Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 674

2000
‎Nafarroa erresuma bat zen, estatu bat, besteok ez ginena. Nik beti pentsatzen dut Nafarroako erreginak bibliaren itzulpena ordaindu zuenean, harek buruan izango zuela Euskal Herrian batasun bat lortzea. Erlijioan zatiketa bat lortu balitz, izugarria litzateke gero!
‎Osaba Joanikot ongi mintzatzen zen latinez, eta buruz zekizkien halako erran batzuk... eta ongi bai ongi entseiatu zen niri ere erran hura buruan sartzerat! Hartaraz gero, neure studioetan eta neure prestakuntzan aitzina egiten nuela, ehundaka ikasi behar izan ditut, milaka ere bai, erranen nuke, baina haietarik guti ditut bereziki bereiziak, guti horien artean arestian aipatua.
‎Eta, halatan, bada, iritsi ziren Tolosatik erregeren tropak justiziaren izenean injustiziaren ezartzerat, eta horrela hil ziren bortz bat mila pertsona Mathalasen jarraitzaileen artean. Eta buruzagiaren patua ere ez zen anitzez hobea izan, zeren, lau partetan partitu baitzuten haren goputza, eta haren burua, berriz, Mauleko murrailetako itsu leihotik eseki, non hilabeteetan egon baitzen, harik eta gau batean bertatik desagertu zen arte —eta, barren barreneraino hats hartzen zenuela, begiak dir dir, ordu arte gorde gorderik izan zenuen sekeretuaren berri eman zenidan—: Ni izan nintzen Urte Zahar egunean burua handik kendu, eta herriko kanposantuan isil gordean ehortzi zuena, lur sakratuaren magalean.
‎Eta Mattinena ez zen tipiagoa, batik bat damatxoak asmatu zionetik hamasei urterekin hartz bat harrapatuko zuela. Eta bere ametsekin eta ametsen munduekin hisikatzen hasi zen Mattin, are gehiago zalditik erori zenetik, eta, handik harat, amesgaiztoren batek iratzarri izan zuen anitzetan, haren buruaz spiritu estrainioren bat jaundu balitz bezala.
‎Horrela sosegatu nahi izan nuen Mattin, baina alferrik, zeren baitzirudien ezen landare pozointsu bat bezala errotu zitzaiola amets hura buruan, eta hala gertatu zen ilunabar hartakoa.
‎Eta, gaitzetik gaitzagorat egiten zuela, urratuak eta zauriak guztiz zornaturik, sukar izugarri batek hartu zuen handik egun batzuetarat Mattin, eta kopetan zapi heze batzuk ipintzen genizkion, kasik deus ere egiten ez ziotenak, zeren haren buruak ontzi bat baitzirudien, berun goria zeukana.
‎sainduaren odol xorta iduriz lehor bat da —edo bi, hobeki—, beirazko bertze hainbat anpulutan gorde eta urtero urtzen direnak, irailaren 19an, saindua martirizatu zuten egunean. Eta haren burua ere hantxe dugu gorderik, anpuluekin baterat, katedraleko altxorrean... —eta, batean neuri so egiten zidala, eta bertzean osabari, erantsi zuen—:
‎Eta aita —gainbeherari eta kinka larri hari buru egiteko, buruan irakiten zituen ideiei gorputz emaiten ziela eta bide berriak urratzen—, Baionako, Donibane Lohizuneko eta Pasaiako portuetako arduradunekin eta inguru haietako dendariekin eta tratulariekin harremanetan jarri zen. Eta, nola muturra nonahi den sartzen baitzuen, hala sartu zen, arrantzaren munduan ez ezik —Donibaneko bakailao untzienean nagusiki—, kafearen eta txokolatearen, baita tabako eta tabako hautsaren munduan ere, Baionako arno saltzaileekin zituen tratuak eta irabazpideak ahantzi gabe.
‎Eta, nola erregeek bufoien ageriko nahiz ezkutuko kritikak eta haien txantxak onartzen dituzten eta haienak bakarrik, hala betetzen ote zuen osabak kargu edo betebehar hura aitaren aitzinean, nehork erraiten ez zituen gauzak erraiten zituela eta nehork egiten ez zituenak egiten? Eta, aitak osabari izan ziezaiokeen edo osabaren alde senti zezakeen estimua, beraz, ez ote zuen hatsarretik mesprezu puntu batek ukitzen, bere anaia hark buruan haizea baino ez balu bezala. Zeren eta teleskopiotik izarrei beha gauak galtzea edo txakurrak horrela bataiatzen ibiltzea edo kakategiak asmatzea ez baitzitekeen bertzerik izan...
‎Baina, aitak, amak eta aita Bartolomek ateratzen zituzten arrazoinen aitzinean, osaba, ohi ez bezala, isil isilik egon zen denbora guztian, atsekabetua eta desgogara. Eta aitak erraiten zuen ezen ez zegoela etxegoiendarren ohorea horrela lohitzerik ez zikintzerik, Mattinek lohitu eta zikindu zuen bezala... non eta bere etxean eta gurasoen etxean!; amak, deabruak nonahi den eta noiznahi den erein zezakeela bere hazia, baita handikien baratzean ere, eta neurri guztiak ere ez zirela aski, hari buru egiteko; eta aita Bartolomek, finean, arrai eta alegera egoitekoa zela eta Jainkoari eskerrak emaitekoa, bai, halarik ere, zeren gaitzak tenorez harturik baitzuen erremedioa, eta zeren Mattinekin bederen tenorez ibili baitziren. Eta guztiak zeuden, beraz, desgusturat, baina gusturat; nahigabeturik, baina nahitsu, osaba Joanikot izan ezik, zeren baitzirudien ezen atsekabez atsekabe zebilela...
‎Eta hala ibili nintzen eternitate hartan, eguna joan eta eguna etorri, Elbiraren musu hura burutik kendu ezinik! Eta begiak hersten nituen, eta puntu bero eta heze hura errotzen zitzaidan bekokiaren erdian, eta hatsarrean puntu bat bertzerik ez zena handituz eta handituz joaiten zitzaidan, harik eta buru osoa hartzen zidan arte, gorputz osoa, mundu osoa...
‎Eta, handik aitzina, ohi ez bezala alhatzen hasi zitzaidan neure kontzientzia gaixtoa, zeren neure tokia galdu bainuen behin, eta bekatu mortala egin nuen, adulterio egin nuen, ez gorputzez baina bai gogoz eta arimaz... Eta haurdunaldi osoan ezin izan nuen bekatu hura burutik kendu eta, nola bekatuak lohiturik bainengoen, beldurtu egin nintzen, zernahi etor zitekeelakoan haurdanaldi hartarik. Eta, nola zuhaur baitzinen ene bekatuaren fruitu, seme, larritzen eta tormentatzen hasi nintzen, zeren nehor baino gehiago maite baitzintudan, alde batetik, baina gorrotatzen ere zintudan, bertzetik, zeren gorrotatzekoak baitziren, zinez, bekatua eta bekatuaren fruituak...
‎Eta tigreak orro egin zuen, eta paralizaturik eta odol hozturik geratu ginen han geundenak, baina ez guztiak, zeren eta altxatu baitziren lauzpabortz indiar, arkuak teinkatzeko prest; altxatu zen, halaber, Joxe Aberasturi ezpataz hari buru egiteko; eta altxatu zen Antonio, zeinak, bertze guztiei eskuaren keinu batez aitzinatzen zitzaiela eta deliberamendu hura deliberatuki hartzen zuela, erran baitzuen:
‎Eta emazteki buru argia zen, hain argia, non segur bainago ezen Huarte Garazikoak ez zituela bere Examen de ingenios famatuan skribatu zituenak skribatuko, emaztekien adimenduaz denaz bezainbatean, baldin Rosa de Osorio ezagutu izan balu, zeren zinez baitzen emazteki hura buru argia, anitz gizon baino hagitzez ere argiagoa... Eta anitz poema zekizkien buruz, solas haietan aldian behin errezitatzen zituenak...
‎A la guerra me lleva mi necesidad;/ si tuviera dineros, no fuera en verdad, 29 eta segidan pentsatu nuen ezen bi hegazti jo nitzakeela harrikada batez baldin dirurik banu, zeren diruaren truke eskuetara bainezakeen nik neure libertatea, eta zeren soldadua ere, bere aldetik, gerrara joatetik libra baitzitekeen, ene dirua bereganatuz gero. Ordea, pentsu hura burutik iragan bezain fite, guztiz alferrik nenbilela ohartzen nintzen, zeren kornadurik ere ez bainuen neure patrika zuloz betean, eta, horrela, bertze erremediorik ezean, berriro lotzen nintzaien orazinoei, urrikal zaitez nitaz, Jainko Jauna, urrikal zaitez gutaz...
‎Ordea, zientzia orotarik harat, bertze mundu berri hura zegoen, Kolonek aurkitua, eta Antoniori eta bioi deika ari zitzaiguna. Eta, mundu hura buruan nuela, erran nion:
‎Eta, amets hura buruan nuela, Antonio Ibarbiarekin deliberatu bezala, Donostiarat hurbildu nintzaion, nondik abiatu baikinen Sibiliarantz, eta handik Mundu Berrirantz, galeoi flota batean.
‎Eta, bat batean, gogorat etorri zitzaizkidan Alain Coup d’Œil en manuz ene aitzinean hil zituzten bortz beltzen, bi indiarren eta kortsario haren buruak, batzuei eta bertzeei lepotik odola borborka zeriela, begiak sufrimenduaren azken mugaraino zabal. Eta gibela egitekotan egon nintzen, jaun André, baina ez nuen jada gibela egiterik, zeren eta puntu hartan okerragoa izan baitzitekeen ene koldarkeriaren erakustea...
‎Eta halaxe egon nintzen egun osoan, eginkizun hura burutik kendu ezinik —iduri batek emaiten zidan bihotz, haatik: dukearen eta kondearen emazteek eta emakume haiek guztiek jarri behar zuten aurpegiak, sugea erakutsi bezain fite:
‎Eta kanoi hura buru buruan sartu zitzaion eta, nola aita baitzen, izaitez, aseezina, hala gogoratu zitzaion ez ote zen luzeegia kanoien tratuan sinaturikako lau urteko epe hura, zeren ehungarrenaren ondotik baitzetorren ehundabatgarrena... harik eta berant baino lehen argi bat piztu zitzaion arte, aterabidean jarri zuena: Patientia vincit omnia, baina gure aita ez zen pazientzia handiko gizona, eta, handik astebete eskasera, errege egunean, erran zuen:
‎Eta, zer egin ez nekiela, logelarat itzuli nintzen berriro. Eta ohean sartu, eta ezin kendu izan nuen iduri eta figura hura burutik: osaba Joanikot eta Maddalen, Maddalen eta osaba Joanikot!
‎Zer zirrara eta zer bihotz haustea eragin zizkidan osaba gartzelatik ateratzen ikusteak, paperezko txano irrigarri hura buruan, eta bere longain hori harekin, zeinak deabru batzuk baitzituen aitzin gibelean josirik, sugar gorrien artean! Eta zeinen gaitz eta penos sentitu nintzen!
‎Eta nola sartu zizkidan beldurraren piztiak bere erpeak eta atzaparrak berriro errai erraietaraino, eta nola jarri zitzaidan pultsua eta odola, zaldia laur ointka baino fitezago! Ordea, bikotea eskailera batzuetan goiti galtzen ikusten nuela, iritzirik ezen hura zela zirt edo zart egiteko puntua eta sasoina, bertze kurka bat eginik eta neure beldur hari buru eginik, galdetu nion Catherineri ea zergatik ez ninduen Mignonenganat eramaiten, neska haren ezagutzeko gutizia nuela. " Ongi da —erran zidan— Orain berean ezagutzen ahal duzu Mignon.
‎Apez funtzionarioa, ene aspaldiko laguna, prest zegoen. Hura buru jarririk, gainerakoek —lanbidekoek eta bertzeek— segizioa osatu zuten zerraldoaren ondotik. Ene paretik ziztu bizian iragan ziren, juxtu juxtu astia emanda panteoi hurbilenaren gibelean kukutzeko.
‎Esku bat —eskuina ala ezkerra, ez dut gogoan— haren beso gaina utzi eta bisai mazeletan ezarri nion, bertzearekin niregana erakarri nuelarik. Kontsolamendu eman beharrez haren burua nire altzora ekartzea, zin egin dezaket bertze asmorik ez nuela. Bulegariak, ordea, gehiago goititu zuen burua.
‎Azken pentsamendu arin baina lasaigarri hura buruan zebilkiola, komunera abiatu zen, boxeolari itxura zemaion bainu soineko batean bilduta. Pasabide luzeko leihotik ikusi zuen euria ari zuela, gogoz eta haizetsu.
‎Guztiarekin, ez dago zalantzarik urak on egin digula eta jendea, behinik behin, kanpinera beste aldarte batekin itzuli dela. Dan ere irribarretsuago ikusi dut eta dendak nola muntatu behar genituen erakusten eta afariaren ardura zuen taldeari laguntzen ikusi dut (Adela aintziran inguruka ibili zaio, haren burua jostetan urperatu nahian; kanpinean ere nabarmen aritu da Dan erakarri nahian, baina egingo nuke oraindik ez duela apustua irabaztea lortu).
‎Dabiden aldaketa gorabehera, nik beti maitatu izan dut, beti miretsi izan dut haren buru argia, beti sentitu izan naiz seguru haren alboan. Egiaz tiro egin zidanean, ordea, zalantza sortu zitzaidan:
‎Bele berriz, suspertuago zegoen; bera izan zen, esate baterako, Xani, behar izan zuelarik, eskatu gabe ogi zati bat eskaini ziona. Bazuen Bele hark buru apepinatuaren tontorrean ile muilo bihurri bat, eta aldian aldian, itxurazko motiborik ez zela, irri egiten zuen: ustez irri gaixto bat, beti azio txarren bat barrundatzen ariko balitz bezala; zeinerako, bestalde, guztiz inkapablea zirudien.
‎Beste neskak min intziri txiki bat egin zuen, pixka bat tolestu zen. " Eseri", esan zion Elik hari; neska eurengandik aldendu, leihoaren ondoan, aulki batean jarri zen;" nire ahizpa da", esan zuen Elik; isilaldi bat izan zen, Xanek ikusi zuen Elik eskua lo zegoen haren buruaren gainean ipinita zeukala; hargatixe: " ez duzu ezagutzen?", galdetu zion Elik; Xanek ezezkoa egin zuen;" bera duzu Henriren anaia"; Eli haren aldamenean, beroki handi baten barruan, hankak bilduta, txikortua, figura txikitxo bat zen;" zergatik sartu zara hor?", galdetu zion Elik, irritsu.
‎" Barka zure gelan hola sartu izana", esan zuen apalki. Haren buru apepinatuaren erdian, bi begiño beltzek diz diz egiten zuten; alta, ez zen mintzatzera deziditzen. Xanek pauso batzuk eman zituen gelan.
2001
‎Hori zela-eta, hasi nintzen Zumalabe, Santamaria eta horrelakoekin biltzen, alegia euskararekin kezkatua zegoen jendearekin, eta bestea baino biziagoa izango zen «Pan Pin» berri bat egiteari ekin genion. Abalak lortu eta martxan ipini genuen, haren buru Jesus Elosegi jarriz. Handik gutxira etorri zitzaidan burura ea «Zeruko Argia»rekin ez al genuen beste horrenbeste egiterik.
‎Nair ek, ordea, horietako bat ezagutu egin zuen. Orduan irato eta haren burua bat ur zikinetan sartu zuten. Hankak eta eskuak lotu zizkioten eta eskumuturrak ebaki.
‎Batzuetan, argihauts zerrenda hura buruen gainean genuela, mutiko taldeen arteko borrokak hasten ziren, eta areto zaintzaileok geure linternarekin jaiki behar genuen, faroaren moduko dzartadak emanez eta isiltzeko aginduz.
‎Beste aldea erakusten saiatuko zintzaizkion, entzungo zizun itxuraz behintzat, baina... bai, zera!: lehengo lepotik hark burua.
‎Irakurtzeari utzi nion. Ezbairik gabe, tipo hura burutik zegoen. Harekin ez zegoen zer eginik.
2002
‎Bi urte eman nituen etxetik atera gabe. Balkoitik beste umeak ikusten nituen korrika, eta ni maldizio hura buruan: " Zu zara inoiz horrela ibili".
‎Bost urtetik aurrerako neska mutikoentzat espreski osatua dagoen «Nire aita errege» Nekane Umerez Lazkanok euskaratu du. Goibel eta kezkati agertzen da bertako protagonista, bere aitatxo izugarri maite duen mutikoa, jaun tente potente batzuk bere aita maitea errege bihurtu dutelako, eta hark buruan koroa jantzi zuenetik bere etxean ez dagoelako giro. Izan ere, harrezkero egunetik egunera hazi eta hazi egin da bere aita hori, eta noski, etxez aldatu behar izan zuten, zeukatenean ez zelako hainbeste hazitako aitatxo kabitzen.
‎Egitura aldetik, bildumagile batek, Leturia narratzailearen eta irakurlearen arteko norbaitek, transkribatutako egunkari moduan dago idatzita eleberria. Sartreren aipatutako eleberrian edo La familia de Pascual Duarten bezala, bildumagile horrek ez du zalantzarik bere iritzia emateko eta gisa guztietako azalpenak emateko zenbait gertakizunen aurrean, hala nola protagonistak udan ez idaztea edo haren buru hilketaren inguruko datuak. Gure irakurketa orientatu nahian bezala, bildumagilea saiatzen da bereak egiten irakurlearen balizko dudak edo galderak:
‎Aurkikuntza haren buru, Madrilgo Complutense Unibertsitateko katedradun eta Burgosko aztarnategiko zuzendari kide Juan Luis Arsuaga paleoantropologoak lantokian hartu du aldizkari hau, uztail erdialdean.
‎–Hortxe daukazu; hor duzu eskatu duzuna?. Tereok burua jiratu zuen printzea non zegoen ikusteko, eta deika ari zitzaiola, hara non sartu zen gelan Filomela, odolez zikinduta eta adatsak nahasirik, eta haur haren burua jaurti. Ez zuen inoiz aldi hartan adina irrikatu mintzatzeko gai izatea, tiranoari erakusteko mendekatzean nolako poza sentitzen zuen.
‎Galdera hark zur eta lur utzi ninduen, ezin bainuen ulertu nola izan zezakeen lagun horrek erabat isilean neukana antzeman ahal izateko gaitasuna, edo hori izan ezean, nola demontre bururatu zekiokeen hain galdera xelebrea botatzea. Noski, hasierako pentsamendu hori azkar asko baztertu nuen burutik, ez baitzen posible Sergiok nire sekretuaren berri izatea, eta haren buruak sarri izaten zituen (eta dituen) neuraren bat izango zela pentsatuta, ezetz erantzun nion. Ez da ezer gertatuko onartzen baduzu, Yael, jarraitu zuen.
‎Karmelek besoaz Sararen lepoa inguratu, eta haren burua egokitu zuen bere besagainean. Eta, handik gutxira, biak gelditu ziren lotan.
‎Arazoak hain gogaiturik nindukan, ezen, momentu batez, dena bertan behera utzi, eta hanka egitea ere otu baitzitzaidan. Baina berehala kendu nuen asmo hura burutik, ondo asko bainekien Anaia Dabitek ez zidala horrelako aziorik sekula barkatuko. Oharkabean, idazlumaren punta ostera paperean finkatu, eta, poliki poliki eskua bere kasa hasi balitzait bezala, falta zitzaizkidan hitz biak marratu nituen, lehentxoago idatzitakoaren aldamenean.
‎Hura amaitu eta gero, soka-saltoan jardun zuen Joseluk hamar minutuz, eta ondotik beste hainbeste kolpe bolarekin. Toalla sorbalda gainetik biribilkatu zionean zizpuru egin zuen Joseluk, egun hartakoak burura egin zuelako seinale ezaguna eskertuz. Beste aldiunea egin zuten biek, nagusia jesarrita berbetan eta mutikoa zutunik mugitzeari utzi barik, aldageletarako bidea hartu arte.
2003
‎Unaxek bekainak altxatu zituen, harrituta, baina ispiluek itzultzen zizkioten hamaika irudi deformatuen artean bere burua ezagutzen ote zuen itaundu zionean, galdera hori lar ezagun egiten zitzaiola aitortu behar izan zuen bere artean, bere buruarekiko zintzoa izanez gero. Dena dela, une hartan burua beteegi zeukan ezertan luzatzeko. Handik ez zuen ezer irabaztekorik, eta ordurako ikastolak ez zion ezer eskaintzen.
‎Dekoratu antza zeukan etxeen multzo ilunak bete gabeko ametsez zipriztindutako ortzi beltza zorrotz mozten zuen, mitologiako liburu batetik ateratako izaki bakarra ziruditen bat egindako gorputzen aurrean. Baina izaki haren buru bakarrak aurrera egiteko asmorik ez zuen agertu.
‎Ezt rebetasunak eragotzi zion lagunari jolas miseria hartan burua altxatzea eta haurtzaroa aihen lastimosoan erre behar izan zuen, zigor hartatik ihes egin aurretik. Betiko alde egin zuenean ume aroa zeharo galduta zeukan lagunak... bere zoritxarrerako.
‎Eskertu nion tratu zuzen hura Bururi. Peril handietan sartzekotan nintzen seinalea zela begitandu zitzaidan.
‎Azaroan Herriko Defentsa Batzordea osatu zen, eta berari zegokion haren buru izatea. Uko egin zion.
2004
‎Nik beste testuinguru batean ez nuen izango, beharbada, izan nuen adorea. Testuinguru berezi hartan burua altxatu edo agertu ahal izan nuen. Bestalde, irrati honetan bazeuden euskara eta euskal kulturaren aldeko apustu oso tinko eta koherentea egin zutenak, beraz, hori ere gehitu beharreko balorea da.
‎Baina hirurak diaiektikara iraganik, gramatika ezin ikas zezaketenetako batarte horietan goi mailako arrano gertatu zen, eta bcste biek cz zuten ikastaro osoan hitzik ereerran. Eta hirurok astrologia entzutera etorririk, kontsidcratzckoa izan zen ez lattn ez dialektikaikasterik cz zuenak handik egun gutxitara irakasten zigun maisuak berak baino gehiago jakinzuela, gainerakooi hura buruan inoiz ezin sartu zitzaigun artean. Eta harrezkero, espantuz, hartaz gogoeta egiten eta filosofatzen hasi nintzen, eta neure kontutik aurkitu nuen zientziabakoitzak bcre argimen berezi eta bedera eskatzen zuela, eta hark, bchin handik atera eta gero, ez. zuela deus balto gainerako letretarako (Uharte Donibanekoa,!
‎Galdera hark buru barnean durundi egin zion Del Valleri une luze batez. Eta agentea harritu egin zen berehala erantzunik ez aurkitzeaz.
‎Areago, Paris osoan ez omen nuen gelarik aurkituko. Profezia ilun hura buruan bueltaka, karrikan gora abiatu nintzen. Hiru etxe multzo aurrerago, liburu denda ttiki bateko atea zabaltzen ari zen emakume pottolo bat ikusi nuen.
‎–Aurrekoan zauriak ematen zian mina, beste hartan buruko minez hengoen. Nahi bahu, liluratu eginen hituzke neskak, hire begi urdin eta txima hori horiekin.
‎Benetako mina sentitu du paparrean handik igaro den bakoitzean eta buruan hainbat irudi sortu zaizkio. Gaur ere gizon ile zuridun bat ikusi du bere irudimenean neskaren titi gogortuak laztantzen; urrezko eraztuna duen gizon baten eskua imajinatu du ondoren haren buru ilehoriaren gainean beherako indarra eginez, belauniko jarri dadin. Azken irudi honek botaka egiteko gogoa eragin dio.
‎Ondoren, agur esan genion elkarri. Baina, agur egin bezain laster, azken bolada hartan buruan zerabilen beste zerbait esan nahi zidan:
‎• Local Media/ Cadena Local: Euskal Herritik begiratuta Estatu mailako telebista talde honetatik nabarmentzekoa da bertako telebista bat, Telebilbao, dela haren burua. Telebilbao lotuta dago Radio Nervionekin, Euskal Herrianirrati lizentzia pribatua lortu zuen lehenetako elkartea; gerora Arabara hedatu zen (Radio Gorbea y Televitoria), bai eta Kantabriarantz ere.
‎Alienazioak, dudarik gabe, kontzientziaren autonomia murriztu eta baldintzatu dezake, baina ez du ezabatzen. Eta, zorionez, ezabatzen ez duelako, alienazioari aurre egin dakioke, eta hari buru egiten ahalegintzen gara denok. Diogunarekin ez dugu, haatik, alienazioaren arazo larria inola ere gutxietsi nahi, baizik eta gizakiaren barne kontzientziaren indarra nabarmendu gogo dugu.
‎Senaz edo, garrantzi handiko deskubrimendu bat egina nuela konprenitu nuen. Zergatik zen garrantzi handiko, hori zen une hartan burura etortzen ez zitzaidana. Gauzak hola, laguntza eskatu nion Setatsuari.
‎Bertan haraxeago, berari zorrotz begira kapelaño batez jantzitako tipo bizartxuri bat zegoen. Tapaxek" hola" esan eta, hark burua pixka bat makurtuz agurtu zuelarik, Tapaxek ere, begirunez, burua makurtu zuen.
2005
‎Hauetako batek, Aralarren topatua ninduen joandako San Migel egunean eta, berak eskatuta, semearentzako autografoa eman nion, txistu ikaslea baita. Hura buruan eta esker onez, grabazioa amaituta, haurra ekarri zuen eszenatokira ezagut nezan eta erregalia ekarri zidan: berak zuzentzen duen Nafarroako elkarte bateko Halakozaleen elkartea buletina.
‎Eta, pentsamendu hura buruan zerabilela, kargatzeari ekin zion berak ere, denbora laburrerako, ordea: izan ere, orain bai, argi eta garbi ikusten baitzuen nondik nora eta nola jo behar zuen tekla hura:
‎1872an Valladoliden denboraldi bat egin zuen. Bertan masoi elkarteekin harremanetan ibili zen, Gasteizera itzultzean logia berri bat sortu eta zenbait urtez haren buru izateko. Aldizka Madrilera ere ihesaldiak egiten zituen, bertako politika, teatro eta kultura giroa maite baitzuen.
‎Ze bero nabaritzen den. Galtzontziloak jaitsi eta astiro begiratu dio, azala atzerantz irristaraziz haren buru gorritua agerian distiraka utzirik. Mihi puntaz jostalari laztandu eta ahoan sartu du.
‎Naroak isil isilik jarraitzen du. Haren buruari doi doi antzematen dio, gero eta gertuago.
‎Naroak, zer egiten ari den pentsatzeko astirik barik, berokia jaso, leihora jo, ireki, eta gertu dagoen belartzara jauzi egin du, justu justu atea danbada bortitz batez irekitzen sentitu duenean. Erasotzaileak ez bide zuen Amets topatzea espero, eta lipar batez zalantzatan geratu da, baina berehala ukabila altxatu eta haren bururantz zuzendu du. Ametsek beso eta gorputzaren mugimenduaz erasoa bildu, erasotzailea desorekatuta aurrerantz makurrarazi eta, besoa honen kokospetik altxatuz, zintzur aldean jo eta lurrera bidali du.
‎Izterrean lehengusuaren animoa ere sentitu du, zut. Atzerabiderik ez dagoela jakinda, lau urte lehenago jolasean baino ikusi ez zuena azkenean eskuan izateko gogoa du, eta badaki oztoporik ez dagoela. Sabel gihartsutik irristatu eta praka barrura luzatu du eskua, luze barik atzamarrek haren buru tinkoarekin topo egin duten arte. " Neuk egingo nioke lan hori", hori zen orduan bururatzen zitzaiona, eta azkenean hantxe du.
‎Ametsek zoratu egingo dela pentsatu du Madokak bere sexuaren gainean makurtu eta ezpainetan laztankor bildu dionean. Ezpainak han geratu dira, zakil lepoaren inguruan, mingaina haren burutik dantza motelean hasi bitartean. Amets konturatu da familiaz bai, baina Ainaraz ez diola ezer esan orain arte.
‎Kodakek ere hobeto ematen zuen. Hilabete falta zen hamasei gurpileko kamioi hozkailu bat bere gainetik igaro aurretik, eta jadanik ez zuen ingurua aztertzen Irantzuren bila; horren ordez ni hartzen ninduen interes handiagoz, autotik jaitsi bezain azkar hasten zen nire hanken artean intzirika, eta ni ere, errukituta, haren burua laztantzen hasia nintzen. Nolabait ulertu nuen Irantzuk ez ninduela ni bakarrik utzi, ni eta Kodak baino, eta biok geunden minduta, gutxienez biok igartzen genuen haren falta.
‎Berak erantzuna nahi zuen. Luzaroegi egon zen galdera hura buruan bueltaka, orain, kafetxo baten estakuruz, ahazten uzteko.
‎Eta gero neure gorputz osoa uztai biribiletik pasa dut. Alegia, uztai hura burutik sartuz, aldaketan behera segi, eta hanketatik atera arte. Horra hor Ernion burutu beharreko" balentria" bitxia!
‎Barre egin zuen, ahozabalik, bere mingain gorrixka eta ezpain haragitsuak erakutsiz. Ile horia zuen, motza eta kizkurra; haren buruak arkume baten bizkarra zirudien.
‎Apez hark burutik eragin behar zigun denoi, irakurri al duzue azkena, idatzi duela ederrik orain ere, Elizaren dotrina sozialaren zantzolaririk onena zen, halakoak ziren haren editorialak El Día egunerokoan zanpaketaren kontrako oporra jotzen genuen aldiro. Amorruz kentzen genituen kofradiako zutabean ageri ziren txatal haiek, euskal patroiak esku hartu behar zuela justizia sozialean, nazioartekotasunak euskal izatearen hondamena zekarrela, guretasuna erdaldundu nahi zutela jainkogabeek.
‎Gaitza zen hari barruko kirkila ateratzen, baina segurutik joko nuke nik hori, meta ostean edo pinudian edo artadian jarduna zela behin baino gehiagotan, gu ez bezala. Horregatik zen harrigarria emakume hark burua galdu eragitea, Cecilia Bolton ek ezinegon batean zeukan, Lekeition, Ziburun eta Londonen. Zenbat ibili ez ote genituen egin Tamisa bazterreko kaietan gora eta behera, Seven Seas Spray non ote zebilen galdezka!
2006
‎Zentzu gabeko gauza batzuk esan ditu, beste batzuk zentzu gehiagokoak... Ez dakit, batzuetan ematen du errealitatera bueltatzen dela, baina bat batean haren burua hegan irteten da berriz ere eta entzuten duen edozer gauza errepikatzen hasten da.
‎Eta benetan sentitu zuen libra bateko harriaren pisua lepo gainean, onartu nahi ez bazuen ere, amari aurretik ere zerbait gertatzen ote zitzaion kezka buruaren gainean bueltaka zeukalako. Hilzorian dagoen aberearen gaineko putre taldearen modura zeukan kezka hura buru gainean bueltaka, eta horrek errudun sentiarazi zuen. Bere burua ospitaleko komuneko ispiluan ikusi zuen lehen aldian jakin zuen erruduna zela, ama ingresatu arte ez zuelako onartu aurretik ere piztuta zeukala argi gorri bat, eta bere buruan zegoela amari zerbait gertatzen ote zitzaion galdera.
‎Egun batetik bestera egin zuen alde herritik eta baita gizakion bizitza arruntetik ere. Aurpegia ozpintzen zion oroitzapen hura burutik kendu nahian joan zen Oxfordera ikastera. Baina bertako pubetako garagardoaren bitsarekin estali nahi zuen zauria uste baino sakonagoa zen.
‎Ikusten dudanez, zure aitonak oharrak jartzen zituen orrien artean. Baliteke horrek haren buru osasunari buruzko zantzuak ematea.
‎–Aitonak gerri inguruan zeraman, kate batez lotuta. Horrek ere ez du ezer onik iradokitzen haren buru osasunaz... Tira, ikus dezagun.
‎Gizonak, bere ofizioa zela-eta, etsai bat baino gehiago zuen errebelen artean. Bernard Etxetok berak, Lüküzeren bigarrenak, haren burua eskatu zion bere nagusiari, borreroak, noizbait, azote zigorra konplitu baitzuen haren bizkarrean. Kondeak berak babestu zuen Domingo:
‎Lastoetan etzanda zegoen, ez esna, ez lo, eldarnio hutsean baino, sukarrak jota. Lasto printzek arantzak ematen zuten haren buru izerdituan.
‎Ez ziren hogeita lau ordu sarekada hasi zenetik, eta, Umbertok zioenez, jada bazterrik bazter omen zebiltzan atxilotuei eragindako tortura izugarriei buruzko zurrumurruak. Preso bat eskuetan galdu zitzaiela, haren burua gorotzez beteriko aska batean behin eta berriro sartu eta sartu ibili ondoren. Beste bat, behazunik gabe utzi zutela hankartean eta sabelean emandako ostikadekin.
Haren burua eta bularrak jainkozko distiraz bainaturik, irudi handiagoa eta indartsuagoa (makoteron kai passona) eskaini zion Atenak, denen begietara (Homero, Odisea, VIII, 18).
‎Su errekorra piztarazi zuen (daie oi ek kouoj) haren kaskoan eta trokelean: udazkeneko izarraren parekoa —distira handia hartzen baitu Ozeanoko uretan busti ostean—, halakoa zen haren burutik eta sorbaldetatik zerion su harroa. Eta erdigunera bultzatu zuen (wrse de min kata messon), han pilatzen baitziren gehienak (Homero, Iliada, V, 4).
‎Handik minutu erdira Athleticen azken partidua ekarri zuen Txerrak hizpidera, lehenago esandakoa haien arteko girotik desagertu nahi izan balu bezala. Hala ere, argi zegoen eskaera hura buruan bueltaka edukiko zuela Joxanek, eta lehenago edo geroxeago erantzun egingo ziola. Handik astebetera giltza bat eman zion Txerrari, Playabarriko txabola biltegikoa.
2007
‎Baina orduan galdera bota zidan Eduk: . Hik ez duk hala uste, Etxe??, eta nik ez nuen esan une hartan buruan neukana, ezpada halako diskurtso ideologiko bat: aberri guztiak kaka zaharra direla, baina bat hautatu behar bazen, nahiago nuela Euskadi Espainia baino, edo halako zer edo zer.
‎Batzuetan kritikatzen duen adina, beste batzuetan sinpatia frankoz aipatzen du, bereziki Hume edo Kant ez ari bada (eta, bide batez, Kant-ek hori. Antropologia pragmatikoa? izendatu zuela, gogoratuko dugu) 684, zerk ez duen, berriro, begirunearekin epaiketa kritikoa alboratzen685 Bidaiarien inpresio, herrien arteko ezinikusi eta topikoen saiosaltsa horren irakurketak(, literatura ligera y poco amena?) ia beti desengainatu duen arren686, behin baino gehiago hartaz buru argiak (Hume, Kant, Schopenhauer) eta autore handiak baliatu izanak (Cervantes, Quevedo, Lope, Calderón, Gracián) 687, Caro Baroja-ri ez dio uzten Herrien Psikologia modu hori jaramonik batere egiteke beste gabe zokoratzen.
‎Pedro erregearen autoritarismoaren kontrako matxinadak noblezia udal oligarkiekin batu zuen, eta biek Gaztelako gobernuan parte hartze handiagoa eskatu zuten. Haren buru Alburquerque bera (laster hilda) eta Enrique de Trastámara jauna (Enrike ii.a, Alfontso xi.aren bastardoetako bat) izan ziren. Erregeak amore eman behar izan zuen, eta Toron geratu zen gordeta; baina laster lortu zuen ihes egitea eta ekimena berreskuratzea, eta gerra zibila piztu zen, erregea hiltzean amaituko zena.
‎Dionik antzararen pasadizoa gogora ekarri izanak ez zion batere onik egin, hura burutik ezin kenduz egon baitzen luze, eldarnio gaiztoetan. Demetrio ikusten zuen aizto handia eskuan, mozkor mozkor eginda, antzarari lepoa moztu beharrez.
‎" Liburutegia itxi ziotek-eta!". Haren burua, halere, goizeko manifestazioan zegoen.
‎Hura gogoratzen bazuen ere, fotomatoi etxolan bertan esan zion itsusi mortala zegoela, eta barre egin zuten horren kontura?, semea erabat arrotz begitandu zitzaion, aspaldiko partez ikusi zuen hartan. " Ezagutu gabe, pentsatu zuen?, argazkiko morroi hura kapaz zen, ez bakarrik Mediterraneoko hondartzetan han hemen lehergailuak jartzeko, baizik eta, baita, orrialde berean, eta lerro batzuk beherago esaten zen bezala, Orioko zinegotzi edadeko hari buruan bi bala sartzeko ere". " Ustezko hiltzailea...", zioen kronikak.
‎Eta egia zen, era berean, Alberto Josek ez ziola Aleidaren izenik aipatu. Baina agerian zegoena baino zerbait gehiago ere bazebilen, bere ustez, eta ez zuen susmo errebes hura burutik kentzen ahal, zeren...
2008
‎Munduaren inguruko lehen itzulia arazo horri esker osatu zuten Elkanok eta Victoria itsasontziaren eskifaiak. Magallanesek, espedizio hartako buruak, ez zuen joan nahi Filipinetatik mendebalderantz Europara itzultzeko. Atzera, Amerika alderantz nabigatu eta ekialderako bidaia egin nahi zuen etxera itzultzeko.
‎Reginak gogoan behar zuen bere nerabezaroko egun hura, noiz eta, Jainkoaren errukiberatasuna adierazteko edo, Ernestinak ebanjelioko emakume adulteriogilearen pasartea atera zuen etxekoen artean; gogora zezakeen, halaber, zeinen ados sentitu zen bai ahizparen iritziarekin eta bai Jesusen mezuarekin ere; geroztik, baina, izugarri aldatu ziren gauzak: une hartan, esate baterako, Nazarioz maiteminduta zegoen Regina, aise jar zitekeena markesa anderearen tokian, emakume irainduarenean, alegia, Faustik egindako galderaren haritik; orduan, ordea, burutakizun hark burutik erraietarako bidea egin balio bezala, maiteminduen eremua istantean hedatzen den suarena ere bada?, erraietatik erantzun zion, bizi bezain biribilki:
‎Anaia gerrara joan zenean, beraz? 1833tik 1840ra luzatu zen lehen karlistaldia?, hiru urte zituen Nazarioren aitak, zeinak ez baitzuen Atanasio gehiago ikusi, ez bizirik ez hilik, gerraren azken hasperenean. Bergarako ituna sinatu baino urte erdi lehenago? bala batek haren burua lehertu eta ez baitzuten hilotza etxera ekarri, bai haren turuta, ordea, aitak. Nazarioren aitonak?
‎aurpegiera ederki aldatu zitzaion bederen, haren begi ingurua batez ere, begirada zorrotz bezain esanahitsua guztiz kamustu baitzitzaion ama nagusiari behingoan, tuntun aurpegia ere jarri zuen une batez, frai Millanek esaldiaren bigarren zatia bukatu ahala?, baita esanahiz hustu ere, apika. Ama nagusia, beraz, ez zen ohiko ama nagusia, izaki blokeatu bat baizik? haren buruak ere zuri behar zuen une hartan?, lehenbailehen desblokeatu behar zuena, haren buru estimuarekin lotutako kontu batek ere behar zuen tartean kontrapisu gisa, komunitateko mojak berari begira baitzituen ordurako, barregarri geratzeko posibilitatea ere hantxe?, halako moldez, non, segundo laburretako noragabetasunaren ostean, bizitzak beti eskaintzen dio beste aukera bat bizi nahi duenari?, h...
‎aurpegiera ederki aldatu zitzaion bederen, haren begi ingurua batez ere, begirada zorrotz bezain esanahitsua guztiz kamustu baitzitzaion ama nagusiari behingoan, tuntun aurpegia ere jarri zuen une batez, frai Millanek esaldiaren bigarren zatia bukatu ahala?, baita esanahiz hustu ere, apika. Ama nagusia, beraz, ez zen ohiko ama nagusia, izaki blokeatu bat baizik, haren buruak ere zuri behar zuen une hartan?, lehenbailehen desblokeatu behar zuena? haren buru estimuarekin lotutako kontu batek ere behar zuen tartean kontrapisu gisa, komunitateko mojak berari begira baitzituen ordurako, barregarri geratzeko posibilitatea ere hantxe?, halako moldez, non, segundo laburretako noragabetasunaren ostean, bizitzak beti eskaintzen dio beste aukera bat bizi nahi duenari?, halaxe esan baitzuen:
‎–Ez dinat ikusi ere egin nahi nire apellidua gordetzeko gai izango ez dena?!?. Eta Reginak ahaleginak egiten zituen itzala burutik uxatzeko, baina ezin itzal hura burutik kendu, aitaren mespretxu hura orban bat bezala sentitzen baitzuen, nola egin zion, izan ere, aitak irain hura, baldin eta berak (Reginak) onena opa bazion hari, halako eran, non errege irudikatzen baitzuen ispiluaren bestaldean noiznahi, koroa eta guzti??, edo petrolio mantxa bat bezala, odolean zehar sakabanatu eta odola zikintzen ziona, baita izen ona ere, ondorioz.
‎Ziurtzat jo nuen gizagaixo hark burua galdu zuela bere bakardade hartan, eta inondik ere antzeman egin zitzaidan aurpegian pentsamendu hura, kartsuki errepikatu baitzituen bere hitzak:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
hura 671 (4,42)
ha 3 (0,02)
Lehen forma
haren 295 (1,94)
hura 153 (1,01)
hark 59 (0,39)
hartan 52 (0,34)
Haren 44 (0,29)
hari 23 (0,15)
hartako 12 (0,08)
Hura 9 (0,06)
Hark 4 (0,03)
harek 3 (0,02)
harekin 3 (0,02)
haren aurrean 2 (0,01)
Harekin 1 (0,01)
Haren alde 1 (0,01)
Haren aurrean 1 (0,01)
Harengana 1 (0,01)
haren alde 1 (0,01)
haren buruz 1 (0,01)
haren gainean 1 (0,01)
haren pareko 1 (0,01)
harengan 1 (0,01)
harengana 1 (0,01)
hari buruz 1 (0,01)
hari esker 1 (0,01)
hartakoak 1 (0,01)
hartatik 1 (0,01)
hartaz 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
hura buru kendu 45 (0,30)
hura buru ukan 20 (0,13)
hura buru egin 18 (0,12)
hura buru belarri 8 (0,05)
hura buru bera 8 (0,05)
hura buru bueltaka 7 (0,05)
hura buru ezin 7 (0,05)
hura buru gainean 7 (0,05)
hura buru galdu 7 (0,05)
hura buru lehertu 7 (0,05)
hura buru argi 6 (0,04)
hura buru pasatu 6 (0,04)
hura buru sartu 6 (0,04)
hura buru beste 5 (0,03)
hura buru eduki 5 (0,03)
hura buru erabili 5 (0,03)
hura buru etorri 5 (0,03)
hura buru altxatu 4 (0,03)
hura buru atera 4 (0,03)
hura buru buru 4 (0,03)
hura buru eman 4 (0,03)
hura buru handi 4 (0,03)
hura buru iltzatu 4 (0,03)
hura buru jarri 4 (0,03)
hura buru mugimendu 4 (0,03)
hura buru ni 4 (0,03)
hura buru baztertu 3 (0,02)
hura buru berotu 3 (0,02)
hura buru egon 3 (0,02)
hura buru eraman 3 (0,02)
hura buru ezetz 3 (0,02)
hura buru gainera 3 (0,02)
hura buru heldu 3 (0,02)
hura buru makurtu 3 (0,02)
hura buru min 3 (0,02)
hura buru osasun 3 (0,02)
hura buru urpe 3 (0,02)
hura buru uxatu 3 (0,02)
hura buru abioi 2 (0,01)
hura buru altuera 2 (0,01)
hura buru apaindu 2 (0,01)
hura buru astindu 2 (0,01)
hura buru atzealde 2 (0,01)
hura buru baiezko 2 (0,01)
hura buru barne 2 (0,01)
hura buru barneratu 2 (0,01)
hura buru barru 2 (0,01)
hura buru bat 2 (0,01)
hura buru bete 2 (0,01)
hura buru bihotz 2 (0,01)
hura buru den 2 (0,01)
hura buru diktadore 2 (0,01)
hura buru erauzi 2 (0,01)
hura buru ere 2 (0,01)
hura buru erori 2 (0,01)
hura buru errai 2 (0,01)
hura buru eskatu 2 (0,01)
hura buru estimu 2 (0,01)
hura buru ez 2 (0,01)
hura buru ezezko 2 (0,01)
hura buru ferekatu 2 (0,01)
hura buru gain 2 (0,01)
hura buru galarazi 2 (0,01)
hura buru gero 2 (0,01)
hura buru hain 2 (0,01)
hura buru ibili 2 (0,01)
hura buru ikusi 2 (0,01)
hura buru inoiz 2 (0,01)
hura buru jaso 2 (0,01)
hura buru jo 2 (0,01)
hura buru josi 2 (0,01)
hura buru laztandu 2 (0,01)
hura buru malapartatu 2 (0,01)
hura buru moztu 2 (0,01)
hura buru nahasi 2 (0,01)
hura buru noizbehinka 2 (0,01)
hura buru nola 2 (0,01)
hura buru nu 2 (0,01)
hura buru oso 2 (0,01)
hura buru papar 2 (0,01)
hura buru pasa 2 (0,01)
hura buru pinu 2 (0,01)
hura buru plater 2 (0,01)
hura buru sorbalda 2 (0,01)
hura buru urruti 2 (0,01)
hura buru zaindu 2 (0,01)
hura buru zuritu 2 (0,01)
hura buru zuzendu 2 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia