Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 192

2000
‎AIPATU berri dizut aitona Nikolasek barrendik bizi izan zuen borroka, egunaren eta gauaren artekoa, zentzu metaforiko batean, baina uste dut ezen heldu dela ene buruaz hitz egiteko ordua, neure egunaz eta neure gauaz, alegia, eta ene kontzientziaz, azken finean, zeren eta kontzientzia baita barrendik bizi ditugun, edo, hobeki, barrendik bizi gaituzten aingeruen eta deabruen arteko gudutokia, bertze metafora bat erabiltzeagatik.
‎Mapa hori bidailagunen ahotan egon da ibiltzen hasi garenean (Preteritok, esate baterako, adierazi du Manhattanen bakarrik Afrika osoan baino telefono linea gehiago dagoela). Baina mapa hori ez dut orriotara ekarri nahi izan munduaren egoeraz hitz egiteko (hori egiten nuen Dabidekin, batez ere" luxuzko ertzain" egin aurretik), neure buruaz hitz egin beharra dudalako baizik: Dabidek ni ilunpetara zigortu ninduen egiaz tiro egin zidan egunean, baina Karmeloren deia en  tzun eta gero, beharbada bera sentituko da ilun baino ilunago.
2001
‎5 Aurreko ikasturteetan, lehenengo momentutik zeuden produzitzera behartuta; ikasturte honetan, berriz, ez. Bere burua hitz egiteko moduan ikusten zuteneanhasten ziren ekoizten, inolako estresik gabe eta inork presionatu gabe.
2002
‎Norbere buruarekin hitz egin
‎Jarrera positiboak bizirik irauteko bide gisa ikertzen jarraitu zuen Frankl ek eta logoterapia hitza asmatu zuen, metodo terapeutiko bat, sendatzeko elementu gisa gizaki orok positibo pentsatu, hitz egin eta bere buruari hitz egiteko duen gaitasuna erabiltzen duena.
‎Zertan ari zen galdetu nion. Institutura itzuli eta ikasketa buruarekin hitz egin behar zuela.
2003
‎Ez dakit. Ez da erraza nor bere buruaz hitz egitea. Galderari alde deskriptibo batetik erantzunez gero, une profesional eroso batean nagoela esango nuke.
‎Gainera, pentsatu zuen Matiasek, bere buruari buruz hitz egiten ari zen Luvino etengabe, eta ez zeukan inongo interesik, antza, beste inoren bizitzarik kontatzeko, munduko interesanteena izanda ere. Erratuta zegoen Matias, baina:
‎Orduantxe ohartu nintzen tarte batez bisitaria han zegoenik ahaztuta neure buruarentzat hitz egiten egona nintzela. Aztoraturik, kontaeraren haria galdu nuen.
‎zeure buruarekin hitz egiteko aukera gisa baizik,
2004
‎Arnaldo Otegirekin behin baino gehiagotan hitz egin dut. Alderdi politiko guztietako buruekin hitz egin nahi dut.
‎Nik esan dizut, ez dizudala adarrik jarri, ez Iratirekin eta ez beste inorekin. Nirekin baino gehiago, zeure buruarekin hitz egin behar zenuke.
‎Aita hausnarrean egon zen une batez. Gero, bere buruari hitz eginen balio bezalako tonu pentsati batez, zera esan zuen marmarka:
‎Baina, neure buruaz hitz egin beharrean, hara zer esan zuen Gipuzkoako egunkari bateko kazetari batek, nik Errealean egindako aldi hartaz:
‎Gramatika aztertuz hizkuntzak esan ahal duena zehazten eta mugatzen dugu. Baina hizkuntzak azken finean pentsamenduak komunikatzen ditu, eta pentsatzea norbere buruarekin hitz egitea da, eta norbere buruari entzutea ere bai. Objektuen ezagutzaren baldintzak eta mugak zehazten ditu ondoren subjektuen arteko komunikazioa, gai nagusia, aztertu ahal izateko.
2005
‎UKBERRIk gazteek emandako berria egiaztatu nahian, Mercedes Calvo Ondare Zerbitzuko buruarekin hitz egin du, baina honek ukatu egin du horren inguruan ezer jakiterik: " ni funtzionari hutsa baino ez naiz, agindu asko sinatzen dut, Jakinarazpenak egin ditzaket baina nik ez dut agintzen".
‎Egunen batean azalduko dit norbaitek espainiarrak zertarako behar ditugun. Politikaren bitxikeriak –mahai inguruan daudenentzat baino, bere buruarentzat hitz egiten du, ondo ahoskatzeaz eta besteek ondo ulertzeaz gehiegi kezkatu gabe.
‎–Atzetik ditut –esan du, eta bere buruarentzat hitz egingo balu bezala jarraitu du– Egunero hor dauzkat, atzo bakarrik ez ditut segika sentitu.
2006
‎Halazabaltzen du Canok bere artikulua: «Barkatu nire buruaz hitz egitea, baina, hitzegin ote dezakegu idazleok beste ezertaz?». Uste horri helduta, euskal gatazkareneta literaturaren arteko erlazioaz aritzean nitasunetik, nor bere biografiatik abiatzeahautatu dute Canok bezala bilduma honetako beste hainbat idazlek ere, MikelHernandez Abaituak edo Hasier Etxeberriak, esaterako.
‎Barkatu neure buruaz hitz egitea, baina, hitz egin ote dezakegu idazleok besteezertaz. Nork bere gatazkaz, nork bere buruarekin dugun borrokaz, tentsioazharago?
‎–Eta ama? –galdetu dio, izekok bere buruaz hitz egiteko gogorik ez duela ikusita.
‎Gaur egun hogeita hamaika urte ditut eta ezin liteke esan adin betekoa naizenik ere. Neure buruarekin hitz egiten dut, eta aspertu egiten naiz. Erabakita dago, ezta?
2007
‎Ibilbideak aurretik finkatuak izaten dira herriz herri eta, fitxan, entzundakoen hainbat ezaugarri jasotzen dira: adin taldea, generoa, entzundako taldearen ezaugarriak etab. Kale neurketetan, noski, ez da norbanakoaren hizkuntza erabilera jasotzen, baizik eta taldeen erabilera; izan ere kalean zehar taldeak baino ezin izango ditugu entzun, gutxitan entzungo dugu norbait bere buruarekin hitz egiten.
‎Halako taldea, bere buruaz hitz egiterakoan langintza politikoetarako jaioa dela behin eta berriz esan arren, ekintza terroristetarako sortutako erakundea da.
‎Dantzaren estanpak, eta hegoaldeari jarraituz, Cádizko Unibertsitateak kantu flamenkoaren hastapen tailerrean sakontzen du, ikasleei flamenkoaren makilak bereizten laguntzeko. Baina kantu horri buruzko lehen eskuko informazioa lortzeko Flamenkoek beren buruaz hitz egiten dute Andaluziako Nazioarteko Unibertsitateaz; artista kontsumituak hurbiletik ezagutzeko aukera emango du; generoko espezialista batengana pertsonalki hurbiltzeko beste aukera bat egun bateko Bizitza dantzan, Ramon Llull Unibertsitateak antolatu duen Cristina Hoyosekin. Eta dantzarik gabeko kanturik ez dagoenez, unibertsitateek Asiako dantzen alde egin dute aurten, Cadizko Unibertsitateak Dantza Hindurekin, Barathanatyam ek, zeinaren jatorria Japoniako antzinako kultura indiarreko tenpluetan edo Sabeleko Dantzan baitago:
‎Ikastaroak eta datak IKASTAROA UNIBERTSITATEA DATA XXI. mendeko jazza Karlos iii.a Uztailaren 2tik 6ra Munduko poparen historia Kantabria Abuztuaren 20tik 24ra Rock and Rollaren artea Bartzelonako Autonomia Erkidegoa Uztailaren 9tik 13ra Gospel & Spirituals en tailerra Girona Uztailaren 19tik 20ra Biziaren hamaika mugimendu Joan Karlos erregea Uztailaren 23tik 27ra Flamenkoaren ospakizuna Konplutentsea Abuztuaren 6tik 10era Atzoko eta gaurko flamenkoa: Dantzaren estanpa Pablo Olavide Uztailaren 2tik 6ra Cante flamenkoaren hastapen tailerra Cadiz Uztailaren 9tik 13ra Flamenkoek beren buruaz hitz egiten dute Andaluziako Internazionala Irailaren 24tik 29ra Dantzaldiko bizitza, Cristina Hoyosekin Ramon Llull Abuztuaren 11 Dantza Hindua, Barathanatyam Cadiz Uztailaren 9tik 13ra Sabel dantza: osasunari eta mugimenduari aplikatzea Girona Uztailaren 16tik 20ra Itadakimasu:
‎Ez kezkatu ordea: ez dut neure buruaz hitz egin behar. Literaturgintzaren urteotako ibilbidea ondo samar ezagutzeak ematen didan talaiatik, gizonezkook ia inoiz aipatzen ez dugun kontu bat ekarriko dut lerrootara, atrebentzia ez bada:
‎Azken urtetan itxaropen izpirik egon bada, J. F. Kennedyk eta N. S. Khrustxevek lotura telefoniko zuzena jartzea adostu zutenekoa da, ze horrek adierazten zuen prest zeudela —ezer kanpora atera aurretik— elkarrekin hitz egiteko. Azken batean, giza arrazoimena nolabait ezaugarritua dago —pasio itsu zakarrarekin alderatuz— elkarrekin hitz egiteko eta nork bere buruarekin hitz egiteko gaitasun gisa.
‎Zergatik genuke horrelako tresna zatar bat? Buruz buru hitz egiten dugu guk, antzinako jendeen maneran.
2008
‎Bere buruaren gainean hitz egin nahian jaio zen liburu hura, galdera hau eginez: " Zer da emakume izatea?".
‎–Bailarako polizia buruarekin hitz egin dut, esan zion etorreran, ikusi zuela ohartuta?. Nire ardurapean geratu da honaino ekartzea; beraien eskutan geratuko da gainontzekoa.
‎Badago besterik. Pedro Sarasketak bere buruari buruz hitz egitean aitortzen zuenez: «?
‎Hizkuntzak bere iraganeko ekintzak berreraikitzeko aukera eta etorkizunean egingo dituen ekintzak interpretatzeko aukera ematen dio. Gainera, besteekin komunikatzeko bidea zabaltzeaz gain, bere buruarekin hitz egiteko aukera ere lortuko du. Horren ondorioz, bi mundu sortzen dira:
‎Hemendik aurrera inork negoziazioak bideratu nahiko balitu geratzen diren bahituak askatzeko Betancourten aldeko kanpainak komunikabideak itsutu dituen arren, beste ehunka lagun daude oraindik bahituta lehenik Kolonbiako Gobernuaren onespena jaso du. Askori ahaztu egin zaie, antza, Venezuelako presidente Hugo Chavezek bahituak askatzeko hasitako negoziazioak bertan behera utzi zituela Uribek, hark gerrilla eta armadako buruekin hitz egin zuelako berari ezer esan gabe. Oroimenean galduta geratu da, halaber, handik gutxira Ekuadorko lurrak bonbardatu eta 24 lagun hil zituela, erasoak bahituengan izan zitzakeen ondorioak kontuan hartu gabe.
‎Eta gogorragoa izan zen ezen bat batean sentimenduez eta oroitzapenez hitz egiten hasi baikinen, bikotearekiko sentimenduez, bikotearen akatsez zein dohainez, harremanez, bai bikotearekikoaz bai eta familiarekikoaz ere, txikitako oroitzapenez, zure aitaren izaeraz, zure amarenaz, eta etorkizunaz, ametsez zein asmoez. Eta nago ez gaudela ohituta gure buruaz hitz egiten, aipatu gai guztiez zer kontaturik, izan, badugula baina oso gutxitan azaleratzen ditugula, normalean isilpean izaten ditugun kontuak direla. Asko kostatzen zaigu gure buruaz hitz egitea, bai, eta gaizki pasatu ez banuen ere, argi daukat banakako elkarrizketa hura izan zela, egokitasun agiriari dagokionez behinik behin, unerik gogorrena.
‎Eta nago ez gaudela ohituta gure buruaz hitz egiten, aipatu gai guztiez zer kontaturik, izan, badugula baina oso gutxitan azaleratzen ditugula, normalean isilpean izaten ditugun kontuak direla. Asko kostatzen zaigu gure buruaz hitz egitea, bai, eta gaizki pasatu ez banuen ere, argi daukat banakako elkarrizketa hura izan zela, egokitasun agiriari dagokionez behinik behin, unerik gogorrena.
2009
‎Eiderrek galdetu izan balu: " Ez al zaizue iruditzen zutabegileon artean norbere buruaz hitz egiteko joera zabaltzen ari dela?". Nik baietz erantzungo nioke, ohikoak direla oso zutabegintzan" ni"," nire"," niretzat"," nire aburuz"," nire lagun batek dio" eta horrelakoak.
‎Defentsa eta akusazioek argudio eta material indartsuenak jartzen dituzte agerian eta lehia nola garatzen den ikus dezakegu gainerakook. Auzipetuak entzuteko balio izan zuten lehen egunek eta, esan liteke, Javier Gomez Bermudez epamahai buruak hitz egiten utzi ziela, besteak beste atxiloketa garaian jasandako torturez(" etakideek bezala torturak salatzen dituzte", zioen ABCk biharamonean).
‎Nor duzu buruan hitz egiten zaudenean, mikrofono aurrean?
‎amaiera emango dio Abandoibarra itxuraldatzeko planari. eitb.com ek dorrearen egitura eraikitzeko lanen zuzendariarekin eta zimendatze prozesuaren buruarekin hitz egin du.
‎Esan eta egin. Paul Lavery bere lankidearekin buruz buru hitz egin eta 36 urteko laguna zerri bat balitz bezala garbitu zuen.
‎Ze ederra. . Bere buruarekin hitz egiten dabil, ez zaio jaramonik egin behar. Coca Cola bukatu eta berehala joango da Martin autora, zoroa atzean utzita?.
‎Ez dakit gainerako emakumeek nori hitz egiten dioten haurdun daudenean, esan nahi dut, hitz egiten dioten horri aurpegirik jartzen ote dioten, susmoa dudan arren emakume haurdunek beren buruei hitz egiten dietela eta haurra beren buruak maitatzeko aitzakia baino ez dela izaten. Kalean ere ikusten baititut, ume jaioberriak bularraren kontra estu estu hartuta, noizbait izan ziren haurra indarrez besarkatuz.
‎Jaikita gero, ez zuen bere, zer? ...ulita gero ere ez, ohi bezala behintzat ez, fabrikan egun osoa egin ondoren; ez zuen, beraz, Benjamin Maria ikusten, edo itzal batean zehar ikusten zuen, zeina burmuinetan errotua baitzuen eta zeina ezin uxa baitzezakeen bere baitatik inondik ere; eta, etxekoen arteko harremanak isilpeko akordio batek arautu balitu bezala, inork ez zuen Nazario Orberen aurrean haurraz hitz egiten, baina honek bere buruarekin hitz egiten zuen maiz, ezpainak mugitzeko ohituratxoa, edonork izan dezakeena eta Nazarioren kasuan inoiz deigarria izan ez zena, itxuragabe areagotu zitzaion bolada hartan?, haragi puska hura beste gairik ez balu bezala; eta periodikoak leitzen zituenean ere, halatsu; izan ere, periodikoak leitzen izugarria zen Nazario, edozein txolarte aprobetxatzen zuen, etxean nahiz fabrikan?, bat hartzen zue... ihes egin nahi balio bezala, alferrik, guztia betetzen zuèn zapi ilun bat baitzen itzala, antza, bere pentsamenduen eta sentimenduen estalgarri.
‎komunistek bahitu zituztela, alegia, Nazario eta Teofilo Maria, bahitzaile baten izena ere eman zuen Markosek: Nikolai?, bera eta beste hiru gizon bahitu zituzten bezalaxe, nahiz eta bera berehala askatu zuten; esan ere, esan zion enpresariak EAJko buruekin hitz egiteko prest zegoela, bide hartatik komunistak estutzeko, aita semeen bizitza arriskuan egon zitekeelakoan, eta Maria Bibianak ezetz: ez, mesedez, oraindik ez, etxeko abokatua isilpeko lanaren aldekoa da, eta berak deituko dizu?
‎–Zu ikusten zaitut, eta ni gaztetan izan nintzena datorkit burura: nola egingo diot, bada, neure buruarekin hitz egiteko aukerari uko?
‎aita eta emaztearen izeko bat, zaharra. Esaten da bere onetik erabat irtenda ibili zela Bedrias aita orduan eta askotan agertzen zela teilatuetara, teilaturik altuenetara batez ere, 107 teilatura askotan, eta bere buruarekin hitz egiten hasten zela, ahots goran baina ez oso ozen. Jendeak gogoratzen du teilatu azpietako bizilagunak teilatuetara atera eta Bedrias aita ezkutatzen ahalegintzen zirela.
‎Hala, atxilotuen artean istiluak saihesteko asmoa erakutsi zuten hainbat pertsona zeudela gogoratu zuten. Atxilotuetako batzuk herria istilurik gabe husten laguntzen saiatu ziren polizia buruekin hitz eginez, jakinarazi dute. Ekologistak Martxanek nabarmendu du, hain zuzen ere, istiluen ostean autoak eta autobusak hartzera zihoazen pertsonei jazarri eta hainbatetan oldartu zitzaiela polizia.
‎Gero, mesedea egiteagatik bere mende nagoela uste izango du, halako mesede txikiarengatik...?. Horrela, bere buruarekin hitz egiten abiatu zen gure gizona ondoko atera. Eta txirrina jo zuenean bizilagunaren, egun on?
‎Futbolariek ez dute batere gogoko haien buruaz hitz egitea. Nolako tankera duten galdetzen zaienean, gehienek erantzuten dute ez dagokiela haiei hori esatea, edota, asko jota, topikoren bat edo beste botatzen dute.
‎...ulita gero ere ez, ohi bezala behintzat ez, fabrikan egun osoa egin ondoren; ez zuen, beraz, Benjamin Maria ikusten, edo itzal batean zehar ikusten zuen, zeina burmuinetan errotua baitzuen eta zeina ezin uxa baitzezakeen bere baitatik inondik ere; eta, etxekoen arteko harremanak isilpeko akordio batek arautu balitu bezala, inork ez zuen Nazario Orberen aurrean haurraz hitz egiten, baina honek bere buruarekin hitz egiten zuen maiz –ezpainak mugitzeko ohituratxoa, edonork izan dezakeena eta Nazarioren kasuan inoiz deigarria izan ez zena, itxuragabe areagotu zitzaion bolada hartan–, haragi puska hura beste gairik ez balu bezala; eta periodikoak leitzen zituenean ere, halatsu; izan ere, periodikoak leitzen izugarria zen Nazario –edozein txolarte aprobetxatzen zuen, etxean nahiz fabrikan
‎–Zu ikusten zaitut, eta ni gaztetan izan nintzena datorkit burura: nola egingo diot, bada, neure buruarekin hitz egiteko aukerari uko?
‎komunistek bahitu zituztela, alegia, Nazario eta Teofilo Maria –bahitzaile baten izena ere eman zuen Markosek: Nikolai–, bera eta beste hiru gizon bahitu zituzten bezalaxe, nahiz eta bera berehala askatu zuten; esan ere, esan zion enpresariak EAJko buruekin hitz egiteko prest zegoela, bide hartatik komunistak estutzeko, aita semeen bizitza arriskuan egon zitekeelakoan, eta Maria Bibianak ezetz: ez, mesedez, oraindik ez, etxeko abokatua isilpeko lanaren aldekoa da, eta berak deituko dizu...
2010
‎Norvegiako liga, teknikoki, Espainiakoarenetik urrun dago, eta atzelari zentralak oso fisikoak izaten dira han. Bere buruaz hitz egitean, baina, Demidovek bere ahal fisikoaz gain, bere pase joko ona nabarmendu zuen, eta ez duela egokitzeko arazorik izango esan. Normalean atzean jokatu arren zelai erdian ere joka dezakeela adierazi zuen.
‎Bihotzari hitz egiten dionak, hitzak sentimenduzko belusean bil bil eginik, arrakasta berehalakoa lortzen du. Buruari hitz egiten dionak ere lortzen du arrakasta, ez dezagun ahantz.
‎Legealdian zehar askotan Mariano Rajoy PPko buruarekin hitz egin duela esan du kazetarien aurrean, eta etorkizunean ere horrela egingo duela agindu du. Gehiago hitz egin behar badut, gehiago hitz egingo dut, azpimarratu du.
‎Eta, hala ere, korapilo korapilatsuagoa gertatu zitzaidan Benjamin Mariarena, Teorekiko haustura hura baino? nik ere neure begitik eta neure burutik hitz egin nahi bainizuke noizbait etxeko gai tabuaz, zuk zeurean hitz egin didazun bezala; behin edo behin mintzatu natzaizula gaiaz dagoeneko, Damaso??; arrazoi duzu; une honetan, baina, zerbait sakonago nahi nuke, eta ea zer kontatzen dizudan?
‎Andréyeven liburuaz mintzatzen baino gehiago, nahita edo nahi gabe, norbere buru, herren eta frustrazioak azaleratzen ari direla otu zaio iheslariari. Halako solasaldi batean dagoen lehen aldia izanagatik, eta egon ere, halabeharrezko istripu batek ekarri duelako?, literatura gutxi atzematen du han berak, eta norbere buruaz hitz egiteko gogoa sobera: terapia talde baten antza du, Alcohólicos Anónimos edo halakoren batena; alkohol menpekotasunaren ordez literatur toxikomania anitza pairatzea, horra AA taldeekiko ezberdintasuna.
‎Horregatik gehiago interesatzen zaigu diskurtsoa bera, enuntziazioaren bidez ber eraiki daitezkeen ezaugarrietarik karakterizagarria. Lan unitate minimoa testua da, eta testuari (generoari) utziko diogu bere buruaz hitz egiten. Bertan agertuko dira ikuspuntuak, inplikazioak, bisioak eta misioak?
‎Eta, hala ere, korapilo korapilatsuagoa gertatu zitzaidan Benjamin Mariarena, Teorekiko haustura hura baino... nik ere neure begitik eta neure burutik hitz egin nahi bainizuke noizbait etxeko gai tabuaz, zuk zeurean hitz egin didazun bezala; behin edo behin mintzatu natzaizula gaiaz dagoeneko, Damaso...?; arrazoi duzu; une honetan, baina, zerbait sakonago nahi nuke, eta ea zer kontatzen dizudan...
‎Hurrengo egunean ez nuen horretan baino pentsatu. Zela haurrengatik, zela lanarengatik, ez genuen buruz buru hitz egiteko aukera askorik egunean zehar. Baina afalostean, haurrak oheratu orduko, ohikoan ez bezala, gure gelara sartzen ikusi nuen, telebistari uko eginez.
2011
‎Banekien irakurleekin solasaldiak antolatuko zizkidatela eta, edozein galdera egiten zidatelarik ere, nik beste zer edo zerekin erantzungo niela, halakoxea bainaiz jendaurrean urduri jartzen naizenean. Banekien neure buruaz hitz egiten hasiko nintzaiela eta edonor lotsarazteko moduan hitz egingo nuela gainera, isildu beharreko hainbat gauza agertuz eta neure mania nagusien kontaduria eginez, horrek entzuleei grazia egingo zielakoan. Denak isilik eta deseroso zeudela oharturik ere, banekien ez nuela hitz jarioa moztuko eta ataka gaizto horretatik aurkezleak berak edo editoreak aterako ninduela bromaren batekin.
‎Diktaketa amaituta, esekitzekotan zela eta Citroënean zain zeuzkanengana abiatzera zihoala, elkarrizketari une batez eusteko erregutu dio emakumezko ahotsak hariaz bestaldetik, Bilboko Correo kaletik. Erredaktore buruak hitz egin behar duela berarekin, eta itxaroteko.
‎Hiru ordu eman ditut eskailera alu honetan ipurdia izozten! , erran zuen bere buruari hitz eginez bezala. Bitartean, bere poltsan bilatzen zuen ero moduan?.
‎–isilik gidatu zuen tarte batez. Gero, bere buruari hitz eginez bezala mintzatu zen?. Kasu honetan zerbait itzurtzen zaidalako sentipena dut.
‎Ipurdiaz hitz egitea, geure buruaz hitz egitea da.
‎Ilunabarrean, lehorreratzeko orduan, pieza bat puskatu zitzaigun eta ezin zen konpondu. Ceutak seinaleak egin zizkion beste ontzi bati eta hango buruarekin hitz egin ondoren, mutil bat pasa zen gure ontzira, eta ontzia, poliki, baina mugitzen zenez, hondartzara hurbildu ginen. Han mutilak pieza askatu zuen eta beste baten bila joan zenean gu itsasbazterretik aldendu ginen seinaleren bat egiten ziguten arte.
‎Deabrua beti deabru. Nik, egia esan, ez nuen aditu oso ondo zer erantzun zion, meza baita nork bere buruarekin hitz egiteko toki ona. Eta nik tamalez banuen zer kontatu neure buruari.
2012
‎Hala adierazi dute udal ordezkariek: " Udalak Serbitzurekin zuen kontratua ez du berritu, eta ELAk enpresa hartako buruekin hitz egin luke. Zerbitzu publikoa indartu eta lan eskaintza publikoa sustatzea da gure helburua, eta horren aldeko apustua egin dugu".
‎Tranparen bat ere egin dut. Asko interesatzen zitzaidan idazlea, Martin, neure buruaz hitz egiteko bidea ematen zidan neurrian. Baina hori eragozteko Juliaren bidez ikusten da Martin, nahiz eta zailagoa egingo zitzaidala pentsatu nuen, emakumea izanda gero ikusi dut ezetz, azken finean emakume baten barruan sartzea edo gizon baten barruan… barkatuko didate irakurle batzuk, baina iruditzen zait ez dela horren diferentea.
‎Estatus politiko berri baten inguruko akordioa Euskal Herriko instituzioetan eta bertako eragileekin hitzartzen saiatzeko deia egin dio EH Bilduk Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaiari. Koalizioak uste du Urkulluk Mariano Raxoi Espainiako gobernuburuarekin negoziatu eta akordioa lortzen saiatzeko agertutako asmoa «ikaragarrizko errespetu falta» dela euskal herritarrekiko, haiei hitza eman gabe zuzen zuzenean doalako PPko buruarekin hitz egitera. Madrilera ezer negoziatzera joan aurretik, euskal herritarrei hitza eman eta haien iritzia entzuteko eskatu dio EH Bilduk EAJko lehendakarigaiari.
‎Hasieran bere buruarekin hitz egiten zuen, baina, une batetik aurrera, hori ere ez. Ez zuen buruan pentsamendurik aurkitzen, irudien zapping bat besterik ez, irudi bat bestearen atzean, inolako zentzurik gabe.
‎Eta, bere buruari hitz egiten bezala:
‎Eta bide horretatik Meaden ildotik irtenda, psikologia elkarrekiko harremanetatik erauzi eta norberaren baitan kokatu dugu. Gure buruaz hitz egiteko moduetan aldaketa itzela: ez gara jendartean garena, nitasuna (self, Meaden erdaran) ez da jendartean aritzeko funtzio bat edo izate bat, aitzitik, nitasuna norberaren baitako" entitate" bihurtu zaigu.
‎Aurpegirik ez zuen. Baina bururik gabe hitz egiten zuen. Izen eta abizen bat zuen existitzen ez den mihiaren puntan.
2013
‎I, igo Urkullu lehendakaria alderdi politikoetako eta erakundetako buruekin hitz egiten hasi da gaur goizean, bilerak egin eta Eusko Jaurlaritzaren egonkortasunerako itun bat adostea xede.
‎" Bertsolari bezala, eta baita gure kulturagatik ere, aritzen gara gai gai sozialez eta politikoez. Baina gero ihes egiten diogu geure buruaz hitz egiteari; gure beldurrak, konplexuak, minak, frustrazioak eta beste partekatzeari eta ezkutuan ditugun hainbat alde erakusteari". Unai Muñoaren hitzak dira “Ez gara Palestinaz ari” ikuskizuna hedabideen aurrean aurkeztu zutenekoa.
2014
‎Esaterako, praktiketako arduradunak bildu eta beren prozeduretan nabarmen lagatzea tutoreak euskaldunak diren ala ez, eta jarraipena egitea," euskaldunak diren kasuetan, ikasleari euskaraz zuzentzeko eskatzeko". Gero, enpresa buruekin hitz egiteko kanpaina letorke, batez ere, euskara planak dituzten enpresekin. Lazkano, dena den, kontziente da proiektu honen iturburua euskararekiko kezka duten bizpahiru hezitzaileren gogotik sortu dela eta ikastetxeek enpresetan ez dutela eskuhartzerik.
‎Bronowski ren arabera (1977), berehalako erantzunak inhibitzeko duen gaitasunari esker, sentimenduak informaziotik bereizi, gertaerak ebaluatu eta iraganaren eta etorkizunaren kontzientzia har dezake gizakiak. Bere buruari hitz eginez bere portaera kontrola dezake, eta mezuak analiza eta sintetiza ditzake.
‎Orduan tailerrak dohain egin ditugu. Gainera, Plan Modernako buruekin hitz egin nuen, planean talentua eta jakintzak deitutako zati bat agertzen delako. Orduan probatzeko eskatu nien.
‎Wotanek beregana gerturatzen du Frickak Siegmund hil dezan konbentzitzera hala esan badezakegujoan ostean; badaki bere aitaren hitza pizten, Wotanekin benetako harreman baten erabateko pribilegioa duela esan dezakegu. O, mugak daude halere, jainkotasunarekin zerikusia dutenak, zeren Wotanek bere alabari hitz egitean bere buruari hitz egitearen itxura eginda soilik jasan dezake. Brunnhildek ‘Wotanen nahia’ izenez definitzen du bere burua.
‎Lotsa ematen zion bere buruaz hitz egiteak, eta norbaitek —Arenal Kafeko ugazabandrea bezalako norbaitek, kasu— horretara bultzatu nahi zuenean, beste aldera begiratu eta isilik geratzen zen. Gauza bera egin zuen aldi hartan ere.
‎Neure buruarekin hitz egiten
‎Menken entzun nuen segurtasun buruarekin hitz egiten.
2015
‎Horrela esaten zen? Paseoan zehar hazten joandako emozio itzel haren eraginpean, lorategian hasi zen, poltsa eraman nahi izan zionean, eta herrian handitu zen, bere buruaz hitz egin nahi izan zionean?, zertxobait okerra hasi zitzaion iruditzen bere burua eta berak inoiz ezagututako guztia. Bitxia zen, oso.
‎Ez zen beharrezkoa. Aukeran nahiago nuen buruz buru hitz egin. Berak soinak goratu eta irribarre doi batez agurtu ninduen.
‎2 Nik nahi nuke agertzea, hemen izan daitezkeen engainuak (esperientzia handia duenarentzat ez dela engainu handirik edota batere ez dela izango uste badut ere, baina esperientzia handia izan behar) eta espiritu on eta txarraren artean dagoen aldea, edota nola izan daitekeen adimenaren beraren irudipena, litekeena baita? edota espiritu berak bere buruari hitz egitea. Hau ez dakit nik izan daitekeen, baina gaur ere baietz uste dut.
‎Bere buruaz hitz egiten du (ik. Bizitza Liburua, 25, 14 azpiko oharra).
‎Beste bat balitz bezala bere buruaz hitz egiten du hemen, argibide autobiografiko ederrak emanez. –Esan dudanez:
‎Anakoreta idatzi zuen azpian. Ez da pentsatu behar, ordea, bere buruaz hitz egiteko asmoa zuenik. Letren munduan boladan dagoen kontu hau ez zuen atsegin.
‎Ez kontaketaren benetakotasuna axola zitzaiolako, ezta sinesgarritasuna. Gehiago zen tamalgarria iruditzen zitzaiola norbaitek une batean bere buruaz hitz egitea baino gai interesgarriagorik ez zegoela erabakitzea. Zuazo ibili, helburu baten bila zebilen:
‎Zuazok, azken batean, topaketen eta elkartearen inguruko informazioa eskuratu nahi zuen. Ez bere buruaz hitz egitea.
‎Hori edozer delarik ere. hainbeste beldurtu, pasatuko da hau ere, zer gertatuko da ba, merezi izan du eta aski da, Harry Potter dirudi, baina Harry Potter pakistandarra, kimioterapia egin beharrik ez, onartzen dut jainkoen zigorra, ez, mesedez, ez, zergatik joanerakoan, itzulerakoan gertatu besterik ez, nork esan dezake Metropolitanean La Bohème ikusi duenik ohaide izan dituen bi emakume zoragarri albo banatan izanda, Walter Pensacola alua nirekin batera hilko duk behintzat, putakumeak aurre hartu nahi zidaan Sintasolen salmentekin, orain ikusiko duzue zer den ona, orain ikusiko duzue zer den garrasi egitea, kendu ba labana, kakanarru bat duk, itxaropena da galtzen den azkena, oraintxe galdu dudalako dakit, trilogiako azken alea nola bukatuko ote da, bye bye, gizontxo, que os den, jainkoarengan ez dut federik, baina aukeran nahiago jainko asko dauzkaten erlijioak, montaña rusa al da, ama, montaña rusa al da, beste mezu bat utzi behar nion Orlandori erantzungailuan, ez hain patetikoa, eta mobilean grabatzen badut, aurkituko ote dute onik trastea, bada giltza bat armairu gaineko sobre gorri batean, giltza horrek zerako tiradera irekitzen du, esango dut, bizitza asegurua eskaini zidatenean, klikatu genuen ala ez genuen klikatu, badaezpada hobe da hegazkin txartelak beti Visarekin ordaintzea, suge larruzko bota zuri horiek bai ederrak, eder direnez zapatak, ederra behar du haiek soinean dituzula hiltzea ere, edo ni bezala haiei begira, bitxia hauxe, hil beharrak berak baino gehiago izorratzen nau ondoan zokormazo inpresentable hau dudala hiltzeak, larrialdietako irteeraren ondoan, beharrik, okerragoa litzateke hiesarekin gaixotuko banintz, konparazio, leuzemia, esklerosi anizkoitza, si tú me dices ven, ez dago koberturarik, sesio bikoitza Bellas Artes zineman, ikusiko dugu egia ote den zure bizitza film batean bezala begien aurretik igarotzen zaizun kalaka hori dena, hogeita zazpi, Amy Winehousek eta Jim Morrisonek bezala, heganeskak batez bestekoa baino zaharragoak ziren, azafatoak homosexualak dira denak, susmatu behar genuen zerbait ez zihoala ondo, hamahirugarren ilaran nago, agidanez, Lifevest Under Your Seat, beharrik, hijo de la chingada, hijo de la gran chingada, chinga a tu madre, Walt Disney, ñam ñam, grask grask, guau guau, bua bua, snif snif, contigo mi vida quiero vivir la vida, superbotereak dauzkat, this is a perfect day, drinking sangria in the park, behin bakarrik izan nintzen desleial, baina beranduegi da orain inkesta batean aitortzeko, haurdun geratu ez banintz ez niokeen nire buruari hiltzaile esango, asesino, haxix hitzarekin zerikusia duen hitz bat da, Smoking in the Lavatory is Strictly Forbidden, zein ote da zeraren batez bestekoa hegaldi honetako bidaiari guztiak kontuan hartuz gero, zera zer den, ba zera, zer izango da ba, erre egin behar nituen gutunak, neskapote ederra zegoen ahizpa txikia, eta ni zaharrenarekin kateatu behar, arima ihesi doakit azken esaldi honekin, Boeing bat da hau, ala Airbus bat, konpañero, Fokker bat, fucker bat, fuck bat, zer kostatzen da telefono dei bat, ei zu, berradiskidetu egin behar genuen, garaiz berradiskidetu, business class, oh, my darling, oh my darling Clementine, heriotza dugu zain, bidaiari sarriaren Golden txartela izan arren, ez dut lagun gehiago galduko, ni galduko nauzue, aldiz, tú a Bostón y yo a California, galtzaile bat naiz, beti jakin izan dut, garaiz onartu behar nuen hori, gafitas hori talibana al da, zulatuta daukat galtzerdi bat, ezabatu egin behar nituen ordenagailutik Jenniferrekin atera nituen argazkiak, errapeak miazkatzen nizkiona behintzat, ez ni besarkatu, beltz zikina, you nigger, baina Yetia existitzen da, bai ala ez, y lo que me queda de vida quiero vivir contigo, are you talking to me, hondoratu baietz denak ni gabe, enpresa, familia, hondoratu baietz, orain jada beranduegi da, arre edo iso, testamentua egiteko ordua, King Kong izan al da, ama, zer da profezia bat, desio dugunaren kontrakoa da profezia, ume, eta aurresaten dugu bete dadin desio duguna eta ez profezia bera, ez dut ulertzen, ama, Coral Gableseko etxeak bilobari uzten dizkiot, bakarra baino ez zitzaidanean geratzen, laugarren mailakoa, procesal, suerte que mis pechos son pequeños y no los confundes con montañas, lero, lero, lero, hau nik adina merezi duenik ba ote batere hegazkin honetan, nik ere aitortzen diat bizi izana, Pablo (eta edan izana, edan), dos gardenias para ti, con ellas quiero decir, eskala gehiagorik ez JFKko itxarongela nazkagarrian, David Brubeck Take Five, Herbie Hancock Cantaloupe Island, you sinner, stand up and clap your hands, uste baino lasaiago ez ote dago, bada, jendea, esan nahi dut, dadas las circunstancias, I’m Spiderman, nadie es perfecto, Carolina del Norte está más muerta que, Municheko Paulaner gozoa, litro bete goizeko seietan dastatzen duten broker eleganteak arraiaz orraztuta, gomina, gomina, gomina, banekien, behin bakarrean larrua jo gabe hilko nintzela, non daude mentazko fisherman’s karameluak behar dituzunean, kale edo bale, autoz joan behar genuen bakantzetan, zapore metaliko hau ahoan, pasta or chicken, and you, madame, chicken or pasta, yes, of course, we do have tomato juice, do you like it with pepper, salt and lemmon, sir, zertara dator hainbesteko iskanbila, ezin al du hemen kristauak lorik egin, kristauak hain zuzen ere ez, bihotza geratuko zaidan une exaktoa, bizarra moztu behar nuen, hora de la muerte halako eta halako, asmatu du horoskopoak, Rosaura, zaude isilik haurra, ez egin negarrik, zergatik dira gonbito egiteko poltsak paperezkoak, eta Beatrizek hiru urte baino ez ditu, bete gabe, izan gaitezen krudelago, izan gaitezen samurrago, har ditzagun arrisku gehiago, eta egin ditzagun hiru gauzak aldi berean, everybody now, CIAk edo herederoek nire mailen arrastoa ez segitzea espero dut, ezabatutako mailak ere ikertzen omen dituzte orain, askoz interesgarriagoak, jakina, esadazu zer botatzen duzun zaborretara eta esango dizut nor zaren, cinco sirenitas te llevarán por caminos de algas y de coral, otorrinolaringologo, zein harro sentitu nintzen hitz hori esan nuen lehen aldian, azioa ederra, gaztetxoaren pozak eta bizitza fantasia enormea da oraindik, urre koloreko baldosen bideari segi, zertarako egin nintzen odol emaile, nire odola unibertsala delako literatura ona bezala, orduan, esan dezaket gutxi batzuei jo niela behintzat, milikaldia egin eta erdi haserretu zitzaidan Denverreko kontrabaxu jotzailea aintzakotzat hartuta hamaikari, zehazki, aire girotua ederki dabil, zorionez, honetarako ipini zidaten giltzurrun berria, bidaiatzeko, ezta, Erromako Trastevere auzoan primitivo ardo hura, Veneziako hoteleko gela hartan euria sartzen eta gu leihoko maratilarekin borrokan, hori zen paradisua, maratila bat da paradisua, garaiz heltzea da paradisua, maratilari garaiz heltzea, ez goizegi baina ezta beranduegi ere, leku egokian une aproposean, Emergency Exit, haragia da paradisua, trenak eta zaldiak estimatzea, gonaduna belauna belaunaren gainean pausatu eta gero agerian geratu zen belaun zatia gona beherantz tiratuz ezkutatzen, eklipse totala Machu Picchun, Empire Stateko ikusmira, Le Big Mac, Stonehengeko kromletxa, lehen koka lerroa eta azkena, ile lehorgailua etxean ahaztu nuen, edonola ere, eso que te, eso que nos, baldin bait ere hegaldia galdu izan banu, Dusseldorf 1 Terminaleko komunean Milango fisio harekin txortan egin nuen hartan bezala, connecting flights, flights and more, oh my God, oh yes, oh, don’t stop now dear, Monteverdi, Haendelen kantatak, Albert Camus, baggage claim, beti ahazten zait, oporrak Cuscon edo Jaliscon, buffet libreko pultsera, baina zertarako saiatu, dena ahaztura izango bada jada, labirinto bat, hilkutxa bertikalak, Montblancera igo nintzen, behintzat, eta Cervinora, segurtasun ziztrin baten truke bere askatasunari uko egiten dion herri batek ez du ez segurtasun ez askatasunik merezi, esloganik ez orain, faborez, luzeegia da gainera eslogan izateko, nork esan zuen hori, Benjamin Franklinek, baina eslogana ez bada zer, hilartitza, barka ez altxatzea, komunera joateko da, arren, the walk of life, ventanilla o pasillo, aireportutik erdigunerainoko taxiaren hirurogei dolarrak aurreztuko dituk, pagotxa, Washingtonen gurasoak ikustea zen asmoa eta zeruan aitona amonak ikusiko ditugu azkenean, laztana, txikitxo, nire begietako nini, asaba zaharren baratzeko kalabazatxo, izango al da Quebec independente inoiz, it’s a cold and it’s a broken hallelujah, baina inoiz ez dut jakin zer den hallelujah zehazki, egia esan, propinak kalkulatzearen nekea, kredituaren amortizazioa, zergak, kontabilitate saileko Rachel, berriro hasi dugu, da cappo, akabo, hori zen dena, beraz, deus ez pentsatzea omen da meditatzea, bazkari batean umiliatu egin ninduten behin pentsatu eta meditatzearen arteko ezberdintasuna ez nekielako, eta orain saiatzera noa, ezertan ez pentsatzen saiatzera, meditatzearen eta pentsatzearen arteko ezberdintasun horretan ere ez pentsatzen, Psikosia eta dutxako labana, Nusrat Fateh Ali Khan, ali maula ali maula ali dam dam, harrapatu eta kendu horri labana, Matt, edo iltzatu lepoan borborka geiser hasi arte, txarriboda, hay una guerra, yes indeed, there’s a war, hori beti, bi potrorekin, where the streets have no name, yoga, yoga egitea onena, hanka sartze gehiagorik ez, lagunei hozkia emateko moduko txerrikeria desatseginik egiterik ez, Fasten Your Seatbelts, etxetik estututa etorri naun ni, estropezu gehiagorik ez altzariekin eta kaleko espaloi ertzekin, bracketak hortzetan jarri beharrik ez, ez dut anaiaren eztei egunean speechik bota, bota ditzatela nitaz speechak eta laudatioak nire hiletan, a zer deskantsua, bai mutil ona, beti kasu egiten zuen igogailuan, igogailurik ez geneukan, eskaileretan orduan, zer da errukia, ama, errukia granada bat eskuetan lehertzen zaizunean ingurukoak zipriztintzen dituena da, eta bitartean, bitartean heldu eskutik, I wanna hold your hand, nire diskorik onena grabatu gabe eta nire traje bakarra tintorerian, karu ordaindu nituen eta ez ditu ahizpak nik ekarritako erronbo berdeko txapin zuriak sekula estreinatuko, inork ez du hildako maskotez hitz egiten hegazkin istripuetan, oporretara joateko mania aluba, igualeko geunden gu etxe zuloan goxo, pues vale, pues eso, ilea tindatu behar neketsua, aurten urdina zegoen modan, azul eléctrico azul petróleo, Pasoliniren nobela amaigabea, zenbat gauza amaitu gabe eta ze nezesidade dago amaitzeko, ezta, utzi erdizka mitina, joan ta bila, fini, agur Nobel sariari, hura bai kontzertua, Brucek urte hartan eman zuena, it don’t mean a thing if you ain’t got that swing, non dago nire ezpainetako rougea, ea nork daukan orain txalekua jartzeko barrena eta umorea, urdaila edo gibela, oxigeno maskarak, xanpaina eskatu behar nuen, Lufthansan beti egiten dudan bezala, aizu, baina hau American Airlines da, aizu, baina ni mekazalea izateak ez du esan nahi honekin ados nagoenik, trenkatu, trenkatu zintzurra horri, zerotik hastea nekagarriegia zen, errepikakorregia zen dena jada, jainko maitea, jainko potoloa, mila esker suizidio lagundu honengatik, ni ez nintzatekeen sekula nire kabuz ausartuko, aitaren, semearen eta izpiritu santuaren izenean, amen, amen, amen, more tea anyone, bai mesedez, hartuko nuke more tea, holly ghost, holly shit, holly crap, hirutasun santua, with or without you, mierda, mierda, mierda, le llamaban Trinidad, nik aitaren antza daukat, baina nork izango du nirea, ongi merezia daukagu, hegan egitearen harrokeriak ezin zuen beti doakoa izan, a zer putakeria, beka lortzeko pasatu dudan uda eta gero, du du du ...it, ez al zen hori Michael Jacksonek egin ez zuen biraren izenburua, fucking muslims, a zer kiratsa, tapiz horren gaineko gonbitoak Pollocken koadroa dirudi, hasieran kendu behar nion labana, what the hell, putos moros, zergatik ez dio inork labana kendu, nola pasatu du kontrola lehenik eta behin, qué sé yo, tatatá, bizitza ez da hainbesterako, baina ez dago besterik, zer nahi duzu esatea, nire buruari hitz egiteko mania puta hau, es lo que hay, just do it, pilotuak salbatuko gaitu, entrenatuta daude muturreko egoeretarako, militarrak izan ziren lehenago, estatistikoki, zeintzuk ziren aukerak, what are the odds for Christ’s sake, psikofonia bihurtzeko zorian, entzumena da galtzen den azken zentzua, bazenekien, nik ere ez baina orain biok dakigu, judutar ortodoxo batzuk ikusi ditut lehen xe...
‎Nire buruarekin hitz egiten dut.
‎Borrokatzen nabil ostuta hau konpontzeko, ez nire buruaz hitz egiteko Northpole. Erantzun,
‎Mantentze eta suhiltzaile buruekin hitz egin dugu.
‎Entzuten duzu zure burua hitz egitean?
2016
‎Nik ez dut behin ere damu hitza erabili nire buruaz hitz egitean. Nik autokritika hitza erabiltzen dut.
‎Ahotsean antzematen zitzaion ikara, eta eztarrian korapiloren bat zuela ematen zuen, norbaitek zintzurra bi eskuekin estutuko balio bezala. Esaten ari zenarekin asmatzen ez zuenez, bere buruari buruz hitz egiten hasi omen zen, estualdietan beti egiten duen bezala, eta isilpean gorde beharreko hainbat zertzelada kontatu zituen. Horrela ikusteak berari pena ematen dio eta baita entzule askori ere, maite dutelako.
‎Auskalo. Ez zirudien, gainera, bere buruaz hitz egitea gehiegi gustatzen zitzaionik. Hain zuzen ere, Helenaren jatorri perutar japoniarraz hitz egin bazuten, Iratik galdetu ziolako izan zen, ez berak espontaneoki ezer kontatu zuelako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia