Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 112

2015
‎6 Gauza honengatik, sekula ere ez zuela Jainkoari zer emanik izan eta ez zuela Harengatik zer utzirik ere izan gogoan zerabilela, gurutze baten aurrean oso samindurik zegoen pertsona bati esandakoa erantzungo dio, beharbada: Gurutziltzatuak berak esan zion, kontsolatuz, Berak ematen zizkiola bere Pasioan eraman zituen oinaze eta neke guztiak, beretzakotzat har zitzala, Aitari eskaintzeko.
‎13 Haren Maiestateak nahi beza otoitz era hau guri askotan ematea, hain ziurra eta onura handikoa delako; guk ez dugu hura lortzerik, naturaz gaindikoa baita guztiz; eta egun osoan irautea gertatzen da, eta arima asko edan duen baten antzera dabil, baina ez zentzumenak galdurik izateraino; edota malenkoniadun baten antzera, baina ez zentzua guztiz galdurik; hala ere, irudimenean jarri zaion gauza batetik ez da irteten, ezta ez dago hartatik aterako duenik ere.
‎–Bigarrena, engainatua izango dela edota arrisku handitan dagoela oso argi ikusten duelako, deabruak ez baitu ate txiki baino besterik behar guri mila amarrukeria egiteko. . Hirugarrena, desira bizi bat dagoenean irudimenak berak eta pertsonak berak uste izaten du desira duen hura ikusi egiten duela, eta entzun, egunean barrena gauza baten irrikaz eta hura gogo gogoan darabiltela ari direnek, gero amets egitera datozen bezala. –Laugarrena da, ausarkeria handia dela nik neure bidea hautatu nahi izatea, zer komeni zaidan jakin gabe; horregatik, Jaunaren esku utzi behar dut, Hark ezagutzen bainau, komeni den bidetik eraman nazan, guztian haren borondatea egin dadin.
‎11 Beldur handiagoa izatekoa da deabruarena. ...badaude, ziur samar esan daiteke Jainkoarena dela; hala ere, esaten zaiona zerikusi handikoa denean eta nahiz berberak nahiz hirugarren pertsonen bidez egintzetara eraman beharrekoa, ez dezala ezer egin, ezta ez dakiola burutik pasatu ere egin, aitor entzule jakintsu, zuhur eta Jainkoaren zerbitzariaren iritzia kontuan izan gabe, argi eta garbi Jainkoarena dela baderitzo ere; izan ere, hauxe nahi du Haren Maiestateak, eta ez da hau Hark agintzen duena egin gabe uztea, Berak agindu baitzigun aitor entzulea bere ordezkotzat izan dezagula; beraz, ez da duda egin behar Jaunaren hitzak direla; eta hauek adore ematen laguntzen dute, arazoa neketsua denean, eta gure Jaunak, berak nahi duenean, sartuko dio bihotzean eta sinetsaraziko bere espiritua dela; eta bestela, ez daude gehiagora behartuak.... Eta esandakoa ez den besterik egitea eta honetan nork bere iritziz jokatzea, oso arriskutsutzat dut; eta honela, ene ahizpak, gure Jaunaren izenean ohartarazten dizuet halakorik gerta ez dakizuen.
‎Hitz hauek hainbesteko indarra izanik, ezin zuen zalantzarik izan orduan behintzat, eta hain lagun onarekin sendoturik eta alai geratzen zen; argi ikusten zuen laguntza handia zitzaiola eskuarki Jainkoa gogoan erabiltzeko eta kontu handia izateko Hura nahigabetzeko gauzarik ez egiteko, beti begira zeukala iruditzen baitzitzaion. Eta Haren Maiestatearekin harremanetan jarri nahi zuenean otoitzean, eta baita otoitzean ez zenean ere, hain hurbil zegoela zeritzan, non ezin baitzuen Hari entzun gabe egon; baina hitzak ez zituen ulertzen berak nahi zuenean, orduz kanpo baizik, behar zenean. Bere eskuinaldean zebilela sentitzen zuen, baina ez zentzumen hauen bidez pertsona bat geure ondoan dugula senti dezakegunez; esaten asmatu ezin dugun bestelako bide finago batetik delako; baina ziur ziurra da, bestea bezain ziurra eta askoz ere ziurragoa ere bai; izan ere, hemen irudipena izan daiteke, baina beste honetan ez, irabazi handiekin eta barruko ondorioekin baitator; malenkonia balitz, ez litzateke halakorik izango; ezta deabruak ere ez luke hainbesteko onik ekarriko, eta arima ere ez litzateke ibiliko hain bake handiaz eta Jainkoa pozteko hain desira etengabeaz eta Harengana ez daraman guztia arbuiatzeko gogoaz.
‎Haren Maiestateak nahi beza guri ulertaraztea zenbat kosta gatzaizkion eta nola ez den morroia nagusia baino gehiago, eta zer egin behar dugun haren aintzaz gozatzeko, eta honetarako beharrezkoa dugula otoitz egitea, beti tentaldian ibil ez gaitezen.
‎Proba ditzagun geure buruak, ene ahizpak, edota proba gaitzala Jaunak, ongi baitaki egiten, askotan guk ulertu nahi ez badugu ere; eta gatozen hain eratsuak diren arima hauetara, ikus dezagun zer egiten duten Jainkoagatik eta laster ikusiko dugu nola ez dugun arrazoirik Haren Maiestateaz kexatzeko. Izan ere, guztiz onak izateko zer egin behar dugun esaten digunean, Hari bizkarra eman eta tristuraz bagoaz, Ebanjelioko gaztea bezala, zer nahi duzue Haren Maiestateak egitea, Berari diogun maitasunaren neurriko saria eman behar badigu. Eta maitasun honek ez du izan behar gure irudimenean sorturikoa, egintzen bidez frogatua baizik; eta ez uste izan Hark gure egintzen premiarik duenik, gure borondatearen erabakia baizik.
‎Txiroentzat nahi duelako sentitzen duela sartzen da hemen. . Nik uste dut Jainkoak karitate hau baino nahiago duela Haren Maiestateak egiten duena nik bete betean onartzea eta, lortzen saiatzen banaiz ere, neure arima bake bakean izan dezadala. Eta egiten ez duenez gero, Jauna hainbesteraino iritsi ez zaiolako, tira!; hala ere, jakin dezala espirituzko askatasuna falta zaiola, eta, horrela, Jaunak eman diezaion prestatuko da, eskatu egingo dio-eta.
‎8 Baina, beste toki batean esan nuenez?, otoitz era honetan adimenaren gogoeta geldiarazteko arrazoia hau da (esan nahi dut, egoitza hau hasi nuenean, bildutasunezko otoitza sartu nuen, lehenengo esan behar nuen honekin batera, eta esan dudan Jainkoaren gozotasunen otoitza baino askoz ere beheragokoa da, baina hara iristeko hasiera; bildutasunezko otoitzean ez da utzi behar meditazioa, ezta adimenaren jarduera ere), otoitz hau iturburua dela, ubideetatik ez datorrena; bera neurritsu ari da, edota neurritsu aritzera darama ulertu nahi duena ez duela ulertzen ikusteak; eta honela, alde batetik bestera ari da, ezertan pausatzeko lekurik aurkitzen ez duen inozo baten antzera. Borondatea hain sendo du bere Jainkoagan, non nahigabe handia ematen baitio bere nahaspila hark, eta beraz, ez du hari kasu egin beharrik, gozatzen duenetako asko galtzera ekarriko baitu; aitzitik, utz dezala hura eta bere burua maitasunaren besoetan, Haren Maiestateak irakatsiko baitio une hartan zer egin; ia zer guztia honetan datza: bera hain ondasun handiaren duin ez dela ezagutu eta eskerrak ematen jardutean.
‎Pax vobis, eta hilobitik irten zen gaineko harria irauli gabe. Aurrerago ikusiko duzue nola nahi duen Haren Maiestateak beraz goza dezan arimak beronen erdian bertan, hemen baino gehiago oraindik azken egoitzan.
‎Sentsualitateari: hitz honek esanahi berezi samarra du harengan: giza konposatuaren alde sentibera adierazten du, baita zentzuak ere eta are haragia, arimaren areriotzat hartua (ik. azken adiera honetan dator, esaterako, 7, 4an eta hemen).
‎Sentsualitatea: hitz honek esanahi berezi samarra du harengan: giza konposatuaren alde sentibera adierazten du, baita zentzuak ere eta are haragia, arimaren areriotzat hartua (ik. azken adiera honetan dator, esaterako, 7, 4an eta 38, 18an).
‎–Ezin da horrelakorik. Eta ohore hutsalez imitatu nahi dugu Hark jasan zuen bezalako mespretxua gu betiko errege erreginak izan gaitezen? –Ez doa zuzen bide hori, oker, oker doa bidea.
‎Arima ito egiten duela dirudi eta gorputza lotu, inondik probetxurik atera ez dezan. Izan ere, egiazko apaltasuna denean, arimak bere burua kaskar ikusi eta garena ikusteak pena ematen badu ere, eta geure txarkeriaz gauza handiak pentsatzen baditugu ere, esandakoak bezain handiak, eta bene benetan sentitzen badira ere, egiazko apaltasuna ez dator zalapartarekin eta ez du arima egonezinik jartzen, ez du hura iluntzen ezta ez du lehortasunik sortzen; atsegin ematen dio, eta guztia da alderantziz: baretasunez, leuntasunez, argiz.
‎Gogoa aserik duen pertsona batena bezalako egoera da, jan beharrik ez duenarena; urdaila kontent du eta horregatik ez luke edozein jaki onartuko; baina hain aserik ere ez dago, eta jaki onak aukeran izanez gero, gogoz jango lituzke. Horrela, ez du munduko atseginak betetzen eta ez luke nahiko une hartan, bere barnean duelako hark baino gehiago betetzen duena: Jainkoaren atsegin gozoagoak, haren nahia betetzeko, gehiago gozatzeko, Harekin egoteko gogoa.
‎Haren bizitzari begira, eredurik ona da. Zer besterik nahi dugu ondoan dugun adiskide hain onagandik, geure neke eta probetan, mundukoek egiten dutenez, bertan behera utziko ez gaituen harengandik. Zorionekoa bene benetan maite izan eta beti ondoan dakarrena.
‎17 Baita uste dut Haren Maiestatea nork maite duen aztertzen ere ari dela, orain bata, gero bestea, Bera nor den agertzen hain atsegin handiaz, emango digunaren itxaropena, hila balego, pizteko, esanez:
‎7 Santuak imita daitezke bakardadea eta isiltasuna bilatzean eta beste bertute askotan ere, ez baitizkigute hilko gorputz beltz hauek, hain harmonia handian eraman nahi direnak arimaren harmonia hausteko; deabruak asko laguntzen du moldakaitz bihurtzen, beldur pixka bat ikusten duenean; ez du hark besterik nahi guztiak hilko gaituela eta osasuna kenduko digutela buruan guri sartzea baizik; malkoak isurtzeak berak ere itsutuko garelako beldurra sartzen digu. Hortik pasatua naiz eta horregatik dakit; eta ez dakit nik zer ikusmen eta osasun hoberik desira dezakegun kausa horregatik galtzea baino.
‎...z (teologia mistikoaz esaten hasi nintzen gainerakoaz, uste dut hala deritzola, geroago mintzatuko naiz), hasiera hauetan dago lanik zailena; izan ere, Jaunak ondasuna emanik haiek dira lan egiten dutenak; gainerako otoitz graduetan gehienbat gozatzea da, hasierakoek, erdikoek eta azkenekoek nork bere gurutzeak baitituzte, desberdinak badira ere; izan ere, Kristo joan zen bide honetatik joan behar dute Hari jarraitzen diotenek, galdu nahi ez badute. Eta zorioneko lanak, hemen bizi garela ere hain ongi ordainduak direnak!
‎Hala balira, hautsi bitza paperok berorrek; eta ez balira, arren eskatzen diot, lagun diezaiola nire ezjakintasunari hemen gauza asko gehituz. Izan ere, Jainkoaren zerbitzuko gauzak hain motel dabiltza, non elkar babestu beharra baitute haren zerbitzuan ari direnek aurrera egiteko, munduko huskeria eta atseginetan jardutea ontzat hartzen den honetan. Eta hauek ikusteko begi gutxi dago; eta norbaitek bere bizitza Jainkoagana bideratzen baldin badu, hainbestek jardungo du gaizki esaten, non lagunak behar baitira babesteko, sufritzea ongi eramateko bezain sendo egon arte; bestela larrialdi handian ikusiko dute beren burua.
‎Neke handiak izan nituen haren gaixoaldian. Uste dut hark nire gaixoaldietan izan zituen nekeetako pixka bat izan nuela nik harenean. Ni neu ere nahiko gaizki nengoen baina, ahalegina egiten nuen; hura falta izanez gero on eta atsegin guztia falta zitzaidan, niretzat hura guztia baitzen; hil zen arte neure mina agertu gabe irauteko kemena izan nuen, ezer sentituko ez banu bezala, haren bizia agortuz zihoala ikustean arima barrutik ateratzen zitzaidalako irudipena izanez, bihotz bihotzez maite bainuen.
‎Sufrikario honetan ez nintzen hiru hilabete baino gehiago izango; ia ezinezkoa dirudi hainbeste gaitz era batera jasan ahal izatea. Orain harri eta zurnago, eta Jaunaren grazia handitzat dut Haren Maiestateak eman zidan pazientzia, argi ikusten baitut Harengandik zetorrela. Asko lagundu zidan hura izateko, Joben historia. Morales de San Gregorio?
‎Gurasoek nigan eskarmentua har dezatela nahi nuke, horretan kontu handia izateko. Eta harreman honek hainbesteraino aldatu ninduen, non, neure izaeraz bertutetsua nintzena, ia batere bertuterik gabe utzi baininduen, eta uste dut hark eta haren antzeko entretenigarrietan aritzen zen beste batek beren izaera grabatzen zutela nigan.
‎8 Lehenengo zortzi egunetan asko sentitu nuen; nire huskeriaren berri jakin zelako susmoa izan nuelako gehiago, han egoteagatik baino. Izan ere, ni ordurako nekaturik nengoen eta Jainkoaren beldur handia nuen Hura iraintzen nuenean, eta labur labur aitortzen saiatzen nintzen. Urdurinengoen, baina zortzi egunean, eta uste dut baita gutxiagoan ere?
‎Izan ere, gauza batzuetan esperientziaduna izatea nahi izan du Jaunak, haietatik irteten baita jazarpenak sufritzeaz zer irabazten den jakitun balitz bezala. Jaunaren handitasunean itxaro dut haren bidez on handia etorriko zaiela bere Ordenako batzuei eta baita Ordenari berari ere. Honezkero igartzen da hau.
‎1 Beatriz Oñez zeritzan neskatila bat sartu zen monasterio honetan, Kasilda anderearekin nolabaiteko ahaidetasuna zuena. Urte batzuk lehenago sartu zen, eta haren arimak harri eta zur zeuzkan guztiak, Jaunak harengan agerrarazten zituen bertuteak ikusiz; eta mojek eta ama prioreak diote, bizi izan zen denbora guztian ez zutela harengan sumatu sekula inperfekziotzat izan zuten ezer, ezta ez zutela sekula ikusi zerbaitegatik begitarte desberdinezere, haren arimak barruan zuen poza argi adierazten zuen moduzko alaitasun batekin baizik. Atsekaberik gabeko isilik egote bat, isiltasuna ongi gordetzen bazuen ere, ez zitzaion gauza nabarmenik antzematen.
‎8 Bada, gure Jaunak bizitza honetatik eraman nahi zueneko garaia iritsirik, gehitu egin zitzaizkion oinazeak eta hainbeste gaitz etorri zitzaizkion batera, non ikustera etortzen baitzitzaizkion batzuetan, halako kontentuz eramaten zuela ikustean Jauna gorestearren. Monasterio hartan aitor entzulea zen kapilauak, Jainkoaren zerbitzari handia zenak, batez ere, gogo bizia zuen haren heriotzan han egoteko; berak konfesatzen zuenez gero, santatzat zeukan. Desira hau bete zitzaion, eta buru argiaz eta ordurako oliatua zegoela, dei egin zioten kapilauari, gau hartan barkamena eman edo hiltzen lagundu beharra balitz badaezpada.
‎...o bete beharreko agindu bat emanez ere; eta ez bakarrik hau, aipaturikoak fundatu ondoren, fundatzen zen etxe bakoitzeko, poz handi handia hartzen zuela idazten zidan; eta, egia esan, nik nekeetan nuen bihotz altxagarririk handiena hari ematen nion poza izaten zen, hari poz ematean gure Jaunaren zerbitzuan ari nintzela iruditzen baitzitzaidan, nire nagusia zelako, eta, hortik aparte, nik oso maite dudalako hura.
‎...z zidatelako esan gabe uzten inolako hutsegiterik, barrukoak baziren ere; eta Jaunak egiten zizkien mesedeak eta ematen zizkien desira gartsuak eta askapena oso handiak ziren; haien pozbidea bakardadean bizi izatea zen, eta horrela baieztatzen zidaten sekula ez zirela asetzen bakarrik egoteaz, eta horrela oinazetzat zuten bisitak hartzea, senideenak baziren ere; ermita batean egoteko aukera gehien zuen hura zen zoriontsuena. Arima hauen ondasun handia eta Jainkoak sufritzeko eta bere zerbitzurako ematen zien adorea, emakumeegan ziurra ez dena, kontuan izanik, iruditzen zitzaidan askotan helburu handiren baterako izango zirela Jaunak haiengan jartzen zituen ondasunak; ez gero izango zena burutik pasatzen zitzaidalako, orduan ezinezkoa zirudielako, hura irudikatzeko oinarririk ez baitzen; izan ere, zenbat eta denbora gehiago igaro, orduan eta gartsuagoak ziren arimaren bati on egiteko nire desirak; eta askotan, altxor handi bat gordeta zuenaren eta hartaz guztiek goza dezatela nahi eta banatzeko orduan eskuak lotuko balizkiote bezala ikusten nuen neure burua; nire arima horrela zegoela uste nuen, Jaunak urte haietan egiten zizkidan mesedeak oso handiak baitziren eta hori guztiori gaizki erabiltzen nuelakoan nengoen.
‎Eta sinets iezadazue, ez dela denbora luzea otoitzean arimari probetxua dakarkiona; izan ere, egintzetan denbora ongi erabiliz gero, laguntza handia da tarte laburrean ordu luzeetako hausnarketan baino maitasuna pizteko jarrera hobea edukitzeko. Guztiak etorri behar du haren eskutik. Izan bedi bedeinkatua beti betiko.
‎Uste dut haren aintzarako izango dela, eta honela sekula ez aldatzeko asmoa hartzen dut orain berriro.
‎Behin, Jainkoagatik gauza asko utzi zituen pertsona bati hitz egin ondoren, gogora etorri zitzaidan nik Harengatik ez nuela ezer utzi ezta, egitera behartua nagoenez, ez dudala haren zerbitzurako ezer egin ere; eta nire arimari egin dizkion mesede ugariei erreparatuz, biziki nahigabetzen hasi nintzen, eta esan zidan Jaunak: –Badakizu ezkontza dagoela nire eta zure artean, eta hori bitarte dela, Nik dudana zurea da, eta horrela, igaro nituen neke eta samin guztiak ematen dizkizut, eta beraz, zeure gauza legez eska diezazkiokezu nire Aitari?.
‎Esan dudanetik: 16 zenbakian esan du Printzesak ezin zuela eraman klausura eta ama prioreak ere ezin zuela hura urratzeko baimen berezirik eman. Printzesa 1574ko urtarrilean irten zen komentutik; mojen irteera, berriz, apirilaren 6tik 7ra bitartean izan zen.
‎Nik gure aita txit agurgarriagandik nituen agiriak erakutsi nizkien. Honekin baretu ziren; hala ere, Artzapezpikuak egiten zuena jakingo balute, ez dut uste nahiko izango litzatekeenik; baina hori ez zekiten, eta guztiek uste zuten hark atseginez eta pozik ikusten zuela. Gu ikustera etor zedila nahi izan zuen Jainkoak.
‎Berak gero moja izateko gogoa izaten zuen. Ez zen ausartzen bere gurasoengatik, eta ez zekien Ordena hau non aurkitu ere; azpimarratzekoa zen Sevillan Ordena haren Erregela lasaituko monasterioa izanik, sekula ez zuela haren berri izan, urte asko geroago monasterio hauen berri izan zuen arte.
‎Ama priore hau Jainkoaren zerbitzari handi handia da; uste dut haren otoitza soilik ere entzungo lukeela Haren Maiestateak, zenbat gehiago han zeuden arima hain on haiena! Guztiek hartu zuten gogotik, eta etengabe eskatzen zioten Haren Maiestateari barau, diziplina eta otoitzez, eta horrela mesede hori egitea nahi izan zuen Jaunak.
‎Izan ere, haren gurasoek beste asmo batzuk bazituzten ere, Erregearen babes handia zutelako eta beren trebetasuna ere bai, bera hortik oso urruti zen. Ikasten hasi zenetik nahi zuen haren aitak legeak ikas zitzala. Berak, orduan oso gaztea izanik, biziki sentitzen zuen, eta negar asko eginda lortu zuen teologia ikasten utz ziezaion.
‎9 Beste batzuekin ere izan zuen harremana, hainbeste urtetan eta beldurrekin horretarako abagunea izan delako; batez ere hainbat tokitan fundazioak egiten zebilenean, proba ugari egin ziren, guztiek nahi zutelako hari argi egiten asmatzea; eta horrela, ziurtasuna eman diote eta beraiek ere ziur geratu dira.
‎Esan zidan: . Hura orain ongi ari da eta atsegin ditut haren egintzak?.
‎Eta, seme alabarik izan ez balu, ahal zuen guztia emango zukeen. Eta hain gogo bizia zuen hura buruturik ikusteko, non gutxi iruditzen baitzitzaion horretarako egiten zuen guztia.
‎3 Hain gaitz kaltegarri hau hasi besterik egin ez den haiengan, hain sendoturik ez badago ere, izatez umore eta sustrai hartakoa da, eta zurtoin hartatik jaio da; eta honela, beste bide batzuk nahiko ez direnean, erremedio bera behar du, eta prioreak balia daitezela Ordenako penitentziez eta saia daitezela haiek estu hartzen, beraiek nahi dutenaren ezertxo ere ez dutela lortuko uler dezaten. Izan ere, deabruak, galdu ahal baditu edo, beraiei eragiten dizkien oihu eta etsi gaiztoak nahiko izan direla batzuetan ikusten badute, galduak dira, eta halako bakarra nahikoa da monasterio oso egon ezinik jartzeko; izan ere, deabruak ezartzen dizkion gauzetatik babesteko gaixoak bere aldetik baliabiderik ez duenez gero, prioreak arreta handiz jokatu behar du hura gidatzeko, ez kanpotik soilik, baita barrutik ere; gaixoarengan ilundua dagoen arrazoiak argiago egon behar du priorearengan, deabruak bere mende har ez dezan arima hura, gaixotasun honetaz baliatuz. Izan ere gauza arriskutsua da, umore honek arrazoia harrapatzeraino estutzen duenekoak aldian aldian izaten direnez gero (arrazoia hala dagoenean ez dago errurik, zoroengan izaten ez den bezala, handienak egiten badituzte ere; dena dela, zoraturik ez baina adimena gaixo dutenengan, bada nolabaiteko errurik, eta beste une batzuetan ongi daude), gaizki dauden aldian ez dute hasi behar nahi dutena egiten, ongi daudenean beren buruaren jabe ez izateko eran, deabruaren amarru ikaragarria baita.
‎4 Bedeinkatua izan beti betiko, nik uste osoa baitut haren errukian, elkarrekin izango garela gure alde egin dituenak argi argi ikusiko ditugun eta beti betiko goretsiko dugun lekuan, amen.
‎Bedeinkatua izan bedi guztia horrela eratu duena. Nik itxaro dut Haren Maiestateagan ongi egingo dela guztia. Pedro de la Bandaren auzi hau ez da inoiz amaitzen; uste dut Albara joan dudala lehenago denbora alferrik ez galtzeko; arriskua dagoelako kontu horretan, beraren eta emaztearen arteko borroka denez gero.
‎2 Zer deritza berorren gorentasunak Haren Maiestateak nire atseden handiaz gauzak eratzen dituen erari? Bedeinkatua izan bedi haren izena, hain Jainkoaren zerbitzari onak direnen eskuz eratu nahi izan baitu; horregatik uste dut Haren Maiestatearen zerbitzu handirako izango dela. Berorren gorentasuna, Jainkoaren maitasunagatik, saia bedi baimena lortzen.
‎Ohitura ederra litzateke! Gure aitaren papera ikusi ez dudanez gero, ezin dut ezer esan, baina Garciálvarezi idazteko asmoa dut hari eskatzeko, zer edo zer komunikatzeko, uzteko maisu espiritualak eta bilatzeko jakintsu handiak, hauek atera bainaute ni sufrikario askotatik. Ez naiz batere harritzen sufritze horretaz, asko eraman baitut nik, deabrua zela esaten zidatelako.
‎Nik ez nion laga, berorren jauntasuna zorrik gabe ikusteko gogo bizia dudalako; horregatik, hobeki eramango dut geuri falta izatea, berorri gugatik kostuak gehitzea baino. Hala ere, Jainkoak hain karitate handia ematen dio, non itxaro baitut Haren Maiestateagan beste alde batetik gehituko diola. Berak nahi beza berorren jauntasuna gordetzea urte askoan eta ni eramatea beraren pozaz goza dezakedan lekura.
‎Jainkoak barka biezaio hain informazio okerra eman dionari. Haren Maiestateak probintzia egin ahal izateko mesedea egiten badigu, berehala informazioa hara bidaltzea da, eta uste dut harentzat maiteenak izatera etorriko garela. Halaxe izan gaitezela Haren Maiestatearentzat, eta etor bedi etorri behar duena.
‎Horrek poz handia eman dit, nire nekeak nolabait arintzearren Jainkoak ekarri duela horra uste dudalako; nik diotsot berorri joan zen abuztutik honantz urtebetean sufrimendu ugari eta era askotakoak izan direla; horregatik, atseden handia litzateke niretzat berorrekin egotea batzuk kontatuz asaskatzeko, denak kontatzea ezinezkoa baita. Hori gutxi balitz, orain gutun hau eramango dionak esango dion eran gaude; elkar maite dugulako hark ere bere partea du eta bete betean fida gaitezkeen pertsona da.
‎Eta, berak lurreko ezergatik ere gezurrik ez lukeela esango dakienez, eta hura tratatzen ez duten pertsona buruberoek zer egin ohi duten ezagun duenez (berorrek ikusi baitu), informazioa eska dezala eta, artzaina denez gero, ez dezala kondena justiziaren aurka eta batzuei eta besteei entzun gabe. ...zia eta ez dadila aurrerantzean berorrekin gaizki egon, edozein zigor harentzat leunagoa baita berori haserre ikustea baino; gurasoek hutsegite larriak ere barkatzen dizkiete seme alabei, are gehiago inolako hutsegiterik ez denean, eta, berorri poz ematen ziolakoan, sufrimendu handiak igaro dituenean monasterio horiek fundatzen; izan ere, prelatua dela kontuan hartu gabe ere, bihotz bihotzez maite du hark berorren jauntasuna; eta ez dezatela sufri berorrekin gaizki egoteaz Jainkoaren hainbeste mirabek, haiek ez baititu egiten inork errudun; baizik eta izan ditzala alabatzat, beti izan dituen bezala, eta halakotzat ezagut ditzala, haien egintzek ez baitute gutxiagorik merezi.
‎Bedeinkatua hor sartu ziren eguna, hain garai zoriontsua prestaturik izan zutelako! Inbidia handia diet, eta egia da aldaketa horien guztien berri izan nuenean (zehatz mehatz aditzera eman baitzidaten guztia) eta etxe horretatik bota nahi zituztela, beste hainbat zehaztasunekin batera, une hartan, pena hartu beharrean, barruko poz handi bat hartu nuela, itsasoz harantz joan gabe, gure Jaunak altxor betikoen meatze batzuk erakutsi nahi izan dizkiela ikusirik; horrela, itxaro dut Haren Maiestateagan, oso aberats geratuko direla eta hemen garenokin eskuzabal agertuko direla; izan ere, badut uste on haren errukian, onez eramango dutela guztia Jainkoa ezertan iraindu gabe; ez nahigabe handirik hartu sentitzeaz, sufritzeko gogo biziaz zeudenean uste zuten bezain sendoak ez direla ulertarazi nahiko baitie Jaunak.
‎Hemen uste dugu, negozio horretarako eskabidea egin duenak joan behar duela; batez ere nire nebak, gauza horietaz asko dakielako; hark dio, garrantzi handikoa dela berorri idatzi ohi zion pertsonagana guztia bideratua izatea. Rueda doktoreak konfiantza osoa du harengan eta ez dagoela hara joateko inolako premiarik uste du.
‎Ez nion esan nor den. Nik diotsot, berorren agurgarritasunak baino hainbat gehiago desira dudala hura. Nire ustez, artzapezpikuari beronen etxean hitz egitea da egokiena, meza entzuten duen eliza batetik sarturik.
‎3 Nik itxaro dut haren errukian Jainkoaz gozatzera joango zela, halaxe zegoelako: haren zerbitzuko gauzak tratatzeak izan ezik, guztiak nekatzen zuela, eta horregatik atsegin zitzaion bere etxalde hartan, Ávilatik legoa batera zegoenean, egotea, konplimenduetan aritzeaz lotsaturik zegoela esaten baitzuen.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin eta eman biezazkio arimako eta gorputzeko indarrak, sufrimendu hau izan den bezalako kolpe latza eramateko; izan ere, hain esku errukitsu eta justutik etorria ez balitz, nuke kontsolatu berori, hain samin handia eman baitit. Baina, Jainko handi honek zein benetan maite gaituen ulertzen dudanez gero, eta berorrek buruan ongi sartua duela bizitza honetako ezereza eta iraunkortasunik eza, itxaro dut Haren Maiestateagan, berorri gehiago eta gehiago egingo diola argi, hura ezagutuz bertatik ateratzen duenari gure Jaunak egiten dion mesedeaz kontura dadin; batez ere, gure fedearen arabera, ziur egoteko eran izanik, arima santu hau bizitza honetan izan dituen proba ugarien, hain pazientzia handiz eramanak zirenen, neurriko saria jasoko duen tokian dagoela.
‎3 Aita frai Gracián benetan poztu zen berorren jauntasunaren mezuaz; nik badakit behar den maitasun eta onginahia dituela eta gehiago ere bai, uste dut, berorren jauntasuna zerbitzatzeko eta bere inguruko pertsonek (onak direnek) berorren alde gure Jaunari otoitz egin diezaioten saiatzen dela. Eta probetxu egin diezaion berak hori hain gogo biziz eginik, itxaro dut Haren Maiestatearengan entzungo diola; izan ere, behin esan zidanez, ez da kontentatzen berorren jauntasuna oso ona izateaz soilik, oso santua izatea nahi luke. Nik beheragoko pentsamenduak ditut.
‎Pedro Ahumada pottokan joango balitz, gera dadila harekin Frantzisko eta bidal beza alokaturiko mando eme batean; baina oso maltzurra da eta uste dut ez duela onartuko. Ez du haren beharrik, haren kontura ibiltzeko baizik; eta, beraz, Frantziskok esan diezaiola, ez duela Sernan etxerik izango, eta horrela ez du zertan ibili joan eta etorri. Eta ahal duenik eta modurik hoberenean eraman beza, gauzari eta sinadurarik eman gabe.
‎2 Berorren gorentasunak aita bisitariarekin tratatuko du guztia, eta hori idatzi dutenez, poz handia hartu dut. Berorren gorentasunaren zerbitzura dago, eta poztu nau berorren gorentasunak duen harenganako maitasunak eta horrela uste dut berorren gorentasunak esan dezan eran egingo duela guztia. Eskatzen diot haren oso aldeko ager dadila eta halako pertsonekin izan ohi den bezain gozo izan berarekin; izan ere, orain dugun prelaturik gorena da, eta haren arimak merezimendu handiak izan behar ditu gure Jaunaren aurrean.
‎9 Aita Graciáni dagokionez? adiskidetasun handia dut harekin, harri eta zur geratuko litzateke.
‎Pasatuko ahal zait horrela, ahizpa San Frantziskorekin nuen haserrea! Uste dut haren gutuna oso apaltasun eta obedientziarik gabea iruditu zitzaidala. Beraz, berorrek arretaz begira biezaio haren aurrerapenari. Paternako zerbait kutsatu zaiola iruditzen baitzait?
‎Azken batean, Ana Jesusena harekin bi edo hiru aldiz izan bada ere, esango zioten. Nik erantzun nion orain dakidana jakingo banu bezala; izan ere, nik ikusi nuen presaka eta ez nebak ez ahizpak ez zutela harekin hitz egin, neba Jesusen Lagundikoa baita, ongi iruditzen zait elkarri laguntza ematea.
‎Jainko Maiestateak nahi beza beraren aintza eta ohoreko izatea eta berorri laguntzea santutasunean haziz joateko, nik uste dudanez. Sinets beza berorren jauntasunak, Jainkoari hainbeste aldiz eskatua eta beraren zerbitzua besterik nahi ez duten arimek eskatua den gauza, ez duela Hark entzun gabe utziko; eta nik ere, kaskarra izan arren, etengabe eskatzen diot, eta berorren mirabe hauen monasterio guztietan ere hala egiten da; egunetik egunera aurkitzen ditut haietan harri eta zur uzten nauten arimak. Badirudi gure Jauna aukeratzen ari dela, gure berri nork ematen dien ez dakidan lurraldeetatik, etxe hauetara ekartzeko.
‎3 Beraz, altxa dezala bihotza berorren jauntasunak, eta ez dakiola burutik pasa Jainkoak hala eratu ez duenik, nik ziurtzat baitut Haren Maiestateak nahi izan duela, berorrek Jainkoaren zerbitzurako izan dituen desirak orain egitez bete ditzala; bada, luzaro egon da lan egin gabe eta gure Jaunak bertutearen alde lan egingo duenaren premia du, jende xume eta pobreek, haren zerbitzua baino besterik nahi ez badugu ere, gutxi egin dezakegulako, Jainkoak nork babesturik ematen ez badigu. Izan ere, gaiztakeriak hainbesteraino hartu ditu goiak eta handikeria eta ohorea, hankapean izan behar lituzketenen aldetik ere, hain goian ezarria da, non Jaunak berak ere kreaturen laguntza nahi duela baitirudi, haiek gabe bertutea garaile ezartzeko ahaltsua izan arren; bertutearen alde egiteko hartu zituenek huts eman diotelako, eta horrela, ustez, lagun diezaioketen pertsonak aukeratzen dituelako.
‎moja hauek hain pozik daude, gauza hauek beraiek ukituko ez balituzte bezala; aita Gracián, berriz, harri eta zur uzten nauen perfekzioaz. Jainkoak altxor preziatu bat du haren ariman, belzkeria horiek airatzen dizkiotenen alde berariazko otoitzaz, San Jeronimok bezalako alaitasun batez eraman baititu.
‎5 Prelatuek azter dezatela dioen horri dagokionez, oso ongi izan daiteke eta berorren aitatasunak agindu diezaioke; izan ere, argi dago ez duela hark ezer egingo berorren aitatasunaren baimenik gabe, eta, nik uste, horren berri emango diola. Aita Salazarren eta nire artean den adiskidetasun handia eta egiten didan mesedea ez dut ukatuko nik sekula; hala ere ziurtzat dut, niri hau egitera gehiago eragin diola gure Jaunaren eta beronen Ama bedeinkatuaren zerbitzuak beste inolako adiskidetasunak baino; izan ere, uste dut, bi urtean ez dugula ikusi elkarren gutunik.
‎2 Gure Jaunak seme alabak emango zizkiola idatzi niola dioenari dagokionez, orain berresten dut eta izango dituela itxaro dut Haren Maiestateagan. Nik ez diet inoiz kasu handirik egin Pedro Ahumadak zituela zioen asmoei, eta orain ere ez diet egiten?, eta hain nago aspertua horietaz, non, kontzientzian jarri ezean, guztia alde batera utziko bainuke, eta halaxe nuen erabakirik, baina Perálvarezek esan zidan berorri mindurik nagoela irudituko zitzaiola, San Joserenari zegokion negozioa zelako.
‎Izan bedi bedeinkatu betiko. Muin egiten diote eskuetan haren jauntasun txit argiari askotan; nik eta gainerakoek, berriz, arreta berezia dugu haren jauntasun txit argia gure Jaunari gomendatzeko, urte askoan gorde dezan.
‎gure ahizpa maite maitea den Elena Jesusenari abitua ematea. Berorren jauntasun txit argiak hemen doan haren gutunean ikusiko duenez, gure Jaunagan itxaro dut haren aintza handirako izango dela eta beraren Ama aintzatsuaren Ordena santu honen onerako, eta gehiago zerbitzatuko duela bere otoitzez berorren jauntasun txit argia, santutasunean hazi ahala, Jainkoaren aurrean hobeki hartuak izango baitira.
‎7 Pena handia emango lidakeena da, haren jauntasun txit argia, niri leporatu dizkidaten gezurrak direla-eta, nirekin oso pozik ez egotea, Jaunagan bihotz bihotzez maite dudalako haren jauntasuna. Eta hari, nik maite edo ez hari, ezer ez badoakio ere, maite dudala hark jakiteaz kontsolatzen naiz; bada, gure Jaunari ere ez doakio ezer maitatua izateaz edo ez izateaz, baina horrekin soilik kontentatzen da; izan ere, egiaz maitasuna dagoenean, egintzetan agertzen da berehala eta maiteak nahi duenetik ez irtetean.
‎7 Pena handia emango lidakeena da, haren jauntasun txit argia, niri leporatu dizkidaten gezurrak direla-eta, nirekin oso pozik ez egotea, Jaunagan bihotz bihotzez maite dudalako haren jauntasuna. Eta hari, nik maite edo ez hari, ezer ez badoakio ere, maite dudala hark jakiteaz kontsolatzen naiz; bada, gure Jaunari ere ez doakio ezer maitatua izateaz edo ez izateaz, baina horrekin soilik kontentatzen da; izan ere, egiaz maitasuna dagoenean, egintzetan agertzen da berehala eta maiteak nahi duenetik ez irtetean. Hauetan nik ezin dut ezer egin haren jauntasun txit argiaren zerbitzurako, konturaturik, haren borondatetik ez irtetean baizik.
‎7 Horretan ahal dudana egin dudanez gero, benetan diotsot berorri, lehenengo datorkidana ez dela pena, poza baizik; ez dakit zer izan den. Katalina Tolosa bedeinkatuagatik soilik, haren gutunak irakurri ditudanean, hainbeste ahalegin egin baitu, uste dut hari poz emateagatik egin nahiko nukeela.
‎Frantzisko Salcedori esan beti nire kontuak. Arrazoi du hura maitatzeaz, santua baita. Osasunez oso ongi doakit.
‎Ezin dut ulertu aita frai Buenaventuraren kontu hori, nire ustez, berorren agurgarritasunak idatzi baitzidan agintea kendu ziotela; bada, kendu bazioten, nola agintzen du fraideen atxilotzea?; berriro karguan jarri ez badute behintzat. Jainkoak mesede handia egin digu, gure aitak hain bakez eraman dituelako gauzak; eta eragozten ez badiote, hark hobeki amaituko du; horrela izango dela uste dut Haren Maiestatearengan.
‎Esan biezat berorren agurgarritasunak nola dagoen, Jainkoarren, aita Miseriaren eskuz idatzia bada ere, kontentatuko naiz; esan biezat ezer behar duen ere; eta ez izan ezeren penarik, gauzak hobekien doazela dirudienean orain baino nahigabetuago egoten bainaiz ni. Badaki Jaunak beti nahi duela Haren Maiestateak komeni zaiguna egiten duela ikus dezagula. Hau hobeki uler dadin eta beraren obra dela ager dadin, baimentzen ditu milaka zorigaitz.
‎Oinutsen oso alde dago; orain Toledoko artzapezpiku egin dutena da. Uste dut harekin izan dela tokiren batean Luisa anderea eta arreta handiaz agertu ziola negozio hau, adiskide handiak baitira, eta Luisak idatzi zidan. Laster etorriko da eta jakingo dut gainerakoa.
‎Berorren jauntasunak hitz egin biezaio, mesedez, eta esan guztian berorren iritzia. Lau lau hitz egin diezaioke; on ona da eta merezi du harekin halako tratua izatea; eta berorregatik, beharbada, egitera jarriko da. Hau ikusi arte, arren, ez diezaiola atea erakuts.
‎3 Gutun hori Jainkoaren Amareneko ama prioreari bidal biezaio, ustez on egin zidan sendagai bat baitoa harentzat. Pena handia dut haren gaitzagatik, urte hauetan biziki sufriarazi didalako; min hori benetan latza da. Bai nekea hartu duela sendabelarra niri bidaltzeko!
‎Elkar ikusi arte ez naiz ausartzen zer asmo dudan esaten. Jakin beza egunetik egunera askeago nagoela, eta pertsona horrek Jainkoa iraindu duela ziur banengo[?]; izan ere, nire beldurrak hortik doaz; kasu honetan erortze eta arrisku handiak ikusi ditudalako, eta arima hori oso maite dudalako (Jainkoak beraren ardura eman didala baitirudi), eta zenbat eta tolesgabeagoa izan, beldur handiagoa ematen dit eta horrela gustuko dut hark alde ziurretik ibili nahi izatea; hala ere, bizi honetan ez dago eta ez da komeni oso ziur egon gaitezen, gerran baikaude eta etsai ugariz inguraturik.
‎2 Badu berorrek nahikoa motibo pozik egoteko, nik ez baitut ulertzen poz handiagorik Jainkoak biziera batera dei egin eta, Haren Maiestatea zerbitzatuz besterik gabe, imajina daitekeen baino askotaz atsegin handiagoaz bizi baitaiteke. Jaunagan itxaro dut haren zerbitzu handirako izango dela.
‎1 Jesus. ...u Santuaren grazia izan bedi berorrekin, ene aita, eta ordain biezaio berori ikusteko izan dezakedan itxaropenarekin eman didan poza; izan ere, poz handia izango da niretzat, eta horrela eskatzen diot berorren agurgarritasunari, gure Jaunaren maitasunagatik, eman dezala agindua hori bideratzeko; izan ere, poz hau ez izateak ematen duen pena ez da itxaroten denean bezain handia izaten, eta nik uste dut Haren Maiestatea horretaz baliatuko dela.
‎4 Badoa bidaiaria oso ongi prestaturik, eta zenbat eta tratu gehiago dudan harekin, esperantza handiagoa dut ongi egingo dituela gauzak. Hemen eztabaida izan dugu, erregearen gutuna bi kopiatan egitea nahi nuelako nik, lehen posta zerbitzuan Montoia kalonjeari bidaltzeko, orain haren amari bidaltzen diodan paper orrian; eta kalonjeari idazten diot orain eramango den gutun hau; bestela, gure aita bikario nagusiaren esanera jartzera doazen bi fraideek eramango dute.
‎ematen digunean. Honezkero, badirudi, gure Jaunak ez diola hainbesterako baimenik ematen, eta itxaro dut Haren Maiestateak egiak agerian uzteko eran antolatuko dituela gauzak.
‎5 Jainkoaren maitasunagatik, berorren aitatasunak uste badu hura konbentzitzea hobeki lor daitekeela, idatz biezaio fraideren bati. Nik uste dut, itzal handiagoa duten moja batzuk komeni zaigula hara eramatea eta hain gauza garrantzitsuak behar den bezala kudeatuko dituztenak.
‎2 Gure Jauna goresten dut berorrek duen mundua uzteko gogoa ikusirik, hainbesteko desengainua ezin etor daitekeelako goitik izan ezik, eta horrela itxaro dut haren jainkozko errukian, berorrek bene benetan zerbitzatuko duela, hain desira onei Andre Mariaren, gure Ama eta Zaindariaren, egiazko alabaren egintzekin erantzunez; eta, egiaz, nik ez nuke nahi, egun bakar batez ere, hain dei handia eragozterik. Honetan dudan asmoa garbi garbi adierazi nahi diot berorri, dagoeneko gure ahizpa eta ene anderea baita.
‎12 Ikus beza Velascoren gutun hori, eta begira beza ongi berorren arrebak begitan hartua ez ote duen eta ez ote den ez duelako harekin tratatu eta nongoa den ez dakielako; guri zerbait gertatuz gero pena handia hartuko nuke, biziki maite baitu. Hari, aita frai Pedro Fernández maisuari eta on Luisi zor diegula, uste dut, dugun on guztia.
‎Horrela igaro behar da bizitza. Eta, arrazoiz mundutik aldenduak egon behar genuenok hainbeste eginbehar baitugu harekiko, ez bedi harritu berori, hemen egon naizen denboran egonik ere, ez dut hitz egin ahal izan ahizpekin (bakarrean esan nahi dut, batzuek gogo bizia bazuten ere), ez dudalako izan astirik. Eta, Jainkoa lagun, ostegunean joango naiz, hutsik gabe.
‎Idatzirik utziko diot berorri, labur bada ere, diruak eramaten dituenak eraman dezan gutuna; diruak ere eramango ditu; dagoeneko hiru mila erreal prest daudela diote, poztu naiz benetan? eta kaliz bat oso ona, ez du zertan izanik hobea, eta hamabi dukat eta erreal bat zela uste dut haren balioa, eta egitearena, berrogei erreal; horiek izango dira hamasei dukat hiru erreal gutxiago. Guztia da zilarrezkoa.
‎Konturatzen naiz ez dudala merezi berorrek egiten didan mesedea, erantzuteko izan dudan atzerapenari begiratzen bazaio; hala ere, badakit berori oso santa ikusteko nahia dudala? Ama prioreak ez du idazten orain ezer nire Mariana andereari buruz, eta horregatik uste dut hura joana izango dela.
‎aldeko botorik ematen ez badiote, ea nola behartuko ditudan nik nahitaez moja hartzera, beraiek eta prelatu batek ere aldekorik ematen ez badiote? Eta ez beza pentsa berorren agurgarritasunak aita Oleari axola dionik, berak idatzi baitik ez duela harekin kalean doan edozeinekin baino interes handiagorik; kontua da, nire bekatuengatik, hainbesteko karitatea jarri duela egin ezin daitekeen eta nik lagundu ezin diodan gauza batean; horregatik erruki handia eman dit. Eta, egiaz, ahal izanez gero ere, berari ez dagokio nahi ez dutenekin geratzea.
‎Nirekin behintzat gutxi aterako luke, dakidanez kontzientziaren aurka dela jakinik, mundua hondatuko balitz ere. Eta, hala ere, berak dio ez duela harengatik interesik, kaletik doan batengatik baino handiagorik. Hau bizitza; zer egingo ote luke interesik balu!
‎3 Alkabalaren kontua konpondu delako biziki poztu gara nire neba eta biok; harrigarria da zein maite dituen hark, eta itsatsi egin zait niri ere. Poztu naiz liburuak bidali dizkielako, eta baita ene aita priore santua beroriekin hain atsegin agertzen delako ere.
‎4 Beraz, ene aita, Angela poz pozik dago eta berarekin aitortu da; eta pozik handiena da, Paulorekin izan zenez gero, inorekin ez zuela haren arimak bihotz altxagarririk ez pozik. Orain, harekin zuena bezainbestekoa ez bada ere, soseguz eta pozik dago, eta arima haren esana egitera jarria dago, hori harentzat bihotz altxagarri handi handia baita; izan ere, bizi osoan horretara ohitua izanik, Paulo ondoan izan gabe, egiten duen ezerk ez du kontentu uzten, ez zuen uste ezertan asmatzen zuenik, eta nahi bazuen ere ezin zuen beste inoren mende jarri.
‎13 Nahigabe handia eman dit ene aita priore santuaren gaixotasunak; erregutzen diogu Jainkoari haren alde. Eman biezat haren berri, eta Delgadori buruz zer berri den, eta beraren ama Beatrizek ezer utzi dion eta etxera itzuli behar duen haren ahizpari; eman goraintziak komeni dela uste duen guztiei, eta gera bedi Jainkoarekin, asko luzatu bainaiz eta baita poztu ere ongi daudela jakiteaz, batez ere berorren agurgarritasuna ongi dagoela jakiteaz, ama priore hauen kezka baitut, zertara etorri diren ikusiz. Jainkoak gorde biezat, ene alaba.
‎7 Gauza handia izan da berorren jauntasunak markes jauna hain aldeko izatea, asko doakiguna delako. Jaunak nahi beza berri ona etortzea, hemengoari dagokionez, berori tartean dela, guztia ongi egingo delako itxaropena baitut Harengan. Ni aita Oleari gaitz egingo dioten gutunak idazteko axolagabe egon naiteke, berorren jauntasunari idatzi behar zaiolako.
‎Ezinezkoa da Haren Maiestateak hainbeste okerri aurrera egiten uztea, haiei antzematen hasi denez gero. Egunetik egunera hobeki ulertuz noa otoitzaren fruitua, eta Jainkoaren aintzagatik soilik, beste batzuen erremedioa eskatzen duen arima batek zer izan behar duen haren aurrean. Sinets beza, ene aita, betez doala monasterio hauek egiten hasi zirenean izan zen desira, hau da, lagundu diezaiela beraren aintza eta zerbitzurako beragana jotzen dutenei, emakumeok beste ezertarako ez baikara.
‎10 Atzo anaia frai Diego etorri zen Salamancatik (bisita egin zuenean berorrekin hemen izan zen bat), eta esan zidan, San Lazaroko errektorea beharturik arituko zela arazo honetan niri zidan maitasunagatik, hau esateraino: horretan jardun ahala gehiago konbentzitzen zela, erabat Jainkoaren kontrakoa zela, baina ezin zuela gehiago ama prioreak ekin eta ekin egiten ziolako, eta Salamanca osoan gaizki hitz egiten zela erosketa horretaz eta Solís doktoreak esan ziola, kontzientziaz ez zutela haren jabe egiterik, ez baitzen ziurra. Eta tratua amaitzeko halako presaz, nire iritziz, maltzurkeriaz aritu dira, nik jakin ez nezan, eta gutun horretan ikusiko du alkabalaz sei mila dukateraino iristen dela.
‎Lorenzo Cepeda da neba hori eta ez zen etorri itsasontzi horretan. Hura etortzen zenean, Perálvarezen etxea zuen harentzat. Perálvarez:
‎5 Bidali nuen berorren gutuna aita frai Pedro Garbikundekori, Alacalán baitago errektoreorde; gure aitak utzi zuen handik igaro zenean, eta uste dut haren falta handia sumatzen duela. Orain Daimielen dagoela esan didate; laster Malagónen izango da eta ongi dabil, Jainkoari eskerrak.
‎Harira ez badator ere, ez du axola, esan dudanez, hortik onura ateratzen badugu. Beraz, gure Erregeak era askotara darabil bakea eta maitasuna arimekin harremanetan, egunero sumatzen dugunez, bai otoitzean bai handik kanpo; kontua da guk, esan ohi den bezala, konplimenduzkoa dugula Haren Maiestatearekin. Kontuan izango duzue, ene alabak, Emazteak eskatzen duena eskatzeko zertan dagoen puntua, Jaunak beragana eramaten bazaituzte; eramaten ez bazaituzte, ez etsi, Jainkoarekin izan dezazuen edozein maite harremanetatik, oso aberats geratuko baitzarete, zeuen aldetik huts egiten ez baduzue behintzat.
‎Eta uste dut baietz; ez dakit ergelkeria den. Maitasuna borondateak bidaltzen duen gezi bat dela iruditzen zait, eta honek, berak duen indar guztiaz badoa, lurreko gauza guztietatik aske eta Jainkoari soilik emana, egi egiaz zauritu egin behar du Haren Maiestatea; horrela, maitasuna den Jainkoagan beragan murgildurik, handik irabazi handi handiekin itzultzen da, esango dudanez. Eta beraz, informazioa jaso zen gure Jaunak otoitzean hain mesede handia egin dietenengandik, murgiltze santu honetara eramanak izan baitziren gainezkaldi batekin, kanpotik ere ez zeudela beren senean ikusteko eran; bada, hauei galdeturik zer sentitzen duten, inola ere ez dakite esaten, ez zuten jakin, ezta ezin izan zuten ulertu ezertxo ere maitasunak han duen jokaeraz.
‎Prelatuak ikustea nahi ez lukeen gauzaren bat egiten duen prioreak, ezinezkotzat jotzen dut bere ofizioa ongi egitea; Jainkoaren zerbitzuan zuzen ez doan seinalea baita, haren ordezkoak hori ez dezala jakin nahi badut. ...u zorrozki eta egon daitezen saiatu, prioreagan nahiz ofiziodunengan bitartekoak jarriz edota beste urrats batzuk emanez; izan ere, gezurrik esan ez arren, gerta daiteke gauza batzuk ezkutatzea, eta ez da arrazoizkoa guztia ez jakiterik, beraren gobernupean bizi direnen burua izanik, izan ere, gorputzak ez du izango gauza onik egiterik bururik gabe, hori baino gutxiago ez baita?, erremediatu behar duena hari esan gabe utziz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
dut 31 (0,20)
du 16 (0,11)
duela 7 (0,05)
duen 6 (0,04)
zuela 5 (0,03)
zuen 5 (0,03)
baitut 4 (0,03)
dudala 3 (0,02)
dugu 3 (0,02)
dute 3 (0,02)
zutela 3 (0,02)
dudalako 2 (0,01)
dudan 2 (0,01)
duelako 2 (0,01)
badu 1 (0,01)
badugu 1 (0,01)
baitugu 1 (0,01)
baitute 1 (0,01)
baitzuen 1 (0,01)
dituen 1 (0,01)
ditugun 1 (0,01)
ditut 1 (0,01)
duena 1 (0,01)
dugula 1 (0,01)
dugulako 1 (0,01)
dugun 1 (0,01)
dutela 1 (0,01)
duzue 1 (0,01)
duzuela 1 (0,01)
gaituen 1 (0,01)
lukete 1 (0,01)
nuen 1 (0,01)
zutelako 1 (0,01)
zuten 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
ukan hura maiestate 22 (0,14)
ukan hura aintza 3 (0,02)
ukan hura zerbitzu 3 (0,02)
ukan hura arima 2 (0,01)
ukan hura entzun 2 (0,01)
ukan hura erruki 2 (0,01)
ukan hura jauntasun 2 (0,01)
ukan hura poz 2 (0,01)
ukan hura ahizpa 1 (0,01)
ukan hura aita 1 (0,01)
ukan hura alde 1 (0,01)
ukan hura argi 1 (0,01)
ukan hura atsegin 1 (0,01)
ukan hura baino 1 (0,01)
ukan hura balio 1 (0,01)
ukan hura behar 1 (0,01)
ukan hura berori 1 (0,01)
ukan hura berri 1 (0,01)
ukan hura besterik 1 (0,01)
ukan hura burutu 1 (0,01)
ukan hura egintza 1 (0,01)
ukan hura eman 1 (0,01)
ukan hura ere 1 (0,01)
ukan hura esan 1 (0,01)
ukan hura eskatu 1 (0,01)
ukan hura esku 1 (0,01)
ukan hura ez 1 (0,01)
ukan hura ezer 1 (0,01)
ukan hura falta 1 (0,01)
ukan hura gaitz 1 (0,01)
ukan hura gauza 1 (0,01)
ukan hura gidatu 1 (0,01)
ukan hura gutun 1 (0,01)
ukan hura halako 1 (0,01)
ukan hura heriotza 1 (0,01)
ukan hura hitz 1 (0,01)
ukan hura ikusi 1 (0,01)
ukan hura ilundu 1 (0,01)
ukan hura interes 1 (0,01)
ukan hura iraindu 1 (0,01)
ukan hura jabe 1 (0,01)
ukan hura jainkozko 1 (0,01)
ukan hura jakin 1 (0,01)
ukan hura jarraitu 1 (0,01)
ukan hura jasan 1 (0,01)
ukan hura joan 1 (0,01)
ukan hura kale 1 (0,01)
ukan hura kasu 1 (0,01)
ukan hura konbentzitu 1 (0,01)
ukan hura lortu 1 (0,01)
ukan hura maitasun 1 (0,01)
ukan hura maitatu 1 (0,01)
ukan hura maite 1 (0,01)
ukan hura ni 1 (0,01)
ukan hura on 1 (0,01)
ukan hura otoitz 1 (0,01)
ukan hura sumatu 1 (0,01)
ukan hura tratatu 1 (0,01)
ukan hura urratu 1 (0,01)
ukan hura zer 1 (0,01)
ukan hura zerbitzatu 1 (0,01)
ukan hura zu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia