Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 109

2002
‎Tom Christersonek, 71 urteko estatubatuarrak, bihotz artifizial batekin bete du bere bizitzako lehen urtea, zientziaren historian mugarri izan den batekin. Aurten, hirugarren biloba jaiotzen ikusi du eta ezkontzaren 55 urteurrena ospatzear dago.
‎Bestetik, egia baldin bada euskal eta erdal irakasleen artean badela adin guztietako jendea, ehunekoen neurrian jende gazteago aurkitzen da euskaldunen artean. Irakasle gazteak, pentsatzekoa denez, esperientzia urriagoa du eta aurrean patxadaz prestatu behar du bere bizitza akademiko osoa. Gainera, sarriegi, irakasgai bat baino gehiago hartu behar du bere gain.
2003
‎Inozoa halakoa. Irekitzen zituen orrialdeak eta bertan kontatzen zirenak asmatutako gezurrak zirela aurrez jakin arren, hitz korapilatu haietan aurkitu uste zuen bere bizitza antolatzeko balioko zuten ereduak. Madame Bovary halakoak.
2005
‎nuke beste era batera bizi. Baina uzten ez diotelako jolastu ezin duen jendeak oso garbi izan behar du bere bizitzaren onena kentzen ari zaizkiola, eta jakin behar du zeinek kentzen dion hori eta zergatik.
‎Uste zuen bere bizitzako aukera egina zuela jadanik. Baina ez zekien guztiz betetzen ote zuen.
2006
‎Marcos lagunak artelana «kaka hutsa» dela iritzi dio, inozo batek besterik ez lukeela erosiko sinetsita. Ibonek, berriz, nahikoa du bere bizitzako gorabeherekin, ezkontzera doa eta prestaketa lanekin badu buruhauste franko. Sergiok egindako erosketa berriak eztabaida luzeak eragingo ditu hiru pertsonaien artean, euren arteko harremana zalantzan jartzeraino.
‎Dena da gauza bera: pertsona batek nahiago du bere bizitza duintasunez bukatu, eta ez da gai horretarako egin behar duena egiteko. Baina hodi bat kentzea edo injekzio bat ematea berdina da.
‎Ondorioz, historiografiak gutxi gorabehera ziurtzat jotzen duen apezpikuen zerrenda honako hau da: Bivere (871)?; Alvaro (881?), Velegia diozesia zuena (zalantza da Kantabriakoa edo arabarra den hiria84), 928ra arte luzatu behar dugu bere bizitza edo beharbada beste Alvaro bat gehitu behar da 928an hil zena?; Munio (937)?; Munio (984?); Gatzia (996)?; Munio(); Gartzia(/ 1055?); Fortunio edo Fortuño (1054??): Vigila edo Vela(); Munio(?); Fortunio (1066?) 85 Baina, dokumentuetan, arabar?
‎López Aguilarren arabera, ezin da istriputzat hartu ausarkeriaz gidatzearen ondorioa dena. “Ez diogu ezbeharrik esaten —esan zuen— zorigaiztoko portaera baten ondorio direnei, eta, beraz, delituzko jokabide baten ondorio direnei, gidariaren zuhurtziagabekeria ausartegiaren ondorio direnei, ez baitzituen bere bizitza eta besteena errespetatzeko oinarrizko arauak bete”. Espetxe zigorrak Europako Auto Gidari Elkartuak (AEA) kalkulatu du 60.000 gidari inguru joango liratekeela espetxera urtero, abiadura eta alkoholemia muga horiek ez betetzeagatik.
2007
‎Xurgagailuak eta garbigailuak dira zarata iturri nagusiak, eta atzetik, ke kanpaiak eta lehorgailuak. Bizi kalitateari dagokionez, hamar parte hartzailetik batek esan zuen bere etxean sortutako zaratek eragiten diotela neurri batean; %2k, berriz, esan zuen zarata horiek eragin handia zutela bere bizitzan. Espainiaren kasuan, inkestatutakoen %18k dio etxean eragindako zaratak bere bizi kalitateari eragiten diola.
‎Prostatako minbiziaren historia naturala konplexua da, hainbat azpimota baitaude ahalmen oldarkor desberdinekin; sintomarik ematen ez duten forma latenteak, klinika ematen duten forma progresiboak eta eboluzio hilgarriarekin azkar eboluzionatzen duten aurkezpenak (kasuen %10 gainditzen ez dutenak). Ahalmen oldarkor desberdin horren ondorioz, gaur egun gizon batek %16ko probabilitatea du bere bizitzan zehar prostatako minbizia diagnostikatzeko, nahiz eta %3 baino ez duen hil. Horren adierazgarri da, halaber, beste arrazoi batzuengatik hildako autopsietan aurkitutako KPren ehuneko handia (heren bat inguru 70 urtetik gorako gizonetan).
2009
‎Hau da: harremanaren hasieratik, bikotekide biek edo batek argi zuen bere bizitza —eta tartean, harremana bikotearekin— gerora begira euskaraz izatea nahi zuela. Hala irudikatzen zuen hasieratik.
‎gerriko min bakartua oso ohikoa da nerabeen artean, baina eragin txikia du haien bizi kalitatean. Gorputz guztia mintzen duen nerabe baten gerriko mina desberdina da, eta, orduan, eragina du bere bizitzan. Egoera hori, parte hartzaileen %10ek ikusi dutena, ohikoagoa da nesketan mutiletan baino”, azaldu zuen Ferrán Pellisék, Bartzelonako Vall d’Hebrón Ospitaleko Koloma Unitateko azterlanaren autore eta mediku nagusiak.
‎Askotan, gaizkile askoren buru izan da, eta lanbide asko izan ditu edo zituen bere bizitza osoan
‎Bizitza distiratsua izan zuen, baina, aldiberean, ikaragarria. Ikusleek barre egiten dute, emakumea errealitatetik erabat kanpo dagoelako, bereizten ez duelako bere bizitza eta antzezten duena.
‎Baina gazte gaztetatik Kaliforniara joan behar izan zuen, aitaren urratsen atzetik. Berak aitortzen duenez, 1977an konturatu zen zinemaren mundura zuzendu nahi zuela bere bizitza, Star Wars ikusi zuenean. Ez zuen pozteko moduko esperientziarik izan hastapenetan; hala, berak idatzitako gidoiak soilik zuzenduko zituela erabaki zuen.
2010
‎Azken bolada hartan tragedia ugari izan genituen orbetarrok, eta emakume hura Regina enean sartzea pizgarri bat izan zen, bizipoza ekarri ziguna, hasieran bederen. Teofilo Maria zuen bere bizitzako heroi, eta heroiarentzat bizi zen, baina gainerakoak ahaztu gabe, nik primerako harremanak nituen berarekin behintzat. Susanak jakin behar zuen Teofilo Mariaren lehentasunen berri?
‎Aspaldiko partez, ez dauka aurrean konpromisorik, proiekturik, eginbeharrik. Hauxe du bere bizitzaren gainerakoaren hasiera, eta ez dauka arrastorik ere nola bete bere agenda, zertan eman bere denbora.
‎Azken bolada hartan tragedia ugari izan genituen orbetarrok, eta emakume hura Regina enean sartzea pizgarri bat izan zen, bizipoza ekarri ziguna, hasieran bederen. Teofilo Maria zuen bere bizitzako heroi, eta heroiarentzat bizi zen, baina gainerakoak ahaztu gabe, nik primerako harremanak nituen berarekin behintzat. Susanak jakin behar zuen Teofilo Mariaren lehentasunen berri... esan ere, esan ez zigun, bada, egun batean —igandea zen, eta Susanaren ama alarguna ere hantxe izan genuen, bazkaltzera gonbidatuta—, ezkondu eta handik hilabete pare batera, eskuak sabelera eramanda:
‎Myrtaren etxean kuluxka bat egin eta gero sasoian sentituko zen barruan zeraman nahas piloa disekzionatu, aztertu eta Mariori era hotz batean azaltzeko. Ikaragarri maite zuen, baina horrek bakarrik ezin zuen bere bizitzaren norabidea baldintzatu.
‎– Norberak ezin du bere bizitza idatzi, ez bada zaharra edo ospetsua. Zaharrek eta ospetsuek idazten dituzte euren bizitzak.
2011
‎Orain hasi den mendea subjektuaren mendea da. Subjektuak ez du nahi proiektu erraldoirik, azkenean bere aurka bueltatzen direlako, subjektuak ez du bere bizitza sakrifikatu nahi inongo ideia handiren izenean, subjektuak ez du bere bizitza beste norbaiten esku utzi nahi. Subjektuak uste du alderdi politiko guztiek subjektuen, herritarren interesak ahaztu dituztela.
‎Eta ni, J. Andoni Iturrioz, bere hiru seme alabetan bigarrena, bera hil ondoren bere memoriak bi koadernotan idatziak aurkitu eta irakurtzen hasi nintzenean, denbora luzean baretu ez ziren sentipen eta sentsazio kontrajarriek hartu ninduten, bizi izan zen bitartean ez bainituen ezagutu idatzita utzi zituen kontakizun gehienak. Alde batetik jakin min handia nuen bere bizitzan gertatu zitzaion guztia jakiteko, baina bestetik bizitu zen bitartean bere bizipenak kontatu ez izanak galarazi egiten zidan memoria haien irakurketa. Marie Christinek, nire emazteak, arratsaldero deszifratzen zituen koaderno haiek, eta poliki poliki nire aitaren historia kontatzen zidan, eta nahiz eta tarteka bihotzak estutu neroni ere irakurtzen hasi nintzen.
‎– Zergatik ez? Ez dut bere bizitza bizi, hori ez da egia; izatez, bere apunteak erabili ditut, bere zirriborroak, bere ametsak, besterik ez, Fede...
2012
‎Mila aldaketa eginda, azkenean nahi dudan emaitza lortzen dut». Askunzek ez du bere bizitza irudikatzen marraztu gabe.«Margotzea ezinbestekoa da niretzat, neure burua hobeto ezagutzen laguntzen dit, eta baita mundua ulertzen ere», dio. «Barruan dudana ateratzeko balio dit», gaineratu du.
‎INES. Bai, behin baino gehiagotan. Oso gogoko dut bere bizitza?
‎Txakurrak bestelako janaria behar du bere bizitzako etapa guztietan. Txakurraren bizi une bakoitzean erakargarria izateko prestatzen da.
‎Autodeterminazioa bi mailatan ulertzen dut: gizabanakoan eta gizartean, esan nahi baita, pertsona orok duela bere bizitzari dagokionean, autodeterminatzeko eskubidea: bere bizitza nola antolatu eta, nola ez, bere heriotza ere bai.
‎Galdetegi labur bat idatzi du posta elektronikoan. Asmorik ote duen bere bizitzari buruzko memoriak idazteko, horixe izan da bururatu zaion galderarik interesgarriena. Mezua bidaltzera zihoala, idazlea zoriontzea ahaztu zaiola ohartu da.
2013
‎jende gazte askok izan nahi du funtzionario. Eredu hori nahi du bere bizitza eraikitzeko, arriskurik hartu gabe. Eta okerrena da gizartea bat datorrela horrekin.
‎«Lan prekarietatean, batez ere, antsietate arazoak sortzen ditu, gizakiok ziurtasunean eroso sentitzen baikara», gehitu du adituak. Batek ez badaki datorren hilabetean lanean jarraituko duen edo zenbat kobratuko duen edo egindako lana ordainduko dioten, «ezin du bere bizitza planifikatu, ezin du planifikatu seme alabak izango dituen edo auto bat erosiko duen», zehaztu du. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko azterlan batean, Blanchek zuzendua, boluntarioek lau taldetan banatuta zuten lan ongizatearen maila konparatzen zen, lan egonkorra zuten, langabetuak zeuden, aldi baterako borondatezko lana zuten (asteburuko lana zuten ikasleak) eta, azkenik, aldi baterako lana nahi gabe zuten pertsonak (lan prekarietatean bizi zirenak).
‎Txakur ernari bat elikatzea: txakurkumeentzako janaria Txakur keinukariak proteina apartak eta energia asko behar ditu bere bizitzako fase zorrotz hori igarotzeko. Ana Domínguez albaitari laguntzaileak kumeen bazkaria amarentzat, etapa horretan.
‎Haurrek beldurrak dituzte, adinarekin aldatzen direnak Iluntasunarekiko beldurra sei urtetik beherako haurren ohiko beldurra da Haurren beldurra, ordea, aldatu egiten da haurrak urteak betetzen dituen heinean. «Adingabeak hainbat beldur ditu bere bizitzan zehar, adinarekin aldatuko direnak», dio Francisco Xavier Méndez Murtziako Unibertsitateko irakasleak eta ‘Beldurrak eta beldurrak haurtzaroan: lagundu umeei gainditzen’ (Piramidea, 2005).
2014
‎Ez sinestekoa zen: Embi, artean hogeita hiru urterekin, nire aurrean ari zen mundua deskubritzen, nire etxean, marra zuri beltz haiei begira, zintzo aitortuz dena berria zela berarentzat, eta atzeratuegi zebilela, bazekiela hori, eta bere gurasoek zutela guztiaren errua, gehiegi kontrolatzen zutelako eta erabat planifikatu nahi zutelako bere bizitza osoa. Hainbesteko konfiantzak hunkitu egin ninduen (edanda nagoenean oso hunkibera naiz), eta sexuari buruzko dibulgazio liburu bat utzi nion, argazkiz ondo hornitutakoa, geroztik gehiago ikusi ez dudana.
‎Oso pertsona ona da, eta mendiko lasterketak serio hartzen ari da. Mendia du bere bizitza, eta denok baloratu genuke horregatik. Eta eskerrak ere eman behar dizkiogu, kirol honen alde egiten duen guztiarengatik.
‎Baina ez daki zer esan. Ez du bere bizitzaz ezer kontatu nahi, eta susmoa du Reginak ere esateko baino gehiago izango duela ezkutatzeko. Solasaren legea saihestearren, irratia piztu du.
‎A k pentsatzen zuen S rekin konpartitu nahi zuela bere bizitza.
‎Zeren eta mundu guztia da istorio bateko pertsonaia. Mundu guztiak du bere bizitza maneiatzen duen narratzailea. Gertatzen dena da ia inork ez duela bere narratzailea ezagutzen.
‎Nazioarteko boluntario lana bizi duenak bere bizitzako esperientzia gisa definitzen du. Ez da bakarrik pertsona bat erabilgarri sentitzen, besteei laguntzen dielako, boluntarioek batez ere nork bere buruari laguntzen diolako.
‎Eta borondate indarrak huts egiten badu? Batzuetan, nahiz eta bat ez den ondo sentitzen, aldaketak egin nahi ditu bere bizitzan. Izan ere, irailean hainbat jarduera hasi ohi dira, gimnasio baten izena emateko, adibidez. erretzeari utzihizkuntza edo sukaldaritza ikastaroak hastea, bildumak hastea, etab. «Eta, orduan, aste gutxiren buruan, desmotibatu egiten gara, gaitzesten gaitu gaitzesten gaitu eta aldatu nahi genituen portaera jarraibide berak errepikatzen ditugu», azaldu du Elena Mayorga, idazlea eta Mental Libre web atariko zuzendarikidea.
‎Gure semeak garrantziko gai bat du bere bizitzan: erraldoiak.
2015
‎Une batez ere ez zitzaion bururatu enpresa gizon hari saltzea. Zerbait egin nahi zuen bere bizitzarekin, zerbait ona, eta hauxe izan zitekeen. Bestalde, ez zuen beste gauza bat erdizka utziko.
‎Alejandro Magno enperadore erromatarrari ere ametsetan agertu zitzaion Alexandria hiriaren kokalekua; tokia, ustez, erabat desegokia zen, baina hantxe sortu zuen Mediterraneoko historia aldatuko zuen hiria. . Ez zuen bere bizitza amestu, bere ametsak bizi izan zituen?, esan izan digute dotrina koptoan pertsonaia historikoei buruz.
‎Horiek, soberan dago esatea, gizakientzat ere balioko lukete. Konfiantza handia du bere bizitza hobetzeko prozesuan. Protesiak erabil daitezke horretarako, baita bizitza luzatzeko ere.
‎–Edozer gauza, gauza bera esan nahi zuen keinu bat egin zuen esku zabalekin?: zer egin nahi zuen bere bizitzarekin, adibidez.
‎Ostaizkak gorroto zuen bere bizitza baldintzatzen zuten erabakiak bera kontuan hartu gabe hartzea, eta esfortzu handia egin behar izan zuen besoak gurutzatuta mantentzeko, isilik jarraitzeko, buruarekin astiro astiro baietz egiteko.
‎Bazekien zer egin nahi zuen bizitzan, norekin eta non; berak ordea ez zekien ezer. Berarekin harremanak zituen edonork zekien zer egin nahi zuen bere bizitzarekin, berak izan ezik, bera beti zebilen bila eta bila, auskalo zeren bila.
‎Ez ditu ongi ulertu gizonak jarri zaizkion betebeharrak, galdua baitu munduaren esplikazio mitikoaren ohitura, baztertuak baititu bere bizitzatik goiburu heroikoak, eta salbuespen bat itundu da, azkenik, gauean.
‎1984an iritsi zen Habanara, beste sei kiderekin batera. Kuban sei bat hilabete baino ez zituela igaroko uste bazuen ere, konpromiso horrekin heldu ziren?, 23 urte pasatu ditu dagoeneko, eta, une oro Euskal Herrira begira dagoen arren, Kuban antolatua du bere bizitza. Bertan ezkondu zen, eta alaba bat hazi du bere bikotearekin batera.
‎Ezin duzu horrela utzi? Zer pasa zen galdetuz pasako du bere bizitza oso.
‎Bill nevadarra zen, baina lehengo eta oraingo mundu askotako biztanlea ere bai. Izan ere, idazlea zen, eta horrek esan nahi zuen bere bizitza gehiena gorputzez kanpoko esperientzia bat zela. Idatzi gabeko egunak ez ziren osoak.
‎Arazo burokratiko batzuk tarteko direla, azkenean indigenak ez dira aurkeztu presidentzialetara. Zazpi urterekin hasi zen komunitateko egituretan, eta geroztik erakunde nasetan funtzio guztiak bete ditu bere bizitzan zehar. Kolonbiaz, bake prozesuaz eta mugimendu indigenaren koiunturaz gehiago jakiteko balio izan dit afariak.
‎Ez zen ohikoa. Ez zuen bere bizitzaren errepasorik egiteko ohiturarik. Are gutxiago baloraziorik.
‎Beltranek, esaterako, emazteak adarrez hornitu duela jakin bezain laster, etxetik botatzen du, doilorkeriak ez duela bere bizitzan lekurik aldarrikatuz. Gero bere buruaz beste egingo du Beltranek.
‎PERTSONA" BEREZIA" DU BERE BIZITZAN
2016
‎Badaudela, esan ohi zuen, gure baitan musikak bakarrik uki ditzakeen bazterrak. Orain ere ezin du bere bizitza irudikatu musikarik gabe, baina ordu gutxiago eskaintzen dizkio gitarrari
‎Emakume gehienek pozarren egingo liokete diosala, etxesenarrari?; hala ere, lan domestikoa desexualizatuta ere, lanak berak nekez utziko lioke zapaltzaile suertatzeari. Azken batean, inork ez luke bere bizitzako ordu preziaturik xahutu behar halako lan batean, emakume izan ala gizon, lan horiek ez baitira ez estimulagarriak, ez sortzaileak, ez eta produktiboak ere.
‎...ada Alsina, 1980ko abenduko gau hotz eta bakarti batean, Madrilgo hotel gris bateko gela txukun baina inpertsonalean, zertan ari den eta zer egin behar duen pentsaka, galdera horien adiera berehalakoenaz batetik, zertan ari den eta zer egin behar duen gaur, orain, gau honetan, eta galderaren zentzu orokor eta zabalagoan bestetik, hots, zertan ari den bidaia honetan, eta are gehiago, zer egin behar duen bere bizitzan.
‎Lagunak azaldu zion Joaquini damurik ez zuela bere bizitzan egindako ezerengatik, ezta bere kide politikoen diruak Bilboko taldearen esku jartzeagatik ere. Diruak, behinola Hendaiara ekarritako diru haiek, lagunen iraultza babesteko izan ziren.
‎Hiltzeak esan nahi du bere bizitzak balioa duela.
2017
‎Fenomeno turistikoa da, baina bisitari horien profila desberdina dela ere kontuan hartu behar da. Jende asko bere buruarekin egoteko etortzen da, arrazoi erlijiosoengatik edo aldaketa bat nahi dutelako bere bizitzan. Beste batzuek negozio aukera ikusten dute, Mediterraneoko kosta balitz bezala.
‎Hortik aurrera, bakoitzak irabazi behar zuen bizitzaren konbatea. Babak ere nahikoa lan zuen bere bizitzarekin. Eta orain Beltzaren kontrako borroka.
‎Barnealde bat behar dut, lehenbailehen behar ere, eta nitaz etengabean eta xeheki arduratuko den emakume bat. Zu bezalako artista batek badu bere bizitza eta ezin du halakorik egin. Esaten dudan guztiak ikaragarrizko nirekoikeria uzten du agerian, baina halaxe da.
‎Komunitate zientifikoak uste du badirela nolabaiteko joera genetikoa duten pertsonak, non elementu jakin batzuek (infekzio birala edo ingurumen faktoreak) detonatzaile gisa jardungo bailukete garapenean. ADDren arabera, herritarren% 1,7k uste du alopezia areata duela bere bizitzan. Eta gauza bat argi dago:
2018
‎Nolabait, hark oso ongi uztartzen ditu gizarteak espero duena eta norberak lor dezakeena pertsona bakar batean. Ez baduzue bere bizitza ezagutzen, benetan diotsuet, edozein film ala libururentzat oinarri bikaina izango litzateke. Bizitza harrigarria izan zuen, emakume harrigarria baitzen.
‎Lizeaga jendeak hankak lurrean izan ditzan saiatzen da: " sare sozialetan ego handia edukitzeak ez duela bere bizitza hobetuko esaten diet". Obsesio edo morrontza puntu bat antzematen du kirolariengan, esaldi gordin batekin:
‎Sosegua ematen zion horrek. Ez, ez zuen bere bizitzan ezer garrantzitsuagorik egin, nekez egin daiteke ezer ikusgarriagorik Askatasun Anderearen bidaia hartan beilari eta polizoi izatea baino. Eta orain hau.
‎" Ala nola negua daien udaberrira agertzen da, eta nere biziko neguan egin bear dut al guzia urbiltzeagatik nere biziko udaberrira, eta ala nola udaberrian betetzen dire lorez aldaskatu berri guziak, ala neure biziko oroimen guziak atera dezatela lore mota guzietatik neure idaztietan". Bere oroimena ederki aletutako izkribuetan leku handia dute berak bizitzan ezagututako berrogeita zazpi emakumek," Indar aundiko emakumeak" izenburuko sailean bilduak.
‎Nostalgia arraro bat sentitu zuen, ezagutzen zuen zerbait galdu izan balu bezala, nahiz eta jakin berak ez zuela han inolako zeresanik. Bera ez zen historia haren parte, eta gainera, nahikoa zuen bere bizitzarekin, baina bazen zerbait historia hartara erakartzen zuena.
2019
‎Williams anderea urduri zegoen. Ez zuen bere bizitza osoan halako batekin elkarrizketarik izan, eta, horrek, jakina, ez zion gauzak berak nahi bezala gertatuko ziren segurantziarik ematen. " Izan dadila izan behar duena" atera heltzeko zazpiren bat eskailera maila geratzen zitzaizkiola pentsakor zebilen.
‎Senarrak iritzi politikoa inposatuko dio emazteari, baina ez dizkio aldatuko erlijioaz dituen uste sendoak, ez dizkio pitzatuko sineskeriak: horixe egiaztatu du Jean Baroisek, zeinak uste baitzuen egiazko eragina zuela bere bizitzara batu zuen neska elizkoi inozoarengan. Honela dio, abaildurik:
‎aldi berean dira gizonen unibertsoaren parte, batetik, eta mundu hori auzitan jartzen duen eremu baten parte, bestetik; eremu horretan itxita daude, baina mundu hark setiaturik, eta ezin dira lasai kokatu inon. Haien otzantasunaren batera, errefus bat dago beti, onestearen kontrako errefusa; emakumeen jarrerak antz handia du horretan neska gaztearenarekin, baina emakume helduarentzat zailagoa da jarrera horri eusten, bizi egin behar baitu bere bizitza, eta ez sinboloen bitartez amestu soilik.
‎beste amodio batek sendatuko du; batzuetan, zuhurxeago lotuko zaio amodio berriari, ulerturik bakarra ez dena ezin dela absolutua izan; askotan, ordea, lehenbiziko aldian baino ere kolpe bortitzagoa hartuko du, aurreko porrota ere konpentsatu nahian ibiliko delako. Amodio absolutuaren porrota proba emankor bat izango bada, emakumeak gai izan behar du bere bizitzaren giderrei heltzeko ostera; Abelardorengandik bereiz, Eloisak ez zuen erreka jo existentzia autonomo bat antolatu zuelako, abadia bat zuzentzen zuenez gero. Coletteren emakumezko pertsonaiak harroegiak dira eta baliabide gehiegi dituzte amodiozko desengainu batek erdiratuak izateko:
‎–Ordena gorenean, gizonaren bizitza loria da, eta emakumearena, berriz, maitasuna. Emakumeak, gizonaren berdina izango bada, eskaintza etengabe bihurtu behar du bere bizitza, gizonarena ekin etengabea den gisa berean?. Horra hor beste engainu anker bat, zeren gizonak ez baitira batere arduratzen emakumeak eskaintzen diena hartzeaz.
‎Trikiri berdin zitzaion. Nahikoa lan zuen bere bizitzaz arduratzen beste batzuk zaintzen ibiltzeko. Tipo hark eztul egiteari uztea besterik ez zuen nahi.
‎Ez du zentzurik ni beltzen askapenerako batzar batean izateak, edo bai? Nik, heterosexual gisa, ez diot erranen homosexual bati zer egin behar duen bere bizitza sozialarekin, norekin elkartu behar den eta norekin ez. Edo bai. Horregatik transexualak direnek behar dituzte beren espazio autonomoak, arrazakeria pairatzen dutenek berea, aniztasun funtzionala dutenek berea...
‎«Lertxundi da Oriok Euskal Herriari eman dion kultur ondare aktibo garrantzitsuena. Hala, uste dugu bere bizitza eta lana jasotzen dituen liburuak herritarren eskuetara iritsi behar duela; bereziki, haur eta gazteen eskuetara, kulturaren transmisioan eragin nahi badugu behintzat». Izan ere, abeslariak «Orioko belaunaldi desberdinak zeharkatu» dituelakoan dago Ibarguren.
‎Esan nahi dut nahastu egin zaiola Axleri burua, pentsatzeko modua, arrazoitzeko modua, eta basurdea da ikusi duen azken gauza, edo basurde baten burua daukan dortoka, hori da ikusi duen azkena. Ez du bere bizitza ikusi, begien aurrean, esaten den moduan, momenturik inportanteenak, zikloa, fotogrametan, argazkietan... Basurde baten burua ikusi du, dortoka baten oskoletik zintzilik, hoska, lerdea dariola beharbada...
‎Inoiz ez zaitu bere bizitzatik atera.
‎Ez Esan nahi dut arrazoia duzula Berak Bizitza maite duela!
2020
‎Ile luzea darama eta ez du bizarrik. Xentimo bat ere ez du bere bizitzan irabazi, eta Bracek mantentzen du; arropa zaharrak ematen dizkio eta gutxietsi egiten du. Jupiterrek badu anaia bizki bat.
‎–Joder, Saioa! Ez duela bere bizitzan plater bat hautsi ematen du. Oraindik begi aurrean dut ohetik altxarazi genuen unea.
‎–Zoazi lotara Galdos, hemen ez duzu deus egiten, esan zion Lohobiaga kapitainak Galdosi, marinelei aginduak emateari utzita, bere ile urdinduak bekoki izerditsutik apartatzeko ahaleginetan. Joanes Lohobiagak igaroa zuen bere bizitzako hirurogeigarren zubia, baziren berrogei urte itsasoari aurrez aurre begiratzen ziola. Kapitain trebea eta zaildua zen Joanes, gizon taketa, Amilibiarekin batera hamaika itsasontzi gobernatutakoa.
‎" Berak zuzendu nahi bazuen bere bizitzaren aldeko borroka", esan zidan Lergak. Denbora irabazteko idaztea?
‎Edonondik begiratuta ere, etorkizun belaunaldientzat Leyre Olcoz gure gizartearen heroietako gisan geratuko da. Sinetsita nago berak nahiago duela bere bizitza galdu demokraziaren duintasuna arriskuan jarri baino lehenago.
‎Marmeek gogoko du bere bizitza.
‎Ezin du bere bizitza zuzendu.
2021
‎–Zergatik ez? Ez dut bere bizitza bizi, hori ez da egia; izatez, bere apunteak erabili ditut, bere zirriborroak, bere ametsak, besterik ez, Fede...
‎Baina, Mikolajczak ek dioenez, “beste fabrikatzaile askok diote eskuliburu horiek argitaratzeak industriako sekretuak hausten dituela”. Gainera, ekodiseinuaren erregulazioak ez du bere bizitza baliagarrian aurrera egin ahala gailuen softwarea eguneratzen jarraitzera behartzen duen baldintzarik. Zer esan nahi du horrek?
‎Nire lagunak ez zuela ezer konpondu nahi, hori da kontuan hartu ez nuena. Ez ninduela bere bizitzan nahi, aukera hori ez zitzaidan burutik pasatu. Gure arteko arazoak konponezinak ziren, ez zituelako konpondu nahi.
‎Aurrean daukan bidea maitasunez egitea erabaki du, bakarrik dagoen tarte honetan, Sarak. Bere alabarekiko, bere buruarekiko eta, batez ere, bere alabaren eta bere buruaren gainetik, aurrera atera nahi duen bere bizitzarekiko maitasunez.
‎Ez da Sararen kasua baina. Gustuko du bere bizitza, eta ez du ume bat ekarri nahi hutsune bat betetzeko. Amatasuna ez zaio beste ezeren ordezko edo betegarri egiten.
2022
‎Ostatua Toledotik ordu batera zegoen eta inguruan ariketak egitera atera zen Jakue eta beste zaindari batekin. Denbora behar zuen bere bizitzaz pentsatzeko. Ez zen gaizki sentitzen zela.
‎Horrek ez dio bizitzeko diru nahikoa ematen; beraz, teleferiko batean ere lan egiten du. Topatuko duen aspaldiko ezagun batek ahaztuta zuen bere bizitza gogoratzen lagunduko dio.
‎Nahiz eta, imajinazio gutxiko gizona izaki, beti zerbait benetakoan oinarritzen zen" amets" berria eraikitzeko: izan zitekeen beste fikzio bat, piratena bezalakoa –gaiaren inguruko liburu bat irakurri berria zuelako izan zen hori, Itsas Museoari buruzko erreportaje bat idazteko erabili zuena, dokumentazio gisa–, edo izan zitezkeen bere bizitzarekin lotutako kontuak, Arantxak ezagutzen ez zituen bere bizitzaren alor batzuenak. Guztiak egoki mozorrotuta, zer esanik ez, amestzat hartuak izan zitezen.
‎Hori guztia bazekien Iharak. Bazekien bi gauza behar zituela bere bizitzako ametsa konplitzeko: dirua eta denbora.
‎Ez zuen ez lagunik ez adiskiderik, ez erlijiorik ez sinesterik. Besteekin komunioan egon gabe bizi zuen bere bizitza espirituala, familiartekoei Gabonetan bisita eginez eta hiltzen zirenean hilerrira lagunduz. Duintasun antzinako batengatik betetzen zituen gizar  tearekiko bi betebehar horiek, baina bizitza zibila arautzen duten gainerako konbentzioen aurrean ez zuen amore ematen.
‎Arcan testura itzultzen tematu zen arren, aurkezleak lotsagabekeriazko jokabidea eskaini zuen: ez zuen ikusten obra literarioaz hitz egiteak zuen interesa, idazleak ez zuen bere bizitzaz hitz egin nahi eta, orduan, aurkezleak Ardissonen programa aipatzera jo zuen desengainua adierazteko, Arcanen jarrera mediatikoa aitzakia: " Zergatik onartu zenuen han biluztea eta hemen ez?".
‎Ama ona izatea, ordea, gorago dagoen maila bat da. Badirudi, ama on batek aurrez jakin behar duela bere bizitzako paper berri hori akatsik gabe interpretatzen. Ama onari ez zaio hanka sartzerik onartzen.
‎Bukatu dute teilatua, hasi dira berogailu sistema ezartzen eta lorategia aztertzen duenean ere ezin du Pariseko zahar etxearena ezabatu. Ez ditu bere bizitzan biderik ibilienak aukeratu, ez du gurasoengandik jasotako norabidea jarraitu, bere gain hartu du hamaika arrisku eta onik atera da ataka guztietatik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia