2000
|
|
Elkarlanean etxearekin argitaratu zituen bost liburuetatik 31 ibilbide aukeratu eta bildu ditu lan honetan Juanma Sotillos mendizale, kazetari eta Luis Pedro Peña Santiagoren lagun minak. Berezia da Peña Santiagoren idazkera, ibilbideen xehetasunak emateaz gain ingurumari horretako antzinako bizilagunen aztarnak, kultur adierazpenak, ondare historikoak, jendearen kontakizunak eta abar jasotzen
|
baititu
. 31 ibilbide hauek Miguel Anguloren mapek osatzen dituzte.
|
|
Euskal kantutegi zaharreko doinuak (hala nola, «Triste bizi naiz eta», «Begiak parrez parre», «Maitetxu itsasoan dago», «Egun da Santi Mamiña», «Itsas mutila», «Katalintxu» edo «Aitorren hizkuntz zaharra») aurki ditzakegu diskoan, erdarazko beste kantu klasiko batzuen artean («Cuando sali de Cuba», «Los niños del Pireo», «Marina», «Cuando sale el comboy de Santa Fe» eta «Adios en el corazon», besteak beste). Hau da Goio Garaialderen lehen diskoa, eta orain artean ez du kantu propiorik asmatu, beti jo izan
|
baititu
lagunartean eskatu izan dizkioten kantuak. Eta hori da disko bitxi honek ekartzen diguna, kanturako eta festarako giroa.
|
|
Eguberritakoari zuhaitza beharrean arbola deituko diogu, frutuak oparo banatzen
|
baititu
. Bada, arbola hau honetarakoxe, zoko betegarri izan dadin, hazten da Euskal Herriko lursail hotzenak dituzten baserrietan.
|
|
JOSE Antonio Echenique, Donostiako Musika Hamabostaldiaren zuzendariak 61.edizioaren aurrerapena aurkeztu zuen otsailaren 18an. Aurtengo Hamabostaldiak Luis de Pablo konpositore bilbotarra omenduko du, 70 urte bete
|
baititu
. Hamabostaldiak beste hainbat protagonista ere izango du:
|
|
Iparraldean, Hendaia inguruko Abaddia izango dugu legez babesturik aurkituko dugun ingurune erdinatural bakarra, «Itsasertzaren eta aintzira bazterren kontserbatorioa» da bere babes figura. Gainontzean, Aturriko inguruneak aipatu ditugu, Natura sarean sartzeko proposatu
|
baititu
Frantziako gobernuak, Europako Batasunaren aurrean.
|
|
Proiektu hau dagoeneko Kristina izen soilaz ezagutzen da. Besteak beste, Hego Amerikako merkatua du helburu, Iberdrolak 15 milioi bezero
|
baititu
han. Artean, gaztelaniaz hitz egiten den merkatuan, biziki hazten ari da merkataritza elektronikoa, eta 2003 urterako 78.000 milioi dolar mugituko dituela aurreikusten da.
|
|
Bai, egitura definitiboagoa atera nahi genuke hemendik. Orain arte bertsolari kopuru eta mailaren arabera txapelketaren egitura aldatzen joan da, baina orain eskualde guztietan transmisioa ziurtatuta dago; Ezkerralde Enkarterri inguru hori posible balitz etorkizunean... giroa eta entzule transmisiora bideratu behar dugu zortzi hamar urtera begira, txapelketak errespetu eta oihartzuna lortu
|
baititu
.
|
|
Limikoloak edo zangaluze txikiak sakontasun txikiko uretan bizi eta substratu biguneko ornogabeez elikatzen diren hegazti txiki eta ertainak dira. Bizimodu honengatik, Euskal Herriko itsasadar eta estuarioetako ohiko hegaztiak dira, batez ere migrazio garaietan (udazken eta udaberrian), Europako iparraldetik Iberiar penintsula edo Afrikarantz abiatzen den limikolo andanak gure itsasadarrak erabiltzen
|
baititu
elikatzeko eta atsedena hartzeko.
|
|
Irla hauek oso ezegonkorrak dira, aipatutako eraketa prozesuak etengabe aldatzen
|
baititu
hauen itxura eta dimentsioak. Limo irla hauen agerpena eta desagerpena itsasadarretan ohiko fenomenoa da.
|
|
Izan ere, Pasaia, gaur ezagutzen dugun moduan, XIX. eta XX. mendeko kontua da. Portuak bateratzen dituen gune ezberdinak, portuak berak banandu eta banantzen
|
baititu
. San Juan Hondarribiaren menpe egon da urte luzeetan eta San Pedro, aldiz, Donostiaren barruan.
|
|
Joan den mendeko langile mugimenduko ereduak erabiltzea, etorkizuneko Europako gizarte mugimendua egituratzeko baliagarri gerta badaiteke ere, gaur egun ez litzateke oso komenigarria izango, Europako gizartearen egitura sozialak oso aldaketa sakonak izan
|
baititu
. Aldaketa garrantzitsuena, inolako zalantzarik gabe, industrian bertan eman den langile kopuruaren jaitsiera gaur egun" operadore" deitzen zaienekiko, eta kapital kulturalean aberatsago izanik, antolamendu modu berriak eta borrokarako arma berriak sortzeko eta lanbide arteko elkartasun berrietan sartzeko gai izan daitezke.
|
|
Herri hau saltzeko ez guri egin dei. Dei guri, berriz, euskaldunon artean baizik erabaki ezin daitekeen geroari hegoak emateko, Euskal Herriak
|
baititu
hitza eta erabakia!
|
|
Donostiarraren aburuz, honako hauek dira liburuan jorratzen diren gai nagusiak: batetik," Evak Paradisuan sugearekin izandako pasadizoari egiten dio erreferentzia izenburuak, erruaren eta zigorraren figurak
|
baititu
eleberriak ardatz nagusitzat"; bestetik," gizakion arteko komunikazioarena, gizakion arteko erlazioak eta hor sortzen diren ulertu eta ezin ulertuak" (Egunkaria XII). Olaziregik gizon emakumeen arteko inkomunikazioaz dihardu:
|
|
Pertsonaia garrantzitsuenak, Markos zein Nestor, lekuz, jokoz, oroz kanpo daude ia beti; guztiz arrotzak zaizkien goitibeheitiek erabakitzen dituzte beren aldarteak eta norabideak, ez dira gai beren bizitzak gobernatzeko, izutu egiten ditu askatasunak. Gizaki izateak urduri jartzen
|
baititu
, nahiago lukete postontzi edo karrota izan gizaki baino: pairaezina zaie erabakiak hartzeko ahalmena.
|
|
Bestalde, bere bi ipuin bildumetan argi geratzen da idazleak berak elkarrizketa batean aitortu zuen bezala" begirale amorratua" dela, beste pertsonaien irudiak egoki marrazten
|
baititu
. (Mendizabal, Iñaki:
|
|
Antza denez, pertsonaiak gertaera xelebre batzuk aurkezteko aitzakiak besterik ez dira. Are gehiago, ez du pertsonaien jarrerak ulertarazteko ahaleginik egiten, pertsonaia lauak sortzen
|
baititu
. " Oro har, pertsonaiak ere definituegiak daude eta, askotan, gauza gehiegi kontatzeko nahiagatik edo, soberan dauden pertsonaiak ere badaude." (Egunkaria XII)
|
|
Honela, bizitza eta heriotzaren arteko jauzi txikia edo mugarik eza irudikatuko luke. Naturak ere leku berezia du, honen bidez giroa deskribatzeko irudi ezberdinak sortzen
|
baititu
: urtaroei erreferentzia eginez, eguraldiari erreferentzia eginez (haizea, euria, eguzkia,...),...
|
|
Leku hauek guztiak, bestalde, Loitzu herrian kokaturik daude: beraz, kronotopo determinatua darabil, bai denbora bai espazioa zehaztu
|
baititu
. Jarraikortasuna aintzat hartuz, plano bakoitzean gertaerak kronologikoki narratzen diren arren, plano bat bestearekin tartekatuz eskaintzen zaigunez, aurrera eta atzera egiteak ugariak dira.
|
|
Elaberriaren egiturak Joan Mari Irigoienen Babilonia eta Consummatum est nobela zoragarriekin gogorarazten du, honakoan ere kronologikoki lotutako bi istorio (garai berean agitzen baitira) izango
|
baititu
abiapuntu liburuak: batetik, Udarben hasten dena (Jaxinto gazteak On Ernestoren jauntxokeriari aurre egitea erabakitzen duenean), eta, bestetik, Urtuellan hasiera ematen zaiona (Jaxinto, Juxto anaiaren eraginagatik eta On Ernestorengandik ihes egitearren Urtuellara lan bila joaten denean).
|
|
bata, Ladix Petrirenekoa da, bera baita Santa Luzia ikusiko duen pertsonaia bakarra (Santa Luzia ermitatik alde egin ondoren); bigarren pertsonaia nagusia On Benjamin apaiza da. Hau pertsonaia gatazkatsua da, izan ere, fedearen inguruko zalantzak izango
|
baititu
, liburuan zehar zalantza hauen nondik norakoak ikusi ahal izango ditugu. Hau izango da, hortaz, pertsonaiarik gatazkatsuena:
|
|
Hirugarren pertsonako narratzaile hau orojakilea izateaz gain, ere bada: esan bezala, sarri han hemenka bere gogoetak tartekatzen
|
baititu
. Izan ere, narratzailearen ahotsaren bidez kontaketan txertaturiko gai ezberdinei buruzko gogoetak, azalpenak eta komentarioak istoriotik harago doaz, irakurlearengana hain zuzen ere.
|
|
Istorio honen bidez, Bilboko gaueko giroa islatzen denez, kronotopo zehaztua darabil: eleberria idatzi zuen garaiko Bilboko gauak
|
baititu
kontagai. Are gehiago, data ere zehazten du:
|
|
Hain zuzen ere, idazleak jostearen metafora darabil bizitzari buruzko bere ikuspegia emateko, eta ondorioz, josten ikasteko manual gisara antolatu du eleberria bera. Jose Jabier Fernandezek dioen bezala," jostorratza eta haria bai era metaforikoan baita era zuzenean ere (askotan liburuak josten ikasteko manual itxura hartzen du) erabiltzen
|
baititu
idazleak istorio historioa multzo desberdinak lotzeko." (Egunkaria 1996 X10) Hortaz, adabaki txikitxoez osaturiko liburua eleberriaren beraren eduki eta xedearekin bat dator. Honela, jostearen inguruko termino ugari ekarriko ditu hizpidera behin eta berriz, lotura gabekoak diruditen hainbat testu aske hauen arteko hurbiltasuna azpimarratuz:
|
|
Azken urteotan euskarak izan duen zapalkuntzaz irakurri beharrekoa da Joan Mari Torrealdairen El libro negro del euskera (1998), Ttarttalo argitaletxeak plazaratua, inork ez dezan pentsa euskararen debekuak gure asmakizun hutsak direnik, irakurleak hor aurkituko
|
baititu
anitz agiri.
|
|
Eta hori bezain normala izaten da arazotxo horiei buelta ematea; hori, ordea, ez dugu denok modu berean egiten: nork bere estrategiak izaten
|
baititu
.
|
|
Helburu horretarako, bere izaeraetnikoko zenbait praktika erabiltzen ditu, horrela praktika horiek taldearen nortasun ikur izaera eskuratzen dutelarik. Zentzu honetan, nortasun etnikoa hautapen etasailkapen modu bat da, zeinaren bitartez taldeak bere nortasunaren ezaugarriakdefinitzen
|
baititu
. Osagai batzuk bere nortasuna islatzeko ikur gisa hautatuz, etaneurri berean beste batzuk baztertuz?, taldeak bere nortasun Gestalt edo nortasuntankera definitzen du; hots, taldearen mugak eta izaera zehazten ditu.
|
|
Bigarren eremu publiko honek oztopo handiak aurkitzen ditu beregarapenean. Jadanik aipatua dugun izaera minoritarioari, hizkuntza ezagutzen ezdutenak ezin
|
baititu
integratu?, hiztun guztiak integratzeko zailtasuna gehitzen zaio.Honen arrazoia honetan datza: hizkuntza komunitatea osatzen duten kide guztiakharremanetan eta kontaktuan jartzeko euskarri eta espazioen ahulezia; eta horretanzeresan handia dute gorabehera politikoek, muga juridiko politikoen existentziak, eta ekonomikoek, merkatuaren egituraketak?.
|
|
(24 Art.) 36 Ildo honetan, Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluakaurkeztu eta udalen arteko Departamenduko Lankidetza Batzordeak 1996ko ekainaren3an azterturiko kandidaturaren ondorioz,. Euskal Herria? izeneko pays delako batsortua izan zen 1997ko urtarrilaren hondarrean.Estazio bakoitzak bere hedapenaren eta kazetaritza lanaren eremuan atzera egiteko arriskuaren beldurra izan zitekeen, hots, isolamendu esklerotikoaren arriskuarena.Irulegiko Irratia da honelako joera gutxien islatzen duena, hiru irratien arteko harremanak beti dinamizatu
|
baititu
, eta bereziki Pirinioetako hegoaldeko irratiei (XorroxinIrratia, Euskal Herri Irratia...) zabaldu izan baitzaie, eta Frantzia osoko eskualdeetakohizkuntzen irratien arteko harremanak sortzen asko lagundu baitu. Hala eta guztiz ere, irrati bakoitzak bere herrialdearen nortasuna eta, batez ere, nortasun linguistikoagordetzera jotzen du.Estazio bakoitzaren identitateak atzera egiteko arriskua, nolabait konpondua izanda, azken urteotan Iparraldeko (Ipar Euskal Herria) hiru irratien artean martxan jarri denprogramazio komun garrantzitsuarekin, EAEko edota Nafarroako irratiekiko informazioeta emankizunen trukaketa sare ugarirekin, eta 1997ko ekainaren 10ean zailtasunezsortu zen. Euskal irratiak elkartearekin.
|
|
Euskal Herriaz beherako mailetara joanik, Hegoaldea ere erreferentzia eremugarrantzitsu modura agertzen da politikaren alorrean. Hots, Hegoaldea, beste ezerbaino lehenago, egitate politikoa da, gai honi buruzko albisteen %36 hartzen
|
baititu
, batez beste %14ko presentzia duen bitartean. Gainerako gaietan, batezbestekoarenazpitik dabil.
|
|
eta baita bere egunkariekin baterabanatzen dituen egunkari lokalen bidez. Prentsaren arloan euskararen merkatua ereesploratzen saiatu da (Zabalik astekariarekin), eta baita nazioartera hedatzen ere, Sud Ouest egunkarian gutxiengoko parte hartzearekin (%6); eta Argentinan Clarin etaLa Nacion enpresekin batera, egunkari erregionalen sare bat egiteko asmoz. Irratirakohedapena askoz mugatuagoa izan da, oztopoak aurkitu
|
baititu
horretarako. Gaur egunbere presentzia EAEko hiru hiriburuetan dituen frekuentzietara mugatzen da, COPErekin eta Cadena 100ekin programazioa banatuz, nahiz eta azkenaldiotan bere interesakEspainiar Estatu aldera (COPEn gutxiengoko parte hartzea Logroñon eta Murtzianfrekuentzia bana) ere zabaltzea lortu duen.
|
|
Hitzaldi bat idatziz ematea gainera, bi bider zaila da, hitzaldi txar asko, osteko mintzaldiaz konpondu baitira eta, kasu honetan, ez dago horretarako paradarik.Hala ere, eskertuko nuke testu hau klabe ireki horretan irakurtzea, artikulua irakurtzen duenak ez
|
baititu
galdera erantzunak aurkituko, kuestio proposamenak baizik. Izan ere, honako hauek ondorio biribilak baino gehiago burutazio itxigabeakdira, polemikarako gonbite eta eztabaidarako pizgarri izan nahi duten ideiak.
|
|
Teoria menperatzaileak ez ditu espazio eta objektu ekonomiko bereziak aintzat hartu, jadanik ekonomiatik at, aurkitu?
|
baititu
:
|
|
Gainera, informazio handiagoa adierazi zuen. Azkenik, integrazio taldea etaasimilazio taldea elkarren artean bereizten dira, norbere gutxiengo egoerako taldeko estereotipoetan, lehenengoak handiagoak
|
baititu
–eta baita separazio taldearekin ere, estatuarekiko estereotipoetan, zertxobait negatiboagoak dira?
|
|
...inarrizko printzipioa ez da ama semea motakoharreman goiztiarrak ondorengo garapenean derrigorrez eragina izatea, aipatutakoharremanaren esperientziak era probabilistiko batean ondorengo garapena bideratuahal izatea baizik, zeren subjektuak besteei buruz eta harremanei buruz dituenitxaropenak, berari buruz dituen sentimenduak eta beste kontestuetan erabilditzakeen trebetasun sozialak baldintzatzen
|
baititu
.
|
|
Bestalde, psikodramak psikoanalisiak baino errazago eragiten du emozioenkatarsia, afektua eta errepresentazioa agerian jartzen
|
baititu
.
|
|
Baina hau ere ez duguTxillardegiren zinezko lehen izkribua. Etxaide finak, Oargui ren estreinako deialdiari (1954) hainbat idazle gaztek erantzun diola jakinarazi baitigu, eta horien artean, nahizepaimahaiak saritu ez izan, berak bere aldetik bereziki hiru zoriontzen
|
baititu
pozezbeterik: Txillardegi, Aialde eta Julio Ugarte apaiz jauna, euskaldun berriak direlako.Horien lanen izenbururik ez digu ematen, ordea.
|
|
Gure helburuetarako egokiagoa zelakoan, The Encyclopedian. PragmaticOperators? sarreraren baitan jasotakoa hautatu dugu, ezaugarri nagusiak eta azkenurteotako ekarpenak laburbiltzen
|
baititu
. Schiffrin en lana (1987), aldiz, ingelesezerabiltzen den operatzaile multzo zehatz baten azterketa egitera bideratuta dagoenez, murritzegia iruditu zitzaigun.
|
|
Gutxienez Probintzia osorako emandako agindua zen abendu hartako hau(. Delegado de Orden Publico de la Provincia, rena zela esaten baita), baina, zalantzarikgabe, Ministeritzatik bertatik zetorrena (hurrengo martxoan Goberna zioko Ministroak, cuanto tengo dispuesto? esanez gogorarazten
|
baititu
agindu hauek). Testuak ez zuenñabardurarik, ez interpretazio beharrik:
|
|
Azterketa estatistikoaren programak parametro akustikoen (altuera, egongunea, eta pultsuen iraupenaren eta inpultsuen altuera eta egongunearen artekoena) etaetiketen arteko erlazioa aurkituko du. Emaitza aztertu den esaldi multzorako ereduentonatiboa arau multzo bat izango da, sarrerako testuaren ezaugarriak erabilitaereduaren parametroak ematen dizkiguna (kasu honetan, Fujisaki ren ereduarenak), zeinek testu horri dagozkion F0 balioak ematen
|
baititu
.
|
|
Esate baterako, euskaraz, ura eta urraesanahien ahoskerak berdindu egiten dira mugagabean esaten baditugu, alegia rr eta r horiek, biak lehenengoaren antzera esaten dira. Hori da neutralizazioa, baina neutralizazioa ez da arazoa hiztunarentzat (berak hotsen atzeandauden intentzioak, fonemak, entzuten
|
baititu
, Imanol-ek, idealizazio, deitudituen horiek).
|
|
Heriotza erabat onartzeak abiarazten du gizakia jakinduriarenbidetik. Egiak, bestalde, giza adimenaren ahal itzela du oinarri, berez bereizezina dena, gauza errealaren existentzia eta esentzia, bereizi egiten
|
baititu
, gauzaren esentzia, ondoren, adiera bilakatua, morfema bati lotu eta hitza eta mintzoa sortzeko. Egiak ere, hortaz, heriotza du oinarri,, zakur?
|
|
(Cebrián, 1992, 218). Horren kariaz, behin baino gehiagotan errepika daiteke dokumentalen emankizuna, entzuleak beti aurkitu ohi
|
baititu
aspektu berriak.
|
|
Adibidez, dibertimenduzkoa den irrati generoaren barruan erraza da elementu deskriptibo batzuk aurkitzea. Hala ere, goitik beherako erlazioak gehiago arduratzen gaitu, zeren formatuekiko menpekotasunak eta atxikimenduak finkatzen
|
baititu
, kategoria nagusiekikoak, generoekikoak, direnak.
|
|
–Euskal Herriko lehen irrati euskalduna (Iparralde eta Hegoalde barne) hasi zen Milafrangan duela 17 urte, esperantzaz betez milaka euskaldun, geroztik gure sustengatzaile jarraikiak izan direnak. Horren froga hoberena berriki agertu Médiamétrie ren inkesta da, honek hiru irrati euskaldunak (Gure Irratia, Irulegiko Irratia eta Xiberoko Botza) 8,7 mailan jartzen
|
baititu
–.
|
|
Guztira, 3.750 elkarrizketa egiten dituzte olatu bakoitzean (7.500 elkarrizketa urtean) lau herrialdeetan (900 elkarrizketa inguru herrialde bakoitzean) eta bigarren olatuan emaitza metatuaren berri ere ematen dute. CIESen lanak herrialdekako ikerketen esparrua betetzen du batez ere, Hego Euskal Herriko bi erkidego politikoen mailarako EGM enpresak ere datu errepresentatiboak ematen
|
baititu
.
|
|
Artadiak elikatzeko aukerak eskaintzeaz gain, beharrezko babesa ematen dio oihanpe itxiak. Artadi ertzak eta soilguneak elikatzeko leku irekiak behar dituzten animalientzat ere badira egokiak; gabiraia esaterako, zozoak, birigarroak, kaskabeltz handiak, amilotx urdinak, etab. artadi ertzetan ehizatu arren, soroetara sarritan hurbiltzen da bestelako janari bila, dieta osatzeko ugaztunak eta intsektuak jaten
|
baititu
.
|
|
Karrantzarren ogibide nagusia esnearen produkzioan zentratu arren, basogintzak ere irabaziak uzten ditu haranean; eta neurri txikiagoan, turismoak. Azken hau baserritarrentzako diru iturri osagarria bilaka daiteke, Karrantzak turismoa erakartzeko baliagai anitz
|
baititu
.
|
|
Ustiatutako basoetan, aldiz, zuhaitz gehienak adin bertsukoak direnez eta zuhaitzen arteko distantziak berdinak direnez, itzala askoz ere homogeneoagoa da eta landare gehienen hazkuntza galarazita dago; honek eta zuhaitz zaharren ezak, noski, asko mugatzen du animalien dibertsitatea. Gizakiak mendeetan zehar ustiatu ditu pagadiak, pagoa bultzatuz (egur onaz gain aziendentzako pagatxak ematen
|
baititu
), beste espezie batzuen kalterako.
|
|
Kalteak ez dira soilik hildako ardietara mugatzen, hauengan sortarazitako izuak esne ekoizpena, eta ugalketa ere? murrizten
|
baititu
. Otsoak ardiak edo beste ganadu bururen bat hiltzen duenean, indemnizazioa lortzeko arazoak izaten dituzte abeltzainek, eta lortutakoak ere nahiko eskasak dira.
|
|
Jon Larrañagak eta Iker Etxebestek arreta handiz arakatu dute gure testua, euskararen aldetik genituen ehundaka akats zuzentzen laguntzeko. Ezin ahantz dezakegu Anderrek emandako laguntza informatikoa, gure baldarkeria eta ezjakintasuna kexarik gabe jasan
|
baititu
.
|
|
nazio zer den esateko momentuan eta, ondorioz, nazionalismoa definitzerakoan, nazioaren teorien artean dagoen ezadostasunaren aurrean. Zer esanik ez, mundua ulertzeko era guztiz ezberdinak, ideologia kontrajarriak, gurutzatzen dira bidean; eta analisien abiapuntuak eta premisak baldintzaturik aurkituko ditugu, zeren, guztiz logikoa denez, egoera honek baldintzatutako analisiak aurrez aurre jartzen
|
baititu
.
|
|
Alde horretatik, azpimarratu egin litzateke, doako irakaskuntzaren alde egin zen nolabaiteko ahalegina. Ahalegina diogu, gai horri buruzko artikuluak, antzeman daitekeen bezala, legearen muga nabarmenak erakusten
|
baititu
:
|
|
Horregatik, gizarte kohesioa sustatzeko nazio espainiarrean sor zitezkeen nortasun mugak apurtu behar ziren. Ondorioz, hizkuntza identitate elementu garrantzitsua den heinean, Estatuaren aldetik jarduera sistematikoa detekta daiteke, besteak beste hezkuntza sistemaren monopolioaren bidez, herritarrak gaztelaniaren bidez nazio espainiarraren inguruan politikoki soldatzeko (homogeneizatu egiten
|
baititu
), Estatu Nazio espainiarrari identifikazio oinarri indartsua emango baitzion hizkuntza homogeneitateak277.
|
|
Ordutik ez dut neure burua inmentsitate horren barruan berriz ikusi, gaur arte. Eta zin degizut, Bitakora fidela, mugarik gabeko handitasun horretan txiki sentitzeko prest nagoela Irlandan, eta zin degizut egunero bilatuko dudala infinitu bat, besterik ez bada insomnioak berriro harrapa nazan, irla honek begi irekiak merezi
|
baititu
."
|
|
Autoan joateak duen abantaila paisaiaren kolore aldaketez ohartzeko ematen duen aukera aparta da, eta mapa geopolitiko baten gainean irristatzen ari zarela ematen du, autoak erraztasun berberarekin uzten
|
baititu
atzean hiriko grisak zein nire ametsetako esmeraldetara iritsi nahi eta ezin duten berde apalagoko zelaiak, edo garitza zabaletako hori gorriztak. Eta hemen miliatan neurtzen den abiadurak asfaltozko hariz josten ditu Irlandako mapa geopolitikoa osatzen duten kolore desberdinak.
|
|
Izan ere, ez al zaizu iduritzen ezen kanpoko mundua barnekoaren ispilu ere bihur daitekeela batzuetan, jaun André? Zeren, nola mundu fisikoan badiren aparatuak urruna hurbilarazteko, kasik gure baitaraino, arimak ere baitu bere teleskopioa, zeinak gure baitaren baitaraino sartzen
|
baititu
, denboran barrena, nehoiz ere bizi izan ditugun gertakiak eta iduriak, eta memoria da teleskopio hori. Konparazione, orain zahartu samarra nagoela eta adinean gorat noala, ezin urrunago dakusat haurtzaroa, baina haur hura ere hemen daukat, neure baitaren baitan, noiz eta memoriaren talaitik hari beha paratzen bainaiz.
|
|
—Ez dakit zuk diozuna frogatua dagoen, baina, hala badago ere, hutsen bat behar du froga horrek. Zeren Aristotelesek erran baitzuen ezen bi aldiz astunagoa zena bi aldiz fitezago erortzen zela, eta zeren matematikak, zentzuak bezalaxe, logikaren arau guztiak betetzen
|
baititu
. Zuk erraiten duzuna, ordea, zentzuz kontrakoa da...
|
|
Badakigu nola beztitzen dituen Erromako Elizak bere errituak eta bertze zirimonia suerte batzuk modu hantu batean, halako moldez, non ikuskizun bihurtzen
|
baititu
isil gordean eraman beharrekoak ere, hala nola sufrimenduarekin eta oinazearekin lotu hainbat pena eta trabailu: hamaika prozesionetako penitentek eskaintzen dizkigutenak, konparazione.
|
|
Ptolomeoren sistemaz ari zen Koperniko, eta zientziaz, azken finean, baina zenbatetan pentsatu izan dudan ezen hitz haiek ongi isla dezaketela gizonaren barrena, haren muina eta arima! Baina bertze interpretazino honetan balegoke alderik, zeren nik ez bainuke gizona munstrotzat hartuko, bere bakarrean eta bere osoan anitz moldetakoa delako eta bere aniztasunean osoa eta bakarra; aitzitik, ez al duzu uste ezen, noiz eta aniztasun horretan zati batek bertzeak irensten
|
baititu
, bihurtzen dela gizona, edo bihur daitekeela, nehoiz baino munstroago, zeren jabetzen baitzaio orduan osorik ideia bat eta behako bakar bat eta zeren, behako horretan itsuturik, hartzen baititu ondoren armak bertzeen hiltzeko, nola gertatu izan baita Europako lurrak urte luzeetan hondatu eta esteialdu izan dituzten gerla erlijionezkoetan.... Eta ez ote duzu uste, halaber, ezen, zenbatenaz zabaltzenago dugun bihotza eta adimendua, hainbatenaz gehiago uler dezakegula ezen hainbat partez eginik gaudela... eta parte batean garela ardi, bertze parte batean otso, eta gizon bakoitza bere ardiak bizi duela, nola otsoak ere bizi duen?
|
|
Ptolomeoren sistemaz ari zen Koperniko, eta zientziaz, azken finean, baina zenbatetan pentsatu izan dudan ezen hitz haiek ongi isla dezaketela gizonaren barrena, haren muina eta arima! ...na munstrotzat hartuko, bere bakarrean eta bere osoan anitz moldetakoa delako eta bere aniztasunean osoa eta bakarra; aitzitik, ez al duzu uste ezen, noiz eta aniztasun horretan zati batek bertzeak irensten baititu, bihurtzen dela gizona, edo bihur daitekeela, nehoiz baino munstroago, zeren jabetzen baitzaio orduan osorik ideia bat eta behako bakar bat eta zeren, behako horretan itsuturik, hartzen
|
baititu
ondoren armak bertzeen hiltzeko, nola gertatu izan baita Europako lurrak urte luzeetan hondatu eta esteialdu izan dituzten gerla erlijionezkoetan.... Eta ez ote duzu uste, halaber, ezen, zenbatenaz zabaltzenago dugun bihotza eta adimendua, hainbatenaz gehiago uler dezakegula ezen hainbat partez eginik gaudela... eta parte batean garela ardi, bertze parte batean otso, eta gizon bakoitza bere ardiak bizi duela, nola otsoak ere bizi duen?
|
|
Zeren, aitzin-solasean erran dizudan bezala, aurki orok baitu bere ifrentzua, eta zeren, ondorez, bizitza ez baita anitzetan lehen behakoan iduritzen zaiguna, baina bertze zerbait, hagitzez ere nahasiagoa eta konplexuagoa. Izan ere, umetan, baita gaztetan ere, itzalik gabeak eta kutsurik gabeak dira, artean, mundua izendatzeko erabiltzen eta manaiatzen ditugun hitzak, zeren argi ezabatzen
|
baititu
subjektuaren eta objektuaren arteko distantziak —mundua hor dago, baina ni naiz mundua, eta munduaren baitan nago—, objektuaren izena subjektuaren izanarekin loturik dagoen hotsezko ezaugarri ezin doiagoa eta ezin zehatzagoa balitz bezala, eta etxea etxe da, eta amorioa amorio, eta lehen behakoan edo objektuak eragiten digun lehen ukitu guztizkoan agortzen zaigu hitzen erranahia; aitzin... Eta orduan ikasten dugu ezen etxea desterru ere bihur litekeela, amorioa desamorio.
|
|
Katolikoak eta unibertsalak izaiteak bere obligazinoak
|
baititu
, jaun An dré...!
|
|
—Horrek ez du deus ere erakusten, Joanes, zeren eta deabruak ez
|
baititu
izutzen deabruak harturik daudenak, eta zure osaba hori...
|
|
—Eta orain, gerritik goiti biluz... Izan ere, fama gaixtoan jarri haiz, eta fama gaixtoan jarri gaituk, zeren eta etxean egiten den faltak ezin xuxenago ukitzen, kutsatzen eta desohoratzen
|
baititu
etxekoak. Ea, bada, ken gainetik atorra, hogeita hamar azote eman behar dizkiat eta, justiziaren eta ohorearen arauaz!
|
|
Izan ere, liburuaren bertze parte batean aipatu dizut, hitzen erabilpenaz ari nin tzaizula eta sagar hitzaz zehazki, ezen bakoitza bere sagarrak bizi duela, zeren eta bat bederak bere gisarat eta bere molderat ulertzen
|
baititu
hitzak, eta bat bederak bere kutsua emaiten baitio nola honako hitz honi hala harakoari, halako moldez, non berdinzki erran baitezakegu, honelatan, ezen, nola bakoitza bere sagarrak bizi duen, bere paradisuak ere bizi duela.
|
|
—Bai, originala delako izan daitekek, horixe pentsatu diat nihaurk ere hatsarrean, nahiz eta gero eta gutiago sinesten dudan: izan ere, jende originalak eta bere gisakoak ez dik berdinetik berdinerat egiten, baina berdinetik hoberat, eta hori ez duk gure zozoaren kasua, zeren habiak egin
|
baititu
, bata bertzearen gainean, toki berdintsuetan; gero, jostalaria izan zitekeela pentsatu diat, baina habia, hegazti batentzat, den gauzarik seriosena duk, eta serios denarekin ez zagok josteta egiterik; eta, orduan, bertze zerbait bururatu zaidak —eta, hatza luzatzen zuela, erran zidan—: ez al haiz konturatzen, bada, ezen mailen arteko leihoak —edo errektanguluak, hobeki— berdinak direla, eta, berdinak direlako, zozoak ez dituela, beharbada, bereizi, ergela delako?
|
|
—Arrazoin duk, bai, zeren Frantziak ezpatak behar
|
baititu
... baina baita buruak ere...
|
|
haurraren haurtasunarena. Eta hutsuneak ere hor daude, bertzalde, zeren eta memoriak bere zuloak eta bere haitzuloak
|
baititu
. Eta ondorea garbia da:
|
|
Zeren tratua gaurko afarian sinatzekoak dituk, eta horrek ez dik erremediorik... baina afariari guhaurk jar ziezaiokeagu soinua, beharbada... Eta, nola afaria ohiz kanpokoa izanen den, zeren halaxe saritu nahi
|
baititu
hire aitak gonbidatuak hain egun seinalatuan, ohiz kanpoko zerbait egin behar diagu guk ere... gonbidatuei saria lehenbailehen egotzaraziz, konparazione, berdin zait goitik edo behetik —eta, azken hitzak hatzaren bi keinuekin laguntzen zituela, batean ahorat zeramala eta bertzean uzkirat, eratxiki zuen—: Eta ni baino areago... eta hire anaia baino areago, zeren, oker ez banago, Mattinek errezitatu behar baitio dukeari, afal aitzinean, oda itsusi hori, hi izan haiteke, Joanes, festako protagonista...
|
|
—Fida hadi nitaz, Joanes, eta kontsola hadi, zeren eta halakoetan fidatzeko gizona bainaiz... eta zeren dukeak ez baikaitu fusilatuko, gure intentzione ezkutuen berri ez dakien bitartean... Aitzitik, nola hura txantxazalea baita, eta nola laket
|
baititu
, bertzalde, kaka kontuak —edo, ez al haiz oroitzen zer ipuin kontatu zigun atzo, bai berak eta bai kondeak, baita dukesak eta kondesak ere, ene kakategia probatu ondoren? —, lagundu ere lagun ziezagukek, oharkabean...
|
|
Eta zernahi disimulatzen dugu, beldurra ere bai, heriotzari diogun beldurra. Baina ez beti, zeren borondatearen eremuak ere bere mugak
|
baititu
eta, mugotarik harat, berriro nagusitzen baita naturaleza. Eta azaltzen eta azaleratzen dira orduan gure baitan luzaro ezkutaturik zeuden indarrak, eta uholde baten antzera amiltzen dira urak, eta hausten eta porrokatzen dira uhateak eta barraderak.
|
|
—Ongi duk muga batzuen ontzat hartzea, baina bertze muga batzuen hausteko. Hire pintura honek, ordea, ez dik erdibiderik, zeren eta muga guztiak
|
baititu
goian behean: mugak eta burdinak...
|
|
Eta halako bizinahia eta irrinahia ere bai, aspaldiko partez. Eta, nola gizona eulia baino nekezago uxa daitekeen eta ohil ezti zaionetik, are nekezago bertzeen laudorioen gozotik, zeren gizonak bertzeen alabantzak eta laudorioak
|
baititu
eztirik eztien eta gozorik gozoen; hala, gero eta gogo beteago sentitu zen Pedro estatu berri hartan, laudorioen eztian gero eta eztiago: hobe, zinez, auzo tipian lehen ezen ez hirian bigarren...!
|
|
Erraiten ditek ezen Jainkoak hersten gaituela, ez itotzen, eta nagok ezen egia izan daitekeela, ene kasuan bai bederen. Zeren negu bakoitzak, baita negurik luzeenak ere —nola izan baitzen enetzat gartzelaldi hartakoa—, bere salak eta bere salatxoak
|
baititu
—bere hilabeteak eta bere egunak— Eta, salatxo batean gaudela, irekitzen diagu ate bat, eta bertze salatxo baterat joaiten gaituk, eta hala gabiltzak salaz sala eta neguz negu, harik eta ate haietarik batek udaberrirat eramaiten gaituen arte, ustekabean. Eta nik ez nian zorte gaitzagorik izan, zeren, uste nuenean ezen neure gartzelaldiaren ondoko kalbarioan ez nintzela burua altxatzeko gai izanen —nahiz eta mementu batzuk lehenago neure Ararat!
|
|
Zeren, Holandan nengoen arren, Holandak ez bezala, zeinak bere dikeak
|
baititu
itsas uren meneratzeko eta gobernatzeko, ezin eskasagoak baitziren ene defentsak, gainerat zetorkidàn humore uholdeari buru egiteko.
|
|
Neure orduko bizimoldearen berri emaiteko, ez dizut, ordea, portu haietan ezagutu nituen jendeen inventariuma eginen, zeren, bataz, luzaro luzatuko bainintzateke, eta zeren, berriz bertzea, zuhaurk imajina baitezakezu nolakoak izan zitezkeen ene egun haietako benturak eta desbenturak. Eta, imajina ez badezakezu, kontuan izan ezen, egia izanik Mignonekin gertatua ez zela egunoroz gertatzen zen gauza, egia zela, halaber, ezen gure egunorozkotasunaren erakusgarri izan zitekeela, gradu batean bai bederen, zeren egunorozkotasunak ere bere
|
usainak
baititu, eta gertaki hari zeriona zen, zalantzarik gabe, ene egunorozkotasunaren usainetarik bat.
|
|
Datu hori ezean, bertze bat erantsi nuen esaldia luzeegia gertatzeko beldurrik gabe: "... eta eraikina erabat hutsik zegoen ustez eta hilketa burutu zen tenorean, oroz gain profesionalen bulegoak eta merkataritza enpresen egoitzak aterpetzen
|
baititu
".
|
|
Ordu eta erdi gehienez. Eta udan, kanpinean gaudenean, luzeago, bazkarian baso bat ardo edan beharrean, bi edo are hiru ere edaten
|
baititu
zanga zanga. Behin baino gehiagotan, Josefinak eraman behar izan dik kanpin dendaraino, ezin xutik egon eta.
|
|
Ederki aditu zidan, Kristinak belarri txorrotx txorrotxak
|
baititu
. Hark, ordea, nahiago ez entzunarena egin, eta ez nintzaion tematu.
|
|
" Non dira gure Meltxor, gure Gaspar eta gure Baltasar!". Hilabete eta erdiko itxaronaldiaren ondoren, jendea etsita zegoen, nazkatuta, zeren, normala denez, bertsolarien jardun herrikoi bihozkorrak ere, azkenerako, aspertu egiten
|
baititu
gizakiaren bihotz gogo eraman onekoak. Zergatik, ordea, hainbeste luzamendu?
|
|
Eta ni, ezin ukatuko dut, deseroso sentitu naiz gizon horren alboan; etengabe egiten zituen korrokada ttikiek eta, bainatu arren, zabaltzen zuen izerdi eta kolonia usain sarkorrek izango zuten horretan eraginik. Bestalde, haren keinuek ere zerbait ekartzen didate gogora (beharbada aitaren zerbait, zeren Tomek berrogeita hamar bat urte izango
|
baititu
), oraindik zer den zehazki ez dakidana.
|
|
Hau izango da Xiberoko Botzaren egoitza berriaren ekarpen handienetatik bat, saioak jende aurrean egingo diren gela honek lotura are sendoagoa egingo baitu irratiaren eta haren entzuleen artean. Entzuleak baino gehiago, azken finean, jarduleak, parte hartzaileak nahi eta merezi
|
baititu
Xiberoko Botza bezalako irrati batek. j
|
|
Edo ez duela ikusi beharrik," lanbroak izkutatzen dizkionean" maite ditu poetak gure bazterrak. Errealitatearen arbolak, izan ere, bai
|
baititu
sustrairen batzuk geure barnean. izarrak itzaltzeraino dira argiak maitea zure begiak zure begiak maitea izarrak itzaltzeraino dira argiak
|
|
Aurkeztutako eskema eta beraren hamar adierazleak irakurketa bikoitz baten bidez aplikatzen dira: 1) lehen irakurketa sinkronikoa da, adierazle guzti guztiak fase kronologiko bakoitzean metatzen
|
baititu
; horren bidez, kanpo politikaren unez uneko egoera ezagut daiteke (eragiketa horretatik datoz kapitulu bakoitzeko ondorioak); 2) bigarren irakurketa diakronikoa da, adierazleak bereizi eta fase kronologiko bakoitzari banan banan aplikatzen baitizkio; horren bidez, adierazle bakoitzak denboran zehar zer nolako garapena izan zuen ikus daiteke (bigarren irakurketa horren emaitzak tesiaren amaierako ...
|
|
Orixek ere gure arbola klasiko bat, pagoa, Amerikako arbola batekin alderatu zuen, amate esaten zaionarekin. Eta nahita edo oharkabean (poeten memoriak oso bide bihurriak erabiltzen
|
baititu
deus ez ahazteko), Otañorenaren antitesia proposatzen digu:
|
|
Familia bakoitza elkarte bereizi eta apartekoa da. Horren gobernua familia handiari ardura zaio, horrek hartzen
|
baititu
bere barruan beste guztiak.
|
|
Gaur egun, hamaikatxo arrazoi ezagunek eten dute batasun hori. Bakeak berak, merkataritzari bultzada berria eman dio, Estatuaren gastuak gutxitu
|
baititu
eta gobernuaren eragiketa ezinbestekoak bukatu. Hori dela bide, oreka berreskuratu eta negozioak zintzotasunaren baitan jarri ditu hark beste behin ere.
|
|
kontratuen eta norbanakoen arteko egintzen zinezkotasunari buruzko fede ematen du; egokiera galtzen du, aldiz, larregikoa bihurtzen denean; orduan baita kaltegarri. Eskubideen larregiak egiten ditu gizakiak fidabera, horiek beti harritzen
|
baititu
berehalako irabazpideak, geroko arriskuak baino. Hartara, euren segurtasuna ezbaian jartzen dute tarteko diren esanezko zein ezkutuko egiune batzuek.
|
|
Portalisen esanak, edonola ere, ez datoz politikaren esparrutik, berak ondotxo bereizten
|
baititu
politika eta harreman zibilak. Berba batez esateko, eskubide politikoak eta eskubide zibilak.
|
|
Familia bakoitza elkarte bereizi eta apartekoa da. Horren gobernua familia handiari ardura zaio, horrek hartzen
|
baititu
bere barruan beste guztiak.
|
|
Orduantxe da eta orduantxe bakarrik, legegileak salbuesten duela, senar emazte horien lasaitasun, segurtasun eta poztasunaz arduratuta, bata bestearekin loturik egotea, eurak bereizteko dituzten arrazoiak gorabehera. Erlijioaren ikuspegia ez da horrekin saihesten, erlijioak berak gai horretan eta beste batzuetan gizakiak gobernatzen
|
baititu
meritu eta askatasunaren esparruan. Halakoetan legegileak dihardu aginpide hertsitzailearen erabiltze hutsean, gizartearen desordenarik okerrenak aurreikusteko eta grina eta abusuei mugak jartzeko, betiere jakinik halakoak agortzea ezinezkoa dela.
|
|
Nazio batek ez baditu bere egoeran ikusten zio handiak arrazoi politikoari jarraitzeko, zuhurtasun handiz jokatuko du, arrazoi zibila gidaritzat hartzen badu. Arrazoi hori ez doa inoren aurka, elkarren arteko lehiakeriak baztertu eta familien arteko gorrotoak saihesten
|
baititu
. Aitzitik, horrek, gizakien arteko neba arrebatasuna eta justizia izpiritua zabaldu eta gizartearen harmonia orokorra bermatzen du.
|
|
Erromako juriskontsultoak, ezkontzaz mintzo zirela, behin baino gehiagotan nahasi dituzte izadiaren ordena fisikoa, gizaki bizidun orori dagokiona eta zuzenbide naturala, horrek zehatz mehatz arautzen
|
baititu
gizakiak. Sustraia du horrek, gizaki aske eta adimendunek euren antzekoekin izan ditzaketen harremanetan.
|
|
Gogamenak bere pentsamendu eta arrazoinamendu guztietan bere ideiak beste arartegabeko objekturik ez daukanez, berauek baino ez
|
baititu
kontenplatzen edota ez baititzake kontenpla, begi bistakoa da gure ezagutza berauen inguruan soilik dabilela.
|
|
Horretarako, zientzia ezberdinak oinarrizko zientzia baten gainean eratzen direla erakutsiko digu, giza izatearen zientziaren gainean alegia. Matematika, filosofia naturala eta erlijio naturala, zientzia guztiak azken buruan, giza izatearekin daude harremanetan, gizakiaren ulermenaren azpitik kokatzen direlako eta gizakiak eurak juzgatzen
|
baititu
. Zientzia berriaren eginkizuna, beraz, giza ulermenaren indarra, boterea eta hedaduraren azterketan datza, baita argudioen ideien izatea azaltzean ere.
|
|
Hortaz, ‘ (ez p eta ez q) edo (p edo q) ’ proposizio osoa egiazkoa da edozein kasutan, bere ‘egibalioa’ ez baitago ez bere esanahi faktualaren ezta bera osatzen duten barne proposizioen ‘egibalioaren’ menpe. Esate baterako, baten batek esaten badigu" Orain eta hemen euria ari du edo elurra dago", errealitateari buruz zer edo zer ari zaigu esaten, proposizio horrek beste aukera batzuk baztertzen
|
baititu
: euria aritu eta eguzkia egon, euria ez aritu eta eguzkia egon, etab. Aldiz, tautologia bat proposatuko baligu, orduan ez litzateke beste inolako egoerarik baztertuko.
|
2001
|
|
Birgasifikazio plantari dagokionez, euskal enpresen artean azpikontratatuko den kopurua handiagoa izango da. Planta honen eraikuntza zailagoa eta delikatuagoa da, barruan biltegi trenak
|
baititu
nikel altzairuzko tuneletan, eta karbono altzairuzko xafla bidez osatutako kanpoaldeko pantaila batzuk dituztelako. Bien artean isolamendu sistema bat eratzen da.
|
|
Mandel ez da gaur goizean jaioa, eta badaki Ipar Amerikako erorialdia ez dela egun batetik bestera bat batean gertatuko, Ipar Amerikakoa bezalako ekonomia batek baliabide ugari
|
baititu
gorabeherei aurre egiteko. Nahiz eta burtsek goia jo 2000 urtearen lehen zatian, Mandelek dioenez, oraindik beste bi edo hiru urte igaroko dira ekonomiaren atzerakada gauzatzerako.
|
|
Aparteko olioen emaitza eman zuen. Baina oso zaila zen garai eta leku honetan oliboa zabaltzea, mahastiak aparteko emaitzak ematen
|
baititu
. Mahats kiloa 400 pezetan saltzen denean, ezin da olibarik sartu.
|
|
" Lotura handia egon da gai askotan, Zierbenan euskara galdu arren badaude Lekeition moduko berbak, orain, ez dakit nork nori eragin dion". Harremanak maileguak eragiten
|
baititu
, alabaina, zenbaitetan hiztegigintzan akatsak sumatzen ditu Barrutiak: " Sarritan beharrik gabe hartu dira maileguak, antxeta mokogorria adibidez, itzulpen hutsa da eta ez da inon esaten hori, horri kalatxoria edo txirtela esaten zaio".
|