Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 633

2000
‎Nik, irratia dela eta, astero liburu bat irakurri dut azkenaldian. Eta idazle batekin liburu hontaz edo beste idazle hartaz hitz egiten hasi eta ikusten duzu ez duela irakurri.
‎Eta gaur egun, ikuspegi abertzale batetik Setien apezpikua izan da gauzak argien esan dituena. Historiak esango du" hark hitz egin du!". Setienek eman du etsenplua.
‎—Non dago Pedro Huizi...? Zeren, hemendik joan aitzin, harekin hitz egin nahi bainuke...
‎Bihotza zabaltzen zait, eta mila poz jariotan irekitzen, hartaz gogoratzen naizenean. Zerbait gardena dela esatea zail egiten zaigun garai nahasi hauetan egungo Astarrain ikusi besterik ez dago, tamalgarria deritzot Astarrain eder hartaz hitz egiteari. Hainbat abesti sortua da haren ertzetako baserrietan.
‎Aita arrautza frijitua jaten ari zen. Nekatuta etortzen zen lanetik eta errespetuz eta erdi isilik egoten ginen, harik eta hark hitz egiteko baimena ematen zigun arte.
‎Nonbait, ez oso aspaldi lankideren batekin abentura bat izan zuen eta, Xavierren isilpean gorde ahal izango zuela uste izan bazuen ere, gure epaiketaren kontu horrek zuzenean eragin dio; pertsonaiekiko identifikazio handia, oso handia izan omen du; ni orain konturatu naiz: haren hitz egiteko modua ez zen txantxetakoa. Eta azkenean lehertu egin da, eta Xavierren erreakzioaz ez dizut ezer esango...
2001
‎Bizitza exilioa bada, ez gaude Joseba Sarrionandiaren exilioaz hitz egiten soilik, harenaz hitz egiten dugun neurri berean hitz egiten dugu gure exilioaz. Zer da, baina, guztion exilioa?
‎Geriatriko osoan gutxien ezagutzen duzun agurea. Beno, hobeto esanda, ez duzu batere ezagutzen, ez duzu inoiz harekin hitz egin. Lotsa antzeko sentsazioa izaten duzu ondoan duzunean, beste inorekin sentitu ez duzuna.
‎Ordezkariak mintzaldiaren papera plegatu eta galtzetako gibeleko sakelan sartu zuenean txalo zaparrada galanta erdietsi zuen. Halaber haren ondotik hitz egin zuten hautetsi eta kultura arduradun bakoitzak. Laudorio eta elurra bezain zuriak ziren eleek hozturik bezala, populazio opulanta beha zegoen:
2002
‎Emozioa agur afarian Luis Borobia mediku teniente koronelak, Bagramen artatu zuten doktoreetako batek, esan zuenez, partida oso hunkigarria izan zen, aita, ama, aitona eta beste senide batzuk aireportura joan baitzitzaizkion. Espainian dagoen bitartean, aitak harekin hitz egin ahal izango du eta haren tratamendua jarraitu ahal izango du bideokonferentzien bidez, Aireko Armadak Bagramen nabarmendu duen Aireko Hedapenari Laguntzeko Unitate Medikoaren (UMAD) egoitzan instalatutako ekipoei esker. Boroviak ziurtatu zuen umeak ez duela tumore linfatikoari erantsitako minik eta ondo elikatuta dagoela.
‎Esan bezala, egunero elkartzen ginen chatean eta elkarrizketa luzeak izaten genituen maiz homosexualitatearen gaiaren, etorkizuneko planen edota eguneroko ekintzen inguruan. Hain zen atsegina harekin hitz egitea, hain ziren dibertigarriak haren txantxak, ezen denborarekin erabat maitemindurik gelditu bainintzen. Izan ere, harekin egun osoa barrezka igarotzen nuen, eta hori, bere tratuan azaltzen zuen zintzotasunarekin batera, izan ziren ni Iñigo erakarria sentitzearen arrazoiak.
‎Hori besterik ez. Harekin hitz egin ahala bururatu zaidak dena. Nahi duzuena esango duzue, baina plana ona duk.
‎Ahotsagatik izan zen. Andre zahar harekin hitz egiten ari zena... ez al zen Alex. Hurbildu egin zitzaion.
‎Alde batetik ulertzekoa duk haren jokaera, zeren betidanik jakin izan baitik hi Euskaltzaindikoa hintzela, Juanito San Martinek esanda ziurrenik, ez dituk ba alferrik biak eibartarrak eta biak adin bertsukoak. Beste alde batetik, txikitan akolito izana nonbait, haren hitz egiteko moduak Agirre Asteasukoaren sermoiak gogorarazten dizkik batzuetan, Leninen aipuak bestetan, eta ekonomia neo-liberaleko eskuliburuak beste zenbaitetan. Plaza aurretik pasatzerakoan, ugazabak laneko lehen egunean esandakoa etorri zaik burura:
‎Adibidez, Joseph Conradek ez zuela poesia atsegin, ezta Tolstoik edo Ramon Saizarbitoriak ere, eta, egian esan, niri ez zaizkit bururatzen horiek baino idazle serioagoak. Poeta kexu zen poesiaren bazterketaz eta, hari buruz hitz egitean, batzuek erabili ohi duten erdeinu tonuaz.
2003
‎Patxi, haren lagun mina, zebilen batez ere urduri. Haren esanetan, larunbatetik ibili zen harekin hitz egin nahian, baina alperrik, ez ei zen modurik egon inon topatzeko. Larunbat egun osoa komisarian eman ei zuen, eta igandean batek daki non, etxean ez ei zuen inork telefonorik hartzen eta.
‎Bihotzeko minbizia eragiten zioten sentimenduak kanporatu behar zituen. Eta ia ezezagun zuen emakume harekin hitz egitea zen kimioterapiarik eraginkorrena. Minbizia sustraitik atakatu behar zuen.
‎Hik ere ez huen ahalegin berezirik egin bisitaren nondik norakoa adierazteko. Biharamunean bahuela tartetxo bat eta harekin hitz egin nahi huela baino ez hion esan, gogoratzen, Valentino. Patetikoa.
‎Bai, jakina, irristagailu honetan bertan. Harekin hitz egiteko ohorea izan nuen, ezker eskuin eserita, bi ordu pasatxoz pedalei eragiten  genien bitartean. Izatearen arintasun jasanezinaz hitz egin genuen, barreaz eta ahanzturaz, zorionaz, umoreaz, Kafkaz, ironiaz, bakardadeaz... oso gauza interesgarriez.
‎Bada, Císcar haren ipuina ezin utzi genuen bere hartan. Egon ere, Buruk hari buruz hitz egiteko deitu zidalakoan nengoen. Baina bai zera.
‎Ertzaintzaren buruaren burua zen. Ez nuen harekin hitz egin, zerarekin baino... –izena esateko hauxe falta zitzaidala moztu egin nuen.
2004
‎Nolanahi den, Hiromi emakume gaztea da, kanpotik eta barrutik. Haren hitz egiteko erak, irribarreak eta begiradak gizaki xume bezain apala salatzen dute.
‎Assa ikastola (Lapuebla de Labarca), Aresketa ikastola (Amurrio), Armentia ikastola (Gasteiz), Laudio ikastola eta San Bizente ikastola (Oion). Beatriz Alfonso da Bastida ikastolako zuzendaria eta harekin hitz egin dugu. Azken orduko prestaketetan buru belarri eta eskolak ematen ari zela aurkitu dugu.
‎Jaunartzea han egin nuen. Gogoan dut uda horietako batean urte nituela Gasteizen bizi zen mutiko bat etorri zela herrira eta harekin hitz egiten galdetu zidan ea ni euskalduna ala espainiarra nintzen. Nik esan nion" biak, euskalduna eta espainola".
‎Eta berak hainbeste maite duen izeba oso urruti dauka orain, itsasoaren beste aldean. Idatziz baino ezin du harekin hitz egin, eta hari gutunak idazten ematen ditu jolas orduak. Zorionez, izebak berehala erantzuten dio, eta gutun batean bakardade horretatik ateratzeko modua ere azalduko dio.
‎Orduan izeba Intisarri deitu nion, ea berak ezer zekien. Zortea izan nuen, lortu nuen harekin hitz egitea. Eta jakin ere bai amona non zegoen:
‎Lehengoan gai hartaz hitz egin gabe joan nintzen, azkenean.
‎Del Vallek, egia erran, ez zuen espero Weberrek elkarrizketa hartan sekretu militarrik aitortzerik. Baina harekin hitz egin nahi zuen. Ikusi egin nahi zuen gizona, haren hitz egiteko modua entzun, baita bizi zen etxeari begirada bat eman ere.
‎Baina harekin hitz egin nahi zuen. Ikusi egin nahi zuen gizona, haren hitz egiteko modua entzun, baita bizi zen etxeari begirada bat eman ere. Weberren aitzinean, haren etxean, agente espainiarra seguru zegoen bihozkadaren bat izanen zuela, ariman, buruan edo auskalo non zeukan sen ezkutu hark zerbait erranen ziola.
‎Mitxelenak burua astindu zuen, bakar bakarrik egin behar izan genuen gerra hartako irudi latzak uxatu nahiko balitu bezala. Dena den, isilune labur haren ondotik hitz egiten jarraitu zuenean, haren ahotsa kutsu kementsuago batez zegoen jantzita:
‎Zasss. Telefonoak ere ez du emakume fotokopistaren ahotsaren indarra baretzen, eta harekin hitz egiten duenean belarria aurikularretik zentimetro batzuetara jarri behar izaten du.
‎Neure portschearekin joan nintzen, jakina. Arrakasta muturraren aurrean erakutsi nahi bainion, harekin hitz egin baino gehiago. Handik aurrera, elkarrizketa hotza izan zen, moduak eta manerak zaindu bagenituen ere.
‎" Korrekzionala ez da baina, horretan utziko dugu. Hori baino lehenago behintzat, gizarte laguntzaileak harekin hitz egin nahi du. Lehengo hilean eman zion zita, Uxue ez zen azaldu...
2005
‎Amonarekin bizi naiz, Josefina du izena. Berarekin hitz egiteak ez dit lotsarik ematen, gosea dudanean harekin hitz egin behar dut, eta jango ez banu hil egingo nintzateke eta horregatik nire amonarekin hitz egitea nahitanahiezkoa zenez, berarekin lotsarik gabe mintzatzen ikasi dut. Aitona hil egin zen, ez, ez zuelako hitz egiten eta ez jatearren hil zelako, amonak esan zidan cancerdelpulmonek hil zuela.
‎Bere lehengusina txikia, pederasta alaena. Aurpegi aurrera ekarri du Mafalda, askotan egiten duen bezala, hari hitz egiteko. Ez ditut inoiz titiak hain gogor sentitu, alajaina!
‎Kalean arineketan ibili da geltokiraino, bidean tea edanez. Tetsuok esandakoaren arabera, Naroa dendara joango ei zen zuzenean, baina berak lehenago ikusi behar du, harekin hitz egin behar du, beste inor ondoan eduki barik. Ez daki zer esateko, baina hura ikusi eta mintzatzeko beharrak bultzatzen du.
‎–Bai, baina latzak datozkionean harekin hitz egiteko beharra sentitzen du beti –haren ahotsa ez zen dagoeneko hain amultsua– Zerbait gertatu zaizue. Badakizu zerbait?
‎Joxe Marik oso haserre gaiztoa zuen, eta zezenaren indarra. Gizon barea izanik ere, norbaiti modu hartan hitz egiten zionean, hobe zen argi ibiltzea, eta Marrok bazekien hori.
‎Kontua da hizkuntza, gizakiarekin gertatzen den moduan, aniztasun historiko batean bakarrik dela erreala, alegia, giza-talde ezberdinen mintzaira propioetan edota pertsona ezberdinen hizketa ekintza singularretan. Hizkuntza bakoitza eta hizketa bakoitza errespetatzea, honela esan dezakegu, hura hitz egiten duen giza-taldea eta hori esaten duen pertsona errespetatzea da eta, hain zuzen, hemendik hasita bakarrik bideratu daiteke benetako giza-formazioa eta giza-hezkuntza. Honengatik, bada, hartzen du Humboldtek hizkuntz aniztasuna bere lan antropologiko pedagogikoen erreferente garrantzitsu bezala eta, zentzu honetan, adierazgarriak dira oso euskarari edota zein Ekialdeko zenbait hizkuntzari buruzko bere ikerketak.
‎Telefonorik ere ez dut jasotzen jada, Jose Ramon Izpizua izango ote den beldurrez. Ez dut harekin hitz egin nahi. Ez dut hura nire aurrean gehiago ikusi nahi.
2006
‎–Suerte –esan dio. Eta, emakume hark hitz egiten duen bakoitzean gertatzen zaion bezala, iruditu zaio hitz hark harri baten pisua eduki behar duela. Suerte.
‎Benetan. Harekin hitz eginen bazenu...
‎Jon zen... nire mutil lagun ohia. Ez dut harekin hitz egin nahi –segidan, Anek harreman gorabeheratsu haren berri eman zion polizia ohiari. Lehenbiziko aldia zen kontu haiek inorekin partekatzen zituena, eta apur bat harritu zen hasieran, azken batean ezezaguna zen gizon hari hain barne barneko kezkak kontatzeaz.
‎–Nik ere joan nahi dut. Harekin hitz egiten uzten badidazue, ez da arazorik izanen. Ezagutzen dut.
‎Mesedez, erraiezu ez diezaiotela tirorik egin! Harekin hitz egiten uzten badidazue...
‎Bere gorpuzkera mugitzean indarra eta segurtasuna transmititzen zituen. Cristina gurekin egon zen bitartean harekin hitz egiten zuen batez ere, eta, hortaz, nahiko tratu azalekoa izan genuen ordura artean. Ezezagun batekin bizi nuen, beraz, eguneko hogeita lau orduan.
‎Altxatu eta ostalariarengana hurbildu zen. Eskua eman elkarri eta ulertzen ez nuen hizkuntza hartan hitz eginez jarraitu zuten.
‎Esan ezin zizkidaten kontuez jabetzen hasi nintzen apurka apurka. Urte haietan guztietan, isiltasun hark hitz egin zidan bere hotsik gabeko mintzaeran, baina nik ez nuen entzuten jakin. Baina, tupustean, isiltasuna entzuten hasi nintzen ozen
‎Harro sentitzeko modukoak. Laguntzaile harekin hitz egiten nuen nire asmoez. Hark jakin zuen, beste inork baino lehen, umeez arduratu nahi nuela.
‎Akordatuko zara zer festak antolatzen genituen aita lanera joaten zenetan. Hura poza, hura hitz egin beharra! Festa, poza eta aita bateraezinak ziren.
2007
‎Guk hori esan genion geure buruari. Euskararen onura nahi genuen, ez besterik, eta ematen du liskar hartaz hitz egiten hasteak berriro dakarrela haserrea, eta guk ez dugu asmorik. AEK k ikaragarrizko lana egin zuen hura gertatu aurretik, bai eta gero ere, eta guk ere bai, AEKn eta IKAn.
‎Harrezkero, ingurumen arazoak gizartearen maila guztietara helarazteko lanetan dabil. Ekainaren 25ean, Tolosako Naturaldiak gonbidatuta, klima aldaketari buruzko hitzaldi bat eman zuen Chillida Lekun, eta harekin hitz egiteko tartetxo bat izan genuen.
‎Hobe esanda, hari hitz egiten jarraitu du, anaiak burua goitik behera mugitu baino ez baitu egiten zainzurien gainean maionesa jartzen duen bitartean. Hark ere sumatu du Joxean berotzen hasia dela, eta anaia zaharrak esaten duenak aldez aurretik lotsatuko balu bezala, makurtuta dauka burua, begiak zainzurien maionesan itsatsita.
‎" Estimu handitan zinduzkan", esan zion notarioak, irribarretsu. Haren hitz egiteko modu jaso horrek kikiltzen zuen. Bukaera aldera, agureak azken desioak utziak zituela esan zion.
‎Gigi. Harekin hitz egin zuen azken aldiaz gogoratu zen. Hamasei bat urte izango zituen.
‎Batzuek diote iparraldeko frontean hil zela. Hala ere, berak ez du sekula bere balizko iloba hartaz hitz egin.
2008
‎–Nahi al du nik frai Millani deitzea, berorrek harekin hitz egin dezan??
‎Baina horrela ezin dut jarraitu. Behingoz ahoa ireki eta zerbait esan behar zenuke, bai edo ez erabaki, esan zuen eta burua altxatu zuen une labur batez, igerilariek arnasa hartzeko egiten duten moduan; itsaso aldera begiratu zuen bakarrik, ez nire aldera, bere lekuan jarraitzen zuela ziurtatzeko edo, niri ez baizik hari hitz egiten ari balitzaio bezala.
‎Adoretsua, ausarta eta borrokalaria zen, baina balizko erretratu baterako posatuz bezala mintzatzen zen dagoeneko, aktore plantak eginez eta imintzioak esajeratuz. Ordurako bazuen inguruan adiskide talde bat, hark hitz egin ahala buruarekin esandakoa baieztatzen, errepikatzen eta tarteka txalotzen ziona. Ordurako hasita zeuden kronista horiek heroiaren biografia idazten edo gutxienik hari buruzko pasadizo, esamesa eta usteak lagunen artean barreiatzen.
‎Entitatearen erantzukizunak Abisua ematen den unetik beretik, entitate jaulkitzailea da txartel hori erabiltzearen erantzulea, eta, beraz, bere gain hartu ditu txartelaren iruzurrezko erabilerak sortzen dituen gastuak. Oso neurri zentzuzkoa da deiaren data eta ordua eta harekin hitz egin den pertsonaren izena idaztea, jakinarazpena egin dela frogatzeko, gero eragozpenak sortzen badira ere. Entitateak bere gain hartu ditu hirugarren kasu batean gastatutako zenbatekoak, deuseztapenaren tramitazioan zabarkeria edo atzerapena egon bada.
‎Hori pentsatzen igaro du eguna, eta baita hilotza aurkitu zuen emakumearengan. «Ezaguna dut, eta harekin hitz egitea lortu ez dudan arren badakit oso gaizki pasatu duela». Bi nahi ere agertu ditu:
‎Atzo agertu da hedabideen aurrean gertatutakoa salatzera. Ez du, ordea, hark hitz egin. Maritxu Paulus Basurko abokatuak eman ditu jazotakoaren azalpenak.
‎Ikastaroetan genbiltzala, Esteban Pinottiz eta Coaching az Interneten hainbat orrialde agertu ziren. Gu espreski harekin hitz egitera joan ginen Bartzelonaraino, eta zer gertatzen ari zen galdetu genion. Ezer ezkutatzeko ez zuela azaldu zigun, eta guretzako gauzak nahiko argi gelditu ziren.
‎–Nahi al du nik frai Millani deitzea, berorrek harekin hitz egin dezan...?
‎Zer ikusi ote nion nik?, askotan pentsatzen nuen hori, dena zitzaidan  eta desatsegina, haren ibilera, haren narraskeria, haren arnasa eta usaina, haren hitz egiteko era, barre ere zantzoka egiten zuen beti, ez zekien beste modu finago batean, zer ikusi ote nion nik nire amaren ondotik alde egiteko aukeraz gainera, horixe behintzat ikusi nion nik Tomasi, etxetik hanka egiteko aitzakia, baina okerretik makurrera egin nuen txango, hori da egia, berorri ez dakit baina gizonezko gehienei berenak garela sartzen zaie kaskoan, begiz jotzen gaituzten une...
2009
‎Kantariak igandean ekingo dio Donostiako Kursaalen estreinako bakarlana aurkezteko birari eta arrakasta ziurtatuta dauka, sarrera guztiak agortuta baitaude. Lehen kontzertu horren aurretik, eitb.com ek harekin hitz egin du.
‎Dunn School eko langileetako bat gogoratu zuen, korridorean zehar erretilu batekin; eta, erretiluan, lizunak. Neska harekin hitz egitera joan zen Chain: Inoiz ikusi dizudan lizun hori... zer da?.
‎Frantzian? Harekin hitz egin dezaket?
‎–Hala ere, harekin hitz egin zenuenean, ez zizun ezer aipatu kontu horri buruz... –erran zion Xabierrek, telefonoa emanez.
‎Eguerdi hartan pare bat aldiz deitu zuten Zeberio irakaslearen telefonora, baina ez zuten harekin hitz egiterik lortu. Geografia eta Historiako departamentuko idazkariak erran zien arratseko zortzietan tutoretza izanen zuela, eta bere bulegoan aurkituko zutela ordu hartan.
‎Zure emazteak hemengo zahar batek bidalitako eskutitz bat ekarri zuen. Harekin hitz egin nahi zuen. Kontu bitxia izan zen, zeren eskutitza sinatu gabe baitzegoen.
‎Rosak debekatu egin zien berriz harekin hitz egitea. Behingoz Sarak kasu egin zion.
‎Izango da. Ezin du burutik kendu irratitik baino ezagutzen ez duen andrea, baina ezin du harekin hitz egin. Hemezortzi urterekin ezezagun batek aingerua zela esan zion eta orain arima kobratzera datorkio.
‎Mielengan, esate baterako. Haren hitz egiteko modua ez zen argentinarra, aitortu zion bere buruari. Metaforikoa beharbada, arranditsua, baina ez argentinarra.
‎Maria Bibianak, apurka, bere lekua hartu eta bere leku hartatik hitz egin zuen:
‎taldekideekin kontsultatu gabe, jakina. Maria Bibiana ongi ohartzen zen, bai, Teofilo Mariaren ohiko nagusikeriaz, hain zuen desatsegin haren hitz egiteko modua, prepotentea bezain hantustea, baina ongi ohartu zen, halaber, Teofilo Mariaren zalantzaz, honek ez baitzuen erabili?, neurriak hartuko ditugu!, bezalako esanahi hertsiko esaldirik, baizik eta beste bat zabalagoa:
‎Egunsentia zen, eta eguzki jaiki berria aro berri baten ikurtzat har zitekeen, baina Domingo betilun zegoen, inorekin hitz egiteko gogorik gabe; edo bai: hitz egitekotan, baina, pertsona jakin batekin hitz egin behar zuen; esan nahi baita pelotoi buruak eman ziola agindua, eta pelotoi buruari esango ziola esatekoa; eta, hala, harekin hitz egiteko egokiera aurkitzen zuela, esan zion:
‎–Bai, eta ez dago horretara ohitzerik. Beti irteten da negarrez lokutoriotik harekin hitz egin ondoren. Ruben ama gabe bizitzera ohitzen hasi dela uste dut, baina ama ez?
‎Niretako, une honetan, oso garrantzitsua da senide hori aurkitzea, eta harekin hitz egitea. Ez dakit mail honek balio duen, hainbeste denbora pasa da?
‎Lehenago hasten dira hizketan. Esaldietan hitz gehiago sartzen dituzte.Gehiago erantzuten diote amari, hark hitz egiten dienean (Huttenlocher, Haight, Bryk, Seltzer eta Lyons, 1991). Lehenago ikasten dute irakurtzen, eta arazo gutxiago dituzte irakurketan.
‎Beheko Ibarreko (Toledo) aztarnategiko 2009ko indusketa kanpainak aurkikuntza garrantzitsuak ekarri ditu, hala nola arbel oholtxoen multzo bat, non bisigodoek transakzio komertzialak, gutunak, perpausak, lan kontratuak, pertsona zerrendak, ale esleipenak (errentak edo eskola ariketak) jasotzen zituzten. Ibar Beherean lan egiten duten arkeologoek azaltzen dutenez, inskripzio horiek latinaren azken etapa eta gaztelaniaren jatorria dira, eta fonemak eta silabak sintetizatuz garai hartaz hitz egiteko modua islatuko dute. Horrek alfabetatze maila handia erakusten du, gutxienez gizarte talde handien artean, landa eremuko biztanle gehienek ez baitzekiten irakurtzen.
‎Ohitura dugu, tartean tartean, telefonoz solasean aritzeko; badakizue, distantziaren zama arintzeko. Gustuko dut harekin hitz egitea, mintzaide ezin hobea da: hasiko zaizu huntaz eta hartaz, argia jarriz beti behar den lekuan.
‎Halere, ni, behintzat, ez. Bueltatu zenean harekin hitz egin nuen, eta ongi etorria eman nion. Txirrindularitzan, zoritxarrez, errudunek ordaindu beharreko bidesaria euren kirol ibilbidea izaten da.
‎Eraikinaren jabearekin hitz egiteko ahaleginak hutsalak izan direla diote. Maiz saiatu gara harekin hitz egiten, baina ez du nahi. Hamaika trikimailu erabili ditu, gainera, gaztetxea hustutzeko.
‎Azpimarratu du inoiz izan ez duen kargu politiko garrantzitsuena izanen dela, eta aurre eginen diola Jauregik utzitakoa baztertu gabe, eredu politikoa delako beretzat. Bezperan harekin hitz egiteko aukera izan zuela kontatu du, eta aholkuak eskatu zizkiola. Jauregiren hitz guztiak oso garrantzitsuak dira nire bizitzan.
‎Dohain hori oso baliagarria da Caparrosen moduan futbola ulertzen duen entrenatzaile baten babesa izateko. Harekin hitz eginez gero, beste irudi bat eman dezake. Lotsati samarra da.
‎Noski, azken urteetan aitzakia ezin hobea dugu horretarako, Risto Mejide. Hark hitz egiten duen uneetan igotzen omen da audientzia sabairaino. Asteazkenean hau entzun nion:
‎Informazio nahasi eta kontrajarriak eman dituzte, ordea. Batzuen arabera, Murrayk ihes egin du; eta beste zenbaitek adierazi zutenez, berriz, harekin hitz egitea lortu du Los Angelesko Poliziak. Nolanahi ere, medikuaren autoa konfiskatu dute, bertan Jacksonen gorpuan aurkituriko substantziarik ba ote dagoen aztertzeko.
‎Entzungor egin zion, hala, Hoiatolesma Tagaviri. Haren aurretik hitz egin zuen elizgizonak batasunari eusteko helburuarekin hitz egin zezan eskatu zion Rafsanjaniri. –Ostiraletako sermoiaren oholtza herriarena da, eta sistemarena, ez alderdi politikoena?.
‎Sadulaieva tiroz hilik aurkitu berri dute Groznin, bere autoko maletategian sartuta; BERRIA k harekin hitz egiteko aukera izan zuen duela aste batzuk.
‎Topaketen ideia geure artean, Antxieta taldean sortu zen. Garai hartan neu nengoen alkate eta Kulturako zinegotzia Maria Jesus Aranburu zen, harekin hitz egin nuen eta Udaleko gainontzekoei proposatu genien asmoa, besteek ere baiezkoa eman zuten. Horrelaxe hasi ginen, Kutxari diru pixka bat eskatuta.
‎Gaizki, egoera zer moduz dagoen galderaren erantzuna. Oso gaizki, telefonoz harekin hitz egin dutenean nola aurkitu duten galdetzean esaten dutena. Gainera, presoa ikusi ezinik geratu dira asteburuan.
‎Egunsentia zen, eta eguzki jaiki berria aro berri baten ikurtzat har zitekeen, baina Domingo betilun zegoen, inorekin hitz egiteko gogorik gabe; edo bai: hitz egitekotan, baina, pertsona jakin batekin hitz egin behar zuen; esan nahi baita pelotoi buruak eman ziola agindua, eta pelotoi buruari esango ziola esatekoa; eta, hala, harekin hitz egiteko egokiera aurkitzen zuela, esan zion:
‎horregatik mintzatu zen, menturaz, lehen pertsonan, bere izenean ez ezik taldearenean ere ariko balitz bezala... taldekideekin kontsultatu gabe, jakina. Maria Bibiana ongi ohartzen zen, bai, Teofilo Mariaren ohiko nagusikeriaz, hain zuen desatsegin haren hitz egiteko modua, prepotentea bezain hantustea, baina ongi ohartu zen, halaber, Teofilo Mariaren zalantzaz, honek ez baitzuen erabili"... neurriak hartuko ditugu!" bezalako esanahi hertsiko esaldirik, baizik eta beste bat zabalagoa: "... neurriren bat hartu dugu", Maria Bibianak bere kasa osa zezakeena... era honetan, adibidez:
‎Maria Bibianak, apurka, bere lekua hartu eta bere leku hartatik hitz egin zuen:
‎Ezin dut nire kontzientzia isilarazi. Harekin hitz egingo dut.
‎–erantzun zuen emakumeak, bizi bizi?. Aurkeztuko dizut nahi baduzu nik ere nire alaba, edo hari buruz hitz egingo. Guraso garenak baino ez gara hunkitzen besteen seme alaben aurrean.
‎Kolpetik isildu zen. Zertarako hartaz hitz egin, nork ulertuko zuen. Mojak ondo zainduko zituen, noski, norbere herrixketatik etorritako neskato gajoak, Nizako kaleetan barna goseak hiltzen zebiltzanak.
‎Ordura arte ez zituen onartuko Elinorren hurbilketa hipokrita haiek, baina, konturatu gabe, hasia zen aurkitzen, harekin hitz egiterakoan, halako plazer bat, kirol joko bat balitz bezala, arau jakin batzuk betez, poliki poliki egia azaleratzen joatekoa, tentuz, orain egiaren zati bat erakutsiz eta orain, berriz, zati horixe ezkutatuz. Ekialdeko jokoa zen, diru tratuak, trukadak, trukeak?
‎Gaur egun, ordea... Urte asko dira inork ez duela hari buruz hitz egiten. Porrota ekarriko liguke berriro bere nabarmenkeriekin hasiko balitz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
harekin 307 (2,02)
Harekin 94 (0,62)
hari buruz 43 (0,28)
hark 35 (0,23)
hartaz 34 (0,22)
hartan 26 (0,17)
hari 24 (0,16)
haren 20 (0,13)
hura 9 (0,06)
Hari buruz 7 (0,05)
Haren 6 (0,04)
haren alde 6 (0,04)
haren inguruan 4 (0,03)
Hark 3 (0,02)
haren ondotik 3 (0,02)
hartatik 2 (0,01)
Haren aurrean 1 (0,01)
Haren aurretik 1 (0,01)
Hura 1 (0,01)
haren bidez 1 (0,01)
haren kontra 1 (0,01)
harenaz 1 (0,01)
harenean 1 (0,01)
harez 1 (0,01)
hartara 1 (0,01)
hartatik kanpo 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia