Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 153

2000
‎Kolpe izugarria izan zen hura aitarentzat, hain izugarria, non handik egun gutirat oinaze handi bat jarri baitzitzaion bularraren erdian. Eta etorri zen medikua eta erran zion ezen egun batzuetan atseden hartu behar zuela eta bihotza zaindu behar zuela, eta bularrean azafrai enplastoak jartzeko eta baleriana ura hartzeko.
2003
‎Hain justu ere, erosotasuna eta denbora falta izan daitezke hainbat erabiltzaile erosketak sarean egitera bultzatzeko faktoreak, baina hor badago konfiantza arazo bat ere. Jende askok uste du Internet ez dela segurua eta beraz ordainketak egiterakoan arrisku handi baten aurrean jartzen garela. Inori ezin zaio sinestarazi hori horrela ez denik, baina Kevin Kelly merkataritza elektronikoko guruak lasaitasunezko mezu bat igortzen du:
‎Baina Urkiolako eleiza honen ardurea dauken abade txalogarriok, azken urteotan, gure Euskal Herri maitearen premina handiren bat jarri ohi deuskue begien aurrean, kristau alkarte lez hori gogo bihotzetan hartu eta, gaurko egun honetan eta aurrerantzean, premina hori gure otoitz sutsu eta jokabide bihurtu daiten. Aurten, gure arteko lanik ezaren arazo larria jarri nahi izan deuskue aurrean.
‎Esan nahi da hilda dauden intsektuak askozaz manejableagoak direla. Baina beste kontu bat da bizirik dauden intsektuak bildu eta koadro handi baten gainean jartzea. Intsektu asko behar da horretarako.
‎Andreek ez zekiten eskolako galderarik erantzuten, jakina, baina disimulatu egiten zuten. Eta kontatzen zioten Frantziako Iraultza izan zenean sagar erreak banatzen zituztela kaletik, eta zirku handi bat jarri zutela Pariseko plaza batean, eta abionetak ibili zirela eta ekilibristak abioneten gainean. Umeak esaten zien ez zekiela zer den ekilibrista bat eta ez zekiela zer den sagar erre bat.
2004
‎Lainozko estalki haundi bat jarri zaio itsasoari ere gaineko alde guztian, eta lehorpedun estadio batean nagoela iruditzen zait (sukartuta dago nire irudimena). Baga zaldi indartsuak, ahoetatik bitsa dariela, lasterketa bat egiten ari dira.
‎Itxura, orduan, diafanoa dirudi, baina inguruneak bereizteko eta giro bakarraren sentsazio hori gutxitzeko moduak daude, hala nola maila aldaketak (altuera desberdinak) edo lurrerako estaldura desberdinak (adibidez, zeramikazko zoladura sukaldean, egongelan parketa eta moketa ikasketa edo lan eremuan). Beste trikimailu batzuk pareten kolorea aldatzea, pintura alikatatuarekin txandakatzea, sofen artean alfonbra handi bat jartzea edo altzarien piezak jartzea (besaulki bat, armairu bat…). Gaur egun, materialen kalitatearekin, etxetresna elektrikoen erosotasunarekin eta hainbat eraikuntza irtenbiderekin, sukaldea erabat txerta daiteke egongela jantokian edo estudioan, edo logela egongelarekin konbinatu.
‎Gela bateko atean ispilu handi bat jartzeak handitu egin dezake ikusmena, eta armairu bat gertu edukiz gero, jantzi atsegina izan daiteke. Jakina, instalazio hori ezin da edozein ate motatan egin.
‎Signora Mariak kartoizko kutxa handi bat jarri zuen plazan, eta egun osoa pasatu zuen kutxaren ondoan, papertxoa sartzen zutenen izena apuntatzen. Larunbata zen.
2005
‎Kasu batzuetan, papera alde batera utz daiteke: opariari begizta handi bat jarri, aldizkarietako edo komikietako paper ikusgarriarekin bildu edo opari guztiak kaxa edo poltsa polit baten barruan eman, gero modu praktikoan erabiltzeko. –Ordenagailuak:
‎Ze elizetan askotan jausten dira oinaztuak. Ze orratz handi bat jartzen dute elizetan, teilatuan, eta orratz hori da iman harria bezalakoa. Eta iman harriak burdina harrapatzen du eta elizako orratzak harrapatzen ditu oinaztuak.
‎Alkimiaren arragoan egiten den aldakuntzarik behinena da beruna urre bihurtzea, hots, zama arintasun, makala bizkor, itzala argitasun. Adelari berun handi bat jarri zion bizitzak txikitandik, eta ilunperik beldurgarrienetara jaitsi zuen, eta gorantz abiatu zen bera gogor, Sisifo harriari bultzaka bezala. Urte askoan eutsi zion ahaleginari gogotik; horren lekuko izan nintzen.
2006
‎Etxeak ere ereinotzez koroatzen dira geurean: etxe berria egiten denean teilatua ematen zaionean ereinotz adar handi bat jartzen da gailurrean. Adar honek aterpe berria osatu dela eta ospatzeko jairako deia egiten du:
‎01.22.06 Eztia atera ondoren pertz handi batean jartzen dira
‎Aipatu dizudan arrazoiagatik: lapiko handi batean jarriz gero, goikoek behekoak zapaltzen dituztelako. Eta babarrunak osorik egosi nahi ditugu, noski.
‎Egoera honen aurrean sinadura kanpaina handi bat jarri dute abian. Aldarrikapenak:
‎Ezin dio erantzun. Gainean kapa handi bat jarri zaio eta gerizpean geratu da, ilundu egin zaio guztia. Ez du aurreko ordenagailua ikusten.
‎Sukalde komunetarako garraioaz aparte, astean pare bat aldiz joaten ginen garbitegira ur bila. Ur hura pertz handi batean jartzen genuen beheko suaren gainean, laratzetik zintzilik, eta pertz honetan nola hala garbitu gero, beheko suaren ondoan, handik kanpoko hotza ez baitzen biluzten ibiltzeko modukoa. Txandaka aritzen ginen zeregin horretan.
‎Behin esan niona: " Mahai handi bat jarriko dizut zure paper denak bertan txukun gordetzeko". Berak, ezetz:
2007
‎txaka entsaladarekin, urdaiazpiko goxo batekin, izokinarekin, triku kremarekin... Sandwicha, berriz ere, ogian sartzen da eta tapan lazo handi bat jartzen zaio mahaian aurkezteko. Ogi sorpresa txikiak egin daitezke, edo handi bat.
‎Izan ere, Diccinoren zirkuan denetarik egiten genuen denok, batez ere herriko tabernetan Lucio fakirrarentzat botila hutsak eskatzen ibiltzea. Gero apurtu egiten genituen bildutako kristalezko botilak, eta oihal handi baten gainean jartzen genituen zati guztiak, Lucio oin hutsik kristal apurtuen gainean pasea zedin. Handiena, hala ere, gerritik gora biluzik, Lucio kristal haien gainean etzanda jartzen zenean gertatzen zen, ikusleen artetik norbait eskatzen zuenean, bere gainean zutik jartzeko agintzen baitzion eta sabelaren gainean salto egiteko nahi beste.
2008
‎Bihurgune txiki bat zegoen kostaldean, eta gidatu nuen bezala beste bi haien eta gure artean geratu zen; beraz, lurrera jaitsi baino lehen ere begi bistatik galduak genituen batelak. Kanpora jauzi egin eta ausartu bezain azkar eragin nien hankei, kapela azpian zetazko zapi handi bat jarrita freskatzeko, eta ondo kargatutako pistola parea prest nuela badaezpada ere.
‎Ostean, kartoizko kaxa batean sartzen ziren denak. Kaxa batzuk prest zeudenean, oholezko kutxa handi batean jartzen zituzten, kaxen artean lastoa ipiniz. Horrela kartoizko kaxek ez zuten ez elkarrekin talka egiten, ezta egurrarekin ere.
‎Amona Susanak gona luzeak janzten zituen, eta ozpina ere edaten zuen aurpegia zurbilago izan eta bere edertasuna apaltzeagatik. Gabonetan jaiotza handi bat jartzen zuen etxean. Etxeko saloi osoa hartzen zuen horretarako.
‎Bai, egia esan nik uste dut sutondoak horrelaxe sentiarazten zaituela. Etxe batean eduki nahi diren gauzen zerrenda eginez gero, estiloa alde batera utzita, su handi bat jarriko nuke zalantzarik gabe. Guretzat behintzat hala da.
2009
‎Udalak edukiontzi handi bat jarri du ibiltokian, eta garajeetako jabeak jo eta su ari dira erabiltzeko moduan geratu ez diren trasteak botatzeko. Udaleko langileak ere gogor ari dira beharrean, ibiltokian geratutako lokatza kendu eta normaltasun itxura ahalik eta azkarrena emateko.
‎Iru, eko kontsultategian erantzun ditu galderak Silvano Baztanek (Iru, ea, 1959). Eskandaluzkotzat jo du bermerik ez duen txerto bat herritarren zati handi bati jartzea. Susmatzen du multinazionalak daudela A/ H1N1 gripearen inguruan munduan izan den kanpainaren atzean.
‎Subjektu modernoak ezin du etika edo moral bat eratu. Alde batetik, arrazoimenak muga handi bat jartzen diolako, ze arrazoimenaren bidez ezin da etika eraginkor bat funtsatu. Eta, bertzetik, lehen errandakoaren eraginez, hau da, argazki bat izatearen eraginez, ezin baita ez bere denboratik, ez bere espaziotik irten.
2010
‎Eliza txiki geratu da (500 pertsonarentzako lekua du) eta, hori aurrikusita, elizkizuna zuzenean eman dute hiriko 14 elizetan eta Duisburgoko futbol zelaian. Azken honetako berdegunean gurutze handi bat jarri dute.
‎Perdigoiek oso txikiak izan behar zuten, inori gainera eroriz gero minik ez egiteko. Guztiz ziur egoteko, Bruselako Unibertsitateko tximinia handi baten azpian jarri zen Piccard, 50 metroko altueratik perdigoi mordo bat botatzen zioten bitartean.
‎Faustine k neure antza dauka, ilearen luzeran izan ezik? bere ezaugarrietan nire izaeraren parte handi bat jarri dut.
‎Estatu Batuetako gobernuak arazo horiek konpontzeko egindako ahaleginari zor zaio agindua. Joan den astean, BPk kanpai handi bat jarri zuen itsasora petrolio gordina isurtzen zen zuloaren gainean, eta ostegunetik bertatik tapoi gisa jokatzen du. Harrezkero, enpresak presio probak egiten ditu putzua egoera onean dagoen ikusteko.
‎Espainian hirigintza hazkundea geldiezina zirudien hamarkada bat baino gehiago igaro ondoren, burbuilaren amaiera sektorearen zati handi baten aurretik jarri da. Krisiaren ondorioz, langabeziak oso modu larrian eragin die eraikuntzako langileei, etxebizitzen prezioak jaitsi egin dira eta sustatzaileak kezkatuta daude, ez baita erraza izango eraiki dituzten etxebizitzei irteera ematea.
‎talde bateko kideei hiru txokolate pastilla jatea imajinatzeko eskatu zitzaien, xehetasunez, eta bigarren taldeari gauza bera eskatu zitzaien, baina 30 pastilla. Ondoren, txokolate ontzi handi bat jarri zitzaien parte hartzaileei, eta nahi adina jan zitzaketela esan zitzaien. Emaitza izan zen pastilla gehiago (30) jan nahi zituen taldeak lehenengoak baino gutxiago kontsumitu zuela, hiruk jan zuela imajinatu baitzuen.
2011
‎Horregatik, sektore horretako langileak, kaleratu ordez, La Hague eta Marcoule zentraletara bideratuko dituzte. Era berean, energia berriztagarriak garatzeko programa handi bat jarriko dute abian. «Horixe da lortutako akordioaren letra eta espiritua.
‎Lady Gagak Europako MTV sarien banaketa ekitaldian zuzenean aritu da eta bertan bildutako 20.000 pertsonen artean zoramena eragin du. Ilargi handi baten gainean jarrita, New Yorkeko artista polemikoak. Marry the night, abestu du traje biribil granate bat jantzita.
‎Plaza Txikia eta Leku Eder izango dira Asto kaka jokoaren bi espazioak. Jokoa bera Plaza Txikian izango da; Leku Eder parkean, berriz, karpa handi bat jarriko dugu, eta haren barruan izango dira jokoaren bueltan antolatutako ekintzak.
‎Eta hori ez da posible gaur Euskal Herrian, eta zergatik ez da posible? Posible litzateke, baina borondate handi bat jarri litzateke alde guztietatik, batez ere gure aldetik, euskaldunon aldetik. Beti esaten dugu," baina beste horiekin zer egin behar dugu?
‎—Eta alferrik da esatea ezkondu berria naizela, eta ohe handi bat jarri dutela...
2012
‎Ilunabarrean leihoak irekitzen nituen, aurreko ibaian lamiak kantatzen entzuteko. Egun batean lamia horiek gaztelura gonbidatu nituen, eta, mahai handi baten inguruan jarrita, lamiak gure arbaso zaharren, gure jainkoen, gure patriarka guztien berri ematen hasi ziren. Kontatu zidaten arbaso horiek egun batean etorriko zirela gugana, herri honi ukitu bat ematera, behin betikoz salba zedin.
‎Begiak itxi, berriz ireki, eta aurreko orubean, hondeamakinen alboan, kartel handi bat jarri berri zutela konturatu zen: –Luxuzko txaletak:
‎Gure zorionerako, ordea, basoaren sarreraren ondoan, enbor handi batzuk zeuden lurrean botata, aurreko udan edo moztuak, eta itxuraz handik garraiatzeko prest zeudenak. Nire armada txikia enbor horien erdiraino eraman nuen, eta errenkadan zuhaitz enbor handi baten atzean jarrita, aholkua eman nien zaldi gainetik jaisteko; eta, enborra lubaki moduan aurrean genuela, triangelu bat edo hiru aurrealde osatu genituen, zaldiak erdian utzita.
‎hiriko ateak itxi, Gobernaria harrapatu, eta izugarrizko abiada eta ahaleginez lau dorre handi eraiki zituzten, bakoitza (karratu karratua den) hiriaren izkina banatan, hiriaren erdian zut dagoen harkaitz zorrotz eta sendoaren garaiera berekoak. Dorre bakoitzaren gailurrean, baita harkaitzarenean ere, imanarri handi bat jarri zuten eta, beren aurreikuspenak huts egitea gertatuta ere, erregairik suharberenaren pilo handi bat prestatu zuten, harekin leherraraziko zutelakoan irlaren diamantezko oinarria, imanarriaren planak porrot egiten bazuen.
‎MALEN: Karpa handi bat jarriko genuke... Eta bazkaria catering enpresa bati enkargatuko diogu?
‎Burtsaren Plaza oso handia da, eta Garona ibaira ematen du. Luis XV.aren erregealdian eraikia izan zen, baina Frantziako Iraultzan iturri handi bat jarri zuten erregearen estatua kenduta. Dotore argiztatzen dutenez gauez plaza, are bikainago ematen du.
‎Pasta freskoaren eta otarrainxken entsalada erabili eta botatzeko ontzietan banatu daiteke. Azenariokoa tipulinarekin eta piperrekin erretilu handi batean jar daiteke, eta arrozarena izokinarekin, kristalezko bol batean, koilararekin pintxatzeko prest. Azkenik, mahaian saltsak egon daitezke ñabardurak eta testurak erantsita, baina ondo aukeratu behar dira:
‎3 Nazionalizatu garbien eta enkantetuen arteko desberdintasunak Finantza erakunde batean dirua jartzen duen edozein estatutan, inbertsioa lehenbailehen berreskuratu behar da. Horretarako, enkantea jarri eta nazionalizatutako erakundea talde handiago batean jartzea da eraginkorrena. Hori gertatzen denean, entitate nazionalizatua ezin da halakotzat hartu, beste finantza talde batean sartzen baita.
‎Hurrengo Osoko Bilkuran gai honen inguruan mozio bat aurkeztuko dutela aurreratu du Alfredo Etxeberria alkateak. Bestalde, bandera eta ikurriñen gaiari lotuta, Plaza Handiko frontoian, frontisaren gainaldean, dagoen ikurriña (ondoko argazkian) kendu eta haren ordez handiago bat jarriko dute.
2013
‎«Hurrengoan ez dut huts egingo», esan zuen orduan. Poliziak Paris mendebaldean erasotzailea atzemateko operatibo handi bat jarri du martxan, helikoptero baten laguntzarekin, eta segurtasuna handitu egin du komunikabideen egoitzetan. Gorpuzkera handiko kaskamotz baten bila ari da Polizia Parisen, 40 bat urtekoa eta zuria, ostiraleko erasoan BFM telebistako segurtasun kamerekin haren irudiak hartu baitzituzten.
‎bi materi horiek edukiontzietan bildu orain arte egiten den bezala, edo atez ate bildu esekitokien bidez. Papera atez ate biltzea erabakitzen bada, beste bi aukera ditu herritarrak: norberak norbere papera jaso kuboan, edo edukiontzi handi bat jarri atarian. Bigarren kasu horretan, familia bakoitzak nahi duenean bota dezake bertara papera eta kartoia, eta arduradun batek finkatutako egun eta orduan atera luke bilketa puntura, gehinez astean behin.
‎Eskerrak helarazteko tartea hartu zuen, senide bezala sufritzen ari diren egoera plazaratu eta preso eta senideek herritarrak gertu sentitzeak duen garrantzia azpimarratu zuen. Txosna guneko oholtza ondoan gainera, Uriberi elkartasuna adierazteko koaderno handi bat jarri zuten. Nahi zuenak Ramonentzat zerbait idatzi edo jarri zezan.
‎Zaldiaren lekuan ni egon nintekeen. Multa handi bat jarri behar diozue zentral elektrikoaren jabeari. Hortxe bizi da, herriko plazan.
‎Kala babestu bat aukeratu zuten, ingelesek Friendly Cove deitutakoa, eta defentsak altxatzen hasi ziren. Bitartean, espedizioaren parte ziren La Compama Franca de Voluntarios de Cataluña ko 76 soldaduek, Pere d' Alberniren agindupean, abereentzako eskortak zein ogia erretzeko labea egin, baratze handi bat jartzeko lurra prestatu, etxeak eta ospitalea altxa, eta putzu eta irrigazio erretenak egin zituzten. Gotorleku txiki bat ere eraiki zen kalaren sarrerako uhartetxo batean, eta San Miguel izena eman zioten.
‎1775ean, Bruno Hecetak egurrezko gurutze handi bat altxarazi zuenTrinidad badiako gain batean, eta lurraldearen jabe egin zen Espainiako Karlos III.aren izenean. 1913an, granitozko gurutze handi bat jarri zuten egurrezkoaren ordez. esan beharrik ez dagoPuerto de la Trinidad izena eman zioten.
‎Baina horra harrigarrikeria! Mintzatzen ari den une berean eulitzar beltz handi handi bat jarri zaio kopeta erdi erdian auzapezari.
2014
‎Hamarrak bost gutxiagotan, babesetik atera eta pauso batzuk eman nituen aurrerantz. Platano handi baten azpian jarri nintzen. Urmaela ikusten nuen.
‎Naturaren espazioan arrainontzi handi bat jarri nahi duzue, lurrean dagoen kristalezko egitura bat aprobetxatuz. Ideia oso ona iruditu zaizue, gela barrutik ez ezik, beheko solairutik ere arrainak ikusteko aukera izango baituzue.
‎Gauza bera gerta daiteke afariaren ordez katilu bat esne hartzen badugu zerealekin. Kantitateak ondo kontrolatzen baditugu, katilu bat esne erdigaingabetuk, 30 g zerealekin, 200 kcal inguru ematen ditu, baina katiluaren ordez katilu handi bat jartzen badugu, ekarpen kalorikoa 400 kcal inguru izan daiteke; beraz, kasu horretan, afari orekatu bat egingo bagenu bezala, edo are kaloria gehiago, ahoratuko genuke. Gainera, afari orekatua elikagai horiekin ordeztuz gero, gerta daiteke barazki eta fruta gutxiago jatea (zerealen kasuan), eta, beraz, zuntz dietetiko gutxiago hartzea.
‎Antxoak, tomate saltsa eta oliba beltzak dituzten espagetiekin, gure mahaian Mediterraneoko ohar bat emango dugu. Kazola handi bat jarri ura urarekin. Irakiten hasten zarenean, bota gatz lodia eta olio txorrotada bat edo koilarakada bat gurin.
‎Multzo hori nahastu eta olioa pixkanaka pixkanaka gehitu, eskuz eraginez. Bota pasta hori ontzi handi baten gainean jarritako koladore batera. Bota dezagun, orduan, ura pastaren gainera, eta eraman, zuku guztia ontzira pasa dadin.
‎«Nik dakit non bizi zareten» proiektua (Ik nowwhere your catlives) Internet arakatzen ari da, jabeek egindako argazki publikoen bila. Gero, munduko mapa handi batean jartzen ditu, herri eta auzo bakoitza bertako ile apaintzaileen bila ikusten duen mapa handi batean. «‘Ni dakit non bizi den katua’ geolokalizazio azterketa bat da, benetako felidoen milioi bat argazki publiko ikusten dituena, latitude eta longitude koordinatuekin.
‎Uberan, aldiz, ez da auzokonpost gunerik egongo, auzotar bakoitzak bere konpostagailua egingo du-eta. Uberako elkarteak sortzen duen organikoa konpostatzeko, baina, konpostagailu handiago bat jarriko dute. " Elkartea toki berezi bat da, eta bertan sortzen den organikoa behar bezala konpostatzeko egin da moldaketa", dio Buruagak.
‎Aranburuk baba platerkada handi bat jarri zuen mahai gainean. Oso itxura ona zeukan.
‎Fusilatu zituzten momentua ere grabatuta dago, urrunetik, tiro egin zuten lekutik, 20 bat metrora. Tiroa jo zutenean, ke hodei handi bat jarri zen kameraren aurrean: ez da ikusten nola jausi ziren fusilatuak, ez da ikusten benetan fusilatu zituzten ere.
2015
‎Eta orain agintean daudenek egin zuten hori. Haien izenak xafla handi batean jarri genituzke jakiteko nor den nor. Eta hau ez da sarraski bakarra izan:
‎«Diruaren ordez, paper zatiak jarri genituen». Abokatuak iradoki zuen paperak gutun azal handi batean jarri zituztela, eta informazioa zuen itxura eman ziotela, diru itxura eman ordez. Kapitainak ez zion garrantzirik eman.24 orduko zaintza berezia jarri zuten, eta, guztira, 21 polizia inguru izan ziren operazioan.
‎Martiñaren aitak, Txominek, ez zekien hitzik ere erdaraz, eta hauek etortzeko zain egoten zen berriketaldi bat egiteko. Etxekoek afari pasada eginda gero, soldaduentzako esne pertzekada handi bat jartzen zen zintzilik laratzean, eta, hura zainduz, kontu kontari aritzen ziren gauero. Aitak eta besteak euskaraz, noski, soldadu erdaldunen ernegurako.
‎Jai arratsalde batean, hiruretan edo, eraman egin ninduten. Esan ere egin zidaten, aurrean pistola handi bat jarrita: «Cesario Marcos non dagoen esan behar diguk, akabatuko haugu bestela!».
‎Azketako aparkalekuan xapito (karpa) handi bat jarriko da (lasai, berogailua izanen da). Egitaraua eguerdian hasiko da, aperitifa musikaz animaturik izanen baita, eta bazkariaren ondotik kontzertuak eskeiniko dire, herriko eta inguruko musikariekin.
‎Zertarako independentzia? Irakurleak jakin badaki, Euskadi ez libre eta ez Euskal Herri izanen dela, independentzia deklarazio bat egin delako eta Gorbeiako puntan ikurrin handi bat jarri. Hala eta guztiz ere abertzaletasunaren helburua independentzia baldin bada, nola ailegatu independentziara?
‎Soldaduek hilabeteak ematen zituzten lubaki berberetan iltzaturik, frontearen bi aldeetan, bai Frantzian bai Europako ekialdean. Idazlearen arabera, ministroak mapa handi bat jarrita zuen bulegoaren horma gainean. Banderatxo ñimiño batzuen bitartez tropen posizioak markatzen zituen.
‎Uzkudunekin batera zegoen Julio Ondarzabal, adiskide eta restaurantearen jabea. Mahai gainean, antxoa frijituak, erdi amaituta zegoen ontzi handi batean jarrita, eta botila bat sagardo, ordurako hustua. Ondarzabalek keinu bat egin zuen eta nesketako bati beste botila bat ekartzeko agindu zion.
2016
‎Martxoaren 14an, 11:30ean, Asteasuko idazlea bertan dela egingo dute bidea. Irisgarriagoa egiteko, panel handi bat jarri dute plazan eta jendea bidean gal ez dadin, poste handi batzuk jarri dira, zenbaki eta guzti, ibilbidearen norabidea markatuz.
handi batean jarri zaitu! Lanbide
‎Sasi ikusiko dugu tirita handi bat jarrita.
‎Kazuela handi bat jartzen du mahai gainean. Xbel erosketen karro barrukoak mahai gainean dagoen kazuela barrura ateratzen hasten da.
‎Azkoitian Zalduntxoek kalea dute, eta beste bat gure kondeak; hori bai, titulua apalduta eta ponte izenera ekarrita. Bere garaian Xabier Munibe izena eman zitzaion ikastolari ere, ez Karlos III.aren ohorez idatzitako erdal endekasilaboengatik pentsatu nahi dut, eta brontzezko buru handi bat jarri Gaztan Eneako lorategian harrizko oinarri astun baten gainean, inork tentaziorik izanez gero ez dezan egunen batean, samalda zapatistak San Cristobal de las Casas en Diego de Mazariegos ekin egin zuen bezala, eroaldi batek hartuta errekara bota.
‎Ez. Baina edukiko bazenu pastel koloreko alkandora bat gutxiago eta jeans handiago bat jarri?
2017
‎Nolabaiteko estatusa duten baserriek harlandua izaten dute ertzetan, kantoi harriak izenekoa. Atarian, ikusteko moduko habe handi bat jartzen zen, bai eta haritzezko edo harrizko zutoina ere. Etxe batzuen atarian harrizko arkua dago.
‎Ispilu handi bat jarri nuen basoaren erdian. Tarte batera otsoa agertu zen.
‎Beste ispilu handi bat jarri nuen aurrekoaren pare parean. Tarte batera berriz agertu zen otsoa.
‎baimenak, aparkalekuak, zirkulazioa, hesiak, mahaiak, materiala? Apirilaren erdialdeko Xingar azoka zela eta, karpa handi bat jarria zuen herriko etxeak hil haren 8ko astean Roland Barthes zelaigunean. Xaho kaia ere esaten diote?, eta armagabetze egunean han hitzaldiak egiteko egokitzapen lanak egin zituen.
‎Hori bai izango zela polita. Txikiagoak ginenean, artean gauza horietaz batere enteratzen ez ginenean, Francoren laguntzaile handi bat hil omen zuten, elizara bidean auto azpian bonba handi bat jarrita, kotxe eta guzti zerura bidali zuena elizatik pasatu beharrik gabe. Hori kontatzen zigutenean pozak barrutik urtzen egoten ginen, eta Espainiako militar guztiak imajinatzen genituen, beren kotxeetan sartuta denak zerura bidean, eta denen aurretik Franco.
‎Nire lehenengo urtebetetze egunean izan zen epaiketa. Aitak folio inprimatuz osatutako pankarta handi bat jarri zuen saloian, Zoridxonak, A zekarrena. Familia guztia batu ginen.
‎Aurkeztu, eta lehiaketa irabazi! Lehiaketa horrek ate berriak zabaldu dizkizu; izan ere, arropa diseinatzen duen enpresa garrantzitsu bati asko gustatu zitzaion zure proposamena, eta, ondorioz, praktikak egiteko kontratatu zaitu.Oso pozik zaude, baina kezka apur bat ere baduzu& Zalantzarik gabe, sormen eta irudimen handikoa zara, eta ekintzailea ere bai. Baina modaren kontuetan dena ez da imajinazioa, gero arropa saldu egin behar baita, eta, enpresa ikuspegia galdu gabe, produkzio baldintzak eta irizpide ekonomikoak kontuan hartu behar dira negozioak iraun dezan.Enpresak alderdi horiek guztiak garatzeko eskatu dizu; beraz, erronka handi batean jarri zaitu! Lanbide horretan ezjakin samarra zaren arren, pentsatu duzu kontuan hartu dituzula hauek guztiak:
‎agneskantaruk 3 Oilasko izterren gisatua rodiloiekin Plater egokia da oilaskoari landa ukitu bat emateko. Lehenik, kazola handi bat jarri, olio koilarakada bat su ertainean. Ondo bero egon arte, oilasko izterrak pixka bat gazitzen dira.
‎Bestela, arkumea gisatu dezakegu, ondoren esaten dugun bezala. Lapiko handi bat jarri olioarekin su ertainean. Bero dagoenean, jarlekuak bota, modu homogeneoan gorritu arte.
‎Denetarik ikusi dugu: Martin Garitano Ahaldun Nagusi zela, Donostiako Gipuzkoa plazan ikurrina handi bat jarri zuenean, Aldundiko balkoi zentralean bandera espainola jartzearen ondorioa txikitze aldera, EAJ PNVko Mungiako alkatearen dimisioa Espainiako bandera ez jartzearren, Bergarako Udaletxeko balkoian jarri zituzten herrialde ezberdinetako 55 bandera sorta Espainiakoa disimulatzeko… Kontua da ekintza guzti horiek ez dutela inposaketa ez ezabatzen, ez biguntzen.... Irtenbide bakarra dago:
‎Ondoren, belo gorri handi bat jartzen du buru soilduaren gainean, ia gorputz osoa estaltzen dion ezkontza belo moduko bat.
2018
‎Oñatin, 11.000 biztanleko herri batean, dispositibo handi bat jarri dute martxan. Berrogei pertsona eraman dituzte hara.
‎Francoren garaiaren bukaeran giroa bor bor zegoen eta han abertzale asko biltzen zen. 1976an hiru metroko ikurrina handi bat jarri nuen, Ceferina Fontellas, Abarzuza liburu dendako nagusiak, bi egunetan josi zuena. Ederki ordainarazi zidaten gero.
‎Zer da egingo dutena? Dena delako gaixoari izen handiren bat jarri. Gaixotasunen sailetan kokatu?
‎" Aipatu, Steven, Rybin eta Asantxeiev tenienteordeak izendatzen dira" hitzak zuzendu egin zituen: lehenengo p aren ondoren H handi bat jarri zuen, eta gainean idatzi zuen: Aiphatu tenientea guardiara.
‎Hasieran, Ponpeiako aztarnategira ikertzaileak bakarrik sar zitezkeen. Hurrengo urtean, ordea, Europako Batasunaren diru laguntza bati esker, Ponpeia ikertzeko eta babesteko proiektu handi bat jarri zen martxan (Grande Progetto Pompei), eta, geroztik, kontrola zorrotzagoa da eta dena erregistratuta geratzen da. Laginak batzeko baimenak ere murriztu dira; horregatik, dauzkaten tresna eramangarriak funtsezkoak dira, informazioa gune arkeologikoan bertan lortu ahal izateko.
‎Gau batean, kantoiko kultura komisioak pantailarena egiten duen olana handi bat jarri du denda baten aurrean. Ikusle ugari datoz eseri eta ordenagailutik proiektatutako telebista ikustera.
‎Horrela gaude eta horrela gabiltza, eta egoera horretan, gaur eta hemen, erlatibo anaforikoaren zabalkundea, zoritxarrez, utopia bat iruditzen zait. Baina utopiak amets egiteko direnez, amets egin dut bigarren alfabetatze kanpaina handi bat jarri dela abian, Bernardo Atxagak berriki proposatu duen bezala, eta kanpaina horretan bat egin dutela Euskaltzaindiak, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, Ipar Euskal Herriko Elkargoak eta zazpi lurraldeetan euskararen alde egiten duten eta euskaraz aritzen diren erakunde, elkarte, hedabide eta abar guztiek, eta denek batera, euskararen historian etenik gabeko presentzia duen garbizal... Alfabetatze kanpaina horretan garrantzi handia izango luke, dudarik gabe, euskaraz sortutako eta euskarara bikoiztutako zabalkunde handiko ikus entzunezkoen zaparrada atergabe batek, horietako asko erlatibo anaforikoz ondo kargatuak.
‎Gurutzea 1935 urtean jarri zuten Tellamendin, baina ez naiz gehiegi zentratu hasierako urteetan. 1976ko abenduaren 31n aramaioar batzuek ikurrina handi bat jarri zuten gurutze horretan. Izan ere, beste borroka batzuekin batera, garai hartan ikurrinaren aldeko borrokak indar handia zuen Euskal Herrian.
‎Adolfek estrategia gelara deitu ditu bere  laguntzaileak. Operazioen teatroa mahai handi batean jarritako mapan irudikatua dago, dagoeneko nazien mendean  ziren eskualde zabalak hari gorriekin orratzei kateatuak, eta ertz batean, txikiago, Manhattango sarrera eta etorbideak irudikatzen dituen planoa. Manhattan hartzea da kontua:
‎Zenbait aldiz hamasei ontza pisatzen du. Ikuskizun aski libertigarria da jokalariak ikustea, ederki beztiturik eta espartina arinez oskiturik, larruzko xistera eskuan, zelai handi batean jartzea, elkar desafiatzea, arrafartaka aritzea, zalutasun sinestezin batez jauzi egitea eta lasterka aritzea, eta pilota gibel igortzea, batean lurretik oso hurbil bala bat bezala, bestean airean gora, biribil bat eginez, ikusle interesdunen bihotza hari zintzilikaturik. Apustuak hasten dira eta gurutzatzen, urrezko eta zilarrezko sosak lurrera erortzen dira, euria bezala:
2019
‎Etxeetako ate eta leihoetan lizar edo elorri zuri adaxka ezartzen da, eguzki berriak etxe horretan bizi direnak bedeinka eta babes ditzan. Herrietako plaza nagusietan lizar edo haritz handi bat jartzen da eta herriko dantzariek dantza erritualak egiten dituzte zuhaitzaren inguruan. Askotan lizar horietatik zintzilik San Joan gereziak ipintzen dituzte.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia