Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 248

2001
‎Horiekin lo egitera ohitzea kosta egiten den arren, lasaitze handia sumatzen da eta bizitza kalitatea nabarmen hobetzen denez, eskertu egiten da deserotasuna.
‎Urraul Beheko haranean kokatutako zenbait despopulamendutan. Aizpe, Apardues, Ascoz, Argiroz, Muro eta Puio n, hurrenez hurren? eginiko indusketen arabera25, espazioarengiza okupazio handia sumatzen da. Sei toki horiek Nafarroa nuklearrean kokatutadaude, eta indusketa arkeologikoen bidez ikertu ondoren, guztiek honako ezaugarrikomun hauek erakusten dituztela frogatu da:
‎Poz handia sumatzen nuen neure gelan bizpahiruk bisita egiten zidatenean. Luzaro egoten nintzen beraiei begira.
‎Hezetasun handia sumatuko duzu. Arropa etxe barruan ez da idortzen.
2002
‎Kasu honetan, batetik, baztertutako hizkuntzan argitaratutako albisteek multzo detektaerraza osatzen dute egunkariaren orrialdeetan, eta, bestetik, baztertutako hizkuntzan argitaratutako albiste horiek egunkariaren atal guztietan aurki daitezke, eta ez hizkuntza gutxituarentzat sortutako atal espezializatu batean, non kokatzen baitira era eta tankera desberdinetako artikulu ia ia guztiak. Egunkariaren portaera horrek ez du ahalbidetzen hizkuntza gutxituan; hala ere, hizkuntza gutxituarenganako begirune handiagoa sumatzen da ildo editorialean.
‎Niretzat, berriz, mendira zakurrik gabe joatea goibeltxo da. Zakurrak berak poz handia hartzen duelako eta neronek ere, laguna ondoan edukita, bihotz zolan alaitasun handia sumatzen dudalako.
‎Orain artekoan kriptikoegia izan banaiz ere, esan dezadan aurtengo gorabeheretan aitzin gibel handiak sumatu ditudala euskalgintzan.
2003
‎Antolamenduari dagokionez, iaz baino eskarmertu handiagoa somatu da txapelketa hasi zenetik finaleko saiora arte. Talde lana oinarri, ia akatsik gabe aurrera eraman baitituzte egin beharreko lanak.
‎«Bertsozale Elkartearen proiektuarenganako konfidantza eta konpromiso handia somatzen dut jende honengan», erantzun zigun Oihane Pereak Araban bertsolaritza sustatzen dabiltzan pertsonengatik galdetzean.
‎Dirudienez, Vickyk bere kasa moldatzea lortu zuen, Norvegiako ontziarekin talka egin ondoren. Agintari britainiarrek baieztatu dute ez dagoela erregaia ihes egin dezakeen petrolio ontzirik, nahiz eta Frantziako kostazainek gasolina usain handia sumatu duten inguru horretan. “Oraingoz ezin da jakin gasolioa berehalako arriskua den, nahiz eta airetik fuel usaina sumatzen den”, adierazi zuen Frantziako kostazainen bozeramaile batek, hasiera batean, “Prestige” ren antzeko hondamendi ekologiko baten beldur izan zirela.
‎Ez zitzaidan erantzun egokirik bururatu. Hartan gelditu ziren haiek ere, beharbada seriotasun handiegia sumatu zutelako nire begiratuan.
2004
‎Ez bat eta ez bi, txikiaren handinahiak honen nortasuna errotik aztora dezake nonbait, eta marrazoaren aho zuloan jartzen ditu ezkailu guztiak. Bigarrena ez da ez horretara heltzen; arrain txikiaren ezin biziaz kontzientzia badu, baina ezin du halere handiarekiko sumatzen zaion halako miresmen liluragarria erabat ezkutatu. Jon Sudupe dugu gogoan, auzigai hauetan aspalditik eta gogotik ahalegintzen den saiolaria.
‎Hurrengo urtean, UEUren" Euskal zinema lantzen: begiradaren heziketa, irudiei buruzko alfabetatzea eta zinemagintza praktikorako lehenengo urratsak" izeneko ikastaroan (2003ko uztailaren 7tik 11ra, Biarritzen), aurreko aldarriei eutsi arren, ez genuen sektorearen antolakuntzan nahiz beharretan aldaketa handirik sumatu. Aurtengo irailaren 15ean, Ibaiak (Euskal Herriko ekoizle independenteen elkartea), EPEk (Euskal Produktoreen Elkartea), Gidoigileen Elkarteak, Euskal Aktoreen Batasunak eta Zuzendari Berrien Plataformak bat eginik, EITBri ikus entzunezkoen arloa dinamizatzeko elkarrizketa irekitzea eskatu zioten.
2005
‎Goizegi da gizakiok sortutako aldaketa klimatikoa dagoeneko iritsi den ala ez baieztatzeko. Normala baino tenperatura handixeagoa sumatzen badugu, berehala larritu eta aldaketa klimatikoari egozten diogu. Baina, Euskal Herriko meteorologia iraganean gutxi aztertua izan bada ere, dauden datuen arabera aldaketa nabarmenik ez omen da gertatu.
‎Horrek guztiak berekin dakar amaxofobia duen pertsonak sentsazio negatibo piloa izatea eta tentsioan eta beldurrez gidatzea. Madrilen, hiriburuan eta komunitateko herrietan, 1.500 lagun inguruk egin zuten inkesta, eta emakumeek gizonek baino gehiago gidatzeko beldur handiagoa sumatu zuten. Biztanleria osoari dagokionez, inkestatutakoen %33, 3k esan zuen gidatzeko beldur zirela.
‎Naroak atzera begiratu eta haizeak eragindakoa baino hotzikara handiagoa sumatu du.
‎Bat batean Naroak neke handia sumatu dio Ametsi begietan. Urkoren desagerpena aurreko egunetako krisialdian sakontzeko azken tanta izan daiteke.
‎Alemanen artean italiarrentzat ezinikusi handia sumatu izan dut beti. Zergatik?
2006
‎Aterpetxean goizean goizetik mugimendu handia somatzen da, Kataluniatik etorritako talde handi bat dago bertan, eta gu bezala, GR a egiten ari diren hainbat lagun ere badaude. Goizeko 6etan jaiki eta motxilak prestatu ondoren bapo gosaldu dugu.
‎Aurrezki kutxek alertak piztu dituzte, etxebizitzak eraikitzeko eskaintzaren eta eskariaren artean desfase handia sumatu baitute. Sustatzaileek markak hausten jarraitzen duten bitartean hasitako etxebizitzak 900.000 eurokoak izango dira, kutxek “dezelerazio zeinu nabariak” aurkitu dituzte eskatzaileengan.
‎Ez dio harira joateko gogo handirik sumatu. Arraroa da, Maitek gauzak zuzenean esateko ohitura baitu.
‎Lokatza lehortu zenean, jauregiaren atzeko bidea hartzen saiatu ginen, urduri, harresiaren babesa bilatuz. Barrukoak irteteko baino kanpokoak sartzeko beldurra handiagoa izaten delako edo, ez genuen mugimendu handirik sumatu aterpetik haraino. Guda-mutil gehienak irtenak ziren eta juxtuak utzi zituen Pontedouroko jaunak; gauzak erraztuko zizkigun guri.
2007
‎Hala ere, aerosol ontziena ez zen nahikoa arazoa konpontzeko. Gutxienez hamar urte pasatu ziren mugimendu handirik sumatu gabe. Epe horretan, etengabe lanean, elkarlanean, aritu ginen nazioarteko zientzialariak.
‎Ez nuen espero, baina badirudi onera egiten ari dela, eta denbora laburrean gainera. Orain dela hilabete nola zegoen ikusita, aldaketa handia sumatu diot.
‎Adibidez, auto istripu bat izan eta estres postraumatikoaren sintomak dituen norbaitena. Pertsona horri egoeraren oroitzapenetan kontzentratzeko eskatuko litzaioke, «galtzadaren erdian luzatuta nago, gasolina usaina dut, bularrean min handia sumatzen dut eta odola darama…». Oroitzapen horietan kontzentratzen den bitartean, ikusmen, entzumen edo ukipen estimulazio aldebiko bat aplikatuko diogu.
2008
‎Hala ere, emakume askok eragozpen handiak sumatzen dizkiote telelanari: lana eta etxea bateratzeak kanpora gutxiago ateratzea eragin dezake, eta ohi baino gehiago bakartu daitezke.
‎Hortaz, zientzialariek susmatzen zuten itsasoko uren tenperatura igo ahala disolbatutako oxigenoaren kontzentrazioan aldaketak egongo zirela. Hala ere, orain arte ur hotzetan egin dituzte ikerketak, merkatuan balioa duten arrain espezie gehienak ur hotzetakoak baitira, eta ez dute gorabehera handirik sumatu.
‎Ez zuen erreakzio handirik sumatu emakumearengan, baina pasaiari batzuek bai ipini zutela izu aurpegia, eta arloteak gustura egin zuen barre. Atseginez gogoratu zuen ohikoa zuela haiei kamerak eta ostea tranbiaren ibilbideko kale estuenetan, turistek argazkiak egitearren besoa leihotik ateratzen zuten momentua aprobetxatuz tira egiteko.
‎Hats beherapen> ihartutzat emanda ere, laburtu> eta aitortu> bi argumentu koen ondoan, argumentu bakarreko ugaldu> ez akusatiboa dugu. Aurreko egi turetan baino indar handiagoz somatzen da hemen pen> bera aztertzearen beharra. Hala ere, elkartuko lehen osagaia, gaia?
‎lana bilatu beharrak, diruak, etorkinen estatusak, arrazakeriak, dependentziak, hizkuntza ikasi beharrak, eta etxebizitza bilatzeak. Gainera, beren jaioterrian seme alabak zituztenek tristura eta bakardade handiagoa sumatzen zuten (Lazear, Pires, Isaacs, Chaulk eta Huang, 2008).
‎Lehen geldialdia Euskalduna parean eta gazteak Ezpelur gaiteroen eta Izadi txarangaren doinuen arabera dantzan. Halere, oraindik solasteko gogo handiegirik gabe somatu genituen.
‎2007 urtea eskualdean 598 langabeturekin akautu baldin bazen, urtarril hondarrean 118 gehiago ziren, 716 Honek, kasik %20aren igoera suposatzen du langabetu kopuruan. Aipatzekoa da, estatu osoan Nafarroa dela urtarrilean langabezia gehien igo den komunitate autonomoa, 2.190 langabetu gehiagorekin eta Nafarroaren barrenean, Doneztebeko bulegoa da, portzentaian bederen, igoerarik handiena somatu duena.
‎2009an, gainera, Mauleon marka berria abiatuko dute Mauleko ekoizleek. Garai batean baino elkartasun handiagoa sumatu du Marzatek. «Modaren ondorioa izanen da, hain segur ere, baina enpresa txikienek ere espartinak manatzen dizkiete Mauleko fabrikei, beren ikurra bertan josirik agertzeko».
‎Sisselek ez du batere arazorik gaztelaniarekin, eta horrek anitz erraztu du egokitzeko prozesua. Marioni gehiago kostatzen ari zaio, baina ez du arazo handirik izanen Egia erran, ez dugu aldaketa handirik sumatu aldagelaren baitan. Lizarra, gainera, herri txikia da, eta errazagoa da bertako jendearekin eta giroarekin bat egitea.
‎Dena den zuhur azaldu zen hilaren 17an: «Presio handia sumatzen dut, eta urduritasuna ere ezin dut gainetik kendu. Niretzat, gainera, honelako zerbait egiten dudan lehen aldia da.
‎«Presio handia sumatzen dut, eta urduritasuna ere ezin dut gainetik kendu»
‎Gauzak ez dira hain sinpleak, ordea: Bradley efektua ren oihartzuna jendeak beltzaren aldeko jarrera zuria azaltzekoa handiagoa ei da inkesta egiten den egunetan arrazaren gaiak komunikabideetan duen pisua handia bada, galdegilearen aurrean aurrejuzkurik gabe agertzeko behar handiagoa somatzen duelako zuriak. Eta nabarmenagoa are, inkestagile beltzari erantzuten badio hautesle zuriak...
‎Baina ez da batere zaila izan taldera egokitzea. Portlanden egin zuen aurreko garaiarekin alde handia sumatu duela azpimarratu du, hala ere. 2005 urtean ailegatu zen Mindegia aurrenekoz Iruñeko taldera.
‎Petriatik adierazi duenez, halaber, informazio falta handia sumatu zuten atzo alderdien artean Parlamentuan. Alderdietako ordezkari askok ez zuten gure egoeraren berririk, eta batzuei harrigarria iruditu zaie gure egoera.
2009
‎Gerta liteke irudipen hori sortzea emultsio bat nahasten delako (esnea eta listua nahasten direlako), gainerakoan ez baita aldaketa handirik sumatu biriken funtzioan eta arnasketan esnea edo esnekiak hartu aurretik eta ondoren.
‎Eguraldiak ez du aldaketa handirik sumatuko asteartean, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera. Eguneko lehen orduetan, eta iluntzean, zerua estaliko da, baina eguzkia hainbat unetan nagusituko da.
‎Apurka apurka, dena den, ostarteren bat zabalduko da. Termometroetan, ez dugu aldaketa handirik sumatuko.
‎da, hori esan nahi du Adan izenak); baina, bitxiki, hobiak eta hildakoari egindako edozein ukituk kutsatu egiten du Deuteronomioa n, eta inguruko kulturetan hildakoen kultu formak oro debekatuak daude (hobian jan edaneko opariak jartzea, hilaztitza edo hildakoen espirituen kontsulta, etab.); bestalde, gero batean behintzat, patriarken hilobiak beneratu egiten dira? Heriotzaren inguruan joera eta interes ezberdinen eraginak aldi berean eta eboluzio handia sumatzen dira Biblian(, arimaren, kontzeptuan bezala), berpizkundearen ideia berant samarreraino.
‎Raymonek kokainaren mira handia sumatzen zuen.
‎Ordudanik gizona nire irudipenetan babes, jakinduri, indar, maitasunaren seinalea izan zen. Neure bizitzan aitaren hutsune handia sumatu dut.
‎Bere buruaz daukan irudiak ez dauka ispiluak itzultzen dionarekin zerikusirik. Indartsu sentitzen da bera, buruan indar handia sumatzen du, eta baineratik altxa, azala lehortu eta moilara paseatzera jaisteko gogoa izaten du egunero, senarraren besoaren eta makuluaren beharrik gabe. Batzuetan, senarra makulu bilakatu zaiola iruditzen zaio, eta paseoan doazela hizketan hasten zaionean sano harritzen da.
‎Gustokoa dudan ofizioan pixkanaka zahartzen jakin izan dut». Atxikia kendu, pilotak bizitu edo publizidadea eta telebistak sartu badira ere, tarte horretan ez du aldaketa handirik somatu pilotan:  «Pilota, frontisa, ezker pareta eta errebotea, hori ez da aldatzen. Ingurua gehiago aldatu da, baina gehienetan onerako».Agurraren orduaLehendik ere adio errateko asmotan ibilia da Retegi II. 1987ko eskuz banakako finala jokatu aitzin, pilotan urte pare bat gelditzen zitzaizkiola adierazi zion Argia astekariari.
‎Garai batean ez zen horrelakorik izaten”, azaldu du Jose Luisek. Harategian saltzen dituzten produktuetan ere aldaketa handiak sumatu ditu: “Gu hasi ginenean xolomo adobaturik ez zegoen, urdaiazpiko egosirik ere ez, lasagna eta horrelakorik ere ez zegoen, yogurtak ere orduantxe hasi berriak ziren.
‎Idazlearen eta ilustratzailearen arteko lotura oso irazgaitza da oraindik, harreman gutxikoa. Joxan Ormazabalekin egin dituen azken proiektuetan, berriz, harreman handiagoa sumatu du. Eta handiagoa izango dela aurreikusten du.
‎Bere ezagutza gauzatzeko ezintasuna bistakoa da, militarrek euren zerbitzura erabiltzen baitituzte zientzialariak. Gero eta kontraesan handiagoa sumatuko du: mendebaldea utzi du jaioterriko landa eremuko lasaitasunera itzultzeko, sustraien bila, baina han ere ez du sosegua aurkituko militarren indarkeriarengatik.
‎–Ez dakit zer moduzko emaitzak emango dituen, orain arte beste inork ez duelako proba egin. Ni nahiko ezkor nago, ez baitut entrenamenduetan hobekuntza handirik sumatu, baina ea han emaitzak ematen dituen?, dio ezkor Zabalzak. Aste honetan bertan joango dira Nepalera, eta, Katmandu hiriburuan beharrezko gestioak eginda, denborarik galdu gabe osatuko dute kamioietan Everesteko beheko kanpalekurako txangoa:
‎Hori baino gehiago aurkariek zuten esperientzia handia sumatu dela iruditzen zait. Talde handiak dira denak Europan.
‎Komeria asko dituen taldea, gidaririk gabekoa, urduritasunak eta ezinak kateatutakoa, ideia argirik gabekoa erasoan, eta kemenaren arrastorik ez duena defentsan. Etorkizun hurbilean ere ez da aldaketa handirik sumatzen. Huertas bueltatuko da etzi, Moskuko CSKAren aurka, baina Olesonek atsedena hartu.
‎Erabat ulergarria da galdetzea zenbateraino asebete ote diren, 1982ko testuinguru politiko eta sozialean, Euskararen Legearen inguruan sortu eta zabaldu ziren itxaropenak eta hizkuntza helburuak. Inolako zehar bueltarik gabe positibotzat jotzen dugun Lege honek, etorkizunari begira ere emankortasun eta potentzialtasun handia sumatzen diogun Lege honek, balio izan ote du jarritako helburuak betetzeko. Ezpal askoko enborra da hori, ezbairik gabe; horrexegatik ezin erantzun bakarra eman galdera horri, ertz asko dituen auzia baita hogeita bost urteko euskararen bilakaera soziala.
2010
‎Gauzak horrela, tenperaturan ez da aldaketa handirik gertatuko eta botatzen duen prezipitazio urria mendebaldean batez ere pilatuko da. Beraz, asteburuko lehen egunean eguraldian ez dugu desberdintasun handirik sumatuko. Igande arratsalderako, hoberako bidean hasiko da eguraldia.
‎Ostiralean izotza egingo du. Tenperatura zertxobait gehiago jaitsiko da, baina, oro har, ez dugu aldaketa handirik sumatuko. Elur kota oso behean egongo da, baina ostegunean baino askoz gutxiago botako du eta gainera arratsaldean atertu egingo du.
‎Baina gogoeta pertsonala besterik ez zela ohartarazi zuen egileak berak, jabetzen zela oinarri horiek ez zirela une hartako egoera politikoan proposatzeko modukoak, garai hartan ez zegoela praktikara eramateko baldintzarik. 2003an, Aznar agintean artean, eta hurrengo urteko hauteskundeetan PSOEk agintea eskuratzeko aukera handirik sumatzen ez zela, Egigurenen hausnarketak fikzioa ziren.
‎B/ Egun osoan zehar mugimendu handia sumatu nuen sotoan: jendearen sartu irteerak, kolpe ikaragarriak(. X, zatoz/ hator gurekin!
‎Ez dago desagrarizazio nabarmenik eta iraunkortasun ekonomiko eta demografikoa nabaria da. Azken hogei urteetan ez daaldaketa handirik sumatu, belaunaldi berriek ez dute emigratu bertan aukerak sortu direlako, batzuentzat nekazaritzan, besteentzat inguruko guneekonomikoetan. Are gehiago, zenbait eskualdetan garatzeko alternatibaknabariak dira sektore berriek hazten jarraitzen dutelako (turismoa, industria, logistika...).
‎Emaitzekiko obsesio handia sumatzen da azken boladan taldearengan eta taldearen inguruan. Gaurko partidaren atarian, hauxe izango da askok egingo duten diagnosia:
2011
‎Nire ahotik ez da sexualitateari buruzko hitz fribolorik irten, eta badakit hori askotan ez dela gustukoa, ikuspegi horretatik hitz eginda kritika sozial handia egiten baita, baina hori zen nire helburua. Baina, era beran, gizartean interes handia sumatzen zen, eta oso babestua sentitu nintzen kontratatzen nindutenen aldetik, nahiz eta urte luzeegietan nahiko bakarrik sentitu naizen nire lanean. Baina pozik nago, irratiko esperientzia ikaragarri ona izan zen, Dani Arizalarekin ere urte luzetan aritu nintzen Euskadi Gaztean, eta uste dut lortu genuela gizartean zenbait diskurtso zabaltzea, eta hori gauza handia da.
‎Ez dago inongo nobedaderik: gehienera ere, tonuan, lehen baino mehatxu kutsu handiagoa sumatzen zaiola.
‎Joan den ostiralean, goizeko 11:30 aldera, herritarren segurtasuna zaintzeko lanak egiten ari zen Ertzaintzaren patruila bateko agenteek marihuana usain handia sumatu zuten Ondarroako Errenteria auzoko landa bateko hondakinen artean.
‎Elurtea dakarrela esan du irratiak, baina ez dirudi. Ez da oraindik hodei handirik sumatzen. Hotza bai, odola hormatzeko adina.
‎Historian aldaketa handiak sumatu ditut.
‎KANDIDO. Neuk ere aldaketa handia sumatu nuen hamar urteren ondoren, bueltatu nintzenean.
‎Ba, bai, gaixoa. Hutsune handia sumatuko du. Eta Manex ere?!
‎Muskildira iritsi ginenerako, lantzerra desagertua zen. Lurra bustirik zegoen eta giroan hezetasun handia sumatzen bazen ere, han ez zuen euririk egiten eta horrek esperantza berpiztu zuen guregan.
‎Produktu antioxidatzaileez ari garela, %9k bakarrik identifikatu du kafea, aztertutako produktuetatik osagai hori gehien duen produktua denean. Beste batzuk, hala nola Omega 3, mineralak eta aminoazido esentzialak, gehiago ezagutzen dira, nahiz eta une oro ezjakintasun handia sumatzen den. Kontserbako atuna kontsumitzaileek gehien ezagutzen duten produktua da, nahiz eta alde handiak dauden elkarrizketatuen adinaren eta jatorriaren arabera.
‎Larraulgo Udal taldean, bost kide izatetik zazpi izatera pasa zarete. Eguneroko martxan, aldaketa handia nabaritu al da. Ez dut aldaketa handirik sumatu lan egiteko moduan. Bakoitzak egin beharreko lanak banatuta ditugu eta eguneroko martxa lehengoaren oso antzekoa da.
‎lotuta zeuden. Zentzu horretan, XIX. mende amaierara arte ez da aldaketa handirik sumatzen.
‎Gutako inork, denok ginen hamabost urtetik hogeira bitartekoak, eszeptizismoaren adina? ...isiltasunari eta, segur aski, denok bizi genuen arrisku egoerari zor zitzaiola, hainbeste hilabeteren ondoren zertxobait ohitzen hasita bageunden ere, beldurrak airean bizi baikinen eta iruditzen zitzaigun hori nahikoa zela gure arimako indar inkontzienteei eragiteko eta horrek ahalbidetzen zigula geure asmoak, geure nahikunde ezkutuenak, geure ametsak egoera normalean baino argiago eta xehetasun handiagoz sumatzea. Eta noski, imajinatuko duzuen bezala, gure kezka gehienen sorburua maitasuna izaten zen, eta, subkontziente magikoak, etengabeki, iragartzen, komentatzen eta zehazten zituen gure itxaropenak eta irritsak.
‎Unibertso zabal baten irudia —neurri batean errealitatea zena— ematen ziguten. Gure tradizioak zabala eta zaharra behar zuen izan derrigor, zeren barietate handikoa sumatzen genuen belarrietan eta, zentzu horretan, ulertzeko zailtasunak gehigarri bat ematen zion altxorrari.
2012
‎Baskoniaren jarduerak nirearekin bat egiten duelako aukeratu nuen Gasteizko taldea. Ohi baino presio handiagoa sumatzen al duzue dagoeneko Euroligatik kanpo zaudetelako. Ez.
‎A zer nolako ilea nuen! Presio handia sumatu nuen egun hartan: Ipar Euskal Herriko lehen finalista?
‎K. Osinaga: Ez da kolpeak banatzea, entseguetan bietakoren bat falta bada, asko nabaritzen da, falta handia sumatzen da.
‎Ez dut alde handirik sumatzen unibertsitatearen eta ekimen pribatuaren artean. Badut halere, halako pertzepzio bat, unibertsitatean emakume gehiago dagoela goi mailako postuetan.
‎Konposaketek eskaini digute musika ederra, garaikidea, heldua, jostagarria, sotila, une askotan cantabile zirudiena. Salvador askatasun handiarekin sumatu dut, bai pianoarekin eta baita teklatuarekin ere. Andueza, bikain.
‎Horrek esan nahi du 2013tik aurrera Trachemys scripta ez dela gehiago salgai egongo estatuko animalia dendetan; aitzitik, beste guztiak bai. Itxaropentsu geunden Dekretu hau apoarmatu arrotzak etxeko animaliatzat edukitzearen inguruan zorrotzagoa izango zelakoan, baina usteak erdia ustel, eta aurreko egoerarekin ez dugu alde handirik sumatuko, kontzientziazio lan sakon bat egin ezean.
‎Ziur aski, bere zama eramaten laguntzeko elkarte bat topatuko zuen, umeak galdu dituzten gurasoz osatua. Ondo etorriko zaio, nahiz eta orain arte ez dudan eragin handirik sumatu.
‎Klaudiak estu estu besarkatzen nauenean, bere titi handiak sumatzen ditut nire bularraren kontra. Dagoeneko ez daukat hotzik.
‎Egia esateko, batzuetan untxi edo txoriren bat harrapatzea lortzen nuen yahoo ilez egindako lakioz, eta sarri biltzen nituen belar osasungarriak, egosita edo entsalada modura ogiarekin jaten nituenak, eta noizean behin, zerbait aparteko gisa, gurin pixka bat ere egiten nuen, eta gazura edan. Hasieran gatzaren behar handia sumatzen nuen, baina laster ohitu nintzen hau gabe egotera; eta ziur nago guk gatza sarri erabiltzea luxuaren eragina dela, eta hasieran edanera bultzatzeko bakarrik sartu zela, bidaialdi luzeetan edo azoka handietatik urruti dauden lekuetan okela kontserbatzeko behar denean izan ezik. Zeren eta ikusten baita ez dagoela beste animaliarik gatzaren zale denik, gizakia baizik; eta neuri dagokidanez, herrialde hartatik irten ondoren, denboraldi luzea behar izan nuen beronen gustua jasan ahal izateko edozein jakitan.
‎Gero, Hurgoa eta haren segiziokoak erretiratu egin ziren oso gizalegetsu eta aurpegi alaiz. Berehala, deiadar orokor bat entzun nuen, sarri sarri Peplom selan hitzak errepikatzen zituztelarik, eta ezkerraldean jende kopuru handia sumatu nuen sokak lasaitzen; orduan, eskuin aldera biratu eta pixa eginez neure burua arindu nuen, eta egin ere, ugari egin nuen, jendea sor eta lot utziz; zer egitera nindoan igarri zutelarik nire mugimenduetatik, berehalaxe urrundu ziren ezker eskuin, niregandik hain zaratatsu eta bortizki zihoakien uholdeari ihes egiteko. Aurrez, usain gozoko ukenduz aurpegia eta bi eskuak igurtzi zizkidaten, eta horrek gezien erresumina zeharo kendu zidan minutu gutxitan.
‎1 Haustura maila zenbat eta nabarmenago eta parentesien erabilera are eta handiagoa sumatu dugu. A tipoan aurkitu ditugu adibide gehien bi enuntziatuen arteko koherentziazko harremana ez delako kohesio mekanismoz gauzatzen.
‎Dena berria izan da. Hamabost egun hauetan alde handia sumatu dut euskararen gainean dudan ezagutzan. Alejo:
‎Gazteen mintzoari buruz ari denean (2010: 121), aldakortasun handia sumatzen duela dio. Soziolinguistikako ikerketa sakonaren falta azpimarratzen duen arren, haren esanetan, badirudi gipuzkoar ereduek gero eta indar handiagoa dutela Araitz Betelun.
‎Aniztasunaren trataerari dagokionez, eztabaidakideek alde handia sumatzen dute Goiena Komunikazio Taldearen eta bestelako hedabide askoren jarreren artean. Batzuek diote, hala ere, Debagoienekoan ere igartzen dela «zeinek ematen duen dirua» (Itxaro Zubillaga).
‎Kanpoan ez da mugimendu handirik sumatzen. Ez dirudi ilargirik dagoenik ortzian.
2013
‎Han ikusi zuen zaindari baten gorpua, tirokatua. Hura ikusita, Salbadorrek arrisku handia sumatu zuen, zaindariak etortzen zirenean zer gertatuko zen imajinaezina zen, edozer gauza gerta zitekeen zaindari frankista haien eskutik.
‎Eta hasieran, ondo, minik ez, eta Villorian jokatu nuen. Efektua pasatu zenean, baina, bi astera edo, pilota bat sartu zitzaidan barruraino, eta aberia handiagoa sumatu nuen. Zein da gaitza, zehazki?
‎–Itxasoan urak aundi./ Probatuta gaude ongi./ Goian oztiña, beian urdiña,/ ur eta ur beti;/ Sorterritikan urruti,/ famili gabe aspaldi.../ ¡ Urrunago ta maiteagoa/ zaitugu, Laburdi! Oi, Laburdi, Laburdi, zein falta handia sumatzen duen eskual herriena! Eta dena dauka bertsoak, esate bateko:
‎Gerlako lekuak hitsak zirela erratea zerbait da. Ez zen gehiago gerlaren edertze handirik sumatzen. Baina Euskal Herriaren maitasuna bazterretara mugatzen zuela ere azpimarratu dugu.
‎Eragozpen handiegirik gabe sumatuko dira ezaugarri erromantikoak Etxahunen poesia autobiografikoetan, baina gainerakoetan?
‎Gizarteak heriotzari aurre egiteko eskaintzen dituen baliabide urriek bultzatu zaituzte gai hori ikertzera? Bai, hutsune handia sumatu nuen. Bi alaba ditut, eta bikotekidea hil zenean eskolatik bertatik deitu zidaten haiekin nola jokatu behar zuten galdetzeko.
‎Baten batek esan zuen behin. Bilboko Kafe Antzokia exekutiboa eta punkya batera dantzan ikus daitezkeen Euskal Herriko leku bakarra dela?. Garai berrietara moldatu beharra Kafe antzokiek arrakastari eutsiko badiote, garai berrietara moldatu beharra daukate, izan ere, aldaketa handiak sumatu dituzte azken urteotan. Zenbat Gara elkarteko kideak esan duenez,, aldaketa handiak egon dira gizartean eta euskaldunongan?.
‎Gozotasuna eta lurrina ere aztertu zituzten, eta ezaugarri horiek ontziaren koloreak eragiten zien. Kasu honetan, boluntarioek ez zuten alde handirik sumatu, baina erantzun batzuk bat etorri ziren: krema koloreko edalontzietan, txokolate gozoagoa eta aromatikoagoa antzeman zen gainerakoek baino.
‎Bere buruaz daukan irudiak ez dauka ispiluak itzultzen dionarekin zerikusirik. Indartsu sentitzen da bera, buruan indar handia sumatzen du (37 or.).
2014
‎Jaio garenetik, bizi garenetik, heriotza hortxe dago, bizitzaren beste aldea da, baina oraindik ere niri heriotza ulertzea zail egiten zait. Krisiaz hitz egiten hasi zirenean salbu egongo ginen sentsazioa neukan, inguruan ez nuen aldaketa handirik sumatzen. Baina iritsi ziren gure irlara uholdeak eta hondamendi egoeran gaude.
‎Aste horretako kontuak natural bihurtu dira herrian, betidanik egon izan balira legez. Kalean ohikoa baino mugimendu handiagoa sumatzen da goizetan, eta iluntzean, kanpotik jende asko etortzen da ikuskizunetara. Horrek giro aparta sortzen du.
‎Hitanoaren erabiltzaile askok ez du hitanoa zuzen erabiltzen eta gabezi handiak somatzen ditu praktikan. Seguruenik Tolosaldeko gazteen gehiengoa ez da hitanoa hil aurreko azken salbatzailean bilakatuko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
handi 246 (1,62)
haundi 2 (0,01)
Lehen forma
handia 115 (0,76)
handirik 54 (0,36)
handiagoa 44 (0,29)
handiak 14 (0,09)
handiena 4 (0,03)
handiagoz 2 (0,01)
handiarekin 2 (0,01)
handiegirik gabe 2 (0,01)
haundiagoa 2 (0,01)
handiarekiko 1 (0,01)
handiaz 1 (0,01)
handiegia 1 (0,01)
handiegirik 1 (0,01)
handiek 1 (0,01)
handietatik 1 (0,01)
handikoa 1 (0,01)
handixeagoa 1 (0,01)
handiz 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia