Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 174

2000
‎Kiroletan, berriro ere Nafarroari emandako arreta txikia dugu aipagai. Dena den, datu hau interpretatzeko, gogoratu beharra dago ezen datu bilketa burutu zenean (1999ko udaberrian) Osasuna taldea Espainiako Ligaren 2 mailan zegoela, horrek dakarren medioetako agerpen txikiarekin. Futbolari buruzko informazioak (talde handieningurukoak bereziki) kirol albisteetan duen presentzia kontuan hartuta, hortik uler dai
‎Gertakariei dagokien kontzepzio logikoaren arabera, ondasunen balioa monetan, beraien adierazpennumerikoa da. Argi dago ezen zenbakiek, moneta unitateek alegia, ez dutela berenburua adierazten. Ekonomian neurriak numerikoak dira soilik, ez dimentsionalak.Ondasunek ez dute inolako balio dimentsiorik:
‎Nire adinekoa edo zelarik, burutsu eta adimendutsu zen Jesus, sinagogako doktoreen doktore eta jakintsuen jakintsu, baina nago ezen berak ere ez ziola osabari hirugarren lezione hartarik fitsik ere endelegatuko, enekin batean egon izan balitz; baina nola, alde batetik, ekialdeko leihotik ilargi zuria deika ari baitzitzaigun, bere sekeretutxoak erakutsi nahian, nik uste, eta nola, bertzetik, teleskopiotik behatzea zen ene orduko gutizia gutiziatsua, baietz ihardetsi nion, guztiz ulertu niola. Eta hark, orduan:
‎Tartean, Axularren Gero zegoen, zeina astean behin diktatzen baitzigun eta diktatua errezitarazten, euskaraz ongi mintzatzen eta ongi skribatzen ikas genezan. Izan ere, jaun Marcelek biziki maite zuen euskara, eta sinetsirik zegoen ezen handikiek eta nobleek ere baliatu beharra zutela, euskaldunon lengoaiak aitzina egin zezan, mosen Bernat Etxeparek igorririkako mezuaren ildotik: Euskara, jalgi hadi plazarat... jalgi hadi mundurat.
‎...unetan, zeren ortzegunetan ez baitzenuen eskolarik emaiten—, unibertsitatetik ateraz gero, xuxen joaiten nintzaizun etxerat, zeina gure egoitzarako bidean baitzegoen, bisita labur edo ez hain labur batzuen egiterat... eta hala bihurtu zinen ene kontzientziaren aitzindari, gidari eta argi egile —ene uste osoaren kontra, derradan bide batez, zeren, Salaman carat joan aitzin, net sinetsirik bainengoen ezen, harat iritsi bezain fite, hango jesuitekin harremanetan jarriko nintzela eta haietarik norbait izanen nuela maisu eta bide erakusle—, eta hala egin ninduzun, halaber, zeure adiskide, eta adiskidetasun horrek ohoratu izan nau, geroztik, bizitza osoan.
‎edo Utopiaren alde gaude, paradisua Lurrean eraiki ahal izaiteko, edo Makiaveloren alde, infernua sortzeko...". Eta Miguelek argi zituen bere ideiak, eta sinetsirik zegoen ezen Paradisurako bidean zegoela Lurra, Kris tok gizonen arteko anaitasuna predikatu zuenez gero, eta Kristok, historiaren buruan, garaile behar zuenez gero. Baina zu ez zeunden hartan guztiz ados, ez Uto piaren kontra zeundelako, baina uste zenuelako ezen Utopiaren aldeko borroketan peril handi bat zegoela:
‎Eta hala miresten dut, egun, landareen mundua animaliena baino gehiago... nahiz eta aitortu behar dudan ezen ustekabeko handia hartu nuela, noiz eta neure Indietarako bidaian landare haragijale haiek ikusi bainituen, ibai Orinocoren ertzetako oihanetan, zeren landare haiek zurtoin bat baitzuten, eta zurtoinaren muturrean bi hosto, bi esku tipi bezalakoak, zabaldu eta hertsi egin zitezkeenak, eta beren zabaltze eta herste hartan intsekturen bat edo bertze harrapa zezaketenak, intsektua hosto tipi zabalduetarik batean pausatzen zenean. Baina, salbuespenak salbuespen, zalantzarik ez dago ezen landareen mundua guztiz bertzelakoa dela. Eta ez landareen artean gerlarik eta borrokarik ez dagoelako, zeren eta haiek ere berdintsu eta orobatsu baitabiltza, nor gehiago, hatsarrean batik bat, errotzeko behar duten lur puskaren bereganatzeko; ordea, borroka haiek ez dira hain nabarmenak eta odola ez da nehoiz ere isurtzen, eta, gainerat, noiz eta landare edo zuhaitzen bat bere lur puskan errotzen den eta fintkatzen, bakean uzten ditu aldamenekoak.
‎euskaraz, eta bizpahiru hitz gaztelaniaz. Halarik ere, erran behar dizut guztiz sinetsia nagoela ezen Nafarroa osoa apurka gaztelaniaren alde jarri genukeela, nola egin baitute jada Nafarroako handikiek eta noble gehienek, guztiek ez erraiteagatik, zeren eta gaztelania baita Espainiako inperioaren hizkuntza, mundu zaharra eta mundu berria uztartzen dituena. Berdinzki erran diezazuket ezen Kristok manatu zigula mundu zabalerat eraman behar genuela haren dotrina, eta, nola gaur egun gaztelaniaz den mundu zabala, eta gaztelania bera ere den mundu zabala, ez euskara, hala, gaztelaniaren alde egoitea da Jainkoaren alde egoitea, mundu osoaren ebanjelizatzeko.
‎Eta biktimaren izua eta espantua da hura, laztura eta mindura! Eta nago ezen, nola txinatarren tormentu hura gorputzaz baliatzen den, nekearen eta oinazearen areagotzeko, hala ipintzen zuela bertze tormentu hark ene arima sufrimenduaren eta pairamenduaren atzaparretan, eta ezezko haiek ene gogoa zulatzen eta guztiz minberatzen zutela, eta neure onetik atera nindutela azkenean; eta pentsatu ere pentsatzen dut batzuetan ezen burua ere gal nezakeela, segur galduko nuela...
‎Maiz adituko zenuen zuk ere, jaun André, ezen etorkizunaren beldurra dela gure anitz gaitzen iturri, eta gero eta sinetsiago nago ezen hala dela, batik bat etorkizun hori beltz azaltzen zaigunean. Zeren, gaiztasun eta zailtasun korapilatsu batzuen aitzinean, emaiten baitiogu su imajinazinoari, eta, handik harat, imajinatzen dugularik ezen gaitz dena bi aldiz gaitzago izan daitekeela, hiru aldiz gaitzago eta ehun aldiz gaitzago, egiten dugularik hondar ale batetik mendi handi bat, eta ikusten dugularik, finean, geure burua urkabean, korapilo haietarik batetik dilindan, orduan, bada, larritzen, izutzen eta asaldatzen gara, zuri zena ere beltz dakusagu, bildots bat zegoen lekuan otso bat, egiten dugu geure baitan mila pentsu eta gogoeta, mila dorre eta gaztelu, eta halatan gaixotzen eta eritzen zaigu arima; eta, nola gorputza eta arima bat diren, gaixotzen eta eritzen zaigu, orobat, gorputza.
‎Baina, Salamancako egonaldiaren ondoren, nehoiz baino konbentzituago nengoen ezen sineskeriaren eta superstizionearen aurka borrokatu behar nuela eta, hala, erran nion:
‎Pierre Gassendiren erranetan, berriz, bazegoan Cesare Cremonini zeritzan bertze gizon jakintsu bat —Galileoren laguna, nahiz eta ideietan etsai eta izterbegi—, teleskopiotik behatzerat ere ausartu ez zena, sinesten zuèn mundua irauli eta uzkailiko ote zitzaion beldur. Baina nagok ezen, behatu izan balu ere, bertze hogei haiei bezala gertatuko zitzaiola, eta Alessandrok bezala erranen zuela: " Ez dut ulertzen!
‎Nik ezagutzen nuen osaba Joanikot, eta segur nengoen ezen napolitarraren hitzek gogo hozturik baizik ez zezaketela utz, zeren iruzurtzat eta engainamendu handitzat baitzituen sainduen mirakuluak eta mirakulukeriak, bataz, horrela pentsatzen zuelako, eta, berriz bertzea, gurean eskarmenturik ere izan genuelako, noiz eta aitak etxerat ekarri baitzuen lignum crucis aren erlikia hura, aitona Nikolasen gaitza sendatuko zuelakoan, aitonak hari musu emane... Osabak, halarik ere, gonbidatuarekin konplitzeko edo, irria edo irri iduriko hura luzatu zion.
Nago ezen sehietarik bat baino gehiago osaba Joanikoti zor zion begiruneagatik joan zela, eta obedientzia hutsagatik, zeren, harako bidean, guztiak joan baitziren, ohi ez bezala, isilik, urduri eta ekurugaitz, barren kezka batek erraiak janen balizkie bezala. Eta ni ere, egia erran, ez nindoan guztiz lasai eta jabal.
‎—Baina bertze bihozkada bat ere izan diat, eta nagok ezen gure Zientziaren Elizak bertze kide bat irabaziko duela hemendik gutirat: Pedro Huiziz ari natzaik, zeren eta hark ere libertatea baitzuen amets gaztetan...
‎ez zuela deus ere gordetzen, alegia, eta zen bezalakoa onartzen zuela etxeko iragana... nahiz eta ez nagoen oso segur, zeren eta iragan hark bere kontradikzionea baitzuen, kontzientzian barrena itzal bat bezala luza zekiokeena, eta uste dut ezen itzal hark ere egitekorik aski eman ziola, ez dakit bizitza osoan, baina bai bizitzaren azken aldian. Eta segur nago eta gero eta segurago nago ezen itzalpean nahi izan zuela itzal hura, baina ezin izan zuela, halako suertez, non itzalak itzali baitzuen aitona bera ere, finean.
‎Zenbat kostatu zitzaidaan handik aitzina Domenicoren laguntzaile izaitea...! Zeren orain segur bainengoen ezen gure maisua ere pintore ezin eskasagoa zela: Michelangeloren aitzinean bikote paregabea egiten genian Domenicok eta biok, hutsa eta hutsaren hurrengoa...!
‎Baina nago ezen aita Bartolomek hain nahi zuela hertsia, gaitza eta meharra ate hura, non, meharraren meharraz, paretatik desagertzen baitzen, eta non atea iragan nahi zuenak pareta edireiten baitzuen, finean, atearen orde.
‎—eta, aurpegia koadrotik urruntzen zuela eta behako luze batean ikusten ari zenaz laketzen zela, erran zuen—: Ba al dakik konbentzitzen hasia nagoela ezen, egiten ari naizen pinturaz denaz bezainbatean ere, ez nabilela bide zuzenetik urrun, bizitza osoan bertzela uste izan badut ere.... Zeren ene pintura hau, arau horien aldekoa den neurrian, bizitzaren aldekoa baita eta erotasunaren kontrakoa... eta zeren artea, enetzat, bizitzaren alde egoitea baita, azken finean.
‎Badakit nik ere zer den imajinazinoa, eta badakit ezen imajinazinoak gal gaitzakeela. Eta segur nago ezen ni ez nintzela horretan zu baino gutiago izan. Erran nizun lehengoan ezen meditazionea mendi bat dela, eta kontenplazionea haren gailurra.
‎HANDIK aitzina, ene zeru zalantzaz eta hodeiz beteak garbitzerat egin zuen apur bana. Zeren eta gero eta konbentzituago bainengoen ezen ene erabakia zuzena izan zela, eta Jainkoak zeharka bideratua. Eta neure konbentzimenduen fintkatzeko eta sendotzeko, hitz eta iduri berriak etortzen zitzaizkidan laguntzerat:
‎—Bai, indiar horiak bihotz onekoak dira, zin zinez, halako tailuz, non lehen argitik azkeneraino lanean aritzen baitira, kexarik eta arrangurarik gabe, zeren sinetsirik baitaude ezen, baldin gizon zuriekin zintzo eta onest bizi badira, gizon zuri bihurturik piztuko direla bertze bizitzan, eta zaldiak eta burdinazko aizkorak baliatu ahal izanen dituztela, hartaraz gero.
‎Bortz gizon haietarik batek ozen hitz egiten zuen eta zalantzarik ez zegoen ezen haserre zegoela, egozten zituen arneguengatik eta haren juramentuengatik, batean Kristoren zauriak aipatzen zituela eta bertzean Avilako santarenak; gaitzerizkoan eta aldarte gaixtoan sarturik zirudien, zinez, jokoak zeraman bidearekin, eta ergelkeria franko zerabilen eta adimendua eskas...!
‎edo neure hitza bete nuela eta behatza ohorezki eta dolorezki ebaki nuela, edo ez nuela ebaki? Baina zuek ere ez didazue sinetsiko, baldin froga zeuen begien aitzinean paratzen ez badizuet, eta laxa dezadan, bada, neure ezker oineko oinetakoa", eta laxatu nuen oinetakoa zirimonia handiz, eta ikusten zutelarik han zeudenek ezen pikaturik nuela behatza, sinesten hasi zitzaizkidan; edo, sinesten hasi ez bazitzaizkidan ere, begirunez behatu zidaten. Eta, haren jarraikian, halaxe mintzatu nintzaien gizon hilaren lagunei:
‎Zeren, orain arte erran ez badizut ere, ene nagusia jaun Santiago de Tapioles y Villarrín da, Zamoran jaioa eta hamaika titulu dituena —eta, emaiten zuelarik tituluen lista, zeinetarik azpimarratu baitzuen Calatravako gurutzearena, erantsi zuen—: Hala, bada, jakizu ezen hain dela ene jauna handien artean handi eta hain dela franko eta liberal, non segur bainago ezen, ororen buruan, merke aterako zaiola sakrifizioa bere behatzaren oferenda egin dezanari edo hartarako prest egon dadinari... —eta, boza jaisten zuela eta irri maliziatsua egiten zidala, segitu zuen—:
‎Zeren gero eta sinetsiago bainago ezen Jainkoa infinitua dela, bere formarik gabeko forman, zeinak baitauzka bere baitan, aldi berean, forma guztiak... Eta, horregatik, nola forma guztiak dituen, atomoaren neurrikoa ere bada bere infinitutasunean...
‎galderak eta galderak ditut buruan, galderak bere batez. Zeren gero eta konbentzituago bainago ezen galderak bertze galdera batzuekin baizik ezin ihardets daitezkeela, eta iragan zitzaidala —neuri bai bederen, eta aspaldi gainerat— ihardespen klar eta garbien aldia eta sasoina... eta zeren neure burua, anitzetan, tenpesta baten erdian bezala baitakusat, eta galdera batek bere haize kolpea jo orduko bertze bat baitatorkit, bertze haize kolpe batekin...
‎Eta, pentsu horrekin neure arima ere zabaltzen eta zabaltzen igartzen nuela, hala galdetu diot neure buruari: " Eta spiral bat balitz gure bizitza, deusezetik osorat, zeren post tenebras spero lucem? 36 Eta nago ezen iduri hau egiazkoagoa dela; izan ere, ez ote garamatza amorioak azken marratik eta azken mugetarik harat eta ez ote garamatza amoriozko bizitzak, halatan, etorkiko puntu ezdeusetik infinituaren bihotzerat, eta denborazko denboratik denborarik gabeko denborarat eta sekula fin gabekorat...?
‎Eta itzar nadila zuekin batean, bertze munduan, betiko zorionean, baldin zuek ere jadaneko han bazaudete. Zeren segur bainago ezen, Eusebiok erranaren ildotik, Jainkoak ez gaituela bertze munduan elkarrenganik bereiziko zuek katoliko eta ni lu thertar izaiteagatik, baina bai elkarrenganat bilduko, nafar eta giristino prestuak izaiteagatik.
‎Izan ere, nola koleratzen eta haserrarazten nauen jakiteak ezen deabrua zela Axular bezalako gizonen irakasle eta jakintasunaren zabaltzaile, jakintasuna deabruzko zerbait balitz bezala, nahiz eta gero Axu la rrek deabruaren kontrako borrokan erabiliko zuen bere jakintasun ustezko hura...! Eta ustezkoa diot, zeren bainago ezen Axularren jakintasuna ez zela egiazkoa hainbat alorretan: izan ere, ez ote gintuzke jakintasunak libre egin behar —beldurraren atzaparretarik libre, bereziki—, eta harenak ez ote ditu, aldiz, giristinoak legez lege eta arauez arau lotzen, baliatzen delarik, haien zuritzeko eta justifikatzeko, hainbat konparazinoz, zeinek ez baitute bertze asmorik ez bertze xederik beldurraren sortzea eta erroetaraino sartzea baizen?
‎INDIAR gorrien paradisuaren alde egin zuen Antonio Ibarbia gipuzkoarrak bere buruaren oferenda hura; alferrik, ordea, zeren, handik urtebeterat, guztiok lotan geundela eta gutien uste genuenean —konbentziturik baikeunden ezen, geure iparralderako ihesaldi luzean, oihanak eta sabanak, sabanak eta oihanak zeharkatu ondoren, leku ezin segurago bat ediren genuela, inguru hartako oihan batean—, indiar horiak sartu baitzitzaizkigun, beren arkuekin eta beren fletxekin, baita zazpi gizon zuri ere, beren arkabuzekin, guztiak ere hotsez eta habarrotsez, hedatzen zutelarik, halatan, beldurraren eta izu ikararen soinua ...
‎—Ai, zenbat sufritu nuen nik egun haietan, sinetsirik bainengoen ezen ene seme bakarra infernuan zegoela, eta nola sartu zitzaidan are barrenago indiarrei nien gaitzerizkoa, halako moldez, non, sugeen putzua akabatu nuèn egun berean, hiru indiar gaixto egotzi bainituen harat, ene seme hilaren sufrimenduak gogoan, zeren eta, anitzetan erran izan dizudan bezala, indiarrak txakur errabiatuak baino gehiago ez baitira, eta halatan merezi dute munduko kolera eta hi...
‎Eta emazteki buru argia zen, hain argia, non segur bainago ezen Huarte Garazikoak ez zituela bere Examen de ingenios famatuan skribatu zituenak skribatuko, emaztekien adimenduaz denaz bezainbatean, baldin Rosa de Osorio ezagutu izan balu, zeren zinez baitzen emazteki hura buru argia, anitz gizon baino hagitzez ere argiagoa... Eta anitz poema zekizkien buruz, solas haietan aldian behin errezitatzen zituenak...
‎Eta, denbora ahalik eta hobekien eramaiteko eta burua ez galtzeko, neure bizitzan pentsatzen nuen eta neure bizitzako gertakiak oroitzen nituen, baita munta tipienekoak ere, nola mamian hala azalean, xehetasunari xehetasuna eransten niola... zeren, zentzuen eta adimenduaren ez galtzeko, haien zaindu eta begiratu beharra bainuen. Eta, hain hertsiki lotzen nintzen, bertzalde, eserzizio haiei, non segur bainago ezen orduko lanaren fruitu direla liburuan barrena skribatu dizkizudan hainbat eta hainbat gauza.
‎Eta, hargatik, Joxe Aberasturik ez zuen indiar gorrien paradisu hartan deus ere sinesten, eta egun osoan maradizinoka eta biraoka ibiltzen zitzaigun, hark Potosirat joan nahi zuenez gero, edo, bertzenaz, etxalderen baterat, non bere ezpata erabil baitzezakeen, baten zerbitzuan, bertze bortz zaldun haiek bezala... edo haiek baino hobeki, zeren segur baitzegoen ezen haiek baino ezpatari trebeago, bitoreago eta entreguago zela, nola erakutsi baitzuen ezpata joko hartan, Lorenzo Cortés zeritzan zaldunaren kontra, begien herts ireki batean hil zuenean. Ordea, Joxek bazekien ezen oihan hartarik ateratzeko indiarren beharra zuela, eta bazekien, halaber, ezen hauek ez zeudela hartarako prest, ez bederen leku segur baterat iritsi eta leku hartan denbora bat eman arte, indiar horien eta gizon zurien pertsegitze eta akometatze perilosetarik urrun.
‎—Aizak, hi... Hik eguzkiari anaia Eguzki deitzen diok, baina horren segur al hago ezen anaia dela eta ez aitona, zeren eguzkia ezin zaharragoa baita...? —eta irri karkaraka hasi zen.
‎—Ararat, bai, zeren eta Ararat izanen baita, hemendik aitzina, guretzat, libertatearen lurraldea, eta Ararat izanen duk, halaber, gure libertatearen aldeko oihua, nola, batzuen erranetan, Galileorena izan baitzen: E puor si muove!, sinetsirik zegoelako ezen, Inkisizionearen gainetik, Lurrak mugitzen segitzen zuela, haren kontrako prozesu ikaragarrian...
‎Ez zen hau, haatik, osaba Joanikoten kasua, zeren sinetsirik baitzegoen ezen arrazoinaren argiak argitarat baizik ez zezakeela jo. Eta hala erran zidan arratsalde haietarik batean:
‎Eta egun batean itzarri zen erranez ezen amets ezin ederragoa izan zuela, zeren eta jauregiko arrano inperiala ikusi baitzuen hegaldaka, atzaparretan jauregia zeramala, gora eta gora, harik eta han goian urrezko eguzki errainuen artean galdu zen arte... eta erran zigun, halaber, segur zegoela ezen amets hura presagio onekoa zela... eta kontsultatu zion Ubarneko dama Sagrario Landaluzeri, zeina baitzen, aurkientza hartako jendearen erranetan, jakintasun suerte hartan gehien zekiena, eta hark berdintsu eta orobatsu erran zion, egun ezin hobeak zetozkiola, ez zuela zalantza izpirik, zeren eta ametsa ere halakoa izan baitzen, argia eta aratza...
‎Baita ederragoak ere. Omne quod movetur ab alio movetur, erraiten zuen Akinokoak, Jainkoaren existentziaren demostratzeko, bere bortz argumentu ezagun haietarik lehenean, bide hartarik mugimenduaren lehen kausa eta arrazoina edireiten zuela, baina nago ezen, kausen kausetarat jo gabe ere, aski arrazoin zela tigrearen edertasun basati hura Guztiahaldunaren existentzia frogatzeko.
‎Eta Antonio gogatsu zihoan, eta ni ere gogatsu nindoan, lepotik neure behatzezurren erlikiak dilindan neramatzala eta gerrikoan puinal bat, zeren eta, bertze nonbait kontatu dizudan bezala, ez bainintzen ezpatazale, eta ez nekien, halatan, hura ongi manaiatzen. Eta gogatsu nindoan eta sinetsirik nengoen ezen Jainkoak gidatuko zituela gure urratsak, nola gidatu baitzituen ene konbertsione iduriko hartan, Antonio Ibarbia ene bidean jarriz. Eta nola oroitu nintzen egun haietan Miguel de Sandovalez, Salamancan ezagutu nuen zure lagun hartaz, zeina ere baitzen Utopiaren defendatzaile sutsu!
‎—Ez dakit amets bat denetz, baina segur nago ezen egunen batean El Doradorat iritsiko naizela. Zeren lehen ere mintzatu bainintzaizun El Dora doz, baina ez zenidan sinetsi.
‎Eta hala atera nintzen solas hartarik ere, borondatean halako deliberamendua hartzen nuela, neure urratsen zuzentzekoa eta neure buruaren zentzatzekoa. Zeren, merezi ote zuen nenbilen bezala ibiltzea, plazer apur eta labur haiengatik, baldin banekien eta segur banengoen ezen narda eta hastioa zela plazer haren ondorea. Zeren munduko atseginak ez bainindukan jada azpian amets gozo batek bezala, baina amesgaizto batek bezala.
‎Hegaldatzeko sekeretua ere matematikak eta filosofia naturalak argituko dute egunen batean, Leonardo da Vinci handiaren bidetik... Bai, segur nago ezen gizonak egunen batean teknika hori bereganatuko duela eta, halatan, hegaldatzeko gai ere izanen dela, nola izan baitziren Jainkoaren Herriko herritarrak, Campanellak bere Civitas Solis-en ongi adierazi zuen bezala.
‎Eta Villagrandeko dukeak ipuin hura kontatu zigun... eta osabak erraiten zidan fidatzeko eta fidatzeko, zeren, alde batetik, bera fidatzeko gizona baitzen, eta zeren, bertzetik, segur baitzegoen ezen Villagrandeko dukeak ez gintuela hargatik fusilatuko... afari hartako tratuan bi mila fusil jokoan bazeuden ere.
‎Ez dakit nork erran zuen —poetaren batek zuen, segur: Plauto ote zen? — ezen bizitzako amets zuela mundua hitz bakar batez adieraztea, mundua hitz bihur zedin amoreakatik, eta nago ezen Villagrandeko dukea kasik heldu zela poeta haren ametsa betetzeko punturat, bere zera haiekin guztiekin, nahiz eta keinu batekin errematatu behar izan zuen bere erretolika... Eta hala izan ez bazen ere, berdin, zeren, ulertu, guztiok ulertu baikenion bederen.
‎Guztiei etorri zitzaiela harat joaiteko gogoa. Maddalenek —zeina osabaren erranetarat ari baitzen, nik orduan ez banekien ere— afariko saltsa bati baino gehiagori egotzi purgak edo haiei nahastu belar urak ere izanen zuten hartan zer erranik, zeren Maddalenek, kozinari aparta zen neurrian, baitzekien jan edanei nahastu beharreko belarren eta espezien berri, baina segur nago ezen bertzela ere berdintsu eta orobatsu gertatuko zela. Izan ere, ez ote gara, bada, halakoak, jaun André, Adan eta Ebaren denboratik, zeren zuhaitzetik ez jateko debekua jaso zutenean piztu baitzitzaien haiei ere hartarako gogoa eta desira, halako suertez, non egin behar ez zutena egin baitzuten hondarrean?
‎Villagrandeko dukea ere umoretsu jaiki zen, irri batean... ez, aldiz, haren emaztea, ezta Mantillanako kondearena ere, zeinek ez baitzuten gosaldu ere egin, tripak apur bat nahasturik zituztelako desenkusarekin... nahiz eta aitortu beharra dagoen ezen haiek ere, bertze guztiak bezala, ordu batzuk lehenago baino hagitzez hobeki zeudela, zeren guztioi zerbitzatu baitzitzaigun, afalondoko hondamenduaren ondotik, ura, dukearen medikuaren kontsentimenduarekin Maddalenek prestatua, eta zeren baitzirudien ezen erremedio hark guztioi on egin zigula.
‎erran eta bete —eta, irri bat ezpainetan, erantsi zuen—: Adin bertsuko seme bat dut, bertzalde, hain zure seme horren antzekoa hainbat gauzatan, non segur bainago ezen lagun ezin hobeak izanen liratekeela.
‎Zeren eta, aitona Nikolasek ez bezala, aitak ez baitzuen azeptatzen eta ontzat hartzen gure arbasoek Noainen eta Amaiurren izan zuten jokabidea; izan ere, aita garaile izaiteko jaio zen eta segur zegoen ezen Nafarroako gerla eta gudualdi haietan ere garaileetarikoa zatekeela, eta errege katolikoaren jarraitzaileetarik bat, ondorez, baldin berari han egoitea egokitu izan balitzaio. Eta ideia haiek, aitona Nikolas bizi izan zen artean, hain klar adierazi ez bazituen ere, argi eta garbi mintzatzen hasi zen aitona hilez gero, kasik segidan, mementu haren goait balego bezala.
‎Baina semearen suak aita ere hartua zuen orduko, eta hain zuen hartua, non administratzailea baitzerabilen baterat eta bertzerat mila manurekin, hark bidera zitzan eta aitzina, artezki, negozioei loturikako hainbat eta hainbat eginkizun, bera etxean geratzen zen bitartean, semearen joan jinei beha, hartzaren ehiza zela kausa... Zeren eta ikusia baitzegoen ezen aitak ere ez zuela atsedenik hartuko, harik eta semeak hartza tiroka zezan arte eta egotz, eta, hargatik edo, zalantza izpirik erakusten ez ziola, hala ihardetsi zion amari:
‎Ordea, baldin galdetu izan balidate, Italiatik etxerat itzultzean, zein izan zitekeen bizitzan gerta zekidakeen gertakirik gertagaitzena, segur nago ezen osabarekin izan nuèn haustura hura joko nuela, ez dakit gauzarik ezinezkoentzat, baina bai ezinezkoenetakotzat.
‎—Segur al hago ezen jakintsua ez dela nehoiz koleratzen...? —erran zidan, teatro edo komediako aktoreen gisarat deklamatzen zidala, hitzak eta isiluneak tartekaturik— Baina segur ez bahago, hemendik gutirat egonen haiz...!
‎—eta, burua goitik behera higitu eta hatza altxatzen zuela, erran zuen—: Bai, sinetsia nagok ezen zientziak libertatearen lurralderat garamatzala... eta hire pinturak ere harako bidean jarri gaitik, zinezko pintura izanen bada. Eta, egunen batean, harat helduko haiz eta zerbait izanen haiz...
‎Eta ipuin hura kontatu zigun, segidan jakinaraziko dizudana, alde batetik polita delako eta bere gatza eta piperra duelako, eta bertzetik segur nagoelako ezen ipuin hark bere eragin ezkutua izan zuela enegan, urte batzuk geroago agerirat eginen zuena, noiz eta nihaur ere bertze erliki kontu batekin nahastu bainintzen. Baina, bertze kontu hori bertze baterako uzten dizudala, natorren, bada, Pedroren kontakizunerat:
‎Baina gauza bat duk ebanjelioaren letra, eta bertze bat letraren spiritua... Eta spiritu horren arabera, zalantzarik ez zagok ezen Jesus errege ere izan zela... eta errege ere dela, bertze deus baino lehen, eta errege gisa tratatu genukeela koadroetan ere. Eta hori ere ebanjelioaren egia duk...
‎Segur nago ezen, bertze egoera batean, koadrorat hurbildu, eta, eskua belarrirat eramanik, haren kontra paratuko zela osaba Joanikot, idiaren balizko marrumen edo astoaren arrantzen aditzeko, baina osaba Joanikot ere arrai eta alegera zegoen lagunaren arrakastarekin, eta, Pedro Huiziren aldeko giroaren ez lardaskatzeko, han zeuden entzule guztiak bezala, irri egiterat mugatu zen hura ere.
‎" Ez nintzen mundu honetarat bakea ekartzerat etorri, baina gerla". Eta hemen gero eta konbentzituago gaude ezen Joanikot luthertarra dela. Edo, ez al dakizu nola mintzatzen zen etxean izaiten genituen solasetan, eta zer erran zion aita Bartolomeri, txakur madarikatuak aita jesuitaren parean hanka altxatu zuenean eta zera egin zionean...?
‎" Ikuskizun bikaina prestatu diguzu, aita Bartolome...!" Zeren ikuskizun hura zinez izan baitzitekeen aita jesuitak prestatua eta jaun inkisidoreak onartua; izan ere, erran dizut nola baliatzen zen aita jesuita, bere predikuen lantzeko eta osatzeko, dramatismo handiko hainbat historiaz, zeinak aditzerat emaiten baitzituen ongi loturikako iduri bizi bezain bortitz batzuen bidez, eta erran dizut, halaber, ezen ezin hobeki mugitzen zituela historia haien hariak. Eta ikuskizun hura halakoa izan zen, eta segur nengoen ezen aita jesuita izan zela ikuskizunaren hariak mugitu zituen gizona, itzaletik izan bazen ere, zeren, alde batetik, jaun inkisidorearen lagun baitzen, eta zeren, bertzetik, nik ikusi nuèn keinu hura izan baitzitekeen adierazi dudanaren froga. Eta ni segur nengoen hartaz, eta ez nebilen oker, zeren amak halaxe aitortu baitzidan bere azkeneko konfesionean, liburuaren hondarrean ikusi ahal izanen duzun bezala.
‎gorputzez haren idurikoa dena, edo arimaz bertze norbaitena...? Eta nagok ezen, arimaz denaz bezainbatean, neure idurikoagoa haudala hire gurasoena baino; zeren ez baitziren alferrik joan urte haiek, zeinetan hire irakasle izan bainintzen, bai matematikan eta bai filosofia naturalean ere... eta ez al dute, bada, maisuaren irakaspenek moldatzen, gradu batean bai bederen, ikaslearen arima?
‎Edo, hobeki, hitz biribilen ederra...! Zeren segur bainago ezen Maddalenen hitz bakoitza euri xorta biribil bat zela, eta hala asetzen zutela haren hitzek ene bihotz egarritua, xortaz xorta.
‎hango harri hotzak, hango burdinak eta hango ezina... baita nola, bakardadearen negu gordin hartan, zoratzeko beldur ere izan nintzen hainbat mementutan, halako moldez, non oraino ere ez baitakit nola jalgi nintzen handik neure buruaren jabe. Erraiten ditek ezen Jainkoak hersten gaituela, ez itotzen, eta nagok ezen egia izan daitekeela, ene kasuan bai bederen. Zeren negu bakoitzak, baita negurik luzeenak ere —nola izan baitzen enetzat gartzelaldi hartakoa—, bere salak eta bere salatxoak baititu —bere hilabeteak eta bere egunak— Eta, salatxo batean gaudela, irekitzen diagu ate bat, eta bertze salatxo baterat joaiten gaituk, eta hala gabiltzak salaz sala eta neguz negu, harik eta ate haietarik batek udaberrirat eramaiten gaituen arte, ustekabean.
‎Ordea, segur nengoenean ezen ene ditxazko ditxa hura marra eta muga orotarik haratago zegoela, aldiz, berehala eginen nuen inkontru lehenengo mugarekin.
‎Eta nola maradikatu eta nola gorrotatu nuen itsasoa egun haietan...! Hainbertze gorrotatu nuen, non segur bainengoen ezen han berean akabatu zela ene amorioa. Baina hura ere ez zen guztiz hala izan.
‎Guardien ohiko sarealdi baten aitzinean ote nengoen, bada, eta gartzelarat eramanen ote ninduten haiek? Zeren aditua bainengoen ezen agintariek eta gobernariek batzuetan halako neurriak hartzen zituztela hain fama gaixtoko lekuetan, ez dakit jendea bide xuxenetik abiarazteko asmoz edo, bertzerik gabe, iduri egiteko. Edo bertze zerbait ote zen eta bertze arrazoin bat ote zegoen haren azpian...?
‎...baitzirudien ezen, beraiek hiltzaile maltzur haren bila zebiltzan bitartean, bertze putatzar haiek iruzur egin zigutela, eta hargatik jarrarazi zizkigutela jantziak aulki haietan, zeinak baitzeuden gelak eta korridoreak bereizten zituzten barren leihoetarik hurbil, eta, halatan, korridoreotarik nornahik hartzeko moduan, eskua leihoak estaltzen zituzten kortinen azpitik sarturik, eta zalantzarik ez zegoela ezen putatzar haiek bertze jende batekin edo bertze jende batzuekin elkar harturik zeudela, hauek guri jantziak aulkietarik ken ziezazkiguten eta diru poltsak ebats... gu haragizko atsegina hartzen ari ginela: erran beharrik ez dizut ezen azken erran hartan trufaz bezala aritu zitzaigula, eskarniozko irria ezpainetan; haatik, begien hertsireki batean irritik beltzurirat egiten zuela eta ezpata bularraren aitzinean dantzatzen zigula, erran zigun:
‎Hau da: ohitura hauek printzipio baten arabera ordenatzen dira; printzipio hau Frazerrek azaldutakoa baino orokorragoa da eta gure arimetan hain sartuta dago ezen aukera guztiak ezin baititugu imajinatu. —Aise imajina dezakegu, adibidez, tribu baten erregeak begi guztien bistatik kanpo izan behar duela, baina baita tribuko gizaki bakoitzak ikusi behar duela ere.
2001
‎Nazioarteko harreman monetarioei dagokienez, transakzioak etxekotzat edo nazioartekotzat klasifika daitezke, nazio moneten eta kanpo moneten arteko bereizketaren arabera. Are gehiago, argi dago ezen, merkataritza superabitik egon ezean, inongo herrialdek ezin dituela bere erreserba monetarioak gehitu.
‎Halaber, gogoratu beharra dago ezen patroi monetario estandarraren trukearen barnean nazioarteko transakzioek etxeko monetaren emisio inflaziogilera daramatela, eta patroi monetarioa kontrolatzen duten herrialdeen, malkorik gabeko defizitera? (Schmitt eta Cencini 1991).
‎ditu. Behin aberriratze horiek gauzatuak izan ondoren, argi dago ezen hemen kontuan harturiko trukeen terminoak errealak direla, eta ez dutela inolako banku gordailurik inplikatzen, merkataritza ondasunek eta finantza bonu ez monetarioek osaturik izanik. Horrela, pepealdian,, urrezko araua?
‎Hegoak bere esportazio netoen bidez irabazitako monetak Iparrekoak, Hegoaren beraren kanpo zorraren zerbitzurako jarri lirateke; hots, inolako kosturik gabe egon lirateke bere eskumenean. Dena den, argi dago ezen kanpo munduarekiko zordunduak diren Hegoko egoiliarrek ezin dituztela kosturik gabe eskuratu beren herrialdeak dauzkan monetak (4.3 azpiatalean aztertu dugu puntu hau).
‎Izan ere, (EK EGH) formulak (x IM x IM) ematen du H herrialdearen kanpoko errentaren eraketa korrontearen neurri modura. Argi dago ezen truismoak beste irtenbide bat ematen duela, H ren kanpoko errentaren eraketak x IM ko baliokoa izaten segituz, nahiz eta errenta hori H k zor dituen interesen eta amortizazioaren ordainketan progresiboki sakrifikatua izan; baina (EK EGH) formula drakoniarra da, zoritxarrez, mundu errealean aplikatzen dena.
‎Krisiaren jatorria nazioarteko ordainketen sistemaren barruan datzala behin ongi ulertuz gero, argi dago ezen azken urteetan proposaturiko irtenbide asko adabaki soilak direla, munduko desordena monetarioan inolako eragin errealik gabeak. Zor zerbitzuaren muga eta zorraren kantzelazioa edo berregituraketa, krisiaren sintomarik kaltegarrienekin bukatzeko diseinaturiko saio pragmatikoen kategoriari dagozkio; baina gaixotasuna sendatzeko, erabat ez gai dira.
‎Demagun px epealdian A herrialdearen erreserba ofizialek (EO) egindako konpromiso finantzarioen hasierako esportazioa 30 $ ekoa dela. Argi dago ezen maileguz eskaturiko moneta kopurua, 30 $, px epealdian ordaindu behar dela. A-ko egoiliar batzuek, beren bankuen bidez, G herrialdeko EOei 30 dolar erosten dizkiete; honela, inportazioak eta interesak ordaintzeko behar den moneta kopurua bermatzen da.
‎Bestalde, onartuta dago ezen cis trans isomero etilenikoen arteko usain diferentzia nabarmena dela; esate baterako, geraniola eta nerola konposatuen arteko desberdintasuna horretan datza.
2002
‎Urtero sortzen den debatea da Galeuscak zer funtzio bete dezakeen. Esan beharra dago ezen, ikasturte editorial bakoitzean, Galeuscako bilerak eta kontaktuak direla hizkuntza horien arteko itzulpenetatik argitara ematen den ehuneko handi baten iturri. Emaitza horri idazleek egun horietan konpartitzen dituzten esperientzia bitalak eta sorkuntzazkoak erantsiz gero, esan dezakegu Galeuscak baduela etekina, baina hedabideen arreta eskasa (ez hain nabarmena Galizian eta Euskadin) eta inertzia administratiboa tarteko, nekez eman dezake gehiago.
‎Esan beharra dago ezen lehen bi bideek (eta, abian egongo denean, hirugarrenak ere) bat egiten dutela Donostia Irun tartean eta horren bidezA autobidearekin, errepide sareko butxadura gune nagusietako batsorraraziz.
‎Osasun zientzien arloan, aipatu beharra dago ezen 1936 urtean, gerra zibilahasita zegoela, Eusko Jaurlaritzak Euskal Irakastola Nagusia sortu zuela, Basurtuko ospitalean Medikuntza Fakultatea jarriz. Zoritxarrez, gerra galtzean egitasmohura guztiz zapuztu zen.
‎Ohartu beharra dago ezen gaur egungo irakaskuntzaren zati handi bat urruneko formazioaren bitartez gauzatuko dela laster. Beraz, horri erantzuna emateko, euskaraz lan egiteko ardura hartu dugun unibertsitariook gogoeta egin behar dugu, eta, horren ondorioz, urratsak ematen hasi.
‎Ohartu beharra dago ezen gaur egungo irakaskuntzaren zati handi bat urruneko formazioaren bitartez gauzatuko dela laster. Beraz, horri erantzuna emateko, euskaraz lan egiteko ardura hartu dugun unibertsitariook gogoeta egin behar dugu, eta, horren ondorioz, urratsak ematen hasi.
‎Nafarroako unibertsitateetan euskarak jasotzen duen tratamendua benetaniraingarria da. Opus en ikastetxea alde batera.utzita, aipatu beharra dago ezen, UPNA NUP unibertsitate publikoan azken lau urteotan Hizkuntza Normalizaziorako Batzordea formalki aritu bada ere, azkenean ez dela Plangintza minimo batburutzeko ere gauza izan, agerian utzirik euskararen normalizaziorako agintarienaldetik dagoen borondate falta. NUPeko agintarien euskararekiko politika etaNafar Gobernuarena elkarrekin doaz, eta agintari unibertsitarioek azken horiekikoduten menpekotasun ikaragarria adierazten du, argi eta garbi.
2003
‎Orain, adinean gora noala, ikasiznoa poliki poliki beste arloetakoen ekimenak askoz errespetu handiagoaz hartzeneta ekimen horiek barnean duten zientziatasuna ere aintzatesten. Gainera, konturatuta nago ezen, batzuetan, arlo desberdinetako adituen arteko ulertezintasuna, zeinek bere arloan darabiltzan hitzen adiera hertsi eta estuegietatik etortzen dela, uste izaten baitugu geuk darabilguna dela adiera bakarra, eta zer esanik ez, zientzia, zehatzen, arloan gabiltzanon kasuan?
‎akatsak ez errepikatzeko, semeen hezkuntzan duen zeregina. “Frogatuta dago ezen, zaintza hurbileko gizonezko eredurik gabe, haurrek gehiago jotzen dutela indarkeria errepikatzera”, dio Alicia Hk. Leuntzea.
‎Adin horretatik aurrera, eguzki bainuak “pixkanaka” etorri lirateke. “Frogatuta dago ezen, jaiotzen denetik 18 urte bete arte 15 babes faktorea erabiltzen bada, melanoma izateko arriskua, larruazaleko minbizi mota oldarkorrenetako bat, %85 murrizten dela”, esan zuen Monterok.
‎Argi dago ezen teknologiak aberastasun iturri direla, baina ezin ahaztuzkoa da teknologiek zerbitzu sozialak, kulturalak eta politikoak jartzen dituztela abian. Beraz, Euskal Herriaren garapen integralaz sinetsi ahal izateko, teknologia komunikatiboak eurak oso dira beharrezkoak, bai eta herriaren zerbitzua helburu hartuko dituzten produktuak ekoiztea ere.
2004
‎Busti den ganadua bezalakoa da, artzainak jo duelarik. Animorik batere ez, ez defentsarik, hain beldurturik zaude ezen berdin zaizun edozer egitea. Ez zegoen esperantzarik, ez askatasunik, ezta lagundu edo animorik emango zizunik ere.
‎Kontu horietan hainbesteko zurrumurrua zegoen ezen Interpolek haien egiazkotasuna ikertu baitzuen.
2005
‎Adibidez, B plakarekiko PB1, PB2, PB3, PB4 etaPB5 eta ondorengo poloen inguruan eta C plakarekikoPC1, PC2, PC3, PC4 eta PC5 eta ondorengo poloen inguruan. Era horretan argi dago ezen, faila transformatzailearen eremu aktiboaren mugimendua denboran zehar norabide mugimendu hutsekoa izanik, failaren norabidea etengabe berrorientatu beharrean aurkitzen dela. Beraz, faila transformatzailearen aktibitaterik gabeko eremuak ez du zertan aktiboa den poloaren inguruko paralelo baten gainean egonik.
‎Ikusia dago ezen, bizi naizen bitartean, ezin ditudala oroitzapenak ezabatu, nire liburua sutara bota; zeharo erotuz gero soilik lor nezake, erabat besteturik; edo, bestela, oroimenaren funtzioa erabat galduta. Gainerakoan, zatika baino ez dezaket ezaba, historia berri bat asmatuz, idatziz, letra berriak letra zaharren gainean ipiniz, ea horrela nire existentziaren zentzua eraberritzen dudan, benetan asmo kimerikoa da baina.
2006
‎Hitz batez, Gizon Handia tripak jaten zegoen, bekaitzaren bekaitzez, Idazleak artikulu bat izenpetzen zuen bakoitzean bezala, Idazleak bera sekula izango ez zen bezalakoa izatea lortu zuelako; bazegoen psikoanalisiari uzteko moduko zerbait maitasun gorrotozko harreman honetan, ondorengo datua ezagutuz gero hobeki ulertuko den bezala: Gizon Handia, artean, guztiz sinetsirik zegoelarik ezen berari, zen tokikoa izateak zehaztu, markatu ziola bizimodua, are bizitza bera ere, eta aldi berean, Idazlea sinbolizatzen zuen gizaseme klasekoa izatea galarazi, errealitatea zen Idazlea kasik bere herri berekoa zela, bere herriaren ondo ondokoa, zehatz esateko, eta hori zela-eta mila bider gehiago ere jaten zituen tripak Idazleak artikulu bat izenpetzen zuen bakoitzean.
2007
‎Are gehiago, argi dago ezen independentzia politikoak ez duela suposatzen, halabeharrez, independentzia ekonomikoa. NGKF delakoak asko murrizten ditudemokrazia formaletan harturiko erabakiak.
‎Egiak berak bere oinarrietako bat eztabaidan har dezakeela uste dutenentzat argi dago ezen erretorika, espresiobide izateaz gain, beste zerbait ere badela. Ildo horretatik, estilistika hutsak azal dezakeena baino zerbait gehiago ere izan liteke erretorika:
‎Chifonierraren goiko aldea apaingarriak, argazkiak edo apaingarriak jartzeko azalera egokia da. Argi dago ezen, altzari altu gisa definitzen bada ere, ezin dela hain altua izan, non zaila baita goiko tiraderara iristea, ezta azalera altuenera ere. Kontuan hartu behar da beti erabiltzen duten pertsonen garaiera, baina txifonier batek ez luke 1,60 metroko altuera baino handiagoa izan behar.
2008
‎Frai Millanek, azkenean. Erromako karmeldarren artean zabaldua zegoen ezen unibertsitatean izan zuèn eztabaida bategatik igorri zutela munduaren azkenean galdutako mojen komentu bigarren mailako hartara?, bere predikuez eta bere jarrera adeitsuaz baliatuta, estilo berezi bat landu zuen mojen artean, ortodoxian oinarritua zegoena, bai, baina heterodoxiari lotutako ukitutxo batzuk ere bazituena: nola ez, bada, heterodoxia ukitu haiek, ez ote zituen, bada, garai bateko Elizak Teresa Avilakoa eta Donibane Gurutzekoa Inkisizioaren akusaziopean heterodoxotzat hartu, haiek hil eta urte gutxira Elizak berak santutuko bazituen ere??
‎Batasun bideak bizirik zeuden euskalkiak ahuldu, higatu ez ezik, euskararen beraren galbidea ere, areagotu ez besterik egingo zuela esaten zuenik bazegoen bazterretan. Alabaina, euskalkiak eta eredu bateratua aurrez aurre jarri ordez, euskararen beraren biziraupena zen ataka zailean zegoena ezen, hastapenetik, tokian tokiko aldaerak eta eredu bateratua elkarren osagarri izan daitezen ahalegindu baita Akademia.
‎Teoria posibleak Teoria batek azaltzen du bere zapore gozo biziak elikagai gozo eta kalorikoen desira pizten duela. Esku hartzeko azterketetan frogatuta dago ezen, dietari freskagarriak eransten zaizkionean, beste iturri batzuetatik hartzen den kaloria kopurua handitu egiten dela. Badirudi gehiago eta okerrago jatera bultzatzen dutela.
‎Frai Millanek, azkenean –Erromako karmeldarren artean zabaldua zegoen ezen unibertsitatean izan zuèn eztabaida bategatik igorri zutela munduaren azkenean galdutako mojen komentu bigarren mailako hartara–, bere predikuez eta bere jarrera adeitsuaz baliatuta, estilo berezi bat landu zuen mojen artean, ortodoxian oinarritua zegoena, bai, baina heterodoxiari lotutako ukitutxo batzuk ere bazituena: nola ez, bada, heterodoxia ukitu haiek –ez ote zituen, bada, garai bateko Elizak Teresa Avilakoa eta Donibane Gurutzekoa Inkisizioaren akusaziopean heterodoxotzat hartu, haiek hil eta urte gutxira Elizak berak santutuko bazituen ere? – ortodoxia bera interesgarriago egiten zuten-eta, biziago eta zaporetsuago –frai Millanek ez zuen hartan dudarik–, gatzak jaki geza zaporetsuago bihurtzen duen bezala!
‎jakitea da munduaz ahaztea. (Eta jakinaren gainean egotea ezen entzuten, eta irakurtzen, diren zinezko esanak ez dutela munduarekin bat etorri beharrik; ez direla munduari arrazoia emateko, baizik eta, maizenik, kentzeko).
‎Garai haietan, ez genuen txinatarrek hari gorri bati buruz kontatzen duten kondairaren berri. Ziur nago ezen jakin izan bagenu, kondaira horri leporatuko geniola, zalantza izpirik gabe, hurrengo egunetan gertatutakoa. Txinatarrek diote hari gorri batek lotzen dituela bizitzan zehar elkartu behar duten pertsonak.
2009
‎Bukatu zen, bada, diskusioa; ez, baina, Damasoren pena; haren penak, umiliazioak? bazuen, haatik, erremediorik, Damaso ezin ziurrago baitzegoen ezen Greenwicheko meridianoa Greenwichetik pasatzen zela: biharamunean hartuko zuen mendekua, bai horixe, astelehenean bertan!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
dago 64 (0,42)
nago 26 (0,17)
zegoen 15 (0,10)
bainago 11 (0,07)
baitzegoen 8 (0,05)
bainengoen 6 (0,04)
dagoela 6 (0,04)
nagok 5 (0,03)
nengoen 5 (0,03)
zeuden 3 (0,02)
hago 2 (0,01)
nagoela 2 (0,01)
zegoela 2 (0,01)
zegoelako 2 (0,01)
Nago 1 (0,01)
baikeunden 1 (0,01)
baitago 1 (0,01)
baitaude 1 (0,01)
banengoen 1 (0,01)
dagoen 1 (0,01)
daude 1 (0,01)
egotea 1 (0,01)
gaude 1 (0,01)
nagoelako 1 (0,01)
nagon 1 (0,01)
nengoenean 1 (0,01)
zagok 1 (0,01)
zaude 1 (0,01)
zegoelarik 1 (0,01)
zegoena 1 (0,01)
zeudenek 1 (0,01)
Argitaratzailea
ELKAR 93 (0,61)
UEU 20 (0,13)
Alberdania 13 (0,09)
Consumer 9 (0,06)
Open Data Euskadi 7 (0,05)
Karmel aldizkaria 6 (0,04)
Booktegi 6 (0,04)
Pamiela 5 (0,03)
Berria 4 (0,03)
Euskaltzaindia - Liburuak 2 (0,01)
Argia 2 (0,01)
Uztaro 2 (0,01)
Jakin 1 (0,01)
alea.eus 1 (0,01)
Noaua 1 (0,01)
Susa 1 (0,01)
Jakin liburuak 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
egon ezen ni 4 (0,03)
egon ezen aita 3 (0,02)
egon ezen ene 3 (0,02)
egon ezen ezin 3 (0,02)
egon ezen gu 3 (0,02)
egon ezen jainko 3 (0,02)
egon ezen auzi 2 (0,01)
egon ezen bera 2 (0,01)
egon ezen gaur 2 (0,01)
egon ezen Greenwich 2 (0,01)
egon ezen haiek 2 (0,01)
egon ezen jakin 2 (0,01)
egon ezen Nafarroa 2 (0,01)
egon ezen unibertsitate 2 (0,01)
egon ezen a 1 (0,01)
egon ezen agintari 1 (0,01)
egon ezen amets 1 (0,01)
egon ezen anaia 1 (0,01)
egon ezen aukera 1 (0,01)
egon ezen Axular 1 (0,01)
egon ezen azken 1 (0,01)
egon ezen bai 1 (0,01)
egon ezen begi 1 (0,01)
egon ezen berdin 1 (0,01)
egon ezen bertsolaritza 1 (0,01)
egon ezen bertzela 1 (0,01)
egon ezen cis 1 (0,01)
egon ezen datu 1 (0,01)
egon ezen den 1 (0,01)
egon ezen egia 1 (0,01)
egon ezen egun 1 (0,01)
egon ezen emakume 1 (0,01)
egon ezen enpresa 1 (0,01)
egon ezen entzun 1 (0,01)
egon ezen erretorika 1 (0,01)
egon ezen eztanda 1 (0,01)
egon ezen Frantzia 1 (0,01)
egon ezen gaixo 1 (0,01)
egon ezen galdera 1 (0,01)
egon ezen gazte 1 (0,01)
egon ezen gizon 1 (0,01)
egon ezen hala 1 (0,01)
egon ezen han 1 (0,01)
egon ezen handi 1 (0,01)
egon ezen handiki 1 (0,01)
egon ezen haserre 1 (0,01)
egon ezen hemen 1 (0,01)
egon ezen Huarte 1 (0,01)
egon ezen hur 1 (0,01)
egon ezen hurrengo 1 (0,01)
egon ezen iduri 1 (0,01)
egon ezen independentzia 1 (0,01)
egon ezen Interpol 1 (0,01)
egon ezen ipuin 1 (0,01)
egon ezen itsutu 1 (0,01)
egon ezen itzalpe 1 (0,01)
egon ezen jainkotu 1 (0,01)
egon ezen jakintsu 1 (0,01)
egon ezen jardun 1 (0,01)
egon ezen jarri 1 (0,01)
egon ezen Jesus 1 (0,01)
egon ezen Joanikot 1 (0,01)
egon ezen kanpo 1 (0,01)
egon ezen konstelazio 1 (0,01)
egon ezen kristau 1 (0,01)
egon ezen lagun 1 (0,01)
egon ezen landare 1 (0,01)
egon ezen lehen 1 (0,01)
egon ezen lehiaketa 1 (0,01)
egon ezen Maddalen 1 (0,01)
egon ezen mailegu 1 (0,01)
egon ezen napolitar 1 (0,01)
egon ezen narda 1 (0,01)
egon ezen orduko 1 (0,01)
egon ezen osaba 1 (0,01)
egon ezen paradisu 1 (0,01)
egon ezen patroi 1 (0,01)
egon ezen pikatu 1 (0,01)
egon ezen putatzar 1 (0,01)
egon ezen sehi 1 (0,01)
egon ezen sentitu 1 (0,01)
egon ezen sineskeria 1 (0,01)
egon ezen teknologia 1 (0,01)
egon ezen tratamendu 1 (0,01)
egon ezen truismo 1 (0,01)
egon ezen zenbaki 1 (0,01)
egon ezen zientzia 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia