Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 299

2000
‎igaro ditugu, eta ezin esan gauzak zeudenean jarraitzen dutenik. Inongo dudarik gabe, nahiz ete hamalau hilabeteko bake otorgatuaz asko gozatu, esan behar dugu atzera pauso nabarmenak ikusi ditugula, eta batez ere, batzuen bilakaera politiko eta ideologikoan eten handi bat eman dela, eta larriago dena, inboluzio prozesu batean murgildu direla. Eten eta inboluzio horren adierazle dira su etena apurtzeko erabakia, espainiar hauteskudeen aurrean ETAk eta HBko zenbait sektorek ezarri duten abstentzioaren aldeko zentzurik gabeko jarrera hori, eta hilabete guzti hauetan modu lotsagabe eta etengabean ezagutu dugun kale istiluen presentzia instrumentala.
2001
‎Uraren ispiluan ilargia oso osorik ageri zen. " Ogi opil haundi bat ematen dik, zuri zuria, labera sartu aitzinetik", erran zion portugesari, eta plausta! salto egin zuen, besoak zabal zabal, irudi hura harrapatu nahiko balu bezala.
2002
‎Quim Monzo idazleak idatzia du egoera honi buruz. Bere ipuin bateko protagonistari sari handi bat ematen diote bere lehen liburuagatik. Ostean elkarrizketak, hitzaldiak, topaketak eta itzelezko lanak burutu behar ditu.
‎Gertakari horiek arerioaren baitan sortu zuten adoregabetzearen aurrean, eta gainera, zaldieria beti zubitik barrena itzulinguru handi bat emanez bidali beharrari itzuri nahiean, Caesar ek, paraje egoki bat aprobetxatuaz, hogeitamar oin zabalerako zenbait ubide egitea erabaki zuen, berauen bidez Sikoris en emaria neurri batean urrituaz ibaian ubehera bat lortzeko asmotan. Bukatu orduko, ikara handi batek hartzen ditu Afranius eta Petreius, nola Caesar ek ahalmen handia zuen zaldieriarekin, gariz eta zuhainez hornitzen zeharo galeraziko dielakoan.
2003
‎«Gaztelaren zuzengabeko utzikeriak ezarri gaitu gure bizibideari eta askatasunari begiratzeko egoeran; eta inori ez zaio bitxi idurituko horretaz balia gaitezen nahigabe handi baten emateko Gaztelari baita Frantziari, egin dizkiguten kalteen ordain. Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko probintziak negarrez daude, podereak bidegabeko bortizkeriaz berriki lurperatu dizkien askatasunen, eskubideen eta antzinako jabetasunarengatik.
‎Gu, beste eztabaidaguneak baztertu gabe, aniztasunaren aukera zabaltzen ari gara. Gure xedea, gure lurraldearen ikuspegi osoa harturik, eztabaidari zabaltasun handiago bat ematea da, baita gizarte zibil osoaren ekarpena jasotzea ere. Foro honetan sortuko diren asmoak kontuan hartuko direlakoan gaude, beste foroetakoak kontuan hartuko diren bezala.
‎taka! entzuten zan domino zerren zaratäa mahaien gaineko haitz zuriaren kontra.11 Zarata honekin kafetegi handiak langilez betetako ola handi bat ematen zuan, eta langileak gelditu gabe ari ziran lanean, han etzegoan opor egiterik.
2004
‎Juan azpiratu du, orain, Heriok, eta haren sudur zuloetatik eta ahotik eskuak kendu, ta muturreko haundi bat ematen dio hari.
‎Bai? Dena dela, nolako edo halako adiskidetasuna preminazkoa dugu eta bizi-poz haundi bat ematen digu baina, gure izatearen eta nortasunaren muinera jo ezkero, bakarrik bizi gara adiskideen artean.
‎Ez bedi bedeinkatua amak egin ninduen eguna! Madarikatua bedi" seme bat jaio zaizu" esanez nire aitari poz haundi bat eman ziona! Izan bedi halakoa Jaunak damurik gabe abarrikatu dituen hirien antzekoa!
‎Haurrarengandik fisikoki banantzeak dakarren traumari, jasoko duen arretagatiko kezka, egunaren parte handi bat emango duen ikastetxeko baldintzak eta, jakina, horrek berekin dakarren zama ekonomikoa gehitzen zaizkio.
‎–Kolpe handi bat eman dizute eta horren ondorioz konorte barik egon zara bi egunetan. Zauria txikia izan arren, kolpea gogorra izan da.
‎2 Euskarazko prentsak eskualdean beste pauso handi bat eman du Hitza sortzean, eta, beraz, udalek diru aldetik ere kontuan hartu behar dute pauso eta ahalegin hori.
‎Besarkada handi bat eman dio semeak. Urteak dira ez duela semea hain gertu sentitu.
2006
‎Izango dira berrogeiren bat urte edo. Zera esan zidan, albiste handi bat ematen ariko balitz bezala: " Andoni, iturri onetik dakit Bilboko portu handia egingo dena, eta, itxura guztien arabera, Europa buelta honetako porturik inportanteena izango da.
‎bultzada handi bat eman, eta ilunpetan galtzen da animalia.
‎Gure esparruak, euskarazko kulturarenak eta, askotan ere, literaturarenak, halako kibbutz handi bat ematen du, eta hizkuntzak, eta hizkuntzarekin baterakorrekzio ideologikoak ezartzen dizkigun mugetatik hara ez gara apenas ateratzen.Oso argi dugu zer esan dezakegun eta zer ez. Euskaldun zintzoaren txipa oso ondotxertatua daukagu.
‎Parkin geneak, baldintza normaletan, garuneko zeluletan ager daitezkeen proteina akastunak (neuronak, esaterako) ezabatzen laguntzen duen substantzia bat sortzen du. Bestalde, Pink 1 geneak mitokondrioen funtzioak aktibatzen laguntzen du; organulu zelular horiek jarduera zelularrerako behar den energiaren zati handi bat ematen dute. “Iraganean, zientzialariek ez zekiten mitokondrioen haustura ote zen Parkinsonaren arrazoia edo horren ondorioa”, adierazi du Chung irakasleak.
‎1 Ohiko produkzio joeretan oinarrituta, aldaketa eredugarriak edo produktuari balio erantsi handiago bat ematea lortuko luketen ekimenak.
‎altzari zaharrek eta zakar metek erabat trabatzen zuten bidea. Loperenak giltza sorta handi bat eman zion. Azaldu zion aitonak ezkutaturik zeramala gerri inguruan lotutako kate batean.
‎Bi urtez ibili zen lurralde haietan, eta ez zuen, agidanean, arimak desio zuena aurkitu. Orduan, salto handi bat emanez Japoniara joan, han finkatu eta Japoniako hiritar egin zen, baina ez edozein eratara: katoliko izateari utzi eta budista bihurtu zen.
‎Nirekin hara joandako gazteez inguratua zegoen ordurako, eta ez zuen garitakoaren nagusikeriarik erakusten: gizakote kankailu bat zen, ume handi bat ematen zuen. Hurbildu nintzenean, berari jarraitzeko agindu zigun, eta gu lerroan ibiltzen hasi ginen instintiboki.
‎Bertan utzi zuen Zeus haurra hazten eta indartzen. Kronosi, egitasmo bihurriaz jabe ez zedin, harri handi bat eman zion irenstera seme jaio-berriaren ordez.
2007
‎Euskal Kulturaren Hari@ sortzeaz gain, 1999an beste pauso handi bat eman zuen Argiak: aldizkariko eduki guztiak Interneten (www.argia.eus/argia astekaria) eskuragarri jartzen hasi zen.
‎Aitak pentsatu du ez dutela asmatu alaba hezten. Egunen batean disgustu handi bat emango die, eta emazteak du gainditu. Orduan bai sartu dituela orduak psikologoarekin, orain baino gehiago.
‎Juan Mari Mendizabal eta bere familiari besarkada handi bat emateko ere probestu zuten aurkezpen ekitaldia eta herri ekimen honen izenean antolatzen diren ekitaldietara joateko eta parte hartzeko gonbitea eginez eman zioten amaiera.
2008
‎Seme alabatxoek egunaren parte handi bat emango duten tokia edo pertsona aukeratutakoan, gurasoen kezka behinenetako bat umeen zaintzaz zerbitzu horiek ematen dituzten bermeak egiaztatzea da: nola atzeman, edonola ere, haurrak hartzen duen tratua egokia dela?
‎Bizkaiko burdingintza zabaldu, eta horrek populazio hazkuntza ekarri zuen, egitura soziala antolatu baino lehen. Osasun publikoak atzerapauso handi bat eman zuen, eta gaixotasun infekziosoek hilkortasun tasak handitu zituzten. Ezkerraldean, burdingintzaren bihotzean, bizitza itxaropena hamar urte gutxitu zen, eta haur hilkortasuna bikoiztu egin zen.
‎–Negoziazio batean, independentzia lortzeko erritmoen eta lurraldetasunean aurrerapauso handi bat ematearen artean, beti aukeratuko nuke bigarrena?.
‎Mitxelenak aurrerapausu handi bat eman zuen aniztasun hori guztia silabaren eskema sinpleago batera bihurtzeko gai izan zenean, pentsatzen baitzuen aitzin eus kararen erro kanonikoa bisilaboa zela eta silabaren egitura aberatsena (CVRST) itxu rakoa.
‎Glukosinolato izeneko landare konposatu kimiko oso aktibo batzuen barruan sailkatzen da. Konposatu horiek organismoan metabolizatzen dira eta isotiozianato bihurtzen dira, sufrea duten antikartzinogeno, eta barazki kruziferoen zaporearen eta usainaren zati handi bat ematen diete, hala nola brokolia, azalorea, aza eta Bruselako azak. Sulforafanoan aberatsak diren dietak, substantzia kaltegarrien eraginpean dauden arratoiei ematen zaizkienak, eta horiek biriketako minbiziarekin duten erlazioa aztertu da.
‎Xedea lekuko ekoizpenei Erakusleiho handiago bat ematea du Euskal Kultur Erakundearen (EKE) eta Gerediaga elkartearen partaidetzak: «Orain arte Iparraldea anekdota bat beste guztien artean, orain indartzen hasi da.
‎Unescok bere garaian esan zuen Iparraldean euskararen iraupena arriskuan zegoela, eta, zoritxarrez, inkesta soziolinguistikoaren emaitzek ez digute baikortasunerako inolako aukerarik ematen. Bultzada handi bat eman zaio Iparraldean euskarari, batik bat irakaskuntza alorrean. Frantziako erakundeek ez dute aparteko borondaterik horretarako.
‎Ueman sartuta, Azpeitiko Udalak beste pauso handi bat eman du euskararen alde. Izan ere, hauek dira Uemaren helburu orokorrak:
‎Rosari egin dion Sanglasari buruzko galderaren ondoren, Apeza Tomasengana joan da eta bi gizonak solas adeitsuan daude. Rosa baso garbi batzuk igurtzi eta igurtzi ari da, bat batean larritasun handi batek eman balio bezala, baina hori egiten ari delarik, ez die begirik kentzen bi gizonei. Tomasen eta Apezaren arteko jardunak, ordea, ez du ezer apartekorik erakusten, ez haserrerik, ez ohikotik kanpoko keinu edo hitz zakarrik.
2009
‎Sariei dagokienez ere aldaketak izango dira aurreko ekitaldiarekin alderatuta. Nahiz eta mundu mailako egoera ekonomikoa nahiko kaskarra izan, Donostiako Air Show ak aurrera pauso handi bat eman du eta iazko ekitaldian baino 1.000 euro gehiago banatuko dira diru saritan, 8.000 euro hain zuzen ere. Horrez gain Indonesiara joateko boat trip bat eta Kanariar Uharteetara bidaia bat ere banatuko dira irabazleen artean.
‎Baina banekien esan zuena egia zela. Eta gai zela berak nahi zuenean, Leoni morreo handi bat emateko. Eta ez nuen halakorik nahi.
‎–Jainkoak dohain handi bat eman dizu, eta zaindu zeure dohain hori, on izugarria egin baitezakezu onerako erabiltzen baduzu, baina baita kalte izugarria ere, osterantzean.
‎Aita, autoaren giltzak falta dituela eta, alde batetik bestera ibili da txoko guztiak arakatzen. Hasieran, ama ere ibili da aitari lagundu nahiz baina, beti bezala, eztabaidan hasi, elkarri hitz garratzak esan eta azkenean, ateari danbateko handi bat emanez, etxetik aldegin du aitatxok.
‎HAIZEA k besarkada handi bat ematen dio. Berehala damutzen da, ausartegi ez ote duen jokatu.
‎Naiak batez ere. Musu handi bat eman tzidak hiretzat.
‎Untsa zira? erraten, haien entzuteak plazer handi bat ematen dit.
‎Pobrearen zoriontasunak inauteriaren ilusio handi bat ematen du, jendeak urtebete egiten du lan amets une baten truke, erregearen fantasia egia bihurtzeko, edo piratarena, edo lorezainarena, dena cuarta feira n bukatzeko?. Hala dio Manha de carnaval kantuak, Marcel Camusek (Frantzia,) Orfeu negro bere film goraipatuan baliatu zuen kantuak berak.
‎Beste izen handi bat ematekotan, menturaz, Suediako Operako errege balleta izan daiteke, biziki gutitan ateratzen baita Suediatik. Mats Ek koreografoa bera Miarritzera etortzeko asmoarekin dago.
‎ematen saiatuko da: . Hasieratik argi eta garbi neukan Gasteizera etorri nahi nuela, nire ibilbidean aurrerapauso handi bat emango baitut hala. Nahi baino luzeago jo du fitxaketak, baina erabakia aspalditik neukan hartuta?.
‎–Lehenik eta behin, besarkada handi bat eman nahi diet Egunkaria auziko auzipetu guztiei, baita horrekin batera nire elkartasuna adierazi ere.
‎Olesonek eskolta postuan jokatzen du, 1,92 metro da luze, eta ACB ligako bigarren saskiratzailerik onena izan zen izazko denboraldian. Jardun bikain hori, ordea, talde apal batean lortu zuen, Fuenlabradan, eta estatubatuarrak talde handi batean eman dezakeena da zalantza nagusia. Baskonian konfiantza handia dute harekin, ordea, jaurtitzaile hutsa izateaz gain jokalari osoa baita.
‎Hura entzutea aski, denen ikusteko gogoa izateko. Hasteko, argi du zuzendariak argentinarrek, lezio handi bat ematen digutela. Bizitzeko gogoa ekartzen digute.
‎Messinaren taldeak ehiza zakur trebeak ditu, eta Barbour ernegatzen saiatuko dira. Hansen, Kaukenas, Bullock eta Llull Barbourren ekarpena murrizten saiatuko dira, eta Lagun Aroko eskolta estatubatuarrak erakustaldi handiren bat eman ezean, derrigorrezkoa izango da Sanchezek, Pankok, Ignerskik eta Mirallesek aurrerapausoa ematea.
‎Harry Houdini mago ospetsua Eskoziako Edinburgo hirira iritsiko da, nazioarteko bira baten barruan. Berriki ama hil zaio, eta ordainsari handi bat emango dio harekin harremanetan jartzen laguntzen dionari. Mary medium gazteak desafioa onartuko du, diru saria eramateko gogoz.
‎ideia bat etortzen zaizu, eta horrekin bertsoa osatzen duzu, baina buelta handirik eman gabe. Urduri zaudenean, hitz bakoitzari esanahi handi bat ematen saiatzen zara.
‎–Jainkoak dohain handi bat eman dizu, eta zaindu zeure dohain hori... on izugarria egin baitezakezu onerako erabiltzen baduzu, baina baita kalte izugarria ere, osterantzean.
‎Amak bere senarrarekin nola ez zen horren ongi ateratu, ez zian gizoneri konfintzi haundi bat emateko gogorik sorrarazten. Ez zuen bere bizia berritik egin nere aita joan eta gero.
2010
‎Arratsaldean korrida handi bat emanen dute, baina hemen ez dute zezena hiltzen. Beste zezenketa mota bat da.
‎Horren harira, hamaika ginekologoek diote Nafarroako gizartean gauza asko aldatu direla azken 25 urteetan eta objetoreak badaudela onartu ondoren, belaunaldi aldaketa handi bat ematen ari dela azpimarratu dute.
‎Marko horrek, Euskadiko federazioko marko horrek ez du balio eta zaila da hori konpontzea. Azekn 2 urteak eztabaida handi batean eman ditugula esan du Jaurlaritzako kirol zuzendariak baina, oinarrian beste arazo batzuk ikusten ditu.
‎IKERNE k beste muxu handi bat ematen dio ALIZIA ri. LUKAS en aurpegian antzematen dugunez, hark ez du hain garbi ere.
‎PERU irekitzera altxatzen da. Atea irekitzeaz bat, besarkada handi bat ematen dio KAR ri. KARrek irribarre egiten du.
‎LEOk musu handi bat emango dio. Gero KOLDOk gauza bera egingo dio.
‎Elikagai horiek funtsezkoak dira gibeleko gutxiegitasun akutuan edo kronikoan, helburu desberdineko sendagaiak eta sendabelarrak hartzen direnean eta intoxikazio etilikoan, metabolitoak gibelaren bidez metabolizatzen baitira. Gibelaren elikadurarako elikagai espezifikoak kontu handiz aukeratuta, dietak bitamina horien dosi handi bat eman dezake, baina baliteke nahikoa ez izatea. Kasu jakin batzuetan, mantenugai horiek sendagai gisa ohiz kanpo kontsumitzea sendagilearen erabakia izango da.
‎(e) n orokorra, LED teknologia da erabiliena, aurrez zehaztutako denbora tarte batean eszena bat argiztatzea. Fabrikatzaile batzuek Xenon teknologia erabiltzen dute handiago bat ematen duelako argiaren intentsitatea LED teknologiarekiko, baina iraupen laburragoa. Nahi izanez gero, probako irudiak lor daitezke bi flashen bidez.
‎Harry Houdini mago ospetsua Eskoziako Edinburgo hirira iritsiko da, nazioarteko bira baten barruan. Berriki ama hil zaio, eta ordainsari handi bat emango dio harekin harremanetan jartzen laguntzen dionari. Mary medium gazteak desafioa onartuko du, diru saria eramateko gogoz.
‎Puru kaxa eta hamar mila pezeta, garai hartako hamar mila pezeta gero!, langile baten hileko soldata adina. Gure aita ere ezkontzekoa zela jakin zuenean, besarkada handi bat eman omen zion Jaimek, besarkadarekin puru kaxa, eta horrekin batera bost mila pezeta. Asko zen bost mila pezeta, bihotzez eskertzeko moduko erregalia, baina aurretik lankideari hamar mila eman eta gero...
‎Eta gogotik eskertu zidan anaiaren eta kideen alde egin nuena. Nik esan nion ez zidala eskerrik eman behar, egin beharrekoa baino ez nuela egin; hala ere, besarkada handi bat eman zidan eta hunkitu egin zen. Ni ere hunkitu egin nintzen, herrian hain ezaguna eta errespetatua zen gizon batengandik hain hurbileko trataera hura jasotzeak dardarizoa eta guzti jarri zidan.
‎Nicolasen eboluzioa esplikatu zion hitz gutxitan. Europako kritiko batzuek ordu arteko lanetan zeukan kutsu indigena estimatu bazuten ere, beste batzuek jauzi handi bat emateko pentsamendu eta kreazio korronte nagusiekin homologatzera eramango zuen obrak egitea komeni zitzaiola esan ziotela. Patriciak bera ere konforme zegoela esplikatu zion, lokalismoak epe luzean etorkizunik ez duelako artistarentzat, ezta galeristarentzat ere, noski.
‎Patxintxiren aldekoa zela jakinarazi genionean, berak ere ezagutzen zuela esan zigun. Izan ere, urtean behin bazkari handi bat ematen die erresidentziako biztanleei inauterien aurreko igandean, garai batean Zurrukutuna elkarteak sortutako usadio filantropikoari jarraituz. Babarruna izaten da bazkariaren oinarria, aza, saiheskia eta odolkia erantsita.
‎Zergatik jo duzu sistematikoki estatudun literaturetara?" tematu zitzaidan, ahotsa gero eta apalago baina oharkabean liburutegiko angelu batean zokoratzen ninduela. Erantzuten ez niola ikustean, eta nire begirada guri so zegoen bezero batengan finkatu zela ohartu zenean, atzerapauso handi bat eman zuen, pasabidea libre uzten zidala adierazteko edo.
‎Hemen dago etorkizuna. Zerbait berria asmatu behar du Euskal Herriak; beharrezkoa da hori; bestela, nazio estatu bat beste bategatik trukatuko baitu, eta ezin garrantzitsuagoa da Europako Lurraldeen Batasunerantz pauso handi bat ematea. Estatu bakoitzaren barnean lurraldeek espazio gehiago izatea da europar unibertsaltasunaren oinarria.
2011
‎Malkoei ezin eutsi bukatu dute abestia guztiek eta ikasleek oparitxoa egin diote bere lan ona eskertzeko. Oparia jasotzeko garaian ikasleek besarkada handi bat eman nahi izan diote irakasleari.Gurasoen esker onakEskolako guraso elkartekoek ere bere ibilbide ona aitortu nahi izan diote Floren Coliasi bi oparirekin. Jakina da irakasleak saskibaloia zenbat maite duen eta hau dela eta, bere izena daraman Gipuzkoa Basket taldearen kamiseta eta sinatutako baloia eman diote.
‎Intimitate giroa beharrezkoa zen. Orain, iraultza ostean, Kairoko areto handi batean emango dute lana. Amestu ere ezin nuen egin horrekin lehen».Plazako giroa goraipatzen du.
‎Izan ere, 46.Azokaren gune berrietako bat dugu hori. Ahotsenearen karparen ondoan aparkatuta dagoen autobus handi baten barruan emango zaie estreinakoz hitza ikus entzunezko sortzaileei.Azokaren izenaEuskarazko hamar film labur, bederatzi musika bideo eta lau dokumental izango dira ikusgai 40 lagunentzako egokitutako autobusean. Hortaz gain, bederatzi zinema zuzendari, bost musika talde eta idazle kazetari bati ahotsa emango die guneak euren sorkuntza lanen inguruan azalpenak eman ditzaten.
‎Obamak martxan jarri nahi duen osasun sistemaren erreforma ere primeran datorkio erraldoi zekenari. " Lege honek idatzi du Lichtensteinek subsidio handi bat damaie Wal Marteko langile gaizki pagatuei. Medicaid zerbitzua txirotasun mailaren %133rainoko langileei zabaltzeak ekarriko du Wal Marten langileen erdia gobernuaren laguntzek babestuta egotea".
‎Julio Zesarrek eta Augustok Erromari liburutegi handi bat emateko ahaleginak egin zituzten arren, Inperioko hiriburuak ez zuen sekula Alexandriakoa edo Pergamokoa bezalako liburutegi bikainik izan. Baina editoreen lanari esker, ehunka liburutegi pribatu sortu ziren hirian.
‎Reginaldek tiratu handi bat eman zion zigarretari.
‎«Motel!» Hura bai lagunartekoa, hura bai... Zein pozik zegoen frogatzeko, gizaseme garaiari erakusteko zein eroso sentitzen zen, eta nola arbuiatzen zituen konbentzionalismo txoroak, marrazki txiki hari erreparatu bitartean, Laurak hozkada handi bat eman zion ogi xerrari. Bera ere langile sentitzen zen.
‎Baina leize hartan Kaske­zurrak bakarrik bizi ziren. Leizera sartu orduko, Kaskezurrek Kauri bat lotu zion lepoan andereñoari soka moduko batekin, horren ondoren igel handi bat eman zion haren gai­nean eser zedin aulki bat balitz bezala, eta gero bera bezalako Kaskezur bati txilibitu bat eman zion andereñoa zain zezan ihes egiten saiatzen zenero. Kaskezurrek bai baitzekien andereñoa leizetik ihes egiten saiatuko zela.
‎LEO. (poz pozik, musu handi bat ematen dio) Eta orain, ahaztu ordua... Gure momentua da.
‎Eta musu handi bat emango dio.
‎JOANA KANDIDOrengana hurbiltzen da eta besarkada handi bat ematen dio.
‎Ekarpen horiek beranduago berreskuratu zituzten, besteak beste, J. H. Pestalozzik() eta F. Fröbel ek(). Pestalozzik bere bizitzako zati handi bat eman zuen gaur egun, arrisku sozialeko haurtzaro, deituko geniokeena ikasten eta hari arreta ematen.
‎Telebistari dagokionez, hedabide interaktibo bat da, eta hautatzeko aukeraematen du. Telebista diskurtsoak laburra eta iragankorra dirudien arren, irudien, soinuen eta testuen loturak jokaera tarte handiago bat ematen die audientziarenhautemate zentzuei. «Hau da,, era mugatuan?
‎Gaur egun, berriz, portzentaje hori% 80ra iritsi da sare publikoan, eta% 63 ingurura sare pribatuan (Cenoz, 2009). Erraza da konturatzen irakasleen hizkuntza prestakuntzan halako jauzi handi bat emateko baliabideak (ekonomikoak zein antolakuntzazkoak) ez daudela munduko hizkuntza gutxitudun komunitate gehienen eskura. Horrexegatik guztiagatik, murgilketa bezalako eredu bat ezartzea izugarrizko erronka da hizkuntza gutxitudun komunitateentzat, irakasleen hizkuntza prestakuntza, hezkuntza elebidunerako prestakuntza edota hizkuntza gutxituan irakasteko material didaktikoen sorkuntza ez direlako inolaz ere egun batetik bestera lortzen diren erronkak.
‎Zer egiten nuen bertan galdetu zidan. Nik dena nekiela erantzun eta besarkada handi bat eman nion. Gorkak negarrari eman zion, eta nik ere izugarrizko gogoak nituen negar egiteko, baina ez nintzen joan bertara negar egitera, baizik eta merezi zituen animu guztiak ematera.
‎—Bai, tori, hemen dituzu. Eta hanburgesak ere bai erantzun dio Jeannek poltsa handi bat ematen zion bitartean.
‎Hurbildu egin zitzaion. Marco, Nora ikusi zuenean, mahaitik altxatu eta zutik jartzean kolpe handi bat eman zuen mahaian. Kafe kikara kili kolo geratu zen mahaiaren ertzean.
‎– Mutil hori zaindu egin dugu. Ea hurrengo nobela ez dion argitaletxe handi bati ematen, denek egiten duten bezala.
2012
‎Hiru hilabete bota zituen ospitaleko bi lankiderekin batera osteoporosi degeneratiboaren tratamendu berri bati buruzko txosten hura prestatzen, beste hiru hilabete in extremis iritsi zen baiezkoaren zain, eta ia hilabete bidaia finantzatuko zion enpresa farmazeutiko baten bila. Profesionalki urrats handi bat emateko aukera aparta zen Europar Kongresuan egitekoa zuen aurkezpen hura, ondotxo zekien berak. Joan beharra zeukan.
‎Beste zerbait dela. Eta pauso handi bat ematen du, askorentzat harrigarri eta irrigarri litzatekeena, baina nik errespetu osoz eta ulermen nahiaz eskertzen diodana, honakoa baieztatzeko: erakarpen sexualak esanahi erlijioso sakon bat dauka.
‎Leku horien guztien aseptikotasuna gogoratu nahi ez, eta memoriak atzera jotzen zuen, benetako sentipenen bila. Aurrera egin baino lehen atzera pauso handi bat emango balu bezala. Beharbada leku batetik bestera ibiltzearen ondorioa zen hura.
‎Beste batean, Nerearen urtebetetzea zela eta, frutaz gainezka zegoen otzara bat eman zizun, neska lagunari oparitzeko. Lore sorta handi bat ematen zuen frutak. Ordainduko zeniola esan zenion, baina ezetz, lagunei ez zaiela saltzen, hori oso itsusia dela, lagunei oparitu egiten zaizkiela gauzak, Txarli, tokaio.
‎Ostirali pistola bat eman nion gerrikoan jartzeko eta bizkarrean eramateko hiru eskopeta, eta nik pistola bat eta beste hiru eskopetak hartu nituen; eta horrela abiatu ginen. Ron botila txiki bat sartu nuen poltsikoan, eta Ostirali barruan sutautsa eta bala gehiago zituen poltsa handi bat eman nion. Aginduei buruz nire atzean hurbil egon zedin esan nion, ez mugitzeko, eta ez tirorik edo beste gauzarik egiteko, nik esan gabe, eta bitartean hitzik ez esateko.
‎pena handiegia hartuko nuke. Hori bai, musu handi bat emaiozu! Agur!...
‎Ondorio berberera iristen da subalternoek enuntziazio lekurik ez dutela esatean. Subalternoen literatura hizkuntza handi batean eman nahi denean galdu egiten dira menperatuen literaturaren eta hizkuntzaren hainbat ezaugarri, hain zuzen ere, itzulpenak ez direlako inoiz jatorrizko lanen isla gardenak, zenbait gauza galduz eta beste zenbait irabaziz bizi berria hartzen duten berridazketa edo birsorkuntzak baizik.
‎Makazagak, esaterako, perpausen arteko lotura bideratzeko baliabideez dihardu eta perpausen arteko loturak beste perpaus handiago bat eman dezake, edota testua bera. Horregatik sailkapenean testu mailako kohesio prozedurez gain, perpaus mailakoak ere tartekatzen ditu.
‎Hebengüdülaria aitzina eta gibel badoalarik, honaren eta gaixtoaren borroka hobekiülertzen da. Ezpaten erabilkak bai goitzaleen bai galtzaleen erritmoa aldizkaozentzen beitü, pastoralaren helbürü horri aran handiago bat emaiten deio. Oranohaboro, goitürik direnen dantza herrestak.
‎Eta ALIZIA INESengana hurbilduko da eta besarkada handi bat emango dio. INESek izututa dirudi.
‎Bat batean, XABINek besarkada handi bat ematen dio ALIZIAri, hunkituta, eta besarkada eman bezain pronto lotsatu, eta besterik esan gabe alde egiten du..
‎San Frantzisko monasterioa ere deigarria da, plaza handi batera ematen du, eta baita Santo Domingo eliza. Honen aldamenean dago Sucre mariskalari, eskainitako estatua.
‎Kolpe handi bat eman zidan.
‎Sei urte zituela, aita hil zitzaion, eta ama alargundua zazpi seme alabekin geratu zen etxean. Hamabost urte zituela, Argentinarako bidea hartu zuen; arrazoiak aipatzerakoan, Euskal Herritik Amerikara XIX. mendearen hondarrean eta XX. mendearen zati handi batean eman zen emigrazioaren testuingurua deskribatzen du Irustak biografian. Exodorik handiena, bigarren gerrate karlista amaiturik gertatu zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
handi 288 (1,90)
haundi 10 (0,07)
aundi 1 (0,01)
Lehen forma
handi 263 (1,73)
handiago 20 (0,13)
haundi 9 (0,06)
handiren 2 (0,01)
aundi 1 (0,01)
handienetako 1 (0,01)
handietako 1 (0,01)
handiko 1 (0,01)
haundiago 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia