Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 988

2000
‎ERRAN berri dizut ezen osaba Joanikotek etxeko historia haiek idealizatu zituela, baina ez ote zuen hark arrazoin apur bat ere, jaun André. Ez ote dugu aski, arrazoin horren frogatzeko, Nafarroako erregina Margaritaren Heptameron eta Axularren Gero elkarren ondoan ipintzea eta konparatzea, ikusteko zein denborak ziren batarenak eta zein bertzearenak?
‎Eta, adarretarik ibili gabe, kontatu zidan nola Leon X. aita sainduak Tetzel monjea igorri zuen Alemaniarat indulgentzien saltzeko, eta bekatuen barkamenduaren desenkusarekin diru egiteko, azken finean, eta Lutherok ez zuela hura jasan ez pairatu, eta orduantxe erreboltatu zela.
‎ZER gehiago erran diezazuket jaun Marcelez, jaun André? Oroit dezaket, konparazione, nola irakatsi zigun latineko dikzionarioa erabiltzen eta nola egun haietan erran zigun ezen dikzionarioa hitzen logela zela, eta hantxe genuela hura, guk noiz zabalduko zain, hitzek ezkutatzen zituzten ametsak eskura genitzan. Eta erran zigun, halaber, ezen dikzionarioa baso bat ere bazela, non pagorik lerdenenaren iduriko hitzak aurki genitzakeen edo belarrik xumeenaren idurikoak; eta zerurat beha zeuden hitzak zeudela, eta lurrari beha zeudenak eta lurrean sartzen zirenak, bertze hitzen ongarri bihurtzeko; eta hitz gozoa, komunzki eta eskuarki, ederra zela, eta hitz garratza eta pozointsua, itsusia; baina bazirela hitz gozoak, gozoaren gozoaz gibela eragin ziezaguketenak, okaztagarri egin arteraino, nola izan ohi baitziren usu gorteko poeten hitzak, kapare eta handikien zerbitzuetarat zeudenenak eta haien faboreen eskertzeko skribatzen eta deklamatzen zutenenak, eta bazirela hitz garratzak eta pozointsuak ere, garratzaren garratzaz eta pozoinaren pozoinaz eder bihur zitezkeenak, nola gertatzen baitzen osaba Joanikotek hain atsegin zituen Rabelaisen edo Quevedoren luma satirikoetan...
‎Eta, haren izena ezagun egiten bazitzaidan ere, zeren jaun Marcel prezeptorearen ezpainetarik noizbait aditua bainuen, Bartolomé de Carranza artzapezpikuarenarekin baterat, zerbait gehiago jakin nahi izan nuen, eta orduan kontatu zenidan nola Barasoaingo doktoreak Fernando Katolikoaren indar armatuetarik ihesi ibili behar izan zuen, haren familiakoak Nafarroako errege legitimoaren aldekoak zirelako; nola apez ordenatu ondoren urte luzeetan Salamancan irakasle izan zen, Frantzisko Vitoriakoarekin batean, eta gero Portugalerat joan zen, non Coim brako unibertsitatean aritu baitzen, luzaroan han ere; nola, gero, Carranza artzapezpikuaren defendatzaile izan zen, Europa osoan sonatua izan zen auzian, eta nola hargatik gogotik sufritu behar izan zuen, halako tailuz, non etxean preso eduki baitzuten denbora batez, errege Filipe II.aren manuz; nola Erromak, ondoren, Toledoko artzapezpikuaren kasua bere gain hartu zuen, eta nola Mar tinek, halatan, Erromarat joan behar izan zuen, non aita saindu Pio V.ak kardinal izendatu nahi izan baitzuen bi aldiz, nahiz eta bere xedea ez zuen bete ahal izan, errege Filipe II.ak hatsarretik beretik eragotzi ziolako, zeren lau akusazino baitzituen doktore nafarraren kontra: lehena, ez zuela onartzen Espainiak Nafa rroa bereganatu izana; bigarrena, Martinek erraiten zuela ezen erregek gorrotatzen zuela eta hargatik ez zuela haren Gorteetan kargurik; hirugarrena, nafarra zela eta Albre ten aldeko familia bateko kide eta partaide; laugarrena, Franziaren laguna zela eta Frantziako kulturakoa; eta kontatu zenidan, finean, nola Mar tinek ospitale batez dotatu eta hornitu zuen bere jaioterria, Barasoain, hil ondoren.
‎nola espainiarrentzat izanen bainaiz frantses hemen Salamancan gauzak okertzen bazaizkit, zaude segur, Jainkoak ez dezala nahi, Doctor Navarrus ekin gertatu zen bezala. Eta horrela, bada —segitu zenuen—, nola bainekien ezen Miguel de Sandoval Salamancan zegoela, zeren kartazko harremanak bainituen harekin, hura Bordeleko unibertsitatetik Espainiarat itzuli zenetik, eta nola geratua bainintzen harekin ezen elkarri lagunduko geniola edozein hersturaren aitzinean, hala, Espainiarako bidea hartzen nuela, haren etxerat joan nintzen, non egin bainuen denbora bat, harik eta, Miguel de Sandovalen beraren esku luzeari esker, unibertsitateko latin irakasle izaiteko zortea izan nuen arte....
‎Eta, halako batean, geure izenaren hotsak itsutzen gaitu, eta zernahi egiteko prest izaiten gara, baita geure izenaren izenean bertzeena estaltzeko eta zanpatzeko ere. Ordea, izenetarik eta hotsetarik haratago biziko bagina, izenik ez duen Hura edirenen genuke, izenik ez duelako berez dena eta izen guztiak bere baitan biltzen dituena, eta edirenen genuke, halaber, agian, geure zinezko izana... Horregatik, hartaraz gero, noiz eta neure buruari galdetzen baitiot zer naizen, katoliko edo protestant, ihardespen bera emaiten diot:
‎Eta osaba Joanikotek erraiten zuen hura ezinezkoa zela, zeren eta tigre bezatzaile andaluzak argi eta garbi adierazi baitzuen ezen tigrea ez zela etxeko abereen eta kabaleen kontra oldartzen, nola guztiek frogatu ahal izan baitzuten, piztiaren bi urteko gatibualdian. Harik eta urbiaindarren artean bertze berri hura zabaltzen hasi zen arte, zeren baitzirudien ezen, berri haren arabera, piztiak Pagabasoko leizea hartu zuela habiatzat.
‎Halarik ere, erran behar dizut guztiz sinetsia nagoela ezen Nafarroa osoa apurka gaztelaniaren alde jarri genukeela, nola egin baitute jada Nafarroako handikiek eta noble gehienek, guztiek ez erraiteagatik, zeren eta gaztelania baita Espainiako inperioaren hizkuntza, mundu zaharra eta mundu berria uztartzen dituena. Berdinzki erran diezazuket ezen Kristok manatu zigula mundu zabalerat eraman behar genuela haren dotrina, eta, nola gaur egun gaztelaniaz den mundu zabala, eta gaztelania bera ere den mundu zabala, ez euskara, hala, gaztelaniaren alde egoitea da Jainkoaren alde egoitea, mundu osoaren ebanjelizatzeko.
‎Geratzen ez zen bakarra osaba Joanikot izaiten zen, zeinak bere usantzarekin segitu baitzuen: Urbiaingo elizarat aldika joaitekoa... eta hark garbi erakutsi zuen hatsarretik ezen osaba Joanikotek ez zuela aita Bartolome atsegin, nola honek ez baitzuen hura.
‎Baina erran dut, halaber, ezen, ondo zegoenean, betiko Mattin genuela hura, bihoztuna eta ausarta, halako tailuz, non egun batean erran baitzuen, tigrearen kontu hura zela kausa:
‎Izan ere, osaba ez bezala, guztiz gogara nengoen ni. Eta gogara nengoen, zeren napolitarraren solasaldia ikasbide ezin hobea bainuen Italiako lengoaian abantza nendin eta aitzina egin nezan; eta gogara nengoen, halaber, zeren mutil hura atsegin bainuen, traza ona hartzen niolako eta iduritzen zitzaidalako ezen zinez eta minez ari zela, eta ez zutela haren begiek gezurrik erraiten. Eta, nola gainerat desegokitzat eta bidegabekotzat jo bainuen osabaren partehartze hura, gonbidatuari zor zion errespetuari eta begiruneari faltatzeagatik, hala, hargatik edo, erran nion:
‎Jauregirat bildu zen jende hartarik, jaun André, hiru gizon aipatu eta bereiziko nituzke: haietarik bat kalonje bat zen, don Claudio izenekoa, dukearen konfesorea zena eta dukeak bidaia guztietan eramaiten zuena, badaezpada, zeren nehork ez baitaki zein izan daitekeen Jainkoaren nahia eta borondatea, eta dukeak bere ondoan nahi zuen hura heriotzako orenean; bertze biak, berriz, bi toreatzaile haiek ziren, Curro Banderas eta Paco Corrales zeriztenak: azken honek torero ausart bezain adoretsuaren fama zuen —ongi irabazia, bertzalde, kontatzen ziren erdiak egia izaitekotan—, zeren erraiten baitzen, konparazione, ezen, ehun zezenez goiti toreatu eta lau adarkada larri izan zituela, eta ehunez goitiko haien artean hiru zezen hil zituela, haiek toriletik atera bezain sarri, paratzen zelarik, hartarakotz, toriletik beretik hamar bat urratserat, hanka bat belauniko, lantza eskuan tinko... eta harekin egiten ziola buru zezenari, zeina, bere lasterraldian, lantza topatu eta ziplo eroriko baitzen, toreroak bere" lantzean" asmatzekotan, noski; edo, huts eginik, toreroa bera harrapatu eta adarkatuko zuen zezenak, inarrosiko zuen airean itzulipurdika, hilko zuen segurki.
‎Baina lehendik erran nizuke, benturaz, nola iragaiten genituen gauak osabak eta biok, ostatu edo benta bateko gela berean komunzki, nor bere ohean eta Arkimedes zoko batean, ene hainbat jokabideren ulertzeko inportant izan daitekeelakoan. Izan ere, osabak zurrunga egiteko ohitura zuen, eta, nahiz eta gehienetan ez nituen haren zurrungak aditzen, loak ni hura baino lehenago hartzen ninduelako eta behin loak hartuz gero nekez itzartzen nintzelako, halarik ere, guti batzuetan, astean behin edo, hura ni baino lehenago lokartzen zen, eta halakoetan ez nuen gozorik izaiten, zeren urduri jartzen bainintzen eta nekez hartzen ninduen loak eta nekez egiten nuen lo handik aitzina eta, egiten nuenean ere, urduri egiten nuen,... Eta urduritasunak ezinegona ekartzen du, eta ezinegonak ez ohiko jokabidea...
‎Eta behatu nion berriro Pedro Huiziri, eta irri harro urrun bat egiten sumatu nuen oraingoan, osabari aditzerat eman nahi balio bezala ezen ez zuela haren aburua aintzakotzat hartzen; bertze jauntxo guztiak, berriz, harri eginik zeuden, norat beha ez zekitela... eta haietarik bat ere ikusi nuen eskua bekokirat zeramala, iduri zuelarik ezen zeinatzerat eta aitaren egiterat zihoala; eta, haien artean, aita bakarrik izan zen garbiki irri egin zuena.
‎aita Humberto, bihotz oneko indiar batzuekin lan egiten ari dena, eta zuek bezalako jendearen beharrean dagoena, bere asmoen aitzina eramaiteko. Nahi baduzue, gomendiozko karta bat skriba diezaioket... zeren, baldin hark nahi duena zuek baduzue, eta baldin zuek nahi duzuena hark badu, harri batez jo baititzakegu bi txori...
‎Joxe Aberasturiri berdin zitzaizkion kontsiderazione haiek, zeren gogaiturik baikenuen hura orduko, geure iritziekin eta geure ideiekin, eta zeren haren asmoa misionearen ondoan zeuden etxalde haietarik batean enplegatzea baitzen... edo handik Potosirat joaitea, baldin gauzak okertzen hasten bazitzaizkion.
‎Adi egon, bada, zeren kontatuko baitizuet nola sendatu zuen Avilako Teresak gure aita —eta ikusirik ezen guztiek kasu egiten zidatela, nahiz eta zaldunek, artean, mesfidantzaz behatu, aitzina segitu nuen, hiztun onen antzera, hitzaren jabe—: ...ren begiak martiri batenak ziren, haren hatsa hauspo hautsi batena zen... eta han eta hemen garau gorri zornetsu batzuk bihitu zitzaizkion, guztioi goragalea eragiten zigutenak; eta ez zegoen, ez, hilik, baina, hilik ez zegoen arren, hila baino hilagoa zirudien, hatsa eta kiratsa zeriola; eta, hala, aita sendatzeko asmotan, etorri ziren hango eta hemengo medikuak, iragan ziren gure etxetik, eta ez zuten hura sendatzerik erdietsi; eta, hala eta halatan, lurraz eta lurreko faboreez etsirik geundèn egun batean, Urbiaindik iragan zen gizon bat —benedika dezala Jainkoak egin zigunagatik! —, erlikiontzi hau lepotik dilindaka zeramana; gizonak erraiten zuen ezen erlikiontzi hark santaren behatzezurrez zeuzkala —ezker oineko hatz lodikotearenak—, eta erran zigun ezen egun baten buru... " Mutila, ez didazu sinesten, baina erradazu:
‎Eta neure begien aitzinean hilotz bat nuen, zeina baitzen jaun Lorenzo Cortés zeritzan zaldunarena, eta nik, halarik ere, ezin kendu nuen burutik bertze iduri hura, aipatu berri dizudan nagusiaren alabarena, zeinak urtebete baitarama ohean eri... Zeren geure artean erran behar baitizut ezen Lorenzo munduko putakumerik putakumeena zela, bihotzaren inguruan bipera bat zuena, eta ez zuela haren alde, halatan, ez hatzik ez azazkalik emaiterik merezi... —eta, boza eztitzen zuela, erran zuen—:
‎—Emazteki onest hau sor Klara duzu, ene neskame leiala, Uraitzeko komentutik etorria... Edo, hobeki, ni nauzu haren neskame, zeren arrazoin baitzenuen, Joanes: goiti da beheiti eta beheiti da goiti.
‎...etan, usterik ezen paradisu hura noiznahi den fina zitekeela eta akaba... zeren eta Gorukik aipatu zigùn mehatxu hura baikenuen, bertzalde, bi tokitatik iristen ahal zitzaiguna, indiar gorrien aurkako borrokan indiar horiak eta gizon zuriak bat eginik zeudenez gero; eta gizon zurien artean jaun Santiago de Tapioles y Vi llarrín nuen nik gogoan, zeren, jaun hartaz denaz bezainbatean, ezin ahantzi bainituen haren erranetarat trabailatzen zen zaldunaren hitzak, jaun Julián Arévalorenak, noiz eta gomendatu baitzigun ezen ez geniezaiola Calatravako gurutzea zuen gizon printzipal hari ihes egin, erraiten zigula: " Eta, halarik ere, jakizue ezen, ihes eginen bazenute ere, guztia alferrikakoa litzaizuekeela, zeren jaun Santiago de Tapioles y Villarrínen osabetarik bat inkisidorea izan baitzen, eta ene nagusia haren eskolakoa da, eta ez luke, halatan, zuek atrapatu arte etsiko..." Eta bazegoen, finean, bertze mehatxu bat ere, zeren armadako arduradunak ere gure xerka ibil baitzitezkeen, bi soldadu haiek akabatu ondoren...
‎Eta gehienak oihuka hasi eta ibaiertzerantz abiatu ziren, hauek jauzika, haiek igeri, kaimanarenganik ihesi; eta guti batzuk perlesiak joak bezala geratu ginen... baita bizkaitarra ere, zeina baitzen, bertzenaz, ausartzia eta eskudantzia handiko gizona. Eta kaimanak aitzina egin zuen, neskatxa indiar batenganat, zeina baitzen besoa ezindua zuen hura, Italiako bertze neskatxa hura oroitarazten zidana, eta zeina bere lagunenganik apur bat ixtiturik eta gibelaturik geratu baitzen... Eta neskatxak fin gaitz egiterat zihoala zirudien, noiz eta Antonio Ibarbia gipuzkoarrak —nola baitzen urrikalmendua haren bertuterik bertutetsuena— oihu egin baitzion, indiarren mintzamoldean, adierazten ziolarik ezen sosega zedila, zeren berak salbatuko baitzuen.
‎Baina zer egin nezakeen nik, disimulatu baizen? Zeren, alde batetik, nola gizon hura baitzegoen itsuturik eta guztiz hertsirik, ezin egin bainezakeen indiarren defentsa eta apologia garbia, sugeen putzuan akabatu zutèn indiar haiek bezala akabatu nahi ez banuen bederen, eta zeren, bertzetik, ez bainuen buruan Gorukiren iduria baizen, pentsaturik ezen zerbait egin behar nuela haren alde, neure burua galtzerat utzi gabe.
‎Koadroarekin eta bertze fardel haiekin batean, gutun bat zetorren —oinordekoak eta etxeko jaun berriak skribatua, jaun don Pedro de Osorio zeritzanak, zeina baitzen ene aita defunktuaren anaia—, non jaun hil berriaren azken borondatea azaltzen baitzen... Gutun hartan, ordea, ez zen agertzen koadroko protagonistaren izenik eta, nola, bertzalde, koadroak berak ere ez baitzuen haren berri emaiten, hala, jakinminaren, galdegin nion amari: ‘Nor ote da mutil hori? ’ ‘Ez dakit —ihardetsi zidan— Adinagatik, zure lehengusuren bat izan daiteke... ’ Handik aitzina, zenbat ordu ez ote nituen egin koadroko neure lehengusu ustezkoaren aitzinean!
‎...ren gutizian, baina egia da, halaber, ezen, halarik ere, urrezko aro batean bezala bizi zirela, zeren deus guti behar baitzuten bizitzeko eta zeren haietarik nornahi baitzegoen prest, baita bere buruaren ukatzeko ere, baldin hura guztien onerako bazen, nola manatzen baitu ebanjelioak, nahiz eta haiek ez zuten artean Kristoren hitzaren berri... eta, aitzitik, guk gizon zuriok bai, nahiz eta gero ez dugun haren hitzik betetzen, zeren ipintzen baitugu bat bedera eta bat bederaren probetxua bertzeenaren gainetik.
‎Baina Joxek ez zuen hura jasan eta ihardetsi zion:
‎Haatik, zer zen haren finezia hura, arestian erran zizkidan munstrokeria haien ondoan? Eta nik ezin ahantzi nituen haren munstrokeriak, eta ezin ahantzi nuen Goruki, zeren eta hango indiarrak, beltzak eta gainerako miserableak zinez baitziren esklaboak, eta halatan aritzen ziren egun osoan egiteko batetik bertze egiteko baterat, azukre kanaberen artean, atsedenik gabe, kapatazek eta guardiek makilaz zein zigorrez zafratzen zituztela...
‎Eta nola sentitu nuen harenganat hurbiltzeko gogoa eta ene besoekin babestekoa eta musu emaitekoa...! Eta nola sentitu nuen istant batez ezen hura zela ene ama, eta ez nuela haren ausentzia ene amaorde Felisaren presentziaz bete ahal izanen handik aitzina, nola bete ahal izan bainuen ordu arte, zeren eta ama jainkosa bat izan baitzitekeen, baina jainkosa hauskor bat, eta jainkosaren ahuleziak eta haren hauskortasunak erakartzen ninduten erremediorik gabe! Eta zeren haren urruntasun hura urtu nahi bainuen jada neure bihotzaren arragoan, nola urtu ahal izan bainuen istant labur hartan, eta zeren neure mundurat ekarri nahi bainuen mundurat ekarri ninduena...
‎—Ba al dakizue ezen erregeren eta infantaren eztei zirimoniarako bertze ate bat eginarazi dutela Donibane Lohizuneko elizan eta zigiluz hertsi dutela hura, errege eta infanta bertatik iragan orduko.... Bada baldinba, nihaurk ere orobat eginen dut Villagrandeko dukearekin eta haren emaztearekin, eta, halatan, jauregian ate berri handi bat eginaraziko dut, haiek iragan orduko zigilatuko dudana.
‎Orga hartan tigre bezatzaile bat zetorren, Cádizko andaluz hitzontzi bat, gauzen erraiteko laketago zituena bide luzeak —bertze hamaika bidez eta kontrabidez osatuak—, bide laburrak eta xuxenak baino. Eta gizon hark, handik harat, hilabete osoa egin zuen gure etxean, aitari, Mattini eta etxeko morroiei erakusteko eta irakasteko zer zen eta zer ohitura zituen piztiak eta nola baliatu eta erabili behar genuen hura, ehizan egiteko.
‎—Loreak beren koloreetarik mintzatzen zaizkio Jainkoari eta beren koloreetarik dute Hura goratzen eta laudatzen, txoriek beren kantetarik, eta guk geure hitzarekin laudatu genuke, nola egiten baitute munduan diren poeta onek eta nola egin baitezakegu guhaurk ere haien skribu ederren irakurtzerakoan.
‎Jauregiaren aitzinean bazegoen menditik xuxenean zetorren iturri bat, gure osaba Bernabek egokitu zuena, hartarako pareta bat eraikiz eta paretan lehoi buru bat ipiniz, ahoa zabalik zuena, nondik ateratzen baitzen ura zurrusta hotsandi batean, aska errektangular zabal samar baterat isurtzeko. ...ta, eta, jakina, nola laurak ere ez baikinen geldi egoiteko mutilak, hala hasten ginen elkarri kilika, zirika eta zipriztinka... baita borrokan ere handik gutirat, anaiak anaien kontra beti ere —Markos eta Fabian, Mattin eta bion kontra—, harik eta, mila oihu eta bertze hainbat irriren artean, laurok uretan blai akabatzen genuen arte, jakin genekien arren ezen ez amak eta ez osaba izebek zutela hura laket eta hargatik debekatu zigutela elkar bustitzen ibiltzea, erraiten zutelako ezen ura azal xuloetarik sartu eta eragin gaixtoa izan zezakeela gure humoreen funtzionamenduan, nola baita medikuen eta bertze anitz jakintsuren sinestea egun ere. Ordea, borroka haiek, arestian erran bezala, mila oihu eta bertze hainbat irriren artekoak izaiten ziren, eta horrek ederki erakusten dizu ezen gehiago zutela idurizkotik zinezkotik baino.
‎—Aitortzen dut ezen osabak bekatu egin zuela eta gaztigua merezi duela, baina ez nuke hura sutan ikusi nahi... eta horregatik natorkizu, ama, zuk aita Bar tolomerengan izan dezakezun itzala eta eragina baliatu ahal izan ditzazun... —erran nion.
‎—Ama, osabari orain dela guti erran diodana erranen dizut zuri: maite zaitut zu, mundurat ekarri ninduzulako, eta maite dut hura, mundu honen barrenean bertze mila mundu daudela erakutsi zidalako. Eta biak maite nahi zaituztet eta biak maitatzerat entseiatuko naiz, zeren eta lehen giristinoak ere amorioan bizi izan baitziren, Paradisua lurrean eraikitzen zutela —eta, pausa labur bat egin eta behakoa zorrozten niola, erantsi nuen—:
‎Zeren egia bada ere, alde batetik, ezen amorosia erotasuna dela, ez ote dit amorosiak ere erakutsi bihotzaren egia, numeroetarik harat eta froga orotarik harat, eta ez ote du, halatan, bihotzaren egiak bere lengoaia propiala, eta ez ote da poesia lengoaia hori...? Zeren, zer sentitzen dut nik, eta norat eta noraino zabaltzen da ene mundua, Maddalenek amoriozko koplak kantatzen dizkidanean, eta zer dute haren hitzek, lurrean egonik izarretaraino bainaramate. Eta ez, ez uste ezen burua galdurik dudala eta neure buru galdutik ari natzaiala, zeren baitakit zer ari naizen erraiten eta nola, eta zeren, buru bihotzek ez baitute, benturaz, elkarren etsai izan behar, erremediorik gabe, nola uste izan baita komunzki... eta zeren, nagoen estatuan nagoela, buruak baitiotso bihotzari:
‎Hasieran gaizki bizi nuen ez dakit zenbatgarren emaztekia izatea hemengo buelta egiten, eta ez naiz, bistan da, Josefinaz ari. Lehenagotik banuen haren aferen aditzea administrari eta bulegariekin. Gero ohituz joan naiz, larrututa ere hotel batera eramanen ez ninduela etsita.
‎Edurnek pomada bat atera zuen bere botikinetik. Banuen haren ezagutza; gure ezkontetxean ez zen inoiz haren faltarik. Kristinak erosten zuen, Unairen kaskarreko ugarien sendabide.
‎—Ez nauk haren mando zaharraz bakarrik ari. Paratxutista ilaje eta jakanarru beltz horiekin museoren bateko beira arasa baten gibelean egon litekek bera ere.
‎Ez naiz inoiz haurkoi izan. Oraino aita amenean bizi nintzen, arreba Marixak, burutan hartzen dituen langintza orotan bezain lehiatsu, seme alabak munduratzeari eman ziolarik, eta, orduan ere, bide malkartsua nuen haren sabeleko fruitu negartien ikuspegian osaba berri bati omen dagozkion lilura eta zirrara agertzea. Duela zortzi urte, Kristinari emalegeak eten eta, farmaziatik itzulirik, haurra nahi zuela jakinarazi zidanean, kasik konortea galtzeraino zorabiatu nintzen.
‎—Ez epaitu hain arinki, baduk harengandik zer ikasia.
‎Potzolok baizik ez zuen zuzenbidean ematen ahal bizi nuen oker aditua. Ordainean, banuen harendako informazio balios antza. Gogorapen horrek arinaldia ekarri zidan eta arinaldiak, berriz, erretzeko gogoa.
‎Proba guztiak zauzkaagu, bakar bakarrik haren aitorpena falta. Hik alde eginda, lehen saioa egitekoa nauk harekin.
‎Argitzen ahal nion ez nuela haren gibelaldea bilatzen, gibelez aitzin egitea baizik, baina luzeegi joko zukeen. Eskutik ninderaman, korridorean barna zealdoka.
2001
‎Ez dakit zergatik eskatu nion horrelakorik. Beharbada, uste nuelako haren azala ukitzeko azken aukera izango nuela. Agian bihotza txikitzen zidaten puntaparisak ateratzeko modu bakarra nuelako.
‎Gustuko zituelako Oscarren musuak. Gustuko zituelako haren ezpain eszitatuak, lodiak, silikonaz puztuak bezala, desioz kargatuak.
‎Ez dut azkenean Borgesen libururik hartu; jakituria entziklopedikoegia zuen hark ere.
‎Eta Goienkaleko mamuak gogoratu nituen eta, leihoan, ni ere mamua nintzen. Inguruan gertatzen zenaren lekukoa, zakil monumentaleko gizon sufrituaren moduan, barrikaren ahotik burua atera eta mundua erdi harriturik eta erdi burloi erdikusten zuen hura bezala.
‎Zubietako zubiaren gainean gelditu nintzen eta ezezagunaren bizitasuna zuen hark niretzat. Zubia errekaren gainean altua eta mehea zen, arkua ematen zuen geziren bat jaurtitzeko tentsioan; baina tinko eta lasai zegoen, bazter biak batzeko baizik ez zela.
‎‘Itsasoan ito zen, zu jaio baino hiru hilabete lehenago, ’ erantzun zuen amak. ‘Horregatik duzu haren izena.’
2002
‎Pertseok eskuan zeukan Hiru Emakume Urdinen begi bakarra, eta ez zuen hura askatzeko inolako asmorik, hizkera adeitsu eta zertxobait handi ustekoarekin galdetu zienean hiru ahizpei Ninfak non aurki zitzakeen.
‎Eta Pertseok, jakin nahi zuen hura esan bezain laster, errespetu handiarekin, begia hiru ahizpetako baten begi zuloan jarri zuen. Gero, eskerrik beroenak eman zizkien hirurei, hain adeitsu izan zirelako, eta, joan aurretik, agurtu egin zituen.
‎Izan ere Alex balkoian zegoen, teleskopioarekin entretenitua eta bere munduan galduta, baina begien bistan. Eta neskak nahiago zuen hura ikusten egotea. Isilean begiratu besterik ez zuela egingo ondo jakin arren.
‎Handik denbora batera, ile hori altu batekin ikusi nuen. Mutila ez zen Robert Redford, baina bazuen haren airerik...
‎ehizakia, beraz, ez zen uso bat, tximeleta bat baizik, orain bide batetik eta orain kontrakotik ibiliko zitzaidana. Eta arma bakarra nuen hura harrapatzeko: pazientzia, pazientzia eta pazientzia.
‎Beste puntu batean baitzeuden orduko harremanak. Zeren, egia zen arren Sergiok behin baino gehiagotan erakutsi zizkiola barka eskea eta damua, Sarak ez baitzuen haren falta eta hutsegitea ahazten, nahita ere ezin; aitzitik, zenbat eta gehiago ahaztu nahi izan, orduan eta gehiago oroitzen zen hartaz, isatsaz ahaztu nahian isatsari kosk dagion arrain bizia balitz bezala.
‎–Bizitza osoan gaizki portatu naiz Sararekin, eta hauxe dut harekin behingoz ongi portatzeko aukera. Sara zainduko dut, haurra zainduko dut, nahi duzuena egingo dut...
‎Halaxe konpondu dut harekin nuen problema. Ez dut harekin zerikusirik.
2003
‎Fitzgeraldek idolatratu zuen Zelda, Paul Bowlesen June, alemaniar erromantikoen Betina Von Armin edo Picassoren musa zerrenda etorri zitzaidan gogora (Dora edo Fernande pintatzen dituenean, norena da koadroa, modeloarena ala pintorearena?). Haiek guztiak bezain gurgarria iruditzen zitzaidan aurrean nuen emakumea, baina ez nuela haren izenik ere ezagutzen ohartu nintzen. Ez zela oraindik galderak egiten hasteko unea erabaki nuen, ordea, eta eskua estutu nion berriro, hitz egiten jarrai zezala eskatuz.
‎Lankideak zirela esan zidaan, ez zela bere senarra. Lantoki atsegina izan behar zuela hark pentsatu nian, lankideek elkar hain maitekiro tratatzen bazuten. Hiri baten eta hotel baten izena aipatu zitian ondoren.
‎Aita frontera joana zen. Mutikoak betetzen zuen edo bete nahi zuen haren lekua eta, amari eskua estutuz," Zaude lasai, ama –esan omen zion–, nik berregingo dut Gernika".
‎Narziso Balentziaga euskal pintoreak, Manuelamendi ontzian erbestera zihoala, kubiertara igo eta itsasoari begira Arroako baserriko idi parea pintatzen zuen. Gure idazleak ere, itsasoari begira mahastiak dituen herrixka batera itzuli nahi du –jarraitu zuen ikerlariak eta, mahai gainean zuen haren liburuetako bat irekiz, pasarte luze bat irakurri zigun, non zurtoin bihurrituen eta mahats hosto handien artean ezkutaturik orduak egiten dituen mutiko bakarti baten mundua deskribatzen duen, ezer berezirik ez, ezer frogagarririk ez behintzat, denoi gustatu izan baitzaigu txikitan mundua ezkutaleku batetik begiratzea.
‎egunero auskalo zenbat aldiz, Txominek etxetik alde egiteko erabakia hartu zuenetik. Ez, ez du negar eginen, Jesusen Bihotzari ere zin egin ez zion, bada, egun haietako batean, ez zuela negarrik egingo, baldin eta semearen bisita izateko grazia bazuen, zeren berak bere gorputz arimak baino gehiago maite baitzuen hura, eta zeren ez baitzuen, halatan, semea tristatzeko eta goibeltzeko eskubiderik!
bazuen hark sarde bat,
‎Don Estebek buru buruan sartuta zuen hura, eta horregatik eman nahi zion Permini bizitzan ahaztuko ez zuèn eskarmentua. Eta horregatik abiatu zen, halaber, Soroetarantz, don Kosme eta don Justinianorekin hamaiketan plazan elkartu ondoren.
2004
‎Besterik gabe, zabal diezaiogun pasartea idazle tolosarrari: . Orain askotan entzun ohi da Koldo Mitxelenak esan ohi zuen hura: –El castellano también es de aquí edota el castellano también es nuestro?.
‎Hizkuntza ez da gainaxaleko komunikabidea, jadanik sortua dagoen mundu sinbolikoa transmititzekoa, giza mundu hori eratzen duen bitartekaria baino. Erabileraren izaera adierazten digu definizio horrek; ikasteak, besterik gabe, inondik inora bere baitan ez dituen tasunak eta ezaugarriak ditu hark.
‎Baina, edonola ere, ez genuke ahantzi behar lege soziolinguistiko hau: hizkuntza hegemonikoa ez da nahitaez gehiengoaren hizkuntza, boterearen euskarri sozialak eta politikoak bere eskuko dituen hura baino. Bide batez, esan dezagun, minoria (k) hitzaren historia ideologia menderatzailearen sorkaria dela, izan ez baita inon gutxiengorik, dominazioaren logikak eragindako minorizazioa edo mintzaira gutxitua ez bada.
‎Legearen izaeraz ari garenean, bestalde, ez gara soil soilik legearen izaera juridiko formalaz ari, lege horren botere izaeraz baizik. Dena delako legeriak gizarte boterearen mekanismo eta gune nagusienekin daukan komunztadura moldeak erabaki ohi du haren eraginkortasun maila. Elkarrekiko lotura osagarria dutenean, hots, legeriaren zeregina gizarte boterearen antolamenduan modu osagarrian txertatua dagoenean, legearen izaera operatiboa biziki nabarmena izango da.
‎Izan ere, dei mordoa jasotzen du hitzaldi eta musika jardunaldietan parte hartzeko. Nahi duzu haren helbidea ematea?
‎Baita zeu ere, batzuetan. Hobe zenuke hark erraten zizkizun hainbat gauza ahantzi eta zeure kabuz pentsatzen hastea...
‎Neskak pistola atera orduko Ramírezek aztertuak zituen haren begiak. Tiro egiteko gauza izango al zen jakin behar zuen ezer egin aurretik.
‎Aktore amerikanoaren kopia da gizona. Hainbeste urte dira hura azkenekoz pantailan ikusi zuenetik, Luisak ezin du haren izena gogoratu. " Hau da marka", esan dio bere buruari.
‎Eta nik ere banuen harekin traturik. Are gehiago, zeren, futbol partida gehienak igande goizez izaten nituenez gero, nik neuk zerbitzatzen bainizkion arratsaldean kafea eta whiskya.
‎–Baina zertaz ari zarete? –esan zuen haren neska lagunak urduri, mihi pozoidunaren eta nire arteko tentsioari igarrita.
‎Ai, zenbatetan amestu izan nuen neska harekin ezkontzen nintzela, eta hantxe nuen hura, bai, neure ondoan!
‎nahia dela uste dugun hura,
‎ezin dugun hura
2005
‎Baina amona Kontxik oker jokatu zuen, beharbada, bere alaba Teresarekin. Eta onartu beharra zuen hura, begi bistan baitzituen bere alabaren heziketan jasotako fruituak, ustelak baino ustelagoak, lehen hogeita hiru urteetan ongi zorituak izateko bidean iruditu arren.
‎Baina berak, etxeko jaunak? jakin behar zuen hura, bere eskubidea baitzen, baita bere obligazioa ere une hartan eta, ahotsa goratzen zuela, errepikatu zion:
‎Itxarongela txikia zen, baina leiho azpiko txokoan zegoen berogailu elektrikoak ez zuen hura epeltzeko indarrik ere, termostatoak atseden gutxi uzten zion arren; amatatu eta pare bat minutura, argitxo gorria piztu egiten zen berriro. Horregatik ez zuen beroki beltz lodia erantzi jesarri zenean.
‎Bost urte zituela, bizilagun berri baten urtebetetzean haren etxean ezkutaketan jolasten, armairu batean itxita geratu zen, eternitatea iruditu zitzaizkion hiru orduz, mundu guztia berarekin ahaztuta. Negarrez hasi arren, jaiaren zalapartarekin inork ez zituen haren oihuak entzun, eta ez zuten atera harik eta etxekoandrea, jaia amaituta, gonbidatuen berokien bila joan zen arte. Ordutik beldurra dio toki ezezagun eta ilunetan bakarrik geratzeari.
‎Naroa. Inor ondoan behar badu hura da. Bidaia hau berarekin egin behar zuen, ez bakarrik haren laguntza besterik behar ez duelako, ezpada Naroak beti egin duelako amets Japoniara joatearekin.
‎Arreba komisariara joan eta, batez ere, Ramonen heriotza gertatu eta gero ez zuen zentzurik gordetzeak eta eman egin nien gutuna poliziei; horren ostean segurutzat ematen nuen Azuaren berri izango genuela, besterik ez bazen mehatxuren bat, baina ez da horrelakorik izan; ez dugu haren berririk ezertarako izan eta epaitegian elkarrekin topo egin dugunean ere ez ikusiarena egin du.
‎Egunero, iluntzeko bederatziak inguruan, behin ere hutsik egin gabe. Zeziliaren etxera deitzen zuten lehenengo, Carlorena zelako txanpon zuloduna, telefono kabinek irensten ikasi ez zuten hura, eta Silviarenera ondoren.
‎Sabaira begira geratu zen, ergel bat bezala, lerdea zeriola. Eskerrak Karlos Felixek ez zuela hura ikusi, bestela zerraldo eroriko zen berriro; nik bederen sekulako nazka hartu nuen.
‎Besteak, harrituta, ea zer gertatzen zen galdetu zidan. Nire zaputzak ez zuen haren edertasuna ezabatu; masail pekadun gorrituek eta bularren gainetik flotatzen zuten xerlo kirrikolatuek oinazea areagotzen zidaten.
2006
‎zu zaituela hark maite.
‎Tristea etxerik eza, denok behar dugu haren babesa.
‎Izan zen, garai batean egin genuen, baina gaur egun ez dut haren nostalgiarik. Okerrena da partaideak mundu honetatik faltatzen hasiak direla:
‎(Liberala ere ez," teologo" liberala ez bada behintzat). Iruzkingile askok Unamuno-ren ausardia ere nabarmendu ohi du haren Bilboko interbentzioan – euskararen agresoreak beti balienteak izaten dira(" valiente discurso";" la nota española más valiente en estos tristes tiempos", Maeztu-k) 316 Intelektual ausarta zen Unamuno. Baina Bilboko haren diskurtsoa, boterearen diskurtso huts ausarta da:
‎Ez du ikusi nahi ere. Ez du haren after shavearen usain nazkantea aditu nahi. Berdin zaio erreportajea nola ateratzen den ere.
‎Jon zen... nire mutil lagun ohia. Ez dut harekin hitz egin nahi –segidan, Anek harreman gorabeheratsu haren berri eman zion polizia ohiari. Lehenbiziko aldia zen kontu haiek inorekin partekatzen zituena, eta apur bat harritu zen hasieran, azken batean ezezaguna zen gizon hari hain barne barneko kezkak kontatzeaz.
‎Eta, egia erran, traste zaharrak besterik ez ziren: egunkariak, sitsak jandako altzariak, lanpara izugarriak... gauza bakar batzuk besterik ez nuen gorde... sukaldeko mahaia, adibidez, uste dut harena zela, berriz ere leundu eta margotu behar izan nuen. Baita iruditxo hori eta horko hautsontzi hori ere...
‎Jonek berarekin jarraitzea zen maitasun frogarik hoberena. Horregatik, Jonen noizbehinkako mespretxuak eta irainak txintik erran gabe irensten zituen, zeren, azken batean, non aurkitu behar zuen hura bezalako beste mutilik. Hala ere, Anek isilean sufritzen zuen.
‎Aukera polita nuen hura betiko bukatzeko, aukera bikaina. Haserrerik gabe, oihurik eta negarrik gabe:
‎Inuiten ezpainetan, ordea, Qaannaaq zen herri hura –izen palindromiko ezin ederragoko herria–, eta izen horrekin jarraitzen du gaur egun ere. Uhartean iparralderantz goien kokatutako hiria da Qaannaaq –badira Qaannaaq baino iparralderago dauden herri txikiagoak, baina ez dute haren garrantzirik: ikerketarako postuak dira, edo urteko garai batean bakarrik bizi da jendea bertan– Zazpiehun bat biztanle ditu Qaannaaqek.
‎Izan ere, idazteko lumek bi joera ernegagarri izan ditzakete. Tinta isurkorregia badute, lumaren muturretik ihes egin ohi du hark, eta alkandora poltsikoetan orban ezabaezina utzi, igandeetako alkandora garestiena edo maitatuena denean batik bat. Tinta egoskor isurgaitza badute, ordea, ez du hark kanpora irteteko grinarik izaten, eta, horren partez, aukera txikiena duen bakoitzean zeharo lehortu eta lumaren barruan solido bihurturik geratzen da.
‎Tinta isurkorregia badute, lumaren muturretik ihes egin ohi du hark, eta alkandora poltsikoetan orban ezabaezina utzi, igandeetako alkandora garestiena edo maitatuena denean batik bat. Tinta egoskor isurgaitza badute, ordea, ez du hark kanpora irteteko grinarik izaten, eta, horren partez, aukera txikiena duen bakoitzean zeharo lehortu eta lumaren barruan solido bihurturik geratzen da. Erabilerak eta lumen egoskorkeriak ondo erakutsi zioten Bíró jaunari lumen izaera basati hori eta tinten jokabide aldrebesa.
‎Erlijio aferak ere bere kezketatik urrun izan zituen beti. Erromako apezpiku espainolzalearendako herrak erro barrenak eginik zituen haren baitan, gazte gazterik Albreten alde egitera deliberatu zenetik. Gainerakoan, ilunpe erromatarrean bizi zen haren espiritua, nafar gehien gehienena bezala.
‎Legegizon eta funtzionarioetan ere frankok egin zuten urrats bera. Bertze zenbaitek, anarteraino isilpean ibilita, lehen aukera zuten hura denen aitzinean higanot agertzeko.
‎Aitatxik estreinatu gabea zuen oraino. Kario pagatu behar izana zuen harengatik, eta horrek miretsirik utzi gintuen denak, gizona ez baitzen halako apetetan dirua xahutu zale. Zelak mailu txiki batzuk ageri zituen bi aldeetan, larru gorrixkan itxuratuak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
zuen 247 (1,63)
du 100 (0,66)
dut 84 (0,55)
zuten 45 (0,30)
zuela 35 (0,23)
zituen 30 (0,20)
nuen 27 (0,18)
dute 25 (0,16)
dugu 21 (0,14)
nuela 19 (0,13)
nituen 18 (0,12)
baitzuen 16 (0,11)
genuen 16 (0,11)
duen 15 (0,10)
duzu 14 (0,09)
ditu 13 (0,09)
ditut 12 (0,08)
duk 12 (0,08)
bazuen 11 (0,07)
zutela 10 (0,07)
banuen 9 (0,06)
duela 8 (0,05)
luke 8 (0,05)
bazuten 7 (0,05)
nuke 7 (0,05)
badu 6 (0,04)
baikenuen 5 (0,03)
bainituen 5 (0,03)
dituen 5 (0,03)
dugun 5 (0,03)
duten 5 (0,03)
genuela 5 (0,03)
nauk 5 (0,03)
Banuen 4 (0,03)
baitzuten 4 (0,03)
bazuela 4 (0,03)
dituzte 4 (0,03)
dun 4 (0,03)
duzue 4 (0,03)
zenuke 4 (0,03)
zuelako 4 (0,03)
Baduzu 3 (0,02)
Bazuen 3 (0,02)
baditu 3 (0,02)
baitut 3 (0,02)
dituk 3 (0,02)
dudala 3 (0,02)
dutela 3 (0,02)
nuelako 3 (0,02)
zenuen 3 (0,02)
zituzten 3 (0,02)
baditut 2 (0,01)
baduk 2 (0,01)
badute 2 (0,01)
baininduen 2 (0,01)
baitzituen 2 (0,01)
duelako 2 (0,01)
duenak 2 (0,01)
nauzu 2 (0,01)
ninduen 2 (0,01)
nituzke 2 (0,01)
nukeela 2 (0,01)
zenuela 2 (0,01)
zuen arren 2 (0,01)
zutenek 2 (0,01)
Badute 1 (0,01)
Baduzue 1 (0,01)
Bahuen 1 (0,01)
Banituela 1 (0,01)
baditugu 1 (0,01)
badudan 1 (0,01)
badut 1 (0,01)
baduzula 1 (0,01)
bainuen 1 (0,01)
baitugu 1 (0,01)
balu bezala 1 (0,01)
banuelako 1 (0,01)
bazenuen 1 (0,01)
bazutela 1 (0,01)
bazutelako 1 (0,01)
dituelako 1 (0,01)
ditugu 1 (0,01)
dudan 1 (0,01)
dudan bitartean 1 (0,01)
dudana 1 (0,01)
duena 1 (0,01)
duenean 1 (0,01)
duenik 1 (0,01)
dugula 1 (0,01)
dutenean 1 (0,01)
dutenek 1 (0,01)
duzuena 1 (0,01)
duzula 1 (0,01)
duzun 1 (0,01)
gintuan 1 (0,01)
gintuen 1 (0,01)
hau 1 (0,01)
huen 1 (0,01)
ninduela 1 (0,01)
nukeen 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
ukan hura berri 29 (0,19)
ukan hura hitz 23 (0,15)
ukan hura ere 19 (0,13)
ukan hura begi 18 (0,12)
ukan hura izen 15 (0,10)
ukan hura aurpegi 13 (0,09)
ukan hura esan 10 (0,07)
ukan hura ez 10 (0,07)
ukan hura begirada 9 (0,06)
ukan hura buru 8 (0,05)
ukan hura ikusi 8 (0,05)
ukan hura behar 7 (0,05)
ukan hura egon 7 (0,05)
ukan hura etxe 7 (0,05)
ukan hura ahots 6 (0,04)
ukan hura baino 6 (0,04)
ukan hura esku 6 (0,04)
ukan hura egin 5 (0,03)
ukan hura ezagutza 5 (0,03)
ukan hura heriotza 5 (0,03)
ukan hura aditu 4 (0,03)
ukan hura argazki 4 (0,03)
ukan hura ausardia 4 (0,03)
ukan hura babes 4 (0,03)
ukan hura bisita 4 (0,03)
ukan hura entzun 4 (0,03)
ukan hura falta 4 (0,03)
ukan hura gainditu 4 (0,03)
ukan hura hartu 4 (0,03)
ukan hura lan 4 (0,03)
ukan hura liburu 4 (0,03)
ukan hura ni 4 (0,03)
ukan hura zer 4 (0,03)
ukan hura ardura 3 (0,02)
ukan hura arrasto 3 (0,02)
ukan hura aurkitu 3 (0,02)
ukan hura azal 3 (0,02)
ukan hura beste 3 (0,02)
ukan hura bezala 3 (0,02)
ukan hura ezer 3 (0,02)
ukan hura gogo 3 (0,02)
ukan hura gu 3 (0,02)
ukan hura gustu 3 (0,02)
ukan hura helbide 3 (0,02)
ukan hura jasan 3 (0,02)
ukan hura keinu 3 (0,02)
ukan hura kopia 3 (0,02)
ukan hura lagun 3 (0,02)
ukan hura leku 3 (0,02)
ukan hura logela 3 (0,02)
ukan hura telefono 3 (0,02)
ukan hura zurrunga 3 (0,02)
ukan hura abizen 2 (0,01)
ukan hura absentzia 2 (0,01)
ukan hura antz 2 (0,01)
ukan hura arima 2 (0,01)
ukan hura askatasun 2 (0,01)
ukan hura asmatu 2 (0,01)
ukan hura aurre 2 (0,01)
ukan hura bakarrik 2 (0,01)
ukan hura barre 2 (0,01)
ukan hura bera 2 (0,01)
ukan hura bereizmen 2 (0,01)
ukan hura bertute 2 (0,01)
ukan hura beso 2 (0,01)
ukan hura bizitza 2 (0,01)
ukan hura botere 2 (0,01)
ukan hura edertasun 2 (0,01)
ukan hura egia 2 (0,01)
ukan hura eman 2 (0,01)
ukan hura erran 2 (0,01)
ukan hura etxekoandre 2 (0,01)
ukan hura ezagutu 2 (0,01)
ukan hura gerri 2 (0,01)
ukan hura gorpu 2 (0,01)
ukan hura gorputz 2 (0,01)
ukan hura gorpuzkera 2 (0,01)
ukan hura grazia 2 (0,01)
ukan hura gustuko 2 (0,01)
ukan hura hanka 2 (0,01)
ukan hura harrapatu 2 (0,01)
ukan hura harreman 2 (0,01)
ukan hura Hel 2 (0,01)
ukan hura ibilbide 2 (0,01)
ukan hura indar 2 (0,01)
ukan hura inolako 2 (0,01)
ukan hura irribarre 2 (0,01)
ukan hura izaera 2 (0,01)
ukan hura jakin 2 (0,01)
ukan hura Txaro 2 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia