Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 145

2002
‎Naturarentzako Mundu Funtsaren txostena informazioaren teknologian adituak diren beste hainbat adituk osatzen dute, eta horien helburua da, argitaratzaileen arabera, teknologia horretako espezialisten eta erabaki politiko edo ekonomikorako boterea dutenen artean dagoen zuloa betetzea. WWFk uste du talde horiek guztiek maiztasun handiagoz hitz egin behar dutela eta beren artean bultzatu behar dutela planetaren garapen iraunkorraren alde.
2003
‎Ala intsektuekin hitz egiteko asmatuak ziren. Baina kontua da errespetu handiz hitz egiten ziela intsektuei, eta esaten zien Ez duzue ikusten, esaten zien, pertsona asko ari zaretela molestatzen, esaten zien, pertsona asko daukazuela agobiatuta, esaten zien, igual hobeto beste inora bazoazte, esaten zien. Baina ez zien hori bakarrik esaten;" Plika atli" ere esaten zien.
‎Ni baino gizon edadetuago batekin ikusi izan zutela ere esan zidaten. Nitaz gorrotoz eta mespretxu handiz hitz egiten omen zuen batzuetan, eta jakin minez galdetzen besteetan. Monika ezagututa, egunen batean berarekin topo egiten banuen, sekulakoren bat egingo zidan beldurrarekin ibili nintzen.
‎Norbaitek haren zurruntasuna aipatu zidan eta lagunarterako zuen adur eskasa. Elkarrekin zeudenean neskak mirespen handiz hitz egiten omen zion, eta gizasemeak eroapenez entzuten. Edariren bat eskura zuenean bakarrik suspertzen omen zen pixka bat gizona eta esku librearekin, bere esku luze eta dotorearekin, laztan laburren bat edo beste egiten omen zion aurpegian neskari.
‎Baina hura ezinezkoa zen! Eta orduan, hutsa neure buruari leporatzen niola, Jainkoari fede handiagoz hitz egin behar niola bururatu zitzaidaan. Alferrik!
2004
‎Ikusiak ikusi eta dakiguna dakigun arren, ez dugu amore eman nahi betiko aurreiritzian: alegia, egunen batean, euskaldun gehiago izan gintezkeen hartan, euskararen erabilerak hartuko diola gaina egungo dinamika motelari, azkenean, dakitenen uhin handiak hitz egiteko aukerak biderkatuko dituelako edo. Ezin dugu gainditu iritzi oker hori, okerraren makurra gaur bertan ohargarri bazaigu ere.
‎Hala ere, karotenoak bezalako konposatu zehatzak babesleak direla frogatzea «posible da, baina ez da nahikoa». Horregatik, adituek kontu handiz hitz egiten dute karotenodun osagarri dietetikoez, minbiziari aurrea hartzeko modu gisa. Nolanahi ere, karotenoetatik, likopenoa (pigmentazioa tomateari eta angurriari ematen diona) da aspalditik minbiziaren prebentziorako hautagaietako bat.
2005
‎Erabaki handiz hitz egin zuen eta ni pentsakor gelditu nintzen, horrekin zer esan nahi ote zuen asmatzeko ahaleginean.
‎Manuez ari naiz, zilegi denari buruz kontu handiarekin hitz egin behar baita. Legeak ematen duen baimena —hemen ez baita aztertzen egitezko hutsa dena eta oztopoaren gainditzea dakarrena— edo osokoa da, legearen arabera zerbait egitea ahalbidetzen duena edo osokoa ez da, gizakien artean ukiezintasunak bakarrik ematen duena, eta inork beste inorena ez debekatzeko eskubidea.
2006
‎Cefalea, Madrilgo La Paz Unibertsitate Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko buruak, Exuperio Díez Tejedorrek dioenez, grezieratik datorren hitza da, eta hitzez hitz «buruko mina» esan nahi du (zefaloena; alga mina), eta garezurrean edo aurpegian sortzen diren min guztiak biltzen ditu. Hala ere, min guztiak ez dira berdinak, eta bi talde handiri buruz hitz egin daiteke, horiek eragiten dituzten arrazoiak kontuan hartuta: zefalea primarioak eta zefalea sekundarioak.
‎Elsbethek, ordea, ironia eta gatza goratu zituen nik erantzun hutsal bat ikusten nuen tokian, eta kemen handiz hitz egin zidan, ia haserre:
‎Suhartasun handiarekin hitz egingo nuen, Andreasek barre egin zuen behinik behin. Kolpe adeitsu bat eman zidan bizkarrean:
‎Estuasun handiz hitz egin zidan:
‎Hark, ordea, fidagarria eta adore handikoa zinela. Mirespen handiz hitz egin zidan zutaz, baina irakasle batek bere ikasle aurreratuari izaten dion begirunetzat hartu nituen Öchlerren hitzak. Arrazoi zuen, ordea.
2007
‎–Oscar, entzun iezadazu, mesedez, hitz egin behar dugu? . Urduritasun handiz hitz egiten ari da emakumea eta ni ere urduri jartzen ari naiz. Begiak irekiarazi dizkit.
‎–Oscar, ezin dugu horrela bukatu, ez da bidezkoa. . Orain ez dago negarrez, seriotasun handiz hitz egiten ari da emakumea.
2008
‎Ordurako bai goleta eta bai bere lagun txikia nahiko azkar lerratzen ziren uretan zehar; egia esan, kanpamenduko suaren parera iritsiak ginen jadanik. Itsasontziak, marinelen hitzetan esanda, buila handian hitz egiten zuen, plisti plasta pasatuz uhin kontaezinen gainetik; eta begiak leiho barrenaz gora altxa nituen arte ezin izan nuen ulertu nolatan ez ziren zaindariak asaldatu. Begirada bat aski izan nuen, ordea; eta ez nintzen, gainera, ausartu begiradatxo bat besterik ematera segurtasunik gabeko batel hartatik.
‎Bezeroak nabigatzaileak ziren gehienbat, eta halako buila handian hitz egiten zuten non atean ez aurrera ez atzera geratu bainintzen, ia sartzeko beldurrez.
‎–Zer gertatu den botilatxo horren tapoiarekin! , esfortzu handiz hitz egiten zuen.
‎Horregatik, (15b) zuzena den bezala, (14b) okerra gertatzen da: ur beroaz hitz egiteak badu zentzua, baina ur handiaz hitz egiteak, testuinguru honetan, ez. Aldiz, lehenbiziko izenari buruzkoa bada adjektiboa (14a eta 15a), baso> > zuze na da, baina baso> bero, testuinguru honetan, ezina da.
2009
‎Urban Sprawl edo hiri sakabanatuaren fenomenoaz aritu gara gero. Fenomeno horren parte diren familiabakarreko etxeez eta merkataritza gune handiez hitz egin dugu. Eta" amets amerikarra" deitutakoak Euskal Herrian duen presentziaz.
‎aita hiltzeko gogoa nagusitu zaidak? , konbentzimendu handiz hitz egiten zuen, itxura batean, Domingok; jarraian, baina, kopeta zimurtu eta keinu anbiguo bat moldatu zuen, pozaren atarikotzat har zitekeena, tristuraren atarikotzat bezainbat?. Orain ez didak, bada, esango burgeskume txiki handi bat naizela, ezta?
‎Erantzun dio Bleulerrek. Sosegu handiz hitz egiten du Bleulerrek beti, baita urduri dagoenean ere.
‎Gasteizko Mendizorrotzako kiroldegian jarraitzaile asko bildu dira. Ibarretxe eta Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak indar handiz hitz egin dute. Ekitaldi osoan lehendakarigaiak txalo zaparrada asko jaso ditu, eta berak entzulegoa behin baino gehiagotan animatu du eskuekin.
‎Heriotza gauza normala da. Guk, agian, ohituago gaudenez, normaltasun handiagoarekin hitz egiten dugu horren inguruan, errespetuz, baina normal. Heriotza hor dago.
‎aita hiltzeko gogoa nagusitu zaidak... –konbentzimendu handiz hitz egiten zuen, itxura batean, Domingok; jarraian, baina, kopeta zimurtu eta keinu anbiguo bat moldatu zuen, pozaren atarikotzat har zitekeena, tristuraren atarikotzat bezainbat– Orain ez didak, bada, esango burgeskume txiki handi bat naizela, ezta?
‎Gero eta gehiago entzuten da Euskal Herri aske baten aldeko aldarria, gero eta normaltasun handiagoz hitz egiten dugu denok ere nahiko urruti ikusten dugun aukeraz.
2010
‎Espainiako Vueltako maillot gorria jantzita ere ez da harrotzen Igor Anton (Galdakao, Bizkaia, 1983). Beti umil, umilegi gehiegitan, baina bere buruarengan konfiantza handiarekin hitz egiten du Vueltako liderrak. Telefonoa sutan dauka egunotan.
‎Bai. Enpresa handiekin hitz egiten saiatzen gara etengabe. Baina haiei bost axola gure proposamenak.
‎Zein dira txakurrik arriskutsuenak? “Hozkada baten ondoren, lehenik eta behin zauria ondo garbitu behar da, eta, gorputz arrotzik bada, kendu” Oro har, txakur handiez hitz egiten da, alemaniar artzainaz, esaterako, baina ospe okerragoa dute rottweilerrek, pitbullek eta dominikarrek. Azken horiek, ordea, ez dira hain arriskutsuak.
‎Poz pozik zegoen" andregai" hitza gorroto zuen neska lagun harekin, eta etorri beharrekoa etorriko zen. Laurak berak askatasun handiz hitz egin ohi zuen sexuaz, suelto; Simone de Beauvoir-en irakurle fina zen eta bien artekoa Beauvoir Sartre elkarketa baten gisan irudikatu nahiko lukeela sujeritu ohi zuen; alabaina, etxe oneko neska zintzo bat zen artean, eta birjina. " Noizbait egingo dugu.
‎SolÃs jaunak bere hitzaldia areto nagusian eman zigun. Oso bizia, ausarta, erraztasun handikoa hitz egiten, gazteenetakoa zen Francoren gobernuan. Bukatu zuen bere hitzaldia eta beta eman zigun galdera batzuk egiteko.
‎—Lapur Handiarekin hitz egin nahi dut, erreklamazioa egiteko.
2011
‎Izerdi handienak hitzak egiten botatzen ditugu, gehien kostatzen zaiguna da. Agian esfortzu hori da ezohiko egiten dituena.
‎Nire neskaren berririk ez dut. Esan didatenez, mirespen handiz hitz egiten omen du eleberriaz, eta adiskide batek niri buruzko galderak ere egin zizkiola esan zidan, eta antsia halako batekin eskatu zizkiola, erantsi zuen, niri buruzko zertzeladak.
‎Aspertu egin zen, ordea, bere talentua ezkutuan gordetzen, eta komunikabideak deitu zituen 1984an, bizitzan zehar faltsutu zituen lan handienei buruz hitz egiteko eta, bidenabar, arte adituei eta artearen merkatuari egurra emateko. Bere imitazioak benetakotzat eman zituena ez zela bera izan errepikatu zuen, baizik eta aditu, saltzaile eta galerien jabeak.
‎Aurrean zeukan arduradunaren mailari zegokionez, errespetu handiz hitz egiten irudikatzen du zazpi hamarkada beranduago Jose Santosek soldadu hura. Bost aldiz neurtzen ditu Antonio hark berbak, behin ebaki aurretik.
‎Buru kolpe batez itzularazi zuen bere tokira, eta ahoa zabaldu zuen. Segurtasun handirik gabe hitz egin zuen, ahots ohi baino zoliago batez. Esan behar zidanak sosegua kenduko balio bezala:
‎Kuriosoa da Rilkek nola tratatzen duen Jainkoaren figura. Ez du Jainko handiaz hitz egiten. Jainko sortzaileaz hitz egiten du, Jainkoa ahula balitz bezala.
2012
‎Zale erromantikoen, melomano amorratuen, frikien esku geratzen ari da, nolabait esatearren, diskoak erostea. Disko dendez hitz egin beharrean, merkatalgune handiez hitz egin genuke gainera, musika denda txikiak desagertzeko zorian dauden espezieak baitira gaur egun.
‎Eremuen zein garaiaren arabera ñabardurak izan dira. Izan da jendea oso era pertsonalean hitz egin duena eta perspektiba handiz hitz egin duena. Egon da kritika eta autokritika puntu bat azaleratu duen jendea ere.
‎Ez da ezer galdetzen, ezta pertsonen bizitzetan eragin zuzena duten proiektuez ere. Azpiegitura handiez hitz egiten ari naiz. Gu guztiongan eragina du horrek, eta inork ez digu galdetu nahi dugun edo ez, edo zeinek daukan lehentasuna.
‎Abokatu berriak, oso gutxi hitz egiten zuen emakumea izan arren, gauzak argi eta garbi esaten zizkien eta Itziarrek konfiantza zuen berarengan. Gaztea zen, bakeroak janzten zituen normalean eta autoritate handiz hitz egiten zuen, dudarik erakutsi gabe, zer komeni zitzaien egitea eta zer ez zitzaien komeni azaltzen zien.
‎Gure hartzekodunak nortzuk ziren galdetu zidan eta non aurkitzen genuen dirua beraiei ordaintzeko. Harritua zegoen hain gerra luze eta kostu handikoez hitz egin niolako, eta jende liskarzalea izango ginela edo oso auzokide gaiztoen artean biziko ginela pentsatzen zuen, eta gure jeneralak erregeak baino aberatsagoak 52 izango direla derrigorrez. Geure irletatik kanpo zer eginkizun genuen galdetu zidan, merkataritza edo hitzarmenen ondorioz edo geure ontziteriaz itsasertza babesteko ez bazen.
‎Portugaldar zintzo haiek ere txunditurik zeuden nire jantzi bitxiez eta hitzak esateko modu arraroaz, oso ongi ulertzen zituzten arren. Gizatasun handiz hitz egin zidaten, eta esan ziur zeudela kapitainak gratis eramango ninduela Lisboaraino, handik neure herrialdera itzultzeko; marineletako bi ontzira itzuliko zirela ikusitakoaren berri kapitainari eman eta haren aginduak ekartzera; bitartean, ez banuen behintzat tinko zin egiten ez nuela ihes egingo, indarrez eutsi zidatela. Haien proposamena betetzea iruditu zitzaidan onena.
‎Egin bost galdera itxi, pazienteak hitz bakarreko erantzunak (bai/ ez, ongi/ gaizki, etab.) soilik emateko aukera izan dezan. Jarraian, egin galdera horiek modu irekian, pazienteak askatasun handiagoaz hitz egiteko eta gauzak hobeto azaltzeko aukera izan dezan.
‎Sexua alderdi garrantzitsua da Europako emakumeen ongizatean, gaiari buruz gero eta askatasun handiagoz hitz egiten baitute.
‎Sexualitatearen aurrean emakumeek duten jarrera aldatu egin da: tabua izatetik, askatasun handiagoz hitz egitera pasatu da sexualitateaz. Sexu esparrua garrantzitsua da emakumeentzat, sexualitateari buruzko Europako txosten batek erakusten duenez.
2013
‎Horrela mundu guztiak jakingo du Aratzek ez duela zerikusirik istorio honekin, eta dena izango da lehen bezala, gehitu zuen Martinen begietara begiratuz. Sinesmen handiarekin hitz egiten zuen.
‎Mirariz libratu zen haren eskuizkribua sutan erretzetik, eta garaiko pentsalariek zabaldu zuten lau haizetara. Mirespen handiz hitz egin zidan Garibaldik obra horretaz, gaztetan ohikoa den ideologia garbiekiko atxikimenduari eusten baitzion.
‎Elizabethek ez zion erantzunik eman, eta, Darcy jaunaren dantzakidetzat onartua izatean egiten zitzaion ohoreaz harriturik, eta bere ingurukoen aurpegietan antzeko harridura irakurrita, lekua hartu zuen dantzalekuan. Aldi batez berbarik egin gabe jardun zuten dantzan; isiltasuna dantza bietara luzatuko zela pentsatzen hasi zen Elizabeth, eta deliberatuta ere egon zen berak ez etetera; baina, bat batean, bere dantzakidearentzako zigorrik handiena hitz egitera behartzea izango zela imajinatuz, dantzaren gaineko komentario axal bat egin zuen. Gizonak erantzun egin zion, eta berriz isildu zen gero.
‎Eta familiak ere egoera berean daude, halakoetan nola jokatu esango dien baliabiderik gabe. Askotan umeek guk baino naturaltasun handiagoz hitz egiten dute heriotzaz. Bai.
‎Horregatik, 5 urteko umeekin solasaldiak izan nituen. Asko dakite heriotzaz, guk uste duguna baino gehiago eta naturaltasun handiz hitz egiten dute. Irakasleekin ere jardun duzu eta galdetegi bat helarazi diezu?
‎Oinarrizkoena eguneko tarifa da, alta kuotarik ez duena, nahiz eta eguneko gastu finkoa bi eurokoa izan daitekeen eta egun horretan kontsumitutako 25 MB-ko prezioa. Erantzun hori ez bada nahikoa, bonu bat eros daiteke, alta kuota (bost euro inguru) eta hileko beste bat (5 eta 20 euro artean) dituena, eta, mugarik gabeko sarrera bat ez bada, aurreko modeloekiko askatasun handiagoz hitz egiteko edo nabigatzeko aukera ematen du. Datu gehiago kontsumitzen diren kasuetan, aukera egokiena tarifa finkoa kontratatzea da.
‎Ni ez erantzun zuen berak. Azentu handiarekin hitz egiten zuen ingelesez, baina erraz.
2014
‎Europako bozen ostean zioenez, «ezkerreko indarrek, batasuna izanda, alternatibak eraiki» lituzkete; EH Bilduren eta Ezker Anitzaren emaitza onak aipatu zituzten. Orain, zuhurtzia handiagoz hitz egiten dute. Garbi daukate zein diren «marra gorriak», Martinezek dioenez, ustelkeriaren aurkako borroka, aberastasunaren banaketa... ikurtzat dituzte?; baina, orain, alderdia antolatzea dute lehentasunezko, «ahal den mugimendu sozial handiena eratzeko».
‎Zure? beno, egun batzuk barru, hilaren 17an, zure ilobak, Jurgik, kontzertu bat emango du, eta etorriko ote zinen jakin nahiko genuke, erabaki handiz hitz egiten zuen.
2015
‎Nire ustez gaur egun ereduak ez du bermatzen euskaraz hitz egiten aterako zarela maila onargarri batean. Pertsona asko ikusi ditut hamabost urte ereduan eman ondoren, 18 urterekin, neke handiz hitz egiten dutenak. Hor bada akats handi bat.
‎Bazekien gaueko programa horietan jendeak askatasun handiagoarekin hitz egiten zuela, eguneko saioetan esaten ausartzen ez ziren gauzak ahora etorrita bezala botatzeko eragozpenik gabe, baina esatariarena egin zaio harrigarria. Agian hura ere mendeku hartzen ariko zela pentsatu du, programazioaren arduraduna lo zegoela aprobetxatuta salaketa segurua ekar zezakeen programa hura aireratuz.
‎Nagoreren bigarren banana pattar txupitoa zen Saioak gaia atera zuenean, berak lehenengo zerbeza botila zuen oraindik esku artean. Tentu handiz hitz egiten zuen.
‎Cyborg zonbi ez kabledunak garela ematen du, hor gaudenok, baina aldi berean hor ez gaudenok, belarrian sakelakoa dugunean. Beste dimentsio batean gaudela dirudi, bolumen handiz hitz egiten dugu eta kutuntasunak kontatzen dizkiogu elkarri ondoan zein egon daitekeen axola izan gabe.
‎17 Kontzientzia irmorik ez zuten Jainkoaren zerbitzari askorekin nuen harremana. Nik, gauza batzuei buruz kontu handirik gabe hitz egiten nuenez gero, haiek era askotara hartzen zuten (haietako bat oso maite nuen, nire arimak amaigabeko zorra zuelako berarekin eta oso santua zelako; nik biziki sentitzen nuen ez zidala ulertzen ikusirik, eta hark nire probetxua nahi zuen bihotz bihotzez eta Jaunak argi egin diezadala), eta honela nik esaten nuena, diodanez, kontu handirik gabe, apaltasunik eza iruditzen zitzaien.
‎Berorrena poz pozik jaso zuen, eta horrela idazten dit Malagóngo ama prioreak, han geratu baitzen, pozik geratu ere. Nik diotsot arima ona izan behar duela; berak idatzi zidan berorren berri jakin nahi zuela esanez, eta asko zor diola eta maitasun handiaz hitz egiten du berorretaz. Etxea Gabonak baino lehenago fundatua egongo da, uste dudanez; ez dut ezer jakin.
‎3 Baita erregutzen diot berorren agurgarritasunari, haren aurkako kexarik izan edo ez, kontu handiz hitz egin dezala, honetan deskuidatuko delako beldur bainaiz, are gehiago jakin ere badakit, hain argi hitz egiten duenez gero, Jainkoak nahi beza ez iristea beraren belarrietara. Begira beza gerra egiten digutela deabru guztiek, eta Jainkoagandik itxaron dezakegu soilik babesa; obedituz eta sufrituz izan behar du, eta orduan Berak laguntzen du.
‎41 Zeure nagusiaren aurrean (harengan Jesu Kristo ikusi behar baituzu), ez hitz egin inoiz behar den baino gehiago, eta begirune handiz hitz egin.
‎Jainkoarekin hitz egiten Gure Aita errezatzen eta munduan pentsatzen ari zaretela esaten ez badizuete behintzat; hala balitz, isiltzen naiz. Baina, hain Jaun handiarekin hitz egitean, bidezko denez egon behar baduzu, egoki da norekin hitz egiten duzun eta zu nor zaren begiratzea, besterik ezean gizalegez hitz egiteko ere. Izan ere, nola esan diezaiokezue erregeari Gorentasuna, eta nola jakin goi mailako bati hitz egiteko ohikoak diren zeremoniak, hark zer maila duen eta zuk zer maila duzun ongi ez badakizu?
‎3 Orain ulertuko duzue otoitz horretatik gogoetazko otoitzera dagoen aldea, esanda geratu dena baita: zer esaten dugun eta norekin hitz egiten dugun eta hain Jaun handiarekin hitz egiten ausartzen garenak nor garen pentsatzea eta jakitea. Hau eta honen antzeko gauzak, haren zerbitzuan zein gutxi egin dugun eta zein behartuak gauden hura zerbitzatzera, buruan erabiltzea da gogoetazko otoitza.
‎ere. . Batera daude gogoetazko otoitza eta ahozkoa. Gure Aita errezatzen,(?) hain Jaun handiarekin hitz egitean, bidezko denez egon behar baduzu, egoki da norekin hitz egiten duzun eta zu nor zaren begiratzea, besterik ezean gizalegez hitz egiteko ere. Sekula ere ez utzi, Jauna, Zurekin ahoz soilik hitz egitera doana ontzat hartua izatea.
‎Foiletoan Tolosako zezen plazan, arratsaldeko lauretan, ospatuko zen nazioarteko konbate handiaz hitz egiten zen, Isidoro," euskal espainiar itxaropenaren", eta Mattlerey Mathar," beltz amerikanoaren" artean. Konbatea ezin hobeto atera zitzaion Gaztañagari, etxean irabazi zuelako, bere herrikideen aurrean, adostutako hiru minutuko hamar asaltoko borrokaldian bosgarren asaltorako KO teknikoa eraginez.
‎Edwin bereziki tipo jantzia eta argia da. Adimen handiz hitz egin dit koiuntura ekuatoriarraz eta apustu politikoaren argi ilunez.
2016
‎Adriana Trentinik gero eta berotasun handiagoz hitz egiten zuen, eta Bruno ere sartzen zen noizbait xehetasunak eransteko.
‎Istorio honetan, Bassanik patu indibidual batzuek osaturiko mataza baten aurrean jartzen gaitu, oinazerako kondena irrazional baten ardatzean, zeren eta historia, gizakiarentzat onargarria izan zein ez, irten ezin den leku itxia baita. Testuinguru horrekin, lirikotasun handiz hitz egiten digu edertasunaz, bukaera dakarren herio haize hotzaren aurrean; pertsonaiek, ordea, onartu egiten dute bukaera hori, normaltasunez, guztiz izugarria izango dela jakin arren. Edertasuna eta hilkortasuna uztarturik daude liburu honetako orrietan, hasieratik bertatik, nobelari hasiera ematen dion nekropoli etruskoari egindako bisitatik, Finzi Continitarren hilobi monumental eta erdi hutsaren deskribapenetik; sentsazio hori areagotuz, gainera, lehen orrietatik jakingo dugu istorioaren bukaera, hau da, familia horretakoek izandako patua, eta horrek derrigor behartuko gaitu halako jarrera malenkoniatsuaz jarraitzera irakurtzen, pertsonaien sentimenduetan partaide bihurtuz.
‎Ez dute Aristoteles filosofo handiari buruz hitz egin, ke ba.
‎Saiatu. Bazegoen, halere, paziente bat, patxada handiz hitz egiten zuena. Hamar hitzetatik bat (edo erdia) ulertzen nion!
‎Irudia: Phil Roeder Sarritan entzuten da YOutuben fenomeno handiei buruz hitz egitea, hau da, Espainiako entzule gehien dituen youtuberi (20 milioi), eta bideoetatik, berriz, PSY koreako abeslariaren (YOutubeko lehena izan zen) 1.000 milioi baino gehiago. Baina, YOutube n bizi daiteke gaur egun?
‎" Alde batera ez duk harritzekoa, Carlos", Sabino zen berriro ere. Intimitate handiz hitz egiten zion, elkarrekin afaltzen zutenean bezala. " Herorrek esaten duk askotan.
2017
‎Kapilauak halaxe egin zuen, baina errektoreak esan zion gizona oraindik erotuta zegoela, eta askotan jakinduria handiz hitz egiten bazuen ere, hortik gutxira ergelkeriak esaten jarraitzen zuela, aurretik esandako zentzuzko hitzen bezainbestekoak maiztasunez zein tamainaz, eroarekin hitz eginda froga zitekeen bezala.
‎Jendea zahartu egin da, hil, eta lehen berezko zena, indarrez egin behar da, militantziaz. Hala ere, gaur egun neska mutikoen artean euskaraz aritzea normalagoa da gure sasoian baino.Esperantza bada, orduan, neska mutikoek zuen garaian baino normaltasun handiagoz hitz egiten badute euskaraz. Euskarak lotsa galdu du, hori bai, baina egoerak eraginda gaztelaniara jo ohi da. Eibarren, hasteko, plan bat asmatu dute, euskara sustatzeko:
‎–Ez dakit, Claudia. Hasieran, ilusio handiz hitz egiten zidan koaderno hartan irakurri zuenaz, baina halako batean aipatzeari utzi zion. Are gehiago, hotz samar sumatu dut hitz egin dugun azken aldietan.
‎Orain lasai egon behar duzu, Alaitz. Bukatu janzten eta goazen etxera, han patxada handiagoz hitz egin dezagun.
‎–bere ahotsa arraroa iruditu zitzaion. Eztarria garbitu eta segurtasun handiagoz hitz egin zuen– Polizia!
‎Ahalik eta ziurtasunik handienaz hitz egin nion:
‎Atsekabe handiz hitz egin dut nik, zenbaitetan, sortu ninduen munduaren kontra
2018
‎Hala ere, psikiatrak entusiasmo handiz hitz egiten zuen, zientifikoa izan zen baina baita dibulgatiboa ere, eta esaten zuena sinesteaz gain ikerketa serioen bitartez lortutako datuetan oinarritzen zen. Epaimahaikideek gustuko izan zuten, ez zegoen dudarik.
‎Izena eta sona bazituen Irungo alarde tradizionalean, eta, hala ere, emakumeen aldarriarekin bat egitea erabaki zuen. . Albertori buruz maitasun handiz hitz egin behar dut; oso gustura lan egin nuen beti harekin. Konfiantza handia izan zuen nigan, eta adiskidetzat dut.
‎Jokin Antxorenak, hitz sutsuak erabili arren, keinu nabarmenik eta ahotsaren gorabehera handirik gabe hitz egiten zuen, modu oso neurtuan. Dramatismo orekatua zen, bere burua kontrolatzen dakien gizonarena.
‎Dena dela, nabari zen kasua hasi berria zela eta solaskideek ez zeukatela artean argi norantz jo behar zuten. Edo etxeetan eztabaida areagotzeko teknika izan zitekeen, zehaztasun handirik gabe hitz egitea. Hala, gerora eztabaidetan ildo nagusietako bat izango zena hasi zen mahai gainean jartzen, baina norabide argirik gabe:
‎Soil soilik kontatu diot zeinen zail den jatea, janztea, bizitzea azken finean, amaren soldata hutsetik. Gero eta eragozpen handiagoz hitz egiten dut. Galdetzen dit:
‎saia zaitez gai honetaz kontu handiz hitz egiten.
‎Himenopteroen (liztorrak eta erleak) ziztadek eragindako erreakzio larriak oso larriak izan daitezke pertsona sentikorretan. Guraso askok uste dute ohikoa baino handixeago hitz egiten dutela, beren seme alabetan eltxo ziztadak egin ondoren, alergia sortzen dutela eta proba bereziak eskatzen dituztela, baina erreakzio lokala besterik ez da izaten, batzuetan itxurazko zerbait (batez ere betazaletan eta belarrietan), inokulatutako substantziari, bestelako lesio edo sintoma orokorrik izan gabe. 2 Prozesu birikoak, bakterioak, mikotikoak (onddoak) eta zenbait parasitok eragindako infestazioak (sistema immunearen bitartekotzarik gabe).
‎Aurrez herriko saskibaloi taldeak taberna bezala kudeatzen zuen lokala erosi eta enpresa bera arduratuko da gurean ere antzeko lokal bat zabaltzen. Apustuen merkatuan esperientzia zabala duten enpresari handiez hitz egiten ari gara beraz.\
‎Helenek kontatutako gertakizunen garaian edo. Lorea bera da, bere harridurarako, argitasun handienez hitz egiten ari dena. Heleneri entzunak zerbitzari zaharren biltegian irakurritako testu gogoetagarriekin uztartzen zaizkio amets antzean, irudimenak ulermenari aurre hartzen diola:
‎– Eta Ivan, ez ezazu ahaztu etxeko ekonomia eta kultura paternalista ere –Fionak kontuak eskatuz– Gauza handiei buruz hitz egiten hasten gara, eta begien aurrean ditugun kontuez ez gara jabetzen.
2019
‎' Indartsu' esaten zioten mutil bat Lorrin laminarekin aurkitu zen, amaren aholkuei entzungor egin ostean. Harropuzkeria handiz hitz egin zion laminari, eta hark mendekua hartu zuen. Ipuin tradizionalen irakaspenik ez du falta kontakizunak.
‎Cortesen hitzak dira horiek. Zehaztasun handiz hitz egiten du bere nahasmenduaz, eta argitu du aspergerra dutenen ezaugarri bat dela hori. " Ez zaigu gustatzen alferrikako apaindurak erabiltzea gauza bat esateko, eta zehaztasunera jotzen dugu.
‎Ezagutzak beste era batean ematen ditu eta ikusleak ere bestela jasotzen ditu. Lagun batek dio zineman oso zaila dela kontzeptu abstraktu handiez hitz egitea, eta horrek estrategia oso zehatzak bilatzera behartzen zaituela ikuslea kontzeptu horietara eramateko. Ados nago.
‎esaldia irmoki botako zion, inolako adiskidantza kutsu barik, nolabait bestearekin tratua izatera behartuta egongo balitz legez. Nabaritzen zitzaion ez zuela gogo handirik hitz egiteko, barrutik ufada krudelez beteriko ideiak bueltaka izango balitu bezala, besteak beste aurrean hilik zegoen pertsonak bizitzan pairatutako gora behera astunak irudikatuz. " Zer bekatu egin ote du ba honek honela amaitzeko", edo eta," eragin bortitzeko erabakiak hartu behar izan ditu ba koitadu honek, zerraldo amaitzeko"; hainbat adarreko ideia horietan zegoen hausnartzen, tente, supituan, gezi baten erara, Alfhilden erantzun hitzak zuzenean eta bizi bizi etorri zitzaizkionean esnatzera.
‎Bazegoela konexio moduko bat, Petra deitzen hasi zitzaidanetik beretik sortua, elkarri begirunea erakustera eramaten gintuena. Xera handiz hitz egiten zidan niri, lagun kuttuna banintz bezala. Eta nik gaur egungoak balira bezala entzuten nizkion kontuak hari.
‎Orduantxe gertatu zen miraria!, zorabiaturik eta erdi hilik zirudienak begiak zabaldu baitzituen, baita kemen handiz hitz egin ere:
‎Berak edo pintore profesional batek, hobeto, gauza haiek ongi egin behar baitziren. Athleticen izen ona zegoen jokoan, azken batean!?, inoiz egitekotan. Eta, hala, konbentzimendu handiz hitz egin zion Juleni:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia