Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 144

2000
‎Nazioarteko Harremanen ikuspegitik begiratuta balio handia eman behar zaio lehen Eusko Jaurlaritzaren sorrerari (1936an), hori izan zen-eta kanpo jardueraren urrats kualitatibo nagusia. Instituzio mailako jarduera bati ekin zitzaion, Jaurlaritzaren inguruan.
2003
‎batetik, lurralde bat edo herri bat edo komunitate bat, gazna baten moduan kontsideraturik; eta, bestetik, tirano bat lur gaznaren zaintzaile. Tiranoari pena handia eman behar dio gazna osoa ebakitzen hasteak. Emango ez dio ba!
‎Aldiz, hartz grisa, katamotz eurasiarra, bisoi amerikarra, zor gorria eta Artikoaren zorra, hau da, bere gordelekutik ezagutzen ez diren motak, hobeto egokitzen dira zoologikoetara. Azterketa horren zati bat zoologikoek eta albaitari taldeek eta animalia ongizateko taldeek finantzatu dute, eta, egileen arabera, espezie horiek “in situ” kontserbatzeko, alderdi horiek guztiak hartu behar dira kontuan; esate baterako, entzierro lekuak handitu behar dira, eta haien habitat naturalaren ahalik eta antzekoenak diren elementu aukera handiagoa eman behar zaie. Hori posible ez den kasuetan, zenbait animaliak sabana, oihana, basoak, masa izoztuak edo edozein habitat hiri handian bizitzeko aldatzeko ahalegina alde batera utzi da.
2005
‎Gainera, dioenez, urte batetik aurrera Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak areagotzeari utzi zion eta hori kaltegarria izan da sektorearentzat. Presidentearen ustez, Jaurlaritzak fitxa mugitu eta diru kopuru handiagoa eman behar du. «Laguntzak oreka ditzala da gure nahia, aspaldian ez baititu aurrekontuak gehitu».
‎Zerbitzu komun horiez gain, jabeak beste zerbitzu osagarri batzuk ere eskain diezazkieke bezeroei, hala nola ikuztegia, jatetxea eta abar. Ostatuaren prezioari dagokionez, enpresak ahalik eta publizitate handiena eman behar dio eta harreran jarri hileko gehieneko prezioak. Azken prezioan beti sartuko dira ur, elektrizitate, erregai eta zerbitzu komunen hornidurak.
‎Deustun nire eginbeharra eskolak ematea zen. Hasieran eskolak preparatzen denbora handia eman behar izaten nuen. Sarritan gauez goizeko orduak arte.
2006
‎«Faborez, ez. Herriaren kondekorazio handiena eman behar badidazue, emadazue behar bezala. Diruz lagundu behar badidazue, lagundu hilero diru saria emanez.
‎Emakume ijitoa bera da bere buruari independentzia handiagoa eman behar diona.
2007
‎" Esan ohi dut ez dagoela letra eta zientzia arteko bereizketarik. Batzuek asmatutako zerbait da, beren burua zuritzeko, alegia, arlo batzuetaz duten ezjakintasunaz azalpen handirik eman behar ez izateko. Niri ordea, zientzialaria izaki, astakeria irudituko litzaidake Mozart edo Picasso nortzuk izan ziren ez dakidala esatea.
‎modu horretan, guztiek gastu publikoei eusten lagunduko dutela ezarri da, nork bere ekonomia ahalbidearen arabera; horretarako, tributu sistema zuzena ezarriko da, berdintasun eta progresibitate printzipioetan oinarriturik, eta sistema hori ez da inoiz konfiskagarria izango. ...pekoen gaitasun pertsonalari lotuta ulertu behar da (uztailaren 20ko 27/ 1991 KAE, abenduaren 11ko 221/ 1992 KAE, otsailaren 17ko 46/ 2000 KAE, uztailaren 19ko 194/ 2000 KAE), eta konstituzio ereduak familia unitate bateko kideen errentak metatzea baztertzen ez duen arren, eragotzi egiten du metatze horren eraginez familia unitate horretako kideek modu independentean ordaindu luketen kopurua baino handiagoa eman behar izatea (azaroaren 10eko 209/ 1988 KAE eta otsailaren 20ko 45/ 1989 KAE). Bi epai ospetsu horietan, Konstituzio Auzitegiak babesa eman zion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko orduko Zerga arautegiaren arabera zergak elkarrekin ordaindu behar zituen bikote bati, modu horretan, bien errentak batu egiten ziren, eta ordaindu beharreko kopurua askoz handiagoa zen?; hori bereizkeriaz jokatzea zen ezkondu gabe elkarrekin bizi ziren bikoteekin alderatuz («egitezko bikote» izenekoak), horietan kide bakoitzak zergak banaka ordaintzen baitzituen (eta errentak batzen ez zirenez, bakoitzak ordaindu beharreko kopurua askoz txikiagoa zen).
‎Zuhaitzak erosi behar badira, aukerarik onena sustrai biluziko aleak erostea da, askoz merkeagoak baitira. Hala ere, kontuan hartu behar da ez direla egon behar ez airean ez eguzkitan, eta hezetasun handia eman behar zaiela landatu ondoren. Garai aproposa da, halaber, landareak ereiteko, hala nola gipsofiloa, zurkaitza, ziniak, udaberri eta uda bitartean loratzen diren landareak, eta haien adarrak moztu daitezke etxea apaintzen duten loreontziak betetzeko.
‎Ondoren, xehetasunak. Eserlekua, irakurtzeko erosotasunaren oinarria Irakurtzeko jarlekuak ahalik eta erosotasun handiena eman behar du. Oso altzari erosoa, irakurketarako (edo telebista ikusteko) berariaz pentsatua dirudiena, chaise longue da.
‎Nerbioen egoera berezi bat, bizitzan aldaketa garrantzitsu bat, zoritxar bat edo zerbait ospatzea, besteak beste, janarian espero eta nahi den plazera bilatzeko behar adinako kitzikapena eragiten duten baldintzak dira. Ez zaio garrantzi handiagoa eman behar noizbehinkako portaera iragankor bati, inguruabar pertsonal jakin batzuei erantzuten dienari, baina gehiegikeriaren ondoren bai sentitzen dela janaria neurriz kanpo eta aldi berean jateak eragindako ondoeza. Portaera hori elikaduraren nahaste larria bihurtzen da kontrola galdu eta maiz gertatzen denean.
2008
‎Euskararen estandargintzak joan den hogeita hamahiru urteotan aurrerakuntza handia egin duen arren, bide luzea daukagu oraindik ere ibiltzeko. Beste hiru urrats handi eman beharra daukagu Euskara Batua erabat amaitu eta gauzatuko badugu:
‎KEVIN. Lasai. Gerra handia eman behar dut oraindik. Eskaner bat egin didate eta dena bere lekuan omen dago.
‎Alderdi figuratibo eta hautematezkoaren eta eraikitzailearen arteko kontrajartze hori gainditu nahi dugu guk. Hala ere, pentsatzen dugu, Haur Hezkuntzan garrantzi handiagoa eman behar zaiela idazketaren alderdi eraikitzaileak azpimarratzen dituzten proposamenei; Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloan, berriz, Haur Hezkuntzan baino garrantzi handiagoa eman litzaieke formen ekoizpenari eta grafiaren traiektoriari, alderdi eraikitzaileak ahaztu gabe.
‎Hausnarketa horren ondorioz, kooperatiba batzuek beste kooperatiba batzuetan parte hartzeko duten tresnei malgutasun handiagoa emateko beharra azaldu zen. Eta, zehazki, kooperatiba bateko Batzar Nagusian talde bereko beste kooperatiba batek izan ahal duen boto kopuruari.
‎Metodoari garrantzi handia eman behar zaio, soluzioen berrerabilera eta etekin maximoa lortze aldera (gorde, parametrizatu, dokumentatu, horiexek dira ideia nagusiak horretarako).
‎industriak eta agintari nazionalek gehiago egin behar dute, guraso guztiek eurentzat eta seme alabentzat erabaki egokiak har ditzaten ziurtatzeko”, esan zuen Meglena Kunevak, Kontsumitzaileak Babesteko komisarioak. PEGI gehiago zabaltzea Txosten batean, Europako Batzordeak adierazi du bideojokoen industriak aldian behin PEGI eta PEGI Online sistemak hobetu behar dituela eta zabalkunde handiagoa eman behar diela. Era berean, estatu kideek PEGI beren sailkapen sistemetan integratu behar dute, eta erabiltzaileei jakinarazi.
‎Horrek, benetan larria den auziari garrantzia kentzen dio. Hilketak salatzen ari zirenean, gobernadoreak prostituten arteko borrokak baino ez zirela ziurtatu zuen, eta, beraz, ez zitzaiela zegokiena baino garrantzi politiko handiagoa eman behar. Gizartean isiltasunak agintzen du.
2009
‎Enrike Knor jaunaren ordez, Arabako ordezkari izateko proposamena egin zidatenean, argi neukan nire lanak batez ere lexikologia alorrari loturikoa izan behar zuela. Batez ere, hiztegi batuko lanari abiada handiagoa eman beharra ikusten nuen.
‎Parlamentuan emandako hitzaldian babes handia jasotzea eskatu die Barrosok parlamentariei. Batzorde indartsua nahi baduzue, Estatuen aurrean sendo azaltzeko eta berekoikeria nazionalei aurre egiteko, Batzordeari beharrezko duen babes handia eman behar diozue, adierazi du Batzordeko presidenteak.
‎Bi alderditatik etorri behar du konponketak: batetik, zaintza militar handiagoa behar da, bestetik, laguntza handiagoa eman behar zaio Somaliako gobernuari.
‎Bi alderditatik etorri behar du konponketak: Batetik, zaintza militar handiagoa behar da, bestetik, laguntza handiagoa eman behar zaio Somaliako gobernuari, bera izan dadin hango piratak kontrolatuko dituena.
‎Goikoetxea oso bolada txarra pasatzen ari zen. Pare bat aldiz dibortziatu eta dirutza handiak eman behar zizkien bere emazte ohiei, haiekin izaniko seme alaben mantenurako. Eta azken aldi honetan bulegoak ez zuen diru askorik ematen.
‎Nik, behintzat, ez nuke jakingo emakume bakarra izaten. Eta ez du erraza behar laurogeita hamar urterekin emakume bihurtzeak, neke handia eman behar du. Baina apustu egingo nuke komunera datorren hurrengoan, emakumezkoenean sartuko dela.
‎Beraz, urteetan grabitate azeleraziotik (ON) babesteko sistemak garatu behar izan ditugu. (OFF) Eta Eurofighterra G ikaragarriak sortzen dituen hegazkina izanik, bitarteko handiagoak eman behar dizkiogu pilotuari, konorterik ez galtzeko. Eta G prakez gain, bota puzgarriak ere baditugu.
‎Mendebaldeko politika ekonomikoetan, gero eta gehiago, enpresa txikien interesei garrantzi handiagoa ematearen beharra azpimarratzen ari da.
‎“Quorum sensing in biofilms: why bacteria behave the way they do” (Journal of Food Science aldizkarian argitaratua) ikerlanaren arabera, biofilmek, arriskuak murrizteko erronkei aurre egiteaz gain, laguntza handiagoa eman behar diete bakterio kolonia horiek nola sortzen diren eta elikagaietan horiek desaktibatzeko teknikarik eraginkorrenak zein diren ulertzeko. Patogenoen arteko erlazioa Biofilmak ikusezinak dira, baina hauteman daitezke usain desatsegina transmititzen dutelako edo geruza likatsua sortzen dutelako Bakterio bakar batez osatua egon daitekeen arren, ohikoena da biofilm batek bakterio espezie asko izatea, eta, horri esker, bakterio horiek beste egoera batzuetan amaituko liratekeen ingurumen baldintzetatik bizirik irauten dute, hala nola tenperatura aldaketetatik edo izpi ultramoreetatik.
‎Gaur egun, inork ez du zalantzan jartzen erakunde horiek erreformatu egin behar direla. Pisu handiagoa eman behar diegu nabarmentzen hasiak diren ekonomiei, baina amaitu egin behar ditugu nazioarteko merkatuan dauden desberdintasunak eta finantza alorreko gehiegikeriak; eta bestelako balio batzuk indarberritu behar ditugu, hala nola pobrezia murriztea edo klima aldaketari aurre egitea.
‎" Gizakiarengan gauza on gehiago dago txarra baino". Ikaragarri eskatzen duen esaldi bat da, bizitzari kreditu handia eman beharra baitago gizakiaren alde ona txarraren gainetik jartzeko.
2010
‎Bestalde aisialdiak izugarrizko eragina du gazteen bizitzan, ikasteaz gainera eguneroko bizitza hainbatean halako egintza ludikoetan igarotzen dutelako. Beraz, gure esku dagoen adinean eremu horri arreta handia eman behar diogu.
‎Bizi kalitatea: estatistika sistemek biztanleriaren ongizatearen neurketariarreta handiagoa eman behar diote, jarduera ekonomikoaren neurketaribaino. Honi buruzko gomendioak:
‎Horrez gain, merkatuen hutsuneak gainditzeko estatuaren parte hartzea aldarrikatu zuen. Bere ustez, gobernuen plangintzak bultzada handia eman behar zion prozesuari, jarduera ekonomiko ezberdinetan inbertsioak sustatuz (pizgarrien bidez). Estrategia horri bigpush izena eman zitzaion.
‎Industri garapenaren eta zerbitzu sektorearen arteko lotura kontuan harturik, garrantzi handia eman behar zaie industri politikaren barne zerbitzuekiko politika batzuei:
‎Arkitekturak interesa piztu zuen mundu erromantikoan, eta iraganaren eta orainaren arteko loturatzat jotzen zen. Lotura hori aztertu behar zen eta balio handiagoa eman behar zitzaion, garai hartan interesgarriak ziren balioak berreskuratzeko (bertakoa, Erdi Arokoa, erlijiosoa eta abar). Pentsamendu berri hark monumentu historiko artistikoei buruzko hainbat azterlan argitaratzea ekarri zuen, estilo gotikokoak batik bat, baina baita monumentu haiek iraunarazteko beharra ere.
‎Izan ere, askoz errazagoa da emakumeak izatea, eta ez gizonak edo haurrak, edateko uraren bila joatearen zama eraman behar dutenak. “Bost urte besterik ez dira 2015era iristeko; beraz, bultzada handia eman behar zaie saneamenduaren arloan egiten diren ahaleginei eta inbertsioei, Milurtekoko Garapen Helburuaren azken ebaluazioa egiten dugunean eragin eraginkorra izan dezagun”, adierazi zuen Robert Bos OMEko Ur, Saneamendu eta Higieneko koordinatzaileak. “Ia 884 milioi pertsona bizi dira edateko urik gabe, eta hirurak ez du oinarrizko saneamendu zerbitzurik; beraz, mundu osoan guztiok ura eta saneamendua bermatzeko esku hartu behar dugu berehala” esan zuen UNICEFeko Ur eta Saneamendu Ataleko zuzendari Clarissa Brocklehurstek.
‎Nahitaezko azterketa optikoak Erabiltzen diren datuekin, nahitaezkoa da azterketa optiko batzuk egitea, hirugarren adineko pertsonek eragindako istripuen ratioa murrizteko. Hori dela eta, espezialistek azpimarratzen dute garrantzi handiagoa eman behar zaiola gidatzeko gai izateari, gai optikoak sartu behar direla osasun programa nazionaletan eta kontzientziazio kanpainak sortu behar direla, bai gidatze segurua bermatzeko, bai begi arazoen diagnostiko goiztiarra eskaintzeko. Begietako probak profesionalizatzera ere deitzen dute, askotan oinarrizko test ez zientifikoen bidez egiten baitira, eta derrigorrezko azterketak egitera bost edo hamar urtean behin.
‎Edukiak, kontaktuak eta merkataritza dira arrisku horiek. Gazteendako egokiak ez diren edukiak daude, arriskutsua izan daiteke arriskutsuak diren harremanak egitea (pederastak, jazarpena egiten dutenak...) eta halaber kontu handia eman behar da iruzurrekin edo apustu jokoekin. 5 Ze arriskuren berri eman behar diegu seme alabei. Kalean, bizitza errealean, ezezagunekin kontuz ibiltzeko esaten diegun moduan Interneten ere berdin jokatu behar dutela esan behar diegu eta ohartarazi behar ditugu Interneten argitaratzen dugun informazioa, argazkiak edo edukiak ezin direla gero ezabatu.
‎Halere, baikor ageri da Mamphela Ramphele, eta, hauxe proposatzen du Zimbabwe gertaleku izenekoan: Aukera handiagoa eman behar diegu erkidegoei, jendeak bere kabuz konpon ditzan arazoak, eta burokratek ez dezaten izan hainbesteko ahalmenik. Jendea mobilizatzea lortuz gero, eta Gobernua jarriz gero mugimendu horren buruan, herrialde honek izan dezake itxaropenik.
‎Horrelako zerbait gertatu zitzaidan beste behin Bergarako San Pedro elizan ere. Bergarako Orfeoiak eta Bilboko Orkestra Sinfonikoak urteroko kontzertu handia eman behar zuten, Odón Alonsoren (1925) gidaritzapean. Gure teknikoak ez zeukan kontzertuan geratzerik.
‎—esan du marmarka, begiak erdi irekita— A! lagunak, berri horrek pena handia eman behar dit esnatzen naizenean.
2011
‎Agian hori alor teorikoan aldatu da zertxobait, baina praktikan ez. Ikasleei duten baino protagonismo handiagoa eman behar zaie, zeregin aktiboagoa. Izan ere, haietako askotan potentzialtasun handia dago.
‎BILDUN direnak badute gobernu esperientzia zabala: EAri buruz ez dago azalpen handirik eman beharrik; Alternatibako jendea ere horretan aritu izan da EBtik edo, azkenotan, bakarrik; eta ezker abertzaleak ere tradizio luzea du… udaletan. Hor dago erronka, ezker abertzaleak lehenengoz goberna ditzakeela Gipuzkoako Diputazioa eta Donostiako Udala moduko erakundeak.
‎Ez du lapur baten moduan ibili beharrik ere, zarata txikienen beldur, emaztea oso lo onekoa baita eta nahikoa du bazterrik jo gabe ibiltzea. Ez du azalpen handirik eman beharrik ere. Aski du, etorri naiz, laztana?
‎eta zu zara nire benetako ama. Min handia eman behar dizu horrek.
‎A motako anplifikadoreak sarrerako seinalea bezalakoxe seinalea eman behar du irteeran, baina anplikatuta eta betiere distortsiorik gabe. Horretarako, funtzionamendu puntu estatikoak karga zuzenaren erdian egon behar du, eta ahalik eta ibiltarte handiena eman behar dio seinaleari, eta horretarakoxe doitu behar da doigailua VCE= Vcc/ 2 izan arte, aurreko praktikan erakutsi den legez.
‎Etapa horrek egiteko bikoitza du: izan ere, kargari ahalik eta potentzia handiena eman behar dio, eta inpedantziak egokitu behar ditu horretarako.
‎Adibidez, ospakizunak, urtebetetzeak, gabonak eta abar. askotan otordu edo afarien gomendio orokorrak aldatzen dituztela. Ez zaio garrantzi handiagorik eman behar, baldin eta egun horretan bertan, eta aurreko eta hurrengo egunetan, pertsonaren elikatze eredua osasungarri denera egokitzen bada. Urtebetetze eguneko menua osatzeko, arrain kaneloiak, azpizuna patata frijituekin eta, postrerako, tarta.
‎Magnitude apalagoekin hazi dira aldi horretan nazioarteko merkatuetan kotizatzen duten ekintzak; izan ere, “Dow Jones” indizearen urteko aldaketa% 6,90ekoa da; Europan, berriz, “Dax” indize alemanak% 3,84ko balio igoera izan du, Parisko “CAC 40” indizearena% 6,57koa eta Londresko “FTSE 100” indizearena% 1,86 txikia. Praktikan, burtsako erabiltzaileek orain kapital handiagoa eman behar dute ekintza berriak eskuratzeko. %1 eta %7 artean garestiagoak izango dira, eragiketa merkatu batean edo bestean gauzatzen den kontuan hartuta.
‎Europako Boluntariotzaren Urtea da 2011, eta hainbat ekintza berezi izango dira Europako Batasuneko kide diren herrialdeetan. Datuen arabera, boluntarioen lanari estimazio handia diote europarrek, eta lautik hiruk uste dute lan horri garrantzi handia eman behar zaiola. Dirutan ere bere isla du lan horrek:
‎Langileak: " Orain buelta askoz handiagoa eman behar dut, eta gastu handiagoa ekartzen dit…".
2012
‎Oinarrizko giza eskubideak bermatu, eta, horrela, patronalak erreserbako langabeen armada erabiltzea galarazi. Garrantzi handia eman behar zaio ingurumenaren defentsari. Luxua ez izateaz gain, datozen belaunaldientzako bizi baldintza egokien alde.
‎gezurra poligrafoarekin pikatua. Poligrafoarekin pikatutako gezurra egiaren labelaren sari guztiekin eta esplikazio handirik eman beharrik gabe barreiatzen baita. Alferrik da kontra egitea.
‎Babes hori artikulatzen asmatzea funtsezkoa izango da eta horretarako UEMA oso garrantzitsua da. Hiriguneetako arnasguneez gutxi hitz egiten da ordea, Iker Martinez de Lagos – Ziklo berri baterako GPS a eta datuak ikusita, nago hurrengo urteetan askoz ere garrantzia handiagoa eman behar diegula. Gune populatuenez ari gara, euskaldun kopuru altua duten guneez, nahiz eta komunitatea sakabanatuagoa dagoen.
‎Euskaldunok burutu behar dugu lan hori, ezinbestean, gure hizkuntzaren erabilera eta hedapena euskararen ikuspuntutik bermatzeko. Eta hori egin ahal izateko, garrantzi handia eman behar zaie aurrez aipatutako hizkuntza baliabide horiei guztiei, behar besteko baldintzatan jarri behar ditu administrazioak, euskarazko aukerak benetan ugaltzeko beharra dago eta horren aldeko hautua egiteko garaia ere bada. Euskararen normalizazioa ezin da inongo baldintzapean, zalantzan edo kinka larrian jarri.
‎Alderdi Demokrata agintean dagoenetik AEB «babesgabeago» dagoela esan zuen Ryanek, eta irailaren 11n AEBen Libiako enbaxadan gertatutako erasoa jarri zuen adibide gisa. Alderdi Errepublikanoko ordezkariaren ustez, gobernuak babes militar handiagoa eman behar lioke Siriako oposizioari, Iran «duela lau urte baino gertuago dago arma nuklearrak sortzetik», eta AEBetako tropak Afganistandik 2014an ateratzeko planari eutsi behar zaio, baina «data gerturatu ahala, berriz aztertu» behar litzateke. Bidenek erantzun zion Sirian esku hartzeak «eskualde mailako gerra» eragingo lukeela eta Iran lehergailu nuklear bat sortzeko moduan balego AEB jakinaren gainean legokeela.
‎Han, lan istripua gertatu da eta beharrezkoa da teknikari bat lantokian lehenbailehen agertzea. Imanolek presa handiz eman behar dio horren berri. Teknikari hori oporretan dago eta, dagoen tokian, ez du Interneterako sarbiderik, ezta telefonoa erabiltzeko aukerarik ere.
‎Turismo jasangarriak, halaber, gogobetetze maila handia eman behar die turistei, eta haientzat esperientzia garrantzitsua izatea lortu behar du, jasangarritasunaren arazoez ohar daitezen eta haiengan praktika turistiko jasangarriak susta ditzan.
‎Azkenik, argi izan behar dugu euskal kultura sendotzeko, esparru kulturalguztietan, euskarari orain duen baino sarbide handiagoa eman behar zaiola.
‎Aipatutako ezaugarriez gain, literatur sistema sendo batek presentzia esanguratsua izan behar du irakaskuntza sisteman. Ikasketa planen barruan literaturari garrantzi handiagoa eman behar zaio, bigarren mailako ikasketa bihurtzea saihestuz. Horretarako, ezinbestekoa da, ezer baino lehen, irakasleek literaturarekiko duten ezagutza sendotzea.
‎Hala, arduradunek beren sentsoreek jasotzen duten informazioa lortzen dute denbora errealean, eta, beharrezkoa denean, berriz programatzen dituzte. Horrela, luminaria bat urtu den edo eremu jakin batean intentsitate handiagoa eman behar den jakin dezakete. Sistema hiri informazioko beste elementu batzuekin koordina daiteke, hala nola kamerak, argi kartelak, bozgorailuak, etab. Light Blossom:
‎Irakasleek etengabeko prestakuntzaren bidez beren karreran zehar dituzten gaitasunak hobetzea funtsezkoa da, txostenak dioenez, horrela gero eta ikasgela anitzagoen erronkei aurre egin ahal izango baitiete, bai eta irakaskuntza metodo pertsonalizatuak garatu ere. Lan horrek azpimarratzen du ikastetxeei autonomia handiagoa eman behar zaiela, eta zuzendariaren irudia nabarmentzen du programak ikasleei egokitzeko, irakasleen arteko talde lana sustatzeko, haien lana gainbegiratzeko eta haien garapen profesionala ebaluatzeko erabakiak hartzerakoan; horrez gain, ikasleen kontratazioan eragiteko gai izan behar dute, eskolaren beharren arabera. Azterlanak azpimarratzen du gizarteak irakasleekiko eskaera handiak dituela, “aditu” izan behar baitute irakaskuntza metodo desberdinen erabileran edo estrategia sorta zabala izan behar baitute ikasleen ikaskuntza optimizatzeko.
‎lanpostuan interesa izatearen arrazoiak, azken enpresarekin zuen harremana uzteko arrazoiak, soldata eta etorkizuneko itxaropenak, etab. Lasaitasunez, segurtasunez, zintzotasunez eta apaltasunez egin behar zaie aurre, baina norberaren trebetasunak sustatuz. 7 Soldatari, oporrei edo irabaziei buruz galdetzea Funtsezko gaia da, baina hautagaiak ez du horregatik kezkarik adierazi behar, edo garrantzi bakarra edo handiena eman behar dio. Hasieratik soldata, oporrak edo lortu nahi diren onurak galdetzea ez da egin behar.
‎– Esan nizun gai delikatua zela. Pauso guztiak tentu handiz eman behar ditugu.
‎– Pausoak kontu handiz eman behar ditugu. Enpresarekin arduraz hitz egin behar dugu, ez zakar.
2013
‎Eztitxu Harignordoquy – Euskara Batuaren pertzepzioa Ipar Euskal Herrian lekuko euskara eta batua erabili behar direla. Alabaina, %42ak hori pentsatzen du, %24ak pentsatzen du lekuko euskarari garrantzi handiena eman behar zaiola, batua ere pixka bat sartuz, %18ak pentsatzen du lekuko euskara erabili behar dela, %14ak euskara batua, eta %3ak ez daki galdera honi erantzuten.
‎Baigorrin, %42ak dio lekukoa eta batua erabili behar direla, %29ak lekuko euskara, %21ak euskara batua, eta %8ak ez daki galdera honi erantzuten. Maulen, gehiengoak, %71ak, dio Zuberotarrari garrantzi handiena eman behar zaiola, batua ere pixka bat sartuz, gaur egun Zuberoan egiten den bezala. %17ak dio lekukoa eta batua erabili behar direla maila berdinean, eta azkenik, %13ak dio lekuko euskara baizik ez dela erabili behar irakaskuntzan.
‎Maulen, gehiengoak, %71ak, dio Zuberotarrari garrantzi handiena eman behar zaiola, batua ere pixka bat sartuz, gaur egun Zuberoan egiten den bezala.
‎Edo agiri bat eskatzen bada, zer agiri mota den. Nik pentsatzen dut ahozkoari askoz ere garrantzi handiagoa eman behar zaiola eta komunikatzen jakitea eskatu behar dela, aurrean duen jendearekin moldatzeko gai izatea; beraz, ez nabil EGA edo horrelako agiri baten bila. Nik pentsatzen dut hori ez dela egokia.
2014
‎Baina kontuz ibili behar da hori lortzeko erabiltzen diren moduekin eta metodoekin. Garrantzi handiegia eman behar zaio umea izan ondoren pisua galtzeko ahaleginari, eta horrek arazoak ekar ditzake haurrarekiko harremanean. Erresuma Batuan egin berri den azterketa batek azpimarratu duenez, amak, erditu ondoren pisu gehiegi hartzearen ondorioz gehiegizko kezkarik izan ez arren, bere umeekin lotura eta atxikimendu kaltegarriak dituzten jokabideak izan ditzake.
‎“Mehatxua eta erasoa izan dira”. Moralesen arabera, gertatua larria den arren, ez zaio oihartzun handia eman behar, “hori baita egileek bilatzen dutena”.
2015
‎Bi arrazoirengatik eman zidaten: batetik, anemia handia nuelako minbizia aurkitu zidatenean (globulu gorri oso gutxi, hortaz), eta bigarrenik, kimioak berak egur handia eman behar zielako geratzen zitzaizkidan globulu gorri apurrei.
‎Ez diot Jexuxi esplikazio handirik eman beharrik izan. Pozik hartzen ditu bisitan etortzen zaizkionak, bere kontuak entzutera datozenean batik bat.
‎Jainkoaren erruki handia izan da hain lagun ona eta hain denbora motzean aurkitzea, bihurria izaten goiz hasita sufrimenduak izango baikenituen. Honetan konturatzen naiz zein maite dudan; izan ere, Jainkoaren aurkako bekatuagatik min handia eman behar lidakeena izan arren, neskatxo hau berorren antz antzekoa izanik, ezin dut neugana ekarri eta maitatu gabe utzi. Hain txikia izateko, harritzekoa da pazientzian zein antz handia duen Teresarena.
‎Batez ere bertuteak maitatua izatera gonbidatzen du beti; eta hau, Jainkoaren laguntzaz, itxaro dut beti izango dela etxe honetakoen artean. Beraz, honetan ez dago aholku handirik eman beharrik, nire ustez.
‎Hala ere, Batzordeak emandako gomendioen artean, bi alorretakoak gailentzen direla adieraztea esanguratsua zaigu. Batetik, bizi kalitateari dagokionez, estatistika sistemek jarduera ekonomikoaren neurketari baino biztanleen ongizatearen neurketari arreta handiagoa eman behar diotela azpimarratzen zen. Eta bestetik, iraunkortasunari dagokionez, bi ildotako gomendioak eman ziren:
‎Gizartearen aldaketa handia eman behar dela uste dute, «non eraso sexistak kartzelarekin zigortu ahal baitiren arren, oraintsu arte eta oraindik ere onartu egiten diren, edo benetan duten garrantzia kentzen zaien, are gehiago jai giroko momentuetan gertatzen direnean».
‎Ezagutzen ditut, ordea, bi adiskide, politika herrigintza bezala ulertu eta azken urteotan herri lurrak iraultzen ahalegindu direnak. Gorriak ikusi dituzte askotan, aurrepauso bakoitza neke handiz eman behar izan dutelako.
‎Lan handiak eman behar dira jakiteko hainbat segurtamenekin zenbatsu katoliko baden ekialde hurbil eta urrunetan. Badira jada hamar milioi katoliko, Ukrainan (7 milioi), Errumanian (1,7 milioi) eta Sirian (1,3 milioi).
2016
‎Ordea, aztarnak aurkeztu behar zitzaizkion irakurleari eta hortik ondorioak atera. Ustekabean argitutako enigmak ez ziren zilegi detektibe nobela klasikoan; horregatik, egileak kontu handiz eman behar zituen argibideak irakurleak ere arazoa argitzeko aukera izan zezan. Era berean, hiltzailea ezin zen etxeko zerbitzari bat izan, ez eta gaizkile profesional bat ere (142).
‎2016ko urtearen parterik handiena eman behar izan nuen Bilbon lanean. Lantokian, denak ere Eusko Jaurlaritzako funtzionario EGAdun?, konbentzitu nahi izan ninduten Bilbon jendeak, ez zekiela?
‎Bertan jasotako ikastaroaren ondoren hasi nintzen etxean proba egiten". Garagardoa egiteak bere lana baduela aitortu du, ondo eman behar baitira pauso guztiak, epeak errespetatuz eta, bereziki, garbitasunari garrantzia handia eman behar zaiola azpimarratu du. Leku egokia izatea ere garrantzitsua da eta etxea, garagardoa egiteko nahiko baldar geratzen dela dio, ez dela pauso guztiak eroso emateko lekurik aproposena.
‎Aurten ez dakit kurtso hori egingo duten ala ez; guk ezin izango dugu eman, baina espero dut etorkizunean proiektu horrek aurrera egitea. Baina ez hori bakarrik, Martzillako gazteluari erabilera handiagoa eman behar zaio; berriztatu berri dute, eta eremu ugari eta zabalak dauzka horrelako kontuak egin edo antolatu ahal izateko.
‎Holakoetan ez da mendia bezalakorik burua lasaitzeko, gogoa arintzeko, nahiz mendian beti kasu handiena eman behar den, Iparlako azken aste hautako istripu deitoragarriek erakutsi daukuten bezala. Txomin Laxalt kazetari mendizalearen mezua ukan berri dut.
2017
‎Irabazi Zarautzek espero du" honek balio izatea udal talde guztiok kontzientzia har dezagun Talaimendiren inguruneari babes handiagoa emateko beharraz".
‎euskaraz egin ahalik eta gehiena, euskaraz egiteko aukera guztiak baliatu, eta hemen, egoera definitu dugu euskarak balio objektiboa, estrukturala eta predeterminatua izan dezan. askotan definitzen diren egoerak mikroak dira, pertsona artekoak edo truke azkar eta aldi batekoak. baina efektua berdina da. ikurrak eta halakoak erabiliz pertzepzioak aldatu eta bestelako errealitate soziolinguistikoa eraiki nahi dute. antzeko bidetik, hizkuntzaren bizitza soziala ikertzen dutenek metodo eta teknika berezien bidez bestelako errealitateak eraikitzen dituzte eta indartu eta sustatu ahal dituzte hiztunen errealitatea bera. Maiz, hala egiten da kontzeptu edo kategoria arruntak ikerketetan erabiliz, edo gatazka sozialen ageriko logikak ikerketak diseinatzeko irizpide gisa hartuz. eta horrela ere, eragin zuzen eta argia dute hiztunek" hizkuntza eremuaz" (edo merkatuaz, edo hizkuntzajoko eta gatazka eremuaz) eta hango gorabeherei buruz dituzten ezagutza eta iritzietan. horregatik guztiagatik, oso arreta handia eman behar zaie bai ikerketaren bidez eraikitzen diren errealitateei, bai ikerketa haietan sustatzen eta bermatzen diren errealitate sozialei eta legitimatzen diren politikei.
‎Oso arreta handia eman behar zaie bai ikerketaren bidez eraikitzen diren errealitateei, bai ikerketa haietan sustatzen eta bermatzen diren errealitate sozialei eta legitimatzen diren politikei. litatea neurtu nahi dugunean zer hasiko gara zenbatzen, izan, kontua ez da egiazko oinarria topatzea, baizik eta zehaztea errealitatea asmo jakinez eraikitzeko eta egia soziolinguistikoa produzitzeko, zein osagai behar dugun. aukeran, batzuk ditugu:
‎6.2.10 Guraso erdaldunak eta euskararen biziberritze prozesua bildu ditugun iritzi eta gogoetak askotarikoak badira ere, orokorrean muga bererako joera dute: euskarari presentzia sozial handiagoa eman beharra zaio. guraso horiek beren burua abian den hizkuntza biziberritze prozesuaren baitan kokatzen dute eta euskararen jarraipenean
‎Nire txanda zen. Eskuin eskuarekin ez nion indar handirik eman behar pilotari; jokaldia ezin hobeto zihoakigun.
‎Star Stop sistemari esker, hirietan erregai kontsumoa murriztu egiten da, hirietan askotan gelditu eta abiarazi behar izaten baita. Automobil horien energia eraginkortasuna alternadoreak lortzen du, bateria kargatzen baitu ibilgailuaren abiadura moteltzen denean une horretan motor termikoak ez baitu trakziorik egin behar eta ez du kargatzen motor termikoak prestazio handiak eman behar dituenean.
‎UdalBerritik uste dute koherentzia handiagoa eman behar zaiola 2015ean abian jarri zen Hiri Baratzeen proiektuari, bere jatorrizko filosofia herrikoia babestuz. Hau horrela izan dadin, baratze irisgarriak, etxeetatik hurbilekoak eta hirian benetan txertatuak egon lirateke.
‎egun, 2016an, zer esan nahi du hizkuntza erabiltzeak? Komunikabideen kontsumoari eskaintzen dizkiogun denbora aurrekontuak ikusita, ez al genioke garrantzi handiagoa eman behar hiztunei (eta hartzaileei) erabilera esparruak eskaintzen dizkieten espazio mediatikoei. Zentzu horretan, agian arnasguneetatik arnasuneetara igaro gara, eta gure espazio linguistikoak porotsuagoak, sarkorragoak eta zeharkatuagoak bihurtu dira:
2018
‎Herritarrok nahi dugun hizkuntzan hartuak izateko eskubidea dugula, ebidentzia bat da. Eskubidea bermatzeko gero eta pauso handiagoak eman behar ditugula, eztabaidaezina da. Niri pozgarri zait Osasun sailburuari horixe esaten ez ezik, esaten entzutea euskarak pisu handiagoa izan behar duela osasun zerbitzuetan, hain zuzen ere, sendagilearen eta gaixoaren arteko enpatia areagotzeko baliagarria delako euskara, zerbitzuaren kalitatea hobetzen duelako.
‎2019an, erakundeei begirako Erakunde bakoitzean praktika sozial berriak erraztuko dituen neurri bat. betiko jende asko dago", ohartarazi du AEK ko arduradunak. " Gazteei protagonismo handiagoa eman behar diegu". Esperientzia batzuk probatzen ari dira.
‎lehenengo konprobatu dugu ea barruko mikroek eta entzungailuek ondo funtzionatzen duten, berehala ahaztuko ditudan izenak galdetzeko probestu dut?, eta baita errealitate handituko betaurrekoek ere. Gero proba txiki bat egin dugu BioSegwayekin Kixote eta Santxo Panzaren estatuaren inguruan, baina zorionez ibilgailuak oso intuitiboak dira eta ez dut azalpen handiegirik eman behar izan; gainera, esango nuke batek baino gehiagok esperientzia daukala tramankulu hauekin.
‎Baina porrot egin ezkero, ondorioak izango ditu. Urratsak kontu handiz eman behar dituzu, Lorea.
‎Baina soraio agertu gara, gero, Eusko Jaurlaritzak egindako inkesta batekin (maiatzaren 15ean azaldutakoa): herritar gehienek salatu dute, administrazio publikoek gaur egun ematen dioten babesa baino handiagoa eman behar lioketela kulturari. Nola liteke datu hori kontu berritzat aurkeztea orain, baina ez lehenago?
‎Aginduak, izan ere, harresiak eraistea eta zabalgunea hegoalderantz egitea onetsi zuen, era generikoan onetsi ere, eta halaber, militarren eta Udalaren arteko batzorde bat osatzea ezarri zuen. Errege Agindua, dena den, kaltegarria zen hiriarentzat, lurrez gain, militarrei dirutza handia eman behar zitzaielako, armadak exijitutako segurtasun barruti berriaren kostua ordaindu behar baitzen. Planteamendu ekonomikoa erabakigarria izan zen, eta horregatik, proiektua ia hamabost urteko atzerapenarekin onetsi zen.
‎—Lotu gabe dituzu botak, Marta. Segurtasunari garrantzi handia eman behar diozu, tipo horrekin geratzea erabaki baduzu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia