2000
|
|
Garai hartan eta gure mailan, Ordizikoan gazteen arteko txapelketa irabaztea. Hasi berria nintzen eta zenbat eta gazteagoa izan ilusio
|
handiagoa
egiten du txapela jazteak.
|
|
Bai, garai hartako baserritar batentzat nahikoak, orduko nire garaiko askok izan ez zutena. 13 urte eta erdi arte behintzat ibili nintzen eskolan eta orduko gehienak behin 12 urterekin jaunartze
|
handia
eginez gero, etxean lanean hasten ziren, itzulean eta abar, edo bestela artzain joaten ziren. Gu alde horretatik gurasoei eskerrak eman beharrean gaude.
|
|
Bere jaiotzatik urte batera, ZTBk aldaketa
|
handia
egin zuen, bere programazioa hiru ordu ezberdinetan ematen hasi zen-eta, kirolari garrantzi berezia emanez. Herrikoen artean ikusmin handia pizten baitu kirolarien artean senide, lagun eta ezagunak lehia bizian ikusteak.
|
|
Prezioan ere. Milioi erdi pezeta xahutu daitezke aste betean ahalegin
|
handirik
egin gabe.
|
|
esan dudalako harentzat errazagoa da. Gertakizunak gertakizun, alfabetatzearen eremuan lan
|
handia
egin behar dugu; 35 urtetik gorako euskaldunak asko gara eta, urteak pasatu diren arren, oraindik alfabetatu barik eta, beraz, konplejuz betetako euskaldunak daude.
|
|
Inoiz ez dute hainbeste kobratu pilotariek, inoiz ez da hainbeste ofizialtasun egon profesional mailan. Kirol bezala, azken zortzi urteotan aurrerapen
|
handia
egin da, baina jokamolde honetan, beharbada beste jokamoldeen kaltetan. Telebistaren irudia dago hor.
|
|
Teknikari gutxi dago eta beraien formazioa urria da. Federazioaren aldetik lan
|
handia
egin behar dugu oraindik; ikastaroak egiten dira teknikariak prestatzeko... ez bakarrik teknikariak epaileak ere hezi egin behar dira... Pilotaren inguruan dabilen jendea heziketarik gabe dabil, bai teknikariak, epaileak eta baita klubetan zuzendaritzan ibiltzen dena ere.
|
|
Esate baterako, Baionako Moderno trinketa aurrerapen handia da guretzat eta hori Hegoaldera ekarri behar dugu. Trinketarekin lan
|
handia
egin behar dugu Hegoaldean, guztiz ezezaguna baita. Kirol hau herrikoia egin nahi badugu, nik uste askoz errazagoa dela trinketa ezker pareta baino.
|
|
Euskara berreskuratzeko prozesuan, euskalduntzeak zuen garrantziaz hasiera hasieratik jabeturik, gau eskolen sortzaileetariko bat izan zen Laspiur. Hasierako irakasle haiek egin ohi zuten bezala, eskolak emateaz gain, didaktikarako materiala prestatzen ere lan
|
handia
egin zuen. Imanol Laspiurrek bere eskolak emateko erabilitako baliabide eta materialen nolakotasuna begiratuz gero, euskarak azken hamarkadetan izandako gorabehera eta eboluzioa ikus daiteke neurri handi batean:
|
|
Edonola ere, Espainiako Gobernuak autonomien eredua behin betiko itxi du, bereziki Euskadi eta Kataluniari dagokionean. Behin betiko itxi du, ez soilik eskuduntzak osatzeko, baizik eta gizarte hauetako gehiengoak onartua izan dadin, eta hori adostasun
|
handienaz
egin da. Euskadiko eta Kataluniako gehiengoak Estatuaren marko juridiko politikoa onartzen du.
|
|
Bide horretatik Konstituzioa aldatu litzatekeelako. Egin behar bada, adostasun
|
handienarekin
egin da.
|
|
Eboluzio bat egon da. Gainera lan
|
handia
egin dugu disko honetarako. Urtebete eman dugu kontzertuak eman eta diskoa prestatzen.
|
|
Hiribilduak izurrite, sute eta eraso ugari jasan behar izan zuen Behe Erdi Aroan. Otañe, Marca, Salazar, eta beste familia handien arteko barne liskarrek ere ez zioten portuari mesede
|
handirik
egin. Kanpora begira, bestalde, Castrok untzi eta biztanle ugari galdu zituen bataila militarretan eta merkatu ingelesaren ateak itxi izana eta Flandesekiko harremanen zailtzea ere nozitu zuen Castroko ekonomiak.
|
|
Artean behin betiko erabakirik hartu ez den arren, seguru asko Polonia izanen da Industri Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak (SPRI) euskal enpresak Europako Ekialdeko merkatuetan sartzeko eta ezartzeko aukeratuko duen plataforma. Merkatu honek aukera ugari eskaintzen ditu populazioaren kopurua handia delako, industrializazioaren bidean urrats
|
handiak
egiten ari delako eta luze gabe Europako Batasunera bilduko delako. Horrenbestez, Europako Ekialdeko herrialde horretan ordezkaritza bat abiarazteko aukera aztertzen ari da SPRI. Ez da ahantzi behar Europako Erdialdea, Herrialde Baltikoak eta Errusia EAEko esportazioen %10en jomuga direla.
|
|
Labayru elkarteak jardun du urte guztiotan bizkaieraren gaineko behar
|
handiena
egiten. Eubako pasiotarren egoitzatik ere bideratu dira bizkaieraren inguruko ekimen asko, Ikastola Katolikoen Alkartea edo Ibaizabal argitaletxea, besteak beste.
|
|
Hemengo edozein taldek halako goraipamena jasotzea gainera, ona da besteentzat ere, hemen egiten dena ikusteko pizten duelako. Ibilbide
|
handia
egiteke dago katalandarren mailara iritsi arte, baina ze demontre! Zergatik ez?
|
|
Euskararen eta euskal kulturaren inguruan aritzen diren erakunde gehienek kultur euskarrien eboluzio eta inplementazioa bizi izan dituzte eta askotan esfortzu
|
handiak
egin behar izan dira egoera berriek eskatzen zuten mentalitate aldaketak eman ahal izateko. Gainera, gero eta gauza gutxiago dago denboran zehar irauten duena, hau da, informazioaren munduan goizeko 8retan emandako berria eguerdirako askotan berri zahar bihurtu da edota irakaskuntzan, aurten argitara emandako testu-liburu batek datorren urterako eranskin batzuk behar ditu eguneratuta mantentzeko.
|
|
Bera ni baino mila aldiz idazle hobea delako eta, gainera, errealitate hori oso ondo ezagutzen duelako. Hori islatzerakoan, ez du ahalegin mental
|
handirik
egin behar hara joateko, egoerak asmatzeko, polizia sekretuak zer itxura duen ezagutzeko edo militarrek txapela zelan zeramaten jakiteko. Nik Uruguayko Junta garaian girotutako amodio istorioa idatziko banu, behar bikoitza egin nuke.
|
|
Eta, hala ere, goiz da oraindik. Ziur nago nire bigarren liburuak itzal
|
handia
egingo diola lehenengoari. Nire lehen liburua oso berdea izan zen, heldugabea.
|
|
Gauden tokian egonda eta daukagun historia edukita, ahalegin
|
handia
egiten da eta proportzio horietan gauzak ez daude gaizki. Proportziorik ez duena produzitzen diren liburuen harrera da.
|
|
Urtetan botillero izan duzun Martin Ezkurraz zera zenion 1987an ARGIAn egin elkarrizketa batean: " Ni nahiko burugogorra naiz; aurrena entzuten dut, baina ez diot kasu
|
handiegirik
egiten. Gero, hotzean lasaiago pentsatu ondoren, askotan konturatzen naiz berak duela arrazoia, sekulan eman ez diodan arren".
|
|
Asegarcek pilotari gauza handi bat ekarri badio, horixe izan da. 92an hasi zenetik demostratu du irudi enpresa bat dela, publizitate
|
handia
egiten du... Baina, hortik aparte, nik beti esaten dut pilota beste gauza bat dela.
|
|
Ikastolek lan asko egin dute arlo horretan. Kosta zen, ez zen ulertzen zergatik ez zen hainbesteko afiziorik, baina orain ikusten da herri handietan lan
|
handia
egin dela.
|
|
Trikuharriak eta, erraz galtzen diren ondarea da, menditan zabalduta daudelako. Gaurko mendietan lan
|
handiak
egiten dira, makina zahar asko dabil hor bueltaka, pista asko irekitzen dira. Orain udalek badakite zer daukaten eta zer nolako babesa eman behar zaien.
|
|
Ulertezina dena, baita azalpenik ez duena ere, azaltzen saiatu dira iritzi publikoan eragin nahirik, buruan dituzten neurri murriztaileak kosto politikorik txikienarekin onartzeko bidea izan dezaten. Nafarroako gizartea ez dago euskararen kontra eta badakite lan
|
handia
egin dutela errealitate hau aldatzeko; euskararen kontra jartzeko gezurra, iraina eta intoxikazioa erabili dituzte, bizi izan dugun kanpaina mediatikoan ikusi dugun bezala. Gizartean sakonki errotua dago hobe dela jakitea ez jakitea baino.
|
|
Garai batean Euskal Herritik Ameriketara emigratu zutenak eta oraindik ere euskaldun sentitzen direnak. Denek ez dute hala bizi, baina sustraiak gordetzen dituztenak lan
|
handia
egiten ari dira euren nortasunari eusteko.
|
|
Bertan aizkolari eta harri jasotzaileak egongo dira, hala Euskal Herritik propio etorritakoak nola EEBB bertakoak. Ostiralean, Euskal Auzoan festa
|
handia
egingo da. Herri kirol, erakusketa eta famili eta lagun arteko topaketak ekitaldi nagusi izango dira.
|
|
Dena den, Kalamudiako kideak dioenez," medikuek oro har ez dute ahalegin berezirik egiten. Instituzioei presio
|
handiagoa
egin litzaieke. Tristea da gaixo batek behar duen botika debekatuta izatea".
|
|
Udazkenetik aurrera aldiz, Goitb bailara osora zabaltzen denean, Bergarako eta Oñatiko ordezkaritzetatik zuzenean sartzeko aukera ere izango da," baina oraingoz, Aretxabaletatik bakarrik" agertu digu Jon Aldanondo Goienako teknika arduradunak. " Beste bi adarrak abiatzeko, alegia, Bergarakoa eta Oñatikoa, inbertsio
|
handiagoak
egin dira; baina horretarako, erakunde publikoekin hitzarmenak lotu dira".
|
|
Halaber, isurkin kutsatzaileak bereizi eta zuzenean araztegira bideratzea ere aurreikusten da. Arkitekturaren ikuspegitik, espazioa irabazteko, lurpearen erabilera
|
handia
egin da, eta soto zabalak ireki dira azpiko harrian. Horri esker lau patio eta irispiderako arrapala bat egokitu dira, argi natural ugari sar dadin.
|
|
Testuinguru horretan, txostenak, Gorinne Gobin aditu zorrotzaren kritika ezin gogorragoa biltzen du, eta, bertan dioenaren arabera, sindikalgintzak, Europan ageri denez, gaien kudeaketan begirunez eta duintasunez esku hartzeko irrikatan dagoen" bazkide" baten modura jokatzen du, eta" lobby" moderatu baten gisara ageri da, Jacques Delors eta haren moduko agintariei hain atsegin zaizkien" elkarrizketa" arauak zintzo betez. Soziologo frantsesa ados dago ikuspegi horrekin, Europako sindikatuek" ez baitute ahalegin
|
handirik
egin patronalari Bruselan bere iritzia ezarrarazteko presio bideen jabe den patronalari aurre egiteko antolaketa baliabidez hornitzeko eta, langileen borrokarako ohiko baliabideak grebak, manifestazioak erabiliz, Europa osorako benetako hitzarmen kolektiboak ezartzeko".
|
|
Ilusio
|
handia
egin zidan. Zortzi urte daramatzat laburmetraietarako musika egiten eta musikari gisa parte hartu dudan laburmetraia aunitz saritu badituzte ere, inoiz ez da nire lana saritua gertatu.
|
|
Aparte, kontatzeko modua, duen tonua ere oso bitxia da: ahots bat entzungo bazenu bezala da, hasieran beharbada ez diozu kasu
|
handirik
egiten edo oso adi ez bazaude ez zara konturatzen, baina halako batean poliki poliki sartu egiten zaizu barrura, eta bere erritmora eramaten zaitu.
|
|
Horretarako bai, ahapaldia luzatu egin behar da. Ikusten nuen hamarreko handia oso ongi zetorkidala, eta zortziko handia ere bai; zortziko txikian parafrasi
|
handiak
egitea ez da erraza. Betelanari ere beste zentzu bat eman behar zaio, betelanean askotan lehendabiziko puntu horiek ez ziren ezer.
|
|
Daukaguna kanpoan erakusteko ahalegin
|
handiagoa
egin behar dugu. Beti etxe barruan mugitzeko joera eta jarrera izan dugu.
|
|
Komunikazio horretan ez dago joan etorririk. Elkarbizitzarako, bi hizkuntza ditugunok askoz eskaintza
|
handiagoa
egiten ari gara bakarra duenak baino. Besteak beste, nik ezagutzen dudalako halakok eta halakok egiten duen lana, eta hark ezagutzen ez duelako nirea, baldin eta bere hizkuntzara itzultzen ez badut.
|
|
Publikatu behar zenean azkeneko ahalegin
|
handiena
egin nuen ordenamendu moduko bat egiten. Gezien jokoarekin" Lau Hiru Bi Bat, zero" jarri nien orduan, kapritxoz.
|
|
Beraz, agerian geratzen da bizitzari buruzko ikuspegi historikoa emateko asmoa. Dakusagunez, pertsonaiak bizitzaren ikuskera bat emateko aitzakiak direnez, ez du hauen ezaugarrietan sakontzeko ahalegin
|
handiegirik
egingo, pertsonaia lauak eraikiz: bizitzari aurre egiteko aholkuak baitira ipuin honetako zutabe nagusiak.
|
|
(Zabala, Juan Luis: Egunkaria 1997X) Beraz, liburua idazteko dokumentazio lan
|
handia
egin behar izan zuen egileak.
|
|
Ordutik aurrera denboraren tarte guztiak zehaztuak emango ditu. Garai hartako gertaeren berri emateko dokumentazio lan
|
handia
egin zuela ere aitortu zuen idazleak.
|
|
Psikologia sozialak ekarpen
|
handiak
egin ditzake hemendik aurrera fenomeno hauen analisian.
|
|
Garatutako estatuak beren eskema nazionalak inposatzen saiatzen dira; adibidez, beren hizkuntza ofizialaren erabilpena bultzatuz. Ikerlan anitzek erakusten duteingelesa dela Internet en gehien erabiltzen den hizkuntza15 Eta honek oso lekugutxi uzten du beste hizkuntzentzat, eta askoz gutxiago hizkuntza minorizatuentzat.Herri txiki batzuek ahalegin
|
handiak
egin dituzte beren hizkuntzaz webguneak sortzeko. Baina askotan ez dute lortzen erabilpena nabarmenki handiagotzea.
|
|
Paue-n 1763an jaioa, Austerlitz en eta beste bataila batzuetan parte hartuzuen. 1806an Lubeck en preso harrapaturik, adiskidetasun
|
handia
egin zuen Bernerkondearekin (suediar militarra hau).
|
|
pazienteen kritikak maiz gertatzen ziren eta deskalifikazioak berezikierasokorrak (abandonu mehatxuekin) ziren edo gehiegizko babes zaletasuna zutenfamilietan gertatzen zen hau bereziki (Brown eta besteak, 1962, 1966, 1968,1972). Emozioen Adierazpen Altukoak izendapenaz definitu zituzten familiahoriek, eta ahalegin
|
handia
egin zuten eraikuntza hori ahalik eta moduobjektiboenean neurtzeko. Entrebista erdiegituratua den tresna bat, CamberwellFamily Interview deitua, familien Adierazpen Emozionala neurtzeko eta pazienteeskizofrenikoen berrerortzeak aurresateko erabiltzen dena sortu zuten honela.Honela, beren familietan emozioen adierazpen maila altua duten familiekdeskonpentsazio arrisku handiagoa dute, emozioen adierazpen maila baxua dutenfamiliek baino (Vaughn eta Leff, 1976, 1981).
|
|
–Zalantzarik gabe, normalizazioprozesu batean herria ongi jakinaren gainean jartzea beharrezkoa da. Baina informazio hori ongi hartua izan dadin, lan politiko
|
handia
egin behar da aurrenik; hitzhorren balio semantikoa nahi adina mugatu behar bada ere? (11, 9).
|
|
Kulturaren bi izariak? ...azaltzendu kulturaren kontzeptua, horren baitan hizkuntzak zer garrantzia duen azpimarratuz.Ni orokorrean arituko naiz euskal kultura aipatuz, ez euskarari soilik dagokionean, baizik norbanakoak edo Herri batek naturaren gainean biltzen duen guztia adierazteko.Guztiz bat nator Txillardegik garai hartan adierazitakoekin, baina hizkuntza, gizakiaeta kultura kontzeptuetan azken urte hauetan produkzio
|
handia
egin du gizarteak, ezbeti norabide berean, eta uste dut, euskaldunok argiago ikus dezakegula gurean gauregun zein den onena.
|
|
erdara zekien euskaldun askokgaizki zekien, artean, bigarren hizkuntza hori. Halako bat bateko administrazio kolpeakbaino min eta kalte
|
handiagoa
egin zizkion euskaldungoari, bere hizkuntz erabilpenetan, ondoko bi hamarkadetako hizkuntz politika orokorrak(). Hala ustedugu, behintzat, hori baieztatzeko azterlanik ez dagoen arren.
|
|
Espainiarrek egunen batean EuskalHerriko konkistari amore eman badiote ere, gure Herriaren ustiaketa beste 20urtetan zehar luzatu ahal izanez gero, zertarako 10 urtetan bakarrik edo 3 urtetanbakarrik ustiatu? Tamalez, ez du ematen gaur egun Espainiak Euskal Herriari eragitendion ustiaketa ekonomikoaz ikerketa lan
|
handirik
egiten denik.
|
|
Historiatik ikas dezagun. Badago nafar erregeek lotzen jakin ez zuten gauzariketa oker
|
handia
egin zutena: Euskara (Lingua Navarrorum) zabartu egin zuten eta okerhorrek ondorio tragikoak ekarri dizkio Euskal Herriari.
|
|
Gizakien higikortasuna: nazio atzeratuetan lekualdaketak eskualde mortuetatik eta herrietatik hirigune
|
handietara
egiten dira. Nazio garatuetan, aldiz, jendea hiritzarretatik ingurualdeetara joaten da.
|
|
Gainera, datu guztiak ezin daitezke onak izan, euskaldunen kopurua txikiagotuz baitoa Iparraldean (Euskaldunon Egunkaria,, 10). Frantsesaren aldeko egoera diglosikoak min
|
handia
egiten die euskal irratiei eta Euskal Kultur Erakundea (EKE) kezkatuta dabil hirugarren milurtekoaren hasieran euskal irratien iraupena ziurtatzeko, euskaldunen kopuruaren emendatzea ezinbestekoa baita.
|
|
Izan ere, XIX. mendearen azken hamarkadetan emari
|
handiak
egin ziren, XX. mendean irratigintza garatzea ahalbidetuko zutenak. Emeki emeki lehenbiziko igorgailu eta hargailuak sortuz joan ziren.
|
|
Urte bat geroago (1895) eta Errusian Alexander Stepanovitx Popov ek hargailu bat egin zuen, eguratsean gerta daitezkeen jatorri elektromagnetikoko perturbazioak erregistratzeko gai zena. Alexander S. Popov fisikariak antena sistemak hobetzeko ahalegin
|
handiak
egin zituen eta Sovietar Batasunean irratiaren asmatzailetzat daukate.
|
|
Frantzian, Lehen Mundu Gerraren ostean, telefoniaren aurrerakuntzak telegrafiaren esparruari atxikiago joan ziren irrati hedapenaren alorrari baino;, gainera, helburu militarrak eta distantzia
|
handitara
egindako komunikazio partikularrak ziren helburu nagusiak Compagnie Générale de TSF bezalako enpresa handientzat? (Albert, 1982, 30).
|
|
Karrantzan, Euskal Autonomia Erkidegoko beste lekuetan bezainbesteko mailan izan ez bada ere, koniferoen landaketa
|
handiak
egin dira XX. mendearen erditik aurrera. Landatutako espezieak intsinis pinua, Lawson altzifrea, Douglas izeia eta alertzea dira.
|
|
Gaur, atzoko bidaiaren ajeak oraindik gainean genituenez, ez dugu gauza
|
handirik
egin. Bakoitzak gela batean egin du lo, baina berdin izango litzaidake Ralphekin lo lo egitea.
|
|
–Txorradak?
|
Handiagoa
egiteko puntuan egon nintzen lehengoan, amildegi baten parean!
|
|
Egun osoan ez dut gauza
|
handirik
egin. Portutik paseatu eta itsasoz bestalde utzi ditudan gauzez pentsatu.
|
|
Eta jakin mina asetzeko ere ez zuen ahalegin
|
handirik
egin, batez ere jakinda aurkituko zuena edozein arropa zela ere, ez zuela jantziko. Bidaiaren hasieratik ez zituen oinetakoak aldatu:
|
|
Medikuak esan baitzuen minik ere ez zenuela sentitu. Agian min
|
handiagoa
egiten zizuten nire laztanek.
|
|
1990eko egun hartan lan
|
handia
egin behar izan genuen udalekuko umeak neka zitezen: mendira eraman genituen, eta gero piraguaz ibiltzera.
|
|
Hantxe hautsi eta hantxe irabazi ninduzun, eta betiko irabazi gainerat! Eta are nigar
|
handiagoa
egin nuen. Arestian mintzatu natzaizu nigarraz, baina nola adieraziko nizuke zer nolakoa izan zen nigarraren gaineko bertze nigar hura?
|
|
Izan ere, haur hura betiko zegoen kondenatua, zeren pena eternala baitzen bekatu mortalaren ordaina eta ez pena tenporala...! " Imajina ezazue ezen mutila infernurat doan mementuan inurri bat ateratzen dela Urbiaindik Iruñarat —erran zigun, elizako itzalen artean bere iduri berez handia are
|
handiagoa
egiten zela, ipuineko jigant baten eredurat—; edo, hobeki, imajina ezazue ezen inurriak badakiela igerian, eta Urbiaindik mundu berrirantz abiatzen dela, Indietarat, orain oinez, orain igeri... Eta joan eta etorri egiten dela, etorri eta joan, behin, bi aldiz, mila aldiz...
|
|
Eta urbiaindar guztiek zerabilten ipuin hura mihian, kezkatsu eta antsiatsu, baita gure aitak eta Mattinek ere... ...en ahuleziak nihaur behar baininduen kontrapisu, hala nuen erabakia ezen gero eta gogorrago izan behar nuela neure buruarekin, eta ezin sinetsi nuela, hasteko, ipuin hura; derradan, ordea, ezen, neure lehen erabaki haren hartzeko, ez nuela buruhauste handirik izan, zeren, osaba Joanikotekin haserre nengoen arren, ezin ahantzi bainuen ezen haren irakaspenetarik ikasi nuela ez zitzaiela ipuinei kasu
|
handirik
egin behar, eta ongi frogaturik nuela, halaber, ezen, puntu hartaz denaz bezainbatean, arrazoin zuela... eta zeren argi eta garbi erran baitzigun tigre bezatzaileak, bertzalde, ezen suerte hartako tigreek egunez ehizatzen zutela, nekez gauez; aita eta Mattin, haatik, zernahi sinesteko prest zeuden, baita ipuin hura ere, harik eta ipuinak biak hartu zituen arte.
|
|
Uda zen eta udako eguzki ederra genuen, baina ez zuen bero
|
handirik
egiten. Eta airea garbi garbi zegoen, beiraz egina balego bezala.
|
|
Donibanerat heldu ginenean, Urbiaindik harako bidea buruhauste
|
handirik gabe
egin ondoren, Arkimedes ere lagun genuela, osabak denbora hartan berarekin ibiltzen zuen or leiala, han berean ediren genituen Alessandroren untzia eta haren marinelak geure aiduru, Veneziarat itzultzeko kontuan.
|
|
Handik alde egin nuenean, itzal bat ikusi nuen zuhaitz batzuen artetik ihesi, baina ez nion kasu
|
handirik
egin, hain bainengoen arestian ikusiak liluraturik...
|
|
—Hori bakarrik falta zitzaigun etxe honetan, jaun Joanes, Erromari kalterik
|
handiena
egin dion heresearen izena jartzea txakurrari...!
|
|
Eta, hitz haien ondotik, isiltasun
|
handia
egin zen, astuna, Antonioren hitzek hautsi zutena:
|
|
Eta ene desesperantza are
|
handiagoa
egin zen presondegi hartarat eraman nindutenean, zeren iduritzen baitzitzaidan ezen hogei urteko kondenarekin nekez atera ahal izanen nintzela ni infernu hartarik bizirik, eta arinagoa izan zitekeela, ondorez, heriotza zigorra, bertze kondena hura baino... gogorragoa izan zitekeelako, zinez, apur bana hiltzea, bat batean hiltzea baino, exekuzione laster baten bitartez.
|
|
—Gauza
|
handiak
egin behar ditiagu guk biok elkarrekin, hemendik aitzina, Joanes...
|
|
haien moduak eta haien presentzia; haien dantza egiteko dotorezia eta haien ezpata manaiatzeko trebetasuna, haien balentasuna eta haien ausartzia, bai ehizarat zihoazenean eta bai gerlarat... Eta itsutua nengoen festa haren handitasunarekin eta, osaba Joanikotekin izan nezakeen adiskidetasunetik harat eta agramondarren eta beaumondarren arteko sasoin bateko liskarretarik harat, harro nengoen etxean hain jende kontuzkoa eta kontuan hartzekoa geneukalako, haien handitasunak ni ere
|
handi
eginen banindu bezala. Zeren eta halakoak baitziren jendearen egun haietako harat honatak, gela guztiak apaindurik eta sukaldeko arasak hegaztiz eta bertze hamaika ehizakiz beterik, hauek apal batzuen gainean, haiek gako batzuetarik dilindan...
|
|
Ordea, kontakizunean hain jauzi
|
handia
egin baino lehen, xehero jakinarazi nahi nizuke nola ediren nuen Antonio Donostian, zeren gertaki hark, alde batetik, harritu egin baininduen, eta zeren gertaki haren gorabeherak, bertzetik, argigarri izan bailitezke, ulertzeko, bai haren nortasunaren hainbat alderdi, eta bai haren hainbat erabaki berezi ere, liburuan barrena aditzerat emanen dizkizudanak, bere tokian eta bere mementuan....
|
|
Eta gizon hark, zeinari berant gabe jakin bainuen ezen Alain Coup d’Œil zeritzala, edo Alain Coup d’Œil le Normand, Normandiakoa zelako, jarri zuen ene gainean bere begi bakar beldurgarri hura... eta uste nuenean ezen neure bizitzako hutsik
|
handiena
egin nuela, zeren eten bainuen haren hitzaldia punturik gorenean, eta zeren behako krudel hartarik ez bainezakeen deus onik iguriki; aitzitik, bigundu zuen apur bat bere behakoa, egin zuen irri, eta erran zidan ondotik:
|
|
" Frantzian egon zarete, eta ostatu kontuak Frantzian ere ez dira dohainik..." Eta nik, nola bainengoen hain bozkarioz gainezka, erran nion: " Jauna, diru poltsarik gabe utzi izan bagintuzu ere, ez genuke nigar
|
handirik
eginen, zeren berant baino lehen izanen baita El Dorado gure diru poltsa eta Frantziako diru poltsa". Erran behar ote dizut, jaun André, zeinen arrai abiatu ginen hirurok, itsas lapurren gordelekutik jalgiz gero, hirurok ere sinets ezinik gindoazela, zeren baitzirudien ezen guztia ere mirakulu hutsa izan zela?
|
|
Guztiak ahantziko ditugu, Eusebio Etxegoienek eta haren anaia Pedro Etxegoienek Noainen eta Amaiurren eginak... baita Esteban Etxegoienek Urbiaingo gazteluan eginak ere, nahiz eta honen bekatua bikoitza izan zen, zeren agramondarra ez ezik luthertarra ere izan baitzen, eta bere burua hil baitzuen ezin koldarkiago... baina hitz emadazu Nafarroaren zerbitzuan ariko zarela hemendik aitzina, eta Erromako Elizarenean. Eta kontu egizu ezen Nafarroaren zerbitzuan erraiten dizudanean, Nafarroa handi baten zerbitzuan erraiten ari natzaizula, zeren Nafarroa tipi zen eta Gaztelak eta Espainiak
|
handi
egin zuten". Eta aitak ihardetsi zioan:
|
|
Eta hori ere aitortu beharra dago, eta bertze guztia gure burua engainatu nahi izaitea da, nola engainatu nahi izaiten baitzuen gure aita hil berriak, Jainkoak zeruan izan dezala. Eta Gaztela handi da eta Gaztelak
|
handi
egin gaitu; ez ote da, bada, Villagrandeko dukearekin egin tratua handitasun horren seinale eta aieru ere. Eta beharturik eta obligaturik gaude, halatan, Gaztelari leial izaiterat eta esker oneko —eta, bere ukabila goratzen zuela, baita boza ere, akabatu zuen—:
|
|
Akabatze hura ez zen, zinez, irri eragiteko modukoa, baina, hargatik beharbada, nola ez baikeunden bat batean serios jartzeko puntuan, are
|
handiagoak
egin ziren gure irri karkarak.
|
|
Zeren eta ene bihotza ezagutzen ez nuèn mundu eme urtsu haren egarri baitzen, eta igel guztiek nahi zuten mundu hartan murgildu, lehorretik uretarat jauzi eginik... Eta orain igel batek egiten zuen jauzi eta orain bertze batek, eta haien jauziak gero eta
|
handiagoak
egin ziren, eta, halako batean, zorabiatzerat nindoala iduritu zitzaidan...
|
|
TRISTE nengoen eta arrai nengoen, baina kolerak eta hirak hartua nengoen bere batez, neure onetik aterea guztiz, arneguka eta juramentuka hasteko gogoz, nahiz eta ez zen hura ene ohitura, ez ene usantza. Eta sutan nengoen, eta su hark ez zuen egurrik eta ez aitzinatzailerik ere behar aitzina egiteko eta
|
handiago
egiteko, zeren eta sufrezko sua baitzen hura eta infernuko sua bera. Eta, suak eraginik eta su handi hark ere harturik, ene bihotzeko ezkutalekuetarik kanporat egin zuten, demonioak balira bezala, herrazko herrak eta korromioak, hegigoak eta mendeku nahiak, erraiten zidatelarik —guztiek ere oihuka— ezen amari erran beharrekoak erran behar nizkiola eta neure deliberamenduaren berri jakinarazi, berant baino lehen...
|
|
Bizpahiru gauza erran eta bizpahiru gauza galdegin ere. Klararen arrazoi satsuetatik ale garbirik ateratzea ez zen erraza, eta afera hozki aztertuz gero, zilegi zen pentsatzea polizia, bere burua
|
handi
egiteagatik, gezurretan nahiz egierdietan ari izan zitekeela emakumearekin, nirekin, antza, egiten zuen gisa berean. Ez bainuen amesten ahal zer aieru klasetan funtsaturik egon zitekeen, nitaz erran merranak hedatzen aritzea azalpen bat baino gehiago merezi zuen belzkeria zen.
|
|
Inork ez zuen telefonoa hartu eta, beraz, ez topaldi nekagarrien ez galdera zitalen beldurrik gabe joan ahal izan nintzen niretako arropa garbien bila. Egunkarira bueltatzean, itzulinguru
|
handia
egin nuen Kristinaren atariari itzurtzeko.
|
|
Alderdi aunitzetatik begiratuta, ez zen noski arras erabaki zuzena neurea izandako etxera deitzea. Lagunaren galeraren jakitun egitea aitzakia eskasa zen, Kristinak ez baitzuen behin ere Ttipiz estimu
|
handirik
egin. " Maritxu orojakilea", horrelaxe irizten zion eta, gogaitzen ninduela bazekielako, noiznahi errepikatzen, parada sortu bezalaxe.
|
|
Dudarik batere ote nuen, banekien: otorduak ez zidan on
|
handirik
eginen. Ez janak, ez konpainiak.
|
|
Munduko txisterik libertigarriena aditu balu, ez zuen irri
|
handiagorik
eginen. Une hartantxe erabaki nuen, neure buru osasuna zaintze alde, ironiak bertze egun baterako uztea.
|
|
Hobe horrela. Hemezortzi urtetan norberaren autoestimuari ez dio kalte
|
handirik
egiten porrot bat aitortzeak emakume aferetan. Berrogeiak hautsita, hondagarri gerta daiteke, buru nahiz gorputz.
|
|
esku bat komuneko kate hondatuxearekin borrokan. Nire begiei on
|
handirik
eginen ez bazien ere, korridoreko argia piztu nuen; neska nahieran ikuskatu gogo nuen, anaiaren altzora itzultzen zelarik. Bizkitartean zerbait egin behar eta, telefonoari kontu nion.
|
|
Kristinak hainbertze gorrotatzen baininduen, ez genuen ataka gaindituko bi aste geroago arropa denda handi batean hasi ez balitz. Jende guti ezagutu dut lan kontratu txar bat sinatzeak hain on
|
handia
egin diona. Aldi luze batean denboraldiko gonak, merkealdietako galtzak, modako jakak eta egikera egoki edo desegokiko jantziak izan genituen solas, gure etxe ñimiñoko sala arrotzik gabean.
|
|
Zorionak. On
|
handia
eginen dik.
|
|
Leihoa irekita, kanpoko aireaz elikatu nituen birika higatuak. Hasperen
|
handi
egin eta nire ezpainek hainbat orenetako lehen soinu konprenigarria ahoskatu zuten:
|
|
Ni, horrelako egokieretan ohi dudanez, berandu ailegatu eta jartzeko lekurik ez zenez, zutik gelditu nintzen sarreraren ondoan. Apezaren predikuari kasu
|
handirik
egin gabe, aurpegi ezagunen eske egin nuen elizkizunaren parterik luzeena. Ttipi hamar bat metro haratago aurkitu nuen, banku luzeetariko batean eseria.
|
|
Gozo ginen etxe hartan, baina ez lagunari haxixa eta tripiak erosteko edo gasolina ordaintzeko dirurik ezartzeari uko egiten uzteko bezainbat. Ordukoz, bertzalde, neskek izeba Milagrosen ziztor kilometrikoek baino tira
|
handiagoa
egiten ziguten.
|
|
Ondoko herriko bestak ziren, martintzar feria bat, dena oihu eta apustu nork astakeria
|
handiagoa
eginen, eta ranchera mexikarrak plazako dantzaldian. Unai —gene errezesibo baten eragina ote? — zoraturik ibilia zen giro etsigarri horretan.
|
|
Zortzi gonbidatu zenbatu nituen denera, ni tarteko, zein baino zein dotereago jantzita, urduri eta irribarretsu, jada patrikak edo poltsak berotzen zizkigun dirutzak bizi berri bat, beste bizitza bat hasteko parada edota bidea ekarriko zigun esperantzan. Haietako bat, itsua, belus moketa ikusgarriarekin estropezu eginda, han joan zitzaigun eskailera pikoan behera, gure begien aurrean, beldurrezko filmetan gertatu ohi den baino kalapita
|
handiagoa
eginez, zer diren gauzak; gu iristerako, baina azafatak minutu bat lehenago joanak baitziren beren zerbitzu publikoak beste norbaiti eskaintzera, Borge jauna zen, odol borbor itxuragaiztoan, bragetako botoiak lotsagabe irekita zituela. Badaezpada ere, prestu hurbildu gin  tzaizkion lau gizasemeok, eta hil aginean zen gizajoak hala eskatuta, esan liteke, bada buruan lau kolpe latz lehor eman genizkion zoruaren kontra, adeitsu asko, eta, aireari (eta bizitzari) azken ostikada haserretua joz, Borge jaunak herio betikoa besarkatu zuen azkenik eta sofrikario erantsirik gabe.
|
|
Nik asko estimatu nion, nahiz eta, urte batzuk igaro ondoren, gorrota  tzera ere iritsi. Jai haietan marinel jantzitako mutilarekin izango zela pentsatzen nuen, eta ez zidan, egia esan, grazia
|
handirik
egiten. " Gustatzen al zaizu?", galdetu zidan, eta nik ahoan sartu nuen.
|
|
Ohean, burukoaren azpian, nirekin egin zuen lo. Beno, nik ez nuen lo
|
handirik
egin, baina, tira!, ongi nekien nire lagunik handiena izango zela. Hurrengo goizean, igandea zen, eta mezetarako prestatzen ari ginen guztiak;" Andre Madalen ikasi behar duzu aste honetan", esan zidan aitak, eta bizarra mozten jarraitu zuen.
|
|
Ahoan nuen erantzuna, erlijioaren alde borroka egiteko ez baita inor gazteegi; baina, doala!, nahiago izan nuen barre egitea. Gogo
|
handirik gabe
egin nuen barre; haserre nengoen.
|
|
Arratoien begi distiratsuak ikusten nituen ganbarako hormazuloetan, eta haiek egur gainean ateratzen zuten hotsa nabaritzen nuen gu guztion ha  tzen mugimendu bakoitzean. Ez zuen hotz
|
handirik
egiten, baina haizeak dena inguratu nahi zuen, eta atariko zuhaitzaren adar sendoen hostoak ganbarako leihatila zigortzen ari ziren. Itsasaldeko txistuak ere oso garbi entzuten ziren baserritik.
|
|
Alabaina, horrek bezainbat harritu nau bigarren aitorpenak: Ameriketako bidaia hau koadrilako lagunen artean ordaindu diote, hain urrats
|
handia
egin aurretik mundua gehixeago ezagutu dezan, haien hitzetan" Hainbeste teologia ez, eta mundologia pixka bat ikas dezan".
|
|
Denborak aurrera egin ahala, ordea, sakabanatzen hasi gara. Egurrezko mendi errusiarrera igotzeko, esate baterako, ilara luzeegia zegoen, artean bero
|
handia
egiten zuen (beti behar da aitzakiaren bat), eta Rubenek eta biok txalupetara jo dugu. Bidailagunen ustetan, hura josteta mengelegia zen, baina gu gustura ibili gara, gustura hartu ditugu ezustean harrapatu gaituzten bustialdiak.
|