Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 119

2000
‎ene anaiaren irri sardonikoarena, zeina baita, bertze hitz batzuetan, oinazearen irria. Zeren, ote dakizu zenbat sufritu zuen anaiak, hark bere buruari egin zizkion zaurien gaizkoaduraren ondorez. Eta, halarik ere, bere irri harekin ikusten genuen beti, edo bere irri iduriko harekin, hobeki, zeren eta irri hura ez baitzen arraitasunarena, baina nigarrarena eta tristurarena, penarik penagarrienarena eta hortz haginen karraskotsena; eta trufarik krudelenaren irria zen, azpian eta bere maskarapean oinaze neurriz gaineko hura gordetzen zuelako, bizi bizia...
2001
‎XIX. mendetik aurrera berealdiko ardura hartu zuen nobelak bere gain: errealitatea irudikatu beharra. Egia da XIX. mendean burgesiaren mundu etaantolamendu moralaren berri eman zigula nobelak, edo, aproposago esanda, gizarte hark bere buruaz zuen irudikapena. Ezin ukatu nobelaren garrantzia gizartemodernoaren imajinarioa elikatzeko orduan:
‎" Eta Australiako tribu hartan bertan buruak kentzen dizkiete labezomorroei" jarraitzen zuen Lucasek. " Baina, bururik gabe ere, bederatzi egun egiten dituzte hil aurretik bizi bizirik." Azkenean gosez hiltzen zirela; ez garunik ez zutelako, ahoa falta zitzaielako baizik.
2002
‎Beharrik xira bat zuen. Harekin bere burua gerizatzen saiatu zen.
‎Gero eta nekezago piztea. Baliteke hark bere burua oroipen bihurtu gura izatea (Fiona, utziko al didan irratia gaur gauerako?). Oso lotuta ikusten duzu orain berari.
2003
‎berreskura dezake, eta haren baitan bere burua
2004
‎ametsa ez ziotela itzuliko. Amestutako iraultza hark bere buruarengandiko askapena ekar zekioneko esperantza eta heterosexual bihurtu zedineko beharra ezinezko zitzaizkiola ohartzean, nahi eta ezinaren arteko sarean trabatu zen; bere bizitza ez zuela inoiz irudikatu erabaki behar izan zuen, ametsa kolektiboa baitzen, eta kolektiboan gauzatuko zen banakakoari zegokion afan, nahi eta desira oro. Ohartu zen Lekunberrin egin zuen bidea egitea zela errazena, xenda trazatuari jarraitu, alegia; bere kasuan, ordea, akats bat zegoen, eta akats horrek zeraman orain Londresera; akats horretan zetzan eskura uste izan zuteneko Euskal Herri aske hartako biztanle, aske, esan luke, ez bilakatzeko arrazoia.
2005
‎Alaba ere. Teresa? bateratsu iristen zen eskolatik, baina Begoñak jaso zuen nexka egun hartan, eginbehar hartarako bere burua eskainita.
‎Hari beretik ere, beregandik jaurtiko du kalte oro, horretarako eskubidea izan eta legezko zaion arren. Urrun, beraz, gizon zintzoarengandik handikeria, eta horrenbestekoa izan dezan hark bere buruari zor dion maitasuna. Haatik, lerrakera hau, errakuntzan dagoenari kaltea egiten ez dion neurrian, askoz gehiago alboratzen da errua egoztea baino; hortaz ergelkeria esaten zaio eta ez justiziarik eza.
‎Ze lastima, burua hirurehun eta hirurogei gradutan ezin biratu izana, pentsatzen nuen halakoetan, nire begien ahalmen urria laburretsita. Eta nik nirea ezkerrera jiratu orduko, berak, kalean behera zetorrenak, eskuinera bere lepoa, parean fortunatzen zitzaiona Kotkowskiren okindegi, Minkiewiczen sonbrailu denda edo zena zelakoa izanik ere, erakusleiho hartan bere burua eta nire isla ez, baizik eta sonbrailuak eta opilak begiratuko balitu bezala. Nik hori sinestea nahi, gajo hark.
‎Tomas danbolindariaren algarak eta Mariaren irriak eragin zituen Senperenaren bat bateko erantzunak. Ondoko mahaietan zeudenek ere ezin eutsi izan zioten barreari eta zeu izan zinen, Damian, liturgia menditar hartan bere burua guztiz kanpo ikusi zuen bakarra.
2006
‎Garaipen asko lortu zituen. Etsai kordobarrarekin Pontubio esaten dioten lekuan, Galiziako probintzian, borrokatu zuen eta han berrogeitamalau mila kalder hil zituen; era berean, zalditeriaren general bat atxilotu zuen, Aumar izenekoa, leku hartan bertan burua moztu ziona. Errebelioan altxatutako baskoiak garaitu zituen.
‎Migel Mailuk koroa kasko gainean eramateak zuloak eragiten ote zituen galdegin zion gau hartan bere buruari.
2007
‎Ezagutze eta jakite egiazko orok azkenean hartara jo behar baitu, erdiestera zer den zinez gizakia bere gaitasunaren arabera, unibertsoa atzemateko eta harekin bere burua eraldatzeko. Izateko indar eta sugarra ordea ez da izaten indartu eta piztua zerbaiten bitartez, zer ere izan baitaiteke ezagutu eta ulertua soilik, baizik begiespenaren bitartez, gizakia behin zer ere izana den, eta batura, zer izan daitekeen.
‎" Gizakiak kultura jakin bat ikastetik hasi behar du, kultura bat non berak beranduago heldu bezala jokatu duen" 49 Gizakiaren pertsonalizazioa —gizabanakoaren nortasunaren osaketa eta garapena—, egiaz, historikoki gizatalde batek sortutako bizikidetza forma jakin batzuen baitan burutu eta gauzatu beharreko prozesua da50. " Haurra", Habermasen hitzetan," pertsona bihurtzen da, bai, baina bakarrik hark bere burua dagokion bizitza sozialaren munduan kokatzen ikasten duen heinean" 51 Hezkuntzaren baitan, beraz, elementu sozialak eta kulturalak ez dira aukerazkoak baizik eta ezinbestekoak, eta, horregatik, pedagogiak asko du ikasteko gizarte zientzietatik eta antropologia kulturaletik.
2008
‎autoengainuarena da batez ere?, halako gauzak izaten baititu bizitzak, batek ez dakiela zer puntutaraino den norberak bizitua edo asmamenak asmatua. Biek miresten zituzten Frantziako autore entziklopedisten liburuak. Voltaire eta Diderotenak, batez ere?, eta biak sentitzen ziren katolizismo tradizionaletik urrun, kontsula markes jauna baino gehiago, hark bere burua paganotzat zuen bitartean honek kristautzat baitzuen, oro har. Ondorioz, biak ziren eklektikoak eta biak liberalak?
‎Beñardoren egoera negargarria zen, zinez: ezpainak dar dar zituen, besoak eta gorputz osoa ere bai; postura hura bere burua botatzera zihoàn norbaiti zegokion, inondik ere, baina Beñardok ez zuen bere burua bota; aldiz, jiratu, horma txikiari bizkar eman eta negarrari, negar luze bati, ekin zion, apurka apurka zubi gaineko lurrera egin zuen arte.
‎edo bietan, beharbada: esan nahi baita bere beste irri hura bankariarekin bizi izan zuèn pasadizoarekin lotuta egon zitekeela, litekeena zen behintzat?, apustuak iragana eta etorkizuna batzen zituèn neurrian; jarraian, gainera, burua mugitu zuen goitik behera bi aldiz, keinu harekin bere buruari esaten ari balitzaio bezala: –Eta ederki irabazi behar zioat apustua bankari jaunari, Nazario Orbe naizen bezalaxe!?.
‎amestutako iraultza hark bere buruarengandiko askapena ekar zekioneko esperantza eta heterosexal bihurtu zedineko beharra ezi
‎autoengainuarena da batez ere–, halako gauzak izaten baititu bizitzak, batek ez dakiela zer puntutaraino den norberak bizitua edo asmamenak asmatua. Biek miresten zituzten Frantziako autore entziklopedisten liburuak –Voltaire eta Diderotenak, batez ere–, eta biak sentitzen ziren katolizismo tradizionaletik urrun, kontsula markes jauna baino gehiago, hark bere burua paganotzat zuen bitartean honek kristautzat baitzuen, oro har. Ondorioz, biak ziren eklektikoak eta biak liberalak... baita zuhurrak ere, hainbat gairi buruzko iritziak isiltzera ohituak, beren ingurune hagitzez ere atzerakoiagoan ohitu beharko!
‎Beñardoren egoera negargarria zen, zinez: ezpainak dar dar zituen, besoak eta gorputz osoa ere bai; postura hura bere burua botatzera zihoàn norbaiti zegokion, inondik ere, baina Beñardok ez zuen bere burua bota; aldiz, jiratu, horma txikiari bizkar eman eta negarrari –negar luze bati– ekin zion, apurka apurka zubi gaineko lurrera egin zuen arte. Gero, negarrak lasaituta edo, zutitu eta anaiaren lantegirako bidea hartu zuen.
‎Nazariok, bankuan eserita jarraitzen zuenak, beste irri bat egin zuen, eguzki jaiki berriaren irriarekin zerikusirik ez zuena eta begiak biltzera behartu zuena –kanpora begira zituen arren, barrura begira zeuden begi haiek, inondik ere–, buruak irudikatutako puntu finko batera, zeina iraganean edo etorkizunean kokatua egon baitzitekeen... edo bietan, beharbada: esan nahi baita bere beste irri hura bankariarekin bizi izan zuèn pasadizoarekin lotuta egon zitekeela –litekeena zen behintzat–, apustuak iragana eta etorkizuna batzen zituèn neurrian; jarraian, gainera, burua mugitu zuen goitik behera bi aldiz, keinu harekin bere buruari esaten ari balitzaio bezala: " Eta ederki irabazi behar zioat apustua bankari jaunari, Nazario Orbe naizen bezalaxe!".
‎Ez gehiegi hitz egin, nahi ez bada huts egin, erran zahar hori probatuko zuen Gorrailek berak. Besten engainatzeko hain abila, egun hartan bere burua tronpatu zuen. Bere zakurrarengatik gehienik hastiatzen zuen eiherazainaren boza entzun zuelarik, Kantagorak erran bezala oihukatu zuen:
2009
‎Alicia Santolayaren bideo erreportajean (Zergatirik gabeko suizidioak) Alba Payas Gironako psikoterapeuta ageri da. Harengana bere buruaz beste egin duten gaztetxoen gurasoak doaz. Gurasoek ez dakite semeek (beti mutilak ageri dira) zergatik hartu duten halako erabaki latza, ume normalak ziren, bere buruaz beste egiteko arrazoi agerikorik ez zuten.
‎Ez nuen ezertxo ere ulertzen. Nola zitekeen neska hark bere buruarekiko zalantza haiek izatea. Nik begi aurrean nuena eta Elenak ispiluan ikusten zuen aurpegia ez al ziren berbera?
‎Bekaitz zaio, etxean haren esanak bereak baino onartuago direlako. Haren ondoan bere burua apaldurik ikusten du.
‎Teofilo Mariak, azkenik, negar egin nahi izan zuen apika? negar egin nahi izan zuen ziurki, baina, aldi berean, ez zuela negarrik egin behar erabaki zuen, mutilak bere buruarekin borrokan zirudien behintzat?, hura bere buruari jarritako agindu bat balitz bezala, jauregiaren etorkizunak bere aita bezain gizon gogorrak eta ahaltsuak behar zituelako, baldintzarik zailenetan ere negar egiten ez zutenak; erabaki hura, halere, bihotza une batez bigundu zitzaiolako edo, uste baino malda gorago egin zitzaion; eta negar egitera zihoan, eta begiak ere hezatu zitzaizkion apur bat, baina, orduan, bere burua madarikatzeari ekin zion amorruz, ezpainak nabarmen mugitzen zituen behinik behin, bere buruarekin haserre zegoelako itxura emanez?:
‎Ez al zuen berak, bestalde, Beñardorekin, bere anaietako batekin!? berdin jokatu noizbait, hark bere burua urkatu ondoren izan bazen ere. Eta ez al zituen Inkisizioak sorginak eta apostatak sutan erre?
‎Elizako organoaren notak ere iristen zitzaizkion tarteka, baina, ohi ez bezala?. Nik ez dakit nola den, baina organoaren musika entzun eta barruan halako indar bat nabaritzen dut, odola olatuka hasiko balitzait bezala? esan zion behin batean izeba Ernestinari?, Domingok ez zuen bere baitan bizi indarraren misterioaren bultzadarik sentitu; esan nahi baita hura bere burua engainatzeko modu bat besterik ez zela, begiratua helburuan finkatu arren, beste mila gauza eta beste mila kontu pasatu baitzitzaizkion gogotik. Domingok betileak gora eta behera higitzen zituen etengabe?, kontrolatu ezin zuèn irudien sekuentzia etengabean: elizarako bidean ikusitako zalgurdiak eta automobilak, elizara sartu baino lehenago ikusi zuèn eskalea, hiru banku aurrerago zuèn gizonaren buru soila, bola gazta bat zirudiena, Adaren ile txirikordak, Damasoren betaurreko lodiak, berriro zalgurdiak eta automobilak, eta berriro burusoila eta bola gazta?
‎Eta nola laguntzen zuen Miossensek goizean janzten. Ni ez nintzen ausartu Nafarroako erresumako lehen kapareari halakorik egiteko eskatzera, ezta hark bere burua horretarako eskaini ere. Armagnac-ek egiten zuen haren ordez, ez hain gogo txarrez.
‎Titinen erronka bestelakoa da une honetan. Kontrarioak adina kezkatzen du hura bere buruak. Hutsetik hasten denaren lehen partida da nolabait gaurkoa.
‎izenak arriskutsu egiten zituen eta adjektiboak salatzen–, nekez jabetuko zen beste inor, handik aurrera, gertatuaz, hain garbi irteten zen burdinurtu goria labetik eta hain itxura bereko han eta hemen, materiak puntu guztietan konposizio kimiko bera lortu izanaren ondorio gisa, nahasterik eta gehigarririk gabeko labazko mihi bat iduri... Ez al zuen berak, bestalde, Beñardorekin –bere anaietako batekin! – berdin jokatu noizbait, hark bere burua urkatu ondoren izan bazen ere. Eta ez al zituen Inkisizioak sorginak eta apostatak sutan erre?
‎mutilari, baina, motz geratu zitzaion amets hura, antza, berri gaiztoari aurre egiteko–, hain zen jarraitua lainoei zerièn malkozko euria. Teofilo Mariak, azkenik, negar egin nahi izan zuen apika... negar egin nahi izan zuen ziurki, baina, aldi berean, ez zuela negarrik egin behar erabaki zuen –mutilak bere buruarekin borrokan zirudien behintzat–, hura bere buruari jarritako agindu bat balitz bezala, jauregiaren etorkizunak bere aita bezain gizon gogorrak eta ahaltsuak behar zituelako, baldintzarik zailenetan ere negar egiten ez zutenak; erabaki hura, halere, bihotza une batez bigundu zitzaiolako edo, uste baino malda gorago egin zitzaion; eta negar egitera zihoan, eta begiak ere hezatu zitzaizkion apur bat... baina, orduan, bere burua madarika... nexka bat naiz, nexka bat baino ahulagoa naiz!, horrela eutsi ahal izan zion begietan lehertzear zuèn malko uholdeari, bere madarikazio haiek bat batean harri eta zementu bihurtu balitzaizkio bezala, negarrari eusten ziòn horma bat osatzen zutenak.
‎Hasi zituen, bada, apaizak ofizioak, ekin zioten eliztarrek Pange lingua kantatzeari, geratu zen Domingo ekisainduari begira, ohi bezala... baina, ohi ez bezala, borondatearekin inoiz baino gehiago ahalegindu arren, ez zuen ia ezer sentitu; berak, ordea, hegan egin nahi zuen, edo, hegan egin ezean, hegan egiten ariko balitz bezala, era hartan sentitu izan baitzuen Domingok bizpahiru bider Jainkoaren graziaren isuria, eta hain data gogoangarrian –zangoen osasuna jarri zuen jokoan, astebete eskas lehenago! – hura gutxienez merezi zuela irizten baitzion; hala, begiratua ekisainduaren ostia zurian kontzentratzen saiatzen zela... ezer ez! Elizako organoaren notak ere iristen zitzaizkion tarteka, baina, ohi ez bezala –" Nik ez dakit nola den, baina organoaren musika entzun eta barruan halako indar bat nabaritzen dut, odola olatuka hasiko balitzait bezala" esan zion behin batean izeba Ernestinari–, Domingok ez zuen bere baitan bizi indarraren misterioaren bultzadarik sentitu; esan nahi baita hura bere burua engainatzeko modu bat besterik ez zela, begiratua helburuan finkatu arren, beste mila gauza eta beste mila kontu pasatu baitzitzaizkion gogotik –Domingok betileak gora eta behera higitzen zituen etengabe–, kontrolatu ezin zuèn irudien sekuentzia etengabean: elizarako bidean ikusitako zalgurdiak eta automobilak, elizara sartu baino lehenago ikusi zuèn eskalea, hiru banku aurrerago zuèn gizonaren buru soila, bola gazta bat zirudiena, Adaren ile txirikordak, Damasoren betaurreko lodiak, berriro zalgurdiak eta automobilak, eta berriro burusoila eta bola gazta...
‎Eta, bestalde, ikusgarri nagia. Alegia, lurrak bere burua jiratzeko 24 ordu nahikoa dituen tokian, hark bere buruari jira osoa emateko, 243 egun behar ditu. Eguzkiak gu 24 ordutara jotzen bagaitu, han, hango egunak 118 egun (lau hilabete) lituzke, eta gauak beste horrenbeste.
2010
‎deportatzeko agindupean. Zorigaiztoko gau hartan bere buruaz bertze egin zuen, morfina pilulen bidez, tesi ofizialak dioenez. Honetan zalantzak gero eta indartsuagoak dira, isil gordeka polizia agente edo Gestaporekiko kolaboratzaileek erail zutelakoan, bertsio eta lekuko ezberdinen arabera.
‎Han zirauen, niregandik lau metrora, orain masaila kristal lausotuan bermaturik, jarrera melankolikoan, bere herriaren etorkizuna nire irakurketaren baitan bailegoen –ni, Gallimard etxeko Du monde entier bildumako irakurketa komiteko kidea, ni, hainbeste miresten omen zuen literatura txikien kontzeptuaren teorizatzaile ezaguna–, han zirauen, bada, etsita, baina burgoi. Eta jarrera hartan bere burua edertzat zeukalakoan nago; txit estetikoa zeritzon, ziur nago, nirekiko harreman korapilatsu horri. Bere porrotaz gozatzen hasia zatekeen.
‎zelan borrokatu indarkeria erabili barik?, zer egin kolpatzen zaituztenean?, zelan aldarazi indarra besterik erabiltzen ez duenaren ustea? 80ko hamarkada hartan bere burua, bere erabakiak eten barik ezbaian zituen bakarrenetarikoa ote nintzen?
2011
‎Are gehiago, moneta beraren bi aurpegiak dira. Epailearen inpartzialtasuna zalantzan jartzen duen egoera edo ingurumari bat gertatuz gero73, eta hark bere burua abstenituz gero, alderdiei hura inpartziala dela salatzeko eskubidea aintzatesten zaie. Errekusazioaren aurrean gaude; epaiketa jakin batean alderdien egintza prozesalaren aurrean, honen bitartez, inpartziala delakoan, epaileari kasua ezagutzeari uko egiteko eskatuz.
‎Irrati ibiltari horietakoa zen la bella Ines. La bella deitua, ez hainbeste bere edertasunagatik, hark bere burua halakotzat zuelako baizik. Asexuatu samarra zen, nahiz eta bulartsua izateak zalantza guztiak uxatu.
2012
‎Nola interpelatu euskaldunari? Nola interpelatuko dio hark bere buruari. Nola gaindituko du erdaraz hitz egin xuxurlatzen dion mundu ahots liluragarriaren eragina?
‎Orduan, irakurriak zituen liburuetako emakume heroiez oroitu zen, eta emazte adultera haien legio lirikoa kantuan hasi zen bere oroimenean, liluratzen zuten ahizpa ahotsez. Bera ere irudipen hauen benetako parte gisa bilakatzen ari zen eta gaztaroko amets luze hura egikaritzen, hainbat irrikatua zuen maitale molde hartan bere burua hautemanez. Bestalde, Emmak mendekuaren atsegina nabaritzen zuen.
‎Lalande Biranek pentsatua zeukan une hartarako diskurtsoa, Napoleonek bere soldadu baten hiletan erabilitako hitzetan oinarritua. Maitasun penak bultzatuta, soldadu hark bere burua bota zuen, nonbait, eta enperadoreak adierazi nahi izan zien bere gizonei bataila txar guztiak ez zirela Borodino eta Marengo bezalako zelaietan jokatzen; bazirela halaber zelai sentimentalak, mingarriagoak askotan.
‎Alferrik izango zitzaizkion zinta urdina eta gainerako zintzilikario guztiak. Eta Lalande Biran berriketan hasten bazitzaion, kargu hartzen kazetari txatxu haren aurrean bere burua harrotzeko, berari emango zion bigarren tiroa. Eta gero gerokoak.
2013
‎zertarako egin zuen ilargia? , eta, hura bere buruari egindako galdera balitz bezala, jarraitu zuen?: Gogoratu Koranaren hitzak:
‎Zuzenbide zibila irakasten da, gizarte modernoan jardungo duten ikasleak prestatzeko. Ikasketak amaitutakoan, galdetzen zion hark bere buruari, nora bidali nahi dituzte irakasle humanistek euren ikasleak, Platonen Errepublikara edo Utopiara? (Dialogus, IV).
‎Eta ilargia... zertarako egin zuen ilargia? –eta, hura bere buruari egindako galdera balitz bezala, jarraitu zuen–: Gogoratu Koranaren hitzak:
2014
‎itun sozialaren mailan (arraza gora eta behererik gabe); hots, arrazen eskubideak arrazagatik eta historiagatik (konkistagatik) justifikatu nahiaren aurka zuzen zuzen. Onarturik ere, bada, hipotesi batean, arraza frankoak behiala arraza galiarra menperatu zuela, eta horregatik gizarte barbaro hartan bere buruari hainbat pribilegio esleitu ziola; hala ere: –l, empire de la raison s? étend tous les jours davantage; il nécessite de plus en plus la restitution des droits usurpés.
2015
‎beste nonbaiteko sentsazio desatsegin samar bat gehitu zitzaion. Arrantzalea eta emaztea ozenki irakurtzerakoan, ez zekien sentsazio hura zehatz mehatz nondik zetorkion; ez zion atsekabe hura bere buruari hitzez adierazten utzi, jabetu zenean, orria pasatu eta olatu bat motel, mehatxatzaile, erortzen entzutean, haren jatorriaz:
‎(Egur puska bat da, harri koskor bat, esan zion Ramsay jaunak bere buruari)?. Oso nekagarriak dira, gaineratu zuen, bere esku ederrei begira, Lilyri nazka eman zion begirada belaxka batekin (antzezten ari zen, sentitu zuen Lilyk, gizon bikain hura bere burua dramatizatzen ari zen). Izugarria zen, itxuragabea.
‎Ikasle mardul bati beste ikasgaietako etsaminak ematen zizkion, auskalo zeren truke, harrapatu genuen arte. Zigor Batzordeko kide gehienek Peña espedientatu nahi izan zuten, baina hark bere burua defenditzeko bidali zigun izkribua edo apologia hain zen bihurria eta xarmanta, ezikusia egin baikenuen. Arrakasta ikusgarri hura izan liteke liburu honen eragileetako bat.
‎Sortzaile eta estatugile ez zen gizaki berriak, beraz, ezin baitzuen bere botere nahia kanporantz asaskatu, norabidez aldatu behar izan zuen, bere baitara isuri. Orduan, Nietzsche aker dantzariaren ustetan, animalia/ gizaki gizajo hark bere burua bihurtu zuen bere aginduen xede, bere gurari naturalak zizelkatzen hasi zen. Kontzientzia txarra funtsezko grinen aurkako borrokak eragin du, norbere baitako zimino beltzaren aurkako krudelkeriak.
‎sekula ere ez zaie burutik pasatzen horregatik aintzarik hartu behar dutenik, horrela zerbitzatzen gehiago saiatzeko; maiteari poz ematea, horixe besterik ez da haien berezko jokaera beti eta mila eratara. Arima, ahal balu, zer asma ariko litzateke harengan bere burua urtzeko; eta, Jainkoaren aintza handiagorako betiko ezerezturik geratu behar balu, poz pozik onartuko luke. Goretsia izan bedi betiko, amen, hain kreatura kaskarrekin harremana izateko beheratuz, erakutsi nahi izan baitu bere handitasuna.
‎Hori, esan dudanez, samin hau sentitzen laguntzeko izan ezik gainerako guztirako zentzumen eta ahalmenen liluramendu bat da. Izan ere, adimena oso bizi dago arima hura Jainkoagandik bereiz egotea sentitzeko dagoen arrazoia ulertzeko; eta Haren Maiestateak laguntzen du une hartan bere buruaren albiste bizi biziaz; horrek samina hainbesteraino handiagotzen du, non oihu handiak emateari ekiten baitio. Eraman handikoa eta asko ikusia den pertsona izan arren, une hartan ezin du gehiago; izan ere, sentimendu hau ez da gorputzean, esanda geratu denez?, arimaren barruan baizik.
‎8 Ni pentsamenduetako nahaspila honetan oso estu ibilia naiz batzuetan, eta lau urte baino pixka bat gehiago izango dira esperientziaz ulertu nuela, pentsamendua (edo, hobeki uler dadin, irudimena) ez dela adimena, eta jakintsu bati galdetu nion eta hala zela esan zidan; ez zen hori poz txikia izan niretzat. Izan ere, adimena arimaren ahalmenetako bat denez gero, gogor egiten zitzaidan batzuetan hain nahasia egotea, eta eskuarki pentsamenduak hegan egiten du ustekabean; Jainkoak lot dezake soilik, Hark bere buruari lotzean, gorputz honetatik askatuak gaudela emateraino. Nik, neure iritziz, ahalmenak Jainkoari emanak eta Berarengan bilduak ikusten nituen, eta bestalde pentsamendua asaldatua:
‎Guztia zetorkidan ni hain bekataria naizelako eta izan nintzelako. Berak kontsolatzen ninduen erruki handiz eta, hura bere buruagan gehiago fidatu izan balitz, nik ez nukeen hainbeste sufrituko; izan ere, Jainkoak egia agertzen zion gauza guztietan, Sakramentuak berak argi egiten ziolako, nik uste dudanez.
‎Saia gaitezen orain, gure Jaunaganako maitasunagatik, gure ahizpa honi jarraitzen. Geure buruari uko eginez, hark bere buruari egin zionez, geure ibilaldiaren amaierara iritsiko gara, hain bide laburrean ibilirik, guztia amaitzen baita.
‎Esaterako, nola jakingo du gizon batek oso adoretsua dela, guduan bere burua probatu ez badu? San Pedrok halakoa zela zirudien, baina begira nola jokatu zuen unea etortzean; baina haustura hartatik bere buruagan batere usterik ez zuela irten zen, eta Jainkoagan ustea jartzera etorri zen hartatik eta ikusi genuen martiritza jasan zuen gero.
‎Nondik eta nola ez daki; baina horrelaxe gertatzen da, eta hark irauten duena ezin du alde batera utzi; eta kentzen denean, lehen bezala irudikatu nahi izan arren, alferrik da, irudikapena delako hau eta ez presentzia, hau ez baitago haren esku; eta honela dira naturaz gaindiko gauzak. Eta hemendik dator Jainkoak mesede hau egiten dion hark bere burua ezereztzat izatea, gauza emana dela konturatzen delako eta berak ez duela han ez kentzerik ez ipintzerik; eta honek askoz ere apaltasun eta maitasun handiagoaz gerarazten du Jaun hain ahaltsu hau, hemen ulertu ere ezin duguna egin dezakeena, zerbitzatzeko; jakintzarik handiena izanda ere, ulertzen ez diren gauzak daude.
‎Oinetakodunen kartzelazainak hobeki portatu ziren. Jainkoak nahi beza, hark bere burua aske ikusten duenean bereetakorik ez egitea, gainerakoan hobeki dago kanpoan barruan baino.
‎Hura berrerosteko ez zen aski izan daukana, baizik eta berak joan behar izan zuen haren ordez zerbitzatzera. Hari dion maitasun handiak bere adiskidearen askatasuna berea baino nahiago izatea eskatzen du; baina gero zuhurtasuna dator arrazoi askorekin eta haren gainetik bere buruarekiko betebeharra duela dio, eta, beharbada, berak besteak baino sendotasun gutxiago izango duela eta fedea uztera eraman dezaketela, ez dela komeni arrisku honetan sartzea, eta beste gauza asko.
‎arima oraindik titia hartzen duen haur bat bezala dago bere amaren bularrean dagoenean, eta amak, hark ahogozatzen ez duela, esnea botatzen dio ahora goza dezan. ...k lanik hartu gabe borondatea maitatzen ari baita, eta Jaunak nahi du, pentsatu gabe, Berarekin dagoela kontura dadila eta irents dezala soilik Haren Maiestateak ahoan jartzen dion esnea eta har dezala atsegin gozotasun hartaz; jakin dezala Jauna ari ziola egiten mesede hura eta hartaz gozatzeaz goza dezala; baina ez dezala nahi izan nola gozatzen duen ulertzerik ezta zertaz gozatzen duen ere, une hartan bere buruaz ahaztu baizik, beraren ondoan dagoena ez baita ahaztuko hari komeni zaionaz. Izan ere, adimenarekin borrokatzera badoa hari parte eman eta berarekin ekartzeko, ezin du guztira egon; nahitaez utzi du ahotik esnea erortzen eta galdu egingo du jainkozko elikadura hura.
2016
‎Xelebre horrek bere baitan zerbait gordetzen zuela nabaritzen zitzaion, eta Eba, hain pertzeptiboa bera, galdetzera ausartu zitzaion, ea zer zeukan halaxe barneratzeko eta noren beldurrez ote zegoen? Gizon bitxi hark bere burua Noeren antzekoa zela luzatu egin zion eta egin zuen odolgaiztakeriez aski ahalketuta zegoela aitortu zien. Adanek ea zer demontre egin ote zuen galdetu zioenean, negarrez urtu zen gizona, agian, alkoholaren eraginez.
‎Oihu subertsibo batzuk sumatu genituen aurrena sarrera arrunteko ilaretan, etsi, zoro, garratz, errebote aldetik. ...hal izan genuen zutik aldarrika une batez, segundo batez, nahiz inork antzekorik sekula gerta zitekeenik eldarnio batean ere begitandu ez genuen, garretan sutu baitzen inguruko ikusleek zarpatik heldu edo Generalisimo Ezinobearen zaintzakoek atxilo zezaten baino lehen, deabruzko agermena izan zen, gorputza sutan ikarazko txorimalo, eta ikara hura frontoi osoa hartu zuen bihurtu zen bontzo exaltatu hark bere burua amildu zuelarik kantxaraino zeuzkan hogei metro haietan behera garrasika, kantxa jo zuen, kantxa jo zuenean su meta bat bihurtu zen, immolazio bat zaharkituak eta betirako gaindituak uste genituen ideien alde, eta kantxan erretzen zegoela heiagora lazgarriek urratu gintuzten, zeren suizidaren erorian arropak eta ileak su hartu baitzioten zeremonia apaintzeko dantzatu zain zegoen Goizna... Orduan, J.P.A. agenteak, ekitaldirako goizean bertan erosia zuen jaka berria aitaren batean erantzirik, bestela segurik erredura larriak pairatuko zituen neska hura salbatu zuen burua eta bizkarra babestuz eta garrak amatatuz.
2017
‎Eta aitortu beharra daukat (hau kontrastea), etxera bidean tristura puntu bat sentitzen hasi nintzela, inpotentziaren eragin nabarmena. Mutil debutatu berri hura bere buruarekin lotsatzen hasi zen pittin bat, lurretik eguzkira adinako distantzia sumatu izan balu bezala gizon harengandik bereganaino. Berari ez zegokion maitemina ote zen bada?
‎Kritika horretan gauzatu ikuspegia, gainera, erabat postmodernista da, ondoren argudiatuko dugunez. ...emate ekintza banaezina baita aldi berean eta ezinbestez gertatu beharreko bereganatzeedo kapitalizatzeefektutik.205 Ildo beretik Iñakik aldarrikatu bezala, konpromiso esentzialaren ideia ez da fantasia hutsa baizik, gizabanakoak engaiatzeko daukan arrazoi nagusietakoa, hain zuzen ere, nor izateko nahia baita, subjektu emaileak beti ere esker oneko aitorpenen bat jasotzea espero duelarik trukean hark bere buruari eginikoa baino ez bada ere, nortasun indibiduala sendotu eta finkatzeko balio izango zaiona. Horregatik nabarmentzen dira hainbeste Hamaika pauso n Danielek onarturiko konpromisoaren azpian dauden arrazoi nartzisistak.206 Nartzisismo saihestezin hori azpimarratu asmoz egiten du Iñakik, orobat, beldurraren aldarrikapena, beldurrak gizabanakoaren nor izateko nahia ezabatzerik ez dagoela frogatzen baitu, beldurra gizabanakoaren singulartasun desiraren adierazlerik objektiboena baita.
‎Neska hark bere buruarekiko zuen konfidantza ikusita, berarengana hurbildu eta aurkezpen gehiago egin ordez, jendeak bere gauzak kontatzen zizkion betidanik ezagutuko balute bezala.
‎Polizia heldu zenean gizona atxilotu eta kartzelara sartu zuten. Orain dela aste bat gizon hark bere buruaz beste egin zuela enteratu nintzen.
‎" Benturaz" hura Ebak berak berretu eta eratxiki zion, eta berretura eta eratxikitze hartaz bere burua eta guztiok ere galdu gintuen.
‎Beraz, nola, baldin bazenu anaia bat eroa eta adimenetik jauzia, eta hark anitz gaizki egin eta esango balizu eta bere buruari ere zenbait kolpe gaizto emango balio, damuago baitzenuke zeure anaia haren kalteaz eta haren hala izateaz, egiten eta esaten dizkizun bidegabe guztiez baino, hala, halaber, behar duzu izan damuago zure etsai kolerak erauzirik dagoen hark bere buruari egiten dizkion kalteez, zuri egiten dizkizunez baino.
‎Harek eskua tinkatu ezkero, hezur guztiak birrintzen zizkian. Nik artetan txukundade pixka batekin ere diat, solas egoki bat eman zezakeat, baina gure aitak ez zian, harek bere burua orroaz, irrintziz eta kantuz adierazten zian. Gutxi gutxitan ateratzen zitzaioan hari gizonari eman zaion bezalako elerik.
‎Zorbak Bubulinaren eskutxo gixena bere belaunaren gainean sentitu zuen. Belaun hori zen, izan ere, ezin konta ahala pulunparen ondoan emakume dohakabe hari bere burua salbatzeko munduan geratzen zitzaiòn lehor puxka bakarra.
‎Gau hartan Baba marraztu zuen, eskularru beltzak jantzita, borrokan, izerditan, erorita, altxatuz, borrokan, eskularru beltzak jarrita. Gau hartan bere burua marraztu zuen, gradetan, Baba txalotzen, Baba aupatzen, Baba animatzen. Gau hartan bere burua marraztu zuen Babari eskularru beltzak kentzen, Babaren izerdia lehortzen, Babaren botetako lokarriak askatzen.
‎Gau hartan bere burua marraztu zuen, gradetan, Baba txalotzen, Baba aupatzen, Baba animatzen. Gau hartan bere burua marraztu zuen Babari eskularru beltzak kentzen, Babaren izerdia lehortzen, Babaren botetako lokarriak askatzen. Gau hartan Baba eta Lete, biak marraztu zituen, bata bestearen kontra marruskatzen, kamerinoan, konbatearen ostean, Babaren garaipena ospatzen.
‎Eguerdiko hamabietan atera zen Alaitz ospitaletik. Medikuak egoera hartan bere burua zaintzea komeni zitzaiola esan eta alde egin zuen.
‎Bere begiradan bazegoen sukar moduko bat, eromenaren iragarpen gisa uler zitekeena. Umetatik izan dut eroen asmo ezkutuak igartzeko adurra, eta bazegoela susmatzen nuen gizon harengan bere burua eta bidenabar neu ere desegiteko borondate itsu bat. Gau batez, lo zegoela, nirekin jolas egiteko eramandako sokarekin eskuak lotu nizkion.
‎Ehun edo mila aldiz egin zion galdera hura bere buruari berak ere.
2018
‎" Mari Bentura dauka grazia", dama gazte bat identifikatzeko. Edo, Ayesta zeberioztarrari, hark bere buruaz ziharduela Auspoa liburutegiko ale zahar batean: " Lino Ayesta, nire grazian datua".
‎Haren ustez, legezko subjektuen berdintasuna ezin da desegin kontratu baten bidez: . Hark edo beste inork eginiko lege transakzio bakar batek ere ezin du eragin hark bere buruaren ugazaba izateari uztea?. Kantek, ordea, ez zuen aipatu ezkontza kontratua salbuespena zela argudio horretan.
‎Eta gero bakoitza bere bidetik. Orri osoa orban beltz bat zen, Letek pentela sakatzen zuen, orria bortxatu nahiko balu bezala, zulo beltz bat sortu eta zulo ilun hartan bere burua ito, Lete berri bat sortuko zela sinetsiko balu bezala. Eta orduan pentelak krask egin zuen, apurtu egin zen, puskatu, hautsi.
‎Gaua amaitzear zenean egin zuen gizon hark bere buruaz beste, argi distiratsua zuen postuko plaza handian. Emakumea dantzan ari zen.
‎Txoratu, ez zen inoiz Martinekin txoratu. Marta liluratuta geratu zen, Martinekin baino gehiago, hark bere burua aurkezteko zuen ziurtasunarekin. Esaten zuenak zuen indarrarekin, ez esaten zuenarekin.
2019
‎Ez dago itxaropenik eta ahots sorrago eta apalago, eta geldiago batez, jasan ezinezko egiaztapen hartaz bere burua torturatzeko bezala: Ez dago itxaropenik.
‎emaztearentzako karga handiegia izango zirela argudiatzen zion; hark lehenago edo geroago saldu egin behar izango zituenez gero, onena tratua bien artean ixtea izango zutela. Ordea, Fidelek oso osorik utzi zion etxaldea Sabinari, eta halaxe eutsiko ziola hitzeman hark bere buruari: ni naizen artean bai, behintzat!
‎bere buruaz ahazteko, eta amodioa. Montherlantek onartzen du emakumearekin samurtzea, baldin eta hark modua ematen badio bere gizon potentzia neurtzeko; Lawrence himno suhar bat eskaintzen dio haren alde bere buruari uko egiten dion emakumeari; Claudelek emakume zerbitzaria goresten du, mirabea, gizonari men eginez Jainkoari men egiten dion emakume sakrifikatua; Bretonek gizadiaren salbazioa espero du emakumearengandik, hura gai delako maitasunik erabatekoena agertzeko semeari, maitaleari; Stendhalenean ere, emakumezko pertsonaiak hunkigarriagoak dira gizonezkoak baino, bortizkeria grinatsuago ba... Montherlantek eta Lawrencek emakumeen abnegazioa exijitzen dute, betebehartzat baitaukate; Claudelek, Bretonek, Stendhalek, berriz, ez direnez hain harroputzak, miretsi egiten dute abnegazioa, eskuzabaltasunez aukeratzen den zerbait bezala; desiratzen dute baina merezi dutela uste izan gabe, eta, hala ere, haien obra guztiek erakusten dute, salbu Lamiel harrigarriak?
‎Gizasemearen desira bortitza da baina lokalizatua, eta bere buruaz kontziente izaten uzten dio, salbu, agian, espasmoko unean?; emakumeak, aldiz, zinezko alienazio bat pairatzen du; askorentzat, eraldatze horixe da amodioaren unerik boluptuosoena eta sakonena, baina badu alderdi magiko eta ikaragarri bat ere. Batzuetan, gizona beldurtu egiten da besoetan duen emakumea ikusirik, hainbesteraino dago hura bere buruarengandik urrun, galbidearen atzaparretan; sentitzen duen nahasmendua askoz eraldaketa errotikoagoa da gizonezkoaren frenesi oldarkorra baino. Sukar horrek lotsatik libratzen du emakumea, baina berriz lotsa eta laztura sentitzen ditu esnatzean; pozik onar dezan, edo harro ere onar dezan?, boluptuositatezko garrek hartua behar du gutxienez; bere desirak aldarrikatzeko, harrotasunez onartuak izan behar ditu:
‎Are gehiago, Txefe ez baitzen, handik aurrera, betikoa izango. Behin desiratu baitzuen, gogotik desiratu ere, Athleticek irabaz zezan eta Errealak galdu, eta ez baitzion hura bere buruari aise barkatzen, hartarako arrazoiak izan zituen arren, bere emazte Klarak behin baino gehiagotan aitortuak, baina berari askotan sasi arrazoiak iruditzen zitzaizkionak. Diruaren irrikan bere ohorearen gordailua zulatzeak ez baitzuen izenik, eta irekitako zuloa iturri agortezin bat baitzen jada, zeinari likido likits ezin beltzago bat baitzerion. Prestige txapapotea bezala, nolabait esatearren?, bere izena zikintzen zuena.
‎Galdera hura bere buruari egin orduko etorri zitzaion erantzuna. Lehenbailehen aurkitu behar zuen bi emakume haiek hil zituen basatia.
‎Asteak zeramatzan ideia horren bueltan hausnarrean, baina, nolabait ere, beste pentsamendu batzuen azpian ehortzi zuen. Bere buruari onartzeko, beharrezkoa izan zuen bideratze baliza bakarti hartan bere buruarekin elkartzea, misterio kriminaletatik eta presio editorialetatik urrun.
‎Xuxen ek onartu nahi ez didan Delfoseko tenpluan idatzi zuten aspaldi zaharreko greziarrek" ezagutu heure burua" aforismoa. Hartara, bide luzea eta gogoetatsua opa diot seme maiteari, ezagutza guztien oinarrian hark bere buruarena aurki dezan esperantzaz. Bitartean, biharamuneko gosarian egin duen legez, eska dezala lasai ezti gehiago eta laranja zuku gutxiago.
‎Baina hastapeneko garai haietan, dena ez zen genealogia hartan bere burua ikustea bezain gozoa izan: argitaratzen hasi aurretik ere, jazarpena ezagutu zuen literatur mundutik zetorren eta bera baino askoz helduagoa zen gizon batengandik.
‎(1) a. gizon hark bere burua hil nahi zuen b.(*) ispiluan gaizki ikusten naiz c. ardo hau beretako gorde nahi du
2020
‎Beste gauza batez bildur zan: beharbada lozorro sakonean eror, edo beste edozein harrigarritan, edozergatik saizulo ixil hartan bere burua nabarmen; eta Luc konturatzeaz, Luc' ek hortara Elsa' ren etsipenaren etsia jakiteaz, egia Luc' en begietan agertzeaz. Zurrunga bitxiak kanpotik entzutea aski litzake, esate baterako, ateaz bestaldera orro harrigarriren bat, antsia bat Elsa' ren arnasa larrian, edozer.
‎Aita hura seko harrituta geratu zen bere semearen adiskidea han ikusita, berak inolako berririk eduki gabe; eta zergatik zegoen han galdetu zion, noski. Naparrak egia azaldu omen zion, Polizia atzetik zeukala, alegia, eta orduan aita hark bere burua entregatzeko aholkatu zion. Naparra, berriz, bere puskak bildu eta mugatik gertuko beste herri batera joan zen, beste adiskide baten etxera.
‎Atzetik bainuen; etxetik atera, autoan sartu eta Baztan aldera jota auto bera jarraika izatea ezin baitzen halabeharraren kontua izan. Ez nuen uste, dena den, hark bere burua ezkutatzeko ahalegin txikiena egiteko intentziorik bazuenik ere.
‎Zorionez, ez zegoen inor etxean eta inork ez zuen bere oihua entzun. Segundo batzuetan egon zen ohean etzanda geldi sabaiari begira, zenbat jendek ikusi ote zuen bere bideo hura bere buruari galdezka.
‎Hori esplikatu du, edo saiatu da esplikatzen, Marianneri idatzitako emailetan. Mariannerentzat autoestimuaren gorakada bat zen beka, hark bere buruaz beti pentsatu izan duenaren baieztapen pozgarri bat azken batean: bera berezia dela.
‎Mariannek Connelli begiratzen dio, txantxetan ari ote den ikusteko beharbada, eta gero kokotsa alde batera jasotzen du, eta Connellek badaki Marianne ez dela istorioa kontatu gabe geratuko, zeren eta hori hark bere buruaz pentsatzen duenaren kontrako zerbait egitea bailitzateke.
‎Ez du barre egin nahi baina badago zerbait elkarren arteko dinamika bitxian hartara bultzatzen duena. " Tipikoa niregan" esatea oso Mariannerena da, hark bere buruari egindako burla txiki bat, eta aldi berean keinu bat bien arteko halako adostasun bati, Marianne berezia delako adostasunari. Marianneren soinekoak eskote handia du aurrean, eta lepauztai zurbilak agerian uzten dizkio bi puntuazio marra zuri balira bezala.
‎Castoriadisek biribilago esan zuen" l’institution imaginaire de la societe" hizpide zuela: ez dago gizarterik mundua irudikatu eta mundu hartan bere burua irudikatu gabe iraun lezakeenik. Gizartea irudimen sortzailearen efektua da (imaginaire beharrezko funtsik gabekoa da, irudikatze sortzaile eta askea), baina, era berean, gizartea irudikatze eremu gatazkatsua da (Castoriadis 1997). 1
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia