2000
|
|
Engainuarena batez ere. Pertsonaia guztiek nobela guztia ematen dute besteak edo euren
|
burua
engainatzen. Une batez hiru gizon irlandar tabernan ipini ditut eta horiek ere engainuaz ari dira
|
|
Azkenean dudak sortu zitzaizkidan nire bene benetako arrazoia ez ote zen Rocíori esan niona izango. Eta pentsatzen aritu naiz beharbada neure
|
burua
engainatu baino ez dudala egin, egunerokotasunetik eta monotoniatik ihesi nabilela hainbeste aldiz errepikatuz; eta akaso egiazko kausak duela hiru urte inguru (bai, hiru dira, 1990eko udan izan zen, garai hartantxe ari baitzen jokatzen Italiako Mundiala) sortu zirela. Izan daiteke oraindik orbaindu gabe egotea uda hartako zauria.
|
|
Eta ez uste ezen zigortze kontu haietan hasberri inorant bat nintzela, edo ibili nintzela ipuineko nobizio hura bezala, bere burua gau eta egun zigortzen omen zuena baina azkenean ordenatik egotzi omen zutena, ardilarru bat zigortzen zuelako, bere burua zigortu orde...! Zeren ez bainengoen ni sasoin hartan ipuinetarako, ez neure
|
buruaren
engainatzeko, eta zeren prestik eta gerturik bainengoen, halatan, ene jokamolde hartaz trufa zitezkeèn estudianteen soei eta haien erran merranei buru egiteko, baldin zirkunstantziek hartarat baninderamaten... Nahiz eta oraindanik aitortzen dizudan ezen ez zela halakorik gertatu, inguruan egokitu zitzaizkidan ikasle haietarik bat baino gehiago ene egoera bertsuan zegoelako, erran berri dizudan bezala, eta ohitura hura zutelako, beren burua zafratzekoa.
|
|
Izan ere, gertatua gertatu ondoren, osaba Joanikotekin egon nahi nuen, laguntza eske... zeren, neure buruari erraiten nion arren ezen lasai egon behar nuela, ez bainengoen lasai... kontzientzian har bat piztu balitzait bezala, horzkaka eta ausikika ari zitzaidana eta erraiten zidana ezen neure
|
burua
engainatzen ari nintzela, zeren estali nahi bainuen anaiaren aurkako mendekua eginbehar eta obligazino moral iduriko baten desenkusarekin... Eta, neure engainamenduaren baliatzeko, behar nuen, guztiz ere, osabaren hitza, hitz hark erran ziezadan ezen zuzen jokatu nuela; eta behar nuen haren boza, harraren mututzeko eta isilarazteko; eta behar nuen, finean, haren aprobazionea, eta, beraz, haren iritzia ene aldekoa izaitea, edo, aldekoa ez bazen ere, nik neure alde ipintzea eta makurraraztea, nola pisuak balantza.
|
|
Eta bere tokian ez dagoenak faltatzen du, eta bere faltaz lohitzen du bere burua, eta lohitzen ditu ondokoak ere. Eta hori ere aitortu beharra dago, eta bertze guztia gure
|
burua
engainatu nahi izaitea da, nola engainatu nahi izaiten baitzuen gure aita hil berriak, Jainkoak zeruan izan dezala. Eta Gaztela handi da eta Gaztelak handi egin gaitu; ez ote da, bada, Villagrandeko dukearekin egin tratua handitasun horren seinale eta aieru ere?
|
|
Eta jaun Marcelekin ere, bertzalderat, berdintsu eta orobatsu. Eta kontu hartan ene arimaren salbazionea zegoen jokoan, eta joko hura garbi jokatu behar nuen, oro irabaz edo oro gal, Jainkoaren aitzinean ez baitzuen ene
|
burua
engainatzen edo ene kontzientziaren korapiloak ezkutatzen ibiltzeak balio, Jainkoak guztia ikusten zuenez gero, bai ene gorputzaren zokorik gordeena, baina baita arimarena ere, eta horrek larritzen ninduen.
|
2001
|
|
Ez dezagun geure
|
burua
engaina, armamendutan inbertitzen denean, azkenean erabili egiten da eta.
|
|
Moja bi eseri dira nire ondoan hirira heltzen ari ginenean eta batak besteari ahaztutako poema bat gogorarazi nahi izan dio (ez dakit poema bat edo sukalde errezeta bat izan den, ez nago ziur). Orduan zerbait sentitu dudala sinetsi nahi izan dut, baina ez diot neure buruari neure
|
burua
engainatzen utzi. Ez da estasirik egon, ezta zeppelinik ere; arruntegia izan da, ezagunegia.
|
|
J: Ez ditut gauzak bere onetik atera nahi, Vaclav, baina uste dut zeure
|
burua
engainatu nahian zabiltzala... Zuk badakizu ez garela inongo bidegurutzetan nahastu.
|
2002
|
|
Frustrazio horregatik hasi nintzen idazten. Neure
|
burua
engainatu nuen orduan, hitza letra bihurtuz neure sentiera arrotz hura adieraztera iritsiko nintzelakoan, baina, ezina gero eta nabariago sumatzen dut. Literatura horixe da:
|
|
Bietan huts egin bainuen. Baina, neure
|
burua
engainatu nahian edo, ez nituen ahalegin haiek neure hutsegitezat hartu. Atsegin bainuen erretzea.
|
|
Susmoa nuen, gainera, suziri hura ez zela aurrekoak bezalakoa izango. Ala neure
|
burua
engainatzen ari ote nintzen, maiteminak itsuturik. Non geratu ziren, bada, neure harrokeria, neure zinismoa eta neure autosufizientzia, gai hari zegokionez, Sara ezagutu nuèn egun hartan, ordu hartan... hogei minutu haietan, zehatzago esateko, hogei bat minutukoa izan baitzen harekin izandako kontsulta?
|
|
–Berriro ari haiz heure
|
burua
engainatzen, Sara, Sergiorekin aritu hintzen bezala –eta, eskuin eskua ukabil bihurturik, kemen handiz, erantsi zuen–: Bidal ezan popatik hartzera frantses alu hori!
|
|
Lehenik ikusi behar dena da benetan euskara erabiltzen duten etxean umearekin edo ez, zeren zenbait kasutan gertatzen baita etxean erabiltzen den hizkera nagusia erdara izaten dela, nahiz senide guztiak euskaldunak izan. Hau onartzea kosta egiten bazaigu ere, holakoak behin baino gehiagotan gertatzen dira, ez dezagun gure
|
burua
engaina. Adibidez, errolda betetzean ematen diren erantzunetan ikusten da hori.
|
|
Alegia, nor ez da konturatu bulego batera hurbildu eta hangoak erdaraz ari direla elkarren artean, eta zuri ere hasieran erdaraz egingo dizutela, nahiz eta eskatu bezain laster fierki euskararen gaitasun agiria aterako dizuten, batez ere oposizio batzuetan aurkezteko behar baldin badute? Gure
|
burua
engainatzen segi dezakegu, eta bulego publikoetan denek bere titulua besapean dutelako bulego hura euskaldundu dugula esan, baina ez dakit horrekin euskarak zinez aurrera egiten duen. Nahiz, hau ere esan behar da, euskarak aurrera egitekotan baldintza hori bete behar duen.
|
|
Eta nola museoek ez duten bereizten margolanetako kolorea baizik, hizkuntzetan ere hizkuntzaren kolorea bakarrik bereizi genuke, ez ideologiarena. Eta barkatu, berdin balio du honek euskararekin nahiz gaztelaniarekin, Bidasoaz alde honetan bizi garenon kasuan bederen, biak baititugu gureak, ez dezagun gure
|
burua
engaina hemen balizko ametsekin, nola dituzten biak bereak euskara eta frantsesa Iparraldean bizi diren euskaldunek.
|
|
Ez zaizu idurituko zuri, baina hala den uste dut, eta ez naiz bakarra, hori, edo holako zerbait, izan baita zenbait idazlek mahai gainean jarri duten arazoa. Atxagak berak esan zuen aitzin horretan euskara gaizki dabilela, etorkizun beltza duela, ez dezagula gure
|
burua
engaina, uste baino askoz ere kopuru txikiagoa dela euskaldunena. Ramon Saizabitoriak ere aipatu ditu gazteen artean gertatu diren aldaketa soziologiko horiek hizkuntzari dagokionez:
|
2003
|
|
Eta orain, XXI. mendearen hasieran, Aitor Aranak liburu honetan ikertzen duen eskualde nafarreko euskara Zaraitzun eta Aezkoan bakarrik entzun daiteke. " Baina ez dugu geure
|
burua
engainatu behar »dio ikerketaren egileak». Zaraitzuko euskara oraindik bospasei pertsonaren ahotan entzun badezakegu ere, teknikoki hilik dago, ez duelako inork eguneroko bizimoduan maiztasunez eta komunikabide gisa erabiltzen".
|
|
Eta botoiaren berdeak gehiago zeukan fosforeszentetik berde normaletik baino. Eta berde fosforeszentea, zertarako hasiko gara orain geure
|
burua
engainatzen, esan zuen gizonak, ez da kolore sublime sublimea ere.
|
|
Esperientziak aise erakutsi digu legeak horrela nahasten dituzten pertsonek zergatik ixten dituzten begiak euren
|
burua
engainatzeko. Bestalde, edozein gairen inguruan sortzen diren iritzi desberdinei buruzko hausnarketek hauxe erakutsiko digute:
|
2004
|
|
Kontzientzia kolpatzen du etengabe. Eta zoritxarrez, ohituta gaude lokartzen, geure
|
burua
engainatzen, gauzetan erreparatu gabe pasatzen.
|
|
Baina beti da maiatzaren lehenen bat, zortzi orduko lana, zortzi orduko aisialdia eta zortzi orduko kultura oraindik utopia baita munduko herrialde askotan, eta baita lehen munduan ere. Ez dezagun gure
|
burua
engainatu. Oraindik ere badaude herriko pariak eta zutik jarri beharra duten goseak dauden legioak.
|
|
Kanpoko paraje askotara joateko aukera behin eta berriro izan dugunok eta urtean behin bidaia luze bat egiteko modua duzuenok, ez dugu, ziurrenik, berdin jokatuko. Nik beti pentsatzen dut hurrengo batean ezagutuko dudala oraingoan ezagutu ez dudana, baina agian neure
|
burua
engainatzen ari naiz. Kuba, Islandia, Venezuela, Namibia, India, Txina, Kenya, Tanzania... eta abar luze luze bat da zain daukadan herrialdeen zerrenda.
|
|
Nire egonezina areagotzen zihoan, txarrena pentsatzen hasita nengoen. Hala ere, neure
|
burua
engainatzen saiatu nintzen: –ez zaio gertatuko ezer, bazkalorduan etxean ikusiko dut eta bere jarrera arraroa zeri zor zaion galdetuko diot?.
|
|
Hik bakarrik egia esan behar duk. Ni engainatu gabe eta, batez ere, heure
|
burua
engainatu gabe.
|
|
Haatik, euskararen zoriak erakusten digun pizkunde zoragarri hori ez da ispiluaren puska bat besterik. Ispilua, berriz, oso osorik behar dugu, ez puskatan banatua, geure
|
buruak
engainatu nahi ez baditugu behinik behin.
|
|
Nik, hala ere, lege horren aurrean ez dut kontrako jarrera biribilik. Geure
|
burua
engainatu egiten dugu legeek euskara salbatuko dutela pentsatuz, baina inork gutxik egiten ditu ahaleginak euskalduntzen eta alfabetatzen, eta norberaren ahaleginetik hasi beharra dago?. 282
|
|
Haatik, euskaltzainaren ñabardura bestearena baino kamutsagoa da asmoz eta argibidez, ustez zuzena dirudien iritzi oker bat itzuri zaionean: . Geure
|
burua
engainatu egiten dugu legeek euskara salbatuko dutela pentsatuz, baina inork gutxik egiten ditu ahaleginak euskalduntzen eta alfabetatzen?.
|
|
Alizia etorri zitzaion gogora. Bere
|
burua
engainatzen ari zen. Ez ziren adiskideak, adiskidantza maitasunean baitago oinarriturik, eta maitasuna oraina da; gainontzekoa, esanen zuen Harakinek nahi zuena, bizi izandako maitasunaren oroitzapena, sentimenduen arkeologia zen; gezurra, alegia; bizitzeko beharrezko gezurra, baina gezurra.
|
2005
|
|
Teorikok i, teknologia eta komunikazio berriek aurrerakuntzarako aukera ugariirekitzen dituzte; izan ere, beste asko ixten dituzte, eta horiek ere eskubidea dute existitzeko. Globalizazioa, ez dezagun geure
|
burua
engaina, ez da elkarrekin bizitzeko, ez da bizikidetzarako zerbait, kontsumista baizik. Mendebaldean ez gara ari gizakiei zuzendutako bizitza estilo teknologikoa bilatzen, diruari zuzendutako hiper teknologiko bat baizik.
|
|
Nire buruari ipuinak kontatzea da, badakit. Nire
|
burua
engainatzea. Baina zerbaitetan pentsatu behar da, ez dago beti buru barruan piano doinua edo Corcovadoko Kristoa edukitzerik.
|
2006
|
|
Gurean, adibidez, zein neurrian da funtsezkoa Batasunak Ibarretxe Planari eman zion babesa edo EBk edo EAk edo EAJk emandakoa? Hori kontuan izan behar dugu, bestela gure
|
burua
engainatzen ari gara. Akordioa zegoen baina ez zen sendoa eta berau konfrontazio politikoan apurtu egin da.
|
|
Bizimodua korapilatuko ez badugu, une jakin batean geure
|
burua
engainatzeko joera alboratu egin dugu.
|
|
Umeak bere
|
burua
engainaturik ikusten badu nekezago izango du zugan konfiantzarik.
|
|
Euskaldun horiek zein harriren azpian gorde ote diren esanen baligute... Baina estatistikak gorabehera, hizkuntzaren osasunaren adierazle nagusia den erabilerari dagokionez, eta geure
|
burua
engainatu gabe, nekez sar genitzake ia euskaldunak euskaldunon multzoan. Izan ere, euskara erabiltzea edo ez erabiltzea erabakitzen duten faktoreen balantzan, ia euskaldunen presentzia eta haien ohiko jardun linguistikoa ez da aldeko faktoreen multzoan sartzen; normalean erdararen aldeko presio sozialak eta bestelako faktoreek, erraztasunak, besteak beste, edo batez ere?, erdarara eramaten dituzte ia euskaldunak.
|
|
Ohikoagoa, bai, baina ez dezagun geure
|
burua
engaina. Gaur egun ere, hasierako ideiara itzuliz, lanbideaz galdetuta" euskara teknikaria naiz" esateak," medikua naiz"," igeltseroa naiz"," irakaslea naiz" erantzuteak ez bezalako erreakzioak sortzen ditu:
|
2007
|
|
Azken batean, hizkuntzaren egoera anormalak hiztuneta herritar anormalak egiten baititu. Hortaz, geure
|
buruak
engainatzea da. Euskaldunon duintasunaren eta nortasunaren kontrako jarrera eta jokabidea da.
|
|
hau da, datu etaadierazle horien benetako esanahia zertan den jakin nahi baldin badugu, herri honetan ditugun hiru hizkuntzen arteko sokatira nagusiaren joera borroka orokorrakhartu ditugu gure azterketarako gidari. Nik hori esango nuke behintzat.Marko teoriko hau gabe, hortaz, gure eguneroko inpresioak geure
|
burua
engainatzeko besterik ez du balio, begiz jo ditzakegun joera positibo partzialak ezin ditugulako erabat atzeman.
|
|
Azalkeriaren eta irudikeriaren erresuman zegoen, eta Ainhoak eta konpainiak salatu nahi zuten zulo hartan berean ari zen jausten. Neurriz kanpoko gutiziaren mende, koipe merkearen putzuan zebilen belaunetaraino sarturik eta, nahiz damurik gabe, zaharraren bedeinkapena behar zuen bere
|
burua
engainatzeko.
|
2008
|
|
Gehientsuenak bere
|
burua
engainatzea aukeratu du orain arte (Aldatuko dut pixkanaka), beste batzuek haustura aukeraturik, harremana puskatzen dute (Espainian, 2006 urteko dibortzioen %8 elkarrekin bi urte baino gutxiago egindako bikoteek protagonizatu dute) eta beste zenbait, aitzitik, laguntza bila hasten da.
|
|
Regina alferrik zebilen, beraz, agerian zegoena ezkutatu nahian, izeba amonek ere bai baitzekiten, aitak ahoskatutako azken hitzen lekukotza izan zutèn heinean, neskaren min sekretuaren berri. Baina gauza bat zen Reginak zekiena, egoera zailetan edo ezinezkoetan, gizakiak bere
|
burua
engainatzeko tartea bilatzen du maiz, kontziente nahiz inkontzienteki, erosoago sentitzeko?, eta oso beste gauza bat, zekièn hura besteen ahotik entzutea. Eta Reginak entzun egin zion izeba Eugeniri.
|
|
Politika euskaraz egingo badugu, euskaraz bizi behar dugu, politikagintza bizitzaren ataltxo bat besterik ez delako. Ez ditzagun geure
|
buruak
engaina. Izan ere, bi erdarak dira pentsamendu eta jarduera politikoaren erreferentzia intelektualak eta psikologikoak.
|
|
esloganaren atarramentua. Geure
|
buruak
engainatu ditugu sarri. Ez borrokarik behar ez dugulako, jakina.
|
|
Haatik, hortik aurrera, ez nituzke neure ametsak eta errealitatea nahasi nahi, ametsen tokian errealitatea ezarrita. Ez nuke neure
|
burua
engainatu nahi, garbi hitz eginda. Ez nituzke herri euskaldunaren hondarrak eta euskal herritarren herria nahasi nahi.
|
|
Ez da beren pentsamendu politikoaren iturri eta gordailu; iturri hori nazio menderatzailearen hizkuntzan aurkitzen dutelako, eta gordailuari dagokionez, beste horrenbeste. Esaten ari garena funtsezkoa dela iruditzen zait, geure
|
buruak
engainatu nahi ez baditugu. Esaten ari gara bizitza hizkuntza hizkuntza menderatzailea izanda, erritu politikoetarako darabiltela euskara; esparru politikoan euskarak daukan presentzia eta isla ez dela mundu abertzalean hizkuntzek daukaten berezko errotze eta bizitasunaren jarraipen naturala.
|
|
Baina Arteta bere
|
burua
engainatu nahian zebilen.
|
|
NARRATZAILEA Jende askok bere
|
burua
engainatzen du, soldata ona eskaintzen duen lanpostu bat erraz aurkituko duela pentsatuz, enplegu aukerak mugatuak baitira.
|
|
Gaur saiatuko zara momentu horiek harrapatzen. Baina ez ezazu zeure
|
burua
engaina, galdu baituzu aurreko bizitzako erritmoa. Eta zer demontre, badituzu hainbat gauza egiteko, begiratu hutsik dagoen etxea, ahaztua dagoen lorategia!
|
|
Ez, segitu egin behar dugu eritasunari aurre egiten, sendagai egokien bila. Beste aukera gure
|
burua
engainatzea da, inozoki, baina hala ez dago aterabiderik.
|
|
Lurraldeak ez doaz gerrara, militar bati aurka egiten diote, askoz zibilizatuagoa dena, gizatiar ekintza baten moduan mozorrotuta ez dagoenean; eta jarrera egokien bitartez informazioa lortzen ez badugu, inor ez da lotsatzen pertsuasio metodoak erabiliz gero.Hizkuntzak hiztunei esker existitzen dira. Hizkuntza bat hiztunengatik bereizi nahi duenak, ez du akats bat egiten soilik, bere
|
burua
engainatzen ari da ere bai. Politikoki zuzena den munduan, egiari leku gutxi geratzen zaio.
|
|
Regina alferrik zebilen, beraz, agerian zegoena ezkutatu nahian, izeba amonek ere bai baitzekiten, aitak ahoskatutako azken hitzen lekukotza izan zutèn heinean, neskaren min sekretuaren berri. Baina gauza bat zen Reginak zekiena –egoera zailetan edo ezinezkoetan, gizakiak bere
|
burua
engainatzeko tartea bilatzen du maiz, kontziente nahiz inkontzienteki, erosoago sentitzeko–, eta oso beste gauza bat, zekièn hura besteen ahotik entzutea. Eta Reginak entzun egin zion izeba Eugeniri.
|
|
Adibidez, barru barrutik poliziak, medikuak edo kudeatzaileak lasaitu egiten gaituzte; amodioak dakarren lasaitasunaren antzeko zerbait sentiarazten digute. Hau ukatzea norbere
|
burua
engainatzea da".
|
|
Engaiamenduarekin bere
|
burua
engainatzen dutenentzat," inportanteena jarrera da": norbaitek daukan (aurrera daraman, erakusten/ garatzen duen...) jarrera da oroz gain balio duena.
|
|
Nahi dugu, ahal dugu, eta behar dute, bai... baina kontuz! Ez dezagun gure
|
burua
engaina. Gizarteak gero eta normalago ikusten du adopzioa, gero eta onartuago dagoen zerbait da, arestian esan bezala," saltzen duen" zerbait da egun. Baina beldur naiz ez ote den mito bihurtzen ari.
|
2009
|
|
Haatik nik ere ez dut nire
|
burua
engainatu behar. Barbera Gaztelako erregea bazen, anestesista Frantziakoa izan zela nekez uka dezaket.
|
|
6 Bestalde, inork ez dezala bere
|
burua
engainatu pentsatuz AHT gaiak garraiatzeko tresna bat izango dela, eta are gutxiago sasi tren horrek garraiobide kutsagarriagoak ordeztuko duenik, zeren eta, batetik, AHT ez da inoiz pentsatu —ez baita egokia— gaiak garraiatzeko, eta bestetik, azpiegitura handi batek ere ez baitu beste bat ordezten. Kapitalismoaren barne logika beti gehitzea da, gero eta gehiago, etengabeko metaketa behar duenez.
|
|
Euskara ez da beharrezkoa bizitzeko, hirugarren edo laugarren mailako kontu bat da gehienen bizitzan. Alde batetik arranguraz, iragan minaz begiratzen zaio euskarari, baina beste alde batetik ukitu poetiko batez, eta horrela poesia horrek aukera ematen du eguneroko bizitza hits eta goibela gozoago bihurtzeko, identitate ikur bat izateko, identitate mosaikoaren zurrunbiloan geure nortasun grina eta gosea pittin bat asetzeko, oraindik zerbait transzendentala geratzen zaigula pentsatuta geure
|
burua
engainatzen jarraitzeko.
|
|
Bestela, geure
|
burua
engainatuko dugu.
|
|
Deus ez egite hark bere onetik ateratzen zuen. Hala ere, ez zegoen bere
|
burua
engainatzerik. Ana hilik zegoen.
|
|
Zetatarren aurkako borrokan orbetar anaiak garaile irten zirenetik, baina, bazirudien gauzak zertxobait aldatu zirela, asko ere bai? halako moldez, non Nazariok bere
|
burua
engainatu eta betetzeko moduan ikusi baitzuen bere urrezko ametsa, bestela ez baitago esplikatzerik nola gizon hain praktiko batek hartu zuen hain erabaki ez praktikoa, handik gutxira.
|
|
onartzen zuen; planteamendu hark, baina, gauza bat zuen oinarrian gaizki, Nazariok ez baitzuen ikusten nola egin zezakeen bere haragi hura benetan bere, Reginak ere ikusten ez zuen bezala, bestalde. Nazariok, baina, zerbait egin behar zuen, bere
|
burua
engainatu eta emaztearen eta bere artean sortu zèn distantziari zuribide bat eskaini gutxienez, jada sakrifizioa ez zèn sakrifizio baten itxurapean:
|
|
fabrika? ...n aurretik?, bere harrotasun autoestimuen neurrikoa, eta fabrikak bere bideari ekiten baitzion, osasuntsu, arazoak arazo; Nazariok, baina, bazituen, gizon bezala, beste behar batzuk, urte erdi hartan bazter utzi zituenak, eta haiei kasu egiteko ordua ere iritsi zen, beharbada; izan ere, zuloan sartu zuten, bai, munstroa, ezin dei baitzitekeen beste era batean zer hura, garbi hitz eginda, nork bere
|
burua
engainatu nahi ezean?, munstroak orbetarrak urte erdi lehenago beste zulo batean sartu zituen bezala, ezinegonaren eta angustiaren zuloan?, eta garaia zen beraiek, orbetarrak, zulo hartatik irten zitezen, hilak lurpera, biziak mahaira?
|
|
beti prest: esan nahi baita Domingok gauza bat sentitzen zuela, baina bere
|
burua
engainatzeko aukera zuela; aski zuen, hartarako, bigarren ahotsaren menera jartzea?, zuregatik da, eta, zuregatik da??, nola egin baitzuen, bizi senak beti bilatzen baitu, ororen buruan, norberaren onura, egiazkotasun itxurazkotasunak bigarren mailan utzita?
|
|
Elizako organoaren notak ere iristen zitzaizkion tarteka, baina, ohi ez bezala?. Nik ez dakit nola den, baina organoaren musika entzun eta barruan halako indar bat nabaritzen dut, odola olatuka hasiko balitzait bezala? esan zion behin batean izeba Ernestinari?, Domingok ez zuen bere baitan bizi indarraren misterioaren bultzadarik sentitu; esan nahi baita hura bere
|
burua
engainatzeko modu bat besterik ez zela, begiratua helburuan finkatu arren, beste mila gauza eta beste mila kontu pasatu baitzitzaizkion gogotik. Domingok betileak gora eta behera higitzen zituen etengabe?, kontrolatu ezin zuèn irudien sekuentzia etengabean: elizarako bidean ikusitako zalgurdiak eta automobilak, elizara sartu baino lehenago ikusi zuèn eskalea, hiru banku aurrerago zuèn gizonaren buru soila, bola gazta bat zirudiena, Adaren ile txirikordak, Damasoren betaurreko lodiak, berriro zalgurdiak eta automobilak, eta berriro burusoila eta bola gazta?
|
|
DOOHAN: Zeure
|
burua
engainatzen zabiltza, lasterketa batean istripurik izango ez duzula pentsatzen baduzu.
|
|
NAROA. Onar zazu, Nekane! Zeure
|
burua
engainatzen ari zara eta, bitartean, zure ondokoak erabiltzen dituzu zeure komenientziara! Eta nahikoa da!
|
|
LEO. Zeure
|
burua
engainatzen zabiltza.
|
|
Ez dezagun geure
|
burua
engaina; erantzukizuna gurea ere bada, zeurea eta neurea, eta uste duguna baino askoz ere gehiago egin dezakegu: Palestinarekin elkartasuna adieraziz, kaleetara atereaz eta urrats bat harago eginez, erruduna den Estatu sionista seinalatuz.
|
|
Inork ez dezala bere
|
burua
engainatu; Alderdien Legearekin, edozein alderdik jasan luke legez kanporatzeko prozesu bat, baita PSOEk berak ere, GALengatik. Hala salatu du Maiorga Ramirez Nafarroa Baiko eledunak erabakia.
|
|
Hogeita hamar urte joan dira eta balantzea egiteko ordua iritsi zaigu. Beti bezain zintzo, inoren
|
burua
engainatu gabe. Izan ere, gure azken helburuak eskuratu ez baditugu ere, balantzea egiteko aukerak izan badaude.
|
|
Burlatakoak aitortu zuenez, ez zitzaion burutik ere pasatu arriskatzearen aukera. . Zeure
|
burua
engaina dezakezu, proban ez, baina partidan kolpea bortitz askatuko duzula pentsatzen. Burlatako jaietako partida balitz agian arriska nezakeen, baina buruz buruko finalerdi batean sasoi betean jokatu behar duzu, eta hala izan ezean, etxean gelditu?.
|
|
Ezetz zioen buruarekin, hatzari begiratu, eutsi, igurtzia eman, lasaitzen saiatu... eta beste pilotakada bat. Bere
|
burua
engainatzeko baino ez, azpitik jo, baina bolea askatu behar zuen bakoitzean, komeriak. Eta mina.
|
|
Ez dut nabaritzen. Finaleko gazteena ni naiz, eta horrek akaso balio dit neure
|
burua
engainatzeko. Entzun eta irakurri dut faboritoen artean banagoela.
|
|
Eta, hala ere, Nazariok Reginaren planteamendua –" Gure haragitik dator ‘zera’, eta, geurea egiten ez dugun bitartean, ez dugu bakerik izango" – onartzen zuen; planteamendu hark, baina, gauza bat zuen oinarrian gaizki, Nazariok ez baitzuen ikusten nola egin zezakeen bere haragi hura benetan bere, Reginak ere ikusten ez zuen bezala, bestalde. Nazariok, baina, zerbait egin behar zuen, bere
|
burua
engainatu eta emaztearen eta bere artean sortu zèn distantziari zuribide bat eskaini gutxienez, jada sakrifizioa ez zèn sakrifizio baten itxurapean:
|
|
bere berekoikeriarekin eta bere interes primarioekin, alegia; bigarrena, berriz, gizakia izaki etiko eta moral bihurtu zèn garaikoa, gizakiaren airezkotasunarekin lotua, aberearen aberetasuna transzenditzeko beharrak edo sortua eta mendeetako adaptazioaren bidez garatua, bere defentsa sistema sendoekin, bai, baina baita tranpa psikologiko sofistikatuenekin ere, altruismoaren ahotsa, zintzoa eta egiazalea izan daitekeen bezala, gezurtia eta hipokrita ere izan baitaiteke, aberearen ahotsa apaintzeko eta aberetasunaren irudi itsusia edertzeko –mozorrotzeko– beti prest: esan nahi baita Domingok gauza bat sentitzen zuela, baina bere
|
burua
engainatzeko aukera zuela; aski zuen, hartarako, bigarren ahotsaren menera jartzea –" zuregatik da" eta" zuregatik da" –, nola egin baitzuen, bizi senak beti bilatzen baitu, ororen buruan, norberaren onura, egiazkotasun itxurazkotasunak bigarren mailan utzita... aurkitu ere, beti aurkitzen baititu norberak, zinezko eta minezko orduan, itxurazkoa egiazko bihurtzeko ar... Caminito que entonces estabas/ bordado de trébol y juncos en flor,/ una sombra ya pronto serás,/ una sombra lo mismo que yo; eta, Albertok kantatzen eta kantatzen segitzen zuen bitartean:
|
|
Benjamin Mariaren omenezko afarian, sumendiaren indarra sentitzen zuen Nazario Orbek bere baitan, eta sumendiaren indarrarekin oheratu zen, aspaldiko partez; urte erdian bizi izandako tentsioaren eta gabeziaren eraginagatik –tentsioak, besteak beste, emaztearekiko urruntasuna ekarri zion–, halako antzutasun existentzial batean murgildu zen, bere baitan hustasun bat zabaldu balitz bezala, erabatekoa ez zena, bere baitan zerumuga bat zeukalako: ...–, bere harrotasun autoestimuen neurrikoa, eta fabrikak bere bideari ekiten baitzion, osasuntsu, arazoak arazo; Nazariok, baina, bazituen, gizon bezala, beste behar batzuk, urte erdi hartan bazter utzi zituenak, eta haiei kasu egiteko ordua ere iritsi zen, beharbada; izan ere, zuloan sartu zuten, bai, munstroa –ezin dei baitzitekeen beste era batean zer hura, garbi hitz eginda, nork bere
|
burua
engainatu nahi ezean–, munstroak orbetarrak urte erdi lehenago beste zulo batean sartu zituen bezala –ezinegonaren eta angustiaren zuloan–, eta garaia zen beraiek –orbetarrak– zulo hartatik irten zitezen, hilak lurpera, biziak mahaira... bizinahia eta iraun nahia halaxe mintzatzen zitzaizkion, beharbada, Nazariori, kontzientziaren maskararik eta mozorrorik gabeko zoko bat...
|
|
Hasi zituen, bada, apaizak ofizioak, ekin zioten eliztarrek Pange lingua kantatzeari, geratu zen Domingo ekisainduari begira, ohi bezala... baina, ohi ez bezala, borondatearekin inoiz baino gehiago ahalegindu arren, ez zuen ia ezer sentitu; berak, ordea, hegan egin nahi zuen, edo, hegan egin ezean, hegan egiten ariko balitz bezala, era hartan sentitu izan baitzuen Domingok bizpahiru bider Jainkoaren graziaren isuria, eta hain data gogoangarrian –zangoen osasuna jarri zuen jokoan, astebete eskas lehenago! – hura gutxienez merezi zuela irizten baitzion; hala, begiratua ekisainduaren ostia zurian kontzentratzen saiatzen zela... ezer ez! Elizako organoaren notak ere iristen zitzaizkion tarteka, baina, ohi ez bezala –" Nik ez dakit nola den, baina organoaren musika entzun eta barruan halako indar bat nabaritzen dut, odola olatuka hasiko balitzait bezala" esan zion behin batean izeba Ernestinari–, Domingok ez zuen bere baitan bizi indarraren misterioaren bultzadarik sentitu; esan nahi baita hura bere
|
burua
engainatzeko modu bat besterik ez zela, begiratua helburuan finkatu arren, beste mila gauza eta beste mila kontu pasatu baitzitzaizkion gogotik –Domingok betileak gora eta behera higitzen zituen etengabe–, kontrolatu ezin zuèn irudien sekuentzia etengabean: elizarako bidean ikusitako zalgurdiak eta automobilak, elizara sartu baino lehenago ikusi zuèn eskalea, hiru banku aurrerago zuèn gizonaren buru soila, bola gazta bat zirudiena, Adaren ile txirikordak, Damasoren betaurreko lodiak, berriro zalgurdiak eta automobilak, eta berriro burusoila eta bola gazta...
|
|
Damasok, izan ere, bazuen, bai, burua, baina Nazariok burutsuegi ikusten zuen –zalantzatiegia, alegia– gizon praktikoa izateko... eta fabrika batean gizon batek praktikoa behar zuen definizioz, bestela jai; eta Damaso praktikoa ez bazen, zer esango zuen, bada, Gabinoz, pikutan bizi zèn mutilaz?; Domingo, berriz, bere airera eta bere doinura zebilèn mutila zen, gobernagaitza, eta diziplinarik gabe nekez egin zitekeen fabrika batean aurrera. Zetatarren aurkako borrokan orbetar anaiak garaile irten zirenetik, baina, bazirudien gauzak zertxobait aldatu zirela, asko ere bai... halako moldez, non Nazariok bere
|
burua
engainatu eta betetzeko moduan ikusi baitzuen bere urrezko ametsa, bestela ez baitago esplikatzerik nola gizon hain praktiko batek hartu zuen hain erabaki ez praktikoa, handik gutxira.
|
|
Baina ez diezaiogun geure buruari iruzurrik egin. Badakigu aurrerantz egiteko alferrikakoa izan ohi dela zauriak ozpintzea, baina are antzuagoa da, aurrera egin nahi bada bederen, geure
|
buruak
engainatzea eta errealitatearen deskripzio objektiboa ukatu eta ezkutatzea. Horrela jardunez gero, gainera, zauriek ere orbandu gabe jarraitzen baitute ezinbestean.
|
|
Euskara, berriz, txiki, ahul, baldar eta alferrikakoa da, ingeles, espainol, frantses edo edozein hizkuntza handirekin konparatuta. Ez dezagun geure
|
burua
engaina. Euskara mundu lehiakor eta anker honetan huskeria da; are gehiago, garapen eta aurrerapenaren oztopoa.
|
|
utzidazu nire
|
burua
engainatzen,
|
2010
|
|
Zu zurera, politikagintzara; eta ni nirera, indarkeriara. Horrenbestez, ez dezagun gure
|
burua
engainatu, erantsi du.
|
|
Zu zurera, politikagintzara; eta ni nirera, indarkeria. Horrenbestez, ez dezagun gure
|
burua
engainatu, ohartarazi du eta botoak edo bonbak mezua azpimarratu behar dela erantsi du.
|
|
Alabaina, telesaileko aurpegi ezagun asko faltan bota dituzte eta, batez ere, erantzunak. Zer da isla?, galdetu du ikusle batek, bere
|
burua
engainatuta sentitzen duela esan ostean. Eta estatuarena zer?
|
|
Begira bestela gaitasun paranormalak dituztela uste dutenei, edo eguraldia tenporen bitartez iragartzen dutenei. Batzuetan nork bere
|
burua
engainatzeak ez dakar kalte handirik, hala nola norberaren haurrak polit eta argienak direla uste denean. Baina maiz kalte handiak ekar ditzake engainuak.
|
|
Hain zuzen, nork bere
|
burua
engainatzea zeinen erraza den ikusita, medikuek aspaldi erabaki zuten norberaren esperientziak ez duela balio, eta tratamendu bat ona edo txarra den ebazteko entsegu kliniko zorrotzak egin behar direla, paziente askorekin, gainera. Botika bat eraginkorra ote den ikusi nahi dugu?
|
|
Engainuaren industria indarrean dago, terapeuta, saltzaile eta bezero andanari esker. Batzuk borondate onez ariko dira, bere
|
burua
engainatuta; beste batzuk, berriz, zitalkeriaz, besteak nahita engainatuz; azkenik, ez dira gutxi saltzen ari diren horretan sinetsi ez, saltzeaz lotsatu ere bai, baina saldu egiten dutenak. Guztien artean engainuaren industria majo gizentzen ari dira.
|
|
Animaliak patroien bila gabiltza beti, gure biziraupenerako garrantzitsua baita. Tamalez, patroiak aurkitu nahi horrek inolako patroirik ez denean ere ustez aurkitzera garamatza, alegia, gure
|
burua
engainatzera. Eta Skinnerren usoak bezala ibiltzeko arriskua dugu, euriaren dantza eginez batzuk, terapia alternatiboetan besteak; guztiak, usoak bezala, bereak funtzionatu egiten duela konbentzituta.
|
|
Ez nuke geratu nahi karta hau idatzi gabe, nire agurra ere izan daitekeena, azken agurra eta testigantza. Izan ere, ez nuke neure
|
burua
engainatu nahi: nahita ere ezin, egia esan, gero eta ahulago bainago, zangoak gero eta astunagoak, hezurretan ditudan arren?
|
|
txartel bana erosten? hori baitzen bizitza giza ugalketaren alorrean, horixe besterik ez, zoritxarrak inguratutako tonbola bat, gizakiok geure
|
burua
engainatu nahian bagabiltza ere, iruzurrez iruzur, hartarako aingeruak, jainkoak eta izaki ahalguztidunak asmatzen ditugula, erremediorik ez duenari erremedio mirakuluzkoak ipini nahian. Eta nik Amanda irudikatzen nuen tonbola hartan, baita neu berari txartel bat erosten ere; gero, Amandak txartela ireki, zenbakia irakurri?
|
|
Apalak eta autokritikoak izatea dagokigu euskalgintzan ari garenoi, inori baino gehiago: erabateko joera dugu, geure
|
burua
engainatzekoa. Apaltasunak eta autokritikak ez du egia estali behar ordea:
|
|
Bidezko da, hortaz, legezko ikuspegiari leku nagusia aitortzea. Ez genuke geure
|
burua
engainatu behar ordea: eztabaidan dagoena ez da legezko formula perfektua bilatzea, gizarte giroan gehiengo zabal batentzat gogozkoa edota, gutxienez, onargarria izango den euskara erdaren elkar hartuzko bizibide formula asmatzea baizik.
|
|
Lana etxetik aurrera ateratzeko, bizitza erregularra izaten saiatu behar da, ohitura egonkorrekin. Nork bere
|
burua
engainatzea eta telelanaketarako gai dela sinestea. Pertsona guztiek ez dute nahikoa autodiziplina etxetik lan egiteko.
|
|
ehun haur jaioberri, bestela esanda, laurogeita hamabost normalak, eta gainerako bostak anormalak, txerri txikiak iduri. Aurrez aurre, berriz, ehun senar emazte, tonbolako arduradunari —Ama Naturari— txartel bana erosten... hori baitzen bizitza giza ugalketaren alorrean, horixe besterik ez, zoritxarrak inguratutako tonbola bat, gizakiok geure
|
burua
engainatu nahian bagabiltza ere, iruzurrez iruzur, hartarako aingeruak, jainkoak eta izaki ahalguztidunak asmatzen ditugula, erremediorik ez duenari erremedio mirakuluzkoak ipini nahian. Eta nik Amanda irudikatzen nuen tonbola hartan, baita neu berari txartel bat erosten ere; gero, Amandak txartela ireki, zenbakia irakurri... eta Ama Naturak berandu gabe ematen zion zenbakiari zegokiòn oparia:
|
|
Ez nuke geratu nahi karta hau idatzi gabe, nire agurra ere izan daitekeena, azken agurra eta testigantza. Izan ere, ez nuke neure
|
burua
engainatu nahi: nahita ere ezin, egia esan, gero eta ahulago bainago, zangoak gero eta astunagoak, hezurretan ditudan arren...
|
|
Karlos RamÃrez, hori duzu espezialistarik onena, zergatik ez zoaz beregana?, esan din, eskua sorbaldan jarriz, abisua ematera etorri den lankideak. Kolpetik jabetu haiz ondo asko hekiela heuk ere norengana jo holako kasu batean, eta argi ikusi dun heure
|
burua
engainatu nahian henbilela, onartu nahi ezta. Elkarrekin ibili zineten garaiak etorri zaizkin gogora, baina batez ere utzi eta gerokoa, lehenbiziko urte gogor eta luze hura âhark eska, heuk ukaâ, eta handik hona joan diren beste laurak, lantoki berean elkarrekin, pasilloetako enkontru saihestezinak, kafe makinaren ondoko egonaldi deserosoak; begiratu hits eutsigaitzak.
|
|
–Ez ezazu zeure
|
burua
engainatu, txapeldun.
|
|
Ez ditzagun geure
|
buruak
engainatu:
|
|
ETA xantaian eta jendea hiltzen diharduen klana balitz, bai. Baina geure
|
burua
engainatzea litzateke hori. Historiak erakusten digu ez diktadurako urterik gogorrenek, ez demokrazia garaiko arrakasta polizialek, ezta gerra zikinak ere ezin izan dutela indarkeriarekin amaitu.
|
|
Eta ez da hitzik ere esan horri buruz. Izan ere, ez dezagun geure
|
burua
engaina, normalizazio politikoaren benetako arazoa ez datza soilik transferentzia multzo batean. Arazoa, politikoki eta demokratikoki dugun arazoa, Euskal Herria, nortasun propioa duen subjektu politiko gisa ez onartzean datza; Konstituzioaren aurrekoak diren eskubide historikoak dituela ez onartzean, eta, azken batean, etorkizuna askatasunean eta demokratikoki erabakitzeko ahalmena duen herria dela ez onartzean.
|