Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.608

2000
‎Nik zazpi edo zortzi urte nituela, gurpil aulkian egoten zen agure bat soinua jotzen aritzen zen gure auzoan. Eta hura ikusita piztu zitzaidan zaletasuna. Gero erregetan izebak oparitu zidan armonika, eta nire kasa ikasi nuen.
‎1975eko UEU hura behar baino lehenago amaitu zen. Irailaren 27an Txiki etaOtaegi fusilatuko zituela esan zuen diktadoreak eta, hura ikusita, Uztaritzen geundenok komunikatu bat egitea eta hegoaldera ahalik eta arinen etortzea erabaki genuen, hemen sumatzen ziren protestaldietan parte hartu ahal izateko. Muga pasatzea, askotanbezala, sufrikario luzea izan zen.
‎Kaputxino sartzeko dei hura barrez hastekoa izango zen, baldin eta hotzikara bateragin ez balit, ikusitakoak ikusita eta entzundakoak entzunda. Aita Morlans inoizberriro ikusi gabe geratuko nintzela sumatzen hasita nengoen, berak osabarekin eginzuen bezala debekatu egingo zidatela hura ikustea, baina ez omen zegoen gaizkipentsatzeko arrazoirik.
‎Kontatu dizut orrialde batzuk lehenago nola egun batean ama, Mattin eta hirurok joan ginen osaba Joanikoten studiorat, ilargia teleskopiotik ikusi ahal izaiteko. Eta orain bertze egun hura oroitu nahi nuke, noiz eta habia hura ikusi baikenuen, lizar lerden baten gainean zegoena.
‎Ordea, guztiz sinesten dut orain, zeren eta tigre haren begietan ikusi bainituen Satanen begiak, eta tigrearen orro hartan aditu Beeltzebulen orroa. Eta nik hura ikusi nuen eta ikusiaren testigantza emaiten dizuet, eta horregatik erraiten dizuet ezen Pagabasoko leizea dela deabruen habia eta egoitza".
‎Zeren, ote dakizu zenbat sufritu zuen anaiak, hark bere buruari egin zizkion zaurien gaizkoaduraren ondorez? Eta, halarik ere, bere irri harekin ikusten genuen beti, edo bere irri iduriko harekin, hobeki, zeren eta irri hura ez baitzen arraitasunarena, baina nigarrarena eta tristurarena, penarik penagarrienarena eta hortz haginen karraskotsena; eta trufarik krudelenaren irria zen, azpian eta bere maskarapean oinaze neurriz gaineko hura gordetzen zuelako, bizi bizia... Eta hura hala zen eta halatan egiten zigun oinaze oinazetsuak, finean, Mattinen betartetik bi aldiz irri.
‎Eta nik hura ikusten nuen, begiak gero eta zabalago, eta, nola baitzirudien ezen guztiok ere amets batean sartuak geundela, zalantza egiten nuen etortzekoak ziren gizonak eta emaztekiak —dukea eta dukesa, kondea eta kondesa—, haragi hezurrezkoak ote ziren...
‎Izan ere, nola egin zezakeen anaiak hain sosegatuki lo, nik hura ikusi nuen bezala ikusi ondoren, Uraitzeko jauntxoaren alabarekin musuka eta hasperenka. Nola egin zezakeen, bai, hark hain trankil eta hain lasai lo, lorategian gertatuaren egile eta eragile izanik, eta nik ez, ikusle baizik ez izanik?
‎" Aita Bartolome Iruñatik etorri berria duk, eta..." Baina aitak bide erdian utzi behar izan zuen bere errana, zeren orduantxe aditu baikenituen osabaren ziztuak eta oihuak ere: " Luthero, Luthero!" Eta aita jesuitaren keinu hura ikusi nuen ondotik: lehenik, begiak zeruraino zabaldu zitzaizkion; gero, aitari behatu zion, esplikazione baten eske... eta, ohartu zenean ezen aitak irri etsi hura luzatzen ziola, erran nahi balio bezala:
‎Eta iritsi zen freskoa estaltzen zutèn zapiak kentzeko ordua, eta guztiak gelditu ziren harri eta zur hura ikusi zutenean, lekat osaba Joanikot.
‎Eta, noiz eta fresko hura ikusi eta jauregiko egongela handirat joan baikinen, berdintsu eta orobatsu ibili ziren osaba Joanikot eta aita Bartolome, konfesionearen profita eta onura mintzagai zutela, oker ez banago. Baina orduan gertatu zen ustekabekoa.
‎Eta, nigarrarekin batean, jauregitik eta osaba Joanikotenganik ihes egiteko gogoa izeki zitzaidan, jaundu eta nagusitu. Eta jaso nituen begiak eta hodei hura ikusi nuen, gurdi bat zirudiena, haizearen zaldiek tiratua, eta neure burua haren gainean idurikatu nuen, Urbiaindik urrun ninderamala, gero eta urrunago; idurikatu nuen gero ezen Italian ezagutu nuen napolitarra etxe ondotik iragan zitekeela bere Donejakuerako bidean, eta harat joan nintekeela ni ere harekin, neure buruari galderarik egin gabe, gitarra musikaren hatsarekin bat eginik, eta behatu... Baina zer nenbilen ni, ezinezko amets hartan denbora alferrik galtzen?
‎Eta Antoniok hura ikusi, eta desgustu ikaragarria hartu zuen, zeren ikusten ari zenak ez baitzuen zer ikusirik Tomas Mororen liburuak erakutsi zionarekin. Eta, orduan, zigorra zerabilten gizon zuri haiei ibaiertzetik xuxentzen zitzaiela, erran zien:
‎Baina, horretan hasi aitzin, utzi kontatzen zer erran zidan Piarres Oihartzabal kapitainak, noiz eta Irunen adio egin baitzidan, nik hari eskatu ondoren ezen etor zedila enekin Urbianerat, zeren ama egon baitzitekeen hura ikusteko gogoz ere.
‎Hasteko, Pagabasoko leizetik iragaiterat gindoazenean, gurdizainari eskatu nion gera zedila, zeren, etxeratu aitzin, haurtzaroko zuhaitz hura ikusi nahi bainuen, nondik jarri baitzen osaba Joanikot dilindan, jauregiko morroi neskameei erakusteko ezen ez zela deabrua zulo hartan ezkutatzen.
‎Eta zenbat eskertzen dizudan orain orduan egin zenuena, nahiz eta haren ondorez neurrigabeki sutu eta koleratu nintzen! Zeren, zuk alde egin eta ni koadroari beha paratzen nintzela, osaba Joanikoten oinaze hura ikusi bainuen, hain egiazkoa eta hain zinezkoa... Baina, nola artean zaldi zoro hura bainintzen, Jainko Handiaren izenean neure oinazeen eta bertzeen oinazeen gainetik jauzi egiteko disposizionean, hala, jauzi egin nuen orduan ere osaba Joanikoten oinazearen gainetik, eta koadroa hartu eta sutarat egotzi nuen...
‎Gizona eta piztia bat batean solasean...? Hori ez duk zientzia, horiek ipuinak dituk, mutila!" Baina nik hura ikusi nuen, eta ikusi bezala eta ikusiaren arabera kontatzen ari natzaizu, jaun André... Hotzean pentsaturik, ordea, bertze arrazoin bat ere bila daiteke, zeren, nola tigrea jan berria izan baitzitekeen, ase egon baitzitekeen mementu hartan, halako moldez, non, jateko beharrik ezean, ez baitzitzaigun gainerat oldartu.
‎Hamaika pena eta sufrimendu iragana nintzen ni orduko, baina ez nuen nehoiz gibela egin: ez osaba Joanikot bere kalbario hartarat kondenatu zutenean; ez Amsterdamen eritu, eta frantsesen edo napolitarren gaitza harrapatu ote nuen beldur izan nintzenean; ez Alain Coup d’Œil itsas lapurrarekin herstura ezin hertsiagoan egon nintzenean; ez oihanean indiar gorriekin triskantza hura ikusi nuenean, eta ez don Fidelen plantazionean ikusi nituen izugarrikerien aitzinean ere; aldiz, gartzela hartan behin baino gehiagotan egon nintzen gibela egiteko puntuan, eta han sentitu nuen lehen aldiz neure burua hiltzeko posibilitatea ere, ez dakit sentsazio krudel bat bezala edo tentagarri ezin eztiago bat bezala.
‎Eta hil hurran zegoena morroi hura zen, zeinak ordu batzuk lehenago erran baitzidan ezen Domingo edo Domingucho Sastre zela baina egun gutiren buruan don Domingo Sastre bihurtuko zela; haatik, modu hartan nekusala, nehoiz baino dominguchoago iduritu zitzaidan.
‎Eta nik hura ikusi nuen, eta, astebete gabe, bertze plantazione baterat egin nuen, non berdintsu eta orobatsu gertatu baitzitzaidan. Eta, etsirik nengoenean, pentsaturik ezen gure mundu honetan ez zegoela amorioarendako ez klementziarako lekurik, bertze gizon harekin egin nuen inkontru.
‎Eta, hala eta halatan, burutik kendu ezin zuen tratu hura, alde batetik, eta errege erreginen ezkontza hartan ikusi zuen luxua eta kirkileria, bertzetik, horditurik bezala etxeratu zitzaigun. Eta bazkalordua iritsi zen, eta batean honetaz eta bertzean hartaz aritu zitzaigun aita, isildu ere gabe, zozoak udaberrian baino kalakariago.
‎Amsterdameko taberna haietarik batean izan zen, noiz eta goiz erdian hartarat sartu eta gizon hura ikusi bainuen, eskuan liburu bat zuela. Eta, liburu bat zuelako edo, gizon hark erakarri egin ninduen hatsarretik.
‎Eta, liburu bat zuelako edo, gizon hark erakarri egin ninduen hatsarretik. Eta, nola ez ninduen, bada, erakarriko, baldin, batetik, liburuzale amorratua banintzen... neure bizitzaren azkeneko bortz sei urteetan deus guti irakurri nuen arren, Piarres Oihar tza bal kapitainaren kontseiluak gidari, eta baldin, bertzetik, ez banuen bortz sei urteko epe hartan ikusi marinelik, eskuan edo besapean libururik zuenik! Eta, horrela, joan nintzen xuxen harenganat, mintzatu nintzaion lehenik frantsesez, gaztelaniaz gero, eta, jakinarazi zidanean ezen gipuzkoarra zela, erran nion, irri bat ezpainetan:
‎Eta ni ere ideia hartakoa nintzen eta, gisa hartan, ez nuen burua gehiegi erabili beharrik, jakin eta ulertzeko ezen mapako paradisuak ez zuela egiazko Paradisuaren existentziarik frogatzen... Haatik, nola, nengoen puntuan nengoela —zalantzen zuloan sartua, bai, baina baita bizitza nehoiz baino seriosago hartzeko gogoarekin ere, zirt edo zart—; nola, bada, deus guti behar bainuen, ipurtargi baten argitik eguzki distiratsu baten egiteko, hala, mapa hura ikusi nuenean, iduritu zitzaidan ezen Jainkoa mapa hartaz mintzatzen ari zitzaidala eta mapa haren bidez seinalatzen ari zitzaidala neure xedea eta etorkizunerako bidea, nola egun batzuk lehenago mintzatu baitzitzaidan zakil azaleko orban itsusi haien bidez, enegan damua eta onerako mudantza eragiteko...
‎Antonio zutik zegoen, eta Joxe eta biok txaluparen ohol baten gainean jarririk. Haatik, hura ikusi zuenean, bizkaitarra guztiz koleratu zitzaion, eta, kolpe batez zutitu eta besotik atxikitzen zuela, erran zion:
‎Batean altzari bat zela, bertzean tapiz handi bat, zabal zabalik nitian nik begiak, harat eta honat beha, harik eta morroi batek erregeordearenganat bideratu gintuen arte. Sartu gintuan haren gelan, makurtu genian biok burua eta plegatu belauna, eta, noiz eta burua jaso baikenuen, gizon hura ikusi genian, irriz eta begirune osoz errizibitzen gintuela. Eta erran zioan aitari... zuen berraitona Alberti, alegia:
‎" Galileo Grezian jaio izan balitz eta ez Italian, nola jaio baitzen, zortzi izanen genituzke gaur egun Greziako jakintsuak —edo hamaika, Anakarsis, Epimenides eta Ferizedes kontuan bagenitu—, ez zazpi..." Eta haren jarraikian erran zidaan: " Antares-i beha duzu teleskopioa..." Eta oroitzen diat ezen, teleskopioa ukitu orduko, halako zirrara bat nabaritu nuela neure baitan, baita zirrara hura osoa eta guztizkoa egin zitzaidala ere, noiz eta begia bere lekuan ipini eta Scorpio ko izar distiratsu hura ikusi bainuen. Eta izar distiratsu hari beha nengoela ohartu ninduan ezen, Damaskora bidean jarri gabe, neure Damaskorako bidea ediren nuela, zeina baitzen, aldi berean, zientziarena...
‎Kontatu zigun ezen konde frantses batek kontatu ziola, Frantziako eta Espainiako errege infantak ezkondu ziren egun berean, hain zuzen ere, nola behin batean arrain saltzaile baten saskitik itzuri zen karramarro bat, eta nola senar emazte batzuen kakontzian ezkutatu zen; eta iritsi zen gaua, etorri zitzaion emaztekiari kaka egiteko gogoa, joan zen aulkirat, paratu zen aulkiaren gainean, hasi zen bere egitekoa egiten... eta bat batean, ai!, oihuka eta oihuka hasi zen emaztea, zeren karramarroak hankaz handik heldu baitzion, beheko ezpainetariko batetik; eta, oi huak entzunik, itzarri zen etxeko jauna, eskatu zion kandela bat bere sehiari, hurbildu zen kandelarekin bere emazteaganat, ikusi zuen ikustekoa, eta erran zion emazteari: ...zut hori, zeren hatsa egoztea baita sekeretua eta kontu honen gorabehera guztia"; eta hartu zuen senarrak hatsa, hurbildu zituen ezpainak istripua izan zen lekurat, egozten hasi zen hatsa karramarroa uxatzeko eta ohiltzeko esperantzarekin, baina orduan, ai!, senarrak oihuka eta oihuka ekin zion, zeren karramarroak bertze hankarekin senarraren goiko ezpainetarik bati heldu baitzion; eta sehiak hura ikusi zuen, eta guraizeak ekarri zituen; eta ebaki zion karramarroari hanka bat, ebaki zion bertzea, eta hala erdietsi zuten senar emazteek azkenean karramarro izugarri hartaz libratzea.
‎Ordea, dukearen eta kondearen emazteak estatu hartan ikusi zituenean, amak erran zien:
‎Zeren eta hatsarrean animaliei buruzko tratatu bat erostekotan egon baitzen, animaliak eta animalien ohiturak izan zituelako ordu arte ikusgai eta ikasgai. Ordea, bertze liburu hura ikusi zuenean, haren aldeko hautua egin zuen. Eta nik, erakutsi zidanean osabak Dioskoridesen liburua, non, dakizun bezala, mila sendabelarren berri emaiten baitzaigu, baita hainbat landare pozointsurena ere, borgiatar baten aitzinean egon nintekeelakoan edo, begiak zabaldu nituen, argibide baten eske.
‎Eta aita Bartolomek hura erran zuen, eta osabak orduan asmatu zuen ezen Erromarat joaiteko asmotan izan ginela gu ere, baina Bolognan bi aste egin behar izan genituela, zeren eta sukar batek eduki baitzuen osaba bera bi astez ohean, eta azkenean Pisarat joan ginela, zeren eta Erroma baino hurbilago baitzegoen eta berant genbiltzan orduko, eta zeren zientzilari bezala dorre oker haren ikusteko baitzuen. Eta, eneganat xuxendurik, galdetu zidan:
‎Eta nik hura ikusten nuen eta gezur hura baizik ez nuen ikusten, eta oihu egin nahi izan nuen, baina hura ez zen ene ordua.
‎Eta jaun Joanes... edo, Joanikot, hobeki, zeren eta aspaldi utzi baitzion zure osabak jaun izaiteari, horietarik duzu. Eta zuk hura ikusi behar, ama baino lehenago, kanpoan kasik urtebete egin ondoren...!
‎Eta osaba hala zegoela, eta ni hari beha nengoela, begiak malkotan, gizon emakume odol gose haiek guztiak maradikatu nituen berriro behin, bi aldiz, mila aldiz... harik eta jendartetik emazteki bat aitzinatu zen arte: osabaganat zihoan lasterka eta hatsangaka, erdi nigarrez, eta, hura ikusi nuelarik, gibeletik iltki nintzen ni ere.
‎Eta orduan bururatu zitzaidan ezen, nola tigrea bentzutua izan baitzen, anaia sendaturik egon zitekeela, Ubarneko dama damatxoek prometatu bezala... baina ez, zeren jauregirat itzultzerakoan, bere irri estrainio harekin ikusi bainuen.
‎Eta, hala, kontzientzian gorderik nuen harra eta betiko harra entseiatzen zelarik urduritasun hura bere alde eta fabore jartzerat, berriro erran zidan ezetz eta ezetz... eta ezezko haiei buru egiteko ez nuen pitxertxoa kurka batean edatea baino erremedio hoberik ediren. Hura ikusten zuelarik, esku zartaka hasi zitzaidan neska, erraiten zidala: C’est magnifique!
‎" Bertze egunen batean egonen gaituk eta orduan erabakiko ditiagu geure diferentziak". Eta galdetu nion Mignoni zein zen gizon hura eta zer erran zion, eta Mignonek ihardetsi zidan ezen bere bezero bat zela, baina ez zuela gau hartan ikusi ere egin nahi, zeren ni kementsuago eta oldartsuago bainintzen eta zeren gau hartan ni nahi baininduen eta ni izendatu baininduen bere baratzeko baratzezain bakar. Eta hain ohoraturik sentitu nintzen haren hitzekin eta hark eskaintzen zidan karguarekin, non, neure ergelkerian, musu eman bainion masailean.
‎Itzarri nintzenean, berriz, oinaze izugarri hura nabaritu nuen berriro han berean, oinean, berunezko sua zainetan. Eta bisaia oinazea nuen alderat astunki jiratu... eta zapi odoldu hura ikusi nuen oinaren jiran. Eta begi ordeak zituen gizon bat ikusi nuen, zeinak erran baitzidan, frantsesez:
‎Eta nik ihardesten nien batean gauza bat, eta bertzean bertze bat: san Frantziskoren behatzezurrak zirela edo Avilako santarenak, edo Urbiaingo jondone Joanikot Etxegoienenak ere nehoiz... eta galdetzen zidaten nor ote zen saindu hura eta nongoa, eta nik ihardesten nien ezen neure herriko saindu bat izan zela, hain ona eta hain bertutetsua, non bizitza osoa iragan baitzuen teleskopio batetik beha, Jainkoa noiz ikusiko; eta galdetzen zidaten ea azkenean Hura ikusi ote zuen, eta ihardesten nien ezetz, baina egun batean uso bat ikusi zuela, Jainkoaren partez zetorkiona, erranez ezen ez zuela teleskopiotik gehiago behatu, zeren eta egunoroz etorriko baitzitzaion usoa bere leihorat bisita egiterat, nola gertatu baitzen handik aitzina...
‎Ziztako funtsatua zen Edurnerena. Lehengo ortziralean Josu —eta, harekin batean, Edurne bera— ospitalera bidean eman nuenetik nengoen hura ikusi gabe. Anaia kezkatu batek nahitaez egin beharreko telefono deiak ere ez nituen egin.
‎Haurrak hurrupada kendu zion bere plastikozko edalontziari. Paperezko ezpain-zapia luzatu nion aho ingurutik cola arrastoak garbi zitzan, baina hark ikusi ez zuelakoa egin zuen. Hanburgesa ahora eraman zuen berriz, baita ausiki ederra egin ere.
‎Ni baino hiru lau urte zaharragoa, ezkongabea edo dibortziatua, erdi mailako funtzionarioa edo bulego bateko enplegatua; horiexek nire ikuskapenaren lehen ondorioak. Errimel ez oso zuzen ezarriak eta soberako pinturak huts eginik zioten bisaia gogortua eztitzeko lanetan; gainerakoan, aurretik haren ikustea banuela iduritu zitzaidan, baina hori ere ez da bitxia 200.000 biztanle ere ez dituen herrixka honetan. Martini bat eskatu zion Musu tristeri, eta ez zitzaion jazarri hormarik gabe atera ziolarik.
‎begi berri haiek onez eraman zezaketen letra multzo bakarra eta ez ordu laurden batez baino denbora gehiagoz kirol egunkarietakoa zen, eta hizki larriak soil soilik. Kultura txirotze hari bai iritzi zion benetan tristea eta penagarria, eta analfabetismoaren atarian sentitzeak seko hondoratu zituen haren animo lehen ere ajetuak, eta halaxe, beste zereginik gabe eta oharkabean, negarrari eman zitzaion luzaroan, eta, halako batean, artean ordu txikietan, besaulkitik jaiki, eta, ordura arte sekula egin ez bezala, telebista piztu zuen; han ikusi zituenak eta hura ikusten berak egin zituenak geldi bitez geure artean, ez dira-eta lau haizetara barreiatzekoak.
‎Amonaren heriotza baino lehen hainbestetan izana nintzen elizan, eta ez nuen aingeru tripoil hura behin ere ikusi. Aingeruaren pitilin zuri hura ikusi eta bekatu beldur infernu nahasi beltz batean ito zen nire burua, eta negarrari ekin nion.
‎Migelek berehala jan zituen bere ogia eta txokolatea, baina nik txokolatea bakarrik jan nuen. Garai hartan ikusten genituen Kid Carsonen filmetan ikasia nuen" txantaje" hitza, eta ez nuen txantajerik sofritu nahi. Horregatik, Edurnek goxoki batzuk eskaini zizkidanean, ezetz erantzun nion.
‎Gogoratzen dudana, nire aitak gerra garaiko bere argazkiak gordetzen zituen kutxatxoa da. Ez dut harrezkero kutxa hura ikusi. Aita hil zen, eta berarekin eraman zituen nonbait gure bihotzetan geldi zitezkeen oroimen guztiak.
‎Gure etxean ez zen jostailuetarako dirurik, eta, hori garbi ikusten nuelako edo, ez nintzen behin ere gurasoek erositako jostailuen grinatan egon. Baina osaba Andoni oso trebea zen egurra lantzen, eta, errege goiz hartan, nire anaia Migelek, bi eguzkien antze  ko begi biribilak jarriz, egurrezko auto handi hura ikusi zuenean, nik doi doi eutsi nion nire gelaren ertzeko gorrotoari.
‎Hori dela eta, hiriko animali denda guztietan ibili ziren antzeko katu baten bila, eta noizbait ere antz antzeko bat lortzeko zortea izan baitzuten, amona itzu  li zenean, haren lorategian askatu zuten mixiñoa. Amona, ordea, ez zerurako ez lurrerako geratu zen bere katuaren berdin hura ikustean, zeren, familiakoei laster azalduko zienez, bere katua egun batzuk lehenago hil baitzen. Nonbait, amona bera arduratu zen katua lorategian bertan lurperatzeaz.
‎Abiatu baino lehen, errekan aurrera zerbait ikusgarri topatuko ote genuen galdegin diotenean, Danek The Great White Trone delako haitza aipatu du baina, denbora aurrera eta gure ibilera gehienbat mantsoarekin, ezin izan gara urrunera heldu. Estherrek, Adelak eta Luisek, ordea, hura ikusi ezean zertarako joanak ote ginen argudiatu, eta, ordua gorabehera, aurrera egin dute eta, haiekin batera, baita Olgak ere.
‎ni oilategian jostatzen nenbilen, orduko hartan putzutxo batean txita bat garbitzen, baina hegaztiñoa uretan denbora luzeegian eduki, nonbait, eta esku artean ito zitzaidan. Begi itxiak zituen animalia mengel hura ikustean larritu egin nintzen eta berehala astinduka hasi nintzaion, laster indarrak berreskuratu, eta begiak zabalduko zituelakoan. Baina ez baitzuen halakorik egin, nire estutasun hartan pentsatzen hasirik, bi aukera bururatu zitzaizkidan:
‎Bakar batzuk ikusi ditut kartzelan hiltzen, baina ez modu hartan, hain basatiki, ehizakia setiatu eta akabatzen den moduan. Gogoratzen naiz, mutil hura modu hartan ikustean, nola edo hala laguntzera jaitsi nahi izan zuela Sotero Etxandik. Baina ezinezkoa zen guztiz.
‎Ondoeza egin zitzaidan, eta tarte bat egin nuen hantxe, hilerriaren atarian ahozpez etzanda, konorterik gabe. Ez zen, antza, tarte luzea izan, inork egoera kezkagarri hartan ikusi baino lehen itzuli bainintzen neure onera, harrituta, zer gertatu zitzaidan ezin ulerturik.
‎Anartean amatxik salako aulkiak mahai gainera jaso, sukaldetik eskoba ekarri zuen. Hura ikusirik aitatxik erremuskada batez manta bazterrera bota, jaiki, emazteari eskoba kendu, obrako hauts eta zakarrak biltzen hasi zen. Amatxi apur bat apartatu zen.
‎" Mezuak?", galdetu zuen Xanek. " Hortik hasi dira asko", esan zuen neskak; hain inprezisoa zen, hain ezin halakoa; eta hala ere, satisfazio txiki bat zen bere izena paper hartan ikustea: gero batere lanik izango ez baldin bazuen ere.
‎labadoran momentu batean... ene! zer duzu hori? ’; Henrik gerrian pipa zekarrean eta, amak hura ikusi zuenean hitza galdu zian; ito larrian jarri zuan; osasunez makal samar zebilean eta, susto hark ez zioan on handirik egingo; boz apal apalarekin: ‘zertarako daramazu hori? ’, galdetu zioan; Henrik hari buruan maite maite eginez, nola hala kontsolatu zian; ‘ze, orain ere joango zara ala? ’, galdetu zioan amak, esperantza poxi batekin.
‎Eta, nora zihoazen...? Henrigana, noski; harekin oroituz, pentsatuz eta laster eta azkenean hura ikusi egingo zuela, Xanek aldi batez bizkorrago ekin zion, luze gabe baina, flakezia handi batek hartu zuen. Elurretan lerra lerra, geroz eta nabarmenkiago gelditzen ari zen atzean.
‎Gero, Xanen alboantsu zen emakume gazte baten atzean jarri eta haren mugimenduak baldarki irudikatzen hasi zen. Emakumeak berriz, eta harekin ziren gizonek ere, ez bide zuten hura ikusten, ez zuten erreparatzen. Burlak haatik ezin ez ikusizkoak ziren.
2001
‎Gehiago hurbildu zen leihora. Une hartan ikusten ez bazuen, ez zuen Marcos egun osoan ikusiko. Izan ere, Romak Marcos esaten zion Abenidan eta estazioan kantatzen zuen hari, Santos edo Felix esan ahal zion bezala, baina Marcos erabaki zuen; eta erabaki zuen, modu berean, Marcosen gurasoak Mateo eta Maria zirela.
‎Paseatzen. Beste behin baino ez nuen herri hura ikusi, bederatzi urterekin, gurasoak hil aurretik. Eta leku bakarra neukan gogoan:
‎Eta Goiok lehorra ikusten zuen artean, nik itsasoari begiratzen nion, nire beldur, nire ardura, nire lelo aurpegiarekin. Oraindik ere begira nago, eta ontzi triste hura ikusten dut ostentzen, eta ontzi hark bere nabigazioa jarraitzen du nire gogoaren paisaian.
‎Goiok badu hemen lagun bat pintorea. Fernando Botero deitzen dute, El Heraldoko argazki hartan ikusten zen pertsonaia dotore haren batere antzik ez duen arren.
‎hutsik  zegoen. Hura ikusirik, azken hamarkadako mozorro guztiak erantzi, eta biluzik gelditu zen bere logelako ispilu aurrean. Eta han ez zuen, ez, bere bururik ikusi; han iletik behatz puntetarainoko soineko beltz beltza ikusi zuen islaturik.
Hura ikusita, arduradunek esan zuten Europa, Europa zela moda berrien topalekua; eta Europan, Europan topatu behar zela Euro  pan ez ezik, mundu osoan ere eroso ibiltzeko moduko trajea.
‎Egun garbia atera zuen eta apenas zebilen haizerik, baina eguzkiak ez zuen batere berotzen eta xulo guziak ongi tapatu behar ziren, abenduko hotz isil hura hezurretaraino ez sartzeko. Paio begiluze batzuk ere ikusi nituen, xelataka ate ondoan, ijitoen arteko ezkontza hura ikusteko desiotan.
‎Rafaga batzuk bota zituzten, sabai aldera; nahikoa izan zen kapirotedun guztien tripak lurrarekin berdin zitezen. Nik neuk mahaitxo baten azpian bilatu nuen aterpe, eta nire abantailazko begiratoki hartatik ikusi nuen hirukoteak Guebokinder harrapatu zuela, eta urkamenditik hurbil egondako Txominek indarka jaitsarazi ziola kokotsaren bermaleku zeukan eskua, gero plazer handiz marinelen korapilo batzuk egiteko, bi eskuak bizkarraren kontra eman eta gero. Bitartean Prostatasek metraileta lokian jarri zion.
‎Seguruenera jendearen artean ahapekako xurrumurrua hedatuko zen, baina ordurako nire zentzumen sorgortuek isiltasun lodia baino ez zuten aditzen. Edo agian ez, zeren eta isiltasun larri hartan txalo ozen batzuk entzun bainituen; eta orduan lehengo eskale bizar urdin hura ikusi nuen berriro, txaloka erotu beharrean eta niri bizkarrean txapaka eginez, animatu nahian. Ez dut ondo gogoratzen, baina nire baitarik indar apurrak bildu eta irribarre xaloa eskaini niola uste dut.
2002
‎Gainera, gitarra ere neraman soinean, hortaz, jantzi haiek, lastozko kapela eta gitarra. Itxura harekin ikusi eta paperetan Karibean bi urtez egon nintzela irakurri zuenean ez zen nitaz fidatu. Gauza guztiak goitik behera arakatu zizkidaten.
‎Eleberriaren lorpenetako bat Saturno planetarekin gizonezko protagonistaren obsesioa planteatzen den joko literarioan egongo litzateke. Donostiako hodeiek planeta hura ikustea galarazten dioten bezalaxe, alkoholak galarazi egiten dio Maiterekin harreman sentimental egonkorra izatea. Alkoholismoak jotako protagonista honentzat, Saturnok bere irrika guztien gailurra sinbolizatzen du, eta horregatik ez du inongo zalantzarik planetaren izen bera emateko bere desiraren objektuari.
‎Gelditu egin zen, ordea. Ni, eserita, kartera hura ikusteko nagi, astitsu. Asun amorruz, noski.
Hura ikusita, gorgona haiek, erabat itzarririk, aireratu egin ziren mementoan bertan, eta euren brontzezko atzaparrak luzatu zituzten, hara eta hona, norbait harrapatu nahian, edozein etsairi aurre egiteko prest. Bere hortz luze eta beldurgarriak karraskatu eta amorru biziz astintzen zituzten hegalak.
‎Ez zuen inoiz aldi hartan adina irrikatu mintzatzeko gai izatea, tiranoari erakusteko mendekatzean nolako poza sentitzen zuen. Izugarrikeria hura ikustean Tereok orro beldurgarria egin zuen, Ifernuko Furia guztiei laguntza eske. Sabela ireki nahiko zukeen, jan berria zuen jaki gorrotagarria ateratzeko; negarretan urtuz, oinaze gaindiezin hartan behin eta berriz oihukatzen zuen semearen izena.
‎Aski aztoratuta geratu zen Herkules lehen begiratuan, oraindik munstro guztiak ikusigabea bailitzan: hamairugarren lana zetorkiola pentsatu zuen espezie berri bateko aurpegi hura ikusi zuenean, ibilkune ezohiko hura, lehorreko animaliekin zerikusirik ez zuen ahots hura, akaso itsasoko piztiaren baten airekoa: garramatua eta korapilatua?.
‎Tamaina garrantzitsua da, eta ez beti handiagoa. Pantailaren neurriak egonlekuko espaziora eta irudiaren eta hura ikusten den lekuaren arteko distantziara egokitu behar dira. 20 hazbeteko pantaila txikiegia da lau metroko edo gehiagoko distantziatik begiratu behar bada.
‎Izan ere Alex balkoian zegoen, teleskopioarekin entretenitua eta bere munduan galduta, baina begien bistan. Eta neskak nahiago zuen hura ikusten egotea. Isilean begiratu besterik ez zuela egingo ondo jakin arren.
‎Ehiza zakur bat zuten beraiekin. Gure zakurrak, hura ikusi bezain laster, eraso egin zion. Joan nintzen ni, heldu nion samatik geure zakurrari, eta bereizteko gauza izan nintzen.
‎drogak mila lekutatik arrakalatutako edertasun ospel hura, adibidez, irriaren argiak argitu eta berregituratu zuena, duintasunaren irudia osatuz. Ene zirrara, irudi hura ikusi nuenean! Eta, zirrararen ondotik poza nagusitzen zitzaidala, honela esan nion, pozaldiak adoreturik:
‎tximistak hartua, itxura batean! Hura ikustean, begirale zorrotzak esan zuen: ‘Baina euliak hegan segitzen du eta...! ’ Ezpatari euskaldunak erantzun zion:
‎Hasieran, egia esan, eskale bat zela iruditu zitzaion Sarari, baina ez zuen Karmelerekin hari buruzko iruzkinik egin: Karmelek Anderri bizkarra ematen ziolako eta hura ikusi ez zuelako, beharbada.
‎Inoiz, ordea, haien berriketarekin nekaturik, ibai aldera jiratu burua eta errotuluarekin egingo  genuen topo. Hura ikusteaz batera, Kafkaren izenak eta irudiak gorputz hartuko zuten gure baitan, eta ahaztuta geneukan idazlearen zenbait gauza gogoratuko genituen.
‎Eta ostera ere errotulu txiki hartara joango zi  tzaizkigun begiak. Hura ikustean, berari buruz egindako hausnarketak berrituko genituen. Behin denak errepasaturik, beste urrats baten atarian geundelako susmoa hartuko genuen.
‎Arrantza debekatua zegoen urte sasoiko egun batez, nire aita amuarrainetara joan zen bere koadrilakoekin. Oso erreka zulo ezkutua aukeratu zuten, seguru zeuden han, kasik bertaraino joan behar baitzen hura ikusi ahal izateko. Toki amuarraintsua zen, harriarte eta ur laster askokoa.
‎Kontzertuaren ostean berriro berba egitekotan geratu ginen: izan ere, momentu hartantxe Pete Shelley eta Steve Diggle eszenatokiaren gainean zeuden, eta hura ikusi beharrekoa zen.
‎Nire nerabezaroan orduak eta orduak egin ditut New Yorketik zetozen doi  nuak entzuten. Estatu Batuetako estoldetan filmaturiko hainbat pelikula betirako geratu ziren nire erretinetan itsa  tsirik hain hunkierrazak garen aro hartan ikusi eta gero. Kerouack, Bukowski, Thompson... oroitzapen bikainak dakarzkidaten izenak dira.
‎Zantzoka gogoratu zituzten aurreko urtean filmaren emanaldietan bizi izandakoak. Txopitea artzapezak pulpitutik espreski sermoia egin zuen kristauek galarazita zutela zentsurak 4R sailkatutako film hura ikustera joatea. Edozertara ere, zazpi gauetan iraun eragin zuten ikusleek ustezko ikuskizun eskandalagarria.
‎Gazteago ziruditen. Hura ikusi bezain laster, saltoka eta musuka hasi ziren denak. Hau duk...
2003
‎Duela hamar bat urte ETBk eman zuen Elgoibarko hiesaren inguruko programa bat, eta hura ikusitakoan erabat hunkitua geratu nintzen. Geroztik gertatu izan dira makina bat gauza hiesa dela-eta, baita Altzan ere adibidez, gogoan ditut nire etxearen aurrez aurre bizi ziren bi anaia, zoritxarrez hiesak jota joan zirenak.
‎Galdetu, bestela, plazaz plaza dabilen hainbat bertsolari gazteri ea zenbat urterekin utzi dion Dragoi Bola ikusteari. Kontuz, behar bada hura ikustetik datorkigu sormena e. Ni ez naiz horren kontra ari, ni, geure bizi filosofiaren transmisioa gauzatzeaz ari naiz, hori interesatzen baitzait bereziki.
‎Azkenean begiak zabaltzen ditu, eta gela hura ikusten duala eztu ulertzen non ote dagoen. Exeri ta bizkarra igurtzitzen du ezkerraz, begiak eta haginak tinko bizkarrezurreko minaz.
‎Unaxek irribarre egin zuen, neskaren irmotasuna, gozotasuna eta, aldi berean, hamabost urteko inozentzia aurpegi hartan ikusirik. Eskua Ainhizeren ile artean galdu zuen berriro.
‎[?] Hura ikustean, israeldarrek honela ziotsen elkarri: Zer da hau?
‎Argala izanik ere, forma ederrak zituen eta bere begiek xarma handia ematen zioten. Gainera, beltzarana zenez, hauek ontsa agertzen ziren eta karrikan pasatzen zelarik bere begi dirdiratsuak ziren haren gainean ikusten zen lehen gauza.Neskari erantzuteko denborarik utzi gabe, adineko emazteak segitu zuen: Eta Derya! Neska ttipiek ez dituzte galtzamotzak eramaten Turkian, ez Istanbulen ere.
‎Euli itsua. Eta Matiasek pentsatu zuen munduko mediku gehienek, abilidade handiak izan arren, ez dutela bizitza osoan euli itsurik ikusiko, bera, Matias, une hartan ikusten ari zen moduan. Euli itsua zela jakin zuen Matiasek horma guztien kontra jotzen zuelako euli hark –irizpide konkreturik gabe– eta koadro baten atzetik ibili zelako hegan.
‎Ohean geundelarik edo etxeko egongelan, bakoitza bere egitekoetan murgilduta, hoteleko pasilloan ikusi nuen gizon lodikotearen itzala sumatzen nian gure artean. Banekian goizean etxetik zihoanean hura ikustera joango zela baina banekian baita ere gauean itzultzen zelarik itzal harekin itzuliko zela. Irudipena baizik ez zuan izango, baina irudipen hori ezabatzeko ez nuela etxetik alde egitea beste biderik erabaki eta halaxe egin nian –kontatu nuen.
‎Segidan, orban gorri bat ikusi nuen nagusiaren kopetan, goitik gerezi bat erori eta hantxe itsatsi balitzaio bezala. Iñakik, berriz, hura ikusi orduko zuhaitzetik jauzi, eta ziztu bizian egin zuen ihes.
‎–Hala, bada, jende haiek, gauza on bat gertatzen zitzaienean, Jainkoa alde zutela pentsatzen zitean; istripuak eta ezbeharrak, berriz, Luziferren adorearen seinaleak eta zeinuak zituan. Horregatik, Azpilgo lurretara iritsi, eta hezur meategi aberats hura ikusi zutenean, zer pentsatu zuten...?
‎Halako suertez, non, egun batean san Pablori bezala, berari ere tximistaren antzeko argi batek argitu baitzion adimena! Argitasun hartan Lutero eta Beltzebu ikusi zituen irudi bakar batean, esan nahi baita Lutero zela Beltzebu eta Beltzebu zela Lutero... eta, hura ikusirik, katoliko egin behar zuela erabaki zuen, eta bere bekatuak lehenbailehen aitortu.
‎–Non gorde duzu kamioia, Joseba? , galdetu nion hura gabe ikusi nuen batean.
‎Baina ez zuen ematen eskuetan ezer zeramanik. Hala eta guztiz ere, beste pertsona batek ere nire antzeko pentsamenduak izan zitzakeen, handik gutxira lehengo guardia hura ikusi bainuen tren gainetik hurbiltzen! Jesus, Maria eta Jose!
Hura ikusi eta bi lagunek ere lasterkari eman diote. Oihuka ari dira, indioen antzera.
‎Manuk, baina, ezkutuan gorde behar izaten ditu etxean. Lehengo batean aitak eskolako karpetan itsatsita zeraman ikurrina handi hura ikusi zion, eta sekulako errieta eginez kenarazi. Horregatik  jadanik ez du ikurrinik etxeratzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
hura 1.606 (10,57)
ha 2 (0,01)
Lehen forma
hura 998 (6,57)
hartan 237 (1,56)
Hura 173 (1,14)
hark 43 (0,28)
harekin 29 (0,19)
haren 29 (0,19)
hartatik 15 (0,10)
harengan 13 (0,09)
Hark 12 (0,08)
haren gainean 5 (0,03)
Harekin 4 (0,03)
Haren 4 (0,03)
haren ondoan 4 (0,03)
hari 4 (0,03)
HURA 3 (0,02)
haren baitan 3 (0,02)
haren bidez 3 (0,02)
harena 3 (0,02)
hura gabe 3 (0,02)
Harengan 2 (0,01)
Hari esker 2 (0,01)
harek 2 (0,01)
haren gainetik 2 (0,01)
haren lekuan 2 (0,01)
hartarik 2 (0,01)
Haren bidez 1 (0,01)
Hura gabe 1 (0,01)
haren bitartez 1 (0,01)
haren burukoa 1 (0,01)
haren esku 1 (0,01)
haren inguruan 1 (0,01)
harenaren ondoan 1 (0,01)
hari esker 1 (0,01)
hartako 1 (0,01)
hartatik kanpo 1 (0,01)
hartaz 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
hura ikusi joan 45 (0,30)
hura ikusi ez 33 (0,22)
hura ikusi nahi 26 (0,17)
hura ikusi bezain 14 (0,09)
hura ikusi ezan 14 (0,09)
hura ikusi behar 13 (0,09)
hura ikusi ere 11 (0,07)
hura ikusi ahal 10 (0,07)
hura ikusi ahala 9 (0,06)
hura ikusi ari 9 (0,06)
hura ikusi aukera 8 (0,05)
hura ikusi gogo 8 (0,05)
hura ikusi egin 7 (0,05)
hura ikusi bera 6 (0,04)
hura ikusi etorri 6 (0,04)
hura ikusi ezin 6 (0,04)
hura ikusi ukan 6 (0,04)
hura ikusi bat 5 (0,03)
hura ikusi egon 5 (0,03)
hura ikusi baino 4 (0,03)
hura ikusi beste 4 (0,03)
hura ikusi geratu 4 (0,03)
hura ikusi hasi 4 (0,03)
hura ikusi huts 4 (0,03)
hura ikusi jarri 4 (0,03)
hura ikusi ni 4 (0,03)
hura ikusi utzi 4 (0,03)
hura ikusi arte 3 (0,02)
hura ikusi barik 3 (0,02)
hura ikusi esan 3 (0,02)
hura ikusi guzti 3 (0,02)
hura ikusi hil 3 (0,02)
hura ikusi izugarri 3 (0,02)
hura ikusi modu 3 (0,02)
hura ikusi sortu 3 (0,02)
hura ikusi ulertu 3 (0,02)
hura ikusi uste 3 (0,02)
hura ikusi asmo 2 (0,01)
hura ikusi besterik 2 (0,01)
hura ikusi bezala 2 (0,01)
hura ikusi bizitza 2 (0,01)
hura ikusi den 2 (0,01)
hura ikusi desio 2 (0,01)
hura ikusi eduki 2 (0,01)
hura ikusi eman 2 (0,01)
hura ikusi entzunezko 2 (0,01)
hura ikusi eragotzi 2 (0,01)
hura ikusi eraman 2 (0,01)
hura ikusi ezean 2 (0,01)
hura ikusi film 2 (0,01)
hura ikusi gabe 2 (0,01)
hura ikusi gai 2 (0,01)
hura ikusi galarazi 2 (0,01)
hura ikusi garbi 2 (0,01)
hura ikusi gonbidatu 2 (0,01)
hura ikusi gonbit 2 (0,01)
hura ikusi handik 2 (0,01)
hura ikusi hura 2 (0,01)
hura ikusi inora 2 (0,01)
hura ikusi jakinarazi 2 (0,01)
hura ikusi jende 2 (0,01)
hura ikusi larritu 2 (0,01)
hura ikusi nu 2 (0,01)
hura ikusi opera 2 (0,01)
hura ikusi ote 2 (0,01)
hura ikusi piztu 2 (0,01)
hura ikusi posibilitate 2 (0,01)
hura ikusi poz 2 (0,01)
hura ikusi soilik 2 (0,01)
hura ikusi zail 2 (0,01)
hura ikusi adinako 1 (0,01)
hura ikusi aitatxi 1 (0,01)
hura ikusi ala 1 (0,01)
hura ikusi arrisku 1 (0,01)
hura ikusi ase 1 (0,01)
hura ikusi askatasun 1 (0,01)
hura ikusi aski 1 (0,01)
hura ikusi aspertu 1 (0,01)
hura ikusi azaldu 1 (0,01)
hura ikusi baimen 1 (0,01)
hura ikusi Donapaleu 1 (0,01)
hura ikusi Frantzia 1 (0,01)
hura ikusi Mikel 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia