Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 84

2000
‎Versus Kant berriro ere, ez zituzten osagai formalak —razionalak— ukiezinak bailiran hartu, hau da, beharrezko eta apriorizkotzat. Labur beharrez, zientzia berriak eztabaidaezintasun kantiarraren zutabeak jada bertan behera botata zituen, eta horregatik geometria euklidearrak eta espazio eta denbora newtondarrak zeresan handirik ez zeukaten ordurako. Hortaz, Schlickek, Reichenbachek eta Carnapek ez zuten onartu naturaren ezagutzan ezer a priori eta ukaezinik zegoenik.
2001
‎Hala ere, errepikapenak zenbat aldiz azaltzen diren jakiteak garrantzi handiegirik ez daukala onartuz ere, behin eta berriro azaltzen diren motibo edo gai hauen garrantzia azpimarratu nahiko genuke. " Punta zorrotzeko zapatak"," erloju suizarra", Unamunoren aipua Hondarribiaz(" Fuenterrabia es un cromo en la tapa de España"), logelan galtzerdien bila sartu zenekoa eta berauek erosterakoan saltzailearekin izandako elkarrizketarena, Juliak behatz txikiarekin zigarroa eusteko moduarena, Ortiz de Zarate ezagutu zuenekoa,... memoria harilkatzen laguntzen diguten elementuak dira.
2002
‎Gauza batzuk errazago idazten ditut euskaraz eta beste batzuk erdaraz. Problema handirik ez daukat ez batean ez bestean.
‎Espainiako eskuina hortik joango den itxaropenik ez daukat. Sozialistez ere esperantza handiegirik ez daukat... baina kontu! 25 urteotako saltsa honetan, zenbat aldiz ikusi dugu hainbat agintari" ez da negoziatzen, eta ez da sekula negoziatuko!" bitartean atzetik negoziatzen ari zirenean.
‎Mentxuk farmazeutiko titulua izan arren, dirutan nekez ordainduko ziola gaztigatu zion Rafael Lizarraga lizentziatuak, eta pentsio truke itxi zuten tratua. Egia esanda, diru arazo handirik ez zeukan Mentxuk, amak aitaren ezkutuan nahikoa eta sobera eskuratu baitzion. Denbora apur bat pasatzen uzteko atseden toki bat baino ez zuen behar, hurrengo pausoak norantz eman lasai erabakitzeko.
2003
‎Alde batetik, gauzak holantxe izan behar ebela uste genduan orduan. Eskolan polito nenbilen, neke handiegirik ez neukan gauza barriak ikasteko. Zer janik be ez jakun falta, eta hau ez zan gitxi orduko denpora larrietarako.
2004
‎" Ba! Nekatu itxura handirik ez zaukan: lasai asko zagon...
2005
‎Noiztenka imajinatzen zuen Wernerrekin ezkontzen zela, Berlinera bizitzera joaten zirela eta, Aturri hegi misteriotsuko atsoak umeontzia masakratu zion arren, Evaren antzeko alaba bat ekartzen zutela. Baina gerla zen jadanik; Wernerrentzat ilusio handirik ez zeukan Janina, edozein ordutan galtzak apaldurik eta uniformea soinean presaka jautz zezakeen puta bat baizik ez zitekeen.
2006
‎Mediku forentseek jasoko zuten, agian, zientziaren izenean, erlikia kontuetan behin ere seguru egoterik ez badago ere. Hor ziren lehen ere san Joan Bataiatzailearen bi buru-hezur, bata Salomek mozteko agindutakoa eta bestea hemezortzi urteko gaztetxoa zenekoa– Horretaz erronkan ibiltzeko aukera handiegirik ez daukagunok ondo dakigun bezala tamainak zerikusirik ez badu ere, ezin ukatu halako trangabera batek piztuko zuela hainbat grina, jakin minarena besterik ez bazen ere...
‎Gizon Handiak ez zeukan izenik –izan ere, bere kasuan gutxienekoa izena da, ez bada lur azpiko magma korronte bat laburbiltzen duen marka den aldetik–, hitz batez, eta ez zuen bere burua sigla edo kargu baten pean ezkutatu behar, alegia, ez zuen inolako justifikaziorik behar Gizon Handia izateko. Bai, irakurle –barka ezazu bokatiboaren erabilera zakar hau, truku merkea baizik ez denez–, zalantzarik gabe sinesgaitza irudituko zaizun arren, horrelako jaunak badira mundu demokratiko honetan; dozena bat, batez beste, fakturazioa mila milioira iristen den eskualdeko.
2007
‎Informazino bulegoan aterpetxe bat aukeratu dot. Sarri alkarren artean ezbardintasun handirik ez daukien aterpetxeak dozuz aukeratzeko. Halan ez dago erizpide jakinik batera edo bestera joateko.
‎Hala, abertzaletasunaren inguruko palestra intelektualean Volksgeist aipatzen denean (eta hor bakarrik aipatu ohi da), ez da izaten zerbait kalifikatzeko, deskalifikatzeko baino, lan gehiago gabe, pentsaera edo alderdiren batzuk, harri indartsuarekin buruan mortal jota bezala. Ikusten denagatik, a priori deskalifikatuok Volksgeist zer den eta zer leporatu nahi izaten zaien, arrastorik ere ez edukitzea da probableena, eta jakiteko interes handirik ez edukitzea, erabili ere ez baitute beraiek egin ohi. Okerrena da, hitza beren luman (ortografia arazo ez gutxirekin alafede!) burgoi asko hartzen dizuten besteongatik ere, ez duela ematen, zilegi dugunik pentsatzea, pentsatuagoa dutela beraiek, kontzeptu horrek historia gorabeheratsua eta balio aldagarriak ibili izan dituela, eta bere gutxienez bizpahiru mendeko karreran apika momentu negatiboe... seguruenik hori sinplistentzat bakarrik dela kontzeptu sinplea.
‎Hala, abertzaletasunaren inguruko palestra intelektualean Volksgeist aipatzen denean (eta hor bakarrik aipatu ohi da), ez da izaten zerbait kalifikatzeko, a priori deskalifikatzeko baino, lan gehiago gabe, pentsaera edo alderdiren batzuk, harri indartsuarekin buruan mortal jota bezala. Ikusten denagatik, deskalifikatuok Volksgeist zer den eta zer leporatu nahi izaten zaien, arrastorik ere ez edukitzea da probableena, eta jakiteko interes handirik ez edukitzea. Okerrena da, hitza euren luman (ortografiaarazo ez gutxirekin alafede!) burgoi asko hartzen dizuten besteongatik ere, ez duela ematen, zilegi dugunik pentsatzea, pentsatuagoa dutela beraiek, kontzeptu horrek historia gorabeheratsua eta balio aldagarriak ibili izan dituela, eta bere gutxienez bizpairu mendeko karreran apika momentu negatiboekin batera ezagutu dituela positiboak orobat, eta, ondorioz?
2008
‎Aljer osoa presondegi bat zen europar kristau bahituarentzat, handik ez baitzeukan inora joaterik; haren barruan, Bizargorriren gaztelua espetxe gotortu bat zen, mila sarrailaz eta beste hainbat giltzarrapoz hornitua, bertako zaindarien begipean, ihesa pentsaezin bihurtzeraino; gazteluaren barruan, baina, kartzelaren barneko kartzela bat zegoen, luxu eta edergailu guztiez jantzia, urrezko kaiola benetakoa: Bizargorriren Harena, hain zuzen ere.
2009
‎* Etxeko tenperaturak ez luke izan behar 19 ºC tik gorakoa, kanpoko giroarekin kontraste handirik ez edukitzeko, eta arnasbideetako mukosa lehortu ez dadin. Airearen hezetasuna, %40 artean.
‎Etxeratzen ixten baeutsan, bildur zan okerrekoren bat egin ez egion. Ixten ez baeutsan, ostera, betekada handirik ez eukan ahuntz haregaz.
‎Gainera, erregulartasuna izaten ari da beren ezaugarria, eta gaur horri eusten badiote, baliteke bigarren txandakoren batek edo batzuek estutasun handiak izatea Mikel Orba, anosen taldea gainditzeko. Presio handirik ez daukate, eta hori ere mesede.
‎Gaur berriro jaiki du, Eurokopak ez diolako ematen damutzeko tarte handiegirik. Bere burua berotzen jarduteko tarte handirik ez edukitzea onuragarria izaten ari da bizkaitarrentzat, Europan etxeko ligan lortzen ez duten kemena eta konfiantzarekin jokatzen ari baitira. Egia da ACB ligan lehiakortasuna Eurokopan baino askoz handiagoa dela, baina txapelketa horretako aurkariak ere ez dira herrenak.
‎Igandero joaten naiz elizara, beti bezala; ez dut uste kalterik egiten didanik, barrua baretzen laguntzen dit behintzat; badakizu neure usadioak dira, ez dakit beste azalpenik ematen. Dena aitortzen hasita, baina, esan behar dut gose handirik ez neukanean jeneroz gainezka ipintzen zidatela platera, eta, orain, zeozer ahoratzeko beharrizana daukadanean, eskaintzen didatena ez zaidala samatik behera pasatzen. Neu egongo naiz oker, seguruenik.
‎Horrek esan nahi du hizkuntza gutxi batzuk direla biztanle gehienek hitz egiten dituztenak. Baina munduko hizkuntza nagusia ingelesa bada ere (hiztun kopuru handiena ez eduki arren, bera da nazioarteko hizkuntza nagusia), ingelesez hitz egiten dakitenak biztanleen heren bat dira, iritsi gabe. Beraz, mundu osoko perspektiban begiratuko bagenio hizkuntzen kontuari, ohartuko gara handiak ere txiki direla, eta, glotofagiarako joera hain zabalduen lekuan, hizkuntza guztiekiko eta hiztun erkidego guztienganako errespetua eta integrazio joerak gailendu liratekeela.
2010
‎Batasunekoek, legez kanporatzearen ondorioz hauteskunde kanpainan zer egin handirik ez edukitzeaz gain, Auzitegi Nazionalak auzipetuta zeudelako legez ez zeukaten Espainiako Estatutik ateratzerik. Eta nahiago izan zuten, jada kanpoan zeudenez, lau egun horietan kanpoan jarraitu, joan etorrian ibili beharrean:
‎Benidormeko apaiz mari sukalde honekin zer egin handirik ez daukagunez, Bedaiopekoren batekin errazagoa izango zaigula iruditu zaidak epeena aurreratzea edo Magdalenarekin hitzalditxo bat izan eta gaur egun birjintasunarenak garrantzi gutxiko kontua dela konbentzitzea. Han bertan errazagoa izango duk horrelako zerbait bilatzea hemendik telefonoz eta modu txarrean saiatuta baino.
‎Argazkiak ateratzeko trebetasun handirik ez neukala jakinarazi nion. Nahi bazuen, ni baino argazkigile hobea aurkituko nuela esan nion.
‎Banengoen" irudia" hitza errepikatu zuela behin eta berriro, baina ez nekien zertarako eta ez nion Robertori galdetu nahi, ulergarriena zelako lagunak gogo handirik ez edukitzea azalpenak emateko.
‎Aljer osoa presondegi bat zen europar kristau bahituarentzat, handik ez baitzeukan inora joaterik; haren barruan, Bizargorriren gaztelua espetxe gotortu bat zen, mila sarrailaz eta beste hainbat giltzarrapoz hornitua, bertako zaindarien begipean, ihesa pentsaezin bihurtzeraino; gazteluaren barruan, baina, kartzelaren barneko kartzela bat zegoen, luxu eta edergailu guztiez jantzia, urrezko kaiola benetakoa: Bizargorriren Harena, hain zuzen ere.
‎Musika zainetan daraman familia Hondarribian da oporretan. Oporretan delarik ere txeloa bazter uzteko aukera handirik ez dauka Arroitajauregik. Proiekturen bat ez bada, bestea izango da, eta, ogibidearekin loturik ez bada ere, gustatzen zaio txeloa bere kasa ere jotzea.
2011
‎Bi arrazoirengatik egin dut liburu hau. Batetik, asti handiegirik ez daukadalako proiektu handietan murgiltzeko; nobela batean edo. Bestetik, semeari kontatzen hasitako gauzak ipuin bihurtu nahi izan ditudalako.
‎Ondorioz, nortasunaren nahasteen diagnostiko egokiak kezka handia sortzen du osasun mentalaz arduratzen diren profesionalengan. Nahaste horien klinikaren konplexutasunak eta konplexutasun hori tratatzeko prestakuntza handirik ez edukitzeak kezkatzen ditu. Osasun mentaleko zentroetan sarritan ez dute jakiten oso ondo nola diagnostikatu eta tratatu behar diren nahaste horiek.
2012
‎Barrutik hutsik zeuden burdinazko bola handietan hauts hura jarri eta inguratua genuen hiriren baten gainera sarritan botatzen genituela tramankulu bidez, zoladurak harrotu, etxeak zati zati egin eta lehertzean metraila barreiatzen zutelarik, inguruan harrapatzen zituzten guztiei burmuinak ateraz. Oso ongi ezagutzen nituela osagaiak, merkeak eta arruntak baitziren, eta banekiela nola nahastu eta argibideak ere emango nizkiela haren langileei hodiak egin zitzaten Maiestatearen erresuma hartan beste gauza guztiek zuten proportzioaren tamainan, eta handienak ez zeukala hirurogei metrokoa baino luzeagoa izan beharrik; hodi hauetako hogeik edo hirurogeik, behar beste hauts eta bolaz beteak, haren aginterriko hiririk sendoenaren harresiak eraits zitzaketela ordu gutxitan, edo metropoli osoa suntsitu, beraren aginte absolutua zalantzan jartzen bazen. Hau apaltasunez eskaini nion Maiestateari, esker onaren erakusgarri txikitzat, berarengandik hartutako mesede eta babesaren ordainez.
‎Osasunez ondo nago, eta moldatzen naiz. Pentsio handirik ez daukat, baina bueno?
‎Historia horren zati izateak ikusmin handia eragin zidan, eta prozesuaren garapena ikasteko eta ezagutzeko irrikan nengoen. Maila orokorrean eragiteko nahi handirik ez neukan, baina bai iraunkortasun esperientziak Euskadira ekartzeko gogoa.
‎“Nik ez dut gogoan, baina gerora entzun izan nuenez, beldurra nagusitu arren, herritarrek babesa erakutsi ziguten aita fusilatu eta gero. Ume garaiko oroitzapen handirik ez daukadan arren, gertaera haiek ez ditut sekula ahaztuko”. Jesusa Mendizabal Elias Konstantzio Mendizabalen arreba Laurogeita hamar urte beteta lortu du Jesusak bere anaia Elias Konstantzioren gorpua non dagoen argitzea.
‎“Haize berria, jende berria etorri da eta gogoa eta dinamika sortu da. Egia esan, helburu handirik ez daukagu. Paregabea litzateke hogei lagun elkartu eta mendian disfrutatuz, lasai paseatzea”.
2013
‎Hurrengo astean batek baino gehiagok hartuko du sorpresa Karmele eta Eriz nolakoak diren ikusita. Izan ere, Goenkale ko baserritarren antz handirik ez daukate. Axun hitz gutxiko emakumea, zakar xamarra eta maltzurra da telesailean; bere nebari sardea sartu eta hiltzeko gai ere izan da.
‎Printzipioz komentatzea turismoaren sustapena Urdaibain beste hainbeste eremuetan bezala, ez dela, nire ustez, era bateratuan aurrera eraman den gaia. Erakundeek euren plangintzak aurrera eraman dituzte nahiz eta euren artean adostasun handirik ez eduki helburuetan. Nahiz eta hori ekiditeko nahian 1998 urtean Urdaibain Jarduera Ekonomikoak Adosteko Plana saiatu ziren aurrera eramaten, tamalez, Plan horren garapena oso eskasa izan da adostasun handiko agiria izan arren.
‎Euria, tenperatura freskoak eta ipar mendebaldeko haizea. Ezaugarri horiekin esnatu da eguaztena eta aldatzeko itxura handirik ez dauka, Euskalmeten iragarpenaren arabera.
‎Ezkor daude klubean. " Aste honetan pare bat bilera hitzartuta ditugu, baina esperantza handirik ez daukat", dio Xubik.
‎Auzapezak ez zuen atzokoan batzarrea deitu beste aterabiderik eduki, nahiz eta asmo handirik ez zeukala zirudien. Ezinezkoa zitzaion petrikiloaren eskaria oztopatzea, hainbeste eta hainbeste igitai zauritu bere lanaren zain zeudelarik.
2014
‎Nahikoa da kraska txiki bat kili kolo zegoena apurtu dela jakiteko; ez duzula itsatsiko erabakitzen duzu, hobe dela botatzea. Baina, benetan, min egiten du, nahiz eta Juantxo izan eta elkarrekiko bizitza handirik ez eduki. Triste nengoen.
‎Presatu egin nuen. Gogo handirik ez zeukan berak, baina zor zidan.
‎Jatetxera sartzean,«? maitagarria» zioten marmarrek jarraitu zieten, eta, orain, ondoko mahaikoek neskaren arabera egokitzen zituzten isiluneak, eta hari adi begiratzen zioten lore batek baino kontzientzia handiagorik ez baleuka bezala.
‎Gau iluna zen nire aterpe berrian sartu nintzenean. Gose handirik ez neukan arren, mokadu batzuk ahoratu nituen; batez ere, sabela hutsik ez oheratzearren. Logelako ohean etzan bezain azkar, bezperakoa errepikatu zen:
‎Noizbait okertu zen, eta ez zekien non. Lagun handirik ez zeukan, zaletasun handirik ere ez, eta, azken batean, tokirik ere ez. Futbolean ez zekien, eta mundu guztiak futbolean egiten zuen mundu hartan arazo larria zen.
2015
‎arkaniarrek nahi beste lan ematen zidaten. Indar handirik ez neukanez, basoko lan astunetatik kendu eta laguntzaile jarri ninduten dorreko sukaldean. Susmoa dut Azeriak eta Nibek zerikusi handia izan zutela erabaki hartan.
‎Gatazkaren ondorioei dagokionez, aldiz, garesti ordaintzen ari dira ezker abertzalea eta ETA. Presoen, erbesteratuen eta sasiko militanteen patuari buruz ezer negoziatzeko ahalmenik gabe gelditu da ETA, behin borroka armatua alde bakarreko erabakiz utzi ondoren zer eskaini handirik ez baitauka Estatua negoziazio mahaian eserarazteko. Prozesu politikoan alde bakartasunez joka daiteke, baina, espetxeetako giltza aldeetako batek duenean, Estatuaren jazarpenarekin zerikusia duten auziak bideratzeko bi aldeko, edo gehiagoko?
‎Adin txarra noski beste inon lana bilatzeko, baina urte asko falta oraindik erretiroa jasotzeko. Egoera petral berean geratu ziren beste asko ere, eta konponbide bila hasi ziren batzuk, klase borrokaren aztarna handirik ez zeukan herrian.
‎Tabernaria zen Jabi. Gaztetan, ikasteko gogo handirik ez zeukala-eta, kamarero lanetan hasi zen han hemen, asteburuetan, festetan, udako sasoian... Semea langintza hartan ondo moldatzen zela eta bestelako karrerekin pentsatzea alferrikako ametsa zela ohartu zenean, aitak eman zion dirua bere taberna jartzeko.
‎Zeregin handirik ez daukazu eta, maisu ospetsuaren lana gogoan, aitorpena bera hartu duzu aztergai eta ezin izan duzu luzaroan burutik kendu. Errefuxiatu politikoa zarela ziurtatzeko, adibidez, ez dago eragozpenik; nahikoa dute Frantziako poliziaren artxibategian galdetzea.
‎Artzainok tokiko heroiak dira, noski; ez unibertsalak. Kontatutako istorioak banakoaren helburuetara biltzen du arreta, biktima hobengabeei eta gizartean gauza handirik ez daukatenei egin dakizkien ordainetara. Garaipenetik eskuratutakoa heroiak berak gozatuko du.
2016
‎Zu baino hamar urte gazteagoa zen Mikel, 1990ean jaiotakoa, eta itxura batean elkarren antz handirik ez zeneukaten arren, harrigarriki, zenbait gauzatan bata bestearen ispilu ere bazineten: biok seme bakarrak, guraso oso gazteen fruitu, eta biok gaixotasun bikoitz bera.
‎ETXERA itzuli eta Keleni deitu diot. Telefonoz adierazteko gogo handirik ez neukan. Ezta gordeta edukitzeko barrenik ere.
‎DONOSTIATIK irten bezain azkar konturatu zen Iratiri zerbait gertatzen zitzaiola. Hendaiara heldu aurretik Verdiren Rigoletto aski ozen jarri zuen cdgailuan, elkarrizketarako gogo handirik ez zeukala erakutsi nahian edo. Eta ez, ez zuen asko hitz egin Nimeserako bidean, ezta bertara iritsi ondoren hango Maison Carrée deituriko tenplu erromatarra eta anfiteatroa, hain ederrak, bisitatu zituztenean ere.
‎Nahiz eta berak asti handirik ez euki bere ardura astunak tarteko, gogoan dot horraitino hurrengo hau: San Pauloren kartak bizkaieratzeko J. M. Rementeriagaz eta neugaz hartu ebazan egun batzuk (1985), gure lurraldetik nahiko urrun abade lagun batek itzi euskun bere etxean.
‎Bestalde, ikastaro horretan gidari lanetan jardun zuen emakumeetako bat Karmele Untzueta izan zen, Tril Emakume Elkarteko kidea. Eta, haren esanetan," prozesuak hasiera batean konplikazio handirik ez daukala dirudien arren, eskarmentua izatea ezinbestekoa da behar bezalako talo bat jateko".
2017
‎" Poza ematen du belaunaldi gazteek ere aurrekoari eustea erabaki dutelako. Hala ere, askok esan digute penatuta daudela eurena izango delako azken belaunaldia eta euren dendak etorkizun handiegirik ez daukalako".
2018
‎Arazoa da ez dagoela heldutasunik hizkuntzei dagokienez". Euskal Herrian, gaurkoz, makal dago esperantoa; indar handirik ez daukaten hiru elkarte daude.
‎Erabakia esplikatzeko, liburu numerikoen merkatuan gertatu den polarizazioaren berri eman zioten prentsari: edo" pirateria" edo" denok ezagutzen dugun erraldoia" alegia, Amazon nagusitu dira eta horietatik kanpo aukera handirik ez dagoela ikusita egin dute hautua, baita irakurgailuak saltzeak zentzu handirik ez zeukala sinetsita ere: " EITB telebista aparailuak saltzen hasiko balitz bezala da", esan zuen Joxemari Sorsek erabakiari buruzko xehetasunez galdetuta.
‎Zaletasuna, zaletasuna... zaletasun handirik ez zeukatek! Badakik, hau ez duk Euskal Herria, baina urtero etortzen dituk euren erretore maiteak pilota partida irabazten ikustera!
‎Biharamun handirik ez zeukan atzo Anartz Gereñok (Pasai Donibane, Gipuzkoa, 1974), San Juango entrenatzaileak: «Gaur [atzo] lanera etorri behar, eta, gainera, poz handiak barruan gordetzea da ospakizunik handiena».Bat irabaztea zaila izanda, zer ote da bost segidan irabaztea. Bizitzan behin gertatzen da, eta, konturatzerako, pasatu egiten da.
‎Hayes Elkartea estimu handi handitan ez daukadan arren, nire ustean egia handi batean oinarritu zen adierazpen hura behinik behin. Denok maiordomo «handi»tzat dauzkagun horiei erreparatuz gero. Marshall jauna edo Lane jauna, kasurako?, iruditzen zait duintasun hitza dela zehatzena halako maiordomoak eta besterik gabe guztiz iaioak direnak bereizten dituen ezaugarria izendatzeko.
‎esaten zioten herrikoek bere onetik atera nahi zutenean. Aitonaren oroitzapen handirik ez neukan nik, batere ez neukala ez esatearren. Gerra garaian galdu omen zen, eta hila behar zuen, etxekoek erdizka, isil misilean eta xehetasun handirik gabe inoiz esandakoaren arabera.
‎Ikusleetako batzuek, beste bat, beste bat? ekin zioten orroka, baina, arrakasta handirik ez zeukatela ikusita, laster isildu ziren.
‎Batere entrenatu gabe! " Banekien margen handirik ez neukala, baina nire buruari erakutsi nahi nion Ametzaga eta Igorreko lasterketak bukatzeko gai nintzela. Ametzagan oso atzean ikusi nintzen, erreakzionatu beharrean, baina eguraldi txarrak, elurrak, hotzak, sufritzen jakiteak, asko lagundu zidan 8 postuan helmugaratzen (Espainiako bosgarrena)". Bukatze hutsa sekulako lorpena izan zen Olatzentzat, eta berriro ziklo kroslari sentitze horrek, ilusioak, sekulako bultzada eman zion.
2019
‎–Jokalari batentzat hunkigarriena da. Eskarmentu handirik ez daukagu lehiaketak irabazten, eta handi hauetako bat jokatzea soilik goia jotzea da guretzat?. Barne bizipen handi hori lehenagotik bizi izan zuen Barretok, eta baita txapelketa irabazi ere, 1994 denboraldian. Ez zen edozer Bidasoa hura, Europako talderik onena garai hartan, eta ondo gogoan dauka atezain ohiak taldekide bat:
‎Arrasaten eta Bergaran, herrien zabalguneak bilatzeko orduan, bi ezaugarri agertzen dira komunean: jende berri asko hartu behar herrian eta etxeak eraikitzeko esparru handirik ez edukitzea, batetik; eta Xabier Unzurrunzaga arkitekto zarauztarra, bestetik. Unzurrunzaga izan zen bi herrien antolamendu plana burutu zuena.
2020
‎Eskertzekoa da ahalegin hori, ene ustez hankamotz samar gelditu den arren. Izan ere, sinesgarritasun handirik ez dauka istorioak, ezta pertsonaien hizkerak ere. Artizarneren jarioa kasik entziklopedikoa da, eta gainerako hiru pertsonaien ahotsak ez daude sobera bereiziak.
‎Kafetegi batean, parkeko eserleku batean edo kalean bertan ere bil zitezkeen erakutsi behar ziona erakusteko, ez baitzen beste munduko gauzarik; baina bezeroa bulegoraino joatera behartzeak garrantziz janzten zuen prozedura osoa. Formak, itxurak zaintzea funtsezkoa zela ikasia zeukan Jurdanek, bezeroek kalitatezko zerbitzu esklusibo bat jasotzen ari zirela sumatzeko, batez ere hura bezalako kasu arruntetan, edukiak mami handirik ez zeukanean. Astelehen goizez soilik bil zitezkeela erantzun zion bezeroak, senarrak lanerako bidea hartzen zuenean, eta, nahiz eta Jurdanen ustez holako informazio bat astelehenez jasotzea karmaren ikuspegitik komenigarria ez zen, hitzordua jarri zuten.
‎Nik ideia handirik ez daukat, baina ez dit balio argudio bezala ekonomia edo krisia erabiltzea azken neurrien aurrean. Irekita mantentzea nahi duten enpresetan adierazi dezatela, enpresek, langileen osasuna nola bermatu behar duten, eta Gobernuak, lehenengo eta behin, beharrezko materiala, bai edo bai, eman diezaiela osasun langileei, erresidentziei… eta, bizitzak erdigunean jarrita, beharra duten guztiei.
‎Honelako ospakizun berezi batean, kirol arloak garrantzi handirik ez daukan arren, bai azpimarratu nahi nituzke, garai ezberdinetako kapitainak zelairatu zirenean (ginenean) bizi izan genituen une zirraragarriak. Dani, Andrinua, Guerrero, Orbaiz eta ni neu irten ginen.
‎Asperdura igande arratsaldeko lauretan iristen da beti, ordu horretan batek badaki aterpea bilatzen bere ezaguera estreinatu berrian. Nire logelan hor dago Sultan, kartoizko nire zaldi zaharra, han daude indioak eta bakeroak ere Comansi Fuertean ostatu hartuta, baina gaur, beren mututasunetik ateratzeko gogo handirik ez daukat. Ohepean gordetzen ditut sekretuok.
2021
‎Tadej Pogacar ek irabazi du Luz Ardiden en, eta hankapean ibili aurkari guztiak, halakorik erakusteko behar handirik ez zeukanean; etorkizunak epaituko du, bere egungo jarrera berekoia; podium a ez da aldatu, eta Pello Bilbaok bederatzigarren postuan bukatuko du Tourra
‎–Gogo handirik ez daukat –niregana itzuli zituen begiak– Hain zoriontsu izan ahal ginela pentsatzea ere...
‎Cristinak beste emakume harekin jarraitzen zuen, eta ez zion arreta jarri gizon alproja hari, zeren ikusi balu piura harekin, galtza zikinekin eta alkandora erdi sartua erdi aterea zuela, gutxienez gelditu eta zer nahi zuen galdetuko zion, irakurle itxura handirik ez zeukanez.
‎(Gose handia ez zeukala, baina atera dioten guztia, linpio!)
2022
‎Eraikinaren inguruan, gaztetxoak nonahi; koadernoak eskuetan, selektibitateko probak hasteko minutu gutxi falta direla oharrak azkenekoz errepasatzen. Baina badira selektibitatea egiteko itxura handirik ez daukatenak ere; gehienak emakumeak; adin askotakoak.
‎" Badira sei urte landare bera duguna", azaldu du Aranzabalek. Sekretu handirik ez daukala aitortu du. " Negu partean, egiten duen giroaren arabera, babestu egiten ditut landareak.
‎Ondoren, ludoteka bateko hezitzaile lanarekin osatu zuen jornala. Eta azkenean, Arte Ederrekin zerikusi handirik ez zeukan baina jende guztiak baietz uste zuen lan batean bukatu zuen: inprenta batean maketatzaile.
‎Zeren beti baita orain, baina garbi ez dagoena da orduko orain hartan idazten zuen hura eta orain idazten duen hau bat eta bera ote diren. Antz haundirik ez daukate behintzat.
2023
‎2010eko hamarkadatik, «hiriak eraldatzeko» planak abiatu zituzten, Istanbulen batik bat, ustez hiria lurrikaretarako prestatzeko, baina, sendo ez dauden eraikinak berritu ordez, diru sarrera aski handiko herritarrak bizi diren barruti eta auzoak eraldatu zituzten, eta, beraz, halako lekuetan, eraikuntza dinamika horri etekin handia atera diote arazo handirik ez zeukaten eraikinetan. Auzo pobreetan, aldiz, ez zuten ezer egin:
‎Ezin uka zama pixka bat bederen arintzen duela horrek, baina aldi berean susmoa daukat astelehenean zerbait idazteko gogoz geratuko naizela, beste aste bat itxoiteari luze iritzita. Aurreikuspenetan asmatzeko trebetasun handiegirik ez daukagunez, igandetik aurrera argitzen hasiko diren zenbait zalantzari buruzko gogoetari ekingo diogu.
‎Taldea talaiariaren atzetik zihoan, Aparloreari buruz hitz eta pitz. Azkenean, ia gehienetan gertatzen zen bezala, Xubanek hitz egin behar izan zuen, lotsa handirik ez baitzeukan.
‎Horregatik, nahiko eszeptikoa naiz etorkizunari aurre egiteko egungo coach en entrenamenduekin. Balio handirik ez daukatela uste dut: auskalo nola erantzungo dugun benetako egoerari aurre egin behar diogun momentuan!
‎" Pireo portuan, untzi estekatu berritik gizon gazte bat lehorreratzen da purpurazko tunika distirantea janzten duela. Urre usainez bereganaturik zeregin haundirik ez daukaten zenbait hurbiltzen zaizkio.
‎Zuen paradigmaren eta lanaren inguruan kontatu duzuen guztiaren ondoren, iruditzen zait antzerkiaren inguruan ezagutza handirik ez daukan norbaiten iruditerian zuen proiektuak antzerki soila gainditzen duela, hau da, antzerkiaren kontzeptu mugatua, gizartearen gehiengoak eduki dezakeena, zuen proiektuak transzenditu egiten duela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia