Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 231

2000
‎Izatekotan, Iparraldeko borrokaren agerlea izan da Guk taldea, besterik ez. Ez genuen harentzat edo bestearentzat abesten edo hitz egiten, Iparraldeko bertako borroka molde bati abesten genion, bakoitza bere bizilekuan borrokatzera deitzen genuen. Ez dakit «normal» hitza zuzena ote den?
‎hango koloreak, hango luxua, hango ponpezia eta gehiegikeria! Gure lurralde honetan eguraldia lainoetarat eta hodeietarat aise makurtzen bada ere, egun eguzkitsua izan genuen hura, eta horrek are distiratsuago egin zuen zelebrazionea.
‎...inez gero, xuxen jo genuen, lehenik, Bolognako komarka eta terminoetarat, non hiru eguneko geldialdia egin baikenuen, geratzeko asmorik ez genuen arren... zeren, harat iritsi ginelarik, hasi zen osaba galdetzen leku batean eta bertzean Collège de France n berarekin ikasi zuen kide haren berri, zeinari Marco Conti baitzeritzan, eta galdetzearen galdetzeaz aurkitu ere genuen azkenean, eta hala eman genuen haren etxean egun pare bat... eta hala izan genuen, haren bidez, Annibale Carracciren ritratti ridicoli ak miresteko parada: erretratu haiek, exagerazioaren eta soberaniaren lengoaian mintzo zirenak eta liburuan aipatu eta erabili ere ditudanak, Villagrandeko dukesak eta Mantillanako kondesak jarri zituzten aurpegi lekuz kanpokoen adierazteko, noiz eta aitak prestaturikako festa handi hartan sugegorria erakutsi bainien.
‎Orga hartan tigre bezatzaile bat zetorren, Cádizko andaluz hitzontzi bat, gauzen erraiteko laketago zituena bide luzeak —bertze hamaika bidez eta kontrabidez osatuak—, bide laburrak eta xuxenak baino. Eta gizon hark, handik harat, hilabete osoa egin zuen gure etxean, aitari, Mattini eta etxeko morroiei erakusteko eta irakasteko zer zen eta zer ohitura zituen piztiak eta nola baliatu eta erabili behar genuen hura, ehizan egiteko.
‎Trenez joaten ginen, eta gauean itzultzeko hamarretan izaten genuen berriro trena hartu beharra. Baina beti galtzen genuen hura, gero hamabietan pasatzen baitzen merkantzia. Merkantzia Beasainen geratzen zen, ordea, eta handik Ordiziara oinez itzuli behar.
2001
‎lorean zegoela leihotik begiratzen genuen hura,
2002
‎Alkateraren aurrean lehenengo aurkeztu zena, Mattin Ozpin, herriko sukaldari potola izan zen. Behin baino gehiagotan utziak gintuen itzelezko beruzkoagaz herri bazkarian, haren errezeta berezi horietako baten erruz, baina, hain egoera desatseginean, denok onartu genuen haren proposamen xelebrea. Herritar guztioi ozpina bota zigun ulera, zorriak akabatzeko asmoz.
‎Ez zuen ezer esango, baina txakurra bistatik galdu arte ez zigun eskurik libratuko. Gu ohituta geunden, eta txantxetan hartzen genuen haren jokaera. Berak ere sarritan jarraitu egiten zuen gure txantxa, igarotako arriskuari barre eginez.
2003
‎Horrelakoa zen ni aspaldion obsesionaturik nindukan idazlearen idazteko modua. Gure literatura apalean leku bat eskuratzera ez ezik, beste guztiei itzal egitera iritsia zegoen, baina ez genuen haren aztarnarik inolaz ere atzematen. Azken bi urteetan inon diren sari eta aipamen guztiak irabazten zituen, baina inoiz jasotzera agertu gabe.
‎Mallonaren bulegoko gurutzearekin gogoratu nintzen. genuen haren babesa, bai. Edo Damarena bestela.
2004
‎Denok esaten genuen hura ez zela bera frogatzeko utzi zuen Jokin Z.k bere sufrikarioaren lekukotza eremu publikoan, denok geundela oker adierazteko: zipriztinak gure bermutean, eguzki beteko igandean mutikoak eskopeta hartu eta Marina erdian garuna zapartatu izan balu bezalaxe.
‎Denok geure buruan dugun konfiantza, halako batean bizitzako bidearen hastapenetan bidaide izan genuen hark baldintzatua dago, hein handi batean.
‎Gaitasun linguistikoarena da elebidun euskaldun gehienak nagusiki erdaraz jardutearen adierazpide ofizial bakarra. " Gaitasun linguistikoa", alegia, duela hogei urte" ezaguera maila" esaten genuen hura. Lehengo txori bera luma berriaz.
2005
‎Harropuzkeriarik gabe diot hau: ezker abertzaleak bataila politikoa irabazia duelako egin genuen hura.
‎Arrebari begiratu genion denok zeharka: isil isilik zegoen, poliziaren galderei ere ez zien erantzun, geuk egin genuen haren ordez.
‎Hilabete falta zen hamasei gurpileko kamioi hozkailu bat bere gainetik igaro aurretik, eta jadanik ez zuen ingurua aztertzen Irantzuren bila; horren ordez ni hartzen ninduen interes handiagoz, autotik jaitsi bezain azkar hasten zen nire hanken artean intzirika, eta ni ere, errukituta, haren burua laztantzen hasia nintzen. Nolabait ulertu nuen Irantzuk ez ninduela ni bakarrik utzi, ni eta Kodak baino, eta biok geunden minduta, gutxienez biok igartzen genuen haren falta.
‎Kabina barruan, ordea, nor eta Jabi Mazo zegoen, guk" Pel" deitzen genuen hura. Aurikularrari itsatsita, negarrez ari zen!
‎Poliziak lasterka joan ziren, eta Marrok bere motorrean tar tar tar ihes egin zuen; denboraldi luze batean ez genuen haren berririk izango.
‎Iluntzen hasia zen, harikoak oraindik indarrik ez daukan ordu hori, hildakoren bat balekarte moduan arribadako tutua jo eta jo. Lehenik Alcázar de Toledo sartu zen, berez Onena genuen hura, kostazain bilakatua, jende mordoa zekarrela kubertan, denak gizonezkoak eta kalekoz. Haren uberan Galerna bakailaontzia zetorren, lehortegien flotakoa, bandera faxistarekin.
‎Gero oihuka jardun zuen Errepublikaren alde edariak erasanda, eta hor hasi zitzaidan nolako aurpegia gelditu zitzaion Don Isidrori plazako itzulia egin genionean. Isilik egoteko agindu genion, dena entzuten ariko zirela frogaren bat nondik hartuko, komentatzen genuen hartarik aterako zituztela ondorioak eta erabakiak, inozentearena jotzea komeni zitzaigula denoi, guk gau horretan komentatzen genuenaren arabera jokatuko zutela. Eta egia esan ni segur nengoen mihiaren haria eteteko eman zigula brandy botila kapitainak, ate ostean egonen zen gure solasa entzuten, goitikako aginduek ematen ez zioten arrazoi moralen bat behar zuelako gizajo hura fusilatzeko.
‎Lehorrean gauza mordoak jaten dio astia artistari, itsasoan berriz ez dauka aterpearen ez otorduaren ardurarik, eta berehala harrapatu zuen estimu handian zutela denek musikaria baforeetan. Ez zitzaigun axola berak lanik ez eginagatik, enparauek eginen genuen haren ordezkoa zinezko musika entzute alde, makinaren monotoniak erotu egiten zuen jendea. Kapitainek berriz zer nahiago, musikarekin eskifaia lasai, frontera ere horrela eroaten gintuen Andonik, pozarren eta kantari.
‎Ez ginen jabetu benetan gertatu zenaz harakinak behorraren sabeletik bezala Tomen aitak labana tantaka atera zuen arte Atanasioren sabeletik. Prakadunen arteko zikinkeria horietarikoa izan genuen hura. Tomek berak hartu zuen besoetan aitak labanka emandakoa, lurrera eror ez zedin.
2006
‎Handik bost egunera bide bazter batean agertu zen, torturatuta eta eskurik gabe. Sekula ez genuen haren autoa aurkitu, ezta estatuatxoa ere. Emazteak erran zigun irudia antzinako Egiptoko itxurakoa zela.
‎Cristinak ez zion erantzun, eta ez genuen haren beste hitzik aditu. Kanpoan ondo jelatu eta gero sartu zen barrura, hitzik esan gabe bere puskak jaso, motxilan sartu, kotxera eraman, eta, buruaz adio keinu bat eginda, alde egin zuen San Miguel del Montetik.
‎Gibelaz itzulirik, lasterrari eman zion deabrua ondotik balu bezala. Doi doi izan genuen haren bizkarra ikusteko astirik. Buruzagia ihesi ikusita, Nikolasek eta Sebastianek ere istant bat ere ez zuten egin beren lekuan, aldean soberan zutena lurrera botata.
‎Carvallok zuzendu gintuen, ibaia jarraituz, ostatu bateko zalditegira. Neketsuak izan ziren azken egunak eta libre izango genuen hura. Biharamunean inguratuko ginen Pontedouroko lurretara.
2007
‎Thierry Juteau ezaguna da geologo ona eta komunikatzaile aparta izateagatik; baina, batez ere, tximinia hidrotermalak aurrez aurre ikusteko aukera lehenengo aldiz berak izan zuelako da ezaguna. Zumaian aurkikuntza hari buruz eman zuen hitzaldi batean jarri genuen harekin hitzordua. Hala, duela gutxi, Juteauk Hendaiako bere etxean hartu gaitu, eta, patxada ederrean, bere bizipenak eta ikerketak azaldu dizkigu, adeitasun handiz.
2008
‎" Hor dago:/ aje handiegirik ez/ emakumeekin borroka gehiegirik ez/ neumatiko hustu gehiegirik ez/ ez zuen inoiz pentsatu suizidioan". Zerri mozkor misoginoa zen Bukowski eta idatzita utzi zituen gauza asko lotsa pizteko modukoak dira gaur egundik begiratuta ziurrenik idatzi ziren garaitik ere bai, baina guk ez genuen hura bizi izan. Egongo da esango duenik bere garaiaren seme izan zela, etxean jipoitu egiten zutela umetan, underground den guztiak duela probokazio puntu bat, intentzio onekin literatura txarra baino ezin dela egin.
‎Ez genuen haren behar handirik, baina hemen da Lurreko Telebista Digitala. Abantailaz betea, buruhausterik ere sortzen ari da.
‎Lehen jarraitzaileak ondoko gelatik egin zuen elkarretaratze horietako batzuen lekukotza eta erabat lekuz kanpokoak ziruditen zertzeladak aipatu zituen txostenean. Emakume bat jarri genuen haren ordez eta bere markak ontzen jarraitzen du. Dirudienez, ordubete pasako joaldiak egiten dituzte eta etxera bueltan behin edo bestetan baso ilun batean geratu izan dira.
‎ALIZIA: Urte askoan ez genuen haren berririk eduki. Halako batean, aberastu egin zela jakin genuen.
‎piano elektrikoa, piano akustikoa, sintetizadorea, tinbalak, ahotsa... Egia esan, oso une gutxitan gozatu genuen haren erraztasuna tronpetan, eta espazio gehiegi eman zion ondoko bost lagunei. Sei pieza baino ez zituen jo kubatarrak, lauren bat hogei minutu inguruan luzatuz.
‎Ezin dugu Andoainen bizi dugun egoera, Euskal Herri mailako egoera orokorraren baitatik aldendu. Esan bezala hilabete ugari pasa diren arren, maiatzaren 27ko udala hauteskundeen testuinguruan andoaindarrok bizi genuen hura errepikatzen ari da oraingoan ere.Herritar sektore zabal baten hitza eta erabakia zapaldua izaten ari da, ezkertiar eta abertzaletzat gure burua definitzen dugunok, aukera politikorik gabe uzten gaituzte. eta honen aurrean galdera xinplea da, non geratzen dira gure eskubideak, non geratzen dira 1.500 andoaindarron eskubideak.ANV baldintza zailenetan bigarren indar politikoa da, horrela nahi ... Eta oraingo honetan ez soilik Andoain eta hainbat herritarrak aukera politikorik gabe utziko baizik eta Euskal Herri osoko ezkertiar eta abertzale diren horiek guztiak aukera politiko gabe garatuko dira, abian jarri nahi duten ANVren ilegalizazio prozesu eta suspentsioaren bidez.Ezker abertzalea desagerrarazte saiakera eroan, bere ekinbide politiko guztia deuseztatu nahi dute, eta beren legeen arabera funtzionatzeko eskatzen dioten horiez ezker abertzaleari, sasi demokraziaren mahaitik kendu nahi dute ezker abertzalea.Gatazkaren politiko armatuari konponbidearen aukera historikoari ezetz esan eta Estatuak gatazka eta sufrimenduaren luzamenduaren aldeko apustu egin du.
‎Noski gogoratzen dela, baina gure artera ekarri nahi nuen inoiz aipatu ez dugun arratsalde euritsu hura. Zein arratsalde xaloa, bion artean bere gela hustu genuen hura!
2009
‎" Ikasi nahi duten guztiei erakutsi diet, andre nahiz gizon". Hamabost lagunek jardun genuen harekin ikasten. Zenbat geratu ginen lanbidean?
‎Modelo eta aurkezle katalana, atera berri duen Modelo liburua besapean hartuta, ETB2ko Vaya Semanita saiora etorri zen atzo. Aurretik, eitb.com en izan zen eta bere esperientziaz eta modaz hitz egin genuen harekin.
‎Baikonur estazioan izandako lehen istriputik hasita (urte askoan sekretuan gordetakoa), NASAko jaurtigailuek izandako arazo eta istripuetarainoko bidea egiten du (Challenger jaurtigailuaren istripua besteak beste, telebistaz ikusi ahal izan genuen hura). Tartean, arrakasta handiak ere izan zituen astronautikak.
‎Hura ere hazia zen ni kanpoan izan bizkitartean. Neskatiko lokartua ondoan genuela, larrua jotzen genuen haren amak eta biok, Nabarrenkoxen, setioa bitartean. Zazpi urte lehenago.
‎Legebiltzarrari bideragarritasun azterketa bat eskatu zitzaion, eta hark enpresa pribatu baten esku utzi zuen lana. Inoiz ez genuen hura irakurtzeko aukerarik izan. Dena den, berreskuratzeak zekarren gastua ez zegoela justifikatuta esan ziguten, dio Lopezek.
‎Jatetxe Kateen Zuzendarien elkarteko Hugo Vela ere haserre dago. Herenegun hitz egin genuen harekin, alarma maila laranja zenean, jatetxeetan mahai erdiak hutsik utzi behar zituztenean. Atzo horira pasatu zuten eta lasaiago dira orain ostalaritzako ugazabak.
‎Orduan kritikatu egin genuen erdaldun bat aukeratzea ardura horretarako; eta, hamar urte igaro ondoren, kritikatu egiten dugu erdaldun bat, Alberto Surio, jartzea zeregin berean. Ortuzar aukeratu zutenean, askok pentsatu genuen hura izango zela ardura horretarako gure herrian aukeratuko zuten azken erdalduna. Bada, ez.
‎Bakearen eta maitasun nahiz sexu askearen aldeko aldarria ekarri beharrean, istiluak eta lapurreta nahiz arpilatzeak ekarri zituzten gehien gehienetan: . Diru asko inbertitu izan da berriro ere errepikatzeko, duela 40 urte bizi izan genuen hura berriro ere bizitzeko, baina sekula ez dute arrakastarik izan?, esan du oraintsu Santana gitarristaren lehen taldeko bateria jotzaile izan zen Michael Carbellok.
‎Dominique Julien. Gu izotzean hasi ginenerako hura bazebilen, eta gertutik jarraitzen genuen haren ibilia. 1987an izotz eskalatzaileon bilkura bat antolatu zuen Julienek Gavarnien, eta nire ibilbidean bultzada handia izan zen.
‎...malutek estaltzen gintuzten, zuk jaitsi egin nahi zenuen, Sara, baina arriskua berdina zen, edo handiagoa, erditik gora geunden, zu aurretik, ez atzera ez aurrera geratu zinen, atsedenleku batean harrapatu zintudan, besarkatu, ez gelditu, jarraitu, begiak itxita ere igoko nuke hau, Sara, fida zaitez nitaz, zatoz atzetik, lotu tinko sokak, jarraitu, jarraitu, mendizale bat hilik egun hartan, entzun genuen haren oihu lazgarria, hutsean behera, ezin ezer ikusi ordea, lainoa, izotza, elur malutak, zure begietan izua, fida nitaz, Sara, ez gelditu, beldurra saretuz doa zure begietan, elurraren distira zure betseinetan, ez gelditu, mendizalearen garrasi lazgarriaren ondoren isiltasun lazgarriagoa, nik oihu, entzuten digu norbaitek?, zuk oihu, bada norbait hor?, inor ez dago, edo urrunegi dago, haizeak e... Oroitzen, Sara, tristea izan zen mendizalearena, baina aurrera egin genuen; tristea da elurraren distira zure betseinetan, baina aurrera jarraitzen dugu, eutsi, behera gatoz, behera, orain dena behera, Linzan salda beroa, dutxa beroa, lo, lo, eta txortan egin; ez zenuen jada txortan egin nahi, Lidiarena gertatu eta gero, ni erotu egiten nintzen, ez zintudan galdu nahi, amets ero harekin jarraitu nahi nuen, zu eta ni bakarrik aurrera, hiru ume, Hiru Erregeen Mahaian ernaldu, baina zuk ez zenuen nahi, beste gelara ihes egiten zenidan lotara, halere pixkanaka zeure onera etorri zinen, maite ninduzun, Sara, maite nauzu, zakur bat bezala utzi behar ninduzun bazterrera, baina maite ninduzun, maite nauzu, ez bat nire asmo zoroekin, baina maite ninduzun, maite nauzu, pixkanaka gurea bere onera itzuli zen, yoga klaseekin jarraitu genuen, nik neure baitan asmo zoroa elikatzen nuen halere, mendira irteten hasi ginen berriro, ez eskalatzera, baina ibilaldi luzeak egiten genituen Picos de Europa eta Pirinioetan barrena, eta bururatu zitzaigun Auñamendi igo, Lescunera jaitsi eta hurrengo egunean, gaur, Hiru Erregeen Mahaia egitea, nik neure baitan asmo zoroa, gailurrean lehen umearen hazia ernaltzea, inor ez dago, elurra ari du, lainoa alde guztietatik, gu bezalako zoro parea beste inor ez da ausartzen honelako giroarekin, elurra goian behean, eta izotza, elurraren distira zure betseinetan, ederra zaude gailurrean, ez nauzu lehen bezala saihesten, ondoratzen uzten didazu, zure ondoan nago, ume bat egin behar dugu Sara, hementxe, grinaren indar guztiarekin, atzetik bueltan, animaliek bezala; zer ari zara, Ananda, ez dut nahi; animaliek bezala, Sara, naturaren indarra, arraza berriaren lehen enborra; berriro kontu horrekin, Ananda, ez dut horrelakorik entzun nahi berriro, utzidazu, min egiten didazu, ostia, ez naiz zakurra, bortxatu egin nahi al nauzu; ez, Sara, munduko maitasun osoz, naturaren indar osoz, atzetik bueltan, utzidazu; zoaz kakatzara, Ananda, kakatzara, utzidazu, min egiten didazu.
‎Gure harremana garbia zen, elur grinaren fruitu; orduak ematen genituen besarkaturik, biluzik, ni loto jarreran, padmasana, zuk hankez gerria inguratzen zenidala, nire lingam tentea zure yoni elurrezko loto lore zabalduaren barruan, biok batera arnastuz, energiaren ibilbideari jarraituz, geldirik, oso geldirik, gu bion chakra argituak zabalduz, emeki eta pausatuki, biok batera, dardara helikoidal baten barruan. ...izko longaina baten antzera, gero bizkarrezurraren oinarrian biltzen zirela, eta txingar gori batetik jaiotako sua bezala gorantz abiatu erdiko sushumna hodian barrena, bizkarrezurraren bidetik; orobat sentitzen nuen zure errainaldeko kanda piztua, bonba baten pare lehertzear, edozein unetan energiari gorantz bultzatzeko zorian, nirearekin batera; hala saiatu izan bagina, egoera iraunkor bihurtuko genuen hura, bion borondateak bat eginik, baita elkarrengandik urrun egonda ere; gogoratzen nola egin genuen proba, zu gela batean eta ni albokoan, eta nola sentitu zenuen nire lingam tentea eta nik zure yoni hedatu lurruntsua, elixir gozoa zeriola, eta nola uztarturik sentitu ginen, nahiz eta horma batek bereizi?
‎Merleau Ponty, Husserl, Heidegger... Azken honen Humanismoari buruzko gutunak liburutxoa aztertu genuen hark ematen zizkigun eskoletan, filosofo beraren Arte obraren sorrera irakurri nuen nik nire gelako bakardadean.
2010
‎Mediku espezialistaz oroitzen naiz, eta nola amak eta biok egin genuen haren kontsultara, hasiera hartan; proba batzuk eta besteak; urduritasuna eta ezinegona; eta azkenean, diagnostikoa; eta disgustua; ez nintzen, haatik, behera erori, orduan ez behintzat, gero, sendategira joatean, neure gorabeherak izan banituen ere; eta ama, lehenengo sustoaren ondotik, indartsu eta kementsu aritu zitzaidan; ama nuen babes, bai, eta amak egin zidan oihu, halako batean:... –Zu nire bizipoza zara, eta zin degizut ez zarela hilko!?.
‎Horrela zabaldu zuten Madrilerako bidea, eta horrela iritsi ziren Marcelino Orejaraino. . Gizon atsegina zen, eta oso harreman atsegina izan genuen harekin. Laguntzeko oso prest agertzen zen beti.
‎Mediku espezialistaz oroitzen naiz, eta nola amak eta biok egin genuen haren kontsultara, hasiera hartan; proba batzuk eta besteak; urduritasuna eta ezinegona; eta azkenean, diagnostikoa; eta disgustua; ez nintzen, haatik, behera erori, orduan ez behintzat, gero, sendategira joatean, neure gorabeherak izan banituen ere; eta ama, lehenengo sustoaren ondotik, indartsu eta kementsu aritu zitzaidan; ama nuen babes, bai, eta amak egin zidan oihu, halako batean:... " Zu nire bizipoza zara, eta zin degizut ez zarela hilko!".
‎Ez dut uste telebista frankistan ezer esango zutenik. Uda hura iragan nuen kanpamenduko telebistan ere ez genuen hari buruz ezer ikusi. Egia esan, garai hartan AEBetako jende asko ere frankisten iritzi berekoa zen, eta adibide moduan gogora dezakegu, Woodstock jaialdia egin baino urte gutxi lehenago, John Lennonek The Beatles Jesukristo baino famatuagoak zirela esan zuenean, jende askok erre zituela haien diskoak publikoki, Hitlerren Alemanian naziek liburuak erre zituzten modu berean.
‎Liburuen lehenengo probak erakutsi nizkien, azken zuzenketak egin aurrekoak. Ondoren, Danielak Manuelari grabatutakoarekin prestatutako ikus entzunezkoaren masterra ere eraman nuen DVD batean eta denbora puska eder bat eman genuen hura ikusten. Manuelari malkoek ihes egin zioten.
‎Benetako eskaintza izan zen, leiala. Handik urte eta erdira berriro egin genuen hura bera. Lau lurraldeetan udalak eta Foru Diputazioak osatzeko garaia iritsi zenean, berriro egin genion proposamena PSOEri.
‎—galdetu diot— Gogoratzen zara, ezta? Erditik zatitu genuen hura."" Oso ondo gogoratzen dut, David. Egia jakin nahi baduzu, nik gordeta daukat nire zatia."" Eta zuk, David?", galdetu du Helenek.
‎Txarra, berriz, Chiararen osasunak ezin izan ziola eutsi erditzearen minari. Bizargorri buruzagi guztiz bihozkoiak zainketa artatsuenak emanak zizkigun arren, gure burugabekerian ihes egin genuen hark eskuzabalki eskainia zigun palaziotik; desertuan barrena alderrai ibili eta gero, etxe xixtrin batean nola hala egin behar izan genion aurre une giltzarriari, eta, osagile trebeen faltaz edo patuaren aginduz, adierazi dizuedan ezbeharra gertatu zen: Chiararen indarrak ahitu egin ziren eta bertan itzali zen, txoria neguan bezala, ezpain artean jainkoari zuzendutako otoitz bat zuela eta bere sendi osoaz oroitzen zela.
‎" jakintsua, umila, kementsua, lehenengo urratsetatik ezagutu genuen Tetuanen, 1892 aldera, eta miretsi genuen haren eutrapelia, adiskidetsurako grina eta gogoa, sinpatia eta miresmenaren ezagugarri.
‎Gurasoen belaunaldikoengan eragina berandu antzematen hasi zen eran, Bego, Amaia ahizpa eta gure belaunaldiko askok eta askok gure sinesteak, pentsamendua, diskurtsoa eta iruditeria liburuetatik beste elikatzen genituen kantuetatik. Galbaherik gabe irensten genuen irakurtzen zein entzuten genuen hura. Mendeetan gatibu izan gaituen Eliza katolikoaren eraginez, etxea, familia, zintzoa izan beharra, modernizatu beharreko zaharkeriatzat genituen; eta eskolak berak ez zigun horretarako bitartekorik eskaintzen, automata hezi gura gintuzten.
‎Hemen, Francoren diktadurapean geundenean, Europan haize freskoak eta demokratikoak ikusten ziren. Pentsatzen genuen hura erreferentea zela guretzat.
2011
‎Saiatu behar dugu lehen minututik ikus dezaten partidaren bila goazela, zaleek ere beroaldi horretan guri laguntzeko.Nola ikusten duzu Sporting. Ondo landutako taldea da, sendoa, eta aurrealdean jokalari arriskutsuak ditu, Barral edo Castro, esaterako. Ondo ezagutzen dugu, Bigarren Mailatik, eta denboraldi-aurrean ere jokatu genuen haren aurka. Ez zen ondo hasi, baina buelta eman dio, eta duela gutxi Bernabeun irabazteko gai izan zen.
‎Oso jokalari ona da, eta guk geuk ahalegin berezia egin baino gehiago, berak Donostian Lagun Arorekin jokatu nahi izan duelako etorri da. Guk ere nahi genuen hura etortzea, baina bistan da berak nahi izan ez balu jai genuela. Zorionez, etortzeko borondatea zeukan.
‎Hainbeste talde izateak, ordea, arazoa sortu du, guztiak ez baitira plazan sartzen. Baina sortu genuen hura azpeitiarrek beren festa gisa bizi dutela ikustea zoragarria da.
‎Baina itzela zen balea eta alde egiteko egiten zuen indarra. Ura astintzen zuen buztanaz, iraultzen zen, eta bi ordu inguru jardun genuen hura akabatu arte.
‎Dardarizo beltz batean zeuzkan meniskoak. Denok ulertu genuen haren larritasuna, eta koldar zikina esan genion muturraren erdira. Irainaren bulkadaz askoz ere puztuago jaitsi zituen eskailerak.
‎Aulkiak plastikozkoak ziren. Sarritan egiten genuen hura, eguraldia lagun izaten genuenean. Inor gutxi agertzen zen handik arratsaldean.
‎Denbora lotan zegoen garaiak ziren haiek, eta guztiari hartzen genion bere neurria. Baina laster jakin izan genuen hura ez zela egoera arrunta, denborak aurrera egiten duela, orduak markatzen eta kontatzen zituzten tramankuluak zeudela, nagusiek asmatuak, eta tamalez gerora (berandu) jakin izan dugu badagoela grabitateari ihes egiterik, baldin eta horretan pentsatzeko astirik ez baduzu. Hortaz, errekondoan eta herriko plaza inguruan ematen genuen denborarik gehiena, hau da, erriberan.
‎–Proiektua? deitzen genuen hura ikasketa prozesu bat zen, izatez, zeinean ikasleek eragile aktiboak izan behar zuten, prozesuaren, subjektuak?» (Etxebarria, argitaratzear).
‎egongo ginela, baina aurretik EAJko juntarekin hitz egin behar zuela gaiaz. Hala, elkarrekin egon gabe, uztailaren 7an jakin genuen haren salaketa baten berri, uztailaren 11n bestearen berri".
‎Astebete pasa nuen Axunekin inork ikusi gabe. Haurdun zegoen eta hizketan aritu ginen ea nola konpondu behar genuen hura. Gero Hernanira joan nintzen egun batzuetarako.
‎Platako farolaren argia nabarmentzen hasia zela konturatu nintzelarik uretara jaurti nuen harrika idortu ezineko zigarro paketea, abiatu egin nintzen. ...ituen arroka eder hartan, Purrustarrin bertan, Urgaizto errekatik, Mitxitxolatik ezin urrunago, puntala debileta gindela lo zeuzkan ontzi sobietikoari beha ohartemanik biharamunean Aleksandrak hartuko zituela tresna haiek, Aleksandrak aginduko zuela bokalerantz hartzeko maniobra, Aleksandrak ez beste Aleksandrak, a nosa muller traballadorak, jatorrizkoak, Vladimir lauso guztiak baino zoragarriagoa genuen hark, laborategiko batan bizi zenak, alderdiko komisarioaren baimenik gabe gure herrian lehorreraturik, menturaz, lentzeria kapitalistari polita zeritzolako bere titi ahitu astundu nekatuentzat fantasiazko bularretakoak erosiko zituenak, osaba Tomen aitziko izeba Aleksandrak.
‎Imitazioen pilaketa hutsa baino ez, kalkoa kalkoaren gainean? Ba ote dakigu, gutxienez, noiz garen jatorrizko orrialdea eta noiz miresten genuen haren kopia. Ba ote dakigu benetan idazmakinaren kartutxoa higatu eta itzali ahala orijinala grisagotu eta lausoagotu egiten dela eta kalkoaren pean dagoena –kalkoa berria denean– jatorrizkoa baino ilunago agertzen?
2012
‎Horrenbestez, gure egoera ikaragarria zen eta, ahal izanez gero, biziak salbatzea zen egin genezakeen gauza bakarra. Ontzian txalupa bat generaman ekaitza hasi aurretik, baina azpia zulatu zitzaion lemaren kontra jotzean, eta gero ontzitik askatu, hondoratu edo itsasoan galdu zen; beraz, ez genuen hura aurkitzeko itxaropenik. Bagenuen, hala ere, beste txalupa bat, baina ez genekien uretan jartzerik izango ote genuen.
‎Hurrengo arratsaldean Ana Ugarte itzultzaile eta lagunarengana jo nuen, eta grabazio osoa entzun genuen haren lantokian. Ahotsa eta hitz egiteko modu hauskorra ez ezik hantxe zegoen Borgesen gai nagusietako bat, compadrito, guapo edo orillero deitzen zi­tzaienen mundua.
‎Institutuan bageneukan karikaturak egiten iaioa zen ikasle bat. Egun gutxi ezagutu genuen haren lanen bat agertzen ez zenik hormaren batean zintzilikatuta. Irakasleren baten, zuzendaritzakoen edo dena delakoaren aurka egiten zuen beretan.
2013
‎Guk salatu nahi genuena zen Frantziako eta Espainiako estatuak aplikatzen ari diren espetxe politikaren ondorioz hildako preso bat dela. Hori zen zabaldu nahi genuen mezua, eta heriotza hori salatu nahian jarri genuen haren aurpegia eta esaldi hori. «Agur eta ohore» esaldia, gainera, Euskal Herrian oso ohikoa den esaldi edo esamolde bat da pertsona bat hiltzen denean.
‎Ez ditut euskal herritar asko ezagutzen, baina bat dut gogoan. Joan den urtean oso ikasle umoretsua izan genuen, oso ongi pasatu genuen harekin. Hark, ordea, bere umoreari nota jartzean, bost bat ipini zuen.
‎Denborak aurrera egin ahala, bizirik daudenen testigantza guztiak galduko ditugu. Dolores Etxeberria aurkitu genuen Hernanin, eta ijitoak garelako lortu genuen haren testigantza jaso ahal izatea. Maitasunez hartu gintuen.
‎Abioi bat ere ikusi genuen: iruditu zitzaidan, gainera, harekin talka egin behar genuela, baina Al Qamar ek, hondarrean, txilipurdi bat egin, eta halaxe saihestu genuen hura: nik pasatu nuen beldurra!
‎Eta torturekin ere bai. Beste norbaitek esateko eskatzen genuen, guk zuzenean esatea saihestuz, eta guk jaso egiten genuen hark esandakoa. Guk geure hitzetan esaten bagenuen...».
‎Nik jokatutako papera azaldu behar dut orain. Neurearekin batera, haren arreben ezinegona ere biztu zen; gure sentimenduak bat zetozela ikusi genuen berehala; eta, konturatuta, halaber, ez zela denborarik galdu behar haien neba handik apartatzeko, berehala erabaki genuen harekin Londresen elkartzea. Joan egin ginen, beraz, eta bertan gogo onez heldu nion nire lagunari halako hautapenaren gaitz seguruak begietaratzeko lanari.
‎erakusketa, hitzaldiak, film proiekzioak eta kale antzerkia. " Beharrezkoa ikusten genuen nazioartean Oñatiko pertsonaia esanguratsuenetakoa denari buruz herrian zerbait egitea; iaz plaka jarri genuen haren izena duen kalean eta hamabostaldia da hurrengo urratsa. Askotariko iritziak eta ikuspuntuak batuko ditugu, atera ditzala gero bakoitzak atera beharreko ondorioak", diote ARTaso elkartetik.
‎Abioi bat ere ikusi genuen: iruditu zitzaidan, gainera, harekin talka egin behar genuela, baina Al Qamar ek, hondarrean, txilipurdi bat egin, eta halaxe saihestu genuen hura: nik pasatu nuen beldurra!
‎Eta bistan zen Rinusekin ere ongi moldatzen zela. Andrearekin baino maizago ikusten genuen harekin erausian; sekula ez jenio txarrez. Etxe hartan gustura egoten ginen.
‎Ederretik libratu ginen! Atseden hartu genuen hura aditzean! " Adiooos!!!" erran, eta ziztu bizian abiatu ginen handik.
2014
‎Bigarren eskolan, adibidez, haren erretratuaren aurrean biltzen gintuzten goizero ikasle guztiak, sotoko patioan, nor bere gelari zegokion ilaran eta superiorak, eskailera burutik, Cara al sol kantarazten zigun, edo Montañas nevadas, banderas al viento. De Isabel y Fernando, el espiritu impera, moriremos besando, la sagrada bandera. La sagrada bandera ri piperpoto deitzen genion, gu eta gutar guztiek, latako piperren potoak hori eta gorri zirelako. Bagenekien ez zela gurea, baina oraindik ez genuen hura ordezkatuko zuen besterik. Txiki txikitatik ikasi genuen gorria eta horia ez doazela ongi elkarrekin, ez direla kolore nahasgarriak, ez direla sekula ez arropan ez beste ezertan elkartu behar.
‎–Gogoan dut nola, behinola, zure iduneko bat ezkutatu zenuen hotelaren atzeko basoan, eta altxorraren mapa bana eman zenigun Jose Manueli, Estherri eta hiruroi, bakoitzean pista ezberdinak idatziz. Arratsalde osoa pasatu genuen haren bila, pirataz mozorroturik, mendian gora eta behera. Eta neuk aurkitu nuen idunekoa, ermita zaharraren ondoko haritz baten azpian, Cosmos txikle batzuekin batera lurperatuta.
‎–Swenson andre zaharra. Rudolphen marmarra goratu zen bozkarioz?. Gure baseballeko pilota zuenez, leihoa jo genion, eta, itzuli nahi ez zigunez, arratsalde osoa eman genuen hari «Ospa!» garrasika. Gero, bostak aldera, alditxartu egin zen, eta medikuari deitu behar izan zioten.
‎–Hasieran ihes egiten saiatu zen, gero askatzen? Denbora luzea behar izan genuen hura konbentzitzeko?.
‎Bestalde, esan nuen guztia, arlotekeria ematen bazuen ere, egia biribila zen. Geroago eraso bat bezala aipatu genuen hura, egiazki, errefusatze saio bat izan zen. Ekintza ez zen inondik ere oldartzailea, ez eta defendatzailea ere, ohiko zentzuan:
‎–Guk aurrez aurre hitz egin genuen harekin. Emakume haren harridura benetakoa zen Cobrerosen argazkia erakutsi genionean.
‎Patxi ikasgelako mutilik ederrena eta arrakastatsuena zen. Denok bilatzen genuen haren faboreren bat: mutilek futbolean beraiekin jolastea; neskok, irribarre edo begiradaren batekin konformatzen ginen.
‎Maiz aipatzen da sinbolismora itzuliko zela poesian, t.s. Elioten itzulpena aitzakia hartuta, ala/ Edo prosan emango zituela geroztik bere ahalegin handienak; nork jakin. Goiz hil zitzaigun poeta eta, damurik, gure belaunal diak ez du Aresti bizian ezagutu. idazlearen ezaguera izan badu gu baina ez pertsonarena eta Franko hil baino pixka bat lehena go zendu zen olerkaria bere figuragatik ezagutu genuen lehendabizi; bere idatziengatik jakin genuen haren berri baina, halaber, bere irudi publikoarekin sortu zen mitoa zela eta. Mito txikia, gure herriaren neurrikoa, baina mitoa haatik.
‎Ez du samurra izan behar bizitzan seguruak diren zutoinak gauetik egunera erortzen ikusteak. Segurutzat genuen hura galtzea.
‎Lehenengoa Tio Pete estudioan grabatu genuen eta nahasketak eta masterra Iruñean egin genituen Dani Uleziarekin. Uleziak gustuko ditugun disko dezente ekoiztu ditu eta horregatik erabaki genuen harekin lan egitea. Batez ere, Hoey and the Mussels taldearekin A Daemon Dozen diskoan lortutako soinua gustatu zitzaigun.
‎Ez genuen haren berririk harik eta Piarres Lartzabal jaunak Baionako Goiztiri diskoetxean egindako disko txikia eskura ekarri zigun arte, Irunen bilduta. Ez zuen eman argitaratze urtearen berri zehatzik horrela egin ohi zuten gehienetan Bidasoaz haraindi egiten ziren grabaketetan, zentsuraren beldurrez edo.
‎Bagenuen entzutea Mikel Laboa zeritzon gazte bat kantari hasia zela, lehenengo gazteleraz eta gero euskaraz. Baina ez genuen haren ezaguerarik izan harik eta bere Azken izeneko disko ttiki eder hura eskuratu genuen arte, 1965eko uztailean oraindik ere prezio eta guzti gordeta dugu diskoa. Bartzelona eta Zaragoza artean zebilen Mikel medikuntza ikasketak egiten, eta lagunarte giroan saio batzuk egina omen zen, esan zigutenez.
‎La sagrada bandera ri piperpoto deitzen genion, gu eta gutar guztiek, latako piperren potoak hori eta gorri zirelako. Bagenekien ez zela gurea, baina oraindik ez genuen hura ordezkatuko zuen besterik. Txiki txikitatik ikasi genuen gorria eta horia ez doazela ongi elkarrekin, ez direla kolore nahasgarriak, ez direla sekula ez arropan ez beste ezertan elkartu behar.
‎La Croix egunkariak azpimarratzen zuen berriki Gap-eko diosesara izendatu Mgr Di Falco Martzellan sortua, apez bizi guzia Parisen eramana, eta mendian barreiatu herri ttipiz egina den laborari diosesa batetara joanki dela. Lehenago" Estatugrazia" deitzen genuen hark izanen du lan gure apezpikua argitzen!
2015
‎Izan ere, Bricomart enpresak Galdakaon zabalduko duen saltokiak, hain justu ere, Formicaren itxierak 2012 urtean utzitako hutsunea beteko du. " Formica geure herriaren ikur bat zen, eta talde politiko guztion artean lan handia egin genuen hura defendatzeko. Baina Formica zarratu ostean ere ahalegin handiak egin ditugu ingurua biziberritzeko.
‎Azkenean inpresioa izan nuen hura dena ihesbide bat besterik ez zela izan bizimodu ordenatuari lotuegi zeuden gizon haientzat, errutinazko bizimodu burges arautua egun batzuetan bederen saihesteko aitzakia. Parranda egun haietako parentesi bakarra Dieterren bazkide baten yatean egin genuen txangoa izan zen, elkar ezagutu genuenean egiterik izan genuen haren ordezkoa, nolabait. Andrék oso ondo pasa zuen, eta liluratuta zirudien nabigazio aparatu modernoekin.
‎Ia akabatu genuen. Besoak bandera zurien gisa, errota zurien gisa, urzo xuriaren gisa eta nahi den protokolo guztia, baina guk etsaia ikusi genuen haren aurpegian, begirada onbera haren aberri galduan. Gizaseme xaharrak esan zuen orduan:
‎Aztia zuhurra zen. Ia ordubete emana genuen haren kanpadendan, eta artean ez zuen delitutzat har zitekeen ezer egin edo erran. Ona zen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
edun 180 (1,18)
ukan 51 (0,34)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia