi 1 (0,01)
hura aitzin joan 1 (0,01)
hura aitzin kaleidoskopio 1 (0,01)
hura aitzin komando 1 (0,01)
hura aitzin lasterraldi 1 (0,01)
hura aitzin liluratu 1 (0,01)
hura aitzin mintzatu 1 (0,01)
hura aitzin mutil 1 (0,01)
hura aitzin negar 1 (0,01)
hura aitzin neu 1 (0,01)
hura aitzin neurri 1 (0,01)
hura aitzin otoitz 1 (0,01)
hura aitzin paratu 1 (0,01)
hura aitzin pasatu 1 (0,01)
hura aitzin presentatu 1 (0,01)
hura aitzin presente 1 (0,01)
hura aitzin sekula 1 (0,01)
hura aitzin solas 1 (0,01)
hura aitzin zuhaitz 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia