Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 40

2001
‎Kontua da Romak eta Marcosek parez pare zeuden etxe altu bi bilatzen zituztela; adibidez zortzi pisukoa bata eta zazpikoa bestea, elkarrengandik hogeita hamar bat metrora. Eskaileretan leiho handiak zituzten etxeak aukeratzen zituzten. Orduan, Roma etxe batera sartzen zen eta Marcos bestera.
2003
‎Beraz, garrantzi handia du etxeko gelen antolakuntzak: eguneko aldea, hegoaldera; sukaldea, jantokia eta egongela, hego ekialdera; bainuak eta igaro lekuak (korridoreak, etab.) ipar edo ipar mendebaldera, etc.
2004
‎Eredu klasikoek, oro har, taula tolesteko eta gainazalak gainjartzeko sistemaren bat izaten dute. Oso erabilgarriak dira, batez ere etxebizitza txikietarako, baina baita sukalde edo jangela ez oso handiak dituzten etxeetarako ere, mugitzeko tokia izateko, mahai handi bati uko egin gabe, beharrezkoa denean. Mahai tolesgarriak diseinu berritzaileekin Baina badira diseinu oso berritzaileak ere.
‎mantentze eta konpontze lanak, etxebizitza eta haren instalazio eta eraikin erantsiak berritu edo hobetzea, bai jabetza indibidualari dagokionez, bai jabe komunitateari dagokionez. Horrek guztiak erakusten digu zerbitzu horiek eragin handia dutela etxeko ekonomietan. Etxez etxeko zerbitzuak hainbat gremiotako profesionalentzat dira:
2006
‎Hala, gastu totalean energiaren parte hartzea %117 hazi da 1973tik 2005era, diru sarrera gutxiko etxeen kasuan, %4, 8tik %10, 4ra. Diru sarrera handiak dituzten etxeei dagokienez, gastu kapitulu hori %53 handitu da, 1973ko %6, 2tik 2005eko %9, 5era igaro baita. Garraioetarako erregaien hazkunde handiena energia gastuaren jarraibide orokorra izan da, txosten horrek gogorarazten duenez.
2007
‎Zure familiaren historian ere murgildu zara, 200 bat urte egin duzu atzera. Tradizio politiko handia duzu etxean ikusten denez.
‎Baina depresioaren aurrean emakumeak eta gizonezkoak desberdin jokatzeko arrazoi bakarra ez da sexua, genero kontu bat ere bada. Oro har, emakumeak erantzukizun handiagoa du etxearen eta familiaren gobernuan. Etxetik kanpo lan egiteaz gain, haurrak zaintzen ditu, etxeko lanak egiten ditu, ardurapean duen adineko jendeari kontu egiten dio...
‎Hain zuzen, 2006an Espainian oinarrizko kontsumoko produktuetan gastatutako 56.000 milioi euroetatik, 3.000 milioi euro drogeria eta lurringintzakoak izan ziren, eta horien artean daude desinkrustatzaile asko. Horrek garrantzi handiagoa du etxeko ekonomian, baldin eta jotzen bada oinarrizko kontsumoko produktuen gastua %6, 3 igo zela iaz, Nielsen 2007 urtekariaren arabera. Hala ere," ur astunen" eta karearen arazoari aurre egiteko aukerak urriak dira.
‎Tarifa ‘pertsonalizatu’ berriez gain, %15eko deskontua eskaintzen duen on line aurrezki plana jarri nahi da martxan. Kontsumo handiena duten etxeetarako, Gasoptimo tarifa sortu da, berokuntzarako, ur berorako eta sukalderako gas hornidura barne hartzen duena. Horren ezaugarri nagusia da kontsumo osora egokitutako eskaintza dela, eta, horren bidez, etxeko energia behar guztiak ase daitezkeela.
2008
‎Gainera, ezaugarri ekologikoak gehitu nahi zizkioten etxeari eta CO2igorpenak murriztu. Ikaragarri gustatu zitzaien Hudson Featherstone arkitektoen lana, prestigio handia baitute etxe moderno, eklektikoen eraikuntzan eta Drop House ren diseinua enkargatu zioten.
‎Ia %50ek lanarekin lotutako zailtasunak izan zituen, eta lanegun batetik hirura galdu zuen apatiaren edo energia maila baxuaren ondorioz. Gainera, badirudi ezkondutako bikoteak dibortziatzeko joera handiagoa dutela etxean maskota bat hil ondoren. " Animalia bat galdu dutenen %90ek arazoak ditu loaren edo elikaduraren ohituretan" Autoreak zehaztu duenez," sintoma horiek guztiek adierazten dute maskota baten heriotza gai serioa dela, pertsona baten osasunari, karrerari eta harremanei kalte egiteko ahalmena duela".
2009
‎Barra barra saldu ziren dendan, prezioa zebra arrain arrunt batena halako hogei den arren arrain fluoreszentearena. Eta, oraindik ere, arrakasta handia dute etxeko akuarioetan. Deigarriak direnik ezin da ukatu, batez ere gauez, etxeko argiak itzalitakoan fluoreszentzia nabarmenagoa baita, hau da, gauez argia egiten dute.
‎Bikotearen harremanaren kalitatean eragin handia du etxeko beharren banaketak.Nahiz eta gai hutsal edo azturatzat jo daitekeen, sakontasunez aztertuz gero, bikotean zein norbanakoengan baditu zenbait inplikazio. Azkeneko hamarkadetaninteres handiko gai bihurtu da bikoteen eremuko ikerketetan; izan ere, gizonaren, emakumearen, haurraren, familiaren eta gizartearen arteko lan banaketak bereondorioak ditu.
2010
‎Zelan bereganatuko zenuke eguneroko etxeko menu arruntetara ohituta dagoen bezero bat. Etor dadila, proba dezala eta seguru nago gustatuko zaiola. Zaporeak oso esanguratsuak, bereziak eta benetakoak dira; beraz, antz handia dugu etxeko janak egiten duenak eta guk. Ezberdintasun bakarra da guk transformatu egiten dugula.
2011
‎Norbere etxe etxeko oihartzunek ere beren usain bere berea baitute. Oihartzunekin batera, usainek ere garrantzi handia dute etxe baten identitatea eraikitzerakoan. Argizariaren usaina hartzen diet nik etxe honetako oihartzunei, nahiz zuk, argizaria emateaz aspertuta, orain bost bat urte moketa jarri zenuen egurraren gainean.
2012
‎Horien aldean, seme alabak dituzten bikoteek osatutako etxeek, batez beste, 8,02 kilo gazta kontsumitzen dute pertsonako eta urteko. Errentarik handiena duten etxeak dira gazta gehien erosten dutenak, baita tamaina ertaineko etxeak ere (100.000 – 500.000 biztanle), horiek kontsumitzen baitute gehien produktu hau(+% 6). Autonomia erkidegoen arabera, hauek dira gazta gehien kontsumitzen dutenak:
‎1,8 1,8 Bideratzaile berriek aplikazioak izan ditzakete funtzio jakin batzuk egiteko eta konektatutako gailuen sare osoa kontrolatzeko. Gaur egun, bideratzaile berriek banda zabalagoa emateko eta irismen eta segurtasun handiagoa duten etxeetan sare birtual birtualak sortzeko gai izateaz gain, aplikazio txikiak ere sar ditzakete ekintza zehatzak gauzatzeko edo etxeko sare batera konektatutako beste gailu batzuk kontrolatzeko. Gainera, < ahref= »https ://www.consumer.es/tecnologia/ hardware/ routers wifi duales.html»174, haririk gabeko konexioa da banda bikoitzean.
2013
‎Bennet anderea kenduta, inork ez zuen damurik hartu ezkonberrien egonaldia hain laburra izateagatik; andereak bere alabarekin han hemendik bisitaka eman zuen denbora gehiena, eta etxean festa ugari antolatzen. Jai horiek ondo etorriak ziren guztientzat; pentsatzen zutenek pentsatzen ez zutenek baino are gogo handiagoa zuten etxeko taldea saihesteko.
2014
‎Edota banpiroak. Begi gorriko banpirotzat hartzen ninduela uste dut, biharamunarekin, eguzkiaren argipean buruko min handia nuela etxean batak bestearekin topo egiten genuenean. Ez da hori, baina gauarekin zerikusia du, iluntasunarekin.
‎Italia, Japonia eta India dira Espainia alderdi horretan gainditzen duten herrialde bakarrak. Bestalde, beste estatu europar batzuk (Danimarka, Suedia, Belgika eta Holanda) kontrako aldean daude, eta genero berdintasun handiagoa dute etxeko lanak egitean. Gizon gehiago, haurdunaldi gehiago Irudia:
2015
‎Egiaz, ez diezadala eman inoiz halako atseginik. pertsona onen behar handiagoa duen etxerik ez dago Toledo baino. Hango prioreak laster amaitzen du, baina ez dut uste besterik izango den harako hura baino hoberik; nahiko gaixo badago ere, arduratsua da, eta, katuen?
2017
‎Bikote krisi latza dute Manuk eta Martak, eta banantzeak saihetsezina dirudi. Haserrealdi baten ostean, elurretara eraman du Manuk bien alaba, Jaione, baina azken honek faltan sumatu du ama, eta egunaren oroigarri, elur bola bat eraman nahi dio, nahiz eta arrisku handia duten etxera iristerako dena urtu eta ur putzu bat besterik ez topatzeko.
‎Anaiak oso zituen gustuko tillandsia landareok, bilduma handia zuen etxean, leiho handi oso bat betetzen, bata bestearen aldamenean eskegita. Lurrik behar ez duten landareak dira, ezta simaurrik edo ongarririk ere:
2018
‎Gainera, lan munduak, gero eta eragin handiagoa du etxean, familian eta lagunartean. Gaur egungo gizarte antolaketa dela eta, etatistikoki, lantokia da bikote harreman gehien sortzen den esparrua, baita lagunarteko harreman askoren sorlekua ere.
‎Gainera, lan munduak, gero eta eragin handiagoa du etxean, familian eta lagunartean. Gaur egungo gizarte antolaketa dela eta, etatistikoki, lantokia da bikote harreman gehien sortzen den esparrua, baita lagunarteko harreman askoren sorlekua ere.
‎Nola murriztu zure aztarna bidaiaria? Izan ere, turista batek karbono aztarna handiagoa du etxean baino plazer edo lan bidaietan. Orduan, nola murriztu turismoaren emisioak eta horiek planetan duten eragina?
‎Hori ez da bakarrik Euskal Herriko eragileen esku, alabaina, Espainiako telebista kateen lehia handia baita eta horrek bultzatzen duelako ETB ordutegi horietara lerratzera. Bidenabar, online bidezko telebistak gero eta presentzia handiagoa du etxeetan, eta horrek eraldatuko ditu telebista ikusteko ohiturak eta indargabetuko ditu ordutegiekiko menpekotasunak. Gisa guziz, memento batetik aitzina, horretan ere hasi da Euskal Herrira begiratzen Madrilera begiratzeko ordez.
2019
‎Aipatzekoa da euskarak presentzia handiagoa duela etxeko hizkuntzan lehen hizkuntzan baino: zortzi puntu gehiago.
‎Aipatzekoa da euskarak presentzia handiagoa duela etxeko hizkuntzan lehen hizkuntzan baino: zortzi puntu gehiago. hau da, lehen hizkuntza euskara hutsa ez duten batzuk ere etxean nagusiki euskaraz bizi dira.
‎Nekazari munduan, emakumeak egiten zuen lanaren parte handi bat; neskame bat bezala tratatzen zuten; askotan, ez zuen jaten senarrarekin eta semeekin batera mahai berean; haiek baino gogorrago lan egiten zuen, eta amatasunaren zama eransten zitzaien bestelako nekeei. Baina, antzinako nekazari gizarteetan bezala, emakumea errespetatua ere bazen, gizonak haren beharra zuenez gero; bienak ziren ondasunak, interesak, arrangurak; emakumeak autoritate handia zuen etxean. Emakume haiek, beren bizimodu latzean, izan zezaketen pertsona gisa berresteko eta beren eskubideak aldarrikatzeko modua, baina herabetasunezko eta sumisiozko tradizio baten pisua zuten gainean:
2020
‎Zu hemendik ez zara sekula bizirik aterako, nire jendea kanibala da, nahiz eta bere jokaera hori ezkutuan mantendu. Hemen jan nahi bazaituzte, beste uhartera txalupak agertzen direlako da, eta Donat Kimaranek frantsesekin hitz egiten du; gainera, merkatari zuri bat eta katekista bat bizi dira balkoi handia duen etxean, eta handik irlan gertatzen den guzia ikusten da. Ai, zein toki ederra!
‎pertsona batzuk ERTE dute edo lana galdu dute eta arazo larriak dituzte beren oinarrizko beharrekin. Elikagaiak edo afariak premia handiena duten etxeetan banatzea, agian bai. Batzuek uste dute elkartasuna gai instituzionala dela eta gizabanakoak zergak ordaintzen laguntzen duela.
2021
‎Elkarrekin, ezinezkoa da gure aurpegi onena bakarrik erakustea, baizik eta pertsona ospetsuak osotasunera biluztea, eta batzuetan bestearen zenbait alderdi ezezagunak dira eta ez digute atsegin. Bikoteko bizikidetzaren arazo ohikoenak Etxeko lanak Bizikidetza luzearen arazorik ohikoenetako bat da bietako batek besteak baino karga handiagoa duela etxeko lanetan edo seme alaben zaintzan, halakorik bada. Oro har, batek itxaropen bat sortzen duelako gertatzen da (uste du bikoteko beste kideak lagunduko diola, gehiago egingo duela…), eta besteak ez badu, etsipena eta haserrea agertzen dira.
2022
‎Azoka ere atari ondoan ospatzen zuten larunbatetan. Kokapenagatik seguruagoak zituzten salmentak eta leku handia zuten etxeen atzeko patioan. Gainera ataritik hurbil bizi zirenez erraz atera ahal ziren hiritik kanpora.
‎Euriak kalean harrapatu eta etxera itzuli behar zenean, alpargatak ez puskatzeagatik lepoan hartu eta abiatzen ginen. Intxaurrondo handia bagenuen etxe ondoan, eta ezkurrak erortzen ziren garaian, koxka batean jarri eta panpinak egiten genituen intxaurrekin eta ezkurrekin; batzuk mantalarekin, besteak mantalik gabe... Kalera etorrita, kale bakarra zen Andoainen baina hortik ez zen automobilik ibiltzen, eta gu txingoka jolasean zenbat ez ote ginen ibiltzen karretera generalean, kotxerik ikusi gabe!
‎Zaku handi batekin egiten genuen etxerako joan etorria. Pisu handia zuten etxera eramaten genituen kremailera haiek", gogoratzen du.
‎Sartu Ez diot besterik esan Sartzeko auto barrura lehenbailehen Etxera heltzeko nik baino gogo handiagoa ez du beste inork izango eta orain Ez semeak ez alabak Ama da etxera iristeko gogo handiena duena Etxera iristean enkarguak antolatu baititut bakoitza dagokion tiraderan eta hozkailuko apalean eta izozkailuko erretiluan eta biharamunerako arropak pentsatu eta bazkaria prestatzen hasi eta lehenengo alaba eta gero semea dutxara bidali eta gero biei ilea ongi lehortu hoztu ez daitezen eta ziur bietako batek oraindik izango duela biharamunerako egin beharreko etxeko lanen bat ulertzen ez du...
‎Orduan, presaka, ahal zuen bezain arinen irten eta erosketak egin behar izaten zituen, larruzko diru zorro beltza eskuan estu estu hartu eta jendetzaren artetik ukondoka bide eginez, eta berandu itzuli etxera, jangaiez zamaturik. Lan handia zuen etxea gobernatzen eta beraren kargura geratu ziren bi haurrak eskolara jarraituki joan zitezen eta otorduak jarraituki egin zitzaten arduratzen. Lan gogorra zen –bizimodu gogorra–, baina, orain, uztera zihoala, ez zitzaion bizimodu guztiz gaitzesgarria ere iruditzen.
‎Urrutitik, neure bizitzaren kanpotik bezala ikusi nituen auzoko bizitokietako leihoak, pixkanaka, ausazko sinkroniaz argiztatzen. Geroz eta leiho txikiagoak eta telebista handiagoak dituzten etxeak.
2023
‎Datuen argitan esan daiteke, gainera, eskolako eta kaleko haurren arteko giro euskaldunak euskaraz hitz egiteko eragin handia dutela etxean euskaraz egiten ez duten haurrengan, baina, aldiz, eragin txikiagoa etxean euskaraz eta gaztelaniaz berdin egiten dutenengan. Etxean beste hizkuntza batean egiten dutenen kasuan kalean lagunekin euskararen erabilera maila altuagoak adieraztea azpimarragarria da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia