2000
|
|
Batak darabila nekea eta trabaillua; bertzeak aisia eta alferkeria; jakintasunak edo zientziak gerla egiten dio enorantziari nekearen eta trabailluaren bidez, harma hautaz garaitzen du. Halaber enorantziak ere aisiaren eta alferkeriaren bidez kontra egiten dio jakintasunari, trabatzen du, eta irabazten diotza hanitz izpiritu gai eder, eta batzuetan, munduan diren adimendurik haltoenak, eta gairik hoberenak; batzuek estudiatu gabez, eta bertzeak estudiatu ondoan halaber aisiari eta alferkeriari bere
|
buruak
emanez, eta ikasi zutena ahanztera utziz?.
|
|
Gero, 1936 urtean militarrak altxatu eta Franco
|
buru
jarri zenetik, gizaki soil bakoitzaren eskubideak kontuan hartu gabe, berrogei urteko diktadurak iraun zuen, katolikotasunaren izenean kristautasunaren printzipioei jaramonik egin gabe. Ikus bestela Unión Internacional de Malinas erakundeko C. Martí Martí eta R.
|
|
J. Galindezek, bere
|
burua
Ameriketako Dominikar Errepublikan erbesteraturik ikusi zuenean ere, giza eskubideez arduratzen jarraitu zuen eta. La era de Trujillo, diktadurari buruzko tesia prestatu zuenean hil zuten.
|
|
Egiazki, bakerik nahi baldin badugu, guztiok elkar errespetatu beharra dugu, naturalezak eman diguna bizirik iraunarazteko eskubidea emanaz eta laguntzak eskainiz. Eta horretarako legezkoena da epaitegietan bakoitzak bere
|
burua
ondoen defendatu ahal izateko egokien zaion hizkuntzaz baliatzea.
|
|
Era horretara jarraituz, 9 artikuluan, beste honako hauek azaltzen ditu: Justiziarako ere, bi aldeetariko bati hizkuntza gutxituan epaitzearen eskaria aski zaio, bere
|
burua
berea duen hizkuntzan defendatu ahal izateko. Horretarako, tribunalak, beharrezko diren bitartekoak jarri ditu, hizkuntza gutxitua dakitenekin osatuz eta aldi berean agiriak ere bere hizkuntza jatorrean jarriz.
|
|
Larramendi berberak zioen, 275 orrialdean agertzen denez: . Errege kontseju nagusiaren
|
buruak
agin dezan, ta hau are debeka dezan, Hiriak elkarganatzea ta behar zan bezala biltzea, ahalik balu ta iñoiz izandu baleu bezala, Fuero gureak ematen digun eskua kentzeko eta itxitzeko bidea. Baña zergatik horrela dabiltzan, berak dakite; baita beste guztiok ere badakigu!
|
|
11 artikulua. 1 Delituagatik salatutakoak eskubidea du errugabetzat jo dezaten, errudun dela legez eta jendaurreko epaiketan frogatzen ez den bitartean. Epaiketan bere
|
burua
zaintzeko berme guztiak ziurtatuko zaizkio.
|
|
Txarrago oraindik euskaldun herrietako zenbait Udaletan euskararik ez dakiten alkateak jartzea. Jokaera horrek euskalduna, bere
|
burua
gutxietsiz, etsipenean uzten baitu. Eta benetako abertzaleek hobe dute lehenik beraiek zuzen bete besteei eskatzen dietena.
|
|
Argi zioen Arantzadi Natur Zientzia Elkarteko
|
buru
den Jesus Altuna paleontologoak: euskara dela pre historiatik datorkigun altxor bakarra.
|
|
Politikariek kontutan hartuko ote dute? Hala behar lukete1 Beren
|
buruak
abertzaletzat dituzten askok ere hobe dute euskara ikastea eta erabiltzea. Eta federalistatzat azaltzen diren sozialistek ere, azalpen horren arabera, hobe dute bi hizkuntzak ofizial diren Autonomia Elkargoan, hezkuntzari dagokion ekintza sailean, euskararen eredua onartu.
|
|
Hezierarik ezaz noski, demokraziaren heldutasunik eza gure egunotan nabari zaigu, Uda Treviñoren kasuan argi azaltzen zaigunez. Bestalde, epaitegietan gure hizkuntzak duen sarrerarik ezaren lekukotasunak ematen ditugu eta horren arabera norbere
|
burua
behar bezala zuzen defendatu ezinarenak. Hori ere giza eskubideen aurka doa.
|
|
Begiak itxi zituen gero, Rocío García de Mainuetaren irudia
|
burura
ekartzeko, eta Euskal Herrian zain izango zuen neska puska harekin gogoratuta plazerraren gailurretara ailegatzeko. Bitartean, zast eta zast hasi zitzaion, malguki guztiek oihu egiten zuten ohe zahar hartan, eta begiak itxita ahalegina egin zuen, ukitzen ari zen azal hura Rocíorena zela imajinatzeko; eta titi haiek, atzera eta aurrera dantzan zebiltzanak, bere ametsetako neskarenak zirela, eta txiliotxo lizun haiek.
|
|
Ez zen batere txarto egon olgetatxoa, baina amorrua ematen zion bere irudimenak Eider baino ezin gogoratu izanak. Oraindik ohean etzanik, eta neska ezezagun hura ondoan zuela, disketeko azken artxiboa etorri zitzaion
|
burura
. Eiderren azken hitzak.
|
|
Ondo gogoratzen zuen, bien arteko isilune batean Collins jaunak hartu zuelako gela osoaren jabetza," do you remember, do you remember?" galdetuz eta, bide batez, Txemaren amorrazioa piztuz.
|
Buruan
sartuta geratzen diren lelokeriatxo horiek dira, baina eguna izorra dezaketenak dudarik gabe.
|
|
Minutu bat geratzen zen, berak bazekien. Kanposantuko hormara igo zen, ezin kantatu ahal izatearen errua berea zelako, eguzkia bere lozorrotik atera ezin ahal izatearen erruduna bera zelako, eta beraz bere
|
burua
eskaini nahi zuelako lehen martiritzat.
|
|
Bidaia hartan aurrera segitzea maiz planteatu bazuen, areago infernurako ate bihur zitekeen amildegiaren aurrean egonik. Bidaian aurrera segitzeak egia ezagutzea inplikatzen zuen, eta horrek min gehiago jasotzea, eta horrek oroimenaren gurpilari indartsuago eragitea, eta horrek gorrotatzea, eta inoiz ez onartzea Eider hilda zegoela zeren beti izango baitzuen tokitxo bat Txemaren
|
buruan
, sargori, beti sargori... Pentsatu zuen, alde batetik begiratuta barregarria ere izan zitekeela ezerezaren bila ibiltzea, bera ari zen moduan, ezerezaren atzetik nekerik gabe.
|
|
Ezer ez zegoen bezala beste toki guztietan, eta bazekiela alferrik ari zela, koño, eta zer!! Baina Txemak, irribarre umil bat eskainiz, baietz egin zuen
|
buruarekin
.
|
|
Argi zegoen kontrazeinuren bat bazegoela, baina zein? Logelatik bueltaka hasi zen,
|
buruan
makina bat hitz zirimolaka zebilzkiola. Eta orduan... zergatik ez?
|
|
Eta orduan... zergatik ez? Hitz bat etorri zitzaion
|
burura
, guztietatik sinpleena: Connemara.
|
|
Connemara. Ezer baino lehen, disketeko lehenengo artxiboa ireki zuen, bidaiaren hasieratik
|
buruan
iltzatuta geratu zitzaion Eiderren esaldi bat egiaztatzeko: " Connemara bat nahi dut nire bihotzean".
|
|
Bertan behera utzi. Eider gabe bizitzen ikasi behar duzu, esaten zion bere
|
buruari
. Ez sakatu return tekla.
|
|
Arratsalderako ez nuen besterik
|
buruan
: Ralphek egiten zuen guztiari ahozabalik jarraitzen nion.
|
|
Ralphek egiten zuen guztiari ahozabalik jarraitzen nion. Badakit beste edonoren irudia ere ekar nezakeela
|
burura
hala nahi izanez gero, baina obsesiboki agertu zaidana Jabi izan da.
|
|
Ez dakit zer gertatuko den amets hau egun gutxi barru amaitu eta Euskal Herrira bueltatu dudanean. Zer edukiko dut orduan
|
buruan
–Non izango dut babesa nire inguruko guztia aldatuta aurkitzen dudanean?
|
|
Badakit lehenago, askoz ere lehenago konturatu behar nuela horretaz. Baina zer egingo diogu, orain dela hain denbora gutxi jakin badut loturek min egiten didatela eta neure
|
buruaren alde
ezezagun bat ere deskubritu badut?
|
|
Beldurra daukat, hara joatean nire
|
burua
ez ote den egongo pausatuago Irlandako oroipenetan, herriko eguneroko bizitzan baino.
|
|
Errepide baten ertzean ikusi zuen bere
|
burua
. Handik metro gutxira, bihurgune batean, zenbait auto bata bestearen gainean.
|
|
Eta Txemak bozkarioz jarraitu zituen Eiderren disketeko hitzak, geure
|
buruen gainetik
dagoen jainko txiki batek lurtarron ibilerak jarraitzen dituen legez. Hura zoragarria zen.
|
|
–Kakatara. Eta gero gertatzen da neure
|
burua
ere gorrotatzen hasia naizela: gertatzen zenaz lehenago ez konturatzeagatik, itsu itsuan hona etortzeagatik... eta kauenlaostia, puta zahar batekin oheratzeko dirurik ez izateagatik.
|
|
Zuzen begiratzen zien, euren poza gorrotatuz edo. Harrera lekuko neskarekin ari zen hizketan scoutetako bat, hain zuzen denen
|
burua
zirudiena, bai itxuraz eta bai imintzio aldetik ere. Neskak pozik ematen zuen, batek daki zein txikikeriaz berbetan.
|
|
Yes, yes, OK, OK, bota zion honek. Ez zeukan
|
burua
askoz ere gehiago pentsatzeko, eta ingeleseko akademiako lehen ikasgaira jo zuen mentalki. " Can I help you?", ekin zion neskak, harrerako lanak ondo betetzen zituela erakutsiz.
|
|
eman diezadakezu hango hura? Bi
|
buru
agertzen ziren argazki hartan: bata Eider zen, irribarrez eta begiak beti bezain txinpartatsu.
|
|
belaunak, sustraietatik agertu behar zuen umeak bidea libreago izan zezan
|
buru
likatsua ateratzean. Indarra egin zuen, bere eskuen noraezean kausitutako beso arrotz bat oratu zion, kexu indartsu batek egin zion ihes eztarritik gora umearen burua ate zarratuak irekitzen ari zela ohartzean.
|
|
belaunak, sustraietatik agertu behar zuen umeak bidea libreago izan zezan buru likatsua ateratzean. Indarra egin zuen, bere eskuen noraezean kausitutako beso arrotz bat oratu zion, kexu indartsu batek egin zion ihes eztarritik gora umearen
|
burua
ate zarratuak irekitzen ari zela ohartzean.
|
|
Eta beno, hasiera batean beldurrak jota egon naiz, sartu ala ez zalantzan. Baina
|
buruan
zerbaitek esan dit sartzeko lasai, eta azkenean eurekin egin ditut Dingleraino zeuden 45 kilometroak, umeekin jolasten eta abesten.
|
|
Esan diot nolakoa den nire Irlanda hori, musika zeltaz betetakoa, itsasoa eta lurra musu etengabean elkarren barnean sartzen direnekoa, eta
|
buruan
dudan guztia. Bide batez nire gidako azaleko argazkia erakutsi diot, eta esan dit estilo horretako tokiak gorago aurkituko ditudala.
|
|
Gauza horietaz hizketan geundela, zaratak entzun genituen gure atzean, eta nire aterpetxeko jendea (nirekin parrandan irten zena) oihuka eta arramaka. Gu geunden lekutik besoak, hankak eta
|
buruak
ikusten ziren mugimenduan, zirimola itzela sortuz. Segundo batzuk behar izan nituen erreakzionatzeko, ez bainuen ulertzen zer gertatzen zen (beharbada, eta ez da broma, edan nuen guztiagatik), eta zurrunbilo hartara hurbildu nintzenerako denboratxoa zeraman bertan Duncanek, borrokan zebiltzanak banatzeko ahaleginetan.
|
|
eztanda arrotz batek ekarri ninduen Eirera, eta orain neu nago eztanda baten erdian. Gudaren saltsan sentitzen dut neure
|
burua
, oraindik Ipar Irlandatik hain urrun nagoen honetan. IRAko norbait ezagutzea zoragarria izango litzateke.
|
|
Batzuetan galdetzen zion bere
|
buruari
zer ote zegoen motxilaren hondo hondoan, arropazko sakontasun hartan. Memoriari gogor eraginda ere ez zuen oroitzen zer izan zen hara barrura lehenen amildu zena:
|
|
Gau bat baino gehiago igaro zuen Txemak zoritxarreko Irlanda hartan lorik egin gabe, gogoratu ezinik ze kristo pasa zitzaion
|
burutik
disket hura aurkitu zuenean Eiderren gelako kutxa zahar batean. Ziurrenik ilusioa, nerabe garunbako batek bere gelako nesken koadernoak atzeko orrialdetik zabaltzen dituen bezalaxe, ea nonbaiten bere izena dagoen idatzirik.
|
|
Ez da zekena izateagatik. Askoz ere arrazoi sakonagoa daukat neure
|
buruaren
penarako: bakarrik utzi nauzula.
|
|
Begiak itxi nituen nahiago izan nuelako sinestea, amestea, itxaropenari gogor oratzea... errealitate puta honi aurrez begiratzea baino. Eta orain, Irlandan eta disket hotz bati esker, G12 kalera eraman duzun egia osoa ari zait agertzen, eta nahi izan arren ezin dut
|
burutik
kendu zu zeu zarela kontatzen didana Rocío harekin enrollatu zinela, Jabirekin izandako aferak uste zenuena baino garrantzi handiagoa izan zuela azkenean, eta oraindik ere" Connemara" aipatzen duzu, eta toki horretara zeure bila joan nahi duzula. Oraindik ez duzu zure burua aurkitu ala?
|
|
Eta orain, Irlandan eta disket hotz bati esker, G12 kalera eraman duzun egia osoa ari zait agertzen, eta nahi izan arren ezin dut burutik kendu zu zeu zarela kontatzen didana Rocío harekin enrollatu zinela, Jabirekin izandako aferak uste zenuena baino garrantzi handiagoa izan zuela azkenean, eta oraindik ere" Connemara" aipatzen duzu, eta toki horretara zeure bila joan nahi duzula. Oraindik ez duzu zure
|
burua
aurkitu ala. Ba nik bai, Eider, nik aurkitu dut zure benetako izaera.
|
|
Azken esperimentu haren txanda ere noizbait heldu zen: ispilu bat ipini nion kaiolaren horma baten kontra, bere
|
burua
ikus zezan eta, esperimentua ondo bazihoan, nortasunaren garapen absolutu bat lor zezan perikito horiak.
|
|
Egiteko gutxi eta
|
buruari
eragiteko lartxo. Ohean etzanda alferrik zegoela jakin zuen Txemak.
|
|
Ohean etzanda alferrik zegoela jakin zuen Txemak. Sargori zegoen, giroan bezainbat
|
buruan
. Sukaldera jo zuen garagardo bat lapurtzeko asmoz, baina ez zuen batere aurkitu.
|
|
Barrara hurbildu, edatekoa eskatu eta ez zen ordu laurdena ere igaro esku bat nabaritu zuenean bere lepoan.
|
Burua
jiratu zuen zerbeza beltza barran utzirik, baina ez zuen eskuaren jabearen aurpegia ikusterik izan, begietara zuzen zetorkion argi batek zeharo itsutu baitzuen Txema. Mozkorren bat seguru asko.
|
|
Zer uste zenuen, Legg, karabanako puten antzera makurtuko zela Mary zure esanetara? Ba ez, eta maletak egin zituen, eta
|
burua
ondo altxatuta egin zuen alde, eta arrazoiz gainera. Engainatu egin zenuen eta kito.
|
|
Engainatu egin zenuen eta kito. Gizonek titi parea behar dugun bezala, emakumeek
|
buru
pixka bat nahi dute, eta zure inteligentzia, Legg, aspaldi ito zen zerbezatan".
|
|
Ordutik ez dut neure
|
burua
inmentsitate horren barruan berriz ikusi, gaur arte. Eta zin degizut, Bitakora fidela, mugarik gabeko handitasun horretan txiki sentitzeko prest nagoela Irlandan, eta zin degizut egunero bilatuko dudala infinitu bat, besterik ez bada insomnioak berriro harrapa nazan, irla honek begi irekiak merezi baititu."
|
|
Egun pare bat baino ez badaramatzat ere, aspalditik nago ohituta hodeiez kargatutako Irlanda honetara: hau guztia nolakoa ote zen imajinatzen hasi nintzen egunetik; beti etorri izan zaizkit
|
burura
lehertzeko zorian dauden kotoi zikinezko zeruak.
|
|
Beste norbaitek agian eguzkia nahiko zuen, eta Tereren izena bururatzen zait orain, hain zuzen ere egiteaz batera kolore pittin bat hartzeko. Noski, Tereri inoiz ez litzaioke
|
burutik
pasatuko holako istorio batean murgiltzea. Lehenengo eta behin, lukeelako Jabi bakarrik utzi.
|
|
Baina niri ez zait inoiz
|
buruan
kabitu ihesalditxoek kolorea hartzeko izan behar dutenik, eta gusturago nabil euriaren mehatxua gordetzen duten hodeien azpietatik. Itxura bakartiagoa ematen diote bati; iheslariagoa, nahi bada.
|
|
Gainera, nire gidaren azaleko argazkiak gogorarazi zidan lurralde esmeralda deskubritu behar nuela, eta berarekin batera irlandar musika zoragarria sortzen den epizentroa. Ametsa gauzatuko zaidan tokia bilatu behar dut, nire
|
buruko
txoko guztiak betetzen dituen Irlanda pusketa hori.
|
|
Arazo bakarra, esan dit, zenbait gidari obseso dira: neska bakarti bat egiten ikusten dutenean automatikoki pentsatzen dute neska horrek bidaiatzeko baino beste zerbaiterako gogo gehiago izan behar duela
|
buruan
. Ninfomaniatik beherako ezer ez zaie kabitzen astazakil horiei, baina hala ere lasaitzeko esan dit, oso gutxitan gertatzen dela.
|
|
Alferrik izan ziren Dublingo eliza hartan Kristori botatakoak. Nola lagunduko zion horman eskegita zegoen batek, bere
|
burua
gurutzetik askatzeko gai ez bazen?
|
|
" IRAren aurkako operazio poliziala. Atxilotuen artean, Lahincheko atentatuaren
|
burua
". Ondo ondoan zeuden biak:
|
|
Bata atxilotua. Bestea, izartxo izan guran zebilena, egun bat lehenago bere
|
buruaz
beste eginikoa.
|
|
" Lahincheko atentatu lazgarriaren
|
buru
izan zen Ian Donnelley atxilotua izan zen atzo, Londonderryn. " Ralph" ezizenez ere ezaguna den aktibista honi hamar atentatu egozten zaizkio, gehienak Ipar Irlandan, baina baita Errepublikan egindakoak ere.
|
|
Ez zekien zelan ez zen lehenago konturatu. Liburutegian irakurritako egunkariaren data etorri zitzaion
|
burura
: 1994ko apirilak 9 Apirilak 9, koño, apirilak 9!!
|
|
Gehiago oraindik: oso posible zela Eiderrek bere
|
buruaz
beste egin izatea. Arrazoi sinplea zen, bai.
|
|
Etsi etsian irakurri zituen apirilaren 21etik aurrerako egunkariak ere, ea lau lerroko artikuluren batek Eiderren heriotza aipatzen zuen edo. " Ian Donnelley ren maitaleak bere
|
burua
hil du" edo antzeko zerbait ikusi nahi zuen, bere susmoak egiazta zitezen eta Eiderren azken engainua heriotza izan zela ziurtasunez jakiteko. Alegia, ez zela istripu soil bat izan, ezpada suizidio gordin bat, Eiderren amak eta Jabik eta beharbada koadrila osoak eta herri guztiak lehenagotik zekien bezala.
|
|
Baina ez dut idazteko gogorik, Belfast ikusteak zirrara bereziegirik sortu ez didan bezala.
|
Burua
non dudan oso ondo dakizu, Bitakora laguna, eta hori da ezinegona sortzen didana: beldur handia ematen dit deskubritu berri dudan Eider aske hau nire herrian kokatzeak.
|
|
Olinpiadetako aroak bezala, nolabait esateko. Eta ezin dut neure
|
burua
askatu, bederatzi urte bizipen asko direlako, lagun asko, elkarrekin eraikitako bizitza luze bat. Askatasuna ez da erraza, batez ere inori minik egin gabe.
|
|
Horrela esan diot, baina egiaz nahiago nuke oporretara joango balitz, berdin Asturias edo Malawira. Gutxienez ez nioke horrenbeste eragingo
|
buruari
. Baina beno, ezetz esan du, berak nirekin egon nahi duela, denbora asko dela batera ez gaudela.
|
|
Eta gaur hirugarren aldia izan da Jabi hemendik agertu dena. Lehenengo aldian esan nion nire
|
buru
nahasi hau gehiago endredatzerik ez nuela nahi, nahiko borroka handia dudala neure barruan, baina gaur ere agertu da. Lagundu egin nahi didala esan dit.
|
|
Ez pentsa alferrik eman ditudanik azken hilabete hauek:
|
buruari
majo eragin diot, beti ondorio berdinera iristeko: ez daukat ezer Txema kenduta.
|
|
Bederatzi urte eman ditut berarekin, daudenik eta urterik politenak berarekin eta soilik berarekin. Eta nora noa, Txema utziz gero, kalean zehar
|
burua
makurturik ibili behar badut, inori begietara so egiteko beldurrez. Eta nori laguntza eskatu, merezi ere merezi ez dudala jakinik?
|
|
une honetan, mundu guztia urruntzen ari zaidala ikusten dudan honetan, ez daukat inortxo ere nire benetako laguna dena. Ezta neure
|
burua
ere. Beharbada, gainera, neure burua dut guztietan etsaiena.
|
|
Ezta neure burua ere. Beharbada, gainera, neure
|
burua
dut guztietan etsaiena. Eta barruan sortzen ari zaidan pertsonatxo hau, berriz...
|
|
Egunkariak ez du zalantzarako tokirik uzten: " Iazko uztailaren 13an Lahinchen (Clare konderria) bost lealista hiltzeko IRAk antolatutako sarearen
|
buru
izateagatik atxilotu zuten atzo Ian Donnelley (Ralph ezizenez ere ezaguna), Derryko bere etxean. Atentatu hartan, IRAk sator lana egiteko erabili zuen Donnelley, eta berarekin batera beste zenbait aktibista atxilotu dituztela adierazi dute iturri polizialek".
|
|
Hasiera borobila izan zuen, antologikoa. Behintzat neskak
|
burua
jiratu zuen berarengana, eta irri gozoa eskaini zion. Hasiera bikaina izan zen dudarik gabe, momentu horretatik aurrera neska izan baitzen elkarrizketaren nondik norakoaz arduratu zena.
|
|
Autobusak Connemara atzean utzi zuenean," pikutara Eider, usteldu zaitez behingoz" esan zuen Txemak. Esan egin zuen; ez ozenki, baina alboko bidaiariek
|
burua
berarengana jiratzeko moduan bai.
|
|
Bizitza berri bat, astean behingo parrandak neska desberdinekin errematatzeko, laneko dirutxoak inorekin konpartitu beharrik ez izateko, bere bizitzaren jabe izateko. Eiderrek zioen moduan, bere
|
buruaren
jabe izateko.
|
|
Poliziak talde armatuaren aurkako operazio zabala iragarri du. Hala ere, ukatu egin dute sator lana egin duen IRAkidearen nortasunaren berri ezagutzen dutela, gaineratuz komando ilegal baten
|
burua
izan daitekeela. Hildako bost lagunen nortasunari dagokionez..." Eta izenen zerrendatxo bat zetorren jarraian.
|
|
Orainaldiari buruz, berriz, Txemak galduta ikusi zuen bere
|
burua
: " eta orain, zer?" izan zen egunerokoa irakurri eta okurritu zitzaion lehen galdera.
|
|
Beno, pentsatu zuen Txemak, behintzat ez zen mutil batekin izan. Minutu batzuk geroago" ez txorradarik esan" bota zion bere
|
buruari
.
|
|
Ba, bere arropak ipintzen ditudanean ez dudalako berarekin pentsatzen. Beste batzuk izaten ditut
|
buruan
; eta horietatik asko, gainera, bera baino zatarragoak. Baina berdin dit:
|
|
Badaezpadan ez zuen begiratu, zeren gainera askoz ere atentzio handiagoa eman baitzion beste gauzatxo batek. Ia bihotza ere irten zitzaion ahotik, hantxe, bere
|
buruaren ondoan
, bere begietatik hamar zentimetrora zegoen ohol luze hartan argi irakurri zuenean: " Rocío".
|
|
Xirriki xarraka eragiten zion kanpai mihi potoloari, etorkizunean Rocíorekin enroila zitekeela pentsatzeak ematen zion plazerra aprobetxatuz. Eskuek jostari bete zuten euren lana, fereka azal tentetuan zehar barreiatuz, zakilaren
|
burua
estutuz eta potroetatik gora bultzatuz Rocíoren irudiak merezi zuen hazi guztia. Hasperen ozen batek egin zion ihes, zakilaren barruak askatzen zituela sumatu zuen une berean.
|
|
Kontua da martxoa ez ezik apirila ere ziztuan joan zela, eta noski, maiatzean oso gutxitan azaldu zen Eider pisutik, Irlandako bidaiaren prestaketetan baitzegoen
|
buru
belarri murgilduta, eta Irlanda ez zen beste edozer bigarren mailara pasatzen zuen automatikoki.
|
|
Noski, Jabik erraz esaten zuen dena. Jabik aise egiten baitzuen bere
|
buruari
proposatzen zion guztia: pisua erosi eta Tereren ama limurtu (batek daki zelako amarruak eta hitz ederrak erabili zituen horretarako), lagunak aurkitu mozkortzeko gogoa zuenean, eta, azken batean, bere bizitzaren jabe izateko balio zuten hariak gogokoen zuen eran mugitu.
|
|
Ez, begien bistakoari beti modu tragikoan so eginez gero, aspaldi zen Txema zoroetxe batean. Adibidez, zenbait urte lehenago Eider eta beraren arteko harremana kili kolo utzi zuen esperientzia mingarri hura etorri zitzaion
|
burura
. Udalekukoa.
|
|
Baina printza txikiak sartzen zitzaizkion burmuinaren zirrikituetatik, hala nola esperientzia txar haren lekuko izandako udalekuaren izena, eta ondorengo egunetako haserre eta beldurrak... Baina ez zuen nahi, ez zuen gertaera hura gogoratu nahi, iraganaren zakuan sartuta mantendu nahi zuen, eta hura dena aspaldi bukatu zela esaten zuen Txemak ahots ozenez, bere
|
buruak
entzun zezan edo. Ez zitzaion oroipen hura askotan etortzen, eta nahiago zuen horrela.
|
|
Azkenean dudak sortu zitzaizkidan nire bene benetako arrazoia ez ote zen Rocíori esan niona izango. Eta pentsatzen aritu naiz beharbada neure
|
burua
engainatu baino ez dudala egin, egunerokotasunetik eta monotoniatik ihesi nabilela hainbeste aldiz errepikatuz; eta akaso egiazko kausak duela hiru urte inguru (bai, hiru dira, 1990eko udan izan zen, garai hartantxe ari baitzen jokatzen Italiako Mundiala) sortu zirela. Izan daiteke oraindik orbaindu gabe egotea uda hartako zauria.
|
|
Edo bestela agian pentsatu zuen" koño, ba zergatik ez?", edo beharbada suposatu zuen ez zela hain txantxetakoa eta kanpotik (besteen begiradatik) argiago ikusten zela gure artean existitzen omen zen kimika berezia. Ez dakit nik ze arraio sartu zitzaion
|
buruan
, kontua da gau horretan (nahikoa hordituta, esan beharrik ez dago) bere ezpainen artean aurkitu nituela nireak. Ez dakit azaltzen momentu horretan pentsatu nuena, baina munduko irudi guztiak etorri zitzaizkidala esango nuke:
|
|
–Ahaztu itzazu pentsamendu horiek, mina baino ez dizute ekarriko eta. Nahikoa izan dugu azken hilabete honetan, orain bere
|
buruaz
beste egin zuela pentsatzen hasteko.
|
|
Izango ziren hamar bat urte lizentziatu zenetik, eta gutxiago bulego txiki batean lanean hasi zenetik, eta horra non atera zion lehenbiziko aldiz etekina irakasgai horri. Gutxienez Maitek hasitako liskarrean
|
burua
hotz mantentzeko balio izan zion. Eskerrak Txemak ulerkor jokatu eta objektibotasunari lekua egin zion.
|
|
Ai!, ondo idazten jakin nahi nuke sentitzen dudan zirrara zelakoa den azaltzeko, baina argazkietan hainbeste bider ikusi dudan lurralde horrekin topo egiteko zorian nagoela pentsatze hutsak zoratu egiten nau. Ez dakit, guztiok izaten ditugu idealizazioak, eta neuk ere Irlanda bat daukat
|
buruan
. Larrez beterikoa, itsasoz eta amildegi itzelez josia, zerbeza beltzaren lurrindun tabernaz asea.
|
|
Dena dela, bihartik aurrera ikusiko dut nire ametsak betetzen diren. Bien bitartean bakardadearen bila noa, neure
|
burua
frogan jartzera, eta hilabeterako nire inguruko mundua ni neu baino ez izatera. Fuera ordutegiak, fuera kateak.
|
|
–Baina mesedez, Txema, horrela ez zara inoiz zulo horretatik irtengo. Ez zaude ondo
|
burutik
, kauenzotz, ezin dut sinetsi gogoratzeko hain premia izugarria duzunik. Benetan, pentsatu pixka bat:
|
|
Biharamunean estazioan ginen, trena noiz azalduko zain. Urrunean kea ikusi genuenean kili kiliak sortu zitzaizkigun tripetan, eta gure
|
buruak
trenaren bila lehiatu ziren arratsero egiten genuena ez bezalako borrokan.
|
|
Bagoiek handiagoak ziruditen kanpotik. Ez ordea jarlekuek, egur xaflaz egindako eskeleto haiek guk baino bi
|
buru
gehiago neurtzen baitzuten gutxienez. Trenak eguneroko minutu pare laburra iraungo zuen estazioan geldi ziurrenera, baina guk eternitatea zer zen ikasi genuen jarlekuetan jesarririk eta hankak dingilizka genituela.
|
|
Gau hartan ez baina hurrengo goizean hasi zen
|
buruari
bueltak ematen, iragan gaueko kontu haiek zenbat ote zuten egiatik eta zenbat mozkorretik. Dena dela, ondo zekien zuhurtziaz jokatu behar zuela:
|
|
Aurreneko bi mailak lurrera begira igo baditut ere, egoera kursiegia zela iruditu zait, zentzua duen inork ez baitu atzera begira alde egiten. Eta horregatik
|
burua
altxatu eta gora egin dut begiekin, eta oraindik beste hamar maila edo ikusi ditut nire pausoaren zain, eta abioiko atea zabalik. Eta hau ere, idazten ari naizen hau ere, kursia iruditzen zait; baina hori orain, ze eskailera erdian aurkitu naizenean ez zait hala iruditu.
|
|
Baina esan dut, eta beraz neure
|
burua
salbatu dut, hori guztia kursia egiten zaidala orain. Dublinen nago; zerutik ikusi dut, gure hegazkinarekin gurutzatzen ziren hodei kargatuek hala nahi zutenean.
|
|
Eta hori guztia idaztean
|
burura
etorri zaidan beste zerbait aipatu gabe ez nuke ohera (edo, hobeto esanda, ohearen gaineko lo zakura) joan nahi. Hasierako garaiak etorri zaizkit gogora handitasunaren kontu horiek aipatzean, Txemarekin ibiltzen hasi nintzeneko garaia alegia.
|
|
Eta espaloi bietan gainera. Jabi etorri zitzaion
|
burura
, berak ere mingaina trapututa ote zuen edo, arratsaldeko seietatik gauerdi ingurura arte –edanean lagun eta penak entzuten fidel– bere alboan egon zen adiskidearekin oroiturik. Azkenean zertarako...
|
|
Kontraesana zen.
|
Burutik
pasatu ere, pasatu zitzaion Eider bezain hilda zegoela bera. Edo agian gehiago, hilago alegia, zeren Eiderrek behintzat bidaia harekin majo disfrutatu baitzuen (joan baino lehenago ilusioz gainezka zegoen, eta bueltatzean pozez zoratzen), eta bere nahia bete zuen, eta libre izan zen bere gustura edozer egiteko.
|
|
Bera ere, Txema ere, Eiderren gustura ari zen bidaia egiten. Unibertsoko txotxongilorik patetikoena zela pentsatzen zuen sarritan bere
|
buruaz
. Baina gauza bat argi zegoen:
|