Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 65

2000
‎Baina zer egin nezakeen nik, disimulatu baizen? Zeren, alde batetik, nola gizon hura baitzegoen itsuturik eta guztiz hertsirik, ezin egin bainezakeen indiarren defentsa eta apologia garbia, sugeen putzuan akabatu zutèn indiar haiek bezala akabatu nahi ez banuen bederen, eta zeren, bertzetik, ez bainuen buruan Gorukiren iduria baizen, pentsaturik ezen zerbait egin behar nuela haren alde, neure burua galtzerat utzi gabe.
‎Eta nola sentitu nuen harenganat hurbiltzeko gogoa eta ene besoekin babestekoa eta musu emaitekoa...! Eta nola sentitu nuen istant batez ezen hura zela ene ama, eta ez nuela haren ausentzia ene amaorde Felisaren presentziaz bete ahal izanen handik aitzina, nola bete ahal izan bainuen ordu arte, zeren eta ama jainkosa bat izan baitzitekeen, baina jainkosa hauskor bat, eta jainkosaren ahuleziak eta haren hauskortasunak erakartzen ninduten erremediorik gabe! Eta zeren haren urruntasun hura urtu nahi bainuen jada neure bihotzaren arragoan, nola urtu ahal izan bainuen istant labur hartan, eta zeren neure mundurat ekarri nahi bainuen mundurat ekarri ninduena...
‎Anitzetan pentsatu izan dut zergatik atera ote zitzaidan dukea alde: izan zitekeen nire balentria ustezko harengatik, balentria hark agerian ipintzen zuelako ezen Ama Birjinaren seme ezin onest eta leialagoa nintzela, zeren, haren eginak eta ekinak jarraibide harturik, aurizki, zanpatu eta oinkatu bainuen sugea; edo izan zitekeen anitzez ere sinesgarriagoa den bertze arrazoin bategatik, zeina den erdi zorabiaturik utzi nuela haren emaztea, nahaste borraste hartan... Zeren bizitzak erakutsi baitit ezen ezkonlaguna estu eta larri ikustea dela —eta, ahal izanik, hankaz gora— senar emazte gogaituen nahia eta gutizia, zeren batak zein bertzeak horrela emaiten baitie ihesbidea eta itzurbidea elkarren aurka pilatu eta luzaroan ezkutatu gaitzerizko eta ezinikusiei, eta zeren gogait gaixtoari ere, bidenabar, erremedioa edireiten dioten.
‎Argitzen ahal nion ez nuela haren gibelaldea bilatzen, gibelez aitzin egitea baizik, baina luzeegi joko zukeen. Eskutik ninderaman, korridorean barna zealdoka.
2002
‎Niretzat, euskal literaturarentzat bezala, 1988 urtea mugarri izan zen. Badakit mundu guztiak irakurrita zeuzkala ordurako Obabakoak liburuko ipuinak; aitortu beharrean nago, nik, garai hartan, Atxaga idazlea zela jakin arren, ez nuela haren ipuin bakar bat ere irakurri. Liburuak izan zuen harrerak, kasu honetan bai, erostera eta are irakurtzera bul  tzatu ninduen, eta, zer esango dut:
2003
‎Fitzgeraldek idolatratu zuen Zelda, Paul Bowlesen June, alemaniar erromantikoen Betina Von Armin edo Picassoren musa zerrenda etorri zitzaidan gogora (Dora edo Fernande pintatzen dituenean, norena da koadroa, modeloarena ala pintorearena?). Haiek guztiak bezain gurgarria iruditzen zitzaidan aurrean nuen emakumea, baina ez nuela haren izenik ere ezagutzen ohartu nintzen. Ez zela oraindik galderak egiten hasteko unea erabaki nuen, ordea, eta eskua estutu nion berriro, hitz egiten jarrai zezala eskatuz.
2005
‎Ezin nuela, ezin nuela. Bera hodei baten gainean zihoala, eta ni beste batean, Idoiarekin; ezin nuela haren hodeira jauzi egin.
‎Baziren hilabete batzuk zakurraren salara bidali ninduela, ze horrela erran baitzuen, zakurraren salara joan eta ez hadi inoiz bueltatu, eta orain Gerenarekin biltzeko eskatzen zidan. Eta bazekien, ondo jakin ere, ez nuela hura ikusi nahi. Hilda zegoen, gurasoek atxilotu ostean agindu bezala, bai, zentzurik metaforikoenean, baina hilda azken batean hainbeste urte joan eta gero.
2006
‎Isilik geunden, elkarri begiratu gabe. Angelok kontu asko zeuzkan niri argitu beharrekoak, baina nire baitakoak esaten zidan hobe nuela haren iniziatibaren zain egotea, alferrik izango nuela egoera bihurritzen saiatzea, haren logika hain zen-eta bere izaera bitxiaren araberakoa. Ez nuen presarik:
2007
‎Asteazkenean etorriko zen eta berantetsia neukan. Ohartzen nintzen maite nuela harekin bizitzea, haren ondoan esnatzea, harekin bekoz beko gosaltzea, harekin afaltzea eta harekin kaleetarik eskuz esku ibiltzea, mintzatzea, isiltzea, egunkariak komentatzea, Volver lauretan eta Don’t Come Knocking hiruretan ikustea, Casenave txokolategian askari haguntsuaren hurrupatzea, Edipo Errege antzerkia komentatzea, Thomas Bernharden azken nobela aztertzea, eta orenak ahitzean lar... Maite nuen harekin bizitzea eta segur nintzen nuela, herioak separatu arte.
2008
‎Zuk ezagutu zenuen ene emaztea, markes jauna, behin baino gehiagotan mintzatu izan natzaizu hartaz; sekula ez, baina, gaur mintzatuko natzaizun eran. Eta ez uste esango dizudanagatik ez nuela hura estimatzen; aitzitik: estimatzen nuen, nahiz eta aitortu beharrean nagoen, bestalde, hura ez zela nire bizitzako emakumea izan, berarekin berrogei urtez bizi izan nintzen arren.
‎Kontramaisua bere onera etorri baino lehen, zokoratuta eduki ninduen bazterretik atera eta salbu nintzen, kubierta guztia aurrean nuela haren erasoei alde egiteko. Gelditu nintzen masta nagusiaren aurrean, atera nuen poltsikotik pistola, apuntatu nuen lasai lasai, bera jira eta zuzenean nigana zetorren arren, eta katua sakatu nuen.
‎Zuk ezagutu zenuen ene emaztea, markes jauna, behin baino gehiagotan mintzatu izan natzaizu hartaz; sekula ez, baina, gaur mintzatuko natzaizun eran. Eta ez uste esango dizudanagatik ez nuela hura estimatzen; aitzitik: estimatzen nuen, nahiz eta aitortu beharrean nagoen, bestalde, hura ez zela nire bizitzako emakumea izan, berarekin berrogei urtez bizi izan nintzen arren.
2009
‎" Konta dezaket gero ama, Jaime, haren gurasoak ikusi nituela, eta ama' Ze poza, hau poza!' esaka hasi zela, baina nik ezin nuela haren poztasuna ulertu: esku oinetatik ohera lotua ninduten, guztiz geldiarazia, hitz egin ezinik".
‎baita harekin afaltzera joatea ere! Eta sinesten al didazu, Teofilo Mariari aurre egin behar izaten nion bakoitzean, eskua poltsikora eraman eta hantxe aurkitzen nuela hari aurre egiteko indarra! Kontua ez da, baina, han bukatzen.
‎hura hautsi aurretik bataren poltsikoan sartzea bururatu zitzaidala... baita harekin afaltzera joatea ere! Eta sinesten al didazu, Teofilo Mariari aurre egin behar izaten nion bakoitzean, eskua poltsikora eraman eta hantxe aurkitzen nuela hari aurre egiteko indarra! Kontua ez da, baina, han bukatzen.
2010
‎Egia da gero ahalegindu ginela Maria Bibiana, Ada, zu eta laurok Domingorekin halako harreman ezkutu batzuk gauzatzen eta bideratzen, batean arropa batzuk bidaltzen genizkiola, bestean elikagaiak? baina bihotzean beti geratu izan zait erru arrasto bat, sarritan oroitarazten didana ez nuela Domingorekin zuzen jokatu eta gehiago egin behar nuela haren alde, nahiz eta, bestalde, ez dakidan zer gehiago egin nezakeen.
‎–Asmoa, bai, banuen? baina kartzelatik ateratzen ikusi nuenean, istantean ulertu nuen ez nuela harekin egon beharrik harekin egoteko, ezta harekin hitz egin beharrik ere, harekin hitz egiteko, zeren, iraultzaren suak bizi gaituenean, suak lotzen baititu hitzak eta suak lotzen bihotzak.
‎argitu nahian. Lehenengoaz gure artean inoiz ez zela holako inor izan esan nien behin eta berriz zenbait azalpen emanez, eta bigarrenaz neuk ez nuela hura argitzerik, baina herritarrek emandako dirua zela garbi utzi nien. Une batean, eta zenbait ahots ezberdin tartekatu zirelarik?
‎mutu geratu nintzen. Egia da gero ahalegindu ginela Maria Bibiana, Ada, zu eta laurok Domingorekin halako harreman ezkutu batzuk gauzatzen eta bideratzen, batean arropa batzuk bidaltzen genizkiola, bestean elikagaiak... baina bihotzean beti geratu izan zait erru arrasto bat, sarritan oroitarazten didana ez nuela Domingorekin zuzen jokatu eta gehiago egin behar nuela haren alde... nahiz eta, bestalde, ez dakidan zer gehiago egin nezakeen. Zuen gurasoekin hautsi eta Domingorekin joan behar ote nuen?
‎Egon al zara berarekin? Hitz egin diozu? ’ ‘Asmoa, bai, banuen... baina kartzelatik ateratzen ikusi nuenean, istantean ulertu nuen ez nuela harekin egon beharrik harekin egoteko, ezta harekin hitz egin beharrik ere, harekin hitz egiteko... zeren, iraultzaren suak bizi gaituenean, suak lotzen baititu hitzak eta suak lotzen bihotzak. Eta hara:
2011
‎Dirudienez, handik laburrera, eskutitz bat bidali zion Jean Etxeparek Lafitteri, eta beronek era honetara azaldu digu pasadizoa: «1932ko ekainaren 28an gutun labur batean eskerrak zauzkitan, bere bizian nehork ez ziola hainbertzetarainoko laudoriorik egin; xuxen ikusi nuela haren liburuxka zaku handikoa zela eta ondoko egunetan enekin mintzatzeko gutizia zuela. Jakin arazi nion asteazken arratsaldetan bortz orenak arte Uztari­tzeko Semenariorat etortzen zitzaitala.
‎" Zuk Melitónekin hitz egin behar duzu, jarri ezazu hitzordua Hendaian edo nahi duzun lekuan". Orduan esan nion urtebete lehenago arratsalde osoa pasa nuela haren zain Hernanin eta ez zela hitzordura azaldu, orduan argitu nahi nituela nik gauzak. Eta esan nion une horretan ez nekiela interesatzen zitzaidan elkarrizketa hori, abisatuko niela.
‎29an ezustean harrapatu ninduen Beitiak bidalitako gutunak. Baziren hiru hilabete ez nuela haren berririk. Bidaiatzen ari omen zen.
2012
‎Baina ez nuen etsi, egun hartan ez, egun hartan ez nuela hark esandakoa beteko pentsatu nuela oroitzen naiz. Hilko nintzela eta ez nuela haren aldetik zetorren ondoriorik jasan, horrek egin zuen nire jarreran gogor mantendu ahal izatea.
‎Baina ez nuen etsi, egun hartan ez, egun hartan ez nuela hark esandakoa beteko pentsatu nuela oroitzen naiz. Hilko nintzela eta ez nuela haren aldetik zetorren ondoriorik jasan, horrek egin zuen nire jarreran gogor mantendu ahal izatea.
‎Iruditu zitzaidan denbora luzea nuela hura egiteko, eta bitartean hango arriskuan geratu nuela, kanpaleku berria eratu eta leku berria bizitzera joateko bezain segurua izan arte. Erabaki horrekin zertxobait lasaitu nintzen pixka baterako, eta ziztu bizian lanean hasi eta horma bat eraikitzea erabaki nuen, aurrekoan bezala biribilean, zutoinak, sokatzarrak eta abar erabilita, eta hura bukatzean erdian denda kokatzea; baina arriskuan geratu nuen nengoen lekuan, bestea bukatu eta prest jarri bitartean.
‎Halakoa da giza bizitzaren egoeraren aldakortasuna, eta, hasierako ezustea pixka bat menderatu nuenean, gogoeta bitxi ugari sortu zizkidan. Erabaki nuen hura zela Jainkoaren ardurak, neurririk gabe on eta jakintsuak, niretzat erabakia zuen bizimodua; eta amaiera, ikusten ez banuen ere, Jainkoaren jakinduriak aldez aurretik erabakia zuela, ez nuela Haren burujabetasuna eztabaidatuko, eta, Hark sortutako izakia nintzenez gero, erabateko eskubidea zuela, sortu ninduelako, niri eman nahi zizkidan aginduak emateko, eta nahigabetu nuenez gero, era berean legezko eskubidea zuela egoki iruditzen zitzaion zigorra niri ezartzeko; eta Haren haserrea jasan nuela, Haren kontra bekatu egin nuelako.
‎Ez grinarik, ez setakeriarik edo asmo txarrik, erabat esanekoa eta mendekoa; haren sentipenak nirekiko, haur batek aitarekin dituenak bezalakoak ziren, eta esango nuke noiznahi bere bizia emango zukeela nirea salbatzeko. Lekukotasun ugari eman zidan zalantzarik ez izateko, eta berehala jabetu nintzen ez nuela harekin horrelako kezkarik izan behar.
‎Legea bezalako zientzia batean ez nengoela oso jantzia baieztatu nion jaun ohoragarri hari, egin zidaten zenbait bidegabekeria medio alfer alferrik abokatuak kontratatzea baino ez bainuen egin; halere, asebeteko nuela haren jakin mina ahal bezain ongi.
‎Eta hauei ontzian emateko, sorta bikain bat belar ondu eta poltsakada garagar neuzkan. Pozik ekarriko nukeen bertako biztanleetako hamabiko bat, baina inola ere Enperadoreak baimendu ez zidan gauza izan zen hau; eta nire poltsikoak arretaz miatzeaz gain, ohorezko hitza eman behar izan nion Maiestateari ez nuela haren menpekorik eramango, berauek bat etorri eta onartu arren ere.
‎Baina, nire patu onari esker, atsegingarriak suertatu zitzaizkion nire ahotsa eta keinuak, eta bitxikeria bat bainintzan hasi zitzaidan begira, guztiz liluratuta hitz artikulatuak ahoskatzen entzuteaz, nahiz eta ezin zituen berak ulertu. Bitartean, ezin nintzen ni aieneka eta malkoak isuri gabe eta buruari batera eta bestera eragin gabe egon; hala adierazten bainion, ahal nuen bezain ongi, izugarrizko mina nuela haren hatz artean estututa. Esan nahi niona ulertu egin zuela ematen du, zeren eta bere jakaren barrena altxatu, hantxe ezarri poliki poliki, eta berehala abiatu baitzen korrika ugazabarengana, nekazari aberatsa eta soroan lehenengo ikusi nuen pertsona bera, hain zuzen.
‎Telefono hariak bozkarioz inarrosi zituen Elgebeltz jaunaren karkarak. Ohartu nintzen astea bazela gizona ezagutzen nuela eta ez nuela haren irriaren hotsaz gozatzeko aukerarik ukan. Robber ostatuan biltzen ginenean beti kexu ahaire zebilen, arrabokaz, nardatua, presatua, ez ninduela estimatzen leloki murdukatzen, ez zuela nigan konfiantzarik eta antzeko airoskeria franko.
2013
‎Niri, noski, aurreko plana gehiago gustatzen zitzaidan: oheburuaren kontra burukia tolestatu, egunkaria eskuetan nuela haren kontra etzan eta goizean irakurri gabeko orrialdeei begiratu bat ematen nien, emazteak ondoan astekariren bat irakurtzen zuen bitartean. Tarteka laneko konturen bat aipatuko genuen, matrimonioa eguneko gorabeherak elkarri kontatzeko asmatu baitzuten, edo hori pentsatzera iritsita bizi nintzen behintzat.
‎Lausotu zitzaizkion begiak. Banekien, hala ere, ez nuela haren negarrik ikusiko.
2014
‎Pentsatu nuen momentu horretan ezin nuela haren alde ezer egin, biharamunean itzuliko nintzela, orgarik gabe, orga Txakurrenen utzi eta gero, abadearekin, medikuarekin. Armairua zamatu nuen berriro beraz, aurrera jarraitu, baina berehala trabatu ziren gurpilak berriz, bost metrora, sei metrora.
2015
‎Egun batean zartailu txiki bat atera zuen mesanotxetik, larruz forratutako kirten baten muturrean metalezko hari fin batzuk zituena. Masajea emateko lagungarria izan zitekeela esan zidan, baina ezetz esan nion, ez nuela hura probatu nahi. Askotan aipatzen zidan esperientziarik intentsoenak atseginaren eta oinazearen arteko muga horretan daudela, eta egia da, neuk ere probatua nuen-eta, baina zigor hura atera zuenean planto egin nuen.
‎Burua, uztaileko euli eta eltxo pila burrundaran hasten direnean bezala neukan, eta ezin lagunei sinetsarazi, astelehenean, auzategi berria ikustera joan nintzela, eta orduan ezagutu nuela Nada, orduan egin nuela haren aitari buruzko ametsa, horixe izan zela hara itzultzearen arrazoia.
‎Herrian egon nintzela esan nion Pello tabernariari. Kioskora hurbildu nintzen hurrengo goizean, eta ea lehengusua ondo zebilen galdetu nion Aitor Lezokoari, egon behar nuela harekin, eta ikusten bazuen esateko.
‎Ihardetsi nion gogotik trinkatuko nuela harekin, bainan frantses bandera goititzearekin «La Marseillaise»kantatu behar zenaz geroz, hari zoakiola, gerlari ohimedailadun gisa, kantua hastea.
‎Kritikari harekin harremanetan sartzea otu zitzaidan, epiko izenondo hartaz solastatzeko. Baina beldur nintzen ez ote zuen susmatuko, nire azalpenak gorabehera, gaizki hartua nuela haren iritzia, eta modu txarrean kontu eske nenbilkiola edo.
2016
‎Bazkari legea bukatu eta Frantziako erregearen osasunaren alde topa egin ondoren, hala nire buruari sinetsarazteko ez niola inolako gorrotorik, baina, aitzitik, biziki ohoratzen nuela haren aiurriaren bihozberatasunagatik, hazbete luzeago jaiki nintzen adiskidetu izanagatik.
‎gure auzora etorri zenean ni erakundeko buruzagi bat nintzela erabaki zuen eta kalean topo egiten genuen bakoitzean begira begira geratzen zitzaidan, erakundeko goitizenez deitzen ninduen eta sekulakoak esaten hasten zitzaidan. Hasiera batean, onez onean saiatu nintzen adierazten berak aipatzen zuen buruzagi hori aspaldi hil zela auto istripu batean eta nik ez nuela harekin zerikusirik, ez nuela ezagutu ere egin, egunkarietan hari buruz agertzen ziren berriengatik ez bada. Baina berak ez zidan entzuten eta ondotik igarotzen zirenei kontatzen zien nik bidali nuela bere semea polizia baten autoaren azpian lehergailua jartzera.
2017
‎–hirurogei urte zituzkeen...? baizik eta nik behar nuela haren segida hartu... Beti erantzun bera egiten nion:
‎Karitate kontua zen, diru truke izanagatik ere. Hain zen nabarmena bezeroarentzat garrantzizkoa zela nik itxurak egitea nazkarik ez nuela haren gustuak zirela-eta, edo harritua ez agertzea haren akats fisikoengatik, ezen, azkenean, merezi zuen.
‎Nik banekien aita “Madrilgo gizonek” Santoñan zutela, hori zen nire etxeko “bertsioa ofiziala”. Oroitzen dut nik egoera gazi gozotzat nuela hura. Bizi izan ditut mareoak, nekeak, gehiago buelta nahi ez izana... baina, beste aldetik, badu alde gozoa, umea zaren aldetik zure nahia disfrutatzea delako:
‎Pinotxorenak baino handiago nire begiak, segundo erdi nahikoa izan nuen nor nintzen baino zertan ari nintzen konturatzeko. Ez nuela haren Pinotxorik nahi esan nionean zutitu, sudurra tente edo, eta hitzik gabe atea zabaldu zidan duintasunez edo.
2018
‎Egiaren alde, esan nuke hauturako aukerarik ere ez nuela izan. Zirkunstantziek behartuta jo nuela harengana, hark niregana etorri beste erremediorik izan ez zuen bezala.
‎Horrorea ikusi nuen, Kurtzek bezala, baina argi nuen ez nuela haren laguna izan nahi. Horrek mantendu nau beharbada zentzudun.
‎Neguaren ondorengo euriaren lausoak esku eskura jartzen zidan monasterioa, baina berehala konturatu nintzen irudikazio hutsa nuela hura, artean ere nahikoa luzaz unatu bainuen zaldi nekatua.
2019
‎Zorionez, Liang txinatarra ez zen batere zurruteroa; afalostean, bere ontzikideek dadoetan egiten zuten bitartean, arrantzan aritu ohi zen beti. Guardian nengoela, popa aldera so eginez gero, seguru nengoen han topatuko nuela haren silueta mendre isila kriseiluaren argipean. Karelaren ertzean esertzeko ohitura zuen, hanka motz biak uraren erlantzaren gainean dilindan.
‎Ez gorrotorik, ez arrangurarik, ez bestelakorik. Gainditua nuela harekikoa. Ahotsaren dardarak, ordea, ez zidan utzi.
‎Aitortu egin diot, bai, Moonsmoutheko solasaldiak aurretik bizitako hainbat sentsazioren zergatia argitu zidala, Distance entzutean eta Falling moon itzultzean hunkitu izanari zentzua hartzen diodala orain, beste zera ezezagun batek lotzen gaituela ziurtatu eta gero. Eta esan diot, aurrez ere susmoa nuela hura ezagututa zera berezi batek lotzen gintuela ziurtatu ahal izango nuela. Egia osoa ez da, Moritzengatik izan ez balitz sekula ez nuen hura ezagutzeko urratsik emango.
‎" Azken urte parean nahi baino gehiagotan entzun dut nire lekua nabarmentzen ziren gainerako neska bertsolarien araberakoa izango zela, eta estutu eta nekatu egin izan nau horrek. Ez dut sekula pentsatu leku bat daukadanik edo leku itxi bat denik; nik sentitzen ez nuen lehia saihetsezintzat planteatu izan dit jendeak, eta kezkatu egin izan nau pentsatzeak bertsokideren batek pentsa zezakeela konpetentzia hori sentituko nuela haren aurrean. Asko deskolokatu izan nau baten batek argi ikusteak bertsolari batek eta biok merkatu zati bera asetzen dugula (eta eskrupulurik gabe esateak), nire ustez bertsokera erabat ezberdinak ditugunean, adibidez.
2020
‎Aita horrek" zertzen" ninduenean, hura joan bezain laster dutxa baten hartzera nindoan eta beti iruditzen zitzaidan natura ez nuela haren bare lika likits horrez barruraino garbitzen, non ez zuen nire arropetan edo izterretan barreiatzen.
‎Eta gero pentsatu nuen ez niola gehiago begiratu behar, ez nuela erakargarria zen ala ez pentsatu behar. Ez nuela gehiago haren bularretara eta lepo aldera eta garondora begiratu behar, eta ez nuela harengan zer nahi nuen eta zergatik nahi nuen zertan zehaztu. Aski, hago.
2021
‎Hautagaien artean, ordea, Dvořák en 7 sinfonia aurkitzeak txunditu ninduen. Gure garaiko musikarien gustu txarrak baztertu egin zuen hura, noski, nire Haydn maitea baztertu zuen bezala, baina ikusi orduko jakin nuen ezagutu behar nuela hura proposatu zuen pertsona: Hiro gaztea.
‎Ez nuen batere kargurik egin nuena egin nuelako. Emakumea agertu zitzaidan orduan, salatuz, berriz ere, hiltzaile bilakatu nintzela, horrela ez nuela haren heriotza mendekatzen; eta, nire baitan hark xaxatu ninduela uste banuen ere, ez zitzaidan salaketa inporta izan, ez bainintzen errudun sentizen.
‎Ez nuela neure burua ikusezin, entzunezin, ukiezin bihurtu nahi, ez nuela haren ohean sartu nahi, hantxe lo egin, bera nekatu eta epel epel utzi arte hari txorta jo, baita gero nire etxe hutsera itzuli behar banuen ere.
‎Nire gurasoei izugarri gustatzen zitzaien Santa Clausen ideia Santa Clausengan sinesten ez nuenetik urte batzuetara ere eta bazekiten ez nuela harengan sinesten fartsa guztiarekin jarraitu zuten.
2022
‎Nik berari ere bai. Aldagelara eraman nuen, eta esan nion hogei urtean inork ez zidala errespetua galdu goian, eta behean are gutxiago onartuko nuela hura, nire jendea zelako. Kasurik ez zidanez egin, zuzendari nagusiaren bulegora joan nintzen eta aldagelara eraman nuen.
2023
‎Zer uste zuen Nadiak nik ez nuela harenganako maitasunik. Hirugarren gaua zen elkarrekin pasatzen genuela, ez buru ez buztanik ez zuten mintzaldi sasi filosofikoak irunez.
‎horko hori eskura daukan, eta Fouchet delakoa ere bai nahi badun. Eta nik, dena harropuztuta, aukeratu egiten nituen, esaten nuen nahiago nuela halako honelako baino, eta edozeren izenean zin egiten nuen okasioa suertatzen zitzaidanean denetarik egingo nuela harekin. Zer okasio, baina.
‎Faveletako kaleetan, puta lanean, larrutik ikasi nuen bizitzaren deman ez dagoela amaiera zoriontsurik. ...zidaten kurandero bikaina zela, muito legal, hil hurren zeuden puta zaharrak ere berpizten zituela, eta azkenean amaren esana bete eta kurandero ospetsuarengana jo nuen azken boladan aurreratuak nituen diru guztiak xahututa, eta jainko txiki hark begiak nire titietan iltzatuta esan zidan puta guztiok pekatu mortalean bizi ginela, eta arimaren salbamena lortu nahi banuen, itsu itsuan sinetsi behar nuela harengan, ahalguztidunaren ordezkaria baitzen Lurrean, eta, erdi predikatzaile erdi kurandero haren hitzak aditzen nituen bitartean, duda egiten nuen ea ni nintzen edo bera seko pitzatuta zegoena, eta, ezbaian ikusten baininduen, agindu zidan ahalguztidunari eskatuko ziola nire alde egin zezan, eta bere errezoei esker nire urduritasuna baretu eta bizimodua hobetuko zela, eta, egia esatera, lasait...
‎Antzerkia ikustera joan nintzen egunean han utzi nituen lagunak, taberna zuloan. Egia esan, Teatro Beltza ikusita, argi geratu zitzaidan nik ez nuela hura egin nahi. Objektuak eta aktoreak hegaz, tramoia gora eta behera… ez zitzaidan batere interesatu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia