Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 10

2000
‎Izan ere, Bolognan gertatuaren bertze bertsionerik ere aditu izan dut, hartaraz gero, jaun André, Galileoren teleskopio hark behar bezainbateko prezisionerik ez ote zuen, edo eguraldia ere halakoa ote zen, baina bizitzak anitzetan erakutsi izan dit ezen ez dagoela itsu handiagorik ikusi nahi ez duena baino, eta ez nintzateke sobera harrituko, baldin norbaitek afirmatuko balit ezen irakasle haiek itsuen sorta hartakoak zirela. Zeren eta itsu sinesten duenak bizitzako arrazoin bihurtzen baitu bere sinestea, eta hala makurtzen dira arrazoinaren arrazoinik arrazointsuenak ere sinestearen bertze arrazoin horretarat.
2003
Handiak ikusi nahi ez baldin badu ere, sakoneko arazoa eta katramila honoko honetan datza, hots besteen sentipena suntsituagatik ez dela norberarena arrazoizkoagoa egiten. Gure artean honela formula daiteke sakoneko arazoa:
2006
‎–Jendeak ez du ulertu, Bernat –zenbateraino nekien jakin nahi zuen, eta nik barrena askatu nahi nuen–, jendea sorginduta zegoen, munduko diamanterik handiena ikusi nahi zuen eta zuek erakutsi egin diozue. Sinetsi beste aukerarik ez zeukaten.
2008
‎Ikuspegieta tresna aniztasuna ez daitezela oztopo izan corpusgintzan ditugun premiei behar bezala ez erantzuteko. Hemendik urte batzuetara, artikulu honetan aurkeztu dugun grafikoa eguneratzen dugunean, euskarazko corpus gehiago eta handiagoak ikusi nahi genituzke, eta, horien artean, euskararen erreferentzia corpusa. Badugu zeregina.❚
2010
‎Estanislao Amutxastegi Andoaingo alkatea pozik eta harro dago Rikardo Arregi sariaz. Euskara hedabideetan indartsu, bizi bizi, bikain eta kalitate handiz ikusi nahi duela esan zuen, euskara hizkuntza modernoa baita. Alkatearen irudiko, euskal herritar guztiek, euskaraz jakin edo ez, guztiek merezi dute euskarazko kazetaritza prestu eta modernoa.
2015
‎Gure ohidura xaharren lekuko, erakusten ere dute jendeak, gutarteko jendeak ere, maite zuela artetan bederen untsa beztitzea, gauza pollitak soinean ezartzeko, ez bakarrik iguzki saminetik begiratzeko edo hotzaren gatik bainan ere heintto bat apaindua agertzeko. Gai hortaz beraz muntatua da erakusketa hori ainitzek plazer handirekin ikusi nahiko dutena. Mendi Zolan egun guziz idekia da asteartetik larunbaterat bainan zerratua izanen da haatik Andredena Maria egunean.
2017
‎Lehenago ez bezala eserleku berriak Kapera Haundian paratu baitzituen bikario jaunak, baina, inor ez esertzen gero han! Itxura denez, boikota egin zien eliztar guziek, eta Goizuetako elizako banku berriak, gutxienez, Iruñeko hiru haundienen pare ikusi nahi zituztela adierazi.
‎Belgikako aldetik Rhin ibaira iraunkorki heltzea ez du lortu, ordoki zabal horretan muga natural eta ongi markaturik ez du, eta hor zegoen Frantziaren ahulgunea, inbasore guziei irekiriko ate handia, bereziki Austriako etxeari eta Prusiari begira. Ingalaterrak ez zuen potentzia handirik ikusi nahi Flandriako portuetan, bereziki Anversen, bere ate aurrean. Frantziak Wallonia beretu zezakeen, baina hizkuntzaren kriterioa ez du hor kontutan hartu.
2018
‎Leihoak Lehendakariaren ateak ziruditen, eta emakumeen aztalak, boabdad zuhaitzaren enborrak. Handi ikusi nahi zuen dena. Ezagutu zituen lupa guztiak txikiak zirela, eta Amsterdamera joan zen hango lupa egile batengana.
2020
‎Argazkia kopiatu eta zabaltzen saiatu nintzen igela hobeto ikusteko; argazkia hedatu ahala, igela hazi egin zen eta bizkarreko orban nabarra ere handitzen hasi zen. Irudia zabaltzen jarraitu nuen, igelaren bizkarreko marrazkia xehetasun handiagoz ikusi nahian, baina Mefistoren aurpegia desitxuratu egiten zen; irudia zabaldu ahala lausotu egiten zen, bizkarreko aurpegi hura igelari itsatsitako lokatz zipriztin bat balitz bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia