2000
|
|
Baina zer egin nezakeen nik, disimulatu baizen? Zeren, alde batetik, nola gizon hura baitzegoen itsuturik eta guztiz hertsirik, ezin egin bainezakeen indiarren defentsa eta apologia garbia, sugeen putzuan akabatu zutèn indiar haiek bezala akabatu nahi ez banuen bederen, eta zeren, bertzetik, ez bainuen buruan Gorukiren iduria baizen, pentsaturik ezen zerbait egin behar nuela haren alde, neure
|
burua
galtzerat utzi gabe.
|
2015
|
|
Jaso dezatela maitasun hau barruan, eta ez gehiegi egosten duen eltze baten antzera, egurra neurri gabe jartzen delarik isuri egiten baita dena; neurrira ekar dezatela su horretarako hartu zuten sugarria eta saia daitezela garra eztitzen malko gozoekin eta ez desatseginekin; malko desatseginak dira, izan ere, sentimendu hauenak eta kalte handia dakarte. Nik noizbehinka izaten nituen hasieretan, eta
|
burua
galdua uzten zidaten eta espiritua nekatua, biharamunean eta geroago ere otoitzera ezin itzulirik egoteraino. Beraz, hasieretan kontu handiz ibili beharra dago, guztia leun leun joan dadin eta espiritua barrualdetik jarduteko prest ager dadin.
|
|
Pentsatzen nuen, nik neuk ulertzen nuen eran Jauna zerbitzatzen ez nuenez gero, ez zedila alferrik gal Haren Maiestateak aditzera eman zidana, eta beste batzuek zerbitza zezatela nire ordez. Hau diot agerian gera dadin nolako itsumenean nengoen, neure
|
burua
galtzen uzten nuen bitartean, besteak irabazten saiatzen bainintzen.
|
2016
|
|
GARAI hartan ez ninduen ezerk asebetetzen, ez ninduen ezerk pizten, ezerk ez zidan indarrik ematen, speed edo koka tiro batzuk izan ezean. Gauez eta festan besterik ez nintzen ondo sentitzen, neure
|
burua
galtzen uztean, argiek intentsitate biziz diz diz egitean, itzalen artean, musikaren astinduak torax barrura sartu eta bihotz taupadak haien erritmora errenditzean, desitxuratzen hasitako nire bizitzak gauarekin bat egitean baino ez. Taberna edo gaua ez zen beste guztiak min ematen zidan:
|
2017
|
|
Jakingo duzunez, eta ez badakizu, hau ere baserrietako jakituria baita liburuetakoa baino gehiago? orain ikasiko duzu, sugeak txoriari begiratzen dionean hura txoratu, erotu,
|
burua
galduta uzten du, ezertaz jabetzen ez dela eta bertatik aldegin ezinda; hortik aurrerakoak, erraxak dituzu asmatzen. Hemengo sugeek ezin digute halakorik egin, zorionez, baina aditzea dudanez, eta honen berri behinik behin nik baino zehatzago eta xeheago jakingo duzu zuk, urrun haietan ibilitako misiolariek kontatzen digutenez, non edo han ba omen da suge handi, izugarri bat, txori gaixoen antzera piztia galantak ere liluratu eta jan egiten dituena, eta piztia horien antzera gu ere burtxoratu eta txotxolotu egin omen gaitzake, begira geratzen bagatzaizkio.
|
2022
|
|
Kaleak garbiagoak direla ohartu da, gehiagotan garbituko ote dira edo jendea txukunagoa ote? Ez dauka presarik eta bere
|
burua
galtzen utzi du alde guztietara begira, jadanik arropa zabaltzen uzten ez duten koloretako fatxadei so, artisau denda erakargarriei, zahar itxura gorde nahi izan duten tabernei edo diseinu abangoardistako tabernei begirik kendu gabe.
|