Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 54

2001
‎Egun batez, nazkak eraginik, senarrari aurpegira egotzi zion handik aurrera ez zuela berarekin sexu harremanik izango. Seme bat amarekin etzatea ahalkegarri zela.
2003
‎30 Anaitasuna 330, Urtebete geroago KAS blokeko HASI eta LAIAk eta ESB, EIA eta Iparraldeko Jazar taldeek legebiltzarkideen euskararekiko axolagabetasuna salatu zuten, eta handik aurrera ez zutela aurkeztuko euskara ondo ez zekien hautagairik iragarri zuten. Gauza bera egingo zuten alkateekin, «Euskara bizirik dagoen tokietan».
‎Izan ere, induljentzien auzia izan zen Luteroren errebolta hasi zuena; haren kontrako jarreraren aurrean, Eliza katolikoak atxiki egin zituen; zentzua aldatuz, hori bai: handik aurrera ez dute aitortzan ezarritako penitentziarekin harreman zuzenik izango. Purgatorioaren dotrinak eskainiko du, sendotu ahala (XIII. mendetik aurrera), induljentzien dinamikarako testuingururik aproposena.
2005
‎Edozein heriotzak, beti ematen du kristoren kolpea, eta gure kasuan zer esanik ez. Goizean elkarrekin egon ginen, agur esan genion, eta handik aurrera ez ginen berriro ikusi. Kolpe oso handia da, eta sortzen duen samina, gaur hogei urte pasatuta ere, hor dago, ez dugu gainditu, betirako dago.
2006
‎El pueblo vasco tiene que vivir, y para ello tiene que adaptarse al ambiente de cultura en medio del cual vive, y para esa adaptación le estorba el vascuence" 306 Hori gaur halaxe dela, izan, genioke ukatu. Baina horrek Lenin-en itauneraino heltzeko bakarrik laguntzen du, gogoetan, eta handik aurrera ez du gehiago laguntzen erabakian: beraz, zer egin?
2007
‎Hitzez adierazi ez bazuen ere, gertatutakoa benetan latza egin zitzaion Ignaziori, eta handik aurrera ez zen beste neska batekin maitemintzen saiatu, harik eta lanagatik Biurrunera hurbildu zen arte. Biurrun Nafarroako erdialdean dagoen herria da, Iruñeatik Tuterara arteko errepidean.
‎Zelan sortzen du naturak hizkuntza? ...iraulketa handien ostean bakarrik heldu dela (eta gaurko hori bakarrik da zinez «mundua»), eta hala gizakiaren historian ere suntsitu diren «hizkuntz forma» aurrehistorikoak egon direla («Sprachformen»), agian horien aztarnak gure hizkuntzetan oraindik suma daitezke, egun ezagutzen dugun hizkuntzara iritsi aitzin446 Edonola ere, bilakabide horretan momentu bat badago «organizazio osoarena, handik aurrera ez baita gehiago aldatuko eraikuntza organikoa, eite (Gestalt) finkoa. Aitzitik, izpirituaren ekoizpen biziak diren bezainbatean, garapen meheagoa, emaniko mugen barruan, amaigaberaino aitzinaraz daiteke haietan.
2008
‎Gaua urratu zuen garrasi batekin erori zen Pew, eta lau kaskoek zanpa zanpa egin eta aurrera segi zuten. Saihets aldera erori zen, gero poliki poliki ahoz behera, eta handik aurrera ez zen gehiago mugitu.
‎Azkenean hiztunak gelditu egin ziren, nonbait, eta eseri, beharbada, handik aurrera ez baitziren gehiago hurbildu, eta gainera txoriak ere lasaitzen hasi ziren, eta beren lekuetara itzultzen, zingira inguruetan.
2010
‎nola, baina, baldin eta neska haren gorputz ederrak Adarenarekin zerikusirik ez bazuen?! Ez nintzen ni, gainera, era hartan sentitzen zuèn izaki bakarra, antza, fakultaterainoko ibilbidean neskarekin hiru gizon gurutzatu eta hirurek jiratu baitzuten burua atzeraka, baita buruaren posizio deserosoari hiruzpalau segundotan eutsi ere, sorgin haizearen dantzak edo erakarrita; gero, ordea, klasean sartu, eta handik aurrera ez nuen gorabehera hura gogoratu, harik eta biharamunean berdin berdin gertatu zitzaidan arte, neska hura sartu ez zitzaidan, bada, berriro bidean, fakultatera iristear nintzenean?!
‎Gogoratzen dut martxora arte iraun zutela gure alderdiaren eta Batasunaren arteko bilerek. Martxoan Arnaldo etorri zen, eta esan zigun laster kartzelatu egingo zutela, Mahai Nazionala ere espetxeratu egingo zutela, eta handik aurrera ez zela solaskidetzarik izango. Gaur arte?.
‎nola, baina, baldin eta neska haren gorputz ederrak Adarenarekin zerikusirik ez bazuen...! Ez nintzen ni, gainera, era hartan sentitzen zuèn izaki bakarra, antza, fakultaterainoko ibilbidean neskarekin hiru gizon gurutzatu eta hirurek jiratu baitzuten burua atzeraka, baita buruaren posizio deserosoari hiruzpalau segundotan eutsi ere, sorgin haizearen dantzak edo erakarrita; gero, ordea, klasean sartu, eta handik aurrera ez nuen gorabehera hura gogoratu, harik eta biharamunean berdin berdin gertatu zitzaidan arte, neska hura sartu ez zitzaidan, bada, berriro bidean, fakultatera iristear nintzenean...!
‎Pena sentiarazi zidan arren, aitortu beharra daukat azkenerako abantaila handia izan zela gure zinegotziari ezarri zioten nolabaiteko beto edo mahaian egon ezina, handik aurrera ez baitzen ezertarako arduratu aurkezpenaren antolaketaz eta lasai lan egiteko aukera eman zigulako. Ezinbesteko kontutxotarako bakarrik azaldu zitzaigun bulegora eta aurkezpenaren gaia tabu bihurtu zen gure artean.
‎Perretxiko batzuen bila sartu zela esan omen zuen eta egia zen basotxo batean perretxiko puntua bazegoela, hura sinetsi egingo zioten eta kalabozotik atera zuten, behintzat, ezer lapurtu zuenik ez zegoelako esaterik, zorioneko perretxikoak ere basoan zeudelako. Baina handik aurrera ez genuen elkarrekin egoterik izan.
‎Beregatik izan balitz, Jainkoa ez zen maitasuna eta ona izango, iluna eta zekena baizik. Lehen aste osoa igandea iritsi zain pasatzen banuen, handik aurrera ez zidan etxetik ateratzeko gogorik ematen. Eta neguan zer esanik ez, orduko neguak ez ziren oraingoak, ibili beharra zegoen bide txar haietan, labana bezalako hotz harekin, zertarako eta Jaunaren hitza baino etsaiarena entzuteko.
2011
‎–Zer edo zer susmatuko zuten, handik aurrera ez baitzen judu gehiagorik agertu gure zonaldean. Mugako beste tokiren batera eramanen zituzten, edo denak harria pikatzera bidaliko zituzten.
‎Berak lotara joan ziren eta ni arrantzalearen etxean geratu nintzen, inork jakin gabe, askotan bezala. Hurrengo egunean ere eguraldi txarra zegoen eta Etxeberriak esan zien nahi baldin bazuten Hondarribiraino eramango zituela, handik aurrera ez zela joango itsaso zakarragoa izaten baitzen, baina hara beste aldeko norbait bila joatea lortzen bazuten iritsiko zirela. Ez zegoen modurik bi lagunek bidaia beste baterako uzteko, eta agurtu ondoren, Hernanira joan nintzen.
‎Gero, Peñaren alabarekin hitz egitera joan nintzen eta nire familia Irunera ekarriko zuen gidariaren helbidea eman nion. Berak esan zidan Dantzariraino bera arduratuko zela guztiaz, baina handik aurrera ez zuela ezer jakin nahi. Ni ados nengoen eta egun bat lehenago geratu ginen bidaia egiteko.
‎Apirilean sartuak ginen eta arkumeekin genbiltzan. Maiatz aldean gazta pixka bat egiteko asmoa nuen eta handik aurrera ez nituen ardiak gehiago jetziko, lanpetua ibiltzen bainintzen artoa ereiten eta belarrak mozten eta ontzen. Eta etxean gau hartan txerriak zazpi kume egin zituen.
2012
‎Orduan esnetegia antolatu nuen, eta gutxi gorabehera galoi bat edo bi esne biltzen nituen egunean. Eta Izadiak, izaki guztiak janariz hornitzen dituenak, senez erakusten die horiez nola baliatu; eta horrela, nik, behi bat inoiz jetzi ez nuen arren, are gutxiago ahuntz bat, edo gurina edo gazta inoiz egin ez banuen ere, bizkor eta trebe, saio eta hutsegite askoren ondoren, biak, gurina eta gazta, egin nituen, eta handik aurrera ez nituen inoiz faltan izan.
‎Urriak 25 Egunez eta gauez euria egin zuen, eta haize erauntsiak ere izan ziren. Tarte horietan itsasontzia txiki txiki eginda geratu zen, haizeak lehen baino gogorxeago jo baitzuen, eta handik aurrera ez zen ontzia ikusi, haren aztarna batzuk besterik ez, eta hori urak behera egiten zuenean. Ontzitik ateratako gauzak, euriak honda ez zitzan, estaltzen eta babespean jartzen eman nuen eguna.
‎Oharra: laster utzi nion igandeak gordetzeari, hagan arrastoak jartzen huts egin nuelako, eta handik aurrera ez nuen asmatzerik izan zein zen egun bakoitzekoa.
‎Saio horren ondoren, ez dut esan beharrik handik aurrera ez nuela buztinezko ontzien premiarik izan, baina esan behar dut itxuran ez zegoela alde handirik batetik bestera, edonork pentsa dezakeen bezala, haurrek buztinezko opilak egitean erabiltzen duten modu bera edo opilaren orea egiten ikasi ez duen emakumezko batena erabiltzen bainuen.
‎Etxera itzulitakoan gaitzaren izena jakin zuen, sifilia, eta handik aurrera ez zuen emakume guztiengan bere ama ikusi, are gutxiago Ama Birjina, baizik eta kobazuloko gizon kirasdunaren zorigaitzaren erantzulea. Pasa ziren hilabete batzuk, eta Britancourt bere herriko erretoreak zinta urdina jarri zion lepoan, Yangambira iritsi zen egunean bere kideek ikusi zioten bera.
2014
‎Gu saiatzen ginen gure sailekoen artean produkzio kopuru batzuk adosten, nagusiak gustura edukitzeko moduko neurria, baina aldi berean langileok ito gabe aritzekoa. Bestela, ikusiz gero gehiagora hel gaitezkeela, handik aurrera ez liguke lehengo neurrietara itzultzen utziko; exijentzia maila gero eta altuagoa da.
‎Gogoan dut Aizarnako jaialdiaren ondoren maiatzak 7, astelehenairratian grabatutako kantu haiek Abesten dizut, Jauna; Haurra seaskan; Arren, Jauna; Amatxo laztanazer nolako arrakasta eta itsumena sortu zuten gure entzuleen artean. Astearte goizean hasi ginen erabiltzen, eta handik aurrera ez zuten deskantsu handirik izan.
‎Bazekien amak eskertuko ziola, baina erakutsi behar izan zuen gogoz kontra egindako zerbait zela. Amaren keinuak, ordea, ez zuen tolesdurarik eta nik handik aurrera ez nuen beldurrik sumatzen poliziaren autoen sirenak entzuterakoan.
2015
‎Denborak aurrera egin eta erregai miragarririk ezean, Elder Von Fileken iruzurra agerian geratu zen. Hura eta Francoren txoferra espetxeratu zituzten, eta handik aurrera ez zen haien berririk izan. Gaiari buruz aurrez argitaratutako guztia desagerrarazteko agindua eman zuen diktadoreak.
‎Seguru. Eta haren aurrean, baranda bat horiz pintatua, hiriaren azkena seinalatzen bezala, handik aurrera ez baitzen zeru urdin tai gabea besterik ikusten. Zeru haren azpian, agidanean, ibai zabal bat egongo zen.
‎Hazi ere, feria hazten ari zen azken hamarraldi hartan, Miserikordia Etxearen eskutik, Urmeneta bera patronatuko burua zela. 1959az geroztik" Zezenaren Feria" izendapena finkatu zen, eta handik aurrera ez ziren onartuko torero eta ganaderia txipirik. Entzierroan ere berritasunak sartu zituen:
2016
‎Ezker eskuin begiratu, eta ibaialdera doan bidezidorrera jo du, azken gaueko azken itzuliari errematea ematera. Amaitu da zaintzailetzan igarotako aldi luzea; lanbidean egindako bidea iritsi da azken muturrera, eta handik aurrera ez dago ezer, amildegi baten ertzean bukatzen den errepide batean bezala.
‎Izan ere, hasieran gure zen koaderno hura, zure bilakatu zenuen aste gutxiren buruan, poesia idazten hasi zinenean. Eta handik aurrera ez zenidan gehiago eramaten utzi. Atzo izan balitz bezala gomutatzen nuen bilakaera azkar hura.
2017
‎Herriko jendea eta Alaitz, hori ikustean, oso pozik jarri ziren eta handik aurrera hondartzara joaten hasi ziren. Mutila hori egiteaz damutu egin zen herriaren gustukoa izan zelako, baina denborarekin ulertu zuen egin zuenak ondorio ona ekarri zuela eta handik aurrera ez zituela gaiztakeriak egingo. Alaitz goraipatu zuen ideia hori edu kitzeagatik.
‎Baina bekatutan aitzina iraganez gero, lehengo aztura onak eta bertuteak begi bistatik galduz gero, gogotik utziz gero, ipintzen du, aldiz, bere gogoa eta bihotz guztia eskuen artean darabiltzan bekatuetan eta plazeretan. Eta handik aurrera ez du lehengo herriaz eta bizitzaz konturik egiten: urrundu da, presentekoak darama guztia.
‎Beno, ba, hauteskunde garaia heltzen zenean, nire kontrarioek irabaziez gero, handik aurrera ez zela gehiago dibertsiorik izango iruditzen zitzaien. Atxilotua ez gertatzeko morroi batek egin ahal izango zukeena, gaseosa edan eta beharbada bere emazteari musu ematea izango zen.
‎–Helsingfors en, ekin zion andreak etsi etsian, eta berriro ere Mr Brookek erregearen punturaino iristen utzi zion, baina handik aurrera ez.
2018
‎Trantsizio Gobernuko buru Mahmud Jibrilek argitu zuen neurria: handik aurrera ez zen ezinbestekoa izango emaztearen adostasuna bigarren edo hirugarren bat etxera eraman ahal izateko. Libia berriaren agintari berriak Tripoliko gaztelu gorriko balkoitik bota zuen" perla" hura, herrialdearen edota gizarte zibilaren berreraikitzea aipatu aurretik.
‎Eta joan ziren. Jentil Zulorainoko bidea ezagutu zuen andere harek, baina handik aurrera ez, bakarrik ur ondoan ibiltzen zirela (Jentilzuloko Erreka zen, hain segur); ate batera heldu ziren eta, zerbait ikututa, zabaldu egin zen. Barnean leze bat bezala zen, eta argia.
‎Horma tzar baten aurrean bukatu zen gure ibilbidea. Zoko hura ezagutzen ez zuenak pentsa zezakeen handik aurrera ez zegoela ezer, Errondalek ihesean lokaztutako lur hila besterik. Gure zuziek, ordea, oinen parean geneuzkan ate behe batzuk argitu zituzten, makurtuta bakarrik pasa zitezkeenak.
2019
‎Henrietta Lacksen ondorengoen zelulek ere ezaugarri berberak ote zituzten jakin nahi zuten, laginak behar zituzten, eta soilik horregatik erabaki zuten informazioa familiari ematea. Emaitza positiborik lortu ez eta handik aurrera ez zieten jaramonik egin, hainbat senitarteko informazio gehiago biltzen edo irabazi ikaragarrien zatitxo bat jasotzen saiatu ziren arren.
‎Luisen aita eta aitona piratak izan ziren eta gazte hau, haiek bezala, itsasoan barrena abiatzen da pirata izateko asmoz. Luis arrantzale batzuk lapurtzen hasten da, ondoren itsasontzi bat eta haren eskifaia eskuratuko du… eta handik aurrera ez da bakerik izango Luisen ontzia dabilen itsasoetan.
‎Ez zitzaion ezer pasa, baina susto izugarria. Ba, handik aurrera ez zen isiltzen. Txiste kontatzen aritzen zen beti.
‎Biharamuna guztiz ohikoa gertatu zitzaigun, kontatzeko moduko inolako gertakaririk gabe. Gero, txangolariok Madrilera iritsi ginen, elkarri agur esan eta handik aurrera ez nuen inoiz inor gehiago berriz ikusi. Baina onartu beharra daukat gertakari haren ostean ohitura bitxia geratu zaidala iltzatua.
‎Ostrukarena egin nezakeen, hau da, ezertaz konturatu izan ez banintz bezala jokatu, baina berandu zen ordurako. Aurreneko oharra jasotakoan sartu nuen hanka, eta handik aurrera ez zegoen bueltarik. Arrantzaleak dagoeneko bazekien berak jarritako amuan arrain bat zeukala eskuragarri.
2020
‎Horrela hilabete osoan ibili ondoren itsasoratu ziren. Baina gizon zuriarenganako beldurra betirako itsatsirik geratu zen, eta handik aurrera ez zuten izan kalte egiteko adorerik.
‎Baina bigarrena irakurtzeak berritu zidan aztoramena sakon sakoneraino: " Nire aitaren hirian sartu ginen, eta handik aurrera ez genuen okerrik edo izaki gaiztorik ezagutu".
2021
‎Partitibo marka duen sintagma ondotik duela: Ikusirik ezer garbirik ateratzen ez zuela (Lardizabal); Ez dago ezer txarrik, berriz ere, bere neurrian eginez gero (Mitxelena); Ez dago ezer higigarririk bere baitan (Uribarri); Eta handik aurrera ez zen ezer berezirik gertatu (Iturralde).
‎Muturra jaso jaso egin eta handik aurrera ez zuen gehiago ibili nahi izan bere ordura arteko lagunekin.
‎" Hori gezurra da!" egiten zuen orro. Ez nuen beldurrik sentitu, banekien ez zidala minik egingo, eta banekien, baita ere, handik aurrera ez zitzaidala gehiago agertuko. Isiltzea erabaki nuen, baina hura izango zen Gomezen eta edozein gizonen erabakiari makurtuko nintzaion azken aldia; eta erabaki horrekin ebatzita gelditu zen aspaldi zela Gomez ez nuela maite; eta dolua egin nuen braust batean.
‎Hantxe eten zuen berriketa gizajo hark. Bada, Txilardegiren deiaren kontura itzulita, ezezkoa eman nionean, ahalik eta hitz leunenak erabiliz, ez zen zapuztu, baina handik aurrera ez zuen kontaktu gehiagorik izan nirekin.
‎Ez hura eta ez bestelakorik. Egia esan, handik aurrera ez zioten elkarri gehiago hitz egin ikasturte osoan. Ezta institutuko eguneroko gauzen gainean ere.
2022
‎harriak eta kaktus horiek, beraz, besterik ez ikusmira osoan. Bat batean, eta eguzkiak traba egiten ziolako edo, errezela itxi dik aldamenekoak, eta handik aurrera ez duk ezer asko ikusteko aukerarik izan.
‎Beraz, katakumeari ondorio txarrak ekarri zizkion istripu hark: handik aurrera ez zen normaltasunez hazi, mehe mehe gelditu zen eta egoera makalean; hark guztiak behin betiko elbarritasuna sorrarazi zion.
2023
‎Zurtz begiratu zion aitari Edurnek, baina ez zuen lortu hark ezer gehiago azaltzea. Haren ostean, amari Orue behin aipatu, eta amaren begirada gogorrak adierazi zion handik aurrera ez aipatzeko izen hura, sekula ere ez, eta ez ziola berriro haren inguruan ezer itaunduko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia