Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 876

2000
‎Publifikazio legearen ostean ia hutsetik hasi zen Ikasberri ikastola, eta inbertsio handi bat egin behar izan zuten egoera berriari egokitzeko. 1995, ordea, abiapuntua arras desberdina izan zen.
‎Ni hona etorri nintzenean euskaraz horrelakoak eskura ezinak ziren. Hemengo gazte informatikari batzuk haiek horrelako produktu bat garatzeko gauza zirela esan ziguten eta Aldunditik apustu handi bat egin genuen: erakuts dezagun horrelako produktuak egin daitezkeela hainbeste milioi erabili gabe.
‎Bihar nirekin joango zara hondartzara. Zulo handi bat egingo dugu, bertan sartu, eta zeru guztia gurea eta guretzat bakarrik dela irudituko zaigu.
‎Bide gurutzeetako paneletan izen ezezagunak ikusten zituen. Hasperen handi bat egin zuen. Lupok begiratu zion.
‎arin arin, ordoki txiki batera heldu zirenean, gero malda behera gozoan, Xanek, mainguka bada ere, lortu zuen hari pixka bat hurbiltzea, Pititak ordea, erritmoa moteldu, edo zeramanari eutsi gabe, biziago ekin ote zion. Eta, Xanek hala ere, ahalegin handi bat eginez, zerbait hurreratzea lortu zuelarik, Pitita itzuli egin zitzaion eta: " Aparteago", esan zuen.
‎Makurtu zelarik berriz, irrist egin zuen, sasietara erori; eta, handik ateratzearren egin zuen ahaleginean, sasitan barrenago joan zen. Madarikazio bat bota zuen, esfortzu handi bat eginez atera, elurraz ipurdia garbitzen ari zelarik, Pitita une batez ikustea iruditu zitzaion; haren figura baina, berehalaxe elur lainotan ezkutatu zen; uste ote zuen bada hark berak bazekiela bidea. Eta, Xanek bideari berrekin eta handik pixka batera berriz, bidea bitan bereizten baitzen, zalantza egin zuen.
‎Eguzkia zegoen. Esfortzu handi bat eginez jaiki zen; atzera begiratu gabe, pauso xeheka, mainguka, errepidera heldu zen.
‎" on egin dizula", esan zuen Xanek eta, trenbidea kruzatuz, errepide zuriari jarraitu zion. Errebuelta handi bat egin eta gero, auzo txiki batera heldu zen. Auzo zaharra, etxeak erdi botata zeuden.
2001
‎Bere eleberriei esker ezaguna den Elvira Lindoren antzerki lan bakarra aukeratu du Hikak. " Oihanaren legea" arekin ikuslego zabal batentzat erakargarria izan daitekeen kontakizuna hautatu nahi izan dute, izan ere, taldeko kide Mikel Laskurainek azaltzen duen moduan, taldearen asmoa produkzio handi bat egitea zen eta" formatu handiko ikuskizun bat euskaraz soilik egitea ezinezkoa da". Horregatik Huescako Antzerki Ferian estreinatuko dute gazteleraz" Oihanaren legea" ekainaren 26an.
‎Garbi zegoen sahararrak desagertarazi egin nahi zituztela, eta guk ez genien erraztasun gehiegi eman: eurentzat aproposena izango zen jende guztia hartu, konboi handi bat egin eta muga pasatzea, baina hori estrategikoki ez zen komenigarria. Horregatik kanpamendu txiki batzuk egin ziren, pixkanaka jendea pilatzen joateko, eta gero aldiko taldetxo batzuek mugatik ateratzen joateko.
‎Erakusketa bat ere izango da, zabaltzear duten kiroldegian; besteak beste, dauzkaten 300dik gora bandera erakusteko. Bukatzeko, festa handi bat egin nahi dute, bazkaritan Orioko traineruan, noizbait, joandako mutil denak elkartzeko asmotan; ehunka izango dira.
‎Egun batean poltsikoa festa handi bat egiteko moduan baldin badugu, aurrera.
‎1 Hitzaurrean esaten den moduan (3 or.): «Euskara bere betetasunera etaosotasun betera iritsi dadin eragina izango duten helburuak eta jardunbideak definitu eta abiarazi»; «Euskal Herriko erakunde eta gizarte eragileguztiak partaide egitea»; «hizkuntzaren normalizazioak mailaz mailakoprozesua izan behar du,... borondate onean oinarritu beharrak berak dakar, nolabait, komunikazio lan handi bat egin beharra, herritar guztiak jakitunegin eta sentsibilizatzeko, baina, batez ere, gizarteko eragile guztiek, enpresa alorrekoek, hezkuntzakoek, kulturakoek, erakundeetakoek, etaabar. Euskal Herrian Euskararen erabilera Normalizazioko lanetan ardurahar dezaten eta eginkizun horretan konpromiso zehatzak har ditzaten bultzatu, gogoberotu eta animatzeko»; «diagnosi zehatz bat egin behar delaeuskarak gaur egun duen egoeraz, alde batetik normalizazioak bere aldedituen eragileak, eta bestetik euskararen normalizazio prozesuak dituenoztopo eta ezintasunak azpimarratuz.
‎Espainiar estatutik kanpoko perfume eta kosmetikoak saltzeko, Antonio Puig ek 1919an sortu zuen enpresa hau, eta horretan lorturiko eskarmentuarekin, bere perfume propioak sortzea erabaki zuen, esate baterako Agua lavanda Puig. Berrogeita hamarreko hamarkadan beste ahalegin handi bat egin zuten perfume berriak kaleratzeko: Agua brava (1968), Azur de Puig (1969) eta Quorum (1981).
‎Alaba haziz gero, familiaren ohorea alabari dote ematean eta jai handi bat egitean datza. Gastu handiak dira.
‎Bi urte lanean, bi urte ideiei larruzko jantzia josten. Egun batean, ordea, zulo handi batekin egin du topo. Josi eta josi, baina, ezin inola ere adabatu.
‎Elur malutekin bola handi bat egin, gero zelan urtzen den ikusteko...
2002
‎Baina halako batean, belar altuen artean datorren bola handi eta zuri bat ikusten du. Ez dakienez zer den, ikaratu egiten da, eta ihes egin nahian, jauzi handi bat egiten du... bola horrexen gainera erortzeko. Biguna da, behintzat!
‎Etorkizuna logika beretik ikusi du Goñik: " Egun batean berriro eztei handi bat egin behar bada, ongi da, baina ez dugu antzerkietan erori behar. Hobe dugu izatezko bikote moduan elkarrekin bizitzen ikasi".
‎Zinea garrantzitsuena den arren, Zinemaldiak esfortzu handi bat egiten du aktore/ aktoresa sonatuak ekartzeko. Lehengo urtean Donostia Saria jasotzerik izan ez zuten Warren Beaty eta Julie Andrews, iaz esan zuten bezala, aurten etorriko al dira saria jasotzera?
‎Bainan, guztiaz ere, behinen den zerbaitek ihes egin derautzu: nire mintzoaldiak horrelako xede gorarik eztuela zinez, eta nik idatzi nuenean nire izpirituan iragana zela ustu duzuna, gizonen begi aitzinean estal iduriz eman asmorik eznuen, lan handi bat egiten nuela sinhisten ezpaitnuen. Bainan, bada punktu bat igarri duzuna.
‎Ez ete dausku adore ta indar, ta azku ta kemen barrija emoten? Ez ete dausku" Aurrera, mutilak!"... irrintzi aundi bat egiten, eta bijotzak dardar jarriten?
‎Lumièretarrek filme proiekzio kolektiboa ekarri zuten. Edison-en asmakizunak, kinetoskopioak, ikusle bakarrari erakusten zion filma; Lumièretarren proiekzioa pantaila bertikal handi batean egiten zen, ikustaldia sozializatuz. Eredu horretako lehen proiekzio publikoa Parisen egin zuten anaiek 1895 urteko abenduaren 28an, eta data hori hartzen da zinemaren jaiotza ofizialtzat.
‎Horietako bakoitzean, lixagailuaren banda urratzaileen lodierak ez du berdina izan behar. Lehenbizikoa ale handi batekin egin behar da, ondoren erdiarekin eta azkena iraganarekin, pikortatze fin batekin. Zurezko xaflen noranzkoak zehazten du gainazala nola leundu behar den.
‎Bidelagun hartu zaitut hasieratik eta gaur egun zugandik urrun ikusten duzun Moustakiren kantu bat aipatu dizut hasieran. Gero, gai izan zara beharbada nirekin kurritzeko orrialde batzuk eta hizkuntzaren itsasoko uretan oldartzeko, baina badut uste aspaldixkotik ni neu aldendu naizen eta bide bazterrean utzirik, itzuli handi bat egin dudan Sarasola, Zuazo eta Rubioren liburuekin. da horraino bederen iritsi baldin bazara, liburu horien aipamena egiten hasi naizeno, gure hizkuntzaren egoerak kezkatzen zaituela.
‎Aldatu dena, beraz, merkatua litzateke (neurri batean behintzat): argitaletxeak eta komunikabideak konturatu dira kontsumitzaile esparru inportante bat osatzen dutela emakumeek, inguruko literaturetan bezala gurean ere, eta literatura gero eta mundu merkaturatuagoa denez, erosle horiengana hurbiltzeko ahalegin handixeago bat egiten ari dira. Kalkulu batzuen arabera, literatura kontsumitzaileen %75 inguru emakumezkoek osatzen dute, eta, Itziar Zubizarretak zioen bezala," egileak baino gehiago aldatzen ari direnak kontsumitzaileak dira.
2003
‎Ikastaroko lagunok familia handi bat egiten dogu: geroago ta ugari ta zabalagoa, baina lokarri estuz lotua betiko.
‎Bardin da, edozein dalakoa be loak eroango gaitu esan zuen Patxik aharrausi handi bat eginez.
‎Beste aldetik, oraino bide luzea dugu euroarekin ohitu arte: lanaren parte handi bat eginik dagoen arren (hamar pertsonatik ia bederatzik badakite 5, 10, 20, 50 eta 100 euroko billeteak badirela eta zirkulazioan dauden billeteen balioez bestelakorik ia inortxok ez du aipatzen), hamar hiritarretik lauk ez daki 200 euroko billetea badenik eta beste horrenbeste gertatzen da (hamar lagunetik bakar baten kasuan) bi euroko txanpon ezagun eta baliatuarekin....
‎2002ko urtarrilaren 26a: ZBek beste manifestazio handi bat egin zuen etaerreferendum bat egingo zuela iragarri zuen, apirilaren 14rako, alkateaklehenengo unean aurreikusitako galderarekin.
‎Itziar Eizagirreren iritziz, loturak indartu behar ziren, unibertsitate publikora, elebitasuna eta «UEUren izpiritua (Uztaritzeko manifestuaren arabera) eramateko». Patxi Uribarrenek unibertsitate ofiziala salatu zuen, ez ziolako tokirik ematen ez euskarari, ezta euskal kulturari ere; baina, era berean, batzar handi bat egin behar zela uste zuen, dei pertsonal batekin, «UEU eta Euskal Herriko Unibertsitatea nola bide batera ekarri ikusteko». Andolin Eguzkitzaren ustez, Euskal Unibertsitatea lortzea bilakabide luzea izango zenez, UEUk, bere independentzia mantenduz, EHUren Udako Euskal Ikastaroa bihurtu behar zuen.
‎egunero injektatzen den intsulina gorabehera, gaixotasuna kontrolpean ez dutenak; bigarren taldea giltzurrunetan transplantatu zaizkienak dira, “botika immunosupresoreekin tratamendu bat egin dutelako, eta, Bernat Soria zientzialariaren arabera, askoz ere gutxiago errefusatzen direlako. Bestalde, transplante kopuru handi bat egiteko aukerak mugatzen dituen faktoreetako bat da hartzaile bakoitzak bi edo hiru pankrea emaile behar dituela, eta arazoa zera da: “ez dira nahikoak Espainian urtero helburu horretarako dauden 200 pankrea, aldi berean 1 motako 2.000 eta 3.000 diabetiko berri agertzen direnean”, dio Bernat Soriak.
‎Zentrifugazioa ahalik eta gutxien erabiltzen saiatuko gara, garbigailuan energia gehien gastatzen duen ekintzetako bat baita. Garbigailua ez dugu erabiliko hura betetzeko behar beste arropa izan arte (galdaldi handi bat eginda, bi erdibitzaile eginda baino gutxiago gastatzen da); horrela, etxetresna elektrikoa behin baino gehiagotan pizteak dakarren energia gastua aurreztuko dugu. Era berean, behar dugun ur bolumena arropa kopuruaren arabera doitu dezakegu, horrela ez dugu alferrik gastatuko ura eta gure jantziak lehenago garbituko ditugu.
‎Poltsa isotermikoek hori saihesten laguntzen dute. Bete orgatxoa Erosketak supermerkatu edo azalera handi batean egiten direnean, oso garrantzitsua da zein ordenatan egingo ditugun hautatzea. Hona hemen aholku batzuk:
‎Alcalá de Henareseko Unibertsitateak (Madril) 2002an egindako ikerketen arabera, Espainiako biztanleria aktiboaren %15ek jasaten zuen jazarpen mota hori. Aditu batzuen ustez, lan inguruneetan gehiegizko lehiakortasunak eragiten du jazarpen mota hori, eta hierarkia maila handiagoko batek egin ohi du. UGTrentzat, beharrezkoa da enpresaburuek arriskuak ebaluatzea eta laneko jazarpena eta indarkeria saihesteko eta prebenitzeko prozedurak gaitzea, bai eta kaltetuei “laguntza psikologikoa, soziala eta ekonomikoa” ematea ere.
‎Espainian, turismoaren sektoreak jasan ditu gehien izurritearen ondorioak. Hori dela eta, operadore turistikoek eta hegazkin konpainiek marketin kanpaina handi bat egin behar izan dute, aurtengo lehen seihilekoan izandako zenbaki negatiboak handitzeko. Oraingoz, badirudi emaitza ematen ari dela:
‎Bai, festa handi bat eginen dugu, usaian bezala...
‎Udal hauteskundeen ondoren EAJk eta EAk udal gobernua osatu eta sailak aldatu eta berriak sortu zituzten. 2003ko eta 2004ko aurrekontuetan alderik handienak bat egin duten sailetan eta berrietan daude. Kirolak eta Gizarte Zerbitzuak sailek aurtengo eta 2004ko aurrekontua antzekoa dute.
‎Eta uler dezagun ondo zer esan nahi duen betikotasunak: kondenatu batek malko bat isuriko balu ehun urtetik behin, zenbat denbora litzateke itsaso handi bat egiteko. Kolibri batek basamortutik hondar ale bat jaso eta munduaren beste aldera eramango balu, itzuli eta beste ale bat hartu, munduaren beste aldera joan, itzuli... eta zenbat denbora luke basamortu osoa beste aldera eramaten?
‎Soldata ona, lantokiko nagusiarekin eta lankideekin harreman onak dira giza inurri horien funtsezko xedeak, arazo ñimiñoen ebazpenean gailentzen baitira baina ezin baitute beraiei dagokien eremua gainditzen duen ezertxo ere ulertu. Ausar bedi norbait aurrerantz urrats handi bat egitera —eta norbait hori jendearen otzantasuna lortu arte egurtu egiten den klub batera bidaltzera behartuta ikusiko du profesioak bere burua—.
2004
‎" Kabiar" kopuru handi bat egin dezakegu eta ongi itxitako poteetan kontserbatu, hozkailuan, eta oliba olioz estalia. Ogi txigortuan igurtzita, uraza edo tomate entsaladari, edo egositako pastari, edo tomate saltsari, edo ahuntz gazta on bati koilarakada bat erantsita, hornidura gustagarria eta merkea da inolaz ere.
‎Kobara sartu, ta lehenengo ta behin su haundi bat egiten dute; gero, haren inguruan eseri; eta berehalaxe, ukabilak jasorik, herri eresi zahar berritu bat abesten dute ozenki.
‎Hala ere, horrelako gaztetan mineral horren kontzentrazioa fosforoarena baino txikiagoa da. Izan ere, gazta horietan dagoen fosforoa ez da esnetik eta esnekietatik soilik sortzen, kaltzioarekin gertatzen den bezala; aitzitik, fosforo horren zati handi bat egiteko prozesuan gehitutako gatz urtuetatik sortzen da. Konposatu fosfatatu horiek gehituta, gaztak nahi den testura eta zaporea hartzen ditu.
‎Antoni Gelabertek, Bartzelonako Itsas Ospitaleko Urologia Zerbitzuko buruak eta gizarte zientifiko horretako kideak, hau adierazi du: “maskuriko tumore bat klinikoki detektagarri bihurtzen denean, bere bizi zikloaren zati handi bat egin du, eta, hortik aurrera, azkar eta pixkanaka eboluzionatu du”. Kasu guztietan, adituen arabera, gernuan odola dagoela adierazten duen sintoma nagusia da.
‎Neurri multzoarekin, balio naturalak eta itsas espezieak nazioarteko uren sakontasunetik babesten ditu. Azaroaren 16an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak ebazpen bat onartu zuen, eta bertan ez zen babesten GKEen koalizio batek proposatutako luzamendua, neurri batean Espainiaren oposizioak proposatutakoa; izan ere, flota handi batek egin zuen harrapaketen %40, 2001ean, itsas zabaleko arraste arrantzaren bidez. Oceanak jakinarazi du Espainiaren erabakia funtsezkoa izan zela eta, bestelakoa izan balitz, “nazioarteko uretan dauden habitat abisal hauskorrak suntsitzetik salbatuko zituela”. Hori dela eta, datorren urteko Batzar Orokorrari begira nazioarteko akordioak hartzeko lan egiten du.
‎Eguberriko festa handi bat eginen dut. Amets eta Goizeder hor izanen dira.
‎Bat: gaur, urriak 12, UPVk itxi egin ditu bere ateak Espainiako jai handiarekin bat eginez. Igandea balitz bezala, Leioako campusean segurata bat ipini du sarreratik pasatzen den edonor fitxatzeko asmoz.
‎Berriz ere beste ikastaro bat antolatu zan udaran. Jendea biltzeko 87 gudari bulego ixil sortu ziran Suomi guzian barrena; eta egiazko erakunde izkutu haundi bat egin zan. Horrela 2.000 gazte gehiago joan ziran Lockstedt’era, Sueden’en zehar, Stokholmo’n zegoen ixilpeko Batzordeak lagundurik.
‎Zer moduz hirea, Paul? –erantzun zuen sobietarrak, Paul Dirac fisikari teorikoari zuzenduz eta barre karkara handi bat eginez.
‎Xalbador Garmendiak handi bat egin zuen behin, jarraian azalduko dudana. Izan ere, Maulen irakaskuntzan aritzen zela eta, hara abiatu eta Jarrai antzerki taldearentzat Albert Camusen Gizon zuzenak izenburutuko zuena euskaratzeko eskatu nion, eta berak serio serio baietz erantzun!
‎Astoa ez, mandoa zela Txonaren aitak erosi zuena, baina mando hark ama zuela astoa, eta horregatik zituela astoaren belarriak, eta indarra, berriz, aitarena zuela, eta bizkor eta gogorragoak izaten zirela mando haiek, amaren aldetik astoak zirenak. Lañuak denbora guztian begiak itxirik eta irribarre handi bat egiten zuen eta azkenean begiak pixka bat zabalduz esan zuen, berak bazekiela Txonaren aitak mando hura non erosi zuen, eta non erosi zuen jakin nahi bazuten Nafarroan erosi zuela, begia kiñatu zuen, eta ez zuen gehiago esango," nteitzek?"
‎Begiratu zutenerako, inguratuta zeuden, Txemiñek eskuak altxatu zituen eta astoak jauzi egin eta Kako elurretara jausi eta tiro bat izan, sustoarekin Ander ere jausi zen elurretan eta astoak arrantza handi bat egin eta maldan behera harrapaka joan zen, hartara Tolok ere elurra jo zuen eta guardia zibilek, baserritik jaitsi, eta gogor hartu zituzten.
‎" Bai. Ez eskolaren aurretik pasatzeko, ez eskolatik ikusteko, buelta handi bat eginda etortzen da hortik."
‎Pausa baten ondotik, hasperen handi bat egin zuen Mikaelak.
2005
‎sukaldeak berezkoa du nahasketa, horrek ematen dizkio aberastasuna eta kalitatea. Sagar bat gauza ederra da bera bakarrik eta gordinik jateko, baina irina, arrautza, esnea, azukrea, marmelada eta sagar zatiak nahastuta sagar tarta asmatu zuenak ekarpen handi bat egin zion gure zibilizazioari; eta zer esan olioa, arrautzak, tipula, piperra eta patatak nahastuta patata tortilla asmatu zuenaz. Edozein nahaste ez da ordea berez eta beti on, ondo asko daki sukaldaritza berriaren berritu beharraren gehiegikeriak dastatu eta jasan dituenak.
‎Nire kasuan behintzat, informatzea eta denei ahotsa ematea. Horretarako gai bagina bidearen parte handi bat egina genuke. Baina medio asko jarrera batean, biren artean, edo momentuan ongien doakienean finkatuak daude, eta horrek asko oztopatzen du konfliktoa.
‎Kongresu handi bat egin zen irailaren 5etik 8ra bitarte Donostiako Kursaal jauregian Albert Einstein Annus Mirabilis 2005 lemapean. Unescoren Fisikaren Nazioarteko Urtea Euskal Herrian ospatzea zen helburu mundu guztiko zientzialari eta pentsalariekin batera.
‎Bertsoak banaka egin behar dituzu. Ez zara gauza zortziko handi bat egiteko ala. Hartu itzazu gauzak banaka, ez hartu saio osoa batera egin zenukeen moduan:
‎Esan nahi dut, teoria filosofikoa Alemanian egin zen, eta Errusian, Alemanian estudiatu zuen jendeak iraultza egin zuen. Iraultza hori hasi egin da zati handi bat eginda zeukalako. Euskal Herriko kasua ez da hori, Euskal Herriko kasua geure historiarengatik da, Gerra zibil ondoko zanpaketa?
‎Kezka nagusia sustraiak ez kaltetzea da, eta horregatik zulo handi bat egin behar da.
‎Gaur egun, Cañamero eta Castañar de Iborren (Cáceres), Aliako (Cáceres) eta Talarrubiasko (Badajoz) udalerrietan sortutako suteak aktibo daude; García Sola eta Cambroncino probintzietan ere gune berriak aurkitu dira, nahiz eta azken hori dagoeneko kontrolatuta dagoen. Cañameroko sutea aktibo dago Guadaluperantz, eta lurreko baliabideekin, kamioiekin, brigadekin eta makinekin borrokatzen da, suebaki handi bat egiten baitute lehendik dagoen beste baten gainean. Castañar de Iborren suak ipar mendebalderantz jarraitzen du.
‎gaur egun, jende guztiari normala iruditzen zaio “usuario@aol.com” motako posta kontu batetik mezu bat bidaltzea beste edozein erabiltzaileri, kontuan hartu gabe @yahoo.com, @hotmail.com, @gmail.com, @wanadoo.com, @yyya.com… Baina duela urte batzuk hori ez zen horrela. Posta kontuak sortu zirenean, laurogeiko hamarkadaren erdialdean, AOL izan zen azkarren hazi zen enpresa, eta erabiltzaile amerikarren zati handi batekin egin zen. AOLek bere erabiltzaile komunitate ahaltsua itxi zuen, edozein gaitasun arrastoan mantentzeko.
‎Hirigintza proiektu handi batek eragingo dio Oñatiko sarrerari: Unibertsitateko aldapak, zubiko bidegurutzeak... dakartzan eragozpenak kentzeko biribil handi bat egingo dute. Datorren urte bukaerarako gertu izatea espero du Udalak.
‎Fluoreszentez jositako sabai garaia zuen gela handi batean egin zen autopsia. Hormetan axuleiu berdeak lehenengo bi metro eta erdian eta, handik gora, pintura urdina kare zurian.
‎–Norbait altuera batetik erortzen bada, erortzeko bi era daude. Salto egiten duenak, nahiz eta altuera handi batetik egin, erorketa kontrolatu dezake, normalean zutik erori eta oso gutxitan hiltzen da; hankak hautsita bukatu lezake, baina normalean ez da hiltzen.
‎Kontatu zion, bestetik, armairu handi bat egin ziola aitite Julianek Sarriko andre bati, bitrinarekin, eta andreak eskatu ziola arrosarioaren hamabost misterioak grabatzeko armairuan, baina hamabost grabatu beharrean, hamasei misterio grabatu zizkiola aitite Julianek. Misterio bat asmatu zion aitite Julianek, apur bat jolastearren.
‎Ona da norbait mirestea. Pertsonaia ospetsuak miresten ditugu, onenean ere gizadiari mesede handiren bat egin diotenak, eta okerrenean, berriz, beren ergelkeria besteren lelokeria pizteko erabiltzen dutenak, lelokeria hori giza arimaren bazterrik ezustekoenetik agertzen baita. Pertsonaiak mirestea baino, nahiz gizon edo emakume handiak izan eta berebizikoren bat egin, hobe deritzot gertuko pertsonak miresteari, bizitza eta arima nirekin partekatzen dutenak alegia; miretsi, esate baterako, Anaren langiletasuna eta irmotasuna, Joxe Mariren kemena, aitak amari eta niri zigun maitasun isila, zenbat eskertu nion plazako besarkada estu hura, hainbeste denbora haren gorputzean ezkutaturik egon eta gero!?, amaren bizi gogoa, Albertoren bihotza eta gaztetasuna, azkenean hura ere miresten hasia nintzen?, Marisaren eztitasuna, Idoiaren maitasun betea, Adelaren gizatasuna eta amatasun beroa.
‎Ekonomiaren eta naturaren arteko harremanak eta XXI. mendearen hasiera honetan ditugun arazo ekologikoei aurre egiteko garaian aditu kopuru gero eta handiago bat egiten ari den hausnarketa ulertzeko, pentsamendu ekonomikoaren historian zehar ingurumenari atxiki zaion eginkizuna zein izan den jakin behar dugu. Zehatz mehatz jarduteko asmorik gabe bada ere, ekonomi pentsamenduaren eskolarik garrantzitsuenetan zeharreko ibilbide bat egingo dugu.
2006
‎Hori pertsonari otu dakiokeen asmakizunik sinpleena da: zulo handi bat egin, han sartu pertsonak, bost urteren buruan tapa zabaldu, eta merezi duena atera. Nik uste iritsiko dela eguna beste bide alternatibo batzuk asmatzeko gai izango garena.
‎– Helburu linguistikoa edo soziolinguistikoa ukan dezake, besteak beste hizkuntza bat normalizatu nahi delarik. Katalunian, esaterako, hizkuntzaren normalizazioak kontutan hartzen du XX. mendean hizkuntza normatibizazioa maila handi batean egina dela.
‎Hasieran batez ere, Adan, paradisua galdu ondoren, Bilbora gaueko trenez ailegatzen denean. Joxe Azurmendik esan zidan algara handi bat egin zuela entzutean.
‎Urte askoan egin dut lan telemarketingean. Enpresa handi batentzat egiten nuen lan eta dei zentroa koordinatzeaz eta ikuskatzeaz arduratzen nintzen. Geroâ? ¦ urte luzez izan nuen amets hau.
‎Gero, Pobesera joango gara, Arabako Babarrun Pikartaren XII. Azoka antolatu baitzuten. Produktua ezagutzeko, dasta handi bat egin zuten. Urrezko Aizkoraren finala ere bertan izan zen.
‎barazkiak eta patata gozoa, banana hostoetan bildua, berotua harri beroekin eta lur azpian lurperatuta. Lehenbizi zulo handi bat egin palmondo hosto berdeez estaltzen den lurzoruan, barruan gehitzen da haragia eta tuberkuluak, eta sutan berotutako harriekin betetzen da. Hori guztia lurrez estali, eta harrien beroa joan arte itxaron.
‎«Indarrak bilduz, prozesua aurrera!» lemapean, beraien nahia azaldu dute «alde batetik historikoa den momentu honi bultzada ematea eta beste aldetik prozesuari irtenbiderik ematen ez dioten irteera faltsuei atea ixtea». Helburu honekin, beraz, gaurko deialdia egin dute, gaueko 21:00: 15 aldera itzalaldia eta burrunbada handi bat egiteko, hau da, etxeko argiak itzali eta kazerolada handi bat egiteko. Bestetik, bihar, Bilbon «Euskal Herriak Autodeterminazioa» lelopean ospatuko den nazio manifestaldira jendea joateko deialdia egin du ezker abertzaleak.
‎«Indarrak bilduz, prozesua aurrera!» lemapean, beraien nahia azaldu dute «alde batetik historikoa den momentu honi bultzada ematea eta beste aldetik prozesuari irtenbiderik ematen ez dioten irteera faltsuei atea ixtea». Helburu honekin, beraz, gaurko deialdia egin dute, gaueko 21:00: 15 aldera itzalaldia eta burrunbada handi bat egiteko, hau da, etxeko argiak itzali eta kazerolada handi bat egiteko. Bestetik, bihar, Bilbon «Euskal Herriak Autodeterminazioa» lelopean ospatuko den nazio manifestaldira jendea joateko deialdia egin du ezker abertzaleak.
‎Izan ere, euren hitzetan, Arrasateko Udalak kaleko bizitza komertziala hiltzen dihardu azken urteotan. Horren adibide Eroski handiago bat egitea edota azokaren egoera direla adierazi dute. Debagoieneko dendarien proposamenakKezka adierazteaz gain, egoera horri buelta emateko hainbat proposamen ere aurkeztu dituzte ibarreko dendariek.
‎Horixe da Marie Émiliek utzitako altxorra. Hitzaurrea izan zitekeena gauzatzeko oharrak dirudite, oraindik zeharo mamitu gabeko ideia baterako apunteak, hau da, hainbat adabaki oihal handiago bat egiteko, denak lotuko dituen hari sendo bat gabe.
‎Castetbon zen azken herria Nabarrenkoxe baino lehen. Gibelera utzi genuen, inguru handi bat eginda herrigunea baztertu beharrez. Ez nabarmendu nahiak bordetatik ere urrundu baikintuen, arratsalderako tripak marmarika ari zitzaizkigun, haserre.
‎Eguerdirako, Arrueta gibelera utzia nuen. Inguru handi bat egin nuen Eskoitzeko bideari eta, beraz, Biarnoko mugari berriz ere bizkarka. Jadanik Amikuzetik kanpora, Sarrikota jo nuen, Burgue eta Erango.
‎–Trapukeria, zein trapukeria? –harritu egin zitzaidan Bernat– Guk diamanteak hartu, urtu eta handi bat egin diagu. Non zagok trapukeria?
‎Billar mahaiaz, musika jo  tzeko oholtzaz eta dantzalekuaz gain, han hor hemen ageri ziren hegazti eta piztien gorputz disekatuak. Zurrutada handi bat egin zuen Charliek, koiote disekatuaren osasunera.
‎395 autobidea hartuta itzuli ziren downtownera. Autobideak bihurgune handi bat egiten zuen downtowneko bidean sartu aurretik. Autoak mantsoago zihoazen bihurgunean, jostailuzko auto txikiekin jolasten ari den mutiko zuhur batek gidatuko balitu bezala.
‎Bestalde, porno zinema onargarriago bihurtu da, ikusmenari lotutako arte guztiak bezala. Areago, pornoaren industriak Kaliforniako barne produktu gordinaren puxka handi bat egiten du urtero.
‎Dudarik gabe hortik heldu zaio daukan bake argia, daukan lasai hori. Badaki lan on handiko bat egiten ari dela, hala sozietatearentzat nola gure arimentzat ere.
2007
‎Egia da prozesuan zehar gorabehera batzuk izan direla, baina nik uste dut, oro har, guk hasierako hariari heldu diogula eta beraz, aurretik lan handi bat egina zegoela. Beraz, pasatu diren urte hauek nik ez ditut galdutzat ematen.
‎pertsona hauek ertz batetik bestera pasatzeko zubia erabiltzen dute, baina behin bestaldean izanik zubia dinamitatu eta desagerrarazten dute. Eta gero zubi hori existitu ez balitz bezala ibaia zeharkatu eta bizi nahi dutenei esan diete, eurek igeriketan edo salto handi baten bidez egin zutela igaroaldia. Izan ere, bestaldera jende gehiegi zeharkatuz gero bere egoera eta estatusa okertu daiteke.
‎Kausak: txartelen prezioa, ez garestitzeaz gainera, merkatu egin da; hegaldiak maiztasun handiago batez egiten dira eta konexioak ugariago eta hobeak dira orain.
‎â? ¦ Eta auzo zaharragoetan, kale estuek bizitasun eta segurtasun sentipen bat sortzen dute, eta era askotako hiri bizitza. Beraz, sekulako sorpresa da jakitea Le Corbusierrek Parisko erdigune osoa bota nahi zuela, haren ordez hirurogei solairuko hamazortzi dorre izango zituen parke handi bat egiteko, Louvre tik Montmartreko magaleraino.
‎Aparkalekuen arazoari aurre egiteko herritarrei zabalduriko azterketa eta eztabaida burutu nahi dugu eta etxebizitza hutsen inguruan azterketa gauzatu. Eta dirurik balego, inbertsio handiren bat egin nahiko genuke: Zahar Etxea, Haur Txokoa… Oraindik ideiak besterik ez dira, erabaki zehatzak 2008ko aurrekontuen eztabaida eta onarpenarekin batera hartuko dira.3 Nabarmenena ezker abertzalearen presentzia bera da.
‎Baiezkoa egin zuen buruarekin, eta, ahalegin handi bat eginez, begirada jaso zuen. Begi horiexek ikusiko zituen Igorrek, aurrez aurre begiratzen zion bakoitzean.
‎Ordea, ezezkoa baldin bada erantzuna, badoa amaren laguntzarekin mihise batekin aitaren itotzera. Gero familia biltzen da, lagunak eta soinulariak besta handi baten egiteko gomitatzen dituzte eta gorputza denen artean jaten  dute. Dondiako errege handiak hirurogeita lau uharte beren hirurogeita lau buruzagiekin bere menpe ditu.
‎Carmen itzuli zenean kafeak eta delicatessen zenbait eskuetan, arras harrotua nintzen. Uste nuen urrats handi bat egin nuela: hiltegiko gorputza Manex Bergeret zen eta hiltzailea, zuria salbo baldin bazegoen, Gorringo baizik ez zatekeen.
2008
‎Beretzat garrantzitsua da lana izatea, enkarguei ondo erantzutea da, baina" gustatzen zait urtean behin edo horrelako sinposiumetara joatea, proposamena egin eta hautatua baldin bazara bertara joan 15 egunetan eskultura egiteko. Murtxanten bada lehiaketa bat ardoaren inguruan eskultura bat egiteko, erakartzen nau, baina ez dakit denborarik izango dudan". Badu beste mural handi bat egiteko asmoa," 4 m. luzera, 1,10 altura eta 15 zm.ko loditasuna duen haritz egurra erosteko asmoa dut aukera dudanean Euskal Herriko historia garatzeko, Ekaineko kobazuloak margotu zituztenetik Euskal Herriko azken sorginak hil zituzten garaira arte. Era surrealista batean, Europa zaharreko kultura, naturari lotua, kobazuloak, sendabelarrak, akelarrea...". AutodidaktaLasartearra, 17 urtera arte bertan bizi izan zen, gero Zarautzen 13 urtean, beste bi Hernanin," orain Azkaraten egin dut etxea eta esaten dut Azkaratekoa naizela".
‎Gotzon Huegun Lasarte Oriako eskultoreak, bi metro karratuko mural handi bat egin du Oialume auzoko eta bertako erromerien inguruko hainbat istorio jasoz. Hernaniko auzo honetako tabernan kokatuko da baina jabeari (tabernako Barrenetxea Lasarte familiari) eman aurretik ikusgai jarriko da.
‎Leihotik begira eta ez du egunak argitu, eta izotz handi bat egiten du; elurterako hotzegi. Esku bat bestearekin bildu eta egutegira begiratzen dut.
‎Zer dela eta antolatu zuten jaialdia baina? Elustondoren ustez festa handi bat egitea besterik ez zuten buruan izan, ordura arte egin ez bezalakoa. Ibaiak hori baino lur gehiago harrotu zuen ordea.
‎Hori egiten ez den bitartean jendearen edo gazteen frustrazioak kritikatzea ez da erreala. Niri txapelketa erlatibizatu beharra egokitu zait, baina nik, txapelketei esker, ibilbide handi bat egiteko aukera izan dut. Nola esaten zaio hori 18 urteko gazte bati?
‎Sobietarrek Ozeano Indikoan indar hartuko zuten beldurra zegoen, eta Washingtonek eta Londresek tratua egin zuten: britainiarrek lurra jarriko zuten base militar handi bat egiteko eta ordainetan amerikanoek Polaris misilak prezio berezian salduko zizkieten.
‎Zeozergaitik burutzen dau liburua esanik," Guretzat mundu txikia baina osoa izan da baserria. Globalizazinoaren eraginez, orain mundua baserri handi bat egitea falta".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
handi 852 (5,61)
haundi 14 (0,09)
Handi 6 (0,04)
aundi 4 (0,03)
Lehen forma
handi 764 (5,03)
handiago 28 (0,18)
handiren 18 (0,12)
haundi 14 (0,09)
handienetako 6 (0,04)
aundi 4 (0,03)
handiarekin 4 (0,03)
Handi 3 (0,02)
Handiren 3 (0,02)
handiagoko 3 (0,02)
handiko 3 (0,02)
handiak 2 (0,01)
handian 2 (0,01)
handiek 2 (0,01)
handienak 2 (0,01)
Handiarekin 1 (0,01)
handiagoa 1 (0,01)
handiagoak 1 (0,01)
handiagoan 1 (0,01)
handiagoek 1 (0,01)
handiagoekin 1 (0,01)
handiagoren 1 (0,01)
handiekin 1 (0,01)
handien arteko 1 (0,01)
handienarekin 1 (0,01)
handienean 1 (0,01)
handienekin 1 (0,01)
handienen arteko 1 (0,01)
handienetariko 1 (0,01)
handietako 1 (0,01)
handik 1 (0,01)
handirik 1 (0,01)
handixeago 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia