2000
|
|
hango egin beharra eta aktibitatea, sarritan 6 ordu klase eman ondoren, bilerak, bertako kudeaketa eta plangintzak... eta herria" hartu". Izugarrizko identifikazioa lortu genuen ikasle irakasle Algorta hiruki zabal hartan, eguneroko bizipozaren aldeko erronka Algortako kosmogonia txiki
|
handi
haren baitan sustraituz. Eta egin zen saltsa haren osagarririk saltseroena Teo zen.
|
|
Urte askotan bere zuzendaria izan da, baina orain Jesus Altuna berastegiarrak Historiaurreko departamendua zuzentzen du. Jose Miguel Barandiaranen laguntzaile
|
handiena
haren izena daraman Fundazioaren buru da. Bere proiektuak, Ekaingo erreplika, Atapuerca, Zestoako Irikaitz aztarnategia, argitalpenak, bekak, Aranzadi, arkeologia, museoak eta gehiago dira.
|
|
lazkaotarrak Aita Lazkao eta zestoarrakAita Zestoa. Ni, berriz, donostiarra nauzu baina, ezin hartuko nuen Aita Donostiaizena, aurretik gure musikari
|
handi
hura izanda. Horregatik jarri zidaten Aita Morlans, auzo horretantxe zegoelako nire jaiotetxea, Mantxola berri baserria.
|
|
Eta, liburua apaletik hartu, eta zegokion orritik zabaltzen zenuela, irakurtzen hasi, eta hala jakin nuen nola Korintioko herrian bazen, Aulo Gelioren erranetan, Lais zeritzan emazte eder bat, famatua, amoltsua eta plazer egilea, bere ofizioaren baliatzen ongi zekiena, eta nola, egun batez Demostenes filosofo
|
handi
hura emazteki haren aldetik iragaiten zela, kilikatu zen, ernatu zen, linburtzen hasi zen, eta galdegin zion Laisi berari ea zenbana saltzen zuen fruitua, zer balio zuen merkatalgoak. Eta, batean liburuari eta bertzean neuri so egiten zenidala, hala jakin nuen, orobat, nola Laisek, usterik ezen ehiza sarean zuen, suma handi bat eskatu zion, gehiago bortz ehun ezkutu baino, eta nola Demos te nesek, aditu zuenean ema mutiriaren demanda, ihardetsi zion ezen hark ez zuela damua hain garesti erosten.
|
|
Banindoan, bai, Salamancarat, non gizon hura ezagutzeko ditxa izan bainuen: gizon
|
handi
hura, bai, bere adiskidetasunarekin eta bere jakintasunarekin ohoratu ninduena, eta bulkatu ninduena, bere etxerat eraman ninduèn lehen egunean, Axularren Gero a miresterat eta biziki miresterat... eta liburu honen skribatzerat ere bai, nik uste, geroago ikusi dugun bezala.
|
|
—Aristotelesek ez zian anitz gauzatan arrazoin, baina bertze batzuetan bai, eta hala erran zian egia
|
handi
hura: " Faun da eta alferrikako, anitz bitartekoren erabiltzea, guti batzuk aski direnean".
|
|
Eta Alessandroren etxean lau egun eginez gero, xuxen jo genuen, lehenik, Bolognako komarka eta terminoetarat, non hiru eguneko geldialdia egin baikenuen, geratzeko asmorik ez genuen arren... zeren, harat iritsi ginelarik, hasi zen osaba galdetzen leku batean eta bertzean Collège de France n berarekin ikasi zuen kide haren berri, zeinari Marco Conti baitzeritzan, eta galdetzearen galdetzeaz aurkitu ere genuen azkenean, eta hala eman genuen haren etxean egun pare bat... eta hala izan genuen, haren bidez, Annibale Carracciren ritratti ridicoli ak miresteko parada: erretratu haiek, exagerazioaren eta soberaniaren lengoaian mintzo zirenak eta liburuan aipatu eta erabili ere ditudanak, Villagrandeko dukesak eta Mantillanako kondesak jarri zituzten aurpegi lekuz kanpokoen adierazteko, noiz eta aitak prestaturikako festa
|
handi
hartan sugegorria erakutsi bainien.
|
|
Baina, beltzuri egin bazion ere, nola egin baitzion segurki, ez dirudi napolitarrak haren berri izan zuenik... halako suertez, non, hitz batzuk bertzeekin josten hasten zelarik, irri ezin zabalagoa betartean, san Jenaroren mirakulu ezin mirakulutsuago hura kontatu baitzigun: nola sainduak otso bihurtu zuen damurik ez zuen bekatari handi bat, eta nola ehiztari batzuek otsoa hil zuten azkenean, bekatari
|
handi
hura infernurako bidean jartzen zutela.
|
|
Eta ene bihotza ere bertze kanpai bat zen jada, bertzeekin batean jotzen ari zena, din dan, din dan, ene alegrantzia eta ene bizipoza adierazi nahi ziona mundu osoari. Eta jendeak ere arrai zirudien, eta anitz gizon emazteki ikusten zen, beren jantzi eta beztimendarik hoberenekin, festa
|
handi
hura koloreen festa ere balitz bezala.
|
|
Zeren, aitzin-solasean erran dizudan bidetik, jakinik ezen gure egunorozko historiak berdin faltsu daitezkeela nola alferrik erantsiarekin hala ahantziarekin... ez ote zaigu, Axularrez ari garelarik ere, halako zerbait gertatzen, eta ez al zaizu zuri ere iduritzen ezen Sarako maisua luze mintzatu izan zela mintzatu behar ez zuenaz eta, aldiz, ez zela mintzatu mintzatu be har zuenaz...? ...ancreren manuz; mintza zitekeen, finean, Carranza artzapezpikuaz, zeinak erraiten baitzuen ezen elizak pobreen artean banatu behar zituela bere ondasunak; edo Martin Azpil kuetakoaz — zeina Gero osoan behin aipatzen duen, munta eskaseko aipuan— eta haren teologiaz eta Nafarroari buruz zuen ikusmolde politikoaz; edo Frantzisko Vitoriakoaz —ez al zituen, bada, Erromako elizako teologo
|
handi
hark erran, bertzeak bertze: Nunquam imperator fuit dominus totius mundi, 34 eta Papa non est dominus civilis aut temporalis totius urbis? 35 —, eta has zitekeen, halatan, bekatu mortalen lista zabaltzen, kontuan hartuz, hartarakotz, estatuen eta elizen gehiegikeriak eta bidegabekeriak, zeinak baitira, oro har, bertze bekatuak baino mortalagoak.
|
|
Baina, osaba haserre bazegoen ere, ni, aldiz, liluraturik nengoen etxerat etorri zitzaigun jende harekin; eta jende
|
handi
haren dohainak eta balentriak nituen gogoan, etxean mila aldiz adituak: haien moduak eta haien presentzia; haien dantza egiteko dotorezia eta haien ezpata manaiatzeko trebetasuna, haien balentasuna eta haien ausartzia, bai ehizarat zihoazenean eta bai gerlarat...
|
|
Eta, zalantzak zetozkidanean, zeren larritasun hartan berriro pizten hasi baitzitzaizkidan zalantzak, zuzen edo makur ari ote nintzen," libertatea" ipintzen nuen haien gainetik, hitz sakaratu guztiz ukiezin bat balitz bezala, neure bizitzaren zokorik ilunenak argi zitzakeena: hitz
|
handi
hark, ordea, haragiaren bakardaderat eraman ninduen eta haragiaren gauerat... eta gau argigabearen gatibu izaiterat, ororen buruan. Eta nola ez ninduen eramanen, bada, libertate ustezko hark, ez bakarrik haragiaren kontu haietan, baina bizitzaren bertze kontu guztietan ere, gaurik gautsuenerat, baldin, kontzientziak" kontuz!" erraiten zidanean, baita asmo onenarekin ere, debeku baten aitzinean bezala sentitzen banintzen, eta baldin debekuaren haustea bihurtzen bazen orduan ene lehen nahia eta gutizia, hartan ene libertate partikularra jokoan balego bezala, jakin ere gabe ezen neure disposizione harekin libertatea urguilu kontu bat bihurtzen nuela eta neure nahikeriaren nahikeria, azken finean?
|
|
" Osaba Joanikotek, zeina baita etxeko zientzilaria, hori guztia afirma diezazueke", eta amak osaba Joanikoti behatu, eta behako hura eskaini zion, zeinak baitzuen estimutik konplazentziatik bezainbat. Eta, akabatzeko, erran zigun ezen Jainkoa gisa hartan mintzatzen zitzaigula, gizonen obra
|
handi
haren bidez, jakin genezan nolakoa zen mundua, berez eta izaitez, eta nola lege jainkozko haren arabera eraiki beharra zegoen Estatua eta Eliza, baina baita jende printzipalaren etxeak eta jauregiak ere.
|
|
Ez dakit zer sentituko zuen osabak istant hartan, baina nik bai: hura emozionea eta hura zirrara, noiz eta Espainiako
|
Handi
hark bere galtzak laxatu baitzituen! Zeren mementu hartan nehoiz ere baino gehiago nahi izan bainuen aitak kontatua egia izatea eta dukeak urrezko kaka egitea.
|
|
Eta, hala, hutsegite haiek burutik kendu ezinik zebilela, handituz eta handituz joan ote zitzaion bere kezka eta bere zalantza hura, eta kezka hark eta antsiak bere buruaren bakartzerat eraman ote zuen, eta kontsideratzerat, halaber, ezen gezur
|
handi
hura zela bere hobi eta sepultura, halako tailuz, non deliberatu ere baitzen isilik egoiterat, eta bere hitzak eta are bizitza ere isiltasun hartan ehorzterat, harik eta egun batean, kezkak kezkaturik eta antsiak antsiaturik, barrena lehertu zitzaion arte, jartzen zelarik katolikoen eta protestanten aurka, eta erraiten zituela birao iduriko hitz haiek: " Katolikoek eta protestantek, guztiek ere ipurdian zuloa...!"?
|
|
haren hustasuna, bere batez. Zeren zinez izan baitzitekeen pisutsua eta karga
|
handikoa
harentzat aitaren uztarria. Eta jasanezina.
|
|
Izan ere, aita bezalakoa zen hartan Mattin, handikien handikeriekin eta haien luxuarekin arras liluratzen zena. Eta, nola handien artean handios izan nahi baitzuen, hala, bere izatasunaren janzteko, hitz
|
handi
hura manaiatzen eta erabiltzen hasi zen: ohorea... estakuru bikain ere zitzaiona anitzetan, bere gutizien eta bere fantasien betetzeko, eta bere nahikeriaren nahikeriekin nahasteko.
|
|
Homo est animal bipes sine pennis, 9 erraiten zuen Platonek, baina anaiak lumak maite zituen eta lumaz jazten zuen bere iduria, eta, gainerat, oilarra bezala, ahalik eta lumarik ikusgarrienez apaintzen zen; eta luma bat zen haren urguilua, eta bertze bat hitz
|
handi
hura —ohorea—, bere dikzionario partikularraren lehen hitza eta azkena zirudiena.
|
|
ipini zituen lehen planoan Jesus haurra, printze tipi bat zirudiela, bere koroatxoarekin, eta hiru errege magoak, nor bere presentarekin, urre, intsentsu eta mirra; kendu eta edeki zituen hiru artzainak, ipini zituen gibelago Josepe eta Maria, eta, azkenik, gibelaldeko planoko ilunean ezkutatu zituen idia eta astoa; eta guztiak zeuden, ez lastozko ganbela batean, baina tenplu joniar iduriko aterbe batean, zeinak baitzuen zorua marmolezko, eta aitzinean hiru zutoin, hirurak ere arrosa landare batzuek izurtuak eta kiribilduak. Eta, marrazkiaren ondotik, pazientzia eta pairu osoz, pintatu zuen, hurrengo asteetan, koadro
|
handi
hura eta, osaba Joanikotek iragarri bezala, Pedroren arrakasta sekulakoa izan zen.
|
|
Izan ere, nik uste nuen ezen, etxeko tigrearekin gertatuaren ondotik, ez zeudela etxekoak ezta Urbiaingo herritarrak ere ipuin berrietarako, baina ez, zeren baitzirudien ezen Lutheroren baitan piztu zela piztitzarra, aita Bartolomeren aburuz bai bederen. Eta, baldin zalantzaren bat banuen, ongi bai ongi aditu nion nik aita jesuitari hurrengo igandeetako sermoietan, erraiten eta errepikatzen zuelarik behin eta berriro ezen mastin zuri
|
handi
haren baitan inkarnatu eta mozorrotu zela Eislebengo heresea, zeina deabruen printze izendatu baitzuten han infernuan, Pagabasoko leizean, alegia, eta kalte eta gaitz izugarriak ekarri zizkiela urbiaindarrei, izurri hura lekuko, eta are gehiago ekarriko zizkiela, baldin neurriren bat hartzen ez bazuten. Eta gauza haiek guztiak Urbiaingo parrokiako pulpitutik erraiten zituen igande oroz, Urbiango elizako erretore don Laureano, gizon ezin koldarragoa zena, haren erranetarat zegoenez gero.
|
|
Hi izen handiko familia bateko kidea haiz, baina, marinel bat gehiago izan nahi baduk, marinel bat gehiago izanen haiz. Baina jakin ezak, bertzalde, ezen jende guti estimatu izan dudala nik bizitzan, nola estimatu dudan hire osaba, eta halatan izanen dela enetzat ohore ezin
|
handiagoa
haren" seme spirituala", osabak bere kartan dioen bezala, neurekin izaitea.
|
|
Eta sutan nengoen, eta su hark ez zuen egurrik eta ez aitzinatzailerik ere behar aitzina egiteko eta handiago egiteko, zeren eta sufrezko sua baitzen hura eta infernuko sua bera. Eta, suak eraginik eta su
|
handi
hark ere harturik, ene bihotzeko ezkutalekuetarik kanporat egin zuten, demonioak balira bezala, herrazko herrak eta korromioak, hegigoak eta mendeku nahiak, erraiten zidatelarik —guztiek ere oihuka— ezen amari erran beharrekoak erran behar nizkiola eta neure deliberamenduaren berri jakinarazi, berant baino lehen...
|
|
Ongi bai ongi enplegatu zituen Parisko ilehoriak bere artea eta maina, baita sarea eta lakioa ere, ene buru handiaren atrapatzeko...! Eta, neure buru
|
handi
hartan iduri haiek nituela, berriro etorri zitzaizkidan maradizinoak eta hitz itsusiak mihirat. Eta, neure maradizino haien artean, amaren eta aita Bartolo me ren iduriak tartekatu eta, irrizaleak ez ziren arren, irriz eta irriz hasi zitzaizkidan biak ere, zeren eta haien aurkako mendekua ene aurka bihurtu baitzen.
|
|
Gure etxean ez zen jostailuetarako dirurik, eta, hori garbi ikusten nuelako edo, ez nintzen behin ere gurasoek erositako jostailuen grinatan egon. Baina osaba Andoni oso trebea zen egurra lantzen, eta, errege goiz hartan, nire anaia Migelek, bi eguzkien antze  ko begi biribilak jarriz, egurrezko auto
|
handi
hura ikusi zuenean, nik doi doi eutsi nion nire gelaren ertzeko gorrotoari.
|
2001
|
|
(Ironiaz) Jatetxe bera aukeratu zenuten gau ahaztezina... Kasualitate
|
handia
hura...
|
|
Bat batean oroitzapen mingarriak iritsi zitzaizkion. Gogoan zuen alkohol eta tabakoaren gehiegikeriak sorturiko kirats higuingarri hura, momentu hartan usainduko balu bezala oroitzen zuen; aho
|
handi
hartatik etengabe, milaka irain eta garrasirekin nahastuz, etxe guztian zabaltzen zen usaina.
|
|
Logela epeletik mendi haitzak ikusiko dira eta hura, urruneko
|
handi
hura, aspaldian ikusitako beste haren modukoa irudituko zaizu, eta alakalufe indioen ipuina ekarriko dizu gogora. Han goian ez zenuke, aberrigabe anonimo eta pobre horrek, zertaz arduratu beharrik izango.
|
|
Goiz batean, trenetik ardo fudrea nola deskargatzen zuten ikusi zuen. Zentraleko langileek lagundu zioten Martin Joxeri barrika
|
handi
hura lurrera jausten. Campo de Criptanatik bidaltzen zuten, Hermanos Tollar izeneko etxetik.
|
2002
|
|
Aintzira
|
handi
hura ez zen oso sakona, eta, beraz, eguzki izpiek pixkanaka pixkanaka ura lurrundu zuten eta mineraletan ugari ziren eremu asko basamortu bihurtu zituzten.
|
|
Artean ez ziren Joko Olinpikoak inoiz ere filmatu. Joseph Goebbels propaganda ministroari alderdia eta espiritu nazia munduaren aurrean goresteko gertaera
|
handi
hura aprobetxatzea otu zitzaion. Oso ongi lotu zituen Lenik kirolaren estetika eta gogoeta filosofikoa, gertaera olinpikoaren aintzarako. Behin eta berriz esan ohi da Lenik asko lagundu ziela nazien arraza garbitasunaren eta alemaniarren botere ikusgarriaren aldeko idealak finkatzen. Baina, haren mezuen anbiguotasun handia aitortuta ere, bidegabekoa da Lenik arioak ez zirenak mespretxatu egiten zituela uste izatea.
|
|
Honelakoek ikas balezate gauza berdinak ez direla denentzat onak eta itsusiak, aitzitik dena epaitzen dela asabengandiko ohituren arauera, ez dira harrituko gu grekoen birtuteak agertzerakoan haien ohiturei jarraitu bagatzazkie. Horrela, bada, Kimon Athenatarren gizon
|
handi
harentzat ez zen itsusia arreba odolkidearekin ezkontzea, haren herritarrek ohitura berbera bait zuten.Gure ohituretan, aldiz, hau txartzat hartzen da.Gazteentzat, Kretan, ohore bat da ahalik eta maitalerik gehienak eduki izana. Lakedemonia n ez dago hain alargun noblerik, afaritara diruaren truke ez doanik.
|
|
Horrelakoa zen Artsai, Goizuetako ardi zakur
|
handi
hura. Autoan sartu eta berandu gabe, txahala egingo zuen.
|
|
Gauza askoren itxura ahaztua badut ere, ondo gogoan dut egunkariko itxarongelan zegoen koadro
|
handi
hura. Egunkaria fundatu zuen notarioaren erretratuak horma oso bat hartzen zuen ia.
|
|
Baina hizkuntzaren transmisioa, gurasoengandik umeengana, badirudi hautsiago dela han: " Baxenabar, Lapurdi eta Zuberoan nik ez dakit jendea zeri buruz doan; euskara itotzea hartu du gogoan, ezagutza gabeen urgulu zoroan", zioen penaz Xalbadorrek, gure herriak eman izan duen bertsolari
|
handienetako
hark. Nafarroan ez da beste horrenbeste gertatzen, baina halatsu.
|
2003
|
|
Produkzio historiografikoa, hein
|
handiz
hura sustatzen edo babesten duten erakundeen edo pertsona taldeen existentziari loturik dago (produkzio gune sozialei). Hola, Antzinako Erregimenean, estamentu, korporazio eta erakunde publiko bakoitzak, bere estatusa eta interesak legitimatzeko historiografia propioa bultzatu ohi zuen.
|
|
–hori ere Aitorrek beste noizbait oparitua?, eta txirristetara abiatu ziren, musika topera jarrita. Bob Marley-ren elastiko
|
handi
hura txandaka jantzi zuten, eta txirristetan zilipurdika ibili ziren, pilak agortu ziren arte.
|
|
Manuk, baina, ezkutuan gorde behar izaten ditu etxean. Lehengo batean aitak eskolako karpetan itsatsita zeraman ikurrina
|
handi
hura ikusi zion, eta sekulako errieta eginez kenarazi. Horregatik  jadanik ez du ikurrinik etxeratzen.
|
|
Umeak aspalditik zuen mekanoa begiz joa. Ohi bezala paseatzera atera ziren igande goiz batean ikusi zuen aurreneko aldiz, auzo  ko denda
|
handi
haren erakusleihoaren erdi erdian. Aitak ez zion jaramon handirik egin muturra kristalaren kontra pegatu eta mekanoa seinalatu zuenean.
|
|
Inguruko bazterrak berdintzen ibili eta gero, eskabadorak zezen plaza bera txikitzen hasi dira. Jadanik puska bat bota dute, eta zabaldu duten zulo
|
handi
hartatik bere barrenak agertu dira: tendiduak, burladeroak, orkestraren tokia, zezenaren pasabidea...
|
|
Jatorrizko bekatuan erori aurretik,  paradisuan, espiritua haragiaren gainetik zegoen eta, hargatik, ez zen han ez min ez heriotzarik. Lehenengo deso  bedientzia
|
handi
hark irauli zuen egoera: orduan hasi zen" haragia espirituaren kontra nahi izaten".
|
|
Hildakoak ere piztu ondoren," Adanen ume" guzti guztiak Josafateko zelaian bilduko dira, Jainkoari" contuac emateco". Judizio
|
handi
hartan norbere pentsamendu, hitz eta ekintzak xehetasun osoz jasoak dauden liburuaren irakurketa guztien aurrean egingo da, horrek dakarren lotsarekin; gainera, ezagutu gintuztenek, senideek, lagunek, gure aurkako salaketak eta irainak egin ahal izango dituzte.
|
|
Ondorioak ere begi bistakoak dira: duela bi urte egin zen lehen mobilizazio
|
handi
hartan 27.000 lagunek higatu genituen Iruñeko karrikak; joan den abenduan, berriz, 17.000 ginen.
|
|
Mila tona hondarren azpian estalirik. Ez al zen izan Paul Valéry idazle hotz eta zurrun bezain
|
handi
hura, nigan ezagutzen ez dudan horrek guztiak osatzen du nire nitasuna, edo antzeko zerbait, esan zuena. Ez.
|
2004
|
|
Horrela bada, lehenago ekipo bolumentsuek betetzen zuten espazio
|
handi
haren ordez mikrokateek geroz eta toki gutxiago okupatzen dute.
|
|
idazpuru honekikoak egin aurretik, goazen Monzonen irizpen bila. Honela ikusten zuen abertzale
|
handi
hark euskaren eta Euskal Herriaren arteko harreman hertsia: –Biharko Euskal Herria euskalduntzen ez badugu, Euskal Herriaren hizkuntza, mintzaira, hizkera, bene benetan, beheko mailetatik hasi eta goiko mailetaraino egiten ez baldin badugu, esan dezakegu hori ez dela Euskal Herria.
|
|
Bila hasita, nekez bilatuko genuke Eusebio Osaren garai bateko testu hau baino iturri jakingarriagorik, alegiazko eskubide horien ustelkeria zertan datzan ulertzeko. Arian arian, halako batean, baieztapen andana hau egin zigun euskaltzale
|
handi
hark: –Liberalismoaren haizeak jo du eta astindu mendebaldeko lurraldea.
|
|
Gogoratzen duzu harrapatu nuen arrain
|
handi
hura?
|
|
Bai, baliteke azpian edo nire nortasunaren txoko ezkuturen batean, aitak noizbait erakutsi zidàn kezka hura egotea, balizko homosexualitate batekin lotua... umetan kolore lilak eta apalak bortitzak baino atseginago nituelako, edo egun batean lehengusinaren panpina orrazten ausartu nintzelako; edo ohea ongi egina eta logela txukun edukitzea gustatzen zitzaidalako, mutil gehienei ez bezala... guztiz bestelako jokabidea ere neure neurea nuen arren: nola ulertu, gainerakoan, nire erabaki hura, gurasoen logelako koadro
|
handi
hura iltzatzera bultzatu ninduena?
|
|
Hirian idatziriko olerki horiek ez dira bidaia baten kontaketa edo paisaia berri baten deskribapen hutsa, baizik eta mundu berri eta
|
handi
hark poetarengan piztu zuen erreakzio lirikoa. Ez du gehiago gelako bakardadean idazten, ez da iraganeko paisaia baketsuetan babesten; kalera irteten da, kale, plaza eta geltokitan ibiltzen da, met roan bidaiatzen du, ikusten duen oro idazten, jendeari begira, jende anonimoaren barne munduan sartu nahian.
|
|
" Ilargiaren ume" deitu dugun olerki argitaragabean irakur dezakegu ideia hori. Parisen bizi den Migel gazteak (Gaua ren atzekaldeaneleberrian agertzen zaiguna) sortetxeko suaren falta du, ez du sekula su
|
handi
haren argia eta beroa bezalakorik aurkitu: " Zonbat denbora du sua ez dutala ikusi/ Zonbat denbora ez naizela suko aldean ibili?/ Suak ba dituk nun nahi/ Bainan su handi hura euskal etxeetan/ euskal herrietan?".
|
|
Parisen bizi den Migel gazteak (Gaua ren atzekaldeaneleberrian agertzen zaiguna) sortetxeko suaren falta du, ez du sekula su handi haren argia eta beroa bezalakorik aurkitu: " Zonbat denbora du sua ez dutala ikusi/ Zonbat denbora ez naizela suko aldean ibili?/ Suak ba dituk nun nahi/ Bainan su
|
handi
hura euskal etxeetan/ euskal herrietan?". Euskal etxeetako suak badu, beraz, besteek ez duten magikotasun bat, bai eta lotura zuzena eta intimoa ere haren ondoan berotzen direnekin.
|
|
Zer esaten ari zara?... Aber..." Larraitz aurrean zuela, sukaldera egin zuen;
|
handik
haren hotsak: " La ostia.
|
2005
|
|
Buducnost taldearekin jaitsieratik justu justu salbatzen zineten beti. Baina egun batean Jugoplastika
|
handi
hartako entrenatzailea etorri zitzaizun, Malijkovic, eta esan zizun: " Zu zara falta zaidan pieza".
|
|
Erlijiotasuna da noizik behinean han hemenka agertzen zaigun beste gaietako bat. Eta Gasteizko Academia Cervántica ren jarduerarekin lotuta, espainiar idazle
|
handi
haren inguruko poemak ere badira.
|
|
Lodikoteak ematen zuen pauso bakoitzeko Rashak bi ematen zituen atzeraka, izuturik. Potoloak pauso neskatxa atzera, potoloak pauso, eta neskatxa ohe batekin trabatu eta etzanda gelditu zen, gauza
|
handi
hura gainera nola zetorkion ikaraz ikusiz. Harri bat bezain gogor gelditu zen uzkurturik eta begiak itxi zituen.
|
|
Nola esaten zion amatxok sabelari hazteko? Eta umea jaio ondoren, non gordetzen zuen sabel
|
handi
hura. Nola entzuten zuen amatxok umea ate joka?
|
|
Hori ere ez da oraingokoa, ezpada etsaien mesederako indarrak ez uztea, haiek erabil ez ditzaten indar horiek errugabeen txikizioan. Bene benetan, errukiaren eta ohituren doktore
|
handi
hark gerrari egotzi zizkion ber bertatik datozen ondorio maltzurrak, hala nola heriotzak eta presak eta hartaz esan zuen koldarren gauza zela, ez erlijio zaleena:
|
|
Regina adoptatu zuten salbaiak ziruditen herrestek. Eskeko diruaren parte
|
handia
harentzat jateko erosten gastatzen zuten. Lo zakuak prestatzen zizkioten gauak hotzegiak bihurtzen zirenean.
|
|
Haizerik gabeko egunetan ez bera txikikeriekin gogaitzeko agintzen zuen kapitainak, eta oihal
|
handi
hartan idazten ematen zuen eguna, luma tintontzian busti eta erabat bere baitara bilduta. Denbora gutxiren buruan, belaren beheko alde osoa zegoen zirriborratua.
|
|
Nahita erre zutela oihala dioenik ere bada, inkisizio berantiar batek izan zuela zerikusirik. Oihal
|
handi
hura kortsarioek beren erasoetan tarratatu eta istoriorik onenak ganibetaz ebaki ondoren lapurtu egin zituztela diote sandiak eta berendiak: oihalak denak zuloz josita, ontzi fantasma bihurtuko zen azkenerako.
|
|
Ez zen afarirako altxatu, urruntasun
|
handi
haren mende zen atzera, oroimeneko zoko urrun baina mingarrian hanpatua zeukan zer edo zer hiltzen hasia zitzaion, ibaiko kimika portuan urtzen. Tximista bertan, laia lurrean sartzen argi ahul hura itzaltzeko.
|
|
Lentan joaten ginen goraldiak uhartetua zuen harkaitzeraino, eta bertaraturik, harro mutu beldurrak ekarriko genituen akordura olatu garratz batek iragan urtean handik eraman zituen lanpernazaleak, herritarrak, koadrilako izendatzen genituenak orain, gure burua hondamen hartako bizigordeak sinetsita. Harkaitz
|
handi
hartan etzanda erdi lo gelditzen ginenean besterik ez nuela desiratzen esanen nuke: etor zedila, Ternuatik edo Gransoletik, gu beste norabait eramanen gintuen baga askatzailea.
|
|
Mauroak iheska zihoazen, eta besteak jarraiki zitzaizkien. Eta hilketa
|
haundi
hura ez zen kondatzekoa, zaldiek odol gorritan edan baitzezaketen. Une hartan, kristauek itzultzea erabaki zuten.
|
2006
|
|
Jes! Baina duela zenbait urte ehortzi duten Frantziako lehendakari
|
handi
hura ere ez ote zen poligamoa. Berriki entzun dut:
|
|
Espainiako Armada. Gai hori izan dut behin eta berriz buruan egunotan, batez ere herenegun helikoptero
|
handi
hura San Juandegi gainetik pasatzen ikusi nuenean. Txikitako oroitzapen bat etorri zitzaidan burura:
|
|
" Cuando se reúnen unos cuantos españoles sensibilizados por la miseria ideal de su pasado, la sordidez de su presente y la acre hostilidad de su porvenir, desciende entre ellos Don Quijote y el calor fundente de su fisonomía disparatada compagina aquellos corazones dispersos, los ensarta como un hilo espiritual, los nacionaliza, poniendo tras sus amarguras personales un comunal dolor étnico. " ¡ Siempre que estéis juntos –murmuraba Jesús–, me hallaréis entre vosotros!"" 396 Cervantes-en nobela Kempis-en De imitatione Christi baten izpirituan irakurtze horren segimenduan, obra
|
handi
hartatik xede moral groteskoak ondoriatzen dira – salbamendu nazionalerako moral bat: " Unos, con encantadora previsión, nos proponen que no seamos Quijotes; y otros, según la moda más reciente, nos invitan a una existencia absurda, llena de ademanes congestionados" 397 Ortega da, beraz, Don Quixote sinbolo nazional bat bihurtzearen aurreneko kritikoa; pertsonaia hori sinbolo nazional erlijioso morala bihurtzearen salatzailea ber denboran:
|
|
Nire lotsa bezain mugagabea zen Oriolen pazientzia, eta neure artean miretsita egoten nintzen, mutil
|
handi
hura ikusita: gorputz mardul hura nire zaintza arduratsuan, atzapar baldar haiek doitasun handieneko lanean saiatuz, basurdeak eskularru finenak jantzi balitu bezala.
|
|
ez ote nuen pena apur bat ere hartuko iritsi ez balitz? Ez ote zidan poz ilun txiki bat ematen nire eskutik jateko prest zegoen gizon
|
handi
hura nire oinetara makurturik imajinatzeak. Pixka bat bai, baina ordurako handiagoa zen asperdura eta nekea, hori ere egia da, bestea bezainbatekoa.
|
|
Agintari mogolek gorde zuten lau mende luzez, baina mogolen izarra lausotu eta 1730 urtean Persiako Sha Nadirrek erresuma bereganatu zuenean, erresumako bi ikur nagusiak –paumaren tronua eta Koh i noor harribitxia– bereganatzeko irrika izugarria izan zuen. Menderatu berria zen Mogol
|
Handiaren
hareneko emakume batek fabore truke esan zion Sha Nadirri –isilpean, sekretu guztiak bezala– Mogol Handiak non gordetzen zuen diamantea, eta Mogol Handia eta Sha Nadir baketze ituna egitera elkartu zirenean, Persiako gerlariak esan zion menderatutako mogolari ohikoa zela turbanteak trukatzea bi herrien arteko adiskidetasuna eta elkartasuna betiko zirela adierazteko. Bi agintariek keinu hori herriaren aurrean eginez gero, adiskidetasuna nabari geratuko zela mendekoentzat.
|
|
Plasenciako agintari erlijioso eta militarrek eskarmentu on bat eman nahi izan zioten emakume desitxuratu hari, eta, errege eta enperadore
|
handi
hura bertan izanik, epai entzutetsu eta ospetsua egin nahi izan zuten.
|
|
Ovidiok bere kontakizunean dioenez, garai haiek garai larriak ziren. Zeusek pentsatu zuen, ikusita zein zen gizakion malezia eta maltzurkeria, Lurra urez estali eta lurreko guztiak itotzea, baina Uholde
|
Handi
hura bidali aurretik jakin nahi izan zuen ea bazen lurraren gainean bizirik irautea merezi zuen inor. Zeus eta Hermes jaitsi ziren Olinpotik Lurrera eta munduko bazter guztiak miatzen hasi ziren, gizon eta emakume zintzoen xerkan.
|
|
Frantzia utzi eta jarri omen zen Bizkaiko lurretan, orduan agertu ez zidan zeozerengatik ihes egin ondoren. Frantziako maisu onenekin ikasi omen zuen beiragintzan, eta maisu
|
handi
harengandik ikasteko aukera paregabea izango nuela errepikatu zidan behin eta berriz.
|
|
Zer erantzun ez nekiela geratu nintzen, eskuetan traste
|
handi
hura nuela.
|
|
Begira, egia da!, hauxe da muga: itsasoak eta lurrak bat egiten duten gunea, eta
|
handiko
hura ere bai. Muga da espazioaren protagonista, dena eta ez dena bereizten dituena; eta orainaldia denborarena, bertan egiten baitute bat iraganak eta geroak.
|
|
Etxeko kateen zamari ihes egiteko ezkondu egin zen lehenbailehen. Ezin izan zuen, antza, zama
|
handiago
hari ihes egin.
|
|
Hain zuzen, kataklismoaren atzetik —Aro Lausoan eta Aro Arkaikoan— kultura
|
handi
hura birsortuz emango zituen mendeak Heladek; bidenabar, kultura heroiko haren babespean sortuko ziren berpizkunde arkaikoaren eta klasikoaren oinarriak.
|
|
Gaur izan duen ametsa kontatu digu Neilak. Leihotik ikusi du Nemo bere etxetik ateratzen, jardinetik barrena garajera joan eta
|
handik
hura bazihoala kotxean, berak salako leihotik eskuaz agur esaten zion.
|
|
Toliñok Suso ikusi orduko hanka egin zuen kontainer artetik. Ondo zekien berarengana zihoan morroi
|
handi
hark opari mingarria zekarkiona: egurra.
|
2007
|
|
Biribildu nahi bada, esan: , zenbat haur japoniar nahiz estatubatuar ez ote daude bizirik, bonba atomikoa botatzearen balentria
|
handi
hura dela-eta!?.
|
|
Entzun zuenean Publio Nasikak, egotzi zuteLA Erromakoek herritik Anibal bere etsai
|
handi
hura, Kartago ere hartu zutela. (29)
|
|
Berak zioenez, hari esker jende askok ikasi zuen irakurtzen eta idazten herrian. " Nahigabe ikaragarria eman zigun denoi emakume
|
handi
haren heriotzak", esan ohi zion.
|
|
Ez gizon argia zelako, ez gizon dotorea edo aberatsa zelako, ez, ez zen horrelakorik batere edo, bederen, horrelako gauzengatik bakarrik ez behintzat. Izango zen Orson segur zelako bere buruaz, horrexegatik zuen maite senarra, eta gutxienekoa zen gizon
|
handi
hura benetan behar bestekoa ote zen edo ez zen. Kontua gizonezkoaren baitan konpondu beharrekoa zela zeritzon, ziurtasunean zetzala koska erabakita zeukan Ojak, eta hori eta gehiago esaten zekien begiekin, apenas kliska batzuk emanda.
|
|
Banekien laket izango zitzaiola hura han ikustea etxera heltzen zenean eta, sinets iezadazu, mon ami, ez zen gauza handia, baina nik nolabait sentitu nuen poz txiki bat bederen emango niola kaxatxo harekin ordainetan. Hutsaren hurrengoa zen arren, ez neukala beste ezer gizon
|
handi
harentzako modukorik, eta izatekotan, huraxe eskertuko zuela, zerbait eskertzekotan. Izan ere hura ez baitzegoen erosterik, ez irabazitako diruarekin eta ez irabazi gabekoarekin, salgai ez dagoena ezin baita erosi sekula, mon ami.
|
2008
|
|
Bilboko egunkariaren arabera, grebalari talde handi bat guardia zibilak eta foralak zaintzen ari ziren enpresa hartan sartzen saiatu zen. Errepresio indarrek eragozteko ahaleginak egin zituzten baina langile kopuru
|
handi
hura harrika hasi zitzaien guardiei eta haiek armekin erantzun zuten. Tiroketen ondorioz langile bat hil eta beste zazpi zauritu zituzten.
|
|
Paradoxikoki, oraina betirako dela gogoratzen digu Borgesek Funes oroimentsuan (Juan Garzia Garmendia handiak itzulia). Dena gogoratzen du baina gogoratze horrek ezer ez gogoratzera behartzen du halako betirako orainean bizitzera eramanez, oro gogoratzea oro ahaztea bezala dela, alegia, beste
|
handi
hark esan zuen bezala, DANAk eta NADAk. Hobe beraz hirutatik pixka bat, nahiz eta izaeraz malenkoniara jo.
|
|
Aurki zinemak berpiztuko du emakume
|
handi
hura, Alejandro Amenabar zuzendariaren eta Rachel Weisz aktorearen eskutik. Dagoeneko hasi dira kanpoko eszenak Malta uhartean errodatzen.
|
|
eta bai Ama Birjinari ume umetatik izan ziòn debozio barru barruko hura ere, haren koadro bat. XVIII. mendeko Ama Birjina bat zen, bere mantu urdinarekin eta zetazko soineko zuri paregabearekin? erostera eraman zuena, baita otoiztegiko aurrealdeko horman ipintzera ere, hartu ere, har zitekeen otoiztegiko erretaulatzat koadro
|
handi
hura?, bere gustuko espazio abegikor bat sortzeko, nora noiznahi sartzen baitzen, hiru agurmaria errezatzera: esan nahi baita markesa andereak burmuinetan sartua behar zuela zeruko erreginaren irudi bikain hura, inkontzientearen beheko geruzarik behekoenean, agian?, halako moldez, non irudi hark eskaintzen baitzion, beharbada, berak, markesa andereak?
|
|
Hala, bada, hiru anaiek berezko zerbait ote zuten, generen bat edo?, lotsarako joeraren markaz markatzen zituena, beste sexuarekiko harremanetan? Horregatik ekin ote zion Nazariok bere proiektu
|
handi
hari, haren gauzatzeak beste alor batzuetan zituèn urritasun eta desegokitasun guztiak ezabatuko zizkiolakoan. Horregatik erantzun zion, ausaz, izeba Ursulari erantzun zion bezala:
|
|
Bata lehorreko su
|
handi
hura zen, zingiran, haren inguruan baitzeuden pirata garaituak zurrutari emanda. Besteak, argi lauso bat ilunpetan, ainguratutako ontziaren posizioa adierazten zuen.
|
|
denok marinel arropa zikinekin, eta ni ez beste guztiak armaz leporaino beteta. Silverrek bi moskete zeramatzan zintzilik, bata aurrean eta bestea atzean, eta horretaz gain aihotz
|
handi
hura gerrian eta pistola bana bere hegal koadratuko kasakaren poltsiko bakoitzean. Bere itxura bitxia borobiltzeko, Flint Kapitaina zeraman sorbalda gainean itsas giroko hizketa pusketa zentzugabeak kalakatzen.
|
|
Ez zuen behin ere gutunik idazten edo jasotzen, eta hitz egin, berriz, auzokoekin besterik ez, eta haiekin ere, gehienetan, ronaren kontura bapo egin ondoren. Marinel kutxa
|
handi
hura gure arteko inork ez zuen sekula zabalik ikusi.
|
|
Hasieran uste izan nuen, hildakoaren kutxa? goian, aurreko gelan zeukan kofre
|
handi
hura zela, eta pentsamendu hura marinel hankamotzarenarekin nahastu izan zitzaidan amesgaiztoetan. Baina ordurako ez genion guk aspalditik batere arretarik eskaintzen kantari; gau hartan, Livesey doktoreari bakarrik zitzaion ezezaguna, eta konturatu nintzen ez zuela harengan eragin gozoa izan, haserre bezala altxatu baitzituen begiak, eta gero Taylor lorazain zaharrarekin hizketan jarraitu zuen erreumaren kontrako erremedio berri bati buruz.
|
|
Pena ematen zion lana erretzeak. Harreman berezia zuen Soljenitsynekin, eta pasio
|
handia
haren lanarekiko. Horixe zen bere bizi-poza, ezin izan zuen ale hura erre.
|
|
Zeren othoitz hek, eta Iainkoaz orhoitze hek bortxak, heriotzearen beldurrak eragiten baitzerautzan. Pontu hunen gaiñean erraiten du Soto doktor
|
handi
hark?; eta, hurrenik, Ax 375:
|
|
Baiña egiteko huni ihardesteko, aita Domingo Soto, Doktor
|
handi
hari iarraiki nahi natzaika. Vide Dom.
|
|
Baserriko ganbarako kutxa
|
handi
hura ondo gogoan du Jexux Mari Rekondok. «Gerrak dena moztu zuen.
|
|
Wilsonen adierazpenak, baina, egia mingotsa utzi zuen agerian: Ipar Ameriketako politikaren bitarteko eta helburu bihurtu zen bazkun
|
handi
hura. Azken batean, beira, goma, metalak, produktu kimikoak, tapizatzeko ehunak, plastikoa eta beste hainbat osagai eskatzen dituzte autoek.
|
|
Eibarrek eta Real Madrilek Espainiako Kopako final zortzirenetako joaneko partida jokatu zuten egun hartan. Ipurua goraino bete zen momentu
|
handi
hura bizitzeko, eta Cuevasek Iker Casillas ahalguztidunari gola sartu zion lehen zatia amaitzear zenean. Bana bukatu zen partida, baina garaipen baten antza gehiago eduki zuen Eibarren zaleentzat, eta baita Cuevasentzat berarentzat ere.
|
|
Hala, bada, hiru anaiek berezko zerbait ote zuten –generen bat edo–, lotsarako joeraren markaz markatzen zituena, beste sexuarekiko harremanetan? Horregatik ekin ote zion Nazariok bere proiektu
|
handi
hari, haren gauzatzeak beste alor batzuetan zituèn urritasun eta desegokitasun guztiak ezabatuko zizkiolakoan. Horregatik erantzun zion, ausaz, izeba Ursulari erantzun zion bezala:
|
|
Txoriei predikatzen zien santu
|
haundi
hura motz uzten ari gara: txorimaloek predikatzen digute guri.
|