|
baina mihi puntaren irudiak erreakzionarazi eta neure onera ekarri ninduen:
|
burua
buruaren tokira, oinak oinetara eta eskuak eskuetara; ez al nengoen, bada, Helenaren mihia salbatzeko prest?. Mihia moztu lehenago?!, esan zuen berak, ni salatu baino lehen?, baita gure harremanak pikutara bazihoazen ere?; beste ikuspuntu batetik, baina, Helenaren mihi puntaren irudi hura su txiki bat ere bazen, irudimenaren haizeak suago bihur zezakeena, beste irudi batera edo beste irudi batzuetara eraman nintzakeen neurrian; buruan nuen, gainera, ordurako, irudi haietako bat:
|
|
" Bainilazkoak ere baditut, txokolatezkoak baino gozoagoak, azukre hutsa..."; harri bilakatu zitzaidan gorputza, istantean milaka harri puskatan desegin zitzaidana, hain izan zen bortitza Helenaren hitzek nire haragi hezurrei eragin zietèn lurrikara!; ezer ez nintzen... eta ezereza nintzen, hortaz, ez buru ez burmuin; gero, ezpainak hezatzeko edo, mihi punta atera zuen Helenak ezpainen artetik, nahi gabeko mugimendu batean, nik uste; nire gorputzaren etxea hankaz gora zegoen, bai, oinak eskuetan eta eskuak oinetan, burua ere tokiz kanpo... baina mihi puntaren irudiak erreakzionarazi eta neure onera ekarri ninduen:
|
burua
buruaren tokira, oinak oinetara eta eskuak eskuetara; ez al nengoen, bada, Helenaren mihia salbatzeko prest —" Mihia moztu lehenago...!" esan zuen berak, ni salatu baino lehen—, baita gure harremanak pikutara bazihoazen ere?; beste ikuspuntu batetik, baina, Helenaren mihi puntaren irudi hura su txiki bat ere bazen, irudimenaren haizeak suago bihur zezakeena, beste irudi batera... sugearen irudia zen eta deabruarena berarena; aurrez aurre nuen, bada, Helena, deabruzko Eba bihurtua, sentsuala baino sentsualagoa... are sentsualago egin zitzaidana haren belaungunearen irudia tartekatu zitzaidanean, bizikletan irakasten ari nintzaiòn egunean bertatik bertara ikusi niona!; ezetz eta ezetz esaten nion neure buruari, Helenak ez zuela Ebarekin zerikusirik, baina Helena sentsual hark ere erakarri egiten ninduen, halabeharrez erakarri ere, Helena garbienaren irudiak bezainbat, gehiago ere bai, beharbada; Bécquerren poema asko nekizkien buruz, eta neure barne borroka haien azpian nuen, jakina, Bécquerren beste hura —" Dos rojas lenguas de fuego/ que a un mismo tronco enlazadas/ se aproximan, y al besarse,/ forman una sola llama" —, lehen aldiz irakurri nuenean —sexuaren gorrotoan hezi gintuzten— aztoratu egin ninduena eta geroztik itzalean edukitzen saiatzen nintzena, aireak airea bezala maite nahi bainuen Helena, Adak Domingo bezala, anai arrebena ez banekien ere artean; azpian nituen, bai, inkontzientean errotuak, Bécquerren bi mihi gorri haiek, gar bakar bihurtzeko irrikan, Helenak, nire isiltasunaren aurrean, aurrera egin zuenean:
|