2000
|
|
Hau amaitu zenean Mexikon eta Estatu Batuetan bizi izan zen baina beti ere Europara askotan etortzen zelarik eta Euskal Herriko egoerari buruz aski kezkatuta zegoela... Franco bizirik
|
baitzegoen
. Hau hobeto ulertzearren berak idatzitako beste liburu bat irakurtzea ezinbestekoa da:
|
|
Txapelketaren egungo helburu eta funtzioak antzerakoak badira ere (bertsolari gazteei bidea ireki eta harrobia sortzea, alegia), badirudi garaiko modek eta joerek aginduta, giroa aldatzen ari dela: txapelketako hasierako urteetan, umeek lagunak egin, ongi pasa eta bertsotan aritzea zuten helburu bakar (beste aukerarik ez
|
baitzegoen
orduan bertsolaritzan). Gainera ekintza bereziak prestatzen ziren egun horretarako:
|
|
Jatorriz, bidaiatzeko bermea ematen zuen dokumentua zen; izan ere, toki batetik bestera joateko, Erdi Aroko jauntxo feudalen eta Elizaren lurraldearengaineko kontrola ziurtatzen zuen zergaren ondorengo omen zen, iragabide eskubide? delakoa ordaindu beharra
|
baitzegoen
oraindik ere XIX. mendean zehar. Beraz, hasiera batean erresumaren barnetik bidaitzeko ere beharrezkoa zen pasaportea.Hortaz, pasaporteak bi funtzio betetzen zituen:
|
|
zebilelako ustea zabaldu da sarritan, gehiengoinstalatuaren ustez, oker? zebilela argi
|
baitzegoen
. Nik neuk ere hori uste dut, bainaalderantzizko interpretazioaz.
|
|
Hurrengo urteetan, eta 1968ra arte behinik behin, zinemaren bideragarritasunaaski ziurtaturik geratuko zen, beti
|
baitzegoen
kutxan gastuei aurre egiteko adina diru.
|
|
Horra hor Kataluniaren kasua eta bertako hizkuntzarekiko atxekimendua, orain dela gutxi arte lokalismo eta estatu edo, nazio? bakarraren artean beste bitarteko hedabide sarerik ez
|
baitzegoen
.
|
|
Hego Euskal Herriari dagokionez, gai honek izugarrizko garrantzia izango zuen (kontuan harturik gainera, orain dela urte gutxi arte ez dela aldaketarik izan), alde batetik euskal unibertsitate barrutirik ez zegoelako ez
|
baitzegoen
euskal unibertsitaterik eta, bestetik, bi unibertsitateekiko menpekotasunak euskal herrialdeen arteko banaketa edota zatiketa indartzen zuelako (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Valladolid-eko barrutian, eta Nafarroa, berriz, Zaragoza-koan). Unibertsitate barruti bakoitzeko zuzendaritza erregeak izendaturiko errektorearen190 esku geratu zen; eta errektorea unibertsitateko buru izateaz gain, barrutian zegoen irakaskuntza publikoko zentro guztien goreneko buru ere izango zen191 Bestalde, barruti bakoitzak gobernuak izendatutako idazkari orokorra zuen.
|
|
delakoa sortu zuen, zeinak gobernuaren autoritatearen pean irakaskuntza publikoko ikuskaritzaren ardura hartuko zuen bere gain. Baina hau, ikuskaritzarena alegia, pixkanaka egiten edota fintzen ari zen mekanismoa dugu; Jimenez ek245 gogoratzen digun moduan, XIX. mendeko lehenengo herenean ikuskaritzak izaera nahiko lokala zuen, herriko juntaren eta batzordearen ardurapean
|
baitzegoen
; geroago, 1825eko. Plan Calomarde, izenekoaren arabera,, junta superior, ak hartu zuen, herriko juntekin batera, ikuskaritzaren ardura; 1834ko Martinez de la Rosa-ren aginduak izaera lokal hori mantendu bazuen ere, probintzia,, partido?
|
|
Egia esan, handik urrun aurkitu zuen lo egiteko tokia. Handik eta beste edonondik ere urrun zegoela iruditu zitzaion, inguruan ez
|
baitzegoen
ikustea merezi zuen ezer. Periferiek ez dute bizitza gogoratzeko balio, antza.
|
|
Eta askoz ere pisu politagoa izango zen Eider berarekin bizitzera joan izan balitz, baina ez zuen urrats hori ez bat ez bi eman nahi, eta Txemak ere ez zuen txarto hartu erabaki probisional hura. Zeren probisionala zela ulertzen zuen, argi
|
baitzegoen
denboratxo bat igaro ondoren Eiderrek maletak egingo zituela euren maitasun habiara joateko. Txemak bazuen esperantza txiki bat, hain zuzen ere Maiteri, Eiderren amari zegokiona.
|
|
Kontua da martxoa ez ezik apirila ere ziztuan joan zela, eta noski, maiatzean oso gutxitan azaldu zen Eider pisutik, Irlandako bidaiaren prestaketetan
|
baitzegoen
buru belarri murgilduta, eta Irlanda ez zen beste edozer bigarren mailara pasatzen zuen automatikoki.
|
|
Nire ezpain txikienek musu ematen zioten sabelpe horretaraino ailegatu den bere esku jostariari; eta musu ematen zioten, hain zuzen ere, esku horrek abileziaz aurkitu duelako bilatzen ari zen garau txikerra. Ez dakit noiz, ez dakit nola, nire mingainak ez du gehiago Rocíoren aurpegia ukitu, bat batean hantxe behean
|
baitzegoen
, musu ematen eta lehenago inoiz sentitu ez dudan lurrikara bat sortzen nire erraietan barrena.
|
|
Alde batetik Eider ikusten laguntzen ziolako, bizirik, Irlandara joan zeneko ilusio handiarekin; eta iruditzen zitzaion Eider bera ari zela hizketan egunerokoaren barrutik, eta horrek gehiago laguntzen zion Txemari oroitzen, xehetasun ia ahantzietan barneratzen, eta gero eszena konkretuagoetara jotzen, eta egun osoak gogoratzen. Beste alde batetik, ordea, pozteko balio zioten arrazoi berberek izugarri mintzen zuten Txema, zeren Eider hilda
|
baitzegoen
, ederki bota zionez bere neska izandakoaren amak. Eta sentitzen zuen (nahiz eta guztiz onartu ez) alferrik zebilela bidaia hura berreraiki nahian, alferrik zebilela itsasoaren hondoan itsatsitako aingura bati lotuta.
|
|
Izan ere, egun hartan, aitaren manuz bazkarirako ekarri abereak eta animaliak, batzuk ukuiluetarat eta abeldegietarat, eta bertze batzuk jauregiaren gibelaldeko oholesi tipi batzuen arterat bildu zituzten, bakoitza bere sailekoekin eta espeziekoekin, hiruzpalau morroik zaindurik eta begiraturik, aizto eta labanen orenaren goait, zeren, abere haiek bere puntuan akabatu eta larrutu beharra
|
baitzegoen
—edo lumatu, hegaztien kasuan—, kozinatzerakoan eta mahairat zerbitzatzerakoan gozoagoak eta apetitosagoak izan zitezen amoreakatik. Oholesiak lauzpabortz ziren, elkarri itsatsiak, bakoitza ate tipi edo ateska batekin, zeina aise ireki eta herts baitzitekeen, lokarriz eginikako lakio batez baliaturik.
|
|
Zeren eta, hau nekien, hura nekien, baina ez nekien ezen neure bizitzako ustekabekorik ustekabetsuenaren aitzinean nengoela. Izan ere, ni ezin nintekeen familiako bigarren protestanta izan, nola idaroki baitzidan aitak, zeren leku hura beterik
|
baitzegoen
jada... eta, izaitekotan, etxeko hirugarren protestanta baizik ezin izan nintekeen, edo laugarrena, benturaz, edo auskalo zenbatgarrena...!
|
|
...4Baina gutuna bidean galdu bazen ere, eta harekin Estebanek skribatu letrak, letren spiritua, aldiz, belaunez belaun jaso diagu, ezkutuan izan bada ere... eta, hala, jakin ezak ezen, izeba Joanak neuri erranaren arabera, Estebanek ez zuela koldarkeriaz bere buruaz bertze egin, zeren eta berak sinesten baitzuen ezen odolik onena beti ere zela isurtzen ez zena, noiz eta haren isurtzeko arrazoinik ez
|
baitzegoen
. Eta ez zegoan, Urbiaingo jauregia bertze Massada bat, edo bertze Numantzia bat bihurtu nahi ez bazuen bederen.
|
|
—Geroztik, mende eta erdi aitzina egin dugun arren, hiru mende gibela egin diagu Nafarroan. Zeren antzina
|
baitzegoen
libertate apur bat, eta gaur deus ez...
|
|
HANDIK aitzina, astean behin edo —ortzegunetan, zeren ortzegunetan ez baitzenuen eskolarik emaiten—, unibertsitatetik ateraz gero, xuxen joaiten nintzaizun etxerat, zeina gure egoitzarako bidean
|
baitzegoen
, bisita labur edo ez hain labur batzuen egiterat... eta hala bihurtu zinen ene kontzientziaren aitzindari, gidari eta argi egile —ene uste osoaren kontra, derradan bide batez, zeren, Salaman carat joan aitzin, net sinetsirik bainengoen ezen, harat iritsi bezain fite, hango jesuitekin harremanetan jarriko nintzela eta haietarik norbait izanen nuela maisu eta bide erakusle—, eta hala egin...
|
|
Gurasoek jarleku bereziak zituzten Urbiaingo elizan, han aitzinean eta nabe bakarraren erdian, baina, nola aita ez
|
baitzegoen
Urbiainen, zeren Donibane Lohizunerat joana baitzen ez dakit zeren egiterat, hala, ama bakarrik geratu zen aitzinalde hartan, bere jarlekuan, aitarena hutsik.
|
|
Zeren zinez
|
baitzegoen
ama liluraturik aita jesuitaren hitzekin eta haren presentziarekin; eta entusiasmaturik zegoen, gainerat, uste zuelako ezen bi gertaki haiek —kaperako obren akabatzea eta aita Bartolome Urbiainerat etortzea— ez zirela kointzidentzia huts, baina Jainkoaren probidentziaren aieru eta seinale.
|
|
Osaba ez zen bazkalorduan apezak sermoian predikatuaz aritu, zeren baitzekien ezen gure aita ere, puntu hartaz denaz bezainbatean, apezak aldarrikatu ideiekin bat zetorrela eta arrazoin pisutsuak zituela hartarakotz, zeren eta komenientziaren arrazoinak betidanik izan ohi baitira halakoak, eta aita ez
|
baitzegoen
, konparazione, Villagrandeko dukearekin zituen tratuen hausteko eta negozioen bazterrerat uzteko disposizionean, arbasoek aspaldi galdu zuten gerla baten izenean eta etorkizunik gabeko edo etorkizun iluneko ideia batzuen izenean. Haatik, Ziaurrizkoaren sermoiko hitz pairaezinak pairatu ondoren, osaba ezin gera zitekeen hura zirikatu gabe, ez horixe...!, eta, hala, berehala ediren zuen hartarako parada eta okasionea.
|
|
Baina osabak, halakoetan, gure aita izaiten zuen alde... ez aita berez alde zegoelako, baina, batzuetan, gogaitu egiten zelako eta, hargatik edo, haize freskoa bezalakoak egiten zitzaizkiolako osabaren hainbat argudio eta ateraldi... Eta uste dut ezen alegatzeko moduko bertze arrazoin bat ere bazuela aitak, aitzinago ulertuko nuena, eta hura zen aita Bartolomeren aurka senti zezakeen jelosia, apezaren eskua gero eta luzeagoatuz joan zelako eta haren itzala gero eta zabalagotuz, bai jauregian eta bai Urbiaingo jendeengan ere... eta zeren aita ez
|
baitzegoen
bere boterea bertze nehorekin partitzeko prest. Eta bazegoen, edo egon zitekeen hirugarren arrazoin bat, arestian aipatuaren korolario eta ondore, zeren eta, nola gure aita ezin gogarago senti baitzitekeen aita Bartolomerekin, honek Nafarroari eta Eliza Katolikoari buruz pentsa zezakeenaz denaz bezainbatean, berdin eta orobat senti baitzitekeen desgogara aita jesuitak moralaren eta seigarren manamenduaren alderakotzat zituen ideia ezin hertsiago haiekin, zeinak aitaren kontra bihur baitzitezkeen —Ubarneko dama gaztearen kontu harekin, konparazione—, baldin jesuitaren boterea haziz bazihoan, eta baldin, haztearen hazteaz, behar hainbat indar eta botere bereganatzen bazuen, aitaren kontra ekiteko.
|
|
Eta urbiaindar guztiek zerabilten ipuin hura mihian, kezkatsu eta antsiatsu, baita gure aitak eta Mattinek ere... Baina, nola nihaurk izan behar bainuen, handik aitzina, neure anaiaren helduleku, zeren hura ahul
|
baitzegoen
eta haren ahuleziak nihaur behar baininduen kontrapisu, hala nuen erabakia ezen gero eta gogorrago izan behar nuela neure buruarekin, eta ezin sinetsi nuela, hasteko, ipuin hura; derradan, ordea, ezen, neure lehen erabaki haren hartzeko, ez nuela buruhauste handirik izan, zeren, osaba Joanikotekin haserre nengoen arren, ezin ahantzi bainuen ezen haren irakaspenetarik ikasi nuela ez zitzaiela ipui...
|
|
Zeren Burgosko katedralak, zerurat beha paratu aitzin, lur sendo eta egonkor bat baitzuen funts eta azpi, non errotzen baitzituen bere oinak eta zimenduak. Eta lur sendo hura fedearen aieru eta seinale zen, federik gabe ez
|
baitzegoen
deus ere eraikitzerik. Edo, bertzela adierazirik, lur sendo hura behar zuen fedearen katedral hark azpian eta oinarrian, egin bitartean edo egin orduko desegin ez zedin eta zerurat egin baino lehenago lurrerat egin ez zezan.
|
|
Eta arrazoin zuen, beharbada. Eta hargatik ez zion behar bezala buru egin, maleruski, bere bi olen gainbeherari, zeina
|
baitzegoen
loturik, bertzalde, aspalditik zetorrèn eta Euskal Herri osorat hedatu zèn burdinaren gainbeherarekin... Ordea, noiz eta baitzirudien ezen negozioa galdugordean zegoela eta hondoa jotzerat zihoala, Urbiainerat heldu zen jigant hura, falkoina baino begi zoliagoa zena eta harririk arruntenaren azpian urrezko moneda bat ikusteko gai zena, eta jigant hura gure aita izan zen.
|
|
Zeren suturik eta sumindurik
|
baitzegoen
, zinez, gure aita, jauzkor eta hiros. Eta haren hira ez zen zelo onezkoa eta haren haserrea ez zen amoriozkoa eta onginahizkoa, baina guztiz bertzelakoa, eta hargatik zebilen Xalbador handik bulkaka egotzi nahian.
|
|
Aitona Nikolasek zerbaitekin ihardets ziezaiokeen aitaren ezkutuko mehatxuari, baina nola erdi ahiturik
|
baitzegoen
orduko, erreuma hezurrik tipienetan ere jaun eta nagusi, eta nola ohartzen baitzen ezen jauregi hark gure aitaren beharra zuela, zuhaitzak lurrarena bezainbertze, zutik iraunen bazuen, hala, isilik egoitea deliberatu zuen hartaraz gero.
|
|
Kontakizunaren akabatzeko, ordea, derradan ezen ikusleek bi zezen haiek izan zituztela sari, hain izan zen perfeta eta akasgabea jendearen lana, zeren, alde batetik, plazarat biluzgorri sartu ziren bi zezen haiek are biluzgorriago utzi baitzituzten hondarrean, eta, bertzetik, zeren ez
|
baitzegoen
zalantzarik ezen zezen bi haiek akabatu zituztela, osorik ez ezik puskaz puska eta mokoz moko ere bai, atomoz atomo, frogatzen zutelarik, modu hartan, ezen Demokritoren teoria atomista egiazkoa bezain errefutaezina zela. Baina urbiaindarrok filosofiaren historiari egun hartan eginikako kontribuzionea eta ekarpena handia izanik, are handiagoa izan zen Dionisos edo Bakoren omenez ondoren egina, zeren, zezen haiek atsegin sari zituztela jakin bezain fite, burdinak eta harriak, ikatza eta egurra eraman baitzituzten ikusleek plazarat, eta han berean erre eta xispildu zituzten bi zezenak.
|
|
Baina ez, osaba ez zegoen mementu hartan gauza haietarako, zeren zinez
|
baitzegoen
haserre, bere onetik aterea, bezperako afarian gertatuak guztiz desgogara utzi zuelako, berehala ulertuko duzu zergatik.
|
|
—Eta ni ere, handik harat, pinturazale itsua egin ninduan, are gehiago Pariserat joan nintzenean, non hamaika koadro eder ikusteko eta miresteko parada izan bainuen... batzuetan bakarrik, eta bertzeetan jende adituak lagundurik, zeren Collège de France n beti
|
baitzegoen
ikaskideren bat, baita irakasleren bat ere nehoizka, gauza haietarako prest egon zitekeena eta koadroen nondik norakoez mintzatzeko gertu.
|
|
Haiek eta gu nahasirik gindoazen bi zalgurditan, leizetik hurbil samar iragaiten zen ohiko bidetik. Eta, hala, iritsi ginen puntu hurbil hartarat, lotu genituen zaldiak, utzi genuen morroietarik bat han zaldien zaintzen eta begiratzen, egin genituen oinez hirurehun bat urrats, eta leizearen ahorat heldu ginen, zeina basoarekin mugatzen zuen zelai batean
|
baitzegoen
, gain batean. Leizearen ertzean baziren bizpahiru haritz solte, adarrak harat honat hedaturik zituztenak, haietarik bat edo bertze leizearen alderat.
|
|
...ezinezkoa zela untzia lasterrean zihoanean, eta zakuak gibelago erori behar zuela, mastaren oinetik urrats bat edo bi gibelago, ezinbertzez, untziaren abiaduraren arabera, zeren eta zakua erortzen zen bitartean untzia aitzina baitzihoan; aitzitik, osaba Joanikotek ihardetsi zion ezen segur zegoela erraiten ari zenaz, eta hain segur zegoela, non markatu zirkulutik urrats bat gibelago jartzeko prest
|
baitzegoen
, mastari bizkar emanez.
|
|
...den errekaren edo latsaren albo batean zegoela, eta edifizioak hiru gorputz nagusi zituela, elkarri lotuak eta elkarrekin bat eginak, eta hala zituela jauregiak, aitzinaldeko erdialdean, ate printzipal bat, eta bertze bi, alboetan; gibelean, berriz, ate bakarra zuen, eta, atean barrena sartzeko, zubi tipi bat iragan behar izaiten zen lehenik, zeren eta jauregi gibeleko paretari atxikirik kanal bat
|
baitzegoen
, errotatik xuxen zetorrena eta ura latseraino zeramana.
|
|
Eta errotak behar zuen ura, jakina, latsetik zetorkion. Zeren eta, orainokoan erran ez badizut ere, latsaren goiko aldean bertze urtegi bat
|
baitzegoen
, ateska bat zuena, nondik erregulatzen baitzen uraren emana. Eta ura, handik aitzina, harrizko kanal batek bideratzen zuen etxe aitzineko jardineko iturriraino lehenik, agerian, eta errotako urtegiraino gero, ezkutuan; errotatik ateratzean, berriz, urak bertze kanal batetik egiten zuen, zeina baitzihoan berriro agerian eta jauregi gibeleko paretari atxikirik, latseraino, arestian erran dizudan bezala:
|
|
Haatik, Pedrok anitzez ere zaharragoa zirudien, osabari ez bezala orduak eta urteak neurrigabeki juntatu eta pilatu balitzaizkio bezala, eta horrek bietan bat erakusten zuen: edo bizitzak tratu gordinagoa eta gogorragoa eman zion Pedrori, edo Pedrok berak deliberatu zuen ezen bizkor bizi beharra zuela, denborari aitzina harturik, bizitzari, halatan, urinik eta zukurik apetitosenak atera ahal izaiteko, baita lurrinik usaintsuenak ere; edo izan zitezkeen bi posibilitateak batera ere, zeren egiaz
|
baitzegoen
Pedro zaharturik eta zabarturik, bere ile zuri harekin, zuria baina lohia eta zikina, ahotik hatsa eta kiratsa zeriola.
|
|
Harri eta zur utzi ninduen... eta harri eta zur utzi gintuen, zeren gurekin
|
baitzegoen
Pedro Huizi ere, zeinak, irria betartean izozturik, erran baitzion:
|
|
Gerorat jakin nuenez, patuak, edo halabeharrak, bizimolde gogor bezain gaitzetarat eraman zuen Elbiraren ama, zeren, hamabi anai arrebetako familia pobre batekoa zelarik, burdel batean akabatu baitzuen, etsimendu handian, hamaika desengainuren ondoren. Baina han, noiz eta alaba bat izan baitzuen, bizimolde haren uzterat deliberatu zen, jo zuelarik, hartarakotz, bere lehengusina batenganat, zeina Uraitzeko klaratarren komentuan
|
baitzegoen
, moja. Komentuko mojak ohartu zirenean ezen emaztekia zinez ari zitzaiela, han berean eduki zuten neskame, alaba hazi bitartean.
|
|
Baina aita Bartolomek, bertzeek ez bezala, bere hitza zuen eta bere predikuak zituen, eta kaperako pulpitutik zabal zitzakeen bere ideiak eta iritziak, baita Urbiaingo elizakotik ere, zeren, bertze nonbait erran dizudan bezala, Urbiango apez berria, don Laureano, aita Bartolomeren erranetarat
|
baitzegoen
, halako moldez, non honek anitz igandetan emaiten baitzituen, don Laureanoren orde, bere sermoiak, hamarretik bederatzitan bekatuari edo infernuari buruzkoak izaiten zirenak, deabrua goiti eta deabrua beheiti. Eta baliatzen zen, hartarakotz, dramatismo handiko hainbat historiaz, zeinak aditzerat emaiten baitzituen ongi loturikako iduri bizi bezain bortitz batzuen bidez, zeren eta halakoa baitzen aita jesuitaren trebetasuna ere, historia haien hariak ezin hobeki mugitzen zituenean.
|
|
Anaia salatzea bururatzen zitzaidan bigarren aldia zen hura, baina, lehenengoan ez bezala, orain ez nuen gibela eginen, zeren, aldeko eta aurkako argudioak balantzan jarri baino lehen, makurturik
|
baitzegoen
balantza orduko, neure zalantzarik gabeko deliberamendu haren alderat; eta zeren ezin barkatu bainion anaiari, haren falta eta hobena barkakizun ez zenean; eta zeren, falta haren ondorez, finean, zordun bainuen anaia, eta haren zorra ez zen nik kitatzekoa, baina lehenbailehen koberatzekoa. Eta hain ziren guztizkoak ene pentsu haiek eta hain gibelaezina ene deliberamendua, non berehala abiatu bainintzen aitaganantz, oinazturak hartua bezala, Mattin eta Elbira beren atsegin lohian utzirik.
|
|
Eta iletik tiraka ekarri zituen biak, esku batean bata, bertzean bertzea eta, hala zekartzala, oihu eta heiagora egiten zuen aitak, zeina bere onetik aterea
|
baitzegoen
:
|
|
" hilik nahiago zintuzket, bekatu mortalean baino...", eta amarenetarik aita Bartolomerenetarat, amets bat izan nuen gau hartan: bertze munduan geunden osaba Joanikot eta biok belauniko, aita jesuitaren aitzinean, zeina tronu batean jarririk
|
baitzegoen
, gu juzkatzeko asmotan; eta jujamendua hasi zen, eta aita jesuitak mila bekatu leporatu zizkigun, ahotik habuina zeriola;" Eta zuk Maddalenekin bekatu egin duzu!", erran zion osabari;" Eta zuk, Elbirarekin!", neuri; eta, segidan bioi xuxentzen zitzaigula, erran zigun: " Eta biok zarete luthertarrak eta hereseak!"; eta, halako batean, tronutik altxatu, eta, hatzaz mehatxatzen gintuela, erran zuen:
|
|
Eta, horrela, egunetan egon nintzen anaiarekin hitzik egin gabe, haserre, zeren ez
|
baitzegoen
haserre hura gozatzerik ez ematzerik... eta zeren senda baitai tezke zauri ezpatazkoak, baina nekez mihizkoak, nola izan baitziren anaiak neuri eraginak. Eta, ahal nuenean, aita Bartolomeren eta osaba Joanikoten eskolen ondotik, Pedro Huizirenganat joaiten nintzen, zeina, santa Klararen koadroa pintatu ondoren, kaperako freskoa pintatzen ari baitzen; edo, noizik behin, bakarrik joaiten nintzen paseatzerat, jaun Marcelekin ikasi nituen Virgilioren edo bertze poeta handien hitzetarik Elbiraren edertasunarekin amets egiterat.
|
|
Osabak ez zidan deus galdetzen, zeren hura ni bezala
|
baitzegoen
, baina egun batean, bai, halaxe galdetu zidan:
|
|
...ta handik gutirat bertze ikuskizun baten lekuko izan nintzen, noiz eta, ibaian goiti gindoazela, hegitik zetozen oihu batzuk aditu baikenituen; eta hurbildu ginen txalupaz... eta indiar haiek ikusi genituen, gorputza eta bisaia marra horiz pintatuak; indiar haiek, ordea, ez ziren urrezko aroan bizi, baina buztinezkoan, zeren tiraka eta bultzaka ari baitziren orga luze batetik, zeina harriz beterik
|
baitzegoen
, astoak balira bezala, hauek aitzinetik, haiek gibeletik, lan gaixto bortxazkoan, eta zeren bizpahiru gizon zuri baitzituzten gainean, zigorrez mehatxatzen eta inarrosten zituztenak, gehiago eta gogorrago trabaila zitezen amoreakatik.
|
|
...máseko pulpería batean —zeina baitzen, hobeki uler diezadazun, saltoki suerte bat, tabernatzat ere har zitekeena, non zerbitzatzen baitziren jan edanak, mota orotako produktuak saltzeaz gain—, eta, sartu bezain fite, ikusi ez genituen, bada, bortz zaldun handinahi haiek, dadoen jokoan jo eta ke, mahai berezi baten inguruan, bertze jende batzuen artean, zeren saltoki hura jendez beterik
|
baitzegoen
!
|
|
Eta, haren jarraikian, halaxe mintzatu nintzaien gizon hilaren lagunei: " Eta zuetarik nor legoke bere behatzaren ebakitzeko eta oferendatzeko disposizionean, Lorenzo Cortés zaldunaren erresurrezionearen truke?" Eta guztiak elkarri beha hasi ziren, eta azkenean lurrari beha jarri ziren, zeren nehor ere ez
|
baitzegoen
hartarako prestik. Eta orduan erran nien:
|
|
...etara heldua, eta nekez lot zitezkeen haien gorputz zatiak, munstro bat eta nahaste borraste guztizko bat sortzeko ez bazen bederen, nola erraiten baitzuen Kopernikok; eta ohartu nintzen, hondarrean, ezen Zeuxisena ez zela ene desira eta ez ene gutiziamendua, zeren bakoitza zen bezala maite nahi bainuen, bere bertuteekin eta bere akatsekin, eta zeren ene besarkada bertute eta akats ororen gainetik
|
baitzegoen
eta haiek baino urrunago zihoan, amorioaren gaineko amorioan, ene baitarik Jainkoaren baitaraino.
|
|
Zeren, Piarres Oihartzabal kapitainak aitzinatu zidan bezala, zinez
|
baitzegoen
Urbiain mudaturik... eta zeren eta, han, kapera hura bertzerik ez baitzegoen, san Inazioren izenean eraikia, bere bakarrean ermita baten karantza zuena.
|
|
Zeren, Piarres Oihartzabal kapitainak aitzinatu zidan bezala, zinez baitzegoen Urbiain mudaturik... eta zeren eta, han, kapera hura bertzerik ez
|
baitzegoen
, san Inazioren izenean eraikia, bere bakarrean ermita baten karantza zuena.
|
|
" Pentsatu al duzu lehengoan erran nizun zer hartaz, andere Graziana...?" Ene testamentaz eta jauregiaren etorkizunaz ari zitzaidan, jakina... Eta nik baietz erran nion, baina ezetz, zeren
|
baitzegoen
, bertzenaz ere, zertan pentsatu miseria harekin, baina hurrengoan pentsatuko nuela... nahiz eta izurritearen ondorez pentsatzen nuen ezen hobe izan zitekeela ospitale baten egitea, gaixoen hartu ahal izaiteko, halako larrialdietan. Eta aita Bartolomek, apur bat urduri, erran zidan:
|
|
" zertarako nahi duzu mundu guztia...?" Eta bat batean neure mundua ikusi nuen: jauregia, zeina
|
baitzegoen
mila harri handiz osatua... Eta orduan, orduantxe egin zitzaidan argi hura, neure buruari galdetzen niola:
|
|
Izan ere, jauregiko oineko harlanduak kentzen ari zirela, larruki honekin etorri zitzaidan egun batean trabailarietarik bat. Aditua nuen nik noizbait ezen jauregiko paretek gutunen bat gordetzen zutela, etxegoiendarren leinuko arbasoetarik batek skribatua, baina nehoiz ere ez nion inportantziarik eman, zeren gure egunorozko bizitza ipuinez eta asmakizunez betea
|
baitzegoen
bertzenaz ere, eta hura bat gehiago izan zitekeen. Alabaina, han berean zegoen gutun hura, jaun Esteban Etxegoienek ez dakit zenbat urte lehenago skribatua!
|
|
Eta, handik aitzina, laburzki izan bazen ere, bere joan etorrien berri eman zidan Piarres Oihartzabal kapitainak: nola Indietarantz abiatu zen, eta nola, ibai Ori nocon barrena zihoala, kaputxinoen misione hura ediren zuen, non
|
baitzegoen
aita Zacarías, eta non eskuratu ahal izan baitzuen, haren bidez, lehen hari muturra, aita kaputxinoak gure berri eman zionean: Antonio, Joxe eta hiruron berri, alegia.
|
|
Eta, handik aitzina, dohatsu ikusi nuen Joxe Aberasturi, arrai eta alegera kasik beti, iraganean ez bezala, zeinetan biraoka eta maradizinoka ezagutu bainuen, Potosirat joan nahi zuelako, edo etxalde haietarik baterat, baina, aldi berean, ezin joan zelako, zeren
|
baitzegoen
oihanaren erdian harrapaturik.
|
|
Baina zer egin nezakeen nik, disimulatu baizen? Zeren, alde batetik, nola gizon hura
|
baitzegoen
itsuturik eta guztiz hertsirik, ezin egin bainezakeen indiarren defentsa eta apologia garbia, sugeen putzuan akabatu zutèn indiar haiek bezala akabatu nahi ez banuen bederen, eta zeren, bertzetik, ez bainuen buruan Gorukiren iduria baizen, pentsaturik ezen zerbait egin behar nuela haren alde, neure burua galtzerat utzi gabe.
|
|
Zeren eta Piarres Oihartzabal kapitainak erran baitzidan: ...rren ondoan junt, jaun André! —, aitaganik heredatu zuena, eta erraiten zidan ezen liburu haietariko hitz bakoitzak bere hatsa zuela eta berak ere hitz haien hatsetik hats hartzen zuela eta hargatik ez zela bizitzatik kanpoan sentitzen, baina bizitzan sartuago eta murgilduago, zeren, bizitzak bere liburua zuen bezala, liburuak ere eta liburu bakoitzak ere bere bizitza baitzuen —zeren ez
|
baitzegoen
, bertzalde, munduan libururik, bizitzaren liburutik edaten ez zuenik—, eta halatan aberats genezakeela bizitzaren liburua liburu bakoitzaren bizitzarekin. Eta nola sentitzen nuen arrazoin zuela!
|
|
Eta hala joan ziren egunak, eta joan zen urtebete hura, eta egun batean Simón de Osorio —ene osaba hura, kakao saltzailea zena eta Caracasen bizi zena—, ohi bezala, bisitan etorri zitzaigun; eta ni, hatsarrean, alegeratu egin nintzen, zeren hark eman baitziezadakeen, benturaz, neure lehengusu haren berri. Eta, elkarri agur egin ondoren eta ohiko galderen ondoren, azken denbora hartan hain kezkaturik nindukan enigmaren desestaltzeko, abiatu ginen ama, osaba etorri berria eta hiru ahizpak egongelarantz, non
|
baitzegoen
koadroa, eta galdetu nion ezin urduriago osabari: ‘Nolakoa da ene lehengusua?
|
|
Eta hura halakoa zen eta harekin ikasi nuen ezen ezin ahantz zitezkeela plazer tipiak eta apurrak plazer handien izenean; eta, nola haren etxetik ez oso urrun mendi tipi bat
|
baitzegoen
, norat joaiten baikinen noizik behin paseoan, hala, harekin ikasi nuen, orobat, ezen bezain ederra izan zitekeela bidea; eta, are gehiago, zeren harekin ikasi bainuen ezen ez zela gainaren eta gailurraren atzemaitea conditio sine qua non a mendiaz eta mendiaren ederraz gozatzeko.
|
|
Anitzetan, arratseko freskuran edo afalorduan terrazarat iltkitzen ginen, non
|
baitzegoen
alabastrozko mahai bat eta, han, kopa bat arno edateko ohitura izaiten genuen. Eta kopa hark luze irauten zuen gure ezpainetan, eta guk arno hartaz busti nahi izaiten genuen, xortaz xorta, gure solasa, argiz argi piz zedin gure arima batuen egoitza, non itxuraldatzen baitziren solas haietan atzemaiten genituèn bai harkaitzak, zelaiak eta latsak, eta bai basoak, basoko txoriak eta basoko animaliak ere...
|
|
Puntuaren latza... zeren eta han ez
|
baitzegoen
, itxuraz, mirakuluaren perilik!
|
|
Eta egia da ez zebiltzala urrearen gutizian, baina egia da, halaber, ezen, halarik ere, urrezko aro batean bezala bizi zirela, zeren deus guti behar baitzuten bizitzeko eta zeren haietarik nornahi
|
baitzegoen
prest, baita bere buruaren ukatzeko ere, baldin hura guztien onerako bazen, nola manatzen baitu ebanjelioak, nahiz eta haiek ez zuten artean Kristoren hitzaren berri... eta, aitzitik, guk gizon zuriok bai, nahiz eta gero ez dugun haren hitzik betetzen, zeren ipintzen baitugu bat bedera eta bat bederaren probetxua bertzeenaren gainetik.
|
|
Eta, hargatik, Joxe Aberasturik ez zuen indiar gorrien paradisu hartan deus ere sinesten, eta egun osoan maradizinoka eta biraoka ibiltzen zitzaigun, hark Potosirat joan nahi zuenez gero, edo, bertzenaz, etxalderen baterat, non bere ezpata erabil baitzezakeen, baten zerbitzuan, bertze bortz zaldun haiek bezala... edo haiek baino hobeki, zeren segur
|
baitzegoen
ezen haiek baino ezpatari trebeago, bitoreago eta entreguago zela, nola erakutsi baitzuen ezpata joko hartan, Lorenzo Cortés zeritzan zaldunaren kontra, begien herts ireki batean hil zuenean. Ordea, Joxek bazekien ezen oihan hartarik ateratzeko indiarren beharra zuela, eta bazekien, halaber, ezen hauek ez zeudela hartarako prest, ez bederen leku segur baterat iritsi eta leku hartan denbora bat eman arte, indiar horien eta gizon zurien pertsegitze eta akometatze perilosetarik urrun.
|
|
Eta ondoren zeruaz, lurraz edo Jainkoaz eginen zuen bizkaitarrak juramentu, usantza gaixto hartan sartua
|
baitzegoen
, eta Antoniok aitaren eginen zuen, eta hala ibiliko ziren, hartaraz gero, egun batzuetan bizkaitarra eta gipuzkoarra, txakurra eta katua balira bezala, harik eta bertze egun batean urak ubiderat egin zuen arte, berehala kontatuko dizut nola.
|
|
Zeren baitzirudien ezen ordu arte hain kontra izan nuèn Fortuna bera ere neure alde eta fabore jarri zela behingoz, noiz eta heldu bainintzen jaun Ve nancio Roblesen etxalekurat, zeina
|
baitzegoen
Nueva Andalucíako iparraldeko kostatik hurbil, Cumanátik ez oso urrun.
|
|
Eta erabaki nuen, halaber, ezen biharamunean bertan joanen nintzela beheko txaboletarat, non
|
baitzegoen
Goruki, harekin mintzatu ahal izaiteko, profitatzen nintzelarik, hartarakotz, nagusi nafarrak emaztekien neuraganatzeko eta haiekin ezagutzatan sartzeko eman zidan eskubideaz.
|
|
ihes egin nahi zuela oihanerat, ihes egin nahi zuela... Eta, Gorukiren bizkar ubelduari so egin nion, eta haren azal hezurrei, zeren azal hezurretan
|
baitzegoen
zinez, eta orduan, pena handi batek penaturik, erran nion: " Hago lasai, Goruki, zeren eta ni ere pentsu horrekin bainenbilen, eta berant baino lehen aterako haut hemendik...!"
|
|
Zeren, marraren bertzalderat —bazterturik nindukan aitaren ondoan, eta ene ama urrunaren ondoan, zeinak, aldi berean, izugarri erakartzen baininduen, anitzetan erran izan dizudan bezala—, jaun Marcel
|
baitzegoen
, konparazione... edo, zehatzago erranik, jaun Marcel zegoen bere batez —jaun Marcel malgua eta etorkorra, abegikorra eta eskuzabala, deus ere eman behar izaiten zuenean altzoaz eta baheaz emaiten zuena—, eta nik maite nuen jaun Marcel, kasik osaba bezainbat.
|
|
Ez zen hau, haatik, osaba Joanikoten kasua, zeren sinetsirik
|
baitzegoen
ezen arrazoinaren argiak argitarat baizik ez zezakeela jo. Eta hala erran zidan arratsalde haietarik batean:
|
|
Eta, ai, nola sentitu nintzen egun haietan bekatuak usteldurik eta korronpiturik, zeren bere burua ustez hain ongi gobernatzen zuena galtzeko bidean
|
baitzegoen
, eta zeren orban haiek ezin baitzitezkeen izan ene bekatuaren seinaleak eta ene plazer desordenatuen ordain baizen...! Eta nola sentitu nuen orduan ezintasunaren sastada erraietan, bizitzaz etsirik banengo bezala eta bizitzarekin etsaiturik!
|
|
Eta kontatu zidan haren jarraikian nola, berak hogeita bortz bat urte zituela eta bere anaiak hogei, upela handi baten garbitzeko manua eman zion aitak; ordea, nola Alain Coup d’Œil amorosturik
|
baitzegoen
neskatxa batez, eskatu zion bere anaiari ezen egin ziezaiola fabore hura eta garbi zezala berak upela, zeren eta orduan berean ikusi behar baitzuen.
|
|
Eta oroitzen dut ezen Antoniok egin zuen lehen gauza, edo lehenetakoa — kortsario buruak hiru euskaldunok laxatu bezain fite—, bainu bat hartzea izan zela Tierra de Graciako golkoko ur gezetan, oihu eta irrintzien artean, haur bat iduri. Eta gorputzarekin zituen bertze hainbat betebehar ere bete zituen... eta, nola golkoko ur ezin gardenagoetan ez
|
baitzegoen
sekereturik gordetzerik, Joxe Aberasturik erran zion:
|
|
Izan ere, arestian erran dizut nola egin nion Mi gnoni zorionari buruzko galdegite hura: Mignon bere pieza bakarreko soineko luzea kentzen hasi zenean eta ni ere biluzten hasi nintzenean izan zen, neure arropak aulki batean uzten nituela, zeina
|
baitzegoen
barren leiho bat estaltzen zuèn errezel baten aitzinean, ohearen eta barren leihoko hormaren artean... Zeren baitzirudien ezen etxe hura hainbat gelaz osatua zegoela eta hainbat korridorez, eta batzuen eta bertzeen artean barren leiho haiek zeudela, erridau edo errezel batzuek estaliak... bezeroei jateko, edateko edo bertze edozein zerbitzu eskaini ahal izaiteko diskrezione osoz, Mignonek erran zidanez, eransten zuelarik:
|
|
Izan ere, haren erretzeko modu hura ez zen soil ke hartze eta ke jaurtikitze bat, mintzatzeko modu bat ere bazen. Zeren, noiz eta haserre
|
baitzegoen
, hodei tipi zurrunbilotsu bat egozten baitzuen ahotik, bere nahigabearen adierazteko; edo, aitzinean zuenari aurpegirat xuxen egozten zion, baldin hark haserrarazi bazuen, ke artean estali nahi balu bezala eta bere baitarik desagerrarazi; aldiz, noiz eta bertzeen arreta piztu nahi baitzuen, kokotsa jaso, ezpainak bildu, eta kezko eraztunak biribiltzen zituen, gero eta zabalago egiten zirenak bere...
|
|
Eta, akabatzeko, erran zioan: " Tratu honen sinadura harrian ere nahi nuke, eta, beraz, jauregia berreraikitzen duzunean, austriarren arrano inperiala nahi dut zure etxeko armarriaren parean... edo gainean, hobeki", eta aitona Nikolasek hatzaz goiti seinalatu zuen, non
|
baitzegoen
, geunden lekutik ikusten ez genuen arren, zorioneko arranoa, goiko terrazaren ertzean, jauregiko aitzin paretako erlaitzaren gainean.
|
|
Eta, liburu haietarik gehienak bere aita spiritualak uzten bazizkion ere, bazuen bat bere berea, eta liburu hura Gaspar de Asteteren Doctrina cristiana ren euskarazko tradukzione bat zen, 1608koa eta Iruñan publikatua, amak erabiltzen zuena bai bere buruaren janzteko, eta bai irakurtzeko eta irakasteko ere zerbitzuko neskei eta emaztekiei, zeinetarik inportantena Hipolita zeritzana baitzen, bere ohorezko dama eta laguntzaile leiala eta artatsua, amaren beztimendez arduratzen zena, baita haren garbitasun pertsonalaz ere, azal ukenduez zein ile kentzeaz. Konfesore eta aita spiritual hura, bertzalde, ezkondu baino lehenagokoa zuen amak, eta frantziskotar bat zen, Uraitzeko klaratarren komentuko kaperau izendatu zutena eta harat igorria izan zena; eta, nola gure ama ez
|
baitzegoen
haren kontseiluen uzteko, zeren apez hura laket baitzuen —don Frantzisko baino laketago bai bederen—, harat joaiten zen, urtean bizpahiru aldiz, aitorraren eta komunionearen egiteko, haietarik batean Pazkoarekin konplitzen zuela. Eta Uraitzetik beti itzultzen zen liburu edo manual debozionezkoren batekin, edo erlijionezko bertze edozein libururekin, zeinetarik ikasten baitzituen etsenplu batzuk, noiznahi den baliatzen zituenak.
|
|
Kortesi erregelei eta bertzelako ordenantzei —zeinek gizon emaztekion harremanak arautu izan ohi dituzten— izugarrizko inportantzia emaiten zien, zeren, bataz, ume umetarik hala irakatsi baitzioten Ezpeldoiko jaun Christian Etxehandik eta haren emazte Graziana Larresorok, zeinak baitziren haren gurasoak, eta zeren, berriz bertzea, sinetsirik
|
baitzegoen
, gurasoek irakatsiaren arabera, ezen haiek gabe ordena gal zitekeela eta anabasa sort, eta anabasatik basakeria eta bidegabekeria baizik ez zitezkeela iguriki. Eta hargatik nahi izaiten zuen gauza bakoitza bere lekuan, nola atea bere erroan, ongi jarria eta pausatua, guztiak ere mosaiko baten piezak balira bezala.
|
|
Eta memoria halakoa bada, eta hemen han bada eta han hemen, nola ahantzi, bada, osabaren lezioneak, noiz eta zientziaren sekeretuak desestaltzen eta erakusten hasi baitzitzaidan, niri bakarrik, eskola partikular haietan!, zeren Mattin gero eta administratzailearen erranetarago
|
baitzegoen
eta haren ondoan egiten baitzituen orduak eta orduak, harekin treba zedin, usa zedin eta ohi zedin etxeko diru kontuetan eta aitaren negozioetan, osaba Joanikoten eta bion arteko harremanak are hertsiagoak eta sekeretuagoak egiten zirela, bide batez...
|
|
Eta Villagrandeko dukeak ipuin hura kontatu zigun... eta osabak erraiten zidan fidatzeko eta fidatzeko, zeren, alde batetik, bera fidatzeko gizona baitzen, eta zeren, bertzetik, segur
|
baitzegoen
ezen Villagrandeko dukeak ez gintuela hargatik fusilatuko... afari hartako tratuan bi mila fusil jokoan bazeuden ere.
|
|
aspaldi nenbilen gerritik libra pare bat koipe soberan nuelako ustean, eta atzokoak ez zidan kalterik eginen... —eta, paratzen zelarik kondesari beha, zeina dukesa baino gizenago
|
baitzegoen
, erran zion—: Zuri ere ez zitzaizun, bada, gaizki etorriko...!
|
|
Eta goiko solairuko gela hartan hertsi zuten, norat aldian behin konfiantzazko morroi bat sartzen baitzen, baita don Frantzisko bere bisitetan ere... eta norat joaiten bainintzen ni ere noizik behin, atean adi geratzen nintzela, belarriak ernaturik, baita ate azpiko zirritutik zetorren argitasunari beha ere, zeren gela barrenean kandela bat
|
baitzegoen
, eriaren gelaz arduratzen zen morroiak irazekia.
|
|
Edo, don Frantziskoren etsenplua aintzakotzat harturik, astoa behar zuen, edo katua behar zuen. Eta astoa edo katua behar zuen osorik —asto osoa edo katu osoa—, zeren eta asto erdiarekin eta katu erdiarekin ez
|
baitzegoen
nehorat ere joaiterik, hondamendurat eta ondikorik ondikozkoenerat ez bazen. Eta neure kezka hura ezin azaldu nion osaba Joanikoti, ez niolako, alde batetik, jaun Marcelek enegan zuen eraginaren aztarnarik eman nahi, eta, bertzetik, banekielako, lehendanik ere, haren ihardespena:
|
|
Baina semearen suak aita ere hartua zuen orduko, eta hain zuen hartua, non administratzailea baitzerabilen baterat eta bertzerat mila manurekin, hark bidera zitzan eta aitzina, artezki, negozioei loturikako hainbat eta hainbat eginkizun, bera etxean geratzen zen bitartean, semearen joan jinei beha, hartzaren ehiza zela kausa... Zeren eta ikusia
|
baitzegoen
ezen aitak ere ez zuela atsedenik hartuko, harik eta semeak hartza tiroka zezan arte eta egotz, eta, hargatik edo, zalantza izpirik erakusten ez ziola, hala ihardetsi zion amari:
|
|
Eta aita Bartolomek hura erran zuen, eta osabak orduan asmatu zuen ezen Erromarat joaiteko asmotan izan ginela gu ere, baina Bolognan bi aste egin behar izan genituela, zeren eta sukar batek eduki baitzuen osaba bera bi astez ohean, eta azkenean Pisarat joan ginela, zeren eta Erroma baino hurbilago
|
baitzegoen
eta berant genbiltzan orduko, eta zeren zientzilari bezala dorre oker haren ikusteko baitzuen. Eta, eneganat xuxendurik, galdetu zidan:
|
|
Eta, ama gogoan nuela, ohartzen nintzen ezen gaizki jokatu nuela, noiz eta harenganat joan eta erran bainion, koleratsu, ez nintzela apez izanen, Ofizio Saindukoek osaba etxetik eramanez gero. Zeren osaba peril handian
|
baitzegoen
, eta osabaren bizia ene koleraren gainetik. Izan ere, ez al genion aita Bartolomeri behin baino gehiagotan aditu ezen jaun inkisidorearen laguna zela, eta ez ote zezakeen, edo ez ote zuen izanen aitzinago, ondorez, bere eragintxoa haren baitan eta haren deliberamenduetan?
|
|
Goizean goiz hurbildu nintzen ni herriko gartzelarat, non bezperatik
|
baitzegoen
preso osaba, hiru guardiak begiratua, eta norat ez baitzitekeen nehor ere sar. Gero, noiz eta urkabea zegoen plazarat joan bainintzen, oholezko tribuna bat begiztatu nuen, Inkisizionearen hainbat estandartek presiditua eta apaindua, lauki beltzen erdian beren gurutze horiak erakusten zituztela; tribunaren eskuinetarat, berriz, urkabea zegoen, eta ezkerretarat, urkabearen aitzinean, egur meta bat, gurutze batez koroatua... eta, haiek ikustean, guztiz aztoratu nintzen.
|
|
Izan ere, burumakur nekusan osaba, umiliatua, eta umiliazione hark mintzen eta kezkatzen ninduen, iduritzen zitzaidalako ezen duintasunaren bila joan zena duintasun arrastorik gabe itzuli zela, guztiek gaitzetsia, alferretsia eta beren baitarik egotzia. Eta, halako batean, jaso zuen apur bat burua, eta begiak hertsi zituen, argiaren gehiegiak min eman balio bezala, eta, ezustean, osaba Joanikot hogei urtez zaharturik ikusi nuen, etxetik eraman zutenetik bi urte baizik iragan ez ziren arren, hain
|
baitzegoen
hondatua eta itxura galdua.
|
|
Ene atsegintasuna eta ene alegrantzia! Zeren galdua zirudiena irabazia
|
baitzegoen
, eta zeren oinazearen eta libertate faltaren basamortu hartan lore baten petaloak baitziren hitz bakar haren letrak, lau haizeetarat zabalduak. Eta lau haize haietarik bertze haize guztiak sortu ziren, eta haien fereka nabaritu nuen plazako aire arnasgaitzean, jendeak osabari egiten zizkion irrien artean.
|
|
Eta Lutherok aita jesuita lurrerat egotzi... eta honek gurutzea galdu zuen; eta ez don Laureano, zeina aita jesuitaren gibelean
|
baitzegoen
, eta ez herritarrak ere, zeinak don Laureanoren gibelean baitzeuden multzo berean, nehor ere ez zitzaion laguntzerat joan, zeren beldurrak airean baitzihoazen jada, deabruak harturik bezala, deabruarenganik ihesi.
|
|
Eta, hura eraman zutenean, aita Bartolome ere desagertu egin zen Urbiaindik, ordenako aita nagusiak kargu berri baten ardura eman ziolako, Iruñako ospizio bateko kaperau izendaturik, handik gutirat jakin genuenez. Eta ama ere hainbatetan joaiten zen harat, zeren aita jesuitaren gidaritza spiritualaren erranetarat
|
baitzegoen
. Eta, ama gogoan nuela, ohartzen nintzen ezen gaizki jokatu nuela, noiz eta harenganat joan eta erran bainion, koleratsu, ez nintzela apez izanen, Ofizio Saindukoek osaba etxetik eramanez gero.
|
|
Eta, handik aitzina, kapitainak bere pipa piztu eta eskutik ahorat eta ahotik eskurat zeramala —aitona Nikolasek bezala—, libertatea izan genuen kasik mintzagai bakar. Eta, libertateaz are libertate handiagoz mintza gintezen edo, nola kapitainaren etxeak bi solairu baitzituen, bertze pitxer bat arno eta bi kopa eskuan harturik, goiko solairurat bakartu ginen, non
|
baitzegoen
egongela bat, mahai batekin eta bi aulkirekin, Kattalin beheko solairuan utzirik, sukaldeko trabailuen akabatzerat. Eta eseri ginen nor bere aulkian, eta berriro aritu ginen, lehenbizikoan, osabak skribatu zidan gutunaz.
|
|
Osaba ere beldur zen, baina nola ez
|
baitzegoen
, don Laureano bezala eta herritarrak bezala, sineskeriaren eta idurikeriaren meneko, baina arrazoinaren, bazuen abantailik, zeren hauteman baitzezakeen ezen beldurrak haien baitan bertze etsai hura sor zezakeela eta etsai hark garait zitzakeela. Eta halatan uxatu zituen, finean, aita jesuita ez bertze guztiak.
|
|
Aditu nionean, erran nion ezen ardura zedila bertze morroiekin batean osabaz, zeina
|
baitzegoen
artean kordegabe, ni etxean sartzen nintzen bitartean, Pedroren sasoin bateko studiorantz, osabaren hitz haiek oroitzen nituela, noiz eta Pedro Huizirekin haserretu baitzen: "...
|
|
Osabari aurpegi erdia ikusten zitzaion, zeren ahozpez etzanik
|
baitzegoen
eta lepoa okerturik baitzuen ohe gainean; eta, begitik malko bat erortzen zitzaiola, erran zion Maddaleni:
|
|
Edo bai, beharbada...? Zeren eta kanoia jauregirat beha
|
baitzegoen
... eta bolbora errearen usaina zerion inguruneari... Eta oroitu nituen osaba Joanikoten hitzak:
|
|
Gauetan, berriz, nola kapitainak egokitu baininduen etxeko gela tipi batean, zeina
|
baitzegoen
goiko solairuko egongelaren ondoan, eta zeinak ere baitzeukan itsasorat jotzen zuen leiho bat, hala, handik beha paratzen nintzen anitzetan, ameslari, iduriturik ezen itsasoa zin zinez zela libertatearen lurraldea, eta leiho hura iragan baizik ez nuela egin behar, lurralde miragarri hartan sartzeko... nola etxean izan genuèn tigreak ere amets baitzezakeen, benturaz, bere libertatearekin, kaiolak...
|
|
Erran dizut, halaber, ezen gose nintzela. Eta orain erraiten dizut ezen penaturik egon behar nuela, penaturik egoiteko modukoa zelako mementu haietan kontatzen ari nintzaiona, zeren eta osaba Joanikotek borreroaren eskutik jasan behar izan zituèn azote izugarri haietaz ari bainintzen; haatik, atsegin izugarria emaiten zidan legatz erre hark, hain bainintzen ni gose eta hain
|
baitzegoen
hura zaporetsu eta apetitos. Eta munduko pena guztia sentitu nahi nuen, osaba Joanikot zelako gehien maite izan nuen gizona, artean ere biziki maite nuena, neure memorian bai bederen... baina arrai nengoen neure legatz errearekin... zeren ez bainengoen, artean, neure mihiari ausiki egiteko eta kolpe hartaz gustuari eta zaporeari portale guztien zerratzeko asmotan.
|
|
edo ez genituen puta haiek salatzen, zeren ezein salatzailek ez baitzuen nehor salatzeko eskubiderik, baldin berak ere salatua izaitea merezi bazuen, nola izan baitzen gure kasuan, etxe galdu hartan fornikatzen harrapatu gintuztelako; edo, egitekotan, uko egin genion nork bere poltsaren jabetasunari, puta haiek ezin pobreagoak zirenez gero, beren seme alabei jaten emaiteko sos erdirik ere ez zutenak, eta hargatik ebatsi zizkigutenez gero, hain zuzen ere, diru poltsak, nezesitate handian zeudelako. ...manatuaren arabera; ezen ez bide gaixtotik, nola izan baitzen gure asmo ezin lizunagoa; eta zeren, bertzetik, puta haiei zorren ordaina barkatzea izan baitzitekeen gure bekatuaren kulpa eta hobena ordaintzeko modurik egokiena; eta akabatzeko erran zigun ezen, baldin, halarik ere, justiziak haiek harrapatzea nahi bagenuen, uste genuelako ezen gure eskubidea zela, lasai egon gintezkeela, zeren segur
|
baitzegoen
berant baino lehen harrapatuko zituztela putatzar haiek... nahiz eta ez zen, bertzalde, erraza izanen," zeren eta baitakizue nolakoak diren putak: gaur izen bat dute, bihar bertze bat; gaur iduri bat dute, bihar bertze bat..."
|
|
—Ez nuen Fernando jakinaren gainean jarri —berriz ere" Fernando" — Nik deitzekotan, lantokira baizik ez deitzeko hitzarmena genuen, sekula ez etxera, Josefina berez aski goganbehartua
|
baitzegoen
gurekin. Biharamunean mintzatu ginelarik, ordea, harri eta zur utzi ninduen haren hoztasunak.
|
|
Potzolok, irriñoa galdu gabe, hurrupa egin zuen bere katilutik. Gaur, garagardoa barik, kafea edaten zuen, zerbitzuan
|
baitzegoen
. Niri, Ximurrarekin bezala, gorputzak ginebra eskatzen zidan beti, baina tonika bat edaten ari nintzen, beldurrez eta, nire gogo gero eta ozpinduagoak hartaratuta, gelditzeko manerarik izanen ote nuen kankarroka hasiz gero.
|
|
Eskalatzaileak, paper mutur batean KAKA ZAKU idatzita, bolaluma bere hatz lodixken artean zerabilen dantzaka. Odol kolpe batetik hurbil ematen zuen, hain
|
baitzegoen
gorri.
|