Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 2

2018
‎–Zer da katuaren eta saguaren artean ezinetan ezinena, aritu zitzaidan jostari?, saguak katuaren belarrian habia egitea baino... Ezin zaie burutik pasatu hirian zaudenik, Errondal. Bestela Otto Petteren soldaduak hasita zeudekeen honezkero marmarka:
2019
‎Maria Sarak paketeak barru aldera eraman zituen, bitartean Raimundo Silvak, zutik, bere orriei begiratzen zien, buruan beste pentsamendu bat duenaren aurpegiaz, Ezin al duk gehiago idatzi, galdetu zuen emakumeak itzultzean, nire etorrerak distraitu al hau, Ez dun gauza bera heu egotea edo ez, ez gaitun emozioak eta baita emoziorik izanaren oroimena galdu duten senar emazte zaharrak bezalakoak, alderantziz, Ouroana eta Mogueime bezalakoak gaitun, hasten ari gaitun, Orduan esan nahi duk distraitu egiten haudala, Jainkoari esker, baina pentsatzen ari nintzena zunan ez dudala hemen idazten segituko, Zergatik, Ez zekinat oso ongi, bulegoa uztea errutina uztea bezala izan zunan, agian beste denbora batean sartuko ninduen ohituraren urratzea, baina orain, ia itzultzen ari naizenean, nire zuzentzaile aulkia eta mahaia berreskuratzeko gogoa dinat, azken finean horixe naun, Zergatik errepikatzen duk behin eta berriz lelo hori, Mogueime eta Ouroanaren artekoan dena garbi geldi dadin, Azal ezak kontu hori, Mogueime ez dun sekula kapitain izango, eta ni ez naun inoiz idazle izango, Eta beldur haiz Ouroanak, ikusten duenean ez dela kapitainaren emaztea izatera iritsiko, ez ote dion bizkarra emango Mogueimeri, Handiagoak ere ikusi izan ditun, Ouroana horrek bizimodu hobea ezagutu zian zaldunarekin bizi izan zenean, eta orain, hala ere, Mogueime onartu dik, eta ez diat uste gizonak hartara bortxatuko zuenik, Ez naun Ouroanaz mintzatzen ari, Nitaz ari haiz, ederki zekiat, baina esaten ari haizena ez zaidak gustatzen, Hala iruditu zaidan, Gure artekoak iraun behar duena iraun dezala, baina nik garbi bizi nahi diat, nire gustukoa izan hintzen hintzenagatik, eta uste diat ni naizena izatea ez dela ni hire gustukoa izateko oztopo izango, eta kito, Barkatu, Alferrik ari haiz barkamen eske, gaitza zeuengan zagok, gizonengan, guztiengan, matxismoa duk gaitza, lanbidea ez denean, adina duk, adina ez denean, gizarte klasea duk, eta gizarte klasea ez denean dirua duk, noiz erabakiko duzue natural bizitzea, Ezein gizaki ez dun natural bizi, Ez duk beharrezkoa zuzentzailea izatea hori jakiteko, lizentziatu xume batek ere bazekik, Bazirudin gerran ari garela, Horixe ari garela gerran, setio gerra duk, gainera, gutariko bakoitzak bestea setiatzen dik, eta besteak setiatzen dik gutariko bakoitza, bestearen harresiak amildu nahi ditiagu, baina norberaren harresiak bota gabe, amodioa harresi gehiagorik ez izatea duk, amodioa duk setioaren bukaera. Raimundo Silvak irribarre egin zuen, Heuk idatzi behar huen historia hau, Sekula ez zitzaidaan burutik pasatuko hiri pasa zitzaian ideia, hau da, inolako zalantzarik ez duen gertaera historiko bat ukatzea, Neronek ere ez ninan jakingo esaten zergatik egin nuen, Egia esan, nik uste diat pertsonen arteko egiazko bereizketa horixe dela, baietz eta ezetz esaten dutenen artekoa, eta oso ongi zekiat, hik horretaz ohartarazi baino lehen esaten diat, pobreak eta aberatsak badirela, eta indartsuak eta ahul... Biak irriz hasi ziren, eta gero, elkarri lagunduz, bulegora eraman zituzten paperak, hiztegia, kontsultako liburuak, Raimundo Silva tematu zen berak eraman behar zuela bi arrosak zituen loreontzia, Hau nire kontua dun, neuk asmatu dinat.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia