Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 111

2000
‎Errutina da beldur gehiena ematen diona. Arrakasta handia du, mundu guztiak onartzen dio egiten ari den lana, baina bera ez dago bere buruarekin gustura. Orduan aldaketa izugarri bat ematen du, iritzi orokorraren kontra.
2002
‎“Diario del miedo” liburuan, senar emazteen arteko tratu txarren infernuari buruzko testigantza eman zuen, lehen pertsonan, eta, beste hainbatek bezala, horrek erakusten du zentzugabekeriak ez dituela gizarte klaseak eta errenta mailak ulertzen. Hala ere, zenbat eta hezituago egon, eta, batez ere, zenbat eta autosufizienteagoa izan ekonomia arloan, orduan eta aukera gehiago ditu trago mikatz horretatik ondo ateratzeko; errazagoa zaio bere arazoa diagnostikatzea, eta, batez ere, tratu txarrak ematen dituenarekin duen lotura hausteko aukera handiagoa du, jakinaren gainean baitago bere burua nahikoa dela mantentzeko. Tesi horri Encuentros Fundazioaren “Informe España 2002, una interpretación de la realidad social” txostenaren egileak gehitu zaizkio, estatistiken arabera.
‎Une horretatik aurrera, eta analisi globala egin aurretik, antikolinesterasikoak eman zaizkien pazienteek tratamendu horrekin jarraitu ahal izango dute, baldin eta, bilakaera aldekoa bada, eta, ondoren, sendagai horien eraginkortasunaren hipotesiak garuneko dementzia baskularretan positiboki eragiten badu, botika horiek modu generikoan eman ahal izango dira tratamenduan. Lesio baskularrak direla-eta sortzen diren dementziei dagokienez, Alom doktoreak nabarmentzen du ez dagoela bere burua pairatzen duen paziente prototiporik; aitzitik, zenbait faktorek eragin dezakete: diabetesa, obesitatea, tabakismoa edo bizitza luzera.
‎Mirari bera harrituta zegoen bere buruarekin. Zergatik aitortu zion hori, nori eta Juleni?
‎–Utzi, utzi –haserre zegoen bere buruarekin, ospa baino ezer hoberik, kementsuagorik egin ez zuelako. Neskak zapi bat pasatu zion, odola garbitzeko.
‎Josu R k bere lagunetara jo zuen zuzenean, sarrerako bezeroen artetik iraganez. Artean muturtuta zegoen bere buruarekin, eta lotsatua, Manueli egindako ongi etorri epelagatik. Are lotsatuago, Pauloren erreakzioa, Valentinarena eta enparauena ikusirik, ikusten ari zen bezala.
‎Josu R ez zen haserre Manuelekiko solasa eten egin behar izanagatik. Orain konformeago zegoen bere buruarekin. Tabernako atarian edukitako erreakzio funts gabea zuzentzea lortu zuela zeritzon.
2004
‎4 Auzitegiak kasuari dagokionez bere burua nahiko jakitun ikusten ez badu, aurreko paragrafoetan aipatu ondorioztapen eta txostenei begira, orduan hitzamazioa eman dezaten, auzitegiak beha emango die alderdiei, alderdiok inforrrezko jotzen duen beste aldiz, eta berak adierazi arazoen inguruan.
‎Marckek erantzunen zion, ama guztiek egiten dutela xantaia emozionala, haren amaren hainbat etsenplutarako paratuz, baina Carlosek ezezkoa eginen zion, haren ama, nekoso desberdina zela, xantaia egiteagatik prest zegoela bere buruari depresio bat eragitera, edo erreala bihurtuko zuen min bat asmatzera, oinazerik arinena ere sakontzera, zulo beltzena eraikitzera bizitokitzat. Histerikoa, eginen zion arrapostu Marckek, hori egiten bazuen amak, gehienak bezala, histeriko bat baino ez.
2005
‎Ez dakit, ispiluek eta erretratuek iruditzen zait endredatzen dutela jendearen ikuspegia. Pertsona ez dago bere buruari begiratzeko egina. Erretratuko pertsona hori nik ez nuen ezagutu.
‎–Eroetxe mota asko zeudek. Nireak barroteak zeuzkaan leihoetan eta giltza atean; han ez zegoan bere burua Napoleon zela uste zuenik. Ero horiek beste toki batzuetan zeudek gordeta.
2007
‎hau materiala da. Baina ezkurra, bere kontzeptuan, haritza da, eta ezkurtxoaren egitekoa garatzea eta garatzea izanen da, zinez haritza bilakatu arte, hots, kontzeptuan den bere burua konkretuan bilakatu arte (kontzeptua edo ideia ezkurtxoaren helburua da; helburuan dago bere burua, bere egia, horregatik, existitzen den oro teinka batean existitzen da bere hastapenaren eta helburuaren artean, bere existentziaren eta bere, egiazko?
‎Hori da komeria. Gaur egun balioen etengabeko politikoen errosarioaz alferrik estali gura dena, baliogabetza totalaren osin zuloa da, nolakoxearen gainean modernitatea etorrita dagoen bere burua dilindan ipinita edukitzera zientismoaren eta positibismoaren ondorioz: ekonomian, etab., zernahi publikoren epailea zientzia da; zientziak deus ez daki ongiaz eta gaizkiaz.
‎Jonathan Potterrek hau nabarmendu du: industria diskografikoak “salmenten %20 galtzen du urtez urte” eta dio hain desesperatuta dagoela bere burua espoliatzen du, guztiak konturatu gabe agenteek (irratiek, egileek eta diskoetxeek) bertan nabigatzen dute itsasontzia. Tim Westergrenek dioenez, Pandoraren sortzailea, desesperatutako mezu batean.
‎Eguneko lanak doi doi bete eta bere zeregin berezian ahalegintzen zen ia lorik ere egin gabe. Jon harrituta zegoen bere buruarekin; etsipenak oso eraginkor bihurtu zuela jabetu zen.
2008
‎Eta konortea galduko zuen, segur, baldin eta erraietan, erraien erdigunean doi? amorruaren hazia lehertu ez balitzaio; leherketa hark, baina, ez zuen lotsaren harresiak hausteko behar adina indar izan, neskaren aurpegiera men egindako norbaiti zegokion artean ere?, bai, ordea, don Rafaelek eragindako pozoidurari aurre egiteko, kontrapozoi itxurako baten gisara; esan nahi baita burua galtzeko puntuan zegoena bere buruaz jabetu eta halaxe mintzatu zitzaiola kalonje jaunari:
‎uko bortitz batez estali zuen Ernestinak: esan nahi baita ezetz esan ziola ama nagusiari, ozenki esan ere, oihuaren ozentasunaz bere beste gabezia eta ezintasun guztiak, galdua dagoenak bere buruaren galera du ostertz, maskaratu nahian edo.
‎ANDONI. Zer esan gura duzu? Zu bere etxera noiz joango zain zegoela bere buruaz beste egiteko?
‎Muturreko adibide bat argudioa ulertzeko: preso egonik bere burua urkatzen duena zenbateraino da bere ekintzen erantzule. Eta sarrera horrekin nire gogoetaren muinera jo nahi nuke; zeinena da gaur egun Euskal Herrian enfrentamendu armatua jarraitzearen erantzukizuna?
‎Eta Ernestinari –biluzi balute bezala sentitu behar zuen nobiziak, kosta ahala kosta gorde nahi zuèn sekreturik barrukoena kanporatu baliote bezala– berriro egin zion bihotzak eztanda eta berriro jarri zitzaizkion masailak sutan... baina suak agerian utzi zuena –ama nagusia, haatik, nekez ohar zitekeen xehetasun hartaz, hain zen mehea eta hain ilunaren ertzekoa biak bereizten zituèn bospasei metroko tartearen argitasuna– uko bortitz batez estali zuen Ernestinak: esan nahi baita ezetz esan ziola ama nagusiari, ozenki esan ere, oihuaren ozentasunaz bere beste gabezia eta ezintasun guztiak –galdua dagoenak bere buruaren galera du ostertz– maskaratu nahian edo.
‎Nataliari konortea galtzera zihoala iruditu zitzaion, ez zekien lotsaren lotsaz edo umiliazioaren umiliazioaz. ...uen, segur, baldin eta erraietan –erraien erdigunean doi– amorruaren hazia lehertu ez balitzaio; leherketa hark, baina, ez zuen lotsaren harresiak hausteko behar adina indar izan –neskaren aurpegiera men egindako norbaiti zegokion artean ere–, bai, ordea, don Rafaelek eragindako pozoidurari aurre egiteko, kontrapozoi itxurako baten gisara; esan nahi baita burua galtzeko puntuan zegoena bere buruaz jabetu eta halaxe mintzatu zitzaiola kalonje jaunari:
‎Eta ez dut gaurdaino ezagutu maitale bete betekorik ere. Maitalea maitasunaren atzapar guztizkoetan harrapaturik baldin badago, bizitzen ari dena hurbilago dago bere buruaren zoroaldi batetik, bien arteko sentimendu konpartitu batetik baino. Eta sentimendu konpartituak, berriz, oreka du ezaugarri nagusia, baina ez dario maitale hitzari uste izaten diogun surik.
2009
‎Badakite, etorkizunari erantzutekotan eta etorkizunak larritzen ditu albait jende gehien behar dutela. Aldi berean, ordea, izu ikaratan dira, ez daude-eta bere buruaz seguru, ez daude seguru planteamendu ireki eta konfiantzan oinarritutako baten aurrean zer pentsatuko duten besteek. Konfiantza, izan ere, asko kostatzen da iristen; galdu, berriz, segundoan galtzen da.
‎A.O.: Topikoek ez dute asko laguntzen, izan ere, psikologian badago bere burua betetzen duen profezia deitzen dena. Hau da, zerbait sinesten badugu azkenean egia bihurtzen dugu.
‎Oso litekeena da iruzurrera jo beharrik gabe Ahmadineyadek hauteskundeak irabazi izana, hala ere argi dago bera buru den erradikalen mugimenduak ez zuela arriskatu nahi izan dena bigarren itzulian erabakitzeko utziz.
‎Deus ez egite hark bere onetik ateratzen zuen. Hala ere, ez zegoen bere burua engainatzerik. Ana hilik zegoen.
‎GERMAN. Saiatu nauk lasaitzen, baina alferrik. Tematuta zagok bere burua zigortzen.
‎Gonbidapenei begiratu eta mahaian utziko ditu inolako kuidadorik gabe. Garbi dago haserre dagoela bere buruarekin.
‎Hirugarren aukera bat ere hasita zegoen bere burua nabarmentzen debatearen erdian: nihilismoa habia egiten ari zen kontzientziaren arrakaletan (PÃo Barojaren nobelako Andres Hurtadoren bilakaera existentziala joera horren aitzindari da).
2010
‎—Lotsa hiretzat, Nasreddin! —egotzi dio kadiak jende pilaren aurrean— Egun osoa deus egin gabe ematen duk eta, lur jota dagoenak bere burua urka dezan galarazteko ez haiz gauza izan.
2011
‎Emantzipazioaren ondorioz, adingabea gaituta dago bere burua eta ondasunak gobernatzeko, adin nagusiko izango balitz bezala; baina, adin nagusitasunera heldu arte, emantzipatuak ezin izango du dirua maileguan hartu, ezta ondasun higiezinak, merkataritza nahiz industriako establezimenduak edo balio berezia duten objektuak kargatu eta besterendu ere, bere gurasoen adostasunik gabe, eta, bi biok izan ezean, kuradorearen adostasunik gabe....
‎Askok hildakoa bera zela uste izan zuten eta Moskuko bere etxe atarian lore sortak pilatzen hasi ziren. Loreak eskuetan erreskadan zain zegoen jendeari leihotik begira luzaz egon ondoren bere burua hiltzen saiatu zen.
‎Saddamek milaka kurdu kanporatu eta arabiarrekin ordezkatu zituen?. . Ez dago bere buruaren jabe izan nahi ez duen naziorik?, Argia,.
‎Neska kanpotarra dendako bazter guztietatik zebilen, kuxkuxean, txikikeria guztiei so, liburu denda batean edo Grimm anaien bulegoan ote zegoen bere buruari galdezka. Seguru asko, denbora egiten ari zen Pragako gaztelua edo katedrala bisitatzera joan aurretik, eta ez zuen ezertxo ere erosteko asmorik.
‎Jan alderatu egin zen eta pasatzen utzi zien. Ernegatuta zegoen bere buruarekin; aurreko egunean ez zuen ondo jokatu komisarian bertaratu zen neskarekin; Anna hori laguntzera joan zitzaion, beraiek ez zeukaten informazioa eskaintzera; eta berak, eskerrak eman ordez, gutxietsi egin zuen; pisuzko arrazoirik gabe gutxietsi ere, zeren zaletu huts batzuek lortu baitzuten bere taldeak, munduko baliabide guztiak izanagatik ere, lortu ez zuena:... hiltzailea Alemanian ere ibilia zela jakitea, alegia.
2012
‎Joder, seguru hauek pentsatuko dutela: hau jota zegok, hor zegok bere burua goitik behera noiz botako duen petsatzen?
‎Gure ikerketan erraz aurkitu dugu norbanako erabat independenteari buruzko diskurtso meritokratikoa. Bere ibilbidearekin pozik dagoenak bere buruari egozten dio lorpenaren meritua. Aitzitik, eragozpenen aurrean ohikoa da arazoen jatorria norberaren gaitasunean kokatzea.
‎Gerta daiteke, zenbait arrazoi direla medio, gaixotasuna edo istripua izan, eutanasia egin behar izatea txakurrari. Egokiena txakurra etxean zahartzea da, horrela haurrak zuzenean egiaztatuko baitu gorputzak adinarekin duen narriadura Egoera horretan, haurra baino gomendagarriagoa da ez egotea bertan, ez dagoelako bere burua prestatuta animalia hiltzen laguntzeko modua dela ulertzeko. Hobe da azaltzea txakurra bizitzaren amaierara iritsi dela, inork parte hartu gabe, hala izan dadin.
‎Hegelentzat subjektua[...] bere buruarekiko erlazio aktiboa baino ez da. Subjektuan ez dago bere buruaren erreferentziaren azpian dagoen ezer, bere buruaren erreferentzia soilik dago. Hori dela eta, soilik prozesua dago, eta ezer ez azpian.
‎Indarberrituta esnatu da gaur ere. Harrituta dago bere buruarekin. Bizitzan estreinakoz argi ikusten ditu gauzak, zer egin, nola, noiz; nolanahi ere iraganari buruzko hausnarketak dira, aldatu lituzkeen gertaerak, eta uste du horregatik iritsi dela egoera honetan zokoratuta sentitzera, baina orain ez du eserita gelditzeko asmorik.
‎Printzipioa argia da: nazio den herri bakoitzari dagokio bere buruaz jabetzea. Baina nazioarteko politikan onartua den printzipio hau ez zaio nazio izan nahi duela aldarrikatzen duen edozein mugimendu nazionalistari aplikatzen, nazioartean" herria" edo" nazioa" definitzen duena, hain zuzen, nazio horren existentzia edo ezagutza internazionala delako.
2013
‎Oso jendetsuak izan ziren atzoko manifestazioak. Iruñean, hasi aurretik, minutu bateko isilunea egin zuten, etxetik botatzear zeudela bere buruaz beste egindakoak gogoan. Halakoak suizidioak ez, homizidioak direla oihukatu zuten parte hartzaileek, eta txistuek aldarriak ordezkatu zituzten UPN, PP eta PSN alderdien egoitzetatik igarotzean.
‎Bihotz bihotzez garbai zitzaizkion Darcyren kontra bere barruan suspertutako sentimendu zakar guztiak, gizonari zuzendutako berbeta burlati guztiak. Lotsatuta zegoen bere buruaz; baina harro zegoen Darcy jaunaz. Harro zegoen, bai, erruki eta ohore arazo batean gizona bere onenak emateko gauza izan zelako.
‎1) Gure ustez, poetak lagunak asko haserretu dituen zerbait egin du eta galdu egin ditu. Orain, ez dago bere buruarekin gustura; horregatik, tontolapikoa dela esaten dio behin eta berriz bere buruari.
‎– Beraz, seguru zaude bere buruaz beste egin duela.
2015
‎arriskuak saihesteko ezagutu egin behar da itsasoa". Muñoz ez dago bere burua itsasorik gabe imajinatzeko prest: " Aste bat surf egin gabe pasatze hutsarekin aztoratu egiten naiz; nuke itsasorik gabe bizi".
‎«Atzo arte terrorismoaren beso politikotzat zeukaten Istanbulgo ezker liberaleko sektore kemalistetan eragina izan du: orain sinpatia itzela dago bere burua ekologista eta feminista gisa aurkezten duen zuhaitz berde eta morearen alderdi berriarekin». Dozenaka idazlek, akademikok, kazetarik publikoki adierazi diote atxikimendua.Erronka itzela da, 1980ko estatu kolpearen ostean militarrek utzitako hauteskunde sistemak estatu osoan botoen %10 lortzea eskatzen baitu Parlamentuan sartzeko.
‎Askotan esaten zuen bezala, odolaren kontu hori ez zen ezer berarentzat, baina laurogei urtetan bide bati ekin dion talde baten partaide sentitu zen, bere familia? eta, sekula inori aitortuko ez zion arren, harro zegoen bere buruaz. Aspaldiko partez.
‎Baina ez bere kasuan. Senarra beti zalantzati zegoen bere buruarekin. Emaztea kezkatu egiten zen hori ikusirik.
‎Zergatik ezin dut suposatu azaldu edo deskriba ditzakegun gauzak eta egoerak esperientzia kontzeptua erabili gabe azaldu edo deskriba ditzakegula? Gogamenaren aztertzaile multzo bat badago bere buruari epifenomenista deitzen diona. Esperientzia subjektiboek ezer ez digutela esaten mantentzen dute; hitz egiteko modu bat besterik ez da, baina substantiboki ekarpenik egiten ez duena.
‎Emakumea haserre dago bere buruarekin etxean sartzen utzi diolako, baina ez du iskanbilarik nahi. Ez da bere estiloa.
‎Gar hori kutsakorra da, besteengana zabaltzekoa. Teresaren kontenplazioa ez dago bere buruari begira, familia erlijioso berria edo berriztatua sortzeari begira, azken batean apostolutzari begira, baizik. Etengabe Maisuaren oinetan dagoenak, ingurukoei begira ere egon behar du.
‎Uste dut A. C. Luck alu horrek nire kontra jarri dituela Stoketarrak ere, haiekin hain leiala izan naizen arren. Horra gezurrek eta esamesek nola azpira dezaketen gizona bertan ez badago bere burua defendatzeko. Nigatik behintzat, Austinek pikutara joatea du.
‎Tamalgarria Erroma sutan ez egotea eta Neron bere lirarekin abesten ez egotea bere burua animatzeko sortu zuen gerraz kexatzen.
2016
‎Nik, egia esan, gustukoagoak ditut taldeen kontzertuak. Beti dago bere burua miresten duen kantari bat. Horiei ur azpian ispilu bat jarri eta ito egin daitezke.
2017
Badago bere buruaz beste egiten ez duenik
‎mundua, bere desordena guztian ere, onartu egiten da xumeki (edo ez hain xumeki). " Bizitzaren baitako halabeharraren neurriaz jabeturik", Jerzy Kosinski aipatzearren," gizakia kito dago bere buruarekin, eta egoera hori zoriona da." Paradoxa eta anbiguotasunak zalantzari bide ematen diote, harridurazko eta ziurgabetasunezko mundu batekiko engaiamendu nasai bati, zeinean, goitik jota, zera erdiestea espero daitekeen, Forster-ek" bizitzako plazer xumeak" deitutakoak eta Stanley Elkinek bizitzako" asetze ttikiak". 48
‎Ez dauka isilunerik buru barruan. Pentsatzen ez duenean ere, doinuren bat abesten dago bere buruarentzat.
‎Barnetegiko ohiko jarduerek libre uzten zioten denbora guztia emango zuen Babarekin ermitan entrenatzen. Harrituta zegoen bere buruarekin; izan ere, irrikaz zegoen entrenatzen hasteko. Desiratzen zegoen, batez ere, konbatearen eguna iristeko.
‎Argi dago bere burua" demokratiko" moduan hartu nahi duen edozein herrialde eta gizartek oinarritzat izan behar duela eskubide hori. Komunitatean eta bakean bizikidetzeko, nahitaezkoa da ondokoaren uste eta iritziak onartzea; gureak onartuak izan daitezela nahi dugun bezala.
‎216 behi, ardi eta zaldi ugari, 229 000 erreal laurden eta zilarrez egindako hiru kutxa ere bai. Handik sei urtera, 1815ean, Juan Jose de la Ribak (Porlieren zalditeriaren burua) Minari bota zion triskantzaren erru osoa, orduan Mina erbestean zegoela bere burua defendatu ezinik. Baina ez zen horrela izan, zubian Mina frantsesen kontra tiroka zebilen bitartean, Riba herrian zebilen zaldi gainetik jendeari harrokeriaz agur egiten eta, gerrillariak, lapurtzen.
‎“Zergatik gaude Iruñean? ” galdetu dio bere buruari. Ez du ezer han, hutsik dago bere burua eta hori berdin zaio. Halako burrunba bat nabaritu du.
‎Gainera txostenek txorradak baino ez zituzten esaten, marika hitzaren aldarrikapena; marika hitzaren gainean identitatea ezarri beharra; mugimendu politikoekin izan beharreko harremanak; “Txorradak” pentsatu zuen sakonean zerbaitek ez zirela txorradak agintzen zion bitartean. Txato haserre sumatu zuen; eta bera ere haserre zegoen bere buruarekin, uste baitzuen zena izateagatik –zentzu horretan EHGAMen hasteak on handia egin zion, ez nahikoa hala ere– ez zela inoiz ere gehiago lotsatuko.
2018
‎Esaterako: bere burua euskaraz ardazten duena; euskara ba dakiena baina zirkustantzialki darabilena; ez dakiena, edo ez bederen, bere burua euskaraz ardazteko lain, baina aldeko jarrera aktibo bat duena eta prest dagoena bere burua euskaraz ardazten duenari testuinguru egoki bat emateko. Pentsatzeko terminoak, errealitatea eta pentsamendua egokiago joste aldera.
‎Funtzionarioak patioa zehartu eta labegunera iristerako, denbora ematen zuen isil lanak disimulatzeko, tarteko zaintzek ondo funtzionatzen bazuten. Ezusteko zerbaitegatik azkar eta zuzen bertarantz bazetorren, jaitsiera zaintzea zegokionak bere burua hiltzat jaurti behar zuen eskailera barrenaren kontra, estropezuz edo bat bateko konorte galtzez. Edozer (ez edonola), funtzionarioari delitugunera azkar iristen utzi baino lehen.
‎Beraz, espero dut azalduko didazula nola pasa zitekeen ongi eta lasai egoteaz bere burua hiltzera.
2019
‎Huck ez zegoen bere buruarekin pozik. Nola esan zitzakeen halako astakeria pila.
‎Konzentratuta baitzegoen bere burua idazten balego bezala
‎bere senarraren gorpua aurkitu zuten basoan, buruan eskopeta bala bat zuela. Garbi zegoen bere buruaz beste egin zuela.
‎Baina, horretarako, aldez aurretik bere burua emakume gisa onartu behar du osoki, eta, beraz, gutxiago izatera etsi. Emakumea zatiturik dago bere buruaren kontra, gizona baino askoz sakonkiago.
‎lan egiten duen emakumeak, nekazaria, kimikaria nahiz idazlea izan? haurdunaldi errazagoa izaten du, ez baitago bere buruaz liluraturik; bizimodu pertsonalik aberatsena duen emakumeak emango dio gehien haurrari, eta gutxien eskatuko; ahaleginduz eta borrokatuz giza balio zinezkoak beretzen dituen emakumea izango da hezitzailerik onena. Gaur egun, gehiegitan, emakumeari kosta egiten zaio bateratzea seme alaben interesa eta lanbidea, enpleguak etxetik kanpo atxikitzen du hainbat orduz, eta indar guztiak irensten dizkio?, baina hona zergatik:
‎–Sentsibilitate femenino? ospetsuak badu mitotik eta itxurakeriatik, baina kontua da emakumea adiago dagoela bere buruari eta munduari, gizona baino. Sexualki, garratza den giro maskulino batean bizi da:
‎Masokismoan, gizonaren esklabo egiten da itsu itsuan; adorazio hitzak esango dizkio, eta umiliatua izatea desiratuko du, jipoitua izatea; geroago eta sakonago alienatuko da, alienazioa onartu izanaren amorruagatik. Esaterako, horixe da Mathilde de La Moleren jokaera, argi eta garbi; damu du Julieni eman izana; horregatik, batzuetan, haren oinetara erortzen da, haren kapritxo guztietara makurtu nahi du, harentzat sakrifikatzen du adatsa; baina, aldi berean, haren kontra matxinatuta dago bere buruaren kontra bezainbat; susmatzen dugu nola izango den haren besoetan izotz. Emakume masokistaren abandonamendu faltsuak hesi gehiago sortzen ditu hura plazeretik babesteko; eta, aldi berean, plazera sentitzeko gaitasun falta horregatik mendekatzen da bere buruaz.
‎Emakume kirolari asko eta asko homosexualak dira; gihar, mugimendu, distentsio, bulkada den gorputz hori ez dute sentitzen haragi pasibo gisa; gorputz horrek ez ditu magiaz erakartzen laztanak, baizik eta munduari heltzen ari zaio, ez da munduko gauza bat: halakoetan, ezin gaindituzko amildegi bat dago bere buruarentzat den gorputzaren eta besterentzat den gorputzaren artean. Antzeko erresistentzia egiten du ekineko emakumeak,, nortasun handiko?
‎Neska ikasleak taldeka alai ibiltzen baldin badira kalean, mutilek egiten duten gisan, nabarmen geratzen dira; pauso luzeak emanez ibiltzea, kantatzea, gorago mintzatzea, ozen barre egitea, sagar bat jatea, hori guztia probokazioa da, eta irainak dakarzkie, edo atzetik segika ibiltzea, edo jazarriak izatea. Ezaxola berehalaxe bihurtzen zaie maneren baldarkeria; emakumea beharturik dago bere burua kontrolatzera,, ondo hezitako neska gaztearen, bigarren jitea bihurtzeraino kontrol hori, eta horrek espontaneotasuna itotzen du; hala, neskak mugatuta dauka bizi joritasuna.
‎Azken boladan, zirrara berezi bat bazegoen bere buruari goitik behera hala begiratzen zion minutuan: espero ez zuen modu bitxi batez, aurrean arrotz bat ikusten zuen, izaki berri bat.
‎Bere burua laztantzen du, bere sorbaldaren biribila ukitzen du, ukondoaren tolesa, eta bere bularrak begiesten ditu, bere zangoak; bakarkako plazera aitzakia zaio fantasiarako, eta bere buruaz samur gozatu nahian dabil. Mutil nerabearentzat, kontrakarrean daude bere buruaren amodioa eta gozatu nahi duen objektuaren aldera bultzatzen duen oldar erotikoa: gehienetan, nartzisismoa desagertu egiten zaio sexu heldutasuna iristean.
‎Nolanahi ere, kontrol falta horretatik ere sortzen da neskaren ziurgabetasuna; amets egiten du ez duela mugarik, baina alienatua dago, dena dela, bestek mirets dezan asmatu duen pertsonaia horren baitan; kontzientzia arrotzen mendekoa da: arriskuan dago bere buruarekin identifikatzen duen baina pasiboki sufritzen duen doble hori dela medio. Horregatik da gaitzikorra eta banidosoa.
‎tranpa egiten dut...?. Emakume batek zerbaiten sorkuntzan arrakasta biltzen duenean, hala nola Madame de Staëlek eta Madame de Noaillesek, horrek esan nahi du ez dagoela bere buruari dion gurtzak guztiz harrapaturik; gaur egun, ordea, bere buruarekiko konplazentzia da emakumezko idazle asko zamatzen dituzten akatsetako bat: egiati aritzea oztopatzen die, eta mugatu egiten ditu, beheratu.
‎Gogoetan aritu zen, zergatik jausi ote zitzaion behin gainera egonezin hura, tristezia hura; ezin zuen ulertu, ez zitzaion ezer txarrik jazo. Zeharo harrituta zegoen bere buruarekin, eta hausnartu zuen, eta oldoztu, eta halako batean bururatu zitzaion ezen, menturaz, berak egindako deskuidu handiren baten zamak estutzen ziola arima hain gogor: inoiz ez zuen begien aurrean ikusi gizon hura, zeinarekin commerciis bidez zegoen lotuta, gizon guztiz enigmatiko eta bitxi hura, distiraz eta hotsandiz betea, enperadore erromatarra.
‎JOXEK, bere logelara itzuli denetik, ez du begirik bildu; haserre dago bere buruarekin. Lehengo eta behin, Koxmek berak egin nahi ez zuen zerbait egitera bultzatu duelako, nola eta era traketsean gainera:
‎Erromako Kuria Elizaren eredu txiki bat balitz bezala gorputz bat balitz bezala serioski eta egunero saiatzen dena biziago egoten osasuntsuago, harmonian egoten bere buruarekin eta Kristorekin.
2020
‎Isildu eta bertan Tomek hizketa gaia aldatu zuen, eta osaba Silasi erreguka hasi zitzaion isilik egoteko, eta berdin guri ere. Osaba Silasek isilik egon behar zuela esan zuen, ez baitzegoen bere burua salatzera beharturik; sekretua gordetzen bazuen, ez zuela inork jakingo; gauza argitzen bazen eta osabak kalterik bazuen, ordea, bere sendiaren bihotza urratu eta sendia bera ere hautsi egingo zuela, eta horrek ez ziola inori ezeren mesederik egingo. Beraz, osaba Silasek azkenean, hitz emanda bezala jokatuko zuela.
‎Seguru nengoen gaixo bat zela, neurotiko bat, ez zela pertsona bete betea edo bazuela non edo non pitzaduraren bat. Seguru nengoen bere buruaren inguruan mundu bat eraikia zuela, unibertso txiki bat, eta handik begiratuta gainontzeko guztiok estralurtar urrun gisa ikusiko gintuela. Hori dena, tira!, ulertzen nuen.
‎Besarkada estuak ematen dituen norbait denok ezagutzen dugu, eta eskuarekin sorbaldan kolpe bat emateko gai ez dena ere bai. Badago bere burua baino harantzago ikusteko gai ez den jendea; baita, zerbait izatekotan, derrigor besteak behar dituena ere. Badago jendea haragijalea dena eta badago jendea beganoa dena.
‎Gauzak neurrian, ordea. Bakarturik egon arren bere buruaren jabe den edadetuak gure belaunaldikoek baino erlatibizatuagoak dauzka kontu asko. Umorea salatari.
‎Haien artean, bi lagun sartu ziren halako batean eta, barrara hurbildu ondoren, batek gainbegiratua eman zion tabernari. Hogeita bat urte inguru izango zituen eta txekor baten gorpuzkera, gizen samar eta aldi berean gogor egonda bere burua indartsutzat jotzen duten horietakoa zen. Bi neskak ikusi eta irribarre zabala erakutsi zien, hazi bidean baino ez zeukan bizar saioaren artetik.
‎Euretako askok eskubideen lengoaia dute ardatz beren eraikin politiko kulturalean. Ez dago bere buruaren garrantziaz intoxikatutakoa baino arriskutsuagorik. Beharbada horregatik esan zuen Bertolt Brechtek ez dagoela burges izutua baino faxista okerragorik.
2021
‎izozkiak eta garagardoak. Non ote dago bere burua aparteko mokofintzat hartzen zuen gizona, ala beharbada tripontzi garbia zena soil soilik. Laurarenaz geroztik ez dut goserik, aurrera jarraitzekoarekin nahikoa dut.
‎Behin batean katu batek sagua ikusi zuen etxean zebilela, eta atzetik hasi zitzaion harrapatu nahian. Sagua ez baitzegoen bere burutik sano sano, ihes egin ordez, etxeko nagusiarengana joan zen, lotan zegoen lekura.
‎Baina araudiak dio hark ordezkatu behar duela Artola finalean, hark jokatu behar duela gaur Jokin Altunaren aurka Bilbon, Miribilla pilotalekuan (17:00, ETB1). Beraz, ez dago bere buruarekin lasai eta bakean kantxaratzea eragotz diezaiokeen arrazoirik. Bere finala dela sinetsita irtengo da, bere onena ematera.
‎Bigarren traizioaren berri neuk baino ez daukat. Izan ere, guztiz ezohikoa da eguna hain aurreratuta egonda bera buruan edukitzea, oraindik. Nire eguneko gurpilari egindako traizioa da, bide erdian iltze bat jarri banio bezala.
‎Zentzu horretan, gizonaren ‘ideia orokorren’ aurrean emakumeak garatu behar izan duen sentsibilitateari ematen zion balioa: emakumeak, berriz, esperientzia mugatu baina konkretu bat ematen du[...] kontua da emakumea adiago dagoela bere buruari eta munduari, gizona baino[...] prest dago bere egiteko inguruan taupadaka ari den guztia. (II:
‎" Baina inoiz ez dugu ulertu, ez eta ulertuko ere, egoera horretan egonik bere burua etsaiaren eskuetan uzten duena, etsaiarekin lankidetza politikoan hasteko jarrera pasibo edo aktiboarekin, kartzelaria lagunaren aurrean legitimatuz".
2022
‎Larritu nintzen, ez ote zen eroriko. Edo ez ote zegoen bere burua goitik behera botatzekotan... Bai zera!
‎ezjakinek, galduak egonik bere burua aurkituko dutela ziur,
‎Ezin ateratzea! Dagoeneko urduri, beldurtuta eta haserre zegoen bere buruarekin. Gorriak eta beltzak pasatzen ari zen.
‎Eskuarki oihal etxola jartzen zuen leku hura, gero aprobetxatzen zuen hara joan eta barruan lasai lasai egoteko bere buruarekin, edota zozoei, birigarroei, hegaberei eta abarri so egiten aritzeko, eta, noski, aukera ona baldin bazuen, baita tiro bat edo beste egiteko ere karabina berriarekin. Askotan orduak eta orduak ematen zituen barruan, gustura eta oso entretenituta.
‎Haritz hosto horretan, eta aldi berean inon ez. Sutan dago bere buruarekin, desengainatuta. Bere bulkadei eustea lortzen ez badu, arazoak izango ditu.
‎Iluntzear dago bere buruari egia aitortzen dionean. Navarra kalera joango da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia