Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 104

2001
‎Infusioan dagoen landarea bereziki egokia da haurtxoaren digestio zailei, gasei eta bestelako alterazio gastrointestinalei helduenei ere, urdaileko minari dispepsia edo digestio espasmoei aurre egiteko. Hala ere, kontu handiz hartu behar da, anetol izeneko substantzia asko baitu, eta gehiegizko dosietan ondorio kaltegarriak izan ditzake. Era berean, alkaloide toxikoetan aberatsa den makila estrelatuko anisak faltsutzea kaltegarria izan daiteke.
‎Materialen propietateak maila atomikoan eta mailaho rretako toki berezietan ikertzeaz ari gara, hots, atomo soilen ingeniaritzaz edo nanoteknologiaz, hain zuzen ere. Zenbaitetan, Zientzia eta Teknologiaren etorkizuneko bideari buruzko aurresanek huts egin dute; beraz, horrelakobu rutapenak tentu handiz hartu behar dira. Baina, une honetan behinik behin, argi dirudi etorkizuneko urratsgarrantzitsu bat, egungo mikra eskalatik (edo mikrometro eskalatik) etorkizuneko nanometro eskalara salto egitea izango dela.
2002
‎Kasu guztietan hartzaileek ez dituzte arazo tekniko handiegiak izan zerbitzu horiek guztiak bere etxeko ordenagailuaz eskuratu eta baliatzeko. Ezta ekoizleek euren bizkar kostu handiegiak hartu behar izanik ere zerbitzuak eskaintzeko. Beste kontuak dira ea zenbateraino diren zerbitzu horiek benetan berritzaile irrati eta aldizkari eredu klasikoekiko, ea Internetek eskaintzen dituen informazioa biltzeko eta bat batekotasun edo interaktibitate aukerak ondo aprobetxatzen dituzten, edo ea errentagarriak diren edo duten entzuleriak justifikatzen dituen.
‎nire ganadu urria: saldo handitik hartu behar da harrapakina.
2003
‎Bitamina gehigarriek erradikal askeak askatzen laguntzen dute; substantzia horiek gehiegizko lotura dute zahartzearekin eta endekapenezko gaixotasun batzuekin. Baina kontu handiz hartu behar dira, bitaminak giltzurrun kalkuluak eragin baititzake; bitaminak, arteria tentsioa handitu dezake, eta bitaminak, berriz, ez dira gomendagarriak antikoagulatzaileen bidezko tratamenduak dituzten pertsonentzat. Eskaintzen diren aholku guztiak hobeto sentitzen laguntzen duten neurri aringarriak dira.
‎Hala ere, erosketaren helburua epe labur edo ertaineko inbertsioa bada, kasu honetan, garaje plaza bat baino gehiago erosi bada, errazagoa da elementu bakoitza bere aldetik eskrituratzea, horrek banakako salmenta erraztuko baitu. Hala ere, erabaki hori kontu handiz hartu behar da, erositako higiezinaren merkatuaren inguruabarrak kontuan hartuta. Azkenik, etxebizitza eta haren eranskinak denbora luzez okupatzeko asmoz egin bada erosketa, eskriturak batera egitea komeni da.
‎Hortaz, zientzia ere ez. Eta, Feyerabenden kritikoen aburuz, arreta handiz hartu behar ditugu erlijio fundamentalistak —bai mendebaldean bai Islamaren munduan—, bestela laster hasiko dira akademian lekua eskatzen.
2004
‎Ni entrenatzailea banaiz eta gazteekin banabil, esplikatu behar diet ilusioa gauza bat dela, eta kirola egitea beste bat. Horregatik diot kluben aldetik eta federazioen aldetik orain baino konpromiso handiagoa hartu behar dela, eta entrenatzaileak prestatu behar direla. Hortxe dago etorkizuna, eta gero jendeari egia garbi esan behar zaio.
‎Gerta liteke taktiko aldetik ez izatea hain ona, baina fisiko indartsua edukitzea, eta psikologikoa terriblea. Kasu horretan zure puntu indartsuetan ahalik eta abantaila handiena hartu behar duzu, eta puntu ahulak ahal bezain gordean eduki. Orduan atera zintezke.
‎Izan ere, gerta daiteke plater bikain bat eskualde bateko tradizioa guztiz ezezaguna izatea beste eskualde batean. Badira hedadura handia hartu behar da kontuan 580.336 kilometro karratu ditu (Iberiar Penintsulakoa baino ia 15 aldiz handiagoa). Feijoada, plater nazionala Plater ezagun honek osagai nagusiari zor dio izena:
2005
‎Sortu zenetik hona, 1981etik, hura izan da etenik gabe bizkaieraz maila jakin bateko sormen literarioa gorde izan duena15 Aldizkari hori izan da idazleek lehenengo urratsak egiteko plataforma, eta jakina, narratibari dagokionez, ipuina izan da genero berebizikoa. Horrek, ikusiko dugun bezala, argitaratutako lanen artean ipuin bilduma asko izatea ekarri du, kontu handiz hartu behar bada ere, izan ere, hemen ere ipuina, neurri handi batean, idazleen luma trebatzeko aitzakia baino ez delako susmoa hartzen dugu eta. Adibide esanguratsua Unai Elorriagarena, Narratiba sari nazionalaren irabazlearena, bere lehenengo agerbide literarioak aldizkari honetan eman zituelako, bizkaieraz eta ipuingintzan hain zuzen.
‎Haurdunaldia emakumearen bizitzako etapa bat da, eta haren nutrizio beharrak handitu egiten dira izaki berri bat sortzeko. Horrek igoera dakar apetituarena, baina horrek ez du esan nahi haurdun dagoen emakumeak handiak hartu behar dituenik. janari kantitateak, ezta bitik jan behar ere.
2006
‎Harkaitz sortzaileagoa da, alor artistikoaz gehiago arduratzen da, eta ni ekoizpen edo antolakuntza arloaz. Nomaden proiektuarekin ardura handiak hartu behar izan ditugu, enpresa bat sortu dugu biok, eta hor paperak ongi banatu ditugu. Horretan nik uste dut asmatu dugula, oreka hori lortu dugu, eta beharrezkoa izan da.
‎Steve Sawyer Greenpeaceko kontseilariak, berriz, Brasili dei egin zion gai horri buruzko gutunak hartzera. “Brasilek munduko co2 igorle handienetakotzat hartu behar du bere erantzukizuna” esan zuen Sawyer ek, eta gaineratu zuen Brasilgo gobernuak deforestazioari aurre egin eta energia garbiak sustatu behar dituela. Lehen aldia da konferentzia hori Saharaz hegoaldeko Afrikan egiten dela.
‎Turismo arloa ere asko landu dugu. Azpeitia, batik bat, industria herria da, baina turismoak gero eta indar handiagoa hartu behar du. Gipuzkoak daukan gune monumental garrantzitsuena dauka Azpeitiak:
‎Esaten baldin badu obra hori oro har ederra edo itsusia dela, ez dago gehiago eskatzerik; eta judizio orokor hori ere zalantza eta zuhurtzia handiarekin hartu behar da, kontuan izanik pertsona horrek eskarmenturik ez duela. Alabaina, pertsona horri uzten baldin bazaio objektu horien gaineko esperientzia hartzen, haren sentipenak zehatzagoak eta bikainagoak izango dira.
2007
‎Gerora egosi, frijitu edo erreko den elikagaiak bere zentroan 65º C baino tenperatura handiagoa hartu behar du.
‎Zenbakiak kontu handiz hartu behar dira. Aipatutako datu horiek saltzaileen datuak dira, eta metodoaren detekzio mugak adierazten dituzte.
‎Kantitateak txikiak badira edo hondakinak oso arriskutsuak ez badira, edukiontziak ekoizpen zentroen ondoan biltegiratu daitezke, espazio esklusibo bat eskainiz edo segurtasun armairuak erabiliz eta pilatzea saihestuz. Hondakinen manipulazioari dagokionez, hainbat neurri hartu behar dira gerta daitezkeen arriskuak saihesteko, hala nola, hondakin motari egokitutako babes ekipoak erabiltzea; babes maila handiena hartu behar da, horien ezaugarriak ez ezagutzekotan; hondakinak beti batera manipulatu; ontzi mota aukeratu hondakin motaren arabera, eta modu egokian garraiatu, pisuaren eta tamainaren arabera; ahal dela, lurzoruan utzi behar dira, eta inoiz ez 170 cm baino gehiagora. ez altueran, ez pasaguneetan; astiro eta modu kontrolatuan isurtzea ontzietara, edukieraren %90etik gora bete gabe, eta hurrengo ...
‎Tratamendua egin eta urtebetera, nabarmen hobetu da haurren osasuna. Emaitzak itxaropentsuak diren arren, ikertzaileek kontu handiz hartu behar direla diote. ADL oinordetzan hartzen duten haurrek gene akastun bat dute, organismoari nerbio sistemarako funtsezkoa den entzima bat ekoiztea galarazten diona.
‎Alde batetik, hauteskundeak hurbiltzen ari direnez, batzuk berriro ere, erabakiak arin eta modu ez garbian hartzeko tentazioa izan dezaketelako. Horregatik, guk uste dugu, gai hau pazientzia haundiz hartu beharrekoa dela eta batez ere, herritar guztiak hasiera hasieratik informazio guztiaren jabe egon eta erabakietan parte hartu behar dutela. Uste dugu ere, Lesakako kultur eragileek protagonismo berexia izan behar dutela.
2008
‎(a) Euskara mintzo den tokietan, euskalkia zaindu eta sustatu behar da, baita eskoletan, euskaltegietan eta udal administrazioan ere. Eskolako lehen urteetan, Haur eta Lehen Hezkuntzan behinik behin, euskalkiak toki handiagoa hartu behar luke, betiere hori izanen baita etxeko euskararen eta euskara batuaren arteko uztardura egi teko biderik emankorrena.
2009
‎Adineko jendearekin egin izan diren ikerketa gehienek ere baieztatu dute bitamina eta kaltzioa hartzeak gutxitu egiten duela hausturak izateko arriskua, baina kopuru handiagoan hartu beharra dute adinekoek: egunean 20 mikrogramo bitamina eta 1.200 miligramo kaltzio.
‎Igandean Lekeition izandako istiluei buruz, bozeramaile jeltzaleak esan du agerikoa dela presoen aldeko kartelak kentzeak eta asteburuan izandako istiluek harreman zuzena dutela. Izan ere, Erkorekak uste du kartelak kentzeko erabakien modukoek Lekeitikoak bezalako zehar kalteak eragiten dituztela, izan ere, horrelako neurriak adostasun handiagoz hartu behar dira aipatu kalteak saihesteko.
‎Botikak hartzeko modu tradizionala errepikatua eta dosi bakarrekoa da. Kasu honetan, sendagaiaren kontzentrazio handiak hartu behar dira, eta horrek denboran zehar horien eragina gutxitzea dakar, eta azkenean eraginkortasuna galtzea. Ondoren, berriro beste dosi bat hartu behar da.
‎Txirrindularia merkatuan jarri zuenberri horrek, eta ONCErekin lotzen zuen kontratua hobetzea lortu zuenDabid Etxebarriaren ordezkariak; inork ez daki egia zen ala ez Banestoreninteresa. Kontu handiarekin hartu behar du, beraz, kazetariak holakoinformazioa, askotan erabiltzen da-eta errealitatea kutsatzeko.
‎Ahaztu suhiltzailea, eta jarri bere lekuan, adibidez, Angel Acebes. 2004ko martxoaren 11 Madrilgo atentatuen egilea ETA ez zelaizan iradokitzen ari zirenei «miserable» deitzera heldu zen Acebes, ministro zela.Kasu horretan garbi zegoen errezelo handiarekin hartu behar zela BarneMinisterioaren informazioa, guztiz interesatua baitzegoen atentatu haiek ETAkegin zituela sinetsarazten.
‎Omega 3ek kolesterol maila murriztean eta odolaren biskositatea murriztean babesten dute bihotza A probitamina, bitamina eta B taldeko zenbait bitamina hidrosoluble ditu, hala nola B6 edo piridoxina, nerbio sistemaren funtzionamendurako garrantzitsua dena. Nahiz eta jatea gomendatzen den, batez ere kolesterola kontrolatzeko dietetan, kaloria asko ematen duelako, kontu handiz hartu behar da kontsumitzen den kantitatea. Olibak Olibetatik oliba olioa ateratzen da, bere gantzaren kalitateagatik ezaguna dena, azido oleiko ugari duena, osasun kardiobaskularrerako elikagai gisa.
‎Bakarrik edo konbinatuta hartuta ere, ez dute arriskurik izaten, baldin eta albo ondorioak kontuan hartzen badira eta prospektuaren jarraibideak letra oinean jarraitzen badira. Dosi handiagoa hartu behar denean, ezinbestekoa da mediku baten agindua.
‎Oinarrizko eskubideak urra ez daitezen berme juridiko sendoagoa behar duela ohartarazi du. Gainera, hauteskundeetara aurkezteko berariaz sortzen diren eta aurretiaz jarduerarik izan ez duten plataformen kasuan, eskubideen babeserako neurriak are tentu handiagoz hartu behar direla ohartarazi du. Horixe litzateke, hain zuzen, D3Mren kasua.
‎Hopkinsek une erabakigarrietan saskiratu zituen puntu guztiak, partida hasieran eta laugarren laurdenean, partida parekatua zegoenean eta Iurbentia hurbiltzeko ahalegin arriskutsua egiten ari zenean. Hopkinsek, halere, erantzukizun handiagoa hartu behar du. Berea da soldata onenetakoa.
‎12 puntu lortzen dituzte hiruren artean batez beste partidako, eta hori oso uzta txikia da. Erantzukizun handiagoa hartu behar dute, era berean, taldeko bi atzerritarrek: Conleyk eta Warrenek.
2010
‎ANDER. (Erretxin) Aizu, niri ez didazu esango nola egin nire lana. Batzuetan begirune handirik gabe hartu behar da jendea, batez ere hau bezala indarka hasten bada.
‎Batez besteko inbertitzaileek gutxien ezagutzen duten errenta aldakorreko merkatua da, baina sinplea. Egoera jakin batzuetan, oso urriak izan arren, hegazkortasun handia eta inbertsiorako arrisku handia hartu behar dira. Eskainitako proposamenaren zati handi batean irauteko epeak handiegiak dira inbertitzaile oldarkorrenen interesentzat.
‎Erabaki handiak hartu behar izan ditut nire bizitzan zehar, ez neronek horrela aukeratuta, baizik neuri gertatutako gorabeherek hala eskatzen zidatelako. Honelakoetan, behin baino gehiagotan galdetu diot neure buruari, geure gainetik ez ote dagoen bidean aurrera eramaten gaituen ezkutuko indarren bat.
‎Eta horrela jarraitu behar dugu etorkizunean ere. Eta horretarako bi zutabe handi hartu behar ditugu oinarri: nortasuna eta berrikuntza, sustraiak eta hegoak.
2011
‎Horixe nahi du gizarte honen gehiengo zabal batek», gaineratu du.Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentearen irudiko, gisa horretako iragarpen bat entzunda, baikortasuna eta zuhurtzia «uztartu» behar dira. «Zuhurtzia handiz hartu behar da ETAren erabaki hau, baina pixka bat baikor egon gaitezke. Demokraton batasunaren ondorioz hartu du neurria ETAk»EAJk ere poztasuna eta zuhurtzia hitzak erabili ditu, eta «behin betiko» amaitzeko eskatu dio erakunde armatuari.
‎Lantzar, baso, berezi nahiz aurreko urteko soloetan atzera be erein ahal izateko beharleku handiak hartu behar izaten ziran traktoreak agertu aurretik. Izan be, beharrik gehienak, idi edo behibuztarrien laguntzaz be bai baina, eskuz erabilten ziran tresna pisutsuakaz egin behar izaten ziran.
‎Langabeziaren datuak albiste txarrak dira eta arreta handiz hartu behar dira, langabezia euskal gizartearen lehen arazoa delako, esan du Radio Euskadin, buruzagi jeltzaleak.
‎Oraindik indar handia hartu behar dut!
‎Kutsatzaileek emisioan eta immisioan duten kontzentrazioen arteko erlazioa 1.000 ere izan daiteke. Oro har, aire bolumen jakin bateko substantzien kontzentrazioa hain txikia denean, aire bolumen handiak hartu behar dira analisia egin ahal izateko. Laginketak egiteko, oinarrizko tresna hauek behar dira:
‎horixe nire omenaldia, bide okerretik baztertu ezin izan nuen neskarentzat. Egunetik egunera gero eta dosi gehiago eta handiagoak hartu behar izaten ditut: horregatik, egun hauetako larritasunak eta ezinegonak.
‎Hasieran, elkarri deitzen genion urtebetetzeak edo Eguberriak bezalako egun seinalatuetan. Gero, distantziak eta denborak ez zuten neke handirik hartu behar izan gu bion arteko harremana hozten joan zedin. Baina orain hilabete gutxi, Madrilen uda pasatu eta hogeitaka urtera, Agustinen tabernan sartu zen Jesus.
‎Bi oin izan behar ditu fisiozko energia nuklearra arrazoizko epe batean ordezkatzeko eskemak. Batetik, egun eskura ditugun bestelako energia iturrien erabilera, non energia berriztagarriek pisu gero eta handiagoa hartu behar duten; eta, bestetik, energia kontsumoa nabarmen jaistea. Horrek garapen ereduaren aldaketa erradikala eskatzen du eta bizitzeko gure ohitura batzuk aldatzea ekarri luke.
2012
‎Ikerketan ere, mailaren batean ezaugarri zorrotzak izango ditu lanak, dedikazio handia, kanpora atera beharra… Bikotean zein erabaki hartzen den, hori da gakoa. Seme alabak izanda, bietako batek ardura handiagoa hartu behar du. Arazoa da gehien gehienetan emakumeak hartzen duela eta gainera arlo profesionalari uko egiten diola.
‎Gila galgatua zegoen, hau da, ontziaren gaina paralelo zegoen uraren planoari buruz, baina ura berrogeita bost gradutik gorako angeluan zegoen makurtuta, eta, hortaz, alboratuta geundela ematen zuen. Alabaina, konturatu nintzen ez nuela askoz neke handiagorik hartu behar neure buruari eusteko ontzia zuzen balego baino; biratzearen lastertasunari zor zitzaion hori, nik uste.
‎Artxiboa justifikatuta dago eraginkorra bada soilik, hau da, merkea eta praktikoa bada soilik. Ez du toki handiegirik hartu behar, ezta kostu handia izan ere. Malgua izan behar du aldaketetara egokitzeko (informazio gehiago, era askotako dokumentuak, etab.). Etengabeko mantentzea egin behar zaio, dokumentu guztiak beren tokian egoteko.
‎bere kabutan uste zuen aita Ambrosiori ez zitzaiokeela gustatuko bera halako saltsatan nahastea, eta pentsatu gabe ateratzen zitzaiona zen aita Ambrosiori inolako atsekaberik ez sorraraztea. Horrenbestez, bere bizileku berrian babesgarritzat zeuzkan bi pertsonen iritziak halakoak zirela jakinik, ez zuen lan handirik hartu beharrik izan ondorioa ateratzeko.
‎Erantzukizun handiagoa hartu behar duzula uste dut.
2013
‎Aspalditik zebilen hankako minez, eta behatzen inguruan halako min ziztada batzuk sentitzen zituen, eguneroko bizimodua aldrebesten ziotenak. Ezin edozein zapata mota jantzi, arazoak oina lurrean bermatzerakoan, eta analgesikoak nahi baino maiztasun handiagoarekin hartu beharra. Halako min aldi batean ospitalera joatea beste irtenbiderik ez zuen izan.
‎— Guzti horretarako, zeregina handia da kultura eta hizkuntza bakoitzarekiko gizartearentzako, bereziki errespontsabilitate handia hartu behar duten gizarte horretako buruak kontsideratzen direnak (gobernuak, liderrak, unibertsitateak, enpresak, erakundeak, mugimendu sozialak...); horren ondoan, baita kultura eta hizkuntza boteretsuen gizarteko buruak ere zeregin handia dute, esandako guztia aurrera egiteko bere eskuetan bereziki dagoelako;
‎Horrela, bada, badira kopuru handiagoetan hartu behar ditugun elikagaiak, onuragarriak zaizkigulako, eta beste batzuk ez dira hain beharrezkoak gure organismoarentzat eta, neurriz kanpo hartuz gero, arazoak eragin ditzakete.
‎Txantxarra eta gizentasuna dira aipagarrienak, nahiz eta, egia esan, oso maiz eta kopuru handietan hartu behar den arrisku hori gauzatzeko.
‎Ahal zutenetan biltzen ziren harekin. Hala ere, denborak aurrera egin ahala, segurtasun neurri gero eta handiagoak hartu behar izaten zituzten.
‎Analgesiko edo antibiotikoek, adibidez, tolerantzia sortzen dute. Gorputza ohitu egiten da, eta botikaren efektua bukatzen denean, errebotedelakoa gertatzen da, hau da, mina berriro agertzen da, eta, min hori arindu edo kentzeko, botikaren gero eta dosi handiagoa hartu behar da.
‎Urtero, 160.000 melanoma kasu baino gehiago diagnostikatzen dira munduan. Ozono geruza gutxitzea eta beltzarantzeko moda dira horretan gehien eragiten duten bi faktoreak; beraz, eguzkia kontu handiz hartu behar da. Biztanleen eguzkitan egoteko ohiturak ezagutzeko, EROSKI CONSUMER apirilean inkesta bat egin die 9 autonomia erkidegotako 1.000 pertsonari:
‎Sakanako Mankomunitateak zoriondu egin ditu Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain eta Olatzagutiko herritarrak hondakinak biltzeko sistema berria" ongi hartzeaz gainera, laguntza ederra ere eman dutelako hura ezartzeko". Mank eko buru Aitor Karasatorre Muguruzak azaldu duenez," sistema berria jarrita, pertsona askok konpromiso handiago hartu behar izan dute ohitura aldatzeko eta jatorrizko hondakinak bereizteko, gai organikoak bereziki. Hala ere, erantzun bikaina izan da".
2014
‎Josuren Murgizu Intxorta 1937 Kultur Elkarteko kidea ere bat dator: " Kataluniarrek euren informazio guztia Salamancatik eramatea lortu dute, Eusko Jaurlaritzak ordea ez; ardura handiagoa hartu behar lukete".
‎errodajean batik bat gutxiago diskutitu behar genuela gure artean, eta pixka bat gutxienez hobetu dugu, kar, kar, kar. Eta bestetik, istorioa kontatzerako orduan formalki aurrerapausoa izan behar zuela aurrekoarekiko eta arrisku handiagoak hartu behar genituela. Bi asmoak hein handi batean bete ditugu, nahiz eta bietan ere asko dugun hobetzeko.
‎Burura ematen die askotan, umore aldaketak izaten dituzte: pazientzia handiarekin hartu behar da jendea». Horretarako abaroa eskaintzen saiatzen dira.
‎Sagarrak, laranjak, udareak eta platanoak txakurraren janarian sar daitezke (neurriz). «Harburuek ez dute fruta kantitate handirik hartu behar, baina horietako batzuek zuntza eta zenbait bitamina dituzte, animaliari onura handiak ekartzen dizkiotenak», dio Carlos Alberto Gutierrez albaitariak eta dietista zakurrak. Etxeko fruta zukuak txakurrentzat eta gizakientzat presta daitezke, eta txakurrak jan ditzakeen frutekin bakarrik Uda eta tenperatura altuak iristeak, gainera, hidratazioa bereziki zaintzea dakar:
‎Esan nahi dut, oso goiz erantzukizun handia hartu behar izan dudala.
2015
‎Ikerketa batean diotenez, gai honetan genero desberdintasun handia dago; zaintzeak osasunean eragiten du, baina emakumeen kasuan gehiago, beren gain lan karga handiagoa hartu behar dutelako. Zein iritzi duzu?
‎Hori bai, gaztelania Nafarroan hizkuntza nagusia izanda, eta euskara gutxiagotua, denbora gaztelaniari kendu behar zaio, ez euskarari. Jakina, uste badugu euskarak indar handiagoa hartu behar duela, bestela noski ezetz.
‎Larramendik euskalkien eta euskararen gainean idatzitako zenbait gauza oso kontu handiz hartu behar dira: espainiarrei begira esandakoak dira, ez euskaldunendakoak.
‎Tankera honetako datuak zuhurtzia handiz hartu behar badira ere, argi dago euskarak gorakada handia egin duela Araban. 1973ko 1.863 euskaldunen kopurua ikaragarri hazi da harrezkeroko urteetan.
‎Hara zer dioen Galantek berak garai horri buruz: 108. Harpidetzak egiten, telefonoa hartzen eta gisako lanetan hasi nintzen, ez bainuen kazetari formaziorik. Denborak aurrera egin ahala, ordea, gero eta erantzukizun handiagoak hartu behar izan nituen neronen bizkar (azkenerako, maiz aldizkariaren lehen orrialdea ere neuk egin behar izaten nuen).. Galantek azaldu digunaren arabera, Donapaleun jaio zen Herriz Herri eta herri horretan bertan zeukan erredakzioa.
‎...nek berarekin batera, baina gauza hauek eragiten dituzten ondorioez hainbeste esan eta esango denez gero, ez dut nahi neure burua eta zuek nekatzerik; biziki ohartarazten dizuet, ordea, Jaunak arimei mesede hauek egiten dizkiela jakin edo entzun dezazuenean, bide horretatik zuek eraman zaitzatela sekula ere ez eskatzeko ezta desiratzeko ere; [15] oso ona iruditzen bazaizue, eta estimu eta begirune handiz hartu behar bada ere, ez da komeni arrazoi batzuengatik: lehenengoa, apaltasunik eza delako inoiz merezi ez duzuena zeuei eman dakizuela nahi izatea, eta hala uste dut ez duela apaltasun handirik izango desira hori izan dezanak; izan ere, nekazari xume bat errege izatea nahi izatetik urruti dagoenez, ezinezkoa iruditzen baitzaio, merezi ez duelako, horrelaxe dago pertsona apala ere halako gauzei dagokienez; eta nik uste dut ez dela inoiz gertatuko, Jaunak mesede horiek egin aurretik norbere buruaren ezagutza handia ematen duelako.
‎Ez zidan hona etortzeko baimenik eman, guztia zertan amaitzen zen ikusi arte. Jainkoaren mirabe hauek bakarrik zeuden eta gehiago egiten zuten beren otoitzez nik harremanetan jardunez egiten nuena baino, ardura handiak hartzea behar beharrezkoa bazen ere.
‎Eta, bizirik balego ere, berorren agurgarritasunak jakinarazi behar dit noiz doan itsas ontziteria, berari zenbait mandatu bidaltzeko. Gogoan izan, hau garrantzi handiko gauza dela, kontu handiaz hartu behar dena. Berak hirurogeita hamabost urte eta gehiago izango zituen, eta oso gaixorik zen; ziur asko, honezkero zeruan egongo da.
‎14 Begira beza paper honetan eskatzen diodana, mesedez, arreta handiz egin behar baitu: bada, nire esku utzi du nik asko zor diodan pertsona batek, eta berorren agurgarritasunak egiten ez badu ez duela beste inork egingo esan diot; izan ere, nahi dituenak gauzatzeko esku oneko eta dohatsutzat dut eta kontu handiaz hartu behar du, niri poz handia emango baitit. Beharbada, Cuevasko aita prioreak zerbait egin ahal izango du, baina aita Garciálvarezengan dut konfiantza jarria.
‎Sokoako kontaktua badian agertu ez eta Manolok portura sartzea erabaki zuen. Arrisku handia hartu behar izan zuen bere gain. Etxanizek jendaurrean esan beharrekoaren garrantzia baino handiagoa inolaz ere.
‎Horien kontzertua deitzen da" Todos los Caminos" eta eremanen gaituzte ohiko folkloratik bide berri batzutan barna. Plazer handia hartu behar ginuke entzutean herrikoi eta gaur egungo nahasketa hori. Kontzertu hau Senpereko kultur eta ondare elkarteak antolatua du.
2016
‎aholkularitza gehigarria bilatu behar izaten da eta denbora tarte handiagoa hartu behar da
‎Eta jendegehienak ez dik apusturik egin nahi izaten, mundu zaharrarekin oso gustura dagoelako eta bere bereak egiten dituelako burgesiaren baloreak. Zein dezepzio handia hartu beharra daukazuen, Carlos! Ikusiko duzue zer esango dizuen zuen herriak laster:
‎Azaroaren 16an abiatu zen Pasaiatik eta abenduaren 1ean heldu da Zangozara, goizeko oren batean. Erran gabe doa horrelako tresna baten mugitzeko segurtasun neurri handiak hartu behar izan direla. Hasteko, bakarrik gauaz ibili ahal izan da, usaiako erabiltzaileentzat ahal bezain traba guti sortzeko.
2017
‎San Martinek hondartzako erabiltzaile guztiei eskatu die sorosleekiko nahiz beste erabiltzaileekiko errespetua izateko. " Jakina da gure hondartzan zurrubilo asko izaten direla, eta kontu handiz hartu behar ditugu neurriak". Horren aurrean, banderak errespetatzea" beharrezkoa" dela gaineratu du, eta baita sorosleen adierazpenei kasu ematea ere.
‎Euskararen erabilera osoa, hizkuntza gaitasunaren arabera(%). ikus daitekeenez, alde nabarmenak daude taldeen artean: ...kaldun erdi edo ez alfabetatuak, %26, 6rekin; eta, azkenik, euskararen erabilera baxuena ia euskaldun alfabetatuek dute, %21, 0rekin. kasu honetan ere aldeak estatistikoki adierazgarriak dira, hau da, harremana dago gaitasunaren eta erabileraren artean. deigarria da ia euskaldun erdi edo ez alfabetatuek ia euskaldun alfabetatuek baino erabilera altuagoa izatea. hala ere, gogoan izan behar da kontu handiz hartu behar direla datu hauek; izan ere, talde horietan kasu (n) oso gutxi baitaude ondorio argiak ateratzeko. hori horrela, eta emaitza biribilak ateratzeko lagin txikiegia dela jakinda ere, hona hemen, orientagarri gisa, gaitasuna bestelako parametroetan aztertuta ateratzen diren datuak:
‎– Paraje horietan ez zegon kolpe handirik hartu beharrik krixton mina sentitzeko.
‎Automatizazio sistema baten nodoen eta elementuen zati elektrikoa instalatzeko, Behe Tentsioko Erregelamendu Elektroteknikoa hartu behar da kontuan. Halaber, ITC BT ez ezik, ITC BT ere kontu handiz hartu behar dugu, automatizazioarekin lotutako zirkuitua instalatzeko jarraitu beharreko instrukzioak eta gomendioak ezartzen baititu.
2018
‎Gauza horrek ondorio desberdinak ditu, bezero batek zerbitzu bat merke ukaiten ahal badu, ez du segurtatua erosi duen gauza nahi duena denik. Bestalde, langileek arrisku handiak hartu behar dituzte soldata duin baten eskuratzeko, zeren pagatuak baitira egiten duten zerbitzuaren arabera. Horietan ezagunenak dira pizza etxetarat ekartzen dituztenak, tarrapatan ari direla eta istripu anitz gertatzen zaiela.
‎Ildo horretatik, lehentasunezko mailak ezar daitezke mota desberdinetako pazienteen artean. Lehentasun maila handienekotzat hartu behar dira hizkuntzari berari eragiten dizkioten patologiak (afasia, gaixotasun neurodegeneratiboak...) dituzten pazienteak. Gaztelania euskara elebidun afasikoen kasuan Munarrizek frogatu duen bezala (2015), patologia horiek desberdin eragiten diete hizkuntza desberdinei.
‎Lehentasun maila handienekotzat hartu behar dira hizkuntzari berari eragiten dizkioten patologiak dituzten pazienteak (afasia, gaixotasun neurodegeneratiboak...).
2019
‎Beraz, honako hau kontu handiz hartu beharrekoa litzateke, badaezpada ere, ezta?
‎giltzurruneko odol fluxua gutxitu dezakete, elektrolitoen mailak aldatu eta azido baseen trastornoak eragin (51, 52). Beraz, iraupen luzeko ariketa fisikoetan, deshidratazio arriskuagatik, kontu handiz hartu behar dira medikamentu horiek.? –
2020
‎Gauza hauek ondo aztertzeko eta jorratzeko lan handia hartu behar da.
‎Ez dugu egunean bi litro ur (zortzi bat edalontzi) edan behar. Botilaratutako ura saltzen duen industriak antolatutako mantra bat da —duela 25 urte inguru— Mantra horrek arrakasta handia izan du sideralean; izan ere, badirudi halako gauza osasungarria, zoragarria eta fisiologikoa neurri handian hartu behar dela, eta zenbat eta gehiago, hobeto. Zientziaren argitan, ez da hala, eta ikasketa onekin azalduko dugu ‘Edan egarririk gabe’ Erantzuna, azken batean, oso sinplea, logikoa eta prosaikoa da:
‎Ardura handia hartu behar dute ikasleek, batez ere Bigarren hezkuntzan. Autonomia asko landu behar dute egoera honetan aurrera ateratzeko.
‎Zerikusia duten eragile guztiek arriskuaren kontzientziazio handiagoa hartzeko beharra dagoela ikusi da.
2021
‎Zenbait berrikuspen sistematikok alboratu egin dituzte elikagaien industriak finantzatu zituen azterketen ondorioak, batez ere edari azukretsuen ondorioak jakinarazten zituztenean. Finantziazio horien ondorioz sor daitezkeen interes gatazkak frogatuta daude, eta, beraz, zientzialariek kontu handiz hartu behar dituzte ondorioak. Ikertzaile gehienek nahiago dute elikagaien industriaren mende ez egon beren ikasketak egiteko, badakitelako horrek eragina izango lukeela, hein batean, emaitzen sinesgarritasunean.
‎Taktika izan zen beso lanak gutxiago egin eta hauspoa gehiago behartzea. Oinbikoetan [72 ontzako egurrak dira, txapelketako handienak] ezpala handia hartu behar da, indar handia exijitzen duen egurra da, tamainarengatik, eta nahiago izan nuen aizkora arinago batekin aritu, eta kolpeen kadentzia handitu.
‎Asko eta sobera mintzatu da militante horren nortasunaz. Dudarik gabe, Soares Gamboa damutuak ematen duen itxura" histerikoa", edo kazetari sentsazionalistek batak besteari kendu" Tigresaren desmasia sexualak", kontu handi handiaz hartu behar dira.39
2022
‎Lehenik eta behin, ingurumen erronkak eta horiek industria, ingurumen eta osasun eremuan dituzten ondorioak kontuan hartuta kudeatzen dituzte barne politikak. Gaur egun arazo horri aurre egiteko konpromisoa dago, baita, jakina, nazioartean erantzukizun eta konpromiso handiagoak hartzeko beharra ere. Txinak klima aldaketari buruz duen ikuspegian bilakaera oso azkarra izan da, eta nahiko zorrotza.
‎Lagun batzuen etxean gelditzen da etortzen denean, gehienetan Bribieskako jaunarenean. Ahal izanez gero etxe handia hartu behar zenuke, bi solairukoa eta atzean patio, ukuilu handiak eta baratza dutenetakoa. Nik entzun dut noble batek saldu nahi duela bere etxea, baina garestia izango da.
‎Mantenugai horren oso dosi altuak hartu behar dira hori gerta dadin, eta, hori gertatuz gero, epe luzera hartuko da. Proteina gehiegi izateak gibeleko eta giltzurrunetako arazoak eragin ditzake, baita azido urikoaren maila handitzea ere, baina horretarako kantitate handiak hartu behar dira. Ez da ez erabilgarria ez osasungarria gure gorputza proteinen energia iturria lortzera ohitzea.
‎Asko direnez, aspaldi aukeratu zuten atzoko data. «Aurrerapen handiz hartu behar izan dugu tokia, asko garelako. Hurrengo urtean itzuli gara, txotx egitera!»
‎«Ikusten duzu zer triste gauden hura gabe. Pena da aurrerapen handiz hartu behar dela tokia, larunbat eguerdietarako batez ere. Ez da erraza izango».
‎itsasoa baretuta dagoenean, Frontex eta Greziako kostazainentzat askoz errazagoa da zodiakak ikustea eta atzematea. Hau da, EBk, Open Arms eta Aita Mari bezalako erreskate ontzien ordez polizia operatibo bat jartzeaz gain, errefuxiatuek arrisku handiagoak hartu behar izaten dituzte beraien presentzia ekiditeko. Gau horretan bertan, Kythiran, Lesbosetik 400 kilometrora dagoen uharte batean, errefuxiatuz betetako beste ontzi batean zihoazen 95 pertsonetatik 80 bakarrik erreskatatu zituzten kostaldetik gertu hondoratu ondoren.
‎Baina bada ahaztea komeni ez den detailea. Alderdien arteko gatazka publikoak ez luke herritarren premiak eta arazoek baino protagonismo handiagoa hartu behar. Auzia ez da zein alderdi haserretzen den gehiago.
‎“Ostia hau sekulakoa izango da” halako zerbait etorri zitzaidan burura. Mina handia hartu behar nuela, ziur. Konortea galdu nuen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia