Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 316

2000
‎" EAJk nazio eraikuntzan aurrera nola egiten den zehaztu ezean hemen ez dago aurrera egiterik". " Biolentzia tartean dagoen artean ez dago aurrera egiterik". Bi ikusmolde horiek bide daude mahai gainean eta herritarren sentsazioa, abertzaleena bereziki, horrek kale itsura garamatzala da.
‎—Hor dagoen zer hori ene izaitearen puska bat da, eta ez nago ene puska bat bertzeen eskuetan uzteko prest, bizirik nagoen artean: hilez gero, bai, ene puska guztiak sar ditzakezue kakontzian eta nahi duzuen tokirat egotz...
‎mailu, iltze eta ziri. Eta punta zorrotzeko ziri luze bat hartzekotan egon nintzen, sutan nengoelako artean, eta su hura ketsu zelako eta keak itsutzen ninduelako. Baina ez, ezin nuen halakorik egin.
‎Baina okerragoak ikusteko nengoen artean.
‎Baina, hats har nezakeen arren, larri nengoen artean, deusetaz segur ez nengoela; eta ene larritasunean espainiarrei behatzen nien nik, zeren, nola bainekien ezen ezin oilarragoak eta ezin urguilutsuagoak zirela guztian, ohoreari loturik zeuden gaietan partikularzki, hala iguriki nuen istant batez ezen oldartu eginen zitzaizkiela guardiei, baina haiek ere han geratu ziren oilar lumatuen antzo, hitzik gabe eta mutu, ez kikiriki, ez kukurruku....
‎Eta artea da, ez beharbada espektakulua, baina bai artea. Hiriburuetatik kanpo dagoen artean; asepsia eta merkatutik oraindik ere ihesean dabilena. Baina ez da hori bere balio nagusiena.
‎Hogeita seigarrenean izorratuta ikusi eta erizaintzara eraman gintuzten Urru eta biok. Komisaldegiko egonalditik suspertu ezinik nengoen artean, eta gose grebak erasan gogorra egin zidan. Hogeita seigarren egun horretarako ez nintzen ezertarako gauza.
‎Eskolarik gabe, ezer egin beharrik gabe, opor luzeak ziren niretzat. Goseterik ere ez baitzegoen artean, gero izango zen moduan. Dena festa, beraz, haurren mundu propioan ohi denez, gurasoek babesten gaituzten bitartean.
‎Ahal zen ondoen jan eta atseden hartzeaz gain, ezer gutxi egin nezakeen. Penizilinarik ez zegoen artean, blokeoagatik. Berrogeita hamabian sinatu zuten blokeoaren azkena Franco eta Eisenhowerren artean.
2001
‎Aire konpainiak bere gain hartzen ditu erabiltzaileak hurrengo hegaldiaren zain dagoen artean dituen gastu justifikatu guztiak, adibidez telefono edo fax bidezko komunikazioa, ostatua, otorduak etab.
‎Bada, poemak ere gizabanakoon pasibitate eta inmobilismo bera salatzen du. Izan ere (eta bukaerako galderak iradokitzenduenez12), gu hilda bezala gaude, Bernard Goihenetxe eta bere aldarrikapenakbizirik dauden artean.
‎Konparazioaren terminoak adierazgarriak dira; 10 IM ko kopuru bat H diruan dago eskaturik, I diruan 8 HM ko kopurua soilik eskatuta dagoen artean: horrela, hasierako truke tasan 2 IM korako eskari gehigarria, H diruan dago.
‎‘Goio terapian dago orain, ’ dio Imanolek. ‘Gero egongo gara elkarrekin.’ Imanoli gero arte esan eta, Gorria terapian dagoen artean, gosaltzera noa. Eseri naiz eta mahai berean paziente bat dago bere ama zaharrarekin.
‎Trena abiadan doa dardaraka, gogor, ia arnasestuka, Valderrama lesionatuta dagoen artean, eta ez da erraz antzematen zer den irrealagoa.
‎‘Baina bera sanatorioan dagoen artean, ’ esan du Arantxak kafearekin heltzean, ‘zu, gura baduzu, hemen bizi zaitezke.’
‎Hau da, zer moduzko gaixotasun mota bakan edo askotarikotik datorkion. Baina gogoaren azterketara helduz —gure gaia—, gure gogoak maitagogo izateari eusten dio piztuta dagoen artean, kanpotik ezarritako baldintza okerren eta ilunpe gaindiezinen azpian ere. Epai ustelaren ondoren kartzelan egonik ere bai.
‎Ahots finko eta leunez ari zen, hitzak lañoki herrokan pausatuz, teknikari baten maneran funtsean. Elkarrizketa mamitsua behatzen nengoen artean, gaztetan anitzetan entzunaz oroitzen nintzen.
‎baina joko zuen zain geunden artean
‎Ume tropa bat ibiliko zitzaidan aitatxo, aitatxo deika eta neu eredu izango nintzaien seguruenera. Agian garaiz nengoen artean. Gero Juliaz gogoratu nintzen eta nire balizko familia gogoan irudikatu zitzaidan.
2002
‎Ai, Pauline; izadiak daukan ixiltasunaren ederra! Uri haundian nagoan artean, alperrik, alperrik horren ondorik ibiltea.
‎Par. ¿ Bertze aldakuntzetan berdinkiro izanen othe? Bata, izaitetik ezerezera alda dadinean, edota deuseztik bilhakatzera, higiduraren eta egonaren artean dela erraiten ahal dugu: izaki eztela ez eta ezizaki ere, iaiotzen eztela, ez eta hiltzen ere?
‎Eta uste diat hau dela nire nagusia maitemindurik daukan neska gaztearen aita. Sartu egingo nauk eta tenplua arakatuko diat, ea, bera lanpetuta dagoen artean, urrea nonbait topatzen dudan. Aurkitzen baldin badut, oi Fede On, kongio bateko (hiru litro inguru) pitxer bete ardo eztiarekin eskainiko dizut.
‎Etzaudete azturic cembat naígabe ta calte ecarri cizquigun, bere buruarenzat ere caltegarria izan dan Lentuloc bere naguitasun, macaltasun, ta ardura guchiaz. Baciñaquien, nola Uritic lagun berriac ichodoten nengoan artean, ecin joan izan nindequeala Galiara. Berriz, nic becein ondo dacutsute, nolaco estura, ta aurreratu eciñean gauden orain.
‎Ertzainek tiroz garbitu zituzten. Arratoi zakurra bizirik zegoen artean. Akabatu behar izan zuten, ordea, alferrik paira ez zezan.
‎Ez dago alde handirik zu eta jakoaren menpean dagoenaren artean; edota zu eta jokoaren menpean dagoenarenean. Seduzitua denak ez daki noiz izan den seduzitua.
‎Emma. Pintak egonean zeuden artean. Almortzuaren ordua zen, desordua eta desordena.
‎Londresko zerutik bi minutuan behin igarotzen da hegazkin bat Heathrowra Gatwickera Stanstedera. Galder ohitu gabe zegoen artean. Aireportuan bezain galdurik sumatzen zuen bere burua afrokaribearren auzune hartan.
‎birbobinatzen dagoen artean,
2003
‎Era askotako interpretazioak egon daitezke instituzio desberdinetan, baina, aurretikoak kontuan hartuz, hiruko gobernua eta Espainiako Gobernuaren arteko enfrentamendu gune nagusiena Eusko Legebiltzarrean aurreikusten da. Dirudienez, eta Gorenaren beste agindu zehatzik ez dagoen artean, hirukoak orain arteko egoerari eutsi ahal izango lioke eta Sozialista Abertzaleen taldeak bere horretan jarraitu.
‎Mikeli gaztelaniazko literaturea emon neutsan urte baten, bere laugarren urtean eta nire lehenengoan. Euskerea, bere kontura ikasi eban Mikelek, Filosofiako urteetan, ni Comillasen nengoan artean. Handik gerotxuago, Seminario Nausian, ni haren kursokoei euskera emoten hasi nintzaneko, Mikel maisu handi eginda egoan; bere lehenengo liburutxua be Gure Meza deuna argitara emonda eukan.
2004
‎Egun horretarako beren berengi egindako opiltxoak prestatuta izango dituzte herritarrei emateko. Herritarrak salto, kantu, musu, uju eta dantza artean dauden artean, mojak koroan kantatzeko prestatu dituzten kantuekin hasiko dira, hori guztia egonleku txiki samar batean eta soilik mostradore moduko batek bereizten duelarik klausura eta festa. Ondoren, bertsolariek mojei kantatuko diete eta bueltan, kalejiran herrira itzuliko dira herriko taberna bakarrean festarekin jarraitzeko.
‎Abenduaren 25ean jakinarazi zen Katy V.B gazte ekuadortar bat, 29 urtekoa, egoera kritikoan zegoela, klinika horretan ebakuntza bat egiteak eragin zion infekzioagatik. Gaixoa ZIUn zegoen artean, baina bozeramaile batek esan zuen agian ZIUtik atera eta solairuko gela batera sar zitekeela. Estetika zentroko medikuek albistea jakin zutenean, Salvador Ribak, liposukzioa egin zion zirujauak, biktimaren “erreakzio alergiko bati” egotzi zion, “medikamenturen bati”.
‎Oso elikagai elikagarrien gainean oso markatuak izaten dituzte gustuak eta bazterketak.Bazkaltzeko lehentasunak errespetatu egin behar dira, eta kontuan hartu behar dira menuak planifikatzerakoan, baina haurrak berak eman behar ditu prestatu beharreko jakiak eta platerak. Irtenbide ona da elikagai sorta zabala eskaintzea, berak aukera dezan etxean dagoenaren artean, baina bere gutizia guztiei amore eman gabe. Haurrek aukera zabala dutenean, erraz handitzen da onartutako elikagaien kopurua.
‎Fenomeno hauen artetik loa hartuko du gogoan Descartesek —bera baita unibertsalena, izan ere, esan ahal izango dugu, ausardia apur batekin beharbada, ez dugula inoiz burua endredatua izan, edo ez dugula sekula basamortuan irudikeriarik atzeman, baina inork du esan lorik eta ametsik egin ez duenik inoiz— eta hortik abiatuta ekingo dio lan honi. Hasteko, nabarmenduko du lotan eta iratzarrita egotearen artean bereizteko benetako seinale baten falta.
‎Eta honi buruz pentsatzean zerak harritzen nau: iratzarrita egotearen eta lotan egotearen artean argi eta garbi bereizteko seinale ziurrik ez dagoela ikusteak. Eta nire harridura hau hain da handia, ezen ia konbentzi nazakeen ere orain lotan nagoela.12
2005
‎Lan honen helburua gaur egun ikasleen artean egiten den euskara batuaren azentuera ikertzea da. Batetik, egiten diren ereduak eta euron arauak ikusiko ditugu, eta, bestetik, lan honen bidez, arau edo iradokizun ofizialik ez dagoen artean, berezko ibilbideak norantz adierazten duen irudikatu genuke
‎1880an Errege Dekretu bat onartu zen, farmaziaren, drogen salerosketaren eta sendabelarren salmentaren lanbidean aritzeko ordenantzak onesteko. Garai hartan, eta oso urrun ez zegoen artean, baimenduta zegoen sendabelarrak askean saltzea belar denden edo suharrien bidez, bai handienean, bai txikienean, fresko edo lehorretan, bai eta postu finko edo ibiltarietan ere, muga batzuekin, betiere prestaketarik egiten ez bazuten, ezta ihinztadura ere. Kontua asko aldatu zen handik urte batzuetara, Osasun Oinarriei buruzko Legea onartu zenean (1944), eta, zehazkiago, 1963an erregistratu beharra zegoenean, sendabelar espezietan edo haien zatietan oinarritutako prestakin batzuen espezialitate farmazeutiko gisa.
‎Pisuak. Behean eta lehen pisuan; beste bietan, nahiko leku legoke artean. Kafe Antzokia egiteko, auditorio ondoko eraikinaren beheko eta lehen pisua
‎–Txerri hauek ez zakiat zeren atzetik dabiltzan, baina nire esku dagoen artean jai zaukatek.
‎Gelaren erdian zegoen hiru gorputzeko sofara hurbildu zen Isabelle. Dardarka zegoen artean. Iluntasuna ia erabatekoa zen arren, etxeko argi guztiak itzalirik zeuden.
2006
‎Nik uste dut nahiko argi gelditu dela emakume horrek diru bat kobratu duela hitz egiteagatik, beraz egia eta gezurra ez dakit zenbat esan izango duen, edo egiarik esan duen edo gezurrik esan duen, idatzita dagoena ikusi, eta gero norberak ateratzen ditu bere ondorioak. Ni saiatzen naiz inportantzia gehiegi ez ematen, batik bat inork ez duelako ezer esaten barruan dagoen artean. Erraza izango litzateke, nik, nahiz gezurra esan, egun batean hemendik kanpora nagoenean, «orain dela hamar urte ez dakit zer eta badakit zer» esatea, baina arraroagoa izango litzateke orain barruan nagoela esango banizu «ni honekin ez nago ados, banoa hemendik eta hau eta hau esango dut».
‎Gariz betetako txalupa zetorren, Likonako jaun merkatariak eskatu bezala. Uzta eskasa izan zen inguruetakoa eta martiko Andra Mari urrun zegoen artean.
‎Leihora joan nintzen, bihotza kolkoan. Zerua argitu ez argitu zegoen artean; lau liztor beltz zetozen hiri aldera. Txikiak ziren eta nahiko baxu zetozen.
2007
‎Egoitza kontzeptuaren esangurari dagokionez, konstituzio doktrinaren eta jurisprudentziaren ustez, gizabanakoak erabilitako edo gozatutako espazio fisikoa da, bizitza normalean garatzeko erabiltzen duena. Hau da, pertsona fisikoei helduz, pertsonak zein espazioren gaineko eskuragarritasun zabala izan eta espazio hori da egoitza, leku horretan, nola edo hala, «bizi» bada (etxebizitza, bulego pribatua edo karabana, pertsona bertan bizi bada, edo hoteleko gela bat; izan ere, bertan dagoen artean, horixe da bizitzeko eta bizitza intimoa garatzeko erabiltzen duen espazio fisikoa), baina ez da egoitza izango espazio horren sarbidea eta erabiltzeko gaitasuna pertsona horrenak ez badira (pribatua ez den bulegoa, laneko mahaia lantokian, etab.). Azken horiek intimitaterako eskubideak babestuko ditu, baina ez egoitzaren bortxaezintasunaren eskubideak.
‎... Bizitza gogorra da likaonentzat. Baina taldean dauden artean,.
‎Urdailera helduko da, heste meharreko bihurgune guztiak igaroko ditu, gero heste lodira pasatuko da, kolonera, eta azkenean uzkitik irtengo da. Pastilla gorputzean dagoen artean, hargailuak detektatu egingo du.
‎Ez dagoela inolako paisaiarik. Ez dago harremanik etxearen eta inguruan dagoenaren artean, ez zerbitzuen aldetik ez ezer. Horretan pentsatu ere ez dute egiten.
‎Parkinsonak alkoholaren kontsumoarekin duen loturarik eza ere berretsi zen. Hala ere, estatistikoki esanguratsua den korrelazioa aurkitu zen Parkinsonaren eta pestiziden eraginpean egotearen artean, eta erlazio argi eta berria aurkitu zen gaixotasunaren eraginpean egotearen eta agertzearen artean. Ezin da zehaztu zein diren pestizidak, eta, beraz, azterketa berriak egin behar dira.
2008
‎d) Betebeharpeko baten aurkako prozesuaren ondorioz, gauza epaituak eta errekurtso zein ekonomia administraziozko erreklamazioen ebazpen irmoak zergadun solidario guztien gain du eragina. Horrela, ebazpen irmorik ez dagoen artean, betebeharpeko guztiek legitimazioa dute hasitako prozesuan parte hartzeko.
‎Nolanahi den ere, tributuaren subjektu aktiboa ez da zertan tributuaren titularra izan; horrela, bereiz daitezke tributua ezarri duen erakundea, tributuaren titularra dena, tributuaren etekinen hartzailea eta, azkenik, kudeaketa dagoen artean, betebeharpeko guztiek legitimazioa dute hasitako prozesuan eta zerga bilketa egiten dituen erakundea (azken hori bakarrik da subjektu aktiboa).
‎Sartzeko itxaroten geunden artean, ilaran nire atzean zegoen kazetari bati (egingo nuke madrildarra zela) entzun diot berari pelikulak bihotzera heldu behar zaizkiola eta gainontzeko guztiak ez duela ezertarako balio, txolinkeriak direla. Ba ni neu ere horren aldekoa naiz.
‎Bi eskifaiak lehian joan ziren hondartzaraino; baina ni nindoan txalupak, hasieratik abantaila zuelarik, eta arinagoa eta hobeto gidatua zenez, atzean utzi zuen bere kidea; eta hala, gure batelak ertzeko zuhaitzen artean sartu zuenean branka, eta nik adar bati heldu, kanpora jauzi egin eta hurbilen neukan sasi artean barruratu nintzenean, Silver eta besteak ehun yardara zeuden artean.
‎Txikitako gertaera bat hartu dut gomutan. Franco hilzorian zegoen artean, ez ziren egun asko fusilaketak izan zirela eta polizia etxerik etxe zebilen bazter guztiak astintzen. Gurean ere, amak arriskuan jar zezaketen paper guztiak bidu zituen, afixak, txostenak, panfletoak, eta desagerrarazi egin zituen, beste hainbat eta hainbatek bezala.
‎Lehenengo ideiari dagokionez, Rousseauren iritziz, umea, jaiotzetik,, zintzoa? da eta ondo eta gaizki dagoenaren artean bereizteko gaitasuna du, eta, ondorioz, hezkuntzak zintzotasun hori mantentzen saiatu luke. Ildo horretan, garapenak, izadiaren plan?
‎Jatorrizko moraltasuna hau litzateke: gizaki guztiek jaiotzetik ondo eta gaizki dagoenaren artean bereizteko duten joera edo sena. Ezaugarri hori beste animalia batzuekin partekatzen dugu.
‎– Haurrek hobeto bereizten dute lehen kontsonantea herskaria denean, frikaria denean baino (frikarien ahoskatzea ez da eteten biriketan airea dagoen artean).
‎Ohean etzan eta istorioak kontatu neure buruari. Baliteke huskeriak izatea, baina istorio horien barruan nagoen artean, eragotzi egiten didate ahaztu nahiko nituzkeen gauzetan pentsatzea. Nolanahi ere, kontzentrazioa arazoa izan liteke, eta, sarri samar, gogoa azkenean itzuri egiten zait kontatu nahian ari naizen istoriotik pentsatu nahi ez ditudan gauzetara.
‎Francoren diktadura indarrean zegoen artean, dirua eskatu eta kontrako jarrera politikoa agertzea pentsaezina zen... Taldeko arduradunak ikurrina erakusten hasi ginen, jatorrizko Vasconiari v letra kendu eta b letra jarri genion, nik ikurrinaren koloreak zituzten kamisetak ekarri nituen AEBetatik, hemen ez zegoelako...
‎–Palestinarrek onartu behar dute kontzesio mingarriak egin behar direla?. Haren iritziz, PANek du aurrera egin Gaza Hamasen menpe dagoen artean: –Espero dut datorren urtean beharrezko erabakiak hartuko dituztela, gu bakerako irrikaz gaudelako?.
‎–Zu Helmholtzplatzen bizi zinenean, inguru guztia berriztatu gabe zegoen artean, ezta?
‎Hermannek eta Sirak saski bat eraman zioten patioko zuhaitzetik bildutako albarikokez beteta. Criss oporretan joan aurretik, berde zeuden artean.
‎Aurpegi berean, gehiegizko heldutasuna eta umetasun harrigarria. Bere onetik kanpo oihu egiten entzun nuen behin; ohean nengoen artean, eta infernuren batetik zetorren oihua entzun zen eskaileretan behera. " Honi zer gertatu zaio, neska hau zoratu egin da!".
‎Oi munduaren laineza egituratua! Erdibidekoa eta epela bihurtu naizenetik(?), zirriztu baten bila nabil egituratua eta desegina egotearen artean.
‎eta gazteleraz oraindik guztiz ondo moldatzen ez zenez, ikastaro bat edo beste falta zituen?, erakustaldia porrot handia izan zen itzulpenari dagokionez. Eta guk behinik behin, antza, gure turista izaeraz guztiz jabetu gabe geunden artean, ez genituen gure sosak utzi leku hartan...
2009
‎Baina kolapsoa eskualdeko ospitaleko gela batean gertatu zitzaion Leire Ugalderi, anbulatorioko sendagileak gripe hutsa baino zerbait gehiago zuela igarri eta hara bidali zuelako.Birus batek urdailari erasaten diolarik, gastroenteritisa sortzen da, eta pneumonia birikei erasaten diolarik, baina infekzioak bihotzari eragitean ez dago zer eginik. Eta, hala ere, Leire Ugalde bizirik zegoen artean, iztaitik aortan barrena bihotzeraino heltzen eta taupadak eragiten zizkion kontrapultsazio baloiari esker, miokarditis biriko baten erruz. Eta ordukoaz ezer gogoratzen ez badu ere, Santanderreko Marques de Valdecilla ospitalera eraman zuten, lur azpiko sotoan dagoen zainketa intentsiboetako unitatera.
‎If there is an inconsistency, it is one that I cannot get rid of without insincerity...? Izan ere, egia da, ongi dagoen eta gaizki dagoenaren artean arrazoimen hutsak lukeela definitiboki ebatzi. Arrazoimen analitikoak esango liguke, dagoena, egon beharra zegoelakoxe dagoela; eta, horrela, dagoena ongi dago (behar zuen bezala dago); gaude, beraz, dagoenarekin patxadan eta estoikoki sereno...
‎Lurra ihintzak estalia zegoen. Argitu gabe zegoen artean; Nicolasaren jertse zuria oso ondo nabarmentzen zen adreiluzko hormaren ilunaren gainean. Isiltasuna beldurgarria zen.
‎Hirugiharra frijitu eta irinarekin taloa egin nuen gure alorraren eta Ballaraten artean kanpatu nuen aldi bakarrean. Ballaratera heldu nintzenean txekea iritsi gabe zegoen artean. Denda muntatu eta itxoitea beste erremediorik ez neukan.
‎Azkenean, mendi maldan hainbat aldiz gauza bera egin ondoren, Aitatxi bere suhiak gezi burua utzitako tokira hurbildu, esku ahurrean pixka batez eduki, bizkarra jaso, eta bakeroen txanpon poltsikoan gorde zuen. Aitona hil ondoren, idazmahaiko paper eta ebakin eta zirriborro artean topatu genuenean, osorik eta akatsik gabe zegoen artean.
‎Euskal Herrian heavya estereotipo txarrez jositako mugimendua zen 80ko hamarkadaren erdialdean. Erdaldunekin lotzen zen musika mota hori, euskaraz heavya egiten zuen taldeak sortzeke baitzeuden artean. Orduan, batik bat, punka egiten zen, eta punka entzuten zuen euskal gazteriak.
‎Konfiantzaz lepo dabil, gainera. Eta konfiantza hori areagotzeko, gola sartu zuen partida hasi eta berehala, ez bata ez bestea partidari neurria hartu gabe zeudenean artean. Kornerra atera zuen etxeko taldeak, eta Vidicek, bi mugimendu zehatz eginda, posizioa irabazi zion Vieira beteranoa.
‎Horrek ez du zentzurik, erasotzailea bortitza baita erasotzen dion unetik. Berdintasuna ez dagoen artean, ez da desagertuko emakumeen aurkako indarkeria, baina zer edo zer egin behar dugu bitartean. Autodefentsak lagun gaitzake emakumeei indarra ematen.
‎Gainera, arratsaldez emakumeek debekatuta zeukaten bainatzea. 1952an bi gabarroi zeuden artean, bata emakumeentzat eta bestea gizonezkoentzat, eta zaindari bat bakoitzean.
‎Lehen begiratuan bide seinale arruntak direla dirudite, baina ez da hala. Alde nabarmenak daude Artean (Bizkaia) jarri dituzten seinale berrien eta haietatik metro eskasetara dauden betikoen artean. Kanpotik jasotzen duten argitasunaz gain naturala zein ibilgailuek bidalitakoa, ikuspena gehitzen duen argiztapen sistema propioa ere badaukate.
‎Duela hogei urte, egun historikoetatik ihes egin zuen buruzagi komunistak: Berlingo Harresia bota zutenean hura lo zegoen artean. Alemaniako Errepublika Demokratikoko enbaxadore sobietarrak, izan ere, zintzo gorde zuen haren loa; harresiarenak itxaron zezakeen hurrengo goizaldera arte.
‎Biharamunerako agindu zion dirua andre jeneralak. Gau hartan, sosik gabe zegoen artean Dario. Oinez itzuli zen ospitaletik etxeraino.
‎Bilborako txartela hartu, eta, inorekin berbetan geratu gabe, autobusera sartu nintzen. Ia hutsik zegoen artean; bizpahiru bidaiari baino ez nituen aurkitu barruan. Bezperan bezala, erdi ingurutik atzerantz zegoen aulki batean eseri nintzen, leihoaren ondoan.
‎Izan ere, datuoi begiratuta, egiazta daiteke kontzertuen kopurua, kasurik gehienetan, espazio geografiko elebakarrenekiko alderantziz proportzionala dela. Geografiaren puntu batetik besterako desberdintasunekin jarraituz, esan beharra dago ezen, euskal kantagintza berria abiatu zenean, toki bateko eta besteko kantariekin, euskara erabat estandarizatu gabe zegoela artean, eta hori zela eta, euskaldunek berek zailtasunak zituztela kantak ulertzeko. Bizkaiko eta Zuberoako euskara, adibidez, zeharo desberdinak dira, bai gramatika aldetik bai hizkera aldetik. Baina horrek hizkuntzarekiko atxikimendu handia sortu zuen herrialde bakoitzean, eta oso lagungarria gertatu zen nazioaren mugak zedarritzen zituen hizkuntza batasunaren ideiak, hizkuntza bat, herri bat?
‎Zentzu historikoak badu, eduki ere, historia tradizionalak, obedientzia metafisikoarekiko fidel izanik, gertuenaren eta urrun dagoenaren artean ezartzen duen harremana iraultzeko ahalmenik. Izan ere, historia tradizionalak begirada urruntasunetara eta gorenetara zuzentzea gogoko du:
‎Ikasketekin ari omen zen, ordea. Egonkortu gabe omen zegoen artean. Hurrengorako utzi omen zuen gutuna, eta horretan luzatu.
2010
‎Eta zuhurrago jokatu ez izanaz damuturik, mendeku bila, heriosuhar abiatu zen behorraren atzetik. Egunsentiak laster pausatuko zituen bere atzamar gorriztak Bagdadeko harresietan, baina azoka jendez beterik zegoen artean. Istorio erraileek Heriori aurre egin eta aurrea hartu zion poeta goraipatzen zuten, hiritarrek haren idazkiak zituzten hizpide, eta txerpolariek poetaren azken hegaldi hilgarria antzezten zuten:
‎Euskal Telebistaren lehen hamar urteetan, ostera, filmek pisu gehiago zuten. Halaber, ETB2 kanpotik ekarritako telesailez mukuru dagoen artean, ETB1en ez da ia halakorik emititzen. Oso desberdinak dira programazio ereduak EITBren telebista kateetan, eta ugari dira horren arrazoiak.
‎Isilaldi oso osoa sortu zen Silos-ko eliza handi eta hutsean. Herria lo zegoen artean, biztanle urriak euren etxeetan zeuden eta monasterioan, bertako monjeez gain, lasaitasun bila joandako apopilo bat edo beste baino ez zegoen. Haietako bat zen aitortzen ari zen gizona, eta monjeetako bat, denetarik zaharrena, aitor entzulea.
‎Fidel Altunaren datazioaz baliatuz, 1 Liburukia 1808koa litzateke, gerraren erreferentziarik ez dago: frantsesen aurkako gerratea hasi gabe zegoen artean.
‎Euskal Filologiatik aparte,, euskal adar, ik ez zen aukeran: edozein espezialitatetako ikasketak euskaraz egiteko biderik eratu gabe zegoen artean.
‎JOANA. Psikopata bat duk! Enauk lasai egongo libre dagoen artean.
‎Aipatutako arau bereziak aplikagarriak zaizkie prozesu aldaerei. Horrela, Gizarte Segurantzari buruzko gatazketan (langabezia babesa barne), demandatzaileak aukeratu ahal izango du aurkaratu den berariazko edo isilbidezko ebazpena eman den barrutiko epaitegiaren eta demandatzailaren bizilekuan dagoenaren artean [LPLren 10.2 a) art.]. Gizarte Segurantzaren babes jarduna hobetzeko sistemak aplikatzean sortutako liskarretan (pentsio planei eta aseguru kontratuei buruzkoak barne) eta, oro har, kideen eta mutualitateen arteko gatazketan, demandatzaileak demandatuaren bizilekukoaren edo demandatzailearen bizilekukoaren artean aukeratu du. Salbuespen legez, aurreikuspen mutualitateen arteko prozesuetan, demandatuaren bizilekuko epaitegia izango da eskuduna [LPLren 10.2 b) art.]. Izapidetze aldiko soldatak estatuari erreklamatzeari buruzko prozesuetan, berriz, kaleratze epaia eman zuen epaitegia izango da eskuduna [LPLren 10.2 c) art.]. Era berean, sindikatuak eratzeari eta haien nortasun juridikoa aitortzeari buruzko gatazketan, eta orobat sindikatuen estatutuak eta haien aldaketak aurkartzeari buruzkoetan, eta enpresaburu elkarteak eratzeari eta haien nortasun juridikoa aitortzeari buruzkoetan, eta orobat elkarteon estatutuak eta haien aldaketak aurkaratzeari buruzkoetan, lurralde eskuduntza sindikatuaren edo enpresaburu elkartearen egoitzako epaitegiari egozten zaio [LPLren 10.2 d) art.]. Sindikatuen berariazko araubide juridikoari (bai legezkoa, bai estatutuzkoa) buruzko liskarretan eta zuzenbidearen gizarte arloko arau hausteengatik sindikatuek eta enpresaburu elkarteek duten erantzukizunari buruzko gatazketan prozesua eragin zuen egintzak edo egintzek efektuak izandako tokikoa izango da eskuduna (LPLren 10.2 e) art.). Askatasun sindikaleko eskubideei buruzko liskarretan, aldiz, eskuduna izango da babes eskea eragin duen lesioa gertutako tokiko epaitegia (LPLren 10.2 f) art.). LPLk arautzen dituen hauteskundeei buruzko prozesu aldaeretan epaitegi eskuduna enpresa edo lantokia dagoen barrutiari dagokion tokikoa izango da arau orokor legez [LPLren 10.2 g) art.] 49.
‎Kepa zutik zegoen artean, sartu zenean bezala, maletak lurrean utzita, bere oinen ondoan, eta bat batean bere hanka azpiko lurra dardarka sumatu zuen, edo belaunak ez zirela bere pisuari eusteko gai. Ateari heldu zion lehenik, familiako argazkiak markoetan zeuden mahai tapetedun bati gero.
‎Ezagun nuen ez nintzela gipuzkoarra. Elgoibarren urte mordoa eman arren, gipuzkoartu gabe nengoen artean. Onartezina.
‎Bere maiteñoa etxera iritsi gabe zegoen artean.
‎Durangon gerrak utzitako txikizioak begien bistan zeuden artean. Asko ziren erabat apurtutako etxeak, 1937an Francoren hegazkinek egin zuten bonbardaketan.
‎Ezer gutxi, noski. Horretarako ez baikinen inon ezkutatu, eta sexua bera ere esnatzeko zegoen artean. Orduko hizkeran esatekotan, guk, beharbada," ukimen" bekatua egin genuen.
‎Otsalaba beltza bai, hor da lore berde argiak xabal xabal... Lilipa ttiki mendikoak erretiroan daude artean; basoko sendi bereko nartziso handixkoak bai, Gandiagaren" tutulutxo" maitagarriak, horiek hori zabalean, baina lotsati artean. Harrotxoenik, aurtengo harrokeria apala bada ere, txikoria belar horia, sorgindurik egunez, apal bildurik gauez... eguzki izpi losintxatsu bat nahikoa baitu, irribarre zabal horitan prantatzeko.
‎Gaur goizeko kontuak dira horiek. Baina, politena ikusteko nengoen artean. Ehiztariak jo du aurrera, lau errubera arinen poderioz, haizeari aurre emanez.
‎" Beste ordubete du gautzeko, Joseba!", esan zion Lubisek. Zeruko lainoek ez zeukaten une hartan purpurinaren bizitasunik, baina argi handia zegoen artean. Adrianek bultza egin zion Josebari, mugi zedin.
‎Partidu bat jokatzen ari ziren bi neska koskor talde, eta entrenatzailea izan behar zuen mutil gazte batek aginduak ematen zizkien oihuka. Kirol zelaiko fokuek argi zantzu bat zeukaten, baina zerua haiek baino argiago zegoen artean. Urtza inguruko haltz erraldoiei begiratu nien:
‎Gure gaia aipatzeke zegoen artean; nork aterako?
‎Koldo Mitxelenarentzat, berriz, misiolariek entziklopedistei emandako" salbaia onaren" mitoaren euskal bertsioa zen, baina bertsio" oso euskaldun eta oso konkretua". Juan Antonio Moguelen aburuz, baserrietan gordetzen ziren benetako gizalegea eta hizkuntza garbia, kalean fundamentu gutxi eta zabarkeria asko zegoen artean. Maisu Juanek Peru Abarkagandik ikasi luke.
‎ehiza, artzaintza, laborantza, merkataritza... Mendebaldea bilakaera historikoaren laugarren epean zegoen, besteak epe batean edo bestean atzeraturik zeuden artean. Progresoaren ideiarekin batera, eskoziar filosofo, ekonomista eta historialari horiek atzerapena rena asmatu zuten, geografia unibertsaleko salbaiak historia unibertsaleko primitibo bihurturik.
‎Mendebaldearen errealitate eta sinboloaren gainetik Estatu Batuak nagusitu dira XX. mendearen bigarren partetik hona. Sobiet Batasuna zegoen artean, Mendebaldearen batasunak funtzionatu zuen komunismoaren mamuaren kontra. Berlingo harresia birrindu zenetik, ordea, Estatu Batuek beren gain hartu dute munduko agenda politikoaren zuzendaritza.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
zegoen 101 (0,66)
dagoen 58 (0,38)
zeuden 28 (0,18)
dauden 21 (0,14)
dagoenaren 18 (0,12)
nengoen 16 (0,11)
gauden 10 (0,07)
nagoen 9 (0,06)
daude 6 (0,04)
zegoela 6 (0,04)
egotearen 5 (0,03)
geunden 4 (0,03)
baitzegoen 3 (0,02)
dago 3 (0,02)
zegoan 3 (0,02)
nengoan 2 (0,01)
zaudeten 2 (0,01)
zeudela 2 (0,01)
badagoelako 1 (0,01)
baitzeuden 1 (0,01)
baleude 1 (0,01)
dagoenik 1 (0,01)
daudela 1 (0,01)
daudelako 1 (0,01)
egonaren 1 (0,01)
geundela 1 (0,01)
hagoen 1 (0,01)
legoke 1 (0,01)
nago 1 (0,01)
nagoan 1 (0,01)
nengoelako 1 (0,01)
zauden 1 (0,01)
zegoelako 1 (0,01)
zegoenaren 1 (0,01)
zegokionaren 1 (0,01)
zeudelako 1 (0,01)
zeudenean 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia