2000
|
|
Kaf  kak ongi pasatu zuen guregatik!". Esan nahian bezala Kafkaren testuak umore klabe batetik irakurri eta ulertu behar zirela, neurri
|
handi
batean...
|
|
Idazleak azalpenak eten ditu; jendea lasai dago, hainbesteko lasaitasun batean, ezen, akademiko xahar ospetsua halako trantzean ikusita, ezin baita erabateko patxadaz egon. Batzuek, egoeraren aurrean, irribarre egiten dute ezkutuan, egoera, ongi pentsatuta, irrigarria baita zeharo; baina hasieran laguntzeko gogoa
|
handiagoa
da irribarrerakoa baino. Atezainak ez ditu orroak eta oihuak aditzen, ez ateari ematen zaizkion kolpeak eta ostikadak ere.
|
|
Ni ez naiz gauza hauetan aditu, baina zentzuzkoa dirudi hala izatea. Batek ez du noski hasieran tranpolin
|
handienetik
jauzi egingo. Txiki txikietan hasi, teknika ikasi, adorea hartu, muturreko galantak jaso, eta gero, pixkana pixkana, aldapatsuagoetara pasatu:
|
|
desestekatuak izan ginen, auskaloko zein ordokitan bertan utziak. Ekintza hark ez bide zuen eragozpen tekniko
|
handirik
: azken bagoia ginen.
|
|
Aspaldian lurperatutako meatze tren baten burdinbide morturen batean? Zergatik ez zen
|
handik
trenik edo auto bakar bat ere pasatzen. Zergatik ez zen ikusten etxerik, fabrikarik, bizi aztarnarik batere?
|
|
Niretzat arazo bakarra ura zen. Ura kantitate
|
handitan
, esan nahi dut. Eta hala, bada, hasi nintzen neure kasa, ezkutuan (lagunengandik ezkutuan, batik bat), lehen saiotxoak egiten.
|
|
Era berean, egun batez jakin zuen gauza ba  tzuk berez jakiten dira, akaso betidanik egon direlako gure baitan, gordean edo lozorroan, une jakin batean azaleratzeko ordu haiek guztiak ez zirela alferrekoak, egonean zerbait egiten ari zela, laster argituko zitzaion eginkizunen bat; eta beste egun batez, argi izpi gorrizta haien pean, whiskya lagun, Fontaine abizena heldu zitzaion belarrietara, blues sen  tsual batean bilduta;" ongi, Fontaine, ederki", eta, gorputza jiratu ere gabe, jakin zuen berarekin ari zirela, aspaldi entzun gabea zuen abizen hura berea zela, eta irribarre batez erantzun zion Fontainek agurtzera zetorkion gizaseme ezagunari: " kaixo, Rimouski, nola zu hemen, nork bidaltzen zaitu?", eta Rimouskik, era berean irribarretsu, baina Fontainen galdera erretorikoak entzun izan ez balitu bezala, maleta bat uzten dio barra gainean kontu
|
handiz
," bihar, gaueko hamarretan, 4 moilan, hitz egin bezala", eta lepoaldea estutu zion gero pixka bat, agur gisa segur aski, ez mehatxu gisa.
|
|
Gizon iritsi berria segituan jaisten da auto gorritik. Garaia da, argala, ile horaila, eta karpeta
|
handi
bati eusten dio bularraren kontra. Fontaineri guztiz ezezaguna zaio gizon hura, baina erakutsi zioten argazkiko bera da dudarik gabe.
|
|
Eta zer esan dezaket nik, bada, William Langez, neuk gizon hura sekula ikusi ez banuen? Ezer
|
handirik
ez. Baina han eta hemen galdetu nuelako badakit ororen gurariz, oroz eskas ibili zela beti, azeri aseezinaren antzirudira.
|
|
Inork ezin dezake esan zenbat urte dituen, ez baitaki noiz hilko den. Poeta
|
handi
bati irakurri berria nion esaldia behin eta berriz errepikatuz nindoan, stadiumera iritsi nintzenean. Kanpoaldetik entzuten ziren orroek (eta atea zabalik egon izanak) sarrerazi ninduten; estreinako aldiz sartu ere, egia esa  tera, ezen ni ez bainaiz sekula aparteko kirolzalea izan.
|
|
Binbilinketa apur bat baretu zen; ez, ordea, sargoria, eta agurea sortasun astun batek jo zuen. Bere irribarrearekin lokartu zen, eta bere esku
|
handiarekin
eta bere galtz orbaingabeekin, eta nik Cioranen liburua atera nuen atzera sakeletik, higuin apur batez eta esku likatsuz.
|
|
Beraz, kuriositate hutsez sartu nintzela adieraz dezaket, ez berariazko zer batez. Iragarkiek azaltzen zutenez, meeting
|
handi
bat ospatzen zen. Edo, zuzenago esateko, ospatua zen; zeren, jada ilunabarra zelarik (baina artean ere argiak, han hemenka, urrekoloreko albainuak barreiatzen zituelarik), jenderik gehiena joana baitzen, frogarik interesgarrienak ikusi eta gero, pentsatzen dut.
|
|
Izorratu egiten da zura. Gero, alboan dagoen kortxoan iltzatu nuen, kontu
|
handiz
. Eta orduan:
|
|
Pieza bateko autoak gustatzen zaizkizu zuri, pertsonalitate
|
handikoak
. Niri ere bai, adiskide.
|
|
Nola ez zintudan, bada, ezagutuko! Smart
|
handia
!
|
|
Oi, oi, nire esanak desitxuratzeko edo bihurritzeko abildade
|
handia
duzu, Smart. Zaindu egin zenituzke apurtxo bat pultsio horiek.
|
|
Joera
|
handia
dut. Eta osteatopigiarik?
|
|
Zortzi gonbidatu zenbatu nituen denera, ni tarteko, zein baino zein dotereago jantzita, urduri eta irribarretsu, jada patrikak edo poltsak berotzen zizkigun dirutzak bizi berri bat, beste bizitza bat hasteko parada edota bidea ekarriko zigun esperantzan. Haietako bat, itsua, belus moketa ikusgarriarekin estropezu eginda, han joan zitzaigun eskailera pikoan behera, gure begien aurrean, beldurrezko filmetan gertatu ohi den baino kalapita
|
handiagoa
eginez, zer diren gauzak; gu iristerako, baina azafatak minutu bat lehenago joanak baitziren beren zerbitzu publikoak beste norbaiti eskaintzera, Borge jauna zen, odol borbor itxuragaiztoan, bragetako botoiak lotsagabe irekita zituela. Badaezpada ere, prestu hurbildu gin  tzaizkion lau gizasemeok, eta hil aginean zen gizajoak hala eskatuta, esan liteke, bada buruan lau kolpe latz lehor eman genizkion zoruaren kontra, adeitsu asko, eta, aireari (eta bizitzari) azken ostikada haserretua joz, Borge jaunak herio betikoa besarkatu zuen azkenik eta sofrikario erantsirik gabe.
|
|
" Itxaroten duenari, oro datorkio ordutsu, eta bere borondatera". Nik itxaron nuen, jakin nuen itxaroten, baina bide okerrak zeuden idatziak neure oinentzat, patar malkartsu eta galmendirakoak; dena goitik emana datorkigunean, ez dago zeregin
|
handirik
. Borroka nahiak ez du arnas handirik, fruituak behar ditu, ahalik eta lasterren, indarrak baz  katuko baditu; gero noraeza dator, etsipena, gorrotoa; eta behin zirkuluaren baitan sartua, itxi egiten dira itzulbideak eta estutu sarezuloak.
|
|
Nik itxaron nuen, jakin nuen itxaroten, baina bide okerrak zeuden idatziak neure oinentzat, patar malkartsu eta galmendirakoak; dena goitik emana datorkigunean, ez dago zeregin handirik. Borroka nahiak ez du arnas
|
handirik
, fruituak behar ditu, ahalik eta lasterren, indarrak baz  katuko baditu; gero noraeza dator, etsipena, gorrotoa; eta behin zirkuluaren baitan sartua, itxi egiten dira itzulbideak eta estutu sarezuloak. Bizitza, esaten den bezala, tonbola bat da, baina ez argiztatua eta koloretsua, iluna eta beltza baizik.
|
|
" Ez, jauna, Deere jauna, nik asko maite nuen, nik ez nuen hil Jacques...". Eta
|
handik
aurrera, urduritasunak izate guztia jan bailion, ez zuen" Jacquesen bila nabil... Jacquesen bila nabil" errepikatu besterik egin, behin eta berriz, gero eta ozenago ordea, gero eta soraioago ordea, gero eta probokatiboago ordea, titialdeko kremallera aldiro maila bat jaitsiz, Zuzendari  tzak emakumea erretiratzea erabaki zuen arte.
|
|
Eta aldaketa hura, noski, ez zitzaion oharkabean pasatu: eskuetakoak, jatorrizkoen aldean,
|
handiagoak
ziren, ilunxeagoak, biribilagoak eta, batez ere, zainduagoak! Luzaz gelditu zen eskuetako azazkalei begira, sorgorturik, ikusten zuenari arrazoiren bat aurkitu nahian, eskuei jira eta buelta eraginez, hatzak gora eta behera mugituz, orain astiro, bizkor geroxea  go, esku desitxuratu haiek begien onespena jaso zezaten zain.
|
|
Ohera sartzerakoan, behatzen aldaketaren berri izan zuen: azazkal haiek bereak baino
|
handiagoak
ziren, ilunxeagoak, biribilagoak eta, batez ere, zainduagoak! Irribarre egin zuen atzera, eta ezin izan zuen ekidin, ukitu malenkoniatsu batez, gaztaroko hainbat literatur munstroren gogoeta xaloa egitea, eta irribarre harekin lokartu zen.
|
|
Esan bezala, astelehen ilunabarrez gertatu zen dastamen aldaketarena, hori gauza segurua da. ...rdin izango da eta berdin ez bada, berdintsu adierazten badugu asteartean aldatu zitzaiola usaimena beti ere, hori bai, ustekabean; asteazkenean, ikusmenar; ostegunean, entzumena; eta ostiralean, ukimena; beste era batera ere izan zitekeen noski, hori ez dago ukatzerik, eta akaso lehenago aldatuko zitzaion en  tzumena ikusmena baino, eta ukimena, beharbada, ez zitzaion ostiralez mudatuko, neurri
|
handi
batean ukimena esku berrien jabetzarekin aldatuta zeukalako, aldez edo moldez, ordurako. Nolanahi ere eta ordenaren gorabehera bigarren mailako zer bat dela garbi geldi dadila nahi genuke, bost egunen buruan halako aldaketa bortitz eta guztizko batek gizaki batengan sor dezaken desosegua, noraeza eta nekea izugarria dela kontuan izanik, bada esan behar dugu Brown jaunak oso ongi bereganatzen jakin zuela horrek berekin zekarren guztia bizitzeko eta gauzak ikusteko eta ikasteko modu berri bat, lehen egunetan batik bat.
|
|
Orain gutxiago entzuten zuen, gehiago usaintzen, ez zitzaion camember gazta gusta  tzen eta asko, berriz, Margarita pizza; laztu egiten zitzaion ilea ile beltz motz kixkur antzekoa, ez jada horaila foam zati bat uki  tzean, eta bistak arintzera egin ziola iruditzen zitzaion, hobeto ikusi ez baina begiak lehen baino azkarrago mugitzen zitzaizkiola, artega bezala, urduriago. Eta ikusmenak eman zion Brown jaunari lanik
|
handiena
, beste laurek baino hagitzez gehiago, konturatzerako joan egiten baitzitzaizkion begiak, lotsagabeki eta jendetasun arrastorik gabe, edozein lekutara edo egoeratara, eta batez ere emakumeen bularretara zenbat eta beteago, orduan eta lotsagabeago, eta neskatoen titietara; gizonezkoei ere kontu handiz erreparatzen zien, baina ez guztiei, soslai jakin batera atxikitzen zirenei bakarrik, eta haien be...
|
|
Orain gutxiago entzuten zuen, gehiago usaintzen, ez zitzaion camember gazta gusta  tzen eta asko, berriz, Margarita pizza; laztu egiten zitzaion ilea ile beltz motz kixkur antzekoa, ez jada horaila foam zati bat uki  tzean, eta bistak arintzera egin ziola iruditzen zitzaion, hobeto ikusi ez baina begiak lehen baino azkarrago mugitzen zitzaizkiola, artega bezala, urduriago. Eta ikusmenak eman zion Brown jaunari lanik handiena, beste laurek baino hagitzez gehiago, konturatzerako joan egiten baitzitzaizkion begiak, lotsagabeki eta jendetasun arrastorik gabe, edozein lekutara edo egoeratara, eta batez ere emakumeen bularretara zenbat eta beteago, orduan eta lotsagabeago, eta neskatoen titietara; gizonezkoei ere kontu
|
handiz
erreparatzen zien, baina ez guztiei, soslai jakin batera atxikitzen zirenei bakarrik, eta haien beroki eta gabardina barrenetara begiratzen zien finko finko eta urduritasunez, zerbait aurkitu nahian bezala, gauza gorderen bat...
|
|
Orduantxe, eta estreinakoz, porrotaren zapore garratza sentitu zuen ezpainetan, eta erokeria bat egiteko aukera dantzatu zuen garunetan, konprenitzekoa da. Hala ere, nondik edo
|
handik
indarrak bildu ez legoke soberan orain esatea Cola Cao katilukada bete betea gosaldu zuela, eta lanera joatea erabaki zuen, txoritxoa inori erakutsi beharrik izango ez zuela eta. Bulegora iritsi ahala, komunera bideratu zuten oin sendo gihartsuek; ispilu aurrean jarri, eta, haur aplikatuen gisa mihia hortzartean zuela, galtzak jaitsi, eta ordurako leher zorian zuen zakil izugarriari sekulako astinduak eman zizkion, berrogeita hamazazpi hain zuzen ere, eta, esnetzean, intziri luzeetan eta dardar hordigarrietan ito zen.
|
|
Eta ez da guztiz egia ezta guztiz gezurra ere, Brown jaunak, nozitu zituen barne aldaketen ondorioz, batik bat, ez baitzuen azkenerako gauza bat ondo egiten, ez baitzekien nola erabiltzen zen ordenagailua, zer zen marrazki bat, zertarako balio zuen arkatz batek. Inor ez zen, ordea, azken aste hartako deskalabroez ohartu, neurri
|
handi
batean Brown jaunak aurrez eginda zeuzkan lanak mahairatu zituelako, artelan benetan dotoreak, eta haien aurrean makurtu eta plantak egiten jardun zuelako, eta estrategia hari esker libratu zen azalpen zailak eta mingarriak eman behar izatetik. Baina orain galdetuko du norbaitek, mekaguensandios, plantak eginagatik, nahikoa al da hori horrenbeste aldaketaz inor ez ohartzeko?
|
|
Hor aritu zen oharkabean baina etengabe errepikatzen zituen auskalo eta auskalo artean (eta noizbehinka batek daki eta zer gerta ere bezalako leloak ere ahoskatuz), baina lasaitasunez hartu zuen hitza oraingoan, kalapita gehiegizkorik gabe, sustu jasan berriaren harra kosk eta kosk ari balitzaio bezala oraindik. Programaren xedeak eta helburuak, eta audientzia mailaren garapen arrakastatsua ordu eta erdiz azaldu ondoren, Ana Morena andrearen aurkezpen aski teatrala egin zuen berriro, zeluloideko izar
|
handi
bat aurkezten denean bezalaxe, eskuin besoa neurriz kanpo luzatuz. Txalo gutxi egin zuten patio karratuan biltzen ziren piztia dagoeneko gaiztotuek, eta, eskasia hura nolabait konpontze aldera, txalo grabatuak ipini zituzten bozgorailuetan.
|
|
Gauza da, Deereren galdera andana bati zuzen erantzun ondoren, Caterpilar andreak, ilusioz beterik hazka eta hazka hankarteari, soraio, eskuzabal, ongile, irtirin, soprano aho  tsez galdetu zion Ana Morenari ea zer egin nahi zuen dirutza harekin, ea ongi pentsatu zuen zertan xahutuko zuen zorioneko saria. " Nire nahirik
|
handiena
, nire betiko ametsa izan da idatzi zuen dohakabeak nire barrenak lepo egiten dituen jakinduria hau guztia besteon zerbitzura jartzea, ezjakinen eta drogazaleen eta marjinatu guztien zerbitzura jartzea". " Eta nola lor daiteke hori, Ana Morena maitea?", galdetu zuen Caterpilar andreak amua barruraino irentsirik.
|
|
Ez zen goxo joan Deereren azken txantxa zakurra. Nik guztiz argi nekien orain Inkisizioaren aurrean nengoela, eta oso zorrotz jokatu nuela,
|
handik
onik libratu nahi banuen.
|
|
Ez dut urtaroaz oroimen garbirik ere, eta barkamena eskatu behar dut horregatik. Horregatik, eta lekuaz ez dudalako xehetasun
|
handirik
gorde, eliza gotiko baten klaustroa zela salbu. Eta halaxe al zen, benetan?
|
|
Tira, esaiguzu, bai, esaiguzu, tira...". " Ez dago esateko zera
|
handirik
, Caterpilar andrea. Liburuxka hura erre egin nuen.
|
|
Ziur zaude? Kontuan izan kolore aukera
|
handia
dela, oso zabala, milaka kolore daudela...". " Bai, dudarik gabe, bel  tza".
|
|
Interesgarria delakoan, honatx labur labur: orain artean kontatu dizuedanaren arabera, eta oso oker aritu ez banaiz bederen, irakurlea ohartuko zen aurkezle bakoitzak bere izaera zuela, desberdina, propioa, nork bere rola bete behar zuela gonbidatuari edo programari ahalik eta etekinik
|
handiena
ateratzearren. Itxurak itxura eta mozorroak mozorro, hirurak ziren niretzat gaiztoetan gaizto.
|
|
Baina nireak alboratuz, eta atzera hari nagusira itzuliz, esan behar dut eguraldia ez zela ez hotz ez bero, Armando Bonilla zutik zegoela, erronkan, itzalita zegoen kamera bati finko finko begira, eta berak hartu zuela hitza aitorpen edo hustuketa bati ekiteko asmo sendoarekin; eta esan behar dut, zinez esan ere, Deere jaunak aurrez iradoki edo zituen basakeria izugarriak ez zirela inondik ere faltsukeria, Armando Bonillak berak delektazio psikopataz aitortu baitzituen hemen paperean idaztekoak ere ez direnak, bere izugarrian. ...enbora puska baterako, ziren astakeriarik beldurgarrienak asmatuz eta bere ahoan jarriz; eta erakutsiz, gainera, egin zituenak gustura egin zituela, eta harro zegoela egindako izugarrikeriez, eta atzera berriz egingo zituela, gogora eta zorion betean, aukera izanez gero; eta irakurlea ez uztearren, eta berari zor zaion errespetuz baina, era berean lumaren jabe denaren guztiz desgogora eta atsekabe
|
handiz
, eta idazlearen galbahe etiko edo, nahi bada, autozentsuratik iragazita, (betiere irakurlearen mesederako izango delakoan, noski), aitorpen hartatik pasadizo erakusgarri batzuk ekarriko ditut hona, nahikoa eta soberakoak izango direnak, zalantza izpirik gabe. Nahasi samarrak edo gertatzen bazaizkio irakurleari, barkamenak aurretik, baina oroimenak ahaztuta nahiago dituen gauzekin ez dago eskakizun handiekin ibiltzerik.
|
|
Nire ustez, hala ere eta uste hau ziurtasun bihurtzea nahi nuke, baina ez dut horretarako arrazoi nahikorik aurkitu, Bonilla jauna gezurretan ari zen, plantak egiten, esan nahian bezala era guztietara larrutu behar zutenez, itaunketekin eta infamiekin eta gezurrekin txikitu behar zutenez, bada, bai, bidea erraztuko ziela, eta haien odol egarri basatia asetuko ziela denbora puska baterako, ziren astakeriarik beldurgarrienak asmatuz eta bere ahoan jarriz; eta erakutsiz, gainera, egin zituenak gustura egin zituela, eta harro zegoela egindako izugarrikeriez, eta atzera berriz egingo zituela, gogora eta zorion betean, aukera izanez gero; eta irakurlea ez uztearren, eta berari zor zaion errespetuz baina, era berean lumaren jabe denaren guztiz desgogora eta atsekabe handiz, eta idazlearen galbahe etiko edo, nahi bada, autozentsuratik iragazita, (betiere irakurlearen mesederako izango delakoan, noski), aitorpen hartatik pasadizo erakusgarri batzuk ekarriko ditut hona, nahikoa eta soberakoak izango direnak, zalantza izpirik gabe. Nahasi samarrak edo gertatzen bazaizkio irakurleari, barkamenak aurretik, baina oroimenak ahaztuta nahiago dituen gauzekin ez dago eskakizun
|
handiekin
ibiltzerik.
|
|
Lehen lehenik esan zuen misiolari joan zela Afrikara, misio hauetan bere espiritu herratua, jipoitua, altxatuko zuen esperantzan. Baina laster konturatu zen langintza hura oso gogorra zela, bide hark ez zeramala hondamendi
|
handiago
batera baino. " Gau batez, ilunaren izara bel  tzaren pean, alde egin nuen oihan puska birrindu hilotz hartatik.
|
|
Ukendu bat izan zen, idazketaren antzekoa, baina apur bat hezeagoa. Almirante jantziaz akordatu nintzen orduan, eta adaburuetatik barneratzen ziren argi izpi zilarrezkoekin batera erabaki nuen jada ez nintzela gehiago Simon Lozano izango,
|
handik
aurrera Armando Bonilla izango nintzela, eta gero gerokoak".
|
|
Eta zergatik elefantea? Egizu kontu milaka eta milaka animalia bizi dela ludian, eta gizakia ere, neurri
|
handi
batean, animalia bat dela". " Elefantea".
|
|
Otsotzarmendi jaunari hortzeria berria ipini zioten, saioa hasi aurretik zendu zen Borge jaunarena, hain zuzen ere, nahiz eta ahoa guztiz desitxuratzen zion. Postontzi bat ematen zuela oihukatu zuen publiko artetik norbaitek, eta tipo zirtolari hura fusilatua izan zen begiramen
|
handirik gabe
. " Horrelaxe!
|
|
...ak eta errepasatzeko, argiak itzalita zeudelarik eta ikusleak palomita jate isilekoan, bada, aulki hartantxe ahalik eta erosoen eseriz artean Ana Morena zenaren haragi erre usain sarkor okaztagarria ederki asko suma nezakeen, aulkiak belus gorrimin hartatik isurtzen zuena, programara ekarri nindutenetik hainbeste alditan neure buruari egin nion galdera egin nion berriz ere, baina orduan larritasun
|
handiagoz
beharbada: zergatik ekarri naute hona?
|
|
Esan bezala, Otsotzarmendi jaunaren hitz luze, zalantzatsu eta zehazgabeen ondoren auskalo eta batek daki hitz makuluak errepikatu zituen etengabe azken aurkezpen hartan ere, ia ia beste gauzarik ez esateraino errepikatu ere, Caterpilarri fortunatu zitzaion txanda. Titiak aurreko egunetan baino nabarmen
|
handiagoak
zeuzkan. Puztuta.
|
|
Gargolaren pasadizo hark ez zuen bestelako garrantzirik izan: lekuz kanpoko aldarrikapenak xotilki isilaraziak ezen jendeak uste izan baitzuen bat bateko hotz izugarri hura fronte polar baten eraginez gertatu zela, Zuzendaritzak bozgorailuetatik ohartarazi zuena bete betean irentsiz, bada, aurrerantzean efektu bereziekin kontu
|
handiagoz
ibiltzera mugatuko ziren. Gargola benetakoa ez izanak ez zuen ikuslerian ardura edo zalantza apartekorik sortuko:
|
|
Handik minutu eskasera aurkitu nuenak, ordea, ilea laztu ez ezik, han zer gertatzen ari zen jakiteko ere balio izan zidan: platerean hatz puska bat aurkitu nuen bigarren hartan, bai, hatz zati
|
handi
samar bat, baina bere eraztun eta guzti! Zigilu eraztun eta guzti!
|
|
Deerek urtegi bihurtu zituen bere begi urdinak barre malkoen kariaz, eta Otsotzarmendiri hortzeria erori zitzaion atze  ra lurrera barre karkaren hauspoaz. Edurtxo Caterpilar, berriz, ezinago gorri jarri zen lotsaren lotsaz, eta nireganako gorrotoz, eta haienganako haserre
|
handiz
. Nire erantzun hark, noski, ez zituen bideak goxatu.
|
|
Lehen erasoaldia nirea izanik, orain defentsa lana egitea egokitzen zitzaidan. Argi zegoen ez neukala horren bortitz aritzerik,
|
handik
onik irten nahi banuen, eskuratu beharra neukala nolabait ikusleen sinpatia. Nola eskuratu, ordea, seko drogatuta zeuden ikusle odol egarrituen sinpatia?
|
|
nireak. Eta bigarren mailako nire idazlanak aldarrikatzera etorri ez naizen bezalaxe, orain B. L. liburuzainak irakurri dituenak aldarrikatu nahi nituzke, horietaz bai nagoelako harro, horiek bai direlako sun  tsiezinak, horiek, azala zatika erauziko balidate ere, nire izango direlako betiko, oroimenaren ekipajean lekurik
|
handiena
eta goxoena hartzen dutenak. Punto.
|
|
Agian esango duzu, irakurle, zertara datorren azken hegaldi hau, eta agian pentsatuko duzu berriz ere bidenabarretan galdu naizela, eta ea zer arraiotara joan naizen Ubedako muinoetaraino. Eta hori pentsatu baduzu, irakurle, oraingoan esango dizut ez duzula arrazoi pitorik ere, eta ez naizela Ubedako muinoetara ezertara joan ez naizela inoiz joan, joateko gogo
|
handiak
ditudan arren, esan didatenez ikuspegi paregabeaz goza baitaiteke bertatik; eta, behin errieta ematen hasita, esango dizut, gainera, bide guztiek ez ezik bidenabar guztiek ere Erromara daramatzatela, eta pertsiarrek esaten duten legez, pazientzia sustrai mikatza duen arbola dela, baina fruitu ezinago goxoak ematen dituena. Eta, horixe:
|
|
Nola ahaztu nire programakideen paradero beltza? Ezen, egia esatera, min
|
handiena
eragiten zidana oroimena hain berean atxikitzea baitzen, hain oso eta hain bertako, eta horrexegatik akordatu nintzen, programa amaiera aldi hartan, batik bat, Leteo ibaiaren urez, haiek baitute, esaten zenez, gauza iraganen memoria ahazteko dohaina. Ai, orduan han izatera, tragoxka bat hartuko nukeen gustura baino gusturago!
|
|
Nola idatzi haiek ematen diguten ibaian busti ezean? Emakumea da gizonak duen zerarik onena, idatzi zuen Lope de Vega
|
handiak
, eta arrazoi zuen. Emakumea da gizonon musa, geriza, talaia, arnasa, argia, jomuga eta galmendia; emakumea da biziaren sortzailea, fruitu arbola, lorea eta haizea, begiez ikus dezakeguna oro.
|
|
Nondik jo ez nekielarik, Ovidioren aipu bat jaulki nuen, eztiki: " Batzuetan, malkoek hitzak baino zama
|
handiagoa
dute". Askotan.
|
|
Lehenengoan ez bide zuten entzun, eta bigarrengoz esan nuen. Ikusleek eta berean jarraitu zuten, funts
|
handirik gabeko
teoriak defendatu nahian, egia esan, baina hiru aurkezleak isilik gelditu ziren, ahoan gurutzea zutela. Begira gelditu nintzaien, begietara so.
|
|
Noizbait irten ziren, baina, hiru errege magoak, eta Otsotzarmendi jaunak hartu zuen atzera hitza programaren nondik norakoak eta helburuak eta audientzia maila aipatzeko, eta adierazteko, era berean, etortzear zela oraindik interesgarriena, biziena, hunkigarriena, eta jarraitzeko, beraz, bertan kieto, sekula ikusi gabekoak behingoz, eta ezin hobeto gainera, ikusi nahi izanez gero. Eta, hurrena, Maria Morena aipatu zuen teatralitate
|
handiz
, eskuin besoa bere osotasunean luzatuz eta besapeko izerdi orban lotsagarria nabarmen erakutsiz, ene irudikotz, baina ez aurretik han zeuden ikusle ordurako desmadratzen nahiz odolusten hasiei fin portatzeko esateaz ahaztu gabe, isiltasun eta errespetu osoz. Ez zitzaien, nonbait, gaztigu agerikoa gehiegi atsegin izan anfiteatro urrunean zeudenei, eta, erantzun gisa barre karkara lazgarri bat irten zen han goitik, zenduak zut jar  tzeko moduko mamu oihu bat.
|
|
Urduritasunak baretzen joan ahala baina minutu pare bat baino gehiago pasatzen utzi gabe, Otsotzarmendi jaunak, zurbil aurpegia eta itzal begiak, mikrofonoa ezpaineratu zuen kemen indarberrituaz; hain kementsu, ezen alkatxofa irensteko zorian izan baitzen, eta eskerrak prestu hurbildu zitzaizkion han ber bertan zeuden bi katamotz, bestela espasmo gorrien artean hilko baitzen aur  kezlea. Ofizioa ofizioa da, ordea, eta Otso  tzarmendi jauna datorezia ikusgarriz atera zen trantze larritik, gatz eta piper
|
handiko
grazia bat inprobisatuz, bertsolari batek egingo zukeen modu aparteko berean. Itxurak itxura, Otsotzarmendi jaunari ez zion gertaerak mesederik egin, eta, izkirimiriek lehen une arriskutsu hura nolabait saihesten lagundu bazioten ere, sakon sakonean halako erredura ozpin bat jasan zuen aurkezle sasijainkotuaren banitateak, aldartea zeharo gaiztotuko ziona.
|
|
Deere jauna ez zen otzanago ibili; hark ere errudunaren burua eskatu zuen, baina bere lankideak baino esplizitoago, alegia labana esku artean nabarmen erakusten zuela. Jokoarekin jarraituz, Edurtxo Caterpilarrek bi lankideak lasaitzekoak egin zituen, ezer
|
handirik
lortu gabe, egia esan. Erruduna laster batean azaldu zen guztion aurrera; ez, ordea, bere kabuz, lagunak salaturik baizik.
|
|
Zer irabaziko nuen saioarekin? Halakoxeak bururatu zi  tzaikidan trumilka galderak eta dudak, eta, aurrerantzean isilik egotea erabaki nuen neke
|
handien ondoren
, isilik dagoenari ez zaiolako inoiz errurik egozten.
|
|
Erdilunpetan gelditu ginenean, musika sentsual bat jarri zuten platoan, eta Edurtxo Caterpilarrek striptease bat iragarri zuen. Ezin konta ahala azafata atera ziren platora, eta aparteko fineziadun emankizuna eskaini ziguten guztioi, pikardia
|
handikoa
. Ikusleak hainbestean portatu ziren, txukun antzera, hainbat hitz zantar entzuteko zorigaitza izan bagenuen ere.
|
|
Baina, tira, salbuespenak salbuespen, jendea ongi portatu zela esan behar, eta ez da horixe meritu eskasa ikusi ziren gordinkeriak ikusi eta gero. Eta ikusi aditza erabili dut, bai, jendeak ikusi egin zuelako ikuskizuna, eta ikusiz gozatu; baina niri ez dit noski aditz horrek balio, nik ez bainuen ikusi, pairatu baizik, desgogara guztiz, eta min
|
handia
eragin zidaten ikusitako hainbat basakeriek; eta emanaldiak iraun zuen tarte amaigabean, atzera ene haurtzaroarekin akordatu nintzen, eta talko hautsekin; eta pentsatu nuen emakume haien ezpainak ikustearekin batera, izakia makurra zela oso, ez genuela, askotan, ere merezi, eta munduaren kontra idatzitako hitzak oro alferrikakoak zirela, galdu egiten zirela egunen nekean, eta beti ematear ziren u... Eta, azkenik, pentsatu nuen hala ere munduak merezi zuela, ezin gintezkeela beti bizi nazkaren uretan ito ez ito nekagarri horretan, eta, munduari uko egin nahi izanez gero, baldintza bat bete behar dela ezinbestez eta aurretik; alegia beraren konkista.
|
|
Gauza bera dira, ordea. X era joan beharrean, Y-ra joaten bazara, zer erratze moral
|
handiagoa
hori baino?
|
|
Gero, sarrailari jira bat eman, eta zuzendariaren aurrean eserita nengoela gogoratzen naiz. Mahai
|
handi
bat, liburu mordoaren aurrean zuzendariaren zapelaitz aurpegia, Migelen eta nire arnasa. Ez, gaizki ari naiz; ez dakit zapelaitzek nolako aurpegia duten; zuzendariak basurde aurpegia zuen.
|
|
Ziur naiz hemendik aurrera arreta
|
handiagoa
ipiniko duzula eskolan, Anjel. Kandidorekin ez dugu gauza handirik galduko, baina zu egur onekoa zara.
|
|
Ziur naiz hemendik aurrera arreta handiagoa ipiniko duzula eskolan, Anjel. Kandidorekin ez dugu gauza
|
handirik
galduko, baina zu egur onekoa zara. Zure esku dago.
|
|
Kandidok eskua luzatu zionean, ez nuen uste maisuak hain gogor parte hartuko zuenik nire arazoetan. Kandidorekin ez omen zuela gauza
|
handirik
galduko. Eta zer espero ote zuen irabaztea nirekin?
|
|
Eskolatik irteterakoan esan behar nien zerbait... Auziak garrantzi
|
handirik
ez zuela, alegia.
|
|
Denek zekiten zigorraren berri, baina ez zion inortxok ere ezer galdetu. Beldur
|
handiegia
zioten Migeli. Frantzisko izan nuen egun luze haietan lagun bakar.
|
|
Nonbait. Maisuei, eta edozein tamainako agintaritza dutenei, gehiago atsegin zaie beren gibelean astakeria
|
handienak
gertatzea, aurrean duten egoera estuan euli bat mugitzea baino. Gerora ikasi dut hori, ordea.
|
|
Gizon
|
handiek
ere batzutan erraten dituzte ele tipiak; eta hanbatenaz tipiago direla iduri dute, ba eta ere hala dire, zenbatenez baita gorago altxatua heien errailea.
|
|
Oso gaixo egon behar zuen amonak horren geldirik egoteko. Gurutze
|
handi
bat zuen eskuetan, eta bi kandela piztu jarri zituzten gelako albo batean zegoen kutxa baten gainean.
|
|
Hurrengo goizean, elizara joan behar izan genuen senide guztiek, eta garrantzi
|
handikoa
aurkitzen nuen neure burua, neure galtza eta seriotasun berrien barruan. Harrituta zeudela iruditzen zitzaidan kale ertzetik begira genituen haurrak, eta banekien neureganatuak nituela egun batzuetarako.
|
|
Haren irribarreak grina zikinak ezkutatzen zituela iruditzen zitzaidan. Eta haren begi
|
handiek
Edurneren gorputza irensten zutela begirada bakoitzean. Edurne biluzik ikusten zuela zirudien.
|
|
Bestek egindagoagatik lotsa nik senti  tzen dudanean, zerbait etena nabarmentzen dut bien artean. Lotsa sentiarazi didan hura nire lagunik
|
handiena
bada ere.
|
|
Harkaitz zulo batera erortzeko arriskuan egon nintzen, pentsamendu batetik besterako tarte estuan. Esku batez heldu nion harkaitz
|
handienaren
ertz zorrotz lapaz jositako bati, eta hanka bat airean nuela gelditu nintzen. Berriro zutitu nintzelarik, odol ugari ikusi nuen eskuan, eta azkura sentitzen nuen bizkar biluzian.
|
|
Zaurituago nuen bihotza, halere. Zauria garbitu, eta gauza
|
handirik
ez nuela konturatu nintzen.
|
|
Bien aurretik joan nintzen etxeraino. Migel eta Edurne lagun
|
handiak
balira bezala ari ziren hitz egiten. Nire barneko gorrotoa egunarekin batera itzali zitzaidan.
|
|
Mutila baino zaharragoa zen; hori agerikoa zen, eta banekien kezkatuta zegoela. Kemen
|
handikoa
zen Edurne, eta beti pentsatu dut ama batek bezala bakarrik zekiela maitatzen. Horrela portatu zen gurekin, behinik behin.
|
|
Horrela portatu zen gurekin, behinik behin. Eta bere dohainak bide zuzenetik zuzenagora eraman ez bazituen, haren kemen
|
handiagatik
zela pentsatu nuen. A, eta gure etxeko lanak asko lotzen zuelako.
|
|
Bazirudien ez zuela adierazi nahi gure etxean irabazitako dirua nora eramaten zuen. Eraztun
|
handi
distiratsu bat zuen hatz batean, eta egia zen nonbait ezkontzekotan zela.
|
|
Nik asko estimatu nion, nahiz eta, urte batzuk igaro ondoren, gorrota  tzera ere iritsi. Jai haietan marinel jantzitako mutilarekin izango zela pentsatzen nuen, eta ez zidan, egia esan, grazia
|
handirik
egiten. " Gustatzen al zaizu?", galdetu zidan, eta nik ahoan sartu nuen.
|
|
Ohean, burukoaren azpian, nirekin egin zuen lo. Beno, nik ez nuen lo
|
handirik
egin, baina, tira!, ongi nekien nire lagunik handiena izango zela. Hurrengo goizean, igandea zen, eta mezetarako prestatzen ari ginen guztiak;" Andre Madalen ikasi behar duzu aste honetan", esan zidan aitak, eta bizarra mozten jarraitu zuen.
|
|
Ohean, burukoaren azpian, nirekin egin zuen lo. Beno, nik ez nuen lo handirik egin, baina, tira!, ongi nekien nire lagunik
|
handiena
izango zela. Hurrengo goizean, igandea zen, eta mezetarako prestatzen ari ginen guztiak;" Andre Madalen ikasi behar duzu aste honetan", esan zidan aitak, eta bizarra mozten jarraitu zuen.
|
|
Ahoan nuen erantzuna, erlijioaren alde borroka egiteko ez baita inor gazteegi; baina, doala!, nahiago izan nuen barre egitea. Gogo
|
handirik gabe
egin nuen barre; haserre nengoen.
|
|
Erretorea gizon txiki zintzoa zen. Eliza bera bezain garbi zegoen haren etxea, eta gosaria ematen zidan jai
|
handietan
. Pazko egunez eta San Pedro egunez.
|
|
Bizitzak jira asko ematen ditu; beno, ni izan naiz, beti bezala, jira eman dudana, eta beldur nion amaren erantzunari. Bederatzi urte igaro nituen apaizgaitegian; ni, gero eta handik alde egiteko itxaropen
|
handiagoarekin
; ama, ni apaiz ikusteko amets bakarrarekin, eta gogorra zitzaidan enbor hura arra  tsalderen batean ebakitzea.
|
|
Bihar nirekin joango zara hondartzara. Zulo
|
handi
bat egingo dugu, bertan sartu, eta zeru guztia gurea eta guretzat bakarrik dela irudituko zaigu.
|
|
Behin ere baino
|
handiago
ikusi nuen zerua. Zulo estu hark sortzen zidan inpresioagatik izango zen handiago, zuloaren hormek, berez, oso ikusmira urria eskaintzen baitziguten.
|
|
Behin ere baino handiago ikusi nuen zerua. Zulo estu hark sortzen zidan inpresioagatik izango zen
|
handiago
, zuloaren hormek, berez, oso ikusmira urria eskaintzen baitziguten.
|
|
Nik, orain, ez dudala gauza
|
handietarako
balio eta, agurearen hitzak gogoratzen baditut, nire bizkarrak urteetan zama handiegia jasan behar izan duelako da. Erraza baita agertzea agurearen semea ez zela inoiz Ebroko kanpainan izan.
|
|
Nik, orain, ez dudala gauza handietarako balio eta, agurearen hitzak gogoratzen baditut, nire bizkarrak urteetan zama
|
handiegia
jasan behar izan duelako da. Erraza baita agertzea agurearen semea ez zela inoiz Ebroko kanpainan izan.
|
|
Hori gezurra da! erantzun nion kemen
|
handiz
.
|
|
Gure etxean ez zen jostailuetarako dirurik, eta, hori garbi ikusten nuelako edo, ez nintzen behin ere gurasoek erositako jostailuen grinatan egon. Baina osaba Andoni oso trebea zen egurra lantzen, eta, errege goiz hartan, nire anaia Migelek, bi eguzkien antze  ko begi biribilak jarriz, egurrezko auto
|
handi
hura ikusi zuenean, nik doi doi eutsi nion nire gelaren ertzeko gorrotoari.
|
|
Txikitan anaia arreba guztiok kulunkatu gintuen sehaska zaharraren egurrezko gurpilak zituen auto gorri hark.
|
Handia
zen oso, eta erraz sartzen zen Migel autoaren barruan.
|
|
Esne gurina sutodondoan urtzen den bezala urtu zitzaidan ausardia. Migel, aldiz,
|
handiago
ikusten nuen halakoetan. Anaiago.
|
|
Nire bihotzaren taupadek isilarazten zuten Migelen negarra. Begiak zabaldu nituenean, ez nuen ez Migelik, ez Zapelik ikusi; harri bat nuen neure oinpean,
|
handia
zen, ez pentsa, eta makurku nintzen, egoerak bustita nengoen eta, zer arraio!, bizitza lasai bat izan duk, Anjel, Migelek bereganatu hau, eta aska itzazue elkarrekiko korapiloak.
|
|
Bere ondorio guztiekin. Sarobe izan dut Migel neure estuasunik
|
handienetan
|
|
Pentsa ezazu iluntasunaz eta ibar honen hotz
|
handiaz
, non aieneek durundi egiten duten.
|
|
Egur biluziaren gainean eseri ginen haur guztiok. Ama eta izeba, kopotar
|
handi
batzuen gainean. Euria ari zuen etengabe atarian, eta arratsaldea oso beltza genuen.
|
|
Arratoien begi distiratsuak ikusten nituen ganbarako hormazuloetan, eta haiek egur gainean ateratzen zuten hotsa nabaritzen nuen gu guztion ha  tzen mugimendu bakoitzean. Ez zuen hotz
|
handirik
egiten, baina haizeak dena inguratu nahi zuen, eta atariko zuhaitzaren adar sendoen hostoak ganbarako leihatila zigortzen ari ziren. Itsasaldeko txistuak ere oso garbi entzuten ziren baserritik.
|
|
Nire jarioa usaintzen zuen maisuak, ez nuen horretan zalantzarik. Sudurra okertu zuen, eta nire hankak dilingin dalangan zintzilikatu ziren, nire gorputzari
|
handiegi
zitzaion aulki hartan.
|
|
Nolanahi ere den, lerro labur hauek ez lukete zentzu
|
handirik
izango galde egingo ez banu nola ikusten dudan egun orain ia hogeita hamar urte argitaratutako narrazioa. Ez naiz ari, jakina, euskarak eta euskal literaturak ordutik hona izan dituzten hobekuntza nabarmenez.
|